Finantziazio Eta Inbertsio Area

15
Finantziazio eta inbertsio area (2. ebaluazioa) Inbertsioak egiteko behar diren baliabideak lortzeari fnantzaketa deritzo. Baliabide horiek lortzeko erabil daitekeen modu edo aukera bakoitzari fnantza iturria deitzen zaio. 1 .Zer dira Finantzaketa iturriak ? Enpresak bere diru beharrei aurre egiteko dituen baliabide likidoak edo ordainbideak dira. 2. Finantzaketa iturrien sailkapena (3 irizpide) o Itzultzeko epearen arabera: Epe motzekoa → Urtebete edo urtebete baino gutxiago: hornitzaileen kreditua, epe motzeko banku maileguak… Epe luzekoa → Urtebete baino gehiago: kapitala, erreserbak, epe luzeko maileguak… o Kanpo edo ohiko jardueragatik sortutako sailkapena: Barne finantzaketa :enpresaren barnetik datorrena da, hau da, beronen aktibitatearen emaitzetatik. Enpresan bi barne iturri nagusi ditugu: aktiboak berrizteko metatzen ari garen fondoak (amortizazioak eta mozkinetatik atxikitzen ditugun kantitateak ! erreserbak ."mortizazioa enpresaren mantentze autofinantzaketa da eta erreserbak aberaste autofinantzaketa. Kanpo finantzaketa : Kapital soziala, maileguak… o Enpresaren jabeenak edo enpresaz kanpoko pertsonenak izatearen araberako sailkapena: Berariazko finantzaketa bideak : Kapitala, erreserbak… Maileguak , bai epe luze ala motzekoak...

description

Enpresa ekonomia batxilergoa2

Transcript of Finantziazio Eta Inbertsio Area

Finantziazio eta inbertsio area (2. ebaluazioa)Inbertsioak egiteko behar diren baliabideak lortzeari finantzaketa deritzo. Baliabide horiek lortzeko erabil daitekeen modu edo aukera bakoitzari finantza iturria deitzen zaio. 1. Zer dira Finantzaketa iturriak? Enpresak bere diru beharrei aurre egiteko dituen baliabide likidoak edo ordainbideak dira. 2. Finantzaketa iturrien sailkapena (3 irizpide) Itzultzeko epearen arabera: Epe motzekoa Urtebete edo urtebete baino gutxiago: hornitzaileen kreditua, epe motzeko banku maileguak Epe luzekoa Urtebete baino gehiago: kapitala, erreserbak, epe luzeko maileguak Kanpo edo ohiko jardueragatik sortutako sailkapena: Barne finantzaketa: enpresaren barnetik datorrena da, hau da, beronen aktibitatearen emaitzetatik. Enpresan bi barne iturri nagusi ditugu: aktiboak berrizteko metatzen ari garen fondoak (amortizazioak) eta mozkinetatik atxikitzen ditugun kantitateak (erreserbak).Amortizazioa enpresaren mantentze autofinantzaketa da eta erreserbak aberaste autofinantzaketa. Kanpo finantzaketa: Kapital soziala, maileguak Enpresaren jabeenak edo enpresaz kanpoko pertsonenak izatearen araberako sailkapena: Berariazko finantzaketa bideak: Kapitala, erreserbak Maileguak, bai epe luze ala motzekoak... 3. Zer da Ibilgetua? Enpresa batek ekoiztu ahal izateko erabiltzen dituen ondasunak: eraikinak, makinak, ordenadoreak 4. Zer da amortizazio funtsa? Enpresaren mantentze autofinantzaketa da. Ez dute enpresaren hazkundea sortarazten (Erreserbek bai)Ibilgetuak, denbora pasa ahala, eta baita ziklo ekonomikoan ematen zaion erabilpenagatik ere, balioa galtzen du. Amortizazioek fondo bat eratzen dute behar den momentuan aktibo zaharra aktibo berri batez ordezkatzeko. Beraz, amortizazioen helburua, depreziazio hori ondasunen produkzio kostuan erantsiz, egindako inbertsio horiek berreskuratzearena da. Finantza iturri bat dira enpresarako. 9.13. Alvarez Sozietate Kooperatiboak 200.000 balio dituen makina ekipo bat erosi du. Makina ekipo horren bizitza ekonomikoa 10 urtekoa da eta bizi horren amaieran bere hondakin balioa 20.000 -koa izango da. Balio-galera linealtzat jotzen da hori (urte bakoitzerako konstantea) bizi osoan. Kalkula ezazu amortizazio funtsa 5 urteren buruan eta baliabide hauen finantza aplikazioaren adibideak jarri.

