Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde

2
Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde Hiru gazte israeldarren bahiketa eta erahilketaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta ehunka palestinar erailketa (haurrak barne), egunez egun hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz. Eskalatze militarrak gora egin du azken egunotan, gaueko bonbardaketekin, mugan tanke eta soldaduen metaketarekin, Gaza okupatzeko mehatxuarekin eta Gazatik Israelera jaurtitako misil eta suziriekin batera. Israelek Gazaren kontra burututako erabateko erasoak, munduko zonalde populatuenetariko baten kontrakoa, proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak urratzen ditu, eta nazioarteko legeak dioen moduan guztiz arbuiatu behar da. Ezer konpontzetik urrun erasook lortuko duten bakarra egoera okertzea eta eskualdeko ezegonkortasuna handitzea izango da, honez gain, gatazkarekin zerikusirik ez duten biktima ugari sortzea. Are gehiago, gertaerek aditzera ematen dute Israelgo estatuak Palestinar herriaren aurkako suntsiketa operazio erraldoi honekin, Israelek jauzi kualitatibo bat egin nahi duela bere neurri gabeko eta zuzenbidearen aurkako espantsio- eta Palestinako lurren okupazio-estrategiaren barruan, NBEren Asanblada Nagusiaren ebazpenen kontra, eta Palestinak batasun nazionaleko gobernua osatzearekin eman duen pausua suntsitzeko asmoz. Eraso hau, NBEren ebazpenen aurkakoa ezezik, giza eskubideak urratu, ehunka herritar zibilen heriotza eta Palestinako herriak bizirauteko behar dituen azpiegituren suntsiketa masiboa eragiten ari da. Munduko gainontzeko herriok ezin dugu eskuak gurutzatuta geratu, Israel bezalako estatu batek, duen ahalmen militar osoarekin, urteetan zokoratuta, blokeatuta eta erasotuta bizi den herri baten kontra burutzen ari den genozidio eta suntsiketaren aurrean. Bestalde, hainbat indar palestinarrek sustatutako batasun nazionaleko gobernua mehatxu gisa ulertu beharrean, Israelek ulertzen duen moduan, aukera eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da, Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako. Nazio Batuek onartutako mugak dituen estatu palestinar bideragarri baten aitortza dakarren elkarrizketa eta negoziazio prozesu inklusibo batek soilik, jar dezake konpontze bidean, sufrimendu izugarria eta eskualdean etengabeko ezegonkortasun eragin dituen gatazka hau. Horregatik guztiagatik, Bakioko Udalbatzak honako adierazpen hau onartzen du: ADIERAZPENA 1.- Bakioko Udalak dei egiten dio Israelgo estatuari, berehala geldi dezan Palestinako herriaren aurka burutzen ari den suntsiketa eta hilketa operazio erraldoia. 2.- Bakioko Udalak bortizkeriaren eskalatzea gelditzeko urgentziazko deia egiten du eta NBEren ebazpenetan oinarrituriko, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidezko gatazkaren konponbidearen beharra berresten du. Baita Giza Eskubideen errespetu osoa kasu guztietan ere.

description

2014ko uztailaren 30eko osoko bilkuran aurkeztutako mozioa, Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde.

Transcript of Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde

Page 1: Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde

Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta

okupazio operazioa gelditzearen alde

Hiru gazte israeldarren bahiketa eta erahilketaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa,

suntsituak izan ez direnean, eta ehunka palestinar erailketa (haurrak barne), egunez egun hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.

Eskalatze militarrak gora egin du azken egunotan, gaueko bonbardaketekin, mugan tanke eta

soldaduen metaketarekin, Gaza okupatzeko mehatxuarekin eta Gazatik Israelera jaurtitako

misil eta suziriekin batera.

Israelek Gazaren kontra burututako erabateko erasoak, munduko zonalde populatuenetariko baten kontrakoa, proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa

printzipioak urratzen ditu, eta nazioarteko legeak dioen moduan guztiz arbuiatu behar da. Ezer konpontzetik urrun erasook lortuko duten bakarra egoera okertzea eta eskualdeko

ezegonkortasuna handitzea izango da, honez gain, gatazkarekin zerikusirik ez duten biktima

ugari sortzea.

Are gehiago, gertaerek aditzera ematen dute Israelgo estatuak Palestinar herriaren aurkako suntsiketa operazio erraldoi honekin, Israelek jauzi kualitatibo bat egin nahi duela bere neurri

gabeko eta zuzenbidearen aurkako espantsio- eta Palestinako lurren okupazio-estrategiaren barruan, NBEren Asanblada Nagusiaren ebazpenen kontra, eta Palestinak batasun nazionaleko

gobernua osatzearekin eman duen pausua suntsitzeko asmoz.

Eraso hau, NBEren ebazpenen aurkakoa ezezik, giza eskubideak urratu, ehunka herritar zibilen

heriotza eta Palestinako herriak bizirauteko behar dituen azpiegituren suntsiketa masiboa

eragiten ari da.

Munduko gainontzeko herriok ezin dugu eskuak gurutzatuta geratu, Israel bezalako estatu

batek, duen ahalmen militar osoarekin, urteetan zokoratuta, blokeatuta eta erasotuta bizi den herri baten kontra burutzen ari den genozidio eta suntsiketaren aurrean.

Bestalde, hainbat indar palestinarrek sustatutako batasun nazionaleko gobernua mehatxu gisa

ulertu beharrean, Israelek ulertzen duen moduan, aukera eta norabide egokian emandako

urrats gisa ulertu behar da, Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.

Nazio Batuek onartutako mugak dituen estatu palestinar bideragarri baten aitortza dakarren elkarrizketa eta negoziazio prozesu inklusibo batek soilik, jar dezake konpontze bidean,

sufrimendu izugarria eta eskualdean etengabeko ezegonkortasun eragin dituen gatazka hau.

Horregatik guztiagatik, Bakioko Udalbatzak honako adierazpen hau onartzen du:

ADIERAZPENA

1.- Bakioko Udalak dei egiten dio Israelgo estatuari, berehala geldi dezan Palestinako herriaren aurka burutzen ari den suntsiketa eta hilketa operazio erraldoia.

2.- Bakioko Udalak bortizkeriaren eskalatzea gelditzeko urgentziazko deia egiten du eta NBEren ebazpenetan oinarrituriko, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidezko gatazkaren

konponbidearen beharra berresten du. Baita Giza Eskubideen errespetu osoa kasu guztietan

ere.

Page 2: Gazaren aurka Israelek burutzen ari duen suntsiketa eta okupazio operazioa gelditzearen alde

3.- Bakioko Udalak Nazioarteko Erkidegoari eta bereziki Nazio Batuei, Arabiar Ligako

Herrialdeei eta Europar Batasunari, berariaz espainiar Estatuari, eskatzen die biztanleria zibila

babesteko behar diren neurri eta lege mekanismoak hartzea eta behar besteko ekimenak

abian jartzea, elkarren kontrako eraso horiek bertan behera uzteko eta Gazaren inbasio militarra geldiarazteko, eta gatazka egoeran bizi diren alderdi bientzako behin betiko su etena

hitzartzerik egon dadin.

4.- Borroka amaitutakoan eta su etena iragarri ostean, palestinar eta israeldarren arteko

elkarrizketak berrabiatzearen aldeko agertzen da, nazioarteko erakundeen babes eta laguntasunarekin eta erregio horretan bake eta egonkortasun eszenatokia eraikitzea helburu,

gatazkaren konponbidea bakean bilatuko dela konbentzituta, eta parte bien arteko negoziaketa zuzenaren bidez, interbentzio militar oro erabat baztertuz .

Adierazpen honen edukiaren jakinaren gainean jarriko da Sopelako herria, bando bidez, baita Israelek estatu espainolean duen enbaxada, Espainiako Gobernua, Palestinako Nazio Agintea

eta komunikabideak ere.

Bakio, 2014ko uztailaren 30an.