GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue...

4
2017ko maiatza EUSKARAZ LAN EGITEKO TRESNA BERRI BAT DAGO e-Osabide APLIKAZIOAN SEXU-JARDUERAKO OHITURA OSASUNGARRIEN PREBENTZIOARI ETA SUSTAPENARI BURUZKO IKASTAROA egunean 4 ordutik gora edo astean 10/20 ordutik gora lanean ematen di- tuztenei. Gainera, muskuluak lantzeko hainbat ariketa ere azaltzen dira. Bi bideo mota daude: tutoretza-bide- oak eta edizio-bideoak. Tutoretza-bi- deoa egitea aholkatzen da baldin eta aurkezpenetan tartekatzeko edo apli- kazio informatikoak nola erabili era- kusteko bada, eta, edizio-bideoak, be- rriz, irudi errealak erakusten dituzten eguneroko jarduera konplexuagoak azaldu nahi izatekotan. Barrualde-Galdakao ESIko profesio- nal batek halako bideo bat egin nahi duenean, intraneteko inprimaki bat betetzen du jorratuko duen gaia azal- tzeko, eta, gaia egokia dela iritziz gero, Prestakuntzako teknikari bat jartzen da harekin harremanetan. Edizio-bideoa bada, horren gidoia egileak berak egin behar izaten du, eta, bertan, hartual- diak, horiek grabatzeko tokiak eta har- tualdi bakoitzari dagokion off ahotsa- ren testua ere zehaztu behar izaten ditu. Esan gabe doa TIK-TAK presta- kuntza-bideoak gaztelaniaz ere graba- tzen direla. Gehienez ere 5 bat minutu dirauten prestakuntza-pilulak dira eta profesio- nalen prestakuntzarako gai zehatzak azaltzen dituzte era erraz, eroso eta erakargarrian. ESIko Prestakuntza Zer- bitzua arduratzen da horien gaineko koordinazio-lanaz, eta dagoeneko zor- tzi daude eskura erakundearen intra - netean. Seigarren online prestakuntza-pilu- lan, esaterako, datuak bistaratzeko pantailak (DBP) erabiltzen dituztenen - tzako gomendioak eta ariketak eskain- tzen zaizkigu. Bideo horren helburua da jarraibideak eta gomendioak ema- tea BDP baliatuz lan egiten duten pro- fesionalei, hau da, pantaila aurrean e-Osabideren erabiltzaileek honezkero ikono berri bat ikusiko zuten aipatu aplikazioaren goiko barran. Osabar de- ritzon baliabide berriaren ikonoa da. Osabarren datu-basean milaka itzul- pen daude eta erabiltzaileak hor kon- tsultatu ahal izango du itzuli behar duen testua. Proiektua oraindik fase pi- lotuan dago, baina dagoeneko, kon- tsultatzeko ez ezik, euskararekin lotu- tako bestelako zalantzak argitzeko au- kera ere eskaintzen du. Hain zuzen ere, Osabarrez arituko gara Osatuberriren ekaineko zenbakian. Iaz ere antzeko ikastaroa antolatu zuten UPV-EHU eta Osakidetzaren artean, eta aurtengo hau are gara- tuago dator. Oraingoa, zehatz esanda, Araba ESIak eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatu dute eta, bertan, Osaguneko Sexukablog tal- deko hainbat kide ariko dira irakasle, guztiak ere Osakidetzako erakundee- tako edo UPV/EHUko jakintza-arlo askotariko profesionalak. Ikastaroa profesional soziosanita- rioentzat, irakasleentzat, unibertsita- teko ikasleentzat eta beste arlo ba- tzuetako parte-hartzaileentzat da, eta helburua da horiek sexu-jarduerako ohitura osasungarrien prebentzioan eta sustapenean dituzten gaitasunak hobetzea, gai hauetan, hain zuzen ere: sexu-transmisiozko gaixotasunak (STG), sexualitatearen kudeaketa eta sareko informazioa. Ikastaroa teoriko-praktikoa da eta bi zati ditu, lineakoa (euskaraz edo gaz- telaniaz) eta presentziala (gaztelaniaz bakarrik). Lineakoa maiatzaren 26an hasiko da, eta ekainaren 20ra bitar- tean egin daiteke (15 ordu guztira); presentziala, berriz, ekainaren 15ean egingo da Gasteizen, Farmazia Fakul- tatean, goiz eta arratsaldez (10 ordu guztira). Goizeko saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da eta Lorena Berdún sexologoa ere bertan izango da. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 5a arte, baina Osakidetzako enplegatuen kasuan, matrikularen prezio murriztua nahi badute, horretarako azken eguna maiatzaren 31 da, eta, gainera, Jakinsarean ere jakinarazteaz gain, beren arduradunen agiri bat aurkeztu beharko dute Osakidetzako profesio- nalak direla egiaztatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.sexukablog.com / 608 900 871 / [email protected]. GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE-GALDAKAO ESI-KO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZARAKO

Transcript of GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue...

Page 1: GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue datorren ekainaren 27an eta 28an. Nondik dator gai hau lantzeko ideia? Duela bi urte hasi

2017ko maiatza

EUSKARAZ LAN EGITEKO TRESNABERRI BAT DAGO e-OsabideAPLIKAZIOAN

SEXU-JARDUERAKO OHITURA OSASUNGARRIEN PREBENTZIOARI ETA SUSTAPENARI BURUZKO IKASTAROA

egunean 4 ordutik gora edo astean10/20 ordutik gora lanean ematen di-tuztenei. Gainera, muskuluak lantzekohainbat ariketa ere azaltzen dira.Bi bideo mota daude: tutoretza-bide-

oak eta edizio-bideoak. Tutoretza-bi-deoa egitea aholkatzen da baldin etaaurkezpenetan tartekatzeko edo apli-kazio informatikoak nola erabili era-kusteko bada, eta, edizio-bideoak, be-rriz, irudi errealak erakusten dituzteneguneroko jarduera konplexuagoakazaldu nahi izatekotan.Barrualde-Galdakao ESIko profesio-

nal batek halako bideo bat egin nahiduenean, intraneteko inprimaki batbetetzen du jorratuko duen gaia azal-tzeko, eta, gaia egokia dela iritziz gero,Prestakuntzako teknikari bat jartzen daharekin harremanetan. Edizio-bideoabada, horren gidoia egileak berak eginbehar izaten du, eta, bertan, hartual-diak, horiek grabatzeko tokiak eta har-tualdi bakoitzari dagokion off ahotsa-ren testua ere zehaztu behar izatenditu. Esan gabe doa TIK-TAK presta-kuntza-bideoak gaztelaniaz ere graba-tzen direla.

Gehienez ere 5 bat minutu dirautenprestakuntza-pilulak dira eta profesio-nalen prestakuntzarako gai zehatzakazaltzen dituzte era erraz, eroso etaerakargarrian. ESIko Prestakuntza Zer-bitzua arduratzen da horien gainekokoordinazio-lanaz, eta dagoeneko zor-tzi daude eskura erakundearen intra-netean.

Seigarren online prestakuntza-pilu-lan, esaterako, datuak bistaratzekopantailak (DBP) erabiltzen dituztenen-tzako gomendioak eta ariketak eskain-tzen zaizkigu. Bideo horren helburuada jarraibideak eta gomendioak ema-tea BDP baliatuz lan egiten duten pro-fesionalei, hau da, pantaila aurrean

e-Osabideren erabiltzaileek honezkeroikono berri bat ikusiko zuten aipatuaplikazioaren goiko barran. Osabar de-ritzon baliabide berriaren ikonoa da.Osabarren datu-basean milaka itzul-pen daude eta erabiltzaileak hor kon-tsultatu ahal izango du itzuli beharduen testua. Proiektua oraindik fase pi-lotuan dago, baina dagoeneko, kon-tsultatzeko ez ezik, euskararekin lotu-tako bestelako zalantzak argitzeko au-kera ere eskaintzen du. Hain zuzen ere,Osabarrez arituko gara Osatuberrirenekaineko zenbakian.

