Getxoko EH Bilduren ETXEBIZITZA PLANA
-
Upload
bildu-getxo -
Category
Documents
-
view
229 -
download
2
description
Transcript of Getxoko EH Bilduren ETXEBIZITZA PLANA
ETXEBIZITZA-PLANA
Zirriborroa
2016ko urtarrila
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
2
Etxebizitzaren eskubidea zor zaigu
2015eko ekaiinaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak esaten duenea: Etxebizitza
izateko eskubidea nahitaezkoa da gizakiarentzat, funtsezko beste eskubide batzuk
baldintzatzen baititu; adibidez, enplegua izatekoa, botoa ematekoa, prestazio eta
zerbitzu publikoak jasotzekoa, seme-alabak eskolaratzekoa, kulturaz eta ingurumen
egokiaz gozatzekoa, bizipenak senideekin eta lagunekin partekatzekoa, eta beste
hainbat ere, itzal handieneko doktrinak eta justizia-auzitegiek behin eta berriz
nabarmendu dutenez. Etxebizitza izateko eskubideak eta eskubide hori benetan
gauzatzeak bizitza duin bat eramatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari.
Etxebizitzaren jabetza kolektiboa, kohesio sozialaren bermea
EH Bilduk hasieratik hartu dituen konpromisoen artean, etxebizitza zerbitzuen
unibertsaltasuna bermatzen duen gastu soziala alde egiten da. Gainera, ahal diren
kasu gehienetan, emantzipazio eta etxebizitza duin bat eskuratzeko ezintasuna
lehentasuna duen arazoak izanik, besteak beste, taldean adostutako erantzunak
emateko konpromiso hartzen da.
Era berean, hutsik dauden etxebizitzen arazoari aurre egin behar diogu, parte-
hartzea eta jabetza kolektiboaren inguruko eztabaidak abiaraziz. Bigarren erresidentzia
luxu bat besterik ez da askorentzat; eskubideekin espekulatzeko jarrera salagarria
besteetan. Hutsik dauden etxebizitzen arazoa lehen mailako arazo soziala bihurtu da
gurean, eta klase ezberdintasun forma berrien zutabe garrantzitsua.
Etxebizitza arazo prekarizazio, segurtasun falta, txirotasuna eta bazterketa
sozialarekin estuki harremanetan dago (IPES, 2008). Zentzu horretan, etxebizitza
bermatzea kohesio soziala indartzea dakar. Komunitateak etxebizitzaren erabilera
bermatu behar du, jabetza pribatua eta oinarrizko eskubide sozialen arteko
kontradikzioak gaindituz: eskubide soziala jabetza pribatuaren gainetik dago.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
3
Etxe-desjabetzeak edo kaleratzeak agerian utzi dutenez1, sistema kapitalistak ez
du jabetza pribatuaren alde egiten, klase interesen espekulatiboen alde baizik. Egoera
honen aurrean, jabetza kolektiboa bultzatzea ezinbestekoa zaigu, alegia, lurraren
jabetza kolektiboa. Halaber, etxebizitza lehen mailako interes publikoa izanik,
etxebizitzaren kudeaketa publikoa bultzatuz, jendarteak proiektu eta kudeaketan
aktiboki parte hartzea beharrezkoa da.
Etxebizitzak duina izan behar du, edo ez da izango
Etxebizitza eskubidea aldarrikatzea ez da nahikoa. Etxebizitza duina sustatu eta
bermatu behar dugu; oinarrizko beharrak asetzen dituena eta ingurua babesten
duena (herritarren segurtasuna arriskuan jartzen da lurra eta adreiluak kaleko espazio
publikoetara erortzen direnean); auzo dinamiko eta bizi baten batean; ama lurra
zainduz energia kontsumoa gutxitzen duena; jendartearen beharrei erantzuten dion
etxebizitza eredu berriak (gazte eta helduentzat etxebizitza partekatu kolektiboa;
familia mono-parentalentzat etxebizitza txikiagoak; ezinduei egokitakoak etxebizitza
modernoak, eta abar), …
Halaber, etxebizitzak zahartzen ari direla kontuan izan behar dugu. Honekin
batera, auzoak kaltebera (vulnerable) bihurtzen ari dira2. Egoera honetan,
jendartearen, auzoen eta herrien bizi kalitatea etengabe hotzeko eta kohesio soziala
indartzeko, etxebizitzen birgaitzea lehentasunen artean kokatzen dugu.
Espekulazioari STOP
Beste aldetik, eta DOT-Desazkundea taldeak ohartarazten duenez, merkatuek
duela gutxi arte eskatutako hiri-hazkunde mugagabearen aurrean, hazkunde
sostengarria defendatu behar da.
1 Ez ditugu datu zehatzak Getxon gertatutako etxe-kaleratze edo desjabetzeen inguruan, baina ezagutu
ditugunen kasuan, horiei aurre egiteko neurriak berandu eta modu inprobisatuan hartzen direla ikusi
dugu. 2 2012ko martxoaren 7an Tecnaliak aurkeztu berri duen txostenean oinarrituz, Bizkaian, Gipuzkoan eta
Araban 680.000 biztanletik gora kaltebera “altua” edo “oso altua” duten zonaldeetan bizi dira. Litekeena
da aipatu egoera datuek esaten dutena baino kaskarragoa izatea, eta krisi integral baten baitan gero eta
sektore eta auzo gehiago kaltetuak izatea.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
4
Azken 10 urteotan, Bizkaian lurzoru erresidentzial moduan izendaturiko %60a
zonalde ez-urbanizagarrian kokatu da eta, beste aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoan
(EAE) 423 etxebizitza daude 1000 biztanleko IHOBEren datuen arabera (Europan, aldiz,
105 etxebizitza biztanleko). Etxe horietako %10a inguru hutsik dago, hau da, ez da inor
bizi bertan. Beraz, talde horrek aholkatzen du dagoeneko urbanizaturiko lurzorua eta
egindako etxeak erabiltzea, lurzoru urbanigarria hazten jarraitu baino gehiago.
Zentzu horretan, gure herrian badugu erronka nagusi bat: Getxoko udalak
PTPa behin betiko guztiz alboratzea.
GAZTE ETA GENERO IKUSPEGITIK, ETXEBIZITZA EREDU BERRI BATERANTZ
(Gazteen ekarpena)
(emakumeen ekarpena)
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
5
Beraz, horiek gure oinarriak izanda; honakoak dira gure irizpide nagusiak:
� Alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten dugu, beronen
aldeko ekinbideak lehenetsiko ditugularik, honako urratsak gauzatuz:
o Udalaren etxebizitza politikan alokairuzko etxebizitzen sortzea
lehentasuna izan dadin, lur erreserba bermatzea.
o Alokairuzko etxebizitza parke publikoa sustatzea.
o Hiri lurzoruan alokairuzko etxebizitza publikoen eta bakarrik horien
eraikitzea aztertuko dugu. etxebizitza publikoen eraikitzea
azkartuko dugu.
o Alokairuan jartzeko neurri pizgarriak garatzea.
o Laguntza publikoak alokairu sozialera bideratzea.
� Etxe hutsen erabilpenari lehentasuna emango diogu:
o 2015eko Ekaineko Etxebizitzaren Legeak etxe hutsak merkatura
ateratzeko neurriak ezarriko dira, horien artean kanona.
o Etxebizitzaren Legeak egindako definizioaren arabera, etxebizitza
hutsen errolda egin, hauen egoera eta erabilerarako aukerak
aztertuz.
� Espekulazioari bideak itxiko dizkion lurzoru politikak burutuko ditugu:
o Erosketa nahiz desjabetze bidezko lur urbanizagarriaren banku
publikoaren osaketari ekin. Horretarako, urteko aurrekontuaren
zati bat bideratu.
o Udala finantzatzeko makro operazio urbanistikoei uko egin eta
eraikuntza enpresen jardunen mugak eta betebeharrak zehaztu.
o Herritarrek, kooperatiba bidez beren etxebizitzak eraikitzeari
erraztasunak eman, udalaren ekimen propioa baztertu gabe.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
6
Kooperatibei dagokienez, erabileraren zesioren erregimenean
oinarriturikoak lehentasuna izango dute (esaterako, Andel3
ereduaren araberakoak) jabego pribatua bultzatzen dutenak baino
gehiago.
� Udal etxebizitzen eta lokalen inbentario publiko eta gardena bultzatuko
dugu.
� Kudeaketa publikoa eta interes komunean oinarrituz, etxebizitza zaharren
birgaitzea lehentasunen artean kokatuko da.
� Gazte eta pertsona helduen beharrak kontuan izanik (zerbitzu eta
azpiegitura komunitarioak, e.a…), tipologia berriko etxebizitzen aldeko
apustua egitea.
� Gure herrien eraginkortasun energetikoa handitzeko asmoz, bertan egingo
diren eraikuntza berriek energia berriztagarriez jabetzeko gai izan daitezen
kode tekniko berezitua bete dadin bermatzea.
� Udalak ez du lursailik salduko, ez bada lurra bera alokairuzko etxebizitza
publikoa egitera bideratuko edo bertatik lortutako dirua behintzat.
3 El ANDEL es un modelo de acceso a la vivienda situado entre el alquiler y la propiedad, que establece
que todos sus miembros habitantes son propietarios de un inmueble en sí y disfrutan del derecho de
uso sobre una vivienda.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
7
I. Getxoko biztanleriaren bilakaera sozio-demografikoa4
Getxoko populazioa beherantza egin du azken 25 urteetan: 1990. urtean
81.795 biztanle ginen eta azken erroldaren arabera 78.846 biztanle gara egun.
GRAFIKO 1. Getxoko populazioaren bilakaera 1986-2015
Iturria: INE (datu batzuk ez datoz bat Eustat-ekoekin)
Halere, beste herri edo herrialdeetako etorkinekin batera biztanleriak berriz
goranzko joera hartzea posible da. Zentzu horretan, ikasleak edo europar batasunetik
kanpoko etorkin asko erroldatuta ez daudela kontuan izan behar dugu.
Adinari erreparatuz, 1986. urtetik Getxoko populazioa zahartzen ari da, Euskal
Herriko tendentzia jarraiki. Bien bitartean, 20 urtetik beheragoko gazteen ehunekoak
nabarmenki egin du behera.
Horren harira, ondoko beste udalerrietara joateko joera nabariagoa da
gazteen artean helduen artean baino, inguruko herrietan etxebizitzaren prezioa
zerbait merkeagoa izatea (bereziki jabegoan hartutakoa) eta zirkulazioan dauden
etxebizitzen parkearen eskasia (etxebizitza huts asko dauden bitartean) dira horien
arrazoi nagusiak.
4 Iturriak: INE eta EUSTAT
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
8
Grafiko 2. Getxoko biztanleriaren bilakaera, adinaren arabera (1981-2010)
Iturria: Eustat
2014ko datuen arabera, populazio tarte handiena 50-64 adina dutenek osatzen
dute (18035, %22,9); jarraitzen diete 35-59 artekoek (16726, %21,3) eta 65tik gorakoek
(16599, %21,1. 26-34 tartean kokaturiko gazteen kopurua 8880 (%11,3) dira, eta 20-25
artekoak, berriz, 4.843 (%6,2). Proiekzioari dagokionez, 19 urte baino gutxiago dituzten
pertsonak 13.611 dira (%17,3). Batez besteko adina Getxon 46 urte dira. Beraz,
Getxoko biztanleria zahartzen ari dela ondoriozta dezakegu, eta horrek eragin zuzena
izango ditu etorkizunean getxoztarrok izango ditugun beharretan, etzebizitza zein
zerbitzu asistentzialei dagokienez.
Sexuari dagokionez, eta adin tarte guztiei erreparatuz, gizonak baino emakume
gehiago bizi gara Getxo: 2014. Urteko datuen arabera, 37.411 gizonezko eta 42.133
emakume bizi gara. Aipatu ezberdintasuna are handiago da edadeko jendearen artean.
79. Urtetik gorakoen artean, emakumeen presentzia nabarmena da:
Grafiko 3. Getxoko biztanleria, adina eta sexuaren arabera (2014)
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
9
Bukatzeko, Getxoko familien batez-besteko tamaina txikitzen ari dela kontuan
hartu behar da: 3,5 kide 1991ean, 3,3 kide 1996ean eta 3 kide 2001ean5. 2006an 2,64
kide izatera pasatu ginen, bakarrik bizi diren pertsonek osaturiko familiak gero eta
gehiago izanik
5 Eustat: http://www.eustat.es/bancopx/Dialog/Saveshow.asp#axzz1opNGtwT7
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
10
POPULAZIOAREN ARABERAKO ETXEBIZITZA POLITIKAN
HARTU BEHARREKO NEURRIAK
� Getxoko biztanleria ez da handitzen ari eta hortaz, plan mega-
urbanistikoen zentzua kolokan jartzen da.
� Getxoko populazioa zahartzen ari da nabarmen eta, hortaz, edadeko
jendearen araberako etxebizitzen berregokitze planak abian jarri behar
dira (sarbideak, irteerak, igogailuak,…). Zaintza berezia behar dutenen
artean bereziki, etxebizitza eredu kolektibo berriak sustatu behar dira.
� Gero eta populazio gazte urriago dugu eta. gainera, gazte asko Getxotik
kanpo doaz bertan lan eta bizi egiteko aukerak faltan. Ondorioz,
gazteentzako etxebizitza politika integrala martxan jarri behar da.
� Emakumeak lehenesten dituen politika zehatzak garatu behar dira; 75
urtetik gorako emakumeei arreta berezia eskaini behar zaie.
� Familiaren tamaina gero eta txikiagoa izanik, tamaina guztietako
familientzat etxebizitza eredu berriak garatu behar dira (1 eta 2
kideetako familiak barne).
� Pertsona kokatzen den familia edo bizikidetza-unitatea denboran aldatu
ahal dela eta, unean uneko etxebizitza-beharrei egokitu behar zaizkie
ereduak eta erregimenak.
� Behar eta bizimodu berriei egokituta, eremu partekatuak (garbitegia,
xukatsailea, gimnasioa...) dituzten etxebizitza-blokeak.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
11
II. Getxoko etxebizitza-eskatzaileen profila (datu hauek
gaurkotu behar ditugu)
2.1. Lehenengo etxebizitza bat eskatzen dutenen profila:
Azken urteotan 2003tik aurrera, lehenengo etxebizitza eskatzen dutenen
portzentaia jaitsi da: 2003an %14,28 zen; 2004ean, berriz, % 11,26; 2005ean, % 13,66;
2006an, %13,52, eta 2007an, %10,36.
Getxori buruzko daturik ez dagoen arren, azken urteotan beheranzko tendentzia
hau areagotu da, Bilbao Metropolitano deiturikoaren (Bilbo Hiria, Ezkerraldea, Uribe
Kosta) datuak kontuan hartzen baditugu. Hala ere, %10ren inguruan kokatzen dela
esan dezakegu.
LKSren txostenak 2007an %10,4 zirela esaten du, hau da, 2.900 pertsona.
2.2. Etxebizitza aldatzeko beharra dutenen profila:
Hauxek dira etxebizitza aldatzeko beharraren zergati nagusiak:
a) Igogailua eta irisgarritasuna hobetzeko beharra
b) Dibortzioa, banaketa
c) Leku gehiagoren beharra (familia eta beharren handitzea)
d) Leku gutxiagoren beharra (familia eta beharren txikitzea)
e) Etxebizitzaren egoera txarra
f) Etxebizitzaren tokikotasuna
g) Alokairu merkeagoa
h) Hipotekari aurre ezin egitea
i) Jabegoa nahi du (alokairuan dago)
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
12
LKSren txostenaren arabera, biztanleriaren % 9,1-ak behar du aldatu ohiko
etxebizitza, baina ez da zehazten etxebizitza horien tamaina handiagoa edo txikiagoa
den. Hori oso datu garrantzitsua da etorkizuneko etxebizitzen beharra diseinatzeko
orduan.
2.3. Etxebiden, Getxon etxebizitza bat eskatzen dutenak
Getxo oso udalerri erakargarria da, eta kanpoko zein bertako herritarrek asko
eskatzen dute udalerrian etxebizitza bat Etxebiden. LKS-ren txostenean azaltzen den
legez (Jaurlaritzaren datuetan oinarrituta), 10.000 pertsona inguruk aukeratu zuten
Getxo egindako eskaeran (ez da zehazten aukera bakarra, lehena edo zenbatgarrena);
horietako gehienak, %72a, gaur egun Getxon bizi ez direnak.
Eskatzaileen erdia baino gehiago gazteak dira, eta gehiengoak lehenengo
etxebizitza eskatzen dute. Eskatzaileen % 90 seme-alabarik gabeko bikote/banakoak
dira: pertsona bakar bat (% 41,9), seme-alabarik gabeko bikoteak (%50), seme-alabak
dituen bikoteak (%2,9); gurasobakarrekoak (%4,4).
Eskatzaileen artean % 56,6 jabegoan nahi dute etxebizitza eta soilik % 11ak
azaltzen du alokairua lehenengo aukeratzat.
III. Getxoko Hiri-zoruaren eta etxebizitzen parkearen
eboluzioa
Kontuan hartu behar dugu HAPOren berrikusketa-prozesuan gaudela, 2001eko
datuetan oinarritu behar gara.
Hirigintzari buruzko mintegian emandako datuen arabera, Getxoko lurzoruaren
% 91 urbanoa edo urbanizagarria da. Azken legealdietan, udalaren joera lurzoru
urbanizagarria gehitzea izan da, ez-urbanizagarria itsas zonaldeetan, babesturiko
guneetan eta nekazaritza-lurretan mugatuz (indarrean dagoen HAPO eta horren
aldaketetan nabaria denez).
Andra Marin aurreikusita zegoen 8000 etxebizitza eraikitzeko plana bertan
behera utzita, eta 2006ko Zoruaren Legean esaten den legez, une honetan zonalde
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
13
urbanoetan, hiri-zoruan, eraikitzeko irizpidea nagusitu da, eta ez urbanizagarri edo ez-
urbanizagarrietan.
Beste aldetik, gune batzuetan, Andra Mari inguruan bereziki, zonalde
erresidentzialetan, oso dentsitate gutxiko eraikuntzak egiteko joera nabarmena izan da
(adosatuak, etxebizitza unifamiliarrak edo bifamiliarrak...).
