Gerhard Bähr

28
GERHARD BÄHR (1900-1945)

description

Euskaltzain bitxia

Transcript of Gerhard Bähr

Page 1: Gerhard Bähr

GERHARD BÄHR(1900-1945)

Page 2: Gerhard Bähr

Egilea:

ELIXABETE GARMENDIA

Page 3: Gerhard Bähr

Nork esan Alemaniako Armadarenuniformeaz jantzita eta atzeko hormanHitler-en irudia duela ageri den gizonhori euskalaria zenik? Ba, garaitsuhorretan, 1941ean, gizon hori errukizen euskararen etorkizunaz. Beldurzen Espainiako gerraosteko giroak ezote zuen mendeetako hizkuntzazaharra itoko, eta hori gertatuz gero,dio, «min hartuko nuke». Izan ere,euskalaria bakarrik ez, euskaltzaleaere bazen.

Gerhard Bähr alemaniarra zenjatorriz, familiaz eta heziketaz.Legazpiko Udanan jaio etabertaratutako alemaniarra. Aizkorriazpiko euskararen doinuak txikitankulunkatua, gaztaroan hizkuntza honenjabe azkar batean egin etazientifikotasun germaniarrez beremisterioetako batzuk arakatu etaaztertzeari eskaini zizkion urterikonenak. Bizitza laburregia gertatuzitzaion, patuak Bigarren Mundu Gerraamaitu bezperan lapurtu baitzion bizia,artean 45 urte bete gabe. Gerrateakostu zituen halaber bere azken aldikolanak, liburutegia bonbapean kiskalita.Hala ere, bere garaian euskalgintzanizandako eraginak eta bereziki

1

EUSKAL ALEMANIARRAK

hizkuntzalaritzan utzitako ondareakeuskalarien galeriako figura bihurtudute Gerhard Bähr.

Gerhard Bähr (1900-1945)

Page 4: Gerhard Bähr

Alemanen Etxea Udana gainean.

ALEMANIARRAK UDANAN

Udana gainean, LegazpitikOñatirako bidean eskuinetara, badaetxe bat ingurukoak ez bezalakoa.Estiloz Europaren iparraldeko aireanabari, onenak emanda baldinbadago ere, antzematen zaio gustuzaltxatako eraikina dela: leiho handiak,udan toldoz estaltzen zen terraza,landare bitxiz hornitutako lorategia...1891-92an egina da eta hortxe daudeBärh-tarren aztarnak, bertakoekAlemanen Etxea deitzen diotenhorretan.

2Gerhard armadako uniformez, irakurtzen, horman Hitler-en irudia.

Page 5: Gerhard Bähr

Gerhard jaio zenerako –1900ekomaiatzaren 6an– bere aita FriedrichBähr-ek hamar bat urte zeramatzanEuskal Herrian. Kataberakomeategietako zuzendaria zen, RealCompañía Asturiana de Minas-eneskutik. Saxonia Beheretik zetorren,Alemaniako ipar-mendebaldetik.Jaiotzaz Osterodekoa, emazteherrikidea hartu zuen, Johanna VonDaacke, eta berekin familia osatu.Gerhard-en aurretik seme bat izanzuten, Friedrich, eta ondoren berriz,beste hiru seme-alaba, Joachim,Mercedes eta Hans, guztiak Legazpinjaioak, 1898 eta 1908 bitartean.

Udanako etxeak adierazten duenbezala, Bähr-Von Daacketarrek,inguruari muzin egin gabe, izaera etabizi-maila alemaniarrari eusten ziotenegunerokoan. Pare bat neskame etamorroi zituztela beren zerbitzura,umeak zaintzeko fraülein edoinstitutrizen bat izaten zuten etxean.Alaba Mercedes baino ez zuten bidaliLegazpiko eskolara. Mutilek etxeanegin zituzten lehen ikasketak, irakaslealemaniarrekin, harik eta batxilerraegitera Alemaniara joan ziren arte.

Nolanahi ere, eta hizkuntza mugaizan arren –gurasoak ez omen zireniritsi sekula ezta gaztelania ere txukunegitera–, bertako adiskideak eginzituzten Bähr-tarrek, batez ere seme--alabek. Horien artean euskal giroagehienbat bizi izan zutenak, Mercedes–txikitan euskara hitz egiten zuen– etaGerhard. 3

Kataberako mea egostekolabeak Udanan.

Page 6: Gerhard Bähr

jarraiki, Johannaren mermeladakestimazio handikoak ziren lagunenartean. Erlategia ere bazuten. Horidena erosotasun eta aurrerapenezhornituriko etxean: zaldi bikainektiratutako kotxeak, Legazpiko lehenbizikleta...

