Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

26

Transcript of Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Page 1: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 2: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

URTEKO PROGRAMAZIOA

2008-2009 IKASTURTEASaioa

kSaioa

kGAIA Irteerak

1Le

henengo

hir

uhila

bete

a1 Agurra

IZO

TZ

JA

UR

EG

IA

2

6

GURE GORPUTZA ZAINTZEN Beroketa. Ohitura onuragarriak. Erresistentzia eta malgutasuna Elikadura. Gorputza ezagutzen.

34567

4STICK JOLASAK

Kiroltasuna.Talde kirolak. Teknika eta taktika.

891011 1 AZTERKETA1

Big

arr

en h

iruhila

bete

a

4 ERRUGBIA

IRA

UPEN

ES

KI IR

TEER

A

ESK

I A

LPIN

O IR

TEER

A2345

4-5 BOLEIBOLA6789

2-3 AKROSPORT1011 1 AZTERKETA1

Hir

ugarr

en

hir

uhila

bete

a

2 FREESBI ETA INDIAKA

PA

TIN

TX

AN

GO

PA

23

4 BADMINTONA4567

4 PATINETAN IRRISTATZEN891011 1 AZTERKETA

SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.

Page 3: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan alternatibo bat bidaliko dizu.

Ibili eta indar eta malgutasun ariketak.

Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko.

Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri

behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu.

Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez ahaztu.

Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira.

Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere ekologikoa.

Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu.

Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....).

Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.

Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.

Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.

Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.

Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.

Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:

o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara.

Page 4: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu.

Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala, arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde osoaren ardura izango da.

GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut.

1. JARRERA

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da. Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da:

HIGIENEA:o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa

amaitzerakoan dutxatu eta arropa aldatu dudan, ...... PARTE HARTZEA:

o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, .....

PUNTUALTASUNA:o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,....

JARRERA:

Page 5: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez, azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, ....

LANA:o Saioan zehar lana egin duzun edo,....

Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin.

2. ARLO TEORIKOA

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira.

Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. ARLO PRAKTIKOA

Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar....Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo froga praktikoak erabiliko ditugu.

Page 6: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 7: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

ERRUGBIA

Erdi aroan bazegoen “soule” izeneko joko bat. Bi herritako gazteek, kopuru librean, txerri puxika bat bereganatu eta norberak bere herrira eramatea zuen helburua. Araurik gabeko jokoa zen, eta edozein ekintza baimendua zegoen. Kondairak dio 1823. urtean Rugby hiriko institutuko ikasleak futbolean ari zirela, egun euritsua zen eta zelaia lokaztuta zegoen. Horren zaila zen pilota jokatzea non ikasle batek pilota eskuekin hartu eta ate aldera korrikan hasi zen. Aurkariek jokalaria harrapatu eta lurrera boteaz gelditzen saiatu ziren. Jokoa hain dibertigarria suertatu zen non beste institutuetan ere praktikatzen hasi zirela. Urteekin arauak zehaztu eta mundu mailan zabaldu zen.Ezezagunentzat kirol zakarra gerta daiteke, baina berez arauak eta aurkariaren errespetua beste edozein gauzen gainetik jartzen duen kirola da. Jolas honetan izaera ezberdineko edozein pertsona bere lekua izan dezake; azkarrak atzelariak izaten dira, indartsuak aurrelariak, baloiarekin trebeak direnak erdilariak, ....

NOLA JOKATZEN DA?

15 jokalariz osatutako bi talde, forma berezia duen pilota batekin, elkarren aurka jokatzen dute. Helburua pilotarekin aurrera egitea, zelai guztia gurutzatu eta pilota aurkariaren lurrean kokatzean datza.

Partidu bat 40’ minututako bi tartez osatzen da.

Joko eremua 100 x 70 metrotako belar zelai bat da. Zelaiaren atzealdeetan talde bakoitzak lortu eta defendatu behar dituen entsegu guneak daude. Modu berean talde bakoitzak zutoinak deitutako atea izango du.

Page 8: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Puntuak lortzeko modu ezberdinak daude: Entsegua : Baloia aurkariaren entsegu

gunea deritzon eremuko lurrean uzteari deitzen zaio. Jokaldi honekin bost (5) puntu bereganatzen dira.

Transformaketa : Entsegua lortu ondoren aukera dago beste bi (2) puntu lortzeko. Horretarako, entsegua lortu den puntutik eta perpendikularki dagoen puntu batetik, baloia lurrean utzi eta ostikoz jaurtiko dugu. Hiru zutoin artean sartzen bada bi puntu eskuratzen dira.

Zutoinetako jaurtiketa : Zigor kolpe baten ondoren, baloia lurrean ipini eta ostikoz jaurtitzeko aukera dugu. Hemen ere hiru zutoinen artean sartzea lortzen badugu, hiru (3) puntu eskuratuko ditugu.

Drop edo bote azkarra : Jokoaren edozein unetan jokalariren bat pilota bote azkarrean ostikoz jaurtiki eta hiru zutoinen artetik pasatzen bada, hiru (3) puntu lortuko ditu.

Errugbian baloia hanka eta eskuekin jokatu daiteke:

Eskuekin egindako pase guztiak atzerantz egin behar dira. Aurrerantz pasatzea “avant” izeneko falta edo huts egitea suposatzen du.

Hankarekin egiten direnak berriz edozein norabidean egin daitezke. Hala ere kontutan izan baloia baino aurreratuago dauden taldekideak jokoz kanpo egongo direla.

Baloia eskutan badugu edozein norabidean mugitu gaitezke.

Baloia daraman aurkaria geldiarazteko plakaketa erabiliko dugu; hau da gorputzetik heldu eta lurrera botatzen ahalegindu. Lurrera erortzerakoan derrigortuta dago baloia askatzen. Hala ere gogoratu baloia daraman jokalaria soilik plakatu daitekeela, eta ezin zaiola lepotik plakatu.

JOKALDI BEREZIAK

Errugbian badira jokaldi berezi batzuk.

Melea.

Page 9: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Falta baten ondoren baloia jokoan jartzeko modua da. o Normalean talde bakoitzeko zortzi (8) jokalarik (nahiz eta

kopurua librea izan) parte hartzen dute, hiru lerrotan antolatu eta elkarren artean tinko heltzen dira.

o Beste taldea aurrez aurre jartzen zaio eta bi taldeetako lehen lerroko jokalariak elkarren artean bultzatzen hasiko dira.

o Falta jaso duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du; bi taldeen artean osatzen duten erdiko pasilloan baloia sartuz.

o Talde bakoitzak baloia berreskuratzen ahaleginduko da; orpoekin jokatu eta melearen atzealdea eramaten saiatuz.

o Melea egiterakoan gogoratu bizkarra zuzen eta burua tente mantendu behar direla. Bultzakada egiterakoan indarra beti hankekin egingo dugu. Sorbalda beti gerria baino altuago egon behar du eta inguruko lagunak tinko heldu behar dira.

Touchea: o Baloia zelaitik kanpo

ateratzen denean berriz jokoan jartzeko erabiltzen den jokaldia da.

o Ateratzen duen taldeak erabakiko du zenbat jokalari jokatzen dute touchea. Bi taldeetan kopurua berdina izan behar da. Jokalariak bi lerrotan aurrez aurre ipiniko dira.

o Baloia kanpora bota ez duen taldeko jokalari batek baloia bi taldeen artean bota eta jokalariak salto eginez baloia bereganatzen ahaleginduko dira.

Ruck edo bat bateko melea: o Zenbaitetan baloia

lurrean egonda bi taldeetako zenbait jokalarik elkartu egiten dira eta baloia bereganatzeko bat bateko melea sortzen dute.

Maul:

Page 10: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Bi taldeetako jokalariak baloia duen jokalari baten inguruan pilatzen direnean ematen da.

o Baloia lurrera erortzerakoan, baloia daramana ihes egiterakoan edo arbitroak mele bat agintzen duenean bukatzen da.

OINARRIZKO ARAUAK

Atxikia : o Aurkari bat plakatu ondoren baloia askatzen ez duenean

edo beste jokalariari baloia eskuratzeko ahaleginak oztopatzen dizkionean ematen da. Atxikia zigor kolpearekin zigortzen da.

Avant :o Baloia eskuarekin jokatzen ari garenean baloia aurrerantz

pasa, edo erortzen zaigunean ematen da. Kasu honetan arbitroak mele bat aginduko luke.

Jokoz kanpo :o Jokalari bat baloiaren aurretik dagoenean jokoz kanpo

egongo da. Maul, ruck, mele eta touche batean parte hartzen ez duten beste jokalariei ere jokoz kanpoko araua kontutan hartzen zaie. Jokoz kanpo bati zigor kolpe bat dagokio.

Zigor Kolpea :o Errugbian ematen diren faltak zigor kolpe batekin

zigortzen dira. Falta egin ez duen taldeko jokalari batek baloia jokoan jarriko du zutoinetako jaurtiketa batekin.

PLAKAKETAK

Hiru plakaketa mota ezberdin bereiz ditzakegu:

Albokoa:o Sorbalda aurkariaren izterrean

eutsiko dugu, burua aurkariaren izter atzealdean geratzen delarik.

o Besoekin izterrak inguratuko ditugu.

o Besoak estutu, eta sorbaldekin bultzatu.

Atzekoa:

o Sorbalda ipurmasail inguruan eutsi.

o Besoekin aurkaria inguratu.

Page 11: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Besoak estutu eta lurrera aurkariaren zangoen gainean erori.

Aurrez aurrekoa.

o Sorbalda aurkariaren izterrean eutsi.o Burua aurkariaren albo batean ipini.o Besoekin aurkaria inguratu, eta besoak

estutu.o Atzeraka erortzen utzi, eta biratu

aurkariaren zangoen gainean erortzeko asmoarekin.

Plakatzen ikasi behar den bezala erortzen ere ikasi behar da:

o Sorbaldak bildu eta gorputza biratu, bizkar gainean eroriz.

o Erortzerakoan eskuak ez lurrean ipini.

ZAPI ERRUGBIA Zapi Errugbia kontakturik gabe jokatzen den jolas bat da. Errugbian oinarritzen den jokoa da non taldekide guztiek zapi bat eramango dute praken atzealdean zintzilik. Derrigorrezkoa izango da zapia beti zintzilik eramatea. Baloia duen aurkaria geldiarazteko plakatu beharrean, daraman zapia kenduko diogu.

Kopuru bereko bi talde lehiatuko dira, eta edozein zoru motan joka daiteke.

Erasoan daudenek baloia eskuekin aurkariaren entsegu eremu barnean kokatzea ahaleginduko dira. Entsegu bakoitzeko puntu bat lortuko da.Defentsan daudenek aldiz, baloia bereganatu edo baloia duenari zapia kenduz aurkako taldearen erasoa ekiditen saiatuko dira.

Baloia eskuekin soilik jokatzen da; ez dira oinezko kolpaketak erabiliko eta beti atzerantz pasatu behar da.

Page 12: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Partidua hasterakoan edo entsegu baten ondoren baloia zelaiaren erditik jartzen da jokoan. Beste taldea gutxienez bost metrotara kokatu beharko da.

Baloia daraman jokalariari zapia kentzen diotenean ezin izango du baloiarekin jarraitu eta baloia lurrean utzi edo taldekideren bati atzerantz pasatu beharko dio. Jokalari hau berriz jokoan jarraitzeko, zapia derrigorrez praken atzealdean jarri beharko du. Horretarako zapia lapurtu duenak berehala lurrera bota beharko du. Gogoratu zapia, baloia duen jokalariari soilik kendu diezaiokegula.

Jokalari batek pasea aurrerantz egiten duenean edo baloia aurrerantz erortzen zaionean melea osatu beharko da. Meleak hiru jokalarik osatuko dituzte. Pilota falta egin ez duen taldeko jokalari batek jarriko du jokoan.Mele batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Pilota zelaitik kanpo ateratzen bada touche baten bidez jarriko da jokoan.Touchea talde bakoitzeko bi jokalarik osatuko dute, eta jaurtiketa baloia kanporatu ez duen taldeak egingo du. Touche batean parte hartzen ez duten jokalariek honen atzetik eta bost metrotara kokatuko dira.

Zenbait jokabideei akats zigorra dagokie:

Jokalari bati zapia kendu ondoren, zapia berriz jarri gabe jokatzen jarraitzen badu.

Zapia behar bezala jantzita ez eramatea. Jokalari batek baloia ez duen bati zapia kentzen dionean. Zapia kendu berri diotenari, ezin zaio pasea oztopatu.

Akats zigorra baten ondorioz baloiaren jabetzaren galtzen da eta beste taldeak ipiniko du baloia jokoan. Zigortutako taldea bost metrotara kokatuko da.

Page 13: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 14: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)
Page 15: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

BOLEIBOLA

Estatu batuetako gorputz heziketako irakasle batek asmatu

zuen bere ikasleentzako kontaktu gabeko jolas bat bilatzen

ari zela. Hasiera batean teniseko zelaian jokatzen zen,

sarea ez zegoen gaur egunekoa bezain altua eta baloi

modura saskibaloiko baloi baten aire-kamera erabili zuen.

Boleibola bi talde, sare batez banatutako zelai batean,

jolasten den kirol bat da.

Jolasaren helburu nagusia; baloia, sarearen gainetik, aurkako

taldearen lurrera bidaltzean datza.

Talde bakoitzak hiru aldiz kolpatu dezake baloia beste zelaira bidali

aurretik. Baloia gorputzaren edozein atalarekin kolpatu daiteke.

OINARRIZKO KOLPAKETAK

Hauek dira boleibolean erabiltzen diren oinarrizko teknikak eta

kolpaketak.

OINARRIZKO JARRERA.

Jokoan zehar prest egon behar dugu bat batean

edozein mugimendu edo ekintza egiteko.

Gorputzaren jarrera honi oinarrizko jarrera deritzo.

o Belaunak flexionatu eta gorputza aurrerantz

zertxobait makurtu.

o Oinak banandu eta bitako bat pixka bat

aurreratu.

o Besoak flexionatu eta gorputz aurrean ipini.

HATZ UKITUA.

Ukitu honen helburua baloia lagun bati pasa eta

errematerako prestatzea litzake. Kokapen ezizenez

ezagutzen da.

o Baloiaren atze eta azpialdean ipini.

o Ipini oinak baloia pasa nahi duzun

norabidean.

o Ukalondoak flexionatu., eskuak kopetaren

aurrean ipiniz. Esku barrua gorantz begira

eta hatzak ondo irekiak.

Page 16: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Bi eskutako hatz lodia eta erakusleak triangelu bat osatu

behar dute.

o Baloia hatz-mamiekin ukitu behar da.

o Malguki baten modura besoak eta zangoak luzatu, baloia

gorantz bidaliz.

BESAURRE UKITUA.

Ukitu honek Jasoketa ezizena hartzen du. Beste taldeko sake eta

errematean defendatzeko erabiltzen da normalean.

o Baloiaren atzealdean kokatu.

o Ipini oinak baloia pasa nahi duzun

norabidean.

o Zangoak ondo flexionatu eta enborra

aurrerantz makurtu.

o Besoak luzatu erabat lurrarekiko 45º bat

gradutan mantenduz.

o Esku baten hatzak beste eskuko hatzen

gainean jartzen dira. Bi eskutako hatz lodiak

beste guzien gainean elkartu egiten dira.

o Malguki baten modura zangoak luzatu, eta baloia

besaurrearekin kolpatu, besoak luzatuak mantentzen

direlarik.

o Saiatu baloia eskumuturrekin edo eskuekin ez kolpatzen.

Page 17: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o Besoak ez dira gorantz altxatzen eta ukalondoak ez dira

makurtzen.

SAKEA.

Baloia jokoan jartzeko erabiltzen dan kolpaketari deritzo. Bi

mota ezberdin ikusiko ditugu:

o SAKE ARRUNTA.

Zelaiaren atzealdean kokatu. Ezkerreko oina

aurreratu marra zapaldu gabe, eta zangoak

flexionatu.

Baloia ezker eskuarekin mantendu gerri parean.

Eskuineko eskua atzerantz luzatu.

Eskua aurrerantz ekarri pendulu baten moduan eta

baloia azpialdean kolpatu esku barrua erabiliz.

Besoa baloia kolpatu ondoren baloiaren norabidea

jarraitzen du.

Page 18: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

o TENIS SAKEA.

Zelaiaren atzealdean kokatu. Ezkerreko oina

aurreratu marra zapaldu gabe, eta zangoak

flexionatu.

Baloia ezker eskuarekin gora jaurti.

Baloia airean dagoen bitartean eskuineko eskua

buru atzealdera eramango dugu eta gorputz guztia

atzerantz makurtuko dugu.

Baloia kolpatzerakoan gorputz guzia luzatu egiten

da. Baloia esku zurrunarekin kolpatzen da.

ERREMATEA.

Eraso

bortitz bat

egiteko

erabiltzen

da.

o

Bizpahiru pausutako lasterketa txiki baten ondoren gorantz

jauzi egingo dugu. Altuera gehien lortzen ahaleginduko

gera.

o Eskuineko eskua buru atzealdera eramango dugu.

o Baloia gure aurrealdean kolpatzen da, eskua zurrun

mantenduz.

BLOKEOA.

Erremate bat gelditzeko erabiltzen den ukitua da. Jokalari

bakarra, bi edo hiru jokalarik egin dezakete blokeoa aldi berean.

Page 19: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Blokeoa ez da ukitua bezala kontutan hartzen, beraz blokeo

baten ondoren gure taldean beste hiru ukitu egin ahal izango

ditu.

o Saretik gertu baina hau ukitu gabe, bi oinekin batera

gorantz saltatu. Saltoa aurkariak errematatzeko saltoa

egiten duen unean egingo da.

o Besoak gorantz ondo luzatu. Eskuak erabat irekiak bata

bestearen ondoan eta hatzak zurrunak mantenduz.

ERORKETAK.

Baloia oso behean dagonean kolpatzeko erabiltzen den ekintza.

o Albokoa bada normalean baloia esku bakarrarekin kolpatu

ondoren jokalariak jirabiratuz eroriko da.

o Aurrerantz bada jokalaria plantxan baloia kolpatuko du

eta ondoren besoak, bularra eta sabela lurrean ipiniko

ditu kolpea arintzeko.

ERROTAZIOA

Jokalariak

derrigortuta

daude jokaldi

bakoitzaren hasieran zelaiaren gune zehatzetan kokatzen (hiru

Page 20: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

aurrelari eta hiru atzelari). Gune hauek 1-etik 6-ra bitarteko izenak

hartzen dute.

Sakatzen ez duen taldeak tantoa irabazterakoan errotazioa egitera

derrigortuta dago. Hau da jokalari guztiak ordulariaren orratzen

zentzuan posizio bat mugituko behar dira.

OINARRIZKO JOKALDIA

Nahiz eta batzutan ezinezkoa gertatu taldekideak saiatu behar dira

dagozkien hiru ukituak erabiltzen. Hiru ukituak orden konkretu batean

egiten badira oinarrizko jokaldia deritzona egingo dugu.

1. JASOKETA:

Saretik urrutien dauden jokalariek egiten dute; 5., 6., edo 1.

posizioan kokatutakoak. Normalean besaurrekoa ukitua

erabiltzen dute eta helburua da baloiak dakarren indarra gutxitu

eta baloia kokatzaileari pasatzea.

2. KOKAPENA:

Normalean saretik gertu eta 3. posizioan kokatuta dagoen

jokalariak egiten du. Hatzetako kolpaketa erabiltzen da eta

helburua errematea egin behar duenari baloia leku egokian

kokatzea da.

3. ERREMATEA:

4. edo 2. posizioan dauden jokalariak egiten dute normalean.

Page 21: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

BOLEIBOLEKO ARAU NAGUSIAK

Zelai ofizialaren neurriak 9 x 18 metrokoa dira (9 x 9 metrotako

bi eremu). Saretik 3 metrotara beste marra bat daga "Eraso marra"

deritzona. Sarea gizon helduentzako 2'43 metroko altuera du eta 2'24

emakumeena. (Kadete kategorian (3. eta 4. D.B.H.) 2'37 eta 2'18).

Zelaia mugatzen duten marrak zelaiaren zati bezala

kontsideratzen dira. Beraz marra "ona" da. Sakea zelaiaren atzealdeko marraren atzealdetik egin behar da. Taldea sei partaidez osatua dago. Talde batek tanto bat lortuko du:

o Baloia kontrako taldearen zelaiko lurra ukitzen duenean.

o Aurkako taldeak falta bat egiten duenean.

Set bat 25 puntu lortzen duen taldeak irabaziko du, bi puntuko

diferentzia eman behar delarik (24-24 berdintzekotan 26-ra

jokatuko da). Partidua hiru set irabazten duen taldeak

bereganatzen du.

Page 22: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Sakea egiten den momentuan jokalari bakoitzak errotazioak agintzen dion lekuan egon behar du (hiru aurrelari eta hiru atzelari).

Sakea jasotzen duen taldeak tantoa irabazten duenean, bere jokalariak posizio bat aldatuko dute ordularien orratzen zentzuan (honi errotazioa deritzo)

Errotazioa egitea dagokion taldeak egingo ez balu, falta moduan kontsideratuko zaio eta jokaldia galduta bezala emango zaio.

Jokalari batek ezin du kontrako zelaian sartu ez eta sarea ukitu. Sakea eskuinaldeko jokalari atzelariak egingo du. (1 posizioan

dagoena) Sakean egin daitezken faltak:

o Sakatzen duen ekipoko beste jokalari batek baloia ukitzen badu.

o Baloia ez bada sarearen gainetik pasatzen.

o "Kanpora" bidaltzen badute.

Sake bakarra dago (ez daga “mediarik”).

Sakatzerakoan baloia sarea ukitu eta beste aldera igarotzen

bada; sakea errepikatu beharko da.

Taldekideen artean gehienez hiru ukitu egin ahal izango dira eta

inolaz ere jokalari berak bi ukitu jarrai.

Blokeo bat egiten badugu (sarearen gainean, erremate edo eraso bat eteteko egiten den mugimendua), ukitu hori, ez da talde bakoitzari dagokion hiru ukitu arrunten barruan kontsideratuko. Beraz blokeo baten ondoren beste hiru ukitu egin ditzakegu.

Sakea ezin izango da blokeatu. Atzelariek ezin dute aurreko zonaldean (3 m.) errematea egin. Baloia kolpatu egin behar da; bultzatu edo gelditzeak falta

suposatzen du.

HONDARTZA BOLEIA

Hondartza boleia azken urteetan indarra hartzen ari den kirol bat da. Talde bakoitzak bi jokalariz osatua dago. Hondar gainean jokatzen da 8 x 16 metro neurtzen duen zelai batean.Partiduak 21 puntutako bi set-etara jokatzen da. Berdindu ezkero hirugarren set bat jokatzen da 15 puntutara.

TXIKIBOLEI

Page 23: Gorputz Heziketa.2.Zikloko Apunteak (2.Hiruhilabetea)

Gure jokoa hobetzeko asmoz ez dugu zertan beti partidu “ofizialetan” lehiatu behar. Jokoaren arauak moldatu ditzakegu gure behar eta nahietara egokituz.Moldaketa ezberdinak egin ditzakegu:

Jokalari kopurua.o 4 x 4.o 3 x 3.

Zelaiaren neurriak aldatu. Sarearen altuera.

o Txikituz edo handituz. Arauak aldatuz.

o Ukituak gehituz.o Bote bat edo gehiago onartuz.o Jokalari bakoitzak bi ukitu jarraian onartuz.

Joko ofizialaren moldaketak jokoa dibertigarriagoa bihurtu dezake edo eta izan ditzakegun zailtasun teknikoak gutxitu.