Orotara, eta Jaurlaritzak argitaraturiko datuak (2009) kontuan hartzen
baditugu; Getxon 31.400 etxebizitza inguru daude gaur egun.
EAJ-k eta PSOE-k 2009an adostutako etxebizitza-planaren arabera 918 eta
1.279 arteko babestutako etxebizitza kopurua eraikitzea aurreikusten du (BOE-VPO eta
etxebizitza tasatuen artean) -50 eta 75 metro koadro erabilgarrikoak-, hurrengo
bosturtekoan HAPOn jasotako hiri-lurzoruan: Alango, San Nikolas, Zubilleta,
Sarrikobaso, Ormaza, Konporte, Iturribarri II, Ormaza eta Venantzio esparruetan.
2016an, berriz, plan horren emaitzak oso urriak dira eta 84 etxebizitza sozial
baino ez dira egin. Ormaza Behekoan, esaterako, Promotora Vizcaína delakoa
eraikitzen has daitekeen arren, ez dira lanak hasi (42 etxebizitza) eta Alangon egin
beharreko alokairu sozialeko 150 etxebizitzaren esleipena 2016ko martxoan egingo
dela espero da, iragarri baino 4 urte beranduago. Iturribarri II-n urbanizatze-lanak
hasiko dira laister, eta etxebizitza-dentsitatea aldatzeko aukera galdu da; Sarrikobason
urbanizatze-lanak 2013ko ekainean has zitezkeela azaldu bazen ere, oraindik egiteke
dago lurzoruaren erosketa.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
14
Beraz, gaur egungo plan horretan aurreikusitako jardunen egoera honakoa da:
Egikaritze
Jardunak
Egoera
U.E. 24.2-
“Iturribarri-II”
.Urbanizatze-lanak hasiak dira
3 partzela VPO daude, definitzeke dago nola nahi diren ejekutatu
Hasita
urbanizazioa
U.E. 31.1-
“Sarrikobaso”
HITZARMENA JAURLARITZAREKIN: Jaurlaritzak eman zuen Santa
Eugeniako partzela bat aparkalekua egiteko, eta horren truke, tamainu
bereko partzela emango zaio etxeak egiteko.
U.E. 31.2
Sarrikobaso Akordio politikoa behar dute aurrera eramateko
U.E. 37.1-
“Venancios”
G partzela esleitzeko lehiaketa6 hutsik geratu da (ez da inor aurkeztu)
Ejekuzio urbanistikoan
Birpartzelatu behar da eraikitzen hasteko
U.E. 42.1-
“Ormaza”
Geroa Ikastola eta Zaharren Egoitzarekin lotuta daude. Hemen doaz
ere etxebizitza libreak egiteko 2 partzela (truke egin nahi dute)
Birdimentsionatu nahi dute
E.J.- 27.5 San
Kikolas
(Portu Zaharra)
9/15 VPO
E.J. 11.1 Neguri
EZ DAGO VPO
E.J. 16.3
Konporte EZ DAGO VPO
E.J. 16.1
Konporte
(Udaltzaingoaren aurreko triangelua)
Udalaren jabetza da ia osotasunean; beste jabe bat dago eta harremanetan daude
52/75 VPO
Arazoak bideen trazatuekin
E.J.-36.1
Zubilleta III
HAPOaren berrikusketari lotuta dago; Martiturri eta Ibai-parkearekin lotzen dute
(horrela ez lukete desjabetzeak egin beharko)
Etxebizitza hutsen parkea
Eusko Jaurlaritzak 2009an egindako txostenean azaltzen denaren arabera,
Getxon orotara 31.410 etxebizitza daude. Horietako % 4,2 Jaurlaritzak "etxebizitza
hutsak" izendatzen dituenak dira (1.320 etxebizitza). Baina, Jaurlaritzaren datuak
oinarritzat jotzen baditugu, horietako % 80,9 (1.068) hutsik daude eta % 19,1 (252)
6 http://www.getxo.eus/es/vivienda/noticias/25
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
15
bigarren etxebizitza dira. Datu hori ez dator bat Bilbao Metropolitanorako egiten duen
kalkuluarekin (% 8,8 inguru, 2.764 etxebizitza). Erroldaren datuak kontuan hartzen
baditugu, berriz, 3.034 etxebizitza daude hutsik Getxon. Beraz, ondoriozta dezakegu
etxebizitza hutsen kopurua 3.000 inguru izan ahal dela. Dena den, behar beharrezkoa
da horren inbentarioa egitea zenbat dauden jakiteko.
