GEREDIAGA - euskerazaleak · 2017. 2. 22. · GEREDIAGA EDO DURANGO'KO ERRIALDEA Mendi-zalea...

20

Transcript of GEREDIAGA - euskerazaleak · 2017. 2. 22. · GEREDIAGA EDO DURANGO'KO ERRIALDEA Mendi-zalea...

  • GEREDIAGAEDO DURANGO'KO ERRIALDEA

    Mendi-zalea danantzat atsegingarria da Durango-aldea, Bizkaia'n diran mendirik goitienak ingurututaegonik, ba'daualako nondik ibilli eta bai zer ikusi be. Eta, ez mendigoizaleak bakarrik, beste edozeiñentzat bebadau zer ikusi ta zer ikasi Gerediaga edo Durango'ko errialde (Merindad) bikain orrek. Orixegaitik-edo, astitsuizan garan baten baiño sarriago mendi orreitako bat ikustatutera joatea, benetan atsegin izan jaku.

    Orain aldi aundirik ez dala, Abadiño'ko Matiena aurrean Garai'rako bitxabala artuta bide orren ezker-aldera, goiunetxu baten aurkitzen dan Gerediaga'ko zin-baseleiza apaiñaren ondoan aurkitu gintzazan, berariargazki bat edo beste atereaz, bertatik diran ikuspegiak gozatzeko.

    Oso ondo apainduta ikusiten da aintziña'ko eleiza ikusgarri ori. Ikusten danez, arduratzen dira batenbatzukinguru edestitsu orregaz.

    * * *

    Ikuspegi bikain orretan gengozala, batera eta bestera adi, inguru zoragarrieri begira ia gure ikusmenanekatu artean, beratzaz zerbait idazteko asmoa zustraitu zan gure barrenean, nai-ta bagenkien guk baiño obetoidatzi leiken asko dirala.

    Aurrera jarraitu baiño Ien, argibide bat emon edo adierazi nai dogu: "Merindad de Gerediaga" eta"Merindad de Durango", au da errialde euzkeraz, eta bietara entzun eta irakurri dogu eta, beraz, ez dakigu ziurzein izen izango dan jatorrizkoagoa, baiña, gure ustez Gerediaga'ko errialdea izango dalakoan gara, bada,Durango'ko uria Tabira'ko lurraldean sortu zan Bizkai'ko uririk geienak lez, amalau'garren gizaldian eta, ordurakoziurki, aintziñatik Gerediaga ta inguruko erriak, erriak lez biziko ziran eta bear bada errialde lez bilduta.

    * * *

    Gerediaga edo Durango'ko errialdea, Mallabia, Zaldibar, Berriz, Garai, Arrazola, Aspe, Abadiño, Yurreta(etzan bere jatorrizko izena Irureta izango?), Izurza, Apatamonasterio, Mañaria eta bear bada Tabira eleiz-aurreakosotzen ei-eben. Eta geroago, uriak Bizkai'ko lege-barruan artuak izan ziranean edo zerbait lenago, Durango,Elorrio, Ermua eta Otsandio'ko uriak bat egin ziran, guztira amabost edo amasei Udal'egaz errialdea osotzeko.

    Ordutik urte askoan be errialde ori Bizkai'ko Jaunerrian bat egin barik bizi zan, zati luzean Naparra'ko Ba-kalduntzaren agindupean jarraituz.

    Asieran esan dogunez, Durango-alde onek zer ikusirik asko dauko, batez be oroigaillu garrantzitsuak;Mundaratx, Etxaburu dorre-etxeak, baita Lexarreta aintziñako jauregi edestitsua ta ez gitxiago Astola batzar-etxeeta, erririk geien orreitan aurkitzen diran txadon edo eleiza ikusgarriak eta abar luze-luze bat.

    Ikusgarri guztion zenbatza luzegi egingo litzake idazlan baten idazteko nai-ta jakingarri dan.

    * * *

    Asieran aitatu dogun eleiza edestitsu orretan bilduten ei-ziran Gerediaga'ko errialdea osotzen ebanerri-ordezkariak, egiz eta zuzen errialdea jaurtuko ebena zin egiteko eta, jarraian Abadiño'n aurkitzen dan Astolabatzar-etxean batzartzeko, errialde orretan ziran arazoak ebatzi eta bear ziran eginkizunak aintzakotzat artzeko.

    Orixe zan izan be zentzunez gaiak erabagi ta betetako jokabide egokia.Durango-aldea, Bizkai'ko lurralderik ederren bat dogu eta, ez Euzkadi'ko txarrena be, ez orixe!!, beste

    lurralde apain askoren aldamenean.

    KONDAIREA

    ALTUNA'TAR JOSU

  • ZER

    GOAZEN PLAZARA

    ARAZOAK

    Gizartean beti izan dira arazoak, arazo larriak, baiñagaur arazo larri orreik larriago agertzen jakuz, batez beerrazoi bigaitik: Arazo orrei buruz albiste-bideak beineta barriro, ekin eta ekin, dabilkuzalako eta geu bearazoak emoten daben mina zomatzen biziagoak garalako.

    Guk ondo be ondo dakigu arazo orrei erantzunegokia emon bear dautsegula eta ori agertzen dabeaspaldion eleizetan entzun eta entzun gure belarrietaraeltzen diran berbaldiak.

    * * *

    ZEOZER EGIN

    Arazoai erantzun egokia emoteko zeozer egin beardogu ba, eta ori izaten da gutzat burokomin-iturria.

    Ba-dakigu gosez dagoan bateri zelako erantzuna emon.Berbak baiño geiago balio dautsoe bazkari edo antzekobat emoteak. Beti ezin izango dogu ori egin baiña bainoizean bein.

    Baiña arazorik geienak ez dauke gure aldetik ainerantzun erreza. Zer egin geinke guk droga-zalekeriarierantzuna emoteko? Edo izukeri-bideari aurkako eritxiaagertu eta bide zuzena jarteko? Edo eguneroko lanagai-tik ordaintzen dauskuen sari urriegia loditzeko? Zeozeregin bear da!

    * * *

    PLAZARA

    Eta zeozer egiteko, beste bide egokiagorik ikustenez dogunean, plazara edo kalera urteten dogu, agerral-diak egin.

    Ba-dakigu, edozelan be, artzen dogun jokabide onekbe bere arriskuak daukazela, bide okerretik dabiltzanakbe antzeko agerraldiak egiteko, plazak eta kaleak ordaukezela ba-dakigu-ta.

    Geuk be ondo pentsau bearko dogu plazara edokalera garoazen zio ori zuzena dan, gizarteari onegin-gurean kalte egin ez dagiogun. Dana dala, or daukaguberez ez ona eta ez txarra ez dan ekintza-era bat, onanaiz txarra izan daiteke asmoa zelakoa dan ikusita.

    * * *

    JOKABIDEAK

    Agerraldiak edo plazaratzeak egiten diranean, bestearrisku bat be agertzen da: Ara joaten dan jentea berota urduri joaten da sarritan, agertu jaken arazo orrekikutu bizia egiten dautselako, eta berotasun orrek era-ginda sarritan egite eztabaidagarriak edo okerrak egiterasartzen dira: Ibilbideak zarratu, balioko gauzak apurtu,ilketak egin, aurkako eritxiak daukezanak jo edo irain-du... Onetan errez artzen dira erruduntzat ertzaiñak,eta poliziak errezago, euren zeregiña txarkeri orreikjazo ez daitezan alegintzea izanik agertzaillean aurkakolez agertzen diralako.

    * * *

    BAKEAREN EKINTZA

    Oraintsu agertu da Bizkai'ko ogei bat erritan ekintzabaketsu bat bakearen aide: Izukeriaren ondoren lezilketaren bat izaten danean, talde onetara sartzen dira-nak eta eurakaz alkartu nai dabenak, toki ezagun batzu-tan ikusten doguz bakearen aldeko iragarki bat erakus-ten eta orrelantxe egoten dira isillik ordu laurenean etabeste barik bakoitxa bere bidetik banatzen dira. Taldeonek egin leikez, baita, antzeko beste agerpen batzuk.

    Irakurleak esan daike bear ba'da, orrelan ezer ezdala lortzen, baiña gitxienez eritxi zuzen bat agertzenda, erriaren burubide zuzenai indarra emotea be ba-da,eta ori zeozer da.

    1

  • ERRIGINTZA

    AJURIAGERRA/E.T.A.

    Orain-oraintxe argitara eman dausku Pelai-Orozko'tarMikel'ek liburu eder bat Ajuriaagerra'ri-buruz: "JuanAjuriagerra. Su vida, su obra, su muerte" (Ekintza;Bilbao 1987).

    Liburu ederra da. Idazle ona, idazle bikaiña, idazleatsegiña bait da Mikel Pelai-Orozko.

    Baiñan, egia esan..., nere ustez, merezi dau JonAjuriaagerra'k beste zerbait geixeago ere. Eta, egia esa-naz, baita're, eska daikeogu zerbait geixeago Mikel Pelai-Orozko bezain idazle yayo bati.

    Jaiotzatik eriotzaraiñoko bizitza-liburu bikain bat, area-go oraindik, Jaiotzatik gaur egunotaraiñoko biografi sen-do, yori, oso bat merezi dau Jon Ajuriaagerra'k; eta orieskatu bear dautsagu Mikel Pelai-Orozko'ri. Iñor izate-kotan, Pelai-Orozo izan daiteke ba lankizun ori apainki-ta dotore egin daikean eusko-lumalaria.

    Oraingo ontan, bide errezetik, errezegitik, jo dauMikel Pelai-Orozko'k: Jon Ajuriaagerra zanaren adiski-de eta lagunik urbillenei galde batzuk egin dautsez, etagero aren adiskide ta lagun oien erantzunak argitaratudauskuz. Lan ederra, benetakoa, garratzitsua, arduraaundikoa..., baiñan ez naikoa.

