folleto mujerEUSK · 2016-07-01 · desberdintasunak direla nagusi oraindik: diskriminazioa,...

6
2014-2015 IKASTURTEA Escuela de Empoderamiento para Mujeres Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Transcript of folleto mujerEUSK · 2016-07-01 · desberdintasunak direla nagusi oraindik: diskriminazioa,...

2014-2015 IKASTURTEA

Escuela de Empoderamiento para Mujeres

Emakumeentzako Jabekuntza

Eskola

ERANDIOKO EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLA ESCUELA DE EMPODERAMIENTO PARA MUJERES DE ERANDIO

Ikastaroak-Cursos 2014-15Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren lehen edizioaren helburua Eran-dioko emakumeen jabekuntza indibidualeko eta kolektiboko prozesuak sustatzea da. Emakumeentzat guneak sortzea da asmoa, bat egiteko, eztabaidatzeko, bizipenak elkartrukatzeko, sareak sortzeko eta ikasteko guneak. Azken hamarkadetan asko egin dugu aurrera, baina egia da, halaber, desberdintasunak direla nagusi oraindik: diskriminazioa, sexu-erasoak eta indarkeria sexista gaur-gaurko gaiak dira, eta lana eta familia batera-garri egitea emakumeen esku geratzen da, hein handi batean. Emakumeek jendartearen, politikaren eta ekonomiaren arloetan parte hartzea ezinbestekoa da gure inguruan aldaketak gertatzea nahi badugu.

Animatu eta parte hartu!

Erandioko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan 2014/15 ikasturtearen hasiera

Parte-hartzaileak: • Erandioko alkate Joseba Goikouria jauna. • Enplegu, Ekonomia Sustapen, Tokiko Garapen eta Berdintasun arloko zinegotzi Saioa Ochoa de Alda andrea. • Hitzaldia: “Jabekuntza Eskolak, jendartea eraldatzeko eta kontzientziatzeko prozesuak”, Anabel Sanz (Basauriko berdintasunerako teknikaria eta Bizkaiko Jabekuntza Eskolen Sarearen sortzaileetako bat). • Eskolako prestatzaileak: Carmen Pardo, Saioa Hernández eta Miriam Herbón. • Bukatzeko, Clownconklusiones – Virginia Imaz-ekin.- Lekua: Astrabuduako anbulatorio zaharra, Andres Mendiguren plaza- Eguna: Asteartea, abenduak 2- Ordua: 12:00

Sarrera libre utziko da edukiera bete arte.

OHARRA: • Ikastaroak Altzaga, Astrabudua eta Erandiogoikoa auzoetan izango dira.

• Zalantzak argitzeko, informazioa lortzeko edo iradokizunak egiteko, Berdintasun Zerbitzura jo dezakezue: Desanexio kalea 4 - 94.417.56.16 [email protected]

• Irakurri arretaz ikastaroak non, noiz eta zer ordutan izango diren.

• Haurtzaindegia: Haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero (2-10 urteko haurrentzat) tailer/ikastaroren batean, egin eskaera 4 edo 5 egun lehenago, telefonoz edo emailez: 94.417.56.16 - [email protected]

ILDOA: KULTURA BERRIA SORTZEA (ASTRABUDUA)"Emakume guztiok dugu ahotsa" Antzerki Foro Tailerra(11 ordu) gaztelaniaz- Prestatzaileak: Carmen Pardo eta Vene Herrero- Lekua: Areto Urdina, Josu Murueta Kultur Etxea- Noiz: abenduaren 13a eta 14a- Ordua: Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 Igandea: 10:00-13:00Antzerki Foroa antzerki sozialaren aldaera bat da eta errealitatea antzezteko aukera ematen du, eraldatu ahal izateko. Antzerki-dinamikak egingo ditugu, jolasak, ahotsarekin, gorputzarekin, bat-bateko saioak, gune ludiko bat sortuko dugu, sortzeko aska-tasuneko gune bat.

ILDOA: OSASUNA (ERANDIOGOIKOA)Pelbis-zorua indartzea(18 ordu) gaztelaniaz- Prestatzaileak: Saioa Hernández eta Isabel Relancio- Lekua: Zentro Soziokulturala (Erandiogoikoa) - Noiz: ASTELEHENA (urtarrila: 12, 19, 26; otsaila: 2, 9, 16, 23)- Ordua: 18:00-20:30Tailer hau pelbis-zoruaren edo perineoaren gainean gauza gehia-go ikasi nahi duten emakume guztiei zuzenduta dago. Horreta-rako, hainbat ariketa egiten ikasi eta landuko ditugu, gorputzeko zona horren gaineko gorputz-kontzientzia areagotzearren. Eta hartara, zenbait disfuntziori (pixa-ihesak, oinazea, barruko orga-noak erortzea…) aurrea hartzeaz gain, perineoko eta abdomene-ko giharrak indartzen eta lasaitzen ikasiko dugu. Eguneroko bizitzarako prebentzio-gomendioak emango ditugu, baita eraba-teko sexu-osasuna izateko ere.

IKASTAROAK - CURSOS

>

>

ILDOA: ALDAKETARAKO TRESNAK Ene maite maitea! Maita nazazu gutxiago, eta maita nazazu hobeto (neska gazteei zuzenduta) (ALTZAGA)(20 ordu) gaztelaniaz- Prestatzailea: Miriam Herbón- Lekua: Posta-etxea- Noiz: ASTEARTEA (otsaila: 17, 24; martxoa: 3, 10, 17, 24; apirila: 21, 28; maiatza: 5, 12)- Ordua: 17:30-19:30“Maitasuna da bizitzaren motorra, izateari zentzua ematen diona”. Lehen begiratuan, esaldi horrek ez du kaltegarria ematen, ezta? Arazoa zera da, emakumeen kasuan, tamalez, maitasunaren ideia hori geure genero-nortasunaren definizio bihurtzen dela eta esamolde bat izatetik, geure burua definitzen duen esperientzia eta mundu honetan bizirik egoteko dugun arrazoi bakarra izatera igarotzen dela. Esperientzia-tailer honetan, barru-barruan txertatu-ta dugun “Ikasitako Maitasun Eginbehar” hori ezagutzera emango dugu; identifikatu egingo dugu eta hartara, kalte egiten badigu, atalka eraitsi ahal izango dugu. Maitasun Osasungarrian oinarrituta maitatzeko gakoak sortuko ditugu. Mindfulness-Erabateko arretan oinarrituta estresa murrizteko programa (ASTRABUDUA)(18 ordu) gaztelaniaz- Prestatzailea: Mertxe Arratibel- Lekua: Astrabuduako anbulatorio zaharra- Noiz: OSTEGUNA (urtarrila: 15, 22, 29; otsaila: 5, 12, 19, 26; martxoa: 5, 12)- Ordua: 18:30-20:30Unean unekoa bizitzen eta arreta lantzen ikasiko dugu, norberaren barruko gauza on horiek azaleratzeko eta inguruko jendearekin sintonizatzeko. Gure jendartean, osasunarekin eta oreka pertsona-larekin lotutako arazo nagusietako bat estresa da. Emakumeok maila goreneko estresa pairatzen dugu, lan-karga handia jasaten dugulako jendarteak bere egin dituen sinesmen eta pentsamoldeen ondorioz. “Mindfulness” edo erabateko arreta meditazioko hainbat teknikaren bidez lortzen da, eta geure pentsamendu eta emozioez jabetzeko eta horiek guztiak urrundik ikusteko lagungarri da. Eral-daketa horren bitartez, jarrera alda dezakegu, morrontzetatik askatu, erlaxatu eta bizimodu orekatuago eta esanguratsuagoa lor dezakegu.

>

>

ILDOA: KULTURA BERRIA SORTZEA (ERANDIOGOIKOA)Generoa, umorea eta emozioak(24 ordu) gaztelaniaz- Prestatzailea: Virginia Imaz- Lekua: Zentro Soziokulturala (Erandiogoikoa) - Noiz: OSTIRALA ETA LARUNBATA (otsaila: 6, 7 eta 20, 21)- Ordua: Ostirala 17:00-21:00, eta larunbata 10:00-14:00 eta 15:00-19:00Barre egiteko eta umorearen bidez jabekuntza lortzeko gonbidape-na. Orain, munduan geure tokia hartzen hasi garen honetan, modu osasungarriagoan egin dezagun; hau da: aurreiritzirik gabe, toleran-tziaz eta heldutasunez.

