Gibeleko minbiziaren kontra, aurkikuntza · 2019. 10. 17. · Umeak eduki ondoren, ez dugu funtzio...

16
2019ko urriaren 5a, larunbata 6.892 zk. www.kronika.eus z ASTIGARRAGA Aurrekontu berriari ekarpenak, etzitik Udal Gobernu Taldeak egin ditu legegintzaldiko aurreneko 100 egunak, eta balorazio positiboa egin du. Era berean, 2020ko aurrekontu proiektua prestatu du, eta herritarren ekarpenak jasotzeko bilerak egingo ditu auzoz auzo, astelehenetik. /9 z HERNANI Albokari hotsak nagusi, egun osoan Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako albokariek bat egingo dute gaur Hernanin. Kalejiran eta emanaldi bereziak eskain- tzen pasako dute eguna. /6 z ARANO-GOIZUETA Lan eskaintza, peoi posturako Mendialdea Mankomunitateak peoi eta peoi-gidari aritzeko lan poltsa ireki du. Izena eman dai- teke, asteazkenera arte. /12 z KIROLAK Trikoloreak, Santanderrera Hernaniko Ohorezko Mailako errugbi taldeak Santanderren jokatuko du gaur, 16:00etan. Etxetik kanpo hirugarren parti- dua du, segidan. /13 EUSKAL HERRIKO TOPAKETA FEMINISTAK Salda badago /7 GIBELEKO minbizian espezializatuta dago Amaia Lujanbio biologo goi- zuetarra. New Yorken daukan laborategian egiten du lan. Minbizia zelulak nola gordetzen diren ikertzen dute, agerian utzi, eta inmuno- terapiarekin aurre egiteko. Baina, ondorioztatu berri dute mutazio konkretu bat daukaten zelulen kontra egiteko, inmunoterapia ez dela egokiena. Beraz, balio dezakeen botika berriaren bila ari dira. /2-3 z GOIZUETA Amaia Lujanbio Goizueta biologo goizuetarrak New Yorkeko The Mount Sinai Hospital zentroan dauka laborategia. Gibeleko minbiziaren kontrako botika bila ari da. Gibeleko minbiziaren kontra, aurkikuntza GAUR KRONIKAN Hernani /4-8 Garagardoa, eskelak, Hitz Andana, bertsolaritza... Astigarraga /9-11 Gaztelekua, kultur agenda... Urumea /12 Atalen Eguna, Gazte Txokoa.. .Kirolak /13-15 Kutxa Ekogunea /16 Festarik festa dabiltza Hernaniko auzoak. Abuztu bukaeran irekitako zikloari Zelabideko jai berriek jarriko diote ginda. / 8 Aurreneko suziria, kolorez bustia

Transcript of Gibeleko minbiziaren kontra, aurkikuntza · 2019. 10. 17. · Umeak eduki ondoren, ez dugu funtzio...

  • 2019ko urriaren 5a, larunbata 6.892 zk. www.kronika.eus

    z ASTIGARRAGA

    Aurrekontu berriariekarpenak, etzitikUdal Gobernu Taldeak egin ditulegegintzaldiko aurreneko 100egunak, eta balorazio positiboaegin du. Era berean, 2020koaurrekontu proiektua prestatudu, eta herritarren ekarpenakjasotzeko bilerak egingo dituauzoz auzo, astelehenetik. /9

    z HERNANI

    Albokari hotsaknagusi, egun osoanEuskal Herriko txoko guztietatiketorritako albokariek bat egingodute gaur Hernanin. Kalejiraneta emanaldi bereziak eskain -tzen pasako dute eguna. /6

    z ARANO-GOIZUETA

    Lan eskaintza, peoiposturakoMendialdea Mankomunitateakpeoi eta peoi-gidari aritzeko lanpoltsa ireki du. Izena eman dai-teke, asteazkenera arte. /12

    z KIROLAK

    Trikoloreak,SantanderreraHernaniko Ohorezko Mailakoerrugbi taldeak Santanderrenjokatuko du gaur, 16:00etan.Etxetik kanpo hirugarren parti-dua du, segidan. /13

    EUSKAL HERRIKO TOPAKETAFEMINISTAK

    Salda badago /7

    GIBELEKO minbizian espezializatuta dago Amaia Lujanbio biologo goi-zuetarra. New Yorken daukan laborategian egiten du lan. Minbiziazelulak nola gordetzen diren ikertzen dute, agerian utzi, eta inmuno-terapiarekin aurre egiteko. Baina, ondorioztatu berri dute mutaziokonkretu bat daukaten zelulen kontra egiteko, inmunoterapia ez delaegokiena. Beraz, balio dezakeen botika berriaren bila ari dira. /2-3

    z GOIZUETA

    Amaia Lujanbio Goizueta biologogoizuetarrak New Yorkeko The Mount SinaiHospital zentroan dauka laborategia. Gibelekominbiziaren kontrako botika bila ari da.

    Gibeleko minbiziaren kontra, aurkikuntza

    GAUR KRONIKANHernani /4-8Garagardoa, eskelak, HitzAndana, bertsolaritza...

    Astigarraga /9-11Gaztelekua, kultur agenda...

    Urumea /12Atalen Eguna, Gazte Txokoa..

    .Kirolak /13-15

    Kutxa Ekogunea /16

    Festarik festa dabiltza Hernaniko auzoak.Abuztu bukaeran irekitako zikloari Zelabideko jaiberriek jarriko diote ginda. /8

    Aurreneko suziria, kolorez bustia

  • // 22019-10-05 larunbataASTEKO GAIA

    «MINBIZIA ikertzeak badu bes -te balio erantsi bat; oso inte-resgarria da, eta, era berean,zerbait ttikia aurkitzen baduzuere, horrek izan dezake eraginbat. Guk egiten duguna da alettiki bat paratu, baina alekaegiten da mendia». Eta bideageratzen bada ere, osatu duteaurreneko muinoa; Amaia Lu -janbio Goi zu eta (Goizueta, 1982)biologoak New Yorkeko TheMount Si nai Hospital ospitale-an zuzentzen duen laborate-gian gibeleko minbiziaren in -gu ruko aurkikuntza bat egindute, eta, ondorioztatu dutemutazio konkretu bat dauka-ten gi beleko minbizi zelulenkontra egiteko, inmunoterapiaez dela egokiena. Hori horrela,balio dezakeen botika berriaproba tzen ari dira orain.

    Gordean dauden minbizizelulak, argitaraGoizuetara, etxera, Lujanbiota -rre nera etorri da Amaia Lu jan -bio, egun batzuk pasatzera.Baina New Yorken bizi da,orain 10 urte; azken 5 urteetan,The Mount Sinai Hospitalendaukan Lujambio Laboratoryla borategian lanean. Bertanegin dute aurkikuntza Lu jan -biok eta berak zuzentzen duenbost iker lariko taldeak. Proiek -tu ez ber dinak dauzkate mar -

    txan, denak, gibeleko minbi-ziari lotuta.

    «Alde batetik, ari gara ikas-ten nola hasten den minbizia,eta gero, nola bukatu daiteke-en. Proiektu batean nahi dugu-na da botika berriak aurkitu,eta beste batean ari gara in -mu noterapiak ikasten. Lanasko egiten dugu saguekin, ze -haztasuneko medikuntza edome dikuntza pertsonalizatuaes tudiatzen. Gibeleko minbizi -a ren kasuan, gaixo guztiek, de -nek, tratamendu berdina ja so -tzen dute, baina pertsona ba -koi tzaren minbizia ezberdinada. Beraz, denekin ez du fun -tzi onatzen. Horregatik, nahidu guna da gaixo bakoitza kon -tsideratu bakarra bezala, etapentsatu, daukan mutazioarenarabera, zein botika komenizaion. Laborategian saguekinegiten dugu lan, eta ikustenbadugu mutazio batekin botikabat ondo dijoala, probatu dai-teke gaixo batekin. Hori, orainesaldi batean esandakoa, egi -

    te ko noski, hamar urte behardi ra!».

    Badirudi urte batzuk aurre-ra egin dutela, dagoeneko. Izanere, egin duten az ken aurki-kuntzari esker, botika berribaten bila hasiak dira lanean.«Beste alde batetik, inmunote-rapiarekin lotuta ari gara ikas-ten, zelula tumoralak nola egi-ten duen sistema inmunetikgordetzeko. Per tso na batektumorea badu, esan nahi dunolabait gorde dela. Guk ikus-ten dugu zer pasa den atzenez;nola pasa den ez dakigu, bainaikasi dezakegu. En ten ditzenbadugu zelula tumoralak nolaikasi duen gordetzen, pentsatudezakegu nola argitara atera.Zelula tumoralak oso azkarrakdira, eta modu original eta in -

    te resgarriak dituzte gorde tze -ko. In te resgarria da oso, etaus te dugu ikasten dugunak la -gunduko diela gaixoei, hemen-dik urte batzuetara. Orain,egin dugun azken lanean, aur-kitu dugu nola gordetzen direngibeleko minbizi zelulak, mu -ta zio konkretu bat dutenak.Eta baita ere, aurkitu dugumu tazio konkretu hori dauka-ten pa zienteek, seguru asko, ezdiotela ongi erantzunen inmu-noterapiari. Eta oso garestiada, eta ez duzu erabili nahibalio ez duen botika bat etaondorioz, denbora galdu, diruagaldu, bigarren mailako ondo-rioak eragin.. Horregatik, ariga ra probatzen botika konbi -na zio desberdinak. Orain, uler -tzen dugunez nola gorde den,

    badakigu nola kendu kapa ho -ri. Ari gara saguekin esperi -men tuak egiten, eta aldi bere-an, entsaio klinikoak, pazien-teekin. Ikus ten da konbinaziobatekin, bo ti ka bakarrarekinbaino emaitza hobeak lortzendirela».

    Sistema inmunologikoa bera,minbiziaren aurkaHortxe aurkikuntza, eta hor -txe, mendi garai askoa osatze-ko aurreneko hondar aleak.Bai na, hori, mutazio jakin batdaukaten gibeleko minbizi ze -lu len aurka egiteko izanen daba liagarria. Eta bestelakoenaurka, zer?

    Lujanbiok azaltzen du laumo du daudela, orokorrean,min biziari aurre egiteko. «Orainarte, metodorik onena da ziru-gia. Dena kentzen badizute, horida alternatiba one na. Hori ezbada posible, bigarren pausoada, normalean, kimioterapia.Eta huts egiten badu, baduguterapia zuzendua mutazio espe-

    New Yorkeko laborategitik kanpo, Goizuetan, Lujanbiotarren etxean ere minbiziaren inguruan ikertzen jarraitzen du Amaia Lujanbio Goizuetak.

    z OSASUNGINTZA AMAIA LUJANBIO GOIZUETA

    «Gaixo guziek, denek, tratamendu berdinajasotzen dute, baina pertsona bakoitzarenminbizia ezberdina da»

    «Aurkitu dugu nola gordetzen diren gibelekominbizi zelulak, mutazio konkretu bat dutenak»New Yorkeko TheMount Sinai Hospitalzentroan dauka laborategia, AmaiaLujanbio Goizueta biologo goizuetarrak.Gibeleko minbiziaikertzen dute bertan;«nola hasten den etanola bukatu daitekeen,botika berrien aurkikuntza etainmunoterapia». Eginberri duten aurkikuntzak gaixoaktratatzeko moduaaldatu dezake.

  • // 3 2019-10-05 larunbata ASTEKO GAIA

    zifiko bati. Eta orain, daukagulaugarren aukera, dena inmu-noterapia».

    Hain zuzen, egin duten aur-kikuntza inmunoterapiarenalo rrean kokatzen da, «bainabadira estrategia gehiago, guresistema inmunea entrenatzeko,minbiziaren kontra». Lujanbiokhalaxe ikusi du, bere ibilbideprofesionalean zehar. Biologiaikasi zuen Nafarroako Uniber -tsitatean, Iruñean; «ama far-mazeutika dut, ahizpa ere bai,eta beti gustatu izan zait me di -kun tzaren aldeko arlo hori», Ge -ro, tesia Madrilgo CNIOn eginzu en. «Momentu hartara arteba genekien minbizi zelulek ba -zi tuztela mutazioak, eta pasa -tzen direla DNAn eta eragitendutela geneetan. Baina, baitaere, hasi zen ikertzen minbizianbeste alterazio batzuk bazirela,epigenetikoak; DNA baldin badaliburu bat bezalakoa, eta horinformazioa baduzu, hori litza-teke genetika, eta epigenetikalitzateke liburu horretatik zerzati irakurtzen duzun». Tesianhori egin, eta New Yorkera eginzuen salto, Cold Spring Harborlaborategietara, James Watson,DNA aurkitu zuen Nobel Sariaeta beste hainbat ere ibilitakora.Hor hasi zen Lujanbio, gibelekominbiziaz ikasten.

    «Interesa genuen ikasten,alde batetik, zein alterazio gene-tiko diren inportanteak zelulaosasuntsu bat minbizi zelulabihurtzeko, eta bestetik, zerbehar duen minbizi zelulakbizitzen segitzeko. Minbizi zelu-lak dira oso azkarrak, eta ikas-ten dute ez hiltzen, izaten dirahilezkorrak. Baina guk ikastenbadugu nola egiten diren hilez-kor, egin dezakegu eragotzi, edoaprobetxatu hori, minbizi zelulahiltzeko».