    Naikoa leiteke neretzat edo ni bezalako beste edo-zeiñentzat. Baiñan zu bezalako luma-dantzaille yaukal,goxo, atsegingarri batentzat, Mikel, ez da naikoa. Geia-go eskatu bear yatzu.

    Jagi Mikel: artu eizu zeure luma poz-emaille ori etaemon eigozu, zeugandik guztiok itxaroten dogun, Aju-riaagerra'tar Jon'en biografi zabal ori.

    Eta, asiko bait zara noizbait lan ori tajutzen, barkaeidazu liburu berri ortarako, neuk Ajuriaagerra'rekinizan neban gertaritxo bat, agopeko adiskidetsuan, orainagertzen ba'dautsut.

    * * *Ez da berez —gertakizun ori—, garrantzi aundiko

    gauza. Bai ordea, eta izan daitekean aundienetakoa gai-ñera, berekin ekarri eikezan ondorioengaitik, Jon Aju-riaagerra'k begiak garaiz iriki ez ba'eustazan.

    Urteaz ez naz ziur gogoratzen. 1959'an eta 1960'ean,ogeturik egon nintzan ni aski elbarriturik; eta 1958'an

    Ipar-Ameriketan; Yorke Berri'an. Leenagokoa da beraz,1957 edo 1956'koa seguruaski, nere gertaritxo au.

    Ni, orduan, Gazteiz'ko "Obra Diocesana deFormaciónProfesional"izen-eban erakundearen zuzendari nin-tzan. (Gogoan dot nola, urte batzuk leenago, Gaz-teiz'ko Gotzai zan Bueno Monreal'i, gaztelerazko izenozen orren alboan "Lanbide-Eziketarako Elizbarruti-Ekintza" ederto egongo litzakela, nola bein parrez esanneutsan, eta arek "ez zaitez eskuak sutan sartzen asi"nola erantzun eustan.)

    Ez ziran asko, urte aietan, gure ikasleak; 300-edoneska ta mutil, urian genduzan bi ikastetxeetan; eta 35edo 40, sortu-berria neban Nekazaritzarako Ikastetxean.15'tetik 23'ra urteko neska-mutillak danak.

    Gaur, askoz ugariago dira; 3.400, une onetan. Orre-gaitik diot, ondorio izugarriak izan eikezala nik Ajuriaa-gerra'ri aurkeztu nion arazoak, arek orduan ondo aol-katu ez banindu.

    Garai artan, ETA ez zan oriandik "ETA"; "EKIN"baizik. Ta, egun batez, Araba'ko Euzko-Gaztedi'ren buru-zagi zan Andoni Perez-Cuadrado etorri yatan iru gizongazterekin. Negua zala oroitzen naz; baiñan gizasemeaiek nor ziran, ez. Ezta Andoni ere, itzegin dot baberarekin. Bat, Madariaga zala uste dau. Besteak, Valleeta i,Txillardegi?

    Ago goxoz egin eusten iruek berba. Gure neska tamutillen artean sartu gura eben, Araba'n ere "Ekin"entaldeak sortzeko. Oartu nintzan uriko bi ikastetxeakbezain guragarri yakela nekazaritzakoa.

    Erantzuna zugurki eman nai nebala-ta, amabost egu-neko epea eskatu neutsen. Gero, Andoni ta ni bakarrikgelditu gintzazanean, neure erantzuna baiezkoa izangozala esan neutsan, iru gazte aiek —eta beren ekintza—,zalantzarik gabe atsegiñak epaitzen nebazalako. Eta baietz,erantzun eustan Andonik ere: Gizon zintzoak eta aber-tzale jatorrak zirala irurak. Orrelakoak izan ez balira,berak ez ebazala sekulan neuregana ekarriko.

    Geroxeago ordea, ikastetxetik irten nintzanean, Val-des Goiketxea'tar Iñaki adiskide miñari agertu neutsaniru bilbotar aien etorrera.

    Don Iñazio Valdes, apaiz lekeitiarra, musikalari ospe-tsuaren anaia —eta Goiketxea, beste musikalari ospe-

    2

  • ERRIGINTZA

    tsuago baten illoba—, Elizbarrutiko katekesiaren Zuzen-daria..... ez nolanaiko gizon bikaiña. Nik ez neban beiñereneure eginkizunetan ezertxo ere egiten aurretik arekinitzegin gabe. Ezta arek ere, bereetan, leenago nerekinarazo bakoitza aztertu barik. Egunero lkartzen gintza-zan ortarako, eta sarritan —ia astero—, alkarrekin baz-kaldu "Marina" zeritzan jatetxean.

    —Jon Ajuriaagerra emen dogu gaur; Arantzabal'da-rren olan. Ez yatzu txarto etorriko, iru bilbotar oieierantzun bat eman aurretik, Jon'ekin berbaldi bat egi-tea —aolku-eman zidan neure lagun zintzo onek.

    Adiskide aundi-aundia zuan On Iñazio'k• Ajuriaage-rra; eta ordurako zerbait esan ei eutsan arek "Ekin"eriburuz.

    "Aranzabal" olaren gela batean artu ginduzan JonAjuriaagerra'k Isiltasun osoan, ezertxo ere esateke entzuneustan neure berbaketa luzea.

    Gero, itzegiten bera asi zanean, ez dodaz gogoanjalki ebazan itzak, baiñan bai agertu eustazan gogapenak:

    —Zu ez zara neskatil eta mutil oien aita. Eta ez eizuaztu besteren umeekin jokatzea ez yakula iñorri zillegi.

    —"Ekin"go jendea, jende atsegiña eta abertzale zin-tzoa data iduritu yatzu, eta badozu zure aburua izatekoeskubidea. Neuri ez yat jende ori zuri bezain atsegiñaiduritzen, eta badot neuk ere nere aburua izateko esku-bide berdiña. Leialki esango dautsut: Jende orrek ezdau gurekin ezer jakin nai. Ez dau gure aolkurik entzunnai. Guk ez dogula ezertarako balio, diñoe, eta, ezta

    gure Eusko-Gaztediak ere. Bide txarretik ekin dabe etajende okerrarekin asi dira berbetan. Txarto amaitu bea-rrak dira pentsaera eta jokaera aldatzen ez ba'dabe. Etagaitz aundia egingo dautse Euzkadi gure Aberriari ere.

    Ori dozu neure iritzia. Orain zeuk artu bear dozuegokiena iduritzen yatzun erabakia. Ori, zeure erantzu-kizuna da; ez neurea.

    Itz oiek danak, neuri adi-adi begira esan eustazan,goibel, axarre-antzean, ezpaiñak izan ezik bere aurpegi-ko larruaren punttu bat ere mugitu gabe.

    Auxe gizon zitala!, pentsatu neban nik neure barruan.

    Eskerrak emon neutsazan; eta baita, ziñez, bereaolkua jarraituko nebala agindu ere.

    Buruz baiezko keiñutxua bi-iru bider egiñaz eran-tzun eustan, eta polliki-polliki irripartxo legun bat lora-tu yakon ezpaiñetan. Ordubetez jarraitu genduan izke-tan. Alai egon zan. Ez eban parrik egin, baiñan jolasaldiguzian ez yakon irripar arin, goxo, atsegin ura ezpaiñe-tatik galdu.

    Beste gizon bat zan orduan Jon Ajuriaagerra.

    Bein bakarrik egon nintzan ostera berarekin. OnIñazio Valdes neban bigarren ontan ere lagun. Baiñan1958'an il zan On Iñazio-ta, ez neban geiago Jon Aju-riaagerra'rik ber-ikusi. Eman eustan aolku zugurragaitikzor dautsodan eskerra, ordea, ez dot sekulan aztuko.

    LATIEGI'TAR BIXENTE

    IPUIN-SARIKETA

    EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k ezarritako maikoak alkartu dira abenduaren 18'an euren epaiaemoteko eta maiko guztien eritxiak batu-ondoren, auxe izan da artu daben erabagia:

    1.° SARIA: 40.000 pezeta, IPUIN-ESKE lanari. Idazlea ONAINDIA'tar Santi.

    2n. SARIA: 30.000 pezeta, NIRE GANBARAN AURKITUTAKOA lanari. Idazlea: PENADES'tarJosu.

    3n. SARIA: 20.000 pezeta, LUKAS'EN ERAKUTSI ONA lanari. Idazlea: ERKIAGA'tar Eusebio.

    4n. SARIA: 10.000 pezeta, GAUR TRINKATUA, BIAR IRAULTZAILLE lanari. Idazlea: LEJAR-TZA'tar Sebastian.

    ZORIONAK!EUSKERAZALEAK

    3

  • ARAZOAK

    ZORIONEKO EUTANASIA

    Udazkeneko orbela lez dabil itz ori komunikabideguztietan. EUTANASIA gora eta EUTANASIA bera.

    Eutanasia edo Eriotz-gozoa, Eriotz-ona, Miñigabeko-eriotza, Erruki-eriotza, Maitasun-eriotza... Milla izen badi-tu mintzaira oroetan.

    * * *

    Baiña, zer da eta zer ez da zorioneko Eutanasia ori?Eutanasia esan dogu, edo Eriotz-ona... Gure artekoberba zaarra dogu Eriotz-ona izena: Jainkoaren maita-tasunean eta bere laguntzan izandako eriotza izan oi daEriotz-ona.

    "Ona" itzaren esanaia, ordea, zabaldu egin da. Gauregun zera esan nai dau, gizakien maillan eta gizakienerara ilteko eskubidea eta ez etxetik kanpora botatakotxakurraren maillan...