Ongizate hori guztia, dena den,jaioterriko gorabeheren baitan zegoenneurri handian. Lehen Mundu Gerrak(1914-1918) izan zuen eraginikAlemanen Etxean. Alemaniakokontsularen adiskide izanik, harkbidalitako herritarrak izan zituztenaterpetuta Udana gainean. Eta gerra

Erlijioz protestanteak, beraienohiturek eskandalutik hurbil zegoenharridura sortzen zuten batzuetan.Adibidez, ama, Johanna, lasai aritzenomen zen puntua egiten igandeetanere, erlijio katolikoak batere lanik ezegitea agintzen zuenean. Ordainetan,dena den, berak trikotatutako jantziakbehartsuen artean zabaltzen omenzituen. Etxeko burubideetanhemengoa ez bezalako kultura zuten.Aita, Friedrich, baratzezalea ere bazeneta fruta arbola ederrak lantzen zituen.Baita sariren bat irabazi ere beresagarrekin Euskal Jai batzuetakolehiaketan. Gizonaren abildadeari

4

Johanna Von Daacke etaFriedrich Bähr senar-emazteak.

Page 7: Gerhard Bähr

horren ondoren galdu zuen Friedrichaitak bere lanbidea. Udanako etxeautzi eta Legazpiko Olaberri auzoraaldatu behar izan zuten Bähr-tarrek.Handik berriz, Ormaiztegira jo zuten1922 aldera. Ermitta izeneko etxeanbizi izan ziren. Han zeudela, Friedrichondoezik, Donostiarasendagilearengana jo eta diagnostikoikaragarriaren berri eman zion:hesteetako minbizia zeukan. Egia osoajakin nahi zuela esana zion medikuari,baina gizon puska haren kemenakbehea jo zuen egia gordinarenaurrean. Handik gutxira hil zen, 62urterekin. Johannak, ordurako seme-alaba guztiak Alemanian ikasketakegiten zeuzkala, harako bidea hartuzuen laster, 1926an. Hor bukatu zenBähr-tarren bizialdia Euskal Herrian.Ez, ordea, lotura guztiak. Gerhardek,distantziaz gaindi, eta tarteka honaetorriz, euskalgintzari lotuta segituzuen. Oraindik bere lanik oparoenakemateko zeuzkan.

INTELEKTUALA OSATZEN

Gaztetxotatik nabari da argazkietanGerhard-en intelektual itxura.Betaurreko biribilen atzetik, miopiaezkutatu ezin duten begiak etahausnarketarako joera adieraztenduen bisaia. Halaxe azaltzen dafamilia osoa biltzen duen 1913koargazki batean. Anaia zaharrenakitxura uzkurragoa dauka; hirugarrenak,Joachim-ek, aurpegiera alaia, arrebakpanpoxarena eta txikienak haurtematiarena. Gerhardek, erdian,urrutitik erreparatuz eusten diokameraren begiradari. Azkenurteetako argazki batean, berriz,ezaugarri berberekin ageri da,izatekotan ere ezpainak ez hain estu,apur bat erlaxatuago eta gozoago. Biargazkien hogeita hamar urtekotartean, lehendabizi bere burua hezteneta gero lan intelektuala jorratzenigarotako denbora aberatsak, beti eregerrateen parentesiekin.

Izan ere, 1912-1918 bitarteanNaumburg-eko Schul Pfortaikastetxean aritu zen, errebalida burutuartean. Eskola horrek oso oroitzapenona utzi zion, neurri handian berejakin-mina ase ziolako, bai ikasketateknikoetan eta baita humanitateetanere, hizkuntza klasikoetan bereziki.Baina Legazpira itzuli aurretik, LehenMundu Gerran parte hartu behar izan

5

Osterodeko kale bat.

Page 8: Gerhard Bähr

ahal izateko pedagogiako beste titulubat eskuratu zituen. Honenbestez,bistan da gaitasun eta jakintza arloanitzak landu zituela.

Lanbidea aukeratzean, nola ez,irakaskuntzara jo zuen. Hildesheim-ekoGoi Institutuan hasieran, geroHannover-eko ikastetxe ezberdinetanjardun zuen. Hiri hartakoRealgymnasiumen ezagutu zuen,1932an, gerora emazte izango zuena,Erika Micha, lankide baten alaba. Halaere, hamar urte iragan ziren ezkonduarte. Gerhardek, nonbait, bazituenaurreagoko lanak. Besteak beste,euskararen ingurukoak.

zuen, Belgikako frontean hain zuzenere, gudako azken hilabeteetan.1919an etorri ahal izan zen EuskalHerrira, eta bertan bi urte egin. Tartehorretan heldu zion euskarari, eta nola,tximistaren pare! Euskara ikasi etaeuskaltzain urgazle izendatzea, denaia bat izan zen.

1921-1928 bitartean, berriroAlemanian, unibertsitateko ikasketeiekin zien Gerhardek. Göttingen-ekoUnibertsitatean hain zuzen ere, kimikaardatz hartuta, natur zientziak etafisika ahaztu gabe. Azken kurtsoa,berriz, Hannover-en egin zuen,Saxonia Behereko hiriburuan.Lizentziatura nagusia kimikan, bainahorrezaz gain frantses eta ingelesekoirakasle titulua, baita soinketa etakiroletakoa ere, eta irakaskuntzan aritu

6

Gerhardek ErizkizundiIrukoitzerako bildutako

galdeketa bat.

Azkueren Latsibi eleberriagipuzkerara aldatu zuen Bähr-ek,

eskuizkribu honetan ageri den bezala.

Page 9: Gerhard Bähr

BEKADUN ZIKLISTA

Bähr-ek euskalgintzari heldu zionlehen urteetan ezusteko tresna bat,garaian modernoa, izan zuen lagun:bizikleta. Autorik apenas, tren etaautobusak eskas, Gipuzkoan zehar,herriz herri, Euskaltzaindiarenenkarguz Erizkizundi Irukoitzaosatzeko, eta bide batez aditz jokoak

7

ALTXORRA BILTZEN

Udanan, 1909koekainaren 20an.

jasotzeko egin zituen ibilietan,ezinbesteko laguna izan zuenbizikleta. Bizikletaren azkartasunaprobatu gabe geratu da, ez ordeajabearena.

Izan ere, Gerhardek marka guztiakhautsi zituen euskara ikasi etaeuskalgintzan bete-betean sartzearidagokionez. 1919-1921 bitartean egin

Page 10: Gerhard Bähr

zuen hori dena. Lehen Mundu Gerraosteko Alemanian giroa baretubitartean, etxekoek senide gazteagoenikasketen ardura ezarri ziotenLegazpin. Horrekin nahikoa ez nonbaiteta euskaran jarri zituen begiak.Mercedes arrebaren laguntza izanzuen lehen hitz eta esapideakikasteko. Hortik aurrera auzoanbilatzen zituen mintzaideak. Udanagainak, Legazpi eta Oñatiren artean,bi euskalkiren arteko alderaketakegiteko balio izan zion gainera. Izanere, ordurako hizkuntzalaritzaninteresatuta zegoen, eta berehalaosatu zuen arlo honetako lehen lana:«Legazpiko aditzaz» hain zuzen ere,Erraimun Olabidek 1921eko otsailaren24an, Euskaltzaindiaren osoko bilkuranirakurri zuena. Lan hori ezagutzearekinbatera, Bähr euskaltzain urgazleizendatzea erabaki zuten. Hogeita baturte bete gabe artean, EuskararenAkademiak inoiz izan duen euskaltzainurgazle gazteena bihurtu zen.

8

Lau senide zaharrenak, aita-ama eta zaintzailearekin.

Udanako terrazan, aitarekin.

Page 11: Gerhard Bähr

9

Udanako lorategian.

Elurretan, 1909 aldera.

Page 12: Gerhard Bähr

Ordurako Bähr Euskaltzaindiaoraindik sortu berriarekinharremanetan zen, aurreko urtetikhasita, Resurrección M. Azkuepresidenteari euskaraz igortzenzizkion gutunen bidez. Azkueri ez zionihes egin fitxaje hark, etahorrenbestez, laster ekin ziotenurteetan luzatuko zen lankidetzaaberats eta alditan arazotsu samarrari.Bähr-ek zuen estimazioaren lekuko,hauxe: Euskaltzaindiak enkarguz

10

eskatzen zizkiola lanak eta ordaindu.Jose Antonio Arana Martijak dioenez,Bähr izan zen Euskaltzaindiaren lehenbekaduna. Laster, eta artean hogeitasei urte bete gabe, Azkuek euskaltzainosotarako aurkeztu nahi izan zuenalemaniarra, Karmelo Etxegarai hilberriaren lekurako. Gerhardek, ordea,uko egin zion proposamen horri, berabaino aurreagokoak bazeudela iritziz,eta Bonifazio Etxegarai, Karmelorenanaia, izendatu zuten.

Familia osoa 1913an.

Page 13: Gerhard Bähr

HIZKUNTZALARI ALEMANIARREN TRADIZIOA

Hasteko, herrikide zuen Schuchardthizkuntzalariaren itzulpen batzukeskatu zizkioten Akademiakoek Bähr-i.Honela Baskische Studien-eko zatibat, aditzari zegokiona, aurkeztu zuenGerhardek. Ondoren Schuchardt-enberaren Sarako euskara itzultzeaagindu zioten. Bähr, bistan da, zubiezin egokiagoa gertatzen zenhizkuntzalari alemaniarraren etaeuskaltzainen artean, ez itzultzaile hutsmodura bakarrik, haren ikasle etajarraitzaile zelako baizik.

11

Ormaiztegiko Ermitta etxean, 1923-1926 artean.

Maisua ezagutarazteko asmoz idatzitako soslaia.

Page 14: Gerhard Bähr

gaztetxo zela euskarazko liburu bataurkitu omen zuen liburudendabatean. Denboratan Euskal Herriarekinbeste harremanik ez, eta berrogei urtezituela etorri omen zen hona, euskaraikasteko asmoz:

Udaldi samur bat igaro zuenPrantziako Euskalerrian, Saran, anLaburdiko euskerarik goxoena, eztienamintzatzen delakoz. Jolasaldi luzeakizaten zituen Etxeberri zeritzayonzapatari prestu batekin eta iruilabeteren buruan nai beste ta al aiñaberarenganatu zuala esan zezakeen.

