Gela bilera Larraul 15-16

4
2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 1 GELA BILERA- 2015-2016 IKASTURTEA - LARRAUL IKASTURTEKO TALDEKATZEA eta IRAKASLERIA Ikasturte honetan eskolak ondorengo ikastaldeak ditu: Haur Hezkuntza 7 ikasle: tutorea, Maialen Gorosabel Arrieta Lehen Hezkuntza “txikiak” 10 ikasle: tutorea Josune Eizmendi Manterola Lehen Hezkuntza “zaharrenak” 7 ikasle: tutorea Koldo Rabadan Izagirre GAINERAKO IRAKASLEAK Heziketa fisikoa: Vanessa Lopez Varela Ingelera: Amaia Domingez Landa Musika: Aitor Atxega Zubikarai ESKOLAKO HELBURUAK Eskolako eguneroko funtzionamenduan ikasleriaren eta gurasoen parte hartzea areagotzea. Eskolako hizkuntza komunitatea aztertu eta ikasgeletan zein eskola inguruko esparruetan izango ditugun hizkuntza-harremanei buruzko gogoeta burutu eta irizpide batzuk jartzea. “Guztion artean guztion eskola” hezkuntza ildoari bultzada bat ematea. SAIOEN, ORDUTEGIEN ETA ESPAZIOEN ANTOLAKETA NAGUSIA Ikastalde bakoitzak erreferentziazko ikasgela bat edukiko badu ere, lanerako erabiliko dugun dinamika dela eta ikasgelak une askotan konpartitu egingo dira. Goizetan ikasleak erreferentziazko geletan arituko dira gehienetan, hala ere, zenbaitetan taldekatze malgua erabiliko dugu helburuen arabera erabakiko dugularik non eta nola aritu. Aurrekoaren harira, ordutegi batzuk finkoak izango ditugu, baina, bereziki arratsaldetan curriculum lanketa malgua burutuko dugu. IKASTURTEKO HELBURU NAGUSIAK TAILER TEMATIKOAK Adin desberdinetako ikasleen arteko elkar lana sustatzea, ikasle bakoitzaren interesei erantzutea, norbere proiektu bat ekimenez aurrera ateratzea eta gaitasun desberdinak garatzea dira helburu nagusiak. ARTE HEZKUNTZA Adin desberdinetako ikasleak nahastuta eta bi taldetan banaturik, arte adierazpen desberdinak lantzea izango da helburu nagusia. Horrez gain sormenez eta erantzukizunez aritzea bultzatuko da. BERTSO EGITASMOA LHko handien taldean, ikastetxe ugaritan ematen den BERTSO EGITASMOA abian jarri eta Euskarako Curriculumaren eduki garrantzitsua den ahozkotasuna lantzea eta euskal kultur adierazpen batean murgiltzea dira helburu nagusiak.

Transcript of Gela bilera Larraul 15-16

2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 1

GELA BILERA- 2015-2016 IKASTURTEA - LARRAUL

IKASTURTEKO TALDEKATZEA eta IRAKASLERIA

Ikasturte honetan eskolak ondorengo ikastaldeak ditu:

Haur Hezkuntza 7 ikasle: tutorea, Maialen Gorosabel Arrieta

Lehen Hezkuntza “txikiak” 10 ikasle: tutorea Josune Eizmendi Manterola

Lehen Hezkuntza “zaharrenak” 7 ikasle: tutorea Koldo Rabadan Izagirre

GAINERAKO IRAKASLEAK

• Heziketa fisikoa: Vanessa Lopez Varela

• Ingelera: Amaia Domingez Landa

• Musika: Aitor Atxega Zubikarai

ESKOLAKO HELBURUAK

• Eskolako eguneroko funtzionamenduan ikasleriaren eta gurasoen parte hartzea

areagotzea.

• Eskolako hizkuntza komunitatea aztertu eta ikasgeletan zein eskola inguruko

esparruetan izango ditugun hizkuntza-harremanei buruzko gogoeta burutu eta

irizpide batzuk jartzea.

• “Guztion artean guztion eskola” hezkuntza ildoari bultzada bat ematea.

SAIOEN, ORDUTEGIEN ETA ESPAZIOEN ANTOLAKETA NAGUSIA

Ikastalde bakoitzak erreferentziazko ikasgela bat edukiko badu ere, lanerako

erabiliko dugun dinamika dela eta ikasgelak une askotan konpartitu egingo dira.

