Gerra Hotza

7
Gerra Hotza (1945-1991) (11. gaia) Gerra Hotzaren jatorria Zer izan zen Gerra Hotza? Adierazi esapide hauen definizioa : blokeak, burdinazko hesia (telon de acero) eta euspen polítika (política de contención). Zein izan zen Gerra Hotzaren lehen liskarra? Mendebaldeko blokea Zer helburu zituen estatubatuarren politikak? Adierazi NATO (OTAN) eta Marshall Plana (11. eta 12. dok) Zer polítika eta ekonomia-erregimen ezarri ziren? Bloke komunista Definitu herri-demokrazia eta herri sateliteak. Adierazi Varsoviako Ituna eta COMECOM Nolakoak ziren herri-demokrazietako ekonomia eta politika sistema Gerra Hotzeko armak Definitu termino hauek: o armamendu-norgehiagoka o espazioko norgehiagoka Interpretatu 20.dokumentua: zer kontinentetan zuten Estatu Batuek presentzia militar handiena? Zer herrialdeetan zuten Estatu Batuek eragin militarra gerra Hotzaren amaieran? Egin zerrenda eta multzokatu kontinenteka. Distentsiotik bigarren Gerra Hotzera (1953-1989) Definitu distentsio terminoa. Nortzuk izan ziren protagonistak? Azaldu zergatik adierazten zuen Berlingo harresiak (Muro de Berlín) sistema komunistaren porrota. Zein urtetan egin zen? Adierazi zer gatazka gertatu ziren Gerra Hotzeko etapa bakoitzean. Zerk eragin zuen Gerra Hotzaren amaiera?

description

4. DBHko lana

Transcript of Gerra Hotza

Page 1: Gerra Hotza

Gerra Hotza (1945-1991) (11. gaia)

Gerra Hotzaren jatorria

◊ Zer izan zen Gerra Hotza? ◊ Adierazi esapide hauen definizioa : blokeak, burdinazko hesia

(telon de acero) eta euspen polítika (política de contención). ◊ Zein izan zen Gerra Hotzaren lehen liskarra?

Mendebaldeko blokea

◊ Zer helburu zituen estatubatuarren politikak? ◊ Adierazi NATO (OTAN) eta Marshall Plana (11. eta 12. dok) ◊ Zer polítika eta ekonomia-erregimen ezarri ziren?

Bloke komunista

◊ Definitu herri-demokrazia eta herri sateliteak. ◊ Adierazi Varsoviako Ituna eta COMECOM ◊ Nolakoak ziren herri-demokrazietako ekonomia eta politika sistema

Gerra Hotzeko armak

◊ Definitu termino hauek:

o armamendu-norgehiagoka o espazioko norgehiagoka

◊ Interpretatu 20.dokumentua: zer kontinentetan zuten Estatu Batuek presentzia militar handiena? Zer herrialdeetan zuten Estatu Batuek eragin militarra gerra Hotzaren amaieran? Egin zerrenda eta multzokatu kontinenteka.

Distentsiotik bigarren Gerra Hotzera (1953-1989)

◊ Definitu distentsio terminoa. Nortzuk izan ziren protagonistak? ◊ Azaldu zergatik adierazten zuen Berlingo harresiak (Muro de Berlín)

sistema komunistaren porrota. Zein urtetan egin zen? ◊ Adierazi zer gatazka gertatu ziren Gerra Hotzeko etapa bakoitzean. ◊ Zerk eragin zuen Gerra Hotzaren amaiera?

Page 2: Gerra Hotza

Gerra Hotzaren jatorria

◊ Zer izan zen Gerra Hotza? Gerra Hotza 1947tik 1991ra nazioarteko harremanetan indarrean egon zen diplomazia-gatazka izan zen. Gatazka horrek aurrez aurre jarri zituen bi superpotentzia (Estatu Batuak-Truman- eta Sobietar Batasuna-Stalin-), eta bi bloketan banatu zuen mundua; bloke horiek aurkako sistema ekonomiko, politiko eta sozialak zituzten, bloke kapitalista eta bloke komunista. Bi blokeen artean gerra-deklaraziorik egon ez bazen ere, aurkakotasun horrek tokian tokiko gatazkak, munduko hainbat lekutan, eragin zituen. Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak arma kantitate handiak sortu eta gorde zituzten, baita nuklearra ere.

◊ Adierazi esapide hauen definizioa : blokeak, burdinazko hesia (telon de acero) eta euspen polítika (política de contención).

Bloke bat superpotentzia batek gidatutako herrialde multzo bat da. Burdinazko hesia esapidearen bidez, sobietarrek Erdialdeko Europako herrialdeetan gero eta eragin handiagoa zutela adierazi nahi izan zuen Churchillek (Britain Handiko lehen ministroak), eta aliatuen arteko elkar ulertzea hondatzen ari zela. Erdialdeko Europako herrialdeak Bulgaria, Polonia, Errumania, Txekoslovakia eta Hungaria ziren. Euspen politika edo Truman doktrina komunismoaren aurkakoei edonon laguntzea izan zen. Komunistek boterea eskuratzea eragozteko.

◊ Zein izan zen Gerra Hotzaren lehen liskarra? Gerra Hotzaren lehen liskarra Berlingo krisia (Berlinen blokeoa) izan zen, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta hiru urtera gertatua. 1948an, AEBk, Britainia Handiak eta Frantziak beren sektoreak batu eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten. SESB Alemania berriro bateratzearen aurka zegoen, eta Mendebaldeko Berlin blokeatu zuen, sobietar sektorean baitzegoen. Aliatuek hiria airetik hornitzea lortu zuten, aireko zubi baten bidez, eta blokeoak porrot egin zuen. Ondoren, SESBk estatu komunista bat sortu zuen bere sektorean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED).

Page 3: Gerra Hotza

(6.dok.....3.ariketa) a) Frantziak (hego-mendebaldeko sektorea), Britainia Handiak (ipar-mendebaldea), Estatu Batuak (hego-ekialdea) eta SESBk (ipar ekialdea). b) Frantziarren, britainiarren eta estatubatuarren sektoreek Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten; sektore sobietarra Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) bihurtu zen.

Mendebaldeko blokea

◊ Zer helburu zituen estatubatuarren politikak? Komunismoaren aurka egitea, sobietarrek Europan zuten eragin-eremutik kanpo irten zedin eragoztea.

◊ Adierazi NATO (OTAN) eta Marshall Plana (11. eta 12. dok)

Aliantzen sarea. Mendebaldeko Europan, taktika hori gauzatzeko, Estatu Batuek ekonomia-laguntzak eman zituzten (Marshall Plana-1947-), eta erakunde militar bat sortu zuten: NATO (Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea -1949-). (12.dok. ...5.ariketa-bigarren boliche a)-) Britainia Handia, Frantzia, AEF, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo, Austria, Danimarka, Norvegia, Grezia, Suedia, Suitza, Irlanda eta Portugal. (Ze herrialdekosatzen du NATO erakundeak?) 1949tik 1959ra: Belgika, Kanada, Danimarka, Estatu Batuek, Frantzia, Islandia, Italia, Luxenburgo, Norvegia, Herbehereak, Portugal, Britain Handia, Grezia, Turkia, AEF. .... Espainia 1982an.

◊ Zer polítika eta ekonomia-erregimen ezarri ziren?

Sistema demokratikoa eta ekonomia kapitalista. Politikari dagokionez, sistema demokratikoa botere-politikaren banaketarekin, eta askatasunen eta eskubideen aitortza; ekonomiari dagokionez, sistema kapitalista. Politikari dagokionez, demokrazia mugatua izan zen. AEBk diktadurak onartu zituen Europako hegoaldean, eta noiz edo noiz sustatu ere bai Asian, Afrikan eta Latinoamerikan. Ekonomian, estatuaren esku-hartzea areagotzea izan zen berrikuntza nagusia. Mendebaldeko gobernu asko oinarrizko ekonomia-sektoreak kontrolatzen hasi ziren.