    Trankil iltea, lagunartean iltea, maitasunez inguratu-rik iltea... Ez bakarrik oraingo tresnekin luzatzen daneriotza penagarritik iges egitea; baita be eriotz-leku pena-garriak diran gaixo-etxe aundietatik aide egiteko esku-bidea...

    * * *

    Ospitalak eriotz-leku, matadero baltz biurtu jakuz.Errugabeko matadero otza. Matadero oneitatik libra gagi-zuz, Jauna!

    Egungo arazo au korapillo latza biurtu da, "Tanato-logia" deritzan zientzia barria sortu-araziz...

    * * *

    Eutanasia izenak gaixoarekin dau zer-ikusia, maita-sun eta errukiaren ikuspegitik. Baiña ez edozelako gaxo-tasunarekin, itxaropenik gabeko gaixotasunarekin bai-ño... eta era orretan dagozan gizakumeekin erabiltendiran bideak begien aurrean eukita.

    EZIÑEZKO EUTANASIA

    Gure Sinismenak onartzen ez dauan eutanasia auxeizango litzake: miñetan dagoalako, gaixoa iltea, ekintzabaten bidez. Esate baterako morfina geiegi emonda,eriotza dakarren iniezioa sartuz; zezenari "puntilla" emo-ten jakon antzera. Au izango litzake gaixoa zuzeneaniltea.

    Zearretako bidea, barriz auxe: bear diran eta nor-malak diran sendabideak ukatzea gaixoari. Esate bate-rako: janik edo edanik ez emotea, suerorik ez ipintzea,odol-trafusioak edo dialisisak ez egitea, insulinarik ezemotea eta abar. Emen ere gaixoa iltea izango litzakegure barruko asmoa, eta ori zuzen-zuzenean; naiz-eta

    bideak zearkakoak izan. Oneik ezaren bideak dituzu,ezezkoak, baiña, gure gogoz baiezkoak dira, ezezkobide orreitatik eriotzaren billa bai gabiltza.

    * * *

    Kristau ikuspegia garbi agertzen da arazo onetan etazalantza barik:

    "Iñork ez dau eskubiderik beste gizaki errugabekoa-ri bizia kentzeko (naiz aur-galdu, naiz ume, naiz adiñe-ko, naiz zaar, naiz gaixo sendatu-eziña, naiz agoniandagoana). Iñork ezin leike ori bere buruarentzat eskatu,ezta beste iñorentzat ere... Ezta eragin edo egiten lagaaginpidea daukonak..." (Acta Apostolicae Sedis-72 (1980)542-552.

    * * *

    J. Pablok be bardin-bardin irakasten dau (85-X-21'an)onelan esanez:

    "Eutanasia krimen utsa da eta orretan laguntzeaedo norberak bere buruarentzat eskatzea, baimena ema-nez, eziña da, norbere erantzunkizunaren aldetik..."

    ALDANEZKO EUTANASIA

    Gaixoaren neke-miñak arintzea, naiz-eta onelan bizia-ren luzaera murriztuko dala ikusi, ori bai okerrik gabe-ko eutanasia izango da.

    Eriotza era egokiz eroan aal izateko, gaixoak lagun-tza bear dau.

    Laguntza orrein artekoa da, neke-miñak arintzekodiran sendagaiak erabiltea... Orixe da gizakumeari gizaki-eran ilten laguntzea. Au be sendagille eta jakintsueneginbearra da eta moral aldetik eragozpenik gabea. Miñakarintzeko lo-bedarrak eta abar erabilteak biziaren luza-roa moztu leike; baiña, baldintza ori jaso bearrezkoada, gaixoari bere larritasunean laguntzeko...

    * * *

    Beraz, ori egitea ez da benetako eutanasia eta izenbarria ere asmatu jako eta auxe da: Ortotanasia. Kris-tauari pakean ilten laguntzea da ortotanasia. Izena alda-tu bear zan, guztiak Eutanasiaren izenpean orain artebegiratu izan badira be. Miñak ezin eroanak diranean,morfina emotea edo ezertako ez diran tubo ugariakgorputzeko zuloetatik kentzea (ezertako ez diraneanpenaz bizia apur bat luzatzeko baino), orreik ez diraJuan Pablo bigarrenak "krimen" eta erailtza bat lezjotzen dauzanak, konzientziz libre bait da oneik egitea...

    Eutanasia barri onek zera eskatzen dau, normaleanedozein gaixori emoten jakozan laguntzekin il dedilla

    4

  • ARAZOAK

    kristaua bere orduan eta bere garaian, antigualeko eran,alperrik penatzen euki barik orain erabiltzen diran medioeta bide izugarriekin...

    * * *

    Auxe da, izan be, Elizaren benetako irakatsia, baiPio XII'arena eta baita Fede-dotriñako Kongregazioare-na be (1980).

    Juan Pablo Bigarrenak erakutsi orreik argitu eginebazan bost urte beranduago, onelan esanez:

    "Bakoitxak badau bere burua sendatzeko eta sendaerazteko eskubidea. Baiña, zillegi da, baita be, senda-kuntzak berekin dituan bide normalak erabiltea eta orrei-kaz konforme izatea, bide gaitz eta arriskutsuak artu

    barik. Bide eta medio oneik iztea ez da norbere buruaerailtzea. Orrek auxe esan nai dau: gure izakiaren eraarrunta eta normala onartzea, bide zaillegiak eta frutue-kin konparaziorik ez dabenak (medio aundiak eta frutueskasa) ez artzea senitartekoeri eta gizarteari karga geie-gi ez leporatzeagaitik, edo artutakoak lagatzea, zillegidata eta libre... baiña, medio eta bide arrunta eta nor-maletatik ibilliaz, oneik baztartu barik..."

    * * *

    Arazo au obeto aztertu nai dauenak begiratu begiGazteizko Seminarioko LUMEN aldizkaria (Vol. XXXVI.Mayo-agosto 1987. Nos. 3-4. Pigs. 265-290).

    ANES ARRINDA

    GARI-ALEA

    Eskean nenbillenkalerik-kaleerrixka nerean...

    Bat-batean,zure zalgurdiaurrez eiotiadizdiraz aurrez-aurrebide-muturrean.

    Errege guztienErregeabadator niregana,neurri gabeko zorionanerea;amaitu zaitaurrerantzeko nekea,eskale trebea.

    Badator.Ene poza!Zalgurditik jetxi da,aurrez-aurre daukat.

    Nere zoriona...Aseko dizkit barrengo goseak,barrengo nereak,sakelean,biotzean,une batean,aundia bait danere bearkizunaren zuloa,luzea,illuna,argi gabeko osiña...

    Beregana eskua luzatzeanbere begiakneregana maitekor eskean...Zorabioa sortu zait barnean,irauli zait biotza.Iriki dut sakelaeta, nere pobrezian,eman dizut alea,gari-aletxo bakarraez bait duzu besterik bear.

    Zurrunbilloa,aize-bolara,zaldien irrintzia...Gurdiabadoa bere bidean aurrera.Egunsentiaren aize epelanere biotz-gunearengorde-lekuan...Etxera bildu naizeneansakela ustu dut mai-gaiñean;gari-aleen arteanurrezko dizdiraale bakar batean...

    Goien-goienekoeskalea,zergaitik ez ote dizut emangari-alearen ordezbiotza nerea...!

    (R. TAGORE) ANES

    5

  • EUSKALDUNAK

    SOLLUBEKO EZKURBI

    Soillube'tik ikuskizuna: itxaso zabala alde batetik,Gernikako ibaia, Mungia eta txori-erria, Udalaitz etaAnboto, Gorbeia... eta oiñ-azpian, Bermeo.

    Gernikan erne nintzan, muiño batean, Santimami-ñetik ez aiñ urrin. Areitz eder bat egin nintzan etabizkaitarrek neure babesean, neure itzalpean, egitenzituen euren batzarrak...

    Bi karlistada ezagutu dodaz, joan dan mendean etaGernika kiskaltzen be bai mende onetako guda madari-katuan... Iparragirrek abestu eban lenengoz, eta Ma-drid'en, bere "Gernikako Arbola" bigarren karlistada-ren ondoren...

    * * *

    Joandan mendeko bi gerrak Euskalerria galduta itzieben txirokasunean eta tristuran. Mendian lez, itsasoanbe... Kaietan bateltxoak, traiñeruak eta atunetako txalopa-andiak... 1912,ko udarako galerna itzalak ekarri ebaneriotza eta negarra... Sota'ren "Goizeko-Izarra"k jasoebazan gizonak uinetatik; baiña, famili askok ez ebenorrelako suerterik izan, semeak eta gurasoak alkarrekinjoan ziran ondora...

    Bilbo aldera begiratu ezkero, barriz, burni-meatzetaraerdaldunak eldu dira baztar guztiak zapaltzen. Euskadigalduta. Ez da arritzeko Sabiñek oiu egiten ba dau:

    "I1 naiago det/ikusi baiño/aberriaren amaia...Zure basotik atzo igoten zaneskari ona zeruragaur erdaldunak sartutaaixea be birauz bete da.Nolan ondiño il ez zara?"

    * * *

    Tostartekoak beti makal eta txiro... Baserritarra nekez...Lantegiak erbestekoez beteak... Baporak sortu dira etatxalupa-andiak galdu... Piñu baltzak jan ditu gaztain etaareitz-basoak... Galdu gara betirako...?

    Burua jasotzen ekin dogu eta bere onera ekarribaiño lenago, Franco'ren zapalketa eta Gernikarentriskantza.

    Euskadik, ordea, dirau eta Gernikako areitzak erebai:

    "Areitz bat Bizkaian dazar, sendo, zindo bera ta bereLagia lakua..."