Goizetan ikasleak erreferentziazko geletan arituko dira gehienetan, hala ere,

zenbaitetan taldekatze malgua erabiliko dugu helburuen arabera erabakiko dugularik

non eta nola aritu.

Aurrekoaren harira, ordutegi batzuk finkoak izango ditugu, baina, bereziki

arratsaldetan curriculum lanketa malgua burutuko dugu.

IKASTURTEKO HELBURU NAGUSIAK

TAILER TEMATIKOAK

Adin desberdinetako ikasleen arteko elkar lana sustatzea, ikasle bakoitzaren

interesei erantzutea, norbere proiektu bat ekimenez aurrera ateratzea eta gaitasun

desberdinak garatzea dira helburu nagusiak.

ARTE HEZKUNTZA

Adin desberdinetako ikasleak nahastuta eta bi taldetan banaturik, arte

adierazpen desberdinak lantzea izango da helburu nagusia. Horrez gain sormenez eta

erantzukizunez aritzea bultzatuko da.

BERTSO EGITASMOA

LHko handien taldean, ikastetxe ugaritan ematen den BERTSO EGITASMOA

abian jarri eta Euskarako Curriculumaren eduki garrantzitsua den ahozkotasuna

lantzea eta euskal kultur adierazpen batean murgiltzea dira helburu nagusiak.

2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 2

IRTEERAK, EKINTZA OSAGARRIAK eta BESTE JARDUERAK

Antolatu ditugun ekintza osagarriak ikasleen arteko harremanak sustatzekoak,

herri ingurua ezagutzeko aukera ematen dutenak, lantzen ari garen gaiari loturikoak

eta jai giroko ekintzak dira.

Ikasturte honetan jai giroko ekintzak Larraulen bakarrik ospatzea planteatzen

dugu, eta, horrela jaso dugu UPean; antolaketa mailan eta ekintzen txertaketan

dauden zailtasunek eraman gaituzte erabaki hau hartzea. Esan beharrik ez dago une

jakin batean- egoeraren arabera- gaia berraztertzeko aukera irekia geratzen dela.

� Antzerki Foroa: Asteasuko 5.mailako ikasleekin batera Baketik taldearen eskutik

eskoletan lantzen den gatazken inguruko antzerki foroan parte hartuko du LHko

zaharren taldeak.

� Ikasturte honetan LHko ikasle guztiekin ikasturte hasieran bi eguneko egonaldi bat

egitea erabaki dugu; ikasle-irakasle harremanetan sakondu eta aldi berean mendi

inguruak eta leizeko bisitak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.

� Ikasturte bukaeran itsasaldeko herriren batean beste bi egunetako irteera

burutzeko aukera ere UPn onartua utzi dugu. Aurrerago erabakiko dugu burutu ala

ez.

� Baikarako ikastaroak: Aurreko ikasturtean bezala ikasleek BAIKARAk jorratutako

formazio saio batzuk jasoko dituzte; saio hauen helburua ikasleen arteko

harremana sendotzea eta gatazkak elkarrizketa bitartez konpontzen trebatzea

izango da.

� 1. ziklokoek igeriketa ikastaroa izango dute urriaren 23tik abenduaren 18ra.

� Eskola Txikietako kirol Topaketetan parte hartuko dugu udaberri aldera.

� Herri inguruko txangoak egingo ditugu ondarea eta inguruko natur baliabideak

aztertzeko.

� Eskalada ikastaroan parte hartuko dute 2.mailatik 6.mailara bitartekoak.

� Bi egunetako egonaldia egingo dugu LHko ikasleekin Nafarroako Astitzen,

harremanak sendotzeko, ingurua ezagutu eta Mendukiloko kobak ikusteko.

� Ordiziara joango gara Delikatuz zentroko tailerretan parte hartzera elikadura

orekatua eta jasangarria).

� Erromatarren museora eta Arditurriko meategiak ikustera joango gara EHko

historiaren adierazpen garrantzitsuak ikustera.

� Eureka Zientzia Museora joango gara museoko atal jakin bateko edukiak lantzera.

� Donostiara joango gara bertako eraikinak eta zerbitzuak aztertzera.

� Ikasturtean zehar ingurua behatzeko eta ezagutzeko ibilbideak egingo ditugi.

JAI GIROKO EKINTZAK:

� Udazkeneko festa San Martin inguruan

� Kultur Asteko ekitaldiak

� Euskararen eguna, abenduak 3

� Santa Ageda bezpera, otsailak 4

� Inauteriak, otsailak 5

� Museoen Eguna

2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 3

GURASO ZEIN IKASLEENTZAT “ETXERAKO LANAK”

Eguneroko jardunaren jarraipena: Seme-alabei eskolako jardueraz galdetzea,

bere ezagutzak aintzat hartzea, elkar bizitzako gorabeheraz hitz egitea, bere

sentimenduak eta iritziak adierazten laguntzea, etab. Honekin batera, etxera

eramaten duten materialaren jarraipena egitea: eskolako oharrak, liburuak,

soinketaren motxilaren prestaketa, informazioa, lan jakin bat bukatzea, lan

koadernoko lanen bat osatzea, agendari erreparatzea, etab.

Irakurketa. Irakurtzeko ohitura bultzatu eta irakurtzen ikasteko prozesuan

laguntza ematea (zer jartzen du? Idatzi ezazu halako… kaleko txartelak,

errepideetakoak, letra mota desberdinak…). Astean behin herriko liburutegitik

eramaten duten liburua aprobetxatu beraiekin irakurtzeko, eta arduratu liburua

bueltan eskolara ekar dezaten.

“Eguneroko matematikak” Matematikarekin loturiko edukiak

egunerokotasunarekin lotzeko ohitura bultzatzea: noizbehinka erosketak elkarrekin

egin eta gauzen balioaz jabearazi, neurketa sinpleak burutu (gutxi gora-beherakoa),

distantzia eta denbora ohizko ibilbide eta jardueretan, kartetan aritu, diruaren

erabilera, etab

Ordenagailua jarduerak errepasatzeko, informazioa lortzeko eta idazteko

erabiltzera bultzatzen ahalegintzea gomendatzen dugu; bereziki teklatuaren erabilera.

Horrekin betera gogorarazi nahi dizuegu adin honetan, internetaren erabilera

gainbegiratzea komenigarria dela.

Puntualitatea. Ikasleak eskolara ordurako iristea garrantzitsua da, horrela ez

bada gertatzen, lanari ekitea askoz neketsuagoa eta zailagoa gertatzeaz gain, talde

osoari eragiten dio.

Hutsegiteak. Idatziz ekarri huts egitearen data, ikaslearen izen abizenak, eta

zergatia. Osasun mailako berezitasunak daudenean tutorea jakinaren gainean jarri.

Agenda dutenek, agendan idaztea aukera egokia da.

Hamaiketakoak eta urtebetetzetan ekartzen dutenak neurrikoa eta osasuntsua

izan behar du. Ikasle bakoitzak bere ikastalderako ekartzea nahikoa da.

Soinketarako ekarri beharrekoa: kirol arropa, kirola egiteko zapatilak, aldatzeko

kamiseta eta lehortzeko toaila txiki bat. 3.mailatik 6.mailara bitarteko ikasleak astean

behin dutxatuko dira, beraz, horretarako beharrezkoa dena ekarri behar dute.

Gaixotasun edo lesioei buruzko oharrak: ikaslea gaixo edo lesionaturik egonez

gero irakasleari jakinarazi beharko zaio: gurasoak edo medikuak idatziriko ohar baten

bidez. Bertan zehaztu beharko da zer duen, eta saioa egiteko prest dagoen ala ez.

Saioa egitea erabakitzen baduzue, aurrez aipaturiko garbitasun baldintzak (kamiseta

aldatzea eta toailatxoa) ekarri beharko dituzte.

Ikaslea gaixo dagoenean, eta posible den heinean, ikaslea, saioak ikusten edo

laguntzen egongo da. Igeriketa:. Igeriketako ikastaroa 1.ziklokoek bakarrik egingo dute.

Ikastaroak dirauen bitartean ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu.

2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 4

EBALUAZIO eta IKASLEEN JARRAIPENERAKO BILERAK:

HHkoekin bi bilera egingo dira eta LHkoekin hiru.

Txosten idatzia HHn ikasturte bukaeran jasoko dute eta LHn hiruhileko

bakoitzaren bukaeran.

Horrez gain, gogoratu nahi izanez gero irakasleok prest egongo garela

beharrezkoa ikusten duzuenetan zuekin biltzeko, eta, guk ere deituko zaituztegula

komenigarria iritziz gero.

Larraulen, 2015eko irailaren 25a