Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu...

49
3 Gezurra odoletan

Transcript of Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu...

Page 1: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

3

Gezurra odoletan

Page 2: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

4

Asel Luzarraga (Bilbo, 1971). Enpresa ikasketetandiplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da.Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egunitzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil(Labayru) argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratuizanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten.Geroztik Karonte, Eleberria lantzeko gida (AnttonIrustarekin batera), Mozorroaren xarma, Abaraskaeta Utopiaren itzalak liburuak argitaratu ditu.

Page 3: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

5

Asel Luzarraga

Gezurraodoletan

Page 4: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

6

lehenengo edizioa

Tafalla, 2011ko azaroa

c Creative Commons:Aitortu-Ez komertziala-LanEratorririk Gabe 2.5

© Txalapartak edizio honena

txalaparta argitaletxea e.m.l.

San Isidro 35-1A78. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorio

maketazioa

Amagoia Arrastio

inprimaketa

RGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn

978-84-8136-741-6lege gordailua

bi-3061-11

txalaparta

Page 5: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

7

Vaneri, egunero bizitza betetzendidazulako

Lourdesi, munduko arrebarikonena izateagatik

Aitari eta amari, izan duten etaeman didaten indarragatik

Zerrenda bukaezina osatzenduzuen zuei guztioi

Kapitalismoari egunero aurreegiten dion maputxe herriari

Munduko ideiarik ederrenakerakutsi dizkidaten pentsalarieta ekintzaile libertario guztiei

Page 6: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

Gure lana ez da galdukoezer ez da galtzen mundu honetan:ur tantek, ikusezinak izanda ere,itsasoa osatzea lortzen dute.

mikhail bakunin

Une jakin batean,gure barneko askatasuna garatzenjakin dugun neurri berean bainoez zaigu emango kanpokoaskatasuna.

gandhi

9

Page 7: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

erabateko iluntasun hartan kilkerren hotsak batera

isildu ziren, arnasari aldi berean eustea erabaki balu-te bezala. Mugimendu bizkorrek ordeztu zituztenhaien kanta erritmikoak. Ilargiak baso beltzetik ir-tendako sei-zazpi itzal blaitu zituen. Hasieran zuhai-tzen forma zehaztugabeen luzapenak baino ez ziru-diten adar berri haiek forma autonomoak hartu etabizi mugitu ziren belartza zilarkararen bakea urra-tuz, mugimenduetan zaratarik ez ateratzeko ahalegi-na sumatzen bazen ere. Gaueko piztia haiek norabidezehatza hartu zuten, basoaren babesa galduta. Iza-rren lekukotasun mutuaren azpian aurrerago altxa-tzen zen beste itzal handi baterantz egin zuten, las-terketa isilean, araukaria bakartiaren aldamenetikigarota. Gelditu zirenean, likido kulunkari baten ho-tsa baino ez zen geratu airean zintzilik. Itzaletako ba-ten besoek keinuak egin zituzten aurrean zeukatenestalpearen alboetarantz. Beste itzal bi taldetik berei-zi, eta laster turrusten soinuak inguratu zuen estal-

i

11

Page 8: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

pea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinpartabat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan argi laranja mehatxagarria hasi zen zabal-tzen. Araukaria gaztea ikara batek astindu zuen. Egu-rrak suari dion beldurra berezkoa zen haren zuhaitzariman, baina sustraiek irmo eusten zioten bere le-kuan. Azalean gero eta bero handiagoa sentitu zuen.Itzal mugikorrak zurrumurru batean mintzatu ziren.Su gero eta handiagoak argi-txakur dantzarien itxuraeman zien zazpi gizakien jantzi ilunei. Araukaria gaz-teak aurpegi haiei begiratu nahi izan zien, baina keakbegi izutuak lausotu zizkion. Begirada zorroztu nahiizan zuenerako, zazpi gizonek jeurt egin eta arrapala-dan itzuli ziren basoaren babesera. Estalpea irentsizgosea asetzen zuten garrei begira gelditu zen arauka-ria. Laster estalpeak gaua bortxatzen zuen zuzi erral-doiaren antza hartu zuen haren begi ikaratuen aurre-an. Laguntza bila begiratu zuen ingurura, lurreanainguratuta. Sugarren distirak mamu kulunkariakpizten zituen egurrezko langan idatzita zegoen LaTormenta izenaren hizkietan. Araukaria gaztea bakar-bakarrik sentitu zen. Ez zuen lur hartan egon behar.

Hugo Curimanek begiak zabaldu zituen, eta noraezean agondu zen koltxoian. Artean erre beharreansentitzen zen. Esku batez haztatu eta bero sumatuzuen aurpegi izerditua, baina enborraren zimurrenordez bere betiko azal leuna aurkitu zuen. Zer esa-nahi zeukan amets hark? Zer egiten zuen berak La

12

Page 9: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

Tormenta lursailean landatuta? Argi zeukan, ikasitazuenaren arabera, amets hori bere patuari lotuta ze-goela, zer zentzutan ezin asmatu arren. Pedro anaiaetorri zitzaion gogora. Biharamuneko azterketa geroa-go. Logelan ez zegoen aldaketarik. Hormetatik betibezain sendo jasotzen zuten ukabila aurpegi biribile-ko haur irribarretsu gorri-beltzek. Arriba lxs ke luxan.Beste koltxoian, arnasaren erritmoan kulunkatzenzen maindire azpiko gorputza, lasai. Zer azalduko di-dak hik maputxeen ametsen gainean… Okupa osoanzurezko egitura zaharren ohiko kirrikak baino ez zi-ren entzuten, noizean behin. Gaua beti bezain hotzsentitu zuen aurpegian, ametsetako beroa arintzenziola. Mahaiarena egiten zuen paletaren gaineko er-loju ñirñirkariari begiratu zion. 03:26. Artean ordubatzuk zeuzkan lo egiteko. Erloju ondoko edalontziahartu eta luze edan zuen ur freskagarria. Aurpegihoztua izaretan lehortu, eta ahoz behera etzan zen,gogoari atseden eman guran. Ez zen gairik zailenaordu batzuen buruan izango zuena. La Tormenta…Hari lotuta, izen gorrotagarria zekarkion barnekoahots batek. Raul Hoffmann. Ondo ezagutzen zuenbere leinuak «legezko» jabearekin zeukan gatazka.Ahaztu ezak peñi, gerra galdua duk hori.

Bittorrek Fitz Roy ikusgarriaren gailurrari begira-tzen zion liluratuta. Ez, Bittorrek ordurako ez zueninora begiratzen, orain Jonen begiak ziren. Bittoruberarekin batera ito zen, gero eta urrunago. Bainayateak atzean utzitako nasa bistatik galdu arteko tar-

13

Page 10: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

tea egin arren, Fitz Roy orpoz orpo zerraiela ematenzuen, erabatekoa baitzen haren presentzia. Jonek sa-kon hartu zuen arnasa. Usain sarkorra, lehorra, gogo-rra, burdinazkoa zerion haitzari. Iragan aldaezinarenusain zurruna. Agur, Bittor: hago goian! Edo behean,agian hobeto dagokianez. Hire arima salbatzeko ezdiat uste inork egingo duenik otoitz. Uda amaieraizanagatik, elurra ez zen erabat desagertzen ingura-tzen zuten mendietatik. Uretako isla desitxuratuanbere eskua ikusi zuen, kokotsa zeharkatzen zion eba-kiondoan hazka egiten zuela. Ebakiondoa ez zen iru-di zatikatu hartan bereizten, baina ez zuen ikusi be-harrik han zegoela jakiteko. Tamalez, Bittorrek ezzuen marka hura berekin eraman. Ez zuen ulertzenzergatik jarri zioten izen hura laku bukaezin hari: La-guna del Desierto, Basamortuko Aintzira. Izan ere, la-kuaren ertzak ezin biziagoak ziren, zuhaitzez beteak,eta haien gainetik altxatzen ziren haitzek baino ezzuten mortuen itxura. Zer esango dute komunikabi-deek Euskal Herrian? Zelan deskribatuko haute, Bi-ttor? Negarren bat isuriko ote da higatik? Noiz artebilatuko haute Perito Morenoko izotzen artean? Han-dik ahalik eta urrunen egon gura zuen Jonek, bainaur masa hura luzeegia zen, edo ontzia motelegia. Unehartan biak begitantzen zitzaizkion egia; hegazkinezjoan balitz ere motelegi gertatuko zitzaion. Eta gaine-ra Fitz Roy hark sentipen hori areagotzen zion. Luza-roan nabigatu behar izan zuten hura atzean geldi-tzen zela sentitzen hasteko. Orduan brankara aldatuzen, edozein turistak egin behar lukeenez paisaia ha-rrigarriari argazkiak hara-hona hartzen. Aurrean, ar-

14

Page 11: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

tean urrun, beste aldeko ertza ikusi zuen arte. Berta-ko egiturei, zurezko nasa eta eraikinari, antzemanzienean, pasaportea atera eta egin zioten lanaren ka-litatea egiaztatu zuen hamaikagarren aldiz. Jon Gorri-ti Landa, Bilbon jaioa. Bazatorrek hire lehenengo fro-ga, laguna. Ea zelan portatzen haizen. Hau gaindituezean akabo gure bidaia, akabo Jon, akabo hutsetikhasteko aukerak oro. Gaindituko diagu, bai horixe.Argentinak Bittor hiltzen ikusi dik. Txilek emangoziok ongietorria Jon jaioberriari.

Han zegoen lehen aduana postua, ingurune edereta lasaian. Azken aldiz atzera begiratu, buruz Bitto-rri agur esan, motxila astuna jaso eta ontzitik egu-rrezko nasa xumera jaitsi zen. Argentinako bandera-ri egin zion so, eraikinerantz abiatu zenean. Turistabat haiz, Jon, bat gehiago hemendik igarotzen direnaskoren artean. Izan ere, ez zihoan bakarrik, bainaderrigorrezkoetarako baino ez zuen bidelagunekinhitz egiten. Aduana postuan polizia patxadatsuakegin zien ongietorria. Han ez zegoen ezertarako pre-sarik. Iritsi berrien pasaporteak hartu eta nagi hasizen liburua betetzen. Ohiturazko galderak egin ziz-kien, eta Jonek berekin iritsitakoei utzi zien erantzu-teko lana, begiak pasaporterantz beti. Bero egitenzuen gelaren barruan. Lasaitze aldera, kanpora begi-ratu zuen leihotik, larrean bazkan zebiltzan zaldiei,baina irudi baketsuak barneratu aurretik, beste alde-ra zeukan burua berriz. Poliziak haren pasaporteariheldu zion. Espainiari buruzko zerbait esan zuen ar-tean dibertigarria gertatzen zitzaion argentinar doi-

15

Page 12: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

nuz. Jonek ez zion erantzun, zer esan zuen ere ezzeukan argi, arreta guztia pasaportean jarrita.