    Nere aizpa Gernikan, baiña neu Soillube gaiñeansorturiko areitzaren ondorena naiz. Erori nintzan lurre-ra eta bertan sortu eta azi areitz sendo-ederra eginarte...

    Bermiotik etorri ziran gizonak aizkoraren ago anke-rra neure gerrian ipiñiz eta ebagi ninduen, abola luze-lerdena nintzan au. Zeruraiñokoa nintzan.

    Bermioko kaian egiten ziran iru mastako ontzienartean ni, masta-erdiko ipiñi ninduen laukiko iru oialaundieri eusteko... Irureun toneladako ontzia, baleeta-rako egiña: bost txalupa barruan. Areitatik lau balearisegitzeko. Bosgarrena gordeta, bateren bat ondoratukobalitz errespetorako...

    Balea gure kaietatik urrindu zan eta Terranobakouretara joan bear, Labrador partera, bale-billa. Lautxalupa arrantzarako eta lau patroi: kapitana, pillotua,maixua eta kontramaixua, bakoitza berean...

    Masta-muturreko mutillak, balea!, deitzean, kapita-nak bale-ontzia aruntz zuzentzen dau, bi milletara elduarte eta orduan txalupak uretara botau, eta, aizea popa-tik ba'da, oialez eta bestela, arraunez balearengana jo.

    Gertuen dagoan txalupak botaten dautso lenengoarpoia eta bigarrena al ba'da. Geroago beste arpoi batsartu ezkero, oba da balea urpera joaten lagatzea...Urtetan dauenian, sangraderekin zauritu, "odol aundie-tan" oba. "Odol txikiak" diranean, nekez ilten da balea...

    Azken arnasa emoten dauanean, orduan atoian edoerremulkan ontzira gerturatu, indioekin perrak diranean.Pake garaian, berriz, legorrera eroan bertan eraikitakotxabolara, an zatituteko eta, txingarrak egiñez, koipeakatara eta barriketan imiñi... bodega guztiak bete artean.A zer poza udazkeneko aize epelakin etxeruntz abia-tzen geranean...!

    * * *

    Labradoreko eskimalek euskaldunekin zearo asa-rratu dira joan dan udazkenean, bale-ontzi bateko muti-llak buruzagiari emaztea arrapatu eutsoelako... Aurtenudabarrian agertu garanean, sekulako eriotzak egin dituetxaboletako gizonen artean eta urtutze-lanak barruanegin bear izan ditugu, ontzia erretzeko arrisku aundia-rekin... Labradoreko parte onetan ez dogu aurrerantzpakerik izango. Gorroto bizian dagoz gure aurka. Ezjake arrazoirik palta.

    * * *

    6

  • EUSKALDUNAK

    Negua bere surra agertzen asi danean, etxerantz jodogu, oial guztiak zabalik. Illebeteko atsedena daukagubidean, ames egiteko denbora luzea... Eskimalaz ezdiran indioekin ondo alkartzen gara eta agur egin dau-tsegu datorren udaberrira arte.

    —Euskaldunak, etorri barriro guregana. Ekarri sagar-doa, ogia, burnizko aizkorak eta lanabesak gure kastor-narruekin trukatzeko...

    Zenbait neskatillen begietatik malko epelak erortzenikusi dodazen. Gorputzaren azal-koloreak ez dautso mai-tasunari esirik ipinten; baiña, gure mutillak euren bio-tzak Euskalerrira begira dabez... An urrutian Bermiokokaleak ikusten ditue. Kale zoragarriak. Zein illebeteluzea Terranobatik Bermiora bitartekoa...!

    Zer istilluak eta zer algarak ontzi-muturra, Matxi-txakotik aurrera, abiatzen danean kaira sartzeko... Zazpiillebete zure kalerik ikusi barik... Neuk be antxe ikus-ten dot Soillubeko tontorreko neure sor-lekua, andikatera ninduen bale-ontzi onetako erdiko masta izateko...

    Zer zoriona etorri diranentzat eta berton zai-zai etaarduraz beterik, egon diranentzat. Arriskuak, nekeaketa izardiak koipe biurtu diraz eta, koipe oneri eske-rrak, orain negua etxeko epeletan igaroko dogu, udabe-rriak lur osoa berpiztu arte...

    Neguan, oraindiño be, baleak agertzen dira gurekostaldean: banan-banan, ama bere kumarekin ala emeaarrarekin... Guk onek Terranoban sardatan ikusi doguzeta orregaitik "Sardako Balea" izena imiñi deutsogu...Lana egin dogu sendo eta neguko baleak ez gaitumogituko; orreik berton dagozenentzako dira.

    Bertoko bale-arrantza estropada bat izaten da. Baleaagertzen danean, txalupa danak parte artzen dabe; baita

    alboetako kaietako ontziak be... Zenbat burruka sortzendan kaien artean arrantza onetan... Zergaitik? Lenegoarpoiak balea bere portura eroaten daualako. Eta, balebatek aberastasun aundiak ekarten ditu errira... Alegin-du egin bear lenengo arpoia sartzen...!

    * * *

    Eldu da barriro udabarria eta barriro oial zuriakmasteetan zintzilik...

    "Boga, boga, mariñelajoan bear degu urrutira...bai Indietara."

    San Lorenzo ibaiaren kolkoan baleak sardan; naidan beste koipe dogu barriketan sarturik. Bodegan orain-dik leku apurtxo bat badago libre eta axe bete nai...Antzarrak iparretik egoalderuntz abiatu ziran joan danastean, baiña kapitanak beste dozena bat barrika guraditu guztien partillak obetzeko... Bat-batean egoaldiaaldatu da. Ifarraldeko aizeak jotzen dau indartsu etaoialak arriau bear arin. Aizearekin batera otzaren mada-rikazioa. Diru-goseak galduko gaitu... Itsasoa izoztenasi da. Izotzak arrapatu gaitu eta ontzia ondoratu da.Agur koipeak, agur diruak, agur ametsak, agur Bermio...

    "Ez det, nik ikusikozure kai ederra..."

    * * *

    Soillubeko areitz ederra Labradoreko ur izoztuetangelditu da betirako, etorkizunean andik iñork ataratzenez ba ' dau.

    ARRINDA'TAR ANES

    ALDIZKARIA— ILLEROKOA ( MENSUAL)

    - BIZKAIERAZ IDATZIA (EN BIZKAINO)— ERRI-JAKINTZAREN GAIAK ( MATERIAS POPULARES)— IRAKURGAI ERREZ-ERREZAK (LECTURA FACIL)— ARAZO SAKONAK AZTERTUTA (ANALISIS DE TEMAS)

    ARPIDETU ZAITE!

    ZEREUSKERAZALEAK

    Colon de Larreatcgui, 14-2.° —BILBAO-1

    7

  • ELERTIA

    EUSEBIO ERKIAGA, OLERKARI

    Ibilte latz dozu bizia, kurubilka eriotzara garoazana.Edergarri lez untzori-diztira dau biran. Bizi ori edertuzta oztopotuz literatura daukagu tarteko; erti-lana, nekea,nunbait, bear-izanetik erneten danean. Idazlea, bear-izanak bultzata, barruan kiribiltzen jatzu bear-izana billa-tzen dau, idaztera daroana, ur-gaiñ doan orbelariur-tiraiñak sakatzen dautson legez.

    Rilke'ren aburuz, bear-izan orrek norbaiten biotzeansustraiak bota ba'ditu, idazie bat daukagu or, eta doaka-be litzateke idaztea iñok galazoko ba'leuskio: eriotzara-ko bidean legoke. Auxe dozu E. Erkiaga, euskal idazlebizkorra.

    BIZITZ-ORRIAK

    Lekeitio'n jaio zan Eusebio Erkiaga 1912-9-4'an. Gura-soak, euskaldun utsak. An bizi izan zan 24 urterarte.Gerratean, 1938 gn.urteko udabarrian balaz zauritua,Castellon aldean. Ezkondua da, lau seme-alaba ditu, taBilbon bizi da iragan 58 urtean. Bizkai Bankuko langi-lle, gaur zar-saritua. Euskaltzain aulkiduna, 1965'tik.

    Gauzak, eta bizitz-urratsak batez be, nundik noraibilliak izan diran, noberak jakin oi ditu ondoen. Auzioni buruz, ona nik eskatuta, urteak dirala -1969-8-12'an—Erkiaga'k berak idatzi eustana:

    "Idatzi. Iru nobela euskeraz, argitaratuak, irurak sari-tuak: "Arranegi" eta "Batetik bestera " , bizkaieraz, ta"Araibar zalduna", giputz. Eta hainbat olerki aldizkarie-tan, heurotarik asko sarituak, 1930 gnetik oraiñarte.Baita itzaldi batzuek ere argitara eman izan ditu, antzerti-lan banakak eta izlauezko artikulu anitz. Argitaratzeke,nobela bat (gaur argitaratua) eta beste bateneuskal-itzulpena ; teatru-lan batzuek eta olerki asko.

    "Noiztik eta zergaitik olerkigintzan? Amazortzi urtezituala asi zan euskeraz idazten, aldizkarietan. Abestiamaite izan du betiere, ta gero, euskera ta musika erebai. Horregatik, lehenbiziko lanak, geienbat, izneurtuzegin zituan. Gerogarrenean, A. Irigarai-ren eragainez,prosari emana ikusi izan dugu.

    "Olerkia zer ote den? Iñola ere ez filosofi otza. Hor-tatik erauzia ta banatua izan da estetika. Olerkaria, aztiata igazlea ta sorgina dala esan obi dute. Filosofu-ukituaere, izango du noski, Elederrean, prosan batez ere,

    doiñutasuna ongarri balin bada, are geiago poemetan,Olerkia ez da itzaldia ta azalpen otza, beste zerbaitbaizik.