Iaz ere antzeko ikastaroa antolatuzuten UPV-EHU eta Osakidetzarenartean, eta aurtengo hau are gara-tuago dator. Oraingoa, zehatz esanda,Araba ESIak eta Arabako CampusekoErrektoreordetzak antolatu dute eta,bertan, Osaguneko Sexukablog tal-deko hainbat kide ariko dira irakasle,guztiak ere Osakidetzako erakundee-tako edo UPV/EHUko jakintza-arloaskotariko profesionalak.

Ikastaroa profesional soziosanita-rioentzat, irakasleentzat, unibertsita-teko ikasleentzat eta beste arlo ba-tzuetako parte-hartzaileentzat da, etahelburua da horiek sexu-jarduerako

ohitura osasungarrien prebentzioaneta sustapenean dituzten gaitasunakhobetzea, gai hauetan, hain zuzen ere:sexu-transmisiozko gaixotasunak(STG), sexualitatearen kudeaketa etasareko informazioa.Ikastaroa teoriko-praktikoa da eta bi

zati ditu, lineakoa (euskaraz edo gaz-telaniaz) eta presentziala (gaztelaniazbakarrik). Lineakoa maiatzaren 26anhasiko da, eta ekainaren 20ra bitar-tean egin daiteke (15 ordu guztira);presentziala, berriz, ekainaren 15eanegingo da Gasteizen, Farmazia Fakul-tatean, goiz eta arratsaldez (10 orduguztira). Goizeko saioa streaming

bidez jarraitu ahal izango da etaLorena Berdún sexologoa ere bertanizango da.Ikastaroan izena emateko epea

zabalik dago ekainaren 5a arte, bainaOsakidetzako enplegatuen kasuan,matrikularen prezio murriztua nahibadute, horretarako azken egunamaiatzaren 31 da, eta, gainera,Jakinsarean ere jakinarazteaz gain,beren arduradunen agiri bat aurkeztubeharko dute Osakidetzako profesio-nalak direla egiaztatzeko.Informazio gehiago nahi izanez gero:

www.sexukablog.com / 608 900 871/ [email protected].

GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE-GALDAKAOESI-KO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZARAKO

Page 2: GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue datorren ekainaren 27an eta 28an. Nondik dator gai hau lantzeko ideia? Duela bi urte hasi

2017ko maiatza

Osasunaren eta hizkuntzaren gai-neko jardunaldiak antolatu dituzuedatorren ekainaren 27an eta 28an.Nondik dator gai hau lantzekoideia?Duela bi urte hasi zen guztia. Batetik,medikuntzako ikasleek EUTSI plana aur-keztu ziguten, UPV/EHUko medikuntza-graduan euskalduntzea bultzatzeko,eta plan horretako zenbait kontu Osaki-detzarekin dugun batzorde mistoanlandu genituen. Horrez gain, Osakide-tzako giza baliabideetako sailarekin ha-rremanetan egoteko aukera izan ge-nuen, kontratazioak direla eta, eta Ara-

maioko familia-medikua ezagutzekoaukera ere izan genuen, Aitor Montes,eta bere postulatuak azaldu zizkigun.Gainera, nazioartean kontaktu onakzituen, eta unibertsitatearekin elkarla-nean hasteko asmoz zegoen, ikasleekgradu- eta master- amaierako lanakedota tesiak gai horren inguruan eginzitzaten bultzatzeko.Osasungintzaren kalitatean oina-rrizkoak dira onargarritasuna, iris-garritasuna eta ekitatea, eta, hainzuzen, jardunaldi hauetan hizkun-tza hiru arlo horietan zer garrantzi-tsua den aztertuko duzue ebiden-

tzia zientifikoen bidez. Zer-nolakogarrantzia du?Osasungintzak pazientea du erdigune-an, unibertsitateak ikaslea duen mo-duan. Hala, bada, pazientearen hiz-kuntzan lan egiteak izugarrizko ga-rrantzia du harengana iristeko orduan.Bereziki, zenbait gaixotasun motatan:buruko osasunean, esaterako, edo pe-diatrian, euskaraz soilik bizi diren haurasko dagoelako Euskal Herrian. Kasuhorietan, tratamenduen arrakasta hiz-kuntzarekin lotuta egon daiteke, etabadaude zenbait ebidentzia hori fro-gatzen dutenak. Horrekin kontzien-tzia-lan bat egin nahi dugu jardunal-dietan, ebidentziak eta probak mahaigainean jarrita. Gainera, ez dugu gureeremua soilik landu nahi, eta antzera

«Pazientearen hizkuntzan lanegiteak izugarrizko garrantzia duharengana iristeko orduan»jon zarate UPV/EHUko Euskararen etaEtengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.

21 osabuletina17-05_Maquetación 1 2017-05-19 11:20 Página 2

Page 3: GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue datorren ekainaren 27an eta 28an. Nondik dator gai hau lantzeko ideia? Duela bi urte hasi

dauden beste herrialde batzuen espe-rientziak ekarriko ditugu (Gales, Kana-da), iritziak partekatu eta sinergiaksortzeko. Jardunaldien helburuetako bat danola bideratu osasun-arloko profe-sionala hizkuntzaren kontzientzia-tik lidergora, eskaintza aktiboarenbitartez. Zein dira hori lotzeko es-trategiak?Estrategiaren oinarria zera da, ingu-ruan dugunari entzutea eta pazien-tean zentratzea; kontua nola dagoenaztertu eta landu behar da. Guk ikas-leen aldarriak jasotzen ditugu, eta pa-zienteek eskaerak egiten dizkieteOsakidetzari. Hala, batasuna lortubehar da gai horretan; jardunaldietanseriotasuna eman nahi diogu gaiari,ebidentziak erakutsi, gaiarekiko sines-gogor direnak konbentzitzeko. Asko-tan, trabak aurkitzen ditugu,euskarazko proaktibo izateari beldu-rra zaiolako, hizkuntzaren eskaerakkonfort-egoeratik ateratzen dituelakozenbait langile. Bide horretan, zuzen-daritza-taldeek argi eduki behardugu, adostasun batekin, bideak zeinizan behar duen. Osakidetzak ongifinkatuta dauzka lehentasunak, etaproaktibotasunaren bila dabiltza uneoro. Gero, tokian-tokian ardurapekopostuetan daudenak bultzatu behardira, estrategia horiekin bat egin de-zaten. Proaktibotasun hori sarri azpi-marratzen dute Galesen, eta azaltzendute erakundeek izan behar dutelaabangoardia. Jardunaldiek ez duteizan behar argazkirako soilik; ondoriobatzuk ekarri behar dituzte, ahalik etaeremu zabalenera iristeko. Osakide-tzak unibertsitatearen babesa badugoi-mailako ikerketekin eta ikasleenparte-hartzearekin, kanpotik entzutendiren zenbait diskurtso desaktibatukoditugu. Hemen helburua ez da inordiskriminatzea, baizik eta sistema pa-zientearen beharretara egokitzea. Ho-rixe eskatzen du gizarteak.Estandar klinikoetan zenbat ageri

da euskara? Nola areagotu daite-ke?Oraingoz ez dago oso zabalduta, orainarteko ekimenak oso lokalak izan baiti-ra. Alabaina, dagoeneko adostutadago plan bat, zeinarekin ados baitagoMadrilgo osasun-ministerioa. Plan ho-rrek SNOMED nazioarteko estandarklinikoan oinarritutako proiektu batdakar estandar klinikoen corpus nagu-sia euskaratzeko, eta Olatz Perez de Vi-ñasprek egin du horren inguruko tesia–hitzaldia emango du jardunaldietan–.Tesi horren harira, Osakidetzak akordiobat sinatu du, zeinaren bidez itzulpenautomatikoan oinarritutako programabat ezarri nahi baitu epe laburrera. Oi-narrizko estandar klinikoen corpuseanoinarritu da, eta historia klinikoa eus-karaz agertzeko balioko du. Hizkun-tzalariak, medikuak, UPV/EHUko IXAtaldea... Jende asko dago proiektuarenatzean, eta oso tresna ona lortu da. Euskaraz egiten diren doktore-te-siak gutxi dira gaztelaniaz edo in-gelesez aurkezten direnekin alde-ratuta. Nola anima ditzakegu dok-toregaiak tesiak euskarazidaztera?Iaz, 54 tesi irakurri ziren UPV/EHUneuskaraz; 526 izan ziren guztira. Tesiaknazioartekotzen ari dira, eta ingelesaari da gora egiten, baina euskara eregora ari dira pixkanaka. Horretarako,zenbait politika abiarazi ditugu. Esate-rako, diru-kopuru mardula bideratzendugu horretara, eta sei edo zazpi kon-tratu egiten ditugu urtero doktore-gaientzat, tesia euskaraz egiteko bal-dintzapean. Goi-mailako ikerketaneuskararen erabilera bultzatzeko eki-menak ere baditugu, baina argi utzibehar dugu gure ikerketa-curriculu-mak ebaluatzeko hizkuntza estandarraingelesa dela. Hala ere, horrek ez duoztopatzen euskaraz produkzio zienti-fikoa handia izatea: kultura zientifiko-aren katedra dugu, urtero ia 400 dibul-gazio artikulu euskaraz argitaratuz; al-dizkari zientifikoak ditugu (Ekaia,

Tantak eta Gogoa), eta abar. Tesiei da-gokienez ere, euskaraz argitaratzendiren tesi onenei saria ematen dieguEuskaltzaindiak eta UPV/EHUk. Alegia,jendea erakartzeko amuak badaude. Sarri aipatzen da mediku onareneta mediku euskaldunaren artekodikotomia. Nola eraits daiteke ustehori?Erakutsi behar da ez dela euskaldunenkontua soilik, baizik eta gai hau seriotratatzen dela nazioarteko beste ere-mu elebidunetan ere. Garrantzia dukontu horrek, eta hala landu nahidugu jardunaldietan; tresnak pilatunahi ditugu halako esamoldeei eran-tzun egokiak emateko. Erronka han-dia da, eta, jardunaldiak lehen pausoadiren arren, ez dugu azkena izateriknahi. Alde horretatik, pozgarria daOsakidetzak gai horren inguruan duenseriotasuna, eta txalotzekoak dira har-tu dituen erabaki politikoak ere.Osakidetzan hainbat pauso emandituzte: hizkuntza lehenetsiarenerregistroa egin dute; dokumenta-zioa euskaratu; sentsibilizazio-kanpainak hizkuntza ofizialak era-biltzeko irizpideak betetzearen ga-rrantziaz… Alabaina, asko al dagoegiteko?Hortaz arituko da Aitor Montes. Sen-tsibilizazio-kanpainei eta kontzientzia-ri dagokienez, hemen zera falta da:profesionalak adoretzea, ahalduntzea,eta lan egiteko ohiturak aldatzekoerraztasunak ematea. Azken batean,Osakidetza eta unibertsitatea oso era-kunde handiak dira, eta gai hau egu-nerokotasunean integratu behardugu, eztabaidagai izan ez dadin.Gaia badaukagu, baina denok batubehar dugu proaktibotasunean. Ho-rren adibide, Gaelikoak euskarak bai-no babes legal txikiagoa du, baina,erabilerari dagozkion ikerketetan, au-rrerago doaz, arlo akademikoan kon-tzientziatuta daudelako edo. Hori eus-karara ekar daiteke, eta jardunaldietanlanduko dugu.

21 osabuletina17-05_Maquetación 1 2017-05-19 11:20 Página 3

Page 4: GAI ZEHATZEI BURUZKO BIDEO LABURRAK BARRUALDE …€¦ · neko jardunaldiak antolatu dituzue datorren ekainaren 27an eta 28an. Nondik dator gai hau lantzeko ideia? Duela bi urte hasi

gramatikaHIZKUNTZA-BALIABIDEAK

«ETA» JUNTAGAILUAREN ERABILERAZ

Eta, Hiztegi Batuak dioen bezala, maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotzeko darabilgu:Ospitaleko arduradunek eta erakunde soziosanitarioetako ordezkariek bilera egin dute.Hiria itsu eta ezinduentzat egokitu beharra dago.Itsaso, mendi eta basamortuetan ibili da.Zure etxeaz eta gure lanbide berriaz mintzatu dira.

Erraza ematen du, baina batzuetan arazoak sortzen dira hitzak arindu-edo nahi direnean; esaterako:Mendia eta itsasotik heldu da ura.Adiskideak eta lagunez mintzatu zara.Ingelesa eta frantsesari buruzko iritziak.Aldundia eta Partzuergoaren arteko elkarrizketak.

Halakoak saihestea oso erraza da, nahikoa da kasu-markak osorik ematea:Menditik eta itsasotik heldu da ura.Adiskideez eta lagunez mintzatu zara.Ingelesari eta frantsesari buruzko iritziak.Aldundiaren eta Partzuergoaren arteko elkarrizketak.

Dena dela, hona arauak zer dioen:Juntagaiak erakusleak edo pertsona-izenordainak direnean, nahitaezkoa da sintagma osoak junta-

tzea:• Honekin eta harekin hitz egin zuen (eta ez, hau eta harekin hitz egin zuen).• Zuk eta guk egingo dugu (eta ez, zu eta guk egingo dugu).

Singularreko sintagmetan, kasu-markadun sintagmak juntatzea gomendatzen da:• Aitari eta amari esaiezu nirekin hitz egitera etortzeko (eta ez, aita eta amari esaiezu…).• Alkateak eta gerenteak sinatu dute akordioa (eta ez, alkatea eta gerenteak sinatu dute…).

Pluraleko sintagmetan, kasu-sintagmak juntatzea edo izenak juntatzea, aukeran izaten da:• Meatze eta lantegietatik atera dira oihuak.• Maite ditut eguzki, zeru eta izarrak

Eta inportanteena, beharbada: determinatzailea duten kasu-markarik gabeko izen-sintagmak ezinjunta daitezke kasu-markadun sintagma batekin:

• Zera esan zuen gaixoa eta familiakoei begira…• Gainbegiralea eta erizainen arteko harremana ezin hobea da.• Intraneta eta Interneti buruzko informazioa.

�KOMUNZTADURA

Eta-k juntatutako sintagmek aditzaren komunztadurari eragiten badiote, normalena izaten da adi-tzak pluraltasunaren marka hartzea:

• Alkateak eta gerenteak sinatu DUTE akordioa.

Hala ere, badira salbuespenak; esaterako, komunztadura singularrean egiten da:• Juntagaiak perpaus osoak direnean: Niri bazkaldu ondoren zerbait irakurtzea eta musika

entzutea gustatzen ZAIT.• Sinonimoak direnean: Umorea eta gogoa ez ZAIGU falta.• Izen abstraktuak juntatzen ditugunean: Hemen erabili DEN arreta eta zehaztasuna.• Zenbait esapidetan: Hau eta hura esango DIDAZU, Hori eta bestea esan DEZAKEZU.

Era berean, komunztadura singularrean egiten da maiz:• Aditza aurrean jartzen denean: Nik BADAUKAT etxe bat, auto bat, familia bat eta beste.• Izen zenbakaitzak direnean: Ura eta olioa bota behar ZAIO.

Iturria: Euskal estilo libururantz.

2017ko maiatza

KOMIKIA

agendaHIZKUNTZA-ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO PROBETARAKO 2017KOLEHENENGO DEIALDIA

Idatzizko proben emaitzak ekainaren 9anargitaratuko dira eta, aurreikusita dagoenez,ahozko probak ekainaren 14, 15 eta 16anegingo dira EAEko hiru lurraldeetan.

intranet-orria

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAEGIAZTATZEKO EZOHIKO DEIALDIA

Idatzizko probak ekainaren 26an egingo dira,Gasteizen, Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.

intranet-orria

UPV/EHU-REN XXXVI. UDA-IKASTAROAK

«Osasuna eta hizkuntza».Ekainaren 27 eta 28an, Bilbon,Abandoibarreko Bizkaia Aretoan.

web-orria

UEU, UDAKO EUSKALUNIBERTSITATEAREN 45.UDA-IKASTAROAK

Iruñean, Baionan eta Eibarren.

web-orria