GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web...

33
ZER EGIN DEZAKE GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK ESKOLIOSIA PREBENITZEKO ETA DETEKTATZEKO? EGILEA: Xabier Lasa 1

Transcript of GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web...

Page 1: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

ZER EGIN DEZAKE GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK ESKOLIOSIA PREBENITZEKO

ETA DETEKTATZEKO?

EGILEA: Xabier Lasa

ESKERTZA

1

Page 2: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Jarraian aurkeztuko dugun lan honek datu asko ditu. Datu horiek lortzeko ezinbestekoa izan da Iñaki Aldamizetxeberria medikuaren erabateko laguntza, bai Bilboko Udaleko Eskola Osasunaren izenean, baita Iñakiren beraren izenean ere.

Eskainitako laguntza eskertzeaz gain, garbi utzi nahiko nuke Iñakiren prestutasunik gabe oso bestelakoa izango zela lan honen kalitatea.

Eskerrik asko, Iñaki.

Era berean, unibertsitateko eta lan honek laburtzen duen tesinako irakasle izan nuen Pedro Ramos jaunari, bihotzez eskertu nahi nioke laguntza paregabea, lan honetan sinestera eta aurrera eramatera animatu ninduelako. Goian bego.

AURKIBIDEA

Eskertza............................................................................. 2

2

Page 3: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Sarrera................................................................................4

Eskoliosiaren definizioa eta historia..................................6

Eskoliosiaren etiologia eta sailkapena................................8

Helburuak..........................................................................14

Materialak eta metodoak...................................................15

Behaketa............................................................................17

Fitxa..................................................................................19

Eskoliosiaren inguruko azken azterketa zientifikoak…...20

Bibliografia……………………………………...............22

SARRERA“Bizkarrezurraren alterazioak eta, partikularki, eskoliosiak

(bizkarrezurraren alboko desbideratzeak) dira eskola-adinean garrantzia handia duten patologietako batzuk. Zergatik? Alde batetik, kasurik

3

Page 4: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

gehienetan lehenengoz eskola-adinean agertzen direlako, eta, bestetik, diagnostiko berantiarrak ondorio larriak dakartzalako”.

Aurreko lerroen edukiaz kezkaturik, gai honi buruzko informazioa jasotzen hasi ginen, irakurtzen, ikasten, datuak aztertzen... Azken batean, eskoliosiaren gaurkotasunaz eta arazo larriaz kontzientziatu ginen. Horrela, batetik, lan serioa eta esker onekoa egin nahi izateak eta, bestetik, arazoaren garrantziaz jabetzeak “zerbait” egitera bultzatu ninduen. Zerbait funtzionala eta berritzailea, bizkarrezurreko ustezko desbideratzeen jarraipena egiteko baliagarria izan zitekeena. Azken finean, patologia honen detekzio kopurua eta detekzio goiztiarren kontrola areagotzeko lagungarria izan zitekeena. Egiteko horren ardura, bestalde, Gorputz Hezkuntzako irakasleona litzateke.

Asko idatzi da jarrera-patologien gainean (zifosia, lordosia eta eskoliosia), baina guk, gure lanean, eskoliosia eta jarrera eskoliotikoak aztertuko ditugu soilik. Zifosiari eta lordosiari buruz ez dugu ezer aipatuko; izan ere, hirurak azaletik landu baino gehiago, nahiago izan dugu bat aukeratu eta hura ondo landu. Gainera, eskola-adinean, eskoliosia da bizkarreko patologia ohikoena, patologien % 85 hark sortutakoa baita.

Eskola-adinean, ikasleek aldaketa fisiko nahiz biologiko handiak izaten dituzte. Horren arabera, orain gutxi arte, Eskola Osasunaren programaren barruan, osasun-azterketak Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailetan eta DBHko 2. mailan egiten ziren (herri bakan batzuetan oraindik egiten dituzte), eta denbora-tarte horietan, alterazioak ager zitezkeen. Gaur egun, ordea, urte bikoitietan joaten dira ikasle gehienak osasun-azterketak egitera pediatrarengana (2, 4, 6…, 14 urte arte, familiako sendagilearengana joaten diren arte); baina, sarritan, ijitoak, etorkinak… ez dira joaten halako osasun-azterketak egitera.

Beraz, arazo horiek konpontzen laguntzeko, oso garrantzitsua litzateke ikasleen urtez urteko kontrola izatea, eta, helburu hori lortzeko, Gorputz Hezkuntzako irakasleok oinarrizko ezagutza izan behar dugu. Horrela, ikasleren batek bizkarreko arazoak dituela susmatzen badugu, espezialistarengana bidal dezakegu guk geuk aurrez prestatutako fitxarekin, azterketa egin diezaion. Ondoren, espezialistaren erantzuna jasoko genuke guk emandako fitxa berean. Arazorik balego, espezialistak jarritako ariketa egokiez lagunduko genioke ikasleari. Garbi dugu Gorputz Hezkuntzako irakaslearen lan-eremua aproposa dela horretarako, eta prestatuta dagoela lan ona egiteko curriculumean agertzen den osasun-hezkuntzan.

Era horretara, ikasleen gaineko kontrola areagotuko dugu. Hori, gerora, oso onuragarria gertatuko zaie ikasleei, gaitza goiz edo gertatu berritan detektatzeko aukera emango digulako.

4

Page 5: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Bukatzeko, gure lanerako ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzen saiatuko gara, eta, ikasleak aztertu ondoren, susmoa sorrarazten digutenak traumatologoarengana edo pediatrarengana bidaliko ditugu fitxa hartuta eta aurrez gurasoekin hitz eginda. Aldez aurretik, Gorputz Hezkuntzako irakasleok garbi izan behar dugu aipatutako azterketak non, noiz eta nola egin behar ditugun (ikasturte hasieran edo amaieran, neskak eta mutilak bereiziz, talde txikitan edo banaka…).

Horregatik guztiagatik, eta nahiz eta “lantxo” honek beste lan osoago eta zabalago bat eskatu, egokia litzateke kolaborazio edota koordinazio bat sortzea Gorputz Hezkuntzako eta Osasun arloko eragileen artean. Horrela, haurtzarotik ikasle askok izan ditzaketen eskoliosi-arazoei erremedioa jarri eta zuzendu egingo genituzke. Sari hoberik, ba ote?

ESKOLIOSIAREN DEFINIZIOAETA HISTORIA

5

Page 6: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

J.M. Monasterioren definizioarekin bat etorriz, eskoliosia “bizkarrezurreko eta saihets-hezurretako errotazio-deformazioa da”.1

James W. Ogilvie ere ez dabil oker eskoliosia definitzean. Haren ustez: “bizkarrezurraren 10º edo gehiagoko alborako desbideratzea da, betiere ornoen errotazioarekin batera gertatzen dena”.2

Eskoliosia, antzinako hitza da –Hipokratesek erabili zuen lehen aldiz–, eta bizkarrezurraren kurbatura anormala esanahi du. Hezurduraren arazo honek batik bat bizkarrezurra hazten ari zaien umeei eragiten die.

Teoria asko dago eskoliosiaren etiologiaren3 gainean; hala ere, jatorrizko faktoreak oraindik ez ditugu ezagutzen. Beraz, ezinezkoa zaigu gaitz hau prebenitzea eta faktore horiek garatzea saihestea. Hori dela eta, tratamendua hau litzateke: goiz detektatu, ageri diren kurbaturak zuzendu eta haien garapena zaindu.

Eskoliosiaren sintoma nagusia pertsonaren itxuratxartzea da, horrek dakartzan arazo psikologiko eta fisikoekin batera. Arazo horiek estetikoak dira gehienbat, eta kontuan hartu behar da ohikoena den eskoliosi idiopatikoa neskengan dela nagusi (7:1eko4 proportzioan mutilekin alderatuta).

Gerrialdekoa zein bizkarraldekoa izan, eskoliosia tratatzeko beste arrazoi nagusi bat bizkarreko mina da. Eskoliosi larriari dagokionez, berriz, bizkarrezurraren kurbatura da, bular-kaxaren deformazioarekin batera gertatzen denean, eskoliosia tratatzeko arrazoi nagusia. Deformazio horrek arnasketa- arazoak dakartza bihotz-arazoekin batera. Beraz, aipaturiko hiru arrazoietan (estetika, mina eta bihotz-biriketako arazoak) oinarritzen gara azterketa eta terapeutika egokien beharra azpimarratzeko.

Eskoliosian, bizkarrezurreko kurbaturak alboranzko norabidean garatzen dira, eta eredu deformatzaile birakari bati jarraitzen diote.

Orno-gorputzen errotazioa kurbaturaren ahurtasunarekin eta ganbiltasunarekin lotuta dago, eta goreneko mailara iristen da kurbaturaren ornorik desplazatuenean. Horrela, bizkarrezurrean, saihets-hezurrak eta ornoak elkartzeak bular-kaxaren deformazioa dakar.1Dr. Monasterio J.M. Escoliosis. Hospital de Basurto. Bizkaia. 2 James W. Ogilvie. Formación Médica continuada. Terapéutica. 1989.

33 Etiologia: Filosofian, gauzen zergatien teoria da. Medikuntzan, gaixotasunen zergatiak ikertzen dituen atala.4 Lehen Hezkuntzan, Bilboko Udalak 1998an argitaraturiko “Eskola Osasuna” izeneko txostenaren arabera.

6

Page 7: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Hazten ari diren umeen eskoliosi guztiak potentzialki progresiboak dira. Eta hazten ari den bizkarrezur baten eskoliosia garatzea, gerri-ornoetan izaten diren aldaketen emaitza da. Gerora, bizkarrezurraren hazkundea amaitzean, eskoliosia motelago garatzen da, ornoarteko diskoak hondatzen direlako.

Mendeetan zehar, eskoliosiaren tratamendua jarduera hauetan oinarritu da: ohean atseden hartzean, ariketa simetriko eta asimetrikoetan, trakzioan, errefortzuetan eta kirurgian. Tratamendu mota guztiek deformazio estetikoa zuzendu, eskoliosia garatzea ekidin eta, min izanez gero, min hori arintzeko helburua izan dute. Gaur egun, aukeratutako tratamendu-metodoak nahikoa arbitrarioa izaten jarraitzen du, nahiz eta terapeutika kontserbatzaileak, luzarora, emaitza onargarriak eskaintzen dituen. Beste tratamenduek huts egiten dutenean, eskoliosiaren kirurgia-tratamendua arazo ortopedikotzat jotzen da; dena den, kasurik aurreratuenetan, salbazio-prozeduratzat hartu behar da.

Gaur arte, kasurik gehienetan ez da posible izan eskoliosia sendatzea edo hari aurrea hartzea. Hala ere, gaur egun, nazioartean ikertzen, aurkikuntzak egiten eta ideia berriak trukatzen ari dira. Horrekin guztiarekin, espero dugu metodo hobeak aurkitzea, bai haren jatorria bilatzeko, bai hura tratatzeko. Egiazki, aurreikuspenik onenak kasu goiztiar eta onberek eskaintzen dituzte, eta tratamendu kontserbatzailearen aurrean hobeto erantzuten dute.

Besterik ezean, eskoliosiaren azterketa egoki batek kirurgia zuzentzailea beharko luketen erien kopurua murriztuko luke, hura garatzea eta sor daitezkeen zailtasunak gutxitzearekin batera.

Osasun-azterketa goiztiarra egitea eta espezialistarengana lehenbailehen bidaltzea helburu lukeen nazioarteko heziketa-programa batek murriztuko lituzke helduaroan ikusten diren ezintasun eta deformazio larriak.

Eskoliosiaren aitzindariek ohartarazi dituzte medikuak eritasuna

sorrarazten duten faktoreen bila jarrai dezaten eta afekzioaren azterketa goiztiarraren garrantziaz jabe daitezen.

ESKOLIOSIAREN ETIOLOGIA ETA SAILKAPENA

7

Page 8: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Eskoliosiaren jatorria kasuen ehuneko handi batean (% 80 inguru) ezezaguna dugunez, bizkarrezurraren alborako desbideratze gehienak definitzeko “eskoliosi idiopatiko” adiera lehenetsiko dugu.

Eskoliosia ez da gaixotasuntzat hartzen, jatorria aurkitu beharko diogun seinaletzat baizik. Helburu horretara bideratutako lan zientifiko guztiak ez dira gai izan arrazoi zehatzik emateko; aldiz, guztiek bat egiten dute etiologia multifaktoriala duela esatean: faktore genetikoak agertzen dira; anomalia bestibular neurologikoak; eta, hazkunde-aldiekin batera, alterazio metaboliko eta histikoak; izan ere, hazkunde-garaian agertzen eta garatzen baita, eta ez helduaroan. Adin horretan, haurtzaroan eta nerabezaroan hasitako desbideratzeak gara daitezke, baina eragin mekanikoengatik soilik.

Helduaroan gertatzen diren eskoliosi-kasuetan, ornoen endekapen edo degenerazioaz gain, degenerazio artikular asimetrikoa ere gertatzen da. Horrek orno-gorputzen errotazioari eragin diezaioke. Gerri-ornoetan izaten dute beti jatorria edo kokapena, eta, ikuspuntu anatomopatologikotik begiratuta, oso urrun daude hazkundean zehar garatzen diren eskoliosi idiopatikoetatik.

Eskoliosiaren jatorrian, ziurrenik, hainbat arrazoi daude; alegia, gaitza multifaktoriala da. Faktore horiek aztertuko ditugu, laburbilduz, gaur egungo iritzi sinesgarrienera heltzeko:

1. Faktore genetikoak: sarritan gertatu izan da eskoliosi idiopatikoen kasuak familia bereko kideen artean gertatzea. Horregatik, ikerlari ugarik faktore genetikoei buruzko ikerketak egin dituzte, eskoliosiaren jatorria faktore horietan aurkitu nahian.

Ematen du eskoliosi idiopatikoa sexuari loturiko eritasun herentziazkoa dela. Horregatik, Scoliosis Research Society (American Academy of Orthopaedic Surgeons erakundearen barnean dena) gaitzari “idiopatiko” adiera kendu eta “familiar” adiera erabiltzekotan dago.

2. Faktore histikoak eta metabolikoak: bizkarrezurraren oinarrizko bi osagarri egiturazkoak ornoarteko diskoak eta ornoak dira. Beraz, guztiz logikoa da bi egitura horiek ikertu izana, eskoliosi idiopatikoa azal zezakeen anormaltasun baten bila.

3. Hazkunde-faktoreak: eskoliosi egituratu bat garatzeko, badakigu hazkundea behar-beharrezkoa dela. Gainera, deformazioa garatzea nerabezaroko hazkunde bizkorreko garaian gertatzen da. Bestalde, frogatua dago eskoliosi idiopatikoa duten pazienteen garaiera biztanle arruntena baino handiagoa dela. Horregatik guztiagatik, ikerlari

8

Page 9: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

askorentzat eskoliosi idiopatikoen jatorria hazkunderako hormonen alterazioetan dago (ingelesez, GH: growth hormones).

4. Faktore neurologikoak: eskoliosi idiopatikoa duten eri askok oreka posturalean dituzte alterazioak. Horregatik, ikerlari askok pentsatu dute eskoliosiaren jatorria garun-enborreko anomalia bat izan daitekeela sistema bestibularrak eraginda. Horixe da oinarri zientifiko handiena duen hipotesia hainbat ikerketaren arabera.

5. Faktore askoren eragina: eskoliosi idiopatikoaren teoriarik egiantzekoena hainbat faktoreren arteko loturan oinarritzen da.

6. Alterazio neurologikoa: akatsa agertzen da propiozepzioaren5 eta oreka posturalaren garapenean. Genetika izan ohi da alterazio horren iturria.

Etiologia albo batera utzita, guztiok badakigu bizkarrezurra elementu hauei esker mantentzen dela oreka-egoeran: hezurrezko egiturari, lotailuei, barne-mekanismo neuromuskularrei eta gorputzaren balantza orokor eta simetrikoari esker. Beraz, eskoliosia gerta daiteke aipatutako faktore horietako baten alterazioa dela-eta.

Eskoliosiaz ari garela, beti bereizi beharko dugu, batetik, egiazko eskoliosia edo egituratua eta, bestetik, eskoliosi funtzionala edo ez-egituratua.

-Eskoliosi funtzionalak edo egituratu gabeak: plano frontalean izaten diren desbideratzeak dira. Horietan, ornoen eta ornoarteko diskoen anatomia bere horretan mantentzen da. Hau da, ez dago ornoen errotaziorik. “Jarrera eskoliotikoak” ere deitzen zaie, eta, gorputz-enborraren eta bizkarraldearen posizio asimetrikoak bereizten baditu ere, manipulazio, erlaxazio, etzanera egokiak ezartzearekin, edo eragilearen deuseztearekin desager litezke. Gaixoa, batzuetan, gai da aipatutako posizio asimetrikoa bere kasa zuzentzeko. Eskoliosia ezagutzea eta egoki baloratzea garrantzitsua da, ez soilik haren sorburua aurkitzeko, baita eskoliosi egituraturik ez agertzeko ere.

-Egiazko eskoliosia edo egituratua: bizkarrezurraren 10º edo gehiagoko alborako desbideratzea da. Horrek ornoen errotazioa dakar, eta ornoek kurbaturaren ganbiltasunerantz biratzen duten bitartean, ondoko arkuak

5 Propiozepzioa: organismoari giharren kokapena jakinarazten dion zentzumena.

9

Page 10: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

ahurtasunerantz desbideratzen dira. Horrek guztiak saihets-hezurrak konkortzea dakar kurbatura torazikoen ganbiltasunean, eta ornoarteko ohiko konkordura sortzen du. Gainera, deformazioa aurrera doan neurrian, ornoarteko tarteak ahurtasunean estutzen dira, bai orno-gorputzaren makesduragatik, baita diskoaren atximur asimetrikoagatik ere.

Hori guztia kontuan hartuta, eskoliosia hiru modutara sailkatuko dugu: haren etiologiaren edo gaixotasunaren jatorriaren arabera, adinaren arabera eta kokapenaren arabera.

1. ETIOLOGIA

1.1. Egituratu gabeko eskoliosiak edo eskoliosi funtzionalak: jarrerazkoak, desnibelari eta asimetriari lotuak, jarrera koxal-femoral desegokiak sortuak, etab.

10

Page 11: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

1.2. Egituratutako eskoliosiak

1.2.1. Eskoliosi idiopatikoak (% 80 inguru)

1.2.2. Eskoliosi neuromuskularrak

Neuropatikoak (neurogenoak): nerbio-ehuneko gaixotasunak edo anomaliek eragindakoak.

Miopatikoak (miogenoak): muskulaturako gaixotasunak edo anomaliek eragindakoak.

1.2.3. Sortzetiko eskoliosiak: ornoetako jaiotzetiko anomaliekeragindakoak izan daitezke. Baita orno-osagaiek edota alboko saihets-hezurren garapen-anormaltasunak eragindakoak ere.

1.2.4. Sindromezko eskoliosiak: beste patologia batzuei lotuak daude.

2. ADINA

2.1. Haur-eskoliosia

-Lehenengo hiru urteetan azaltzen da.-Jaiotzetik urtebete ingurura detektatzen da.-Kasurik gehienak ezkerreko bizkar-kurbaturak dira, eta berez sendatzen dira. Ohartu, hala ere, beste kasu batzuk oso larriak izan daitezkeela ez badira aurretik diagnostiko goiztiarrak egiten.

2.2. Gazte-eskoliosia

-Hiru eta hamar urte bitartean azaltzen da.

GAZTEA I: 3 eta 7 urte bitartekoa

GAZTEA II: 7 eta 10 urte bitartekoa

GAZTEA III: 10 urtetik menarkia izan artekoa

11

Page 12: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

2.3. Nerabe-eskoliosia

-Pubertaroa hasten denetik, heldutasun eskeletikora doan epean azaltzen da.-Kasuen neska/mutil proportzioa 1/1ekoa da, baina eboluzionatzen dutenen % 70 neskak dira.

3. KOKAPENA

3.1. Eskoliosi dortsala (% 23): eskuinaldekoa da normalean, eta DV ornotik DXI ornora zabaltzen da (apex-a DVII-DVIII). Konkordura eragiten du, horrek dituen estetika-arazoekin batera.

3.2. Eskoliosi dortsolunbarra (% 23): hau ere eskuinaldekoa da gehienetan, eta DV-DVItik LII-LIIIra zabaltzen da. Estetikoki jasangarriagoa da.

3.3. Eskoliosi lunbarra (% 23): ezkerraldekoa da normalean, eta DXI-DXIItik LIII-LIVra zabaltzen da. Helduaroan, batik bat zifosiarekin batera gertatzen denean, jasangaitza izaten da.

3.4. Eskoliosi zerbikodortsala (% 1): eskoliosi idiopatikoen arteko salbuespena da. Sarritan, ganbiltasuna ezkerraldekoa da, eta CVItik DVIIra zabaltzen da. Egituratutako kurbatura motza izan ohi da, erreduzigarritasun gutxikoa eta, dakarren galera estetikoarengatik, larria.

3.5. Kurba bikoitzeko eskoliosia (% 30):

3.5.1. Eskuin dortsal eta ezker lunbar konbinatua: kasu askotan, kurba bat bestea baino garrantzitsuagoa eta garatuagoa da. Kasu horietan, nagusitasun lunbar edo dortsala duen kurba bikoitzaz ari gara.

3.5.2. Eskoliosi dortsal bikoitza: arraroagoa da; goiko ezker kurba motza eta erreduzigarritasun gutxikoa da. Beheko kurba, aldiz, DVItik DXIIra zabaltzen da; eskuin ganbiltasunekoa da, goikoa baino luzeagoa eta erreduzigarriagoa.

3.5.3. Kurba hirukoitzeko eskoliosia: ezohikoa da oso. Eskoliosi mota horretan hiru kurba azaltzen dira: goiko dortsala, beheko dortsala eta lunbarra.

12

Page 13: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

HELBURUAK

13

Page 14: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

1. Gorputz Hezkuntzako irakasleari ezagutza teoriko nahikoa eta behatze-irizpide egokia eskaintzea, eskoletan gorputz-jarrera eskoliotikoak eta eskoliosiak detektatzeko eta, halako kasuetan, traumatologiako espezialistarengana edo pediatrarengana eramateko.

2. Gorputz-jarreraren hezkuntzari eta bizkarreko patologien prebentzioari dagokienez, Osasun-hezkuntza eskaintzea (ez soilik eskoliosiaren inguruan, orokorrean baizik).

3. Etorkizuneko Gorputz Hezkuntzako irakasleak gai honen inguruan sentsibilizatzea; izan ere, gure ikasleen alde lan handia egin daiteke, betiere osasun-agenteekin harremanetan egonda.

4. Behin medikuak diagnostikoa egina duenean, Gorputz Hezkuntzako irakasleak laguntzaile-lanak egitea bai ariketa fisiko egokienak proposatuz, baita tratamenduan eta sendabidean lagunduz ere (bizkarreko giharrak indartu, etab.).

MATERIALA ETA METODOAK

14

Page 15: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Sarri askotan, eskoliosi potentziala (eskoliosia agertzeko aukera) ustekabean, oharkabean, diagnostikatzen da. Eskoliosi hasiberriaren sintomak ia ikusezinak direnez, ulertzekoa da eskoliosiaren deformazioa agertu arte inor ere ez ohartzea. Gertaera hori da nazioarteko hezkuntza-programa berrien oinarria. Programa horiek eskoliosia garaiz detektatzeko eginak daude, eta behaketa egokia bermatzen dute, itzulezinak liratekeen aldaketak gertatu aurretik.

SINTOMAK

Eskoliosi hasiberrian gaitzaren sintomarik agertzen ez bada, honako galdera hau sor daiteke: Zer dela-eta behar dugu diagnostiko goiztiarra egitea tratamendu egokia ezartzeko? Tratamendua justifikatzen duten hiru alderdi garrantzitsu daude: estetika, mina eta bihotz-biriketako sintomak.

Haurrak eskoliosiarengatik duen itxura ezohikoa izan ohi da gurasoek medikuaren kontsultara eramateko arrazoi nagusia. Azken batean, gaixoaren kezka nagusia deformazioak eragindako itxura txarra da. Izan ere, eskoliosiak eragiten duen mina ez da handia izaten hastapenean. Min hori, gehienetan, bizkarreko behealdean gertatzen da eskoliosi lunbarra markatua denean.

Eskoliosi horri zifosi dortsala elkartzen bazaio, min eragin lezake bizkarraren goialdean, gehiegizko lordosi lunbarrak lunbagoa sor lezakeen modura. Hala ere, min izatea arraroa da.

Gehiegizko zifosi dortsalaren ezaugarririk arruntena gorputz-jarrera txarra izatea da. Aldiz, bihotz-biriketako sintomak oso gutxitan sumatzen dira 50º baino gutxiagoko eskoliosian; baina, agertzen diren kasuetan, eskoliosia dortsala edo dortsolunbarra izan ohi da.

Sintoma nagusia itxura txarra izatea denez, sarritan, guraso edo senideren bat izan ohi da bizkarrezurrean hasi berri den konkorduraz jabetzen den lehen pertsona. Urteroko mediku-azterketan edo pediatraren kontsultan ere antzeman daiteke. Gorputz-jarrera desegokia erakustea, sorbalda bat bestea baino altuago izatea edo eskapula irtena izatea izan daitezke gaixoa aztertzeko arrazoi. Eskoliosia detektatzeko orduan, gorputzean ondo ez datorren jantzia ere izan daiteke lehenengo abisu-seinalea, baina, eskoliosia hasten den garaia kontuan hartuta, hori erabat ezohikoa da.

Haurrak berak gorputz-jarrera desegokirik edo eskoliosirik nabaritzen ez duenez, eta familia bera ere askotan ohartzen ez denez, eskoliosia egituratua bilakatzen da sarritan, ezer arrarorik antzeman aurretik.

Bizkarraldeko edo gerrialdeko minaren sintoma hain ezohikoa denez (batik bat eskoliosi hasiberrietan), sintoma izateak berak arrazoitzen du beste

15

Page 16: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

gaixotasunen bat bilatzea. Eskoliosia oso nabarmena eta iraupen luzekoa ez izan arren, ikasleak arnasketa-arazoak, ortopneak eta gehiegizko nekeak pairatzen baditu, sakon aztertu behar da, zerk eragin dezakeen jakiteko.

Eskoliosia detektatu eta ebaluatu ahal izateko, haurra behatu egin behar da. Beraz, diagnostiko egokia egiteko, sakon aztertzeak garrantzia handia du. Hala ere, Gorputz Hezkuntzako irakasleak ez dute nahikoa ezagutza teoriko, ezta nahikoa material ere, halako azterketak egiteko (erradiologia-probak, etab.). Ez da haien lana; izan ere, lan hori beste espezialista batzuei dagokie.

Aldiz, bada Gorputz Hezkuntzako irakasleek egin dezaketen zerbait: lan

hau irakurrita jasoko dituzten ezagupenei esker, ikasleak ondo behatzen ikasiko dute. Horrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana bidaliko dute aurrez prestatutako fitxa batekin.

Horretarako, eta egitekoaren sinesgarritasunaren eta sinpletasunaren erakusgarri, hurrengo atalean azalduko ditugun bi elementu beharko ditugu soilik: ikusmena eta plomu bat.

16

Page 17: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

BEHAKETA

Haurra behatzailearen aurrean jarriko da, zutik, bizkarraldea biluztuta eta oinutsik. Behatzaileak sorbalden, eskapulen eta aldaken nibela behatu, eta simetrikoak dauden ala ez ikusiko du. Azterketan zehar harrarazitako gorputz-jarrera guztiak gainbegiratu eta zuzendu behar dira behaketa fidagarria izan dadin.

Gero, haurra neurtuko du, geroagoko behaketetan, ordura arte izandako bilakaera eta hazkundea aztertu ahal izateko.

Ardatz okzipitosakroa

Plomua hezur okzipitalaren mailan jartzen da, CVII orno nabarmenduaren gainean, apofisi zorrotzean. Ardatza zentratua badago, plomuak ipurmasailen artetik pasatu behar du. Eskoliosi lunbarretan bereziki garrantzitsua da hori; izan ere, orno-gorputzen errotazioak saihetsak arrastatzen ez dituenez, bizkarreko konkordura errazago pasatzen da oharkabean; eta horregatik da zailagoa diagnostikatzea.

Irudi honetan ikusten denez, gerrialdeko azaleko tolesturak sakonagoak eta ugariagoak dira eskoliosiaren alde ahurrean.

17

Page 18: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Adams testa Haurra zutik eta hankak elkartuta jartzen da. Ondoren, besoak bertikalki zabalduta eta eskuak elkarren kontra dituela, gorputz-enborra aurrealdera makurtzen du. Era horretan detekta daitezke zentimetro baten inguruko asimetria toraziko eta lunbarrak (konkordurak), 10º inguruko eskoliosi egituratu baten orno-gorputzen errotazioari dagozkionak. Proba hau egiteko arrazoia da sarritan zutik dagoen haurrari ez zaiola eskoliosia duenik nabaritzen. Aldiz, bizkarrezurra aurrealdera makurtuta duela behatzean, hasiberri den eskoliosia agerikoa bihurtzen da, hemengo bigarren irudian ikusten den moduan.

Adams testaren emaitzak baiezkoa ematen duenean, azterketa erradiologikoa egin beharko da. Laburbilduz, eskoliosiaren diagnostiko goiztiarra bermatzeko faktore garrantzitsuena haurrak ondo behatzea da, hazten ari diren bitartean eta denbora-tarte erregularretan. Azterketa horiek, ahalko balitz, sei hilabetean behin egin beharko lirateke, haurtzarotik heldutasun osora iritsi arte, eta 8 eta 12 urte bitartean arreta berezia jarriz.

Bukatzeko, esango dugu kurbatura neurtzeko badirela beste metodo osoago batzuk (Cobb-en metodoa, Risser-Ferguson-en metodoa, etab.), baina ez dugu hori guztia landuko, metodo horiek behatze-proba konplexuagoak eskatzen dituztelako (erradiologia, etab.).

18

Page 19: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

ESPEZIALISTARENTZAKO FITXA

Ikaslea

Izen-abizenak :

Sexua :

Helbidea :

Telefonoa :

Ikastetxea :

Maila : Gela :

19

Adina:

Urteak : Hilabeteak :

Page 20: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

AZTERKETA

Azterketa-data:

Sorbalden desnibela BAI EZ Konkorrak BAI EZ

Pelbisaren desnibela BAI EZ Eskapulen asimetria BAI EZ

Enborraren desoreka BAI EZ Adamsen testa BAI EZ

Oharrak:____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Gorputz Hezkuntzako irakaslea

20

Page 21: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Eskoliosiaren inguruko azken azterketa zientifikoak

-Pazientearen ebaluazioa eskoliosi idiopatikoan: ebaluazio erradiografikoa, gorputz-enbor deformazioa eta bizkar-asimetria. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\evaluacion1.doc

-Ariketa fisikoak nerabe-eskoliosi idiopatikoen tratamenduan: azterketa sistematiko eta eguneratua. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ ingeleraz word\ejecicios 1.doc

- Eskoliosiaren detekzioa oin-zola presionatuz Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\ pisadayescoliosis.doc

-Nerabe-eskoliosi idiopatikoen aldi goiztiarreko ezegonkortasun posturala Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\posstura.doc

-Kurba-malgutasuna eragiten duten faktoreak eskoliosi idiopatikoan (hezurdura heldugabe eta helduetan) Powerpointerako materiala\ ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\prevalencia.doc

-Eskoliosi idiopatikoa duten gaixoen bertikaltasun-pertzepzioaren zeinu sentikorra: VVMS. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\J_Vestib_Res.doc

21

Page 22: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

-Eskoliosi idiopatikoaren prebalentzia-tasari buruzko bost urteko azterketa epidemiologikoa Tokion: 250.000 haur baino gehiagori egindako detekzioa ikastetxeetan. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\prevalencia.doc

-Sortzetiko eskoliosiaren eta zifosiaren sailkapena: Ikuspegi berri bat tratamendu kirurgikoa eskatzen duten bizkarrezur-anomalien hiru dimentsioko (3D) sailkapenerako. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\Spine.doc

-Eskoliosiaren tratamendu kontserbatzailean erabiltzen diren zuzentzaile europarrak. Powerpointerako materiala\ESKOLIOSIA2\ingeleraz word\ Stud_Health_Technol_Inform.doc

22

Page 23: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

BIBLIOGRAFIAARGITALPENAK

-ALDAMIZETXEBERRIA, Iñaki: Komunikazio pertsonala. 1998.

-BILBOKO UDALA: Eskola Osasuna. 1993ko memoria.

-MONASTERIO J.M.: Escoliosis. Basurtoko ospitalea. Bizkaia. -OGILVIE, James W.: Formación médica continuada. Terapéutica. 1989.

-BILBOKO UDALA: Eskola Osasuna izeneko txostena. 1998.

INTERNETEKO INFORMAZIO BALIAGARRIA

Eskoliosia nerabezaroan hasten da (La escoliosis comienza en la adolescencia)http://borloj.com/detail.asp?codigo=DATO191517

Eskoliosiari buruzko multimedia-edukiahttp://es.wikipedia.org/wiki/Wikimedia_Commons

Bizkarraldearen web-orria. El web de la espalda (sobre la escoliosis y otras enfermedades de la espalda)http://www.espalda.org/

Dr. Venturahttp://www.dr-ventura.com/clasesco.php?lng=2http://www.dr-ventura.com/clasesco.php?lng=2

Eskoliosi patologiaren elkartea (ASMADES)http://www.escoliosis.org/

Eskoliosia: Medline Plus mediku-entziklopediahttp://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/001241.htm

Eskoliosia. Zientzia.net. Bizkarrezurreko desbiazioakhttp://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=9095

23

Page 24: GORPUTZ-HEZKUNTZAKO IRAKASLEAREN …agrega.hezkuntza.net/repositorio/01062012/51/es-eu... · Web viewHorrela, haurren batek gorputz-jarrera arraroa duela sumatuz gero, espezialistarengana

Eskoliosia eta ur-inguruneawww.kideitu.euskadi.net/contenidos/informacion/kiroleskola/eu_kirolesk/adjuntos/Eskoliosia eta ur ingurunea.pdfEskoliosia haur eta nerabeetanhttp://orthoinfo.aaos.org/topic.cfm?topic=A00481

Eskoliosia (Academia Americana de Médicos de Familia)http://familydoctor.org/online/famdoces/home/children/parents/special/bone/107.printerview.html

Ohitura osasungarrien hezkuntzahttp://elizondokosanfranciscojaviereskola.blogspot.com/2011/04/jarrera-hezkuntza-educacion-postural.html

24