FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako...

12
berriak labur Berriak labur EGUZKI-EKAITZEN OINARRI DIREN GAS-ERUPZIO ITZELEK Eguzkiaren eremu magnetikoaren zikloan eragina dutela ikusi dute. Ikerketarako SOHO sateliteak jasotako zazpi mila gas-erupzio aztertu ditu NASAko fisikari-talde batek. Eguzki-ekaitzetako gas- -erupzioek poloetatik gertu dauden eremu magnetiko zaharren arrastoak ezabatzen dituzte; eta, besteak beste horri esker, Eguzkiaren poloetako eremua alderantzikatu egiten da hamaika urtean behin. Ekaitzek Eguzkiaren azala garbitzen dute BERUN ETA BISMUTO UGARI DAGO ARTIZARREKO MENDIETAN, planeta hori aztertu duten radarren seinaleen arabera. Mendiek bailarek baino askoz errazago islatzen dituzte radarren izpiak. Horregatik uste dute astronomoek metal horien kontzentrazioa handia dela mendietan eta txikia behe-lurraldeetan. Baina ez dago argi nola iritsi diren metal horiek goiko lurraldeetara. Orain, zientzialariek hipotesi bat plazaratu dute horri azalpena emateko. Artizarra Lurraren tamainakoa bada ere, alde handia dago bien artean. Artizarrak, besteak beste, karbono dioxidoz osatutako atmosfera du, eta, atmosfera hori oso trinkoa denez, berotegi-efektu indartsua eragiten du. Beraz, planetaren azala izugarri berotzen da; batez beste, 647 graduan dago azala. Tenperatura hori metal astunak lurruntzeko adinakoa da, eta, zientzialarien ustez, altuera handietan kondentsatu egiten dira. Prozesu horren bitartez, pixkanaka, mendien goialdean pilatzen dira metal horiek. Banaketa hori ez litzateke Lurrean gertatuko, baina, Artizarreko tenperatura ikusita, han gerta liteke. FISIKA Metalez estalitako mendiak Artizarrean 2 BIZIDUN SINTETIKOAK DISEINATZEA DA orain zientzialari askoren helburua. DNA sekuentzia bat diseinatu eta hortik abiatuta bizidun oso bat sortu ahal izatea. Pasa den urtean lortu zuten lehendabiziko aldiz, polioaren birus sintetikoa eraikitzea lortu zutenean; eta orain bigarren aldiz lortu dute: bakterioak infektatzen dituen birus bat garatu dute, Phi-X174 bakteriofago ezaguna, hain zuzen ere. Bizitzaren oinarrizko osagaietatik soilik abiatuta egin dute, hau da, DNA osatzen duten nukleotidoetatik. Ez dute beste osagairik erabili. Azken finean, DNA ondo diseinatzea da sekretua. Phi X174 birusaren sekuentzia genetikoa ezaguna denez, horren berdina den sekuentzia sortu dute PCRaren antzeko teknika baten bidez. Eta DNA zati hori gai izan da bakterioak infektatzeko eta ugaltzeko, birus arruntak bezalaxe. Craig Venter ikertzaile estatubatuar polemikoa da lorpen honen arduraduna, eta, birus honen genomak 5.000 base-pare baino ez baditu ere, genoma handiagoekin saiatzeko asmoa duela adierazi du. Genoma-diseinatzaileak E LHUYAR . 2004 U RTARRILA BIOLOGIA FISIKA NASA ARTXIBOKOA NASA

Transcript of FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako...

Page 1: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

berri

ak la

bur

Berriaklabur

EGUZKI-EKAITZEN OINARRI DIREN

GAS-ERUPZIO ITZELEK Eguzkiareneremu magnetikoaren zikloaneragina dutela ikusi dute.Ikerketarako SOHO sateliteakjasotako zazpi mila gas-erupzioaztertu ditu NASAko fisikari-taldebatek.

Eguzki-ekaitzetako gas--erupzioek poloetatik gertudauden eremu magnetikozaharren arrastoak ezabatzendituzte; eta, besteak beste horriesker, Eguzkiaren poloetakoeremua alderantzikatu egiten dahamaika urtean behin.

Ekaitzek Eguzkiarenazala garbitzen dute

BERUN ETA BISMUTO UGARI DAGO

ARTIZARREKO MENDIETAN, planeta horiaztertu duten radarren seinaleenarabera. Mendiek bailarek baino askozerrazago islatzen dituzte radarrenizpiak. Horregatik uste duteastronomoek metal horienkontzentrazioa handia dela mendietaneta txikia behe-lurraldeetan. Baina ezdago argi nola iritsi diren metal horiekgoiko lurraldeetara. Orain,zientzialariek hipotesi bat plazaratudute horri azalpena emateko.

