Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik...

20
Geografia Gela 1 Enkarterriaren ezaugarri geografiko nagusia erliebearen irregulartasuna da. Historia geologiko luzeak paisaia malkartsua ekarri dau, garaiera handiko mendiak eta haran sakonak tartekatuta agertzen dira-ta. Eskualdearen egituraketa fisikoa orain 180 milioi urte hasi zan taiutzen. Orduan, Enkarterria itsasoaren mailaren azpitik egoan eta itsaso horren hondoan metatzen-metatzen joan ziran batetik higadurearen eraginezko materialak eta bestetik itsaso horretan bertan bizi ziran animalien hondar organikoak, geruza horizontalak osatuz (estratoak). Metaketa hori orain 70 milioi urte amaitu zan. Behealdeko geruzak goialdekoen pisuaren pisuz sakatuta harri bihurtu ziran eta, aldi berean, indar tektoniko izugarriek alborikara trinkotu eben lur-azalerea (plegamendu alpinoa). Horren eraginez, materiale sedimentarioak okertu eta konkortu egin ziran. Azken 2 milioi urteetan erreka eta ibaiek erliebea taiutu dabe, eta gehiago eragin dabe materialerik bigunenetan, haranak eginez, eta gitxiago materialerik gogorrenetan, mendiak eta tontorrak atondu artee. Prozesu horren guztiorren emaitza erliebe malkartsua eta irregularra da, oso materiale ezbardinez osatutakoa, ezbardinak osakera fisiko- kimikoetan zein antxinakotasunean. Horretara, bada, Ilso (Gordexola/Güeñes/Zalla) eta Ganeran (Galdames) bitarteko lerroaren ebaketa geologikoak argi erakusten ditu harreharrizko eta kareharrizko mota ezbardinak, antxinakotasun, gogortasun, kolore eta ehundura askotakoak; horreen artean nahastatuta agertzen dira burdin-mineralizazinoak, kuartzoa edo mikea, baita beste egitura “exotikoagoak” be, esaterako septariak.

Transcript of Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik...

Page 1: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Geografia

Gela 1

Enkarterriaren ezaugarri geografiko nagusia erliebearenirregulartasuna da. Historia geologiko luzeak paisaia malkartsuaekarri dau, garaiera handiko mendiak eta haran sakonaktartekatuta agertzen dira-ta.

Eskualdearen egituraketa fisikoa orain 180 milioi urte hasi zantaiutzen. Orduan, Enkarterria itsasoaren mailaren azpitik egoan etaitsaso horren hondoan metatzen-metatzen joan ziran batetikhigadurearen eraginezko materialak eta bestetik itsaso horretanbertan bizi ziran animalien hondar organikoak, geruza horizontalakosatuz (estratoak). Metaketa hori orain 70 milioi urte amaitu zan.

Behealdeko geruzak goialdekoen pisuaren pisuz sakatuta harribihurtu ziran eta, aldi berean, indar tektoniko izugarriek alborikaratrinkotu eben lur-azalerea (plegamendu alpinoa). Horren eraginez,materiale sedimentarioak okertu eta konkortu egin ziran.

Azken 2 milioi urteetan erreka eta ibaiek erliebea taiutu dabe, etagehiago eragin dabe materialerik bigunenetan, haranak eginez, etagitxiago materialerik gogorrenetan, mendiak eta tontorrak atonduartee.

Prozesu horren guztiorren emaitza erliebe malkartsua eta irregularrada, oso materiale ezbardinez osatutakoa, ezbardinak osakera fisiko-kimikoetan zein antxinakotasunean.

Horretara, bada, Ilso (Gordexola/Güeñes/Zalla) eta Ganeran(Galdames) bitarteko lerroaren ebaketa geologikoak argi erakustenditu harreharrizko eta kareharrizko mota ezbardinak, antxinakotasun,gogortasun, kolore eta ehundura askotakoak; horreen arteannahastatuta agertzen dira burdin-mineralizazinoak, kuartzoa edomikea, baita beste egitura “exotikoagoak” be, esaterako septariak.

Page 2: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Ugaritasun orografiko eta geologiko horrek eragina izan dau faunaneta landarerian be, horreetan be ugaritasun handia dago-taaltuerearen, orientazinoaren, zoruaren kalitatearen eta abarrekoenarabera.

Enkarterriko bertako faunak sarraski handia jaso izan arren mendeetanzehar, landareriak irautea lortu dau neurri baten behintzat. Hegoalderadagozan maldetan eta kareharrizko gune batzuetan oraindik orainartadiak dagoz, eta pagadiak iparraldera dagozan maldetan, ia beti800 metrotik gorako lekuetan. Erreken eta ibaien inguruetan haltzak,zumarrak eta leizarrak dira nagusi, eta mendirik altuenen tontorretanginarrak eta sastropoak. Enparaduko bertoko landareriari jagokonez,hostozabalen baso mistoak (leizarrak, zumarrak, gaztainondoak,hurretxondoak, erkiak) eta arestiak agertzen dira batez be.

