Gehlgarri honatan - Euskaltzaindia · haurrak se urterekii n hasten dira hamase piezei n mugimendua...
Transcript of Gehlgarri honatan - Euskaltzaindia · haurrak se urterekii n hasten dira hamase piezei n mugimendua...
• ostirala • 2000ko martxoaren 31
Egunkaria
Gehlgarri honatan
Zugarramurdi • Asteburuan Eskual Titiriteroen 111. Topaketa eginen dute, IVIikel eta Estefaren omenez Jose Luis Mendoza • «Euskaldunen Arartekoa sortu nahi dugu»
Egunotan Nazioarteko Xake Txapelketa egiten ari dira Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan. Bertako haurrak sei urterekin hasten dira hamasei piezen mugimenduak ikasten. Bisitan etorri zaien Anatoli
Karpov ez dute ezagutzen. Berdin dio. Xakea jolas modura hartzen dute, xakea hartzeko beste modurik ez baitago. Eta, gainera, euren heziketan laguntzen diela diote helduek. Baina beraiei bost, 64
laukitxoetan gustura mugitzen baitira. _
Erronkari • Elurra eta haur eskiatzaileak urtu dira
Amaitu da 2000. urteko ipar eskiko eskolako karipaina
11-14 urte bitarteko 4.500 bat haurrek parte hartu dute ipar eskiko XVI. kanpainan. Urtarril eta martxoa bitartean egiten den Aste Zuria izeneko ekimena Izabako eta Otsagiko udalek sortu
zuten duela hamasei urte. Eta orain Erronkari zein Zaraitzuko ibarretan negua iristen den naturaltasunez umeak hartzen dituzte.
E G U K O E L U R R E N U R -
tzearekin ba tera hau-rren barre algarak Ezka ibai-t ikbehera joan dira. Dagoene-ko 2000. u r teko ipar eskiko denboraldia amaitu da. Urta-r r i l a r en 9t ik , 3 0 0 b a t h a u r i zan d i r a a s t e oro , g u z t i r a 4.500 bat. Nafarroako bailara guztietakoak, ikastetxe publi-ko zein pribatuetakoak, eus-k a l d u n a k e t a e r d a l d u n a k , Erriberakoak eta Sakanalde-koak, astebetez elkarrekin bi-zitzen. Horixe baita Aste Zuri honen xedeetariko bat: "Nafa-rroako herri txiki ba tean na-tura errespetatuz bizikidetza sustatzea». He lburua nagu-sia, ordea, ibar hauen berpiz-t e a d a . Izan e re , a u r t e n g o kanpainak 110 milioi pezeta-ko irabaziak utzi ditu. Lan tal-de handi batean artean bana-tzeko, dena den: egonaldien jabeak, monitoreak, garraio-ak e ta b e s t e l a k o a k . Ba ina , h o r r e t a z gain, d i ru s a r r e r a pol i tak elarr i dizkie ekinal -diak herr i tar re i : okindegiei, harategiei, litxarreria dendei eta bestelako zerbitzuei.
Aste Z u r i a k d i r u a eka r r i du, eta herri horietako gazteei b e r t a n l a n eg i teko a u k e r a eman die. Alde batetik, moni-t o r e l a n e t a n h o g e i t a b o s t l agun ar i tzen di ra a s t e oro,
11-14 urte bitarteko 4.500 bat haurrek hartu dute parte amaitu berri den Ipar Eskiko XVI. kanpainan. • EGUNKARIA
N a f a r r o a k o u m e g u z t i e i eskiatzen irakasten edota jar-duera osagarrietako monito-re. Beste aldetik, egonlekue-t a n z e r b i t z u a k e s k a i n t z e n dituztenak daude.
L a n d a e t x e e t a n , b e r r i z , emakumezko edadetuek dute a r d u r a n a g u s i a . Haiei ere , laguntza ekonomikoa emate-
az gain, negu gorriari a u r r e eg i t eko b e s t e m o d u b a t dakarkie lanean aritzeak.
Eguzkia eta elurra Amaitu berria den kanpaina-ren balorazioak egiteko ordua he ldu delar ik , E r r o n k a r i k o ibarreko egonaldien ordezka-ri J e s u s Mari Barazek aurten-
goaren a r rakas ta bi faktorek e r a g i n d u t e l a a z p i m a r r a t u d u : e l u r r a k e t a e g u z k i a k . «Oso eguraldi ap roposa izan d u g u a u r t e n e t a , g a i n e r a , Nafarroako Gobernuko Ingu-rugiro Sai lak Larrako n a t u r erreserban eskiatzeko baime-na eman du. Horrek urtarrila eta mar txoa bi tar teko elurra
ziur tatu du eta astero eskia-tzeko auke ra izan dute h a u -rrek. Eguraldi txarrak soilik oztopatu du zertxobait, baina inolaz ere ez elur faltak. Oso negu eguzki t sua izan dugu-nez , h i r u z p a l a u e g u n e t a n bakar r ik geratu gara eskia-tzera joan gabe».
Horrelakoetarako badituzte jarduera osagarriak antolatu-rik, hala nola, mendi irteerak, jokoak, bisi taldiak eta abar . A s t e b e t e k o a b e n t u r a d a , beraz, ikasle hauek herri txi-k i e t a n bizi d u t e n a . Goizez, e s k i a t z e n , e t a a r r a t s a l d e z , jarduera osagarrietan. Hauen artean ar rakas ta tsuena oste-gunero i lunabar rean Erron-kar iko f ron to ian an to la tzen den d a n t z a l d i a da . B e r t a n Er ronkar iko he r r i e tan dau-den ikasle guztiak monitoree-k in e l k a r t u e ta izugar r izko p a r r a n d a r e k i n e sa t en diote agur astebeteko egonaldiari.
Hau adierazi du J e s u s Mari B a r a z e k h o r r e n h a r i r a : «Azken batean, familia baten m o d u k o t a l d e a b i l a k a t z e n gara. Astebete ematen dugu e lka r rek in biz i tzen, e ta oso giro o n e a n egoten ga renez . konfiantza sortzen da. Harre-man onak egiten ditugu. Maiz amodio is tor ioak sor tu dira gaztetxoen ar tean. Noski 11-14 urte bitartekoek bizi ditza-keten mai tasun horiek... bai-na badira monitoreekin mai-t e m i n d u d i r e n n e s k a gaztetxoak; ba i ta i rakasleak ere...».
Due la h a m a s e i u r t e h a s i zen k a n p a i n a h o n e t a n , E r r o n k a r i ze in Z a r a i t z u k o l a n d a e t x e a k , Aso laze e t a Osate k a n p i n a k eta Oxanea aterpea ikasle hauen ikasgela b i l a k a t z e n d i ra . J o s t a l d i a , berriz, Belaguan izaten dute. Kanpaina buka tu ta , hur ren-go u r t e k o e l u r r a k h e l t z e n diren b i t a r t e a n a t sedena ld i ederra har tuko dute Erronka-ri i b a r r e k o k a r r i k e k , b a i t a monitore, ostalari eta irakas-leek ere.