ILDOA: FEMINISMOA (ALTZAGA)Autodefentsa neska eta emakumeentzat(12 ordu) gaztelaniaz- Prestatzailea: Isabel Bernal- Lekua: Tartanga kiroldegia - Noiz: OSTIRALA ETA LARUNBATA (martxoa: 6, 7)- Ordua: Ostirala 17:00-20:00 eta larunbata 10:00-19:00 (bazkaltzeko atsedenaldia egingo da)Tailerraren abiapuntua da emakume GUZTIOK defenda dezakegula geure burua. Ideia horretan oinarrituta, geure errealitateetara egoki-tutako erantzunak landu eta sortuko ditugu elkarrekin, egunerokota-sunean bizitzen ditugun mikromatxismoak identifikatuko ditugu eta geure arteko segurtasun- eta laguntza-sareak sortuko ditugu.

ILDOA: PARTAIDETZA SOZIAL ETA POLITIKOAJendaurrean hitz egiteko teknikak (ALTZAGA)(20 ordu) euskaraz- Prestatzailea: Esti Redondo- Lekua: Behargintza (Bekoa Ikastetxea)- Noiz: ASTEARTEA (apirila: 14, 21, 28; maiatza: 5, 12, 19, 26; ekaina: 2)- Ordua: 18:00-20:30Entzulego mota ezberdinen aurrean hitz egiteko osagai beharrezko-etan aritzea. Jendaurreko egoeratan gure buruarekin ziurtasuna lortzea.

>

>

>

Jendaurrean hitz egiteko teknikak (ALTZAGA)(20 ordu) gaztelaniaz- Prestatzailea: Miriam Ocio- Lekua: Behargintza (Bekoa Ikastetxea)- Noiz: OSTEGUNA-OSTIRALA-LARUNBATA (apirila: 16, 17, 18; maiatza: 7, 8, 9)- Ordua: osteguna: 18:00-20:30 - ostirala: 18:00-20:30 larunbata: 10:00-14:00Ikastaro honetan, komunikazio-prozesua zertan datzan aztertuko dugu, gure beldurrak zeintzuk diren eta prozesuan zer elementuk parte hartzen duten; hori guztia jakinda eta horretan trebatuta, jendaurrean hitz egiteko teknikak eta ohitura lortuko dugu, betiere aurrean ditugun entzuleak eta zer egoeratan gauden kontuan izanik. Gure keinuak eta ohiko moduan erabiltzen dugun hizkuntza paralinguistikoa aztertuko ditugu, gure diskurtsoari koherentzia emateko; horretarako, diskurtsoaren gorputza ongi egituratua eta argia izan dadin landu behar da. Jendaurrean hitz egiteko garaian eta, oro har, komunikatzeko garaian generoak zertan eragiten duen hausnartuko dugu.

INFORMAZIOA: 94.417.56.16http://www.erandio.net

MATRIKULAZIOA: Lekua: Berdintasun Zerbitzuan, Kulturan edo Astrabuduako Udal Bulegoan; bestela, emailez: [email protected]. Noiz: azaroaren 24tik ikastaroa hasi baino 4 egun lehenago arte.Plaza mugatuak. Izena emateko ordena errespetatuko da, eta Erandion erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Haurtzaindegi Zerbitzua izango da, ikastaroa hasi baino 4 edo 5 egun lehenago eskaera eginez gero.

PREZIOAK: Erandion erroldatutakoen kasuan: 5 euro Erandion erroldatuta ez daudenen kasuan: 10 euro0 euro langabe eta ikasleen kasuan.

GARRAIOA: Altzaga-Astrabudua-Erandiogoikoa Autobusaren ordutegia www.erandio.net Erandioko Udalaren webgunean (garraioen atalean) egongo da ikusgai; telefonoz: 944 354 106

>

>

>

>

>