Page 4: Gerra Hotza

Bloke komunista

◊ Definitu herri-demokrazia eta herri sateliteak. Herri-demokraziak SESBren babespean Europan ezarritako erregimenak ziren. Ezaugarri komunak zituzten: lehenik eta behin, alderdi bakarreko sistemak ziren, komunistek gainerako alderdiak debekatu baitzituzten. Beraz, nahiz eta sufragio unibertsala izan, boto-emaileek ez zuten zenbait hautagairen artean aukeratzerik. Bigarrenik, sistema horietan botere politikoa ez zegoen banatuta zenbait erakunderen artean, alderdi komunistak botere guztiak bere eskuetan zituen-eta. Gainera, ez zegoen batere askatasunik; esate baterako, herritarrek ez zuten adierazteko edo elkartzeko askatasunik. Horregatik, gobernu komunistak oso diktadura gogorrak ziren, eta disidente guztiak erreprimitzen zituzten. Herri satileteak, horrela esaten zitzaien Gerra Hotzaren garaian erregimen komunista izandako eta sobietar nagusitasunaren mende egondako herrialdeei.

◊ Adierazi Varsoviako Ituna eta COMECOM Marshall Planari erantzuteko, Sobietar Batasunak COMECON (Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) antolatu zuen 1949an, sobietarren mendean zeuden Europako herrialdeen ekonomiak koordinatzeko helburuarekin. NATOren sorrerari erantzuteko, berriz, sobietarrek Varsoviako Ituna eratu zuten 1955ean, SESBren herri sateliteekin eginiko aliantza militarra.

◊ Nolakoak ziren herri-demokrazietako ekonomia eta politika sistema

Politika sistema, Herri-demokraziak SESBren babespean Europan ezarritako erregimenak izan ziren. Erregimen horiek ezaugarri komunak zituzten: lehenik eta behin, alderdi bakarreko sistemak ziren, komunistek gainerako alderdiak debekatu baitzituzten. Beraz, nahiz eta sufragio unibertsala izan, boto-emaileek ez zuten zenbait hautagairen artean aukeratzerik. Bigarrenik, sistema horietan botere politikoa ez zegoen banatuta zenbait erakunderen artean, alderdi komunistak botere guztiak bere eskuetan zituen- eta. Gainera, ez zegoen batere askatasunik; esate baterako, herritarrek ez zuten adierazteko edo elkartzeko askatasunik. Horregatik, gobernu komunistak oso diktadura gogorrak ziren, eta disidente guztiak erreprimitzen zituzten. Komunistek boterea bereganatu ondoren, ekonomia estalinista ezarri zuten, printzipio marxistetan oinarritutako ekonomia. Ideologia horren arabera, enpresek Estatuaren jabetzakoak izan behar zuten, eta

Page 5: Gerra Hotza

Estatuak kudeatu eta administratu behar zituen, kapitalisten langile-esplotazioa desagerrarazteko. Horregatik, boterea bereganatzean, komunistek industria-, merkataritza- eta finantza-enpresak desjabetu egin zituzten, Estatuaren jabetza bihurtzeko. Gero, politika-agintariak ekonomia kudeatzen hasi ziren: bost urteko planak jarri zituzten martxan, eta planetan, industria- eta nekazaritza-ekoizpena finkatu zuten; monetaren balioa dekretu bidez zehaztu zuten; eta kanpo-merkataritza kontrolatu zuten. Neurri horien bidez, herrialde horietako merkataritza-askatasuna deuseztatu zuten.

Gerra Hotzeko armak

◊ Definitu termino hauek: armamendu-norgehiagoka eta espazioko norgehiagoka

Armamentu-norgehiagoka Bigarren Mundu Gerraren amaieran bi superpotentzien artean sortu zen lehia izan zen era guztietako armak sortu eta eraikitzeko: arma nuklearrak, urrunetik gidatutako misilak, erreakziozko bonbaketariak, hegazkin supersonikoak, etab. Terrorezko oreka izeneko egoera sortu zen: bi blokeek hainbesteko parekotasuna zuten armamentuan, horrek elkarren aurka gerrarik piztea eragozten baitzuen, erabateko suntsipena gertatuko zen beldur zirelako. Espazioko norgehiagoka bi superpotentzien lehia izan zen espazio-misioak abian jartzeko.

◊ Interpretatu 20.dokumentua: zer kontinentetan zuten Estatu Batuek presentzia militar handiena? Zer herrialdeetan zuten Estatu Batuek eragin militarra gerra Hotzaren amaieran? Egin zerrenda eta multzokatu kontinenteka.

Presentzia militar handiena Europan zen. (Marshall Planarengatik ziurrenik.)

Page 6: Gerra Hotza

Distentsiotik bigarren Gerra Hotzera (1953-1989)

◊ Definitu distentsio terminoa. Nortzuk izan ziren

protagonistak? Distentsioa 1956. urtean hasi zen aldiari esaten zaio; bi potentziek elkarrizketei ekin zieten, gatazkak amaitu ez baziren ere. Protagonistak, alde batetik, John F. Kennedy Estatu Batuetako presidente izendatu zuten 1960an, eta beste aldetik, Nikita Khrustxev politikari sobietar bat izan zen, Alderdi Komunistako idazkari nagusia Stalin hil ondoren (1953). John F. Kennedy-k aldaketak egin zituen gobernatzeko moduan, eta horrek potentzien arteko elkarretaratzea erraztu zuen. Etapa berria hasi zen, distentsioa edo bakezko bizikidetza izenekoa. Nikita Khrustxev-ek, barne-politikan, desestalinizazio-prozesuari ekin zion. 1956an, Alderdi Komunistaren XX. Batzarra antolatu eta Stalinen norberekeria eta krimenak salatu zituen: iritzi ofizialarekin bat ez zetozen komunisten jazarpena, intolerantzia politikoa eta biztanleriaren deportazio masiboak. Batzarrean, lehiakideak garaitu zituen, eta boteretik kedu zituen zigorrik ezarri gabe. Preso politiko asko askatu zituen. Kanpo-politikan, Estatu Batuekiko bakezko bizikidetza sendotzen ahalegindu zen.

◊ Azaldu zergatik adierazten zuen Berlingo harresiak (Muro de Berlín) sistema komunistaren porrota. Zein urtetan egin zen?

Komunistek harresi bat eraiki behar izan zutelako herritarrek ihes egin ez zezaten. Ekialdeko Berlingo herritarrek Mendebaldeko eremura ihes egitea eragozteko Berlingo harresia egin zuten 1961ean. Berlingo harresiak munduaren zatiketa bi bloketan eta alemaniarren askatasun-falta sinbolizatzen zituen.

◊ Adierazi zer gatazka gertatu ziren Gerra Hotzeko etapa bakoitzean.

Tentsio goreneko

etapan (1947-1956)

Bakazko bizikidetzako etapan

(1956-1977)

Bigarren Gerra Hotzaren garaian (1977-1991)

◊ Berlingo krisia (1947)

◊ Koreako gerra (1950-1953)

◊ Berlingo harresia (1961)

◊ Kubako misilen krisia (1962)

◊ Vietnamgo gerra (1962-1974)

◊ Sobietarren esku-hartzeak:

Etiopian, Angolan, Mozanbiken eta Afganistanen.

◊ AEBk Galaxietako gerra

Page 7: Gerra Hotza

◊ Zerk eragin zuen Gerra Hotzaren amaiera? Bloke komunista erortzeak, 1989an, eta Sobietar Batasuna desegiteak, 1991n, Gerra Hotzaren amaiera eragin zuten.

AEB-ko presidenteak

SESB-ko gobernu buruak

Harry S. Truman (1945-1953) Stalin (1927-1953) D. D. Eisenhower (1953-1961) Georgi Malenkov (1953-1955)

Nikita Jrushchov (1955-1964) John F. Kennedy (1961-1963) L. B. Johnson (1963-1969) Leonid Brézhnev (1964-1982) Richard Nixon (1969-1974) Gerald Ford (1974-1977) Jimmy Carter (1977-1981) Ronald Reagan (1981-1989) Yuri Andrópov (1982-1984)/

K. Chernenko (1884-1985)/ Mijaíl Gorbachov (1985-1991)

G. H. W. Bush (1989-1993) Borís Yeltsin (1991-1999) Bill Clinton (1993-2001) Vladímir Putin (1999- 2008)

George W. Bush (2001-2009) Dmitri Medvédev (2008-2012) Barack Obama (2009- ) Vladímir Putin (2012- )