Gari-Pazk A 2014-A4...HAUSTERRE EGUNA GARIZUMA ALDIAREN HASIERA 2014 – martxoa - 5 Hitz nagusia:...

30
- 1 - GARIZUMA - PAZKOA 2014 Errealidadeari begiratu Bibliatik begiratu Eukaristia hobeto bizi izateko Kantu eta antifonak Obispado de Bilbao Delegación de Liturgia Bilboko Gotzaitegia Liturgiarako Ordezkaritza

Transcript of Gari-Pazk A 2014-A4...HAUSTERRE EGUNA GARIZUMA ALDIAREN HASIERA 2014 – martxoa - 5 Hitz nagusia:...

  • - 1 -

    GARIZUMA - PAZKOA

    2014

    Errealidadeari begiratu Bibliatik begiratu Eukaristia hobeto bizi izateko Kantu eta antifonak

    Obispado de Bilbao Delegación de Liturgia Bilboko Gotzaitegia Liturgiarako Ordezkaritza

  • - 2 -

    ERREALIDADEARI BEGIRATU

    1. Aberatsak, oso aberatsak. Txiroak, oso txiroak Politiko eta analista batzuek susperraldiaren hasieran gagozala dinoenean, ez dabe guzurrik esaten. Ekonomiaren edo, hobeto esanda, makroekonomiaren zifrez dihardue. Barri on horreek krisiagaz aberatsago bihurtzeko aukerea daukien aberatsen gutxiengo batentzat dira batez be. Izan be, milioika lagunek ez dau antzemango susperraldi hori bere bizitzan. Krisiaren zamarik astunena jasaten dabenak, lehenengo eta behin, langabetuen ehuneko hogeta sei hori eta euren familiak dira. Horreetako batzuek lana aurkitzen badabe, gehienetan aldi baterako izaten da eta ez lanaldi osorako. Gogoan izan behar ditugu, gainera, ia etorkizunik ez daben milaka eta milaka gazteak. Honeen urteeretako bat, emigrazinoaren abentura ez ziurra da. Hor dagoz, era berean, baztertuak, presoak, etorkinak… Eta zer esan pobretasunaren edo gizarte bazterketaren atarian bizi diran hiru milioi inguru haurrez? Gogoan izan behar doguz, baita be, euren baliabideak egora gatxak jasaten dabezan senideakaz alkarbanatzeagaitik, apurka-apurka txirotzen ari diran klase ertainetako familiak. ERANTZUN SOLIDARIOAK. Bidebakokeriez eta desbardintasun larriez jantzitako esparru honetan, guztiz preminazkoa da alkartasuna garatzea. Familia eta gizabanako askok, bere aldetik, eredugarritasunez erantzuten dihardu. Kasu askotan, alkartasun hori, norbere gastuak murriztean eta, holan, Caritasen edo karidade-gizarte ekintzarako beste erakunde batzuen aldeko dohaintzak gehitzean datza; edo boluntario lez jardutean, profesional arloko jakintzak edo denporea eskainiz. Erantzun positibotzat jo geinke, baita be: politika, sindikatu, lanbide, herri… mailan konpromisoak hartzea bidebakokeriaren eragileak sustraitik kentzeko eta, beste batzukaz batera, gure ingurua aldatzen saiatzeko, batez be, gizarteko azkenak kontuan hartuz. 2. Konpromiso politikoa, sindikala, herritarra… Indarrean dagoan krisialdi ekonomiko eta sozialaren arrazoiak aztertzen diranean, lehenengo begirada mundu osoan eragiten daben nazinoarteko finantza-merkatu handietan gertatzen diran mobimendu espekulatiboetara zuzentzen da. Baina geure inguruan be makina bat jarduera ardurabako antzematen da finantza munduan; nabarmenak dira, gainera, espekulatzaileen zekenkeria eta gobernuetako agintarien hutsegiteak eta aurreikuspenik eza. Herritarrek maila guztietan –gobernuan, autonomietan, diputazinoetan, udaletan…- kudeaketa eraginkorragoa eta gardenagoa eskatzeko eskubidea dabe. Kudeaketa txarrari, gainera, zarrastelkeria eta ustelkeria gehitzen jakoz askotan eta, ondorioz, politikak eta politikoek izen ona galtzen dabe. Panorama ilun honetan, kudeaketa oneko eta zintzotasunezko salbuespen positiboak be badagoz. Eta sistema demokratikoa neurri batean onera ekarteko eta herritarren artean hedatuta dagoan hiltasuna gainditzeko, hauteskundeetan zerrenda irekiak aurkeztea proposatzen dabe batzuek. Holan, hautesle bakotxak aurkezten diran alderdien zerrenda desbardinetatik aukeratuko leukiez ordezkariak.

  • - 3 -

    Beste batzuek dei egiten deutsie herritarrei auzoetako alkarteen bitartez herriko politikan gehiago parte hartu daien, esparru horretan bestelako proposamen batzuk aurkeztu daitekezalako, alderdiek aurkezten dabezanen osagarriak hain zuzen be. Politikan esku hartzeko beste bide bat da, aukerakoa auzoetako eta herri txikietako jentearentzat. Auzoetako errebindikazioak aditzera emoteko deitutako manifestazino batzuk, batzuetan, ordena publikoko indarrakazko liskarretan amaitu badira be, honek ez dau esan gura politika herrikoi hori baliobakotuta geratzen danik eta bizitza demokratikoa, batez be udal arloan, aberastu ezin daikenik. Ekintza puntualak dira, eta komunikabideek, batzuetan, nahita puztu egiten dabez. Dana dala, auzotarren alkarteek eurek izan behar dabe interes gehien euren jarduerak legearen barruan egiteko eta lintxamendu morala saihesteko. POLITIKO ONAK BE BADAGOZ. Gaur egungo politikoei buruzko balorazinoa egiterakoan, bidebako jokaera izan daikegu. Politiko ardurabakoak eta ustelak nahitaez kritikatzeaz batera, zuzena da politiko zintzoak be badagozala autortzea. Zerbitzuzko senaz jarduten dabe eta askatasunez eta erantzukizunez agertzen dira, batzuetan baita euren alderdien jarreren aurka. Politiko horreek erretiratzen diranean, garbi, poltsikoak inoren kontura bete barik egiten dabe. Euren eredua eragingarria da, gizartea zerbitzatzeko eta gizarte mailan hobetzeko bide lez hartuta politikan sartu gura dabenentzat. GIZARTE ZIBILA SENDOTU. Krisialdi ekonomikoa eta politikoa indarrean dagoanean, guztiz preminazkoa da gizarte zibilaren ehuna, hau da, herri alkarteak, alkarte profesionalak, kulturalak, kirolekoak… sendotzea. Horreetan, sentsibilitate ideologiko desbardinetako personek euren arloetan kezka eragiten daben arazoei buruzko baterako egitasmoak eratzen dabez. Taldeak anitzak diranean eta alderdiren batek kontrolatzen ez dituanean, bizitza demokratikoa aberastu eta oxigenatu egiten dabe, eta herritartasun onaren eskola dira. Asoziazionismo honi esker, gure gizartearen alderdi negatibo batzuk zuzentzen dira, adibidez, etorkinen, behartsuenen bazterketea, eta kultura eta politika danontzat izatea ahalbideratzen dau. Alkarte honeetan parte hartzea be kristinauen konpromisoaren barruan sartzen da. 3. Konpondu bako arazoa Euskal gizarteak arazo larria dauka oraindik konpondu barik: indarkeriarena. Urte luzez, hilketak, atentatuak, bahiketak, heriotza-mehatxuak, torturak, errepresioa, askatasunik eza, estortsioak, atzerriratzeak… gertatu izan dira. ETAren terrorismoaz gainera, Estaduaren kontraterrorismoak be giza eskubideen bortxaketa larriak dagoz. ETAk bere jarduera bertan behera iztea normalizazinorako urrats esanguratsua izan da. Halanda be, gizartearen gehiengoak preminazkotzat joten dau armak entregatzea, jardueraren etetea behin betikoa dala eta ez aldi baterako estrategia egiaztatzeko. Presoen egoerea be konpondu barik dago. Sentsibilitate politiko desbardinetako jentea bat dator Gobernuari presoak gure Alkarteko kartzeletara hurreratzeko eta, bihozberatasuna erakutsiz, gaixorik dagozan presoak libre izteko eskatzerakoan. Bere aldetik, ETAren biktimen senide gehienek, babesten dabezan alkarteek eta alderdi batzuek, presoek, gitxienez ETAk amore emon arte, euren zigorrak osorik bete daiezala eskatzen deutse Gobernuari. Gaian adituak diranek eta gaia ezagutzen dabenek terrorismoaren amaiera posible dala uste dabe, baldin eta bitarteko egokiak buztartzen badira, alde bietako maximalismoak ezabatzen badira eta bakea bilatzeko benetako borondatea erakusten bada.

  • - 4 -

    Salaketen eta desadostasunen zalapartazko eszenatoki gatx honetan, persona batzuek, zuhurtzia handiz, lehenengo harri sendoak ipinten dihardue, gure artean baketzea eta adiskidetzea gauzatu daitezan. Batzuk, hausnarketa etikoagaz eta bakegintzan aurrera egiteko prozesuan arduraren bat daukien guztiak ausardiaz interpelatuz. Beste batzuk, biktimen senideen eta euren ‘biktimarioen’ arteko topaketak ahalbideratuz, zuhurtzia handiz. Beti ez dira ondo ulertzen euren egitekoak, baina giza eta kristinau sentiberatasunetik, zeinu eredugarri eta zehatzak dira; azken batean, komunikazinorik eza gainditzeko eta bake eta adiskidetzerako bidean aurrera egiteko balio dabe. ASPALDIKO EGITEKOA, GAURKO EGITEKOA. Bai lehen eta baita orain be, Bizkaiko gotzain desbardinek (Cirarda, Añoveros, Uriarte, Larrea, Blázquez, Izeta…), bakotxak bere estilo pertsonalagaz eta inguruabar historiko jakin batzuetan, indarkeria guztiak, salbuespen barik, salatu izan dabez; sakontasunez hausnartu izan dabe bakearen eta adiskidetzearen inguruan. Gotzainen eta eleizbarrutiko beste erakunde batzuetako ordezkarien adierazpenez gainera, gure eleizbarrutiaren eskutik izan diran indarkeria desbardinen salaketarako ekitaldi publiko desbardinak eta bake eta adiskidetzearen aldeko jarrera eta jokaeren proposamenak gogoratu beharra dago. Orain arte, gure gizartean bakea eta adiskidetzearen aldeko ibilpide luze honetan orrialde batzuk idatzi dira. 2014ko Pazkorako bide honetan, orrialde barriari ekingo deutsagu. Gehien sufritzen dabenen aldeko alkartasunean irauteaz ego gizartean eta auzoetako bizitzan gehiago konprometitzeaz gainera, kristinauok, bakarka edo alkartean, baketze eta adiskidetzearen alde jardun behar dogu, kanpoan geratu barik. Bakotxak bere aukeren arabera, bakarka, baina baita alkartean be. Iradokizun batzuk banakako mailan: Nork bere hutsegiteak autortu. Parkamena eskatu, beharrezkoa bada. Norbere eretxiak defendatu, beti be bestearen eretxiak errespetatuz. Desbardin pentsatzen dauanari errespetuz entzun. Besteagan dagoan egia onartu. Otoitz pertsonala desbardin pentsatzen dabenen alde. Eta, zergaitik ez?, baterako otoitza gure familia, talde edo alkartean desbardin pentsatzen dogunon, guztion bake eta adiskidetzearen alde.

    * * *

  • - 5 -

    GARIZUMA PAZKOA – 2014 – A URTEA DOMEKETAKO EBANJELIOEN INGURUKO AZALPENAK

    SARRERA “A” urteko Garizuma aldiko domeketako ebanjelioek gure kristinau bokazinoaz jaubetzen lagunduko deuskue, batez be bateo-katekesitzat hartu daikeguzan ebanjelioetako kontakizunen bitartez. Gure kristinau sustraietara garoez, eta ohikerian eta lozorroan murgilduta dagoan fedea barritzeko deia dira. Ebanjelioko testu horreek, beste behin be, prestatu egiten gaitue Pazkorako garizuma aldiko ibilpidean fede prozesuari ekin deiogun. Pazko-gaua liturgi urtearen gailurra eta muina da. Gau horretan, Jesusen heriotza eta berbizkundea ospatzen doguz, heriotzatik bizira, pekatutik adiskidetasunera igarotea. Gau horretan, gizatasuna kentzen deuskun guztia, heriotzara garoazan guztia atzean itzi eta bizitza osora bizten gara. Bat egiten dogu Jesusen heriotzagaz eta gaurko hainbeste kurutziltzaturen egoeragaz eta bere berbizkundearen osotasunean parte hartzen dogu, gure bateo egunetik jagokun lez. Horregaitik, bateo-liturgia edo gure bateoko agintzariak barritzeko uraren liturgia Pazo-gauko eleizkizuneko atal garrantzitsua da. Garizuma aldiak fededun, Jesusen, Kristoren jarraitzaile bihurtzeko prestatzen gaitu. Domekaz domeka, Garizuma aldian, aurrera egiten dogu, Pazkorantz goaz pausuz pausu. Bihotz-barritzeko eta fedea lantzeko ibilpidea da; ebanjelioaren baliotatik aldentzen gaituan guztia alde batera itzi eta Jesukristogaz bat egitera eta, bere esanei jarraituz, Jaungoikoa aintzat hartzera eta gure anai-arrebakaz batera bere Alkartasun Erreinuan parte hartzera garoezan jarreretara hurreratzen gara. Lagungarriok domeketako eukaristiak prestatzeko zein liturgi urteko une sakon honeetan astean zehar gure kristinau alkarteetan egiten doguzan otoitzaldietarako erabili daitekez. Pazkorako bidean, garizuma aldiko domeketako ebanjelioen inguruko azalpenak dira.

    BIHOTZ-BARRITZEA ETA BATEO-LITURGIA Garizuma-pazko aldiko ibilpideko domeka honeek josiko dituan haria bateoaren testuingurua da. Lagungarri izango dogu Nazareteko Jesusen, fedearen Kristoren jarraitzaile izateko kristinau bokazinoa barritzeko. Horregaitik, hasteko, lagungarriok 2014.eko urtarrilaren 12an ospatu genduan Jesusen bateoagaz lotzen dira. Lotura horrek, aldi berean, bateoaren inguruko katekesi honeek euren benetako sustraiekin buztartzea dakar: gure bateoa bideratzen dauan Jesusen bateoa. Hari beretik, Hausterre eguneko ebanjelioa be hemen azalduko da, Garizuma aldi osorako jarraibide lez.

    JESUSI JARRAITZEKO DEIA “A” urte honetako garizuma aldiko liturgiako irakurgaiek prestatu egin gura gaitue Nazareteko Jesusen benetako jarraitzaile bihurtu gaitezan, bere jarreretara egokitu eta Jaungoikoaren Erreinuaren balioak geure egin daiguzan. Horregaitik, egun honeetako bibliako kontakizunek, katekesi erara, fedean heldutasuna jadesten eta Pazkoa zuzen ospatzeko prestatzen lagunduko deuskue. Holantxe prestatzen ziran antzinaldian Pazko-gauko eleizkizunean bateoa hartuko eben kristaugaiak.

  • - 6 -

    GARIZUMA ALDIKO IBILPIDEA BATEOTIK BERBIZKUNDERA

    JESUSEN BATEOA eta GEURE BATEOA

    2014 – urtarrila - 12

    Hitz nagusia: AUKERA

    Jarrera: PRESTASUNA

    Jarraitu niri Gure erantzuna

    Norbaiten atzetik goaz Nire eginkizuna: nire Aitaren borondatea

    Jesusen jarraitzaile izateko erabagia Hemen nozu, Jauna, zure borondatea egiteko prest

    Ebanjelioa: Mk 1, 14-20 Jesusek jendaurrean hartzen dau bateoa.

    Jesusen bateoa, ebanjelio osoaren atarikoa, gure bateoaren paradigma. 2014. urteari “A” liturgi urtea jagoko eta Mateoren ebanjelioa irakurten da. Ebanjelio honek, gainerakoek lez, hasieran ipinten dau Jesusen bateoaren kontakizuna, Jesusen bizitza publikoaren eta bateatu guztien bizitzaren ezaugarriak azaltzen dituan katekesi-egitarau erara. Jesusen misinoaren hasierea da. Bere bizitza publikoaren ibilpideari Mesias lez ekitea erabagiten dauan Nazareteko Jesusen egitekoaren atarikoa da. Kristinau izatea, Jesusen, Kristoren atzetik joatea da. Zein da hizkera eta jokaera hain deigarria dauan Jesus hori? Jesusen aurkezpen programatikoan, Mateok bateoaren kontakizunagaz erantzungo deutso itaun honi. Jesus ezezagun lez, galilear lez agertzen da Jordanen (Mt 13, 3); Jaungoikoaren Erreinuaren etorrera dala-eta, pekatuen parkamenerako bateoa hartu eta bihotz-barritu gura daben pekatarien ilaran dago (Mt 3, 1hur). Egoera bitxia, ilogikoa: bere burua Mesias eta Salbatzaile lez aurkeztuko dauana pekatarien ilaran jarten da, nahiz eta berak pekaturik ez egin. Jesusen eta Bateatzailearen arteko alkarrizketak ilogikotasun hori leundu egiten dau eta historikotasuna berretsi (Mt 3, 4-15). Ezin da gauzak asmatzen ibili Jesus egoera “desegoki” horretan agerrarazoteko. Pekatariakaz alkartasunez jokatzen dauan Jesus horren aurrean, zeruak zabaldu egiten dira, Espiritua jatsi egiten da eta Aita Jaungoikoak Seme maitea deitzen deutso. Adiera teologikoz betetako esperientzia erlijiosoa da Jesusentzat. Jesus jentearen aurrean agertzen da jarrera eta egoera apalean: ezezagun, Nazaretar, arotz, pekatarien artean, beste batek bateatuta… eta hain zuzen be horixe erakusten da Itun Zaharrean itxaroten zan Mesias lez. Honek zirrara handia eragin eban orduan, IZetik etozan oihartzun mesianikoak (zeruak zabaltzea, Espirituaren etorrera: Is 11, 2; 42, 1; 43, 8; 61, 1; Sal 2, 7; 2 Sm 7, 14) eta Nazareteko Jesusen garaikideen artean nagusi zan pentsamolde mesianiko triunfalista zirala-eta. Jesusen bateoaren adierea: Orain, Espirituak Jesus gantzutu egiten dau eta, holan, bere misino mesianikora bialtzen. Bateoaren teofaniak zera azpimarratzen dau: Jesus dala itxaroten zan Mesias, Jaungoikoak gantzutu egin dauala eta Jaungoikoaren maitasunaren barri onagaz behartsuenengana (profetek aurreikusitakoa Mesiasentzat) bialdua izan dala eta Jaungoikoaren Seme aldarrikatua. Mesias da baina zerbitzaria, solidarioa. Jesusek Aita Jaungoikoagandik jasotako misinoa aukeratzen dau.

  • - 7 -

    Testuak baino gehiago egoereak berak adiera teologikoa dau: ezezaguna, galilearra, artisaua, pekatarien ilaran dagoana, itxaroten dan Mesias da baina Jaungoikoaren Morroiaren (Is 53, 2-6) lerrotik, hau da, umiltasuez, apaltasunez, hurkotasunez. Jaungoikoak bialdu dauan Ha ez dator ahaltsu, menperatzaile, garaile; anaikor dator, errukitsu, ahul eta pekatariakaz maitekor. Esanguratsua da: Jaungoikoa pekatariakaz honeek askatzeko. Jesus, pekatariakaz bat egindakoa, Seme maite aldarrikatzen dau Jaungoikoak. Maitasun hori alkartasunean emoten da, giza izate pekatari eta errukarria hartuz. Aurkezpen honetako gauzarik funtsezkoena Jaunaren agerpena da: ez da agertzen ahaltsu eta harro, maitasun solidarioz baino; geure barrutik salbatzen gaitu eta, hortik, Jesusi jarraitzeko dei egiten deusku, Jaungoikoagazko eta besteakazko egoera eta hartu-emon barrian gagozala. Jesusen bateoa oinarritzat hartzen dauan Mateoren ebanjelioaren hasierako ikuspuntu honek argibideak emoten deuskuz liburu osoa irakurteko eta ulertzeko. Jaungoikoa bere Seme solidarioagan hurreratzen jaku eta, Jaungoikoaren Semearen eta gizakion anai-arrebaren jarreretara bihurtuz, haren atzetik joateko dei egiten deusku.

    * * *

    HAUSTERRE EGUNA

    GARIZUMA ALDIAREN HASIERA 2014 – martxoa - 5

    Hitz nagusia: BIHOTZ-BARRITZEA

    Jarrera: BENETAKOTASUNA

    ZINTZOAK JAUNGOIKOAGAZ, BESTEAKAZ ETA GEURE BURUAGAZ

    Zintzotasuna eta ez itxurakeriarik gure jarreretan:

    Jaungoikoagazko (otoitza), besteakazko (limosna) eta geure buruagazko (baraua)

    Bai ala ez

    Koherentzia Funtsezko erabagia

    Barritu daigun gure bateoa Zintzo jokatzen ete dogu geure buruagaz?

    Non gagoz? Zein egoeratan gagoz? Pazkoranzko bidea, bihotz-barritzeko bidea

    Jaungoikoagazko, besteakazko eta neure buruagazko hartu-emona

    Ebanjelioa: Mendiko berbaldia Mt 6, 1-6. 16-18 (A urtea) Ez ikusi gaiezan Sasoi honetan, irudiak asko balio dau. Garrantzitsua da ospea, izen ona izatea. Ezinbestekoa da danak distira egitea, baina danok dakigu, azaletik itxura ona daukana be barrutik ustela izan daitekela edo baltz guztiak ez dirala ikatzak edo boneta ederrak buru ustela estali daikela. Ba, erlijinoaren arloan be badago berezko joera bat ondo geratzera garoazana, geure buruari iruzur

  • - 8 -

    eginda bada be. Ondo geratu gura izaten dogu Jaungoikoaren, besteen eta geure buruaren aurrean. Gatxa egiten jaku benetako eta koherente izatea, garen modukoak agertzea, bai danean bai esatea eta ez danean ez esatea. Beharbada, ordezko artifizialakaz itxuraldatu dogu gure bizitza. Garan modukoak agertzen ete gara? Gure arpegia benetakoa ete da? Ba ete dago benetakotasunik gure bizitzan? Gaur, Garizuma aldiaren hasieran, geure buruagaz bat egiteko aukerea emoten jaku. Ez daigun alperrik galdu. Prest ete gagoz geure burua biloztu eta gure bizitzari aurrez aurre begiratzeko? Gure xedea ez da arrakasta, leialtasuna baino. Besteakazko zintzotasuna (limosna) Gure bizitza ez dago isolatuta, beste bizitza batzuez, beste persona batzuez inguratuta baino. Senideak, adiskideak, lankideak, koadrilakoak, auzotarrak… alkarregaz bizi gara, bizikide gara. Batzuetan, jentearen ondo-ondotik igaroten naz baina beharbada ez dot personakaz bat egiten. Zenbakiak dira, beharbada, baina ez arpegi zehatzak euren izen, arazo, sentimentu eta inguruabarrakaz. Nire bizitzak zerbitzurako joerea ez ezik, norberekeriarakoa izan daike. Arlo honetan gauzak argitzeko, pentsatu daidan zertan darabildan nire denporearen, nire gaitasunen, nire ondasunen zati bat. Ze garrantzi ete daukie besteek nire bizitzan? Benetan, konpartitzen ete dot nire bizitza besteakaz? Jaungoikoagazko zintzotasuna (otoitza) Jaungoikoa ez da hitz hutsa. Jaungoikoa aintzakotzat hartzea gure bizitza ebanjelioari, Jaungoikoaren Erreinuari begira erabat berrantolatzea da. Jaungoikoa sustrairaino heltzen da, hazurretaraino sartzen da. Jaungoikoagaz benetan zintzo jokatu ezkero, gure bizitzak goitik behera aldatu beharko leuke. Gure otoitzak, Jaungoikoagazko hartu-emonak Beragaz dodan erlazinoa eta hortik nire bizitzarako eratorten diran ondorenak erakusten saiatzen da. Zintzotasunez aztertu daikegu ze denpora emoten dogun Jaungoikoagaz bat egiteko eta zenbateraino aintzakotzat hartzen dogun Bera eta bere mezua. Geure buruagazko zintzotasuna (baraua) Batzuetan geure buruari be iruzur egin deikeogu. Izan be, ez da emoten dauana besteko gatxa. Merezi dau bidean geldiunea egin eta geure errealidadeagaz, geure bizitzagaz aurrez aurre jartea. Geure bizitzaren joerak, gutako bakotxaren funtsezko jarrerak emoten deutso zentzuna gure bizitzari. Kontua ez da itxurakeriatan ibiltea, ez besteen aurrean ezta geure buruaren aurrean be. Gaur nire bizitzako etapa barriari ekin deikeot egitasmo koherenteagaz. Benetan saiatuko naz?

    * * *

    GARIZUMA ALDIKO LEHENENGO DOMEKEA 2014 – martxoa - 9

    Hitz nagusia: ASKAPENA

    Jarrera: GAINDITZEA

    Atera gaizuz gatxetik

    Ez gaitezala tentazinoan jausi Aztertu daiguzan gure jarrerak

    Txikitu daiguzan sasi-jainko guztiak Zein da Jaungoikoa guretzat?

    Gainditu daiguzan gure tentazinoak

  • - 9 -

    Ebanjelioa: Jesusen tentazinoen kontakizuna (Mt 4, 1-11)

    JESUSEK GAINDITU EGITEN DITU TENTAZINOAK Bitxia da Jaungoikoak Gantzutu eban Harek, Jaungoikoaren Seme maiteak tentazinoak jasatea. Kontrakoa itxaroten da: garaipen deigarria ahalmen eta indarrez beteta agertuz (Mk 4, 1), Jaungoikoagazko hartu-emonaz baliatuz, arrakastaz nagusitzeko. Arrakastak erosotasunaren, pasotismoaren, ospearen… bide “errazetik” lortzeko tentazinoa (Mt 4, 10; 8, 11; 12, 38; 16, 1-4; 26, 53; 27, 40; Mk 8, 33; Jn 7, 3-4). Jesus, israeldarrak basamortuan ez bezala, garaile ateraten da makalenganako Jaungoikoaren alkartasunez eta errukiz ez ezik, indarrez eta ahalmenez nagusitzeko tentazino horreen aurrean. Indarrez eta nagusitasunez jokatzeko dei egin ordez, erantzukizunez eta konpromisoz jokatzeko dinosku. 1.go tentazinoa: magia erabili Esan eizu harri honeek ogi bihurtu daitezala. Lehenengo tentazinoa, magiaren aurrean amore emotea da; nik atzamar bat be mobidu barik, dana eginda emon jaso daidala. Jaungoikoa ez da, guk ezetan lagundu barik, eskatutako guztia emoten deuskun magoa. Jaungoikoak erantzukizuna eta partaidetza eskatzen deuskuz, geure buruaren hazkundea ahalbideratu daigula. Jaungoikoaren hitzak giza erantzukizunari bidea emoten deutso. Alde batea izten da “ezer ez egite gozoaren” bide erraza. Dana eginda emon deidela. Gizakiok adin-txikitasunean baztertzen gaituan bidezidorra da. Magiak haur-fasean iraunarazoten gaitu. Jaungoikoak gure giza partaidetza pertsonala autortu egiten dau. Gure Jaungoikoak lagun egiten deusku baina baita aintzakotzat hartu be. Ez dau ezer egiten gu kontuan hartu barik. Jaungoikoak beti hartzen gaitu kontuan. Beste alde batetik, tentazino hau gainditzeak kontsumismoaren aurrean amore ez emotea, zoriontasunaren iturria eukitea dala, gauzek salbatuko gaituela ez sinistea be badakar, galera existentzialak gaindituz. 2. tentazinoa: itxurak egin Jaurti eizu zeure burua goitik behera; aingeruek hartuko zaitue. Tentazino hau modan dago. Irudiaren kultura da. Dana da itxura, ospea, harrokeria, nabarmenkeria, triunfalismoa, liluratzea, guztia nork bere mesedetan aprobetxatzea. Beti besteen gainetik agertzea, nabarmentzea da kontua. Baina Jaungoikoaren Erreinuaren estiloa, anaikorra, soila, xumea da. Alkartasunaren, besteen, lagunurkoaren aldeko hautatua egiten dau. Mt 4, 7; 13, 33; Mk 4, 26hur.; Lk 17, 20-21. Jaungoiko ikusgarriaren ezeztapena da. 3. tentazinoa: menperatzen saiatu Gurtzen banozu, dana zeuretzat. Nagusitasunaren tentazinoa da, hau da, aginte absolutuaren eta baldintza bako ospearen egarria. Jaungoikoa bakarra dala erantzuten deusku Jesusek. Jaungoiko bakarra, Jaun bakarra. Jaungoikoa bakarrik da absolutua; beste zerbait jainkotzea, sasi-jainkoak sortzea da. Mundu honetakoa, gizakiari jagokona ez da absolutu edo jainko bihurtu behar, beti da-eta erlatiboa, kontingentea, sortutakoa. Nagusitasunezko jarrera ez ezik, zerbitzuzkoa izan behar dogu. Itzi deiogun Jaungoikoari Jaungoiko izaten, geure Jaun bakar lez autortuz. Ez Jaungoiko despotari edo neure nahierara erabilteko Jaungoikoari. Jaungoikoaren guzurrezko irudiak atzera bota, gure sasi-jaungoikoak sutsitu… horra hor erronka gutako bakotxarentzat! Jainko estiloak giza logika interpelatzen dau. Jaungoikoa ze jaku harro, menderatzaile, magiko agertzen. Ez jaku kanpotik ezartzen; abegitsu, solidario, errukitsu, begirunetsu azaltzen da. Barrutik konbidatzen gaitu. Gizakien ikuspuntu arruntetik kanpo dagoan Jaungoiko horrek gure jarrerak bere argitan aztertzeko eta bihotz-barritzeko dei egiten deusku.

    * * *

  • - 10 -

    GARIZUMA ALDIKO BIGARREN DOMEKEA

    2014 – martxoa - 16

    Hitz nagusia: ESPERIENTZIA

    Jarrera: INTEGRAZINOA

    ORA ET LABORA

    Jaungoikoagana igon Atazara jatsi

    Otoitz eta lan egin Esperientzia erlijiosoa Ekintza eta begiespena

    Jaungoikoari erreguz, beharrari mailuz

    Ebanjelioa: Antzaldatzea: Esperientzia mistikoa konpromisorako (Mt 17, 1-9) Esperientzia erlijiosoa Ebanjelioko pasarte honetan, lehenengo kristinau alkarteetan bizi izan eben esperientzia erlijiosoa aurkezten jaku. Jesus berbiztuagazko, hau da, antzaldatutako Jesusegazko hartu-emon horrek jarraitzaileak astindu eta interpelatu egiten ditu. Mirespen harrigarri hori distira, eguzkia, jantzi zuriak, argia lako hitzetan islatzen da. Gaur egun, alderdi mistikoa falta jaku gure bila ateraten dan baina guk berehalakoan ezagutzen ez dogun Jaungoiko pertsonal horregaz bat egiteko. Isiltasuna egin behar dogu gure bizitzan, gure kezkak barruratu, gizatasunezko, hausnarketarako espazioak sortu gure barrukaldean. Jaungoikoagazko, besteakazko eta geure buruagazko bat egitea ahalbideratu. Ederto jaku hemen egotea! Ederto bizi gara, gero, lehen munduan. Danetik daukagu: etxea, erropak, jatekoa, ikasketak, osasun-zerbitzua, dibertimentuak… Gauzak ondo bajatortaz eta ezer falta ez badot, bapo bizi naz! Eta, besteak zer? Pedro, Santiago eta Joan be gustura egozan eta ez eben besterik jakin gura. Egin daiguzan hiru txabola, geratu gaitezan hemen eta holan. Baina, bizi ete gaitekez ondo, isolatuta, axolagabe, errealidadetik kanpo eta besteengandik aldenduta? Jesusegaz bat egiteak ez deusku igesbiderik eta axolagabekeriarik baimentzen. Are gehiago, bere presentziak alkartasunera bultzatzen gaitu eta Jaungoikoaren Erreinuaren aldeko konpromisoan laguntzen deusku. Hauxe da nire Seme maitea. Entzun eiozue Mutur batean legoke besoa besoaren gainean jarri eta errealidadearen eta personen interpelazioei entzungor egitea eta, bestean, gure historiako erronka guztiei aurre egiteko ezelango laguntzarik behar ez dogula uste izatea. Gugan, gizakiongan, batzuetan jarrera baikorrak azaleratzen dira eta, beste batzuetan, jarrera ezkorrak. Batzuetan, geuk bakarrik mundua jango dogula uste dogu eta, beste batzuetan, erabat gauzaez ikusten dogu geure burua. Guretzat, sinistedunontzat, beti dago babes bat, laguntza bat: Aita Jaungoikoak bialtzen deuskun eta entzuteko dinoskun Jesus da . Bera da “bidea, egia eta bizia” (Jn 14, 6) gu guztiontzat. Horregaitik, begi sinistedunez esan daikegu: Zugaz, Jesus, munduaren azkeneraino.

  • - 11 -

    Jagi zaiteze. Ez bildurtu. Jatsi gaitezan Bakarrik ezin dogu, baina lagunduta bai. Jaungoikoagaz bai, baina geuk be Beragaz alkarlanean jardunez. Gure talentuak besteen zerbitzura jarri behar doguz (Mt 25, 14-30). Gure Jaungoikoa, jatsi egiten dan, gure historian “nahasi” egiten dan Jaungoikoa da, ez da axolagabe agertzen gizakiari jagokon ezetan (ik. Ur 3, 7-7). Menditik jatsi beharra dago; hori bai, indarbarrituta, lagunduta, suspertuta, babestuta; baina atazara, eguneroko bizitzara, historiako joan-etorrira, besteakaz bat egitera jatsi beharra dago. Asko dago egiteko; erronka asko dogu aurrez aurre eta ezin dogu beste aldera begiratu. Jaungoikoa aintzakotzat hartu behar dogu, Berak be gu aintzakotzat hartzen gaituala jakinda.

    * * *

    GARIZUMA ALDIKO HIRUGARREN DOMEKEA 2014 – martxoa - 23

    Hitz nagusia: BATEGITEA

    Jarrera: BARRITZEA

    ZEREN EGARRI NAZ?

    Kristogan bateatuak Ura, biziaren zeinua

    Lagunarteko topaketa Espirituagan eta egian

    Ebanjelioa: Jesus eta emakume samariarraren arteko bategitea eta alkarrizketa: Jn 4, 5-42

    Alkarrizketea: emon eta entzun Putzutik ura ateratera doan emakumeagana joten dau Jesusek. Jesusek aintzakotzat hartu eta laguntzeko eskatzen deutso. Nekatuta dago eta ur apur bat gura dau. Jentea batzen dan lekuetara joaten da, honetaz edo haregaz bat egiteko. Egoera jakinetik abiatzen da Jesus. Jesus eguneroko bizitzan eta inguruabar arruntetan aurkituko dogu. Ez da beharrezkoa egoera gatxetan, ikusgarrietan edo arraroetan bilatzea. Garrantzitsuena, adi egotea da, prest egotea, lagunarteko bategitea gertatu daiten. Kristinau izatea, lehenengo eta behin, Norbaiten, persona baten, Nazareteko Jesusen jarraitzaile izatea da. Jesusegazko bategite pertsonala gertatzen danean aurkituko dogu benetako fede bidea. Gero, berak eta guk, alkarregaz egin behar dogu bide hori. Pasarte honek nire inguruan persona zehatzez jaubetzeko dei egiten deust. Beste hori, desbardina, abegiz hartu Gainera, Jesus, emakumea eta samariarra dan persona bategaz alkartzen da. Bizigiro haretan, ez zan ohikoa gizonezko batek emakumezko bategaz publikoan berba egitea; gainera, emakumezkoa atzerritarra zan eta dana egun argiz gertatu zan. Bategitea ez gertatzeko baldintza guztiak agertzen dira, baina Jesusek gainditu egiten ditu. Gaur, geuk be makina bat zailtasun dogu Jesusen atzetik joateko. Ia ezinezko iruditzen jaku. Kontrako giroa, mezu nekosoa eta gugaz alderatuz guztiz desbardinak diran personak. Arazoak doguz gizonen eta emakumeen arteko, aberatsen eta pobreen arteko, bertokoen eta kanpokoen arteko, pentsaera politiko desbardineko personen

  • - 12 -

    arteko hartu-emonerako. Jesusek gizarte hesi guztiak gainditzen ditu. Izan be danon gara Jaungoikoaren, bere Aitaren seme eta albak eta ez dago arrazoirik anai-arreba lez ez bizitzeko. Erronka handia da guretzat. Benetako beharrizanak Batzuetan, gure bizitzan ez dogula ez ezeren ez inoren beharrik emoten dau. Geure burua aski dogula sentitzen dogu. Harro gagoz, momentuko egarria aseko deuskun ura aterateko dogun ontziagaz. Errezeloak be izaten doguz gauza txiki honeek konpartitzeko. Putzua neurea da; balio deust; erabili egiten dot eta listo; besteak, hor konpon!; erosi daiela ontzia. Gaur be uko egiten deutsagu persona lez hazteari. Nahikoa dogu telebistagaz, bidaiakaz, kontsumitzeagaz. Baina, egia esan, hori ez da nahikoa gure bihotzaren hustasuna beteteko. Eten barik egarri gara eta behin eta barriro bueltatzen gara putzu berera ontzi beragaz. Jesusek zerbait desbardina eskaintzen deusku, zoriontasun beterako egitasmoa, eta dei egiten deusku guztioi, gure esku dagoana egin daigun Jaungoikoa aita eta ama izango dan eta gu guztiok, bere seme-alabok, anai-arreba lez jokatuko dogun familia eratu daigun. Horixe da betiko biziraino txipriztintzen dauan ura, gure bizitza zentzunez beteten dauana. Ur hori euki ezkero, ez da beharrezkoa ur gehiagoren bila joatea. Ur horrek bai asetzen gaituala! Lekukotasuna, Bateo-ura: prozesua, barritzea, aldaketa Orain, emakume samariarrari bere ezkontza-bizitza, bizitza sentimentala jatorko burura. Emakume harek bere ontziaz asetzerik ez eukan beste egarri bat da. Jesus, bene-benetan, sakoneraino, barru-barruraino heltzen jako. Eta hortxe antzematen dau Jesusen profeta izatea. Esperientzia horretatik Jaungoikoagaz harremana dau, izan be Honek Jesusen bitartez bere burua ikusten izten deusku. Eta Jesusek dei egiten deusku Jaungoikoa geure bihotzean aurkitu daigun (espirituan eta egian). Jesusek Jaungoikoagaz hartu-emonean jarten gaitu, honen borondatea gauza guztien gainetik beteten dalarik; horixe da bere elikagaia. Misino hori jatea baino garrantzitsuagoa da. Jesusengan bat egingo dogu Jaungoikoagaz, emakume samariarragaz, ikasleakaz, samariarrakaz. Eta guzti horreek Jesusen lekukoak dira.

    * * *

    GARIZUMA ALDIKO LAUGARREN DOMEKEA 2014 – martxoa - 30

    Hitz nagusia: ARGIA

    Jarrera: APERTURA

    ZABALDU GURE BEGIAK, JAUNA, IKUSI ZAIGUZAN

    KRISTO, GURE ARIMEN ARGIA, BETE NIRE BIZITZA ZURE ARGIAZ

    Ikusi daidala, Jauna Itsuak Jesus ikusten dau Ikusten dogu, bai ala ez?

    Zeinek ikusten dau benetan? Ez dago ikusi gura ez dauana baino itsuagorik

  • - 13 -

    Ebanjelioa Jaiotzez itsua zana: Jn 9, 1-41 Ilunpetik argira “Ilunetan etzunda egoan herriak argi bizi bat ikusi dau” (Is 9, 1-2; Mt 4, 16). Israel herriak zein lehenengo kristinau alkarteek trantze latzak jasan ebezan: Jaungoikoaren ahaztea, zalantzak fedean, gorrotoak familian, anai-arreben arteko burrukak, galdutako gerrak… Baina askapen-egoerak be bizi izan ebezan eta honeek bere agintzariak beti beteten ebazan Jaungoikoaren jarduteari egozten eutsezan. Esperientzia horrek itxaropena ekarri eutsen. Ilunpeak argitu ebazan argia izan zan. Honen haritik, Jesus munduaren argi lez agertzen jaku (Jn 8, 12). Geuk be, ebanjelioko itsuaren antzera, argiari zabaltzen deutsagu gure bihotza, aurrera egiten dogu fededun lez jagokun ibilpidean. Gure fede ibilpidea da. Gure fedearen prozesua Gu itsu gagoz gauza askotarako eta lagun askorentzat. Gure fededun bizitzan be zelanbaiteko itsutasuna antzeman daiteke; bide luzea dogu oraindik aurrean eta, ebanjelioko pasarteko itsuak egin eban lez, bide hori egitea jagoku. Ilunpetan gabilz gure hoztasunaren, ohikeriaren, zalantzaren, etsipenaren erdian. Begiak zabal-zabalik, radarra konektatuta, errealidadeaz jaubetuz ekin behar deutsagu bideari. Garizuma aldi hau gure Jesusi jarraitze hori ondo eta benetan ikusteko balio dakikegu. Itsua Jesusen esanetara jarri zan eta eskatu eutsana egin eban: joan, garbitu eta ikusmena berreskuratuta itzuli zan. Prest ete gagoz Pazkorako, Jesusenganako bidea egiteko? Aurrera pausuak Argia, hau da, Jesus ikusteko, bideari ekin behar deutsagu, begiak ondo zabaldu eta ingurura begiratu behar dogu. Horretarako, ezinbestekoa da ibili gura izatea, ikusi gura izatea. Ikusteko gogoa buruan sartuta eukitea. Hasieran, Jesus dauala izena baino ez daki gizon horretaz. Gero, profeta dala jakingo dau. Beranduago Jesusek Jaungoikoagandik etorri behar dauala esango dau, ikusmena itzuli deutsalako eta ekintza hori Jaungoikoagandik baino ezin daitekelako etorri. Azkenik barriro be gizonaren Seme lez aurkezten dan Jesusegaz bat egin eta, horren aurrean, itsuak autormena egingo dau: Sinisten dot, Jauna. Fededun guztiek bizi behar daben prozesua da. Ze fede-urrats emon dot nire sinistedun bizitzan? Zein izan da nire fededun ibilpidea? Zailtasunak bidean Itsuaren inguruneak ez deutso Jesusegaz bat egiten laguntzen. Gureak be ez deusku laguntzen. Berak, oztopoak oztopo, aurrera egin eban. Eta guk, zer? Jesusek Siloeko urtegira joan eta garbitzeko eskatzen deutso eta esana egiten dau. Estutu egiten dabe jakin-minez eta ezinikusiz egiten deutsezan itaunakaz eta hamaika aldiz erantzuten deutse auzotarrei, ezagunei eta farisearrei. Gurasoek bertan behera izten dabe eta berak bakarrik jarraitzen dau. Farisearrak, amorruz, itsua urduri jarri guran dabilz eta honek pazientziaz erantzuten deutse, Jesus profeta dala eta Jaungoikoagandik datorrela uste dauala autortzeaz gainera. Eta aurre egiten deutse, adarra joz, ia bere ikasle izan gura daben itaunduz. Ze jarrera dogu zailtasunen aurrean gure gizartean fededun lez iraun ahal izateko? Lekuko izan gure inguruan “Bai, neu naz”, erantzuten deutse itsuak itsu egoana zan itauntzen deutsenei. Hiru bider dinotse gauza bera: “Hori ez al da, ba, limosnea eskatzeko jesarrita egoten zana?” eta “Zelan edegi jatzuz, ba, begiak?”. Berak bere esperientziaren barri emonez erantzuten dau. Itsua zanak jaiotzez ikusten daben guztiek baino gehiago eta hobeto ikusten dau. Ikusleek (farisearrek) ez dabe Mesias ikusten

  • - 14 -

    Jesusengan; itsuak, ostera, Jaungoikoaren Semea ikusten dau Hagan. Ikusleek ez dabe ikusten; itsuak ikusi egiten dau. Eta guk, zer? Bere gogoak laguntzeko prest dagoan gizona, Jaungoikoaren profeta, Jaungoikoaren Semea ikustarazo deutso Jesusengan. Eta, gero, lotsa barik, ausardiaz eta bidean aurkitzen dituan guztien –auzotarrak, gurasoak, farisearrak- aurrean adierazoten dau. Eta gu, gure fedearen lekuko ete gara? Arpegia emoten ete dogu?

    * * *

    GARIZUMA ALDIO BOSGARREN DOMEKEA 2014 – apirila - 6

    Hitz nagusia: BIZIA

    Jarrera: HARREREA

    Bizi-kalidadea

    Pasotismorik ez! Biziaren eztanda

    Zoriontasun betea Osoko hazkundea

    Zorioneko izan besteak zorioneko eginez

    Ebanjelioa Lazaro bizira itzultzen da: Jn 11, 1-45

    Osotasun-egarria Nazareteko Jesusek Jaungoikoaren oparia dan bizia maite eban. Adiskidetasun-giroan biziaz gozatzen ekian. Hiru anai-arreben (Marta, Maria eta Lazaro) familiaren gertuko zan eta makina bat bider egoten zan eurakaz. Jesusek bizia maite eban guztiok gure barruan sentitzen dogun osotasun-egarriz. Gurako nork ez dau guztiz zorioneko izan gura? Jaungoikoak erabateko gogobetetasunerako, osotasun beterako, zoriontasun beterako, bizitza osorako gogoak jarri ditu guztiongan. Bizia, geure egiteko eta garatzeko doea da Norbaitek oparia jasoten dauanean, eskertu egiten dau, batez be, egokitasunez erabiliz eta beraz gozatuz. Gurasoen bitartez, geuk be biziaren oparia jaso izan dogu. Orain, zentzuzkoena, bizi hori egokitasunez garatu daigula da, mundu hobea eraikiz, besteen zerbitzari izanez, gizatasunez haziz eta izadiaz gozatuz. Banketearen familia giroaren bidez sinbolizatzen deusku Jesusek biziaren osotasun hori. Horixe bizi eban Jesusek bere adiskideen familiagaz. Txarkeriari aurre eginez Halanda be, zoritxarrez, sarritan, egoera negargarri asko jasaten dogu: gerrak, milioika errefuxiatu, gosea, jazarpenak, gaixotasunak, desadostasunak, gorrotoak, liskarrak… eta, azkenik, heriotzak. Txarkeriaren esperientzia nabaria da. Txarkeria misterioa da eta Jesusek horren aurka burrukatzen dau, behartsuen aldeko onaren bidez garaituz. Ez dau beste aldera begiratzen, ez dau axolagabe jokatzen; norbait sufritzen ikusteak nazka emoten deutso; hurreratu eta sendatu egiten dau. Ze jarrera dogu gure munduan txarto pasaten dauan hainbeste lagunen aurrean?

  • - 15 -

    Bestelako mundua egin daiteke Baina Jesusek, Lazarori barriro bizia emonez, heriotzak ez dauala azken hitza adierazoten deusku, azken hitza biziak dauala. Jaungoikoa, heriotza baino indartsuagoa dala eta bizia maite dauala dinosku. Hainbeste oinaze eta zailtasunen erdian, posible da behin betiko itxaropena bizia sortu dauan, zoritxar guztitik askatzen gaituan eta gizadiari osoko salbamena dakartsan Jaungoikoagan. Jesusen dinosku: “Neu naz biztuera eta bizia”. Zugaz, Jauna, munduaren azkeneraino Alde batetik, dana gero eta okerrago doala iruditzen jaku eta ez dagoala hau konponduko dauanik. Bestetik, aurkako egoerak hobetzen saiatzen garanean, makaltasuna esperimentatzen dogu. Fedeak zera ziurtatzen deusku: Jaungoiko onbera dogula alde eta guk bakarrik egiterik ez doguna Berak egin daikela. Hori bai, Berak gure lankidetza eskatzen dau. Emon daikeguna emoteko eskatzen dau; gainerakoa, Berak ipinten dau. Jesus bidelagun dogula, munduaren azkeneraino joan gaitekez. Hil ezkero berbiztuko gara Jesusek bere egiten dau sufritzen dagoanaren edo zoritxarren bat bizi dauanaren egoerea. Gizakiari jagokon guzti-guztiak dau interesa beretzat. Negar egiten dau Lazaroren gorpuaren aurrean. Bat egiten dau zoritxarragaz. Ez da bape erraza kanpoaldean dagozanengana hurreratzea. Ezelango gizatasunik ez daukan ingurura hurreratzeak ondorenak dakarz. Baina, berbiztuko bagara, hil egin behar dogu. Ze egoera egoistatara hilteko prest gagoz, gero, berbiztu ahal izateko? Beragan sinistu eben Biziak esan dau azken hitza. Azken balantzea positiboa izan da. Biziak heriotza garaitu dau. Hildakoa bizira itzultzen da. Jesus Jaungoiko Aitaz fidatu egin zan eta eskerrak emon eutsazan bere borondatea erakutsi eta entzun egin eutsalako. Jaungoikoak beti jarduten dau gure, bere seme-alabon, onerako. Jesusek egundoko gertutasuna dau Aitagaz eta besteakaz eta, horregaitik, jenteak Beragan jarten dau konfiantza. Jesusengan dogun konfiantzak, Jaungoikoagaz eta besteakaz bat egitera ete garoaz?

    * * *

    ERRAMU-DOMEKEA 2014 – apirila - 13

    Hitz nagusia: EMOTEA

    Jarrera: ZERBITZUA

    Ebanjelioa: Erramu-domekea. Jerusalenen sartzea. Mt 21, 1-11

    Jerusalenetik hurbil Helmuga hurran dago. Jesus ez da gelditu eta ez dau atzera egin. Azkeneraino joan da. Jaungoiko Aitak misinoa agindu eutsan eta hori beteteak eukan lehentasuna; Jesusek aurrez ekian zer etorkon gainera. Bere bila ebiltzan, akabatzeko. Uriburura heldu zan, Jerusalenera eta hantxe egoan uriaren bihotza: Tenplua. Jerusalen ez da kokapen geografiko hutsa; adiera teologiko, politiko eta historiko sakona dau. Probokazio handia zan. Jesuek bere bizia arriskuan jarten eban. Leku arriskutsura joan.

  • - 16 -

    Baina Berak sendo irauten dau, azkeneraino. Urian sartzean, agintari politiko eta erlijiosoak bere aurka jarri ebazan. Hauxe esan geinkion: “Zeure ordaina izango dozu”. Jesusek beste hau erantzungo leuskigu: “Beste ezer baino lehen, misinoa leial betetea jagokit”. Guk, gertutik eta azkeneraino jarraitzen ete deutsagu Jesusi? Astoaren gainean Jesus urira sartuko da. Ez doa jaira turista lez. Bere eginkizuna amaitzera doa. Baina ez da arranditsu sartzen, zaldi ederraren gainean joaten ziran erromatar enperadore eta jeneralen sarrera ospatzen zan lez. Jesus astoaren gainean sartzen da, hau da gutxietsitako animaliaren gainean. Apaltasunez sartzen da, beraz. Jaungoikoaren guganako estiloa da. Jesusek ez gaitu liluratzen. “Begiratu zure errege apalari”. Erregea, bai, baina apala. Koroa eroango dau, baina arantzazkoa, soingainekoa jantziko dau, baina trapu zaharra izango da, aginte-makila eroango dau, baina kainabera izango da. Ze bizimodu dogu? Soila ala harroa? Apalek txalotu egiten dabe Jesus apal-apal sartzen da Jerusalenen eta jente xumeak baino ez deutso abegiz erantzuten. Ahaltsuek oztopoak jarten deutsez. Heriotzaraino aurka egiten deutse haren mezuak euren lehentasunezko postuak arriskuan jarri daikezala-eta. Herritarrek Mesias lez aldarrikatu eta goratu egiten dabe: “Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena”. Alde ala aurka, Jesusek aztoratuta dauka Jerusalen uri osoa. Ahoz aho dabil itauna: “Nor da hori?”. Eta jente apalak hauxe erantzuten dau: “Jesus da, Galileako Nazareteko profetea”. Errege apal horren aurrean, ze erantzuten dogu? Ze estilo daukagu?

    * * *

    Ebanjelioa: Nekaldia, heriotza eta berbizkundea Mt 26, 14-27, 66

    Pazko-afaria Baneban, ba, gogoa, Pazko hau zuokaz ospatzeko!, inoan Jesusek Azken Afariaz hitz egitean. Hain zuzen be, batzar gazi-gozoan izan zan: alde batetik, lagunartekoa, beroa kutuna eta, bestetik, dramatismo-, larritasun-, misterio-ikutuaz. Ospakizun horretan laburtzen da Jesusen bizitza osoko ibilpidea eta horren adiera sakona. Bere misinoaren betetearen azken balantzea lakoa da. Emondako gorputz horrek eta isuritako odol horrek kristinau mezuaren ardatza laburtzen dabe. Jesusek bere sentimentuen barri emoten deutse bere lagunei eta bihotza zabaltzen deutse. Apostoluek, harritu samar, esperientzia ha bizi izan eben Jesusegaz. Eta guk, zelan bizi doguz Eukaristiak? Jesus bakarrik geratzen da Hain zuzen be, Jesusek hamabi laguneko taldea dau. Gauzak baltz jarri ezkero, adiskideen babesa izan daikela emoten dau. Eta, halanda be, Judas Iskariotek saldu egiten dau. Pedrok ukatu egiten dau. Gainerakoek bertan behera izten dabe. Jerusalenera sartu zanean txaloka hartu eban herriak be, orain, ordu batzuk beranduago, kurutzean josteko eskatuko dau. Lagun bakar batek be ez deutso jaramonik egiten; herriak kurutzean josteko eskatzen dau. Bakarrik geratzen da hilda ikusi gura daben ahaltsu erlijioso eta politikoen menpe. Bizi-larritasuna Jesus gizakia be bada. Bizitza zentzunez bete gura dau, bere misinoa bete dau eta dana gainera jatorkola sentitzen dau. Bere buruagaz bakarrik dago, abandonatuta. Ezin dau gehiago. Dana aldapa gora egiten jako. Dana “pikutara” bialtzeko, etsiteko tentazinoa dauka. “Urrundu dakidala edontzi

  • - 17 -

    hau”, egiten dau hasperen. Eta, azkenean, egoerari buelta emon eta “egin bedi zure nahia eta ez nirea” esaten deutso Aita Jaungoikoari. Epaiketa erlijiosoa Zehaztasun guztiak kontuan hartuz epaitzen dabe Jesus. Lege-itxura guztiak gordeten dabez. Lehenengo eta behin, epaiketa erlijiosoa egiten da. Hasteko, Abade Nagusiak –honeexek dira epaileak-, azpijokoan ari ziranen guzurrezko lekukotasunak bilatu eta Jesus akabatu guran. Asmo txarra dago aldez aurretik. Ez dago inongo inpartzialtasunik. Besteak aldez aurretik epaitzen doguzan aldien inguruan hausnartzera garoaz honek. Guzurra inoen lekukoak aurkeztu ebezan, baina ezin eben euren helburua lortu. Jesus isilik egoan. Batzuetan, ez dogu beste urtenbiderik bizitzan. Azkenean, Abade Nagusiak bat-batean itauntzen deutso ia Kristo, Jaungoikoaren Semea dan. Orain bai, funtsezko kontu honen aurrean, baiezko erantzuna emoten dau beren-beregi. Hitz egitea alperrekoa danean, isilik geratzen da eta bere burua defendatzen dau bere nortasuna jokoan dagoanean. Baieztapen hau egiten dauanean, biraolari izatea arpegiratzen deutse eta kondenatu egiten dabe, esanez: “Heriotzarako errudun da”. Guzti honek hitz egiteko edo isiltzeko moduei buruz hausnartzera, besteez egiten doguzan epaiak bereiztera garoaz. Epaiketa politikoa Ondoren, agintari erlijiosoek Pilato erromatar gobernadoreagana daroe Jesus, honexek bakarrik eukalako legez heriotzara kondenatzeko ahalmena. Jesus paretik kentzea lortzearren, agintari erlijiosoek bat egiten dabe politikoakaz. Orain, salaketak beste norabide bat hartzen dau. Pilato harira doa eta, salatu izan daben lez, ia judutarren erregea dan itauntzen deutso Jesusi. Orain arrazoiak ez dira erlijiosoak, politikoak baino. Jesus Jaungoikoaren Semetzat joten dauan salaketaren ostean, salaketa sozio-politikoa dator. Jesus, beste behin be, isilik dago. Pilato deseroso dago, ez daualako Jesusen aurka ezer aurkitzen; beste alde batetik, Jesusek ez dau hitz egiten, herriak garrasi egiten dihardu… Balizko konponbidea: Jesus askatu hiltzaile maltzur baten, Barrabasen truke. Baina ez da ondo ateraten. Orduan Pilatok auzia bertan behera izten dau, eskuak garbituz. Jesus emoten deutse kurutzean josi daien. Geure burua nolabait irudikatuta ikusten ete dogu abade nagusiengan, Pilatogan, herriagan, Barrabasengan? Iraina makalari Jesus soldaduen esku geratzen da: txistua botaten deutse, jipoitu egiten dabe, haren lepotik barre egiten dabe. Egurra egiten dabe lurrean dagoan arbolatik. Arantzazko koroa ezartzen deutse buruan, trapu bat soingaineko erara eta kainabera eskuetan, aginte-makila erara. Judutarren errege izateagaitik edo salatzen ebela entzunda eukien. Txotxongiloa emoten dau hareen eskuetan. Gaur egun be makina bat jente dago ahul, bizitzako milaka inguruabarretan, ahaltsuen irainak jasanez. Azkenak, ahots bakoak, minusbaliatuak, geure nahierara erabilten ete doguz? Kurutzean jostea Azken Afarian aitatutako emondako gorputza eta isuritako odola egia bihurtzen dira, kurutzean gorenera helduz. Jesus, bizitza on eginez emon ebana, zerbitzatua izatera ez ezik zerbitzatzera etorri zana, azkeneraino heltzen da, bere bizia emonez. Ez dago emote handiagorik. Ezin da gehiago egin. Azkeneraino bere misinoan leial irauteagaitik hil eben Jesus. Mundu egoistan, bere burua oso-osorik besteen alde emoten dauana paretik kentzen da, barregarri izten gaitualako. Isekak kurutzean josita dagoanari Agindu izan jakon misino gatxari leialtasunez ez lotzeko aukerea da Jesusek bizitza osoan izan eban tentazino handia. Horixe da, hain zuzen be, gure bizitzako tentazino handia: geure egiteko pertsonal zehatzetik iges egin. Baina Jesusek aurrera egiten dau, bere misinoari leial, bere bizia

  • - 18 -

    emoteraino. Orain, Jesus kurutzean hilzorian dagoan bitartean, jenteak eta agintari erlijiosoek iseka egiten dabe Jesusen kontura: “Beste batzuk askatu, eta bere burua ezin askatu!”. “Jaungoikoaren Semea bada, jatsi daitela kurutzetik”. “Beste batzuk salbatu ditu, salbatu daiala orain bere burua”. Bere ondoan kurutziltzatu ebezan lapurrek be iseka egiten eutsen. Iges egiten ete dogu gure eginkizunetik? Kanpoan izten ete dogu traba egiten deuskuna?

    * * *

    PAZKO EGUNA 2014 – apirila - 20

    Hitz nagusia: BERBIZKUNDEA

    Jarrera: POZTASUNA

    Gora bizia Biztu da

    Biziaren eztanda Behin betiko garaipena

    Zoriontasun betea Bizia heriotzaren gainetik garaile

    Ebanjelioak: Mt 28, 1-10 Kristo berbiztu egin da (Pazko gaua).

    Kurutzean jositakoa berbiztu egin da Jesus kurutzean hil eben; benetan hil zan eta holantxe, hain zuzen be, kurutzean josita. Eta guztia, bere bizimoduagaitik eta bere mezuagaitik. Berbizkundearen ostean, Jesus kurutziltzatua da, baina antzaldatua, aintzaz betetakoa. Goratuta bizi da, Aitaren eskumaldean. Berbera da, baina antzaldatuta dago. Alde batetik, Berbiztuak kurutziltzatuaren zauriak erakusten ditu; bestetik, etxearen erdian agertzen da, ateak itxita dagozala. Bateo egunean bertan, heriotzara hilten gara, bizi barrira berbizteko. Zertan igartzen jaku kristinauoi Bizidun Berbiztuak eskaintzen deuskun bizimodu barri hori? Nahiago neuke gutaz esango balebe: Persona bera da baina estilo barrira berbiztu izan balitz lez bizi da. Munduan bizirik kurutziltzatuta dagozan egundoko jente-andanaren erdian, kristinauoi bizimoduz aldatzea eta mundu egoista hau eraldatzea jagoku. Ez bildurtu. Poztu zaiteze Berbizkundearen mezuak garaipenaren, adorearen, itxaropenaren barri dakarsku. Jesus bizirik dago. Bizia garaile atera da heriotzaren gainetik Jesusengan, Kristogan, Berbiztuagan. Kontua ez da gure historiako gauza negatiboei begiak ixtea, guzti hori Berbiztuaganako fedearen begiez begiratzea baino. Begi sinistedunez begiratuz, balantzea itxaropentsua da, atsegina. Nahiz eta bataila batzuk falta, gerra irabazita dagoala esango geunke eta Jesus Berbiztuagaz itxaropena pozgarria dala. Kristo Berbiztuak gure itxaropenari itxaropen ororen aurka eusten deutso. Iragarpena Jesusen berbizkundearen lekuko guztiak euren esperientzia hori lau haizetara hots egitera bialduak dira. Bizipen sendoak ezin dira ezkutatu, ezta behar be. Gero agertzera emoten dauan zerbait bizi dauana da benetako lekukoa. Lotuta dagozan urrats bi dira: bizipena dago eta, gero, agertzera

  • - 19 -

    emoten da. Berbizkundearen esperientzia bizi daben guztiak bizi izandakoa iragartera ateraten dira. Bizi ete dogu Berbiztuaren esperientzia? Zein da gure iragarpen ebanjelizatzailea?

    * * *

    Jn 20, 1-9 Hilen artetik biztua (Domekea: Pazko eguna) Biziaren eztanda Euria egin dauan guztietan atertu be egin dau. Eguna argitzean, gaua desagertu egiten da. Astearen lehenengo eguna da. Hilobirako sarrerako harria kenduta dago. Garaipena, adorea islatzen daben zeinuak dira. Dana dala, Maria Magdalena hilobian sartzen da; Jesusen gorpua hantxe aurkituko daualakoan dago, baina ez da holakorik gertatzen. “Jauna hilobitik eroan egin dabe, eta ez dakigu non ipini daben”, kexatzen da Maria. Geuk be izaten dogu esperientzia hori, hau da, ez dogu Jauna aurkitzen gure bizitzan. Hustasuna baino ez dogu aurkitzen. Non zagoz, Jauna? Baina maitasuna egon ezkero, hamaika bide aurkitzen dira maiteagaz bat egiteko. Berbiztuaren arrastoak Sartzen da Maria Magdalena hilobian eta ez dau Jesusen gorpua aurkitzen. Egundoko atsekabea! Arineketan doa apostoluetako biri jakinarazotera. Honeek arineketan doaz hilobira eta hustasuna egiaztatzen dabe. Harria kenduta dago, loturak lurrean botata eta hil-oihala biribilduta bazter batean. Hustasuna, erabatekoa da, egundokoa, etsigarria. Jesus hil egin da. Desagertuta dagoan hilotzaren arrastoak dagoz bistan. Zenbat bider bizi izan dogu gau ilunaren, hustasun betearen, ezerez larriaren esperientzia! Jaungoikoa ezkutatu egiten dala eta ezin dogula aurkitu emoten dau. Ez dogu ezelango kontsolamendurik aurkitzen. Dana dala, ezerezaren erdian, seinale adierazgarriak dagoz: harria, kenduta, loturak, hil-oihalak… Berbiztua bilatu eta aurkitu Gure bizitzan, dana ezkortasunez ikusten dogunean, eguzki-distirak, itxaropen-seinaleak azaltzen dira. Goseak asmamena zorrozten dauala esan ohi dogu. Egoera etsigarri harek gogoratzeko balio izan eutsan bigarren postuan heldu zan ikasleari. Orduan ikusi eta sinistu egin eban. Idazteunean Jesusek hilen artetik biztu egin behar ebala esaten zala gogoratu eban. Gaur be, begiak zabaldu eta Berbiztuaren hazi horreek ikusi daikeguz hainbeste lagun pairamentsuren eguneroko bizitzan, Idazteunean, izadian, txarkeriaren aurka burrukatzen diharduen gizakiengan, mundu hobearen alde lan egiten ari dan hainbeste lagunengan… bizitzan, orokorrean. Bizi-osotasuna Azken hitza heriotzarena ez ezik biziarena dala erakusten deusku berbizkundeak. Berbizkundeak gure fedearen inguruan hausnartzera garoaz. Zenbateraino bizi gara Jesusen bizi berbiztu horregaz bat? Berbizkundean sinisteak bizimodu egoistatik zerbitzuzko bizimodura bihurtzeko prest gagozala adierazoten dau. Beste alde batetik, ezin dogu etsi munduan sufritzen ari dan hainbeste kurutziltzaturen aurrean. Ahalegindu egin behar dogu gizalegezko bizitzara berbiztu daitezan. Pentsatu daigun gerretako biktimengan, errefuxiatuengan, jazarritakoengan, gaixoengan, krisialdiaren astindua jasaten dabenengan… Kristo berbiztu bada, berbiztu gaitezan guztiok bizi osora eta lagundu deiegun besteei berbizten.

    * * *

  • - 20 -

    “ZEHAZTASUNEN” BALIOA, EUKARISTIA HOBETO BIZI IZATEKO

    Aldi honek emoten deuskun aukeraz baliatzea proposatzen deutsuegu, kristinau alkarteko Eukaristiaren ospakizunagaz zerikusia daukien alderdi batzuk hobetze aldera. Ondo ezagutzen doguzan «zehaztasunak» dira baina ez da txarra noiz edo noiz gogoratzea.

    ISILUNEAK Isiluneak liturgi ospakizunaren osagai esanguratsuak dira eta zaindu egin behar doguz. Askok eta askok isilune horreen zergaitia eta sena zein dan ez dakiala da arazoa eta, ondorioz, une horreetan zer egin be ez daki… Egia da, baita be, isilune horreek neurrikoak izan behar dabena. Zelan azaldu partaideei –pedagogiaz eta katekesi erara-, ospakizunari ahalik eta etekin gehien atera deioen? Hona hemen argibide batzuk, maminari jagokonez.

    Ospakizuna hasi aurretik –eleizan zein sakristian egon-, giro-isiltasuna egin behar dogu, horrek barruko isiltasuna egiten lagunduko deuskulako.

    Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    Jaungoikoaren eta anai-arreben aurrean gagozala jaubetzeko. bihotza puntu-puntuan ipinteko –nasaitasuna, bakea, maitasuna, Jaungoikoaren

    gosea…- transzendentzian murgildu eta Jaunagazko alkarrizketarako prestatzeko. Espiritu Santuaren indarra eta ekintza eskatu, fedearen begiak zabaldu deiguzan

    eta gure ospakizuna Salbamenaren benetako esperientzia bihurtu daian.

    Parkamena eskatu aurretik… (Hauxe esaten da Meza-liburuan: “Abadeak herriari damurako dei egiten deutso… eta isilune laburra egiten da”).

    Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    gure egoera pertsonala autortzeko –pekatu egin dogu eta parkamena behar dogu-, ondoren, alkartean gure damua adierazo eta parkamena eskatzeko.

    bihotza zabaltzeko, Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena onartzeko eta sentitzeko.

    Garizuma aldi honetan, ona litzateke Damu otoitzerako bigarren formula erabiltea..

    Abadearen sarreraren ostean…

    Erruki, Jauna E/. Pekatu egin dogu-eta. Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona. E/. Eta salba gaizuz.

  • - 21 -

    Otoitz bakotxaren aurretik… (Hau da, bilketa-otoitzaren, oparien gaineko otoitzaren eta jaunartze osteko otoitzaren aurretik. Hauxe esaten da Meza-liburuan: “Abadeak… dino: Egin daigun otoitz… eta guztiek, abadeagaz batera, otoitz egiten dabe unetxo baten, isilik”).

    Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    abadeak, Batzarraren izenean, Jaunari zuzenduko deutsan eskariari gehitu deikeogun hitza, esaldia, nahia… adierazoteko Jaunari.

    bakarka otoitz egiteko, baina alkarte-senaz.

    Berbaldiaren amaieran… Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    Jaungoikoaren Hitzak –berbaldiagaz osatuta- gure eguneroko bizitzan itxaropenez aurrera egiteko esan deuskunaren laburpen pertsonal eta eskerronekoa egiteko: deiak, zalantzak, erronkak, adorea…

    Eukaristia otoitzean…

    Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    Kristoren izenean buru danak, ospatzen diharduan Alkarte osoaren izenean, Aitari zuzentzen deutsazan berbak onartzeko eta geure egiteko (otoitzak adierazoten dituan jarrerak nork bere eginez).

    Garizuma aldi honetan, ona litzateke hirugarren formula abestuta (gorespen lez, ogi eta ardaoaren sagarapenaren ostean) erabiltea:

    Hau da sinismenaren misterioa.

    E/. Zeure kurutze eta biztueraz munduaren Salbatzaile zarana, salba gaizuz, Jesus Jauna!

    Jaunartzearen ostean…

    Honetarako da lagungarri isiltasun hori:

    Eukaristiaren burutze lez Jaunartzean irudikatze dan Kristogazko sakramentu-besarkadak adierazoten dauan guztia baloratu.

    Isiltasunetik, gure eskerrona adierazo Jaunari. Barriro be Misinora bialduak izateko moduan gagozala sentituz, eukaristia-ospakizun

    osoaren laburpen pertsonala egin.

    * * *

  • - 22 -

    KANTU ETA ANTIFONAK

    Ceniza y Cuaresma 1 - Salmo 50

    Mi- se- ri- cor- dia, Se- ñor, he-mos pe- ca- do

    Cuaresma 2 - Salmo 32

    Cuaresma 3 - Salmo 94

    Es- cu- cha- re- mos tu voz, Se- ñor

    Cuaresma 4 - Salmo 22

    Cuaresma 5 - Salmo129

    Domingo Ramos - Salmo 21

    Jueves Santo - Salmo 115

  • - 23 -

    Viernes Santo - Salmo 30

    Vigilia Pascual – Salmo 103

    Vigilia Pascual – Salmo 15

    Vigilia Pascual – Salmo 29

    Te_en-sal- za- ré, Se- ñor, por-que me_has li-

    -bra- do.

    Domingo de Pascua - Salmo 117

  • - 24 -

  • - 25 -

    2.- La mañana celebra tu resurrección y se alegra con claridad de Pascua. Se levanta la tierra como un joven discípulo en tu busca, sabiendo que el sepulcro está vacío.

    3.- En la clara mañana, tu sagrada luz se difunde como una gracia nueva. Que nosotros vivamos como hijos de luz y no pequemos contra la claridad de tu presencia.

  • - 26 -

    Hauts Eguna eta 1. Garizuma - 50. Salmoa

    2. Garizuma - 32. Salmoa

    Ager-tu zu- re e-rru- ki- a. Bedeinka, Jau-na, zu-re_herri- a.

    3. Garizuma - 94. Salmoa

    Ez gogor- tu zu-en bi-ho- tzak, di- no gu- re Jau- nak.

    4. Garizuma - 22. Salmoa

    5. Garizuma - 129. Salmoa

    Eguen Santua - 115. Salmoa

    Bariku Santua - 30. Salmoa

  • - 27 -

    Pazko Gaubela – 103. Salmoa

    R/. Zu-re ar-na- sa bial-du gu-ga- na, ta lur a- za- la ba-rri- tu, Jau-na!

    Pazko Gaubela – 103. Salmoa

    R/. Zu- re ar- na- sa bi- dal gu- ga- na ta lur a- za-

    la ba- rri- tu, Jau- na. Zu- -rri-tu, Jau- na.

    Pazko Gaubela – 15. Salmoa

    R/. Zeu za- ra, Jau- na, ni- re on- da- re- a.

    Pazko Gaubela – Ex 15

    R/. Lur o- so- a, e- gi- o- zu i- rrin- tzi Jain-ko-a- ri.

    Pazko Gaubela – 29. Salmoa

    R/. Es-ke-rrak Jau-na-ri, Ha-ren mai-ta-su- na be- ti-ko-a bai-ta.

    Pazko Eguna - 117. Salmoa

  • - 28 -

  • - 29 -

    ZABAL BIHOTZOK

    ZABALDU EGIZU, JAUNA

    Za- bal- du e-gi- zuz, Jau- na, zeu-re_e-

    -rru-kiz-ko a- te- ak, e- ta as-ka-tu gu- re-

    -gan, pe- ka- tu- a-ren ka- te- ak. Par- ka,

    Jau- na, zu- re se- me- on huts e- gi- te-

    -ak

    ZURE AURPEGI BILA

    R/. Zu-re_aur-pe-gi bi-la ga- bil-tza-gu, Jau-na; Zu zai-tu-gu ar-gi e-

    -ta sal-ba-men, Zu, Jau- na, bi- zi-a-ren ba-bes.

  • - 30 -