Google Drive_eu

38
KZgunearen Google Drive ikastaroa lizentzia honek babesten du: Creative Commons Atribuzioa- Ez komertziala-Berdin banatu_3.0_ (CC-BY-NC-SA_3.0) GOOGLE DRIVE

description

Google Drive webean oinarritutako doako tresna bat da, dokumentuak online sortzeko, igotzeko eta partekatzeko; taldean lan egiteko aukera ere eskaintzen du.

Transcript of Google Drive_eu

Page 1: Google Drive_eu

KZgunearen Google Drive ikastaroa lizentzia honek babesten du: Creative Commons

Atribuzioa- Ez komertziala-Berdin banatu_3.0_ (CC-BY-NC-SA_3.0)

GOOGLE DRIVE

Page 2: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

Ikastaroaren aurkibidea

1. Sarrera .................................................................................................................................... 1

1.1. Sarrera ............................................................................................................ 1

1.2. Zer da Google Drive? ......................................................................................... 2

2. PCan instalatzeko erregistroa .................................................................................................. 4

2.1. Google Drive zerbitzuan nola erregistratu ............................................................. 4

2.2. PC-an google drive aplikazioa instalatzea ............................................................. 7

3. Dokumentuak igotzea, editatzea eta ezabatzea ..................................................................... 15

3.1. Dokumentu bat igotzea .................................................................................... 15

3.2. Testu dokumentu bat editatzea ......................................................................... 19

3.3. Dokumentu bat ezabatzea ................................................................................ 22

4. Artxiboak partekatzea ........................................................................................................... 24

4.1. Partekatzea eta lankidetzan aritzea ................................................................... 24

5. Google Drive beste gailu batzuetan ....................................................................................... 31

5.1. Beste gailu mugikor batzuetarako jaistea eta instalatzea ...................................... 31

6. Antzeko beste plataforma batzuk .......................................................................................... 33

Page 3: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

1

1. Sarrera

1.1. SARRERA

Gustatuko al litzaizuke zure dokumentuak Google zerbitzari batean

biltegiratuta izatea, Interneterako konexioa duen edozein gailutatik eta

edozein lekutan eskuragarri egon ahal izateko? Horrela, ez dago zertan

biltegiratze baliabide mugikor batean (USB memoriak, disko gogorrak,

CDak, etab.) eraman.

Imajinatzen duzu zure dokumentuak beste pertsona batzuekin partekatu

ahal izatea, haiek landu ahal izateko? Zer deritzozu lantaldeko norbaitek

aldaketaren bat egitean zuri automatikoki jakinarazteko dokumentuaren

ezarpen aukerari buruz? Dokumentuaren zati espezifikoetako aldaketei

buruzko jakinarazpen arauak ere sor zenitzake.

Imajinatzen duzu hori guztia eta gehiago ere egin ahal izatea? Orain,

Google Drive zerbitzuarekin oso erraz egin ahal izango duzu.

Google Drive webean oinarritutako doako tresna bat da,

dokumentuak online sortzeko, igotzeko eta partekatzeko;

taldean lan egiteko aukera ere eskaintzen du.

Page 4: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

2

1.2. ZER DA GOOGLE DRIVE?

Google Drive doako web tresna bat da, dokumentuak online sortzeko,

editatzeko, igotzeko nahiz partekatzeko, eta taldean lan egiteko aukera ere

eskaintzen du.

Google Drive zerbitzuak honako hau egiteko bide ematen du:

Dokumentuak sortu, editatu eta igo:

Google zerbitzari batean kargatu ahal izango ditugu testu

dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak, irudiak eta abar. Halaber,

fitxategi berriak sortu ahal izango ditugu hutsetik, edo daudenak

editatu edo gure PCra jaitsi. Gainerakoen datuak jasotzeko, online

inprimaki bat ere sortu ahal izango dugu.

Edozein lekutatik sartu eta editatu:

Dokumentuak online biltegiratzen dira, modu seguruan. Horrela,

edozein unetan sar gaitezke horietara, edozein lekutatik.

Aldaketak denbora errealean partekatu:

Beste pertsona batzuk gonbida ditzakegu gure dokumentuak ikustera

eta elkarrekin eta aldi berean aldaketak egitera. Dokumentu bati

aldaketak nork eta noiz egin dizkion jakiteko erregistro bat egin

daiteke, eta edozein bertsiotara itzul daiteke. Online dokumentu

publikoak argitara daitezke, web orriak edo gure blogean

argitaratutako dokumentuak, esaterako.

Google Drive zerbitzuaren onura nagusiak hauek dira:

Dokumentuak online biltegiratzea: Internetera konexioa duen

edozein ordenagailutatik, tablet edo smartphone gailutatik eta

abarretatik hel daiteke horietara, eta nahi denekin parteka daitezke;

editatu ere egin daitezke, baita argitaratu ere, denek ikusi ahal

izateko.

Page 5: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

3

Formatu askorekin erabil daiteke: testu dokumentuak (.doc

eta .odt), testu aberastuko formatua (.rtf), web orriak (.html), testu

soila (.txt), aurkezpenak (.ppt, .pps eta .odp), kalkulu orriak (.xls eta

.ods) eta dokumentu garraiagarrien formatua (.pdf), besteak beste.

Doako tresna da.

Page 6: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

4

2. PCan instalatzeko erregistroa

2.1. GOOGLE DRIVE ZERBITZUAN NOLA ERREGISTRATU

Oso erraza da Google Drive erabiltzen hastea. Hasteko, orri honetan sartu

behar gara: https://drive.google.com/ . Edo, bestela, Google zerbitzuetan

topa ditzakegun tresna horretarako zeinahi loturatan.

Google Drive erabili ahal izateko, Google erabiltzaile erregistratua izan

behar dugu. Horretarako, Google kontu bat eduki behar dugu (Gmail posta

kontu bat) edo, bestela, norberaren kontua Googlerekin lotu behar da.

Google konturik izan ezean, doan eman daiteke alta ondoren azaltzen diren

pauso hauei jarraituz.

Hasteko, pantailaren beheko aldean dagoen "Crear cuenta" (“Kontua

sortu”) botoian klik egin behar da.

Page 7: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

5

Ondoren, eskatutako datu guztiak bete eta zerbitzuaren baldintzak

onartuko dira.

Azkenik, baieztatzeko, “Crear mi cuenta” (“Nire kontua sortu”) botoian

egin behar da klik.

Orain, alta emateko prozesua amaitzeko, datuetan idatzitako posta

elektronikoko helbidea egiaztatu behar dugu, posta helbide horretara

bidalitako mezu baten bidez. Horretarako, helbide honetan sartu behar

dugu: www.kzgunea.net.

“Zerbitzuak” menuko “Postarako sarbidea” aukeran klik egingo dugu,

pantailaren ezkerraldean, posta elektronikoko helbidera sartzeko.

Page 8: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

6

“Erabiltzailearen ID” atala ([email protected]) eta pasahitza beteko

ditugu. “Saioa hasi” botoia sakatu, eta sarrerako ontzian egongo den

Google zerbitzuaren mezua irekiko dugu.

Mezua ireki ondoren, loturan klik egingo dugu, kontua aktibatzeko eta

Googlek gure posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko.

Egiaztapena behar bezala eginez gero, goiko irudiko Google zerbitzuaren

baieztapen mezua agertuko da.

Orain, has gaitezke Google Drive erabiltzen. Tresnara heltzeko, hemen

egingo dugu klik: “Haga clic aquí para continuar” (“Hemen egin klik

jarraitzeko”). Kontuari telefono mugikorraren zenbakia gehitzeko aukera

hautazkoa da, eta pasahitza ahazten bazaigu, berau sms mezu baten bidez

bidaltzeko balio du.

Page 9: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

7

Google Drive zerbitzura sartu bagara, posta elektronikoko helbidea orriaren

goialdean eskuinetara agertuko da.

2.2. PC-AN GOOGLE DRIVE APLIKAZIOA INSTALATZEA

Google Drive zerbitzura Interneteko nabigatzailearen bidez sartzeaz

gainera, tresnaren aplikazioa gure PCra jaitsi eta instala dezakegu. Modu

horretara, azkarrago sartu ahal izango gara aplikaziora, Interneteko

nabigatzailea erabili beharrik gabe. Horretarako, “Instala Google Drive

para PC” (“Instalatu Google Drive PCrako”) botoian egin behar da klik.

Page 10: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

8

Ondoren, aplikazioaren zerbitzuaren baldintzak agertuko dira; jarraitzeko,

“Aceptar e instalar” (“Onartu eta instalatu”) botoia sakatu behar da.

Leihotxo bat agertuko da; horren bidez, deskarga exekutatuko da,

instalazio prozesuan gida gisa erabiltzeko. Horretarako, "Ejecutar”

(“Exekutatu”) aukeran klik egin behar da.

Instalatu ondoren, ongietorri mezu bat agertuko da, aplikazioaren

funtzionamendua labur-labur azaltzeko.

Page 11: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

9

“Siguiente” (“Hurrengoa”) botoia sakatuko dugu, aplikazioaren ezarpena

hasteko.

Page 12: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

10

Orain, Google Drive aplikazioarekin sinkronizatu nahi dugun karpetaren

kokapena aukeratu behar dugu gure PCan. Pauso hau egiteko,

“Configuracion avanzada” (“Ezarpen aurreratuak”) aukera sakatu behar

dugu; bestela, Google Drive aplikazioak sinkronizazio karpeta bat sortuko

du, besterik adierazi ezean, kokapen honetan: “C:\Documents and

Settings\Mis documentos\Google Drive”.

Beste leku batean dagoen PCko karpeta bat sinkronizatzeko, “Modificar”

(“Aldatu”) botoia sakatu behar da lehenengo.

Page 13: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

11

“Buscar carpeta” ("Bilatu karpeta”) leihoa irekiko da, eta partekatu nahi

den karpeta hautatu behar da. Karpeta berri bat partekatu nahi izanez

gero, hori kokatu nahi den lekuaren maila bat goragoko karpeta hautatu

behar da. Adibidean: Mi PC \ DATOS (D:) \ Datos KZgunea. Ondoren,

"Crear nueva carpeta" (“Sortu karpeta berria”) sakatu, eta izena jarri

behar da. Beheko irudiko adibidean “Google Drive Sync” izena jarri zaio.

Ondoren, "Aceptar" (“Onartu”) aukeran klik egin behar da.

Page 14: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

12

Hori egin ondoren, “Configuración avanzada” (“Ezarpen aurreratuak”)

leihoa agertuko da berriz, eta karpetaren kokapen berria agertuko da.

Kokapenaren azpian, Google Docs guneko fitxategiak sinkronizatzeko

aukera agertzen da (aldez aurretik tresna hau erabiliz gero). Horretarako,

“Sincronizar archivos de Google docs” (“Google docs guneko fitxategiak

sinkronizatu”) aukera hautatu behar dugu soilik. Hurrengo atalean “Otros”

(“Besteak”) aukera dago; aukera hori aktibatu egingo dugu Google Drive

aplikazioa automatikoki hastea nahi badugu, ordenagailua piztean. Azkenik,

Google Drive aplikazioari jakinarazi diezaiokegu Interneteko konexioak

proxy erabiltzen duela, hau da, helburuko zerbitzari bati egindako sare

konexioak bidean antzematen dituen programa edo gailu bat; hortaz,

automatikoki antzemango ditu haren ezarpenak, Google Drive sarera

konektatu ahal izateko. Aukera horiek ezarri ondoren, “Iniciar

sincronización” (“Sinkronizazioa hasi”) botoia sakatuko dugu.

Page 15: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

13

Prozesua amaitutakoan, gure ordenagailuko kokapenean sinkronizatu den

karpeta ikusi ahal izango dugu, baita karpetan dauden eta sinkronizatu

diren fitxategi guztiak ere.

Page 16: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

14

Pauso hau amaitzeko, adierazi behar da Google Drive aplikazioko karpetan

dokumentu bat sartu nahi badugu, herrestan eramanez, edo, bestela,

kopiatu eta itsatsiz egin ahal izango dugula. Azken aukera horrek gure

PCtik, gure ordenagailura konektatutako USB pendrive gailu batetik,

kanpoko disko gogor batetik edo Internet bidez kopiatzeko balio du,

hurrengo atalean azaltzen den moduan.

Zorionak! Badakizu Google Drive tresnan sartzen eta hura jaisten.

Page 17: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

15

3. Dokumentuak igotzea, editatzea eta ezabatzea

3.1. DOKUMENTU BAT IGOTZEA

Google Drive aplikazioak kokapen eta gailu desberdinetatik fitxategiak

igotzeko aukera eskaintzen du, horiekin online lan egiteko, ordenagailu edo

biltegiratze gailu batean eraman beharrik gabe.

Fitxategi bat igotzeko, bi aukeren artean hautatu ahal izango dugu:

Interneteko helbide batean dagoen fitxategi bat igo:

Interneteko guneren bateko fitxategi bat erabil dezakegu, helbidea

ezagutzen badugu. Horretarako, fitxategiaren URLa edo helbidea

idatzi behar dugu.

Gure ordenagailutik fitxategi bat igo.

Google Drive zerbitzuaren web orrira sartu ondoren, pantailaren

ezkerraldean “CREAR” (“SORTU”) dioen botoi bat ikusiko dugu gorriz;

horrek dokumentu berri bat zuzenean aplikazioan editatzeko balio du.

Gainera, botoi horren eskuinaldean, botoi txikiago bat ikusiko dugu,

goranzko gezi batekin; hautatutako fitxategiak igotzeko balio du horrek.

Page 18: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

16

Google Drive nabigatzailera sartzeko erabiltzen ari garen nabigatzailea

Google Chrome ez bada, hau da, Firefox, Internet Explorer edo beste

nabigatzaile bat erabiltzen badugu, "Subir" (“Igo”) sakatzen dugun

lehenengo aldian ez da egongo gaituta karpeta oso bat zuzenean igotzeko

aukera. Chrome nabigatzailea erabiltzen badugu, aukera hori gaituta dago,

besterik adierazi ezean. Hortaz, Chrome ez den nabigatzaile batekin,

“Subir” (“Igo”) botoia lehenengo aldiz sakatzen dugunean, leihotxo bat

agertuko zaigu, eta bi aukera izango ditugu. Bata “Archivos…”

(“Fitxategiak...”) eta bestea "Habilitar la subida de carpetas…" (“Gaitu

karpetak igotzea...”).

Karpetak igotzeko aukera gaitzeko, “Habilitar la subida de carpetas…”

(“Gaitu karpetak igotzea...”) botoia sakatu behar dugu; leiho bat irekiko da,

eta applet bat instalatzeko aukera emango digu. Osagai hori Interneteko

nabigatzailean instalatzen da eta erabiltzen dugun nabigatzailean karpetak

igotzea ahalbidetuko du.

Page 19: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

17

Ondoren, “Instalar applet” (“Applet osagaia instalatu”) sakatuko dugu.

Abisu leiho bat agertuko zaigu, eta ohartaraziko digu argitaratzaileaz fio

bagara soilik instalatzeko aplikazioa.

Kasu honetan, Google bera da argitaratzailea, eta, beraz, lehen batean,

arazorik gabe exekuta dezakegu.

“Ejecutar” (“Exekutatu”) sakatuko dugu, eta zuzen instalatu bada,

baieztapen mezu bat agertuko da pantailaren goialdeko lauki horian.

Page 20: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

18

Orain erabil dezakegu Google, zerbitzu guztiak gaituta.

Ikus dezagun nola igo fitxategi edo karpeta bat gure ordenagailutik.

Hasteko, bi aukeretako bat hautatu behar dugu, Google Drive aplikaziora

igo nahi dugunaren arabera. Adibide honetan, fitxategi bat igoko dugu.

Agertuko zaigun bilaketako goitibehera leihoan, nahi dugun fitxategia

aukeratuko dugu gure ordenagailutik.

Page 21: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

19

Fitxategia aukeratu eta “Abrir” (“Ireki”) botoia sakatu ondoren, fitxategia

pantailaren erdialdean agertuko da. Dokumentuaren izenburua, jabea eta

azken aldaketaren data/ordua adieraziko dira.

3.2. TESTU DOKUMENTU BAT EDITATZEA

Aldez aurretik Google Drive aplikazioan kargatutako testu dokumentu bat

editatzeko, dokumentu hori ireki behar dugu hasteko. Modu berezi batean

Page 22: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

20

ireki behar da, ordea. Ez da nahikoa dokumentuaren gainean klik

egitearekin; kasu horretan, ireki, irekiko baita, baina “Google Drive

Viewer” gunetik. Horrek dokumentuaren edukia ikusteko aukera emango

digu, baina ez editatzekoa. Editatu ahal izateko, Google docs gunera

esportatu behar izango dugu, pauso labur eta erraz batzuei jarraituz.

Hasteko, eskuineko botoiarekin klik egin behar dugu editatu nahi dugun

dokumentuaren izenean. Agertuko zaizkigun aukeren artean, “Exportar a

Google docs” ("Google docs gunera esportatu”) aukera hautatuko dugu.

Ikusten den moduan, leiho berri bat irekiko da; han, Google docs testu

editorea agertuko da eta dokumentua aldatzeko aukera emango digu.

Beharrezko aldaketak egin eta amaitu ondoren, dokumentuaren bertsio

berria gordeta gera dadin, “Archivo” (“Fitxategia”) fitxan klik egin behar

dugu, eta aukeren artean, “Crear una copia” (“Kopia bat sortu”)

hautatuko dugu.

Page 23: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

21

Pauso hori egin ondoren, Google docs testu editorearen leihoa itxi ahal

izango dugu, eta Google Drive gunera itzultzean, gure unitatean jatorrizko

fitxategia (editatu baino lehenagokoa) eta fitxategiaren kopia (editatua)

ikusiko ditugu.

Aitzitik, aurreko bertsioa eta bertsio berria gordeta eduki nahi ez baditugu,

egin nahi ditugun aldaketak egin ondoren, Google Docs leihoa itxi besterik

ez dugu. Dokumentua irekiko dugun hurrengo aldian ikusiko dugu

aldaketak automatikoki gordetzen direla Google Docs ixten dugun

bakoitzean.

Page 24: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

22

Dokumentua kalkulu orri bat, aurkezpen bat, irudi bat eta abar izanez gero,

horiek irekitzeko urratsa egitean, bakoitza dagokion aplikazioarekin irekiko

dela ikusiko dugu, Google Docs aplikazioarekin ireki ordez.

3.3. DOKUMENTU BAT EZABATZEA

Dokumentu bat ezabatu nahi izanez gero, markatu egin behar da lehenengo

(izenaren aurrean dagoen laukitxoaren bidez), eta pantailaren goialdeko

“suprimir” (“ezabatu”) ikonoan klik egin behar da, ondorengo irudi honetan

ikusten den moduan.

Bestela, ezabatu nahi dugun dokumentuan eskuineko botoiarekin klik egin

dezakegu, eta “eliminar” ("ezabatu") aukera hautatu.

Page 25: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

23

Page 26: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

24

4. Artxiboak partekatzea

4.1. PARTEKATZEA ETA LANKIDETZAN ARITZEA

Google Drive zerbitzuak eskaintzen dituen abantaila nagusietako bat

dokumentua beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izatea da

(lagunekin, senideekin edo lankideekin). Dokumentuen zerrendatik edo

zuzenean dokumentutik egin daiteke hori.

Jabea: dokumentuaren sortzailea da. Dokumentua editatu eta

ezabatu dezake, irakurleak edo/eta laguntzaileak gonbida ditzake eta

dokumentuaren gaineko zenbait eskubide alda ditzake. Laguntzaileek

ezin dute ezabatu jabeak dokumentuan parte hartzea.

Jabeak hainbat aukera ditu dokumentua partekatzeko; horien arabera,

pertsona gonbidatuak dokumentuaren gaineko eskubide gehiago edo

gutxiago izango ditu. Dokumentu bat partekatu ahal izateko, lehenengo

urratsa eskuineko botoiarekin dokumentuaren gainean klik egitea izango

da, edo hautatzea eta "Mas" ("Gehiago") aukeran klik egitea. Agertuko

zaizkigun aukeren artean, "Compartir" ("Partekatu") hautatuko dugu, hiru

aukera agertuko zaizkigu eta berriz ere "Compartir" ("Partekatu")

sakatuko dugu. Pantailan, hau agertuko zaigu:

Page 27: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

25

Hasteko, pribatutasun ezarpenak aldatu ahal izango dira. Irudian ikus

daitekeen moduan, “Privado” (“Pribatua”) modua dago lehenetsita.

Pribatutasun modu horretan, pantailan agertzen den zerrendan adierazitako

pertsonak soilik sartu ahal izango dira dokumentura; irudiko kasuan, jabea

soilik sartu ahal izango da.

Ezarpen hori alda daiteke, “cambiar” (“aldatu”) botoian klik eginez; hori

eginez gero, honako hiru aukera hauek agertuko dira.

Publikoa webean: Interneteko edozein erabiltzaile sartu ahal

izango da dokumentura.

Lotura jasotzen duen edozein erabiltzaile: dokumentua

dagoen lekuaren lotura jasotzen duen zeinahi erabiltzaile sartu ahal

izango da dokumentura.

Pribatua: baimenak modu esplizituan eman zaizkien pertsonak

soilik sartu ahal izango dira elementuetara.

Page 28: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

26

Gehien interesatzen zaigun aukera hautatuko dugu, eta “guardar” (“gorde”)

botoian klik egingo dugu. Pribatutasun ezarpenak gorde ondoren,

dokumentua nahi dugun pertsonarekin partekatzeari ekingo diogu.

Horretarako, pertsonen posta elektronikoko helbideak idatzi beharko ditugu

“Añadir personas” (“Pertsonak gehitu”) atalean. Puntu horretan, pertsona

bakoitzari emango dizkiogun pribilegio motak erabaki beharko ditugu.

Besterik adierazi ezean “Puede editar” (“Edita dezake”) aukera dator

hautatuta, baina aukera horretan klik eginda, hainbat pribilegio mota

agertuko zaizkigu:

Edita dezake: aukera hori hautatuz gero, dokumentura

gonbidatutako pertsonak dokumentua editatu ahal izango du, ez

soilik irakurri. Lehen batean, baimenak aldatu eta pertsonak

gonbidatu ahal izango ditu, baina hori alda daiteke.

Page 29: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

27

Aldatzeko aukera klik eginez gero, “Los editores pueden añadir a

personas y cambiar los permisos” (“Editoreek pertsonak gehitu eta

baimenak aldatu ditzakete ”) jartzen duen lekuan, leihoaren behealdean, bi

aukera hauek agertuko zaizkigu:

Oharrak egin ditzake: gonbidatutako pertsonak dokumentua

kontsultatu eta ikusi ahal izango du, baita oharrak gehitu ere, baina

inolaz ere ezingo du editatu.

Ikus dezake: gonbidatutako pertsonak dokumentua ikusi egin

ahal izango du soilik; ez du eskubide gehiago izango kontsulta

arrunta egitekoa baino.

Page 30: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

28

Lehenengo aukeran, editoreek pertsonak gehitu eta dokumentuaren

baimenak aldatu ahal izango dituzte. Bigarren aukeran, jabeak soilik aldatu

ahal izango ditu dokumentuaren baimenak eta gehitu edo ezabatu

erabiltzaileak.

Dokumentua pertsona batekin partekatzeko, haren posta elektronikoko

helbidea idatzi behar da dagokion atalean, ondorengo irudian agertzen den

moduan; ondoren, nahi den ezarpena hautatuko dugu, eta "Compartir y

guardar" ("Partekatu eta gorde") sakatuko dugu.

Page 31: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

29

Aldaketa baieztatu ondoren, gonbidatutako pertsona dokumentura sartzeko

baimena dutenen zerrendan agertuko dela ikusiko dugu, jabearen azpian.

Pertsona horren helbidearen eskuinaldean agertzen den moduan,

emandako pribilegioen ezarpena aldatu ahal izango dugu noiznahi, egungo

ezarpenenetan klik eginda; kasu honetan, “Puede editar” ("Edita dezake").

Bestela, pertsona hori dokumentua partekatzen dugun pertsonen artetik

ezaba daiteke, eskuinerago agertzen den “x” ikurrean klik eginda.

Page 32: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

30

Noiznahi aldatu ahal izango ditugu ezarpen horiek menu nagusitik, Google

Drive aplikazioan daukagun edozein dokumenturen “compartir”

(“partekatu”) aukeraren bidez.

Pertsona gonbidatuak honen antzeko mezu elektroniko bat jasoko du

sarrerako ontzian, gonbidatua izan den dokumenturako loturarekin:

Dokumentuaren izenean klik eginda, dokumentu hori irekiko zaigu, jabeak

izendatutako pribilegioekin.

Page 33: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

31

5. Google Drive beste gailu batzuetan

5.1. BESTE GAILU MUGIKOR BATZUETARAKO JAISTEA ETA

INSTALATZEA

Lehen aipatutako moduan, Google Drive aplikazioa, web bertsioaz aparte,

ordenagailu batean ere instala daiteke, besteak beste PC edo gailu mugikor

batean. Horretarako, aplikazioa jaitsi eta instalatu egin beharko dugu

ordenagailu horretan. PCan instalatu nahi izanez gero, “Instalar la

aplicación Google Drive en tu PC” (“PCan Google Drive aplikazioa

instalatzea”) atalean adierazitako urratsei jarraitu behar zaie.

Nabarmentzekoa da web bertsiotik egindako dokumentu aldaketen edo/eta

pribilegioen eguneraketa oro instalatutako bertsioan ere aplikatuko dela,

eta alderantziz.

Gailu mugikorrei dagokienez, smartphone gailuaren aplikazio zerbitzuaren

(Play store, App Store...) bidez jaitsi behar da aplikazioa. Aplikazioaren

bertsio guztiak doakoak dira.

Google Drive aplikazioa gailu mugikorrera jaisten da, eta PCan instalatutako

aplikazioan bezala, Google Drive unitatean egindako aldaketa oro aplikazio

mugikorrean ere islatuko da.

Aplikazioa mugikorrean edo beste zeinahi gailu eramangarritan edukitzeak

Google Drive unitatean dugun edozein dokumentura sartzeko eta hura

kontsultatzeko eta editatzeko aukera emango digu, edozein lekutatik;

beraz, onura handia da hori.

Ondoren, Google Drive aplikazioa bertsio mugikorrerako jaisteko prozesua

azalduko da. Android sistema batera jaitsiko da, “Play store” gunetik.

Hasteko, gure gailu mugikorretik Android sistema eragilearekin “Play

store” aplikaziora sartuko gara (beste sistema eragile batzuetan, hala nola

Page 34: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

32

iPhone, aplikazioaren izena aldatuko da, eta, bistan denez, telefonoak

smartphone bat izan behar du).

Jarraian, bilatzeko eremuan, “Google Drive” hitzak idatziko ditugu,

ondorengo irudian bezala, nahi dugun aplikazioa aurkitzeko eta jaisteko.

Page 35: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

33

Oro har, bilatutako aplikazioa zerrendako lehenengoa izango da; horrela ez

bada, ordea, izenagatik eta logotipoagatik aurkitu ahal izango dugu.

Hautatu dagokion aplikazioa, egin klik "Descargar" (“Jaitsi”) botoian eta,

ondoren, “Aceptar y descargar” (“Onartu eta jaitsi”) botoian.

Page 36: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

31

Aplikazioa jaitsi ondoren, aplikaziora sartutako lehenengo aldian,

zerbitzuaren baldintzak onartu beharko ditugu.

Aplikaziora sartu ondoren, Google Drive aplikazio mugikorrak honako

interfaze hau izango du:

Mi Unidad (“Nire Unitatea"): aukera horretan, nire unitatean dauden

dokumentuak agertuko dira.

Compartido conmigo (“Nirekin partekatua”): aukera honetan,

Google Drive zerbitzuko beste erabiltzaile batzuek nirekin

partekatutako dokumentuak agertuko dira soilik.

Destacado (“Nabarmenduak”): hemen, aldez aurretik nabarmendu

gisa markatutako dokumentuak agertuko dira.

Reciente (“Azken dokumentuak”): Google Drive zerbitzuko nire

unitatera berriki gehitutako dokumentuak.

Sin Conexión (“Konexiorik gabe”): tokiko memoriako dokumentuak

dira eta Internetera konektatu gabe kontsulta daitezke.

Page 37: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

32

Zorionak! Orain arte ikasitakoarekin badakizu Google docs erabiltzen web

bertsioan nahiz aplikazio desberdinetan.

Page 38: Google Drive_eu

GOOGLE DRIVE

33

6. Antzeko beste plataforma batzuk

Beste online plataforma batzuk ere badaude. Nagusiak hauek dira:

https://skydrive.live.com/

https://www.dropbox.com/

https://www.icloud.com/

https://www.box.com/