Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko ... ... Garapenerako lankidetza-proiektuen...

download Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko ... ... Garapenerako lankidetza-proiektuen kudeaketaren

of 220

  • date post

    12-Oct-2020
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko ... ... Garapenerako lankidetza-proiektuen...

  • Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko eskuliburua

    Gaitasunen indartzearen, partaidetzaren, genero-ekitatearen, eskubide-ikuspegiaren eta iraunkortasun ekologikoaren bitartez

    360 x 220 portadas manual 9/2/10 10:16 Página 2

  • 360 x 220 portadas manual 9/2/10 10:16 Página 3

  • Garapenerako lankidetza-proiektu eraldatzaileak egiteko eskuliburua

    Gaitasunen indartzearen, partaidetzaren, genero-ekitatearen, eskubide-ikuspegiaren eta iraunkortasun

    ekologikoaren bitartez

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 1

  • Edizioa: Eusko Jaurlaritza Autoreak: Ainhoa López, Irantzu Varela Kolaborazioak: Mª Luz Iñarra, Nekane Lavín, Gorka Mola Eskerrak: Elisabet Padial, Arantzazu Santos, Gerardo Zamora Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Publikazio Zerbitzua Diseinua eta maketazioa: Marra Servicios Publicitarios, S.L. Inprimaketa: Lankopi S.L. Lege zenbakia: Bi-2712-09

    Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 2.5 Generikoa Espainia

    Creative Commons-en lizentziapean dago. Aske zara lan hau kopiatzeko, banatzeko eta publikoki hedatze-ko, betiere kontuan hartuta lanaren kredituak aitortu behar ituzula, eta ezin duzula merkataritza xedeta-rako erabili. Ezin duzu lan hau bestelakotu, eraldatu edo lan eratorririk sortu hartatik abiatuta.

    Baimen osoa: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/2.5/es/

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 2

  • I. Eskuliburuaren aurkezpena, helburuak eta eskuliburua erabiltzeko orientabideak 5

    I.1. Zertarako proiektuaren zikloaren beste kudeaketa-eskuliburu bat? 7

    I.2. Nori dago zuzendua? 8

    I.3. Nola erabili? 8

    II. Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Gakoak 9

    II.1. Aurrekariak eta bilakaera 11

    II.2. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Plan Zuzentzailea 14

    II.2.1. Helburuak 15

    II.2.2. Sektore-arloak 16

    II.2.3. Zehar-lerroak 17

    III. Esparru logikoaren ikuspegiaren metodologia tresna gisa 25

    III.1. Oinarrizko kontzeptuak 27

    III.1.1. Zer da garapenerako lankidetza-proiektu bat? 27

    III.1.2. Zertarako balio du Esparru Logikoak? 28

    III.1.3. Zehar-lerroak Esparru Logikoaren Ikuspegian 32

    III.1.4. Nola egiten da garapenerako lankidetza-proiektu bat 44 Esparru Logikoaren Ikuspegia erabiliz?

    III.2. Proiektuak identifikatzea: planifikatzeko aztertzea 47

    III.2.1. Identifikazioaren eremua 51

    III.2.2. Zehar-lerroak identifikazio-etapan sartzea 53

    III.2.3. Xede-biztanleriaren profila 57

    III.2.4. Arazoen zuhaitza 76

    III.2.5. Helburuen zuhaitza 93

    III.2.6. Estrategien azterketa 100

    III.3. Egingo duguna planfikatzea: Proiektuaren plangintzako ideia nagusia 106

    III.3.1. Esku-hartze logika 107

    Aurkibidea

    3

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 3

  • III.3.2. Adierazleak 112

    III.3.3. Egiaztapen-iturriak 117

    III.3.4. Hipotesiak 118

    III.3.5. Zehar-lerroak proiektuaren plangintzako ideia nagusian 120

    III.3.6. Zeregin, baliabide eta kostuen taula 134

    III.4. Proiektuak formulatzea: plangintza dokumentu batean laburtzea 139

    III.4.1. Formulazioaren oinarrizko elementuak 139

    III.4.2. Zehar-lerroak formulazioan sartzea 151

    III.4.3. Bideragarritasuna eta iraunkortasuna 160

    III.4.4. Aurrekontuaren kalkulua 169

    III.5. Proiektuak egikaritzea: ekintza zehatzak prozesuen zerbitzura 173

    III.5.1. Helburuak, denborak, bitartekoak eta aurreikuspenak 175

    III.5.2. Zehar-lerroak egikaritze-etapan sartzea 178

    III.6. Jarraipena: berraztertu ikasteko 180

    III.6.1. Emaitzen aurrerapausoa etengabe berraztertzeko jarraibideak 181

    III.7. Ebaluazioa: hasitako prozesuetatik ikastea 186

    III.7.1. Ekintzak balioesteko oinarrizko irizpideak 186

    III.7.2. Zehar-lerroak ekintzen ebaluazioan sartzea 192

    Glosarioa 195

    Bibliografia 198

    Eranskinak 199

    A I. Proiektuaren adibide-enuntziatua

    A II. Xede-biztanleriaren profila

    A III. Arazoen zuhaitza

    A IV. Helburuen zuhaitza

    A V. Plangintzako ideia nagusia

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 4

  • I. Eskuliburuaren aurkezpena, helburuak eta eskuliburua erabiltzeko orientabideak

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 5

  • 210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 6

  • I.1. Zertarako proiektuaren zikloaren beste kudeaketa-eskuliburu bat?

    Argitalpen honek uko egiten dio lehenik eta behin gidatzat hartzeari (eramaten edo gidatzen duena // a r g i b i d e - l i b u r u a1) eta nahita eta kontzienteki eskuliburu gisa definitzen du bere burua, lan baten fun - tsezkoa edo oinarrizkoa biltzen duen liburu bat delako, baita eskuekin egiten den zerbait delako ere2.

    Eskuliburu hau proiektuen plangintzaren metodologia jendearen zerbitzura jartzeko helburuarekin idatzi da, lankidetza-proiektuen kudeaketaren eremuan sortu diren tresnak beren errealitatearen eraldaketa- ren subjektu izan nahi duten pertsona eta herri guztiek beren gain hartu eta erabiltzeko.

    Garapenerako lankidetza-proiektuen kudeaketaren eremuan proiektuen plangintza- eta kudeaketa- metodologien oinarrizko alderdiak garatzen dituzten material teorikoak eta gida metodologikoak dau- de, baita proiektu baten bizitzaren fase bakoitzari buruzko bibliografia espezifikoa ere. Era bere a n , proiektuei sektore-metodologiak aplikatzeko espezifikoki sortu diren materialak daude, horiek garatzen d i ren lan-eremu zehatzen arabera. Material horietatik hainbat informazio hartu dugu eskuliburu honen egileok –proiektuak egiten lan egin duten ia pertsona guztiak bezala- eta horiek garatu dituztenei es- ker izan dira gure aurrerapauso asko. Baina metodologia lanerako eta proiektuen izaerara egokitutako tresna bat izateko, gure esfortzuak horretan kontzentratzen saiatu gara.

    E s p a rru Logikoaren Ikuspegiaren metodologiaren berezko printzipioetan eta kontzeptuetan oinarr i t z e n saiatu gara, baina tailerretako lan praktikotik ateratako elementu batzuk gehituz eta bere egiturare n ikuspegi malgu bat emanez. Horrela, eskuliburu honek ez du Esparru Logikoaren Ikuspegiari buruzko tra- tu metodologiko edo kontzeptualizazio osoa izan nahi, baizik eta bere metodologiaren egokitzapen aske bat, modu erraz, egituratu eta planifikatu batean garapenerako lankidetza-proiektuak egin nahi dituztenen eskura jarrita.

    H o rrez gain, eskuliburu honek 2008-2010 denboraldiko Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Plan Zuzentzaile Estrategikotik ateratzen den ikuspegi politikoa eta soziala gehitzen dio proiektuak pla- nifikatzeko metodologiari; horrenbestez, proiektuak planifikatzeko tresna metodologikoa aurrerapauso sozial zehatzak eta azken helburu gisa Giza Garapen Iraunkorrean zentratuak ezartzeko eta indartzeko baliabide gisa aurkezten da.

    E s k u l i b u ru a ren amaieran, Te rminoen Glosario bat dago; bertan, erabilitako kontzeptu batzuk arg i t z e n dira eta horiek erabili direnean izan duten esanahiari buruzko oharrak idazten dira.

    7

    1 ZENBAITEN ARTEAN, Diccionario de la Lengua Española, ESPASA (Madril, 2006). 2 ZENBAITEN ARTEAN, Diccionario de la Lengua Española, ESPASA (Madril, 2006).

    210 x 220 manual eusk 9/2/10 10:11 Página 7

  • I.2. Nori dago zuzendua?

    Eskuliburu hau garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko prozesuetan inplikatutako pertsona eta ko- lektibo guztientzat baliagarria izateko sortu da.

    Eskuliburuak biltzen duen garapen-kontzeptua eta proiektu guztietan ezinbestekotzat planteatzen diren z e h a r- l e rroak Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Plan Zuzentzailearen arauekin bat datoz. Lan egiteko erabiltzen diren dokumentazio-ereduak eskuliburu hau egiteko ekimena bultzatu duen Eus- ko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak erabiltzen dituenak dira.

    H o rrela, nahiz eta eskuliburua garapenerako lankidetza-proiektuak egiten lan egiten duten pert s o n a , kolektibo eta erakunde guztientzako erabilgarria izan daitekeen, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lanki- detzan parte hartzen duten erakundeak hartzaile nagusiak dira, eta bereziki Eusko Jaurlaritzak Hegoal- deko herrialdeetan bultzatzen dituen lankidetza-proiektuetan aurkako alderdi gisa jarduten duten era- kundeak.

    I.3. Nola erabili?

    Argitalpen hau eskuliburu gisa erabiltzeko pentsatua dago. Horrenbestez, ideia proiektuak egiterakoan laguntzeko tresna gisa erabiltzea da, eta proiektu jakin bat egiteko prozesuarekiko modu paraleloan.

    Era berean, eskuliburu hau prestakuntzarako tresna gisa erabiltzea planteatzen da, materialari tre b a- kuntza-prozesu baten oinarri gisa jarrai baitakioke, azalpenak bere aplikazio praktikoarekin konbinatuz.

    Eskuliburuan planteatutako plangintza-proiektua hobeto ulertzeko –eta horrela plangintzan edo treba- kuntzan ematen duen laguntza indartzeko- La Esperanza irudizko komunitatean oinarritutako proiektua- ren fikziozko adibide bat garatu da. Horrela, eskuliburuan emandako azalpenekin batera eskuliburuaren aplikazio praktikoa dago erkidego honetarako proposatutako proiektuan.

    Nahiz eta eskuliburu osoan zehar garapenerako lankidetza-proiektu bat prozesu oso gisa planteatzen den, materiala proiektu baten zikloaren faseen arabera zatituta dago; horrenbestez, horietako bakoi- t z a rekin modu autonomoan lan egin daiteke. Horrela, agerian uzten da garapenerako lankidetza- p roiektuak ziklo gisa hartzeak pro i e k t u a ren edozein fasetatik abiatuta hobetzeko elementuak sart z e n has gaitezkeela esan nahi duela.

    8

    Garapen