—Claro, con estos apeyidos vos sos vasco… ¿No se-rás de la eta?

Jonek baietz egin zuen buruarekin, eta gero ezetz,gogoa poliziaren esku arteko agirian jarrita. Poliziakbere ateraldiari egiten zion barre, bere buruarentzatberba eginez. Liburuan datuak idatzi eta pasaportepilan ipini zuen hurrengoari ekiteko. Jonek arnasahartu eta, orduan bai, zaldien eta larrearen bakea etaederra gozatu zituen, eta leihotik aire freskoagoa sar-tzen zela sentitu zuen.

Hamaikagarren aldiz galdetu diot ordua Patyri.Halaxe gogorarazi dit berak, burlati: Erlojua oparitu-ko dinat, Vero. Seihileko honetako arlorik aspergarrie-na, argi esan digute, eta horrelaxe hasi da. Sistema as-matu beharko dugu piper egiteko eta norbaitek gureordez sina dezan. Irakasleak berriz errepikatu diguderrigorrezkoa dela eskoletara joatea, norbaiti zalan-tzaren bat geratu balitzaio edo. Ez da aspertze hutsa,aitor dut. Gaur Jonen mezuren bat jaso behar nuke.Edo jaso nahi nuke. Agian Villa O’Higginsera iritsi ba-da ere, ez du ziber-kaferik aurkitu. Ez dakit hona iris-tea nahi dudan ere. Zer esango diot? Aurrez aurreikusten nauenean, ihes egin nahiko du. Ez da gauzabera txateatzea edo web-kameran ikustea, eta hemenedukitzea. Belauneko marradun partxeari begiratudiot. Josi beharko dut, laster belaun osoa aterako zait.Aurrera, aurrera, ez luzatu gehiago. Denek esan digu-

16

Page 13: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

te klasea denbora galtzea dela, gidetan datorrena erre-pikatu besterik ez du egiten, diapositibak irakurri,guk geuk etxean lasai egin dezakeguna. Horregatikegiten du derrigorrezkoa etortzea, bestela nor etorrihona? Gaur Ines eta Jorgeren partez ere bete beharizan dugu zerrenda. Begia alaitzeko modukoa balitz,behintzat. Telepatia ei daukagu, Patyk gauza beraesan baitit ahopeka, «Begia alaitzeko modukoa ba-litz…». Egon balitz, zerbait gordinagoa esango zukeenInesek. Morbosoa zer da ba, gure Ines. Gorbatak na-barmenago marrazten dio irentsi duen baloia, gaine-ra. Irakasleari, jakina, ez Inesi. Ines lirain-liraina da,klaseko eder eta dotoreena, seguruenik. Dena daukagizajoak: buruko ilea erretretan, sudur pean isipu ber-nizatua eta haurdunaldia gero eta aurreratuago. Azke-nean, kostatu bazaio ere, bukatutzat eman du klasea.

—Kasinora?Ez dut zalantzarik egin Patyren galderaren au -

rrean. Wifia behar dut. Azkenean azalik gabe utzikoditut hatzak. Hugo hurbildu zaigu. 2 Minutosen ka-miseta hori ez diot inoiz ikusi, oparitzeko eskatukonioke hain zabala ez balitz. Poltsa hartu eta harro era-kutsi diot.

—Gustatzen zaik? Atzo bukatu nian.Atzo josi nion Los Muertos de Cristoren partxe

gorri-beltza erakutsi diot. Santiagoko kontzertua eto-rri zait burura. Hugo, Fredo eta hirurok joan ginen.Patyk bere koadernoak gordetzen dituen bitartean,keinu arraroa sumatu diot Hugori. Ez arraroa, zehaz-ki, oso berea du, baina inoiz ez dakit zelan ulertu. Ezda haserre keinua, ez da nazka keinua, ez da harridu-

17

Page 14: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ra keinua, ez da zalantza keinua, ez da gogoeta kei-nua, baina guztietatik zerbait izan dezake eta, aldi be-rean, guztiz bestelako zerbait da. Badakit ez zaidalaulertzen esan nahi dudana, baina Hugoren aurpegiaikusita, edonork ulertuko luke. Edo agian ez, agiannik baino ez.

—Bart berriz eduki dinat antzeko ametsa, Vero.—Zer amets?Badakit maputxeentzat ametsak oso garrantzi-

tsuak direna. Ez dakit sinetsi ala ez, baina maiz esandidate etorkizunari antzematen diotela. Ateoa naiz,bai, baina holakoei errespetu handiagoa diet. Magia-ri, mamuei… Seguruenik, horietara guztietara ereazalpen zientifikoen bidez irits daiteke, gertatzen de-na da gure zientzia oraindik oso mugatuta dagoela.Energiak hartzen dituen formak izan daitezke. Denada energia, zenbait forma hartuta; geu ere bai. Horida zentzuzkoena. Eta horregatik ez dut ukatzen. Pen-tsatzen dugunean aldaketa kimikoak gertatzen dira,energia aldaketak. Zergatik ez liekete inguruko gau-zei eragin behar gure pentsamenduek? Horrek de-nak azalpena izan dezake, bai. Jainkoa beste kontubat da. Ez dut mitologian sinesten. Hugok ez ditinoiz aitortu amestu duen ezer gero gertatu zaionik,ez dit inoiz ametsik deskribatu, baina oraingoan kez-katuta ematen du.

—Behin kontatu ninana.Agian bai, agian inoiz kontatu dit. Gogoratzen

ahalegindu naiz, kasinorantz bizkortu bitartean. Ezindut itxaron eramangarria pizteko. Hugo berehala

18

Page 15: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ohartu da ez naizela gogoratzen. Ez dit kontuan har-tuko, badaki erraz ahazten ditudala gauzak.

—Aurreko seihilekoan, abenduan, azken azterke-taren aurreko gauean izan ninan, cachai? Ez haizakordatzen, hueona, baina kontatu ninan. Kontatu di-nadan amets bakarra dun, cachai? Heurea bai burua.Ilea tindatzeko baino ez din balio.

—Hi bai astuna.Barre egin dut. Poltsaz joko nukeen barruan era-

mangarria izan ez banu. Gainera, gaur pisuago senti-tzen dut: promesaren pisua dauka. Agian iritsi denmezuaren pisua. Hala izango ahal da! Igandean tin-datu nituen xerlo bi berdez. Joni gustatzea esperodut. Urdinez tindatu nahi nituen baina, erosi nioneanRatak esan zidan bezala, berde geratu dira. Asmatu-ko ez zuen, bada: berak egin zuen nahastura. Polita,dena dela. Jon iristen denerako, kolorea asko ez gal-tzea espero dut, hiru egun daramatzat burua garbitugabe, xanpuak ziztuan galarazten duelako tintura,baina ezin dut horrela jarraitu, nork eta nik. Hura da-torrenerako, operazioa errepikatu beharko dut, segu-ru nago.

—Tira, esan ba zer amets zen hori.—Araukaria bat naun, cachai?Paty atzean geratu da ezagutzen ez dudan neska

batekin hitz egiten. Iritsiko da, ez daukat itxaroterik.Egia esan, belartzan etzateko moduko eguna dauka-gu. Giroa dago gaur campusean. Posta begiratzekoirrikan ez banengo, urmaelaren inguruan osteratxobat egiteko proposatuko nieke. Hugok kontatzen ja-rraitu du. Aurpegi kezkatua dauka, gero. Ez ei da

19

Page 16: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

berdin-berdina izan. Ez zidan esan, baina abendukoamets hura egin eta aste bi geroago La Tormenta lur-saileko estalpea erre zuten. Jakina, komunikabideguztietan erasotzaileak maputxeak izan zirela agertuzen, baina berak badaki gezurra dena. Berak ame -tsean ikusi zuen eta sentipena zeukan estalpeari suematen ikusi zituen itzal haiek ez zirela inondik ino-ra bere leinukoak, edo ez komuneroak, edo ez denak,bederen. Haiek winkak zitunan, Vero, edo haietakobatzuk, edo winka espiritua, cachai? Benetako pe-ñiak izan balira ere, ez nieken ezer aurpegiratuko,hori eta gehiago merezi din Hoffmann culiao horrek,kontua dun ez direla peñiak izan, eta horrek guztizaldatzen din esangura. Eta nire ametsetan agertu ba-da, nire patuari behar liken lotuta. Oraindik ez zio-nat zentzurik aurkitzen. Bart gauekoan egon den al-deaz ere mintzatu zait. Lehenengo hartan estalpeaksu hartu zuenean amaitu zen ametsa, orduan esnatuzen. Bai, arrazoia dauka, kontatu egin zidan, orainetorri zait gogora. Kasinoko ate astuna zabaldu etanon jesarri bilatu dut azkar. Ez dago jende askorik.Noski, eguraldi honekin denak kanpoan. Arreta gal-du dut une batez. Hondoko leihoetarantz jo dut, en-txufea edukitzeko. Sutearen ostean aldaketa bat ze-goela eta Pedro anaia urruntzen ikusi duela esan dit,edo antzeko zerbait. Ez diot oso ondo ulertu. Badakitez dagoela ondo eginda, berarentzat oso garrantzi-tsua dela, baina orain buruan kontu bakar baterakodaukat lekua. Ordenagailua oso motel dabil, pot egin-da dago, dakien norbaiti eskatu beharko diot garbike-ta ederra egiteko.

20

Page 17: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

—Goibel urruntzen zunan, baina haren begira-dak beste zerbait esan gura zidanan. Zerbait lepora-tzen zidala sentitu dinat.

—Nork?Berriz ere galdu dut haria. Ez dakit zelan azaldu

batzuetan gertatzen zaidana. Seguruenik, munduguztiari gertatzen zaio noiz edo noiz. Gorputza etagogoa errealitate bereizi bi dira, autonomoak. Bela-rriek, esaterako, ondoko soinuak aditzen dituzte, kasuhonetan Hugoren hitzak, baina burmuinera besteberba batzuk iristen dira, norberak asmatuak. Kontuaez da burmuinek urruneko bidaia bati ekin diotela,baina bai, halako zerbait ere bada. Eta ez da norberakaditu nahi ez lukeela, baina norberaren pentsamen-duek ozenegi hitz egiten dute, burrunbatsu, hausnar-ketek itxura oso apala izan eta ahopeka jardun arren,ezer ez inor oztopatu nahi gabe. Arakatzailea irakaslebatzuk azterketak zuzentzen baino astiroago doa.

—Anaiak. Ez didan jaramonik egiten, Vero.—Uste diat badakidala zergatik… –esan du Paty

iritsi berriak zirikatzaile–. Norbait bere ziber-maitea-ren mezuaren zain zagok…

Begiradaz garbitu dut laguna. Edo hori izan danire asmoa, baina haren aurpegi burlatia ez da bate-re aldatu. Ezinezkoa da Patyrekin haserretzea. Politdago, ile luzea ondo geratzen zaio kamiseta berde ti-rantedunarekin, horrela, sorbalden gainetik. Ia be-gien kolore berekoa da kamiseta. Paty ez da arropaaukeratzen bost ordu galtzen dituztenetakoa, bainaberez asmatzen du. Edo dena geratzen zaio ondo,hain du irribarre xamurra. Batez ere, begien irriba-

21

Page 18: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

rrea. Ez dakit zelan esan, baina begiek, irribarre eginbaino gehiago, laztandu egiten zaituztela ematen du,lerro mehe-mehea bihurtzen direnean.

—Morroi horren kontuarekin al habil oraindik?—Bai. Hik ere ez didak kasu lar egiten, hueón;

esan nian Temukora datorrela oporretan. Patagonia-tik zatorrek, cachai?

Ez nuen protagonismo hau gura, nahiago nuenHugok bere ametsa konta zezala, adi entzuten ez ba-nion ere. Orain hirurok gaude pantailari begira, etaez da gozoa beste begi pare bi nire kontuei hain erneizatea. Gainera, badakit zer uste duten biek. Hugok,batez ere. Patyk nire zirrara ulertzen du, partekatuegiten du, erne ibiltzeko aholkatzen badit ere. BainaHugo ez da batere fio. Zer asmo uste dun dakarrelatxatez ezagutu eta honaino datorren gizonak? Ez zio-nat begirik kenduko culiao horri, cachai? Eta edozeregiten badin, barrabilak moztuko zizkionat. Sinetsiegin diot, Hugo horretarako eta gehiagorako da gai.Askotan zirikatu gaituzte, elkarrekin amaituko dugu-la-eta, baina ezinezkoa da, lagun handiegiak gara, ha-rengan ezin dut besterik ikusi, eta hark nigan ere ez.Gainera, ez naiz haren estiloko neska. Polla tokatuzait holako lagun batekin. Pucha, ez dago mezurik.Inork ez dit idazten, inork ez nau maite, kar, kar, kar.Ondo egongo ahal da! Paty nire ezinegonaz jabetuda, esango nuke nire lagun biek irakurtzen dizkidate-la pentsamenduak, batzuetan pentsatu baino lehenere bai. Zer polit dagoen gaur eguna, eder ikusten daurmaela. Zelakoa ote da Jonek Patagonian ikusten

22

Page 19: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

duen paisaia? Egunen batean elkarrekin joango ahalgara! Ez naiz inoiz hain hegoaldera joan.

Azkenean, agindutako zaldiak iritsi ziren, Jonenlasaitasunerako. Lau zaldi eder, zortzi motxilak era-mateko. Bidaiariak oinez joango ziren. Erraza da:erreka zeharkatu eta handik aurrera bideari jarraitu,ez dago galtzerik, gora iristen zareten arte, Argentinaeta Txile arteko muga igaro ondoren. Han, Txilekobandera daukan etxe bat ikusiko duzue. Nik bertanitxarongo dizuet hurrengo zatian bideratzeko. Nabar-mena zen gizona txiletarra zela, ahotsaren musikakez zuen zerikusirik ordura artekoarekin. Azal beltza-rana zeukan, gizon zaildua ematen zuen, eguzkiak zi-gortua. Txiletar pesoetan ordaintzen badidazue, askozhobeto, baina bestela ere moldatuko gara. Bidaiari ba-tzuek poltsikoetara eroan zituzten eskuak. Ez, lasai!Behean, etxean ordainduko didazue. Enbor batzuekinegindako zubitxo bat ikusiko duzue eskuinera, halakobatean. Handik hartu, lakua inguratzeko. Goian ikusi-ko dugu elkar. Biboteak dantza alaia egiten zuen ha-ren ezpainarekin batera. Bidaiariek elkarri begiratuzioten, eta seinaleren baten zain bezala geratu zirenabiatzeko. Jonek ez zeukan luzatzeko asmo handiriketa aurre hartu zien besteei. Aduana gertuegi zegoen,eta poliziengandik zenbat eta urrunago, hainbat ho-beto. Gainera, ez zuen motxila hain urrun sentitunahi. Aurrerantzean bere jabetza izango zen ia guztiahan zihoan, zaldi zuri-beltzaren bizkarrean zabuka.Ez zuen kezkarik adierazi nahi, kontuz ibili beharko

23

Page 20: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

zuen ondoren ere, inoren arretarik ez deitzeko. Mo-txilazale ahalik eta ziztrinena eman behar zuen. Jan-tzitako arropan ere hainbat lekutan zeuzkan billeteakondo gordeta, kreditu txartelak ere bai. Calafaten ka-mera digital txikia erosi zuen, merkea. Ez dago ka-merarik gabeko turistarik. Poltsikotik atera eta argaz-kiren bat hartzeko baino ez da gelditu, bidelagunakgero eta atzerago utzi bitartean.

Gorako bidea mehea da, harriz eta landarez betea.Halako batean, argigune batera iritsi eta muga beharduena ikusi du. Dorretxo baten gainean Argentinaadierazten duen idazkuna, aurrerago Bienvenidos aChile kartel berde handian. Agindutako lurraren ize-na begitandu zaio. Halakoa ei da Patagonia osoa isra-eldarrentzat, eta Perito Morenorako txangoan bati en-tzun zionez, horregatik ibiltzen da han hainbesteisraeldar gazte. Ez dira ergelak israeldarrak: mundu-ko ur erreserbarik handienak dauzkate begiz jota. Ti-ra, Bittorrek entzun zuen hori. Eta Bittor hilda dago,Perito Morenon bertan desagertuta. Jon bide malkar-tsu honetan jaio da. Guztiz egia ere ez da hori. Txileizena ikusitakoan, Vero etorri zaio burura. Sakon har-tu du arnasa, neska beltzaranaren izenarekin bateraharen begi beltz ederrak ere etorri zaizkiolako. Vero-rentzat ia hilabete lehenago jaio zen Jon. Ez, Txilerairistea ez da bat-batean asmatutako burutazioa. Ve-ro… Izena eta izana bat etorriko ahal dira! Izandakotxataldi ugarietan neska punk horren berotasunasentitu uste izan du. Eguzkiak gogor jotzen du gailu-rrean. Txile aldeko bidea askoz zabalagoa da. Halaxeentzun dio turista bati, Txilen denak ematen duela

24

Page 21: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

Argentinan baino ordenatuagoa. Aduana ez ahal daizango bestea baino eraginkorragoa… Veroren iru-diak hankei indar berria emanda, bideari ekin dio be-rriz ere, atzean bidaideen ahots gero eta gertuagoakentzutearekin batera. Ikusi mendizaleak… Leihotikantaldearen bertsioa etorri zaio ezpainetara. Ez naiz osopunkzalea, baina bueno, Euskal Herrian nahi gabeere ikasten da kantaren bat edo beste, eta Verorekinondo etorriko zait kultura ondare hori. Ozenki abes-teko gogoa piztu dio aurrean daukan paisaiaren ede-rrak. Hari begiratu dio, mendi malkarrei, haien arteanitsaso presoa dirudien lakuari. Eta ur haietatik haize-ak usain beltza ekarri dio. Edo grisa, gutxienez. Meha -txu sorraren lurrina. Arraroa egin zaio, berak askata-sunaren, agintzariaren usaina espero baitzuen.

Hauek etxeak, aberatsek dauzkatenak! Ez dutesango ni txiroa naizenik, baina fiskalaren soldatakez du ematen holako luxua ordaintzeko. Ez nator batharen gustuarekin, barrokoegia da, baina Raulek he-men inbertitu duen diruarekin, jakingo nuke zelanapaindu nirea. Lehena plasma handia, daukadanarenbikoitza bai, Walterrekin jolasten naizenean benetanmurgiltzeko jokoan, biok irents gaitzan pantailak.Hemen dator tearekin. Raul Hoffmann lurjabea,Araukaniako zati handi baten jabea. Neurri batean,gu guztion jabea. Eta argi daukat zergatik dakarrenberak tea, eta ez neskameak, nire bisita gehienetanbezala. Arrazoia ondoan daukat, haur liluratuarenaurpegiaz zilarrezko elefantearen barruko erlojuari

25

Page 22: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

begira. Zelako piura. Zelako kontrastea hemengo do-toreziarekin. Baina Roberto hau behar-beharrezkoadugu, eta ondo baino hobeto bete du bere eginkizunaorain arte. Neurritsuago etorri da, behintzat. Ia per-tsona normala ematen du, gandorragatik ez balitz.Etxeraino iristeko txanoa janzteko bezain zuhurraizan da, behintzat. Bilera hau ez da sekula gertatu,eta denok daukagu hori argi. Horrexegatik dakarRaul Hoffmannek berak tea. La Tormentaren jabeazerbitzariarena egiten, norentzat eta fiskalarentzateta punk ziztrin batentzat. Nekazari itxura izan nahiluke. Nekazari aberatsa, noski, baina galdetuko niokenoiz zikindu dituen esku horiek lurrez azken aldiz.Tea ez digu eskura emango, denak dauka bere muga.Han dago leiho aurrean, kapeluaren hegal zabal ho-rrek ez du erabat ezkutatzen haren ile urdindua.Eder ikusten zaio eguzkiaren argitan, zilar distiratsuaematen du. Oso berezkoa du bizkarra emanez hasteasolasaldia. Maisua da nagusitasuna azpimarratzen.Tea ekarri badigu, maputxeekin fio ez delako bainoez da izan, indiar horiek bere zerbitzura eduki arren.Ondo dakit etxean maputxeei lana ematea irudi kon-tua baino ez dela. Bidenabar, indiarren mendekotasu-na argi uzteko keinua ere bai.

—Omar, hau da gure lekukoa, beraz; badakit on-do ezagutzen duzuela elkar eta ez duzuela aurkezpe-nik behar.

