Fundazio Gutuna - Liburua

58
1 BILBAO 700 III MILLENIUM

description

Bilbao 700

Transcript of Fundazio Gutuna - Liburua

Page 1: Fundazio Gutuna - Liburua

1

BILBAO 700III MILLENIUM

Page 2: Fundazio Gutuna - Liburua

2

Page 3: Fundazio Gutuna - Liburua

3

Bilboko Udalak 1998ko otsailaren 18koBatzarraldian onartua.

Page 4: Fundazio Gutuna - Liburua

4

Page 5: Fundazio Gutuna - Liburua

5

Hirigunearen eraberritze-prozesu sakonean dihardu Bilbok, sortu zeneko 700. urtemugaren oroimena prestatzen ari den bitartean. Aldi esanguratsu eta, era berean, erantzukizunez beterikoan gaude. Bilbotar guztiok zelan edo halan parte hartzera bultzatu behar gaitu geure senak, gure hiriaren itxuraldatzearen eta ospa-kizunaren une honetan.

Oroimenak, gogan gertakari berberak gordeta edukitzea esan nahi du, hau da, guztion ahalegina geure iraganean amankomun izan ditugun ezaugarriak aurki-tu-eta gaur egun, ezaugarri horien bidez, elkarren auzokide bilaka gaitezen. Itxua-raldatzeak etorkizunaren alde jokatzea esan nahi du, eta datorren milaurtekoan ere bilbotar sentitzen jarraitzeko irrikaren adierazpena da. Oroimena eta etorkizu-na: oroimen itxaropentsua eta atzean uzten dugunaz jabetzeko gauza den etorki-zuna. Hona hemen, bi gogoeta, aurki, 2000 urtean burutuko dugun ospakizunaren eustazpi izango direnak.

Ohorea da niretzat, Alkate naizen aldetik hausnarketa eta proposamenbilduma jasotzen duen dokumentu hau aurkeztea; honen helburua herritarren arteko ezta-baidaren oinarri izatea da, ondorioz, bilbotarrok eta gurekin bat egin nahi duten edonondarrek ahal dugunik eta bizikien ospatu dezagun gain-gainean daukagun gertakari historikoa. Ziur egon zaitezkete ordezkatzen dudan Udal honek eta nik neuk ahalegin franko egingo dugula gure hiriaren 700. urtemugak luzaro iraun dezan guztion gogan paregabeko jazoera bezala, Bilbao izenak geure izaera hobeto ezagutzen lagundu ohi digun horietakoa bezala.

Josu OrtuondoBilboko Alkatea

Page 6: Fundazio Gutuna - Liburua

6

Page 7: Fundazio Gutuna - Liburua

7

2000. urtean bi gertaera esanguratsu ospatuko ditu Bilbok: alde batetik, Hiribildua sortu zeneko 700. urtenuga, bestetik, mende eta miliurtzeko berri baten hasiera.

Erronka horren testuinguruan jaio da Bilbao 700 III Millenium Egitasmoa, Udala-ren Osoko Bilkurak onartua gure hiriaren 700. urtenuga eta mende berriaren hasiera ospatzera bideratutako lan egitasmo gisa.

Proposamen horrek dimentsio hirukoitza du, biriak, Europak eta -berezikikulturak XXI. mendeko Bilboren oinarriak ezarriko baitituzte. Oinarri horiek, gainera, azken urteotako bilbonar belaunaldiek atzi diguten kultur altxorra hartzen dute euskarri sendotzat. Hiri-dimentsioa, hiriak direlako eta izango direlako datorren mendearen protagonistak. Dimentsio europarra. Ardatz Atlantikoan kokatua, horixe delako gure esparru geografiko eta historikoa, eta beraren buruzagi bilakatu nahi dugulako etorki-zunean. Kultur dimentsioa, iraganak utzi digun ondare zabala, etengabe berriztatua, bertokoek zein arrotzek ezagutu eta konpartitu beharko genuheelako.

Proposamen hori irekia da, bai hiritarrentzat eta bai beraien instituzioentzat, zazpi lan esparru -gure zazpi kale-eratu baititu aurrera jotzeko. Beraien bitartez hiriaren izaera, unibertsaltasuna eta kultura elkartu nahi ditugu oroimen, sormen, elkartasun, bizi~kalitate, aurrerabide, nortasun eta hiriaren kanpo sustapenarekin.

Zazpi kale horiek gogoeta bizia eragin behar dute bizitzen ari garen une berezi eta historikoaren inguruan, eta, horrekin batera, 2000. urteko ekainaren 15etik 2001. urte-ko ekainaren 15era bitartean jarduera-programak ahalbidetu.

Hori guztia Bilbon gertatuko da, historian zehar izan garena ahiapuntutzat hartu-rik izan nahi dugunera hurbilduko gaituen bidea hor hasiko baita, gure Hiribilduaren abenturarik liluragarrienetako bat bihurturik: Biriko ateak milurteko berriari zabal-tzea, guztion artean, geuk gauzatuko dugun egitasmo bateratu baten bides.

Joseba InchaurragaKultura eta Turismo Saileko Zinegotzia

Page 8: Fundazio Gutuna - Liburua

8

Page 9: Fundazio Gutuna - Liburua

9

AURKIBIDEA1. SARRERA:

- BILBAO 700, oroimena eta etorkizuna

2. PROIEKTUAREN HELBURUAK- Hiritarren partehartzea- Kanporako proiekzioa

3. BILBAO HIRU DIMENTSIOTAN- Hiritarra- Atlantikoa- Kulturala

4. ZAZPI KALE HIRUGARREN MILURTEKORA- Topaketa eta eztabaidarako argudioak- Zazpi kaleak

* Bilbao oroimena - Hiria, historia eta ikerkuntza* Bilbao kalitatea - Hiria eta habitat* Bilbao ideien “fabrika” - Hiria eta sorkuntza* Bilbao bat - Hiri solidarioa* Bilbao ekonomia - Hiria eta garapena* Bilbao irudia - Hiria eta identitatea* Bilbao unibertsala - Hiria eta kanporako sustapena