Hortik aurrera Schuchardt-ekeuskararen jatorriaren inguruanegindako azterketen berri ematen duBähr-ek:

Orain bi mila urte Euskalerrian tainguruko alderdietan euskera egitenzala Xujartek azaldu du, argi ta garbi, tabat ere ezpairik gabe egiztatu.

Hala aitortzen du Bähr-ek bereburua, maisua hil ondoren idatzitakososlaian. Nafarroako EuskerarenAdiskideak izeneko elkarteakargitaratu zuen Bähr-ek Hildesheim-en,1928ko abenduan, sinatutako HugoSchuchardt zana. Nabari zaio Bähr-ieuskaldunei oro har, ez bakarrikhizkuntzalari eta kultur mundukoei,Schuchardt ezagutarazteko gogoa.Idatzia oso modu grafiko etairakurterrazean aurkeztuta dago.Horren lekuko xehetasun hau: Xujartesan behar dela argitu eta gero,horrela idazten du maisuaren abizenalantxo horretan.

Bähr-ek kontatzen du nolaSchuchardt-ek mutil koskorra zelajakin zuen Euskal Herriaren berri, berejaioterrian, Alemanian, LehenKarlistadatik alde egindako jaun batenbidez. Hark jakin-mina piztu eta artean

12

Bähr-tarren zaldi-kotxea.

Page 15: Gerhard Bähr

13

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, errefuxiatu alemaniarrekin.

Page 16: Gerhard Bähr

zientifikoak Herri honen muinean sartunahi izatera daramatzala, eta hortik,Euskal Herria eta beronen hizkuntzamaitatzera. Schuchardt-ek, urtetanaurrera zihoala, adiskide bati ondokoaaitortu zion: «Orain ere, ia iltzekozorian nagoen onek, euskerari ekiteanere pozik atseginena dala derizkiot».Bähr-ek, berriz, hala dio Alemaniatik:«Zein nai garaitan Euskalerriko gauzakdarraizkit: batez ere, Euskera maitea».

Schuchardt-en hurrengo katebegiadugu Bähr hizkuntzalari alemaniarrekeuskararekiko aspalditik erakutsi izanduten zaletasunean. Humboldt baroiaizan zuten aitzindari, XIX. mendehasieran Euskal Herrian ibili eta geroEuropako kultur giroetan hemengohizkuntza eta Herriaren berri zabalduzuen hura. Ezaugarri batek biltzen dituhirurak: euskararekiko interes14

Bisitari gehiago Udanan. Gerhard goiko ilaran bigarrena.

Page 17: Gerhard Bähr

ADITZAZ MAITEMINDUA

Bähr euskarazko aditzarenaberastasunak harrapatutakohizkuntzalaria izan zen, zalantzarikgabe. Honela aitortzen du 1941ean,Alemaniako aldizkari espezializatubatean argitaratutako Das Baskischeizeneko euskarari buruzko txostenean:

Izaera oso berezia du euskal aditzsistemak. Izugarrizko aberastasuna etaitxuraz zailtasun ikaragarria euskaldunez direnentzat. Hurbilagotik begiratuta,beldurgarritasun hori galdu egiten du.

Hizkuntzalaritzako bere lehentxostena Legazpiko aditzari buruzkoaizan bazen, hortik aurrera gipuzkerakoaditz joko ezberdinak biltzen egingodu lan erraldoia. Bidea AzkuerenErizkizundi Irukoitza-k eman zion. Izanere, 1923ko udan Gipuzkoan zeharibili zen Euskaltzaindiarenpresidenteak prestatutako galdeketahori betetzen. Hitzen hotsa edofonetika, erabidea edo morfologia etaerabilera edo lexikografia biltzekoegina zen galdeketa hori,«Euskaltzaindiak bere erabakiakerrotsuago izan ditezen» bultzatua.Bähr-ek galdeketa hori herriz herribetetzen zuen bitartean, beste altxorbat ere pilatu zuen: aditz jokoena.

15

Kataberako meategia, 1915.

Katabera ingurua.

Page 18: Gerhard Bähr

comunes y alocutivas». Julio Urkixokzuzentzen zuen Revista Internacionalde Estudios Vascos delakoanargitaratu zen emaitzaren zati bat,1926an hasi eta 1935 bitartean, biurtetan, 1932 eta 1933an, ez beste.Forman erabat lan teknikoa da. Aditzjokoak paradigmetan daudeantolatuta, hogeita hemeretzizutabetan: forma literarioaerreferentzia modura, eta ondorenmiaturiko herri bakoitzari dagokiona,ñabardura guztiz. 1936ko Gerrak etenzuen argitalpena.

Nolanahi ere Bähr-ek euskararenbeste arlo batzuk landu zituen. Etahorietan bere izaera eta zaletasunenisla aurki daiteke.