Eta badakit zertarako erabili duzun, azeri horrek,ala zer uste duzu, agindutakoa bete arren ez dudaladeus ikertzen? Kate motzean daukat txakur hau, eta

26

Page 23: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ez du eztulik egiten nik entzun gabe. Roberto Alcan-tara, sasi-punk esanekoa.

—Bai, zerbitzu onak egin dizkigu.Orain buelta… Noski, zure amak baino hobeto

ezagutzen zaitut, baina tea zutunik hasiko zara har-tzen, guri goitik begiratzeko.

—Omar, Omar, ondo ikusten zaitut, ondo trata-tzen zaitu bizitzak. Gogoko dut hori, ez duzu inoizzure orrazkera deskuidatzen. Horrek sendotasunaematen dizu telebistan agertzen zarenean. Maiz aipa-tu diot Rosari. Berak ere oso begiko zaitu.

Robertori zuzendu dion begiratuak gonbidatubien aldea nabarmendu du. Raulek badaki behar di-tuenak ondo tratatzen, baina bere gustuetan desber-dintasunak adierazten ere bai. Seguru nago Robertozabortzat daukala, baina zabor erabilgarria da, eta ezdu deus egingo hura iraintzeko. Gustuko duela ere ezdio, ez, agertuko. Hipokrisia beste kontu batzuetara-ko gordetzen du.

—Eskerrik asko. Badakizu, ondo lo egitea osasu-naren lehen zutabea da.

—Kontzientzia garbi daukazun seinale.Horretan ez nago hain seguru, baina negozio ho-

netan ikasi egiten da lotarakoan eta semearekin jo-lasterakoan kontzientzia oro lokartzen. Ausiki egitendidanean, badauzkat neure botikak.

—Ondo egindako lanaren kontzientzia bide da.—Ez dut zalantzarik.Nahikoa itxaron dut, Raul tea edaten hasi eta nik

nirean eztirik ere bota ez badut, txarto hasiko gara.Protokoloa protokolo da, bete beharrekoa. Robertok

27

Page 24: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ez du horretaz lar ulertzen, baina hari ez dio aintzathartuko, ez da gure mailakoa. Raulekin presak ez dubalio, asko daukat kontatzeko, baina berak gaiari hel-tzen ez dion bitartean, itxarotea besterik ez daukat.Behin egin nuen akats hori, baina eskarmentu gabe-ko gaztetxoa nintzen. Raulekin, akatsak behin egindanahikoa. Ercillan egin behar dugun operazio zabala-ren berri emateko gogoak erre egiten nau. Badakit ja-kin gustatuko zaiona. Azken finean, honetara iristekoerabili zuen Roberto abenduan, eta horretarako era-biliko dugu orain. Orduan hasitako zirkulua ixteabaino ez da falta, giltza bera erabiliz. Jainkoaren bi-deak susmaezinak dira, eta halakoak behar dute abe-rria eraikitzekoek ere. Ez dakit zergatik etorri zaidanWalter semea burura, berriz ere. Koskortzen ari da,begi bistan. Ai, semetxo, hire aitak lan asko eta zailaegin behar dik ezeren faltarik izan ez dezaan. Egu-nen batean ulertuko dituk arrazoi guztiak, ona etatxarra malguak direla. Oraindik zuria eta beltza bai-no ez daudela sinestea dagokik, hiri hori irakastea za-gokiguk, bai aita-amei bai hire irakasleei ere, eta horiikas dezaan ordaintzen diagu behar den guztia, Ikas-tetxe Alemanak bere lana ondo bete dezan. Egunenbatean helduok tonu grisetan bizitzera ohitu behardugula ikasiko duk. Edo agian ordurako lortua izan-go diagu zuria baino ez geratzea. Tonu grisetan bizibanaiz, hik oinordetzan zuriak jaso ditzaan baino ezduk. Seguruenik, zio berak bultzatzen du Raul. Ho-rregatik errespetatzen dut. Roberto zerk mugitzenduen ordea… Nigatik balitz, hau dena bukatu eta be-rehala giltzapetuko nuke bera ere, betiko. Desagerra-

28

Page 25: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

razi nahi dugun zabor beraz dago eginda, eta diruakez du aldaraziko. Mamirik ez daukan hezurretik ezinda salda gozorik egin.

—Bueno, hona ekarri zaituenari heldu behar dio-gu. Hitz egin duzu Robertorekin, Omar?

—E, ez, ez nuen aurreratu nahi, nahiago dut denazure aurrean entzutea lehen aldiz. Harena lekukota-sun garrantzitsua da, eta kontatu beharko duen guz-tia zuk nahi duzun… zuzena dela ziurtatu nahi dut.Operazioari dagokionez, operatiboa prest dago eta ni-re gizonak aginduaren zain daude. Miatu beharrekoetxeak eta atxilotu beharreko kabroiak markatutadaude, baina solasaldi hau izan arte ez nuen ezeragindu nahi, ea Robertok dauzkadan izenak baiezta-tzen dizkidan eta zu ados zauden.

—Potroetaraino naukate indiar horiek guztiek,nigatik komunitate guztiei emango nieke su, haieknire estalpeei bezala, baina haiek denak barruan dau-dela. Esku gogorragoa behar dugu, baina gobernu al-daketa izan arte, dagoenarekin konformatu beharko.Ondo dakizue zuek zein diren bidetik kendu behardiren lehenak. Baina errepasa dezagun zerrenda.

Barregarria da Raul Hoffmann. Errespetagarriaeta barregarria aldi berean. Ez da bertsio ofizialetikaldentzen, ezta ezustean ere. Haiek nire estalpeei be-zala… Baina ondo dago nire aurrean ere bertsio bera-ri eustea, ondo ikasita dauka inkontzienteari ate guz-tiak ixten, badaezpada. Horrek are errespetagarriagobihurtzen du. Holako gizonak behar ditugu herri hauartez eta zuzen gidatzeko. Eman holako bost gizoneta kendu politikari guztiak. Hauek badakite Txile au-

29

Page 26: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

rrera eramateko zer behar den, horregatik dut gogokolurjabeekin lan egitea. Praktikoak dira, eta egiten du-ten horretan sinesten dute, azken muturreraino.Haiek bezain sendo nahi nuke neure gogoa batzue-tan. Roberto hitz egiteko seinalearen zain dago. Zelanjokatu ikasten ari da. Tira, agian probetxuzko zerbaitgeratzen da gandor horren azpian. Aurrera, hire txan-da duk, mutila, eman atxilotu beharrekoen zerrenda,nire gizonek ez zaukatek beti behar beste pazientzia,eta telefonoa artega sentitzen diat poltsikoan. Gureezkutuko lekukoa, ea ondo ikasi duan kontatu beha-rrekoa, kontraesanetan jausi gabe. Gorroto zieat kon-traesanei. Hire zain gaudek, hueón.

Robertok zenbaitetan entseatu bide dituen gertae-rak xehatu ditu. Han-hemenka zuzenketak egin beharizan dizkiogu bai Raul Hoffmannek bai nik. Nireakgomendio teknikoak izan dira, batez ere. Sinesgarrita-suna lortze aldera. Raulenak, gertaeren eszenatokiariburuzko zehaztapenak. Oroimen bisual txarra duk,hueón. Hilabete batzuk joan dituk, baina garrantzi-tsua duk partaide guztien kokapena ondo zehaztea,cachai? Hik autotik ikusi huen, hire partaidetza horibaino ez zuan izan, sarreraraino gidatzea eta bertanitxarotea, ihes egiteko. Beraz, egin ahalegintxo guztiabat handik ikusteko. Ahaztu basotik irtetearena etaholakoak, eta imajinatu dena auto batetik, sarreratik.Oso garrantzitsua da hueón honi subkontzienteaktraiziorik ez egitea. Dena dela, Fiskaltzan egingoduen aitorpena molda daiteke. Garrantzitsuena ize-

30

Page 27: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

nak dira, baina aurrean abokatu trebeak izango di-tuzte kabroi horiek, eta lupaz irakurriko dituzte leku-ko ezkutuen aitorpenak. Unibertsitate garaiko kide-ren bat ere tokatuko zait aurrean, zelan ez. Oraindikezin dut ulertu fakultatetik gaizkileen alde egiten du-tenak ateratzea. Ez dute txiletarrak ematen, beti Esta-tuaren etsaiei aurpegia ateratzen. Birritan birpasatuditugu inputatuen izen-abizenak. Protesta handiakegongo dira hurrengo egunetan Temukon. Komuni-tateak mobilizatu egingo dira, eta, jakina, istiluak sor-tzeko aitzakia gutxi behar duten ezkertiar zikinak etaalprojak batuko zaizkie maputxeei. Baina egin beharda, zerrenda honetako izenak garrantzitsuak dira, ara-zo gehiegi sortzen dute edo sor dezakete. Argi dagozer agindu zaigun, eta orain betetzea baino ez zaigugeratzen. Hobe izango zen ikasturtea hasi baino lehenegitea, unibertsitateetako umemoko horiek abilak di-ra bazterrak nahasten. Leihotik ikusten den paisaiaribegiratu diot, teari azken tragoa kendu bitartean. Eznuke Raulen larruan egon gura. Holako ingurune ede-rra edukitzea eta beti zapore mikatz bera ahoan, in-diar horiek lapur gisa tratatua, mehatxatua, beti erne.Telefonoa hartu eta markatzeko keinua egin dut. Rau-lek baietz egin dit buruarekin.

—Zenbat eta arinago, hainbat hobeto.Ahots ezagunak erantzun dit beste aldean. Gusta-

tzen zait mutil honen seriotasuna.—Aurrera, zehaztu bezalaxe. Ahozko agindua

duk, ez ahaztu, paperik edo eskatuko balute. Eta ezibili txorakerietan… Egongo dituk, berdin duk. Haurhoriek ere ohitu behar ditek, txikitatik galdu behar

31

Page 28: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ditek guri aurre egiteko itxaropen oro. Badakizue zereraman behar duzuen badaezpada, ez duk debaldekoazalpenik behar, Labocar-en esku hori. Baina kontuz,komunikabideei une egokian deitu… Bai, ni bideannagok… Betiko moduan, bai. Aurrera eta erne.

Haurrak… Pucha, beti kontu horrekin. unicefekoakgure lana zalantzan jartzen hastea baino ez dugu be-har. Iristen naizenerako, bat ere ez egotea espero dut.Zaila da haur izutu horiek ikusten ditudanean Walterburura ez etortzea. Baina nire semeak ez dauka zeri-kusirik basati txiki horiekin. Beti ibili behar da kon-tuz telebistan zer ikusten duen, umeek errazegi sen-titzen dute euren adinekoekiko enpatia eta galderazailak egiten hasten dira. Hau bukatuta dago; orain,nor bere zereginetara, nor bere aldetik.