- Iharduera programak

5. PROIEKTUAREN KUDEAKETA

6. EGUTEGIA

Page 10: Fundazio Gutuna - Liburua

10

Page 11: Fundazio Gutuna - Liburua

11

HEL

BURU

AD

IMEN

TSIO

AK

EREM

UA

KEK

INTZ

A P

ROG

RA

MA

K

Hiri

tarr

en

part

ehar

tzea

Kanp

orak

o su

stape

na

HIR

ITA

RRA

ATLA

NTI

KOA

KU

LTU

RALA

Bilb

ao o

rimen

a:

Hiri

a, h

istor

ia et

a ik

erku

ntza

Bilb

ao k

alita

tea:

H

iria

eta

habi

tat

Bilb

ao id

ien

“fabr

ika”

: H

iria

eta

sork

untz

a

Bilb

ao b

at:

Hiri

solid

ario

a

Bilb

ao ek

onom

ia:

Hiri

a et

a ga

rape

na

Bilb

ao ir

udia

: H

iria

eta

iden

titat

ea

Bilb

ao u

nibe

rtsa

la:

Hiri

a et

a ka

npor

ako

susta

pena

Gog

oeta

eta

ezta

baid

a

Erak

uske

tak

Mat

eria

len p

rodu

kzio

eta

be

rpro

dukz

ioa

Ekin

tza

kultu

ral e

ta a

rtist

ikoa

k zu

zene

an

Ger

taki

zun

ludi

ko et

a

Kiro

letak

oak

Naz

ioar

teko

ekin

tzak

Espa

zioe

n be

rres

kura

pena

Aleg

iazk

o er

real

itate

aren

er

emuk

o pa

rteh

artz

eak

ETORKIZUNA

OROIMENA

Page 12: Fundazio Gutuna - Liburua

12

Page 13: Fundazio Gutuna - Liburua

1313

1

SARRERA

Page 14: Fundazio Gutuna - Liburua

14

SARRERA

Bi urte barru baino apur bat beranduago Bilbok bere Hiribilduaren 700. Urteurrena bete eta ospatuko ditu. Oroitza hori betetzeko egingo diren ekintzen programa dela eta, dokumentu honek zeregin horretarako oinarria izan daitekeen proposamena osatzen duen enuntziatua izan nahi du, modu generiko batean.

Tankera honetako ospakizunak bi ideia nagusi izan behar ditu: oroimena eta etorkizuna. Batetik, jaiotzaz geroztik zazpiehun urte bete ostean Bilbao bere buruari begira dago bere ibilbide historikoan zehar. Atzera begiratze horrek geure hiriak mendeetako gora-beheretan, bere lorpen eta asmo betegabeekin izan duen postuaren azterketa objetiboa ekarri behar digu, beti ere ikuspegi historiko eta kultural aldetik kokatuta izan den eremuaren barruan: euskalduna eta europarra. Horrela agertzen da sasoi horietako gizon eta emakumeen begietan, Gaztelako artilearen kanpo-komertzioari lotutako Erdi Aroko hirigune gisa. Geure mendean, ordea, zabaltzen hasten den hiria legez, meatzaritzako ustiakuntzak, industria siderurgikoak, untzigintzak, portuko lan handiek eta bankuen kontzentrazioak eraginda. Historiaren une horretan Bilbok Euskal Herriko garapen ekonomikoaren oinarriak jartzen ditu, baita zabalkuntza eta modernitaterako grina edo zaletasuna erakutsi ere. Azkenik gaurko sasoietan, beherakada industrial eta sozioekonomiko luze baten ostean geure hiria ibilbide historikoaren ziklo berri bat

Page 15: Fundazio Gutuna - Liburua

15

SARRERA

pizteko moduan dago, eta Bilbotarrak urrats sendo horren lehenengo agerraldien lekukoak gara: hirigintza-aldaketa garrantzitsuak, azpiegitura berriak, nazioarteko eremuari begira dauden ekipamendu kultural berriak, berrikuntza teknologikoak, zerbitzu berriak, eta azken finean auzokoen etorkizuna egia bihurtu nahi duen etorkizun handiko hiriirudi berritua.

Izan ere, Bilbok bere oromenari begiratu ezezik etorkizuna ere proiektatzen du aldi berean, eta honek izan behar du 700. Urteurrenaren beste ardatzetako bat. Horretarako, lehenik eta behin, bilbotarrok gure arteko elkarrizketa sortu behar dugu, datorren milurtekorako erabakidugun hiri-motari buruzkoa, baita gure burua integratu gura dugun eremu sozial, ekonomiko eta kulturalei buruz ere. Etorkizunean pentsatzeak elkarrizketa kritiko bat eskatuko digu, geure lorpenak baloratzeko gai izango dena baina erronka eta aukeraz beteriko milurteko honetarako urrats horretan dauzkagun zailtasun eta gabeziak agertaraziko dituena.

Orokortasuna kontuan hartuta, burutu nahi dugun halako ospakizun batek bilbotar guztien sormena, euren garapen ekonomikorako borondatea, zabalkuntza kulturala, bizikidetza anitza eta berdintasun eza eta baztertze sozialaren aurreko izaera adierazteko balio behar du.

Page 16: Fundazio Gutuna - Liburua

16

Page 17: Fundazio Gutuna - Liburua

1717

2

HELBURUAK

Page 18: Fundazio Gutuna - Liburua

18

Bilbao 700 gure hiriaren jaiotzaren oroitzarako proiektua den aldetik, izaera osagarria duten helburu nagusi bi planteatzen ditu: lehenengoa hiritarren partehartzea da eta bigarrena bilbotarrok gure buruari buruz XXI mendearen atarian igorri gura dugun kanporako sustapena.

Bi xede hauek banaezinak dira. Gure ustez berritze -prozesuan dagoen hiri- komunitatea legez daukagun irudia beste edozein eremutara komunikatzeko edozein asmoa, bilbotarrok geure buruaren gainean dugun irudiari buruz gure iragana, oraina eta etorkizunariburuz alegia-eginbeharreko aurreko eztabaidan erakutsitako partehartze, adostasun eta atxikimenduaren menpe dago.

Bilboren 700. Urteurren honen partehartzeak zera esan nahi du: ehun soziala osatzen duten eragileak (ekonomikoak, profesionalak, sozialak, politikoak, kulturalak, .. .) direla bitarte, hiritarrek euren burua aktiboki sar dezatela historia luzeko eta etorkizunerako borondate gogorreko hiria den ehinean Bilbok daukan izaeraren definizioan. Bilbao700 antolatzeak hiritar sektore guztien asmoak batzeko gai izango den egitura bat sortu beharko du. Horrela, forma askotako eztabaida sozial zabal horretan sorturiko ekarpenen ildotik burututako ekintza-programa ezarriko da.

Hiritarron partehartze prozesu honen ondorioa, kanpoan azaldu nahi dugun Bilboko irudiari buruzko akordioak behar du izan. Irudi hori, gure iragan historikoaren kontzientzia

HELBURUAK

Page 19: Fundazio Gutuna - Liburua

19

partekatuan oinarrituko da, baita gure etorkizunari buruzko beste ideia partekatu batean ere. Zentzu honetan, aurrera dihoazen edota egiteko dauden lanak azaltzeko gai izan behar dugu, egiten ari den eremu europar baten lekukoak garen neurrian eremu horretan integratu nahiaren adierazpen gisa. Eremu horretan, hiriek -Bilbao barne- gero eta zeresan garrantzitsuagoa izango dute errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen artikulazioko protagonistak legez.

HELBURUAK

Page 20: Fundazio Gutuna - Liburua

20

Page 21: Fundazio Gutuna - Liburua

2121

3

BILBAO HIRU “D”TANH

IR

ITARRA ATLANTIKOA

KULTURALA

Page 22: Fundazio Gutuna - Liburua

22

Hiriaren zazpigarren mendeurrenaren ospakizuna dela eta, Bilbao 700 proiektuak planteatu behar duen kontu garrantzitsuenetariko bat ospakizun horren neurriak zehaztea da. Lehenengo hurbilketa batean, hiru dimentsio nagusi izan behar dira: dimentsio kulturala, dimentsio hiritarra eta dimentsio atlantikoa.

Dimentsio kulturala, ezen uste baitugu Bilbok bere sorreratik zazpiehun urte ondoren bide historiko luzea egin duela, eta bide horretan kulturak -zentzu posible guztietanekarpen garrantzitsuetan isladatutako eragin esanguratsua izan du. Ekarpen horien eragina gure ingurune Europarrean erakustea beharrezkoa dugu, eta horretarako geure gizon eta emakumeek literatura, filosofia, musika, arte plastikoak, zientzia, ekonomia, industria, politika, eta abarreko arloetan egindako lana isladatu beharra daukagu. Halako dimentsio kulturalean, Bilbao Europako historiaren barnean dago, jendearen sorkuntzalanak herrialde ezberdinen askatasun eta garapen materialeko oinarriak ezarri dituen historiaren barnean alegia, beti ere traba eta atzerapenez beteriko prozezuan hala ere. Bestetik, ikuspegi historizista hutsetik at, Bilbok bere produkzio kulturalaren gaurko benetako egoera erakutsi behar du, bere burua lan intelektual eta artistikoen eremu guztietako ideien eta proiektuen “fabrika” legez agertuz. Horrela, Bilbao bai hirigunean bai auzoetan ekipamendu eta zerbitzu kultural berriak -batzuk nazioarteko izaerakoak- dauzkan

BILBAO HIRU “D”TAN

Page 23: Fundazio Gutuna - Liburua

23

hiria da. Bere pizkunde historikoko oroitza honetan Bilbok agerian utzi nahi duen dimentsio kulturala, azkenik, kultura ulertzeko moduaren adierazpena da: beste hiri zein eremu geografiko eta kulturalen topaketa, komunikazio, aniztasun, elkarrizketa eta esperientzien trukea.

Dimentsio hiritarra, ezen Bilbao 700 proiektuaren hartzaile naturalak antzeko tamaina eta ezaugarriak dauzkaten beste hiri batzuk baitira. Nolabait esateko, elkarrekin norgehiagoka ibiliko garen “hirien merkatuan” saldu behar den “produktua” dugu. Aurreko idazpuruan esaten enuen legez, lengoaia eta hitzaldi politiko europarretan modan dagoen “subsidiarietatea” dela eta, hiri - komunitateak Europako Elkartearen egitura politiko administratiboaren eraikuntzan berebiziko ardura hartzen hasiak dira, administrazio lokal eta hiritarren arazo eta premien arteko berezko hurbiltasuna dela medio. Beraz, baztertu ezin dugun abagune ederra da. Hori hala izan dadin, Bilbok hiri berritua den aldetik daukan “eskeintzaren” ezaugarri zehatz eta berezituak definititu beharko ditu, bere historia, oraina eta etorkizunerako helburuak kontuan hartuta. Hiri berritua izateaz gain, ingurune geografiko eta kulturaleko beste hiri-espazioen jendetzarentzat zabalik dagoen hiri dinamikoa ere izanik.

Dimentsio atlantikoa, gure ustez espazio europarraren barruan daukagun hiri-isladapena, modu eraginkorrean norantz igor dezakegun argi identifikatu behar dugulako. Zentzu honetan, hirien kasuetan aipatu bezala, nortasun europar amankomun horretan herrialdeak izaten ari diren zeresan geroz eta handiagoa kontuan izan beharko

BILBAO HIRU DIMENTSIOTAN

Page 24: Fundazio Gutuna - Liburua

24

dugu (herrialdeak lurreko zentzu zabalean eta ezaugarri homogeneotan ulertuta). Bilboko lurralde-dimentsioa ikuspegui horretatik hartuta, gure hiriko inkardinazioa Ardatz Atlantiko deritzon lekuan jar genezake, Frantziako Akitaniak eta Espainako iparraldeko lurraldeek osatutakoa. Hain zuzen ere Bilbok lurralde-eremu honetan zabaldu behar ditu haren indar eta ahalmenak, eremuaren beraren hiriburutza ekonomiko eta kulturala lortzeko asmoz. Izan ere, lurralde europar honen bertakoen itsasoz bestaldeko presentzia historikoa dela eta, Bilbao Ameriketako eremuko hiriekin elkarrizketa kulturalak edota truke ekonomikoak izateko moduan dagoela ez dago ahazterik.

BILBAO HIRU DIMENTSIOTAN

Page 25: Fundazio Gutuna - Liburua

2525

7 KALEIII MILLENIUM-ERA

4

Bilbao KalitateaHiria eta habitat

Bilbao UnibertsalaHiria eta kanporako sustapena

Bilbao IrudiaHiria eta identitatea

Bilbao BatHiri solidarioa

Bilbao Ideien “Fabrika”Hiria eta sorkuntza

Bilbao OroimenaHiria, historia eta ikerkuntza

Bilbao EkonomiaHiria eta Garapena

Topaketa eta eztabaidarako lan-eremuak

Page 26: Fundazio Gutuna - Liburua

26

Aurretik aipatu dugunez, Bilboren irudia kanpoaldean zabaltzeko ahalmenak direla eta, hiritarrok haien nortasunari buruz aldi historikoan zein gaurko sasoietan lortzen duten akordioaren eskuetan dautza. Hiri-eragile ezberdinen arteko eztabaida zabal batek oinarriko adostasun hau ekarriko du, horretarako honako funtsezko argudioak proposatzen ditugularik:

Bilbao eta oroimena

Geure garapen historikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzean datza. Hau da, euskal eta europar espazio kulturaletan kokatuta dagoen gaurko hiria sortu zuten giltzarriak (ekonomikoak, sazialak, politikoak eta kulturalak) argitu nahian, atzera bota behar dugu begirada. Halako eztabaida batek munduari begira dagoen hiri liberal bat bezala sustraituta dauzkagun zenbait zeinu berreskuratzeko balio behar du.

Bilbao eta bere irudia

Gure errealitate historikoa eta bilbotar-identitatea osatzen duten ohiturak aintzakotzat hartuz, Bilboren “irudimarka” delakoa modu eraginkorrean egin eta igortzeko baliogarriak izan daitezkeen berezko ezaugarriak definitzen ahalegin

TOPAKETA ETA EZTABAIDARAKO ARGUDIOAK

Page 27: Fundazio Gutuna - Liburua

27

handia egin behar dugu. Arestian aipatu dugun legez, irudi hori gaur egun aurrera dihoazten eremu kultural hurbilenetan jaiotzen ari den “hirien merkatuan” aurrera egiteko gai izan behar da.

Bilbao eta kanporako sustapena

Gure hiriak milurteko berri batentzako hiri berri baten baten irudia eman dezan, irudi horren nazioarteko proiekzioan arrakasta lortzeko makanismo batzuk ezarri behar dira. Horrek, komunikazio estrategia berriak definitzea eskatzen du. Gure hiriaren kanpoko sustapenerako aukeratutako lurralde eremuak eta eremu kulturalak direla eta, estrategia hauen antolakuntza eta ondorioen ebaluazio egiteko prozedura eta kanalak ere definitu behar dira.

Bilbao eta bizitza-kalitatea

Nazioarteko proiekzio dinamiko eta lehiakorra duen ehinean Bilbok eskeintzen duen gauzarik funtsezkoenetariko bat, bai hiritarrei bai bisitariei ematen dien bizitza-kalitatea da. Hori dela eta, agerian dauzkan erronkei aurre egin behar die, hala nola: giza-baliabideen formakuntzarako inbertsioak, zerbitzu aurrerakoien enpresak ezartzeko estrategiak, garraioko azpiegiturek eskaintzen dituzten mugikortasun eta eskuragarritasuna, hirigintza eta ingurugiroko birsorkuntzarako uneko ekintzak, hiriburu kultural bezela ematen duen eskeintzaren kalitatea, administrazio publiko eta enpresa pribatuen arteko

TOPAKETA ETA EZTABAIDARAKO ARGUDIOAK

Page 28: Fundazio Gutuna - Liburua

28

koordinazio maila, alderdi sozial baztertuenen aldeko ekintzen artikulazioa, eta abar.

Bilbao, ideien “fabrika” bezala

Gure hiria, Ardatz Atlantikoaren barruan, sorkuntza eta esperientzia kultural berrien hiriburua izaten ahalegindu behar da. Horrek, bere eragile intelektual eta aristikoen arteko eztabaida eskatzen du, baliabideen egoerari eta produkzioen kalitate zein eraginei buruz hain zuzen. Zentzu honetan, martxan hasi berriak diren ekipamendu kultural berriek helburu hau lortzeko izan beharko duten lekua aztertzea garrantzitsua da.

Bilbao eta solidaritatea

Ezberdintasun sozialak eta auzotarren artean zonalde pobre eta baztertuak agertzea hiri handiek daukaten arazoetako bat da. horri guztiari munduko beste zenbait leku txiro eta baztertuetatik etengabe datozen etorkinen jarioa gehitu behar zaio. Sarri askotan horrek guztiak biolentzia arrazista eta gorroto soziala dakar. Hiri-komunikate moderno eta aurreratua legez errekuperatzeko prozesuan, Bilbok integrazio sozialerako politika errealista eta eraginkorra paratu beharko du martxan, hala ezberdintasun kulturaleekiko begirunean nola kaltetuen partehartzean oinarrituz.

TOPAKETA ETA EZTABAIDARAKO ARGUDIOAK

Page 29: Fundazio Gutuna - Liburua

29

Bilbao eta garapen ekonomikoa

Porrot industrial eta desertifikazio ekonomikoko epe luze baten ostean, Bilbao bere ibilbide historikoaren urrats berri baten aurrean dago orain. Urrats hau produkziosistemaren berreraikitzean datza ekintza publiko zein pribatuen bitartez. Honek, enpresa berrien sorkuntza, garapen teknologiko eta lan-aukera berrien garapenerako bidea ekarri behar du, bereziki gazteentzat.

TOPAKETA ETA EZTABAIDARAKO ARGUDIOAK

Page 30: Fundazio Gutuna - Liburua

30

Page 31: Fundazio Gutuna - Liburua

31

Hiribilduko gune historikoa zazpi kale ospetsuen artean ezarri eta garatu zen bezela, honako proiekturako elkartzen diren zazpi bide hartu ditugu eztabaida lekutzeko.

- Bilbao oroimena- Bilbao kalitatea- Bilbao ideien ‘’fabrika”- Bilbao bat- Bilbao ekonomia- Bilbao irudia- Bilbao unibertsala

- Hiria, historia eta ikerkuntza- Hiria eta habitat- Hiria eta sorkuntza- Hiri solidarioa- Hiria eta garapena- Hiria eta identitatea- Hiria eta kanporako sustapena

Argudio hauek lan-mahaien bitartez antolaturiko zazpi gogoeta-eremu bihurtuko dira, bertan proposatutako gaiak eztabaidatuko direlarik.

Gai bakoitzeko hiri-eragile jakitunei partehartzera bultzaraziko zaie.

Esparru horretan entzute handia daukan profesional bat lan-mahai bakoitzaren koordinazioaz arduratuko da.

Gogoeta eta eztabaida direla medio, lan-eremu bakoitzean proiektu zehatzen proposamenak eta behintzat 2.000.ean egiteko proiektu enblematiko bat espero da.

7 KALEAK

Page 32: Fundazio Gutuna - Liburua

32

Bilbao 700, III Millenium-ek 700 urteko historiaren eta amaitzear dagoen mende baten balantzea egiteko asmo eta beharra biltzen ditu.

Hiria bere iraganean sartzen eta bizi izandakoa amankomunean jartzen ahalegintzen da, bere historia sortu nahi du puzzle bat balitz bezala, bere ondarea, ekintzak, pertsonaiak eta lanak piezaka osatuz.

700. Urteurrena eta hirugarren milurtekoaren hasiera hiriaren iragana berrikusteko aukera aparta da, hiria osatzen duten ‘’hiri” anitzak topatu eta interpretatzeko.

Hiriaren historia bere harresietan idatzita dago, pertsonaietan, bizi izandako gertaeretan. Arbolen azalek haien inguruan gertatukoa esaten diguten moduan, hiriak zazpi mendetako historia darama azalean eta denok ezagutzea merezi du.

Ikerkuntza lan on batek oroimen kolektiboaren artxiboetatik Bilboko historia aterako du, jendeari formato multimedietan erakutsiz.

BILBAO OROIMENAHiria, historia eta ikerkuntza

Page 33: Fundazio Gutuna - Liburua

33

Gaiak:- Bilboko Historia- Bilbao eta Euskera- Bilbao Industriala- Bilbao eta Itsasadarra- Bilbao eta Portua- Metropoliko Hiria- Bilbao eta Euskal Herria- Pertsonaiak eta bere Lana- Ekintza Historiko esanguratsuenak- Gaur Egungo Historia

Partehartzaileak:- Historialariak- Soziologoak- Antropologoak- Arkitektoak- Kazetariak- Ikertzaileak- Elkarteak- Erakundeak

BILBAO OROIMENAHiria, historia eta ikerkuntza

Page 34: Fundazio Gutuna - Liburua

34

Bizi-kalitatea mende honetako azken urteetan sortutako terminoa da: errealitatetan gauzatzeko beharra, berriz, datorren milurtekoan sentituko dugu nabarmenki.

Mende honetako lehen erdia mugarik gabeko hazkundearen garaia izan zen. Gisa horretako hazkundeak ondorio larriak ekarri dizkio hirien garapenari, gizartea eta hirigintza erabat desorekatu baititu. Pairatutako kalteak ikuspegia aldatzera eraman gaitu, eta lehengo kontzeptuaren lekuan garapen eutsigarriaz hitz egiten hasi gara: ekonomia- gizarte-natura erlazioa abiapuntutzat harturik, ekosistemak modu baketsuago eta orekatuagoan garatzea dugu orain helburu.

Kontzeptu hori hirietan txertatu da, hiriak ere ekosistemak baitira, ekosistema handi eta konplexuak alegia. Hiria gizakiengandik hurbilen dagoen habitata da, datorren mendean munduko biztaleen erdiak hiri handietan biziko baitira.

Hiriak, habitata den aldetik, bizi-kalitate ona eskaini behar du.

Atal honetan, ekonomia, gizarte, hirigintza, kultura eta ingurugiroaren eremuko zenbait adierazlez baliatuz, Bilbok bere biztanle eta bisitariei eskaintzen dien bizikalitatea aztertuko dugu.

BILBAO KALITATEAHiria eta Habitat

Page 35: Fundazio Gutuna - Liburua

35

BILBAO KALITATEAHiria eta Habitat

Gaiak:- Hirigintzako Plangintza- Arkitektura- Azpiegiturak- Ekipamenduak- Hiri eta Metropoliko Parkeak- Kirola Guztiontzat- Hiria eta Osasuna

Partehartzaileak:- Paisajistak- Arkitektoak- Hirigintza-adituak- Kirol-adituak- Ingurugiro-adituak- Osasun Publiko Lantegiak- Elkarteak- Elkargo Profesionalak

Page 36: Fundazio Gutuna - Liburua

36

Sorkuntza indarrez garatu izaten da hirietan, berauek leku egokiak baitira sortzeko nahia bideratzeko, azaleratzeko eta errentagarritasun sozial eta ekonomikoz hornitzeko. Hiriek barneko zein kampoko merkatuetara proiektatzen dute sortzeko ahalmena, eta beronen emaitzak -produktu eta zerbitzuak- aisialdi eta kulturaren esparruan aurkitzen ditugu batik bat.

Sortzaileek irudimena bizkortzen dute, bai eurena eta bai herriarena; hausnarketak pizten dituzte, kontzientziak astindu, sentimendu kolektiboak piztu, eta hitza, objektu eta soinuekin esperimentuak eginez kolektibitatearen ondarea aberasten dute.

Hiriak ez luke, inoiz ere, sorkuntza zurrundu, zentsuratu edo arteztu behar; aitzitik, hiritarren sorkuntzagrina heziketa eta sustapenaren bidez piztea hartu beharko luke xedetzat. Bilbao jadanik dago zeregin horretan murgildurik.

700. Urteurrenaren ospakizunak eta milurteko berriak berekin dakartzan galderek erraztu egingo dute hausnarketa, elkarrizketa eta sorkuntzaren bidea. 2000. urtean, “ideien Jantegi” handia izango da Bilbao: ideiak pilpilean egoteak garai oparoak ekarriko dizkio sorkuntzari.

BILBAO IDEIEN “FABRIKA”Hiri eta Sorkuntza

Page 37: Fundazio Gutuna - Liburua

37

BILBAO IDEIEN “FABRIKA”Hiri eta Sorkuntza

Gaiak:- Kultura ardatz- Kulturguneak- Sorkuntzarentzako Baliabideak- Jabetza Intelektuala- Arte Elektronikoa- Kultur Industria- Kultur Ohiturak- Euskerazko kultur Ekoispena- Hedabideak- Horizonte berriak Ikus-arteetan- Antzezte-arteen Hizkuntza- XXI Mendeko Literatura- Errealitate Birtuala

Partehartzaileak:- Kultur Erakundeetako Ordezkariak- Sortzaileak- Kultur Industriaren Ordezkariak- Kultur Elkarteak

Page 38: Fundazio Gutuna - Liburua

38

Solidaritatea hiriekin batera agertu zen, hein handi batean. Hasieran, Erdi Aroko gremioen arteko solidaritatea izan zen; gero hirien artekoa. Kanpoko etsaiei aurre egitera bideratua; XX. mendera iritsirik, interes konpartituko Sare Sozioaletan eta Gizarte Zerbitzuen erakunde publiko edo pribatuetan isladatzen da solidaritate hori.

Mende honetako azken urteetako solidaritatea, berriz, hiritarren partaidetzan, bolondresen elkarteetan, Gobernuz Kanpoko Erakudeetan, etab. azaltzen da.

Bilbao urrats sendoekin hurbiltzen ari da 2000. urteko izpiritura, eta hiria onera ekarri behar duen politika egunez egun gauzatzen ari gara. Hala eta guztiz ere, gerta liteke proiektu horren baitan biztanle guztiak ez sartzea; hiriaren aurrerapenak gizarte-bazterketa eta xenofobia sortzeko arriskua ere ekar dezake berekin, berpizkundearen onurak hiritarren parte bati soilik eskaintzen baldin bazaizkio.

700. urteurrena guztion eta guztiontzako ospakizuna izango da. Hausnarketa, eztabaida eta proposamenen xedea hiriko biztanle guztiak integratzea izango da, norberaren egoera sozial, sexu, adin, jatorri, iritzi politiko edo elijiosinesmenak edozein direlarik ere.

BILBAO BATHiri Solidarioa

Page 39: Fundazio Gutuna - Liburua

39

BILBAO BATHiri Solidarioa

Gaiak:- Bazterketa eta Dualizazio Soziala- Hiritarren Partehartzea- Elkarteak eta Bolondresak- Arriskuan dauden Kolektiboak- Hiria eta Minusbaliatuak- Hiria eta Hirugarren Adina- Hiria, Xenofobia eta Arrazakeria- Nazioarteko Lankidetza- Hezkuntza eta Solidaritatea- Garapen Soziala eta enplegua- Bilbao eta haren Auzoak

Partehartzaileak:- Psikologoak- Soziologoak- Irakasleak- Langile Sozialak- Alderdi eta Sindikatuak- Eliza- Garapen aldeko GKEak- Etorkinekin lan Egiten duten Elkarteak- Erakunde Sozialak- Auzo Elkarteak

Page 40: Fundazio Gutuna - Liburua

40

Hirien aurrerapena aberastasuna sortzeko eta erakartzeko duen ahalmenean oinarritzen da gehienbat.

Sortu zenetik, Bilbao hazi eta aurrera egia du bere merkataritzan, iadustrian, untzigintzan eta bankungintzan aritu direnen talentun sortzaileari esker, bere esku-langile, injineru eta langileen trebetasunak lagundurik.

Hiriaren indar ekonomikoa industria, untzi-enpresa eta banku handietan isladatu zen, eta industriaren garapena enpleguarenarekin elkartu zenean izugarria izan zen hiriaren hazkundea; izan ere, 1900an 100.000 biztanle izatetik 70eko hamarkadan 400.000 izatera iritsi zen.

Industria Bilboko eta Euskal Herri osoko motorea izan zen hainbat urtetan; beraz, 80eko hamardako beherakadak krisi larria eragin zuen hirian, jaitsiera demografiko handiak eta langabezi tasa nabarmenak ekarri baitzituen berekin.

Hirurogeitia hamarreko hamarkadan, ekoizpen sektore berriak bilatzen ditu hiriak teknologia berri, aisialdi, kultura eta turismoaren eremuko jardueretan, etorkizuna hor aurkitu duelakoan. Horren bidez bere onera etorriko dela uste du, eta, aldi berean, lan-aureka oparoak eskainiko dizkiela biztanleei, gazteei batik bat. Hiriaren asmoa berriz ere jaiotzea eta bizitzea da, iragan industriala gaiadituta zerbitzu aurreratuak eskaintzeko, metropoli moderno gisa (metropoli postindustriala).

700. urteurrena aukera egokia da norabide horretan egindako ahaleginak baloratzeko eta hausnartzeko.

BILBAO EKONIMIAHiria eta Aurrerapena

Page 41: Fundazio Gutuna - Liburua

41

BILBAO EKONIMIAHiria eta Aurrerapena

Gaiak:- Hiri Industrialetik Zerbitzuen Hirira- Enplegu ‘’Meatze” berriak- Lanbide Heziketa eta Enplegua- Unibertsitatea eta Enplegua- Prestakuntza eta Lan Hobekuntza- Gazteak eta lan merkatua.

Partehartzaileak:- Enpresariak- Ekonomilariak- Lanbide heziketako Ikastetxeak- Unibertsitateak- Merkatariak- Elkargo Profesionalak- Finantza Erakundeak- Sindikatuak- Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbara- Teknologi parkea

Page 42: Fundazio Gutuna - Liburua

42

Hiri garrantzitsu orok badu bere irudia. Paris bururatzen zaigunean adibidez, Eiffel dorrearen eta Senaren irudiak etortzen zaizkigu berehala gogora... Londres, Sevilla, Bartzelona edo tradizio zein nazioarteko ospe sendoa duten antzeko hiriez hitz eginez gero, bakojtzaren sinboloak gogoratzen zaizkigu.

Hiriaren irudia bere ondasun fisiko (eraikin enblematikoak, lurraren gora-beherak, ibaiak, mendiak, lakuak, jarduera ekonomikoak) eta izpiritualen (kultura, kirola, gastronomia, bizimodua, biztanleen izaera) bidez osatzen da, eta horiek ere dira identitatez eta kanpora begirako irudiz hornitzen dutenak.

Bilbok bidegurutze bat du aurrean: alde batetik, portu eta industriari loturik agertzen da: bestetik, zerbitzumetropoliei dagozkien etorkizuna bereganatuz doa arian-arian.

XXI. mendeko Bilboren nortasunak modernoa, gaztea eta irekia behar du izan. Bere sustrai eta izareari eutsi behar die, eta, aldi berean, orainaldiko aberastasuna eta unibertsaltasuna bereganatu; bere identitatea, hortaz, hiritar eta erakundeen ekimenaren emaitza izango da; ikur berriak (Guggenheim, Zubizuri, Abandoibarra, etab.) sortzeaz batera zaharkituak berriztatu eta beste berri batzuk ere eraikiko ditu.

700. urteurrena aitzakia paregabea da Bilboren nortasunaz, irudiaz eta identitate-ikur berriez eztabaidatzeko.

BILBAO IRUDIAHiria eta Identitatea

Page 43: Fundazio Gutuna - Liburua

43

BILBAO IRUDIAHiria eta Identitatea

Gaiak:- Kaleko Altzariak- Ekipamendu Enblematiko nagusiak- Hiria eta Auzoak- Hiria bere biztanleen ikuspuntutik begiratuta- Nazioarteko mailako Ospakizunak- Hiria eta Kirol Ikurrak- Serbitzu Sektorea

Partehartzaileak:- Komunikatzaileak- Soziologoak- Publizistak- Artistak- Paisajistak- Arkitektoak- Hirigintzako Adituak- Hedabideak- Auzo eta Gremioen Elkarteak- Bilboko Turismo Bulegoa- Convention Bureau

Page 44: Fundazio Gutuna - Liburua

44

Estatuak, eskualdeak eta hiriak elkarren aurkako lehian aritu ohi dira merkatu orokorrean. Sortzen dituzten ondasunak kanpoan saldu nahi dituzte, eta, aldi berean, inbertsioak eta mota desberdineko erabiltzaile taldeak -turistak, biztanle berriak, bisitariak, etab. - erakarri.

Hiriak izaera integraleko esparru sozioekonomikoak dira, eta horrek lehiatzera bultzatzen ditu ondoko xedeekin:

- Turismoa erakartzeko- Inbertsioak bereganatzeko- Bizilekua izateko- Aisialdi eta kultur esparruak izateko- Nazioarteko ospakizunak antolatzeko- Batzarrak eta azokak antolatzeko- Merkataritza eta finantza zentroak eraikitzeko- Osasun, lege eta publizitate zerbitzuak eraikitzeko

Bereoneratzeko ahalegin nagusia bukatu eta gero, beste hirien aldean dituen puntu sendoak eta lehiakortasunabantailak zein diren ikusita, merkatu orokorrean sartu da Bilbao, kanpora begirako irudia indartzeko ahalmen eta grinaz.

700. urteurrena ospatzeak, milurteko berriaren etorrerarekin batera, aukera hobezina eskaintzen du hiria nazioarteko esparruetara bultzatzeko.

BILBAO UNIBERTSALAHiria eta Kanpo Sustapena

Page 45: Fundazio Gutuna - Liburua

45

BILBAO UNIBERTSALAHiria eta Kanpo Sustapena

Gaiak:- Hirien Marketina- Hiriaren Erakargarritasuna- Gastronomia- Asialdi eta Kultur Eskaintza- Hotel Azpiegiturak- Nazioarteko Ospakizunak Antolatzeko Gaitasuna- Hiritarren segurtasuna- Hiriko Sarbideak: Portua, Aireportua, Autopistak

Partehartzaileak:- Turismo Sektoreko ordezkariak- Merkatariak- Unibertsitatea- Marketing Adituak- Erakundeak (BTB, Erakustazoka, Convention Bureau)- Ostalaritzako Ordezkariak- Komunikazio eta Garaioen Ordenariak- Hedabideak

Page 46: Fundazio Gutuna - Liburua

46

Page 47: Fundazio Gutuna - Liburua

47

Lan-mahaien eta gainerako partehartze-guneen emaitzak ondoko jarduera programen bitartez garatuko dira:

1. Hausnarketa eta eztabaida

* Sektore mailako topaketak, zazpi lan-esparruei buruz jarduteko

* Batzarrak, programa-ildo, deklarazio eta dokumentuak prestatzeko

* Hausnarketa eta eztabaidarako esparru iraunkor eta informala (“El fudre”)

2. Erakusketak

* Zentralak - Alondegian gauzatuko ditu zentro kundeatzaileak, zazpi gai nagusiak aurkezteko xedez

* Kolektiboak - Ekimen pribatuak gauzatuko ditu, beste areto batzuetan, gai sektorialak jorratzeko

* Azkenekoa - Hiriei buruzko azoka: etorkizuneko hirietera zuzendutako gai-parke gisa antolatuko da

JARDUERA PROGRAMAK

Page 48: Fundazio Gutuna - Liburua

48

3. Materialak sortzea eta zabaltzea

* Bilbori buruzko liburu, disko, argazki, kartel, bideo, filme, CD-ron, zigilu eta antzekoak argitaratzea edo ospakizun honetarako berriz ateratzea

* Bilboren iragana eta etorkizuna interpretatzera bideratutako baliabide eta material berriak sortzea, multimedia formatuan

4. Kultur eta arte ekitaldiak, zuzenean

* Kontzertuak, jaialdiak, atzezpenak, etab.

5. Jolas eta kirol ekitaldiak

* Aisialdi eta kirolaren eremuko jarduera eta ekitaldiak antolatzea: txapelketak, nazioarteko sariak, estropadak, criteriumak, etab.

JARDUERA PROGRAMAK

Page 49: Fundazio Gutuna - Liburua

49

6. Nazioarteko ospakizunak

* Sariak, batzarrak, Hitzaldiak, kontzertu erraldoiak, topaketak eta nazioarteko azokak

7. Esparruak berreskuratzea

* Eraikin enblematikoak* Esparru irekiak

8. Errealitate birtualaren eremuko ekintzak

* Web orrialdea 700. urteurrenari buruz* Sare telematikoak eta telebista* Forum birtuala, teknologia berriez baliatuz eta

mugarik gabe eztabaidatu eta hitz egin ahal izateko. Programa honi esker nazioarteko mailara eramango dira ekintzak, baita publikoaren elkarreragintasuna lortuko ere

JARDUERA PROGRAMAK

Page 50: Fundazio Gutuna - Liburua

50

Page 51: Fundazio Gutuna - Liburua

5151

OROIMENA

ETORKIZUNA

5

HIR

ITA

RR

EN P

ART

EHA

RTZ

EA

KA

NPO

RA

KO PRO

IEKZ

IOA

ATLANTIKOA

HIRITARRA

KULT

URALA

BILBAO KALITATEA

BILBAO IDEIEN “FABRIKA”

BILBAO OROIMENA

BILBAO BAT

BILBAO EKONOMIKA

BILBAO IRUDIA

BILBAO UNIBERTSALA

Page 52: Fundazio Gutuna - Liburua

52

Bilbao 700 - III Millenium Fundazioa

Bilboko Udalak antolaturik, Bilbao 700 - III Millenium Fundazioa sortuko da. Fundazioaren xedea 700. urteurrenaren ospakizunetara kanpoko partehartzea ekartzea izango da, bere lehendakaria alkatea izango da, eta izaera juridiko propioa izango du.

Fundazioa zuzentzeaz bi patronatu arduratuko dira: bata, ohorezko patronatua; bestea, patronatu betearazlea.Fundazioan parte hartzera Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta gainerako herri administrazioei, Bilbao 700. urteurrena sustatzen duten enpresariei eta proiektuen arduradunei deituko zaie.

Beste Herri Administrazio Batzuk

Anfitrioia eta ospakizun ekitaldien antzolatzailea Bilbao izanda denez, bera ere izango da antolakuntzan parte hartzera eta laguntza ematera deituko duena. Dei hori Euskal Autonomi Erkidegoko instituzioei -Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari-, beste Udal batzuei eta beste Herri Administrazio batzuei -Madrilgo Gobernuari, Europako Elkarteari zuzenduko die.

PROIEKTUAREN KUDEAKETA

Page 53: Fundazio Gutuna - Liburua

53

Gizartea

1- Eragile sozial eta kulturalak

Hiritarrak urteurreneko ospazikunetan parte hartzera bultzatzea gure lanaren ardatzetako bat da. Hori horrela izanik, Bilboko gizarte dinamiko horretan mugitzen diren talde eta pertsonen iradokizun eta proposamenak bidera ditzaketen formula egokiak bilatuko ditugu.

Partehartze formulak lan-mahai, aholkularitza-batzorde, inkesta eta kontsulak izango dira.

2- Eragile ekonomikoak

Ospakizun hau antolatzeko ardura ezin daiteke udalarena soilik izan, eta, hortaz, hiriarekin batera garatu diren eragile ekonomikoen partehartzea ezinbestekoa da, eurak ere baitira proiektuaren euskarri eta zutabe.

PROIEKTUAREN KUDEAKETA

Page 54: Fundazio Gutuna - Liburua

54

Page 55: Fundazio Gutuna - Liburua

5555

EGUTEGIA

6

Page 56: Fundazio Gutuna - Liburua

56

2000 urtea hurbil dago. Hurbiltasun hori eremu askotan nabaritzen da jadanik, plublizitate-argudio bilakatu baita. Hedabideen lanak ikuspegi hori hartzen du kontutan, eta ekimen publiko zein pribatuek urte hori hartzen dute erreferentziatzat.

XXI. urtea eta III. milurtekoa ez dira 2001. mteko urtarrilaren I era arte hasiko, ikuspuntu kronologikotik begiratuta. Hla eta guztiz ere, iraganaldi-une horren zirrara eta indar sinbolikoa norberaren gogoan daude bizirik. Horregatik, ospakizunerako proposatzen dugun egutegia 2000. urteko ekainaren 15ean hasi eta 2001. mteko ekainaren 15ean bukatzen da, milmteko beniaren hotsak ordlffa arte iraungo baitu gure baitan.

Hiri eta nazio askok hartu dute data hori erreferentziatzat, milurteko berriaren etorrera ospatzeko eta beren sustapenak egiteko: Londres, Berlin, Hannover, Nazaret, Valentzia eta Frantziar Estatuak.

Ospatzeko beharra nahitaezko bihurtzen da. Bilbotarrek badute une berezi honen protagonistak izateko gogo bizia; hiriaren 700. urteurrena eta XX mendetik XXI. menderako iraganaldia ospatzeaz batera hausnartu, asmatu eta amets egin nahi dute. Izan ere, egun hori une kontziente eta hunkigarria izango da, eta guztiok izango gaitu aktore, lekuko eta oroimen.

EGUTEGIA

Page 57: Fundazio Gutuna - Liburua

57

2000 urteko ekainaren 15etik 2001. urteko ekainaren 15ra bitartean gauzatuko den Bilbao 700 III Millenium proiektuak honako etapa hauek izango ditu:

1998. Urtea- Fundazioa eratzea- Aurkezpen batzarra egitea eta prozesua zabaltzea:

“Etorkizuneko hiriak”- Proiektua erakunde eta eragile ekonomikoei aurkeztea- Laguntza plana- Hedatze plana- Lan-mahaiak deitzea- Lan-mahaietako ondorioak bigarren batzar batean

aurkeztea- Sentsibilizazio kanpaina, parte hartzera deitzeko- 2000. urtean gauzatuko diren proiektuen katalogoa

aurkeztea

1999. urtea- Proiektua Europa mailan hedatzea- Atxikimenduak bilatzea- Proiektuen parte batzuk gauzatzea

2000. - 2001. urteak- Ospakizunak

EGUTEGIA

Page 58: Fundazio Gutuna - Liburua

58

15 junio 130015 junio 2000