Gaindegia eus.doc euskaraz

6
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK 2013-02-25an Gaindegiak egin beharreko agerraldiko adierazpena ADIERAZPENA Enplegua sortu eta ekonomia bizkortzeko proposamenak egin ditzagun gonbidatu gaituzue. Gure proposamenak azaltzen hasi aurretik gai honi gure elkartearen ikuspegitik hurbildu nahi gintzaizkioke. Elkarte txiki eta apala da gurea, askotarikoa bere bazkideei dagokionez. Gure egitekoa nazio garapen eta kohesioaren ikuspegitik ekonomia eta gizartea aztertu eta hausnartzea da. Euskal Herriaren geroak arduratzen gaitu, baina baita bere lurraldeenak ere, oraingo honetan Gipuzkoarenak, azken hamarkadetan erreferentziazkoa izan den lurraldea arlo askotan, baina oraindik urrats garrantzitsuak egin behar dituena euskal eremu sozio-ekonomikoan dinamizatzaile izatera heltzeko. Gure aburuz Gipuzkoako herri erakundeetatik egin nahi den lanak ikuspegi estrategikoa, alde askotako adostasunak eta konpromiso handiak eskatzen ditu denon aldetik. Ez dago aterabide onargarririk denon arteko ahaleginik gabe. Ahalegin horrek zenbait eremutan erabakitasunez eta irizpide argiz jokatzea eskatzen du, hala nola: Ekintzailetasuna bere forma guztietan sustatzea. Lan harremanen euskal esparrua garatzea. Bertako ekoizpen ehunarekin konprometitutako finantza erakunde eta tresnak. Gure ekonomiaren premiei erantzuten dieten formakuntza ekimenak. Gure estrategiari erantzungo dioten enplegu politika berriak

Transcript of Gaindegia eus.doc euskaraz

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK

2013-02-25an Gaindegiak egin beharreko agerraldiko adierazpena

ADIERAZPENA

Enplegua sortu eta ekonomia bizkortzeko proposamenak egin ditzagun gonbidatu gaituzue. Gure

proposamenak azaltzen hasi aurretik gai honi gure elkartearen ikuspegitik hurbildu nahi

gintzaizkioke. Elkarte txiki eta apala da gurea, askotarikoa bere bazkideei dagokionez. Gure egitekoa

nazio garapen eta kohesioaren ikuspegitik ekonomia eta gizartea aztertu eta hausnartzea da.

Euskal Herriaren geroak arduratzen gaitu, baina baita bere lurraldeenak ere, oraingo honetan

Gipuzkoarenak, azken hamarkadetan erreferentziazkoa izan den lurraldea arlo askotan, baina

oraindik urrats garrantzitsuak egin behar dituena euskal eremu sozio-ekonomikoan dinamizatzaile

izatera heltzeko.

Gure aburuz Gipuzkoako herri erakundeetatik egin nahi den lanak ikuspegi estrategikoa, alde

askotako adostasunak eta konpromiso handiak eskatzen ditu denon aldetik. Ez dago aterabide

onargarririk denon arteko ahaleginik gabe.

Ahalegin horrek zenbait eremutan erabakitasunez eta irizpide argiz jokatzea eskatzen du, hala nola:

• Ekintzailetasuna bere forma guztietan sustatzea.

• Lan harremanen euskal esparrua garatzea.

• Bertako ekoizpen ehunarekin konprometitutako finantza erakunde eta tresnak.

• Gure ekonomiaren premiei erantzuten dieten formakuntza ekimenak.

• Gure estrategiari erantzungo dioten enplegu politika berriak

• Lurraldeari dagokionez, jarduera lurralde osoan banatuko duen eredu bat garatuz,

gehiegizko kontzentrazioa eragotzi eta jarduera dagoen lekuan gordetzeko apustua

egingo duena.

PROPOSAMENAK

Gure aldetik esan beharrekoa da proposamen hauek ez dutela estrategia oso bat irudikatu nahi. Gure

bazkide zenbaitek egindako proposamen zehatzak dira, eremu honetan aurkeztuko diren gainerako

proposamenekin batera aztertzekoak.

Premiazko izaera duten neurriak:

• Inteligentzia ekonomikoa garatzeko gune bat, enpresei, txiki eta ertainei zuzendua batez

ere, ikuspegi eguneratua eskainiko diena lehiakortasun handiko produktu eta zerbitzu

berrien inguruan, teknologia zein formakuntza mailako premiak garaiz ikusi … Jesus Antonio

Borja, gure bazkide, ekonomiako irakasle eta CES/GEK-eko aholkulariak egindako

proposamena da.

Gipuzkoa MIKROENPRESA eta ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK nagusi diren lurraldea da.

Gehiengo honek, ordea, zailtasunak ditu lehiakortasunaren eremu estrategikoak zertan diren

ezagutzera iristeko, nahiz eta jende gehien enplegatzen dutenak izan. Honelako gune batek

horietako askoren lehiakortasuna nabarmen alda lezake egungo enpleguei eutsi eta lanpostu

berriak sortuz. Honakoa ez da ekimen berritzailea, Europako hainbat herrialdetan ezagunak

dira gune hauek, Frantzian batez ere. Gune hauen egitekoa lau ardatzetan biltzen da:

• Lehiakortasun zaintza

• Teknologia zaintza

• Zaintza komertziala

• Zaintza sozial, politiko eta normatiboa.

Azken buru, “informazioa etengabe kudeatzeko sistema bat da, lehiakortasun egoera sendo

batera iritsi eta hobetzea helburu duena iraun dezan. Erabiltzaileen formakuntza dakar

berarekin.”

• Berariazko metodologia enpresa txiki eta ertainak lehiakortasuna handitzeko laguntzak

eskatu eta eskuratzera hel daitezen. Proposamen hau aurrekoarekin lotuta dator. Laguntzak

gehien behar dituenarengana iritsi behar dute. Horretarako, ordea, metodologia aldatu

beharra dago. ORKESTRAk abenduan enpresa txiki eta ertainek laguntzetara heltzeko

dituzten zaitasunak azpimarratu zituen. Egoera hori aldatu beharra dago.

• Enpresa sarearen egoeraren azterketa xehea, enpresaz enpresa.

• Halaber, beharrezkoa litzateke programa bereziak izatea honako arlo hauetan:

o Talentua erakartzeko, bertakoa izan zein atzerrikoa, enpresen estrategia industriala

indartzeko balio izan dezakeena.

o Industria mailako formakuntza espezialdua, lehiakortasuna hobetzeko urratsak

behar diren sektoreetan.

o Enpresen arteko lankidetza eta saretzea.

o Barne ekintzailetasunaren sustapena.

o Nazioartekotzearen sustapena.

• Formakuntza mailako koordinazio mahai bat sortzea, ehun ekonomikoak dituen premiak

bizkor ezagutu eta erantzun ahal izateko. Gipuzkoako ekonomia, krisialdia nozitzen ari bada

ere, askotarikoa eta dinamikoa da. Hala eta guztiz ere, jarduera industrial askoren izaera

bereziak formakuntza horretara bideratzea eskatzen du. Industriak formakuntza zentroetatik

beren berezitasunari arreta jartzea behar du, horretan dago beren lehiakortasuna hein

batean. Horregatik diogu koordinazio mahai bat behar dela, formakuntza erakundeak,

enpresak eta administrazioak osatua. Mahai honek bi mailatan jardun beharko luke, bata

herrialde mailakoa Gipuzkoako estrategiari norabidea emateko, bestea eskualde mailakoa,

tokiko industriarengandik hurbilago jokatuz.

Epe ertainera eragingo luketen zenbait urrats:

• Eskualdeko garapen planak. Udalerri eta eskualde orok bere plana izan behar du, Garapen

Agentziak lan horren buru jarrita. Eskualdeek beren lurraldean enplegua, ekonomia eta

jarduera biziberritzeko zer egin behar duten jakin eta adostera iritsi behar dute. Eskualde

bakoitza berezia da eta bere estrategiak horri erantzun behar dio. Garapen Agentziek, beren

osaketagatik plangintza lan hori burutzeko gunerik eraginkorrena izan daitezke.

• Ekintzailetasuna eremu orotan sustatzeko lurralde estrategia, arreta berezia jarriaz lehen

sektorean. Ekintzailetasuna sustatzeak, gazte zein profesional zailduen artean, estrategia

orokorra behar du. Egun krisialdi egoera baten aurrean gaude eta merkatuari lotutako

zailtasunez gain, proiektu hauek beste hainbat gabezia nozitzen dute. Prozedura

administratiboa, lehiakortasunaren norabidea, plangintzen garapena, eskura dauden

baliabideen ezagumendua… bizi dugun garaiari lotutako estrategia bat behar da. Ezin dugu

finantzazioa bideratu behar dela esatera mugatu, are gutxiago finantza entitateek proiektuari

erreparatu beharrean aurkeztutako bermeei bakarrik erreparatzen badiote.

• Ekonomia eta gizartearen lurralde behategia. Gaindegiaren xedea da ekonomia eta

gizarteari lotutako lurralde behategi bat gorpuztea. Ezinbestekoa da lurralde honi pultsua

hartzea, ez da aski indize estatistikoak ezagutzea. Gipuzkoa askotariko lurraldea da eta zertan

den ezagutzeko konplexutasun horri erreparatu behar zaio, horren bitartez egiturako

ikuspegia eskuratzeko udalerri, eskualde, jarduera eremu, talde sozial, zerbitzu…

AINTZAT HARTU BEHARREKO IRIZPIDEAK

Ez genuke zuen aurreko agerraldi hau amaitu nahi funtsezko ikusten dugun zenbait irizpide aipatu

gabe:

• Ezinbestekoa da lurraldeen arteko harreman ekonomikoak erraztea, mugaz gaindikoak batez

ere, Lapurdirekin hain zuzen. Merkataritza Ganbarak horretan ari dira, bai eta zenbait

enpresari ere. Asko dago, ordea, egiteko.

• Indarrean jarri beharreko politikek lurralde aldetik arduratsuak izan behar dute. Jarduera

lurralde osoan hedatu behar da, batzuetan gehiegi metatu eta besteen gainbehera ez

eragiteko.

• Euskarak lan tresna gisa enpresako jardueretan sartu behar du, ekimen berrietan batez ere.

Ahalegin horretan ekintzaileak laguntzeko zerbitzuek bat egin behar dute.

• Gauzatu behar diren ekimenek seriotasunez hartu behar dute lanean hasteko zailtasun

gehien duten pertsonak lan merkatura eramateko modua. Ezin dugu eten sozial bat, ez eta

gaitutako profesionalak inaktibo izan daitezen aurrerantzean.

Eskerrik asko zuen gonbidapen eta arretagatik.

Donostia, 2013-02-25