5. Erreserbak: Aberasteko autofinantzaketa da. Honen bitartez ondare garbiaren gehikuntza lortzen da. Enpresak lortutako mozkinen parte bat atxikitu egiten du eta erreserbatara destinatu, bazkideei banatu beharrean. Honela, lortutako errekurtsoak enpresak denborari buruzko kezkarik gabe erabil ditzake . Hiru erreserba mota daude: legezkoak, estamendu erreserbak eta borondatezkoak

6. Zer da arrisku kapitaleko sozietateen jarduera? Enpresak sortu, hauek zabaldu edo proiektu berri bat garatzeko finantzaketa ematea da. Ez da epe jakin batean itzuli behar den kanpoko finantzaketa; aldiz, finantzaketa propioa (kapital soziala) ematen dute, enpresaren akziodun bihurtzen baitira. AKS-ak bere kapital partaidetza saldu dezake. 7. Zer dira Dibidenduak? Bazkideei ematen zaien enpresa edo sozietateen irabazien zatia da eta inbertitu duten kapitalaren aldizkako ordainsari gisa ematen zaie. 8. Zer dira Jesapenak? Finantzaketa sistema bat da. Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu tituluak eta aurreztaile partikularrek eta beste enpresa batzuk erosten dituzte interes baten truke. Titulu hauek denak kopuru eta baldintza berekoak izaten dira. Denboraldi bat igarotzen denean, enpresak dirua eta dagozkion interesak itzuliko dizkio, hitzartutako baldintzen arabera. Enpresa handiek soilik jo dezakete finantzaketa honengana. 9. Zer da Leasing? Finantzaketa sistema bat da. Enpresak aktibo finkoko elementuren bat har dezake errenta kuota baten truke. Prozesu honetan 3 agente ekonomikok hartzen dute parte: a) Enpresa bezeroa, ondasun jakin baten beharrean dagoena b) Ondasuna duen edo sortzen duen enpresa c) Leasing enpresa: ondasunaren erosketa finantzatu eta enpresa bezeroari alokairu baten truke ematen dio. Alokairu epea amaitzen denean, ondasuna leasing enpresari itzul dakioke, edo erosi egin dezake, kontratuan ezarritako prezio baten truke. Finantza modalitate honen oztopo nagusia, horrek dakarren kostu handia da, Baina abantailak ere baditu: finantza baliabideak bilatu beharra ekiditen du eta abantaila fiskalak ere lor ditzake, leasing-aren kuoten zati bat gastua baita enpresarentzat eta emaitza ekonomikoa baxuagoa izango baita, hau da, zerga gutxiago ordaindu beharrean izango baita.10. Zer da Renting? Finantzaketa sistema bat da. Epe ertain eta luzerako ondasun higigarriak alokatzean datza. Errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du eta renting enpresak, berriz, zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du: a) Kontratuak dioen epean ondasunaren erabilera erraztu b) Ondasunaren mantentzea egin c) Arrisku oroko asegurua kontratatu Era honetan egindako alokairuaren errenta, fiskalki %100 kengarria den gastua da, ondasun higigarriekin egin daiteke soilik, eta ez dago errentamenduaren iraupen minimorik. Leasing-arekin konparatuz, errentariak, kontratua amaitzean, ez du erosteko aukerarik. 10. Zer da merkataritza kreditua? Finantzaketa sistema bat da. Enpresak hornitzaileei egiten dizkien erosketak ordaindu gabe uzten dizkienean lortzen den finantzaketa automatikoa da. Fakturak ordaindu arte. Hornitzaileak eskura ordaintzeagatik deskonturik egiten ez badu, finantzaketa hau dohain izango da. 11. Zer da efektu-deskontua? Finantzaketa sistema bat da. Enpresa batek berari zor dion bezeroaren zorra bankuari edo beste finantza erakunde bati saltzen dio muga eguna iritsi baino lehen eta finantza erakunde honek zenbatekoa aurreratzen dio, komisio eta interes gisa kopuru jakin batzuk kendu ondoren. Bankuak mugaeguna iritsi baino lehen diru-kopuru hori aurreratzeagatik kobratzen duen interes horri deskontu deritzogu eta horrek ematen dio izena operazioari. Hala ere, letra ordainduko ez balitz, bankuak aipatutako zenbatekoa kargatuko du enpresaren kontuan, bera baita, bankuaren aurrean, bere bezeroen kaudimenaren erantzule.

12. Zer da faktoring? Finantza sistema bat da eta honetan datza: Enpresak bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak saltzen dizkio (fakturak, letrak) factor izeneko enpresa bati.Abantaila: enpresak berehalako likidezia lortzen du, eta ez-ordainduen eta berankorren arazoa saihesten du; izan ere, deskontuaren aldean, enpresa ez da bere bezeroek ez ordaintzearen erantzule.Modalitate honen desabantaila zera da: interes eta komisio kostu handia.

Inbertsioaren errentagarritasuna9.15. Inflaziorik ez balitz egongo, inbertsio jakin bategatik urteko %8ko interes-tasa bat eskatuko genuke. Espero den urteko inflazioa %6koa da. Zein da inbertsio honengatik eskatu behar dugun errentagarritasuna?k = i + g + i g = 0,08 + 0,06 + 0,08 0,06 = 0,1448 bakoitzeko = %14,489.16. Inbertsio baten ezaugarriak Hasierako despoltsapena edo ordainketa. Inbertsioaren iraupena. Kutxako kaxa-fluxu garbiak edo errendimenduak. Zenbaitetan Hondar balioa ere kontuan hartzen da, hau da, inbertsioaren bizitzaren amaieran ondasunek duten balioa. Azken fluxuari eransten zaio.Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak:Metodo estatikoak: Pay-backMetodo hauek izen hau hartzen dute kutxa fluxu garbien eta hasierako despoltsaketaren artean dagoen aldia kontuan hartzen ez dutelako. Hau da, ez dute kontuan izango diruak denboran zehar daukan balio ezberdina. Metodo hauen artean, aipagarriena PAY-BACK edo Berreskuratze epea dugu. Hau da, inbertitutako kapitala berreskuratzeko behar den denbora.Erabaki erregela: likidezi handiagoa duten inbertsio proiektuak aukeratuko dira, hau da, egindako ordainketak ahalik eta arinen berreskuratzen dituztenak.Eragozpenak: Diruak denboran zehar daukan balio ezberdina ez du kontuan izango Inbertitutako kapitala berreskuratu ondoren izaten diren kutxa fluxu garbiak ez ditu kontuan izaten. - Abantaila: Kalkulurako erraztasuna eta ulerterraza. Inbertsioak aukeratzeko metodo dinamikoakBeraien analisian denbora faktorea barneratzen dute, beraz, diruak momentu ezberdinetan daukan balio desberdina kontuan hartzen dute. Denboran zehar diruak daukan balio aldakor hori eguneratze tasak adierazten digu.A) Eguneratutako Balio Garbia (EBG)Inbertsio baten Eguneratutako Balio Garbia inbertsio horren kutxa fluxu garbi guztien balio eguneratua da:

Erabaki erregela: EBG 0.EBG-a positiboa izateak honakoa suposatzen du:- Inbertitzaileak bere inbertsioaren balioa berreskuratzen du.- Inbertitutako kapitalengatik k interes tasa eskuratzen du.Enpresak egindako inbertsio horrekin bere aberastasun netoa kopuru hortan handitzen du. EBG-ak errentagarritasun absolutu netoa neurtzen du. Abantaila: Denboran zehar diruak daukan balio ezberdina kontuan hartzen du. Eragozpenak: Interes tasa zein den zehaztea zaila izaten da. Errentagarritasuna modu absolutuan neurtzen duB) Barne Errrendimendu Tasa (Bet) Barne Errendimendu Tasa edo Itzultze Tasa, Eguneratutako Balio Garbia zerora berdintzen duen deskontu-tasa da.