Artizarra Lurraren tamainakoa badaere, alde handia dago bien artean.Artizarrak, besteak beste, karbonodioxidoz osatutako atmosfera du, eta,

atmosfera hori oso trinkoa denez,berotegi-efektu indartsua eragiten du.Beraz, planetaren azala izugarriberotzen da; batez beste, 647 graduandago azala. Tenperatura hori metalastunak lurruntzeko adinakoa da, eta,zientzialarien ustez, altuera handietankondentsatu egiten dira. Prozesuhorren bitartez, pixkanaka, mendiengoialdean pilatzen dira metal horiek.Banaketa hori ez litzateke Lurreangertatuko, baina, Artizarrekotenperatura ikusita, han gerta liteke.

F I S I K A Metalez estalitako mendiak Artizarrean

2

BIZIDUN SINTETIKOAK DISEINATZEA DA

orain zientzialari askorenhelburua. DNA sekuentzia batdiseinatu eta hortik abiatutabizidun oso bat sortu ahal izatea.Pasa den urtean lortu zutenlehendabiziko aldiz, polioarenbirus sintetikoa eraikitzea lortuzutenean; eta orain bigarrenaldiz lortu dute: bakterioakinfektatzen dituen birus batgaratu dute, Phi-X174bakteriofago ezaguna,hain zuzen ere.

Bizitzaren oinarrizkoosagaietatik soilik abiatuta egindute, hau da, DNA osatzenduten nukleotidoetatik.

Ez dute beste osagairik erabili.Azken finean, DNA ondodiseinatzea da sekretua.Phi X174 birusaren sekuentziagenetikoa ezaguna denez,horren berdina den sekuentziasortu dute PCRaren antzekoteknika baten bidez. Eta DNAzati hori gai izan da bakterioakinfektatzeko eta ugaltzeko,birus arruntak bezalaxe.

Craig Venter ikertzaileestatubatuar polemikoa dalorpen honen arduraduna, eta,birus honen genomak 5.000base-pare baino ez baditu ere,genoma handiagoekin saiatzekoasmoa duela adierazi du.

Genoma-diseinatzaileak

EL H U YA R. 2004 URTA R R I L A

BIO

LO

GIA

FIS

IKA

NA

SA

ART

XIBO

KOA

NA

SA

Page 2: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO

TELEKOMUNIKAZIO-INGENIARI BATEK

GPS kokapen-sistema erabiltzenduen aplikazio bat garatu dueskuko ordenagailuentzat.GPS sistema (Global PositioningSystem) satelite bidezko kokapen--sistema da, eta zerbait edo norbaitLurrean non dagoen jakitekoerabiltzen da. Kasu honetan, ordea,eremu txikiago batean kokatzeko,Arrosadiako campuseanerabiltzailea kokatzeko, garatu dusistema ingeniariak.

Hain zuzen ere, PDA edo eskukoordenagailu horrek, erabiltzailea nondagoen kontuan izanda,

Arrosadiako campusekolandarediaren berriematen du. Horretarako,Lurreko kokapen--koordenatu globaletatiklokaletarako itzulpenaegiten du MiguelCampoyk garatutakoaplikazioak.

Dudarik ez da bisitagidatuak egiteko aplikazioegokia lortu duelaingeniariak, landarediariburuzko informazioaz gain,beste edozein informazio erakutsibaitezake PDAk pantailan.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

3EL H U YA R. 194. Z K .

TELE

KO

MU

NIK

AZI

OA

KALAMUAK ESKLEROSI ANIZKOITZAREN SINTOMAK ARINTZEN DITU. Hori da Plymouth-ekoUnibertsitateko ikerketa batek frogatu duena. Ikerketa horretan, 635 gaixok partehartu zuten eta bi tratamendu erabili ziren, biak ere legez kanpokoak; batetik,plazebo-efektua duen kalamu-erauzkin bat, eta, bestetik, kalamuaren konposatuaktiboa, tetrahidrokanabinola (THC), alegia. 15 asteren buruan, THCa hartzenzuten gaixoen % 60k eta plazebo-hartzaileen % 46k sintomak nabarmen arinduzirela nabaritu zuten.

Emaitza horiek aintzakotzat hartuz, Britainia Handiko EsklerosiAnizkoitzaren Elkarteak kalamuan oinarritutako konposatuak legeztatzekodeia egin du. Izan ere, mundu osoan esklerosi anizkoitzak jotako 2,5 milioigaixo inguru daude, baina ez dago gaixotasunari aurre egiteko kalamuan

oinarritutako eta legeakbabestutako tratamendurik.Hala ere, badira beste zenbaitgaixotasun arintzekokalamua erabiltzea onartzenduten hainbat herrialde.Hori dela eta, agian,aipatutako ikerketak esklerosianizkoitzaren tratamendurakoerabiltzea legeztatzekobalioko du.

Kalamuak esklerosi anizkoitzarensintomak arintzen ditu

GPSa darabilen eskuko ordenagailua

ME

DIK

UN

TZ

A

N A N O T E K N O L O G I A

Japoniako ikertzaile-talde batek 323 eta823 kelvin arteko tenperaturak neurtzekogai den nanotermometroa garatu du.150 nanometroko diametroa du, eta, horriesker, mikrametro eta nanometro mailakoneurketak egiteko erabiltzen da. Bi abantailanagusi ditu: tenperatura altuak neurtzekogai da eta ez dauka hutsean lan egin beharrik,orain arteko nanotermometroek bezala.Termometro honen oinarrizko osagaiakkarbonozko nanohodi bat eta galioa dira, etamerkuriozko ohiko termometroen oso antzerafuntzionatzen du. Tenperatura igo ahala,galioak nanohodian gora egiten du.