Hogeita hamazortzi herritan ibili zenBähr, Gipuzkoan aldenik alde, IrundikZegamara, eta Berastegitik Zumaiara.Euskalkiz bizkaierakoak direnakbakarrik utzi zituen alde batera, ezordea nafarrerakoak, hala nolaOiartzun eta Hondarribia. Lan eskergahonen izena, Bähr-ek zehaztasun osozbataiatu zuen modura: «Estudio sobreel verbo guipuzcoano, comprendiendoel presente e imperfecto de indicativodel auxiliar transitivo izan y de losverbos jakin, euki, ekarri, eraman,egon, joan, etorri, ibili en sus flexiones

16

Aditzari buruzko lanaren

lehen argitalpena.

Page 19: Gerhard Bähr

BÄHR NATURAZALEA

Intelektual bizikletadunak hizkuntzazgain bazituen beste jakin-min etainteresgune batzuk, izadiarekin etahari buruzko jakintza zientifikoarekinlotuak. Horren adierazle, lehenengozargitaratu zuen artikulua: «Uaño naizxirietaz». Euskal Esnalea-ren 1922kogaragarrileko zenbakian azaldu zen,aldizkari horrek antolatutako lehiaketabat irabazi eta gero. Artikulu zientifiko-–dibulgatiboa da, euskara jaso eta zailsamarrekoa; berak aitortzen duenez,gaia ordura arte euskaraz erabili ezdelako «itz zail eta gutxi ezagunbatzuk» jasotzen ditu. Idatziarenbukaeran hitz bereziago horienzerrenda ematen du, alboan zehaztuzneologismoa den, zein autoreri hartua–Azkue, Oihenart–, edo zein euskalkiedo zonatan jasoa –Erronkari,Goierri...–. Nabarmena da artikuluhorretan Bähr-ek nola lotzen dituenbere jakintza zientifikoa eta hizkuntzaridagokiona, euskara gai ez ohikoetaraegokitzeko saiakeran.

Landare kontuekin segiz, eta beti ereherriz herri bildutako altxorrari tiraka,landare izenei buruzko artikulu bat

Hannover-en idatzi eta RIEV-enargitaratu zuen 1929an. Urtebetelehenago eta aldizkari berean erle,tximeleta eta abarren izenei buruzkoartikulu bat idatzia zuen, eta urtebatzuk geroago, 1936an, berriro landuzuen gai hori bera, zabal etasakonago. Azken horretan dio berehelburua hitzen etimologiak bilatzeadela, eta horregatik, ez da mugatzenzomorroen izenak ematera, aldiz,bakoitzaren inguruan dauden uste,esaera eta kantak bildu eta aztertzenditu, ezagutzen dituen beste hizkuntzaeta kulturetakoekin alderatuz. Adibidezamona gonagorri-ari buruz dio EuskalHerrian, Catalunyan eta Austrianantzeko abestiak kantatzen zaizkiolaeta «... oso paper garrantzitsua izanbehar zuela Europako antzinakomitologietan», arioen eta euskaldunenartean ilargiarekin eta eguzkiarekin erelotzen omen dela eta.

17

IZADIA ETA MITOLOGIA

Page 20: Gerhard Bähr

aldizkari berean (RIEV,1931). Oinarrianiritzi hauxe, santu asko garai batekojainkoen ordezkoak direla. Aipatzenditu, sorgin haizea, Anboto edoAketegiko Damak ihes egin omenzuen Zaldi Zuria edo nola tokibatzuetan badagoen uste hau,ortzadarraren azpitik pasatzen denasexuz aldatu egiten dela, mutila neskabihurtuz eta alderantziz. Beste hau erekontatzen du, Goierrin jasoa: bat-bateko haize bolada azkar batekorbela eta arbolarik sendoenak ereastintzen dituenean ateratzen duenzaratak, urrutiko hitz hotsen eta zakurzaunken oihartzuna dakarrela. Bahaize bolada horren pasaeran hauxeesaten omen da: «An dabiltz eiztarieta txakurrek». Eta hor, esaerahorretan, Bähr-ek sineste zaharrenbaten aztarna aurkitzen du, agianmitologikoa. Ez du uste, hala ere, inoizeuskal mitologiaren sistema osoa

ETIMOLOGIATIKMITOLOGIARA

Meatzaritzarekin aitarengandik zuenzerikusiaren oihartzuna suma litekebeste artikulu batzuetan, berunarenizenaz idatzi zituenetan. Berunhitzaren etimologiaz dihardu RIEV-en1926an eta 1933an argitaratutakoartikulu banatan. Alemanieraz nahizgaztelaniaz idatziak dira, etahizkuntzalariei zuzenduak.

