Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA ......EHULKUren aholkuak Euskara Zerbitzua...
Transcript of Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA ......EHULKUren aholkuak Euskara Zerbitzua...
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
1
Fitxa honetan aztergai dugu zer perpaus mota (-TZEA, -TZEKO, -TZEN...) hartzen dituzten honako aditz hauek:
espero izan, behar izan, nahi izan, esan, agindu, ahaztu, eskatu...
Fitxa egiteko, EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII(perpaus jokatugabeak) liburua izan dugu oinarri, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak 2011n argitaratua.
EUSKAL GRAMATIKA: LEHEN URRATSAK-VII (PERPAUS JOKATUGABEAK)
Eta espero dugu...
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/75445.pdf
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izatea.
• Espero dugu fitxa hau interesgarri izango zaizuela.
• * Espero dugu fitxa hau interesgarri izan dakizuen.
2
Espero izan aditzak -TZEA perpausa hartzen du, edo geroaldiko aditza duen perpausa, baina ez subjuntiboa.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
3
• Adibidez, ez dugu espero Chicagon,1930eko hamarkadan, gangster batek garajean suziri espazial bat aurkitzea.
• Musika-konposizio bat entzuten dugunean, melodia edo motiboa errepikatzea espero dugu.
• Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agertzea. • *Espero dugu (...) pertsonaia nagusiak bigarren
zatian ere ager daitezela.
• Muntaketak istorioko gertaeren maiztasuna errespetatuko duela espero du ikusleak. • *Muntaketak istorioko gertaeren maiztasuna
errespeta dezala espero du ikusleak.
• Jargoi hori hainbeste aldiz ikusita, azkenerako automatikoki erabiliko eta ulertuko duzula espero dugu. • * (...) automatikoki erabil eta uler dezazula espero dugu.
• Artikulu honen bidez, espero dugu laburtuta geratuko zirela kolektibo gisa egiten dugun lanaren zenbait alderdi.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
4
-TZEA perpausaren ordez, subjuntiboa erabil daiteke; -TU perpausaren ordez, aldiz, ez.
-TU NAHI IZAN / -TZEA NAHI IZAN
Perpaus osagarri bat edo bestea erabiltzeko, perpausetako subjektuen erreferentziakidetasuna hartu behar da aintzat: alegia, bi perpausek (osagarriak eta nagusiak) subjektu bera edukitzea edo ez.
• Ikasleek termino jakin baten esanahia aurkitzea nahi badu irakasleak, hitz hori aurkibidean kontsultatzeko aukera eman behar die.
-tu nahi izan: [+ erreferentziakideak] -tzea nahi izan: [- erreferentziakideak]
• ikasleek nahi izan • ikasleek aurkitu
• irakasleak nahi izan • ikasleek aurkitu
• # Ikasleek termino jakin baten esanahia aurkitu dezaten nahi badute...
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• Produktoreak aurrekontua prestatu behar du eta zehaztu filmazioa hasi aurreko kostuak.
(#Produktoreak ...prestatzea behar du.. )
5
-TZEA perpausaren ordez, subjuntiboa erabil daiteke; -TU perpausaren ordez, aldiz, ez.
-TU BEHAR IZAN / -TZEA BEHAR IZAN
Aditz honetan ere subjektu-erreferentziakidetasunaren baitan dago -TU perpausa edo -TZEA perpausa erabiltzea.
• Bi molekula horiek bereizten ez dituen erreaktibo batek haietako batekin —eta ez bestearekin— erreakzionatzea behar dugu.
• produktoreak behar izan • produktoreak prestatu, zehaztu
• guk behar izan • erreaktibo batek erreakzionatu
• (…) erreaktibo batek haietako batekin (…)erreakziona dezan behar dugu.
• # Produktoreak (...) aurrekontua presta dezan behar du...
-tu behar izan: [+ erreferentziakideak] -tzea behar izan: [- erreferentziakideak]
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• Lau urte dituenean, berriz, haurrak zenbatu egingo du, eta bost gaileta ekartzeko esaten badiozu, bost ekarriko dizkizu.
6
-TZEKO ESAN/ -TZEA ESAN
-TZEKO ESAN = agindua, eskaria
• Morfologiak, hitzez hitz, forma aztertzea esan nahi du.
-TZEA ESAN = adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea
• Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio.
• Bi punturen arteko biderik laburrena kalkulatzeko modu horri bidea integratzea esaten diote.
• Taularen gainean pieza batzuk jartzeko esaten die irakasleak ikasleei, konturatu daitezen nola "eraikitzen" diren eraikinak.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• 1846ko urrian, garbitzeko konketa batzuk jarrarazi zituen erditze-gelan, eta eskuak garbitzeko agindu zien ikasleei.