—Pentsatu duk komunikabideen aurrean gaurbertan agertu nahi duan?

—Jakina, Omar, lurjabe zintzoei egiten digutenkaltea, bizi dugun kalbarioa lehen unetik ikusarazibehar da. Beti egongo da indiar horien aurka gehie-gizko indarkeria erabiltzen dela esango duen huevó-nik, eta hitz egiten hasi aurretik itxiarazi behar zaieahoa. Telebistek sutearen irudiak errepikatu behar di-tuzte, inork ez ahazteko biktimak nor garen. Gober-nuari ere mezu argia bidali behar zaio. Haiek beharbezala kontrolatzen ez badute guk geuk arduratu be-harko dugula gure segurtasuna bermatzeaz. Eta ba-dakizu ez dizudala zuri arazorik sortu nahi, zuk ahalduzun zerbitzurik onena egiten diguzu eta gure es-ker on osoa daukazu, Omar. Imajina ditzaket jasokodituzun presioak, abokatuenak, senideenak, giza es-

32

Page 29: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

kubideen aldeko sasi-talde horienak, komunikabideezkertiar demagogoenak… Indarraren erabilerari bu-ruzko konplexu handiegiak geratu dira demokraziahonekin, jendeak orain ez du Poliziaren lana errespe-tatzen, edozer da gehiegi haientzat, aurrean dauka-gun etsaia mojatxo talde bat balitz bezala. Non gera-tzen dira gure familiak, gure lasaitasuna, herri honiegiten diogun zerbitzua, ematen diogun aberastasu-na, maputxeei eurei ere sortzen dizkiegun lanpos-tuak? Nigatik balitz, esker txarreko horiei ez niekeurik ere emango, baina hor dauzkat basogintzan, so-loetan, etxean zerbitzari… Nori esker jaten dutehaien familiek? Lehenago goseak hilda zeuden alferhoriek, edo zurrutean galduta. Euren zorigaitz guz-tiaren errua Estatuari leporatu, eta gero beti eskua lu-zatzen guk salba ditzagun, Estatuak seme-alaben uni-bertsitateak ordain diezazkien, zerbitzuak eramanditzan, lurrak oparitu diezazkien… Gero lurrei eteki-nik ez ateratzeko, alfer alaenak!

Ezagutzen dut Raul Hoffmannen pentsaera; bo-toia on posizioan jarriz gero ez dago gelditzerik. Lerroartean Hernan Trizano Komandoa ez dit aipatu, bada.Mehatxu eitea hartu diot. Baina ulertzen dut: paira-tzen duena pairatuta, barrua arindu behar du noizedo noiz. Bukatu arte itxarotea dagokigu Roberto etabioi. Eskua estutu –kontuz ibili behar da Raulekin, es-kua txikituko ez badizu, batez ere holako hitzaldi ba-ten ostean–, berarentzat eta familia osoarentzat zor-terik onena opa, eta Ercillarantz joateko unea iritsida. Baina hobe Robertok lehenago alde egiten badu,ez nuke berarekin batera irten nahi. Bide batez, iris-

33

Page 30: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ten naizenerako operazioa bukatuta egotea esperodut; ez ahal diet betiko egoera astun horiei aurreegin beharko!

Kopeta-ilea zuzendu dut. Emazteak keinu horimaizegi errepikatzen dudala esaten dit, baina fiska-lak bere itxura zaindu behar du. Aita zenak barre egi-ten zidan likido finkagarria dela-eta. Moyatarrek txu-kun agertzeko ez dutela inoiz horren premiarik izanesaten zidan. Zer egingo diot, ama ere badaukat. Tira,goazen ba. Itsusiena daukat zain. Aukera banu, eznuke miaketetan parte hartuko. Umemoko izutuak,ama etsiak, anaia harroak, gorrotoz beteriko irainak…Eta sortu dugun gezurra apaindu behar dugula jaki-tea. Beti perdigoi kopuru bera etxe guztietan, balaberberak, gasolina bidoi bera… Ez, ez gara batere es-tetikoak. Ez dakigu formak zaintzen.

Errepide puta hau, noizko asfaltatuko dute? Bío-Bío Irratia entzun ohi dut gidatu bitartean. Gutaz zeresaten den jakitea ezinbestekoa da. Batzuetan FuturoIrratia ere jartzen dut, kaka honi guztiari ihes egiteko.Horretarako heavy klasikoa ezin hobea da. 80ko ha-markadako taldeek bazekiten musika ona egiten. Zeraurreratu dugu azken 20 urteotan? Lurjabeak ez dau-de pozik, bakerik ez dutelako, maputxeak ez dira kon-formatzen ematen dietenarekin, oposizioko alderdiekesku gogorragoa eskatzen dute, giza eskubideen al -deko ergelek basati horien eskubideak errespeta di -tzagula… Bueno, horixe da gure negozioa; honek di-rauen bitartean, soldata ziurtatuta dago. Ni ez naizpolitikaria, ez didate politika aukeratzeko eskatzen,Estatuaren interesak defendatzeko nire esku dagoen

34

Page 31: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

guztia egiteko baino. Eta ehun maputxe espetxeratu-ta Walter hobeto biziko dela badiostate, ehun mapu-txe espetxeratzeko behar den guztia egingo dut. Etaehun eta batgarrena atxilotzeko aukera badaukat, ho-beto. Baina benetan, ez dut batere atsegin miaketetanegotea. Dena kontrolpean egongo ahal da, behintzat,iristen naizenerako!

Merezi ote du honek guztiak? Bai, Omar, bai, on-do dakik baietz. Ez huke etxea aldatuko, ederrago ba-tera mugitzeko ez balitz. Eta nork ez luke egingo?Eman aukera giza eskubideak aldarrikatzen dituztenalproja horiei guztiei eta laster aldatuko litekek ikus-puntua. Batzuen eskubideak baino ez ditiztek ikus-ten, baina eman etxe dotorea, soldata mamitsua, etahueón horiek guztiak hasiko dituk orain mespretxa-tzen dituztenen eskubideak ere aintzat hartzen. Zeruste dute, guri inork ezer oparitzen digula? Bizimo-du erraza daukagula? Esne mamitan hazi gaituztela?Ez zakitek lanean larrua uztea zer den, Estatuari guz-tiaren errua egotzi, baina harengandik ahal dutenguztia jasotzeko orduan ez ditek zalantzarik egiteneskua luzatzeko, Raulek ondo dioen legez. Zer lepo-ratuko diet? Seguruenik, haientzat horretan datza ne-gozioa, giza eskubideen negozio bikaina. Baina mia-keta puta hauek… Zenbat etxetatik igaro beharko dutberba berak entzuteko. Nire semea errugabea da, haumuntaia hutsa da, zoazte gure lurretatik, utzi bakean,putakumeak, kabroiak, hiltzaileak, ustelak… Amak di-ra txarrenak, eta anaia txikiagoak edo seme nagusiak.Horiek heroi bihurtzeko irrikan agertzen dira, sasiku-me horien lekukoa hartzeko gertu. Denak eraman be-

35

Page 32: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

har genituzke: amak, amamak, anaiak, arrebak, seme-ak… Latza litzateke, baina hori etxe batzuetan eginda,ikusiko genuke zelan hasten diren beste guztiak apal-tzen, burua makurtzen eta zer espero dezaketen uler-tzen. Tira, eta urtea bukatu baino lehenago gehienakkalean berriz, neurri txepelen baten pean edo guztizlibre. Ezkutuko lekuko batek izen bat eman, eta geroospitalean zegoela eta froga dezakeela agertu. Puta lahueá. Halakoetan zainak mozteko gogoa pizten zait.Baina hik, hueón, ez duk lehenago egiaztatu ala? Gu-re inteligentzia zerbitzuen inkonpetentzia, lekukoalu horiek ez daukate errua. Ea Roberto ondo porta-tzen den. Zor digu. Oker gogoratzen ez banaiz, saltsaederretik libratu zen. Beraz, badakik, hueón, potroakestutzea gura ez baduk, egin ondo hire lana. Nigatikbalitz, zuzenean joango hintzateke kartzelara besteezertarako behar ez haugunean. Eta ez diat bazter-tzen, alua. Azken finean, bazakiat hi bai, sute hartanegon hintzela, gaur atxilotuko ditugunak ez bezala.

Bagaude Ercilla puta honetan. Azkarragoa litzate-ke herri osoari su ematea. Ez, ez nuke miaketetanparte hartu nahi. Dena Fiskaltzatik lasai egiterik ba-nu… Gaur hamar culiao gehiago espetxean. Arrisku-tsuak dira aluak, gehiegi pentsatzen dute. Eta txarre-na: pentsatu ez ezik, esan, zabaldu, kutsatu egitendute, jendeak entzun egiten die. Irakurtzen ere ikasi-ko ez balute, hobe. Etsai prestatuak baino arrisku-tsuagorik ez dago. Dena indarkeria kontua balitz,erraza litzateke, guk indar handiagoa erabil dezakegu.Baina badaezpadakoenak zuhurrak dira, burua dara-bilte. Haiek jokarazten digute horrela. Alkoholagatik

36

Page 33: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ez balitz, gehiago leudeke, gainera; horretan zalantzagutxi. Ezin gara telebista aurrean agertu eta gehiegipentsatzen dutela esan, jendeak ez du ezer ulertzen,dena hartzen du txarto. Jende zintzoa izutzeko modu-koak behar ditugu, eta eurek behartzen gaituzte hola-ko bideak asmatzen. Tira, orain banan-banan guztieibost galdera erritual berberak, erantzuna aldez aurre-tik jakinda. Autoa txabola baten ondoan aparkatudut, laguntza-guardia mugikorraren eta atxilotuentza-ko ibilgailuaren artean. Indabak irabazi behar dira.

Veronica Correak hirugarren aldiz egiaztatu du ezdagoela mezu berririk, Kasinoan berriz ere, etxeraitzuli aurretik. Hari, Hugori eta Patyri Ernesto etaLaura batu zaizkie oraingoan, hirigunerako mikroa el-karrekin hartzeko. Hugok mugikorra atera du poltsi-kotik.