Lur barrura ez ezik, zerura erebegiratzen zuen Bähr-ek ordea, etahorrela bere beste artikulu bat hauxeda: «Ostraillika eta ostadarraGipuzkoan» (Euskera eta RIEV, 1931).Horretan izen bilketa aberatsa egitendu. Herriz herri jasotako hitzak,dagoeneko galduxe ditugunak.Artikuluan zehar, gainera,hizkuntzalaritzaren mugak gainditu etaetnografian sartzen da, ortzadarrareneta Santiagoko Bidearen inguruandauden sinesmen eta erritualen berriemanez. Hasteko, dio, behinGipuzkoan, «agerpen izugarri ederra»ikusi zuela, ortzadar hirukoitza alegia.Hondarribian bikoitzari azerien bodadeitzen omen diote eta Ormaiztegin,berriz, legenda batek omen dioJainkoak eta Deabruak apustu bategin zutela ortzadarra ikusita.

Honenbestez, euskal mitologiaribete-betean heldu zion bada garai eta

18

Page 21: Gerhard Bähr

berregin ahal izango denik, «...bainafolklorearen eta goian aipaturiko hitzeta esapideen azterketa konparatibotikeuskaldunek jentilen garaian zituztensinesteei buruzko datu garrantzitsuak»atera ahal izango direla dio.

Jentilen kontuak gogoko izan beharzituen Gerhardek. Julio Urkixori1930ean idatzitako gutun bateankontatzen du nola hamar urtelehenago Legazpi eta Antzuola artekomugan, Jentiletxe izeneko tokian,tumulu bat aurkitu zuen, eta handikgertu Jentilola izeneko beste toki batdagoenez, hor ere ez ote den bestetumulu bat egongo. Urkixok berrihauek interesgarritzat jo eta gutunarenzati hori RIEV-en argitaratu zuen.

SENITARTEA IKUSMIRAN

Oso zaila da gaur egun hizkuntzatikbakarrik abiatuz ondorioztatzeaeuskaldunek ze komunitate mota zuteneta zein hitz horri deitzeko.

Oraingoan familia izenak miatzendihardu Bähr-ek, antzinakoeuskaldunek senitartea nola antolatzenzuten jakin nahian. Goiko aipamenarijarraiki, hizkuntzaz gain soziologiak,zuzenbideak, etnologiak etahistoriaurreak argibideak noiz emangozain egon beharra dagoela dio,hipotesiren bat zertu ahal izateko.Matriarkadoaren auzia aipatzen du,baina batez ere kontu honek pizten dioarreta: adineko gizon batek –aitonabatek– bere familiako lau pertsonamotari deitzeko izen bakarra izateak.Alegia, iloba hitza bakarrik daukalabere umeen nahiz senideen seme--alabak izendatzeko. Eta galdera hauxeluzatzen du: «Batzuk eta besteakbereizteko beharrik ez zeukatelako oteda? Denek familia handi bat osatzenzutelako, non seme-alaben etasenideen umeak nahastu egitenziren?». Hortxe uzten du Bähr-ek auzia.

Senitartekoen izenei buruzko lan horiEuskaltzaindiak saritu egin zuen1930ean, eta bost urte geroagoargitaratu zen.

19

Azkueri idatzitakogutunean, sinadura.

Page 22: Gerhard Bähr

tesiaren aztertzaileak, honelalaburbiltzen du mamia:

Askotan aipatutako euskara etaiberieraren arteko ustezkoparekotasunak uste ustelak baino ezdirela eta, ondorioz, ez dagoela baterefrogatua hainbeste aldiz aldarrikatuaizan den hizkuntza bien artekoahaidetasuna. Ondorio honetara heltzenda Bähr eta hauxe da, hain zuzen ere,bere tesiaren muina.

Bähr-ek berak, 1940ko martxoaren28an Julio Urkixori zuzendutako gutunbatean horrela jakinarazten dizkiotesiaren gorabeherak:

Urtarrilean eta otsailean izan nituenbaimen aste batzuk eta tesia amaitzekoaprobetxatu nituen; hil honen lehenegunean pasa nuen ahozko azterketamagna cum laude notarekin. Oker ezbanabil, hau da euskara gaitzat duenbigarren tesia, lehena Léon-ena izangobaita. Ni oso pozik nago, lehenik etabehin lortu dudan emaitzaizugarriarengatik; era berean, ia bat-batean bukatu izanagatik –ahaleginizugarria eginez, hori bai– orain delaurte batzuetatik hona kezkatzenninduen eginkizun hau.

JATORRI EZKUTUAREN BILA

Ikusten da Bähr-i arlo ezberdinaskok pizten ziola arreta. Bainaeuskara aztertzearen helburu nagusia,beretzat, hauxe da: euskararen jatorriabilatu eta gainerako hizkuntzen arteansailkatu ahal izatea. Horixe dio hitzezhitz euskara eta kamitikoari buruzkoartikuluan (RIEV, 1934). Beldur da ezote den behin betiko egia bihurtukoKanpionen esaldi hura, alegia, EuskalRobinsonak uharte bakartian jarraitubeharko zuela bizi izaten;zientziarentzat lotsagarria iruditzenzaio euskararen jatorri misteriotsuarierantzunik ezin aurkitu ahal izatea.Berak ez du etsi nahi.

