Gluzidoak

8
GLUZIDOAK Karbono, oxigeno eta hidrogenoz osatutako konposatuak dira. Oso talde zabala eta anitza da. Hiru gluzido mota daude: monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak.

Transcript of Gluzidoak

Page 1: Gluzidoak

GLUZIDOAK

Karbono, oxigeno eta hidrogenoz osatutako konposatuak dira. Oso talde zabala eta anitza da. Hiru gluzido mota daude: monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak.

Page 2: Gluzidoak

• Gluzidorik sinpleenak dira, 3 eta 7 karbono-atomo bitarteko kateak osatuak.

• Monosakaridoak izan daitezke: triosak, tetrosak, pentosak, hexosak eta heptosak.

• Aldehido taldea duten monosakaridoei aldosak deritze eta zetona taldeari zetosak.

Monosakaridoak

Page 3: Gluzidoak

Monosakaridoak• Ezaugarriak: - Gozoak eta zuriak dira. - Kristal egitura dute. - Uretan disolbagarriak. - Erredektureak dira.

• Funtzioa: Zelulek energia lortzeko erabiltzen dituzten substantziak dira.

Erreakzio kimikoa gertatzen denean, lotura batzuk apurtu egiten dira eta beste batzuk sortu. Apurtutako loturek eratutakoek baino energia gehiago izanez gero, energia askatuko du: erreakzio exergonikoa da.

Lotura berriek hasierako molekulenek baino energia gehiago badute, energia hartu beharko du: erreakzio endergonikoa.

Page 4: Gluzidoak

MonosakaridoakMonosakarido motak:

Page 5: Gluzidoak

Disakaridoak • Bi monosakaridoren elkarketaz eratuak daude.• Gehienetan monosakarido baten hidroxilo talde baten karbono eta

beste monosakaridoaren aldehido taldea edo zetona taldearen karbonoa lotzen dira. Lotura gertatzean, ur molekula bat askatzen da. Lotura horri O-glukosidiko lotura deritzo.

• Alderantziz,berriz, monosakaridoak askatzeari, hidrolisia deritzo ur molekula bat gehitu behar baitzaio.

Page 6: Gluzidoak

Disakaridoak • Ezaugarriak: - Zapore gozoa. - Kristalizatu egin litezke. - Disolbagarriak uretan.

• Funtzioa: Zelulei eman beharreko energiarekin dute zerikusia. Energia lortzeko erabiltzen dira disakaridoak.

• Disakaridoen adibideak: - Laktosa galaktosa + glukosa - Sakarosa fruktosa + glukosa - Maltosa glukosa + glukosa

Page 7: Gluzidoak

Polisakaridoak• Konposatu hauek monosakarido asko dituzte, O-glukosidiko

loturen bidez elkartuak, katea linealak zein adarkatuak eratuz.

• Ezaugarriak: - Ez dira gozoak. - Ezin dira kristalizatu. - Ez dira disolbagarriak uretan.

• Funtzioa: Energi erreserba gisa funtzionatzen dute, edo egituraketa-funtzioa dute, izaki bizidunen organismoaren zenbait zatiren osagai modura jokatuz.

Page 8: Gluzidoak

Polisakaridoak1) Erreserba-funtzioa polisakaridoen artean almidoia eta

glukogenoa aipatu ditzakegu. Substantziak energia erreserba gisa funtzionatzen dute, hidrolizatzen direnean energia lortzeko prozesuetan erabiltzen diren monomeroak askatzen direlako.

- Almidoia: landareen erreserba-substantzia da.

- Glukogenoak: almidoiak landareetan duen funtzioa du, baina animalietan.

2) Egituraketa-funtzioa egituraketa-funtzioak duten polisakaridoek izaki bizidunen gorputzaren funtsezko zatiak osatzen dituzte.

- Zelulosak: landare-zelulen pareta zelularra osatzen dute.

- Kitina: Intsektuen eta krustazeoen exoeskeletoaren zein onddoen zelulak estaltzen dituen paretaren osagai nagusia da.