Gonbitea irimo

2
Kaixo lagun, URRETXUBIZIZ Parte Hartze Prozesuaren baitan 2013. urtean zehar martxan jarri nahi dugun egitasmo berri baten berri ematera natorkizu. Urretxuko IRIMO lurzoruan birsortze proiektu bat martxan jartzera goaz. Azken urteotan Urretxuko arau berriak idatzi diren heinean, Irimoko guneak jaso ditu beharbada iritzi kontrajarri konplexuenak. Jakin badakigu gaur egun bizi den egoera sozio-ekonomikoak guztion ikuspegia aldatzeko bidean jarri duela. Azken 30 urteotan hiriak garatzeko erabili diren hirigintza tresnek ez dute gaur egun eraginkortasun edota legitimazio handirik. Iraunkortasunaren inguruan hitz jario ugari jasan dugu azken aldian. Hirigintzaz ari bagara, teknologiak eta ekologiaren merkadoteknia alde batera utziz, printzipio orokor batek sailka ditzake hiriaren jasangarritasuna: Moldakortasuna. Moldakurtasunaz aritzen garenean aukera irekiak uzten dituen hirigintza bati buruz ari gara. Eremuetan hartzen diren erabakiak denboraren eta egoera ezberdinen kontinjentziak kontuan hartuko dituen estrategiak garatzea alegia. Helburu hauek lortzeko ezinbestekoa da bertako egitura, memoria eta aukerak aztertzea. Eta are garrantzitsuago jendearen eta eragile ezberdinen partaidetza ikuspegi eta aukera ezberdin eta kontrajarri gehienak mapeatu ahal izateko. Hori horrela izanik, EUROPAN izeneko lehiaketa suertatu zaigu parez-pare eta bertako antolatzaileekin izandako hartuemanek interes berezia piztu dute Europa mailako aditu desberdinen artetik. Aukera hori aintzat harturik, gure eskualdean aintzindari izango den proiektu parte- hartzailean bidelagun izan zaitzagun gonbitea helarazten dizut gutun honen bidez. Abenduaren 17 eta 18 jarri ditugu aurrez-aurre eragile desberdinekin honetan adituak diren TOKI ARKITEKTURAko kideekin elkarrizketa saio txiki bat izan eta norberaren behar eta iritziak aintzat hartzeko. (ordutegia zehazteko zurekin kontaktuan jarriko gara). Ondoren, abenduaren 18an , aurkezpen eta hitzaldi saio bat ospatuko da lehen ideia eta begirada ezberdinak mahai gainean jartzeko asmoz.

Transcript of Gonbitea irimo

Page 1: Gonbitea irimo

Kaixo lagun,

URRETXUBIZIZ Parte Hartze Prozesuaren baitan 2013. urtean zehar martxan jarri nahi

dugun egitasmo berri baten berri ematera natorkizu.

Urretxuko IRIMO lurzoruan birsortze proiektu bat martxan jartzera goaz. Azken

urteotan Urretxuko arau berriak idatzi diren heinean, Irimoko guneak jaso ditu beharbada iritzi

kontrajarri konplexuenak. Jakin badakigu gaur egun bizi den egoera sozio-ekonomikoak guztion

ikuspegia aldatzeko bidean jarri duela. Azken 30 urteotan hiriak garatzeko erabili diren

hirigintza tresnek ez dute gaur egun eraginkortasun edota legitimazio handirik.

Iraunkortasunaren inguruan hitz jario ugari jasan dugu azken aldian. Hirigintzaz ari

bagara, teknologiak eta ekologiaren merkadoteknia alde batera utziz, printzipio orokor batek

sailka ditzake hiriaren jasangarritasuna: Moldakortasuna.

Moldakurtasunaz aritzen garenean aukera irekiak uzten dituen hirigintza bati buruz ari

gara. Eremuetan hartzen diren erabakiak denboraren eta egoera ezberdinen kontinjentziak

kontuan hartuko dituen estrategiak garatzea alegia.

Helburu hauek lortzeko ezinbestekoa da bertako egitura, memoria eta aukerak aztertzea.

Eta are garrantzitsuago jendearen eta eragile ezberdinen partaidetza ikuspegi eta aukera

ezberdin eta kontrajarri gehienak mapeatu ahal izateko.

Hori horrela izanik, EUROPAN izeneko lehiaketa suertatu zaigu parez-pare eta bertako

antolatzaileekin izandako hartuemanek interes berezia piztu dute Europa mailako aditu

desberdinen artetik.

Aukera hori aintzat harturik, gure eskualdean aintzindari izango den proiektu parte-

hartzailean bidelagun izan zaitzagun gonbitea helarazten dizut gutun honen bidez.

Abenduaren 17 eta 18 jarri ditugu aurrez-aurre eragile desberdinekin honetan adituak

diren TOKI ARKITEKTURAko kideekin elkarrizketa saio txiki bat izan eta norberaren behar eta

iritziak aintzat hartzeko. (ordutegia zehazteko zurekin kontaktuan jarriko gara).

Ondoren, abenduaren 18an , aurkezpen eta hitzaldi saio bat ospatuko da lehen ideia eta

begirada ezberdinak mahai gainean jartzeko asmoz.

Page 2: Gonbitea irimo

Saio honetarako metodologien aurkezpenez gain, honako gonbidatuak izango ditugu: 18:00 Sarrera, aurkezpena eta helburuak: Alkatetza, MonoD eta TOKI

18:30 Iñaki Begiristain Mitxelena (arkitektoa, EHUn irakasle)

"Industri eraikinak alturean eta erabilera anitztasuna" ikerketako arduraduna

19:00 Fernando Díaz Orueta (Madrid, 1964)

"La construcción social de la ciudad y los movimientos urbanos".

19:30 Manu Fernández (Portugalete, 1977)

“Urbanismo adaptativo. Usos temporales y transitorios en un mientras tanto

permanente”.

20:00 Octavio Oruezabal Diputazioko Ingurugiro Teknikaria

“ Gaurko marko legala eta etorkizunerako erabilera posibleak”

Eta horrez gain, orain arte bildu dugun informazio guztia blog honetan izango duzu

ikusgai, zure partehartzea zehazteko linkaz gain.

www.irimoph.blogspot.com.es

Zurekin harremanetan laster batean jarriko garelakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena.

Oihane Zabaleta Mujika

-Alkatea-

Urretxun, 2102ko abenduaren 10ean