Gidaliburua

9
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA IKASLEAREN GIDALIBURUA Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua 2. maila 2011-2012 ikasturtea 2.1. Ikus-entzunezko lengoaia 6 ECTS Irakaslea: Iban del Campo Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: 943 71 41 88 > Luzapena: 5189 Eskola egunak: astelehenak eta ostegunak (11:00-13:00) Tutoretzak: hitzordua eskatzeko idatzi mezua eta aipatu zein den kezka.

description

2011-2012 gidaliburua

Transcript of Gidaliburua

Page 1: Gidaliburua

HUMANITATE ETAHEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

IKASLEAREN GIDALIBURUAIkus-entzunezko Komunikazioa Gradua

2. maila2011-2012 ikasturtea

2.1. Ikus-entzunezko lengoaia6 ECTS

Irakaslea: Iban del Campo Posta elektronikoa: [email protected]: 943 71 41 88 > Luzapena: 5189Eskola egunak: astelehenak eta ostegunak (11:00-13:00)Tutoretzak: hitzordua eskatzeko idatzi mezua eta aipatu zein den kezka.

Page 2: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

1. SARRERA

Ikus-entzunezkoetan, zer komunikatzen den bezain garrantzitsua da nola komunikatzen den informazio hori; are gehiago, komunikatu nahi den hori zuzen-zuzenean dago baldintzatuta edukiari ematen zaion itxurarekin. Mezuaren eraikuntza horretan asmatu ezean, informazioaren transmisioari trabak jartzeko arriskua dago.

Idatzizko zein ahozko komunikazioan gertatzen den moduan, ikus-entzunezko komunikazioan ere badago menperatu beharreko lengoaia, hain zuzen, ikus-entzunezko lengoaia. Hori dela eta, lengoaia horretan dauden ezaugarriak landuko dira, nahi den ikus-entzunezko mezua era egokian eraiki ahal izateko.

Beraz, ikasgai honetan ikus-entzunezko lengoaiaren oinarriak ezagutuko dira. Horretarako, teoria eta praktika uztartuko dira lau hilabetean zehar.

Ikasgaiak dituen helburuak betetzeko, modu teorikoan, ikus-entzunezko irudien nondik norakoak ezagutu eta aztertuko dira eta, aldi berean, adibide eta ariketen bitartez egingo dira ekarpen praktikoak.

2. HELBURUAK (H) ETA IKASTE-EMAITZAK (IE):

Ikasgaian helburu hauei erantzuten saiatuko gara. Horrekin batera, helburuak bete ahal izateko jorratuko diren alorrak honakoak izango dira:

H1. Ezagutzea ikus-entzunezko hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak.

IE1.1. Plano tamainak, angulazioak, ikuspuntua eta mugimenduak identifikatu eta ezagutu horien eragina narrazioan.

IE1.2. Praktikan jarri (ariketa teoriko eta praktikoekin) ikus-entzunezko oinarrizko elementuak.

H2. Ezagutzea ikus-entzunezko montajearen oinarriak.

IE2.1. Identifikatu eta bereizi montajean sortzen diren erlazioak: grafikoak, erritmikoak, denbora erlazioak eta espazio erlazioak.

IE2.2. Ikus-entzunezko edizioaren oinarriak ezagutu eta landu.

H3. Ezagutzea soinuaren oinarrizko ezaugarriak.

IE3.1. Identifikatu eta bereizi soinuaren ezaugarriak espazio, denbora eta erritmoari dagokionez.

2 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Page 3: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

IE3.2. Praktikan jarri (ariketa teoriko eta praktikoekin) soinuaren ezaugarriekin ikasitako elementuak.

H4. Ezagutzea ikus-entzunezko eszenaratzearen oinarrizko elementuak.

IE3.3. Identifikatu eta landu eszenaratzea osatzen dituzten elementuak, besteak beste, dekoratuak, jantziak, aktoreen portaera, argia eta kolorea.

3. KONPETENTZIAK

Oinarrizko elementuak landuko dira, aurrera begira, ezagutza hauek egoki barneratzeko:

- Irudi espazialaren eta espazioko errepresentazio ikonikoen ezagutza, bai irudi finkoan nola ikus-entzunezkoan, hala nola zuzendaritza artistikoaren osagaiena ere. Ikuspegi estetiko eta narratibotik begiratuta irudiek eta soinuek ikus-entzunezko euskarrietan eta ikus-entzunezko teknologietan dituzten harremanak ere ezagutza horien barruan sartzen dira. Baita ikus-komunikaziorako eta irudiaren bidezko pertsuasiorako espezifikoki garatutako eredu psikologikoen ezagutzak ere.