Beroa neurtzekonanotermometroak

B I O L O G I A

Arterietan zelula amak aurkitu dituzteUCLAko ikertzaileek. Gainerako zelulaamekin alderatuz, arterietakoek berezitasunbat dute: ez dira gantz-zelula bihurtzen.Ezaugarri horri esker, besteak bestehondatutako ehunen ordezkoak haztekoerabil daitezkeela uste dute.

Arterietan ere badirazelula amak

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 3: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

ME

DIK

UN

TZ

A

Hilekoak zerikusia dumetastasiarekin

berri

ak la

bur

Berriaklabur

HILEKOAREN ZIKLOAK USTE BAINO

ERAGIN HANDIAGOA DU MINBIZIAN.Kanadako ikertzaile batzueksaguekin egin dituztesaiakerak, eta horienhilekoaren fasearen arabera,minbizia barreiatzeko arriskuanabarmen aldatzen dela ikusidute. Progesterona hormonarenmaila handia denean,erraz garatu dute minbiziasaguek; estrogeno-mailahandia denean baino dezenteerrazago.

Berriak eztabaida handiasortu du. Izan ere, horren arabera,tumoreak kentzeko egiten direnebakuntzak emakumearenhilekoaren fasearen arabera eginbehar ote dira? Aurretik bazegoengai horren inguruko polemika.Ikertzaile batzuek ikusia zutenemakumezkoei tumorea hilekoaren

fase jakin batean erauziz gero,bigarren tumore bat garatzekoarriskua handitu egiten zela.Beste ikertzaile batzuen emaitzek,ordea, ez zuten horrelakorikadierazten, eta ebakuntzetanneurriak hartzearen aurka azaldudira.

Ezer erabaki aurretik probagehiago egin beharko direlaadierazi dute bi taldeek, oraingoz ezbaitiete azalpen garbirik aurkituemaitzei. Hormonek odol-hodienhazkuntza estimula dezaketelasusmatzen dute, eta hori aztertubeharra dagoela esan dute.Hala balitz, hormona horien eraginaezeztatzen duten molekulak bilatubeharko lirateke, emakumezkoeitumoreak kentzeko ebakuntzarenbat egiten denean erabili ahalizateko.

4 EL H U YA R. 2004 URTA R R I L A

Urrea merkeUrre nitrurozko geruzak sortzeko metodo

merke bat garatu dute fisikari batzuek.Teknika horretan, nitrogeno-atomoen sortabat isurtzen dute urre-kristalen aurka, eta,

ondorioz, urre nitruroa sortzen da. Material hori urre hutsaren ordezkoa izan

liteke zirkuitu elektronikoen hainbat osagaiestaltzeko, ordenagailuen eta telefono

mugikorren osagai batzuk, besteak beste.Nitruroak hainbat abantailak ditu: metal-

-geruza gogortzen du eta material horrekinestalitako osagaien balio-bizitza luzatzen du.

K I M I K A

Hozkailu berriakNafarroako Unibertsitate Publikoko

Ingeniaritza Termikoko ikertzaile-talde bathozkailu termoelektriko bat diseinatzen ari

da BSH Siemens enpresarentzat. Ohikohozkailuek erabiltzen duten hozte-

-sistemaren ordez –lurrunaren konpresioa–termoelektrizitatea erabiliko du hozkailu

berriak. Horrela, hozkailu txikiagoak,isilagoak eta ingurumena gehiago

errespetatzen dutenak ekoitzi nahi dituzte.Dena ez da hain polita, ordea: motahonetako hozkailuek ohikoek baino

elektrizitate gehiago kontsumituko duteoraingoz.

I N G E N I A R I T Z A

NAZIOARTEKO ASTROFISIKARI-TALDE BATEK guregalaxiaren erdi-erdian dagoen zulo beltzabiraka ari dela ikusi du. Aurkikuntzaerradiazio infragorriak neurtuz egin dute.

Txilen dagoen Very LargeTelescope (VLT) erabili dute aurkikuntzaegiteko. Hala, Sagitarius A*-tik datorrenerradiazio infragorria neurtu dute,eta 17 minututik behin uhin-sortakiristen direla ikusi dute. Sagitarius A*duela gutxi aurkitu duten X izpieniturri bat da, eta gure galaxiaren erdian dago.

VTLk jaso dituen uhin-sorta horiek zulo beltzaren inguruan dauden gasberoak igorritakoak dira, eta Lurrera periodikotasunez iristeak biraka aridirela adierazten du, zulo beltzarekin batera. Ikertzaileen arabera, aurkikuntzahonek Erlatibitatearen Teoria Orokorra frogatzeko aukera ekarriko du.