—Alo. Bai ama, unibertsitatean nago, bukatudut… Puta la hueá, zer diozu… Pedro… Baina zer… Ze-lan… e… Ez, okupara noa, baina nahi baduzu bilatukodut… Ulertzen dut, ama. Zu zelan zaude? Eta Mati?…Putakumeak… Ondo zaudete behintzat… Sentitzendut, ama, han egon banintz… Bai, arrazoia daukazu…Barkatu, ama, ez da hori… Hitz egingo dugu, orainurduriegi zaude… Agur, ama, musu handi-handia. Etabeste bana Rayen, Ayun eta Matirentzat.

Eskegi baina mugikorra eskuan duela geratu da,mutu, begirada puntu urrunen batean galduta. Kasi-noa biraka hasi da, astiro, eta erdian Pedro anaiarenaurpegia ikusi du urruntzen, serio, haserre. Nirekin

37

Page 34: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

dago haserre. Baina zer nahi zuen? Nik… Verorenbultzadatxoak atera du liluratik.

—Hugo, ondo hago?—Pedro… Horretaz ohartarazi nahi zidanan ame-

tsak…—Zertaz ari haiz?—Pedro, anaia… atxilotu diten. Etxea miatu zigu-

ten… Baina bera baratzean harrapatu diten. Ematendin jipoitu egin dutela baratzean bertan, etxera lotu-ta eroan aurretik, cachai?

—Zer diok!—Bera eta beste bederatzi eraman ei ditizten pa-

coek. Betikoa, etxean munizioa-eta aurkitu dizkietela,beti kontu bera. Conchesumare. Omar Moya fiskal cu-liao hori. Conchesumare.

—Etxera joango haiz?—Ez, amak zion arriskutsua izan daitekeela

orain. Bihar formalizatuko ditizten eta hobe hemenegotea auzitegira joateko. Okupara noan. Puta lahueá. Zertarako balio du lan zintzoa egiteak? Zerta-rako ikasteak? Puta la hueá, conchesumare, fiskal cu-liao, Bachelet culiá.

Hugoren begiek ez dute iparra aurkitu, zeri helduidoro ezinik jarraitzen dute, ezerezera itsu begira-tzen. Verok eramangarria itxi eta besarkatu egin du,tinko, maitekor. Bost mendetako sustrai sakonetatikjaiotako besarkada izan da. Bost mendetako amorrupilatuak sendotutako keinu maitekorra. Hugo MapuÑukek, Amalurrak berak, estutua sentitu da, gorputztxiki baina epel horretan bilduta. Veroren keinua lu-rraren jendea bera bezain zaharra da, lehen amak le-

38

Page 35: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

hen haurrari emango zion babesa. Baina babes horineskaren besoak askatzearekin batera lurrundu da.Pedro atxilotuta dago, ezein besarkadak ez du hori al-datuko. Hugok urrundik bizi izan ditu beti lurrareninguruko borrokak. Hori da ametsean anaiaren aur-pegi serioak leporatzen ziona. Winka bihurtuta hago,peñi, begira hire janzkera, hire kezkak, hire bizimo-dua. Eta bitartean, gure lurrak arrotzen eskuetan ja-rraitzen dik, berreskura dezagun zain. Zer emangodiok hik bizia eman dian lurrari, peñi? Puta la hueá,dena dago txarto, mundu osoa dago aldrebestuta, ezgara izorratuta gauden bakarrak eta ez dago irtenbi-derik. Haien borroka errespetatzen dut… Haien… Ti-ra, nire borroka ere bada, baina ez da borroka baka-rra. Amorruzko malkoa kulunkatu da betazalean,zalantzati, baina azkenean ez du amore eman eta be-gian geratu da aterpetuta. Etxera noak. Jakina, ezdihardu familiaren etxeaz, azken boladan etxe dau-kan okupaz baino. Duela sei hilabete okupatu zuten,eta ez da txikia bizigarri bihurtzeko egin duten lana.Proiektuak ere badauzkate, eta ez gutxi. Gela batean,denboraz eta jendearen ekarpenez liburutegitxoaatondu dute, dokumentalak eta filmak ikusteko txo-koa, eta agian horien inguruko eztabaida taldea sor-tuko dute, eta malabarismoan trebatzeko patio ederradaukate. Astean behin, eltze komuna egin eta auzoriktxiroenean banatuko dute janaria, euren lana karita-tea zabaltzen duen gobernuz kanpoko erakunde mo-duan ulertu barik. Horrekin batera, edonon ortu txi-kiak sortzeko eta autogestioari buruzko tailerrakeramango dizkiete. Ez da erraza sabela hutsik dute-nen artean bestelako kontzientzia sortzeko arreta lor-

39

Page 36: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

tzea, baina kontua ideiaren hazia uztea da, eta onga-rria eta ura lortzeko bideak iradokitzea. Horma-iruditaldetxo bat ere antolatuko dute, pinturak erostekodirua biltzeko ekimenak, hasteko peñak… Gauzagehiegi, esan diete batzuek. Gauza gehiegi hasteko.Gogoak zuen ahalmena itoko du. Baina orain… Pedroatxilotuta. Muntaia ustela, besterik ez. Zein da akusa-zioa? Zeri lotuta izan da sarekada hori? Oraindik ezdiete argitu. Non aukeratu badago, egia izatea gutxie-nekoa izanda… Ikasle txartela ordaintzeko txanponakatera ditu 7a iristen ikusi orduko. Veroren besoa sen-titu du berriz, oraingoan sorbalda inguratuz, gozo.

—Bihar hirekin joango gaituk denok auzitegira.Hau beste muntaia bat baino ez dela aldarrikatukodiagu lau haizeetara, komunikabideek betiko gidoia-ri jarraituko badiote ere. Orain hirekin noak okupara,ados?

—Hoa etxera lasai, ondo egongo naun. Eskerrikasko.

—Tira, hirigunean eztabaidatuko diagu.Bultzaka sartu dira mikrobusean. Dagoeneko ez

dago non jesarri, baina hori haien kezkarik txikienada. Gaur mikroak errealitate paralelo eta ezezagune-ra daroatza. Errepidea inoiz baino grisagoa da, Temu-ko inoiz baino hitsagoa. Bidean karabineroen autoeklotsaren kolorea daukate. Gezur lotsagarriarena. Betidaukatena, baina gaur inoiz baino iraingarriagoa dahaien presentzia. Zerbait egin behar da.

Ñielol galerietan jaitsi dira. Elkarri musu bateman eta banandu egin dira ikaskideak. Verok bideandamutu zaion imintzioa egin du Hugoganantz, baina

40

Page 37: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

nagi egin du jeurt galeria barrurantz. Aldunaten har-tu behar du Padre las Casaserako mikroa, egunero le-gez, baina gaur galerietako erakusleihoak inoiz bainohutsalagoak begitandu zaizkio. Hugok ondo daki la-gunak gustura lagunduko liokeela etxeraino, bakarrikez uztearren, baina eskertu dio bere baitan bakarrikutzi izana. Eskuak bakero maiztu estuen poltsikoetaneta poltsa soinburuan eskegita daroatzala hartu duokuparako bidea, Temukoko azoka zeharkatzen due-la. Hasieran burumakur joan da, baina azokako kul-trunak eta bandera maputxeak ikusi ahala, bekokiajasotzen joan da. Ez naiz ni burua makurtu eta egin-dako ezertaz lotsatu behar duena. Portalesen txakurzaindarien pare dabilen karabinero bikoteari begira-tu dio, irmo. Haiek ere goitik behera aztertu dute, hi-guin keinua aurpegian. Nire arima uniforme horrenbarruan prostituitzeak bai, horrek emango lidake lo-tsa. Pacoetako batek, gainera, maputxe hazpegi nabar-menak dauzka. Ametsa errepasatu du. Machiarenga-na joan behar luke ulertzen lagun diezaion. Hamaikaaldiz ikusi ditu irudi guztiak bere buruan, aurreandauzkan kaleak eurak baino gehiago ikusi ere. Zerga-tik sentitzen du ametsa eta Pedrori gertatutakoa, elka-rri ez ezik, bere patuari ere estuki lotuta daudela?Uneren batean oreka apurtu duk, peñi, eta hausturahori topatu ezean, jai daukak ezer konpontzeko.

Okupako burdin-hesia gurutzatu orduko sentitudu lagunek albistea jakin dutena. Azkar bidaiatzendute berriek Temukon. Seguruenik, Radio Bío-Bíonesan dute. Natik ortuko lanak utzi eta, lurrez ez zikin-tzeko kontuz, musua emanez estu besarkatu du, berebeso sendoen artean. Natik ez du okupan lo egiten,

41

Page 38: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

agian daukan alabagatik, baina orduak ematen ditubertan, batez ere negutegi txikia eraikitzen hasi zire-netik. Han dago jarrita eltze komunean sartuko di-tuzten barazkien itxaropena. Negutegian eta, jakina,sasoian sasoikoak emango dituen baratzetxoan. Kan-potik ikusita nork esango zuen ama dela. Los Peoresde Chile da haren talderik gogokoena, Hugok gogora-tu duenez. Ez du, ez, gustu txarra. Segundo batez Cic-ciolina kanta etorri zaio burura. «Cicciolina, yo tequiero, yo te amo, yo te adoro porque eres cochina».Natiren alaba ekarri du gogora gero. Oker ez badago,Ema dauka izena. Bai, orain gogoratu da, Emma Gold-manen omenez, noski. Arrazoi ezezagunen batenga-tik, negutegi xumea inoiz baino ederragoa iruditu zaioHugori. Atea eta sarrerako pasabideak margotzenegon dira, pintura potoak eta brotxak egunkarien gai-nean utzi dituzte. Polit doa pasabideko horma-irudia,maputxe lafkentxeak eta arrantzale xumeak batuta,Celcoren aurka, hiltzen doan itsasoari arrainek osatu-tako ostadarra eskainiz. Ohiko gorri-beltzak baino ko-loretsuagoa izango da horma hori. Barruagotik iristenzitzaion zurrumurrua mututu egin da, halako batean.Joteren aurpegi bizardoa agertu da liburutegiko atetik.

