Gaur, bihar, etzi

1
GAUR, BIHAR, ETZI... JULEN URDAIBAI / 2015-01-19 Arakatu Esploratu, hori…, kanpoan dagoena Bilatu zer dagoen muino haren atzekaldean, Zer ezkutatzen da zuhaitz haietan? Zerk itxaroten nau ertz haren ostean? Arriskatu ezezagunean, Egunerokotasunetik urrundu, inprobisatu Deserosotasunean sartu, desafia ezazu zeure burua egunero Ez izan beldurrik, Beldurra, zure sorbaldan jartzen den putrearen modukoa da Ez begiratu erlojua, ausartu! Gozatu besteek “eguraldi txarra” esaten dioten horrekin Hotza, beroa, haizea, behelainoa… busti, zikindu! Jauzi, korrika, barre, negar egin… eta noizean behin gelditu Arnasa hartu, hori bakarrik, arnasa hartu… Exijitu, ustiatu zure gorputza, sufritu Baita erlajatu zaitez, jario, atsedena hartu baina mugituz… Besarkatu zuhaitz bat, hartu lore bat, entzun txoriei, Naturak eskeintzen dizuna mirestera gelditu, Zure zentzumenek baimentzen dizutenarekin Bizitzatik egiten dugun bidaia honen iragankortasunarekin, Bihar bertan hilko bazina ere, zuhaitzak hortxe egongo baitira Aitortu ez garela ezer… baina dena izan gaitezkeela Arakatu zure barnean dagoena.

description

 

Transcript of Gaur, bihar, etzi

Page 1: Gaur, bihar, etzi

GAUR, BIHAR, ETZI... JULEN URDAIBAI / 2015-01-19

Arakatu Esploratu, hori…, kanpoan dagoena Bilatu zer dagoen muino haren atzekaldean, Zer ezkutatzen da zuhaitz haietan? Zerk itxaroten nau ertz haren ostean? Arriskatu ezezagunean, Egunerokotasunetik urrundu, inprobisatu Deserosotasunean sartu, desafia ezazu zeure burua egunero Ez izan beldurrik, Beldurra, zure sorbaldan jartzen den putrearen modukoa da Ez begiratu erlojua, ausartu! Gozatu besteek “eguraldi txarra” esaten dioten horrekin Hotza, beroa, haizea, behelainoa… busti, zikindu! Jauzi, korrika, barre, negar egin… eta noizean behin gelditu Arnasa hartu, hori bakarrik, arnasa hartu… Exijitu, ustiatu zure gorputza, sufritu Baita erlajatu zaitez, jario, atsedena hartu baina mugituz… Besarkatu zuhaitz bat, hartu lore bat, entzun txoriei, Naturak eskeintzen dizuna mirestera gelditu, Zure zentzumenek baimentzen dizutenarekin Bizitzatik egiten dugun bidaia honen iragankortasunarekin, Bihar bertan hilko bazina ere, zuhaitzak hortxe egongo baitira Aitortu ez garela ezer… baina dena izan gaitezkeela Arakatu zure barnean dagoena.