Gure galaxiako zulo beltzabiraka ari da

AS

TR

OF

ISIK

A

ART

XIBO

KOA

NA

SA

Page 4: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

GE

OL

OG

IA

1700. URTEAN, TSUNAMI ERRALDOI BAT

iritsi zen Japoniako kostaldera.Uholdeak eragin eta herriaksuntsitu zituen. Garai hartakoagirietatik, zientzialariekondorioztatu dute Ipar Amerikakokostaldetik gertu izan zen itsasikarabatek sortu zuela.

Itsasikara Cascadia failarenmugimendu batek eratu zuen,eta, adituen arabera, historianjazo den itsasikararik bortitzenaizan zen. Faila hori Kanadako etaEstatu Batuetako kostatik gertudago; beraz, Japoniara iritsi zentsunamia han sortu bazen,olatuak 8.000 kilometro eginbehar izan zituen guztira.Oso zaila da itsasikara batenoihartzunak hain urruti kalteak

eragitea. Horregatik ez dutegeologoek lehenago baieztatubatak bestearekin zerikusia dutela.Dirudienez, itsasikarensailkapenean maila altuenekoa izanzen 1700. urtekoa, eta, beraz, ontzateman dute orain hipotesi hori.

Ozeano osoa zeharkatuzuen olatua

NA

SA

ART

XIBO

KOA

ALDIZKARIARENURTEKO ALEEN

BILDUMA EGITEKO

TAPAK

Bete eskaera-txartela eta gure helbiderahelarazi:

S ELHUYAR FundazioaAsteasuain, 14. 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

"ondoko telefonoetara deitu etaIzarori eskatu:

943 36 30 40

u faxez eskaera egin:

943 36 31 44

edo posta elektronikoz eskatu:

y E-maila: [email protected]

✘ Koadernatzeko tapak nahi ditut (7 e )

Izen-deiturak

—————————————————

—————————————————

—————————————————

Helbidea

—————————————————

—————————————————

—————————————————

Hiria ——————————————

Tel. ———————————————

P.K. ———————————————

ELHUYAR Fundazioa

Basoak katagorri grisak nahiago

ZO

OL

OG

IA

AEBETAKO INDIANA ESTATUAN katagorri grisaren eta arruntaren portaera aztertudute, basoen zabalkuntzan zein eragin duten jakiteko. Hala, katagorri grisarenmemoria txarrak basoari laguntzen diola ikusi dute.

Indianako basoetan joan zen mendean sartu zen lehenengoz katagorriarrunta. Ordura arte, katagorri grisa zen jaun eta jabe. Bi katagorri-espeziehoriek ohitura desberdinak dituzte janaria ezkutatzeko garaian. Izan ere,katagorri grisak lurperatu egiten ditu zuhaitzen haziak, hala nola, ezkurrak

eta hurrak. Biltzeko garaian,ordea, ez ditu guztiak aurkitzen,eta, ondorioz, ahaztutako haziakernatu egiten dira eta zuhaitzberriak hazi.

Katagorri arruntak, berriz,ez ditu haziak lurperatzen,zuhaitzetan biltzen ditu etalehortzen utzi. Hala, haziak ezdira ernatzen. Horregatik,katagorri arrunta sartu zenetik,haritz eta hurritz gutxiagojaio da.

5EL H U YA R. 194. Z K .

Page 5: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

TELE

KO

MU

NIK

AZI

OA

K

ITSAS HONDOAN SORTZEN DIREN UHIN

SISMIKOEN PROZESAMENDUARI

BURUZKO IKERKETA bat egin duteNafarroako UnibertsitatePublikoan.

Proiektua OBS (Ocean BottomSeismometers) gailuekin hasizuten, itsas hondokosismometroekin, alegia.OBS sistema horiek,zaharkituta gelditu ziren laster,eta, gainera, haietako askogaltzen ziren itsasoan urperatuta.

Horregatik, eta itsas hondokoseinaleak hobeto prozesatzeko,OBS teknologia propioagaratzeko beharra ikusi zuten.Zehazki, seinaleak jasotzen etahaien tratamendua egiten egin dulan Nafarroako taldeak, eta,gainera, seinale horieninformazioa egokitu du,sismologo eta geologoek errazagointerpreta dezaten.

Proiektuan, unibertsitatehorretaz gain, Vilanova i laGeltruko teknologia-zentrokozientzialariek eta Itsas ZientzienInstitutukoek hartu dute parte.

Itsas hondokouhin sismikoakdetektatzekoteknologia

0

700

1000

1300

93

98

102

106

NA

FARR

OA

KO U

NIB

ER.

PUBL

IKO

A

Page 6: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

berri

ak la

bur

Berriaklabur

7EL H U YA R. 194. Z K .

Lehorteen eraginez hazi dirahainbeste Andeak

BIO

LO

GIA

DUELA HOGEI URTE INOR GUTXIK

PENTSATUKO ZUEN gas batekneurotransmisore gisajoka zezakeela; baina,90eko hamarkadaren hasieran,nitrogeno monoxidoak funtzio horiere betetzen zuela ikusi zuten,eta, orain, karbono monoxidoa ereneurotransmisorea dela jakinarazidute.