—Marichiweu, peñi!Lagunaren agurrak eragindako pozak ez du biho-

tzetik ezpainetarako bide osoa egin. Jote, taldeko inte-lektuala. Dagoena eta ez dagoena irakurri du hark.Maiz galdetzen dio Hugok bere buruari noiz irakur-tzen duen. Hamaika kontutan sartuta dabil beti eta,hala ere, anarkismoari lotutako artikulurik txikienaere ezagutzen du. Auzoetan, langile xumeen artean,berezkotasunez txertatzea eta okupa auzoko kultura

42

Page 39: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

gune zabal eta horizontala bihurtzea… zenbat ideiaeta proiektu ez dauka, bada, buruan. Ez daki zer erre-gai hartzen duen gauza guztietara iristeko. Liburute-gia bera oraindik liburutegikumea baino ez badaere, Joteren buruan Parisko Liburutegi Nazionala da.Tira, Hugok ez daki Parisen liburutegi nazionalik da-goen, baina egonez gero, Jotek buruan daukanarenparekoa izango dela begitantzen zaio. Jakina, okupa-koa, gehienbat liburutegi anarkista da eta, zelan ez,jakintza horizontalaren gunea. Ahalegin handiz bil-du dituzten ehun bat liburu horiek laster mila izan-go direlakoan, jendearen ekarpenen bidez. Apalategibakarrari lagundu beharko dion bigarrena zain dagopasabidean, oraindik ohol multzo itxuragabea bainoez bada ere. Hugok ez du hitzez erantzun, eskatu ereez diote egingo, ezagutzen dute. Liburutegiko ate au-rretik igarotzerakoan, lagun guztien aurpegiak sentituditu berari begira. Eskua jaso du, agur moduan, etabere logelarako bidea hartu du, eskaileretan gora.Ukabil batzuk altxatzen aditu ditu. Bilduta daude, be-raz. Oraingoan elkartasunak begirune isilez jantzitalaztandu dizkio hezurrak. Ez da altxor txikia lagunekunean-unean hain ondo asmatzea norberak zer beharduen. Hugok orain bakardade eta lasaitasun pixkabat behar du. Hori emango diote. Edo hori ere bai,inork azaldu gabe ere ondo baitaki albistea jakin or-duko zeregin guztiak utzi eta batzarrera deituko zute-la. Nati berea bukatzen ibiliko zen, edo agian zainda-ri ere bai, Hugo agertu orduko besteak jakinarengainean jartzeko. Behean ez zen ezer erabakitzat jokoHugoren beraren iritzia jakin arte, baina horretarakoaldartea izan bitartean, hobe eztabaida aurreratuta

43

Page 40: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

izatea. Askotan kaotikotzat jotzen zuten euren burua,batez ere plata batzeko ekimenak abiatzen zituzte -nean. Dirua ez dago anarkistentzat eginda, eta azke-nean galerak atertzen ziren ia beti, baina horrek ezzien inoiz umorea galarazten. Logelan sartu aurretik,patiora ematen duen leihora atera da, kanpoko brisakdeituta. Hain maite duzun haizea sentitzerik izangoduzu, Pedro peñi, sartu zaituzten zuloan? Zure biho-tzeko poemak adituko ditu gure amak? Patioa hits be-gitandu zaio, grisegi, oraindik ia ezer margotu barik.Gaur katuak ere ez dabiltza han, haiek ere begiruneaadierazteko nonbait batu balira legez. Liburutegitikahotsak iristen zaizkio orain, batzuk nahiko ozen, be-rotuta, amorruz. Beste batzuk bareago. Garen bezala-koak gara eta hemen barruan, behintzat, garena izate-ko askeak. Temukoko kaleetan barneko askatasunarieustea baino ez daukagu, eta kanpokoa ahal dugunbezala eta ezkutuka aldarrikatu, gor dauden hirikobelarrientzat. Hedabideetako gezurrak ozenegiak di-ra, kutsadura trinkoegia sortzen dute airean, eta egiekez dute zeharkatu. Hamaikagarren aldiz bide okerrahartu duen galdetu dio bere buruari. Bere borrokazein den. Hirian ikasten, bere burua janzten eta oku-pako kideekin guztientzako beste mundu posible batamesten, asmatzen, egunero eraikitzen, ala bere ama-ren, peñi-lamgenen, herrikideen ondoan, winkek ostu-takoa berreskuratzen jardutea. Ala biak batera? $hile:bienvenidos al nego$io forestal irakurri du bere atze-ko horman. Logelan sartu eta ohean etzan da. Mp4ajarri du belarrietan. Skalariak. Ez, alaiegia, orain zer-bait gogorragoa behar dut. Orden Criminal. Hugorenhausnarketek musika horman eta Tororen ahots ol-

44

Page 41: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

darkorrean egin dute igeri, buruko mataza nahasianapurka-apurka argi printzak aurkitzeko bidean.

el mercurio

basoko suteei lotutako hamar terrorista maputxe

atxilotuta polizia operazio eraginkor batean ix.

eskualdean

Temuko. Atzo arratsaldean, polizia operazio batean,ekintza terroristei lotutako hamar komunero mapu-txe atxilotu zituzten Araukanian, ix. eskualdean.Omar Moya fiskalak adierazi duenez, ebidentzia nahi-koak zeuden miaketak agintzeko, eta Poliziak aspaldihasitako ikerketa sakon baten ondorioa izan da. Ha-mar atxilotuen etxeetan aurkitu dira erregaiak, perdi-goiak, bolbora eta ak-47 fusilen munizioak, cami etalurren okupazioari lotutako zenbait idatziz gain.

Raul Hoffmann lurjabeak ere argi hitz egin duholako ekintza koldarren atzean ezkutatzen direnekmerezi duten tratuaz, eta Barne Ministerioari zigoreredugarriak eskatu dizkio, gehiegizkoa delako Arau-kanian bakean bizi nahi duten lurjabeak Txile abe-rasteagatik ordaintzen ari diren prezioa…

la tercera

hamar komunero maputxe atxilotu zituzten atzo

ix. eskualdean, basoko sute terroristei lotuta, po-

lizia operazio arrakastatsu batean

Temuko. Atzo arratsaldean, polizia operazio arrakas-tatsu batean, hamar komunero maputxe atxilotu zi-tuzten, ekintza terroristei lotuta. Omar Moya fiskalak

45

Page 42: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

adierazi duenez, zeuden ebidentziak nahikoak zirenmiaketak agintzeko, eta Poliziak hasitako ikerketa lu-ze baten ondorioa izan da guztia. Hamar atxilotuenetxeetan aurkitu dira erregaiak, perdigoiak, bolboraeta ak-47 fusilen munizioak, cami eta lurren okupa-zioari lotutako zenbait propagandarekin batera.

Raul Hoffmann lurjabeak ere argi hitz egin duholako ekintza koldarren atzean ezkutatzen direnekmerezi dutenaz, eta Barne Ministerioari aspaldi agin-dutako zigor eredugarriak eskatu dizkio, gehiegizkoadelako Araukanian bakean bizi nahi duten lurjabeakTxile aberasteagatik ordaintzen ari diren prezioa…

bio-bio la radio

basoko suteei lotuta omen dauden hamar komune-

ro maputxe atxilotu dituzte ercillan

Atzo arratsaldean, gatazka maputxea deitutako pro-zesu historikoaren testuinguruan, hamar komuneromaputxe atxilotu zituzten Ercillako komunitate ba-tean.

(…)Fiskalaren esanetan, aurrekari nahikoak zeuden

miaketak agintzeko eta, han lortu dituzten frogen bi-dez, hamar atxilotuek ekintza terroristetan parte har-tu dutela frogatu ahalko dute.

(…)Komunitateko bozeramaileek, ordea, gertatuta-

koa Estatuak maputxeen aurka abiarazitako bestemuntaia bat baino ez dela aldarrikatu dute, eta Poli-ziaren gehiegizko indarkeriak komunitatean eragin-dako izua salatu…

46

Page 43: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

Badator, badator! Iristen denean hil egingo dut.Zelan ez da gai izan lehenago idazteko! Ni muga ze-harkatzen-edo ibiliko zelakoan, eta ia-ia hemen dago!Egun hauetan guztietan ez idazteko aitzakia ona as-matu beharko du. Hugok ez dit bere ondoan jesar-tzen utzi. Tira, normala, orain amaren, anaiaren etaarreben ondoan egotea dagokio. Hau tentsioa, zenbatpeñi eta lamgen etorri diren. Okupako lagunak erebai. Eta zenbat telebista. Gero nahi duten bertsioaemango dute, jakina. Lehen aldia da auzialdi bateranatorrena. Zelako egunean! Jon bidean dagoela jakin-da. Chiloetik hona zenbat ordu dira? Bost bat bai. Or-du bietarako iritsiko da. Gose etorriko da. Tira, lehe-nago, non lo egin erabaki beharko du. Gauza askobadakar, Jessiren etxean hobe. Okupan ere ondo zain-duta legoke, baina Jon horretaz konbentzitzea bestekontu bat da… Hor datoz… Zelan esan dute fiskalarenizena? Omar… Omar Moya, hori da. Uffff, hori da,hori, harroputz aurpegia, plastikozko ilea eta holakoirribarre zinikoa. Hor dator Pedro. Munduko krimi-nalik arriskutsuena dakartela dirudi, hainbeste jen-darmek helduta. Zeren beldur dira, lotuta badakarte?Hor dabiltza kazetari banpiro guztiak flash gehiagonork botako.

—Hau Estatuaren beste muntaia bat baino ez da!—Hirekin gaudek, peñi!—Marichiweu!Hor daukazue, txerriak, ez daude bakarrik, ez di-

tugu inoiz bakarrik utziko. Hugori begiratu diot, ha-ren amari ondoren, arreba biei eta anaia txikiari az-kenean. Zer sentitzen ote dute Pedro horrela erabilita

47

Page 44: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ikusita? Urdaila estutu zait, gorputzean musker batsartu eta estu heldu balit bezala. Hotzikara batek as-tindu nau. Haurtzaroan legez, landan bizi ginenean,eskolatik etxerako bidean, larrez larre, egurretanziharduen gizonaren begiak niri josita sumatzen ni-tuenean legez. Otsoa eta Txanogorritxo, hori zetorki-dan gogora beti. Orain haren begiak gogoratu, eta xa-murtasun nekatua baino ez zegoela ohartzen naiz.Bihotzekoak jota hil zen iaz. Hola hiltzen gaituzte txi-rook, banan-banan. Lanak berak egin ezean, irentsa-razten diguten zaborrak egingo du edo, horri ere eus-ten badiogu, Poliziak berak. Gizon koitadua. Eta ni,orduan legez, korapiloa urdailetik kendu ezinik. Nihola banago, zelan ez ote daude senideak… Eta dikta-dura amaitu zela errepikatzen digute behin eta be-rriz. Duela hogei urte, harrapa ezan. Noiz hasiko dirahemengo komunikabideak holako kasuen atzean da-goen egia benetan ikertzen? Jakina, zelan egingo du-te? Seguru nago kazetari batzuek benetan esan nahidutena esanez gero, berehala hasi behar luketela bes-te lan baten bila. Koldar hutsak dira, dena soldata pu-ta bategatik. Hor dihardu fiskalak, etengabe. Lege an-titerrorista aplikatzeko eskatu ez du, bada! Bueno,zer espero zitekeen… Terroristak… Haiek eta haienpacoak! Fiskalari begiratu diot luzaroan, haren mu-tur okerrari. Fiskalak eta epaileak badaukate nolabai-teko antza. Andre ozpindua ematen du besteak. Fis-kalaren ezpainek kamera motelean ebakitzen dituzteberbak, gezurra nabarmenegi agertzeko beldur bale-go legez, begiak finkotasunik gabe orain. Egia esan,hemendik ez diot plastikozko orrazkera baino ikus-

48

Page 45: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

ten, baina aurrez aurre banengo bezala begitantzenzait haren inozokeria maltzurra. Inozoak baino mal-tzurragorik ez dagoelako. Luze egingo zaio bidaia Jo-ni? Valdiviara iritsi ote da? Eskuak geldi, Vero. Ai!Azazkalik gabe geratuko naiz! Gaur ezin itsusiago na-go. Lasai, Vero. Gero besteei galdetu beharko diezuzer esan duten, ez zaude batere adi.

—Barkatu.Xuxurlaka hitz egin diot Patyri. Koitaduari eskua

txikituko diot, ez naiz konturatu zein gogor ari nin-tzaion estutzen. Baina hori egin daiteke? Epaileak iaez dio abokatuari hitz egiten utzi, moztu egin ez du,bada! Argi dago ebazpena prestatuta ekarri duela, ezdut behin ere idazten ikusi eta begira zelako erretoli-ka ari den irakurtzen. Jakina, dena onartu dio fiskala-ri. Puta la hueá, zuzenean kartzelara eta ikerketa egi-teko 5 egun. Baina zer herritan bizi gara? Non dagoerrugabetasun presuntzioa? Epaileen eta legeen jus-tizian sinistuko bagenu… Bildutako maputxeak etaHugoren lagun anarkistak oihuka hasi dira, Pedro etabeste bederatzi kideak daramatzaten bitartean. Jaki-na, ez gara isilik geratuko.

—Zuek ere konplizeak zarete!—Bachelet berdin Pinochet!—Kazetariak, culiaos, zuek zarete Estatuaren mo-

rroiak!—Marichiweu!Hona datoz pacoak, hobe alde egitea. Batzuk ka-

zetarien aurka ari dira, aldarrika, jo eta su. Ezagutzenditut, tokata batzuetan ikusi ditut. Argi dago zeresango duten telebistan, anarkistek eraso egin diete-

49

Page 46: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

la, euren lana betetzeagatik. Euren lana, bai… Badaki-gu zein den zuen lana. Hugorengana joan eta estu be-sarkatu dut. Ama, arrebak eta anaia txikia ere bai. Ezditut ezagutzen, baina berdin besarkatu ditut, etamusu bana eman. Orain, ordea, ez daude aurreandaukatena ikusteko ere. Hobe alde egitea hau gehia-go berotu baino lehen. Paty daukat zain, nahiko izu-tuta. Sama txarrantxaz estutu balidate bezala senti-tzen naiz. Edo esku bete kristal apurtu irentsarazibalidate bezala. Odola sartzen zait biriketan airea bai-no gehiago. Amorruak gezur zaporea dauka. Eguneroirentsarazten dizkiguten gezurren zapore odoltsua.Negarrez ari naizela konturatu naiz, halako batean.Ez dakit noiz hasi naizen. Ez dut Pedro ezagutu, aregutxiago beste bederatziak. Baina ez da beharrezkoagaur hamar errugabe espetxeratu dituztela jakiteko.Haien duintasuna ez, ordea. Armada bat paco epaite-gitik kanpo. Eztarrian daramatzadan kristal puskahoriek guztiak aurpegira botako nizkieke tuka. Pozikegongo dira, jakina. Zelan pozoitzen diete bihotzahorrela? Culiaos. Patyk presaka alde egin du, leihoabukatu baino lehen hurrengo klasera iristeko. Berakjarriko nau zerrendan. Bestela Ines eta Jorge daudegaur. Haiek ere etorri nahi zuten Hugogandik gertuegoteko, baina, badaezpada, norbaitek geratu beharzuen zerrendan gure izenak sartzeko. Nik ere azkaribili behar dut, baina etxera. Badator!

Amaren aurpegia agertu zaio olatu txikietan Joni.Joni ez, Bittorri. Jonek ez dauka amarik. Chiloe atzeangeratu da eta barandatik, haizea aurpegian, tarteka

50

Page 47: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

hurbiltzen zaion Puerto Montti, tarteka igerian doa-zen itsas lehoiei begira doa. Alderrai begitandu zaiz-kio. Bera bezala, sustraiak non bota izan barik. Zelanbota litezke sustraiak itsasoaren sakonean? Bart lortudu ziber batera joan eta Verori idaztea. Haraino ziz-tuan egin du bidaia, norbait atzetik baleuka legez, Pa-tagoniako paisaia zoragarriak benetan disfrutatu ba-rik, betsarean haren edertasuna gorde badu ere.Aurkitzen duen guztia atzean uzteko beste gogo dau-ka aurrean zabaltzen zaion balizko etorkizuna besar-katzeko. Balizko etorkizun horrek emakume izenadauka. Momentuz, tartean ahalik eta lur gehien jar-tzea da bere ardura bakarra. Bittor ahalik eta urrunenuztea, Perito Morenon izoztuta. Hobe itota eta lakukoarrainek janda. Jonek ez zaukak amarik. Utz itzakezinezkoak dituan oroitzapenak eta sortu aurreran-tzean beharko dituanak. Ahaztu Gasteizko kaleak etatabernak, eta, batez ere, aurpegiak, eta hasi Bilbotikibiltzen, hango paisaia osatzen. Dena dela, hire ira-gan asmatuaz zenbat eta gutxiago esan, kontraesane-tan jausteko aukera gutxiago. Utzi bide berriari era-maten, etorriko diren urratsak berez ekartzen. Lurbaketsua, lasaia duk Txile, jende abegikorra, irriba-rretsua, sukaldaritza aparta. Non halako itsaski plate-rak eta hain merke Euskal Herrian! Iragana barik, ha-si oraina eta etorkizuna asmatzen, laguna. Heureburuari bigarren aukera ematea erabaki duk; orain,patxada, oharkabean pasatzea, Jon bera hutsetik as-matzea dagokik.

Lehorra gero eta hurrago, autobusera itzuli beharizan du, beste bidaiariei jarraiki. Lau bat ordu gehia-

51

Page 48: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

go Temukon egoteko. Veroren berbak gogoratu ditu:Temuco, ni un brillo. Distirarik ez. Ezer berezirik ez.Ederto, horixe behar du berak, ezer berezirik ez dau-kan lekua, bertan desagertzeko, berak ere distirarikegin gabe, ezer berezirik agertu gabe. Ondo datorkioholako hiria. Egunean bizi, agian lanen bat lortu, Txi-len bizitzeko bisa… Edo bestela, itzulerarik gabeko bi-deari jarraitu, Peru edo Boliviarantz. Horregatik ibilibehar du tentuz, Verori behar baino ilusio handiago-rik ez sortzeko, besteen sentimenduak aintzat hartze-ko ohitura handirik eduki ez arren. Ez dauka ezererabakita, bidean aurrera egitea baino ez. Aurrera be-ti, ezezagunerantz, aldez aurretiko kalkulurik gabe.Autobusak Puerto Montt utzi eta errepideko paisaie-tan barneratu da. Aurrera.

Erraza izan da formalizazioa. Hara joandako alutalde horren aldarriak gorabehera. Egin dezatelaoihu, hori ere gure alde, irudi ezin hobea da telebis-tan agertzeko. Tentel horiek kazetariei ere egin dieteeraso, bikain. Haiekin ulerberak izan litezkeenak erejarriko dituzte aurka horrela. Dena dela, atsedena be-har dut. Haietako batzuen aurpegiak, begiradak ikus-teak ez dit on egiten. Zerbait, gauzarik ñimiñoenabada ere, egin dutelako frogak lortu behar ditugu.Errazagoa izango da horrela aurrera egitea. Ea atzokomiaketetan jarritako gauzak ez ezik, benetako zerbaitere agertu den. Ea eramangarrietan haien asmoak sa-latzen dituen zerbait aurkitzen duten, edo salagarria

52

Page 49: Gezurra odoletanpea. Handik metro batzuetara adi begira zegoen arau-kariak gasolina usaina aditu zuen, mutu. Txinparta bat han, beste bat harago, hirugarren bat, eta hiru no-rabidetan

izateko molda daitekeen zerbait. Beti laguntzen dubenetako zerbait izateak.

Zein isila den autoa, maite dut. Aspaldiko eroske-tarik onena. Atea aurrean zabaldu zait; ongi etorrietxeko bakera. Horixe behar dut, etxeko bakea, Wal-ter besoetan hartu eta playstationean sailkapen fasea-ri jarraitzea. Gaur irabazten utzi beharko diot, Txilekezin du galdu. Neuk nahi nuen Txile, baina tira, zelanzapuztu Walterri Alexisekin golak egiteko plazera.Zeinen aurka dauka gaur? Kolonbia. Bai, Kolonbiare-kin jokatu beharko, beraz. Bihar nire txanda Espai-niarekin. Hor ez, ez diot irabazten utziko, Espainiasailkatu behar dut. Ez naiz kexatuko, Txile ezeanmunduko talderik onena hartu ahal izan dut, behin-tzat. Karpeta potoloak behearen gainean utzi beharizan ditut giltzak poltsikoan bilatu eta atea zabaltze-ko. Urrundik entzun ditut Walterren urratsak, goikosolairutik arrapaladan datorkidala agurtzera, hegazki-narena eginez. Ez da munduko gauzarik politena?

—Lurreratzeko baimena! –eskatu dit eskailerabu-rutik.

—Pista libre, aurrera lurreratzeko maniobra.—Niuuuuuuuuuuuuuuuuuum!Eskailerak kontuz jaisteko eskatuko niokeen, bai-

na eskolan andereñoak esan zidan konfiantza agertubehar diodala, babesleegia banaiz ziurtasunik ezaeragingo diodala. Hona dator lur hartze bikaina egi-nez, zuzen-zuzenean nire besarte-aireportura.

—Ondo etorri, aita!—Eskerrik asko, seme. Zelan joan zaik eskola

gaur?

53