— f r l d o i a M a r c e l l a n
muga enea
M I K E L R E P A R A Z Goizero ezkutatzen zen sukaldeko mahai azpian, eskolara abiatzeko ordua iristen zenero. Goizero. Amak besotik heldu ohi
zuen, eta ezkaratzean barrena, arrastaka, kaleraino eramaten zuen, eta autoan sartu, preso arriskutsu bat balitz bezala, besoak bizkarrean gurutzaturik. Eta berak negar egiten zuen, zotinka, mukia sudur-pean behera, sofrikario batean. Kotxea eskola ata-rian gelditu eta amak, periodiko banatzaileen mo-duan, semea espaloi gainera jaurtitzen zuen arte.
Orduan, birikak airez bete eta motxilari fierki eu-tsirik, korridorean barrena azaltzen zen marraskilo harroxka, malko gatziak mihiaz xurgatuz, ikasgela-ko atarian gelditu arte. «Aurrera», pentsatzen zuen bere baitan, eta klaseko atea bultzatzen zuen. Pro-
Negartia fesore serioaren trazak hartzen zituen momentu ho-rretan. Eguneko ikasgaia arbel gainean azaldu bitar-tean, ordea, barregarri ikusten zuen bere burua.
Gurasoekin bizitzeko zaharregia zela pentsatzen zuen; are, berrogei urterekin lanera amaren kotxean etortzeko ohitura hura alde batera utzi beharko luke-ela egunen batean. Irakasle irrigarria zela burura-tzen zitzaion. Ordea, serio begitzen zituen ikasleak, eta ezin zen ukatu eskola hartako irakaslerik erres-petatuena zenik. Beldurgarriena. Alta, eskolako ira-kaslerik barregarriena zela zetorkion gogora, eta kontrola galtzear izaten zen batzuetan, zotinaren mugan. Halakoetan, isilikegoteko agintzen zien ikasleei, eta korridorera ateratzen zen. Korridoreko bakardadean, masailetik beherasentitzen zuen le-
henbiziko malkoa. Baina zenbait kasutan malko hu-ra zotin bilakatzen zen, eta zotina, marraska, lantu gordin. Orduan korridorean barrena lasterka joaten zen, mundutik urruti, eta komunean ezkutatzen zen.
Gizon negargarria zela iduritzen zitzaion, eta ho-rregatik egiten zuela negar lantokiko komunean, etxean, amaren kotxe barruan, taberna jendetsu ba-ten abarrotsean eta maindireen azpian. Lasaitua hartzen baitzuen negar egitearekin batera. Terapia bezala erabiltzen zuela esaten zion bere buruari. "Barregarri bai akaso, baina ez negarti". Ordea, ma-saileko malkoak musuzapiaz lehortu bitartean kla-sera itzultzeko tenorea zela erabaki zuenean egin zuen kontu: benetako negartiak ez baitu inoiz jen-daurrean negar egiten.
Egunkaria' ostirala, 2000ko martxoaren 1 7a
Vafarkarla
Zuq3 rr m u rcl i • Eskual Titiriteroen 111. Topaketa
Kukubiltxo eta Behi Bis taldeek aritzezlari berriak estreiriatuko dituzte
Mikel eta Estefa
zugarramurdiarrek
ekarri zuten herrira
txotxongiloen kultura.
Kisulabe Elkarteko bi
kide horiek duela lau eta
bi urte zendu ziren,
hurrenez hurren, baina
herrian euren ondarea
gelditu zen. Hori dela
eta, herritarrek bi urtean
behin Eskual Titiriteroen
Topaketa antolatzen
dute haien omenez. 'Eskual Titiriteroen II. Topaketa'-ko argazkia, 1998. urtean.
• J O X E L A C A L L E
MIKEL ETA ESTEFA BIKO-
teak arte ederrak ikasi ondoren, Frantzian hainbat urte igaro zituzten, txotxon-gilo eskolarik garrantzitsue-n e t a n . Kil imiliklik t a l d e a o sa tu , e ta E u s k a l Herriko txotxongilo antzoki egonkor b a k a j r a a n t o l a t u z u t e n , Zugarramurdin. Bertan hain ezaguna egin zen Sorginak antzezlanak izan zuen arra-k a s t a r i k h a n d i e n a . Baina , zoritxarrez, Mikel eta Estefa j o a n z i tza izkigun. Bikotea gogora tu n a h i r i k , h e r r i a n euskal titiriteroen topaketak egiten hasi ziren.
H i r u g a r r e n t o p a k e t a da au r t engoa . Euska l Herr ian b e s t e t o p a k e t a r i k b a d a g o , baina hau da euskal taldeak bakarrik biltzen dituen baka-rra. Kisulabe Elkarteak anto-latzen du topaketa , inolako diru- laguntzar ik gabe. Hori dela eta, talde guztiak ezer ko-bra tu gabe etortzen dira Zu-garramurdi ra . Helena Ju r io Kisulabe Elkar teko k ideak esan digunez, «denak p res t egoten dira urtero etortzeko, guk lo egiteko lekua eta jate-koabakarrik ematen diegu, ez ba i taukagu dirurik emanal-diak ordaintzeko. Eskertze-koa da taldeek duten boron-datea».
Egitarau zabala Larunbatean, 16:30etan, ha-siko dira antzez lanak, Behi Bis t a l d e a k e s t r e i n a t u k o duen Petral Petral h a u r r e n -tzako lanarekin. 17:30etan, p l azan , Cor rado Masacc ik Marionetas en Movimiento aurkeztuko du. E1 Tenderete taldeak Menudencias lana es-kainiko du, plazan horrek ere, arratsaldeko seietan. Zazpie-tan, herriko eskolan, Erreka-mari itzalen antzerkia eskai-niko du Pagopie taldeak. On-dotik, zortzietan, Taun Taun ta ldea Akelarrean ariko da, Txio Txioka haurrentzako an-t zez l ana rek in . Buka tzeko , 22:00etan, Goloka taldeare-
kin kale antzerkia izanen da. Antola-tzaileek. ha laber . larunbat gauerako kontzertua presta-tu d u t e p i lo ta le -k u a n . Ozel, J o x e Ripiau eta Eztanda taldeak entzuteko parada izanen da, mila pezeta ordain-duta (40 libera). Igande goizean , T a u p a d a t a l d e a k h a u r r e n t z a k o Ar-gitxo iratxoaren abenturak ema-n a l d i a a u r k e z t u -ko du e s k o l a n , 1 l :30etan. Hama-b ie tan , aparka le -kuan, Kukubiltxo-
ren txanda iritsiko da, Txirri-kiz a n t z e z l a n b e r r i a r e k i n . 13:00etan, kale antzerkia iza-nen da Kukumarekin. Ondo-tik aperitifa izanen da, trikiti-larien soinuarekin. 14:30etan bazkaria izanen da herriko pi-lotalekuan, 2.500 pezeta or-dainduta (100 libera). Antzez-lanekin bukatzeko, arratsal-deko bostetan, pilotalekuan, Bihar taldeak Kli Kla birtzikla lana eskainiko du. Eta topa-keta besta giroarekin amaitze-ko, J o s e b a T a p i a k Quebec. Hamalau kantu independen-tziarako k a n t a l d i a e m a n e n du, Akelarrean.
—^ Rakel Goñi
herri afctizfcartak Miren Iriarte
Mairu Antzerki Tailerraren Trizikloa Lesakako Mairu Antzerki Tailerraren berri ematen du Ttipi-ttapa aldizka-riak bere azken zenbakian, talde horretako kideei Aitor Arozena kaze-tariak egindako elkarrizketaren bitar-tez. Taldekideek Fernando Arrabalen Trizikloa obra prestatu dute, eta Lesakan estreinatu dute berriki. Elkarrizketa horretan, ondokoa azal-tzen dute Mairu tailerreko lagunek: «Ideia Bortzirietako Euskara Mako-munidadearena izan zen, Lesakan gazteak mugiarazteko. Hiru hilabetez tailerra egitea zen asmoa. Hasieran hogei bat gazte biltzen ginen. Gero,
jendea uzten joan zen, baina gelditu ginenoi labur egin zitzaizkigun hiru hilabete horiek. Beraz, tailerra luza-tzea proposatu eta onartu ziguten. Haseran gorputz espresioa eta horre-lakoak egiten genituen baina antzez-pen bat ere egiten ahal genuela pen-tsatu genuen».
«Hasieran geronek hartu genuen euskaratze lana, baina nahi bezain ongi ez zegoela ikusi genuen. Gero, euskaltegiko Beñardo Goietxek egin du antzeztuko dugun euskarazko bertsioa. Efektuak, soinuak eta musi-ka sartzen joan gara entsaioetan.
Obra, batzuei tristea iruditzen zaie baina gure ustez umoretsua da. Umore beltza edo absurdoa du, baina neurri berean, kritika soziala ere badu. Hasieran ez genuen drama bat edo zerbait serioegia egin nahi eta horregatik komedia aukeratu genuen».
«Uste dugu batez ere ongi pasatzera joaten garela tailerrera, bertzeetaz eta geure buruaz irri egitea osasungarria dela. Zerbait berria probatzea interes-garria da eta lotsa kentzeko ere hagitz baliagarria da. Lagunarte poli-ta egiten da azkenean».
Xabier Larraburu
San Joxe Zuhaitza Errealitate anitz eta puntuala-
ren adierazle garbia San Joxe
Zuhaitza dugu. Eta zientzia eta
mistikaren ordezkari zehatz
honen atzetik gabiltzanok San
Joxe Zuhaitzaren Maixuen
logia-n biltzen gara. Zuhaitz
honen pean ezziren leinuko
aiton-amonak biltzen, arbola ez
da santua, eta ez zuten abioi
naziek bonbardatu. Ez du inon-
go istoriarik. Duen berexitasun
bakarra hostoak San Joxe egu-
nerako, aldameneko eta mota
bereko zuhaitzak baino lehena-
go, ateratzen dituela da. Tako-
neran dago (noski). Zehazki «El
Bosquecillo» deitzen zaion Hiru
Erregeen Hotelaren atzealdeko
Takonerako alde horretan.
Hemen aipatu nahi dut orain
dela gutxi jakin genuela lursail
hori Amona baten herentziaz
jaso zuela Iruñeko Udalak
aspaldian. Amonak, hil aurretik,
jarri zuen baldintza bakarra par-
ke bezala erabiltzearena izan
zen. Udalak bere aldetik Hotel
haundi-maundia eraikitzeko
baimena eman zuen (olel). Hala
entzun dugu. Maixuok ez daki-
gu zenbateraino den zehatza.
Geroztik Hoteleko logeletan
gauza arraroak gertatzen direla
ere entzun dugu, eta sotoetara
jaisterakoan bertako langileek
binaka joateko ohitura dutela
betidanik, badaezpada ere.
Enfin, harira. San Joxe Zuhai-
tza. Gezurra ematen badu ere,
bere ñabardura arraroa azaldu
nahian hipotesi bat baino
gehiago bota izan dira. Batzuek
esaten dute sub-mikro-klima
baten eraginaren pean dagoela.
Beste batzuek uste dute putzu
beltz baten gainean paratuta
dagoela. Hipotesi hauek eta
beste batzuk pasa den urtean
Iruñean egin genuen San Joxe
Zuhaitzaren XXII. Kongresuan
azaldu ziren, non eta Hiru Erre-
geen Hotelean egindako bilere-
tan. Hitzaldien tarteetan binaka
jaitsi ginen sotoetara, gure tra-
dizio zaharrak agintzen duen
moduan. Azken solairuko terra-
zatik gure Zuhaitz Hostoduna
behatu genuen bere anaien
adar beltzez inguraturik. Hote-
leko komun guztietan katetik
tiratu genuen balizko putzu bel-
tza aberasteko intentzioarekin.
Eta kongresua ixteko patxaran
batzuk hartzen ari ginenean
gauza izugarria gertatu zenl
Magno botila bat lebitatzen hasi
eta paretaren kontra zartatu
zenl Harriturik, kamareroaren-
gana bueltatu eta bere hitzak
entzun genituen: «Lasai, ez da
ezer, hau hemen gauza arrunta
da. Amonarenak esaten diogu
guk». Gure aldetik Kongresuari
eginiko ekarpenik haundientzat
jo genuen. •
ostirala, 2000ko martxoaren 10a Egunkaria
Xakean iolasean Egunotari lNlazioarteko X. Xake
Txapelketa egiten ari dira Paz de
Zigarida ikastolari
Paz de Zigandako haurrak sei urterekin
hasten dira hamasei piezen mugimenduak
ikasten. Bisitan etorri zaien Anatoli
Karpov ez dute ezagutzen. Berdin dio.
Xakea jolasa balitz bezala hartzen dute,
xakea hartzeko beste modurik ez baitago.
Eta, gainera, euren heziketan laguntzen
diela diote helduek. Baina haiei bost
axola zaie, 64 laukitxoetan gustura
mugitzen baitira.
LARUNBATEAN, HAMARRETAN J A N T O -
KIAN egon behar duzu, esan amari». Alvaro Ablanedo Paz de Ziganda ikastolako xake irakaslea da, eta txapelketan parte hartuko duten sei eta zortzi urte bitarteko-en izenak apun t a t zen ari da paper zati batean: Mikel, Aritz, Beñat... Gelan hogei b a t h a u r d a u d e bu i l aka . Zara ta hagi tz handia da. Halaxe behar du tartean hogei eztarri daudenez. Xakean ari dira, baina horrek ez du erran nahi geldirik eta isilik egon behar dutenik. Mahai batetik bestera ibiltzen dira. «Ez dakizu galtzen!», oihuka-tu du batek. «Pazientzia izan behar da», erran du Alvaro irakasleak.
Taulak plastikozkoak dira. Baita fitxak ere. Gogorrak beha r du te izan ikasleen zartadei eusteko. Taldean hiru neska bes-terik ez dago. Alvarok badu hori azaltzeko teoria: «Honetan ere matxismoa nabari da. Mutilek bortizkeria bera erabiltzen dute futbolean eta xakean. Eta ez zaie gusta-tzen neska ba ten kont ra galtzea». Baina lasai egon daitezke mutilak, zazpi urteko neskato batek dioenez, «mutilak hobeak direlako».