Zentzu horretan esan beharra dago 1970an eta 1980an Getxo izan zela Bilboko
eta Bizkaiko beste herrietako familia askoren bigarren etxebizitza, bereziki udako
denboraldia (ekaina-iraila) igarotzeko; horrek ere ekarri zuen neguan etxe horiek
ikasleei alokatzen zirela. Dena den, erabilera hori gero eta baxuagoa izan da, eta asko
izan ziren beste herrietatik etorritakoak bigarren etxea lehenengo bihurtu zutenak edo
-prezioen igoerak bultzatuta- etxe horiek saldu zituztenak. Hala ere, egon badago
bigarren etxebizitzaren parke bat, Jaurlaritzaren txostenak azaltzen duen bezala.
Ohiko etxebizitza ez denaren salmenta edo alokairuaren merkatua oso
espekulatiboa dela eta, egon badago prezioen igoera itxoiten ari diren etxebizitza-
hutsen parke handi bat Getxon (hau da, saldu edo alokatzen ez direnak prezioen
gorakadaden zain).
III: Lan lerroak eta proposamen zehatzak
EH Bilduk etxebizitza eskubide subjektiboa dela uste du, eta ondorioz, helburu hori
lortzeari begira beharrezkoak diren ekintzak lagunduko ditu, etxebizitza merkatuaren
logikatik kanpo utziz eta horregatik proposatzen du:
Getxon dagoen etxebizitza-arazoari aurre egiteko, EH Bildutik honako neurri
hauek proposatzen ditugu Etxebizitza Sozialen aldeko politika erreal bat bultzatzeko
asmoz:
1. Abian dauden egikaritze-jardunei dagokienean:
a. Egutegi zehatza egin eta bete (noiz amaituko diren amaitzear daudenak,
zozketak, esleipenak, giltzen ematea).
b. Babestutako etxe guztiak alokairuan ematea eta ez salmentan.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
16
c. Luzapenik ez ematea. Eta partikularrek aurrera eraman ezin duten
jardunetan, Udalak berak promotore-lana egitea, epeetan amaitu eta
bizitzeko prest egon daitezen.
d. Era berean, eta lanak epeetan amaitzen direla ziurtatzeko, lankidetza-
sistemak hobetsiko dira hitzarmen-sistemak baino. Hau da, Udalak
bermatuko du egikaritze-jardunaren burutzea.
e. Kudeaketari dagokionez, lankidetza-sistema erabiliko da kontzertazio-
sistemaren ordez, hau da, Udalak urbanizatze lanak egingo ditu eta
jabeei likidazioa egin.
2. Abian ez dauden egikaritze-jardunei dagokionez eta HAPOren berrikusketa-
prozesuan sartzen ez direnean
a. Hiri-zoruan (suelo urbano) egingo dira.
b. Egutegi zehatza egin eta beteko da.
c. Babes etxe guztiak alokairuan ematea eta ez salmentan.
d. Udala promotore gisa arituko da, eta ez du utziko horren garapena esku
pribatuetan (iniziatiba pribatuen eskuetan).
e. Beharrezkoa bada zorua erosiko du Udalak etxebizitzak egiteko.
3. Etxebizitza hutsen inguruan:
2015eko ekainaren 18an Eusko jaurlaritzak onarturiko 3/2015 Etxebizitza
Legearen lehen ataleko 3. artikuluan etxebizitza hutsen definizioa jasotzen da: Jenderik
gabeko etxebizitza: Jarraituki bi urtean baino gehiagoan okupatu gabe dagoelako bere
funtzio soziala betetzen ez duena, hura ez erabiltzea justifika dezakeen arrazoirik egon
gabe, lege honetan eta lege hau garatzen duen araudian aurreikusitako baldintzen
arabera.
Titulu bereko laugarren kapituluko bigarren puntuan honakoa gaineratzen da:
Funtzio sozial hori ez dela betetzen iritziko zaio honako kasu hauek gertatzen badira,
besteak beste: b) Etxebizitza, bizitokia edo etxebizitzen eraikina okupatu gabe egotea
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
17
modu iraunkorrean edo, lege honetan ezarritakoaren arabera, arrazoirik gabe, eta
administrazioek funtzio sozial hori betearazteko beteharra dutela azpimarratzen da.
Beraz, hutsik dauden etxebizitza hauek beren funtzio soziala betetzen ez dutela
eta, honako neurri hauek proposatzen ditugu merkatuan atera daitezen:
Kanona
Etxebizitzaren Legearen Hirugarren atalean eskumenak banatzen dira; udalei
etxebizitza merkatuan inziditzeko eta zigortzeko ahalmena ematen zaio. Horren harira,
Bederatzigarren ataleko 57 artikuluan jenderik gabeko etxebizitzei kanona ezartzeko
aukera ematen zaio Udalari. Kanon hori zergaz bestekoa izango da, jenderik gabeko
etxebizitza deklaratuta daudenen gainean ezarriko dute EAEko udalek, eta kontzeptu
horri esker lortutako diru-sarrerek lurzoruaren udal lurzoru-ondarea hornituko dute.
Beraz, horretan oinarrituta, Getxon kanona ezarri ahal izateko honako tramiteak
egingo dira honako epe-muga hauekin:
- 2016an etxe hutsen errolda egin. Horretarako erroldaketa datuak, ur eta
argiaren gastua ere erabiliko dira lehenengo errolda egiteko. Ondoren,
helegiteak egiteko aukera izango dute jabeek, eta epe hori amaitu eta gero,
behin betiko etxe hutsen errolda ezarriko da. Errolda horretatik ateratzeko
jabeek beraiek okupatu dutela edo alokairuan dutela frogatu beharko dute.
- Urtero erroldan hutsik geratu diren etxeak sartuko dira (esan bezala,
ateratzeko, jabeek egin beharko dute tramitea).
- 2016an Osoko bilkuran etxebizitza horiei ezarriko zaien kanona ere
onartuko da. Kanon hori urtero gaurkotuko da.
- Etxebizitza hutsen errolda horretan oinarritura, jenderik gabeko
etxebizitzen gaineko kanona ezarriko du 2017an. Etxebizitza legeak esaten
duenaren arabera kanona ohiko zerga fiskaletatik apartekoa izango da eta
metro karratu erabilgarri bakoitzeko … eurotan finkatuko da.
4. Alokairua sustatzeko neurriak
a. Alokairurako udal bulegoa
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
18
b. Etxe hutsak alokatzera zuzendutako birgaitzeko lanak egiteko kreditu-
lerroak
c. Alokairu sozialaren aldeko politika zehatzak bultzatzea. Bereziki gazteei
zuzenduta, gurasoen etxetik alde egin ahal dezaten. Alokairu
sozialerako parke publikoa eratzeaz gain, diru-laguntzen lerro bat
zabaltzea ezinbestekoa da.
d. Diru-laguntzak gazteek aloka dezaketen
e. Alokairu sozialeko etxeak ez dira salmentara aterako
f. Etxea alokairuan jarri nahi duten getxoztarrek Eusko Jaurlaritzaren
Bizigune programaren bidez egin dezaten kanpaina bat abiatuko du
Udalak.
5. Etxeen birgaitzea beharrei egokitzeko
a. Etxeen birgaitzerako diru-laguntzak edo/eta tasen salbuespenak,
merkeagotzea (gaur egun lan guztien %5 ordaindu behar dute).
b. Ondare moduan izendutako etxebizitzen katalago zehatza izan (une
honetan loteslea ez den katalagoa existitzen da). Era berean, etxe
horiek birgaitzeko udal laguntza-lerro bat zabaldu (une honetan, Eusko
Jaurlaritzak Etxebiden bidez ematen dituen laguntza arruntak baino ez
daude). Baserrien eta udal babesa duten etxebizitzari dagokionez,
bizitasun-baldintzak hobetzeko aukerak eman.
c. (Alde) Portu Zaharra birgaitzeko plan bat bultzatu eta laguntza-lerroa
sortzea.
d. Energia-efizienzia eta irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzen lerroa
zabaldu.
e. ITE-ren ondorengo hobekuntzak eta konponketak laguntzeko lerroa
zabaldu.
f. Kalteberetasun egoeran egon daitezkeen auzoak identifikatu eta horiei
egokituriko neurriak diseinatu bizi-kalitate duina ziurtatzeko asmoz.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
19
6. Udalak hutsik dagoen eraikin bat erostea eta “vivienda colaborativa” proiektu
bat martxan ipini.
7. Gainerako neurriak
Horretaz gain, etxebizitza-plangintza horretan sartuko liratekeen beste neurri
batzuk:
a. Etxebizitzari buruzko udal bulegoa sortu zeinetan, aholkularitza emateaz
gainera, aukera egon daiteke etxeak elkar-trukatzeko, epe zehatz
batzuetan alokatzeko...
b. Udalak eta beste erakunde publikoek (Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak)
Getxon duten etxebizitza-parkearen katalogo zehatza egitea eta horien
okupazio- eta eskuragarritasun-maila jarraitzea .
c. Udal lurzoruaren lagapena egiterakoan, kooperatibei lehentasuna
ematea -promotore pribatuen gainetik- baita errazteko laguntzak eta
salbuespenak ezarri.
d. Prezioak noiz igoko diren zain dauden jabeen espekulazioaren aurkako
neurriak hartu: alokairu soziala bultzatzea, zergak handitzea hutsik
dauden etxebizitzei…
e. Guardia Zibilak Algortan duen kuartel-etxeko etxebizitzak udal jabego
bihurtu eta etxebizitza sozialaren parkeari gehitu.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
20
ERANSKINA
CO-HOUSING
La vivienda colaborativa- un modelo extendido en el norte de Europa- es una forma de
acceder a una casa sin necesidad de hipotecarse o de depender de un banco y como
una alternativa para las personas mayores que no quieren acabar en una residencia...
El cohousing es una aleternativa a la vivienda convencional que funciona desde hace
más de 100 años en los paises escandinavos, Alemania, Latinoamércia, Estados Unidos
o Gran Bretaña. En Dinamarca, el 10% de las viviendas funcionan bajo este modelo.
Aquí también hay varios colectivos que promueven esta iniciativa bajo una cultura del
ahorro y de la eficiencia a través de un un acceso a la vivienda no especulativo, en el
que su uso y gestión se hace de forma cooperativa (un ejemplo cercano tenemos en
Maeztu ).
Dentro de las ventajas de este tipo de alojamientos están los gastos que son bastante
más asequibles que los de una vivienda convencional porque sus habitantes
comparten equipamientos como la lavadora, la red wifi o incluso el coche, y la
hipoteca, si la hubiera.
La propiedad de las viviendas es de la cooperativa (¿puede ser del ayuntamiento?) y
sus miembros disfrutan de un uso indefinido de las mismas a través de un derecho de
uso.
Además, son viviendas sostenibles, que acogerán a un grupo de familias dispuestas a
convivir con valores de cohesión social.
Cada vez hay más gente que se interesa por vivir de esta forma ya que con la crisis, las
personas se están dando cuenta de que necesitan sentirse apoyadas por la comunidad
puesto que el Estado no las protege y el mercado no les da oportunidades
El principal sector demandante de viviendas colaborativas es el colectivo de mayores
de 50 años y concretamente gente que ha vivido con un estandar de vida alto y que no
se ve en una residencia. Precisamente estas viviendas son el modelo idóneo para
compartir cuidados en diferentes etapas de la vida.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
21
Además las familias monoparentales ven en esta forma de vida una opción para poder
coinciliar el cuidado de sus hijos con el trabajo. Y no olvidarse de los jóvenes, pues esta
puede ser una buena alternativa para poder emanciparse.
Hay cohousing de muchos tipo: urbanos y rurales; en edificios nuevos o en
rehabilitados: las casas pueden ser de tipo unifamiliar, adosado o en bloque y los
espacios comunes estar agrupados o repartidos. Cohousing es una alternativa al
ineficaz y derrochador urbanismo actual.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
22
Iturriak
- Bilboko Elkartzen: http://elkartzenbilbo.blogspot.com/p/etxebizitza.html
- BOM. Bilboko okupazio mugimendua, http://www.okupaziobulegoa.org.
- PTP kontrako asanblada.
- Dot-desazkundea (2011). "Directrices para la cohesión territorial. Por un modelo
territorial redistributivo, multifuncional, solidario y sostenible", http://www.dot-
desazkundea.org/DIRECTRICES%20PARA%20LA%20COHESION%20TERRITORIAL%20CA
S.PDF
- Gaindegia, etxebizitzari buruzko datu eta txostenak,
http://www.gaindegia.org/eu/trip_search.
- "Ke pasa con la casa" kolektiboa.
- EHAA (2015) 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila (2010): "Estudio de la
vivienda vacía en la CAV 2009".
- Eustat: www.eustat.es
- Getxoko EH Bilduren udal programaren etxebizitzari buruz (2015)
http://issuu.com/getxokoehbildu/docs/etxebizitza
- Laying the Foundations (2011): "A Housing Strategyfor England Published by HM
Government, November 2011.
- HOUSING POLICY IN THE EU MEMBER STATES. Directorate General for Research;
Working Document, Social Affairs Series, W.
- EHAA (2006): "2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa".
- http://housekideak.wordpress.com/2010/12/30/las-cooperativas-de-cesion-de-uso-
un-resumen-del-informe-andel/
- http://www.fucvam.org.uy/
- http://www.sostrecivic.org/es
- INE: www.ine.es
- LKS (2012): "Estudio de población, renta, vivienda y empleo previo al proceso de
revisión del PGOU de Getxo". Getxoko Udala, 2010eko Ekaina.
Getxoko etxebizitza-planarako zirriborroa
23
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila (2009): "Plan director de
vivienda y regeneración urbana 2010-2013".
- Ministry of Housing and Urban Affairs (1999): "Housing, building and Urban Affairs in
Denmark".
- "Housing in Denmark". Centre for Housing and Welfare Futurs of cities. 51st IFHP
World Congres.
- Stop desahucios.