Gattaca (Sarrera)

download Gattaca (Sarrera)

of 5

Transcript of Gattaca (Sarrera)

1

Fitxa TeknikoaIzenburu originala: GattacaNazionalitatea: EE.UU , 1997Iraupena: 112 minutuZuzendaria: Andrew M. NiccolGidoia: Andrew M. NiccolEkoizpena: Danny de Vito, Michael Shamberg eta Stacey Sher(Jersey Films, Paramount/Columbia Pictures-entzat )Argazkia: Slawomir IdziakMuntaia: Lisa Zeno ChurginZuzendaritza artistikoa: Jan RoelfsEfektu bereziak: Gary d AmicoMusika: Michael NymanAktoreen zerrenda: Ethan Hawke (Vincent Freeman/Jerome), Uma Thurman (Irene Cassini), Jude Law (Jerome/Eugene Morrow), Gore Vidal (Director Josef), Alan Arkin (Hugo detektibea), Loren Dean (Anton), Tony Shalhoub (German), Elias Koteas (Antonio), Ernest Borgnine (Cesar).ZuzendariaAndrew Niccol (1964) neozelandarrak London-en egin zuen bere prestakuntza. Ingalaterran nahiko ospea lortu zuen gidoigintzan eta publizitate sortzaile bezala. Gero Los Angeles-era lekualdatu zen eta zuzendaritzan estrainekoz aritzeko aukera izan zuen gidoia ere berea zuen Gattaca filmarekin.Geroago Peter Weir zuzendariarekin The Truman Show (1998) filmean gidoilari lana egin zuen (film honetan gaur eguneko gizartean telebistak duen eragina eta boterea aztertzen da).Azken urteetan zuzendari eta gidoigile bezala egin dituen filmeak hauek izan dira: Simone (2002); Lord of War(2005); In Time(2011); The Host(2013).Bere film gehienetan kontatzen dituen historioetan, aurrerakuntza zientifikoa eta teknikoa eta hauek gizakiarengan duten eragina uztartzen ditu.

2

Sinopsia

Umea zelarik, Vincent modu naturalean sortua izan dela jakiten du eta ez diseinu genetiko bitartez bere anaia Anton bezala. Honek, behe-mailako bizitza batera bideratzen du gehiengo batek berea baino karga genetiko hobea duen gizarte batean.Baina Vincent-i ume garaian bere anaia perfektua salbatu zuen egunetik aurrera egoera honi aurre egiteko gogoa pizten zaio eta bera bezalako Jainkoaren semeentzat debekatua dagoen espazio-gidari izateko helburua lortzea du xede.Trafikatzaile baten laguntzaz, Jerome ordezkatuko du, istripu baten ondorioz ezindua dagoen genetikoki hobetutako izakia.Momentu horretatik aurrera Vincent (orain Jerome) Gattaca erakundean sartzen da baina beti erne ibili behar du, etengabe behargin guztien material genetikoa aztertzen duen sistema batek agerian utz ez diezaion. Bertan, goi-mailako izaki bat delakoan Vincent miresten duen emakume bat ezagutzen du. Dena ondo dihoala dirudi hilketa bat gertatu eta Vincenentzat sahiestezin bihurtuko den ikerketa bat gertatzen den egunera arte.

Filmari buruzko bitxikeriak

- GATTACA izenburuak ADNaren lau base nitrogenatuen hasierako hizkiekin du zerikusia G, guanina; A, adenina; T, timina; C, zitosina.Filmaren hasieran eta bukaeran azaltzen diren kredituetan lau hizki hauek kolore urdinez agertzen dira eta beste guztiak txuriz.- ADNaren forma helikoidala (helize bikoitza) filmaren hainbat momentuetan errepikatzen da. Guztietan ikusgarriena Jeromen etxeko eskaileran agertzen dena da.- Pertsonaia nagusien izenei buruz: Eugene grekeraz, ongi jaioaesan nahi du eta eugenesia hitzaren erroa da; Vincent, latinezko jatorria duen hitza da eta konkistatzaile bezala itzuli daiteke, gainera Vincentek duen abizena Freeman (Gizon askea) da.Irene Cassini, omenaldi bikoitza da, bai izenaren aldetik, Irene hitzak bakeaesan nahi du grekeraz eta Cassini abizenak, Giovanni Cassini astronomo frantziarrari aipamen argia egiten dio.- Vincent eta Antonek igeri egiten duten hondartzetan agertzen diren algek, atmosferara egiten diren isurketen ondorioz CO2-a murrizteko gaur egun egiten ari diren proposamenei egiten zaien erreferentzia bat da.- GATTACA erakundeko bozgorailuetatik igortzen diren iragarkiak, esperantoz egiten dira.

3

GATTACAri buruzko hasierako galderak

- Zer iradokitzen dizu film honen izenburuak? Zein izango da ikusiko dugun filmaren gaia?- Zer da ADNa? Zer da gene bat? Zenbat kromosoma ditu gizaki batek?- Azal ezazu eta deskriba ezazu laburki ikerketa genetikoarekin zerikusia duten gaur eguneko hainbat teknika eta prozesu.- Teknologia genetikoaren erabilpenak suposatzen duen hainbat abantailen eta desabantailen zerrenda bat egin ezazu.- Zein da manipulazio genetikoari buruz duzun iritzia? Gai honekin erlazionatutako zerbaitek interes berezia sortzen dizu?

4