7
-TZEKO AGINDU/ -TZEA AGINDU
-TZEKO AGINDU= agindua, ordena
• Dietarik edo ariketa fisikorik gabe pisua galtzea agintzen du produktu horrek.
-TZEA AGINDU= agintza, promesa
• Zelulitisa gutxitzea agintzen duten iragarkiak kritikoki aztertu behar dira.
• Baina gerrak eragindako ekonomia-krisiaren eta paper-eskasiaren ondorioz, Francoren gobernuak hainbat egunkari bateratzeko agindu zuen.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• Bere ohiko errutina aldatu ostean, aita saiatu bati haurtzaindegirako bidea hartzea ahaztu zitzaion, eta, horren ordez, unibertsitaterako ohiko bidea hartu zuen, lanera joateko.
8
-TZEA AHAZTU/ -TZEN AHAZTU
-TZEA AHAZTU = egin behar zen zerbait ez egitea
• Futbolari horrek oraindik ez du ahaztu golak sartzen.
-TZEN AHAZTU= zerbait nola egiten den ahaztea
• Denboraren joanean, gero eta memoria-galera handiagoak izaten dituzte Alzheimerren gaixotasunak jotako pertsonek, eta eguneroko bizitzako gauza batzuk egiten ahazten dute.
• Maiz samar egiten den akats bat da eskala grafikoetan unitateak adieraztea ahaztea.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
• Zuzendariak begiak gehiago irekitzeko eta pantailatik kanpora begiratzeko eska diezaioke aktoreari.
9
-TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU
-TZEKO ESKATU DIO/ZAIO
• Hori dela eta, profesional kritiko eta sortzaileenek museoen egitura sakon aldatzea eskatzen dute, museoak demokratizatzea.
-TZEA ESKATU DU/DA
Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak, EGLU-VII liburuan, eskatu aditzaren egitura prototipikoa dakarkigu, honako honetara bil daitekeena:
• Neurtutako distantzia batean laster egiteko, oinez ibiltzeko eta bizikletan ibiltzeko eskatu zaio lagun bakoitzari.
• Proportzioa gordetzea eskatzen da.
[+ datiboa] > -TZEKO [-datiboa] > -TZEA
[(?)...kanpora begiratzea eska diezaioke aktoreari.] [(?)...aldatzeko eskatzen dute, museoak demokratizatzeko.]
Erne: ZER ESKATU esapideaz ari gara; ez ZERTARAKO ESKATU esapideaz!
(norbaitek zerbait egiteko eskatu norbaiti) (norbaitek zerbait egitea eskatu)
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
10
-TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU
Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.
Subjektua, hau da, eskatzen duena, abstraktua* bada > -TZEA:
• Gertaera hori leku, prozesu eta erritmo ezberdinetan gertatzen ari da (batzuetan, azkarrago eta nabarmenago; beste batzuetan, astiroago), eta horrek eskatzen digu orain artekoez bestelako tresna metodologikoak erabiltzen jakitea. (horrek= gertaera hori leku, prozesu eta erritmo ezberdinetan gertatzeak)
(*ekintza, egoera...)
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
11
-TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU
Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.
• Beste film batzuek, ostera, gure itxarobideak nolabait doitzea eskatzen digute.
Subjektua bizigabea bada > -TZEA:
• Horietako makina bakoitzak programa zehatz bat garatzea eskatzen digu.
• Deskarga egokia bada, aparatuak eskatuko digu deskargaren botoia sakatzea.
-
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkuakPerpaus osagarri jokatugabeak (I)
12
-TZEKO ESKATU/ -TZEA ESKATU
Badira, baina, salbuespen batzuk egitura prototipiko horretatik urruntzen direnak.
• Ikusle batzuek bizitzari buruzko irakaspenak jasotzea eskatzen diete filmei.
Adierazpen generikoa*> -TZEA:
• Zuzendaritzari etengabe jardutea eta gauzak lortzea eskatzen zaio, eta hori ez da beti erraza gertatzen.
• Bai-ez erako galderetan, «bai» edo «ez» erantzutea eskatzen zaio solaskideari.
• Haur Hezkuntzan, familia-esparru afektibotik irtetea eskatzen zaio haurrari, eta beste interesgune eta atsegin batzuk aurkitzea.
(* Egiletza zehaztugabea da.)
julioTexto escrito a máquina
julioTexto escrito a máquinaIkasia gogoratuz: saski-naski
julioTexto escrito a máquina
julioTexto escrito a máquina
http://www.ehu.eus/ehulku/ariketak/saski-naski/saski-naski(I).htm