    "Euskal-olertiaren egoera, orain. Sinismen, oitura, liri-ka, epika ta gizarte-gaietazko olerkiak ditugu. Gizona-ren olerkiak, ordea, iñoiz baiño ugariago egiten dituztegure idazie gazteak. Bertso asko ta neurgabeak erabilliizan dituzte erruz arlo hontan lehenxeago, lirikatiketa musikatik aldera. Orain, ordea, olerkari sazial hoiekdiskazale bilakatu dira, ta musika-neurriak eta lirika-ukituak berriro kutsatu dituela esango nuke. Zera, asmoakaldatu gabe, eta latzetaz igesi, estetikarantz eta musika-rantz makurtuago ari dirala.

    "Gizarte kantu berri hoietan, aberkoiak ere sartubehar, eta sail biotan, poeta azkarrak ditugu, zorionez.Ta poesia elederra danez, izkera jator, argi ta berezia-goa duten aldetik, bai euskerari berari dagokionez, gureoiñordekoen ongarri ta ikasgarri."

    Auxe dozu Erkiaga'k idatzia urte batzuk dirala, tagaur-egun be, nik uste —ez bait da eritxiz arin aldatze-koa—, orretan dagoala. Orduko olerkari mordotxoa ixi-llik dago orain, baiña beste asko leenari eskiñita dagoz.

    Erkiaga'k berak, poesi-liburu berezirik emon ez daus-kun arren, naiko poesi argitaratu dau or-emengo aldiz-karietan. Nik sarri idatzi dot bera dogula Bizkaian eus-kal olerkaririk onena, eta onen ondoren BalendinAurre-Apraiz, besteai ezer kendu barik. Euskalerriakpozik artuko leuke E. Erkiaga'ren olerki bilduma mar-dul bat.

    OLERKARI

    Beronek diñoskunez, lirikaz ta musikaz zaletua, betimakurtu izan da Musa maitagarrien aurrean, euroi intzen-tsu biguna errerik. Amazortzi urte ebazanetik gaurgiñoorrelaxe.

    Nik 1954'an, olerki bilduma "Milla Euskal OlerkiEder" osotzean, Erkiaga'ren 10 poesi aukeratu nitun,ordurako landuta eukazan onenakin, nik uste. Arrezke-ro 34 urteotan asko koplatua dogu, beti obetuz joanik.Oneik dira an datozan amarrak: "Errota-zuri", "Txin-tak", "Amesak", "Azkue-ren heriotzan", "Andre Mari","Amaren giro", "Maitale bi", "Arbasoen herri", "Alabagaldua", "Zarama-zaleak".

    8

  • ELERTIA

    Aldizkari askotan idatzi ditu bere lanak, baiña batezbe "Euzko-Gogoa" , "Gernika", "Olerti", "Egan", "Kar-mel"... Ona orreitatik iru, "Urrunetara", "Bethi gose"eta "Arbasoen herri".

    Urrunera doa olerkaria, osabak eskiñi dautson oial-ontzian. Zertan ete? Urruneko ugarteetan "milla altxordagoz utzita", baso illun, arzulo ta kutxa baltzetan.Danak batuko ditu ta, ixil-ixilka, bere oial zurizko ontziansarturik, ekarriko ditu "altxor zaharrak lillura-ametsezjosita". Azken estrofak onela:

    Bedar-kolorezontzi barria

    osabeak deust ezkeiñi,tantai goretanoial txuriak

    deutsadaz gaur nik ipiñi.

    Bigarrenean gose da olerkaria, Jaungoiko gose. Leenintziriz eguna. Orobat poeta, igesi egiten idurimenakedoien artera, zorabio betean. Onela dau abesten:

    Eguna aldaparen gailurreratzeanlanari nagoko, zut, iende artean;Iguzkik galdurra orduan harroen,ta ni, sogiteke, arazoen barnen.

    Zerumin bizi bat, Jaungoiko gosea,gizonak barnean dadukan lezea;alperrik bilhatu laket eta atsegin,behiamin horren hasetzea, ezin.

    Ortziko zelhaia izarren iosteanorduan ez iraun sinis gogorrean;eskuak bildurik, belhaunak lurrean,idortu begiak esker-negarrean.

    Begiok idortuz esker-nigarretanzeruko zituak niretzat aletan;egunez ni sorgor bizitz zidorretan,ta Zu, Iaun, gauean bihotz-laphurretan...

    Eta irugarren "Arbasoen herri", Erkiaga'k bikainkiabestua:

    Itsaso, arkaitz, ondar, zeru azkengabe,mendi, ugalde, baso, uri ta basetxe,egunero nituan ene begiz aurre;Arbasoen herria nigan gain ta barne.

    Ta batez ere, ene! zorion handia,Arbasoen mintzoa nuan edaria,euskeraz asetua ene belarria,euskeraren doiñuaz inguru guztia.

    Geroz... bildur laiñoa dut nik bihotzean;urteen zimur-antza ote dut enegan?Edota inguruko izaki oietanaldakuntza larria al dut bat-batean?

    Uts bat sumatzen dau olerkariak. Zeren utsa? A,bai! Aldiak egin dau lan doillorra: "Euskalduneri ostumintzo bereizia".

    Auxe dozu Erkiaga olerkaria, sakon, goi-zale, zen-tzun zabaleko.

    AITA ONAINDIA

    "ZER" ALDIZKARIA-DIRUZAINTZA

    OARRA

    Ez dira gitxi gure ZER onen igazko ordain-saria emon ez dabenak,Eskaritxu bat egiten dautzuegu: Ordaintzeko erarik errezena txeke batbialtzea dozue. lgazkoa ordaintzekotan 800 pezeta eta aurtengoa ordain-du nai ba'dozue, beste 1.000 pezeta.

    Diru-aldetik naiko estu gabiltz, arren eskatzen dautzuegu ba: Artuegizue kontu idegiko txeketegia eta bialdu dirutza orregaz EUSKERAZA-LEAK ALKARTEA'ri. Sartu txekea karta-azal baten eta bialdu zuzenbideonetara:

    EUSKERAZALEAKColon de Larreategi, 14, 2. ª48001 BILBAO

    ESKERRIK ASKO!!!

    9

  • BALENTIN BERRIO-OTXOA (IV)GOIRIA

    ELEIZEA

    APAIZ

    1848'gko. urrillan zan. Elorrion egoan Balentin opo-rretan. Filosofiko irugarren urtea eginda eukan. Beregurasoak be apaiz eginda ikusi gura eben. Arotzeriakgitxi emoten eban, alan be alak eginda Isidro ta Moni-ka laguntzeko prest egozan.

    Onetan baiña Felipa Elbira gexotu egin zan etaBalentin etxean geratzea erabagi eben. Bai tamala ikas-le gaztearentzat. Burua galdu barik Jaungoiko ta AmaBirjiñagan ipiñi eban bere uste osoa.

    * * *

    Noz arte egon zan etxean bere aitari arotzerianlaguntzen? 30 illebete. Luzeak benetan beretzat.

    Bere lagunak Seminariora ioan ziranean itun geratuzan errian. Auxe diño Iñazio Borda bere adiskide kutu-nak. "Logroñora biurtu nintzan eta Seminarioko Nagu-siak Balentin barik ikusi ninduanean bere galdera egineustan eta zer gertatzen zan esan neutsanean atsekabeaundia artu eban.

    Beste irakasle guztiak bildu ebazan bereala ta Balen-tin "Arima-Zuzendari" ipintea erabagi eben neure osa-bari idatzi nengiola agindurik Balentin lenbailen Logro-ñora ioan zeitean.

    1848'gko. udaldia igaro zan; bardin urrengo biak etaiñork ez eban Balentiñen ardurarik artzen; iñork ezeutsan eskua luzatzen 1.165 errial emoteko. Kalahorra-ko Obispo Jaunari be idatzi eutsan "Beka-erdu bat eska-tzen baiña ez eban lortu.

    * * *

    Balentin ordurako eliz-gizon eginda egoan, 1846'gko.bagillaren 14'n tonsura artu eban-da. Onek eliz-aginpi-deren bat artzeko eskubidea emotsan.

    Elosuan egongo zan laster bat. Biotza zabaldu iakon.Gurasoen baimenaz Logroñora doa; arrera ona egitendautsoetan lengo irakasleak.

    Artezkizunak ondo be ondo egin ebazan baiña ezerez eban lortu. Beste batek kendu noski? Ez aurreran-tzean be lengoak, Santiago Larruskainek jarraitu eban-da.

    Ezer lortu ez-da Elorrion jarraitu eban bere aitarilaguntzen. 1849 'gko. azillaren 17'n Beka barri bat eska-tzen dautso Seminarioko Zuzendariak Balentinen aide.Ez eban lortu.

    1849 'gko. abenduaren 30'n idazki bat zuzentzen dau-tso Balentinek berak Elorriotik Garro Jaunari.

    Salinas-Eskoriatzan abade-toki bat dagoala diñotso.Erregen-iaiak igarota Logroñora ioateko asmoa daukolabe ba-diñotso Seminarioko klaseak entzuteko gogoz.

    Logroñon dago 1850'gko. aprillaren 24'n eta Elo-rrion agertzen da barriro urte atako bagillaren 20 baiñolenago. Erri onetan igaro eban uda osoa aitari laguntzen.

    * * *

    Seminarioko Zuzendariak maite-maite eban Balen-tin; ondo ezagutzen eban bere barrua. Lagundu guradautso.

    Barriro be beka bat eskatzen dau 1850'gko. bagilla-ren 15'n. Oraingoan ez eban lortu. Alan be Logroñonagertzen da urte onetako azillan.

    Zer egian Logroñon? Bitarteetan ikasi egiten ebanlanagaz klaseak eta janaria ordainduta? Ezer ez dakigu;dana dala Elorrion agertzen da barriro abenduaren 9 'n.

    Aldi atako barri batzuk ba-daukaguz. Erri batzueta-tik ibilli zan arotzerian: Zaldibar, Zornotza, Durango...Baiña bere ametsa apaiz izatea zan eta ateak itxitaikusten ebazan. 23 urte ebazan-da lenbailen erabagibear zan egoera. Erabagi sendo bat artu eban: Erroma-ra ioan oiñez, Aita Santuari biotza zabaldu ta apaizizateko laguntza eskatu.

    Onelako burutapenak aldean erabilzala, BeninoMarino bere adiskide kutunaren idazkia artu eban. Urteonetan (1850) zabaldu zan Kalahorrako Seminarioa taango Irakasle zan jaun au. Zuzendari Maxu bat bear

    1 0

  • ELEIZEA

    zala iñotsan idazkian eta Obispo Jaunak ikasle gaztebat ipinteko asmoa ebala. Auzi au Jaunaren eskuetanipiñita idazki bat egin eutsan Goterkiko Ordezkariariaginbidea bere alde emon egiala eskatuz. Pozarren artueben bertako Zuzendari ta Irakasleak ain maite ebenBerrio-Otxoaren eskari au. Beingo baten artu eban Obis-po Jaunaren idazkia. Logroñoko Seminarioko Zuzenda-ri —Maxu autu eban.

    Pozarren egoan Balentin. Olantxe saritu eban Jau-nak bere iraupena. Elorrion egoan 1850'gko. abendua-ren 31'n bere aitagaz lanean. Urrengo egunean Zuzendari-Maxu aututa egoan illean 100 errial irabasten ebazala.

    * * *

    Bere Obispo Jaunak be eliz-barrutiko onena zalaiñoan.

    "Jesus Sakramentaduaren aurrean otoitz egitera ioia-nean danak arrituta geratzen ziran —diño beste batek.

    Seminaristen ardura eukan arren ez eban agertzenezertariko arrokeririk.

    Guztien serbitzari lez agertzen zan beti. Gogo onezeta eroapen aundiaz bete eban beti zeregin gogor au.

    "Gazteak —iñoan berak— egunen batean Eleizarenoiñarriak diran landara bigunak dira."

    Bere lana betetzen oso arduratsua zan —diño Ful-jenzio Gondra jaunak— Santutasun-eredu zan danean.Danak maite-maite eben eta berak be maite-maite eba-zan ikasleak. Egundo ez zan egongo alperkerian.

    Bere menpekoak gaiztokeriren bat ba'egien otoitza-kaz zigortzen ebazan. Logroñoko Seminarioan apaizeginda gero iru urtetan egin eban Ian Teolojia ikasi taSeminaristak zaintzen; gaiñera konpesionarioan eta pul-pituan be ekiten eutsan.

    Ordu asko egiten ebazan konpesionarioan. "Santua-gaz konpesetara noa —iñoen askok. Itzaldiak be— ba

    egiazan. Biotzera berba egian beti. Santuari entzuteragoazen. Santuak berba egingo dau gaur". Eta olakoberbak eta esakerak eukezan sarri ainbatek. Epaiz san-tua zan bai Balentin Berrio-Otxoa. Au esan eban LeonXIII'grrenak bere bizitzaren barri izan ebanean: "Mar-tirioa sufridu ez pa'leu be, bere bizitza miragarria askozan aldaran ipinteko".

    * * *

    Seminarioan Zuzendari-Maxu zala jolas-aldi ta eres—iaiak jarten ebazan, batez be Gabon-Jaietan. Bardinantzerkiak ikasleak ordu pozgarriak euki egiezan. Berakostera aurreskua egian danen pozerako, flauta be joteneban eta mezea zuzendu abestiekaz.

    Seminarioan Ian aundia ta gogorra eukan arren ezeukazan aztuta bere aitatxo ta amatxo. Biderako paste-lak emon eutsazan bein bere amatxok Elorrion izanzan baten. Balentinek tren —bultzian aaztuta itxi eba-zan. Andik laster amari egin eutsan idazkian ba— diño-tso: "Amatxo zuk emondako pastelak trenean geratuziran, eta beraz ez nabazan jan. Goxoak izango ziranba..."

    Monikak beste batzuk bialdu eutsazan bere seme-txo maiteak jan egiazan.

    Artutakoan idazki bat egin eutsan Balentinek bereamatxori. Onela iñoan idazkiak: "Amatxo: niri deustanamoriyuak burutik egin deutso? Ortik urten nebanianemon eustazen bizkotxuak birian galduta, merezi nebanez geyago bialtzia: orregaitik ikaratuta gelditu nintzanlengo egunian Esteban errotariyaren semiak sei bizko-txu ekarri eustazanian. Sei oneitatik bi nere lagun mai-te Merinori erregalau neutsazan; bat Erretore jaunari;beste bat Infante jaunari; bat beste Katedratiko bati etabeste bat gelditu neban neugaz. Eskerrik asko ama".

    Olangoxea zan Balentin: biotz onekoa ta alaia.

    11

  • EUSKEREA

    EZ DA EUSKALDUNA...

    Ulertu bai. Ulertu egiten dau, antza, Unbe'ko AmaBirkiñeak, baiña ez daki euskeraz.

    Zeruko Ama maiteak gure berbetea ondo dakiala-koan, beti egin izan dautsoguz, guk geuk, geure egune-roko otoitzak euskeraz, kantau bere beti euskeraz eta,leengo baten, jakin izan neban, ikusleak euskeraz eginizan eutsola baiña erderaz erantzun eutsala... Egundoolakorik! Entzuteko be!

    Leengo baten, irratikuskiñari begira nengoala, Un-be 'ko Ama Birkiñearen jaien bat ospatzen-edo eldutagizon eta emakume taldea agertu izan zan, lurraldeatan, urrunetatik etorriak bere bai batzuk: Zaragoza'tiketorri zala esan eban, ba, batek.

    An ebizan bideztiak bata ortosik uretan, beste batzukotoizka, lilluratuta, eta abar, elizkoi antzeko ibillian,Ama Neskutzari euren kezkak azaltzen.

    Olakoetan oi danez, izparkaririk bere ba-zan areinartean, batari ta besteari itaunak egiten: Batari nundiketorri izan zan, besteari Ama Birkiñear zer eskatzeneutson, aragokoari zenbat bidar an izan zan eta abareta abar. Alango baten, Ama Birkiñearen ikusleagaz,beragaz, berbetan asi izan zan eta beste itaun batzunartean, urrengo auxe itaundu eutson: "Eta, zuk andrea,Ama Neskatxari zelan itz egin zeuntsan, euskeraz alaerderaz?". "Nik neuk euskeraz egin izan neutsan baiña,berak, Ama Birkiñeak, erderaz erantzun eustan", esaneutsan, bentasunez, izparkari itaunlariari.

    Aren, ikuslearen itzak entzun izan nebazanean, barreakurten eustan eta auxe esan neban, gitxi gora-beera,neurekautan: "Kontxo! Berak, ikusleak edo danadala-koak euskeraz egin eta Ama Neskutsak erderaz eran-tzun, ezin izan daiteke egia andra orrek diñoana".

    Zeozer entzunda ba-nengoan baiña eneutson gora-sunik emoten Unbe'ko Ama Birkiñearen agerpenari, nikneuk, eta andra ikusle arek berak euskeraz egin etaAma Neskatxak erderaz erantzun eutsola entzun neu-.tsonean, andra aren zentzunbakotasuna agertu izanekidan.

    Arek, emakume ikusle arek, ez eban ikusi izango ezAma Birkiñarik, ez ezer. Ikuslea dala diñoan emaku-mea itsua ei-da eta ba'leiteke bere illuntasunean Zeru-ko Amaren irudimenen bat ikusi edo begitandu izatea...

    Daitena dala, zigur nago, euskeraz egin izan ba'leu-tso, Ama Birkiñeak euskeraz erantzuko eutsona.

    Agerpenen bat izan dala nunbait erdi-entzun dagie-nerako asten dira inguratzen, ikusgureak, Ama Neska-txa ukusgurakoak; egia ala guzurra izan daitekeanikbere etxake gogoratzen... Geuri bere agertu bear litxa-kigula pentsetan ibilli bearrik ez daukagu, ba.

    Jainkoaren adiskidetasunean eta Zeruko Amagana-ko oneraspenaz bizi daitezanak beti ikusi darue AmaNaskutzaren aurpegi disdiratsua euren gogo-begiakaz.Onetan zigur nago, bai!

    AURRE-APRAIZ'TAR BALENDIN'EK

    ILUNTASUNAREN GAUEAN

    Iluntasunaren gauean,umearen negarrak.

    Bakartasunean bakarrik,amak bertan beera itzita.

    Iluntasunaren gauean,umearen garraisiak.

    Amak, bere umearen lotsaz.Ori bai amakeria!Iluntasunaren gauean,umearen azken arnasea.

    Norberaren odola,norberaren burua ukatzea,gizadiaren aurka jokatzea.

    Iluntasunaren gauean,euskaldun batzuen saldukeria...

    Iluntasunaren gauean...Gau iluna, gau baltza.

    I. MARTIARTU1987.eko Urrilaren 4an

    Frankfurt

    1 2

  • ERESA

    ZORNOTZA'N ANDREN ABESBATZA

    Gure Jaunerri, Bizkaian, ba-dira ainbat erri abesba-tza deukenak. Udabarria baiño lenago entzuten dogupozez, neguaren azkenean, Begoña'ko Ama Birjiñarenoiñetara 32 erritxu, gitxienez, euren eres-zaletasuna ager-tzeko ta Jainkoaren Amari eskeintzera joaten dirala.

    150 abots gizonezko lodiak, munduan zear entzu-tentsuak, abesbatz eder bat egiten dabe Algorta'n. Bai-ña orain arte beintzat, andrazkoen abotsaz bakarrikeratutariko abesbabatza, Zornotzan ezautzen dogu.

    Zelan sortu dan?

    Joan dan Urrilla'ren 15'ean Teresa deunaren egune-ko jaian. Egun onetan, urtero, apari bat egiteko asmozabesteko batuten dira. Aurten batu ziran, batez be,Mexiko'ko abestiak, Abanerak, ta geure Folklorekoakabesteko. Talde bakoitxak euren eraz ekiazan abestiakebezan. Orduan, asmo bat sartu jakoen, Zornoza'koLaguntaldeari eskatu itzi egiela astean asti-unetxu batjarduerak edo ekiñaldiak egiteko.

    Gonzalez'tar Maite'k-eres-zotzaz eguasten guztietaniruretatik aurrerantz ogeiren bat andra-laguneri ekiñal-dietan ames eragiten dautse abestietan: "Mesias" Ope-rakoa, "Nabuco" Verdi'rena... Oraingoz ez dira ogeibaiño. Alan be, Maite Gonzalez'eri itaundu jakon:

    —Ez daukazue gogorik talde au andiago egin daiten?

    Ta berak erantzun eban:

    —Talde au ez da itxiten; idegita geratuko da abestugura daben gustientzat. Ez daukie eginbearrik guri esa-tea baiño.

    Aurten batu ziran, batez be, mexikotar abestiak,abanerak ta geure Folklorekoak abesteko.

    Taldeak euren eraz ekiezan abestiak abestu ebezan.

    Orduan, asmo bat sortu jaken: Zornoza'ko laguntal-deari adierazo andrazkoen abots zuriakaz eratu bearzala abesbatz egokia.

    Eta gauzak bare-aldiz, ixiltasunez asi bear diran ezke-ro, lenengo egunean lau bakarrik, kitarra bategaz, olge-

    tan balitzake lez, ikasteko eldu ziranean, asi eben arloa.Baiña gero, astiro-astiro, andra abestalde onek, bere-erea artu dau eta orain zerbait benazko da.

    Euren(andren) guraria ekiñaldiak egiten eguasten gus-tietan jarraitzea da, Teresa deunaren jaian barriroabestuteko.

    Euren erabagia da, andra talderako abestiak ondogertu ezkero, nozipein beintzat, beste eresi batzuk abes-talde gizonezko ta andrazko nastuaz gertatzea.

    Eta zer esan eban gizon abesbatzaren zuzendaridan Jose Maria Gonzalez andra taldearen asmoak jakin-da? Bere ustez Aita Iruarrizaga'ren abots nastu edo bi-tariko eresiren bat aurkeztatu ta abestu leikela SantaZezilia musikalarien babeslearen egunean, emengoSanta Maria Parrokian. Alan da gustiz be, garai batzuetanlankidetasunean ekinarren, Koral Zornoza'ko Zuzenda-riak bere taldea ez zala aldatuko, bitariko abesbatzaegiteko jakinerazo eban. "Ainbeste aldi eginda —geia-gotu eban—, abots lodiakaz, onelango abesti-sorta andiadaukogu ta gatx egingo jakuz abots bietariko abestiak.Baiña bai ziur sorta orretaz gertuko doguz, ereski batzukgizon ta andrazkoen abotsetara aurkeztu ta abesteko".

    Zornoza'ko Erti-lan Abesteldean buruausterik andie-na da Abesbatzak irautea. "Gure Abestaldean gaztediafalta jaku, gazteak utsegiten deuskue. Eta arrazoi bigai-tik, gogo sendo bat artu daien gugaz kantauteko atseginizango neuke oraingoz aldirako bizia deukan Abestal-deari jarraitasuna emotea ta Jaun Erriko zaletasunaoikuntza, erri-jakintza zaindu ta eutsi geure izakerarensusterretik datorrena da-ta".

    Amabi urte geroago, alkargoak tokia aldatu eba-nean, andrak taldea itxi eben. Orain, ogei urte geroago,Zornoza'ko Abestaldea aurkezten da aupada irukotxa-gaz: beti izan dan abesbatza zaindu, orain sortu diranabots zuriak (andrazkoenak) indartu eta bietarako eres-ki nastuak, garai batzuetan abesteko, eratu, alkartu tabateratu.

    LETONA'K

    1 3

  • ARAZOAK

    KOKOAK GOSEA KENTZEN

    Igaz, 8 milloi mamarrok lagundu eutsen lugiñai jana-ria emoteko Irugarren Munduko 29 laterri txiro-gosekillai.

    Ottawa'ko Araudi Billaketa Entomology Erriartentaxonomistek beti dabiltz lanpetuta ta zeregin korapilla-tsuan munduko biztanle mamarroak motetan ipinten.Urteak zear batu edo pillotu dabez orain arte 9 milloikoko-mamarro 95.000 ordezkari dirala eta ori da mun-duan dan sorta andien ta oituzkoena.

    Kokoen ikastea, antxiñakoa antza danez, egunerokoigazaldi bizia bertatik datorrelako, garrantzi, ardura andi-koa da, batez be... Irugarren Munduako milloiak gizakigosedunak janaritzeko. Mamarroen ausi eziñezko biziabarik, izadiaren egitamua alditxarrean jausiko litzake.Abere ta landeredi biziaren, ondar eta zabarreriak alda-tze barik geratuko litzakez, eta gai-bizidunak, zugatz-landaren auts-polen ugarikorrak eta, abere erreiñu bizi-rako janari katea ez litzake ibilliko, izadian kalte andiaegiñaz.

    Jakintzaren onuraz ganera, koko-mamarroen ikas-teak ekonomi-dirutza arazoetan oiñarrizko balioa deu-ko. Jakitunak IERI itz labur onetan moltsoturik, billa-keta, arakatze ta azterketa sakon-sakonez diardue,izadiaren aberastasun, ondasun ta ugaritasun-ikuspegia,lurrezko biziari osoro dagokiona, andizka ta beren bera-riz gizaki ta erri txiroen goseari eskintzeko. Taxonomis-ten azken jo-mugea koko-mota guztien ezaguera ta izen-

    datzea da ta erabatera, euren banatze, izakerea, janariata ekonomi ardurea, gora-bera, giro artu-emonaren albis-tari, barri-emoillea izaten dira.

    Mamarroek garrantzi agiria daukie janarigintzan,zugatz, landara, baso, oian, eta abere, egazti ta arraiñenjanari-kateetan.

    Ottawa'ko jakintsuak Trinidad'en idazgelak dauka-zan Common-wealth Institute of Biological Control'e-kin zearo ones-onean bear egiten dabe. Emendik, taSuizan, Indian, Pakistan'en, Argentinan ta Aprika-Sorkaldean laterri oneitan daukezan etxe-lagunetatik,90 entomologistak aztertzen ta arakatzen dabez berez-ko arerioak kokoen izurria eragozteko.

    Igaz, bialdu ebezan 8 milloia koko "onak" 29 erriko lu-giñentzat, mendi-injeneru ta, baso-zañentzat. Onein egin-kizuna sarriaskotan arriskiduna ta galbidetsua da. Jakin-tsu bi CIBC'ren lagunkide Amazonas'tik etorri dira. Anaurkitu dabezen koko-zomorro batzuk ur-orlegiren berez-ko arerio onurazkoak dira, onelango urak baitu, etaosasungarritu egiten dabezalako, baita milloa are luraberatsak be Indian, Pakistan'en, Nilo ibaian ta Congo-'ren arru ta basterretan.

    Koko, zomorro, mamarro alkartuak izkillu aldunadira Irugarren Mundu gosedunaren janarien aide joka-tzeko.

    EGILUZE'K

    "ZER"

    "ZER" zoroaldi zoroenen ume txiroa,maitasun utsaren lekukorik garbiena,iltera doan mintzoaren arnas beroabirao baltzez zikin deuee eure izena.Benetan fiña euskal aundikien agoa,mingots atxake jaunori ain sendo aizena,arrokeriz ok jaukek euren olio biroairuntzi eziñik ire burdinen kemena.Euskal Lege Biltzarrak ilda ikusi nai auoso pobrea bait aiz ain Zeru Aundirakota diruz betekoen artean zer aiz i "ZER"?

    Zer i? Aberri miñaren erakusgai eder,atzez ez daian gure burdiaren larakota euskal senaren mintegietako garau.

    A. BIDAGURENLatiegi jaunak DEIA'n idatzitakoairakurri ondoren, amorru biziz, egiña.

    EGUN URRATZE

    Lenengo txio txintadapeanurratu da zeruaren itzalata, esnaldiko urdin-arteanegunbideak gorpuztu dira.

    Landa, ibar ganetan, basoenlurruna edatu da, gainbera,ta, an, urruneko osertzeanillargia doa ostentzera.

    Ba-dirudi egunaz bateragure biotzak alaitzen dirala!ta, euzki argia datorrelaguri bizi-poza emotera!

    Olaxe argi gozo legunakbizkortzen ditu gure ametsak,gure indar ta, itxaropenak,obeagoturik gure izantzak.

    MUNIATEGI-TAR SABIN

    1 4

  • OLERKIAK

    AMETS ZORAGARRIA

    Biotz ikara gozo batekitzartu nau gaur goizean,poz aundi, atsegin zoragarrianabaitzen dot neure barruan

    Egazkada luze baten aingerubat bezela noa laño artean.

    An goi goian zeruak azkenikez daukan lekuan,ikaragarrizko argitasunaren erdian,ikusi dot Egillearen irudiaberen betiko aunditasunean,Nai dot asetu neure arimeabakean, betiko zure altzuan.

    BAKEAREN IXILTASUNA

    Arratsberan, oñez, neure.goguaren bide zuzenetikbarneko izketa gozuan,aizeak arpegia igurtzuriknoa bidean aurreraaizearen laztana arturik.

    Altuetan zeru garbiaEgillearen edertasuna agerturikdoa oldozmena bakearenixiltasuna aurkitu nairik

    Neure goguaren naiabakea da betineure otoiak zuganaJauna doaz eskarimaite dotalako askatasuna,bakea, oi neure Euskalerri.

    UDAKO GOIZA

    Itzartu naiz bai, gaurgoizeko egun sentianbiotza daukat alaibarru barruko poztasunian,eguzkiaren lenengo argitasunasartu da nire gelaneta aize presko onuragarriakmosu daust espanian,Ez ain urrun txori abeslaribatek, diraust bere abesti gozuanze maite dot askatasuna biotzean

    Egaz dagi nire oldozmenak or goietangaur goizeko egun eder onetanaskatasuna aurkitu nairiktxori abeslarien antzean.

    Lengo munduko irudiakdan danak daukadaz buruangurasoak, munduaren edertasunak,nire pentsamentua zuekaz dago benetanjuandako bizitza atzera bidean.

    Jauna, gau luzearen amaianoiz izango da betiko bakean?

    Neure goguaren egarrianabaitzen dot barneanixil unean bakar bakarriknai dot egon bakardadean.

    Otoi bero bat biotzeansakonetik maitetasuniandoa goruntz bat batean,egarri naiz Jaunazugan gura dot edanbetiko bizi lekuan.

    Gela batean bakardadeanixiltasun aundiaren erdianingurua dago bakian,begiak zabalik bañadana illuna aurrianzertarako nai dot argiaezer ez badot ikusten illunian.

    EGARRI NAIZ

    Gauza guztien ganetik dotmaite neure lurra,izan daigun beti maitenorberaren jaiotz erria,ama batek daben lezbere biotzeko semia.Dan dana emongo dautsatbaita ere eriotzeaeskatu iñoz ezer ezez bada eskatasuna

    Zertarako bizi mundu onetanbeti izateko etsaia?

    NIRE LAGUN ITSUA

    NEURE ERRIA

    JERARDO ABOITIZ

    1 5

  • ASTIRO

    OTO INDARTSUA

    Oto patxada ederrean eguneroko aldizkariairakurtendago. Bai ba, gaur jaia da-ta, atsedena pozgarriago.Andre Joxepa, barriz, urduria berez, geldi egon ezin.Ba dau ganbaran kutxa aundi bat traste zaarrez gaiñez-ka: umetxoa zanezko andrakoak be bai. Axe ekarri naidau, olloak lez azterka aztarrikan ekiteko bere barruan:

    —Aizu, senartxo, ganbarako kutxa zaarra ekarrikodauztazu? Egizu, maite orrek.

    Otok berbarik be ez. Erantzunik be ez. Donosti etaBilboko kopa-partidua irakurten diardu: Sarabiak orduan-txe gola sartu Arkonadari. Eta, zelako gola...!

    —Senartxo, jatsixu kutxatxua...

    —Itzi egiztazu bakean.

    * * *

    Aurrera biderik ez dagoela pentsaten dau AndreJoxepak; baiña, bat-batean argitxu bat biztu jako beregarunetan:

    —Bai, jakiña, arro ibilten zara zu zeurelako indarrikiñork ez daukalako... Perurenan beste ei zara... Zeubaiño makalago iñor bez auzo guztian... Itzak ederraketa berba galantak, besterik ez. Kresalaren aparra baiñogeiago, ez. Arrotasunez burua bete dozu...

    —Arrua neu...!?

    —Bai, arro utsa. Zeure indarrok joan zirian ikutara...Kutxatxo bat ganbaratik ona ekarteko be ez zara.

    —Ez nazela? Berton ikusiko don.Io dau ganbarara arin-aringa eta ba-dator, trenarena

    lako arnaseagaz, traste zaarrez beteriko kutxa bizka-rrean dauala:

    —Amen non diran neure indarrak, bizi-bizirik orai-diño eta gordiñik...!

    * * *

    Andre Joxepa sukaldean barrezka, gizonak panparroi-iñusente batzuek besterik ez diralako.

    ARRINDA'TAR ANES

    ZELAKOA ETE?

    Gaur zeru zabalak illargiaren argiraba dirudi olaturik bako itxasoa.Eme-eme dabil aize zurien egoata ur izurretan dantzan izarren dizdira.

    Ametsen egalean nagokio begirairakiten barruan arraunlari gogoa.Emen naiz arima ta soin itxas-minak joanoiz joan aal izango urdinen andira.

    Bere bits izurretan gura neuke nik lekuizarrekin bat areatza barrien billata illargia esku bete kantuz koroitu.

    Zelakoa ete dozu bestaldeko ertzamisterioz beteko itxaso biribilla?Bake leguneko ala erauntsiz zorrotza?

    A. BIDAGUREN

    EGUZKIA ETA IZARRAK

    "Illunabarra...Eguzkia asten da jetxitzen, jetxitzen...dizdizera ederrakzaizkala gutxitzen,

    diamantezko printzakzaizkanean galtzen,urrezko bola baten

    itxurak du artzeneta geldi-geldikanitxaspean sartzen..."

    (Euskal abestia)

    Malkoak dagizujoan dalako eguzki...?

    Malkoak begietan,izarrik ezin ikusi.

    (R. Tagore)"Zergaitik, zergaitik, zergaitik, zergaitik,

    zergaitik negar egin...Zeruan izarrak dagoz

    itxaso aldetik."(Euskal abestia)

    ARRINDA'TAR ANES

    1 6

  • JUANTXO-TXIKI NORDUN (12)

    —Aizu, txiki...! Esan neutson Juantxo-txikiri lengo egun batean.

    —Ni ez naiz txiki; txikia nire anaia da. Ni aundia naiz...

    Benetan txikia da gure umetxoa eta iñoren aginpean egotea bearrezkoa dau; alan be, bere burua aundiikusi gura dau.

    Aundi izatea gura.Eta bidean doa.

    Bide orretan Jainkoak berberak ipiñi eban Juantxo-txiki, sortzetik ipiñi be.

    * * *

    Aundia izateko gogoa ume txikienak be agertzen dau tarteka-tarteka. Aundi izatea, norbere buruaren jabeizatea, persona izatea da.

    Nortasuna izatea.

    Nordun izan.Orretarako jaio jaku Juantxo-txiki. Ortik sortzen jako umeari bere barnean, persona serio lez tratatua

    izateko guraria be... Ortik era askotako protestak be. Amalau urte inguruan agertuko jako protestarako miña etagogo bizia; baiña, txiki-txikitatik datorkio min ori.

    Asiera asieratik zure umetxoa persona eta nordun lez tratau bearko dozu. Protesta onein ardurarik ezbadozu, aldenduko jatzu Juantxo-txiki eta galdu egingo dozu.

    * * *

    Umetxoa ez da zure otsein, ez eta zure menpeko bat ere, txikia eta ergela izan arren eta zure bear-izaneanbada be. Gogo askearen argitxoa badau bere barruan; askatasunaren argia. Adimenaren argi askatzaille ori begienaurrean izan bearko dozu beti.

    Gero eta geiago. Beti doa aurrera bere bidean eta adiñean, nortasunaren billa. Ez da betirako robot etapanpin bat. Ez andere eta andrako ere. Zuk lagunduta, robot izatetik persona izatera aldatu bearko dau.

    Gero eta askatasun geiagoakin ezi; berberak bere buruari zelan agindu bear dautson erakutsiaz. Orixeizango da umetxoa ondo ezitea.

    Indarrez zeure menpean umetxoa eukitea, ori da biderik errezena eta samurrena gurasoentzat; baiña,txarrena eta gaitxena umearentzat. Alderantziz be bardin da: askatasunaren bidea gurasoentzat zaillena etagaitxena; umearentzat, ostera, onena. Eta Juantxo-txiki ondo eziteko bide ori artu bearrezkoa da.

    * * *

    Biarko gizona, gaur ume; zeure bereganako artu-emonetan gizon lez erabilli egizu biar gizon-emakumeizango dan gaurko umea; astantzean errudun gertatuko zara une askoengan eta Juantxo-txiki gizontzean, zeureerruak gogoan izango ditu, ez ume bateri egindako erruak lez, gaurko gizonari egindakoak lez laiño.

    Umeari atzo egindako okerrak Juantxo gizonak berari, gaurko gizon nagusiari, eginda lez gogoratzen dauz.

    Orra korapillo latza eta prolema gaitza: Juantxo-txiki ez da gizon eta, alan be, gizon lez tratau bear dozu.

    ARRINDA'TAR ANES

    EZIKETEA

  • EUSKERAZALEAK

    Coló n de Larreá tegui, 14 - 2.º dcha. BILBAO-1

    Gurealegiñ a

    Bizkaiarentzatda.

    Gaur, beti lez, gure erriaren billaketa-lanari laguntzeko gagoz.

    Gaur, aurrera joteko sasoian, itxaropena oztopoen gaiñetik jarrita,otseintza ta laguntzarako gure gogorik onena,

    barriro ta geiagotuz sortzen da.

    Gaur, eta egunero, Bizkaiaren izena omentsu eta,batez be, emoneko berba lez daroan

    Aurrezki Kutxaren lana, indarra ta amesak, ez dabe utsik egingo.

    Berari erantzuten jarraituko dogu.

    100 PEZETA