Saiodian eginiko probetan ikusidute hemo oxigenasa, karbonomonoxidoaren sintesia bideratzenduen entzima, kaltzio-kalmodulinakonplexu batek erregulatzen duela,milisegundotako pultsuei erantzunez,gainera.

Kontua da gasak ez direlabesikuletan pilatzen, behar ahala

ekoizten dira zelulan.Bestalde, neurotransmisoreakoso azkar askatzen dira.Beraz, gas batekneurotransmisore gisajokatzeko bete behar duenezinbesteko baldintza da osoazkar ekoiztea, milisegundogutxitan. Bada, hori bera izanda ikertzaileek frogatudutena.

Gizakietan mekanismoberari jarraitzen diola frogatzenbada, aurkikuntza horrekhesteetako gaitzetarako etaeiakulazio goiztiarra sendatzekotratamendu berriak lortzen lagundezakeela uste da.

Karbono monoxidoaneurotransmisore

425 milioi urteko fosila aurkitu duteErresuma Batuan. Itsas animalia bat da,ostrakodoa, zehatz esateko, eta arradela zalantzarik uzten ez duen fosilzaharrena.Arra dela hain ziur jakiteko frogaluzakin erako sexu-organoa da.Izan ere, fosilak izugarri ondo iraun du,eta ehun bigunak ere bere horretan iritsidira gaur egunera arte.

Zalantzarik gabe, arra!

P A L E O N T O L O G I A

Energiaren Euskal Erakundeak Eurosolarsaria jaso du ikastetxeetan eguzki-panelakinstalatzeko proiektuarengatik.Proiektu horren arabera, 2004 urteabukatzerako, hezkuntza-sarean dauden170 ikastetxek 5.000 kWh-ko potentziasortuko dute eguzki-panelen bidez.Instalazio horiekin, EAEn orain arte bainohiru aldiz eguzki-energia gehiagoekoitziko da.

Eurosolar sariaEnergiaren EuskalErakundearentzat

E N E R G I A B E R R I Z TA G A R R I A K

GE

OL

OG

IA

BI GEOLOGOK HIPOTESI INTERESGARRI BAT azaldu berri dute Andeen garaierareninguruan. Lehortearen ondorioz hazi omen zen hainbeste Hego Amerikakomendikate ikusgarria. Nonbait, Andeak gehien hazi ziren garaietan klima osohotza eta lehorra izan zen.

Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalarenazpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera, plakatektonikoak hondoratzean sedimentuek lubrifikatzaile moduan jokatzen dute,eta, sedimentuak falta direnean, lehorteetan, talka lakarragoa da eta sortutako

mendikateak garaiagoak.Adibide gisa ErdialdekoAndeak hartu dituzte; handaude tontorrik garaienak,eta ez du ia euririk egiten.Ondorioz, errekak urriak diraeta oso sedimentu gutxiiristen da itsasora; horregatikhazi omen dira hainbesteinguruko mendiak.

K. F

UJI

MO

TO

ART

XIBO

KOA

Page 7: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

ME

DIK

UN

TZ

A

SAUDI ARABIAKO FAMILIA BAT AZTERTU

DUTE, hainbat senidek ez zutelakopubertarorik izaten; mutilenahotsa ez da loditzen eta neskekez dute bularrik garatzen,esaterako. Horiek aztertuta genejakin bat mutatuta dutela ikusidute.

Pubertaroaren hasieragenetikoki kontrolatuta dagoenprozesua da. Garunekohipotalamoak hormona jakin batjariatzean hasten dira sexualkiheltzen gazteak, gonadotropinahormona, hain zuzen ere.Zientzialariak prozesu horimartxan jartzen duen geneaidentifikatzeko gai izan dira,alegia, hormonaren jarioa eragitenduen proteinaren genea.

Orain arte bazekitenpubertaroan gene asko izatendirela aktibo, baina ez zekitenhorietatik zein zen pubertaroaabiarazten zuena. Izan ere,gehientsuenek bestelako prozesufisiologikoetan hartzen dute parte,gantzaren erregulazioan,esaterako. Orain, ordea, horrenerantzule den mintz-hartzaileaaurkitu dute.

Pubertaroa abiaraztenduen genea aurkitu dute

ART

XIBO

KOA

Page 8: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

berri

ak la

bur

Berriaklabur

AZKENIK, BADIRUDI SILIZIOZKO

DIODOA ERABILI AHAL IZANGO DELA

seinale optikoa txipetansartzeko. Izan ere, dopatutakosiliziozko fotodiodoa garatu duteHarvard Unibertsitatean.

Silizioak argi infragorri gutxiabsorbatzen duenez, berehorretan ez da batereeraginkorra argi moduanjasotako informazioa seinaleelektroniko bihurtzeko. Baina,sulfuroz dopatuta, elektroiekerrazago egiten dute salto uhin--luzera horretako argiajasotzean, eta, ondorioz,erabilgarria da fotodiodo gisa.