Erabaki erregela: r kBeraz, enpresa batentzako merkatuan dagoen interes tasa ( k ) baino BET altuagoa daukaten proiektuak interesgarriak izango dira. Betekizun hau kunplitzen duten proiektuen kopurua handia denean, edo sailkatu behar direnean, barne errendimendu altuagoa duena aukeratuko dugu.BET-ak neurtzen duen errentagarritasuna, urterokoa, gordina eta erlatiboa da. Abantaila: Ulertzeko erraztasunaEragozpenak: Kalkulatzeko zailtasuna. K ezagutzeko beharra

Enpresaren zikloakEnpresaren produktuak egin, saldu eta kobratzen den baikoitzean burutzen den zikloa ustiapeneko zikloa da. Pausuz pausu honako urratsak bete ohi dira: material inbentagarriak eskuratu (lehengaiak eta lagungarriak), transformazio prozesuan sartu arte biltegiratu, fabrikazioa egin, produktu bukatuak lortu (hauek ere biltegira daitezke), saldu eta kobratu.

Batezbesteko heltze aroa.Definizioa: Enpresak ekoizpen prozesuan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora da; hots, zirkulatzaileko elementuek ustiapen-bira edo zikloa egiteko normalean behar duten egun kopurua. Azpiepealdiak ditu: 1. Batezbesteko hornidura epea: batezbestez, lehengaiak eta lagungarriak biltegian egoten diren egunak (n1).2. Batezbesteko fabrikazio epea: batezbestez, lehengaiek produkzio-prozezuan irauten dituzten egunak (n2).3. Batezbesteko salmenta epea: batezbestez, produktuak bukatzen direnetik saltzen diren arte pasatzen diren egunak (n3).4. Batezbesteko kobratze epea: batezbestez, produktuak edo zerbitzuak saltzen direnetik kobratzen diren arte pasatzen diren egunak (n4).5. Batezbesteko ordainketa : batezbestez, lehengaiak erosten direnetik ordaintzen diren arte pasatzen diren egunak (n5).Batezbesteko HELTZE ARO EKONOMIKOA : Ustiapen zikloak irauten duen denbora, materialak biltegian sartzen direnetik bezeroen fakturak eta letrak ordaintzen diren arte. Inbertitutako moneta-unitate bat berreskuratzeko behar den denbora: n1+n2+n3+n4Batezbesteko HELTZE ARO FINANTZARIOA : Enpresak ekoizpenerako materialen erosketan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora. Enpresak erabat ordaindu behar duen egun kopurua da. Ordaindutako moneta-unitate bat berreskuratzeko behar den denbora: n1+n2+n3+n4-n5BHA laburra, edo gero eta laburragoa izateak zenbait abantaila dauzka

Adibidea:Enpresa batek bere produktuaren fabrikaziorako 8.000.000 m.u. lehengai erosi eta kontsumitu zituen iaz, eta batezbestekoan biltegian beraien izakin maila 2.000.000 m.u. izan zen. Salmenta kopurua produktuen merkatu preziora baloratua, 30.000.000 m.u.koa izan zen eta bezeroek enpresarekiko izandako batezbesteko zorra 1.500.000 m.u.koa izan zen. Enpresari dagozkion bestelako datuak hurrengo hauek dira:- Urteko produkzioaren balioa (kostu prezioan baloratua): 20.000.000 m.u.- Hornitzaileekiko batezbesteko zorra: 1.500. 000 m.u.- Enpresak lehengaiak beti kreditura erosten ditu (lehengai guztiak kreditura erosiak izan dira)- Produktu bukatuen izakinen batezbesteko maila biltegian: 2.000.000 m.u.- Bideango produktuen batezbesteko balioa: 1.000.000 m.u.- Enpresak urteko produkzio osoa saltzen du. Kalkula ezazu enpresa honen batezbesteko heltze aro ekonomikoa eta azal ezazu bere esanahiaKalkula ezazu enpresa honen batezbesteko heltze aro finantzarioa eta azal ezazu bere esanahia.

SOZIETATE KOOPERATIBOASozietate kooperatiboa jarduera bat aurrera eramateko gaitasun legala duten pertsona fisikoen elkartea da. Bere helburua bazkideei lanpostuak eskaintzea da ondasunak edo zerbitzuak komunean sortzeko eta hirugarrenei saltzeko.Kooperatiba batean hainbat osagai egon daitezke: Bazkide kooperatibistak. Gutxienez ere bost pertsona natural izango dira, estatutuetan finkatutako gutxieneko nahitaezko kopurua ekarri behar dutenak. Soldatakoak. Kooperatibak kontrataturiko langileak dira. Kontratu mugagabea duten soldatako langileen kopuruak ezin du izan bazkideen kopuruaren % 10 baino handiagoa. Besteren konturako kontratua duten langileek egindako urteko ordu-kopurua ezingo da izan bazkide langileek egindako urteko ordu guztien % 25 baino handiagoa.Hauek dira bere ezaugarri nagusiak: Gutxieneko kapital soziala 3.000 eurokoa da. Erregimen fiskala. Sozietateen gaineko Zerga ordaintzen dute, %21eko tasarekin zerga aldetik babestuta daudenek (% 19koarekinbaldintza jakin batzuk betez gero) edo % 28koarekin kreditukooperatibek. Ondare Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gainekoZerga ordaintzetik salbuetsiak daude. % 95eko hobaria dute Jarduera Ekonomikoen Zergan eta baitaLanda-lurreko Ondasun Higiezinen Zergan ere. Bazkide kooperatibistek Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrahauta dezakete edo Langile Autonomoen Erregimen Berezia bestela. Edozein aukeratuta ere, guztientzat berdina izan behar du.

Kooperatiba gizarte intereseko Sozietatea da, ez da onura lortzea bilatzen duen enpresa bat. Kideen behar komuna asetzea da helburu. Ezaugarri hauek ditu: Pertsona fisiko edo juridikoen elkarte bat da. Bazkideak sartzea edo ateratzea boluntarioa eta librea da. Behin fondo komunak asetu direnean, emaitza ekonomikoak (soberakinak) bazkideen artean banatzen dira. Erantzukizuna: mugatua aportazioen arabera. Hala ere, estatutuak beste zerbait esan dezakete. Kapital aldagarria (bazkide gehiago sartzen diren heinean hazi egiten da eta alderantziz) eta egitura nahiz kudeaketa demokratikoa duen sozietatea da. Gutxieneko kapitala: Estatutuetan ezarritakoa. Sozietatea eratzeko momentuan kapitala guztiz harpidetuta eta %25a ordainduta egon behar du gutxienez Sozietate hauek Beharrezko Erreserba Fondoa eta Sustapen Fondoa osatu behar dute, onura likidoaren %30a gordez. Partizipazioen Transmisioa ez da librea. Zailtasunak dituzte eta irabazirik gabeko ondare komun bat sortu ohi dute. Enpresaren izena: Bazkideek aukeratzen dutena eta ondoren Sozietate Kooperatiboa edo SKoop laburtzapena joan behar du. Fiskalitatea: Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar du. Eraketa: Estatutu eskriturak idatzi, eskriturak notario aurrean sinatu eta kooperatiben erregistroan izena eman. Sozietatearen Organoak a. Batzar Nagusia: Enpresaren gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzen diren bazkideen bilera da. Bere helburua hau da : kudeaketa soziala aztertu, aurreko ekitaldiko kontuak onartzeko eta kooperatibaren politika orokorra aztertzea. b. Artezkari Batzordea: Kooperatibaren gobernua, kudeaketa eta ordezkaritza da. Bazkide diren 3 kide behintzat izan behar ditu eta zuzendaria izenda dezake. c. Errekurtso Batzordea: Organo hau Lehen Graduko kooperatibetan bakarrik existitzen da, estatutuek horrela aurreikusten dutenean. Bere funtzioa da bazkideek aurkeztutako zigorrak tramitatu eta horiei buruz ebaztea. d. Kontu-hartzaileak: Urteko kontuak zentsuratu behar ditu. Pertsona fisikoak izan behar dute eta bazkide bat eta hiru artean izan behar dute. Bazkideen eskubideakhauek dira: Kooperatibaren jardueretan parte hartzea. Beharrezko informazioa jaso. Soberakinetan parte hartu.Eta betebeharrak: Bileretara joan. Organo sozialek onartutako balizko akordioak bete. Prestakuntza jardueretan parte hartu.

Hainbat Kooperatiba mota daude: Elkarlanekoak, Kontsumokoak,Etxebizitzakoak, Nekazaritzakoak, Hezkuntzakoak, Kreditukoak