GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko...

16
GIPUZKOAKO HITZA JAGOBA MANTEROLA / FOKU Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EAJ eta EH Bildu nagusitu dira Gipuzkoan, eta aurreikus liteke joera horri eutsiko diotela udal eta foru hauteskundeetan b Gaur zortzi hasiko da kanpaina b 2-3 Maiatzaren 26rako atzerako kontua Mendi lasterketa Etzi jokatuko dute Ezkio-Izazpi proba, 1982ko marka handia gogoan 12 36ko gerra Francok kontzentrazio esparru gisa erabili zuen Tolosako zezen plaza 6 Ostirala 2019ko maiatzaren 3a X. urtea 397. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

GIPUZKOAKOHITZA

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EAJ eta EH Bildu nagusitu dira Gipuzkoan, eta aurreikusliteke joera horri eutsiko diotela udal eta foru hauteskundeetan bGaur zortzi hasiko da kanpaina b 2-3

Maiatzaren 26rako

atzerako kontua

Mendi lasterketa Etzijokatuko dute Ezkio-Izazpi

proba, 1982ko marka handia gogoan

1236ko gerra Francokkontzentrazio esparru gisa

erabili zuen Tolosako zezen plaza

6Ostirala

2019ko maiatzaren 3aX. urtea397. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

2 Astekoa GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maitzaren 3a

Eider Goenaga Lizaso

Hauteskundeekutzitako argaz-kiaz bainogehiago, foto-gramaz hitzegitea gusta-

tzen zaio Ion Ansa analista politi-koari. «Mugimenduan daudenargazkiak dira fotogramak, eta se-kuentziak osatzen dituzte. Nireustez, erantzun egokiagoak aur-kitzen ditugu emaitzen eboluziobat sekuentzia gisa aztertzen du-gunean. Oso zaila baita momentubat bere testuingurutik bakar-tzea». Ildo horretan, EAJ eta EHBildu goranzko sekuentzia bateanikusten ditu Ansak, eta maiatza-ren 26ko udal eta foru hauteskun-deak sekuentziaren segida izangodirela aurreikusten du, «ñabar-dura batzuekin». Igandeko emaitzak aztertuz,

EAJk (119.106 boto) eta EH Bilduk(95.901 boto) Gipuzkoan goranz-ko joera hori berretsi dutela ikus-ten da. EAJk, gainera, 1982 eta1983an soilik lortu zuen igandean

baino emaitza hobea lurraldean.Urte haietan, eszisioaren aurre-tik, 125.000 boto inguru lortzenzituen; ordutik, soilik EArekinbatera lortu dituzte jeltzaleekhalako emaitzak. Goranzko joeraetengabeari 2015ean ekin zionEAJk, Batzar Nagusietarako hau-teskundeetan. «Eta EAJ osoindartuta atera da orain. 2004koautonomikoetan, Ibarretxerekin,114.000 botora iritsi zen, bainaazpitik ibili zen gero [80.000-90.000 boto inguruan]. 2015ean,berriz, mobilizazio izugarria lortuzuen [112.000] Bildu aldunditikkentzeko». 2016ko autonomikoetan jada

117.000 boto lortu zituen, eta2.000 gehiago orain. Berezikigarrantzitsua da emaitza, jeltza-leek ez baitute Espainiako Kon-gresurako hauteskundeetaneskuratzen boto gehien.EH Bilduren kasuan, «2016an

hasitako goranzko sekuentziarenjarraipena» ikusten du Ansak.95.901 boto lortu ditu, Espainiakoaurreko bozetan baino 26.000gehiago. Halere, Bilduk 2011n Ba-

Espainiako eskuinaren mehatxuarierantzunez, gipuzkoarrek batez ereEAJ eta EH Bilduri eman diete babesa.Hilaren 26ko hauteskundeetan, pentsaliteke goranzko joerari eutsiko diotela.

Goranzkosekuentziarisegida

411.850 gipuzkoarrek eman zuten

botoa igandean. ENDIKA PORTILLO / FOKU

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maitzaren 3a

d

Udal eta foruhauteskundeak

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

tzar Nagusietarako lortutako119.000 botoetatik eta urte bereanAmaiurrek Espainiako Gorteeta-rako lortutako 130.000 botoetatikurrun. «2011n bakegintza proze-su bat izan zen, pauso oso handiakeman ziren orduan, eta une harkemaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk.2012ko autonomikoekin [115.000boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko tartehorretan, Ansak beheranzko se-kuentzia bat ikusten du, argi, EHBilduren datuetan.

Bertakoa indartuIgandeko bozetan, gipuzkoarrei,gainerako euskal herritarreibezala, mahai gainean galderabat jarri zitzaiela dio Ion Ansak:«‘Espainian gerta daitekeeneskuineko inboluzioaren aurre-an, zein da emango dugun eran-tzuna? Nondik joko dugu?’. Etagaldera horri erantzunez, eraso-en aurrean bertakoa indartzeaerabaki dute gipuzkoarrek».Beste aukera posible batzuk ere

bazeudela dio Ansak: «Gerta zite-keen, estatuan bezala, eskuinare-kiko beldur horren ondorioz jen-deak Pedro Sanchezi eta PSEri ba-besa ematea; edo bazegoentarteko aukera bat ere, UnidasPodemos indartzea, sozialistekCiudadanosekin ituna egitea era-gozteko. Baina ez, beste aukerabat gailendu da: bertakoaren al-deko apustua egin da, eta hori dahauteskundeotako ondoriorikesanguratsuena». Ildo horretan, PSE-EEk gipuz-

koan emaitza oso onak izan di-tuen arren (77.128 boto) «estatu-ko beste tokietan baino igoera txi-kiagoa» izan duela azpimarratudu: «Hemen ez da hainbeste igo.Eta, gainera, euskal esparrukoakez diren alderdiek, oro har, botobeherakada izan dute». Nahiz etahauek izaten diren haientzat hau-teskunderik onenak eta alderdiabertzaleentzat zailenak.Unidas Podemosen emaitzak

txarrak direnik ere ez du uste An-

sak. «Podemosen fenomenoa,Gipuzkoan, ezin da azaldu PSOE-rekin daukan lehia horretan soi-lik; ezker abertzalea ukitu du, EAJere ukitu du, eta bere garaian abs-tentzioan egondako jende bat erebai». Podemosek hasieran eraku-

tsitako indarra galdu du, gizarte-an sortutako ilusioa itzaliz joanda, eta espero izatekoa zen botoakgaltzea. 2016ko Espainiako hau-teskundeetan, 104.000 boto lor-tuta, Gipuzkoako lehen indarraizan zen Ahal Dugu, eta igandean,70.671 boto bilduta, laugarren le-kura pasatu zen. «Baina, testuin-guru honetan meritua ere badelaesango nuke, eta emaitza nahikotxukunak direla». Eskuineko alderdiei dagokie-

nez, PPk aurreko hauteskundee-tan lortutako 35.000 botoak hirualderdiren artean banatu diraorain. «Eta porrotaz hitz egitenda, baina kontuan izan behar dahauteskunde hauetan, Espai-nian, eskuinak ez duela botorikgaldu. 11 milioi eta erdi boto lortudituzte, baina parte hartzea han-ditu denez, eta jende asko mobili-zatu zenez, aulki kopuruan eragi-na izan du. Baina ezin da esaneskuinak halako kolpea hartuduenik: eutsi egin die botoei».Gipuzkoan ere bai.

hauteskundeetan, segur aski,bere kezka handiena izan daitekemobilizazio gaitasun hori ez iza-tea». Igandeko datuei errepara-tuta, baina, Ansak ez du esperohalako desmobilizaziorik.PSE eta EAJri lau urteko legeal-

dia «ondo» atera zaiela uste duAnsak, «eroso» egon direla,«gorabehera handirik gabe», etaez du uste horri eusteko arazorikizango dutenik. Dena den, nahi-ko ziur ikusten du udal eta foruhauteskundeetan PSEk botoakgalduko dituela. «Mirakulualitzateke Pedro Sanchezen fakto-rerik gabe igandeko datuei eus-tea, nahiz eta Sanchez oso pre-sente egongo den kanpainahonetan ere». PPri dagokionez, hartutako

kolpearen ondoren, «maiatzaren27an etorriko den zismara arteeustea» beste biderik ez zaio gel-ditzen. Emaitza hobea lortukoduenik, behintzat, ez du esperoAnsak. Podemos zenbat bototangeldituko den, hori beste galdera:«40.000 bototan gelditzen bada,emaitza ona izango da. Ikustekodagoena da zer gertatzen denbeste 30.000 botoekin».

Voxek ateratako 6.683 botoeiez die garrantzi handirik emanpolitologoak. «Historikoki,Gipuzkoan, eta bereziki Donos-tian, beti egon da frankismosoziologiko bat, 40 urte diktadu-rapean bizitzeak bere soziologiasortzen duelako, bere funtziona-rioak, aberats eta jauntxoak...Lehen, Maria San Gili ematen zio-ten botoa, eta orain, Voxi. Gaine-ra, konbentzituta eta oso harrodaude Voxekoak izateaz». Kopu-rua handia den itxura emandezakeen arren, «eragin gaitasu-nik ez duen emaitza bat» delanabarmendu du Ansak.

Maiatzaren 26ari begiraHurrengo hauteskundeak haingertu egonik, Ansak ez du esperosekuentzia aldatuko denik. «EHBildurentzat, udal hauteskunde-ak dira bere hauteskundeak: betiateratzen du emaitza onena udalhauteskundeetan. Beraz, kopuruhorri eutsi eta igotzea espero dai-teke». EAJrentzat, berriz, beldurhandiena desmobilizazioa izandaitekeela uste du. «2015eanjende asko mugiarazi zuen EAJk,Bilduren kontra egiteko, eta foru

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maitzaren 3a 3Astekoa

ZENBAIT DATU

Zenbait datu esanguratsu topa

daitezke Espainiako Gorteetarako

hauteskundeen datuak alderatuz:

EAJ

1982tik, onenak.1982an 125.389

boto lortu zituen EAJk, eta hortik

urrun ibili izan da ordutik. 1989an

lortu zuen emaitza txarrena: 57.290

boto, HB, PSE eta EAren atzetik.

EH Bildu

Erdibidean.Kongresura lehen al-

diz aurkeztu zenean lortu zituen

HBk emaitzarik txarrenak: 57.811

boto. Onenak, 2011n, Amaiur koa-

lizioan aurkeztu zenean: 130.055.

PSE-EE

Goia jo gabe.2016an izan zituen

PSEk inoizko emaitza baxuenak:

51.449. Onenak 2008an izan zi-

tuen (127.840 boto), ezker abertza-

learen ilegalizazio garaian. Aurrez,

1982an, Gonzalezek irabazi zuene-

koak ziren emaitza onenak: 99.972.

Unidas Podemos

Zerua ukitu zuen.Podemos hiru

aldiz aurkeztu da Espainiako Gor-

teetarako hauteskundeetara.

2016an zerua ukitu zuen: lehen in-

darra izan zen Gipuzkoan,

104.000 botorekin. 2015ean,

98.000 boto atera zituen, eta igan-

dean, 70.000.

PP

Beherakada geldiezinean.

1989ko bozetan, 24.000 botorekin

egin zuen presentzia PPk Gipuz-

koan, eta 2000. urtera arte gorantz

egin zuen etengabe: 79.700 boto

arte. Gainbehera hasi zen gero,

eta 20.613 boto baino ez zituen es-

kuratu igandean.

d

Udal eta foruhauteskundeak

«Bertakoa indartzeaerabaki dutegipuzkoarrek; hori da ondoriorikesanguratsuena»

«Beti egon da frankismosoziologiko batGipuzkoan. Lehen, MariaSan Gili ematen ziotenbotoa, eta, orain, Voxi» Ion AnsaAnalista politikoa

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Unai Zubeldia Lasarte-Oria

28 urte eskasekin hartu zuen La-sarte-Oriako alkate kargua,2010eko martxoaren 5ean, AnaUrtxuegia alderdikideak legeal-dia amaitzeke zegoela agintea utziondoren. Urtebete pasatxoko es-perientzia izan zen, 2011ko ekai-nean Pablo Barrio (EH Bildu) izen-datu zutelako alkate, EAJren etaHerritar Plataformaren babesare-kin. Lasartearrek beste bihurgunebat hartu zuten 2015eko ekaine-an, eta Jesus Zaballos (Zarautz,1982) itzuli zen alkate kargura. Si-glez harago, udal eta foru hautes-kundeetan parte hartzeko eskatudie herritarrei.Igaro dira Espainiako Gorteeta-

rako hauteskundeak, eta ate

joka dira udal eta foru hautes-

kundeak. Lasarte-Oriari dago-

kionez, zein garaitan datoz udal

eta foru hauteskundeak?

Gobernuan gauden taldeak, nor-malean, hitzemandakoa betetze-ko esprintean iristen gara hautes-kundeetara. Ez dakigu zer gerta-tuko den hilabete barru; ez dakiguherritarrek gu babesten jarraitu-ko duten, eta, babestuta ere, agin-tean jarraitu ahal izango dugun.Hori gertatu zitzaigun 2015ean;irabazita ere, beste alderdi ba-tzuek, demokratikoki, alkatetzahartzea erabaki zuten. Guk 147proposamen aurkeztu genituen2015ean, eta %93 gauzatu ahalizan ditugu. Proiektu garrantzitsuaskoren lehen harria jarri dugu,eta horiek garatzeko beste lau urtebeharko genituzke; udal kiroldegiberria, edo Atsobakarreko futboleta errugbi zelaia eta atletismopista, esaterako.«Alkategai izango naiz, herria

eraldatzen jarraitzeko; aurrera-

pauso gehiago eman ditzake-

gu». Zure hitzak dira. Zertan egin

dezake aurrera Lasarte-Oriak?

Langabeziarena da gure erronka-rik handienetakoa. Lasarte-Oriak

eskualdeko langabezia tasarik al-tuena zeukan 2015ean, %15-16 in-gurukoa, eta %8ra jaistea lortudugu. Egia da jaitsiera hori ez delalortu udalaren lanarekin baka-rrik, eta herritar asko gaizki pasa-tzen ari direla oraindik. Horrenjakitun, bi proiektu garrantzitsudauzkagu orain. Michelin II-rengarapena, batetik; hiru izarrekohotel bat, Lidl denda, Norautolantegia, gasolindegi bat... Langa-bezian dauden ehun herritarkontratatzeko konpromisoa dagohor. Bestetik, Leroy Merlin multi-nazionalak azpiegitura bat izangodu Teresategin, eta hainbat lan-postu sortuko lirateke hor ere.Komunikazio aldetik oso egoe-

ra onean dago herria, eta asko arigara hazten; 18.500 biztanledauzkagu, eta laster iritsiko gara20.000ra. Horregatik, inbertsio-

ak ez ditugu egin behar gauregungo errealitatearekin, etorki-zuneko 20.000 biztanleko herriaburuan dugula baizik. Zentzu ho-rretan, 1989koa da kiroldegia etaoso zaharkituta dago.Nola zegoen Lasarte-Oria

2015ean, eta nola dago gaur

egun?

Geldirik aurkitu genuen herria;ez zuen aurrera egiten, ez zegoenmantentze lanik, ez asfaltatze la-nik, ez proiektu berririk... Krisiekonomikoaren garaia zen, bainahorrek ez du justifikatzen dena.Erakundez erakunde finantzake-ta bila ibiltzea ere bada alkatearenlana, baina administrazio lanenberririk ez zeukan jendea sartu

zen udalean, eta horrekin geldituegin ziren kudeaketa guztiak etaez zen iritsi kanpoko inbertsiorik.Kultur jarduerak indartu zituz-ten, baina geldirik zegoen herria-ren egunerokoa. Guk hiru milioieuro baino gehiago gastatu ditu-gu herria asfaltatzen; paperon-tziak, bankuak eta farolak ere al-datu ditugu; aterpeak sortu... Maiatzaren 26an boto gehien ja-

soko dituen alderdiak hartu be-

harko luke alkatetza, edo zilegi

da gerora beste alderdi batzuen

artean akordioak egotea?

Ni beti izan naiz demokraziarenaldekoa. Patxi Lopezek ez zituenirabazi hauteskundeak, baina le-gebiltzarraren gehiengoarekinizendatu zuten lehendakari; Pe-dro Sanchezek ere ez zituen ira-bazi hauteskundeak, baina Mon-cloara iritsi zen. Ondorioz, Lasar-

te-Orian gizartearengehiengoak beste alderdibatzuei eman badie botogehien, zilegi da horiekbeste proiektu bat aur-keztea. Ni beti egongonaiz demokraziarenalde, 2011n kalte egin zi-dan arren.2010ean, Ana Urtxue-

giak kargua utzi zuene-

an, EAJk kritikatu egin zuen agu-

rreko gutuna gaztelania hutse-

an idatzi izana. Zein da zuen

jarrera euskarari dagokionez?

Alderdien koloreak kolore, Eus-kara departamentuan betidanikakordio zabala eduki dugu denonartean, eta EH Bilduk 2011tik2015era ez zuen egin PSE-EEk au-rretik egin ez zuen ezer. Euskara-ren maratoia bederatzigarrenezegingo dugu aurten [bi urtezbehin egiten da]; ez da EH Bildu-ren proiektua, Lasarte-Oriarenabaizik. Etorkin asko izan arren,gure herria betidanik egon izan daeuskararen alde. Ez da ahaztu be-har Euskararen maratoi horreta-tik sortu zela Ahobizieta Belarri-

prest-en proiektua, Euskaraldia-rena. Lasarte-Orian egiten diraUdaltop jardunaldiak ere, Euska-di guztiko euskara teknikariakbiltzen dituztenak. Herri honetanalde batera utzi behar da bande-ren gerra; guztionak dira bai iku-rrina eta baita euskara ere. Udal-batzarretan zinegotzien esku ego-ten da hizkuntza aukeraketa.Zuek sarritan esan izan duzue

errausketaren alde zaudetela,

baina Zubietan eraikitzen ari di-

ren errauste plantaren aurka. Ar-

duratzen zaitu gai horrek zuen-

gan izan dezakeen eraginak?

Niri Lasarte-Oriako herritarrekematen didate botoa, ez ni ordez-kari naizen alderdiak. Zentzu ho-rretan, gure herritarrek ez dutenahi errauste plantarik Zubietan,eta nire alderdia errausketarenaldekoa izanik ere, batzar nagu-sietan Gipuzkoako Hiri Hondaki-nen Plan Nagusia (PIGRUG) de-fendatu arren, eta Ingurumen di-putatua nire alderdikidea izandaere [Jose Ignacio Asensio], betida-nik esan izan dut Zubietakoerrauste plantaren aurka nagoela.Udal gisa, ahal izan ditugun ale-gazio guztiak jarri ditugu, baitaespetxearen eta kuartelaren ka-suan ere. Atzera bota dituzte ale-

gazio guztiak, baina arduratu egi-ten gaitu gai horrek. Behin honairitsita, eta errauste planta ezingodugula gelditu ikusita, kontrolakkezkatzen gaitu bereziki. Andoai-nen eta Zubietan bezala, Lasarte-Orian ere kontrol kabina zehatze-na jartzea lortu dugu, eta etenga-beko kontrola eskatzen dugu.Zer mezu bidaliko zenieke herri-

tarrei?

Lasarte-Oria oso egoera oneandago ekonomikoki; 28 milioi eurobaino gehiagoko aurrekontuadaukagu, eta bederatzi milioikogeldikina daukagu altxortegian.Zorrari dagokionez, berriz, kredi-tu bakarra falta zaigu ordaintze-ko, 300.000 euro ingurukoa, etaaurten ordainduko dugu. Elkarbizitzaren gaian, gogotik

ari gara lanean; udaletxean ber-tan, batetik, Elkarbizitza Mahaia-rekin, eta herrian bertan bestetik,herritar talde baten lanketarekin.Giza eskubideen urraketen ingu-ruko txostena egin duen bigarrenherria izan da gurea, Errenteria-ren ondoren. Garrantzitsua dabelaunaldi berriak askatasuneanhaztea. Iritziak iritzi, parte har-tzeko eskatuko nieke herritarrei,oso garrantzitsua delako eraba-kiak hartzea.

«2015ean geldirikaurkitu genuen herria;ez zuen aurrera egiten»

Jesus Zaballos b Lasarte-Oriako alkatea eta PSE-EEko alkategaia

Orain lau urte hitzemandako 147 proiektuetatik «%93 gauzatuta», Jesus Zaballos pozik dago egindako lanarekin, baina langabeziaren eta kirol instalazioen gaiari heldu nahi dio hurrengo lau urtekoan.

JON URBE / FOKU

«Proiektu garrantzitsu askorenlehen harria jarri dugu;horiek garatzeko, beste lau urte beharko genituzke»

«Herri honetan alde batera utzi behar da banderen gerra;guztionak dira bai ikurrina eta bai euskara»

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aAstekoa

d

Udal eta foruhauteskundeakElkarrizketa

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Iritzia

RIRITZIADanel Agirre

Sekta batentzatbiktima perfektua

Ufologo bilakatzekoegitasmoarekin bate-raezina zelakoan laganion katoliko izateari.

Erosi nituen lehenbiziko libu-ruak, 8 bat urterekin, FernandoJimenez del Oso eta Juan Jose Benitezek idatzitakoak ziren. Gi-zabanako moduan kontzientziaosoa garatzeko ezinbestekoak di-ren bi heldulekuak eskaini zizki-daten, Elizak lehenago bezala.Egunerokoaren labirintoan ezgaltzeko jomuga zehatza, betebe-har benetan oinarrizkoa, batetik(izuagatik on egiten saiatzeariutzi, eta buru-belarri plater hega-lariak bilatzera pasatu nintzen,nire kasuan). Bizitzaren misterio-ari erantzun behin betikoa, edo

erantzun hori laster iritsiko zela-ko agintza behintzat, bestetik.Izan ere, sinesbera samarra

nintzen ni akaso, baina BenitezenBosgarren zutabea irakurriz ge-ro, guztiz eztabaidaezina zirudienestralurtarren aurkezpen ofizia-lak asko jota pare bat urteko kon-tua behar zuena. Ez ginen ari ze-ruko argi txatxu batzuei jarrai-tzeaz, Erriberako artzainekinhartu-emanetan ari ziren izakiitxurako bisitariez baizik. Iristearzen egun handirako, agerraldihistorikoa irudikatu nuen nik.Mars Attacks! filmaren gisakoa,baina baketsua (nik hau guztiaimajinatu baino askoz berandua-go estreinatu zen pelikula, argigera dadila). Etxe Zuriko atarian,

kazetarien aurrean, espaziotik —edo beste dimentsio batetik—iritsitako lagunek askatuko luke-te, behingoz, gizadia gizadi dene-tik arduratu duen zalantza: «Gukjakin ahal izan dugunaren arabe-ra, zuek unibertso deitu diozuenaproiekzio bat baino ez da, holo-grama bat, zeina...».Jimenez del Oso errebelazio

kolosala bizi ahal izan gabe joanzen, eta nik ere aspaldi galdunuen estralurtarrekin topo egite-ko itxaropena. Esperantza horisakelakoek hil zutelakoan nago.Garai batean ontzat eman nituenobjektu edo humanoide miste-riotsuen irudi lauso horiek ez di-tut dagoeneko fidagarritzat. Be-reizmen handiko kamerak dara-

matzagu guztiok soinean, etaaparatuok ohiz kanpoko agerral-diak benetan gertatzen ez direla-ko froga dira, edonork dokumen-tatu ahal lituzkeelako. Ama Birji-na eta bihurguneko neska ere ezzaizkio aspaldi inori agertu, nikdakidala.Ufologiarik gabe, krisi existen-

tzialean jausi nintzen. Eskerrakinork sektaren batean sartzea sekula eskaini ez didan, biktimaperfektua naizelako. Nire mo-duan Eliza katolikoa uzten dute-nen jokabidea aztertu ohi dut,norabide bat aurkitzeko arrastobila. Izatearen funtsa, hil baino

lehenago derrigorrean konplitubeharreko hori, aparteko zailta-sunik gabe topatu ohi dute: Beho-bia ordu eta erdian korritu, estatuberri bat sortzen saiatu. Blokea-tuta jarraitzen dut nik berriz, bi-dearen erdi-erdian azaldu zitzai-dan kraterretik irten ezinik. Bizi-tzaren misterioarekin, hori bai,gero eta obsesionatuagoa nago.Carl Saganen Cosmososorikirentsi dut, bi bider, urtebetean.Eta horixe ateo gehienengan ha-rritzen nauena: azalpen funtsez-koena bilatzeari uko egin diote,besterik gabe. Betebehar prakti-koekin konformatu dira.Heriotzarekin amestu dut az-

kenaldian. Ni zendu eta pare bategunera, korapilo kosmikoa as-katuko du norbaitek, eta soluzioamunduari iragarriko dio. Linbo-an flotatzen egongo naiz ni ordu-rako, eta ez naiz ezertaz jabetuko,inor ez da kontatzera etorriko. Ez zait amaiera krudelagorikokurritzen.

Ama Birjina etabihurguneko neskaere ez zaizkio aspaldi

inori agertu, nik dakidala

Irudiab Donostia

Ohitura bihurtu dute harrera ekitaldiaGaraikurrak pilatzen jarraitzen du Super Amara Bera Bera Donostiako eskubaloi taldeak. Igandean, zortzigarre-

nez segidan jokatu zuen Espainiako Kopako finala, Barakaldoko Lasesarre pabiloian, eta 17-30 irabazi zion

Aula Valladolidi. Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeak seigarren aldiz irabazi du Espainiako Kopa, eta Do-

nostiako Udalak harrera egin zion astelehenean —irudian, jokalariak eta udal ordezkariak—; asteartean, al-

dundian egin zieten harrera. Lau partida falta dira liga amaitzeko, eta bigarren dago Bera Bera. DONOSTIAKO UDALA

Gaur aurkeztuko dituzte Kilometroakjaiaren kantua eta bideoklipa

ZARAUTZ bUrriaren 6an egingo dute Gipuzkoako ikastolen aldekoKilometroak jaia, eta gaur aurkeztuko dituzte kantua eta bideoklipa,18:00etan, Zarauzko Musika plazan. Leloa ere aurkeztu zuten aurretik:Ni, Hi, Hura... ikastola mundura. Zarauzko ikastola arduratuko daorain arteko jai ereduko azken Kilometroak festa antolatzeaz.

«Clara Montero pertsonaperfektua da kulturzuzendaritzan Ane Rodriguezordezkatzeko; nazioarterazabaltzen lagunduko digu»

Edurne OrmazabalTabakalerako zuzendari nagusia

4ZENBAT HILABETE EGONGO DEN ITXITA

DEBA ETA MUTRIKU ARTEKO ERREPIDEA

Atzo itxi zuten Deba eta Mutriku arteko Gi-638 errepidea, lanak egiteko.

Oinezkoentzako bidea eta bidegorria ere egingo dituzte; 10 milioi euro-

ko aurrekontua du proiektuak. Lau hilabetez egongo da itxita errepidea.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

Enrique Ramos Hirigintza zinegotziarendimisioa eskatu du Haritzalde elkarteak

DONOSTIA bDonostiako Udalak harizti handi bat moztu zuen duela biurte Lourdes Txiki eremuan, Antiguan. Haritzalde naturazaleen elkar-teak berehala eskatu zuen ingurua lehengoratzeko, eta Enrique Ra-mos Hirigintza zinegotziaren dimisioa ere eskatu zuen. Bi urte geroagoerantzunik jaso gabe, Ramosen dimisio eskaera berretsi du elkarteak.

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

zen Tolosaldetik, Madrildik Do-

nostiara eta bueltan. Garaiko kro-

niken arabera, 1939an «sekulako

berotasuna» erakutsi zioten tolo-

sarrek.

Hala ere, ezaugarri berezi bat

zuen faxisten indarrak: beldurra-

ren hedapen mugagabea. Erre-

presioak, pertsonaia publiko

esanguratsuez harago, herritar

xeheen artean ere izan zuen eragi-

na. Bostehun lagun erail zituzten

eskualdean soilik, ehunka herri-

tar espetxeratu eta erbesteratu zi-

tuzten, eta Gurseko kontzentra-

zio eremura bidali zituzten 106 la-

gun. Bertan geratu zirenek, be-

rriz, gosez iraun zuten, izua eta

amorrua isilean gordeta. Kontuan

izan behar da, gerra amaitu oste-

an, erregimen frankistak 200.000

hildako utzi zituela estatu osoan.

1939az geroztik, pertsona ado-

retsu gutxi batzuek jarraitu zuten

politikagintzan; askok, urruti eta

erbestean. Bestetik, erabat aldatu

zen eskualdeko herritarren bizi-

modua; Tolosa ezarri zuten erdi-

gunean. Paper fabrikak marka-

tzen zuen egunerokoa herrian,

eta euskarak nabarmen egin zuen

atzera; gaztelania hutsez aritzen

ziren gehienak. Inguruko herrie-

tan, berriz, baserriko lana zen na-

gusi, eta euskaraz egiten zen. Di-

izan zen Tolosan. Hain justu, hiru

aldiz: 1941ean, 1948an eta 1952an.

Betiere, udan Donostian egiten

zuen egonaldia aprobetxatuz.

Egonaldiak iraun bitartean, atxi-

lotu eta kartzelan edukitzen zi-

tuzten erregimenaren aurkariak.

Franco goratu egiten zuten Espai-

nian, eta baita Tolosaldean ere.

Bandera espainolez josten zituz-

ten herriak, eta Espainiako ere-

serkia jotzen zuen musika ban-

dak. Tolosako Elosegi txapel fa-

brika bisitatu zuen 1941eko iraila-

ren 13an, eta udalak harrera egin

zion Idiakez plazan; balkoira atera

behar izan zuen, herritarrek bere

alde egindako oihuei erantzute-

ko. Eta ez orduan bakarrik. Izan

ere, Franco hainbat aldiz pasatu

Erresistentzia, apala bazen ere,

sozialisten eskutik etorri zen. Eta

eskualdeko zenbait txokotan

gaur egunera arte iraun dute bo-

rroka haien aztarna fisiko ba-

tzuek. Latzak izan ziren ondorio-

ak. Heriotza zigorra, espetxea, er-

bestea edota jazarpena ezagutu

zituzten garaitutzat jo zituztenek;

eskualdeko politikari eta kultur-

gile esanguratsuenak zeuden tal-

de zabal hartan.

Francoren bisitakEragindako beldurraren eta za-

palketaren ondorioz, lehen urtee-

tan frankismoak indar eta pre-

sentzia nabarmena izan zuen he-

rrian. Francisco Franco Baha-

monde estatuburua oso gutxitan

Josu Artutxa Dorronsoro Tolosa

Zortzi hamarkada

egin behar dira

atzera. 1939ko

apirilaren 1a: hi-

ru urtez Espai-

niako II. Errepu-

blikaren aurka matxinatutako

militarrek garaipena aldarrikatu

zuten, ofizialki, Francisco Franco

jeneralak eskuz idatzitako gerra

partearen bitartez. Europako he-

rrialde askotan bezala, faxismoa

gailendu zen Espainiako Esta-

tuan. Frankismo deitu zitzaion

ordutik aurrerako erregimen po-

litiko berriari, mugimenduaren

buruzagi zen jeneralarekin iden-

tifikatuta.

Aurreko urteetan, Espainiaren

batasunaren alde borrokatu ziren

batzuk; besteak, berriz, demo-

kraziaren eta sozialismoaren

alde. Herri asko erori ziren asko-

rentzat amesgaizto modukoa

izan zen hiru urte luze haietan.

Bilbon, esaterako, 1937ko uztaile-

an erori zen euskal erresistentzia-

ren azken ikurra. Tolosaldearen

kasuan, ordea, lehenago gertatu

zen banaketa, gerraren hastape-

netan, eskualdeko kolpistak Lei-

tzan batu zirenean. 1936ko abuz-

tuan sartu ziren garaile Tolosan.

36ko gerrak ondorio latzak utzi zituen toki askotan,baita Tolosaldean ere. Gerrateko aztarnek, oraindik ere,bizirik diraute bertan, eta horren adibide da Tolosakozezen plazan Francok ezarritako kontzentrazio eremua.

Gotorleku edogorroto leku bat

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a

Gaiak

36ko gerran frankistek

Tolosan, Donostian eta Irunen

ezarri zituzten kontzentrazio

esparruak. BNE

Zezen plazakosoldaduei platerakgarbitzera joaten zenaitaginarreba, janaripixka baten ordainetan»

«Ulergarria da egungogazteek gurasoei horri buruz ez galdetzea,urruneko kontuakbaitira haientzat»Manu AiertzaTolosako herritarra

‘‘

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

sidentzia politikoa, aldiz, norbe-

raren etxean geratzen zen, oro

har. Bakoitzak berekin jaso zuen

gerra, oroimenean, kaxoi ezkutu-

ren batean edo.

Diktadurarekin zerikusia zuen

oro ezabatzen saiatu zen frankis-

moa, baina kontzentrazio espa-

rruen atalak luzaroan iraun zuen

askoren memorian. Manu Aiertza

tolosarrak, esaterako, ezagutu zi-

tuen garai haietako gertakariak,

eta jakitun da, behintzat, Tolosa-

ko zezen plazan, Gipuzkoako he-

rri askotan bezala, frankistek

kontzentrazio esparru bat ezarri

zutela. Aitaren eta aitaginarreba-

ren kontakizunei esker izan zuen

kontu horien berri. «Anaia eta

biok galdezka joaten ginen, histo-

ria ezagutzea gustuko genuela-

ko».

«Amorru bila gindoazen»1903an ireki zuten Tolosako ze-

zen plaza. Zezenketa ugari egiteaz

gain, bestelako kultur ekitaldiak

ere antolatu izan dira bertan, eta

azken urteotan herritar askoren

ikusmina bereganatu dute inau-

terietako zezen festek. 36ko ge-

rrarako, ordea, toki berezi baten

bila zebiltzan frankistak.

18-19 urte zituela, anaiarekin

batera, Aiertzak interes handia

zuen gerra garaian Tolosan gerta-

tutakoen berri izateko. «Bagene-

kien gure gurasoek oso gaizki pa-

satu zutela tolosarren erruz. Eta,

ulergarria den bezala, gazteak gi-

nen eta amorru bila gindoazen;

nortzuk izan ziren eta zer egin

zieten jakin nahi genuen». Zezen

plazaren ondoan bizi zen, gaine-

ra, Aiertzaren aitaginarreba. Gaz-

tea zela, gertutik ezagutu zuen

egoera. «Herritarren prestutasu-

na ere beharrezkoa zen bizi ahal

izateko. Soldaduei platerak garbi-

tzera joaten zen bera, janari pixka

baten ordainetan».

Hain justu, militarren dibisio

bat kokatu zuten zezen plazako

kontzentrazio esparruan. «Ber-

tara jendea eramaten hasi zirela

kontatzen zidaten, kartzela bat

balitz bezala. Hutsaren truke,

errepideak eta trenbideak kon-

pondu behar izaten zituzten pre-

soek. Ezkutuko heriotza zigor

baten modukoa zen, lau-bost

urtez, tortura amaigabeekin.

Askotan, ziur hobe zela tiro batez

hiltzea».

Ezagutarazi beharrekoaZezen plazak «toki estrategiko-

ak» zirela dio Aiertzak. «Horma

altuko eremu itxiak ziren, segu-

ruak eta kontrolatzeko nahiko

errazak, ate gutxi zituztelako».

Zifrak aipatuta, ezjakintasuna

nabari zaio tolosarrari. «Oso zaila

da kalkulatzea, baina milaka

izango ziren. Gainera, baldintza

txarretan, jende ugari sartzeko

ahalmena zuen zezen plazak.

Gaixotasun ugari eta garbiketa

gutxi izaten zen han».

Kontu horiez guztiez lehen oso

gutxi hitz egiten zela azaldu du.

«Debekatuta zegoen sentimen-

duez hitz egitea». Hala ere, egia

jakitea oso garrantzitsua dela az-

pimarratu du. «Historiatik ikasi

egin beharra dago, berriro akats

berak ez egiten laguntzen baitu

horrek». Egun, «historia makila-

tzen» ari direla gaineratu du.

«Gazteek ez dituzte ezagutzen

garai bateko kontuak, eta norbe-

rak bere oinarriak eta irizpideak

izateko garrantzitsua da hori. Ez

dute esan nahi egia osoa». Hez-

kuntza arloan gaia landu daiteke-

ela uste du. «Langileak atera nahi

ditugu ikastetxeetatik, baina ez

dugu ahaztu behar pertsonak

atera behar ditugula». Bestalde,

urteen poderioz, eta gizartea eral-

datzen joan dela ikusita, herritar

askoren jakin mina galdu egin

dela nabarmendu du. «Ulerga-

rria da egungo gazteek horri bu-

ruz ez galdetzea. Urruneko kon-

tuak dira orain, eta gertuagokoak

ziren guretzat».

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Gaiak Gipuzkoan hiru

esparru: Tolosa,Irun eta Donostia

RCarlos Hernandez ka-

zetari espainiarraren

ikerketa bati esker, 36ko

gerrari buruzko datu gehia-

go jakin ahal izan dira duela

gutxi. 1936 eta 1959 artean,

guztira, 296 kontzentrazio

esparru izan ziren Espainia-

ko Estatu osoan; uste baino

ehun gehiago, hain zuzen.

Kalkuluen arabera, 700.000

eta milioi bat lagun artean

igaro ziren eremu horieta-

tik, eta bakoitzak, batez

beste, bost urte igaro zituen

bertan. Esklabo gisa herri

lanetan behartuta aritzeaz

gain, gosea, torturak eta he-

riotza jasan behar izan zituz-

ten presoek.

Helburu bakarra zuten

frankistek: herritar horiek

Espainiaren alde egitea. Ha-

mahiru kontzentrazio espa-

rru izan ziren Hego Euskal

Herrian: Araban eta Nafa-

rroan lau, Gipuzkoan hiru

(Donostian, Irunen eta Tolo-

san), eta Bizkaian bi. Eremu

berriak eraikitzeaz gain, le-

hendik zeudenak eta kirol

guneak ere erabili izan zi-

tuzten, Irungo Gal estadioa,

esaterako. Gerrako azken

urteetan erabili zuten Tolo-

sako zezen plaza, 1939ko

otsailetik maiatzera arte.

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko
Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

BBBAEEEEEEEEEEEEEEEREREEEEEREREE

Eus Eusk Eus Eusk

o o

BAABAABABAAINAINAINAINNN MMMERMERNONOOBBERERBBBBBBABBBAABAABEREEBA

o

k Eu Eu

EEEBABABAAAAAINAAINAINBAAINBBBABBABB

EEERER

aaaa

onena nena

teteelenelenelenelenaltaltaltaltkkkk

na on a

kaka elelelenelenltltaaaltaltkkkkak

A

AAGGAA

GGEAEAANANNNANANAA

AAEAEAGOGOAAGOGGOGOGOGOGOGOGGOOOGOANAN

GEAEAOIOAANNNNN

ON

GGGGOGOOGOGON

AAAA

NNN

1Zatoz Euskaltelera

1Zatoz Euskaltelera

119120G200

99 hilhil//€€9 €€€9999 hilhilhil//99 h labetezhilabetez6 6

GB

AN

www.euskaltel.eus | Dendak | 1717

prezioan. Informazio gehiago, hemen: www.euskaltel.eus

AN

MUGAGABEAK aukeran, eta arrazoizko erabileraren politika bat du ezarria. BEZa sartuta dago izango da. Ostiraleko 14:00etatik igandeko 24:00ak arteko datu-kontsumoak sartzen dira GIGA kontratazio-egunetik zenbatzen hasita. Iraupen-konpromisoa: 12 hilabete. Gero, prezioa 72 €/hil Zatoz zuntzera 2019/5/31 baino lehen, eta sei hilabetez izango duzu sustapen hau,

Babesle teknologikoa:

MUGAGABEAKDEI

20GB200MEGA

FINKOAMUGAGABEAK

DEIekinrAOOADEK

PREMIUM

GUZTIETTAU URO ASTEB2019K

ANA EAK DOABEAK DOGGAAA M GA MUGG GGIG

Zahar etxeetako eta eguneko zentroetakolangileek 55 egun bete dituzte greban

DONOSTIA bLuzatzen eta luzatzen ari da Gipuzkoako zahar etxeetako

eta eguneko zentroetako lan gatazka. ELA eta LAB sindikatuek deitu-

ta, aldian-aldian grebak egiten ari dira langileak, eta, ELAren kasuan,

55. greba eguna izango dute gaur zahar etxeetan eta eguneko zentroe-

tan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu dute sindikatuek.

Bihar 19:00etan egingo dituzte Jose LuisAnsorenaren aldeko hileta elizkizunak

DONOSTIA bHerenegun hil zen Jose Luis Ansorena musikologo, mu-

sikari, konpositore eta Eresbil artxiboaren sustatzailea. 90 urte zeuz-

kan donostiarrak —atzo beteko zituztekeen 91 urte—. Gaur goizean

ehortziko dute, 10:00etan, Donostiako Polloe hilerrian, eta bihar egin-

go dituzte hileta elizkizunak, 19:00etan, Kaputxinoetan.

Amiantoaren azken bi biktimakgogoan, geldialdia

BEASAIN bBeasaingo CAF enpre-

sako langileek ordubeteko gel-

dialdia egin zuten asteartean,

amiantoarekin kontaktuan lane-

an aritu ondoren hildako azken

bi biktimak gogoan. 37 langileri

aitortu zaie ofizialki heriotzaren

jatorrian amiantoa zegoela.

Donostiako zazpierasotzaileetatiksei, espetxera

DONOSTIA bBehin-behinean es-

petxera bidali ditu epaileak joan

den ostiral goizaldean Donostian

jipoitu eta bi egun geroago hil zen

17 urteko gaztearen ustezko zazpi

erasotzaileetatik sei. Defentsa

abokatuek helegitea jarri dute,

argudiatuta ez dagoela arriskurik

akusatuek ihes egiteko. Astearte-

an izan ziren hileta elizkizunak.

Langileak, geldialdian. JON URBE / FOKU

1JAURLARITZAK IPURUA

BERRITZEKO JARRITAKO

DIRU SAILA, MILIOI EUROTAN

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro

erabiliko du Eibarko Ipurua futbol

zelaiko lanak egiteko. Jaurlaritzak,

klubak eta Eibarko Udalak sinatu

dute akordioa.

9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Gaiak

Behin-behineko IATestazio bat irekikodute Zarautzen

ZARAUTZ bUrnieta eta Irungo

IAT estazioetan «saturazioa» da-

goela onartu zuen atzo Javier Za-

rraonandia Eusko Jaurlaritzako

Industria sailburuordeak Euska-

di Irratian. «Horri aurre egiteko

beste linea bat zabaldu dugu Ber-

garan, eta behin-behineko esta-

zio bat irekiko dugu Zarautzen».

Horrez gain, «ahalik eta azka-

rren» beste bi irekiko dituzte Za-

rautzen bertan eta Beasainen.

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Aitziber Arzallus Azpeitia

Urteak dira Azpeiti-

ko Emakumeen

Txokoan Jabetze

Eskolak antolatzen

dituztela. Emaku-

meei euren buruaren eta bizitza-

ren jabe izateko erremintak eta

baliabideak eskaintzea da eskola

horien helburua. Hainbat ikasta-

ro eta tailer egiten dituzte horreta-

rako, eta parte hartzaileei presta-

kuntzarako eta hausnarketarako

aukera ematen diete gune horie-

tan. Halaxe egin dute ikasturte

honetan ere, baina bada berri-

kuntza bat: 65 urtetik gorako

emakumeei soilik zuzendutako

hainbat formakuntza saio antola-

tu dituzte Azpeitiko Udalak eta

Emakumeen Txokoak.Maiatza-

ren 9an, 13an eta 23an egingo di-

tuzte doako saio horiek, eta elika-

dura, sexualitatea eta pentsioak

izango dituzte hizketagai. Doluari

buruzko beste saio bat ere eginda

daude aurretik.

Miriam Herbon hezkuntza

emozionalean adituak hasiko di-

tu maiatzeko saioak. Hilaren 9an

izango da, eta elikadura kontzien-

teari buruz ariko da, 15:00etatik

17:00etara, Emakumeen Txoko-

an. Maiatzaren 13an, sexualitate-

az jardungo du Edurne Mendiza-

bal Arremanitz kooperatibako ki-

deak, 15:30etik 17:00etara egingo

duten saioan. Eta maiatzaren

23an amaituko dute egitasmoa,

emakumeen pentsioei buruzko

saioarekin. Isabel Otxoa EHUko

irakasle eta ekintzaileak gidatuko

du azken saio hori, 17:00etatik

18:30era.

Soilik 65 urtetik gorako ema-

kumeentzako ikastaroak antola-

tzeko erabakia hainbat arrazoiga-

tik hartu dutela azaldu du Ione de

la Cruz Azpeitiko Emakumeen

Txokoko dinamizatzaileak. Bate-

tik, saio horiek baliagarriak izan-

go direlako adin tarte horretako

emakumeak Txokora hurbiltze-

ko; eta, bestetik, Azpeitiko 65 ur-

tetik gorako emakumeen behar

espezifikoei erantzuten dietelako.

«Azpeitiko Udaleko Parekideta-

sun Sailak ardura hartu du ema-

kume askotarikoen beharrei

erantzuteko. Horregatik, ikuspe-

gi intersekzional batetik, emaku-

me eta adineko izateagatik jasa-

ten duten zapalkuntza bikoitzari

aurre egiteko prozesuak abiatu

ditu egitasmo honekin». Horre-

kin ez du esan nahi gizonekin lan-

ketak egitea beharrezkoa ez de-

nik. «Baina beste nolakotasun bat

izango dute haiei zuzendutako-

ek».

Formakuntza saioetan landuko

dituzten gaiak aukeratzeko, kon-

tuan izan dituzte 65 urtetik gora-

ko herriko emakumeen beha-

rrak. Adibidez, doluari eta elika-

durari buruzko saioak antolatu

dituzte adin tarte horretako herri-

ko emakumeei egindako inkesta

batean gai horiek lantzeko beha-

rra nabarmendu zutelako. «Fe-

minismoak emandako ezagutzak

ere erabakigarriak izan dira», De

la Cruzen esanetan.

Interes handiaAzpeitiko Emakumeen Txokoan

lehen aldiz antolatu dituzte 65 ur-

tetik gorako emakumeen ahal-

duntzea helburu duten ikastaro

espezifikoak. Aurretik ere bazu-

ten aukera Jabetze Eskolako saio-

etan parte hartzeko, baina beste

adin batzuetako emakumeekin

nahasian aritzen ziren han.

Oraindik goiz da saio horien arra-

kasta neurtzeko, bakarra baino ez

baitute egin; baina, Emakumeen

Txokoko dinamizatzailearen ara-

bera, ikastaroek «interes han-

dia» piztu dute balizko parte har-

tzaileen artean. «65 urtetik gora-

ko emakumeak dauden herriko

taldeetan izan gara proiektua au-

rrez aurre aurkezten, eta interes

handia piztu du egitasmoak».

Badira, ordea, haien parte har-

tzea oztopatzen duten hainbat

arrazoi. «Batek baino gehiagok

esan digu parte hartzeko zailtasu-

nak dituela zaintza betebeharren-

gatik; bilobak zaintzeko ardura

dutelako, adibidez». Hori dela

eta, ikastaroen ordutegia moldatu

behar izan dute. «Goizez egiteko

asmoa genuen hasiera batean,

baina arratsaldez egitea erabaki

dugu azkenean, gehienentzat ho-

beto izango zelako». Egokitze ho-

rrek erraztu egin du emakumeen

parte hartzea, eta doluari buruzko

saioan jende ugarik parte hartzea

izan zen ondorioetako bat. Elika-

dura kontzientearen in-

guruko saioan ere dagoe-

neko emakume askok

eman dute izena, De la

Cruzek adierazi duenez.

Doluaren inguruko

saioaz «oso balioespen

ona» egin dute parte

hartzaileek, eta, ondo-

rioz, baita Emakumeen

Txokoko kideek ere.

«Parte hartzaileek adie-

razi digute, oro har, eu-

ren aurreikuspenak bete

dituela saioak, baliaga-

rria iruditu zaiela eta au-

rrerantzean gaian gehiago sakon-

tzeko gogoa dutela». De la Cruzek

gaineratu duenez, 65 urtetik go-

rako emakumeentzako eskaintza

zabaltzea gustatuko litzaiekeela

ere jakinarazi diete ikastaroan

parte hartu duten emakumeek.

Ikusteko dago zer-nolako eran-

tzuna izango duten maiatzerako

antolatu dituzten hiru saioek. Or-

dutegiei dagokienez, Emakume-

en Txokoan beste hainbat ikasta-

ro eta ekintza ere egiten dituzte-

nez eta hezitzaileek ere bestelako

betebeharrak badituztenez, De la

Cruzek onartu du ez dela erraza

denak bat etortzea. «Arazo ho-

riengatik, ikastaroren bat egin ga-

be gelditu gara». Autonomiari eta

bakardadeari buruzko saioa izan

zen bertan behera utzi behar izan

zutena. «Dena dela, kasu batzue-

tan, behintzat, posible izan da

ikastaroak emakumeek eskatuta-

ko ordutegietan jartzea». 65 urte-

tik gorako emakumeak hiru saio

horietan parte hartzera animatu

ditu Emakumeen Txokoko dina-

mizatzaileak, eta aurrerantzean

ere haientzako saioak antolatzen

jarraitzeko asmoa azaldu du.

Maiatzaren 9tik aurrera, 65 urtetik gorakoemakumeentzako formakuntza saioakegingo dituzte Azpeitiko EmakumeenTxokoan. Elikadura kontzienteaz, pentsioezeta sexualitateaz arituko dira saio horietan.

Ahalduntzea,adin guztietan

Hiru emakume, Azpeitiko plazan, hizketan; hiru saioetan parte hartzera deitu dituzte Azpeitiko emakumeak. G. RUBIO / FOKU

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aGaiak

Emakume eta adinekoizateagatik jasaten dutenzapalkuntza bikoitzari aurreegiteko prozesua abiatu dugu»

«Baliagarria iruditu zaiela eta gaian sakondu nahi dutelaadierazi digute doluari buruzkosaioko parte hartzaileek»Ione de la CruzAzpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailea

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Eider Goenaga Lizaso

Maria Lakunza,ikasgelan, RosaParks autobu-sean bezala iru-dikatzen du

Luis Garbaio idazle eta kazetariak(Lizarra, Nafarroa, 1956): bakar-bakarrik. Izan ere, ikasketa pro-zesu osoan emakume bakarraizan zen gelan; bakarra batxiler-goan, bakarra zuzenbide ikaske-tetan... Ibilbide profesionaleanere Lakunzak (Iruñea, 1900-1984)«genero bakardade izugarria»pairatu zuela dio Garbaiok. Gipuzkoako abokatuen elkar-

goko —garai hartan Donostiakoelkargoa zen— lehen emakumeaizan zen Lakunza. 1927ko otsaile-an kolegiatu zen, eta 1931n ClaraCampoamor hasi zen arte ez zenbeste emakume abokaturik izanlurraldean. Nafarroan, berriz,1927tik 1933ra emakumezko abo-katu bakarra izan zen. Garbaiok Nafarroako aboka-

tuen elkargoaren 200. urteurre-nerako lan bat egiten ari zela jakinzuen Lakunzaren berri. Aitzinda-ria izan zen arren, ohartu zen ha-ren izena ez zuela inoiz entzun.«Garai hartako beste emakumeabokatuen izenak ezagutzen ni-tuen, ibilbide politikoa egin zute-lako, erbestera joan zirelako...baina Mariari buruz ez zegoenezer. ‘Hemen istorio bat dago’,pentsatu nuen, eta ikertzen hasinintzen». Horrela konturatu zenGipuzkoan ere lehen emakumeaizan zela abokatuen elkargoan. Zerbait egitea erabaki zuen

Garbaiok, eta liburu hau da emai-tza: Un momentu en la luz (Mo-mentu bat argitan). Gipuzkoakoeta Nafarroako abokatuen elkar-goaren laguntzaz argitaratu du. Garbaiok ez du erraza izan La-

kunzaren biografia idaztea. «Ha-ren eskutik idatzitako ia ezer ezdago, eta ondorengoei ez zieninoiz hitz egin gerra aurreko bizi-

moduaz. Hil ostean semea ama-ren gauzetan begiratzen hasi ze-nean aurkitu zuten, adibidez, Ma-riaren toga». Testigantza zuzenikezean, artxiboetan miatuz eta tes-tuinguruari erreparatuz osatu duLakunzaren biografia. II. Errepublikaren aurretik, Es-

painiako Estatuan soilik sei ema-kume aritu ziren abokatu: ClaraCampoamor, Victoria Kent, Ma-tilde Huizi, Concha Peña, Ascen-sion Chirivella eta Lakunza bera.«Euren militantzia politikoaga-tik, besteek proiekzio publikoaizan zuten gerora ere. Mariarenkasuan, badirudi abokatu jardu-tea zuela asmo bakarra, baina nikjakin nahi nuen zer gertatu zenharekin».

Ohiz kanpokoaEmakume batek ikastea «ohizkanpokoa eta salbuespenezkoa»zen garaian ikasi zuen Lakunzak.«Batxilergoko urteetan, Mariaizan zen institutuan gelako neskabakarra. Zuzenbideko lehen ikas-turtean, Zaragozan (Espainia), fa-kultateko emakume bakarra izanzen, eta Madrilen, hurrengo lauikasturteetan, berdin». Ikasketakbere kasa egiten ari zen besteemakume nafar bat ere bazen Ma-drilen, Matilde Huizi, baina huraez zen joaten eskoletara. Garbaioren ustez, «genero ba-

kardade» horri aurre egin izanakerakusten du Lakunzarentzat Zu-zenbidea ikasteak zuen garran-tzia. Ikasketek, ordea, ez zuten bi-dea guztiz irekitzen: gizonak epai-le, fiskal eta abar izan zitezkeen;emakumeak, soilik abokatu. Do-nostiako bulego batean eta Iruñe-ko beste batean aritu zen Lakunza1927tik 1931ra, eta ofiziozko kasubakan batzuk baino ez zituen era-man. «Abokatu izan zitezkeenarren, inork ez zituen kontrata-tzen». 1927ko uztailaren 29an egin

zuen debuta, Aurizperriko (Nafa-rroa) gizon bat defendatzen; beste

gizon bat suzko arma batekinzauritu izana egozten zioten. Na-farroan gertatutako hilketa bi-koitz bat izan zen Lakunzaren ka-surik entzutetsuena. Baina ape-nas egiten zuen lanik, ez Gipuzko-an eta ez Nafarroan. 1927tik1933ra, kasu bakarra eramanzuen Gipuzkoan, eta lau bakarrikNafarroan. Garbaioren arabera, irteera

profesional bila joan zen Lakunza

Madrilera, bide pribatutik zeregi-nik ez zuela ohartu ostean. «Or-duko emakume abokatuetakobakar bat ere ez zen bizi abokatuizatetik: beste lanen bat zuten de-nek. Errepublikarekin, aukeragehiago ireki zitzaizkien emaku-me abokatuei, baina ordurakoerabakia hartua zuen Lakun-zak». Ekainaren 25ean iritsi zenMadrilera, Errepublikak bi hila-bete baino ez zituela, eta, 1932koapirilaren 30ean, Nekazaritza Mi-nisterioan hasi zen lanean. Funtzionario izateko oposizio-

ak egin zituen uztailean. «Aur-keztu zen oposizio guztietan le-hen emakumea izan zen Maria».Bigarren postua lortu zuen, etahori izan zen goranzko bidearenhasiera. Urtean 2.500 pezeta (15euro) kobratzetik 1937an 7.500kobratzera iritsi zen (45 euro).1933tik Nekazaritza Erreformara-

ko Institutuan aritu zen lanean,eta Europako nekazaritza errefor-ma ikuskatzera ere bidali zuten,idazkari gisa, pasaporte diploma-tikoarekin. 1936ko abenduan, Madrildik

Valentziara (Herrialde Katalanak)deitu zuten lanera, gerraren on-dorioz han baitzuen egoitza Erre-publikako Gobernuak. 1939anfuntzionario publikoen depura-zioa sufritu behar izan zuen, etaprozesuan bere burua defendatuzuen. «Harena ez zen kargu poli-tiko bat, baina Errepublikako Go-bernuaren aldekoa izatea egotzizioten depurazio espedientean.Eta auzibidean berak ukatu eginzuen arren, garai hartan harenideiak ezkerraren gertukoak zire-la uste dut». Zigor gisa, hainbatkargu betetzeko inhabilitazioaezarri zioten, eta Sevillara (Espai-nia) bidali zuten. «Uko egin zionSevillara joateari eta ibilbide pro-fesionala osatzeko egindako aha-legin guztiari».Valentzian bizi izan zen Lakun-

za, 1984an hil zen arte: «Pena danola egin zion uko aurretik egin-dako guztiari. Hain gogorra izanzen harentzat, nahiago izan zuenerabat ahaztea, eta senitartekoeiere ez zien ezer kontatu».

Gipuzkoako lehen emakume abokatuaizan zen Maria Lakunza, eta baitaNafarroakoa ere. Luis Garbaiok liburu bategin du hari buruz, eta hark bizi izaniko«genero bakardadea» azpimarratu du.

Argi izpi batbakardadean

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Gaiak

«Hain gogorra izan zenharentzat, nahiago izanzuen ahaztu, nik uste,eta senideei ere ez zien ezer kontatu»Luis GarbaioLakunzari buruzko liburuaren egilea

1

1 Semearekin.Maria Lakunza

bere seme bakarrarekin, Victor

Jorge Herrera Lakunzarekin.

1950ean Valentzian ateratako ar-

gazkia da. ‘UN MOMENTO EN LA LUZ’

2 Abokatuen elkargoa.Nafarro-

ako abokatuen elkargoan eta Gi-

puzkoakoan eman zuen izena Ma-

ria Lakunzak. ‘UN MOMENTO EN LA LUZ’

3 Gelan bakarra.Gelan emaku-

me bakarra zela erakusten duen

agiri bat. Madrilgo Zuzenbide Fa-

kultatekoa da. ‘UN MOMENTO EN LA LUZ’

2

3

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Kerman Garralda Zubimendi

Ezkio-Itsaso

Batzuetan, ordula-

riak azkarregi egi-

ten du korrika, eta

besteetan, motele-

gi. Egiari zor, den-

borak aspaldi topatu zuen bere

gustuko erritmoa, eta fin eusten

dio horri, baina Izazpin behera

sufrikario betean hauspoa

bero–bero daraman lasterkariak

nahiagoko luke segundoak mote-

lago igaroko balira; 500 euroko

saria egoten da Ezkioko helmu-

gan probako errekorra hobetzen

duenarentzat, baina txekeak

hauts apur bat du jada, 37 urte da-

ramatza-eta nork jasoko zain.

Peio Garin zizurkildarrak lortu

zuen Izazpiko Igoera Ezkio-Itsa-

soko mendi lasterketako erreko-

rra, 1982an. Garinek 31 minutu

eta 26 segundo behar izan zituen

Ezkioko ostatuaren paretik irten,

Izazpiko gainera igo, eta hasiera-

ko gunera itzultzeko. «Lagun ar-

tean egindako lasterketa bat izan

zen. Marka egiteko asmorik gabe

abiatu nintzen, gozatzera», oroi-

tu du zizurkildarrak berak. «Ho-

rrenbeste denbora pasatu da jada,

ahazten ere hasi naiz», dio txan-

txetan.

Laburra eta bat–batekoa da

proba. «Sei kilometro pasatxo

ditu lasterketak, igo eta jaitsi. Pro-

ba betea da, teknika eta abiadura

behar direlako, eta hanka indar-

tsuak», deskribatu du Joxe Mari

Gabilondo probaren antolatzaile-

etako batek. «Aldapa gora dira le-

hen hiru kilometroak, eta 300

metroko desnibela dago, gutxi

gorabehera». Hankentzat «jipoi

ederra» dela azaldu du. «Eta,

marka hobetu nahi izanez gero,

jaitsieran ere erritmo biziari eutsi

behar zaio. Teknikoa da jaitsiera-

ren lehen zatia, baina bigarrena

aproposa da abiadura handia har-

tzeko. Hor indarrik gabe geldituz

gero, joan egiten dira errekorra

hobetzeko aukerak», gaineratu

du Gabilondok.

Nabarmentzekoa da ibilbidea

ez dagoela itxita. «Norberak era-

bakitzen du zer bide hartu. Posi-

ble da sigi–sagaka igotzea: malda

samurragoa izango da kasu ho-

rretan, baina metro gehiago egin

beharko ditu korrikalariak», az-

pimarratu du antolatzaileak. Ha-

lere, biderik laburrena identifika-

tuta dagoela eta parte hartzaile

gehienak hortik joaten direla

onartu du.

Biderik laburrena begiz joa du-

ten arren, inork ezin du hobetu

Garinen marka. «Oso zaila izan-

go da marka hori ontzea», abisa-

tu du Gabilondok. Urteetan izan

dira errekor saiakerak, baina

inork ez du lortu. «Aritz Egea ger-

tu izan zen 2017an, baina heme-

zortzi segundo falta izan zitzaiz-

kion».

«Harro eta harrituta» dago

Garin. «Poztu egiten nau nire

denbora oraindik indarrean da-

goela jakiteak, baina ez nuen es-

pero horrenbeste kostako zenik

hobetzea», azaldu du Garinek

berak. «Urte hartan parte hartze-

ko esan zidaten inguruko lagu-

nek, festak zirela eta afari girora

joango ginela gero. Azkar gelditu

nintzen lasterketaren buruan ba-

karrik, eta aurrera jo nuen. Baina

markaren bila baino gehiago, ga-

raipenaren bila», osatu du konta-

kizuna.

Zizurkildarrak berezko sena du

korri egiteko. Izan ere, garinda-

rren geneetan daude lasterka egi-

teko dohainak. Hala frogatzen

dute Peio eta Juan Mari anaiek

1980ko eta 1990eko hamarkade-

tan lortutako hamaika garaipe-

nek eta errekorrek. Esaterako,

oraindik indarrean daude Juan

Mari Garinek 1993an Larraiztik

Txindokirako bidean egindako 33

minutu eta 33 segundoko marka

eta Azpeitiko zezen plazan hamar

kilometro egiteko behar izan zi-

tuen 31 minutu eta hemezortzi se-

gundoak. «Baserrian hezi ginen

gu, eta korrika jaisten gi-

nen herrira eta eskolara.

Gainera, ohitura handia

genuen mendian ibiltze-

ko ere, eta horrek zaildu

egin zigun gorputza»,

azaldu du Peio Garinek.

«Oso gustuko genituen

krosak eta mendi laster-

ketak. Eroso sentitzen gi-

nen, eta emaitza onak

lortu genituen. Adibidez,

gogoan dut mendi laster-

keten denboraldia pres-

tatzen ari nintzela Ez-

kion marka lortu nuene-

an. Kros denboraldiaren

eta mendi lasterketen artean nen-

bilen orduan».

Urtero, maiatzaren hasieran

izaten da Izazpiko Igoera, Ezkioko

San Migel festen inguruan —etzi

izango da—. «1978an apustua egin

zuten Joxe Antonio Aranzadik eta

Joxe Aierbek, ea nor izango zen

azkarrena Izazpira igotzen eta

jaisten. Apustu hartan dago egun-

go lasterketaren jatorria», azaldu

du Gabilondok. Probak eten bat

izan zuen bidean, baina berresku-

ratu egin zuten 2016an.

Buruz buruko lehia zena 30 bat

laguneko tropel bihurtu da. Hale-

re, emakumeen parte hartzea

apalagoa dela ikusirik, antola-

kuntzak animatzeko deia egin die

korrika egitea gustatzen zaien

emakumezko guztiei.

Irteerako aizkorakadaIzazpiko Igoera etzi izango da,

baina bihar ere kirolak presentzia

handia izango du Ezkion: Joxe

Ugarteburu aizkolariari omenal-

dia egingo diote herritarrek, eta

herri-kirol probak izango dira

eguerdian. «Guk ere parte hartu

nahi genuen omenaldian, eta po-

lita iruditu zitzaigun irteteko deia

aizkorakada baten bidez egitea»,

azaldu du Gabilondok. Aizkola-

riak enborra erdibitzean hasiko

dira korrikalariak maldan gora.

«Argazki polita izango da korri-

kalariak eta aizkolaria denak el-

karrekin agertzen direna».

Haurrek ere parte hartu ahal

izango dute proban, baina, Izaz-

pira igo beharrean, herriko base-

rrietan barrena ibiliko dira. «Hor

ez dago saririk. Herri lasterketa

denez, gaztetxoenen artean ez

dugu sustatzen lehia».

Igande honetan jokatuko dute Ezkio–Izazpi mendi lasterketa. 1982koa da markarikonena, Juan Mari Garinena: 31 minutu eta 26 segundo; 36 urtean, inork ez du ondu.

Kronometroa azkarregi doa

Joxe Aierbe ezkerrean, eta Joxe Antonio Aranzadi eskuinean, 1978an, apustua hasteko prest. Aierbe izan zen azkarrena: 36.47 minutu behar izan zuen. IZAZPIKO IGOERA

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aGaiak

Lagun artean egindakolasterketa bat izan zen. Marka egiteko asmorik gabeabiatu nintzen, gozatzera»Peio GarinKorrikalaria eta Izazpiko Igoerako markaren jabea

«Sei kilometro pasatxo ditulasterketak, igo eta jaitsi.Teknika eta abiadura behardira, eta hanka indartsuak»Joxe Mari GabilondoIzazpiko Igoera probaren antolatzailea

‘‘

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Unai Zubeldia Donostia

Bidaia bat barrutik

bizitzeko, ez da be-

harrezkoa hegaz-

kin txartela, maleta

eta gida liburua on-

doan izatea. Areto bateko aulkian

eserita ere bidaia daiteke gaur

egun, beste batzuek munduan

barrena bizi izandakoak entzu-

nez. Bidaiatzeko beste modu bat

da hori. Bidaia bakoitzak txoko

preziatu bat izaten du norberaren

barruan, baina, duela 25 urte, es-

perientzia horiek gainerako he-

rritarrei helaraztea ere «polita eta

aberasgarria» izan zitekeela pen-

tsatu zuten Donostiako Intxau-

rrondo auzoan.

Felix Etxeberriak, Ibiltariaren

Astearen sortzaileetako batek,

ondo gogoan dauka nola gauzatu

zuten proiektua. «Garai bateko

Ipar Haizea auzo elkartetik sortu

zen ideia. Auzokide batzuek bi-

daia bat egin genuen Marokora,

bizikletekin, eta beste bidaia polit

batzuk egin zituzten lagun ba-

tzuei ere deitu genien euren espe-

rientziak partekatzeko». Helbu-

ru zehatzik gabe, «arratsalde eder

bat pasatzea eta elkarrekin me-

riendatzea» zen lagun talde ha-

ren erronka. Ia oharkabean, or-

dea, urtez urte indartuz joan da

proiektu txiki hura, eta gaur egun

«oso sasoi onean» dago Intxau-

rrondoko Haizalde elkarteak eta

Donostia Kulturak elkarlanean

antolatzen duten egitasmoa. Etzi

hasiko da aurtengo Ibiltariaren

Astea, Intxaurrondoko kultur

etxean, eta hurrengo ostiralera

arte bost saio izango dituzte aur-

ten.

Dokumentalak, filmak, argaz-

kiak, hitzaldiak, bidaia antzez-

tuak... denetik izan dute 25 urteo-

tan, eta hala gertatuko da aurten

ere. «Gogoan daukat ur-

te batean hitzaldia eman

zuen kide batek nola

ekarri zuen Afrikara joa-

teko erabiltzen zuen ka-

mioi egokitu horietako

bat. Han ibili ginen ba-

rruan sartuta; oso espe-

rientzia polita izan zen».

Lehenengo urte haietan

«diapositiba gutxi ba-

tzuk bakarrik» izaten zi-

tuztela gogoratu du Etxe-

berriak. «Eta geroxeago

hasi ginen VHS bideoak-

eta baliatzen. Pixkana-

ka-pixkanaka, hobetuz joan dira

bidaiarion baliabideak».

Helena Taberna eta Oraitz Gar-

ciaren Sueños y Sabores filmare-

kin ekingo diote aurtengo ekital-

diari. «Zaporeak gure auzoko el-

karteari buruzkoa da lana. Erre-

fuxiatuen artean elikagai duinak

banatzen dituzte egunero Atenas-

ko Victoria Social Centerren, eta

lan hori oinarri hartuta osatu dute

filma». Hain zuzen ere, aurten

keinu berezia egin nahi diote Za-

poreak elkarteari, eta egunero

postu bat jarriko dute aretoan

bertan. Papua Ginea Berria, Route

66 AEBetako ibilbidea, Mende-

baldeko Sahara eta Marokoko ba-

samortua, eta Hego Amerikan ba-

rrena seme-alaben heziketa oina-

rri hartuta garatutako egitasmoa

landuko dituzte hurrengo lau

saioetan.

Berrehun lagunentzako tokia25 urteotan, askorentzat errefe-

rentzia bihurtu da Ibiltariaren As-

tea. «Bidaiarietako batek behin

esan zigun asko eskertzen zuela

gure egitasmoa, bidaiak egin on-

doren etxera itzuli eta inork ez

zuelako ikusi nahi izaten bere la-

nik», azaldu du Etxeberriak, ba-

rrez. «Oso ondo erantzuten du

jendeak, eta oso giro polita sor-

tzen da aretoan». Proiektuaren

sortzaileak azpimarratu duenez,

ezaugarri berezi bat ere badauka

Ibiltariaren Asteak: «Eguneroko

merienda. Hasieratik egiten dugu

hori, eta, aurten ere, Haizalde el-

kartearen eskutik, pintxoak jate-

ko aukera izango da saio bakoi-

tzean».

Ez da sarrerarik ordaindu be-

harko emanaldietara joateko,

baina urtero aretoa txiki gelditzen

zaiela abisu eman du Etxeberriak.

«Emanaldiak kultur etxeko areto

nagusira pasatzea erabaki dugu

aurten, eta berrehun bat lagunen-

tzako tokia izango da bertan».

25 urte beteta, etorkizunean ere

hegaldirik gabeko bidaiak egiten

jarraitzeko asmo irmoa daukate

Ibiltariaren Astearen antolatzai-

leek.

Aurten 25 urte beteko ditu Donostiako Ibiltariaren Asteak. Etzi hasi eta ostiralera arte,ikus-entzunezko bost emanaldi eskainiko dituzte Intxaurrondo auzoko kultur etxean.

Hegaldirik gabeko bidaiak

Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxeko aretoa jendez lepo, orain bi urte, Ibiltariaren Asteko saioetako batean. HAIZALDE ELKARTEA

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Proposamena

Garai bateko Ipar Haizea auzo elkartetik sortu zen ideia.Bidaien esperientziapartekatzea zen helburua»

«Hasieran, diapositiba gutxi batzuk bakarrik izatengenituen; geroxeago hasi ginenVHS bideoak-eta baliatzen»Felix EtxeberriaIbiltariaren Astearen sortzaileetako bat

‘‘

EGITARAUA

Aurten bost saio izango dira In-

txaurrondoko Ibiltariaren Astean.

Etzi lehenengoa, eta ostiralean

azkena. 18:30ean hasiko da etziko

saioa, eta 20:00etan gainerako

laurak.

Maiatzak 5, igandea

Sueños y Sabores. Helena Taber-

na eta Oraitz Garcia. Zaporeak el-

karteak Atenasen egunero egiten

duen lanari buruzkoa da filma.

Gaztelaniaz emango dute, euska-

razko azpidatziekin.

Maiatzak 7, asteartea

Papua Nueva Guinea. Iñaki Ka-

perotxipiren dokumentala. Austra-

liatik iparraldera dagoen herrialde

bat da Papua Ginea Berria. Udan

hango irletan antolatzen duten

Sing Sing jaialdia dauka oinarrian.

Maiatzak 8, asteazkena

Ruta 66 bizikletan. Mamen Etxa-

niz azkoitiarrak AEBetako Route

66 ibilbidea bizikletan bakar-baka-

rrik egitea erabaki zuen iaz, erreti-

ro aurreratua baliatuta. Euskaraz

izango da saioa.

Maiatzak 9, osteguna

From Lost to the Desert. Mende-

baldeko Saharan eta Marokoko

basamortuan surfaren esplorazio-

aren inguruan egindako lanari bu-

ruzkoa da Chechu Pajares eta Ni-

colas Pinarren proiektua. Gaztela-

niaz emango dute dokumentala.

Maiatzak 10, ostirala

El vuelo de Apis. Ingrid Sanzek

eta Andres Melerok 2016ko uztai-

laren 27an ekin zioten proiektuari.

Hego Amerikan ibili ziren urtebe-

tez, heziketa esperientzia eralda-

tzaileak ezagutuz. Seme-alaben

heziketaren inguruko hausnarketa

dauka oinarrian. Gaztelaniaz izan-

go da saioa.

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

MUSIKA

AIA Iker Allur eta Montxito.

b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.

ANDOAIN Inoren Ero Ni eta

Niña Coyote eta Chico Tornado.

bGaur, 23:00etan, txosnetan.

ANDOAIN Ingo al Deu?

eta DJ Eman Emak.

bBihar, 23:00etan, txosnetan.

ASTEASUElustondo anai-arrebak.

bBihar, 19:30ean eta 23:30ean,

Elizmendin.

ASTEASUOstolaza eta Narbaiza.

b Igandean, 18:30ean, Elizmendin.

AZKOITIAArtxamendiko

erromeria.

bGaur, 21:30ean, Elkargunean.

AZKOITIAUdal Musika Banda.

bBihar, 12:30ean, Kontzejupen.

AZKOITIAZugaz.

bBihar, 18:30ean, Santa Kutzen.

AZKOITIADJ Elortxa.

bBihar, 20:00etan, Garagardo

Azokan.

AZKOITIALaja II.a eta Narbaiza.

bBihar, 22:00etan, Santa Kutzen.

AZPEITIAMcEnroe eta MOW.

bBihar, 23:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

DEBADonostiako Udal Txistulariak:

Maitatia.

bGaur, 19:30ean, Andra Mari

parrokian.

DONOSTIAVanesa Martin.

bGaur, 21:00etan, Kursaalean.

DONOSTIANizuri Tazuneri.

bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAMolly Nilsson,

Ganges eta Mow.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIANeobeatnik: David

Trashumante & Avelino Saavedra

eta Carlos Luna & Clara de Luna.

bBihar, 19:30ean, Intxaurrondo

kultur etxean.

DONOSTIADonostiako Orfeoia

eta Santa Zezilia Orkestra Klasikoa:

Opera eta zarzuela gaua.

bBihar, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAPajaro.

bBihar, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAEl Increible Hombre

Elefante, 7th Story Killers, Gealman

eta Euphoric.

bBihar, 21:00etan, Mogambon.

DONOSTIAThe Limboos.

bBihar, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAOcto Octa, Gela eta

Krii Crew.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIARuper Ordorika

& Mugalaris.

b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.

DONOSTIASonakay.

b Igandean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAEuskadiko Orkestra

Sinfonikoa: Bihotz mindua.

bAstelehenean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIAExtreme Smoke 57,

Eslovenia GrindCore Legends,

Ernia eta Zarautz HC/Grind.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Mogambon.

DONOSTIAGlams Skanks.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.

bOstegunean, 19:00etan,

udaletxe zaharreko kriptan.

DONOSTIALes Trois

Mousquetaires.

bOstegunean, 19:30ean,

Donostiako Orfeoiaren egoitzan.

EIBAR Jabier Muguruza.

bGaur, 20:30ean, Koliseoan.

EIBARUnai Andonegi eta Oier

Baltzola.

bBihar, 12:00etan, Santa Kurutzen.

EIBARAndres Garcia

eta David Otero.

bBihar, 19:00etan, Koliseoan.

ERRENTERIAVoltaia eta Rodeo.

b Igandean, 18:45ean, Niessen

kulturgunean.

ESKORIATZARockalean.

bGaur, 18:30ean, Puntaik Puntan.

ESKORIATZAThe Potes

eta Roba Estesa.

bGaur, 20:30ean, Puntaik Puntan.

ESKORIATZAOlatz Salvador.

bBihar, 13:00etan, Puntaik Puntan.

ESKORIATZAFoisis Jaunak,

Elh Malick, McOnak eta DJ Moto.

bBihar, 18:00etatik 01:00era,

Puntaik Puntan.

ESKORIATZAMaider Zabalegi.

b Igandean, 12:00etan,

Atxorrotxen, Puntaik Puntan.

ESKORIATZA Joselu Anaiak.

b Igandean, 18:00etan, plazan,

Puntaik Puntan.

EZKIO-ITSASOElorza eta

Konpainia.

bBihar, 22:30ean, Ezkioko plazan.

HONDARRIBIA Josena Irazoki

& Lagunak eta Mikel Uraken.

bGaur, 22:00etan, Psilocybenean.

IRUNDulce Castigo eta Lion Heart.

bGaur, 21:00etan, Tunk aretoan.

IRUN Insoma eta Sangre de Mono.

bBihar, 22:30ean, Tunk aretoan.

IRUNKamerata Oiasso.

b Igandean, 19:00etan, Amaian.

LAZKAOAnsorregi eta Lurtxundio.

bBihar, 20:00etan, Lazkaomendin.

LAZKAOTapia eta Leturia.

bBihar, 23:00etan, Lazkaomendin.

LAZKAO Izer eta Alabier.

b Igandean, 19:00etan,

Lazkaomendin, Itxurrenen.

LEGAZPISu Ta Gar eta John Dealer & the Coconuts.

bGaur, 23:00etan, plazan.

LEGAZPIDoinua Gazte Banda eta Legazpi Musika Banda.

bBihar, 12:00etan, plazan.

LEGAZPIGarilak 26.bBihar, 23:00etan, plazan.

LEGAZPIElustondo anai-arrebak.b Igandean, 16:00etan, Mirandaolan.

OÑATITxua, Lee Kore eta Eraso.bGaur, 22:00etan, Olabarrietan.

OÑATI Izer eta Alabier.bBihar, 19:00etan, Olabarrietan.

OÑATIAitor Regueiro.b Igandean, 19:00etan, Olabarrietan.

ORDIZIAMigue de la Rosa.

bOstegunean, 19:00etan,

D’Elikatuz zentroan.

OREXA Izer eta Narbaiza eta DJ Bull.

bGaur, 20:00etan, kalean.

OREXAGabezin eta DJ Bull.

bBihar, 22:30ean, plazan.

ORIOOlatz Zugasti.

bBihar, 22:00etan, kiroldegian.

TOLOSAEñaut Elorrieta &

Kaabestri String Ensemble: Harian.

bGaur, 20:30ean, Leidorren.

TOLOSADoña.

bGaur, 22:00etan, Box.A elkartean.

TOLOSADekot eta Urgatz.

bGaur, 22:30ean, Bonberenean.

VILLABONA-AMASAEt Incarnatus

Orkestra: Va gera.

bGaur eta bihar, 22:00etan,

Olaederra kiroldegian.

ZARAUTZMoonshine Wagon.bGaur, 23:00etan, Putzuzulon.

ZARAUTZSapali Keur Gui.bBihar, 13:30ean, Lege Zaharren

enparantzan.

ZARAUTZFusion H.bBihar, 19:30ean, Lege Zaharren

enparantzan.

ZARAUTZBidelapurrak eta The Potes.

bBihar, 23:00etan, Putzuzulon.

ZUMAIAMateo Escagedo Salmon

eta Beheko Plaza abesbatzak.

bGaur, 20:00etan, Komentuan.

ZUMAIABertsio gaua.

bGaur, 22:30ean, txosnetan.

ZUMAIAAnari, Izaki Gardenak

eta Marlik.

bBihar, 22:30ean, txosnetan.

ZUMAIADJon.

bBihar, 23:00etan, Kofradian.

ZUMAIABide Batez.

b Igandean, 19:00etan

eta 23:00etan, Kofradian.

ANTZERKIA

AZKOITIAPotx eta Lotx.

bBihar, 17:00etan, Floreagan.

AZKOITIATxalo: Zoaz pake

santuan.

bBihar, 19:30ean, Baztartxon.

AZPEITIABigoterik Gabe: K-baret.

b Igandean, 17:00etan, Soreasun.

BERGARAVaiven: Erlauntza.

bBihar, 19:00etan, Seminarixoan.

DONOSTIAGoyo Jimenez:

Aiguantulivinamerica II.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIA J.J. Vaquero eta

Alex Rabanalen bakarrizketak.

bGaur, 21:00etan, Dokan.

DONOSTIALa Baldufa: Pinocchio.

bBihar, 12:00etan, Biterin.

DONOSTIAApata Teatro:

Malvados de oro.

bBihar, 20:00etan, Lugaritz

kultur etxean.

DONOSTIAGorakada: Ulisesen

bidaia.

b Igandean, 18:00etan, Gazteszenan.

EIBARLa Enana Naranja:

Kontukantari 2. Mendian ibiltari.

bAsteartean, 15:00etan,

Hezkuntza Esparruan.

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3aAgenda

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

EIBAR La Baldufa: Nire aita

ogro bat da.

bOstegunean, 15:00etan,

Hezkuntza Esparruan.

ERRENTERIANueve: Damnificados.

bGaur, 20:30ean, Niessen aretoan.

IRUN L’Alakran: La conquista

de lo inútil.

bBihar, 20:00etan, Amaia zentroan.

LAZKAO Potxin eta Patxin.

bBihar, 18:30ean, Lazkaomendin.

LEZO Dejabu: Linbo planeta.

bGaur, 17:30ean, Gezalan.

LEZO Perigallo: Espacio disponible.

b Igandean, 20:00etan, Gezalan.

ZUMAIA BocaBeats: Beatbox.

bBihar, 22:00etan, Kofradian.

ZUMARRAGACancamisa: Ramper:

Vida y muerte de un payaso.

bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.

DANTZA

ANDOAIN Ezpata dantza.

bGaur, 10:30ean eta 11:30ean,

Santa Krutz ermitan.

ANDOAIN Urki dantza taldea.

b Igandean, 11:30ean, kalejira,

eta emanaldia Zumea plazan.

ANDOAIN Plaza dantzak.

b Igandean, 18:30ean, Zumea plazan.

AZKOITIA Bizkargi: dantza jauziak.

bBihar, 22:00etan, Elkargunean.

AZKOITIA Dantzari Txiki Eguna.

b Igandean, 11:00etan, kalez kale.

AZPEITIA Dantzaz: Ehuna.

b Igandean, 12:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

BEASAIN MagMus Laborategia:

Esku Harriak: Oteizaren (H)aria.

bGaur, 19:00etan, Usurbe aretoan.

DONOSTIA Claudia Lavistarekin

topaketa, sortzaileentzat.

bOstegunean, 19:00etan,

Egia kultur etxean. Izen ematea,

[email protected].

EIBAR Kezka: soka dantza.

b Igandean, 12:00etan,

Santa Kurutzeko ermitan.

LASARTE-ORIA Logela

Multimedia: Nagare.

bGaur, 21:00etan, kultur etxean.

LEGAZPI Ezpata dantza eta larrain

dantza, Sustraiak taldearekin.

bGaur, 12:00etan, plazan,

eta 14:00etan, Kale Nagusian.

LEGAZPI Tio Teronen Semeak:

Festamentua.

bBihar, 19:30ean, Euskal Herria

plazan.

LEGAZPI Ohorezko ezpata dantza.

b Igandean, 11:45ean, Mirandaolan.

ZARAUTZ Alaken: Mutxikoak.

b Igandean, 12:00etan,

Musika plazan.

BERTSOLARITZA

ANOETA Gipuzkoako Txapelketa:

Markel Eizagirre, Eder Iturralde,

Antton Fernandez, Beñat Jauregi,

Odei Lopez Larrauri eta German

Urteaga.

b Igandean, 17:00etan,

Mikelasagastin.

ASTEASU Gipuzkoako Txapelketa:

Maddi Aiestaran, Uxue Alkorta,

Amaia Iturriotz, Eñaut Martikorena,

Aitor Salegi eta Aitor Tatiegi.

bBihar, 17:00etan, udaletxean.

AZKOITIAGu ere bertsotan

jaialdia.

bAsteartean, 18:00etan, Baztartxon.

DONOSTIA Miren Artetxe, Beñat

Gaztelumendi eta Unai Gaztelu-

mendi: Bertso marraztuak.

bGaur, 20:30ean, Aurresku

tabernan.

GETARIA Ganbara Bertsotan:

Danel Olano, Lierni Rekondo,

Aimar Sorazu, Aitor Urbieta,

Iban Urdangarin eta Izarne Zelaia.

bGaur, 22:00etan, gaztetxean.

IDIAZABAL Gipuzkoako

Txapelketa: Txomin Azpiroz,

Egoitz Eizagirre, Gorka Etxeberria,

Iker Letamendia, Unai Muñoa eta

Iker Ormazabal.

bBihar, 17:00etan, Guraso

Elkartean.

LAZKAO Aitor Sarriegi

eta Aitor Mendiluze.

b Igandean, 13:00etan,

Lazkaomendin, Itxurrenen.

MUTRIKU Bertso saio literarioa:

Uxue Alberdi eta Andoni Egaña.

bGaur, 19:00etan, Zabiel

kultur etxean.

OÑATI Bertso bazkaria: Andoni

Egaña eta Sebastian Lizaso.

bBihar, 14:30ean, Olabarrietan.

OREXAAndoni Egaña, Ane Labaka,

Oihana Iguaran eta Aritz Mujika.

b Igandean, 18:00etan, plazan.

ORIO Gipuzkoako Txapelketa:

Joseba Andoni Agirre, Urko Egaña,

Oier Aizpurua, Asier Azpiroz, Jokin

Irastorza eta Andoni Otamendi.

b Igandean, 17:00etan,

kultur etxean.

SORALUZE Bertso afaria:

Maider Arregi, Eneko Beretxinaga,

Iñigo Izagirre eta Ane Labaka.

bGaur, 22:00etan, gaztetxean.

HITZALDIAK

AIA Jesus Mari Lete: Zerga sistema

nekazari eremuan.

bAsteazkenean, 15:00etan,

kultur etxean.

AZKOITIA Maiatzeko Lorak.

Lander Garro eta Pello Reparaz:

Euskalonski.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Elkargunean.

AZKOITIA Josep Pamies:

Nekazaritza ekologikoa, pertsonen

osasuna eta ingurugiroa.

bOstegunean, 19:00etan,

Elkargunean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

AZKOITIALou: dantzan jo ta ke.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Matadeixen.

DONOSTIANapardeath.

b Igandean, 19:00etan,

Antzoki Zaharrean.

BESTELAKOAK

ANDOAIN Elkar sarien banaketa

eta Ma Kolektiboaren Lua kastore.

bOstegunean, 19:00etan, Basteron.

ARRASATE Miren Larrea & Ion

Chavez: Retro-ipuinak.

bAsteazkenean, Kulturaten,

eta ostegunean Santa Marinako

liburutegian, biak 19:00etan.

LEGAZPI Txorroborro magoa.

bBihar, 17:30ean, Gernika plazan.

LEGAZPI Mirariaren antzezpena.

b Igandean, 12:30ean, Mirandaolan.

OREXA Imanol Ituiño magoa.

bBihar, 17:00etan, plazan.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 3a Agenda

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · emaitzak markatu zituen. Emai-tza oso onak izan zituen Bilduk. 2012ko autonomikoekin [115.000 boto] sekuentzia bat osatu zu-ten». 2012 eta 2016 arteko

Karmele Uribesalgo Alzola

Donostia

227. greba eguna dute gaur Gi-puzkoako polizia etxeetako etaepaitegietako garbiketa zerbitzu-ko langileek; irailaren 19an ekinzieten protestei. Greban dauden30 langileetako bat da Nekane Za-bala (Villabona-Amasa, 1973).Kale garbitzaileen oinarrizko sol-datarekin alderatuta, %13 gutxia-go kobratzen dute polizia etxee-tako garbitzaileek, eta epaitegie-takoek, %7 gutxiago. Arrakalahori amaitzeko eskatu dute, eta,egoera konpondu bitartean, gre-ban jarraituko dute. Maiatzaren17an bilduko dira berriz garbitzai-leen lana kudeatzen duen Gar-bialdi enpresarekin. Luze doa greba. Nola zaudete?

Gorabehera askorekin gabiltza.Hala ere, indartsu gaude. Eskaerabat egin dugu, eta ez gara hortik

jaitsiko. Hilabete asko darama-tzagu borrokan; kolpe ugari jasoditugu, eta kemena eman diguhorrek. Ez dugu astakeriarik es-katzen, eta bada garaia kontura-tzeko ez gabiltzala txorakeriatan. Zein da egoeraren erantzulea?

Guk Garbialdi enpresarentzategiten dugu lan, baina EuskoJaurlaritzak kontratatutakoa daenpresa hori. Bien artean kon-pondu beharko lukete egoera.Soldata igoera bat eskatzen arigara, eta enpresa arduratzen daordaintzeaz, baina Jaurlaritzakjartzen du dirua. Enpresarekinmoldatu behar dugula dio Jaurla-ritzak, baina gero eta kaskarragoada gure egoera, eta horren arduraez da Garbialdirena bakarrik.Hilabete hauetan izan da aurre-

rapausorik enpresaren eta Eus-

ko Jaurlaritzaren aldetik?

Jaurlaritzak ez du pausorik eman.Sindikatuek bilerak eskatu diz-

kiote [ELA, LAB, ESK eta UGTdaude auzian], baina ez ditu onar-tu. Garbialdirekin, ordea, bildugara. Eskaintza hobeak egin diz-kigute azken boladan, baina lo-tsagarriak ziren lehenengo bosthilabeteetan egin zizkigutenak.

Hala ere, oraindik ez dugu lortuonartzea soldata arrakala dagoe-la, ezta horri aurre egiteko neu-rriak hartzea ere.Emakumeak zarete garbitzaile

gehienak. Horrek eragina du lan

gatazkan?

Dudarik gabe. Emakumeek izandute beti garbitzeko ardura, etaoraindik ere jarrera batzuek era-kusten digute egoera ez dela guz-

tiz aldatu. Bizkaiko zahar etxeeta-ko langileen egoera azaltzen duenliburuan irakurri nuen [OnintzaIruretaren Berdea da more be-

rria] gizonezkoen soldataren la-guntza moduan hartu izan delaemakumezkoena. Horrela dagoikusita gure lana. Ez da tituludunlan bat, etxeko lan bat ematen du;etxetik kanpo egindako lantxobat. Baina guk astean 35 ordu iga-rotzen ditugu lanean, eta, kalegarbitzaileak bezala, gu ere langi-leak gara.Soldata arrakala amaitzeaz gain,

zenbait lan egiteagatik gehiga-

rri bat jasotzea ere eskatu izan

duzue.

Kale garbitzaileek gehigarri batjasotzen dute lan jakin batzukegiteagatik, eta gu ez gara kexatuorain arte. Urteak daramatzaguziegak musu truk garbitzen, bai-na guk ere merezi dugu gure lanaordaintzea. Kalabozoetan karte-

lak daude non neurriak jasotzendiren hazteriari eta tuberkulosiariaurre egiteko, baina dirutan ez di-gute errekonozitzen arrisku hori.Garbitzaileak gara, eta gure lanada ziegak ere garbitzea. Ados gau-de horrekin, baina ordaindu eginbeharko litzatekeela uste dugu.Nola kudeatzen dituzue gutxie-

neko zerbitzuak?

Mezua bidaltzen digute zer garbi-tu behar dugun esanez. Eguneroari gara greban eta protestekin,baina, gutxieneko zerbitzuak di-renez, lanera joan behar izatendugu. Manifestaziora joan aurre-tik edo hura bukatzean egin ohiditugu lanak. Astean bitan, esate-rako, sarrerako komunak garbitubehar izaten ditugu. Xaboia etapapera jarri behar izaten duguhorietan. Bulegoetan, aldiz, ezinizaten dugu halakorik jarri. Urte-ko 365 egunetan, 24 orduz, langi-leak izaten dira bulegoetan, etabadakigu baliabide horiek etxetikeramaten hasiak direla. Polizia etxeetako eta epaitegie-

tako langileek ulertzen al dute

zuen egoera? Babesten zaituz-

tete?

Oro har, gogor eusteko esaten di-gute. Kexak jarri eta jarri ari dira.Arratoiak azaldu izan direnetan,adibidez, argazkiak atera izan di-tuzte. Eurek jasaten dute egunerozikinkeria. Publikoa, ordea, ez daohartzen egoeraz; ezkutuan gel-ditzen da.Ezohiko garbiketa bat ere egin

behar izan zenuten.

Grebaren bosgarren hilabeteanizan zen. Egun bakarra eman zi-guten polizia etxe osoa garbitze-ko. Eusko Jaurlaritzatik gizon batetorri zitzaigun ondo garbitzenari ote ginen kontrolatzera. Seku-lako umiliazioa izan zen. Poliziaetxeak irailaren 18an zegoen be-zala gelditu behar zuela esanzuen; hau da, greba hasi aurretikzegoen moduan. Bost hilabetehaietan egindakoa alde baterautzi eta greba hutsetik hastea izanzen hura. Derrigortuta geundenlan hori egitera, eta garbitu geni-tuen polizia etxeak. Hala ere, in-darra eman zigun, eta jabetu gi-nen zer ari zen gertatzen. Orainere badago horrelako beste garbi-keta bat eginarazteko beldurra.Euren alde dago legea; betetzen ezbadugu, salaketa jarriko digute.Galtzeko arrisku handia dugu.Epe laburrean, konponduko al

da gatazka?

Enpresak eta Eusko Jaurlaritzaknahi izanez gero, bai. Jaurlaritzaez bada mugitzen, azken hilabe-tean bezala jarraituko du enpre-sak; eskaintza berari eutsiko diokasu horretan.

«Oraindik ez dugu lortu soldataarrakala dagoela onartzea»

Nekane Zabala b Hernaniko polizia etxeko garbitzailea

Ia zortzi hilabete daramatzate greban polizia etxeetako eta epaitegietako garbitzaileek. Horietakobat da Zabala. Kale garbitzaileen soldata bera eskatzen ari dira; arrakala amaitzea nahi dute.

JON URBE / FOKU

«Jaurlaritzatik gizon batetorri zitzaigun ondogarbitzen ari ote ginenkontrolatzera. Sekulakoumiliazioa izan zen»

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 3a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]