Xakea ikasgai moduan Alvaroren irudikoz, sei urte edade ona da x a k e a n i k a s t e k o . «Izan ere , x a k e a jo-koa da, ezin aproposagoa haur batentzat. Hiruhileko bat kostatzen zaie arauak ikas-tea . P a r t i d a k a m a i t z e n i k a s t e a k o s t a -tzen zaie gehien». Lau u r t eko joka la r i a ere baduela aitortu du Alvarok. harrotasu-nez.
Paz de Ziganda ikastolan oso xake talde ona dago, Alvaro i r akas l ea r en a b u r u z . «Euskadi zein Nafarroako jo lase tan ur te a sko tan irabazi dugu . Eta ikasle ohiak di tugu Nafarroako txapelketa nagus i an
Egunkaria ostirala, 2000ko martxoaren 1 7a
Sei eta zortzi urteko haurren xake eskolan hiru neska besterik ez daude.
Irudiko neska betaurrekodunak eman du horren arrazoia: «Mutilak
hobeak dira». Paz de Zigandan, batetik, hamabostegunean behin ikasle guziek ordubeteko
xake tailerra dute. Bestetik, eskolaz kanpoko
jardueretan ere xakea eskaintzen dute, eta horietara nahi duena
joaten da.
KRISTINA BEUIAIN
EH-SESB gogoarçarri hura «Niretzat, lehen ekitaldia izan zen politena», erran du Alva-ro Ablanedok, Paz de Ziganda Xake Txapelketaren antola-tzaileak. Iruña Park hotelean jokatu zen 199 lko lehen eki-taldi har tan Euskal Herrlko eta Sobietar Errepublika Sozia-listen Batasuneko (SESB) selekzioak izan ziren aurrez aurre. «Ez zen selezio nagusia, noski», azaldu du Alvarok. «Hogei urtetik azpikoak ziren, baina aise irabazi zuten, 7-18».
Paz de Ziganda txapelketaren hamargarren ekitaldia Jose
Luis Gorolren omenean eginen dute, ikastolako zuzen-daria izantaren omenean. «Berak esan zidan egin behar genuela uflketa bat, eskola artekoa», gogoratu du Alva-rok. «Eta ibururatu zitzaidan zerbait gehiago egitea, selekzioeiteko zerbait. SESB desagertzear zegoen eta zaila izansla pentsatu genuen. Euskal Herriko Xake Federaziokhendakaria laguna nuen, eta bion artean lortu geniehiaketa hura antolatzea. Izugarrizko txapel-keta politinzen, benetan».
jokatzen. Joan den ur tean bigarren gelditu ziren».
Ikastolan, batetik, hamabos t egune tan behin ikasle guziek ordubeteko xake taile-rra dute. Bestetik, eskolaz kanpoko xake klaseak daude, eta horietara nah i duena joaten da. «Eskolaz kanpokoetan gus tu ra daude gus t a t zen zaielakoz», adierazi du Alvarok. «Baina ta i le r re tan ger ta tzen da b a t z u e k x a k e a m a i t e d u t e l a e t a b e s t e batzuek ez, eta aspertzen dira».
Anatoli Karpov ikastolan «Karpov da h o b e r e n a , betiko», e r r a n d u haur batek txapelketa iragartzen duen kar-telean Karpoven irudia ikusi duenean. «Bai-na Kasparovek irabazi egin zion», erantzun
dio han zebilen heldu batek. «Orduan Kas-parov da l ehena eta Karpov bigarrena?», h a u r r a k . «Baietz u s t e dut», he lduak . Eta zera has i da e r repika tzen ondoan zegoen beste hau r bat: «Kasparov hobea da Karpov baino, partida bat irabazi ziolako». Orduan, beste ba tek er ran du: «Ni Kasparov naiz». Eta, noski, ondokoak: «Eta ni Karpov».
Xake txapelketari nolabaiteko bultzada emateko , an to la tza i leek Anatoli Karpov jokalari ospetsua ekarri dute Atarrabiara. Zera esplikatu du Alvarok horren harira:-«Hamargarren edizioa egiteko zerbait bere-zia egin behar zela uste genuen. Hasieran p e n t s a t u genuen eskolar teko txapelketa i n d a r t z e a E s t a t u k o ta lder ik h o b e r e n a k ekarriz. Baina gero Karpov ekartzea buru-
ratu zitzaidan. Nafarroarentzat eta' ikasto-l a r e n t z a t oso g a r r a n t z i t s u a da Karpov ekartzea. Oraindik Nazioarteko Xake Fede-razioko txapelduna da. Kasparov hobea da, noski, baina berak alde egin zuen federazio horretatik eta sortu zuen munduko beste txapelketa bat, gehiago ordaintzen ziotela-ko».
Karpovek ez du jokatuko txapelketa. Atzo prentsaurrekoa eman zuen txapelketa aur-kezteko. Gaur aldi bereko part idakjokatuko ditu. Eta larunbatean txapelketa inaugura-tuko du.
Xake aktiboko txapelketa Nafarroan nazioarteko bi xake txapelketa daude: Paz de Zigandakoa eta Oberenak
a n t o l a t z e n d u e n I r u ñ e a Hir ia . Paz de Z i g a n d a k o a n b a n a k a k o x a k e a k t i b o a n jokatzen dute. Hau da, jokalari bakoitzak 25 m i n u t u di tu bere joka ld iak egiteko. Hortaz, partidak gehienez 50 minutu irau-nen du. Oberenako txape lke tan , berriz, xake olinpikoa jokatzen dute eta par t ida sei ordukoa izan daiteke. «Gure txapelketa biziagoa da, ikusgarriagoa», erran du Alva-rok.
Alvarok dioenez, hogei bat maisu etorri ohi dira txapelketara, maisu handiak eta n a z i o a r t e k o m a i s u a k . M a i s u h a n d i a k n a z i o a r t e k o m a i s u e n g a i n e t i k d a u d e . Nazioarteko maisu izateko hiru arau bete beha r dira nazioarteko ma i suen a r t ean . Konparazio batera, hiru maisuen kontrako
par t ide tan 2,5 p u n t u lortzea. Eta maisu handia izateko gauza bera lortu behar da baina maisu handien kontra.
Txapelketara ma i suak ekartzea ez da zaila. Profesionalak dira, eta xake aldizka-r ie tan ikus ten du te non eta noiz egiten diren to rneoak . «Sari onak daude», dio Alvarok. «Irabazleak 200.000 pezeta era-manen ditu. Normalean maisu horiek han-dik eta hemendik ibiltzen dira E u r o p a n b a r r e n a , t o rneoz to rneo , B a r t z e l o n a ñ , Madrilen, Bordelen eta Iruñean».
«Eta jokatu eta gero piezak bere lekuetan jarri», e r r e g u t u die Alvarok sei u r t e k o maisu handiei.
— ^ As ie r A z p i l i k u e t a
t i F Y f e r Z s r s ' : t e c f * • RNA ' t a f ^
Nafarroako Xake Federazioko Lehendakaria
«Haurrak hezteko bide ona da xakea, eta ongi legoke aukerako irakasgai bezala» • Zein egoeratan dago xakea Nafarroan? Nahiko ongi dagoela erran daiteke. 575 ba t lizentzia ditugu: kopuru ho-ri h a n d i t u z doa, e ta e to rk izuneko xake joka la r i gaz teak u r r u t i r a joa-nen direla dirudi. Hemendik ur te ba tzue ta ra nazioarteko maisuen a rauen b a t l o r t u k o d u g u . Hor i e s p e r o d u g u beh in tza t . Miguel Navarro joka la r iak hori lor tuko due la di-rudi. • Nafarroan nazioarteko bi txa-pe lketa daude, Oberenakoa eta Paz de Zigandakoa. Zer-nola-ko eragina dute xakearen egoe-ran? E t o r t z e n d i r e n j o k a l a r i e n t z u -tetsuek, nazioarteko maisuek zein ma i su nagus iek , txapelke tak eta b e r t a k o x a k e a g o r a t z e n l a g u n -t zen d u t e . X a k e a p r o f e s i o n a l -ki egi ten d u t e , ma i la a l t u a d u -te , e t a h e d a b i d e a k e r a k a r t z e n dituzte, aldizkari espezial izatuak zein be r t ako egunkar i , irrati e ta t e leb i s tak . Zaleak ere, m a i s u e n a r r i m o r a , e t o r t z e n d i r a txape l -keta ikustera edota ber tan par te hartzera. Izan ere, txapelketa nagusi t ik aparte , beti txapelketa irekia egiten da torneo haue tan , eta ber tan nahi du t en zale guziek har tzen du te parte.
• Nola sartuko zenuke xakea ikastetxeetan? Irakasgai bezala sa r tu beha rko litzateke, ba ina ez derrigorrezko irakasgai be-
zala. Ezin da inor x a k e a n j o k a t z e r a b e h a r t u . Xakeak , d i r u e n balio pedagogi-koengatik, ha r reman zuzena du hezkuntzarekin . Baina okerra litzateke derrigorrez-ko irakasgai bezala ezartzea. Haur rak hezteko bide ona da xakea, eta onuragarr ia litzateke aukerako irakasgai bezala egotea. Zenbait ikasteetxetan eskolaz kanpoko j a rduera bezala dago. Federazioak h i tzarmena s inatu du Iruñeko Udalarekin, zei-naren bitartez Udalak egitura eta di rua jar tzen duen eta Federazioak xakea irakas-teko teknikari kualif ikatuak. Nahi du t en ikastetxeak sar daitezke hi tzarmen horre-tan, eta gu haiengana goaz. 8 e ta 14 urte bi tar teko haurre i zuzenduta dago progra-ma. Eskaera handi tuz doa, gurasoak ulertzen ari direlako xakea oso onuragarr ia dela haur rendako , bestelako kirol j a rdue rak gutietsi gabe, noski. Xakea kirol jar-duera da, eta ikasketekin zerikusi handia du.
Taulak plastikozkoak
dira. Baita fitxak ere.
Gogorrak behar dute
izan ikasleen zartadei
eusteko. Sei urte adin
ona da xakean ikasteko.
Izan ere, xakeajokoa
da, ezin aproposagoa
haur batentzat.
Paz de Zigandako
haurrak xakean ari
dira, baina horrek ez
du erran nahi geldirik
eta isilikegon behar
dutenik. Mahai batetik
bestera ibiltzen dira.
«Ezdakizu galtzen!»,
oihukatu du batek.
«Pazientzia izan
bebar da», erran du
irakasleak.
ostirala, 2000ko martxoaren 31a Egunkaria|
K l a s i k o b i t x i • a r r o r i t k l a s i k o
Joxemie l B idador
1969ko 'Udaberriaren lore-yokuak' lrtmeari
Egunotan 31 urte betetzen dira Euskalerriaren Lagunen Elkargoak udaberriko lehenbiziko Lore-Jokoak Iruñean
ospatu zituenetik, eta zer hoberik baizik eta literatur lehiaketa baten bitartez...
Bedatse aro berrian sar-tuak gara honezkero.
nahiz geroago aldatzenago ari den eguraldiak horrela denik eskuarki ez frogatu, hots, negu apalean hotz zimel samurra baizik ez baitigu ekarri eta udaberriko lehe-nengo egunetan txokolate gal-datan hartzeko azaroko arra-tsalde luzeetan baino irriki goriago aisa sentitzen dugula-ko. Gaurko udaberria, ordea, lehenagoetako baino hagitzez ere desberdinago ez ote da, segurki ere, eta festa-urrina hurbil-hurbil somatzen has-ten den honetan, gorputz aki-tuen berpiztea bide dakarkigu urtaro itxaropentsu honek, betiere lili-hautsari alergiarik izan ezean. Onartu behar da, gainera, garizumaren ere-mua geroz eta berdatua-goa dela, urtez urte oa-siak hareategi puska berria irentsiko bailuan: ihauteriak ausarki gain-ditzen du hausterre-eguna bi eta hiru astetan ere, eta ostiralak inoiz baino desiragarriago gerta-tzen hasi dira, eta ez ureta-ko arraina jaten delako hain zuzen ere. Honen harian, jada ez da bazko-zaharrari iguriki behar festan hasteko, eta martxoaren 17a egun hauta bilakatu zaigu azken boladan berebiziko hordikeria plazara jalgiarazteko —kasualki ere, kutsu zeltikoaz mozorrotua-gatik, oinarri katolikoko festa ere badena—.
Udaberriaren iritsiera ospatzeko aitzakiaz ere, orain dela 31 urte Euskalerriaren Adiskideak Elkartasunak lite-ratur ospakizun berezia anto-latu zuen festa giroan. Pro-bintzietako RSVAP-Euskale-rriaren Lagunen Elkartearen antzera, Iruñean ere EAJkide biren eskutik eratu zen Irufte-an Sociedad deAmigos del Pais elkargoa 1960an, fran-kismoaren lakio hertsian,
euskal kulturari halako zilegi-tasun publikoa berriz ere emateko asmoz. Euskalerria-ren Lagunen Elkarteak aitzi-na eraman zituen ekimenen artean euskararen defentsari, sustenguari, bultzatzeari eta normalizazioari zegozkienak zeuden gutxiz gehieneko tokian. Elkarte honetatik abiarazi ziren, neurri handi bateanbehinikbehin, Nafa-rroako Bertsolari Txapelketa berriak, Iruñeko lehenbiziko ikastolak, bai eta helduen euskara irakaskuntza. Horre-kin guztiarekin lotuta, euskal literaturaren arloan egin mezenasgo lana azpimarratu behar da, eta horren barruan
ere
ulertu beharko da 1969.eko martxoan eginiko Lore-joko-ak.
Ohi bezala, lore-joko hauen funtsezko arrazoia literatur lehiaketa izan zen, erdaraz zein euskaraz. Ez zen diru-saririk banatu, eta egiazko loreak izan ziren irabazleek jaso zuten sari bakarra, ala-baina lan interesgarriak izan ziren aurkeztutakoak. Sari bakoitzari izen ezberdina eza-rri zitzaion, hizkuntza bakoi-tzean nabarmendu idazle batena hain zuzen ere. Hor-taz, bederatzi izan ziren bana-turiko sari guztiak: lau eus-kal lanentzako, beste hiru gazteleraz idatzitakoentzako, eta bana katalanez zein gali-zieraz izkiriatutakoentzako.
Sari banaketa martxoaren 21ean berean izan zen, Nafa rroako Museoan. Bertan Azkoitiko, Zangozako zein Tuterako Herriaren Lagunen 1 Elkarteen ordezkariak bazeu- | den, hala nola Kataluniako zein Galiziako Etxeenak. Gali- f zieraz idatziriko lanaren egi- I lea Xixe Maria Perez Parall f izan zen, eta jaso zuen sariak ! Alvaro Cunqueiro Lorea zuen izena. Katalanezko lanaren egilea, berriz, Anton Sala Cor-nado izan zen, eta bere saria Salvador Spriu Lorea izan zen. Gaztelerazko lanentzako zeu-den sarietatik Kanarietako Cipriano Acosta Navarrok bi irabazi zituen, Miguel de Dicastillo Lorea eta Hermilio de Oloriz Lorea, eta geratzen zen Alberto Pelairea Lorea saria Reusko Bernardino
Grañak eskuratu zuen. Aipa dezagun jarraian euskarazko lau sarien berri. Etxahun Lorea Ara-maioko Frantzisko Uriba-rrenek irabazi zuen, Zorion
bila lanarengatik, eta Vene-gas eta Figeroa Lorea Azpei-tiko Manuel Elias Odriozolak eskuratu zuen, Egilearen
egarri lanarengatik. Beste bi loreak, aldiz, bi egile nafarrek erdietsi zituzten, bata arras ezaguna egun, bestea ez horrenbeste. Etxepare Lorea Goizuetako semea den Xabier Gartzia Tomasenak lortu zuen Egitan olerkiarekin: «Mendi gainean elurra / Gizon tartean gezurra / Ezur / Gezur / Lur / Uts / Nekea / Zigorra / Nigarra / Egiak / Baino barnean / Eguna». Jose Agerre Lorea, ordea, 22 urteko Patxi Zabaleta gazteak irabazi zuen Askalasuna poe-siarekin: «Leitza zuloetan / Lamiak izkutu / Sorgiñak aspaldian / Ez dira agertu / Beren begiratu ederra / Eta orrazea / Ta kalpar ori luzea / Nun dira? / Askatasunak iritsi omen ditu!».
P a t z i k u P*e r u r e n a o o c
Gaitz publikoa edo artistikoa? au undua sobran
1% i m dagoenjendez I % # I josia dago. Inor I ^ f | ez da ohartzen,
baina, edozein tokitara begiratu, eta publikoa deitzen deneko hori, jendaje horretxek osatzen du. Eta listo-ren batek usteko du, agian, publikoa deneko jende sobran-te hori entretenitzen duen artistak, publikoa deneko jen-daje horrek ez bezalako norta-suna duela, berezko izakera trebe eta partikularra, alegia, publikoaren artetik beste inork ez bezalakoa edo. Nola entrete-nitzen du, orduan, artistak bere arte partikular ergelekin, sobrante deneko jendaje hori guzia? Ez ote da izanen haren argitasun partikularra publiko txoroari oso neurrira datorkio-lakotz? Zein dugu hortaz, zine-tan sobran dena, publiko hutsean oinarritutako gizarte eredu honetan, ar t is ta edo publikoa?
Ene lagun Perikok esaten zuen, garai batean jainkoa izan zela izpiritu, baina, gero gizon egin zela, eta atzenean gizona ere publiko bihurtu. Eta itxura denez, horretan dirau ipuinak. Ez diot batere gorrotorik izpiri-tu publiko horri, gogaitu egiten nau, besterik ez. Publikoak, edozein gauza ere, arrazoirik gabe sinesten ikasten baitu, eta gero tajuzko arrazoi guziak alferrik izaten, bere erosotasun txoro kutsakor horretatik ate-ratzeko.
Txoromasa, publikoa, nonahi eta noiznahikoa dela ere, inolako erantzukizunik gabeko abstrazio harroxka izan ohi da beti. Gizona bere baka-rrean baino ezin bailiteke izan bere izaeraren eta iharduera-ren jabe. Jendeak, ahultzen eta zakurtzen denean baizik ez du babesten bere burua publiko-an, eta halaxe bihurtzen gero, gogo biziko izpiritu bakanen etsai amorratu. Izan ere, gogo biziko jendeak, bere soilean bakartzera egiten baitu, eta gogo ahul eta zurikoak, jende oldearen zurrunbiloan bere burua babestera.
Ez da horren harritzeko, kirolak, politikak, arteak, musikak... publikoaren arri-moa bilatzea, harrigarriena kritikoak, pentsalariak, bere arrakasta publikoan oinarri-tzea da. Publikoa oinarri duen Errepublika Unibertsal berriko paradoxarik parregarriena benetan!
Publikoa ez da sekula bere buruaz flo. Aldian aldiko bola-dak darama arrastan. Tentu oneko jendeak, jakin behar du hori derrior; baina, badirudi, gusto finekoa eta sentiera zorrotzekoa balitz bezala trata-tzea komeni zaiola publikoa, apropos bere neurrira eginda-ko obra magnifikoak eskainiz. Izan ere. publikoan gailendu eta ospea bereganatu duenak, aitortu beharra dauka ez dela horren zozoa publikoa; nola eutsi bestela zutik, bere arra-kasta, fama edo dena delakoa-ri.
Ez al da, ordea, haurkeria, esate bateko, Van Gogh edo Beethoven jaunei beren garaian arrakasta eta famaren formulak huts egin ziela esa-tea. Ezin ote zuen akaso Van Gogh batek kromorik pinta, edo Beethovenek txaloak jaso-tzeko eulimusikarik egin? Ez ote zuten ba nahiko, arra-kastarik ez bada ere, gutxie-nez, patxadako bizimodu ero-sorik?
Nola ez zuten ba nahiko? Baina bazen oraindik nahiago zuten zerbait, arrakasta erge-lari edo merkatu ustelari atse-gin ematetik haratago eragiten ziena: ezin zutela beren sor-tzeko grina bizia inora ere saihestu, eta horretxek era-man zituen inork ez bezalako gauza ederrak eta bakarrak egitera. Harrapa itzazu gaur!
Bai, publikoaren, arrakas-taren, eta enparauen ipuin honetan, kondizio bakarra da nahitaezkoa: boladan dagoen erdipurdikerian ipurtzuloraino sartzea. Txoromasa baino ez dena, hagitz izpiritu argi eta finekotzat jotzea, alegia. Gai-nerako guzia: apainkeria hutsa!
Motxor roso lo m - ,
Inoiz
K0 N P 0 N B I D E A EZ ZEN BEREZ ETORRI. URTEETAKO JOERAK
ez dira erraz aldatzen. Alta. abiapuntuaren marra gero eta urrutiago, batzuen kontraesanak agerian nonahi, giroa-ri lorpen-urrina zerion. Egun, oldartu dira, erasoaren tamai-na alimalezkoa izan daiteke. Gizartea gero eta urrut iago dago pausa tu diren molde zaharkitu horietatik. Inoiz ezer ikasiko dugulakoan.
Egunkaria' ostirala, 2000ko martxoaren 1 7a
n ̂ ... ̂ li 0 1} ) II j I j 1 l) ll 0 —i s) Euskara Kultur Elkargoko lehendakaria
sovtu n M duau» j r ZZS
Duela urtebete jendaurrean agertu zituen
bere asmoak Euskara Kultur Elkargo sortu
berriak: «Euskaldun sentitzen den pertsona
ororen bilgune izan, eta, aniztasunean,
euskara eta euskal kulturaren garapenaren
alde lan egitea». Elkarteko lehendakari Jose
Luis Mendozak azken hamabi hilabeteotako
lanaren eta etorkizunerako asmoen berri
eman digu.
CAMPIONEK, ITURRALDE
SUITEK eta beste hain-bestek sortu Nafarroako Eus-kara Elkartearen ondorengo-tzat jo daiteke Mendoza buru duen elkargoa. Sabino Arana Fundazioarekin lankidetza hi-tzarmena sinatu du, eta, aur-ten, Euskaldunen Arartekoa sortzea da bere asmo nagusia. • Duela urtebete aurkeztu
zuen Euskara Kultur Elkar-goak bere burua jendaurre-an; zein izan da hilabeteo-tan egindako lana, eta zer-nolako balantzea eg i ten duzue?
Urtebete besterik igaro ez arren, gauza asko gertatu dira denbora tarte horretan. Gure Euskal Herri honetan politi-kak dena baldintzatzen du, eta hori gertatu da urte honetan. Garai hartan, elkartea aurkez-tu genuenean, oso baldintza onetan ginen gure lana egite-ko, eta, orain, berriz, ETAren su-etena bertan behera geratu ondoren, politika berriro nagu-situ da erabat. Egoera polari-zatuta dago. Ondorioz, kultu-ran eta kultura arloko esparru guztietan ere izugarrizko behe-rakada nabar i tu da. Egoera normal batean errazagoa da jendear i erratea ku l tu ra ren aldeko apustua egiteko, baina iskanbilak sortzen direnean, gizartean nabaritzen denean dena kutsatuta dagoela, zaila da. Nire ustez, orain inoiz bai-no mespretxu eta mesfldantza gehiago dago euskararen ingu-r u a n , e ta , dena , e u s k a r a ,
Carcar herrian jaioa da Euskara
Kultur Elkargoko lehendakari Jose
Luis Mendoza, baina bi urte eta erdi
besterik ez zituenean Iruñera aldatu
zen familiarekin, eta han jarraitzen du.
Beste hainbat lekutan egona da
tartean; Nikaraguan, esaterako. Han
hainbat urtez egon ondoren,
Nafarroako hiriburura itzultzea
erabaki zuen Mendozak.
Irakaskuntzaren munduan egjten du
tan, Burlatako Askatasuna
Institutuan. Nafarroako Gobernuko
Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza
Nagusian ere aritu zen hainbat urtez.
indarkeria, kultura, nahastu egiten da. • Egoera horrek guztiak zer
eragin izan du zuen lane-an? Has ie ran p e n t s a t u t a k o
baino urrats txikiagoak egin ditugu, bai bazkide kopurua handitzeko, bai finantzabide-ari dagokionez ere. Hala ere, egin ditugu ha inbat gauza. Sortzen-ekin haurren matri-kulaz io k a n p a i n a n pa r t e hartu genuen, adibidez, eta, orain, Sabino Arana Kultur Elkar- goarekin J o s e Luis Nievaren La idea euskara de Navarra l i bu rua p lazara tu berri dugu. Hasi gara. hala-ber, aurtengo asmoak zehaz-ten.
• Eta zeintzuk dira asmo ho-riek? Gure egitasmo nagusia da
euskararen edo euskaldunen Arartekoa sortzea Nafarroan. Tamalez, erakunde pribatu gi-sa; nik uste dut babes horrek erakunde ofizialen esku egon beharko lukeela, baina badi-rudi ez daudela horretarako prest. Arartekoaren zeregina litzateke euskaldunen eskubi-deak aldarrikatzea eta defen-datzea, modu politiko eta zibi-lizatu baten bidez, baina irmo, eta ez soilik erakundeen au-rrean, baizik eta bestelako es-parruetan ere, saltokietan, ai-sialdirako zerbitzuetan, eta abar. Euskal-d u n e n esku-bideak defen-da tu ez ezik, e r d a l d u n e n -gan ere kon-tzientzia sortu nahi dugu, es-kubide horiek zeintzuk diren
jakin dezaten. Bai eta euskal-dunek ere, askotan euskaldu-nok ere ez baitakigu gure es-kubideak zein diren. • Euskalgintzaren arloan
hainbat talde ari da lanean Nafarroan; ze in da talde horien artean zuek bete nahi duzuen lekua?
Egia da gizarte dinamikoa garela alde horretatik. Gure helburua da batez ere erakun-de publikoek egiten ez duten
lana egitea. Horrek esan nahi du gu saiatuko garela edozein esparrutan lan egiten, eta bes-te ta ldeekin ere h a r r e m a n a izaten sa ia tuko garela, arlo publikoan erakunde ofizialen aldetik egiten ez diren ahalegi-nak eskatzeko, bultzatzeko eta presionatzeko. Hor sartu-ko litzateke Arartekoa sortze-ko egitasmoa. • Zuen ibilbidea hasi zenetik
harreman estua izan du-zue Sabino Arana Kultur Elkargoarekin. Euska ra Kultur Elkargoa
sortu genuenean argi genuen ez ginela lehenengoak. Sabino Arana Elkargoaren eredua hor
«Egia da oraingo egoera latza dela, haustura arriskua
dagoela, baina gure gizartea bizia da, eta uste dut euskal
munduan eta gizarte osoan ahaleginak eginen direla
arrisku hori gainditzeko»
- #
genuen, oso elkarte sendoa. Halako erakunde batek bilgu-ne izateko duen gaitasunean erakusten du bere balioa, eta Sabino Aranak gaitasun hori badu. Haiekin lankidetza hi-tzarmena sinatzea lortu dugu, eta lankidetza horren lehen emaitza Jose Luis Nievaren li-buruaren argitalpena izan da. Konfiantza erakuts i digute, eta hori eskertzekoa da. Eus-kal Fundazioarekin ere harre-
manetan gaude. Uste dut bi-dea hori dela, indarrak batzea. • Arturo Campion, Juan Itu-
rralde Suitek eta beste ba-tzuk sortu Nafarroako Eus-kara Elkartea da zuen erre-ferentzia nagusia. Elkarte horren euskararen aldeko asmo eta helburuak berres-kuratu eta gaurkotu nahi izan dituzuela azpimarratu duzue sarritan. Zein neu-rritan da posible hori? Historia ez da inoiz amai-
tzen, eta garai hartako porrote-tatik ondorio onak atera dai-tezkeela uste dut. Egia da Eus-ka ra E lka r t eak por ro t izugar r ia izan zuela, b a i n a
agian oraingoa ha ien ideiak p l a z a r a t z e k o garai hobea da. Berriro indarre-an jartzeko ga-raia da, agian. Uste dut, lehe-nik eta beh in , herri tar bezala
egin behar dugula lan euska-raren alde.
• Etorkizunari dagokionez baikor zara? Beno. egia da oraingo egoera
latza dela. haustura arriskua dagoela; baina gure gizartea bizia da eta us te dut euskal m u n d u a n eta gizarte osoan ahaleginak eginen direla arris-ku hori gainditzeko.
— » E d u r n e E l i z o n d o
ostirala, 2000ko martxoaren 1 7a Egunkaria
Egunkaria
i ostirala • 2000ko martxoaren 10a
Pel lo Goñi
Antzerkia
eizitza antzerki da. Zalantza-rik gabe. Lehengo astelehe-
nean Antzerk iaren Munduko Eguna ospa tu zen, e ta hor ren karietara Michel Tremblay autore-ak idatzitako testu ttiki bat iraku-rri zen Munduaren mutur batetik bestera: salbazioa ez da globaliza-zio berdintzailetik etorriko, herri ttikietan bidegabekeriaren aurka altxatzen diren ahots jatorretatik baizik. Ez dago gaizki, baina ikusi duguna ikusita nik esanen nuke salbazioa espainiar zinematik eto-rriko zaigula. Astelehenean bertan, hain zuzen ere, John Malkovich-en mozorroa aurpegi aurretik kendu eta Almodovar b i l aka tu ginen denok. Ezkerra, eskuina eta Zen-troman-en zentroa Almodovarren jarraitzaile amorratu bihurtu dira zezen azalean. Hain da espaina-rra... Hura zinea egiten hasi arte, pelikula zaharkituak besterik ez zen ekoizten Iberiar Penintsulan. eta Pedrok karriketan gertatzen zena kontatzeari ekin zion. Antonio Banderasen hitzak dira horiek. Baina, nire ustez, Almodovarrek ez du kalean gertatzen dena konta-tzen. baizik eta kalean gertatzen denaren alderdi batzuk. aunitzetan marjinal samarrak direnak, alegia, gaur egungo Espainia eskuinda-rrak gaitzesten dituenak. Egia da baduela estetika bat arrunt espai-niartzat jotzen ahal dena, baina Almodovarren istorioak sexuz eta izatezko bikotez eta hirukotez bete-ta daude . Eta Almodovarzale b i h u r t u den j ende oro hor ren gehiengo eztabaidezinak, Oscarren beroaldia pasa eta gero, izatezko bikoteen aurka bozkatuko du uda-letan, diputazionetan. batzordeetan eta foro guztietan, «behar ez beza-lako» sexu harreman guztiak gai-tzetsiko, sex-shopak galaraziko... Hau da hau komeria.
KONTZERTUAK
I flitzoain: Gaur, 21:00etan, Urtz taldeak kontzertua emanen du Artsaian.
I Iholdi: Bihar, larunbatarekin, Su Ta Gar kiroldegian izanen da.
> Etxarpi-Aranatz: Bihar, 20:00e-tan, Musika Eskolak eta Dan-tza taldeak txistu, gaita eta gi-tarra kontzertua eta dantzal-dia eskainiko dute ku l tu r etxean.
» Bera: Bihar, 22:00etan. Bide Ertzean taldeak pop musika eskainiko du, kultur etxean.
BERTSOLARIAK
» Bera: Igandean. 16:30etan. Bertsolari Txapelketako biga-rren finalerdia hasiko da kultur etxean, eta bertan sei bertsolari ariko dira: Iñigo Olaetxea, Juan Mari Lopez, Estitxu Fernandez, Manolo Arozena, Xabier Terreros eta Joxe Juan Zubieta Etxabe.
HITZALDIAK
> Bera: Gaur. Paraguaiko adin t t ikikoen kartzela bateko argazkiak biltzen di tuen El Embudo e rakusketaren azken egunarekin batera, Gure Txokoan hitzaldia ema-nen dute Salhaketako Mano-lo Ledesmak eta Sodepazeko Pablo Lorentek, Adin ttikiko-en kartzela zigorrak Espai-nian gaiaren inguruan.
> Iruñea: Asteazkenean, 20:00etan, Joxemiel Bidado-rrek Gerraren etena Nafarroa ko euskal kulturan izanen du hizketagai Zaldiko Maldi-kon.
I Mutiloagoiti: Os tegunean , 20:00etan, Koro Cantabra-na argazkilariak Imagenes de otras culturas hitzal-dia emanen du diaposi-
t iben laguntzaz . Kul tur etxeko auditoriumean iza-nen da.
ZINEMA
) Iruñea: Gaur, Joseba Salegi-ren Ione, igo zerura filma emanen dute , euska raz . Aurretik, Begoña Vicarioren Haragia film laburra pantai-laratuko dute. Emanaldia 20:00etan iza-nen da, Golem zinematokietan.
ERAKUSKETAK
i Atarrabia: Txemi Lou eta Ramon Satrustegiren Ku-
ba: milurteko bukaera argazki e r a k u s k e t a ikus daiteke kultur etxean, api-rilaren 7 arte. Lanegune-tan, 17:00etatik 21:00eta-ra.
» Zizur Nagusia: Natxo Zenbo-ra inen e r a k u s k e t a dago ikusgai kultur etxean, apiri-laren 16 arte. Lanegunetan, 19:00etatik 21:00etara, eta j a i egune t an , 12:00etat ik 14:00etara.
BESTELAKOAK
> Iruñea: Bihar, larunbatare-kin Arkakuso onen azoka tti-kia eginen dute , goizeko
hamarretatik aurrera, San Jose plazan. Antigoaleko eta b i g a r r e n - e s k u k o g a u z a k saldu edo t rukatu ahalko dira.
> Iruñea: Gaur da Gazteria-ren Etxeko ikas ta roe tan eta mintegietan izena ema-teko azken eguna: aero-bic, dantza latinoak, dan-tzak, yoga, sendabela-r rak eta osabide na tu ra -lak, marrazketa eta mar-goketa, kutxagintza, gaz-te kontsumitzaileak eta gor-putza lantzea eta psikomo-trizitatea, bateria, erlaxatze-ko masajea eta ipuin lante-gia.
J O X E L A C A L L E
Plisti-plasta, plisti plas Ustezko idortea akitu da. Ez omen zuen euririk egiten eta lurrak ura behar zuen. Eta horra hor
ur zaparrada. Irudiko zakurrak aterl genuen unetxo bat profitatu zuen Gaztelu plazako kioskoa-
ren iturrian sartzeko. Alde urdineko zaindariak kotxeei begira zeuden eta inguruko udaltzain
guziak kafea hartzen Txokon. Inork ez zion erreparatu zakurrari, ezta jabe despistatuak ere. Eta
han zegoen goxo-goxo, harik eta, urrunean, trumoi baten hotsa entzun zuen arte. «Euria ari
badu, ez du merezi uretan egotea», pentsatuko zuen. Iturritik ateratzen ari zelarik, jabe despis-
tatuak, gertatzen zenaz jabetuta, errieta egin zion. Zakurrak, burumakur, ez zion jabeari abisua
eman nahi izan: «Laster, biok izanen gara plisti plas batean».