Gorka Fraile 2

1

Click here to load reader

description

informatzen ekaina 2015

Transcript of Gorka Fraile 2

  • Salaketa jarri dute zaintza epaitegian Gorka

    Fraile presoak jasandako tratua dela eta

    Gorka Frailek jasandako tratua ankerra izan arren, ebakuntza ondo atera dela nabarmendu dute

    Gorka Fraile presoak jasandako tratua salatu ostean, ebakuntza ondo atera dela azaldu dute bere gertuekoek, abokatu eta medikuek. Abokatuak zaintza epaitegiaren aurrean salaketa jarri du eta espetxeko zaindariari idatzi bat helarazi.

    Durangoko Plateruenean agerraldia egin dute Etxerateko kideek, Gorka

    Fraileren senideek, abokatu eta medikuak. Bertan jasandako tratua

    ankerra izan dela salatu dute, baina hala ere, ebakuntza ondo atera

    dela azpimarratu du Nerea Makusok, Fraileren koinatak.

    Makusok azaldu egin du biopsia eskuak bizkarrean lotuta zituela egin ziotela. Era berean, senideek Badajozeko ospitalean giza hesi fisiko batekin egin zutela topo ospitale publikoan sartzera zihoazenean. Zentzu honetan, Etxeratek azpimarratu egin nahi izan du presoa kartzelatik ateratzen den unetik, ospitaleratzea eta prozesu osoa irauten duen bitartean mediku eta abokatuaren kustodia exijitu egiten duela.

    Bestetik, Esti Gorostiaga medikuak zehaztu duenez, kontuan hartu behar da ebakuntzak arrakasta izan duela medikuen ikuspuntutik. Lehen 48 orduak kritikoak dira. Nabarmendu egin du ez de ebakuntza txiki bat, eta oso mingarria dela.

    Era berean, Ane Ituo abokatuak Euskal Herrira ekartzeko eskarien ezetza salatu du: Osasun eskubide integrala jasotzeko eskubideak bermatzen du Euskal Herrian artatua izatea konfiantzazko medikuekin. Honen aurrean, zaintza epaitegiaren aurrean salaketa jarri eta espetxeko zuzendariari idatzia helarazi diotela argitu du. Eta bide beretik, senideek Badajozeko guardia epaitegian ere salaketa jarriko dutela iragarri.

    Honek guztiak tratu txar sikologikoak suposatzen dituela adierazi dute eta Frailek etsipenaren menpe, berebizikoa zen ebakuntza bat bertan behera uzteko hasierako nahia izatea horren adierazgarritzat definitu.