Gaur egun, germanioa etaindio eta galio artseniuroaerabiltzen dira. Merkatura iristenbada, siliziozko fotodiodoamerkeagoa izango da.Horregatik, silizioa dopatzekobeste substantzia batzuk ereprobatzekotan dira fotodiodoeraginkorragoa lortze aldera.

URAREN EZAUGARRIAK

APROBETXATUZ indar elektrikoasortzeko metodo bat garatudute kanadiar zientzialaribatzuek: ura oso tamainatxikiko kanaletatik pasarazizlortu dute energia.Azken 150 urteetanargindarra lortzeko asmatuden metodo berri bakarra da.

Horretarako, beirazkobloke txiki batean 500.000zulo inguru egin dituzte,10 mikrometroko diametroaduten zulo txikiak, hainzuzen, eta presio handiazponpatu dute ura horietatikpasa dadin. Une horretangeruza elektriko bikoitza

sortzen da uretan: kargapositiboa duen geruza batkanalaren alde batean, etakarga negatiboa duengeruza beste aldean.Hori gertatzen zaie ioieilikidotan, solido ez--eroaleekin harremanetanjartzen direnean, eta,

hori aprobetxatuz, sortzenden elektroi-mugimenduazbateria txiki moduko batsortu dute. Bateria ez--kutsatzailea, hori bai.

Metodo honetan uraerabiltzen den arren,ez du zerikusirik energia--iturri hidraulikoekin,

metodo berrian ez baitaindar mekanikoaz sortzenelektrizitatea, karga--bereizketaz baizik.

Oraingoz efizientzia txikialortu dute, % 1, etabestelako energia-iturriekinlehiatzeko % 16 lortubeharko dute gutxienez.Bitartean, telefonomugikorren eta bestelakogailu elektroniko txikienbateria modura balio dezake,mikrokanalen prototipoa10 volt eta miliampere bateninguruko korrontea sortzekogai baita.

Siliziozko fotodiodoak,azkenean!

EL

EK

TR

ON

IKA

Z O O L O G I A

F I S I K A

Ar ezagunak nahiago

OTSO-ARMIARMA EMEEK nahiago omendituzte lehendik ezagutzen dituzten arrakkopulatzeko. Horrek ondorio garbi bateraeraman ditu ikertzaileak: armiarma emehoriek oroimena dute.

Armiarma-espezie askotan bezala,Schizocosa uetzi arrek kopulatzekounean emearen mokadu bilakatzekoarriskua dute. Espezie horretako arrek,ordea, emeek baino sexu-garapenazkarragoa dute, eta emeak heldu bainolehen ere erakustaldiak egiten hastendira. Aurrerago, emeak sexualki heltzean,errazago onartzen dituzte ‘nerabe’ zirengaraian ikusitako arrak edo haienantzekoak direnak. Areago, ezagunak ezdituzten arrak maizago jaten dituzteezagunak dituztenen aldean.

Ura, elektrizitate-iturri berriaA

RTXI

BOKO

A

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

9EL H U YA R. 194. Z K .

Page 9: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

berri

ak la

bur

Berriaklabur

BERREHUN URTE IZATERA HEL OMEN

DAITEKE itsas trikua, sushia egitekolehenago batzen ez badute,behintzat. Orain arte, hamabostbat urte bizi zela uste zuten.Ondorio horretara iristeko,bi metodo konbinatu dituzte:alde batetik, tetraziklinarekinmarkatu dituzte mila eta bostehunitsas triku inguru, eta, bestetik,karbono 14aren proba erabili dute.

Tetraziklina eskeletoari itsastenzaio, eta, horri esker, urtebeteanitsas trikua zenbat hazten den neurdaiteke. Ikusi dutenez, lehenengohamar urteetan azkar hazten da,baina gero askoz ere mantsoago.

Itsas trikua batzerakoan 8 batzentimetro luze izaten da,gutxienez, eta neurri horretarairisteko sei urte inguru behar

izaten ditu. Ia hogei zentimetrokoitsas triku handien neurria hartzeko,ostera, berrehun urte inguru behardituela ondorioztatu dute.

Karbono 14aren probarekin,berriz, 50eko hamarkada bainolehen jaiotakoak bereizi ahalizan dituzte, garai hartan erabiliziren arma nuklearren eraginezkarbono 14aren kantitatea askohanditu baitzen denbora gutxian.

Dena dela, zenbait aditukikerketa sakonago bat eskatu dute,gisa horretako ondorioek datugehiago behar dituztelakooinarri gisa.

Z O O L O G I A Itsas trikua uste baino gehiago bizi da

ART

XIBO

KOA

Page 10: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

CHICAGOTIK GERTU DAGOEN CALUMET

AINTZIRAN mikrooganismoak aurkitudituzte: Clostridium eta Bacillusgeneroetakoak. Albisteak ikertzaileenjakin-mina piztu du, aintzirak duenpH basikoa dela eta ez baitzutenbizidunik aurkitzerik espero.Lehen ere aurkitu izan dituztemikroorganismoak muturrekokondizioetan, esate baterako,Hegoafrikako urre-meategi batekour poluituan.

