Galderak zuzenduta

6
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten ETAPAK? 6 urtetik 16 urte bitartera doazen Lehen Hezkuntza (6- 12) eta Bigarren Hezkuntza (12-16). 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa den hezkuntza da, pertsona guztiek derrigorrean beren haurtzaroan jasoko duten hezkuntza adostua eta komuna. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen hezkuntzak 6 urtetatik 12 urterako haurrak jasotzen ditu. Bi urte irauten duten 3 ziklotan banatua dago: Lehen zikloa, 1. eta 2. mailek osatua Bigarren zikloa, 3.eta 4. mailek osatua Hirugarren zikloa, 5. eta 6. mailek osatua 5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko

Transcript of Galderak zuzenduta

Page 1: Galderak zuzenduta

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko da, baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten badute.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten ETAPAK?

6 urtetik 16 urte bitartera doazen Lehen Hezkuntza (6-12) eta Bigarren Hezkuntza (12-16).

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa den hezkuntza da, pertsona guztiek derrigorrean beren haurtzaroan jasoko duten hezkuntza adostua eta komuna.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu?Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

Lehen hezkuntzak 6 urtetatik 12 urterako haurrak jasotzen ditu. Bi urte irauten duten 3 ziklotan banatua dago:

Lehen zikloa, 1. eta 2. mailek osatua Bigarren zikloa, 3.eta 4. mailek osatua Hirugarren zikloa, 5. eta 6. mailek osatua

5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko elementuak.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Page 2: Galderak zuzenduta

Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE).

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

8. Zeintzuk dira HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK? Aipatu bakarrik.

Arduraz bizitzen ikastea Ikasten eta pentsatzen ikastea Komunikatzen ikastea Elkarrekin bizitzen ikastea Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea Egiten eta ekiten ikastea

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Dekretu honen araubide-esparruan, hau izango da curriculuma: Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

Page 3: Galderak zuzenduta

Pedagogia-proposamenak egiteko, hezkuntza-proiektuan jasotako printzipioez gain, honako pedagogia-printzipio hauek hartuko dituzte kontuan ikastetxeek:

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte Hezkuntza Gorputz Hezkuntza Gaztelania eta Literatura Euskara eta Literatura Atzerriko Hizkuntza Matematika

Hezkuntza-etapa honetako hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean.

Page 4: Galderak zuzenduta

Hirugarren zikloko azken mailan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa gehituko da, eta jakintza-arlo horrek bereziki landuko du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna.

12. Zein Hizkuntza eredu bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-sistema elebiduna sendotuz, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzen du. Hau da, hizkuntza eredu elebiduna bilatzen da.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

Page 5: Galderak zuzenduta

Sarrera

Oinarrizko gaitasunak garatzeko alor honek eginiko ekarpena

Helburuak

Lehen zikloa

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak

Bigarren zikloa

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak

Hirugarren zikloa

· Edukiak

· Ebaluazio irizpideak