Dana dala, Enkarterrialdeko paisaian gaur egun nagusi dira larraketa belardiak, ganadutarakoak, eta sartutako koniferen (pinuak,eukaliptoak eta zipresak) arboladi handiak.

Page 3: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Historiaurrea I

Gela 2

Historiaurrearen lehen aroetan gizakiak kobazuloetan bizi zireneta jateko-bilketa, ehiza eta arrantzatik ateratzen zuten bizimodua.Landutako harrizko eta hezurrezko tresnak erabiltzen zituzteneguneroko ekintzak aurrera eramateko.

Enkarterrin agertutako lehen giza aztarnak Erdi Paleolitoarenazkenaldikoak izan arren, ugarienak Goi Paleolito (K.a. 32.000-8.550) eta Epipaleolitikoak (K.a.8.500-3.200) dira.

Historiaurreko gizakiei buruzko informazioa lortzeko aztarnategiarkeologikoak ikertu ohi dira. Bizilekuak (batez ere kobazuloak)arakatuz izan dugu haien bizimodua ezagutzeko aukera.

Garaiko tenperatura hotzek kobazuloetako babesa bilatzera behartuzuten gizakia. Kobazuloak bizitzeko atseginagoak ziren, bertantenperatura eta hezetasun maila egonkorragoak baitzeuden.Aukeratutako kobazuloak irekiak ziren, eguzki-begira eta errekaedota ibaien ondoan kokatuak. Kobazuloaren sarreratik hurbil biziziren, gunerik argitsuenean. Hantxe egiten ziren eguneroko lanak:ehizatutako animalien zatitzea, lanabesak egin, larruak ondu..

Garaiko gizakiak inguruan aurkitzen zutenetik bizi ziren, harrapariakziren, bilketatik, arrantzatik eta ehizatik elikagaiak lortuz. Arrantzaaurrera eramateko arpoi txikiak, amuak edota tranpak erabiltzenzituzten (nasak, landarez egindako sareak..). Ehiza egiteko teknikenartean aldiz, animaliak sua edota zarata bidez beldurtu eta tranpa(prestatutakoa edota naturala izan zitekeena) baterantz bideratzeanoinarritzen zenaz baliatuko ziren.

Page 4: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Erabilitako lanabesak traketsak baino aldi berean ugariak etaespezializatuak izango ziren: aizkorak, azkonak (lantza-muturrak),arpoiak, harri-xaflak (labanak), karrakailuak (larruak igurtziz ileaketa haragi zatiak kentzeko erabiltzen ziren labanak), zulagailuak…

Lanabes gehienak harri landukoak ziren. Sukarri zatia hartu etakolpe zehatzak emanez harri-xaflak lortzen ziren, ukitu batzuenbitartez nahi izandako azken itxura emanez.Harrizko lanabesez gain, adarrez edota hezurrez egindako tresnakere landuko zituzten.

Garai hartako gizakiek utzitako aztarnarik harrigarrienak arte-lanakdira, izatez erlijio kutsua izango duten adierazpen sinbolikoak.Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetikkobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz,hezurrez edo adarrez egindako lanabes edota apaingarrietan aurkitudezakeguna. Irudiak (animaliak, marrazki edota zeinu geometrikoak..)egiteko teknika bi erabiliko zituzten: margogintza eta grabatua.Orain arte, irudi hauen lekuko diren bi kobazulo aurkitu dira Enkarterrin:Venta Laperra (Karrantza) eta Arenaza (Galdames).

Page 5: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Historiaurrea II

Gela 3

Zeramikaren aroan zehar (K.a. 3200- 25) eguraldiak hoberaegingo zuenez, gizakiak kobazuloetatik irten eta kanpokoherrixketan bizitzen hasiko ziren. Honekin batera iraultzaekonomikoa emango zen, abeltzaintza eta nekazaritza agertuzeta zeramika, findutako harriak eta metalak hedatuz.

Zeramikaren aroetan (Kalkolitoa, K.a. 3.200-1.800; Brontze-Aroa,K.a. 1.800-800; Burdin-Aroa, K.a. 800-25) zehar aldaketa nabariakeman ziren Enkarterriko gizakien bizietan. Aldaketak elikagaieningurukoak izan ziren bereziki, harrapakaritza alde batera utzi gabe,abeltzaintza eta hasierako nekazaritza garatu baitzen. Honela,ekoizpen ekonomiara jo zuten.

Abereekin batetik bestera ibili beharra zegoenez eta eguraldiakhobera egitearen ondorioz, bestelako bizi lekuak hedatu egin ziren:kobazuloak oraindik erabiltzen ziren arren, kanpoan egindako bizilekuak agertzen hasi ziren. Bizileku berri hauek toki altuetan kokatzenziren eta txabola biribilez osatuta zeuden, ondoan animalientzakoesparruak zituztelarik.

