Gizateriaren historia

13
EGILEAK: 3.ZIKLOA B GIZATERIAREN HISTORIA HISTORIAURREA ANTZINAROA ERDI AROA ARO MODERNOA

description

Lizartzako Eskolako 3. zikloa B

Transcript of Gizateriaren historia

Page 1: Gizateriaren historia

EGILEAK: 3.ZIKLOA B

GIZATERIAREN

HISTORIA

HISTORIAURREA ANTZINAROA ERDI AROA ARO MODERNOA

Page 2: Gizateriaren historia

HISTORIAURREA

Page 3: Gizateriaren historia

PALEOLITOA

Garai hau lehenengo gizakiak agertu zirenetik, duela hamar mila urte ingurura arteko garaia izan zen.

Bisonteak, hartzak, mamutak, oreinak … ehizatzen zituzten eta basoko fruituez elikatzen ziren.

Leize zuloetan edo ibai inguruetan bizi ziren. Nomadak ziren, hau da, batetik bestera ibiltzen ziren eta ez ziren beti toki berdinean bizi.

Animaliaren larruz egiten zituzten jantziak. Harriekin eta hezurrekin egiten zituzten ehizarako tresnak: geziak, arkuak, lantzak, aiztoak eta abar.

Kobazulo barruan, tokirik sakonenean, ehizatutako animalien marrazkiak egiten zituzten. Marrazki hauek egiteko buztina, animalien koipea, fruituen zuku eta kedarra erabiltzen zuten.

Hiltzen zirenean gorpuak koba zuloetan lurperatzen zituzten.

Asmakizun garrantzitsuena sua izan zen.

Suaren asmakuntzak aurrerapena ekarri zuen Paleolitoko gizakientzat, ehizatutako animalien jakiak erre, piztiak eta animaliak uxatzeko, hotz handia egiten zuenean berotzeko ere egiten zuten.

Page 4: Gizateriaren historia

NEOLITIKOA

Neolitiko aroa orain dela hamar mila urte inguru hasi zen eta metalak erabiltzen ikasi zutenean bukatu zen.

Neolitikoko gizakiak nekazaritza eta abeltzaintza deskubritu zituzten. Aurkikuntza haiei esker sedentario bilakatu ziren eta lehen herrixka egonkorrak sortu zituzten.

Animaliak zaintzen zituzten: ahuntzak, ardiak, idiak, zaldiak, txerriak, behiak, txakurrak … Hauengandik jatekoa lortzen zuten. Beste janari batzuk ere

lortzen zituzten: arroza, garia , frutak …e.a. Garia txikitu eta irina lortzeko harriak erabiltzen zituzten. Gurpila eta goldea asmatu zituzten.

Neolitikoan egurrezko goldea, eskuzko errotak, leundutako harrizko aizkorak, aitzurrak,hezurrezko tresnak, ontziak erabiltzen zituzten. Eskuz modelatutako eta sutan egositako kaiku eta platerak ere.

Zeramika asmatu zuten. Buztinetik abiatuta, ura eta elikagaiak biltzeko objektuak egiten zituzten.

Harrizko monumentu handiak, trikuharriak, harrespilak eta zutarriak eraiki zituzten, hilobi bezala.

Aro honetako gauzarik garrantzitsuenak nekazaritza eta abeltzaintza deskubritzea izan zen. Gurpila eta goldea asmatzeak ere aurrerapen handiak ekarri zizkion neolitikoko gizakiari.

Page 5: Gizateriaren historia

METAL AROA

Metalen aroa historiaurrearen azken aroa da. Metala lantzen hasi zirenetik idazkera asmatu arte iraun zuen. Duela 7.000 urte hasi zen eta 3.000 urte inguru iraun zuen.

Metal aroaren barnean hiru aro desberdin daude:

Lehenengoa KOBRE AROA. Hau erabiltzen ikasi zuten lehenik, lortzeko errazena zelako.

Bigarrena BRONTZE AROA . Metal hau gogorragoa eta herdoiltzen zailago zen. Brontze aroan herriak eta hiriak antolatuagoak zeuden.

Hirugarrena BURDIN AROAN , burdina lantzen ikasi zuten. Metal gogorragoa eta irmoagoa denez, arma eta tresna hobeak egin ahal zituzten.

Lanerako metalezko tresnak, apaingarriak eta armak ere egiten zituzten.

Abeltzaintzan eta nekazaritzan aritzen ziren eta hauetatik lortutako produktuez elikatzen ziren.

Herrixka txikietan bizi ziren eta harrizko hesi batek inguratzen zituen. Herrixka txiki asko, hiri bihurtu ziren bi mila biztanle baina gehiagoko biztanleriarekin. Hiri nagusietan Erregea, gudariak eta artisauak egoten ziren.

Metal aroan, batez ere metalak lantzen ikasi zuten. Metalurgia sortu zen. Honek aurrerapen handiak ekarri zizkien: tresna eta armak egiten asko hobetu zuten.

Page 6: Gizateriaren historia

HISTORIA

Page 7: Gizateriaren historia

AINTZINAROA

ERROMATARREN AURREKO GARAIA

Historiaurrea bukatu eta Historia hasten da.

Antzinaroa Historiako lehen aroa da.

Erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar Penintsulan herri asko bizi ziren: zeltak,

iberiarrak, tartesotarrak, galaikoak, kantabriarrak, baskoiak ...e.a. Euskal herriko lehen biztanleak Gaur egungo Euskal Herriko lurretan, beroiak, akitaniarrak, barduliarrak karistiarrak eta autrigoiak bizitzen ziren. Famili klanetan antolatuak zeuden eta artzaintza eta nekazaritzan jarduten zuten. Erromatarrak iritsi ziren, eta onura ekonomikoa zekarkieten lurraldeak konkistatu zituzten.

ERROMANIZAZIOA

Erromatarrak, Europako zati handi bat okupatu zuten. Konkistatutako herri eta hiriak erromanizatu egiten zituzten, hau da, beraien hizkuntza eta kultura ezarri zituzten. Gizartea maila desberdinetan banatua zegoen: Enperadorea, denen buruzagia. Patrizioak, aginte maila oso altua zutenak, plebeioak nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi zirenak eta azkenik esklaboak, hauek ez zuten inongo eskubiderik eta patrizio eta plebeioenak ziren.

Bost mila soldadu inguruz osatutako ejertzitoak zeuden eta jeneral batek zuzentzen zituen. Erromatarrek eraikuntza asko egin zituzten: Domusak, enperadore eta patrizioen palazioak, tenpluak, jainkoak agurtzeko, termak, bainu publikoak, aberatsak denbora pasan egoten zirenak, insulaek bizilekuak ziren, antzerkia, antzerkia egiten zen eraikin erdi zirkularra, anfiteatroak, gladiadoreen borrokak eta beste ikuskizun

batzuk egiten ziren eta azkenik, zirkuan zaldi lasterketak (karroekin) egiten zituzten. Konkistak berrehun urte inguru iraun zuen eta ingeniaritza lan garrantzitsuak utzi zituzten: Galtzadak, hiriak eta herrixkak lotzen zituzten errepideak eta akueduktu edo ubideak, menditako euri ura bildu eta erromatar hirietan zabaltzeko eraiki zituzten.

Page 8: Gizateriaren historia

ERDI AROA

Erdi aroa V. mendean hasten da erromatarren gainbeherarekin batera.

ETXEAK Erdi-aroko etxeak oso xumeak ziren, lastozko teilatuz eta egurrez eginda zeuden. Gauean ezin zuten ezer egin, kandelak oso garestiak zirelako. Familiak suaren inguruan egoten ziren eta gehienetan kanpoan egiten zuten sua etxea ez belzteko. HERRIAK Herriak harresi baten inguruan zeuden eta kaleak estuak ziren. Herriaren erdialdean merkatuak eta azoka asko zeuden Gazteluetan erregeak eta nobleak bizi ziren. ESKOLA Umek ez zekiten irakurtzen eta idazten, eliz gizonek berriz bai eta haiek erakusten zizkieten irakurri, idatzi eta erlijioko gauzak. Jauntxoek gerrarako ikasketak egiten zituzten eta semek aitaren langintza hartzen zuten, neskek berriz etxeko lanak. AISIALDIA Aberatsen denbora pasa ehiza eta torneoak izaten ziren, juglareek, historiak kontatzen zituzten, nekazariak aldiz pisu jaurtiketak, gezi jaurtiketak eta oilar borrokak egiten zituzten. INGURUNEA Basoetatik, egurra, onddoak eta fruituak hartzen zituzten. Harriak mendietatik eta ura errekatik hartzen zuten. Ehiza egitea gustatzen zitzaien eta basoak mozten zituzten soroak zabaltzeko.

AGINTARIAK Agintari nagusia erregea zen, gero nobleak eta kleroak zeuden, azkenik nekazariak hauek ez zuten agintzen.

Page 9: Gizateriaren historia

GARRAIOAK Erdi Aroan gurdiz eta itsasontziz garraiatzen ziren zamak. SALEROSKETAK Erdi aroan peri handiak egiten dira eta bertan gauza asko saltzen dira:oihalak, sukaldeko tresnak, erremintak, edalontziak...

SINESMENA ETA ERLIJIOA Garai haietan eliza oso garrantzitsua zen horregatik jende asko sinesmenduna zen. ARTEA Artea erlijioarekin lotuta zegoen katedraletan margolanak egiten zituzten

ZIENTZIA ETA TEGNOLOGIA Garai horietan gauza asko asmatu zituzten: gurpilak, astrolabioak, boporak eta kanoiak.

POPULAZIOA Ume asko edukitzen zituzten baina, gaixotasunengatik eta goseagatik jende asko hiltzen zen. ERDI AROKO JANARIAK Nekazariek haragia gutxi jaten zuten hau da: bihotza, birikak, ogi beltza eta... Aberatsak berriz haragia jaten zuten adibidez: xerra, solomoa, eta...e.a. Patatak ez zuten oraindik ezagutzen. Edateko aberatsek ardoa urarekin edaten zuten eta Euskal herrian sagardoa eta ura edaten zen.

Page 10: Gizateriaren historia

ARO MODERNOA

ERREGE-ERREGINA KATOLIKOAK

Aro Modernoaren hasieran, Iberiar Penintsula bost zatitan banatuta zegoen: Portugal, Gaztela, Nafarroa, Aragoi eta Granada ziren.

Penintsulako bi erresuma indartsuenek, Gaztela eta Aragoik, Errege-erregina Katolikoen agindupean bat egin zuten. Granada (1492), Nafarroa eta Kanariar Uharteak konkistatu zituzten beren lurraldeak handitzeko. Errege- erregina katolikoak erreformak ere egin zituzten:

Kontseiluak antolatu zituzten, beraiei laguntzeko. Erresuma bakoitzean Korrejidoreek errege-erreginak ordezkatzen zituzten. Justizia sendotu zuten, Entzutegi izeneko auzitegien bidez. Ogasunak erreformatu zituzten, dirua eta botere gehiago lortzeko.

XVI. MENDEA: KARLOS I.AREN ERREGEALDIA

Karlos I. a errege-erregina katolikoen biloba zen eta Europako errege

garrantzitsuenetako bat izan zen. Alemaniako

enperadore ere izendatu zuten, KarlosV.aren titulua

emanez.

Karlos I.aren erregealdian, Amerikako

konkistak azkarrak izan ziren eta Frantziaren kontra

hamar gerra egin zituen.

Printzeak Lutherren jarraitzaile bihurtu ziren

eta Lutherrek eliza protestante berri bat fundatu

zuen.

Karlos I.ak ia ondasun guztiak, Filipe semeari utzi zizkion.

Page 11: Gizateriaren historia

FILIPE I.aren ERREGEALDIA

Filipe II.ena Portugaleko errege izendatu zuten.

Otomandar inperioa konkistatu zuen Lepantoko guduan.

Europako beste lurralde batzuk konkistatu nahian porrot egin

zuen.Herbehereetan izan ziren borroka gogorrenak.

Ingalaterra menderatzen saiatu zen, itsas armada handi batez,

baina galtzaile atera zen.

XVII. MENDEKO KRISIALDIA

XVII. mendean, Filipe II.a, Filipe IV.a eta Karlos II.a izan ziren Espainiako

erregeak. Beren erregealdietan, Espainiak Europan zuen eragina eta lurraldeak galdu

zituen pixkanaka.

Hiru errege horiek, gobernua balidoen eskuetan utzi zuten. Mende honen

ezaugarri nagusia krisialdi sakona izan zen, eta alor hauetan islatu zen: Biztanleriaren

murrizketa eta jarduera ekonomikoaren beherakada.

Espainiak Europako herrialde boteretsuena izateari utzi zion.

ONDORENGOTZA GERRA

Karlos II.a oinordekorik gabe hil zen. Bi zeuden tronua

hartzeko prest:

Karlos Austriakoa eta Filipe Borboikoa.

Ondorengotza gerra Utrechteko Itunarekin

amaitu zen eta Espainiak Europan zituen lurraldeak

galdu zituen.

Page 12: Gizateriaren historia

LEHEN BORBOIAK

XVIII. mendean, Borboien dinastiak Espainiako tronua hartu zuen eta Filipe V.a

izan familia horretako lehen erregea. Gobernu zentralista ezarri zuen.

Fernando VI.a, Karlos III.a eta Karlos IV. izan ziren Espainiako errege.

Ilustrazioaren ideiak eraginda. Espainiak aurreko mendean izandako krisialdi

gogorra gainditu ahal izan zuen.

KULTURA eta ARTEA ARO MODERNOAN

Aro Modernoaren hasieran (XVI.mendean, hain zuzen) ekonomiak eta

merkataritzak garapen nabarmena izan zuten Espainian. Ondoren ordea,

XVII.mendeko gainbehera etorri zen ; eta azkenik XVIII.mendean, ekonomia pixkanaka

suspertzen hasi zen. Horregatik, ia mende eta erdi hartzen dituen aldi hori Espainiar

artearen Urrezko Mendea esaten zaio.

Errenazimentua, XV.mendea sortu zen eta XVI.mendean lehen erdialdean izan

zuen gorenaldia. Grezia eta Erroma klasikoen artean izan zen inspirazio iturri, eta

Italian sortu zen, Leonardo da Vinci, Rafael, Michelangelo, Espainian, Italia eta

Europako beste herrialde batzuetan bezalaxe artista barroko handien zerrenda oso

luzea da.

Horien artean, Velazquez margolaria da bereziki aipatzekoa.

Page 13: Gizateriaren historia

GIZARTEA ARO MODERNOAN

Aro modernoko gizartea bi talde nagusitan banatuta zegoen, eta herritarrak

jaiotzetik ziren talde batekoak ala bestekoak: pribilegiatuak eta pribilegio gabeak.