Galderak (didaktika orokorra) igo

4
DEKRETUAREN GALDERAK 1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Euskal autonomia erkidegora aplikatzen da soilik. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera Hautazkoa al da? Ez da hautazkoa. 16. urtera arte derrigorrezkoa da. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? 6 urte. 1 eta 2 mailak: 1.zikloa 3 eta 4 mailak: 2.zikloa 5 eta 6 mailak: 3.zikloa 5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Jakintzek, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitzera egikitua, oinarrizko hezkuntza ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko. 6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa? DeSeco proeiktuan. 7. Zein dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK? 8 gaitasun daude 1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna 2. Ikasten ikasteko gaitasuna

Transcript of Galderak (didaktika orokorra) igo

Page 1: Galderak (didaktika orokorra) igo

DEKRETUAREN GALDERAK

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Euskal autonomia erkidegora aplikatzen da soilik.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera Hautazkoa al da?

Ez da hautazkoa. 16. urtera arte derrigorrezkoa da.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

6 urte.

1 eta 2 mailak: 1.zikloa

3 eta 4 mailak: 2.zikloa

5 eta 6 mailak: 3.zikloa

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Jakintzek, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitzera egikitua, oinarrizko hezkuntza ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzeko.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

DeSeco proeiktuan.

7. Zein dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

8 gaitasun daude

1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

3. Matematika

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Page 2: Galderak (didaktika orokorra) igo

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak (gaitasunak)? Aipatu bakarrik.

-Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.

-Ikasten eta pentsatzen ikastea.

-Hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batetan hitz egiten ikastea.

-Elkarrekin bizitzen ikastea.

-Pertsona gisa garatzen ikastea.

-Egiten eta ekiten ikastea.

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak Curriculum terminoa?

Irakasleen eta ikasleen ikuspuntutik irakasleen eta profesionalen jarduera hezurmamitzeko behar den eredu akademikoak osatzeko dokumentu bezala ulertzen du.

10. Zeintzuk dira ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

1. Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarduerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du helburu prozesu honek.

2. Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko disziplinartekotasuna.

3. Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte-hartzea handitzea.

4. Familiek eta irakasleek parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamennduan, eta indartu eginn behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

5. Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez 30 minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute etapa maila guztietan.

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

-Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

-Arte Hezkuntza

-Gorputz hezkuntza

-Gaztelania eta Literatura

Page 3: Galderak (didaktika orokorra) igo

-Euskara eta Literatura

-Atzerriko Hezkuntza

-Matematika

12. Zein Hizkuntza eredua biltzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Hizkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-sistema elebiduna sendotuz, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hezkuntza ofizialetan kounikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzen du. Hau da, hizkuntza eredu elebiduna bilatzen da.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Ikasleen hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikasleek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza. Mailaz igaro ez duten ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu duren ikasleak izateagatik, talderen batetik gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu aha izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15. Nolakoak dira ebaluazio irizpideak LHn?

Lehen Hezkuntzan, iksleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

-Sarrera

-Oinarrizko gaitasunak garatzeko alor honek eginiko ekarpena

-Helburuak

-Lehen zikloa:

-Edukiak

-Ebaluazio irizpideak

-Bigarren zikloa:

-Edukiak

Page 4: Galderak (didaktika orokorra) igo