    Horrela, pixkanaka, inmu-noterapietarako bidea eginzuen goizuetarrak. «Orain etaurte askotan kimioterapia era-bili da. Kimioterapiak egitenduena da erreplikatzen denguztia hil. Gure gorputzeanbadira zelula batzuk erreplika -

    tzen ez direnak, beste batzuk,berriz, erreplika tzen direnak.Minbizi zelulak asko erreplika -tzen dira. Baina, adibidez, gureileko zelulak ere erreplikatzendira, edo intestinoetakoak. Ho -rregatik erortzen da ilea edoeragiten ditu diarreak eta ho -rrelakoak. Bestalde, atzeneko20 urtetan erabili da estrategia,minbizi zelulari zuzendutakodrogena; mutazio hori eraso -tzen du, eta zelula osasuntsueiez die minik egiten. Noski, horida teorian, gero praktikan boti-ka guztiek dute bere eragin onaeta txarra. Horretaz ez garasekula libratuko. Eta azken 10urtetan hasi gara ikasten in -mu noterapiaren inguruan. Gu -re sistema inmuneak babestengaitu kanpoko gauza txarren-gandik. Minbizi zelulak guregorputzekoak izanda ere, muta-zioak, alterazioak dituzte, etaberaz, kanpoko bezala hartzendira. Gure sistema inmunologi-koak zerbait di ferentea ikustenduenean hil egiten du. Hiltzenbadu, arazoa joan da. Bainaminbizi zelulak batzuetan ikas-ten du sistema inmunologiko-tik gordetzen, ka pa ikusezinmoduko bat jarrita. Beraz, oraininmunoterapian erabili denestrategia bat izan da, botikabatekin kapa ikusezin horikentzea, kolpetik. Orduan, sis-tema inmunologikoak, bat-batean, ikusten ditu zelula ez -berdin piloa, eta teorian, behin -tzat, gehienak suntsitzen ditu.Baditu bigarren mailako ondo-rioak, baina nahiko ongi fun -tzionatzen du, eta abantaila da

    sistema inmuneak duela me -moria».

    Lujanbioren taldeak ikertu-tako mutazio motak, ordea, ezdio, nonbait, inmunoterapiariongi erantzuten. Baina zergatiaaurkitu dute, eta botika bila aridira. Horregatik, agian, optimis-moz hitz egiten du goizuetarrak.«Minbizi zelulak oso azkarrakdira, baina asko aurreratu da,eta segituko du asko aurrera -tzen. Ni, behintzat, optimismo-arekin joaten naiz lanera».

    Etorkizun hurbilean, New YorkenOptimismo horrekin berarekinbegiratzen dio Lujanbiok iker-kuntza arloari ere. «Hemenhobekiago bizi» garela onartzendu, baina, oraingoz New Yorkenjarraitzeko asmoa du. «Han,

    lana, lana eta lana. New York dahiri bat jende guztia topera bizidena, oso konpetitiboa. Bainahorrek ere laguntzen du gauzakaurrera joan daitezen».

    Hala ere, hemengo panora-ma ere ona dela uste du. «He -men ez gaude atzerago. Nahizeta laguntzak hainbeste ez izan,oso ikerketa ona egiten da.Baina diferentzi haundiena dahemen gutxik egiten dutela, etaEstatu Batuetan asko garela.Beraz, beti ere agudoago egindezakezu, laguntza gehiagodaude. Hemen deialdi bat ate-ratzen da, adibidez, urteanbehin, eta ematen ez badizuteespetu behar duzu hurrengourtera arte. Han hilero egitendira deialdiak».

    Gehiago inbertitu behar delagogorarazteko aprobetxatzendu, hortaz. «Iruñean bada jendemordoska, minibiziaz ikastenduena, eta gibeleko minbiziaz.Donostian ere bai, eta inmuno-terapiaz ere pixka bat. Gehiago,agian, Bilbon. Badira ikerketaoso onak, baina diferentziahaundiena da ez dela hainbeste.Beti ere, gehiago inbertituta... Ezda lineala. Zientzia, baita ere,sinergiekin eratzen da. Nikbakarrik nire ideiak ditut, bainabeste aditu batzuk ondoan badi-tut, biderkatu egiten da. Hortikpixka bat falta da hemen. Pen -tsatu behar da, ez hemendik 3urtera edo hurrengo hautes-kundeetara, baizik eta hemen-dik 15 urtera non izan nahidugun. Ez da ideia ona atzeragelditzea. Posible bada, horaurrean egon behar da».

    Kulpak, zentzurik ezEta aurrean bagaude. Bizi itxa-ropena, orokorrean, nola haun-ditu den ikusi besterik ez dago.Nahiz eta, horrek, bestelakoarazoak ekarri dituen. «Minbi -zia da, generalean, zahartzaro-ko gaixotasuna. Animaliakgara, eta gaude eginak 40 baturtez bizitzeko. Umeak edukiondoren, ez dugu funtzio ebolu-tiborik. Baina elikadura, medi-kuntza... hobetuta, lortu dugu100 urtera arte bizitzea. Baina 40urtetik aurrera ez dugu garan-tiarik. Akatsak pilatzen hastengara. Gehiago bizi gara, etaaukera gehiago dauzkagu min-bizia garatzeko. Lehen ere iza-nen zen, baina gutxiago, ezzinelako ailegatzen».

    Adinaz gain, dena den, ka -sualitatea faktore garrantzitsuadela azpimarratu nahi du. «Ta -bakoa oso faktore inportanteada, elikadurak ere eragiten du,eta estresak... Badira gauzakaldatu ditzakegunak, baina,normalean, minbizia sortzenda kasualitatez. Uste dut inpor-tantea dela jendeak hori jakitea.Pena ematen dit gaixoek berenburuari kulpa botatzea. ‘Zerbaitdiferentea egin izan banu...’ Ezdauka zentzurik. Tokatzen zai -zu, eta tokatzen zaizu».

    Gero eta gehiago jakin, or -dea, orduan eta aukera gehiago,honi ere aurre egiteko, «atzera»ez geratzeko. «Guk ez dugu pro-duktu bat saltzen. Gure produk-tua da jakintza. Horrek ez dubalio ekonomikorik, ezin dasaldu». Saldu ez, baina bai era-bili, eta biziak salbatu. yy

    «Minbizi zelulak diraoso azkarrak, etaikasten dute ezhiltzen, izaten dirahilezkorrak. Bainaguk ikasten badugunola egiten direnhilezkor, egindezakegu eragotzi,edo aprobetxatuhori, minbizia zelulahiltzeko»

    New Yorken bizitzen ohitu bada ere, Goizuetara etortzean «penarekin bueltatzen» da Amaia Lujanbio Goizueta.

    «[Euskal Herrian]badira ikerketa osoonak, bainadiferentziahaundiena da ezdela hainbeste»

    «Pentsatu behar da,ez hemendik 3urtera edo hurrengohauteskundeetara,baizik eta hemendik15 urtera non izannahi dugun»

  • // 42019-10-05 larunbataHERNANI

    ARTISAU garagardoa gero etaindar gehiago ari da hartzenEuskal Herrian eta beste he rri -aldeetan. Bailaran bertan erebaditugu adibideak Otsa hieneta Basqueland Brewing. Arti -sau garagardoak garagardoakdira, gehigarririk eta kontser-bagarririk gabeak eta pasteuri-zatu gabeak. Bizirik daude etaeboluzio-produktuak dira, egu-nero pixka bat alda tzen dire-nak, legamia bizia (ikusgai alaez) daukate. Malta aleetatikhasita, urarekin, le ga mia re -kin, lupuluarekin eta zereale-kin batera, estrakturik erabiligabe, prozesu natural batenbidez sortzen dira.

    Orain urte gutxira arte Eus -kal Herrian ez da ohiturarikizan artisau garagardo ekoiztueta kon tsu mi tzeko, na hiz etaEuropan korronte ho ni gehi -tzen azkenetarikoa izan, inda-rrarekin sartu da ar tisau-ga -ragardoaren mundu an. Az ke -netarikoa izate ho nek ere me -sede egin dio, beste le kuetakoesperientzietatik ikasteko ba -lio izan die enpresa be rriei.

    Benjamin Rozzi Bas quelandBrewing Projecteko kidearenhitzetan. «Gutxinaka Mun du -an ze har goraka goaz eta era-kutsi nahi dugu Euskal He -rrian ere garagardoa badaki-gula egiten».

    Otsaiheneko kideek ere argidute. «Beste herrialde batzue-tan aspaldi hasi ziren etxeangaragardoa ekoizten: AEBetan,Bel gi kan, Alemanian... Ka ta lu -ni an ere hasi ziren, orain 10-15urte. Euskal Herrian beti atze-tik ibiltzen gara. Baina lehenez zegoen interesa sumatzenda, Nafarroan asko egiten aridira, Hernanin BBP ere badau-kagu... Garagardo artisauarenmerkatua txikia da oraindik,bai na zabalduko da!».

    Gauza berriak egiten, baitasagardotegiekin elkarlaneanMomenturo gauza berriak egi-ten dituzte Akarregin. Hi la - betean hiru garagardo berriateratzen dituzte. «Orain seriebat ari gara ateratzen austra-liar lupulu mota batekoa.Urteurren ekitaldian beste bi

    berri aterako ditugu eta gerogama finko bat dugu momen-turo egiten ari garena. Aurrekourtean Zapiain sagardotegiare-kin elkarlanean garagardo batekoizten hasi ginen. Muztioagure fabrikan egiten dugu eta

    sagardotegira eramaten duguondoren bertako giroan iraki-teko. Sagardoaren bakterioakdaude airean eta irakiteko ego-kia da».

    Aurten txakolindegi batzue-kin saiatu dira elkarlan hori

    aurrera eramaten, baina ez daposible izan denbora faltaga-tik. «Berandu hasi ginen etadatorren urtera arte atzeratu-ko dugu elkarlana».

    Artisau garagardo kontsu-mitzaileak ez du aditua izan

    Lupulu-lore emea..

    Euskal Herrian egindako artisau garagardoa merkaturatzeko lanetan, bertako ekoizleak Hernaniko Akarregi poligonoan Basqueland Brewingek lau urte daramatza garagardoa ekoizten eta UrnietanOtsaihen osatzen duten lau hernaniarrek. «Euskal Herrian ere badakigu garagardoa egiten».

    z BABESTUTAKO EDUKIA GARAGARDOA

  • // 5 2019-10-05 larunbata HERNANI

    Basqueland Brewing artisau garagardoa ekoizten duen enpre-sa da eta datorren urriaren 12an laugarren urteurren festaospatuko dute Akarregiko egoitzan eguerdiko 13:00etatikaurrera. 2015ean Benjamin Rozzi, Benjamin Matz eta KevinPatricio estatubatuarrek jarri zuten martxan proiek tua etajadanik lau urte bete dituzte. Benjamin Rozzik aipatzen duenbezala «lagunekin ospatu nahi dugu urteurrena. Nazioartekobost ekoizle desberdin gonbidatu ditugu, gu bezala garagar-doa modu artisauan ekoizten dutenak; Inga la te rrakoCloudwater (Manchester), Amundsen (Oslo) Norvegiakoa,Suediako Stibergets (Gotemburgo), Fuerst Wiacek (Berlin)Alema nia koa eta Kanadako Collective Arts (Toronto) dira eto-rriko diren garagardogileak. Lagun as ko ditugu mundu hone-tan eta laguntasun haundia dago». El karri laguntzeko prestdaude euren lanean. «Lupulu bat falta baldin bada utzi egitenda inongo arazorik gabe. Helburu berdinak ditugu, gure ingu-ruan artisau garagardoa sustatzea».

    Urtero antolatzen dute festa Hernanin eta herritarrak etagaragardo zale guztiak gonbidatuak daude Akarregira.«Instalakuntzak ikusi daitezke bisita gidatuan, hornitzaileakegongo dira, bezeroak, Estatu guztitik etorritako lagunak etalagunartean ederki pasako dugu». Mundu hau gogoko dute-nentzat eta noski ateak zabalduta daude: «hernaniarrak, asti-gartarrak, donostiarrak.. denentzako dago lekua». Gustoradaude eduki duten harrerarekin lau urte hauetan.

    Jendeari asko gustatzen zaio egiten duten garagardoa.«Gero eta esportazio gehiago egiten ditugu. Sagardoa, txako-lina, ardoa eta kalitatezko gastronomiarekin batera EuskalHerrian garagardoa eta kalitatezkoa egiten dela erakustendugu». Asteazkenetik igandera 17:00etatik 21:00etara ireki -tzen dute jendearentzako instalakuntza, garagardoaz goza -tzeko eta urriaren 12an aukera zabalduko da garagardoberriekin eta janariarekin festa giroan urteurrena ospatzeko.Online, 20 euroan lortu daiteke tiketak eta egunean bertan 25euroren truke. «Beste urteetan irailean egin izan dugu, bainaaurten festa eguna aukeratu dugu ospakizunarentzako».Egun horretan bi garagardo berri aterako dituzte, IPA bikotzaizango da bat. Aukera paregabea garagardoa dastatzeko.

    Oktoberfest berezia Akarregin

    z BASQUELAND BREWINGPUBLIREPORTAJEA

    Basqueland Brewing artisau garagardo ekoizleak laugarren urteurrena ospatuko du urriaren 12an.

    Akarregi Ind., 4B, Hernani

    615 51 33 68

    www.basquebeer.com

    beharrik Rozziren esanetan.«Denentzako garagardoa egi-ten dugu. Batzuk oso zaleakdira eta beste asko ez. Hemen‘rubia’ esaten zaion horrenantzekoa ekoizten dugu, nahizeta gure ezagunena IPA altua-gokoa izan».

    Garaian garaiko garagardoaegiten da artisau eran. «Saia -tzen gara denboraldi bakoitzariegokitutako garagardoak egi-ten. Urrian, udazkenean gaudejadanik, eta urteurren eguneanIPA bikoizten duen bat jarrikodugu mar txan, zortzi graduta-koa. Ho tzarekin garagardo sen-doagoa edo mardulagoa egitendugu. Udaran esaterako gara -gar do arinagoa ekoizten du -gu». Es ta tu Batuetan hasi zenbide hau asko zabaldu da.

    500 mila litro ekoiztuko ditu aurten BasquelandBrewing ProjectekEspainian garagardoaren urte-ko kontsumoa pertsonako(2015an). 40 litro ingurukoazen, guztira 33.620.000 Hlekoiztu zirelarik. Horietatik100.000 Hl, gehienez, kontside-ratzen ziren artisau garagardobezala. Horrek esan nahi du

    kontsumitzen zenaren %0,3komerkatu kuota zutela artisau-garagardotegiek. Euskal He rri -an portzentai horiek mo te la -goak dira; Euskal Gara gardoElkarteak kalkulatzen du, ga -ra gardo tegi txikiek, artisauek,%0,1ko merkatu kuota izan godutela .

    Benjamin Rozzik ingurukomerkatuaren inguruan haus-narketa egiten du. «Eten ga -beko borroka da marka indus-trial haundiekin. Ea gauzak al -datzen diren». Benjamin Rozzigainera kexu da aspaldi hone-tan egiak ez diren mezuakzabaltzen direlako marka eza-gun horien aldetik. «Bertakoakbe zala saltzen dira eta ez daegia. Gure inguruan badituguho rren bi adibide ezagun. Ezdira hemen ekoizten, kanpoanbaizik eta gero saltzerakoanhe men goak direla esaten dute.Ez da etikoa, enpresa haundiasko kontsumitzailea nahas-ten ari dira produktu lokalaizango balitz bezala salduz».

    «Artisau garagardo ekoizleaskok beraien diru guztiainbertitzen dute lan horretaneta ekoizle haundiek berrizmarka bat bakarrik egin deza-

    kete kontsumitzailea nahaste-ko. Hori ikustea tristea da»aipatzen du Rozzik.

    Hala ere baikor agertzen daeta goranzko bidea geldiezinadela dio. «Urtetik urtera gureabezalako produktuak haztenari dira. Lehenengo urtetik,orain lau urte, aurtengora arteetengabe igo da ekoizpena.2019an produkzioa 500 milalitro ingurun ibiliko gara. Ikusibesterik ez dago zer geratzenari den Estatu Batuetan, Erre -suma Batuan... portzentaia as -ko igo da eta kontsumitzen denguztiaren ehuneko interesga-rria lortu du artisau garagar-doak».

    Estatu Batuetan artisau ga -ragardoak, merkatu kuotaren%12,2 du, %8,4 Erresuma Ba tu -an, %6,5 Kanadan, %3 Fran -tzian. Euskal Herri koa rekin al -de ratuta portzentai as koz erealtuagoak. Hala ere pixkanakagoranzko bidean dago artisauazoka erraza ez den arren.

    Oraindik ere bide luzea da -go egiteko Euskal Herriko da -tuak baxuak direlako. «Jen dedesberdinentzako ga ra gardoaegiten dugu eta probatzera ani-matzen dugu jendea». yy

    «Ekozile industrialbatzuk bertakoakbailiran bezalasaltzen dute eta ezda horrela. Sortzendute nahasmena»

    Estatu Batuetaneta ErresumaBatuan artisaugaragardoakmerkatu kuotaren%10 inguru dauka

    «Garaian garaikogaragardoa egitendugu. Hotzahastean sendoagoaeta udaranarinagoa»

    BBP eta Otsaihenek bertanekoiz ten dute garagardoa. Kro -nikan orain urte bete esan be -zala etxe ko materialarekin ha -si ziren Jon Ezeiza, Oier Iu rra -mendi, Ekhi Zubiria eta Txo -min Lizeaga. Hurrengo pausoaekoiztea bakarri ez, baizik etabertako garagardoa egitea da.«Hasierako filosofiari eustea

    izan da beti gure helburua.Produkzio txikia, ahal dela,hemengo osagaiekin».Oraingoz, gertuago topatu ez,eta Oliteko lupulua erabil tzendute, eta Nafarroako malta.Baina Hernaniko bertako gara-gardoa egiteko saiakera mar -txan daukate.

    «Iñaki Sanz-Azkuek esan-da, orain 80 bat urte Hernaninlandatutako aldaxka modukobatzuk topatu genituen Mar -tindegin, eta etxean landatuditugu». «Her nanira ekarriziren lupuluen aurretik ere,bazen bertakoa, kontrolik gabehazten zena. Iñaki Sanz-Azkueren laguntzarekin, ustedugu topatu dugula aldaxkahorietakoren bat, eta landatu

    dugu. Orain horrekin bueltakaga biltza. Hernanin ez dagogaragarrik, baina bai lupulua!Gure helburua da Hernanikolupuluarekin egindako gara-gardoa egitea. Beste zerbezabat nahi dugu, bertakoa».

    Nork daki; agian, luzebaino lehen Hernanin etaHernaniko osagaiekin eginda-ko garagardoarekin gozatzekoaukera izango da, Otsaiheneneskutik.

    Urnietan «la bo rategia» da -u kate «proba eta esperi men tu -ak egiteko». Produkzio haun-diagoetarako, berriz, Na fa -rroako lagun ba tzuekin elkar -lanean aritzen di ra. «Insta -lazio txiki bat daukate, eta hanegiten dugu».

    Bertako lupuluarekin bertakogaragardoa, hurrengo pausoa

    z EUSKAL GARAGARDOA

    «Agian luze bainolehen Hernanikoosagaiekin egindakogaragardoaz gozatuko da» dioteOtsaihenetik.

  • // 62019-10-05 larunbataHERNANI

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    PATXI ARTOLA IRIKOSTE“ALTXUSTA”

    Atzo hil zen, 85 urte zituela

    - Goian Bego -

    Anai-arrebak: Alberto (†) eta Juanita Ugalde, Bautista (†) etaInaxi Altuna, Manuel (†), Pepi eta Inaxio Barrenetxea (†); ilobak eta gainerako ahaideek.Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etorzaiteztela GAUR, LARUNBATA, arratsaldeko SEIETAN, Ereñotzuko SAN ANTONIO parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

    Ereñotzu-Hernanin, 2019ko urriaren 5ean

    OHARRA: Gorputza ORBEGOZO EHORZKETA TANATORIOAN egongo da eguerdiko12:00ak arte.

    PATXI ARTOLA IRIKOSTE“ALTXUSTA”

    - Goian Bego -

    ALTXUSTAKO ILOBAK

    Ereñotzu-Hernanin, 2019ko urriaren 5ean

    ATZO Alboka Topaketari ha-siera emateko asmoz, Bizia dabittiena kon tzertua eskainizuen Iñigo Lur gain don os -tiarrak, Biterin, arra tsaldeko19:30ak aldera.

    Gaur, albokaren egun haundiaAtzoko kontzertu ostean, al -boka topaketaren egun haun -dia iritsi da. Goizetik arra -tsaldera bitartean hainbateki taldi antolatu dira. Goizeko11:30etan, albokari, panderojole eta alboka zaleen el ka -

    rretaratzea egingo da uda -letxeko arkupeetan. Eta behinde nak bilduta, albokari tal -deen kale bueltak herrikoKaxkoko giroa piztuko du.13:00ak inguruan, Albokaldiaantolatu da: Araba, Bizkaia,Gipuzkoa, Iparraldea eta Na -

    farroatik etorrikotako taldeenemanaldia ikusteko aukeraizango da. Horrez gain, albokaegileen azoka erakusketabertan jarriko da, eta eguralditxarra eginez gero, udaletxekoarkupetara pasako dira ekin -tzak. yy

    ‘Bizia da bittiena’ atzo, etagaur albokaren egun haundiaAtzo hasi zenHernanikoalbokarien XXVI.topaketa, etagarukoa egunhaundia izango da.

    z XXVI ALBOKA TOPAKETA

    Iñigo Lurgain donostiarraren kontzertuak eman zion hasiera atzo.

    GAUR erabakiko da zein fina -lista izango diren, final laur -denetan kantatuko dutenbertsolariak.

    Orain arteko saioetanbezala, gaur irabazten duenakzuzenean final laur dene tarasailkatzea lortuko du, etahaien artean dago Iñaki

    Zelaia herna niarra. Honahemen parte hartuko duten

    bertso lariak Aitor Salegi,Eneko Araiztegi, Mikel Artola,Oier Aizpurua, Unai Izagirreeta Henaniko Iña ki Zelaia.

    Saioko irabazleaz gain,beste batzuk ere sailkatukodira final laurdenetarako, pun -tuazioaren arabera. Saio bu -katzean egingo da kontaketa. yy

    Iñaki Zelaia izango da gaurkoazkeneko final zortzirenean Gaur jokatuko da Lasarten, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketakoazken final-zortzirena, arratsaldeko 17:00etan, Kultur Etxean.

    z BERTSOLARITZA GIPUZKOAKO TXAPELKETA

    Saioko irabazleazuzenean finalera doa,gainontzekoek,puntuen araberaizango dute aukera

    z BIGARREN ESKUKO AZOKA

    Azoka gaur, Urbietan edo UrumeanAstebete aurreratu da bigarren eskuko azoka, eta gaur egingo da. Egu -raldi ona egiten badu, Urbieta kalean izango da. Baina euria egitenbadu, Urumea ikastolako patio estalian, Atsegindegi obretan baitago. yy

    z EGIARI ZOR

    Inpunitatearen aurka ekitaldia, aldatuta40 urtez inpunitatea salatuz lelopean, ekitaldia egingo du gaur EgiariZor fundazioak, 18:30etan. Tilosetan egin ordez, Plaza Berrin egingodela jakinarazi du. Ane Muguruzak hartuko du parte, besteak beste. yy

    z ZINEA

    Bi pelikula asteburuan, BiterinAsteburuan bi pelikula jarriko dira Biterin. Gaur eta bihar, 16:30etan,Angry Birds 2 pelikula jarriko da. Eta Agur Etxebeste, gaur, 19:30etaneta 22:30etan, bihar 19:30etan, eta etzi 16:30etan. yy

    z MOLOTOFF IRRATIA

    Hip Hop musikaz gozatzeko aukera, gaurMolotoff irratiak antolatuta, Hip Hop jaialdia izango da gaur. BreakDance eta Graffiti erakustaldiak izango dira Tilosetan 16:00etan, etaondoren Nathan vs SAX dj seta. Gauean kontzertuak emango diraKon trakantxan, 22:00etan; Rush Blacka, Agresión Berbal, SukaldeaRecords, RPE eta azkenik dj Rask eta Sukaldea Beats. yy

  • // 7 2019-10-05 larunbata HERNANI

    ADITUAK ESANA

    Canexionek, albaitaritza klinika berria Hernanin

    Badakizu Canexion Akarregipoligonoko 10garren zenbakiandagoela. Atean bertan aparkale-kua dauka, eta gure maskotekbehar duten guztia eskaintzenduen zentru espezializatua da:elikadura eta osagarriak, albai-taritza zerbitzua eta txakur ilea-pandegia. Txakur hezitzaile adi-tuak dira, gainera.

    Orain zerbitzu aukera haun-ditu dute; zuen txakur etakatuen zaintzarako behar du -

    zun guztia eskaintzen duen al -baitaritza klinika zabaldu dute.Azken instalazioek eskaintzendituzten berrikun tzen arteandaude honakoak:- Laborategi propioa hematolo-

    gia eta biokimika frogak egite-ko, eta minutu gutxiren buruanemai tzak ematen dituena.- Irudi bidezko diagnostikoa, Xizpien instalazio berri batekin.- Kirofano konpletoa anestesiasistema modernoekin: motaguztietako kirurjiak, ultrasoi-nuen bideko hortz-garbiketak...egiteko egokia.- Sueroterapiarako egonaldi ge -la, txakur eta katuentzako be -rei zitako espazioekin.

    Hauek berrikuntzak badiraere, aldatu ez dena giza taldezoragarria da. Profesional adi-tuak, zu eta zure maskotalaguntzeko irrikitan daudenak.

    Etorri bisitan eta gozatu des -kontu eta abantaila haundiez.

    AlbertoFernandez

    GAUR fabrika kale-irakurketasaioa eskainiko da, kale-lite -ratura taldearen es ku tik.

    Prosa eta poesia erabiliz,fabrikaren gaia jorratuko dutegaurkoan, eta antolatzaileekadie ra zi dute, bizikletaz egindai te kela.

    Arratsaldeko 16:30etaneman go zaio hasiera gaurkoirakurraldiari, eta Urbieta ka -

    le an elkartuko dira berta -ratzen direnak, bertatik atera,eta kaleak iga ro tzeko. yy

    Prosa eta poesiarekin,Fabrika gaia gaurkoanFabrika kale-irakurketa antolatu da gaureta arratsaldeko 16:30etan izango da.

    z HITZ ANDANA FABRIKA KALE-IRAKURRALDIA

    DURANGON izango dira aza -roaren 1, 2 eta 3an Euskal He -rriko V. Jardunaldi feministak,Salda Badago lelopean, eta ber -tara joateko deia egin zuenherenegun Hernaniko Bil guneFeministak: «mugimendua ga -ra, antolatuta gaude, saldanba gaude!».

    Hilaren 7ra arte, datorrenastelehenera arte, eman ahalizango da izena, saldabada -go.eus webgu nearen bidez.

    Prentsaurrekoan jakinarazizuten «Her naniko taldetxobat» joan go dela. Gainontzeko«Hernaniko emakumeei* jar -du naldi feministetan partehartzeko deia» egin zieten.

    Bosgarrenak, hamaikaurteren ondoren«Mugi men du feminista auto–

    no mo ak, ildo estrategiko na -gu siak eztabaidatzeko antola -tutako jardunaldiak dira»,azaldu zuten. Eta datuak ereeskaini zituzten: «lehenen goak1977an izan ziren, Leioan; etaazkenak, 2008an, Portugaleten.Jardunaldi feministen lauedizio izan dira, eta bertan,milaka feministok parte hartuizan dugu, hitzordu guztienarrakasta erakutsiz». Gauzabera egingo dute Durangon,hamaika urteren ondoren.

    Lau arrazoi eman dituzteho rretarako: «eztabaidatu, pen -tsatu eta gozatzeko; Mugi men -

    du Feministarentzat egungotes tuinguruaren erronkak, au -ke rak eta oztopoak aztertzeko;Greba Feministaren arrakastazeztabaidatzeko eta hurrengopausoak definitzeko; eta Mu -gimendu Feministaren subjek -

    tu politikoaren inguruko ezta -baidak birpentsatu, antolaketaeta militantzia ereduak, gureproposamen politikoak...».

    Jardunaldietako eduki ho -riek, hain zuzen, bost arda tze -tan antolatu dituzte: Mugimen -

    du Feministaren erraiei begira;gure bizitzak erdiguneratzekoagenda partekatua; indarke -riarik gabeko bizitzak erai -kitzen; gorputzak, burujabetzaketa dekolonialitatea; eta se -xuali tateak». yy

    Saldan daudenei deia, Durangoko Jardunaldi FeministetarakoAzaroaren 1, 2 eta 3an izango dira, etadagoeneko jakinarazi dute Hernaniko taldebat joatekoa dela. Hilaren 7ra arte izangodu aukera nahi duenak, izena emateko.

    z HERNANIKO BILGUNE FEMINISTA JARDUNALDI FEMINISTAK

    Saldan badaudelako, topa egin zuten herenegun Jardunaldi Feministetarako deia egin bitartean.

    z ARGIAREN URTEURRENA

    Argiaren 10. urteurrenean, hitzaldiaEuskarazko komunikazio proiektu batek lehen aldiz 100 urte beteditu. Hori ospatzeko, hainbat ekitaldi burutzen ari da Argia EuskalHerrian barrena. Eta haietako bat Hedoi Etxertek eskainiko du, dato-rren asteazkenean. «Faxis mo a hemen eta orain» lelopean, EuskalHerriko egungo adibideak izan go ditu aztergai. yy

    Kale-literaturataldekoek adierazidute, irakurraldia,bizikletaz egindaitekeela.

    z GALDUTAKOAK

    Betaurrekoak galduta, ostegunetik Betaurrekoak galdu ziren ostegunean, Hernaniko alde zaharrean.Montura morekoak dira. Norbaitek aurkituz gero, deitu telefono hone-tara: 618459909. yy

    «Mugimendua ga ra,antolatuta gaude,saldan ba gaude!».

  • HERNANIKO auzoetako festa-sortari, beste bat gehitu zaioaur ten: Zelabideko festak, Ga -briel Zelaia eta Bidebieta plazaingurukoak. Atzo lehertu zenfesta aurrenekoz; koloretsuegin zuten, holi festarekin, etanola ez, musikarekin emanzio ten bukaera, egunari. Arra -tsaldean zehar ederki pasatze-ko aukera izan zuten buru-haundi, poteo eta sardin das-taketan.

    Egun potoloa, gaurkoaGaurkoa izango da, ordea,egun potoloena, ekintza gehie-na bilduko dituena. Goizeko10:00ak inguru hasiko dira Ga -briel Zelaia eta Bidebieta plazagirotzen, Denontzat Gimna sio -ak antolatutako haurrentzakooztopo probekin; atletismokopistan egingo dituzte.

    Ondoren, goizeko 11:00k in -guru sokatira herrikoierako de - ia egingo dute auzotarrek, Epertabernako plazan izango da.

    Segidan izango dira: 11:30e -tan, patata tortilla txapelketa-

    ren hasiera; 12:00etan, aparfesta; eta 12:30etan, sagardoba rrikotea.

    Eguerdian, paella-jateare-kin iritsiko dira gailurrera;450entzat paella egiteko erron-ka bota dute, festak ederkihasteko.

    Arratsaldean jarraituko dufestak. Arratsaldeko 15:30etanjarriko dituzte haur eta gazte -txoentzako puzgarriak, eta or -duerdi beranduago hasiko datoka eta bote txapelketa.

    Puzgarriekin batera, hau-rrentzako beste hainbat ekint-za ere izango dira arratsaldeanzehar: aurpegi margoketa etatxokolatada.

    Jaien aldeko bingoan fami-lia osoak parte hartu ahalizango du, eta gaualdea musi-katuko du, bukatzeko, PacoSanchez DJak. yy

    // 82019-10-05 larunbataHERNANI

    450 herritar paella jaten, Zelabideko festenestreinakoaren bigarren jardunaldianAtzo lehertu zen festa aurrenekoz GabrielZelaia eta Bidebieta plazetan; gaur izangodute bigarren eta azken jardunaldia.

    z HERNANI ZELABIDEKO FESTAK

    10:00etan hasiko dafesta, gaurkoan

    GAUR, larunbataEgun osoan zehar, jokoak.10:00, Denontzat, haurrentzako ozto-po probak atletismoko pistan.11:00, Sokatira herrikoia Eper tabernako plazan.11:30, Patata tortilla txapelketa (tortillak 11:30ak arte jasoko dira).12:00, Apar festa Bidebietako plazan.12:30, Sagardo barrikotea.14:00, Paella herrikoia.15:30, Gaztelu puzgarriak Bidebietakoplazan.16:00, Toka eta bote txapelketa Epertabernako plazan.

    16:30, Aurpegi margoketa.17:00, Bidai-zozketa (jaien aldeko errifak).17:30, Txokolatada Sagastialde elkartean.18:00, Giza-futbolina Bidebietako futbol zelaian).19:00, Jaien aldeko bingoa.20:00, DJ Paco Sanchez.21:00, Afaltzera. Bokatak txoznan.22:00, DJ Paco Sanchez.23:00, Zezen suzkoa.23:59, Jaien amaiera.

    BIHAR, igandeaDenok garbitzera!

    Buruhaundiei erritmoa jartzen aritu ziren trikitilariak.

    Buruhaundiak maskurikadak emateko prest atera ziren, Holi Festarekin auzoa koloreztatu ondoren.

  • // 9 2019-10-05 larunbata ASTIGARRAGA

    2020 aurrekontu proposamena prest,herritarren ekarpenak jasotzeko

    EH Bilduk Udal Gobernu Tal -dea eta alkatetza hartu zuene-tik aurreneko 100 egunak pa -sa diren honetan, legegin tzal -di hasieran egindako laneneta datozen proiektu aipaga-rrien berri eman du.

    Besteak beste, nabarmen-du ditu Hezkuntza arloan egindituen aurrerapenak eta,astelehenetik hasita, 2020koaurrekontua lantzeko herrita-rrekin egingo dituen bilerak.

    Bestalde, herrian berriroalkatearen kontra azaldutakopintaketen inguruko balora-zioa ere egin du.

    Hezkuntza, auzoak etakiroldegia, proiektu berriak2020ko aurrekontu proposa-mena prest du Gobernu Tal de -ak, ordenantza fiskalak onar-tu ondoren. «Kudeaketa alde-tik, garrantzitsua da epeetangaraiz ibiltzea, eta urtarrileanaurrekontua martxan jarriahal izatea», azaldu du XabierUrdangarin alkateak.

    Estitxu Neira, komunika-zio arduradun eta Gizarte Zer -bi tzuetako zinegotziak azal-dutakoaren arabera, besteakbeste, aurrekontuan jaso daBerdintasun, eta Enplegu etaKomertzio Sailak indartzea;Em akumeon Plaza berritzea;kiroldegiko aireztatze sistemaberritzea, igerileku txikiahaunditzea eta igerileku estalibaten bideragarritasuna ze -haz teko aurreproiektua; Arro -bitxuloko igogailua martxanjartzeko proiektua idaztea;Anuskako behin-betiko hiri-tartze pro iek tua; aldaketa kli-matikoari aurregi egitekoingurumen politikak indartueta aurreneko sektorearenalde egitea; etxe hutsak alo-katzeko laguntzak berresku-ratzea; edo ta Hezkuntzan,DBHrako eraikina eraikitzekopartzelaren hiritartze planabermatzea, Haur Eskola berri-rako proiektua amaitu etaeraikitzea, eta Herri Eskolakooraingo eraikina haunditzekoaurreproiektua berraztertzea.«DBHko erai kina egiteko au -rreproiektua urtea bukatu au -rretik Hezkuntza Sailari aur-keztea» da asmoa, alkatearenesanetan, eta «Haur Eskolaberria 2021eko irailean mar -txan egotea».

    Aurrekontuari ekarpenak,urriaren 17ra arteIone Olaziregi, Kirol eta Gaz -teria sailetako zinegotziarenesanetan, «herrian zein behareta hutsune dauden garbi»izan du Gobernu Taldeak, au -rrekontu proposamena egite-an. Baina, era berean, herrita-rren ekarpenak jaso nahi dituastelehenetik aurrera egin godiren bileretan. Hilaren 17raarte ekarpenak ja soko dira,baita Udalaren webgunean ere.Ondoren, asmoa da oposizioa-ren ekarpenak ere jaso, etadatorren Plenoan 2020ko au -rre kontua onartzea.

    Datorren urtera begira,berriz, parte-hartze politiketansakontzeko asmoa ere azaldudute. Aurrekontu par te -har -tzai leetarako 100.000 eu ro au -rreikusi ziren aurten, bainadenborarik ematen ez duenez,datorren urterako gordekodira, eta denera, 200.000 euro-rekin egingo da prozesua.

    Kultur etxea eta Ibai Parkea,bideanLegegintzaldi hasiera honetanbeste hainbat lan ere egin dituUdal Gobernu Taldeak. Ohikoezgain, nabarmendu di tuzte udal -tzain buru eta gi zar te langilelanpostuak behin betiko bete -tzeko oposizio-lehiaketak, etaegoera ekonomikoari eman -dako errepasoa.

    Gerakinari dagokionez, hi -ru milioi euro inguru bazirelaazaldu dute, baina hainbatgastu aurreikusi ez zirelakoedota proiektuen exekuziomaila txikia medio. Esa te -rako, kultur etxe berriko BEZa

    aurreikusi gabe zegoen eta1.200.000 euro behar izandira. Beste 850.000 euro ba -rrualdea hornitzeko beharkodira. Bide batez, azaldu duteazaroan kultur etxe berrikogiltzak eskuratuko badira ere,falta diren lanak bukatuta,Aste Santutik aurrera inaugu-ratuko dela. Bestalde, IbaiParkearen inaugurazioa aza-roan egitea aurreikusten da.

    Hori guztiaz gain, 2019-2023 legegintzaldiko planaurtea bukatu aurretik aurkez-teko asmoa ere azaldu dute,inbertsioen eta diru-lagun -tzen berri emateko.

    Dimititzeko asmorik ezBestalde, uztailean eta astehonetan alkatearen kontraagertutako pintaketen harira,balorazioa egin dute. «Dimi ti -tzeko asmorik ez» duela ze haz -tu du Urdangarinek. Da to zenegunetan emango da honenberri, zabalago. yy

    Astelehenean hasiko dira bilerak egiten. Legegintzaldi hasierarenbalorazioa eta datozen lanen berri ere eman du Gobernu Taldeak.

    Herritarrekin landuko du 2020ko Udal Aurrekontua, Udal Gobernuak.

    z UDAL GOBERNU TALDEA

    Ezkongabeen haurrentutoretza, aztergai

    ESTATU mailako elkartea daMadres Solteras por Elección(MSPE), guraso bakarreko fa -milien laguntza-sarea osatzenduen elkartea, eta hitzaldiaantolatu du gaurko kulturetxean, goizeko 10:00etatikeguerdiko 13:00etara, elkarte-ko kide direnei zuzenduta.

    Azalpenak Livia GonzalezLama, Bizkaiko abokatu elkar-goko letraduak emango ditu,haurren tutoretzaren ingu-ruan: Tutoretza, nork, nola etanoiz. Gaztelaniaz izango da.

    Zer egin, haurrarekin?Antolatzaileek azaldu dutenez,hitzaldiaren helburua da gura-so bakarreko familietako hau-rren tutoretzaz hitz egitea,guraso bakar horrek ardurahartu ezin duen kasuetan zeregin behar den argitzeko.

    «Gurasoa hiltzen deneanedo, hainbat arrazoi medio,zaintzaren ardura hartu ezinduenean, aurreikusi behar dazeinek hartuko duen haurra-ren ardura, nor izan daitekeentutore, nola egin behar den...Kodigo Zibilak arautzen duhori guztia, eta hori azaldukodu abokatuak».

    Hitzaldi hau dagoeneko el -kar teko kide direnei zuzenduta

    antolatu dute. Guraso bakarrekofamilien elkarteak antolatuta-koa izanik, haur tzaindegi zerbi -tzua ere antolatu dutela azpima-rratu dute. De na den, elkarteko-ak ez direnek in teresa erakutsizgero, elkarteari jakinaraztekoeskatu du te, 608 992 014 telefono-an edo EAEko ordezkaritzan: de -le ga daeus ka di@ma dressol teras -porelec cion.com.

    Gehienak amak, baina ez denakElkarteak 10 urte baino gehia-go daramazki lanean, eta esta-tu osoan zehar hainbat ordez-karitza ditu. Kideek kudeatzendute elkartea modu bolunta-rioan, eta erkidegoren bateanordezkaritza ireki nahi duenorori irekita daude.

    Guraso bakarreko familakosatu nahi izan dituztenakdira elkarteko kide; askotanamen inguruan hitz egitenbadute ere, argitu dute halaegiten dutela gehienak haladirelako, baina ez denak.Helburua dute elkar babestekosarea osatu eta interesatzenzaizkien gaiak lantzea: lagun -tza bidezko ugalketa, adopzioa,amatasuna, hazkuntza, hez-kuntza eta legedia, besteakbeste. yy

    Hitzaldia emango du gaur MSPE elkarteak,kide direnentzat, 10:00etan hasita.

    z MSPE HITZALDIA

    z UDALA DIRU-LAGUNTZAK

    Berdintasun arlorako, laguntzakDeialdia argitaratu du Udalak, Astigarragan emakumeen eta gizonenberdintasuna sustatzen duten elkarte edo norbanakoei diru-laguntzakemateko. Oinarriak urriaren 2ko GAOn argitaratu dira, eta hilabetekoepea dago eskaerak egiteko. Udaletxeko erregistroan edo telematikokiwww.astigarraga.eus webgunean egin daitezke. yy

    z UDALA OPOSIZIOAK

    Udaltzain eta Gizarte Langile postuakoposizio-lehiaketara aterako ditu UdalakGizarte Langile plaza bat behin betikoz betetzeko, oposizio-lehiaketara-ko oinarriak eta deialdia argitaratu ditu Udalak, GAOren (GipuzkoakoAldizkari Ofiziala) urriaren 2ko alean. Hautaketa prozesu horretan partehartzeko, www.astigarraga.eus webgunean dauden eskabideak betebehar dira, eta Udalean aurkeztu behar dira, paperean edo telemati-koki, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren bihara-munetik kontatzen hasita, 20 egun balioduneko epean. Bestalde,udaltzaingoaren agente lehenaren plaza behin betikoz betetzeko erelehiaketa-oposiziorako deia egingo du, baina barne sustapeneko hau-tapen proba izango da. Kasu honetan, eskabideak aurkezteko 15laneguneko epea izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzenden egunaren biharamunetik kontatzen hasita. yy

    Urriak 7, Perurenako Auzolan pelota-lekuan, 19:30etan.Urriak 8, Santiomendin, Ermañan,19:30etan.Urriak 9, Oialumeko auzo biltokian,19:30etan.Urriak 10, Arrobitxulo-Urumea Berri,Arrobitxuloko lokalean 19:30etan.Urriak 14, Ergobia elkartean,19:30etan.Urriak 15, Erdigunea, udaletxean,19:30etan.Urriak 16, Santiomendin, Plazetxen,19:30etan.

    2020KO AURREKONTUAProposamenak egitekobilerak, herritarrekin

  • // 102019-10-05 larunbataASTIGARRAGA

    z SAGARDOETXEA

    Muztioa egiteko garaia, urriaFamilia planak antolatu dituzte Sagardoetxean urriko asteburuetarako.Bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazioa eta dastaketa izango diraaukeran, larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan, eta igandetan 12:00e -tan. Urriaren 19an, 12:00etan, txalaparta eta kirikoketa tailerra ere izan-go da. Helduen sarrera 4 euro dira, baina adin txikikoena, doan. Erre -serba egin behar da: 943 55 05 75/[email protected]. yy

    z KATEKESIA

    Katekesiko laugarren mailak zita, biharFamilia meza izango da bihar, 10:30etan, katekesiko laugarren maila-koei zuzenduta. Aurretik, 09:45etatik 10:15etara, elkarrekin egotekotartea izango da, eta baita gero ere. yy

    z MUNDARRO

    Mendi-buelta bihar, MundarrorekinUltzamako Bentatik abiatuta, Okolin (1.310m) eta Saioa (1.419m)men dietara igotzeko irteera antolatu du Mundarro elkarteak, biharko.Jo seba Barandiaran plazan jarri dute hitzordua goizeko 08:30etan.Izena eman behar da aurretik: [email protected]. yy

    z GAZTE ASANBLADA

    Gazteentzako makrame tailerra, doanGazte Asanbladak antolatuta, 14 urtetik aurrerako gazteei zuzendutakomakrame tailerra emango du Leire Dorronsoro artisauak, urriaren19an. Zipotzan izango da, 16:30ean hasita. Parte hartzea doan da,baina izena eman behar da, urriaren 14a baino lehen. yy

    Literatura, kirola eta ikuskizunak,sagarrari lekukoa hartzeko

    HAINBAT tokitan sagarra jo -tzen ariko dira oraindik, iraile-ko Sagar Uzta jaialdian denbo-raldiari hasiera eman on -doren. Eta urria, bestelako kul -tur ekitaldi batzuekin jan tzitadator. Gaur bertan, hitzaldiaizango da, Madres Solteras PorElección elkarteak antolatuta.Bihar, berriz, MundarrorekinOkolin eta Saioa mendiak igo -tzeko irteera antolatu da.

    Literatura eta zinema, aukeranIkasturte berriko martxa har-tuta, hileroko literatur hitzor-duak bueltan dira, urrian.

    Haurrei zuzenduta, ipuinkontaketa saioa emango duLur Kortak hilaren 10ean.Helduei begira, berriz, Ira kur -keta Klubak Katixa AgirrerenAmek ez dute liburua aztertu-ko du hilaren 15ean, etaHarkaitz Canoren La Voz delFaquir aztertzeko literaturasolasaldia izango da 28an.

    Bestalde, Small Foot peli-kula euskeraz ikusteko aukeraizango dute gaztetxoek, hila-ren 12an.

    Ikasturte hasierarekin lo -tu ta, era berean, AEK euskal-tegiak Mintzalagun eta ZilegiEskolak egitasmoak aurkeztu-ko ditu, hilaren 22 eta 24an.

    Eragiyok abesbatza; Gari,Montxo eta Joselontxo; eta‘Oxido’ antzezlana, aukeranIkuskizunik ere ez da faltakourrian. Hilaren 19an, Eragiyokabesbatzak kontzertua eman-go du, euskal egileen eliz-mu -sika eta folklorean oinarrituta.

    Bestalde, Gari, Montxo etaJoselontxo pailazoek Txirin bo -lo emanaldia egingo dute hi -laren 20an, Foru plazan. Hel -duxeagoentzako, berriz, Oxidoantzezlana izango da aukeranhilaren 26an, eta kasu hone-tan, sarrerak salgai daude.

    Azaroak 25, prestatzenBeste hainbat ekintzarakoaukera ere izango da. Besteakbeste, Mundarrok antolatuta-ko bi masterclass saioak,berriro antolatu den konfian -tza indartzeko tailerra, edotaGazte Asanbladak antolatuta-ko makrame tailerra.

    Bestalde, Ema ku mee n ga na -ko Indarkeriaren kontrako Egu -

    na antolatzen hasteko hitzor-dua jarri da, hilaren 25ean. yy

    Sagar Uzta festa pasata, bestelako ekitaldiekin osatu da urrikoagenda. Bihar mendi irteera egin ahal izango da, adibidez.

    Urriko agendako ikuskizunen artean, pailazoak izango dituzte aukeran, umeek.

    z URRIKO KULTUR AGENDA

    Beldur Barik lehiaketa etazalditegira irteera, urrian

    EGITARAUA prest dago Gaz -telekuan, urrirako. Gaur esku-lanak egingo dira, eta bihar,Ligretto jolasa. Ekintza bere-ziak ere antolatu dira.

    Zalditegira, irteeraEkitaldi berezien artean dago,irailaren 26rako antolatutakoirteera. Zizurkilen dagoen Mu -ga Ranch Western zalditegirajoango dira. Gaztelekutik azal-du dutenaren arabera, gainera,badu zalditegi honek «berezita-sun bat: talde txiki bat zaldiandabilen bitartean, gainontzeko-ek western erakustaldi batikusi ahal izango dutela».

    Irailaren 26an arratsaldeko15:45etan aterako dira Gaz te -lekutik zalditegira joateko, etailuntzeko 20:00etan bueltatu-ko dira gutxi-gorabehera.

    Parte hartzeko, izena emanbehar da urriaren 8a baino le -hen, Gaztelekuan bertan. Pre -zioa 20 eurokoa da, autobusaeta zalditegirako sarrera barne.

    Bideoak, lehiaketarakoBeste ekintza berezi bat izangoda hilaren 19an Beldur Bariklehiaketara begira; bideoakgrabatuko dira. yy

    Eskulanak eta Ligretto jolasa izango diraasteburuan Gaztelekuan. Zalditegirakoizena urriaren 8ra arte eman daiteke.

    z GAZTELEKUKO AGENDA

    Gaur, hitzaldia: Tutoretza, nork,nola eta noiz. Gaztelaniaz, 10:00eta-tik 13:00etara kultur etxean.

    6, Irteera, Ultzamako Bentatik abia-tuta, Okolin eta Saioa mendietara,08:30etan Joseba Barandiaran pla-zatik aterata. Antolatzailea,Mundarro.

    10, Ipuin kontaketa, LurKortarekikin, 3 urtetik gorakoen -tzat: Kamila Zebra (Kalandraka).Liburutegian 18:00etan.

    12, Zinema, 17:00etan kultur etxe-an, euskeraz: Small Foot. Sarrera: 2euro.

    15, Irakurketa kluba, 19:30etan libu-rutegian. Katixa Agirre idazlearenAmek ez dute (Elkar, 2018) liburuariburuz, Isabel Etxeberriak gidatua.

    18, Tailerra. Bi masterclass saioMundarrok antolatuta, 19:00etankiroldegian: Aireko Pilatesa gazte-laniaz, eta Strong by Zumba euske-raz. Izen-ematea, urriaren 14, 15 eta16an.

    19, Tailerra, 16:30etan Zipotzan:makramea. Leire Dorronsoro arti-sauaren eskutik, 14 urtetik gorakogazteei zuzendua, GazteAsanbladak antolatua. Doan.

    19, Musika emanaldia, 19:30etanAndre Maria elizan. Eragiyok abes-batza. Euskal egileen eliz-musikaeta folklorean oinarritutako kon -tzertua.

    20, Ikuskizuna, 17:00etan Foru pla-zan. Gari, Montxo eta Joxelontxopailazoak. Txirinbolo. Umorea, pan-tomima, magia, musika eta zirkua.

    22, AEK euskaltegian (NabarraOñatz kalea), 19:00etan,Mintzalagun eta Zilegi Eskolak egi-tasmoen aurkezpena.

    24, AEK euskaltegian (NabarraOñatz kalea), 09:30etan,Mintzalagun eta Zilegi Eskolak egi-tasmoen aurkezpena.

    25, Bilera irekia eta afari-merien-da, 20:00etan kultur etxean,Emakumeenganako IndarkeriarenKontrako Eguna (azaroak 25) anto-latzeko.

    26, Irteera Gaztelekutik, MugaRanch Western zalditegira. Izen-ematea urriaren 8ra arte.Prezioa: 20 euro.

    26, Ikuskizuna, 20:00etan kulturetxean: Oxido antzezlana, PezLimbo konpainiaren eskutik. Hirupertsona ohiz kanpoko hiru egoe-ratan topatuko dira, egoera barre-garriak, baina agerian utziko dute-nak pertsonaien herdoildutako gizaharremana, baita bizi diren gizar-tearen herdoila ere. Sarrera: hel-duek 6 euro, eta adin txikikoek 3.

    28, Literatur solasaldia liburute-gian, 19:30etan. Harkaitz Cano idaz-learen La voz del Faquir (SeixBarral), gaztelaniaz, Jorge Carrerokzuzendua.

    31, Konfiantza indartzeko tailerra,urriaren 31 eta azaroaren 8, 15 eta22an, 18:00etatik 20:00etara, etaazaroaren 30ean, 09:30etatik13:30etara, kultur etxean, doan.Azken egunean, 09:30etatik13:00etara. Izen-ematea: [email protected] edo kulturetxean.

    URRIKO AGENDA

    Gaztelekuko egitarauaUrriaGaur, eskulanak.Bihar, Ligretto jolasa.13, Kinball jolasa.19, Beldur Barik lehiaketa bideo grabaketa.20, Futbolin Txapelketa.26, Muga Ranch Western zalditegirairteera.27, Sukaldaritza mexikarra.

    Ordutegia-Astelehenetan, itxita.-Urriaren 12an, itxita (jai-eguna).-Asteartetik ostiralera eta igandetan,17:00etatik 20:00etara.-Larunbatetan, 16:30etatik20:30etara.-12 eta 18 urte arteko gazteentzakoaisialdi gunea.

  • // 11 2019-10-05 larunbata ASTIGARRAGA

    Argazki lehiaketa, 2020koudal egutegia osatzeko

    UDALAK argazki lehiaketa jarridu martxan, 2020ko udal egute-gia osatzeko behar diren 13 iru-diak aukeratzeko; bat azalerakoizango da, eta gainerako 12ak,hilabete bakoitzerako bana.

    Dagoeneko ireki da partehartzeko epea, eta urriaren30ean bukatuko da. Sari bana-keta, azaroaren 7an egingo da.

    Herriarekin lotutako irudiakEdonork hartu dezake parteargazki lehiaketan, adina etajatorria edozein direla. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez,bost argazki bidali ahal izangoditu.

    Argazkiek Astigarraga izan-go dute gaia. Hau da, herrikopai saiak, eraikinak, guneak,kaleak, jaiak, ospakizunakedota bertako jendea agertudai teke. Era berean, argazkieketzanak, hau da, horizontalakizan behar dute. JPG forma-tuan eta 5Mb eta 8Mb bitartekopisua dutenak aurkeztu behardira, DIN-A4 neurrirako. Pen-drive batean eraman daitezkekul tur etxera, edo nahiago ba da,[email protected] elektronikora bidali.Argazkiekin batera, egilearendatuak eman beharko dira:izen-abizenak, herria, telefono

    zenbakia eta, adin txikikoaizanez gero, adina. Mezu elek-tronikoa bidaliz gero, lanakjaso direla jakiteko, mezu bi -dez erantzungo da.

    300 euro arteko sariakBidaltzen diren lanen arteanegutegia osatuko duten 13akaukeratzeko, kultur batzorde-ko kideak bilduko dira, argaz-kilaritzan aditua den norbaite-kin batera. Denera, 13 argazkiaukeratuko dira.

    Horietako bat, azalerakoizango da, eta egileak 150 euro-ko erosketa bonoa jasoko du,sari. Gainerako beste 12 argaz-ki aukeratuen egileei, 80 euro-ko erosketa bono bana eman-go zaie, baina egile batek, ge -hienez ere, 300 euroko bonoaja so ko du. Bono horiek Asti ga -rra gako denda, jatetxe, zerbi -tzu edo enpresetan erabiltzekoizango dira, abenduaren 31bai no lehen.

    Egutegiak, abenduanArgazki aukeratuekin osatuta-ko 2020ko udal egutegia aben-duaren 16tik aurrera izango daeskuragarri udaletxean etakultur etxean, eta Astiko mer-katarien elkarteko bezeroenartean banatuko da. yy

    Urriaren 30era arte bidali daitezke argazkiak; parte-hartzaileko, gehienez, 5.

    z UDALA UDAL EGUTEGIA

    Prostituzioa eta sexu-esplotazioariburuzko jardunaldiak, AquariumeanUrriaren 26rako antolatu dira II. Matazak Topaketa Feministak.Izen-ematea doan da: ‘[email protected]’.

    z HARITUZ II. TOPAKETA FEMINISTA

    MADEJAS-MATAZAK TopaketaFeministak antolatu ditu Ha -rituz elkarteak urriaren 26ra -ko. Bigarren edizio honetan,sexu-esplotazioa helburu du -en salerosketa eta prostituzi o -aren gaia landuko dituzte.

    Jardunaldia DonostiakoAqua riumean egingo da, etagaia «eremu ezberdinetatik»landuko dutela aurreratu du -te. Sare sozialen bitartez aridira informazioa zabal tzen.Oraingoz, hiru hizlariren berrieman dute.

    Ikuspegi abolizionistaProstituzioa eta sexu-esplota-zioa helburu duen salerosketa-ren kontra saretzen izenekojardunaldi hauetan, «ikuspegiabolizionista» landuko da,«juridikoki, polizialki, asis-tentzialki edo komunikabide-en arlotik, besteak beste».Hala aurreratu dute saresozialetan.

    Hiru hizlariren berri erezabaldu dute. Batetik, RosaCabo Bediak hitz egingo du,prostituzioa, feminismoa etaabolizionismoaren inguruan.

    Bestetik, Arantza Campos,prostituzioari lotutako alderdijuridikoak lantzen ariko da.

    Hirugarren hizlaria, berriz,Isabel de Ocampo izango da,

    Serás Hombre dokumentala-ren zuzendaria. Hain zuzen,ikus-entzunekoek tresna erai-kitzaile gisa izan dezaketenbotereari buruz hitz egingodu; «zein funtzio dute, gaihauekiko sentsibilizazioa lan -tzeko?» egiten du galdera.

    Irekia eta doanJardunaldi hauek landukodituen Topaketa Feministahau urriaren 26an egingo daDonostiako Aquariumean,baina oraindik ez da ordute-giaren eta gainerako informa-zioaren berri eman. Gehiagojakiteko, @DeMadejas twitterkontua jarraitu behar da.

    Dena den, izen-emateadebaldekoa dela aurreratu du -te, eta plaza gordetzeko helbi-de elektroniko honetara le -hen bailehen idazteko go men - datu: [email protected]. yy

    z AEK EUSKALTEGIA

    Sagar zakuaritankera, OierLobatokPasa den igandean Sagar UztaFesta egin zen, eta urtero beza-la, AEK euskaltegiak ere hartuzuen parte bertan, Sagar-Zakulehiaketa antolatuta. Euro batentruke, sagarrez betetako zakubat hartu eta daukan pisuaasmatzea da, lehiaketako hel-burua. Tankera hartzen saiatuziren bat baino gehiago, etaAEK-k eskerrak eman nahi diz-kie denei. Era berean, zo ri on duegin du, bete-betean as matuzuenari: Oier Lobatori. Be ra izanzen sagar-zakuaren pisuragehien gerturatu zena, eta sarigoxoarekin etxeratu zen. yyAEK-ko irakasleek eman zioten saria Oier Lobatori, Sagar-Zaku irabazteagatik.

    Konfiantza indartzeko tailerra doan, azaroan

    HERRIKO emakume feminis-ten talde batek antolatuta,konfiantza indartzeko tailerraemango da bost saiotan, urria-ren 31n hasi eta azaroaren30era bitartean. Doan izangoda, eta izen-ematea irekitadago, [email protected] edo kultur etxean.

    Ezagutu eta onartu, giltzaSaio hauen bitartez hainbattresna landuko dira nork bereburua ezagutzeko, eta onartze-ko kontzientzia hartu eta

    barne konfiantza indartzeko.Tresnak alde emozionalekoak,gorputzekoak eta hizkuntzamailakoak izango dira.

    Bost saio, deneraAurreneko saioa urriaren 31nizango da, eta hurrengoak,aza roaren 8, 15 eta 22an. Ho -rietan, ordutegia arratsaldeko18:00etatik 20:00etara bitarte-koa izango da.

    Bosgarren saio bat ere izan-go da azaroaren 30ean, bainagoizez, 09:30etatik 13:30etara. yy

    Irailean bertan behera geratu zen, etaberriro antolatu da. Izen-ematea ireki da.

    z FEMINISMOA TAILERRA

    Rosa Cabo, Arantza Campos eta Isabel de Ocampo izango dira hizlariak.

    Informazio gehiago@DeMadejas twitterkontuan zabaldukodute.

  • // 122019-10-05 larunbataURUMEA

    Atalen eguna datorren igandeanospatuko du Umore Onak

    BIHAR zortzi, urriaren 13an,ospatuko du Umore Ona elkar-teak Atalen eguna. Egutegianegun berezia izaten da etaarratsaldera arteko egitarauaantolatu da. Pasa den urtean biaste atze ratu zen, baina aurtenez da horre la korik espero. 11:00 - etan hasiko dira ekin tzak, etabazkalostera arte luza tuko da.

    Umeak protagonistaAtalen irteerarekin hasiko daeguna Madalenatik habiatuta.Iru maita txarangarekin bateraeginen dute, haien erritmora.On doren hasiko dira pilotapar tiduak frontoian. Bertanizanen dira Umore Onako pilo-tariak. Segidan hasiko daherriko eragileen emanaldia.Umore Ona abesbatza, dantzataldea eta txarangak bat egi-nen dute herrian zehar. Baz -karia eginen dute 14:00etan,eta bu katzeko, dantzaldia iza-nen da, Gan ddegiko Luixeneskutik. yy

    Betiko egitaraua antolatu da urriaren 13an. Goizean zehar luzatuko da eta bazkari osteko dantzaldiak emanen dio amaiera.

    z GOIZUETA UMORE ONA

    Ostiralero elkartzen dira DBHko gazteak Ereñotzuko ludotekan.

    z GOIZUETA-ARANO ARTIKUTZA

    Eskasetik Artikutzara, gaur ibilaldiaDonostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruanibilaldia, Eskasetik Artikutza auzora, aldapa behera eginen da gaur.Irteera 08:15etan dago iragarrita Donostiako Okendo kaletik. Itzuleraordua: 15:00etan autobusa Artikutzatik aterako da. KontserbazioBereziko Eremu honen balio natural eta historikoak erakutsiko dira ibil-bideko hainbat puntutan. Ura eta bazkaria, arropa erosoa eta mendira-ko botak eramatea gomendatzen da. yy

    z GOIZUETA-ARANO HITZALDIA

    Autokontsumo energetikoa, hizketagaiAutokontsumo energetikoa eredu jasangarri eta bideragarria landamundurako hitzaldia antolatu da Leitzako udaletxean etzi, astelehene-an, 19:00etatik aurrera. Etxeetarako eta industrialdeetarako etxebizi -tzen artean energia soberakina partekatzea, autokontsumo berriztaga-rria, izapideak erraztea, edo zergak kentzea... berrikuntza horiez hitzeginen da eta zer onura ekarriko dizkien azaladuko da adibide prakti-koekin. David Gordejuelak emanen du hitzaldia. yy

    z GOIZUETA-ARANO LAN ESKAINTZA

    Peoi eta peoi-gidari aritzeko lan poltsaMendialdea Mankomunitatean peoi eta peoi-gidari lanetan aritzeko lanpoltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Soldata: 1903,52 euro gordinhilean (14 paga urtean) + osagarri pertsonalak (hala badagozkio). Lanjardunaldia: astelehenetik ostiralera, 06:00etatik 13:00etara. Izenaemateko epea: urriak 9, asteazkenera arte da eta Leitzan Mankomu -nitateak Elbarren kalean duen egoitzan egin behar da edo bestelabehar diren dokumentuak [email protected] helbidera bidalita. yy

    z GOIZUETA ESKU PILOTA

    Salaberria Larraiozen aurka, ElizondonNafarroako Kirol jokoen barrruan bi pilota partidu jokatu zituzten atzoUmore Onako haurrek eta gaur, goizeko 10:00etam, Sein lehiaketajokatuko du Salaberriak Txarutako Larraiozen aurka, banaka eta biga-rren mailan, Elizondon. yy

    z EREÑOTZU UDAZKEN KULTURALA

    Aranora Igoera, hastekoUdazken Kulturalari hasiera emateko irteera egingo dute gaur ereño -tzuarrek Aranora. Goizeko 11:0etan jarri dute zita semaforoan. yy

    Gazteak hasi dira elkartzen ludotekan ostiraleroEreñoztuko gazteak, DBHko ikasleak, hasi dira ludotekan elkartzen ostiralero. Gazte Txokoak programarenbarruan atzo hasi ziren bertaratzen eta ostiralero 17:00etatik 19:00etara egongo dira bertan. Bertan partehartzeko ez dago izena eman beharrik. Bertara agertu eta han aurkituko dira 12 urtetik gorako auzokideakelkarrekin jolasak, jokuak eta aisialdirako ekintza desberdinak egiteko. yy

    Zabalik, autoenpleguasustatzeko dirulaguntzaeskatzeko epea

    GOIZUETAKO Udalak ‘Goizuetanautoenplegua sustatzeko diru-laguntza banan-banako eba-luazio araubidean ezartzenduen ordenantza’ onartu zuen(NAOn argitaratua 2019ko irai-laren 13an).

    Hori dela eta, dirulaguntzaes kuratu ahal izanen dute Goi -zuetan norberaren konturaazken 24 hilabeteetan jarduera

    ekonomikoa martxan jarriduten herritarrek; hau da,2017ko urriaren 1etik jardueraekonomikoen gaineko zerganalta emana duten bizilagunek.

    Gizarte Segurantza eta Jar -duera Ekonomikoaren gainekoZergan izandako gastuengatikemanen zaie dirulaguntza. Es -kabideak aurkezteko epea,urriaren 1etik 31ra izanen da. yy

    Azken bi urteetan jarduera ekonomikoamartxan jarri dutenek eskatu dezakete.

    z GOIZUETA DIRULAGUNTZA

    z EREÑOTZU GAZTE TXOKOA

    Irumaita txaranga 11:00etan irtengo da Madalenatik. Argazkia: F. Loiarte.

    ATALEN EGUNA Urriak 13Egitarauan 11:00, Irumaita txaranga eta Atalenirteera Madalenatik.n 11:30, Pilota partiduak Umore Onakopilotarien eskutik.

    n Ondoren, Umore Ona abesbatza,dantza taldea eta txarangaren emanaldia herrian zehar.n 14:00, Bazkaria Umore Ona elkarte-an.n Bazkal ondoren, DantzaldiaGanddegiko Luixen eskutik.

  • // 13 2019-10-05 larunbata KIROLAK

    HERNANIKO ordezkariak buel-tatu dira Estatu BatuetakoTahoe Lakutik emaitza esan-guratsuekin. Ismael Mateoklortu du emaitzarik onenaSpartan Race Munduko OztopoTxapelketan laugarren postuasinatuta. 45-49 urte arteko ka -tegorian. Ez zen bakarra mai laho rretan aritu zena, be re tal -de kide Lucio Romanek eremaila horretan egin zuen las -ter ka eta 19garren postuanamaitu zuen.

    Munduko Txapelketa hone-tan parte hartu zuen emaku-me gipuzkoar bakarra Herna -nitik joandako hirugarren or -dezkaria zen, Izaskun Canta be -lla, eta hamabigarren postu aniritsi zen helmugara 35-39 urtearteko mailan.

    Azpimarragarria da txapel-keta non jokatzen zen eta ho -rrek nola baldintzatzen zuenproba eguraldiaren eraginez.Tahoe Lakua Ameriketako Es -tatu Batuetako mendebaldekour gezako aintzira da, SierraNevadan dagoena, Nevada etaKalifornia estatuen arteko

    mugan dagoena. 495 kilometrokoadroko eremua hartzen du,eta 1.897 metroko garaierandago.

    Erretiratu asko eta oso pozikegindako lanarekinOso lasterketa gogorra izanzen, ez bakarrik ibilbideagatik,baita eguraldi hotzarengatik,eta horrek eragina izan zuenpartehartzaileetan. Laku batigeri zeharkatu behar izanaketa zaku bikoitzeko atezainaklasterketa baldintzatu zuten.«Inoiz ez genuen ikusi horren-beste jende geldirik negarrezzakuak ezin mugituz».

    Eskuak izoztuta zituztenlas terkariek eta altxaldiak ezinzituzten behar bezala egin.«Spartaneko Munduko Txapel -keta hain justu». Hala ere,maila onean aritu ziren Her -na nitik joandakoak. IzaskunCantabellak 12garren postuaerdietsi zuen. «Izugarri ibilizen, maila ikaragarria erakutsizuen. Espainiako elite taldekoaskok ez zuten amaitu, erreti-ratuta, eta Izaskun lehenengo

    espainiarra izan zen» aipatzendu Ismael Mateok. IzaskunCan tabella pozik zegoen eginzuen lasterketarekin. «Pos -tuarekin eta amaitzearekinpozik egoteko modukoa da».

    Lucio Romanek hotzareneragina aipatu zuen. «Ongi joa-

    ten zaizkidan tarte batzutanhotzaren ondorioz ezin nuenheldu behar bezala». Hala eredenboraldia ederra izan da etapostua ere ona».

    Ismael Mateo irakaslea-rentzako «den boraldia boro-biltzea izan da. Spartan laster-

    ketak gogorrak dira eta bal-dintza gogorrak bere izaerarenparte dira. Helburua hamarlehenengo postuetan iristeazen eta laugarrena oso ongidago. Taldea erreferente daEspainia mailan eta pixkananazioarte mailan ere bai». yy

    z HERNANI OZTOPO LASTERKETAK

    Lucio Román, Ismael Mateo eta Izaskun Cantabella Tahoe lakuan, Munduko Txapelketan.

    Ismael Mateo laugarren geratu da Tahoen SpartanRaceko Munduko Txapelketan 45-49 urte mailanIzaskun Cantabella hamabigarren izan da 35-39 urte artean eta Lucio Román hemeretzigarren geratu da, baitaere, 45-49 urte artean. «Eguraldiaren gogortasunak, batez ere hotzak, oztopo lasterketak baldintzatu zituen».

    z HERNANI ERRUGBIA

    Hernani garaipenaren bila irtengo da gaur Santanderren16:00etan jokatuko du San Romanen Aldo Independienteren kontra laugarren jardunaldian hirugarren aldiz etxetik urrun.LAUGARREN jardunaldia, Oho -rezko Mailan, gaur jokatukodu Hernanik Santanderren,16:00etatik aurrera, Aldo Inde -pendienteren aurka. Nahiz etapartidu zaila izan, konplexurikgabe, hernaniarrak garaipena-ren bila irtengo dira eta denbo-raldiko lehendabiziko lau pun-tuak batu nahi dituzte.

    Bostetik, lau kanpoanEgutegi gogorra du Her nanikdenboraldi hasiera ho ne tan,laugarren jardunaldia ere kan-poan jokatuta. Eta hori gutxibalitz bosgarren jardunaldiaere, hilaren 20an, kanpoanjokatuko du. Beraz lehendabi-

    ziko bost partiduetatik laubisitari bezala izango dira etaLandaren ez du jokatuko urria-ren 27ra arte. Horrek kanpoangaraipen bat lortzearen ga -rran tzia areagotzen du etaSantanderrekoa aukera izandaiteke.

    Horretarako dena ongi eginbeharko dute aurkaria mailaoneko taldea bait da. Indepen -diente beti egoten da play offe-tarako borrokan. Gainera aur-ten taldean ez daude besteurteetan bezala aldaketa asko-rik. Sei-zazpi jokalari be rri fit-xatu ditu, eduki dituen bajenordezko. Hiru partidu jokatuditu eta bakarra irabazi du,

    Burgosen kanpoan jokaturi-koa, beste biak berriz, etxean,galdu egin ditu Santboiana etaAlco ben dasen kontra. Sei pun-turekin be de ratzigarren dagosailkatuta.

    Hernani berriz azkenaurre-na da puntu bakarrarekin etabere atzetik Burgos bakarrikdago. Puntuak lortzea beha-rrezkoa bihurtzen ari da, nahizeta zailtasunak asko izan.Orain arteko bi partiduak etxe-tik kanpo, erraz galdu ditu,baina Santanderren San Ro -mán zelaian, normalean ongijokatzen du Hernanik etagarai penetik gertu xamargeratzen da. yy Hernani edozein oztopo saltatzeko prest.

  • // 142019-10-05 larunbataKIROLAK

    LIGA hasi denetik hiru jardu-naldi besterik ez dira pasa, etairitsi da aurreneko derbia. CDHernani eta AstigarragakoMun darroko mutilak aurrezaurre izango dira gaur, Zar ku -mendegin, gorengo mailan.Arratsaldeko 16:00etan hasitaneurtuko dituzte bi taldeekindarrak.

    Azken hiru partiduetatik biberdindu egin dituzte bi talde-ek, baina Hernanik irabaziegin zuen pasa den astekoa,eta goranzko bide horri eustensaiatuko da. Mundarrok, be -rriz, berdindu ez zuen partiduagaldu egin zuen, baina Ligakoaurrenekoa izan da, eta ondo-rengo biak berdindu egin ditu.Beraz, jokoa hobetzen jarrai -tzeko lanean segiko du, etaetxean jokatzea beti da lagun-garri, zaleen babesari esker.

    Oiartzun aurrez aurre,Hernaniko neska eta mutilakGorengo mailetan dauden CDHernaniko taldeek, bestalde,Oiartzun izango dute gaurko-an, aurkari; etxean batzuk, etaKarla Lekuonan, besteek.

    Euskal Ligako neskak izan-go dira etxetik kanpo jokatukodutenak. Karla Lekuona zela -ian ariko dira, 18:00etatik au -rrera. Oiartzuarrek orain arte-ko partidu guztiak galdu dituz-te, eta hernaniarrek, Liga po -rro tarekin hasi bazuten ere,

    berdinketarekin bukatu dituz-te azken bi partiduak. Etxetikkanpo jokatzea beti bada ere,desabantaila, gorantz egiteaizango dute helburu.

    Ohorezko Erregional maila-ko mutilek, berriz, Oiartzunenaurka baita ere, baina etxean

    jokatuko dute, 16:30etan hasi-ta, Zubipen. Taldea egonkor -tzen ari da oraindik, eta hirupartiduetan emaitza posibleguztiak lortu dituzte: garaipe-na, porrota eta berdinketa.Oiartzuarrek, ordea, ez dutegaraipenik lortu oraindik. yy

    z ASTIGARRAGA-HERNANI FUTBOLA

    Aurrez aurre izango dira gaur Hernani eta Astigarraga, azken hauen etxean.

    Derbia gaur Zarkumendegin, Mundarro etaHernaniko preferenteetako futbolariekArratsaldeko 16:00etan hasita, gorengo edo preferenteetako mutilen arteko derbia jokatuko da, Zarkumendegin. Hernaniko gorengo bi taldeak, berriz, Oiartzun dute aurkari.

    z HERNANI ZIKLOTURISTAK

    Albizturrera, biharJOCC Zikuñako Ama zikloturista tal-dea Albizturrera joango da bi har.Zin koeneatik 09:00etan aterata,52km-tako ibilbidea egingo dute. yy

    z GOIZUETA ERREMONTEA

    Estelarrean gaur,ZubiriLarunbatero bezala, lau erremontepartidu jokatuko dira gaurGalarretan, 16:00etan hasita, etagaurkoan, estelarrean, Zubiri goi-zuetarra ariko da. Juanenea iza-nen du lagun, eta Matxin III etaLarrañaga, aurkari. yy

    z HERNANI ARRAUNA

    Neskei deia, arraunegitekoNeska absolutuen denboraldia bu -katuta, 2020koari begira jarri daHernani Arraun Elkartea. Ho rre la,Hernani inguruan bizi diren 16 ur -tetik gorako neskak animatu dituz-te arraun egitera. Informazio gehia-gorako 687 90 95 12 telefonoajarri dute eskura, eta bideo bat ereegin dute (webgunean ikusgai). yy

    z HERNANI KROSSA

    Txantxilako krossa,urriaren 26anFesten barruan, Txantxillako VII.Krossa egingo da urriaren 26an,10:30etan, eta izen-ematea irekitadago: herrikrossa.eus. yy

    ASTEBURUA erronkez beteadau kate, Mundarro eta Her -naniko eskubaloi jokalariek.Denera, zortzi partidu jokatukodituzte.

    Maila gorenetan dabiltza-nen artean, astigartarrak izan-go dira jokatzen aurrenekoak.Emakumezkoen jubenil taldeaUrnietan ariko da gaur, 16:45e -tan. Hernaniarrak ere gaurariko dira, baina etxean, 17:45e -tan, Aiala-Zarautzen kon tra.Mutilak, berriz, Arrasaterenaurka neurtu beharko dituzteindarrak bihar, goizeko 10:00e -tan hasita, Iturripe kiroldegian.

    Hernaniko gainontzeko tal-deek ere jokatuko dute. Kade te -e tan, neskak, Ereintzaren kon-tra ariko dira, etxean, 16:00etanhasita, Ereintzaren kontra.Mutilen Sorlan taldeak, berriz,Bergaran jokatu beharko du,12:45etan, eta Akolak Ipuruan,16:30etan, Eibarren kontra.

    Infantiletan, azkenik, nes-ken taldeak atsedenerako aste-burua izango du hau, eta muti-len bi taldeek lagunartekoakjokatuko dituzte. Goizargi tal-dea etxean ariko da bihar,11:45etan, Saiekoren kontra.Leoka taldeak, berriz, Ando -

    ainen jokatu beharko du bihar,goizeko 09:30etan hasita, Lei za -ranen aurka.

    Aurkezpena, gaur zortziDenboraldia hasi bada ere, tal-deen aurkezpen ofiziala festagiroan egin nahi du HernaniEskubaloi Taldeak, eta urriaren19rako jarri du hitzordua.

    Egun osoko festa egingodute Tilosetan, urriaren 19an:taldeen aurkezpena, pintxoak,bazkaria... izango dira. Gehiagoere izango dela aurreratu dute,baita sorpresaren bat ere, etazalantzarik gabe, giro ederra. yy

    z ASTIGARRAGA-HERNANI ESKUBALOIA

    Hiru partiduetatik bi etxetik kanpo,Urumeako eskubaloi taldeekMundarroko jubenil neskek Urnietan jokatuko dute, 16:45etan.Hernanikoek etxean, 17:45etan, eta mutilek kanpoan, bihar.

    SASKIBALOI jardunaldiei ha -siera eman dien elkarteaMun darro izan da, asteburuhonetan. Atzo ziren jokatze-koak seniorretako emaku-mezkoak, etxean, Bergara-Soraluzeren kontra. Iluntzeanhasi zuten partidua.

    Mutilek, berriz, gaur joka-tuko dute, baina etxetikkanpo. Donostiako Paco Yoldikiroldegian daukate hitzor-dua, iluntzeko 20:00etan, etaCafes Aitona izango dute aur-kari. Mundarrok galdu eginditu denboraldi hasierakoaurreneko hiru partiduak,

    baina baita Cafes Aitonak ere,eta beraz, antzeko egoeranariko dira bi taldeak.

    Hernaniren kasuan, se nio -rretako taldeak Donosti Dol -phins izango du aurkari gaur,arratsaldeko 16:00etan hasita,Mons kiroldegian. Bi taldeekbina partidu irabazi eta banagaldu dituzte orain arte, nahizeta Hernanik lehengo astebu-rukoa galdu zuen.

    Juniorretako errendimen-du mailako taldeak, bestalde,bihar jokatuko du 12:00etanEaso Urdabururen aurka,Bidebietan. yy

    z ASTIGARRAGA-HERNANI SASKIBALOIA

    Saskibaloi taldeakkanpoan, asteburuanHernaniko bi taldek eta Mundarrokobatek jokatuko dute, gaur eta bihar.

  • // 15 2019-10-05 larunbata KIROLAK

    PELOTA buru belarri murgilduda dagoeneko txapelketa des-berdinetan, nahiz eta txikie-nak oraindik ez diren hasipar tiduak jokatzen, eta ho -rren erakusle da Markel Lize -aga hernaniarraren egutegia.

    Aste honetan hiru partidujokatu ditu dagoeneko. Az -kena atzo 19:00etan Exposi -torekin batera Ikaztegietanjokatu zue na Gipuzkoako Txa -pel ke ta ko, ohorezko mailan,Intxu rreren kontra. Kronikaixterakoan par tidua ez zenamaitu, baina bai astearte etaostegunean bertan jokatuzituen beste bi. Egian, Arrietaherrikidearekin batera Espi -nal eta Gaskue gain ditu zituz-ten 22-5, eta ostegunean, San -txo usurbildarrarekin batera,Ex posito (Her nani) eta Aldun -tzin garaitu zituzten Agina -gan. Aktibitate haundi honibeste pelotari astigartarreneta hernaniarren partiduakerantsi behar zaizkio.

    Atzo ostiralean, hainbat

    partidu jokatu zituzten arra -tsaldez eta ilunabar aldeanka dete, jubenil eta nagusienmailan. Emaitzak asteartekoKro ni kan emango dira, bainagaur eta bihar artean jokatu-ko dira partidu desberdinak.

    Bi har igandean Oier Ga -raiar, Ma ttin Arluziaga etaAiur Elizazu gazteak buruz bu -ru ariko dira Lizarrako Tor neopribatuan.

    Gaur, Iruritan Itur be etaAz peitiak, Obere na ko bi ko -tearen kon tra jokatuko duteeta Txin txurreta eta Sa gar dia,Txapa gainen aurka neurtukodira Gar tza ron.

    Bi partidu, bihar goizez kiroldegiko frontoianTxapelketa ofizialetan Her -nanin bi partidu jokatuko dirabihar. 11:00etan Deskarga etaAlegria kadeteek, Tolosa izan-go dute aurrez aurre Gipuz -koako Txapelketan bigarrenmailan. Ondoren, nagusientxanda izango da. Lehenengo

    mailako Urkizu eta Labakak,Gazteleku dute aurkari.

    Gaur ere egongo da pelotapartidu bat hernaniar ordez-

    kariekin Gipuzkoako Txapel -ketan. Uitzi eta Apaolaza jube-nilek Tolosan jokatuko dute,17:00etatik aurrera. yy

    z HERNANI-ASTIGARRAGA PELOTA

    Lizeagak Aginagan eta Egian bi garaipenberri lortu ditu Santxo eta ArrietarekinLizarrako Torneoan bihar hiru hernaniar ariko dira buruz buru eta Hernanin kadete eta nagusien partidu bana jokatuko dira bihar kiroldegiko frontoian.

    z HERNANI PALA

    Markel Lizeagak aste honetan hiru partidu jokatu ditu.

    AMAIA Irazustabarrena Espai -niako selekzioak deitu du urria-ren 20tik 26ra, Oloron-Pau-n joka-tuko den trinketeko Munduko Ko -para. Beraz, beste txapelketahaundi batean ariko da palistahernaniarra. Horrek, Hernani tal-dean izango du eragina, aste ho -rretan ezingo bait du Gipuz koa koTxapelketan jokatu.

    Gipuzkoakoa urrian ere aurre-ra doa eta gaur eta bihar arteanlau partidu jokatuko dituzte herri-ko palistek, ostegunean eta atzojokatu zirenak kontuan hartugabe. Hernanin bi jokatuko dira,bihar, 10:00etan. Bigarren maila-koan Balerdi eta Urdangarin Su -berrin kontra ariko dira eta hiru-garren mailakoan Gutierrez etaOtaegi, Eplen kontra. yy

    IrazustabarrenaPaun jokatukoden trinketekoMunduko Kopanizango da

    Espainiako selekzioakdeitu du urriaren 20tik26ra arte jokatuko den txapelketara.

  • IKASTURTE berria hasi da, etaKutxa Ekoguneak martxandau ka, aurten ere, HezkuntzaPrograma. Adin-tarte guztieta-ra egokitutako tailerrak eskain -tzen ditu, ingurumen arlokogaiak lantzeko.

    Esperientzian oinarritutakotailerrak izaten dira, praktikoak,ikasleek ikastetxean lan tzen du -tenaren osagarri. «Es pe rien tziabat es kain tzen diogu ikasleari. Ezdugu zuzenean jakintza trans -miti tzen; beraiek lortzen dute,esperientziarekin. Erraza go etaho beto txertatzen da ho rre la».

    Zerbait eginez, ikasiEsperientzia bat bizitzea, zer-bait praktikoa egitea. Horixe dagiltza, Kutxa Ekoguneako Hez -kun tza Programako tailerretan.Horregatik, kanpoan egiten di -ra tailerrak.

    «Eskuak zikin tzen dira, zer-bait egin eta ikasteko. Gelarikez dago. Belardi, bara tza, basoedota abeletxea dauzkagu. Lor -tu nahi duguna da, jakintza ho -rretan oinarrituta, etorkizune-an zenbait ekintza egiteko prestegongo den gizartea. Infor ma -zioa bazter guztietan dago.Nahi duguna da, sentsibiliza-ziotik ekintzara pasatzea».

    Hartz polarra, edo astoa?Tailer guztiak dira praktikoak,baina gai desberdinak lan tzendira. Horregatik, ikastetxeekin

    zuzeneko harremana izaten du -te, landu nahi den gaira eta adin-tarte bakoitzera egokitzeko. HaurHezkuntzatik hasi eta DBHraarteko ikasleak hartzen dituzteKutxa Ekogunean, eta baita uni-bertsitate eta lanbide heziketakoikasleak ere, PLUS16 programare-kin. «Harre mane tan egoten garaikastetxeekin. Ikas te txean lan - tzen denaren osagarri izan nahidugu, he men ikasitakoa han ika-sitakoarekin uztartu».

    Lantzen den gaietako bat iza-ten da animaliekin lotutakoa.«Adibidez, espezien de sa ger -pena. Askotan, hartz polarrajartzen da adibide! Guk, astoazhitz egiten dugu, bertakoaz!».Baina ez dute hitz egin bakarrikegiten; abeletxean animaliekinegoteko aukera izaten dute.«Arrazak ikasten dituzte asko-tan ikasleek. Kutxa Ekogunean,animalia horiek denak bizirik,eta beren ingurunean ikusikodi tuz te. Ez dituzte morfologikoki

    bakarrik ezagutuko. Haien iza e -ra ere ezagutzen dute. Kontu ra -tzen dira espezie arraza batbaino gehiago, indibiduoak di re -la. Enpatia lantzen dute. Sor -presa handiak izaten dira. Ikus -ten dituzte animaliak be ne tandiren bezala, eta ez ataka batenatzean, jarritako lekuan jaten».

    Abeletxean teknikari espezia-lizatu baten eskutik jasotzen du teezagutza, indibiduo ba koi tzareninguruan. «Konturatzen di ra,adi bidez, oilo arraza asko da go -ela, ez dagoela oilo gorririk, kolo-re askotakoak direla... Edo ahatebatek oilo baten txita hazi deza-keela. Edo astoak oso inteligente-ak direla! Edo zein tramankulumugitzeko gai dira ahoarekin».

    Era berean, baratzagintzarilo tuta, adibidez, txikienentzakotai ler ludikoagoak eskaintzen di -tuz te, jostagarriagoak. «Lurra on -du, ureztatu, ongarri desbe rdi -nak prestatu...», egiten dute. Hel -duagoekin, berriz, esperientziaho rri kontzeptu teknikoagoakgehitzen dizkiote: Zero Ki lo me -troa kontzeptua, krisi klimati-koa... Era berean, PLUS 16 pro gra -marekin, eraikuntza edo egur -gintzarekin lotutako ikastetxee-tako ikasleak ere gerturatzenzaizkie, eta erakusten diete nolaegin duten egurrez egindakohaur parkea, bioeraikina... De - nen tzako daude aukerak. «Hez -kun tza maila guztietara eta mo -ta ezberdinetara iritsi nahi dugu.

    Egonaldi luzeak ere baiTailer hauek guztiak Gala rre -tatik Rekalderako bidean dago-en Kutxa Ekogunean eskain -tzen dira. Baina egonaldi luzee-tarako ere badago aukera.

    Etxarri-Larraunen (Nafa rroa)natur balio paregabeko ere mubatean kokatutako IngurumenEskola badago, ikastetxeek 2, 3, 4edo 5 eguneko egonaldiak eginahal izateko. Naturan bizi etahainbat jarduera eta ibilaldi eginditzakete bertan, animalienaztarnak behatzeko, orientazioalantzeko, ukenduak egiteko...

    Garai guztiak, onakIkastetxeak Kutxa Ekogunea re -kin jarri daitezke harremane-tan, tailerren bat hartzeko:[email protected]. Ordueta erdikoak izaten dira gehie-nak, eta normalean, bat bainogehiago egin eta bertan egun-pasa egiteko aukera izaten da.

    Ingurumena aldakorra de -nez, urtaro guztiak dira ego -kiak, bisita egiteko. «Etor tzendirenean etorrita ere, gau zadesberdinak ikusiko dituzte».Informazio gehiago lortzeko:www.ekogunea.eus. yy

    IRAGARKI MERKEAK

    Jatetxean lan egiteko sukaldari bat eta zerbitzari bat behar ditugu. Deitu: 943 33 04 61Sukaldaria behar dugu Hernaniko jatetxe batean eguneko menuak prestatzeko. Astelehenetik

    larunbatera lan egiteko. Deitu: 677 187 467 (16:00etatik aurrera)Taberna bateko sukaldean lana egiteko pertsona bat behar dugu. Deitu: 943 33 15 06

    (09:00etatik 11:00etara)Astigarragako 3 eta 6 urteko bi ume zaintzeko emakume euskalduna behar da.

    Deitu: 605 710 232 (Naiara)Gutxi erabilitako konpresore trifasikoa salgai. 500 €. Deitu: 688 651 438LOGIKALINE enpresak HIRU TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana

    Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira.Lanaldi osoa. Bidali c.v. [email protected] edo deitu 943 31 86 06.

    Nibiru estetika zentroan estetizista bat behar dugu. Epe luzerako lana. Esperientzia baloratuko da. CV-a bidali: [email protected]

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    2019ko urriaren 5a, larunbata

    6.892 zk. www.kronika.eus

    EGUR

    ALDI

    A

    Zerua lainotuta egongo da eta euria ere egingo du, batez ere, eguer-ditik aurrera. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta bizi samaribiliko da. Zertxobait freskatuko du. Min.14º/ Max.20º

    (eus

    kalm

    et)

    GAUR BIHAREgunaren hasieran laino dezente izango dira, eta xirimiri pixka bat egindezake, baina eguerdi aldera ostarteak irekiko dira. Gauean, hala ere,lainotzera egingo du berriro. Min.14º/ Max.21º

    & TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA: 943464622 AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 ANBULATORIOA: 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948510800 (Goizueta) 9 Egunez: Gomez Kale Nagusia, 14 (Hernani) 943 554892 Gauez: Aldabe Perkaiztegi, 8 (Antziola, Hernani) 943 336022 Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur.Egoitza: Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99 - 688 660 714 Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-1469-2018. ISSN: 2659-5036

    z BABESTUTAKO EDUKIA KUTXA EKOGUNEA

    Ingurumen arloko gaiak lantzeko, adin-tarte guztietaraegokitutako hezkuntza programa dauka aukeran KutxaEkoguneak, ikastetxeetan lantzen denaren osagarri.

    Esperientzia oinarri Ekogunean,ingurumenaren arloko tailerretan

    Tailerrak guztiz praktikoak dira Kutxa Ekogunean, esperientzietan oinarrituak.

    Haur HezkuntzatikDBHra artekoikasleei etaunibertsitate etalanbide heziketakoikasleei egokitutakotailerrak eskaintzenditu Kutxa Ekoguneak.