- Ikus-entzunezko sorkuntza eta zabalkunde tekniken eta prozesuen ezagutza eta aplikazioa bere fase guztietan (hala zineman, nola telebistan, bideoan eta multimedian), hasierako ideiatik azken ukituraino eszenaratzearen ikuspuntutik begiratuta.

- Ikus-entzuleko hedabideetara aplikatutako teknologien ezagutza teoriko-praktikoa eta aplikazioa (argazkia, irratia, soinua, telebista, bideoa, zinema eta multimedia-euskarriak).

- Espazioko soinu-plangintzaren eta errepresentazio akustikoen ezagutza, hala nola soinu-diseinuaren eta soinu-dekorazioaren osagaiak (“sound designer”). Ikuspegi estetiko eta narratibotik begiratuta irudiek eta soinuek ikus-entzunezko euskarrietan eta ikus-entzunezko teknologietan elkarrekin dituzten harremanak ere ezagutza horien barruan sartuko dira. Baita soinu-komunikaziorako eta soinuaren bidezko pertsuasiorako espezifikoki garatutako eredu psikologikoen ezagutzak ere.

Trebetasunak:

- Irudiaren konposizioaren teknikak eta prozedurak ikus-entzunezko euskarrietan aplikatzeko gaitasuna, lege klasikoen eta irudiaren historiaren higikunde estetiko eta kulturalen ezagutzatik abiatuta, informazioaren teknologia berrien bitartez.

- Irudien eraikitze prozesuan argi-kopuruarekin eta kalitate kromatikoarekin lotuta dauden neurketak garatzeko

3 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Page 4: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

gaitasuna, optikaren oinarri zientifikoen ezagutza teorikotik eta praktikotik abiatuta.

- Audioaren eraikitze-prozesuan soinuaren kopuruarekin eta kalitatearekin lotuta dauden neurketak garatzeko gaitasuna, akustikaren oinarri zientifikoen ezagutza teorikotik eta praktikotik abiatuta.

- Ikus-entzunezko kontakizunak aztertzeko gaitasuna, ikus-entzunezko obren azterketaren oinarrizko parametroak aintzat hartuz.

- Soinu-seinaleak grabatzeko gaitasuna, soinu-iturria edozein dela ere: (akustikoa edo elektronikoa, digitala edo analogikoa), bai eta material horiek intentzionalitate jakin batekin nahasteko gaitasuna ere, masterizatutako azken nahasketaren mailak, efektuak eta planoak kontuan harturik.

- Ikus-entzunezko ekoizpen baten edo multimedia-ekoizpen baten soinu-giroa testuaren eta narrazioaren asmoaren arabera birsortzeko gaitasuna, soinu-banda baten, soinu-efektuen eta soundtrack-aren bidez.

4 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Page 5: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

4. IKASGAIAREN ANTOLAKETAIkasgaian teoria (1,2,3,…) eta praktika (a,b,c,…) uztartuko dira, beraz, ikus-entzunezko lanen gaineko hausnarketak eskatuko dira, alde batetik, eta bestetik, jarduera praktikoak egingo dira ikasitako teoriaren gainean. Landuko diren gaiak hainbat sekuentzia didaktikoetan antolatuko dira eta sekuentzia bakoitzari bere ariketa egokituko zaio. Osagai teorikoak ariketen bidez ere azalduko dira.Ariketa praktiko guztiak zehaztutako dataren barnean eginak egon beharko dira, ez dira lehenago sortutako lanak onartuko.

ASTEA IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIA HELBURUAK

1,2,3,4 1.Ikus-entzunezko hizkuntzaren oinarriak:1.1. Planoa: ikus-entzunezko oinarrizko unitatea. Hastapenetatik gaur egun arte.

1.2.Planoa eta hartzea.

1.3. Planoa, sekuentzia eta eszena.

1.4.Plano motak eta hauen esangurak zinean eta telebistan.

1.5.Planoaren ikuspuntua eta angulazioa.

1.6.Plano mugimenduak eta hauen esangurak zinean eta telebistan.

a.Ikus-entzunezko teknologiarekin trebatzen I-Kameraren oinarrizko ezaugarriak ezagutu.

Ikus-entzunezko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, irudiari dagokionez.

5,6,7 2.Montajea:2.1. Montajearen garrantzia ikus-entzunezko lengoaian.

2.2.Montajean sortzen diren erlazioen lanketa: grafikoak, erritmikoak, denbora eta espazio erlazioak.

2.3.Espazio erlazioak: ekintzaren ardatza eta ikus-jarraitasuna edo raccord-a.

b. Ikus-entzunezko edizioan trebatzen I-Final Cut software-a ezagutu.

Ikus-entzunezkoetan plano batetik bestera sortzen diren harremanak aztertzea.

5 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Page 6: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

8,9,10,11 3.Soinua:3.1.Soinuaren garrantzia ikus-entzunezko hizkuntzan.3.2. Soinu iturriak.3.3.Soinuaren baliabide narratiboak

c.Ikus-entzunezko teknologian trebatzen II-Kameraren ezaugarriak ezagutu soinuari dagokionez.-Mikrofonoen ezaugarriak ezagutu.

d.Ikus-entzunezko edizioan trebatzen II-Final Cut software-a ezagutu soinu baliabideei dagokionez.

Ikus-entzunezko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, soinuari dagokionez.

12,13,14,15 4.Eszenaratzea:4.1. Eszenaratzearen elementuak: dekoratuak, jantziak eta aktoreen portaera.4.2. Argia eta bere ezaugarriak.4.3. Kolore sinbologia.

e. Ikus-entzunezko teknologian trebatzen III-Materia amaierako proiektua.

Ikus-entzunezko egikaritzan parte hartzen duten beste elementu batzuk ezagutzea.

5. EBALUAZIOA

5.1. ASISTENTZIA

Eskola orduak taldeka zein bakarka parte hartzeko planteatu dira. Beraz, hau ez da etxean buruz ikasi beharreko materia.

Hausnarketak partekatzea eta eskolan parte hartzea eskatuko zaio ikasleari. Ariketa asko eta asko ere eskolan hasi edota amaituko dira; eta etxean (bakarka zein taldeka) egindako hainbat jarduerak eskolan izango du jarraipena.

Horrenbestez, hauxe eskatuko zaio materia hau gainditu nahi duen ikasleari:

- eskola orduetako asistentzia %80tik gora - astez asteko lanen %80tik gora eginak izatea (taldeka zein bakarkakoak)- proiektuan eta talde-lanetan partehartze aktiboa izatea.

Baldintza horiek betetzea ezinezkoa suertatzen zaion ikasleari, irakasleari jakinarazi beharko dio ikasturtearen hasiera-hasieran.

6 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Page 7: Gidaliburua

Ikaslearen gidaliburuaIkus-entzunezko lengoaia

5.2. EBALUAZIOA

Ebaluazioa jarraitua izango da. Horrek, besteak beste, arian-arian lan egitea eskatzen du, etenik gabe. Eta horixe da ebaluazio jarraituaren funtsa.

A) Notak jartzeko irizpideak:

-Lanak epe barruan besterik ez dira onartuko. Lanak epez kanpo entregatuz gero, ez dira kontuan hartuko. Egin gabetzat hartuko dira.-Lanek idazkerako minimoak bete beharko dituzte (beste materietan bezalaxe).-Lanak jatorrizkoak izango dira, propio landutakoak.-Lanen bat kopiatuz gero, ikaslea (edo taldea) deialditik kanpo geratuko da materia honetan.

B) Ebaluazioan aintzat hartzeko:

-Lan guztiak hartuko dira kontuan, nola bakarkakoak hala taldekakoak.-Lan bakoitzak bere nota izango du: 0etik 10era bitartekoa.-Entregatu ez diren lanek, edo epez kanpo entregatutakoek 0 nota izango dute. (Taldeko lana izanez gero, taldekide guztiek izango dute 0 lan horretan).-Azterketa idatzia: azken notaren % 20.

6.1. OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Bordwell, D., Thompson, K. (2005). El arte cinematográfico. Barcelona: Paidós.

Castillo, J.M. (2004). Televisión y lenguaje audiovisual. Madrid: IORTV. Rodríguez Bravo, A. (1998). La dimensión sonora del lenguaje

audiovisual. Barcelona: Paidós.

6.3.BIBLIOGRAFIA GEHIGARRIA

Arijon, D. (1976). Gramática del lenguaje audiovisual. Andoain: Escuela de Cine y Vídeo.

Block, B. (2008). Narrativa visual, creación de estructuras visuales para cine, vídeo y medios digitales. Barcelona: Omega.

Chion, M. (2007). La audiovisión. Barcelona: Paidós. Fernández Díez, F. (2007). Manual básico de lenguaje y narrativa

audiovisual. Barcelona: Paidós.

7 > Ikus-entzunezko Komunikazioa > 2. maila > 2010-11 ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA