GIFANIMATOR ESKULIBURUA

9
MICROSOFT GIF ANIMATOR AURKEZPENA Gif Animator erabilpen oso errazeko programa da irudiekin animazioak egiteko. Aukera asko ematen ditu, baina animazio oso konplexuak egiteko ez du balio. Ho- rretarako beste programa batzuk egokiago dira, adibidez FLASH. INTERNETIK DESKARGATZEA, ETA INSTALAZIOA Programa deskargatzeko helbide honetan sartu behar dugu: http://www.jhepple.com/gif_animator.htm Bi deskarga mota ditugu webgune horren orrialde nagusian: - Lehenengo aukerarekin programa eta bere laguntza blokea instalatuko ditugu, horrela programa erabiltzen dugun bitartean laguntza kontsultatu ahal izango dugu. - Bigarren aukerak, laguntza blokerik gabe instalatzen du programa, horregatik aukera honen “pisua” txikiagoa da. Gure aukera edo- zein delarik ere, instalazio pau- soak jarraitu be- har ditugu. Gifse- tup fitxate- giaren gainean 2 klik egin eta pau- soak jarraitu: Lehendabizi, programaren lizentzia onartu behar dugu, eta bere erabilpenaren bal- dintzak.Gif Animator erabilpen askeko programa bat da, eta beraz ez du lizentzia- ren ordainketarik eskatzen.

description

GifAnimator programaren eskuliburua

Transcript of GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Page 1: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

MICROSOFT GIF ANIMATOR AURKEZPENA Gif Animator erabilpen oso errazeko programa da irudiekin animazioak egiteko.

Aukera asko ematen ditu, baina animazio oso konplexuak egiteko ez du balio. Ho-

rretarako beste programa batzuk egokiago dira, adibidez FLASH.

INTERNETIK DESKARGATZEA, ETA INSTALAZIOA Programa deskargatzeko helbide honetan sartu behar dugu:

http://www.jhepple.com/gif_animator.htm

Bi deskarga mota ditugu webgune horren orrialde nagusian:

- Lehenengo aukerarekin programa eta bere laguntza blokea instalatuko ditugu,

horrela programa erabiltzen dugun bitartean laguntza kontsultatu ahal izango dugu.

- Bigarren aukerak, laguntza blokerik gabe instalatzen du programa, horregatik

aukera honen “pisua” txikiagoa da.

Gure aukera edo-

zein delarik ere,

instalazio pau-

soak jarraitu be-

har ditugu. Gifse-

tup fitxate-

giaren gainean 2

klik egin eta pau-

soak jarraitu:

Lehendabizi, programaren lizentzia onartu behar dugu, eta bere erabilpenaren bal-

dintzak.Gif Animator erabilpen askeko programa bat da, eta beraz ez du lizentzia-

ren ordainketarik eskatzen.

Page 2: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Gainerako pausoak instalazio guztietan agertzen diren berak dira. Lehenengo pan-

tailan Continue aukera klikatuko dugu.

Hurrengo pantailan Complete aukeratu.

Instalazio fitxategiak beste karpeta batean kokatu nahi baldin baditugu, hori egi-

teko aukera ematen duen leihoa ikusten dugu, Change folder aukera klikatuz, baina guk EZ DUGU HORI EGINGO.

Page 3: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Pantaila honetan Continue klikatuko dugu eta instalazioa bukatutzat emango dugu.

Programa martxan jartzeko Inicio/Todos los programas/ Microsoft Gif Anima-tor aukeratu behar dugu.

Programa deskargatzerakoan bigarren aukera hautatu badugu, hauda, laguntza

dokumenturik ez duena, ondorengo irudiaren gainean klikatzea besterik ez dugu

behar programa martxan jartzeko

LEHENENGO GIF ANIMATUAREN SORKUNTZA

Software honen aukerak ikusten hasiko gara. Programa martxan jartzen dugunean,

hau agertuko zaigu:

Page 4: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Tresna barra begiratuz, dokumentu berri bat sortu edo existitzen den bat irekitze

abeste aukerarik ez dugula konturatuko gara. Aukera hauek markatuta izatea ko-

menigarria da: Thumbnails Reflect Image Position y Main Dialog Window Always

on Tops .

Lanean hasteko, neurri berdinekoak diren zenbait irudi gif prest izan behar ditugu,

hauek bata bestearen atzetik erakutsiaz animazio sentsazioa emango dute. Interne-

teko irudiak topa ditzakegu, argazki-kamarako irudiak erabili, irudiak eskaneatu

liburu edo aldizkarietatik, edo guk geuk sortu. Azken hau izango da guk erabiliko

dugun aukera.

Adibide bat ikusiko dugu. 5 irudi erabiliko ditugu animazio bat egiteko. Gif bat

egingo dugu 1etik 5erako zenbakiak erakutsiko dizkigunak.

Edozein edizio programa erabil dezakegu, adibidez, Paint.

Hauek izango dira jarraituko ditugun pausoak: Paint programa martxan jarri, Testu

tresna erabiliz 1 handi bat idatzi. Hau egin ondoren, gif motako fitxategia karpeta

baten barruan gordeko dugu.

Page 5: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Prozesu bera errepikatuko dugu 2, 3, 4 eta 5 zenbakiekin.

5 zenbakiak sortu ondoren irudi honen antzeko karpeta bati zango dugu:

Beste aukera bati zango zen fitxategi bat sortzea 5 zenbakiekin.

Page 6: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

GIF ANIMATOR ERABILIZ ANIMAZIOA SORTZEA

Gif animator-ekin animazio bat sortzeko, lehenengo Abrir ikonoan klikatu behar dugu. Leiho ba tirekiko zaigu, eta bertan, guk sortu dugun gif irudietako bat auke-

ratu behar dugu (pauso honetan animazioan azkena erakutsi behar duen irudia

irekitzea gomendatzen dut). Berez, edozein irudi ireki dezakegu, gero erakusteko

ordena aldatu bai dezakegu.

Goiko tresna barrak aukera gehiago ditugu, eta geroago ikusiko ditugu zeintzuk

diren.

Page 7: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Gure animazioko parte izango diren gainontzeko irudiak (gifak) erantsi behar di-

tugu. Baina hau egiteko Insertar botoia erabili behar dugu (oraingoan ere gomen-

datzen dut animazioan agertuko diren alderantzizko ordenan txertatzen joatea iru-

diak, nahiz eta gero ordena aldatzea izan) Irudiak ikusiko ditugu programara igota.

Gure animazioko parte diren irudi guztiak kargatuak ditugunean, bakoitzarentzat

lauki edo frame bat sortu dela ikusi dezakegu. Botoien bidez frame hauen

animazio ordena alda dezakegu.

GUARDAR / GUARDAR COMO Prozesu honen ondoren OSO GARRANTZITSUA da orain arteko GifAnimator-en lana

gordetzea. Hau egiteko ARCHIVO-> GUARDAR COMO aukera erabiltzea da

egoiena gif fitxategi berri batean (izen berriarekin) gordetzeko gure lana. Hau egi-

ten ez badugu, Archivo -> Guardar aukera erabiliz gero, GifAnimator-en kar-

gatu dugun azken fitxategiareni izenean gordeko du, et gure aurreko fitxategia

ezabatuko.

Page 8: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

ANIMAZIOAREN KONFIGURAZIOA Gure animazioaren egitura antolatu behar dugu orain. Options pestainaren ondo-ren, Animation pestaina ikusiko dugu.

Leiho honetan animazioaren neurria finka dezakegu: zabalera, altuera eta Looping.

Loop hitzak animazioa bukatzen denean berriro hasieratik hasiko dela esan nahi du.

Errepikapen kopurua zehaztu dezakegu zenbaki baten bidez, edo bestela, Repeat forever aukera hautatu, beti errepikatzea nahi izanez gero. Bukatzeko Image pestaina ezagutuko dugu.

Page 9: GIFANIMATOR ESKULIBURUA

Leiho honetako aldagai garrantzitsuena Duration da, frame batek beste bat agertu

zenbat denbora egon behar duen bistaratuta adierazten baitu. Segundo baten ehu-

nenak dira denbora neurtzeko erabiltzen den neurria, hau da, 200 idazten badugu

Duration-en, irudia 2 segundoz erakutsiko da.

Aurreko irudian lehenengo fotograma edo frameari 200eko balioa jarri diogu, beste

guztiak 0 utzita. Abiadura hau aldatu beharra dugu irudi hauek ere gure animazioan

ikusgai izatea nahi baldin badugu. Frame guztiei balio bera ezarri nahi izanez gero

botoi hau erabili behar dugu: Seleccionar todo, eta guztientzat behin baka-rrik idatzi abiadura zenbakia.

Beste aukera interesgarria Transparency izenekoa da. Leihotxo hori markatuz

gero aukeratzen dugun kolorea ikustezin egingo dugu.

AURREBISUALIZAZIOA

Gure gif animatua bukatu dugula dirudi. Hori ikusteko Previsualización aukera

erabili dezakegu. Horretarako botoia klikatuko dugu, eta leiho bat agertuko

zaigu non gure animazioa ikusiko dugun.

Oharra: Oharra: Oharra: Oharra: Eskuliburu hau www.elkarrekin.org-eko ikastaro bateko apunteen itzulpena da.