Ekonomi iraultzarekin batera iraultza teknikoa ere eman zen. Harrilanduaz egindako lanabesak alde batera utzi gabe, leundutakoharrizkoak (beste harri gogor batekin igurtziz findutakoak) erabiltzerapasa zen.

Gerora, metalgintza etorriko zen, harrizkoak baino hobeagoak izangoziren kobrez eta brontzez eginiko tresnak agertuz.

Page 6: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Bestalde, nekazaritza eta abeltzaintzatik lortutako soberakinakedukitzeko ontzien beharrak zeramikaren sorrera ekarriko zuen.Zeramikarik zaharrenak lauak dira, apaingarririk gabekoak, eta formasinpledunak. Denboraren poderioz, formak ugaritu eta apaingarriakagertuko ziren.

Aro hauetan zehar hildakoak taldeka hilobiratzeko ohitura hedatuzen. Horretarako bertara iristea zaila zuten kobazuloak, trikuharriaketa tumuluak erabiliko ziren. Azken hauek mendi tontorretan etamendi bizkarretan altxatzen ziren, binaka edo hirunaka (trikuharri-zelaiak edo tumulu-zelaiak deritzanak osatuz), abeltzaintza tokiberdinean zeuden beste batzuekin elkar lotuta. Hildakoarekin bateratresnak (lanabesak eta apaingarriak) eta elikagaiak hilobiratzen ziren,“hil osteko bizitzan” behar izango zituztenak. Honek hil osteko bizitzansinetsi egiten zutela erakusten digu.

Azkenik, Burdin Aroan, cromlech izeneko megalitoak hedatu ziren,biribilean jarritako harriz osatuak eta heriotza erritoekin zerikusiaizango zutenak. Kobazuloetan edota trikuharri eta tumuluetanhilobiratzen jarraitu zuten arren, heriotza erritoak aldatu egin ziren,hildakoak erretzen hasiko zirelarik. Honela, errautsak zeramika-ontzibaten sartu eta kobazuloetan laga edo lurperatzen zituzten.

Page 7: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Erromatarrak

Gela 4

Enkarterrin emandako Erromanizazioa Bizkaiko beste eskualdebatzuetakoa baino sakonagoa izan zela ematen du. Horretarakoarrazoi bi topa genitzake: alde batetik, erromatarren CastroUrdialeseko kolonia hurbil zegoen, eta beste batetik, erromatarrekTriano Mendietako burdina ateratzeari sendo ekin zioten.

Erromatarrak Kristo aurreko 25.urtearen inguruan helduko zirenEnkarterrira, ziurrenik Kantabriar gudak zirela eta.Enkarterriko eskualdea Flaviobriga zeritzan hiriaren eraginpeanzegoen, (egungo Castro Urdiales)Kantauri itsasertzean kokatutakokolonia erromatar bakarra izango zena. Ondorioz, ingurukolurraldeetako ekonomiaren eta administrazioaren hiriburu bihurtukozen.

Koloniaren inguruan kokatutako herrixka eta meategietako produktuak(nekazaritza, abeltzaintza eta metalgintzari lotuak) koloniaren merkatallanaren oinarriak izango ziren. Honela, inguruko produkzioarensoberakinei irteera ematen zitzaien eta Galiaren hegoaldeko etaHispaniaren barrualdeko manufakturak sartzen ziren.

Hala ere, enkarterritarrek eta erromatarrek elkarrekin izandakoharremanen aztarnak oso eskasak dira: txanpoi eta metalezko tresnabatzuk, zeramika zatiak, hilarri bat… Edozelan ere, ez dirudi kulturaerromatarraren ereduak asko hedatuko zirenik Enkarterriko biztanleenartean, ordura arteko bizimoduarekin jarraituko baitzuten.

Page 8: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Gaztelako mesetatik zetorren galtzada Flaviobrigaraino heltzen zen,itsasertzaren eta barrualdearen arteko komunikabide erosoa eskainiz. Galtzada hori Balmasedatik sartzen zen Enkarterrin, Ubieta gainetikaurrera eginez gaur egun Abellanedako Batzarretxea dagoen ondotikjarraitzen zuen, Sopuerta guztia zeharkatu, Las Muñecas edo Ilsoderitzon mendatetik gora egin eta Castro Urdialeseraino helduz.

Gaur egun bide horren aztarnak eskasak badira ere, miliario deritzaneiesker galtzadaren jarraipena egin dezakegu. Miliarioak galtzadanegindako lanen oroigarri gisa jarritako harrizko zutabeak ziren, bertanlan hori egiteko agindua emandako pertsonaren izena idazten zenbertan. Mena eta Castro Urdiales artean guztira hamalau miliarioaurkitu badira ere, Enkarterrin bakar bat topatu da, Abellanedanbertan hain zuzen ere.

Erromatarrek egindako galtzada hori hainbat mendeetan erabili izanda, oraindik ere erromatarren garaikoak izan ez arren , bide zaharranondik nora zihoan erakusten diguten harbide zatiak ikusditzakegularik.

Erromatarren inperioaren beste interesetako bat burdin mea izanzen, Triano mendietan kokatutako meategietatik ateratzen zen.Trapagaraneko Oiola deritzon urtegiaren inguruan meategi hauetatiklortutako burdin mea garbitzeko labeak egon ziren. Behin burdinaarindu eta gero, itsasadarreko zama-lekuetara garraiatzen zen,handik bestelako tokietara (Castro Urdiales, Forua) itsasontzizeramateko.Inperioaren krisialdiren ondorioz, eta segurtasunik gabeko garaiazela eta (erromatarren administrazio-sistemaren krisialdia, barneiraultzak, inbasioak…) V.mendearen hasieran berriz ere kobazuloakbabeslekutzat erabiliko ziren. Arazoz beteriko garai honek erromatarrekEnkarterrin izandako agerraldia amaitutzat emango du.

Page 9: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Goi Erdi Aroa, hegoaldetik heldutako kulturek ekarritako ereduekeraginda, berriztatze aroa izan zen. Eskualde honetan agertutakoartelan aurre-erromaniko eta erromanikoak, eredu berriakEnkarterrin zabaldu izanaren erakusgarri izango dira.

Erromatarrek Enkarterrin izandako eragina garrantzitsua izan arren,badirudi inperioa desegin ondoren Enkarterriko biztanleen bizimoduaHistoriaurreko azkenaldian izandakoaren antzekoa izango zela.

Baina gauzak aldatuz joan ziren astiro-astiro, eskualdea administrazioantolaketaren eredu zabalagoen menpe sartuz joan zen (Nafarroakoerreinua batzuetan, Gaztelakoa bestelakoetan), elizak hedatu eginziren eta erromanizatuagoak ziren beste toki batzuetako etorkinakbertaratu ziren.

Aipatutako gertakizunek feudaltzat har daitezkeen ezaugarri kulturalaksendotuz joan ziren. Ondorioz, lurren jabetzari buruzko pentsamoldeaaldatu eta kristautasuna nagusitu egin zen.

Kultura aldaketa honen ondoriorik nabarmenena lurralde zatiketaeta honekin batera emandako giza taldeen banaketa izan zen. Horrenerakusgarri toponimo kopuruaren handitzea izango da.

Enkarterriko lurraldeak izandako aldaketen beste erakusgarri batkanpoko arte-ereduak onartu izana da. XI. mendean mozarabeengandik eratorriko balio gutxiko eredu aurreerromanikoak heldu ziren. Horren erakusgarri dugu GüeñesekoBermejilloko Lorenzo Deunaren absideko leihoa.

Goi Erdi Aroa

Gela 5

Page 10: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Beranduago, XII.mendean, erromanikoa sartuz joango zen. Arteeredu horretakoak dira Mikel Deuna (Artzentales), Jorge Deuna(Santurtzi), Kolitzako Sebastian Deuna (Balmaseda) eta AhedokoMikel Deuna (Karrantza).

Kristautasunak eraginda, errito eta ohiturarik errotuenak ere aldatukoziren. IX-XIII mendeen artean lurperatzeko ohiturak kristauenohituretara egokitu ziren. Batzuetan harlauzaz egindako hilobiakerabiltzen zituzten: zuloaren hormetan zein estalkian harlauzak jartzenziren. Horren erakusgarri ditugu Esteban Deuneko hilobiak.Bestelakoetan burualde hustutako edo markatutako hilobiak egitenziren, buruari zegokion aldean biribil bat eginez, eredu hau BermejillokoLorenzo Deuneko hilobietan ikus dezakegu. Garai honen barnean Cerrada de Ranesen (Zierbena) eta La Caserian (Trapagaran)aurkitutako hilarriak koka ditzakegu ere.

Kultura batetik bestera pasatze hori astiro-astiro gertatu zen,zenbaitetan kultura zaharreko aztarnek denboran iraun zutelarik.Horren erakusgarri izan daiteke Cerrada de Ranesen aurkitutakohilobiratuetako batek papar gainean agertzen duen sukarri-koska,kristau aroaren aurretik hildakoak babestu eta gurtzeko erritoekinlotu dezakeguna.

Hilarrietan ere bizirik iraungo du aurreko kulturaren ereduak. Cerradade Raneseko hilarriaren aurrealdean tunika luzez jantzita eta itzelezkogurutzea daraman gizona agertzen bada ere, atzealdean burdinarotik datozen irudi geometrikoak (gurutzeak, triangeluak, borobilak)aurkitu ditzakegu.

Edonola ere, Enkarterri Goi Erdi Aroan ingurune primitiboa izatetikbeste kultura-gune zabalago baten parte izatera igaroko zen, ErdiAroko kristau kulturarena hain zuzen ere.

Page 11: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Hiribilduen Sorrera

Gela 6

Hiribilduen sorrera Erdi Aroan emandako eraberritzearen besteerakusgarri bat izango da. Hiribilduek, baserri-aldeko etxesakabanatuen aldean, eraketa berezia agertzen zuten, kaleparalelotan egituratuta baitzeuden. Hiribilduetako biztanleek,gehien bat artisau eta merkatariak, eskubide bereziak zituztenmerkataritza, zerga eta legedia aldetik.

XII. mendearen erdialdetik aurrera Gaztelako produktuak (artileabereziki) Atlantiko aldeko Europan merkaturatzen hasi ziren. Orduraarte Ekialde eta Mendebaldearen artekoak ziren harremanak(Santiago bidea horren adibide daukagu) ordutik aurrera Iparraldeeta Hegoaldearen artekoak bihurtu ziren. Bizkaia (eta era bereanEnkarterri) Gaztela eta Europaren arteko merkataritza bidearenerdian kokatzen zen, merkataritza gaiak kanporatzeko Kantauriitsasora heldu beharra baitzegoen.

Merkataritza bide berriak indartzeko hiribilduak sortu ziren. Haueklege eta foru bereziak zituzten, lege, zerga eta merkataritza aldetikabantailak eskaintzen zituztenak. Honela, merkatal produktuen joan-etorria erraztu eta horren gaineko kontrola ziurtatu egiten zen.Enkarterrin hiru hiribildu sortu ziren: Balmaseda, Lanestosa etaPortugalete.

1199.ean, Lope Sanchez de Menak, Bortedoko jaunak, Enkarterrikoeta Bizkai osoko lehenengo hiribildua sortu zuen: Balmaseda. CastroUrdialeseko bidean kokaturik, bertatik erromatarren antzinako galtzadaigarotzen zen eta Kadagua ibaiak ibia egiten zuen bertan, handikgutxira ibaia zeharkatzeko “zubi zaharra” eraikiko zelarik.

1287.ean Lope Diaz de Harok, Bizkaiko jaunak, Lanestosako hiribilduasortu zuen, Gaztelako goi lautadatik Laredora zihoan bidean.

Page 12: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

1322.ean Maria la Buena de Haro zeritzanak Portugaleteko hiribilduasortu zuen. Hiribildu horrekin ez zen igarobiderik indartu nahi, helmugabaino: Burgos eta Gasteizetik zetorren artilea eta Somorrostrokoburdina bertatik kanporatzeko sortu baitzen.

Itxuraz ere hiribilduak aurretik zegoenarekiko ezberdinak izangoziren. Ordura arteko baserri aldea sakabanatutako etxebizitzazosatua zegoen. Hiribilduak aldiz, hitzak berak dioenez, bildutakoguneak ziren, harresiz inguratutakoak, babesteko eta baserri aldetikbereizteko ere eraikiak.

Hiribilduak guztiz antolaturik zeuden: ia paraleloak ziren eta batetikbesterako igarobide estuak zituzten kaleez osatzen ziren, luzeranzabaleran baino handiagoak ziren etxe estuak zituztenak.Etxe hauek horma baten bidez bereizten ziren elkarrengandik. Behekosolairuan atartea, lantegia eta denda zeuden. Lehenengo solairuanegongela eta gainontzekoetarako gela (sukaldea, jangela, logela..)handia zeuden. Azkeneko solairua biltoki moduan erabiltzen zen.

Hala ere, etxeen itxuraren gainetik, baserri aldeko herritarren etahiribilduko biztanleen arteko alderik nabarmenena lege ezberdintasunazen. Hiribilduak sortzerakoan Logroñoko forua hartu zuten, bertakoeizerga eta merkataritza aldetik zenbait abantaila emanez. DenborazBizkaiko jauna eta Gaztelako erregeengandik abantaila gehiagolortuko zituzten: merkataritza-monopolioa lurralde zabal askotan,zerga-hobariak, etab. Pribilegio hauetaz baliatuz, merkataritza etaartisautzari ekin zieten hiribilduetako biztanleek. Ondorioz, hiribilduak,baserri aldean kokatutako lege eta ekonomi uharteak bihurtuko ziren.

Page 13: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Behe Erdi Aroa

Gela 7

Behe Erdi Aroa krisialdi aroa izan zen. Jauntxoek indarkeriarenbitartez ekonomi zailtasunak gainditzen ahalegindu ziren. Ahaidenagusiek, talde bitan banatuta (Oinaztarrak eta Ganboatarrak)eten barik ekin zioten bata bestearen aberastasun iturriak kentzensaiatzeari. Ahaide Nagusien familiarik garrantzitsuenetarikoaMuñatones-Salazartarrena izan zen, Enkarterriko Oinaztarrentaldeko famili burua hain zuzen ere.

XII. mendearen azkenaldian hasi eta XV.ean nahiko aurrera eginarte, krisialdi gogorra jasan zuen Mendebaldeko Europak. Diruakgero eta gutxiago balio zuen eta hondamendirik nabarmenena1348.eko Izurrite Beltzarekin heldu zen. Gizatalde guztiek gorriakikusi zituzten arren, nobleziakoek erantzun zuten ondoen, irtenbideegokiak aurkitu ezinik, biderik errazenetik jo zuten indarkeria aurreraeramanez.

Ziurtasunik gabeko aro luzea hasi zen orduan. Nobleziako leinuburuek lapurretan egiten zieten baserritar, elizgizon eta hiribildukobiztanleei, baina borrokarik latzenak leinu buruen artekoak izan ziren.Leinu buru bakoitzak bere leinuaren laguntza jasotzen zuen.Leinutariko batzuk batzean ahaide nagusien batasuna sortzen zen.Hortik dator bada, borrokaldiek hartu zuten izena “ ahaide nagusienarteko borrokaldiak”. Euskal Herrian ahaide nagusien talde nagusibi izan ziren: oinaztarrak eta ganboatarrak.

Ahaide nagusiak dorretxetan bizi ziren, lekurik estrategikoenetan(bidegurutze, zubi,..) kokatutako gotorlekuak ziren. Oinarria lauki itxurakoazuten, altuak, sendoak eta leiho gutxikoak ziren. Sarrera bakarralehenengo solairuan zuten, bertara heltzeko egurrezko eskailera baterabiltzen zen, arriskurik ikusiz gero kendu egin zitekeena. Hiru edolau solairuz osatutako etxe hauek (lehenengoa, bizitzeko erabilia,altuera handienekoa zelarik) goialdean almenak edota lau isurialdekoteilatua zuten. Garrantzitsuenek harresia ere bazuten, harresiotarikobatzuk angeluetan beste dorre batzuk ere zituzten.

Page 14: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Muñatonez-Salazartarren leinua Enkarterriko oinaztarren burua etaBizkaiko garrantzitsuenetarikoa izan zen. Muskizen kokatutako SanMartín de Muñatonez gaztelua hauen egoitza nagusia bihurtu zen.Gaztelu hau bi mende baino gutxiagotan dorretxe xume izatetikEuskal Herrian ahaide nagusiek izandako gaztelurik osatuena izateraigaro zen. Dorretxe horretatik burdin minerala kanporatzeko porturikgarrantzitsuena kontrolatuko zuten.

Leinu horretako pertsonaiarik ezagunena Lope García de Salazarizan zen (1399-1476). Guda gizona zen, ahaide nagusien artekoborroketan parte hartze zuzena izan zuena (lehenengoz hamazazpiurte zituela). Liburutegi zabala bildu eta historia-lanak ere idatzizituen. Lanotariko garrantzitsuena "Las Bienandanzas y Fortunas"dugu, gazteleraz idatzitako lehenengo Historia Unibertsala.

XV. mendearen azken herenean ekonomia hobetu eta krisiak atzeraegin ahala, borrokak ere baretu egin ziren. Bake aroa hasi zen,ekonomiak gorantz egin zuen horren erakusgarri orduan egindakoeraikuntzen kopurua delarik: jauregiak, baserriak eta elizak jaso edoberritu egin ziren. Ildo beretik ermita eta elizak eskultura eta irudigotikoez hornitu ziren. Erdi Aroaren bukaera eta Errenazimenduarenhasiera iragartzen zuen alaitasunez blai zirudien Enkarterri.

Page 15: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Enkarterriko eskualdeak berezko erakundeak zituen.Abellanedako Batzar Nagusia Enkarterriko foruari lotzen zitzaioneskualde osoari buruzko arazoetan. Tokian tokiko arazoakkontseilu edo udalek erabakitzen zituzten. Azkenik, Bizkaiaosoarekin zerikusia zuten arazoak konpontzeko Gernikako BatzarNagusietara jotzen zuten.

Erdi Aroaren bukaeratik Foruak ezabatu arte Enkarterrin egondakoadministrazio antolaketa korapilatsua izan zen. Herritar bakoitzaerakunde maila bat baino gehiagoren barruan zegoen aldi berean,elkarte bat baino gehiagotan, elkarren osagarri zirenak, hala eremaila bakoitzaren antolaketa eta funtzionamendua berezia zen.

Beheko mailan auzoa zegoen, auzokide guztiek osatzen zutena.Zenbait auzoek taldea, tertzioa edo parrokia izenekoa osatzen zuten,udalaren oinarrizko unitate administratiboa zena eta erregidorearenagindupean zegoena.

Benetako erakunde esparrua udalerria zen, Enkarterrin kontseilu,haran edo (Balmaseda, Lanestosa eta Portugaleteren kasuan)hiribildu zeritzona. Teorian, udalaren organo gorena kontseilu irekiabazen ere (herritar guztien arteko batzarra), kontsultarako baino ezzen erabiltzen, udal administrazioan benetan agintzen zuena kontseiluitxia zelarik.

Kontseilu itxia, orokorrean herriko familiarik aberatsenetako kidezosatutako talde txikia, alkate edo epailea zuen buru. Prokuradoresindikoa diru kontuez arduratu eta auzi, batzar eta abarrekoetanudalaren ordezkaria zen eta azkenik erregidoreak zeuden,kontseiluaren erabakiak parrokia bakoitzean bete arazteaz arduratzenzirenak.

Agindu-liburuetan jasotako Udal Araudiaren arabera agintzen zutenkontseiluok, beti ere Foruaren menpean zeudelarik. Kontseilu irekieta itxiaren erabakiak Dekretu-liburuetan biltzen ziren, egungo batzar-agiri edo akta-liburuen pareko liratekeenak.

Erakundeak

Gela 8

Page 16: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Kontseilu itxiaren agintaldiak urtebete irauten zuen. Hautatze moduaaldatuz joan zen, XVII. mendetik aurrera “zeharkako zakuratzea ”deritzona ohizkoena bihurtu zelarik: agintaldia amaitzen zutenerregimentuko kideek izen batzuk proposatzen zituzten, izenakpapertxoetan idatzi eta zilarrezko bolatxoetan sartu ondorenhauteskundetarako ontzi batean barneratzen ziren, hemendik umebatek aterako zituelarik. Kanporatutako lehenengo bolatxoa alkateaizendatzen zuen, bigarrena prokuradore sindikoa eta hurrengoakerregidoreak, kontseiluko kide kopurua osatu arte.

Kontseiluen ardurapeko arazoak eta gaiak Enkarterriko BatzarNagusian aztertzen ziren, Abellanedan. Abellanedako Batzarretxeahainbatetan berriztatu da mendeak joan ahala. XVI. mendean eraikieta XVII. mendean zehar errenazimendu berankorreko ereduanberriztatu zen. Hainbat urte bertan behera itxita egon ondoren,1901.urtean berreraiki bazen ere, egun daukan irudi erromantikoaberanduagoko berregiten ondorioa da (1931-33 eta 1942-53).

Enkarterriko Batzar Nagusiaren batzarretan udal bakoitzak ordezkaribat izaten zuen, prokuradore sindikoa hain zuzen ere. BatzarburuBizkaiko Korrejidore ordea izaten zen, Enkarterriko prokuradoresindikoa eta idazkari bat zituela laguntzaile. Herritarrek ere batzarretarajoateko eta iritzia emateko eskubide zuten, baina ez botoa emateko.

Batzarrean hartutako erabakiak Enkarterriko Foruaren menpe jartzenziren. Baina 1576.urtetik aurrera Enkarterritarrek Bizkaiko foru berriaonartu zuten euren eskualderako, nahiz eta eskualdearen zenbaiteskubide mantendu.

Bizkaiko jaurerri guztian eragina izango zuten erabakiak hartu beharzirenean, Enkarterriko ordezkariak Gernikara hurbiltzen ziren, BizkaikoBatzar Nagusian parte hartzera. Bertara joateko deia Kolitzako dei-adarrez egiten zen.

Enkarterriko udalek astiro-astiro eskualdearen berezitasunei ukoegiten joan ziren, azkenik, 1806.urtean Bizkaiko Jaurerriarekin bategin arte.

Page 17: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Nekazaritza izan zen Erregimen Zaharreko ekonomiaren oinarria.Garia eta, batez ere, artoa ziren nagusi, baita mahatsa ere.Bestaldetik, olagintza eta hiribilduetako artisautza eta merkataritzaere indarrean egongo zen.

Enkarterriko biztanleriak Erregimen Zaharrean izandako bilakaeragarai horretako ekonomi gora-beheren neurgailutzat har dezakegu.

XVI. mendean biztanleriak gora egin zuen arren, mendearenazkenaldian krisialdi handia izan zen alor guztietan, 1598. urtekoizurritearekin batera. Biztanleriak behera egin zuen bat-batean, etaurte asko behar izan ziren XVI. mendeko biztanle kopurua berrizere lortu arte.

Erregimen zaharrean zehar ekonomiaren oinarria garia izan zen,XVI. mendearen azkenalditik aurrera artoarekin batera landuko zena.Nekazal lanabesak ugariak eta oso espezializatuak ziren, nahikotraketsak izan arren. Areak, landaretza urratu eta lur-azala gainetikarakatzeko erabiltzen zirenak, albo batera utzita, goldea zengarrantzitsuena. Bi mota aurki genitzake: esku goldea eta, lurrabigunagoa zen tokietarako, aldizkako goldea, uztartutako idi, behiedo mando bikotea aurretik jarrita. Artoarekin batera laiak nagusituziren, lurra oso modu intentsiboan lantzeko aukera ematen baitzutenegoerarik txarrenean ere (hezetasun handiko lurrak, aldapahandikoak…). Uztan lortutako garia edo artoa errotetara eramatenzuten.

Erregimen Zaharra I: Ekonomia

Gela 9

Page 18: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Mahatsa ere elikagai garrantzitsua izan zen. Mahastietan lortutakomahatsa batu ondoren, dolarea erabiltzen zen txakolina egiteko,eskualdeko produkturik ezagunenetarikoa.

Enkarterriko ekonomiaren beste oinarrietako bat burdina zen. Oletan,errotetan bezala, urak mugitutako gurpilak zeuden, kasu honetanpaladunak eta kanpoaldean kokatuak . Hauek biraka hastean, ardatzbaten bidez hauspoak (sutegia puzteko) eta gabia (burdina lantzekomailu handia) mugitzen zituzten.

Eskualdean kokatutako olak ugariak izan ez arren, hauek ekonomianizandako eragina garrantzitsua izan zen, herritarren herena, zuzeneanedo zeharka, oletako lanari lotuta zegoelarik: meatzariak, ikazkinak,olagizonak, garraiolariak..

Bestalde hiribilduetan bizi ziren burgesek merkataritza eta artisautzazuten lanbide. Lanestosan garraio-lana zen nagusi, Laredo etaGaztelako mesetaren arteko bidean baitzegoen. Portugaleten,itsasertzean zegoenez, itsaso-merkataritza izan zen garrantzitsuena,bertan ontziola batzuk ere kokatuko zirelarik. Balmasedak, azkenik,merkataritzarako kokagune egokia (Gaztelako artilea itsasertzekoportuetara bideratzeko) izateaz gain, metalgintzaren inguruan sortutakolantegiak zituen.

Page 19: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Erregimen Zaharrean Jauntxo eta handikiak ziren nagusi, lurasko eta ola zein errota gehienak eurenak ziren eta. Edozelanere, gehienak nekazariak ziren, talde honen barnean baserripare bat izatera hel zitezkeenak edota aberastasun iturritzateuren eskulana baino ez zutenak aurkitzen ziren.

Erregimen Zaharreko gizartea mailatan banatua zegoen. Goikomailan “handikiak” zeuden: jende dirutsua, irabaziak beren jabetzapekoetxe, errota eta olak alokatzetik ateratzen zituztenak.

Elizgizonek ere aurrekoaren antzerako taldea osatzen zuten. Askotanhandikien familietan eskuordeko ez zirenak elizgizon egiten ziren,aberastasunaren aldetik, orokorrean, handikiak bezain aberatsak ezbaziren ere.

Nekazarien artean denetarik zegoen: batzuk ia-ia handikiak bezainaberatsak ziren, lantzen zituzten baserrien jabe izateaz gain bestebaserri batzuk alokatuta zituztelarik. Beste nekazari batzuk osopobreak ziren, baserri eta lur alokatuetan kokatzen ziren eta uztatxarra izanez gero miseriarik gorrienean gera zitezkeen.

Azken mailan txirotasunik larrienean zirenak zeuden, behartsuak,aberastasunik eta irabazpiderik txikienik gabekoak, erruki-saritikbaino bizi ez zirenak.

Hiribilduetan ere gizarte-mailaketa antzerakoa zen, handikiak baserri-jabe izan beharrean etxe, tailer eta abarren jabe zirelarik.

Erregimen Zaharra II: Gizartea

Gela 10

Page 20: Geografia - jjggbizkaia.eus · Historiaurreko artea bi multzotan bana dezakegu: batetik kobazuloetako hormetan agertutako horma artea, eta bestetik, harriz, hezurrez edo adarrez egindako

Aberastasunaren aldetik zegoen ezberdintasuna agerian geratzenzen janzkeretan edota etxeen itxuran. Handiki eta baserritarrikaberatsenak jauregietan bizi ziren, Euskal Herritik kanpoko jauregienaldean apalak baina ugariak izango zirenak. Aipagarrienak jauregibarrokoak dira: lauki itxura zuten, sendoak eta kalitate oneko materialezeginak eta ate, leiho, balkoi, teilatu zein armarrietan apainduraaberatsak zituzten.

Edonola ere, biztanle gehienak baserrietan bizi ziren, Enkarterrinera askotako baserriak aurki ditzakegularik. Alde batetik euskalbaserrien eredua jarraitzen dutenak aurki ditzakegu; beste batetik,elkarren ondoan lerrokatutako etxeak mendebaldean (Lanestosa,Karrantza); Enkarterri erdialdean (Artzentales, Turtzioz) “trucenses”izenez ezagututako baserriak; gainontzeko tokietan lauki-itxurakobaserriak daude.

Aztertzen ari garen aro honetan zehar arteak gorakada nabarmenaizan zuen eskualdean. Elizak eta jauregiak berritu eta altzariz hornitukoziren handikiek emandako edo Ameriketatik heldutako diruaz.Erretaulak eta eredu barrokoko zilargintza-lanak dira horrenerakusgarririk aipagarrienak, Bizkaiko onenetarikoak. Era berean,nahiko kalitatezko eskultura eta margo-lan ugari agertzen dira.