Calumet aintzirako uraren pHa12,8 da industriak eraginda; izan ere,burdina isuri izan da urte askoan,eta oso poluitua dago aintzira.

Inoiz ez damikroorganismorikaurkitu hain pH altuan.

Ikertzaileek oraindikez dakitena damikroorganismo horienjatorria zein den:bertako espezieakingurunearekin bateraegokitu ote dira, ala,alderantziz, kanpotikekarriak dira? Galdera horri etabeste hainbati erantzuteko laneanjarraitzeko asmoa agertu duAmerikako Geologia Erakundeak. E L E K T R O N I K

DVDen bateragarritasun--neurketa

11EL H U YA R. 194. Z K .

BIO

LO

GIA

Mikroorganismoak orain artekopH basikoenean

berri

ak la

bur

Berriaklabur

KARNIBOROA BAZARA, HANDIA IZATEA EZ DA

HAIN ONA. Ipar Amerikako fosilekinegindako ikerketa baten arabera,kanidoek handiago egiteko joerazuten. Horrek harrapakinhandiagoetara jotzera behartu zituen,baita lehenago iraungiarazi ere.

Ikerketarako oinarria 1999ko besteikerketa bat izan da. Orduan, egungoespezie karniboroak ikertu zituzteneta 21,5 kilo baino gehiagoko espeziekarniboroen dieta, txikiagoekinalderatuta, desberdina delaondorioztatu zuten. Izan ere, eurenpisua baino txikiagoa den edozer janordez, eurak baino handiagoak direnharrapakinak ehizatzen dituzte.Hots, hiperkarniboroak dira.

Orain, Blaire Van Valkenburgh-ekIpar Amerikako kanidoen fosilak ikertuditu iraganean hori bera gertatzen zenbaieztatu eta epe luzeko ondorioakaztertzeko. Eta bai, iraganean erehalatsu zen. Gainera, hiperkarniboroak5 milioi urtean edo gutxiagoaniraungi egin zirela ondorioztatu du,eta karniboro txikiagoek etaomniboroek 12 milioi urte iraun zutela.

Karniboroa izatekotan,txikia hobe

DVD grabagarrien eta DVDerreproduzitzaileen artekobateragarritasuna % 85ekoa baino ez da,ikerketa batek dioenez. Hortaz,erreproduzitzaile jakin batean ez da posibleedozein egileren DVDak irakurtzea, 10etikbatek gutxienez huts egiten duelako.Ikerketaren ondorioak DVD egileen eskujarriko dituzte, produktuenbateragarritasuna hobetzeko baliagarriakizango direlakoan.

M I K R O B I O L O G I A

Ikertzaileek saguak immunizatzea lortu dutekanpotik birusaren berdinak diren partikulahutsak erabiliz. Hutsik daudenez ez duteinfekziorik sortzen, baina bai erantzunimmune gogorra. Birusaren dosi hilgarrieneraginpean jarritako saguetan % 100ekobabesa lortu dute. Aurkikuntza hauaurrerapauso handia izan daiteke gaitz larrihorri aurre egiteko.

Gezurrezko birusakEbolaren kontra

EK

OL

OG

IA

J.R.

AIH

ART

ZA

ART

XIBO

KOA

Page 11: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

GENETIKAN BADA INORK GUTXIK zalantzan jartzen duen hipotesi bat.Badira eboluzioan zehar ia batere aldatu ez diren gene batzuk.Hautespen naturalak gene garrantzitsuak mutatu gabe hobesteko joeraduenez, espeziez espezie ondoen kontserbatu diren geneek funtziogarrantzitsuak dituztela ondorioztatu ohi da. Baina badira kromosometanhoriek bezain ondo kontserbatu diren beste sekuentzia batzuk, eta horiekez dute batere proteinarik kodetzen.

Zientzialariek askotan esan izan dute generik ez duen sekuentziak ez duelaezertarako balio. Baina eboluzioan zehar horren ondo mantendu direnez,sekuentzia horiek ere zeregin garrantzitsua izan dezaketela onartu beharizan dute. Izan ere, geneakkodetzen dituzten sekuentziakbaino are egonkorragoak diraaskotan, eta, hortaz, pentsatzekoada izango dutela zereginikkromosometan. Batzuk hasiak diraespekulatzen, eta geneenerregulazioan zein DNArenantolaketan parte hartzealitekeena dela azaldu dute.

Generik kodetzen ez dutensekuentziak ere garrantzitsuak dira

GE

NE

TIK

A

MUNICHEKO FISIKARI

BATZUEK XENOPUS LAEVIS

APOAREN neuronenjarduera azaldu duteeredu matematikobaten bitartez.Apoak gauez harrapaditzake ur gaineko

intsektuak, ingurua erabat ilundagoenean, eta fisikariak liluratutadaude ehiza-teknika horrekin.

Fisikarien arabera, apoak ur--uhinak interpretatzen dituintsektua non dagoen eta zeintamainatakoa eta itxuratakoa den

jakiteko. Gorputzaren alboetanlerrokatuta dituen organo sentikorbatzuen bitartez detektatzen dituuhinak, eta informazio horrekinharrapakina aurkitzen du.Besteak beste, bi intsektu detektaditzake batera, sortzen duten uhinkonplexuari bakoitzak egiten dionekarpena bereizita.

Apoaren ahalmena eredumatematiko baten bidez adierazidute fisikariek. Eredu hori zuzenabada, beste animalia urtar batzukere ikertu ahal izango dira moduberean.

Apo azazkalduna,fisikarien lilura

ME

DIK

UN

TZ

A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

12 EL H U YA R. 2004 URTA R R I L A

SRY proteina sexu--alderanzketarekin lotuta

Gerta liteke pertsona batek gizonezkoarengeneak eta emakumezkoaren genitalak

edukitzea proteina bat egoki ez dabilenean.Swyer sindromea izeneko sexu-aldaketa

hori SRY proteinaren funtzionamenduarekinlotuta dagoela ikusi dute. Proteina

eraldatuta badago, fetuen gonada arrenzelulen nukleoan sartzeko arazoak dituelaikusi dute, eta ezin duela geneetan eragin

gizonezkoaren genitalak sortzeko.

B I O K I M I K A

AlderantzizkoDoppler efektua

Alderantzizko Doppler efektua ikusi ahal izandute lehen aldiz laborategian. Doppler efektu

ezagunean, uhinen frekuentzia handituegiten da hurbiltzean eta txikitu urruntzean,

eta uhinen fasea eta energia-emarianoranzko berean mugitzen dira. Orain, ordea,

kontrako noranzkoetan mugitzea lortu dutedispertsio anomaloa izeneko propietatea

duen transmisio-lerroa erabiliz, eta, horrela,alderantzizko Doppler efektua sortu dute.

F I S I K A

ART

XIBO

KOA

WW

W.H

-ND

S.D

E

Page 12: FISIKA BIOLOGIA berriak labur · 2013. 2. 6. · Andeak Ozeano Pazifikoko plaka Hego Amerikako plaka kontinentalaren azpian hondoratzean sortu ziren. Hipotesi berri honen arabera,

berri

ak la

bur

Berriaklabur

GEOBACTERACEAE FAMILIAKO

BAKTERIOAK uranioz poluitutako putzubat tratatzeko erabili dituMassachusetts AmherstUnibertsitateko ikerketa-talde batek.

Lehenago ere jakina zen bakteriohoriek burdina digeritzeko gai zirela,baina, dirudienez, uretandisolbatutako uranio erradioaktiboaere barneratzen dutemetabolismoan; eta, hala,erradioaktibitaterik ez duenkonposatu bat eratzen dute:uraninita.

Ikerketa uranioz poluitutako putzubatean egin dute. Hor, geobacter-akugalarazi dituzte eta, 50 egunenburuan, uranioaren % 70 uraninitamoduan hauspeatzea lortu dute.

Beraz, geobacter-ek uranioatratatzen lagun dezakete zuzenekomanipulaziorik gabe. Izan ere,uranioz poluitutako putzuakgarbitzeko ura atera egin ohi dute,eta, toxikoa denez, arriskuan jartzenditu langileak.

ING

UR

UM

EN

A

MUNDUKO PETROLIO-ONTZI,MERKATARITZAKO ONTZI ETA

ARRASTE-ONTZI GUZTIEN ARTEAN,urtean Estatu Batuekbezainbeste nitrogeno-oxidoisurtzen dute. Hori daikerketa batek aditzeraeman berri duena.

Isurketak gertatzen zirelaezaguna lehendik bazen ere,orain isurketak uste zen bainobi aldiz handiagoak direlakalkulatu dute.

Itsasontzien isurketakneurtzeko, bi aldagaizbaliatzen dira: itsasontziekerositako erregai-kantitateaeta itsas tresneriarenbatezbesteko errendimendua.Hala ere, ez da batere kalkuluerraza, isurketak etengabebarreiatzen baitira.

Gainera, gaur egun arte,nazioarteko ontzigintza baino ezzen kontuan hartzen, ferry-ak,atoiontziak eta portu-zerbitzuakalde batera utzita.

Isurketaren lekuan lekukoefektua eta efektu globalaarras desberdinak dira.

Hala, isurketa gertatzen dengunea ere garrantzitsua da,itsasertzetik hurbil gertatzendenean, esaterako, nitrogeno--oxidoak lurrak ere kalteditzakeelako. Isurketa horieninguruko legedian pauso askooraindik emateke egon arren,badira zenbait neurri hartzenhasiak diren tokiak. Esaterako,Los Angeles-en, porturatzeanitsasontziek abiadura moteldubehar dute, isurketak gutxitzeko.

Itsasontziek uste bainonitrogeno-oxido gehiagoisurtzen dute atmosferara

Bakterio uraniojaleak I N G U R U M E N A

ELHUYA R Fundazioa-ren

2004ko AGENDA eskuratu!

✓ Neurriak: 15,5 x 21 cm.

✓ Salmenta-prezioa: 11,95 e (bidalketa-gastuak barne)

✓ Eskariak: Izaro Lanberri. ☎ 943 36 30 40. [email protected]

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA