GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna,...

8
Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea SAN TOMAS BILBO • AZPEITIA • ARRASATE • DONOSTIA GEHIGARRI KOMERTZIALA

Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna,...

Page 1: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

Azoka handiaeta festa ederra

BERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

SAN TOMASBILBO • AZPEITIA • ARRASATE • DONOSTIA

GEHIGARRI KOMERTZIALA

Page 2: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

Abenduaren

21ean jende

andana ibiliko

da Bilbon, ba-

serr i tarrek

ipiniko dituz-

ten postuen artean, erosketak egi-

ten edo produktuei begira, eta talo

edo ogitarteko gozoak jaten. Giro

ederrean, lagunekin eta ezagune-

kin egoteko aukera izango dute.

Jende ugari baserritar jantzita

aterako da kalera, haur, gazte zein

heldu, baserritarren jai handia

baita San Tomas eguna.

BASERRITARREN JAI HANDIA BILBONBBK fundazioak San Tomas egunerako antolatu duen azokan 276 postu egongo dira guztira, Areatzan eta Plaza Barrian.

Baserritarrek beren produktu

onenak ekarriko dituzte azokara.

Besteak beste: ortuariak, frutak,

gaztak, eztia, kontserbak, ogia,

txakolina eta sagardoa. Kalitate

handiko produktuak dira, arretaz

zaintzen baitute ekoizpen proze-

su osoa, hazitik hasi eta produk-

tua jateko moduan dagoen arte.

Orotara 144 ekoizlek ekarriko

dituzte beren elikagaiak, eta 276

postutan erakutsiko dituzte. Ur-

tero bezala, Areatzan eta Plaza Ba-

rrian ipiniko dituzte saltokiak.

Duela sei urtetik hona BBK fun-

II bSan Tomas BERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Urtero bezala, lagun ugari bilduko da Areatzara. MOINIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

dazioak San Tomas eguna balia-

tzen du baserritarren lana gorai-

patzeko eta haien artean hainbat

sari banatzeko. «Bikaintasunean

oinarritzen dira, eskuz egindako

ekoizpen eredu bat bultzatzen

dute, Bizkaiko azoketan parte

hartzen dute, eta, ondorioz, lehen

sektorea garatzen eta iraunkorra

izan dadin laguntzen dute», BBK

fundazioko arduradunek azpi-

marratu dutenez.

Kategoria hauetan emango di-

tuzte sariak: fruta, loreak, gazta,

ogia, txakolina —beltza, zuria eta

Page 3: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

gorria—, ortuariak, eztia, euskal

pastela, saltoki onena, ekoizle

gazteak eta animaliak.

BILBOKO ARTEARIGORAZARREAzokaren inaugurazio ekitaldia

Areatzan egingo da, 10:00etan.

BBK fundazioak Miguel Zugaza

Bilboko Arte Ederren Museoko

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.bbk.eus

@

ko Guggenheim museoak 20 urte

bete ditu aurten, eta Miguel Zuga-

za Bilbora itzuli berria da, Madril-

go Prado museoan zuzendari la-

netan ibilbide luzea egin ondoren.

Baserriko produktu ugari egongo da azokan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

zuzendaria eta Juan Ignacio Bi-

darte Guggenheim Bilbao museo-

ko zuzendaria omenduko ditu.

«Aurten Bilbon nabarmendu di-

ren bi pertsona direlako, eta haiek

egin duten lanari esker hiria kul-

turaren aldetik garatzen eta eral-

datzen lagundu dutelako».

Azokako ohiko etxola baten

erreplika bat emango diete. Bilbo-

San Tomas b IIIBERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Talogileak oso lanpetuta egongo dira. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Page 4: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

Inguruko baserritarrak

Bilbora urtean behin

etortzen ziren lurren

jabeari errenta ordain-

tzera XIX. mendean.

Betebehar horretara

etortzen zirela aprobetxatuz, be-

ren produktuak hiriko biztanleei

saltzen zizkieten, lagunekin ere

elkartzen ziren, eta ongi pasatzen

zuten.

Garaiak aldatu egin dira, eta

TRADIZIOA ETAKULTURA BILBOKOKONPARTSEKINBilboko konpartsek San Nikolas elizaren parean zabalduko dute txosnaSan Tomas egunean, eta hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.

San Tomas eguna Gabonetako

oporren eta urte aldaketaren

abiapuntua da gaur egun. Egun

horretan antolatzen den azoka

Bilboko azokarik garrantzitsuena

da bertako produktuez gozatze-

ko.

Bilboko konpartsek urtero par-

te hartzen dute San Tomas egune-

an. Hainbat ekitaldi antolatzen

dituzte, euskal kultura eta ohitu-

rak sustatzen dituzte, eta alaita-

IV b San Tomas BERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Bilboko konpartsek indaba eta pintxo gozoak banatuko dituzte. MOINIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

suna eta jai giroa zabaltzen dute.

«Betiere, aldarrikatzen ditugun

balioak hauek dira: herritarren

parte hartzea, pertsona guztiak

giroan sartzea eta dibertsioa

modu osasungarrian eta berdin-

tzailean egitea; hau da, mendee-

tako tradizioari ukitu modernoa

gehitzen diogu», Bilboko Kon-

partsek azpimarratu dutenez.

Bilboko konpartsetan jatorri

eta sentsibilitate sozial zein politi-

Page 5: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

ko ugariko jendea eta taldeak el-

kartzen dira. Beren helburua da

Bilboko jaiak herritarrek herrita-

rrentzat eginak izatea, elitismorik

gabe. Jai guztietan egin ohi duten

bezala, pertsonen arteko begiru-

nea aldarrikatzen dute, genero

eta arraza indarkeriarik izan

gabe: «Erasorik ez! Sexismo,

LGTBIfobia eta arrazakeriarik ga-

beko jaiak bultzatuz».

JAKI GOZOAK, MUSIKA ETA BERTSOAKUrtero bezala, San Nikolas eliza-

ren parean zabalduko dute txos-

na, 11:00etan. Txosnatik hurbil,

gune gastronomikoan, txerriki

pintxoak eta indabak —aukera

beganoarekin— banatuko dituzte.

Halaber, salgai jarriko dituzte

Bilboko konpartsen egutegia eta

txerri eta ortuko produktuen zoz-

ketako txartelak. Biak batera,

egutegia eta zozketako txartel bat,

bi euroren truke eskuratu ahal

izango dira. Zozketa 18:30ean

egingo da. Zozketako txartelekin,

egutegiekin eta pintxo eta indaba

salmentarekin lortzen duten di-

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.bilbokokonpartsak.eus

@

San Tomas bVBERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Bertso saioa amaitu ondoren

hainbat gaiterok joko dute. Arra-

tsaldean, Gora Herria taldeak

erromeria egingo du, eta Bilbo

Kantari taldea 20:00etan aterako

da kalejiran, Kalderapeko taber-

natik.

Bilbo Kantari taldeak Zazpikaleak alaituko ditu bere kantuekin. Irudian, Aste Nagusian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

rua inguruko nekazaritza proiek-

tu bati ematen diote. «Bizkaiko

landei eta baratzeei laguntza

ematen diegu».

Giro ederra izango da nagusi

Bilboko konpartsen gunean.

Eguerdian, Ander, Bittor eta Al-

kazar txalaparta jotzen ariko dira,

eta, ondoren, Maialen Akizu, Ga-

razi Navarro eta Oihana Bartra

bertsolariek kantatuko dute Iker

Uribarrenek jarriko dizkien gaien

gainean.

Page 6: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

San Tomas eguna

ederki igarotzeko

ikuskizun eta jar-

duera ugari anto-

latu ditu Azpeiti-

ko Udalak: udaz-

keneko azoka berezia, herri

kirolen jaialdi handia, dantza txa-

pelketa eta beste hainbat ekitaldi.

Urtero bezala, txorizoa eta taloa

egun osoan jateko aukera egongo

da plazan jarriko diren postuetan,

eta kalean musika doinu alaiak

entzun ahal izango dira.

Azpeitiko Udaleko arduradu-

nek herritarrei eskatu diete base-

rritar jantzita parte har dezatela

San Tomas egunean: «Saia gaite-

zen herritar guztiok baserritar

janzten San Tomas egun hone-

ONGI PASATUAZPEITIAN ETAARRASATEN Ekitaldi ugari egongo dira Azpeitian San Tomas egunean, abenduaren 21ean, etaArrasaten santamasetan, biharamunean.

tan». Halaber, dei egiten diete

eraso sexistarik bada jarrera akti-

boa har dezaten. Eraso sexistaren

bat egonez gero, bi telefono zen-

baki hauek eman dituzte: 112 eta

943-15 13 13.

KALEJIRA ALAIAKGoizean, musika kalejira alaiak

egingo dira kalean. Izarraitz txis-

tulariek diana egingo dute

10:00etatik aurrera, eta, ondoren,

Udal Musika Banda eta Bentaza-

harreko Mutiko Alaiak ibiliko

dira kalez kale. Juan de Antzieta

musika eskolako soinu jotzaileak

ere bai, Itsasiko ttuntturroekin.

Ordu berean, Patxi Azkagorta

Pilota Memoriala egingo da fron-

toi txikian, benjaminaurreko,

benjamin, hasiberri eta haur ka-

tegorietan, eta eguerdian 35. An-

tzerki Topaketako sari banaketa

egingo da, udal areto nagusian.

Aurten, Eromen Produkzioak tal-

dea izan da irabazlea, Hysteria

izenburuko antzezlanarekin.

AIZKOLARIAK ETAHARRI JASOTZAILEAKAzpeitiko udazkeneko azoka be-

rezia eta herri kirolen jaialdi han-

dia ere eguerdian hasiko dira. Ohi

denez, baserriko produktu ede-

rrak ikusi eta erosi ahal izango

dira goiz osoan Azoka plazan: ba-

razkiak, fruta, loreak, ukenduak,

gazta eta beste hainbat.

Herri kirolen jaialdia, berriz,

Plaza Nagusian egingo da. Mikel

Larrañaga eta Iker Vicente aizko-

lariak ariko dira, eta Karmele Gi-

sasola Zelai, Goenatxo III.a eta Ai-

mar Irigoien harri jasotzaileak.

Zenbait proba egingo dituzte, en-

borrak mozten, eta zilindro, lau-

kizuzen, kubo eta bola formako

harriak eta ingude bat altxatzen.

Juanjo Sagastibeltza izango da

aurkezlea.

Plaza Nagusiko kioskoan,

Oihana Iguaran, Agin Laburu eta

Beñat Lizaso bertsolariek kanta-

Azpeitian, txorizoa eta taloa egun osoan jan ahal izango da plazan egongo diren postuetan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

VI bSan Tomas BERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Page 7: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

tuko dute, eta Sebastian Lizaso

izango da gai jartzailea.

Saioa bukatu ondoren, 13:00ak

aldera, DJ Referee musika alaia

jartzen hasiko da Plaza Nagusiko

kioskoan bertan, eta erraldoiak,

buruhandiak eta Ziekoko Gaite-

roak elkartea kalejiran aterako

dira.

Arratsaldean, dantzazaleek ur-

teroko ekitaldia izango dute Sana-

gustin kulturgunean, 18:00etan,

Gazteen XVII. Dantza Sueltoko

Azpeitiko Txapelketa ikusteko,

eta, ordu erdi geroago, Eonian

elektrotxaranga taldeak herriko

kaleak alaituko ditu musika doi-

nu dantzagarriekin.

Beraz, egun ederra izango da

abenduaren 21a Azpeitian, gazte-

entzat eta helduentzat.

SANTAMASAKARRASATENArrasaten, abenduaren 21ean ere

hainbat ekitaldi antolatuko ditu

Santamas Komisiñuak, Arrasate-

ko Udalarekin eta herriko zenbait

kultur talderekin elkarlanean,

baina santamasetako egun nagu-

sia abenduaren 22a izango da.

«Armairuak astindu, jan, edan

eta konpainiarekin gozatu, eta

falta direnak gogoan hartuta

herriko kaleak eta kaleaz gozatu!

Ondo pasatu santamasetan!»,

azpimarratu dute antolatzaileek.

Etxafuegoak 09:00etan botako

dituzte, jaia hasi dela iragartzeko,

eta, segidan, Udalaxpe txistulari

taldeak diana joko du herriko

kaleetan.

Goizean hainbat feria egongo

dira zabalik: ganadu eta hegazti

feria Laubide plazan; fruten,

barazkien eta herriko saltokien

erakusketa eta lehiaketa Seber

Altube plazan; eta artisau langin-

tzen jarduerak bertatik bertara

ikusi ahal izango dira Jokin Zaite-

gi plazan eta Biteri etorbidean.

Halaber, Herriko Plazan, taloak

eta Aramaioko sagardogileak

egongo dira.

Portaloian, Iosu Amantzio txe-

rriaren aurkezpena egingo da

10:00etan. 300 kilogramo ingu-

ruko pisua du, eta zozkatu egon-

go da. Herritarrek 500 euroko

saria irabazteko aukera ere izan-

go dute, beste zozketako txarte-

lak erosi eta zortea izanez gero.

Musikaz eta dantzan gozatzeko

aukera ere egongo da Arrasaten.

Goizean, herriko kaleetan zehar,

talde hauek ariko baitira: Arros-

taitz eta Lore Gazteak dantza tal-

deak, Arrasateko trikitilariak,

Udalaxpe txistulari taldea, Arra-

sateko gaiteroak, albokariak eta

txalapartariak, Iturengo joaldu-

nak eta Incansables txaranga.

Halaber, Herriko Plazan, Lore

Gazteak eta Arrostaitz dantza tal-

dearen saioak izango dira. Ondo-

ren, toki berean, Arrasateko tri-

kitilariek, txalapartariek eta

albokariek joko dute, eta txerri

dantza herrikoia egingo da.

Zaldibarren, berriz, herri kirol

probak egiten ariko dira Manu

Kañamares, Julen Kañamares,

Maika Aristegi, Irati Astondoa,

Mieltxo Mindegia eta Josetxo

Urrutia.

Herri bazkaria Azoka plazan

egingo da, eta Uarkape udal pilo-

talekuan eskuz binakako txapel-

ketako partida bat jokatuko da,

Bengoetxea VI.a-Larunbe eta

Irribarria-Merino bikoteen arte-

an.

Azkenik, egun osoan eta urta-

rrilaren 7ra arte, Belenen erakus-

taldia egingo da San Frantzisko

elizan.

Aimar Irigoien harri-jasotzailea ariko da Azpeitian abenduaren 21ean, herri kirolen jaialdian. G.GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hauek:www.azpeitia.euswww.santamasak.eus

@

Arrasaten, abenduaren 22an, fruten, barazkien eta herriko saltokien

erakusketa eta lehiaketa egingo dira Seber Altube plazan. LEIRE LARDIZABAL

San Tomas bVIIBERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Page 8: GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna, 2017ko abenduaren 21a Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean.

Donostia osoa

azoka erral-

doi bat izan-

go da San To-

mas egunean,

orotara 201

postu ipiniko baitituzte hiriko ka-

leetan eta plazetan. Konstituzio

plazan, Gipuzkoa plazan, Buleba-

rrean, Okendo plazan, Sarriegi

plazan eta San Juan kalean txisto-

rra, taloak eta produktu ugari sal-

tzeko postuak egongo dira;

Okendo plazan bertan, abere era-

kusketa; eta Elkano kalean eta

Txurruka kalean, eskulangileek

beren salmahaiak ipiniko dituzte.

Baina erdigunean eta Parte Za-

harrean ez ezik, Antiguan, Grosen

eta Amara Zaharrean ere zenbait

ekitaldi antolatuko dira —Morlan-

sen, Ibaetan eta Intxaurrondon

abenduaren 15ean eta 17an egin

dute San Tomas eguneko feria—.

GIRO PAREGABEADONOSTIA OSOANBaserritarren eta eskulangileen postuak hiri osoan egongo dira, eta txistorra nonahi dastatu ahal izango da San Tomas egunean.‘Ursula’ txerria izango da feriako protagonista.

VIII b San Tomas BERRIA

Osteguna, 2017ko abenduaren 21a

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.donostiakultura.eus

@

Lagun ugari bilduko da Donostiako Konstituzio plazara, txistorra jatera eta

salmahaiak ikustera. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Azokaren inguruan, zenbait

lehiaketa antolatu dira: ohiko Lur

Gaien Lehiaketa eta Euskal Herri-

ko Txistorra Lehiaketak ez ezik,

Donostiako Baserritar Jantzien

Lehiaketa, aurten lehen aldiz.

Gero, Axular taldearen eskutik,

Gipuzkoa plazan egingo da Base-

rritar Jantzien Lehiaketa. «San

Tomas egunean baserritar jantzia

harrotasunez erabiltzeko ohitura

bultzatzea eta zabaltzea» da

lehiaketaren helburua, antola-

tzaileek esan dutenez.

Bestalde, haurrentzat eta haien

familientzat, tailerrak, jokoak eta

beste hainbat jarduera egingo dira

Zuloaga plazan.

Herri kirolen zaleentzat, hain-

bat norgehiagoka antolatu dira

Trinitate plazan. Alde batetik, 2.

Emakumezko Pilota Txapelketa,

Nagore Aramendi-Iratxe Ibarra

eta Alaitz Badiola-Miriam Arrilla-

ga bikoteekin; bestetik, esku-pi-

lota partida misto bat bertsolarien

laguntzarekin —Mikel Olazabal,

Patri Espinar eta Iratxe Ibarra,

Inaki Esnal, Maite Ruiz de Larra-

mendi eta Andoni Egañaren aur-

ka—; eta, azkenik, Emakumezko-

en Urrezko II. Kopa, Maika Arizte-

gi, Irati Astondoa, Alatzne Etxa-

burua, Irune Izkue eta Nerea So-

rondo aizkolariekin.

Dena den, San Tomas eguneko

feriako protagonista nagusia Ur-

sula txerria izango da. Leitzako

Arro baserritik iritsiko da, han

bertan hazia baita. San Tomas

egunean 370 kilo inguru izango

ditu, eta, urtero bezala, Konstitu-

zio plazan ikusi ahal izango da,

10:00etatik 20:00ak arte.

Egun osoan, bertsolariak, triki-

tilariak eta musika doinu alaiak

egongo dira Donostiako plazetan

eta kaleetan, eta giroa paregabea

izango da.

FESTA IRAUNKORRAKAzken urteetan bezala, edalontzi

berrerabilgarriak egongo dira

txistorra saltzeko postuetan.

«Edalontzi hauek erabiliz, kaleko

hondakinak murriztea eta gure

jaietako ingurumen kalitatea ho-

betzeko beharraz gehiago jabe-

tzea lortu dugu», Donostia Kultu-

ra Festak saileko arduradunek az-

pimarratu dutenez.

Ingurumena zaintzeko beste

hainbat neurri ere martxan jarri-

ko dira. Alde batetik, hondakin

organikoak, beira eta plastikozko

ontziak, tetrabrikak, kartoia eta

papera biltzeko edukiontzi gehia-

go ipiniko dituzte, eta txistor pos-

tu guztien artean eta prestatutako

beste hainbat elikagairekin erabi-

litako olioaren banakako bilketa

egingo dute.

Halaber, komun publiko eta ki-

miko ugari ipiniko dituzte hirian

zehar.