Bi lerro nagusi zeuden garai hartanhizkuntzalarien artean euskararenjatorriaz: hizkuntza kaukasikoekinlotzen zutenak edota Afrikareniparraldeko hizkuntza kamitikoekin.Schuchardt-ek bigarren tesi horretarajotzen zuen. Bähr-ek maisuarenlekukoa hartu eta bere doktore tesiaeuskara eta iberierari buruz egin zuen.Atera zuen ondorioa, dena den,Schuchardt-en bidearen kontrakoagertatu zen. Joakin Gorrotxategi,

20

ROBINSONEN UHARTEA

Page 23: Gerhard Bähr

Göttingen-eko Unibertsitateanaurkeztu zuen tesia Bähr-ek. OrdurakoBigarren Mundu Gerran zebilen;Urkixori aipatzen dion baimen hori,Armadarako zerbitzuan izandakobaimena da, hain zuzen ere.Argitaratu, Bähr hil eta gero argitaratuzen Baskisch und Iberisch, 1947-48an, Baionan, Eusko Jakintzaaldizkariaren separata modura. Besteeuskalari alemaniar batek, Karl Bouda,Berlingo Unibertsitatean euskalhizkuntzalaritzako irakasle izanak,bultzatu zuen argitalpena. Ehun etahogei orrialdeko lana da, ez osozabala beraz, baina esan liteke Bähr-ek hor harrapatu zuelaeuskararen azterketan gailurra.

Berak, ordea, ez zuen bukatutzatjotzen auzi hori. 1942an, Errusiankanpainan zebilela, Urkixori idatzitakogutun batean kontatzen dio euskaraeta iberieraren gaiarekin jarraitzeko ezdaukala nahiko asti eta ezta beharlituzkeen liburuak ere, baina kanpainaamaitutakoan berriro gai horri ahaleginguztiz heltzeko asmotan dagoela. Aldiberean galdetzen dio Urkixori eaeuskalgintzari ekin dioten berriro,Gerraren haustura gaindituta. Bereustez, «...zenbat eta beranduago,orduan eta zailago izango da duelaurte batzuk etendako lanari jarraitzea».Hortxe Bähr-en kontraesan ikaragarria.Izan ere, euskara eta euskal kulturabaztertu eta zanpatu nahi zutenenbandoan zegoen bera politikoki, etaaldi berean ez zuen sekula amoreeman hizkuntza eta kultura horrendefentsan.

21

Gerhard Armadako uniformez, Lehen Mundu Gerrako amaiera aldera.Berunaren inguruan egindakolanetako bat.

Page 24: Gerhard Bähr

Hiru hilabete eskas falta zirenBigarren Mundu Gerra hasteko, Bähr-iheriotza ekarriko zion gerratea. 39 urterekin mobilizatu eta Berlinenegoitza zeukan Interpretarien Zerbitzuradestinatu zuten. Lan horri jarraiki,Francok bidalitako División Azul-ekinErrusiara joan zen, beti ere itzultzailemodura. Hogeita bi hilabete igarozituen han, 1942tik 1944ko martxoabitartean. Urkixori, 1942ko irailean,kontatzen dio camarada euskaldunak

IDEOLOGIAREN PARADOXAK

Gerra aurreko euskalgintzan nabarilitezkeen bi joeren artean –Aranarenjarraitzaileak batetik, Azkue eta batezere Julio Urkixoren inguruan biltzenzirenak bestetik– Bähr bigarren horieneskolakoa azaltzen zaigu. Ez ditubatere atsegin aranazaleen hizkuntzajoerak, zer esanik ez haienneologismoak. Gainera iruditzen zaiopolitika gehiegi nahasten dutelaeuskalgintzan. Horrelako aipamenakUrkixori idatzitako gutunetan azaltzendira batez ere. Urkixo karlistarekin,bistan da, ondo etortzen zen, ezbakarrik hizkuntza kontuan, baitapolitikan ere. 1939ko ekainaren 20anHannover-etik idatzitako gutun batean,«gorriek» anaia hil diotela etadolumina adierazi eta gero, honelamintzatzen zaio amaitu berri zenEspainiako Gerraz:

Hemen denbora guztian Espainiakogertakizunen jakitun egon gara, etapentsa dezakezu nolako arreta etasinpatiaz jarraitzen zen kausa zuzenaeta beronen behin betiko garaipena.Gure egunkariak, aldizkari eta filmakbezala, gerrari buruzko kontakizunezbeterik daude eta jendea osointeresaturik dago horretan guztian,izan ere tragedian zehar gureegunkariek berri laburrak besterik ezzituzten ekartzen, bistakoarrazoiengatik.

22

Hans-Peter semearekin.

Page 25: Gerhard Bähr

topatu dituela, eta haien harriduraberen ama-hizkuntzan mintzo zaienean.Baina ez dutela behar adinako mailaberaiekin hizkuntzalaritzako azterketarikegin ahal izateko. Aldiz, errusieraikasteari ekin diola, eta hain zuzen ere,Euskal Herrian hamabost-hogei urtelehenago euskararekin egin ohi zuenantzeko giroan, nekazaritza inguruanalegia. Errusiera izango zen berebizitzan zehar ikasi zituen hamabosthizkuntzetan azkenetarikoa. Horrenondoren estonierarekin ere jardun zuen.

Gerraren erdian tarte bat hartu zuenezkontzeko, 1942an, hamar urtelehenago ezagututako Erika Micha-rekin. Eztei-bidaia gustura egingoomen zuketen Euskal Herrira, bainaezin. Urtebetera, 1943ko urtarrilean,ezagutuko zuen semea, Hans Peter,Errusiako kanpainan zegoela utzizioten hamabost egunekobaimenaldian. Ekainean zauritu eginzuten; hilkorra izan zitekeen zauria, ezzen azkenean hain larria gertatu,bizkarrean metraila puskak utzibazizkion ere. Urte horretan bertangaldu zuen Hannover-ekobonbardaketan etxea, eta, «... gehiagosentitzen dudana, nere liburutegia. Ezdaukat dagoeneko euskal liburu bakarbat ere! Jabetuko zara zeinen larriaden neretzat galera hau» idazten dioErrusiatik Urkixori. Kaltea berdintzenhasteko, Georges Lacombe

euskaltzaleak, Urkixorekin bateraRIEV-en sortzaile eta idazkari izanzenak soberan dituen euskal liburuakeskaintzen dizkio, eta Bähr-ekestimazio handiz hartu oparia.Urkixorekin bezala, oso harreman onazuen alemaniarrak Lacomberekin.Paradoxa hemen ere: Lacombe LehenMundu Gerran alemaniarren kontraeskuineko besoa galdutakoa zen. Etaparadoxetan sartuta, don Jose MigelBarandiaranek, frankistengandik ihesiSaran aterpetuta zegoela, bereargitalpen guztiak bidaltzen zizkionBähr-i, eta honek poz izugarriz jaso,jakina, euskal ikasketak jarraipenazuten seinaletzat jotzen baitzituen.

Adierazgarria da 1941ean,Alemanian euskararen alde egitekoasmoz idatzi zuen Das Baskischeartikuluan dioen hau:

Luzarora tamalgarriena zera izan da,hizkuntzalaritza joera eta pretentsiopolitikoekin nahastea. Euskaltzaleaizatea, askotan, eta motiborik gabegehienetan, separatista izatearekinlotzen zen.

Euskaltzaletasuna etaabertzaletasuna bereizi egin nahi zituenberaz Bähr-ek. Berak eta beste batzuekhala bizi izan zuten euskal arazoa,abertzale izan ez, baina bai zinezeuskaltzale. Bere bandoko gehienak,ordea, euskararen etsai ziren.

23

Page 26: Gerhard Bähr

apartatu zuen lurralde honetatik. Bereherentzia, oso-osorik ez badago ere,euskalaritzaren ondareko parte da.Urtetan ahaztuxe egon ondoren,legazpiarrek plazaratu dute altxor hori,herrikide izan zutena ezagutarazi etaaintzat hartua izan dadin. Ez alferrik,Alemanen Etxeak oraindik zutik dirauUdana gainean, Katabera azpian,iraganaren lekuko isil sendo.

HERIOTZA BERLINEN

Gerraren amaierak Berlinenharrapatu zuen Gerhard. Bere semeHans Peter-ek berri hauek ematen ditusenitartekoengandik jasota:

Gerraren azken asteetan, nire aitazerbitzu aktibora deitu zuten. Gobernunaziaren beste krimen bat izan zentropa errusiarrek Berlin setiatu zuteneanhiriaren defentsarako gizon nagusiaketa haurrak erabiltzea. Nire aita,borrokarako ezgai erabat, Berlin--Moabiteko kaleko liskarretan erori zen.Amaiera berehala zetorrela ikusirik,adiskide eta senitartekoek ezkutatukozutela agindu zioten, baina berak ukoegin zien eskaintza horiei.

Gerra bukatutakoan Gerhard«desagertutzat» deklaratu zuten.Emaztea eta semea Mcklenburg-enzeuden, Alemaniaren ipar-iparrean,Hannover-eko bonbardaketetatik ihesiirten eta senitarteko batzuen etxerabilduta. Han jakin zuten, bost urtegeroago, 1950ean, Gerhard 1945ekoapirilaren 27an hil zela. Emazteak,Erikak, bila eta bila ibili eta gero,Gerhard lurperatu zuten tokia nola halakokatu ahal izan zuen, Berlin--Moabiten, soldaduen hilerri batean.

Bähr-tarren Euskal Herriko abenturaaspaldi amaitu zen, 1926an. Gerhard1930ean izan zen azken aldiz EuskalHerrian, baina heriotzak bakarrik

24

Alemanen Etxea, iraganaren lekuko.

Page 27: Gerhard Bähr

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Bähr familia

• Legazpiko Udaletxea

• José Luis Ugarte

• Gorka Salmerón

• Xabier Goñi

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.500

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1611-5 (Obra osoa)84-457-1613-1

L.G.: BI-3084-00

Page 28: Gerhard Bähr

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística