Gabongo sugegorriaren itzal luzea · adibide bat jarri du Fernandez Arrietak: “Egun horretan...

4
4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/ 1/8 (https://bidasoa.hitza.eus/) Sart (/hitzakide) Gabongo sugegorriaren itzal luzea ‘Badira New Yorken eta Hondarribian bakarrik gertatzen diren gauzak’. Hala dio bertoko esaera batek. Ez dira asko izaten, urtean bizpahiru edo bakarrik. Joan den astean azkena: Gabongo sugegorri bat ikusi zuten Jaitzubiko paduretan (https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/21/oso-arriskutsua-den-suge-baten-bila-ari-dira- jaitzubian/), oso pozoitsua, bost zentimetroko letaginak zituena, elefante bat hiltzeko gaitasuna lukeena. New Yorken eta Hondarribian bakarrik gertatzen diren besteekin alderatuta, sugegorriarena fake new-a izan zen (https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/22/gabongo-sugegorria-bai-zera/), asmatutako albistea. Alarma guztiak ostegun goizetik aurrera piztu ziren arren, Aranzadi Zientzia Elkartea (http://www.aranzadi.eus/?lang=eu)k bezperatik zuen ustezko agerpenaren berri. Hala azaldu du Ion Garin elkarteko Herpetologia saileko kideak: “Ustezko begiztatzea asteartean izan zen [goizeko bederatziak aldera]. Salaketa biharamun goizean jarri zuten, eta guri asteazken arratsaldean abisatu ziguten. Bi dei jaso genituen, Hondarribiko Udalarena, bat, eta Gipuzkoako Basozainen Elkartekoa, bestea”. Eta alertan jarri ziren, “bagenekielako ez zela bertoko espeziea, eta oso pozoitsua zela”. Gertakariaren eremura itzuli dira aste honetan Garin eta Ane Fernandez Arrieta lankidea. Haserre daude gezurrezko albisteak izan dituen ondorioengatik, eta beldur dira bertoko suge eta sugegorriengan negatiboki eragin dezakeelako. “Oso jazarriak daude, eta honek jende batek dien beldurra areagotu dezake”. Horretarako arrazoirik ez dagoela ziurtatu dute. Salaketa jartzeko unean aurkezturiko argazkian azaltzen zen itzalari eta hostoei erreparatuta, Aranzadiko herpetologoek asteazkenetik bertatik uste zuten albistea ez zela egiazkoa, “susmoa genuen, baina ez ginen erabat ziur”. Horregatik, ikerketa abian zen bitartean, eta espeziearen arrisku maila kontuan izanik, bilaketan parte hartzea erabaki zuten. Asteazkenean bertan elkarteko kide bat hurbildu zen ingurua miatzera eta ostegunean beste bi batu ziren bilaketa lanetara. Ane Fernandez Arrietak azaldu duenez, miatzeaz gain, xafla berezi batzuen bidez ere egin zuten saiakera. “Fibrozementuzko xafla batzuk jartzen dira, egunez berotu egiten direnak eta gauez bero hori mantentzen dutenak. Sugeek beroa maite dutenez, xaflen azpian babestu izaten dira gauez”. Bertoko espezieekin egiten duten teknika da eta ez zuten oso argi espezie tropikal bat erakartzeko balioko ote zuen, baina, azken errekurtso bezala, xaflak jartzea erabaki zuten. Baina ostiral goizean ez zen Gabongo sugerik azaldu, bai, ordea, kazetariak, horietako batzuk ere urrutitik iritsitakoak. “Gure asmoa hamaiketan xaflak ikuskatzera sartzea zen, ordu horretatik aurrera hasten delako beroa, baina zortzietarako kazetariz beteta zegoen hau”. Zigor «eredugarria» espero dute Ostiral goizean berriro ireki zuten padurarako sarbidea. Bertan behera geratu ziren lanak, Ertzaintzaren eta Udaltzainen ikerketak gezurrezko albistea zela ondorioztatu zuenean. Aranzadiko kideak euren lanetara itzuli ziren, baita bilaketan lagundu zuten Gipuzkoako Basozainen Elkarteko langileak, udaltzainak eta ertzainak ere. Hori da gertakarien kronologia, edo kontatu daitekeena behintzat. Gainontzekoa epaileak entzun beharko du zer neurri hartu erabaki aurretik. 40 urteko emakume bat dago inputatuta. Garinek uste du gertatutakoa larria dela, eta zer ezin den egin argi utzi behar dela: “Ez dakit isuna garrantzitsuena izan behar duen, baina eredua eman behar da, zeharkako kalte asko sortzen direlako”. Kalte horietako batzuk zenbatzeko zailak izan daitezke, baina (https://www.facebook.com/sharer/sharer.php? u=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo- sugegorriaren-itzal-luzea%2F) (https://twitter.com/home? status=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo- sugegorriaren-itzal-luzea%2F) (whatsapp://send? text=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo- sugegorriaren-itzal-luzea%2F) (https://t.me/share/url? url=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo- sugegorriaren-itzal-luzea%2F) Hondarribia (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/hondarribia/) , Irun (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/irun/) Ingurumena (https://bidasoa.hitza.eus/gaiak/ingurumena/) Gertatutakoak bertoko espezieei kalte egingo diezaielako beldur da Aranzadi. Sugeei "errespetua" eduki behar zaiela esan du, "beldurrik ez". 2019 (https://bidasoa.hitza.eus/2019)/03 (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03)/01 (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01) Asier Perez-Karkamo (https://bidasoa.hitza.eus/sinadurak/asier-perez-karkamo/) Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen (https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).

Transcript of Gabongo sugegorriaren itzal luzea · adibide bat jarri du Fernandez Arrietak: “Egun horretan...

  • 4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza

    https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/ 1/8

    (https://bidasoa.hitza.eus/) Sart� (/hitzakide)

    Gabongo sugegorriaren itzal luzea

    ‘Badira New Yorken eta Hondarribian bakarrik gertatzen diren gauzak’. Hala dio bertoko esaera batek. Ez diraasko izaten, urtean bizpahiru edo bakarrik. Joan den astean azkena: Gabongo sugegorri bat ikusi zutenJaitzubiko paduretan (https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/21/oso-arriskutsua-den-suge-baten-bila-ari-dira-jaitzubian/), oso pozoitsua, bost zentimetroko letaginak zituena, elefante bat hiltzeko gaitasuna lukeena. NewYorken eta Hondarribian bakarrik gertatzen diren besteekin alderatuta, sugegorriarena fake new-a izan zen(https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/22/gabongo-sugegorria-bai-zera/), asmatutako albistea.

    Alarma guztiak ostegun goizetik aurrera piztu ziren arren, Aranzadi Zientzia Elkartea(http://www.aranzadi.eus/?lang=eu)k bezperatik zuen ustezko agerpenaren berri. Hala azaldu du Ion Garinelkarteko Herpetologia saileko kideak: “Ustezko begiztatzea asteartean izan zen [goizeko bederatziak aldera].Salaketa biharamun goizean jarri zuten, eta guri asteazken arratsaldean abisatu ziguten. Bi dei jaso genituen,Hondarribiko Udalarena, bat, eta Gipuzkoako Basozainen Elkartekoa, bestea”. Eta alertan jarri ziren,“bagenekielako ez zela bertoko espeziea, eta oso pozoitsua zela”.

    Gertakariaren eremura itzuli dira aste honetan Garin eta Ane Fernandez Arrieta lankidea. Haserre daudegezurrezko albisteak izan dituen ondorioengatik, eta beldur dira bertoko suge eta sugegorriengan negatibokieragin dezakeelako. “Oso jazarriak daude, eta honek jende batek dien beldurra areagotu dezake”. Horretarakoarrazoirik ez dagoela ziurtatu dute.

    Salaketa jartzeko unean aurkezturiko argazkian azaltzen zen itzalari eta hostoei erreparatuta, Aranzadikoherpetologoek asteazkenetik bertatik uste zuten albistea ez zela egiazkoa, “susmoa genuen, baina ez ginenerabat ziur”. Horregatik, ikerketa abian zen bitartean, eta espeziearen arrisku maila kontuan izanik, bilaketanparte hartzea erabaki zuten. Asteazkenean bertan elkarteko kide bat hurbildu zen ingurua miatzera etaostegunean beste bi batu ziren bilaketa lanetara. Ane Fernandez Arrietak azaldu duenez, miatzeaz gain, xaflaberezi batzuen bidez ere egin zuten saiakera. “Fibrozementuzko xafla batzuk jartzen dira, egunez berotu egitendirenak eta gauez bero hori mantentzen dutenak. Sugeek beroa maite dutenez, xaflen azpian babestu izatendira gauez”. Bertoko espezieekin egiten duten teknika da eta ez zuten oso argi espezie tropikal bat erakartzekobalioko ote zuen, baina, azken errekurtso bezala, xaflak jartzea erabaki zuten.

    Baina ostiral goizean ez zen Gabongo sugerik azaldu, bai, ordea, kazetariak, horietako batzuk ere urrutitikiritsitakoak. “Gure asmoa hamaiketan xaflak ikuskatzera sartzea zen, ordu horretatik aurrera hasten delakoberoa, baina zortzietarako kazetariz beteta zegoen hau”.

    Zigor «eredugarria» espero dute Ostiral goizean berriro ireki zuten padurarako sarbidea. Bertan behera geratu ziren lanak, Ertzaintzaren etaUdaltzainen ikerketak gezurrezko albistea zela ondorioztatu zuenean. Aranzadiko kideak euren lanetara itzuliziren, baita bilaketan lagundu zuten Gipuzkoako Basozainen Elkarteko langileak, udaltzainak eta ertzainak ere.

    Hori da gertakarien kronologia, edo kontatu daitekeena behintzat. Gainontzekoa epaileak entzun beharko du zerneurri hartu erabaki aurretik. 40 urteko emakume bat dago inputatuta. Garinek uste du gertatutakoa larria dela,eta zer ezin den egin argi utzi behar dela: “Ez dakit isuna garrantzitsuena izan behar duen, baina eredua emanbehar da, zeharkako kalte asko sortzen direlako”. Kalte horietako batzuk zenbatzeko zailak izan daitezke, baina

    (https://www.facebook.com/sharer/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)

    (https://twitter.com/home?status=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)

    (whatsapp://send?text=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)

    (https://t.me/share/url?url=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2F)

    Hondarribia (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/hondarribia/), Irun (https://bidasoa.hitza.eus/herriak/irun/)

    Ingurumena (https://bidasoa.hitza.eus/gaiak/ingurumena/)

    Gertatutakoak bertoko espezieei kalte egingo diezaielako beldur da Aranzadi. Sugeei "errespetua" eduki beharzaiela esan du, "beldurrik ez".

    2019 (https://bidasoa.hitza.eus/2019)/03 (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03)/01 (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01)

    Asier Perez-Karkamo (https://bidasoa.hitza.eus/sinadurak/asier-perez-karkamo/)

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak egiteko. Onartu

    Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen (https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).

      

    https://bidasoa.hitza.eus/https://bidasoa.hitza.eus/hitzakidehttps://bidasoa.hitza.eus/2019/02/21/oso-arriskutsua-den-suge-baten-bila-ari-dira-jaitzubian/https://bidasoa.hitza.eus/2019/02/22/gabongo-sugegorria-bai-zera/http://www.aranzadi.eus/?lang=euhttps://www.facebook.com/sharer/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://twitter.com/home?status=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fwhatsapp://send?text=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://t.me/share/url?url=https%3A%2F%2Fbidasoa.hitza.eus%2F2019%2F03%2F01%2Fgabongo-sugegorriaren-itzal-luzea%2Fhttps://bidasoa.hitza.eus/herriak/hondarribia/https://bidasoa.hitza.eus/herriak/irun/https://bidasoa.hitza.eus/gaiak/ingurumena/https://bidasoa.hitza.eus/2019https://bidasoa.hitza.eus/2019/03https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01https://bidasoa.hitza.eus/sinadurak/asier-perez-karkamo/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/

  • 4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza

    https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/ 2/8

    Igor Garin eta Ane Fernandez Arrieta, ustezko agerpenaren gunean

    adibide bat jarri du Fernandez Arrietak: “Egun horretan sutea piztu zen Ernio mendian, eta GipuzkoakoBasozainen parte bat hemen zegoen, sugegorriaren bila, eta ez han”.

    Besteak beste alarma soziala eragiteagatik epaituko dute inputatuta dagoen pertsona. Kazetariek alarma horipizten lagundu ote duten baieztatu gabe, gertakaria lantzeko komunikabide batzuen moduagatik oso kritikoazaldu dira bi herpetologoak, herritarrek sugeak ikusteko modua aldatu dezaketelako. “Kazetariek eragindezakete argi eta garbi —iritzi du Fernandez Arrietak—. Eragin dezakete albisteak ematen dituzten moduarenarabera, modu sentsazionalistan jokatzen badute, sugeen itxura okertu dezaketelako”. Halaber, ostiral goizeanpaduretan bertan azaldu ziren kazetarien galderekin kexu azaldu da Garin: “Galdera guztiak zentzu bereanzihoazen, nolako letaginak zituen, munduko pozoitsuena ote zen, ahalik eta tamaina handiena izatea bilatu dute,esaten bagenien metro batekoa zela, ia bi metrora luzatzen zuten…”.

    Ikusteko dago horrek zein kalte egiten dien bertoko espezieei, baina Garinek zalantza du kasu honetaninformazioa behar bezala bideratu ote den: “Ez dakigu sugeekin dagoen beldur horiek baretu ditugun etadimentsioan jarri, ez dakit zein puntutaraino kasu honek kalte egingo dion sugeen inguruko uste okerragezurtatzeko abian dugun sentsibilizazio kanpainei”. Izan ere, Euskal Herriko sugeek duten arazo handienagizakiaren bidegabeko beldurra da: “Urtero suge asko hiltzen ditugu, beldur diegulako”. Beraien hitzetan, sugeeierrespetua eduki behar zaie, bakean utzi behar zaie, eta ez ukitzen saiatu. “Beldurrik ez, baina errespetua bai”.

    Kontrolaren beharra Lau haizeetara horrela zabaldu bazen ere, azkenean ez zen Gabongo sugegorririk Jaitzubian. Baina, ‘egon alzitekeen?’ Galdera hori ere bolo-bolo entzun da egunotan. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailekokideen arabera “zeinek eta zein animalia dauzkan” gehiago kontrolatu beharko litzateke. Garinek merkatu legalaeta ilegala bereizi ditu: “Horrelako espezieak legalki edukitzeko oztopo asko dago. Horregatik, legalki sugearriskutsuak dituztenak gehienbat dibulgaziorako guneak izaten dira”. Baina Interneten denetarik aurkitudaitekeela nabarmendu du: “Ez dakigu zein puntutaraino dagoen hedatuta, baina egon badago. Espezie askorenInterneteko salmenta ikaragarria da, bertako espezieak ere saltzen dira kasu askotan. Eta hori ez da ikertzen”.

    Orain urte eta erdi inguru Madrilen gertaturiko kasu baten berri eman du herpetologoak: “Pertsona bateketxean kriskitin-suge mota bat zuen, ilegalki lortutakoa. Jaten ematerakoan koska egin zion, eta ospitalera joanzen parke batean krotalo batek koska egin ziola esanez. Noski, besteak harritu egin ziren, sugea krotalo bat zelazekielako. Polizia bere etxera gerturatu zenean ilegalki lortutako sugea aurkitu zuen bertan”.

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak egiteko. Onartu

    Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen (https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).

      

    https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/

  • 4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza

    https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/ 3/8

    (https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/)(https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/)Suge gorbataduna (arg: Manuel Ocen)

    (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/suge-berde-horia/)itzal-luzea/suge-berde-horia/)

    Suge berde horia (arg: Manuel Ocen)

    (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/)itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/)

    Kantauriko sugegorria (arg: Manuel Ocen)

    (https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-(https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/eskulapio-sugea/)itzal-luzea/eskulapio-sugea/)

    Eskulapio sugea (arg: Manuel Ocen)

    Horrelakoak izan badirelako, eta arriskutsuak izan ala ez, animaliak edukitzearen inguruan eztabaidatu behardela uste du Garinek: “Bioaniztasunak duen mehatxu handienetako bat kanpoko espezien barneratzea da. Eta ezhorretan bakarrik, ekonomian, zebra muskuiluaren kasuan adibidez, eta osasunean ere kalte egin dezaketekanpotik barneratutako espezieek”.

    Garin bat dator elkartekidearekin, eta gaineratu du maskotak ez direla kapritxo bat. “Maskoten inguruan jendeakargi eduki behar du ezin dela kapritxo bat izan, bizitza osorako zerbait da. Arrainak, dortokak edo bestelakoanimaliak dauzkagunean, jakin hil artekoa dela. Hori eskatu behar zaio jendeari, horretaz jabetu daitezen”. Etaeskaera egin du, damutuz edo maskotaz nekatuz gero, sekula ez dela animalia naturan libre utzi behar, eztaustez arriskutsuak ez direnak ere: “Aldundira deitu, basozainek jasotzen dituzte”.

    Euskal Herrian 11 daude, Oarso Bidasoan zazpiSei suge eta sugegorri bat aurkitu daitezke eskualdean. Kantauriko sugegorria da pozoitsua den bakarrabaina, sugeak bezala, ez da erasokorra eta oso zaila da hozka egitea.

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak egiteko. Onartu

    Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen (https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).

      

    https://bidasoa.hitza.eus/3-irudia/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/suge-berde-horia/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/kantauriko-sugegorria-2/https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/eskulapio-sugea/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/

  • 4/3/2019 Gabongo sugegorriaren itzal luzea - Bidasoko Hitza : Bidasoko Hitza

    https://bidasoa.hitza.eus/2019/03/01/gabongo-sugegorriaren-itzal-luzea/ 4/8

    (https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/)(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/)Suge biperakara (arg: Manuel Ocen)

    (https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/)(https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/)Hegoaldeko suge leuna (arg: Manuel Ocen)

    Zazpi dira Bidasoan eta Oarsoaldean aurkitu ditzakegun suge eta sugegorriak. Sugegorri bakarra da, Kantaurikosugegorria (Vipera seoanei). Eta sei suge: Suge gorbataduna (Natrix astreptophora), suge biperakara (Natrixmaura), iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca), hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), Eskulapiosugea (Zamenis longissimus) eta suge berde-horia (Hierophis viridiflavus).

    Sugeak ez bezala, sugegorria bai da pozoitsua. Horregatik, inportantea da sugeak eta sugegorriak bereiztenjakitea. Fernandez Arrietak alde handienak zerrendatu ditu: “Sugegorriek begi-nini bertikala dute, buruanabarmen hiruki formakoa, eta gorputza potoloa eta buztan laburrekoa. Sugeak, lirainagoak dira, eta buztanluzekoak”.

    Tamainak garrantzia du: metro batetik pasatzen diren guztiak sugeak dira; Kantauriko sugegorriak metro erdiahar dezake, “55 zentimetro gehienez”, zehaztu du Garinek.

    Zazpi espezieetatik ez da galtzeko arriskuan dagoenik, baina badira bi EAEko katalogoan interes bereziko gisaagertzen direnak, Eskulapio sugea eta berde-horia. “Berde-horia EAEn bakarrik Irungo Aldabe mendian dago —nabarmendu du Garinek—. Eskulapio sugeak [farmazietako ikurretakoa] basoak gustuko ditu eta suge hauikusteko leku aproposak dira bai Mendizorrotz, bai Jaizkibel”.

    Telebistari kasu gutxi Eskualdeko sugeak eta sugegorriak ez dira oldarkorrak, are gutxiago, gizakiarekin beldurtzen dira. “Ezkutuanegon, eta azkar ihes egin, hori da beraien teknika”. Hori horrela, zaila da eskualdeko suge ala sugegorri batekhozka egitea, baina gertatu daiteke, “erasotuak sentitzen badira”. Kasu horretan, inportantea da jakitea zer egineta zer ez (ikusi beheko koadroa). Garinek bi lerrotan laburtu du: “Egin behar dena osasun zentrora joatea da,eta egin behar ez dena, Frank de la Junglak egiten duena”.

    Aranzadiko bi herpetologoek gaineratu dutenez, ez da batere erraza suge bat ikustea. Horregatik, gomendio batluzatu dute: «Ikusiz gero, gozatu momentuaz, eta denbora izanez gero, saiatu argazkia ateratzen eta espezieabereizten».

    Hozkada baten aurreanZer egin

    Lasaitu.Lasaitu. Taupada bizkorrak izan ezkero pozoia errazago hedatzen da. Hozkatu duen espeziea sugea bada (eta ezsugegorria), zauria ura eta xaboiaren garbitzea aski litzake.Eskuan Eskuan izan izan bada, bada, inmobilizatu.inmobilizatu. Hozkada jaso duen gorputz atala eskua bada immobilizatu, besoa tokan jarriz.Osasun Osasun zentrora zentrora joan.joan. Ahalik eta lasterren baina korrika egin gabe, taupadak ez areagotzeko. 

    Zer ez eginSugea Sugea harrapatu.harrapatu. Berriz ere hozka egin dezake. Espeziea zein den ezagutzea ez da garrantzitsua, Euskal Herrikosugegorrien hozkadak artatzeko ez baita antidotorik behar. Zaurian Zaurian mozketa mozketa egin egin edo edo zurrupatu.zurrupatu. Pozoia hedatu eta kalteak areagotu daitezke.Torniketea Torniketea egin.egin. Gorputz atala gangrenatu liteke.Produktu Produktu estimulatzaileak estimulatzaileak hartu.hartu. Kafea, alkoholdun edariak edota medikamentuak.

    Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak egiteko. Onartu

    Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen (https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/).

      

    https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_012/https://bidasoa.hitza.eus/_manu-ocen_ofidios_005/https://bidasoa.hitza.eus/cookieak/