Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

42
ASKOTARIKO MUNDUA HAUR ETA GAZTEENDAKO GIDALIBURUA Biblioteca Pública de Berriozar / Berriozarko Liburutegi Publikoa Etxaburua kalea, z./g. 31013 Berriozar [email protected] http://www.bibliotecaspublicas.es/berriozar/index.jsp

description

Berriozarko Liburutegiko gida liburuak

Transcript of Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

Page 1: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

ASKOTARIKO MUNDUA HAUR ETA GAZTEENDAKO GIDALIBURUA

Biblioteca Pública de Berriozar / Berriozarko Liburutegi Publikoa

Etxaburua kalea, z./g. 31013 Berriozar [email protected]

http://www.bibliotecaspublicas.es/berriozar/index.jsp

Page 2: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

2

Page 3: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

3

SARRERA Egungo gizartean kultura anitzeko panorama dago, eta bertan hainbat arraza, sinesmen eta ohituratako pertsonak eremu geografiko komunetan bizi dira (herrialdeak, hiriak, auzoak). Panorama berri honen adibideetako bat Berriozar da, herri horretan hainbat sinesmen, jatorri eta ohituratako jendea elkarrekin bizi baita. Testuinguru horren barnean, Berriozarko Udalak, elkarte, erakunde eta partikular batzuekin batera, kulturarteko foroa bultzatu zuen, liburutegia barnean dela. Beste alde batetik, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, etorkinentzako arreta eta harrerari lotutako bere jardueretan, gai horri buruzko bibliografia-materiala eman zien Antsoain, Berriozar eta Artikako liburutegiei. Ekimen horietatik abiatuta, Berriozarko Liburutegi Publikoan gure aldetik zer egin genezakeen aztertu nahi izan genuen. Liburutegi publikoak funtsezko eginkizuna du talde minoritarioak modu errealean gizarteratzeko lanean, esaterako, kulturen arteko ezagutza helburu duten jarduerak sustatuz, ez ezagutzeak sortzen dituen aurreiritziak ezabatuta. Hori bezain garrantzitsua da liburutegiak betetzen duen beste eginkizun bat: komunitatearen topalekua izatea, bizitza komunitarioaren nukleo gisa, horrek errazten baitu gizartea sentiberatzea kulturen arteko elkarrizketaren bitartez, edozein motatako arrazakeria edo xenofobia alde batera utzita. Arrazoi horrengatik gidaliburu hau egiteko ideia sortu zen, eta bertan haur eta gazteendako hainbat lan biltzen dira, gaztelaniaz zein euskaraz, modu zuzenean edo zeharkakoan kultura dibertsitatea eta horrek egindako erronkak jorratzen dituztenak. Gure asmoa egoera sorta zabala aurkeztea da: lekualdatutako pertsonaiak, etorkinak, errefuxiatuak edo erbesteratuak; harrera-gizarteetan horiek laguntzeko edo arbuiatzeko dauden jarrerak; istorioak hainbat eszenatokitan; beste latitude edo hizkuntza batzuetan sortutako ipuinak, irakurle zein hezkuntzako profesionalendako interesgarriak eta erabilgarriak izan daitezkeenak. Narratiba lanak adinaren araberako taldeetan sailkatuta daude: - Narratiba o 7 urte bitarte o 7 eta 10 urte bitarte o 10 eta 13 urte bitarte o Gazteak, 13 urtetik aurrera o Komikiak - Musika eta filmak o Filmak

o o Dokumentalak

Page 4: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

4

Page 5: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

5

GAIAK

TELLO, Antonio Atlas básico de las religiones / [textos, Antonio Tello , Jean-Pierre Palacio , Daniel Coma-Cros]. -- 1ª ed. -- Barcelona : Parramón, 2004. -- 96 p. : il. col. ; 28 cm

Liburu horrek gizadiaren historia espiritualaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, historiaurreko antzinako denboretatik egundaino, sinesmen eta erlijio sineskizunen bitartez. Modu erraz eta zuzenean, erlijioek honako gertakizun hauetan izan duten garrantzia ezagutzeko bidea eskaintzen du: zibilizazioak sortzean, gizarteen izaera egituratzean, kultura garatzean, ezagutza zientifiko eta teknologikoan, ekonomia eta merkataritzan, bai eta herriak harremanetan jartzeko moduan ere. Erlijioak-Haurrendako liburuak

Signatura: I 21/29 TEL

WEINHOLD, Angela Nuestras religiones / [ilustraciones y texto, Angela Weinhold ; traducción, Luisa Moreno Llort]. -- 1ª ed. -- Barcelona : Elfos, 2005. -- [18] p. : il. col. ; 28 cm Liburu honek laguntzen du txikiek egin ditzaketen galderak argitzen: Zergatik sinesten dugu? Zein da erlijioen jatorria? Zergatik daude hainbat erlijio? Eta abar... Erlijioak-Haurrendako liburuak

Signatura: I 291 WEI

BEN JELLOUN, Tahar Papá, ¿qué es el racismo? / Tahar Ben Jelloun ; prólogo de Fernando Savater. -- Madrid : Alfaguara, D.L. 1998. -- 95 p. ; 20 cm Idazle baten eta alabaren arteko solasaldiaren bitartez, arrazakeriari lotutako hainbat alderdi sozial eta kultural jorratzen ditu egileak: langabezia, beldurra, ezjakintasuna eta komunikaziorik eza. Hain zuzen ere, horiek dira atzerritarrak arbuiatzeari mesede egiten dioten gizarte gaitzetako batzuk. Liburu argia eta erraza da, hainbat kontu irakasteaz gain, gauza asko aztertzeko gonbita egiten diguna. Eranskin bat du, liburua argitaratu eta gero egin ziren bileretan ikasleek egileari egin zizkioten galderak biltzen dituena. Arrazakeria-Haurrendako liburuak

Signatura: I 323.1 BEN

Page 6: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

6

LEDU, Stéphanie Munduko haurren nire entziklopedia / [Stéphanie Ledu]. -- Bilbo : Ikasmina, L.G. 2008. -- 121 p. : il. col. ; 26 cm Entziklopedia txiki honetan, mundu osoko haurrez 150 argazki baino gehiago dituzu. Familien, ohituren eta elikagaien aniztasuna agerian, testu laburren eta argazki harrigarri, dibertigarri eta hunkigarrien bidez. Niños-Usos y costumbres

Signatura: I 39 LED

VILA ROCA, Roser Fátima Vanessa : yo soy de El Salvador / [autoras, Roser Vila Roca y Mar Morollón Pardo]. -- Barcelona : La Galera, 1997. -- 37 p. : il. ; 22 x 22 cm. -- (La Galera yo soy de-- ; 3) “Yo soy de…” bildumak gure kulturaren ezberdina den kultura bateko haur baten bizitza biltzen du. Kultura horretara hurbiltzeko modu bat da, funtsezkoa berdina dugula ezagutzeko bidea, baita gizadiaren dibertsitatearen aberastasun handia baloratzeko modua ere. Liburutegian ditugun beste izenburu batzuk:

- Dana : yo soy de los Estados Unidos de América

- Minu : yo soy de la India - Takao : yo soy de Japón.

Signatura: I 39 LED

SCHEFFLER, Axel Proverbios de todo el mundo / Axel Scheffler ; versión castellana de, Xavier Roca-Ferrer. -- 1ª ed. -- Barcelona : Destino, 1998. -- 125 p. : il. col. ; 19 cm Liburu dibertigarri eta iradokitzailea, mundu osoko esaera zaharrak biltzen dituena, baina ez horiek bakarrik. Herri jakintzaren adar horretatik barrena, egileak erakusten digu nola gizarte batean onartutako keinuek guztiz alderantzizko esanahia izan dezaketen beste kultura batean, edo, bestela, lekuz kanpo atsotitz bat literalki aipatzea zer absurdu izan daitekeen. Multzoa bitxia eta harrigarria da, bai esaerengatik, bai euren jatorriarengatik. Esaera zaharrak eta atsotitzak-Haurrendako liburuak

Signatura: I 398.9 SCH

Page 7: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

7

SERRES, Alain Una cocina tan grande como el mundo : 60 recetas para dar la vuelta al mundo / Alain Serres; Zaü. -- [Madrid] : Kókinos, 2008. -- 61 p. : il. col. ; 36 cm Phileas Fogg-ek munduari bira eman zion 80 egunean. Liburu horren irakurleak munduari bira eman ahal izanen dio 60 sukalde errezetatan. Egileek oso modu erakargarrian aurkezten dute 25 herrialdetako errezetak, eta bakoitzaren sukaldaritza-kulturara hurbiltzen gaitu tokian tokiko elikagai eta errezeta tipikoei buruzko bitxikeria eta esaera zaharren bidez. Testuaren lagungarri diren irudiak kolorez beterikoak dira, eta herrialde bakoitzaren adierazgarriak dira. Laminen antzera, orrialde osokoak dira irudi horiek. Sukaldaritza-Haurrendako liburuak

Signatura: I 641.5 SER

SERRES, Alain Una cocina tan grande como un huerto / recetas de Alain Serres; pinturas de Martin Jarrie. -- [Madrid] : Kókinos, 2008. -- 77 p. : il. col. ; 36 cm Mundu osoko frutez eta barazkiez egindako 60 errezeta eskaintzen dituen lana. Hiru ataletan banatuta daude: 18 lehen plater, 14 bigarren eta 25 postre. Haietako bakoitzean osagaiak zein diren, zenbat pertsonarendako den eta prestaketari buruzko azalpen labur bat ageri da. Hainbat kulturatako elikagaiei buruzko kondairak, bitxikeriak eta esaera zaharrak daude lanaren osagarri. Sasoiko frutak eta barazkiak erabiltzea garrantzitsua iruditzen zaionez egileari, prestatzeko egokiena den urtaroaren arabera antolatuta daude errezetak. Sukaldaritza-Haurrendako liburuak

Signatura: I 641.5 SER

Cancioncillas del jardín del Edén: 28 canciones infantiles judías / recopilación, Nathalie Soussana ; dirección musical, Paul Mindy ; ilustraciones, Beatrice Alemagna. -- [Madrid] : Kókinos, 2006. -- 57 p. ; 27 cm + 1 disco (CD-DA). -- (Un libro, un cd) Judu tradizioko 28 abestiren bilduma. Abesti bakoitzaren jatorrizko hizkuntzako testuak daude (hebreera, judu-espainiera, arabiera eta yiddish), baita orrialdeak kolorez apaintzen dituzten irudiak ere. Albumak abestiak biltzen dituen CD bat dauka, irakurriz gozatzen duzun bitartean entzun ahal izateko. Haurrendako abestiak-Herri musika judua

Signatura: I 78 CAN

Page 8: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

8

Cancionero infantil del papagayo : Brasil y Portugal en 30 canciones infantiles / recopilación, Magdeleine Lerasle ; dirección musical, paul Mindy ; ilustraciones, Aurélia Fronty. -- [Barcelona] : Kókinos, [2005]. -- 57 p. : il. ; 27 cm + 1 CD. -- (Un libro, un cd) Haurrendako diren Brasilgo eta Portugalgo tradizioko 30 kanturen bilduma. Portugesez eta gaztelaniara itzulitako testuak daude, eta orrialdeak koloreztatzen dituzten irudiak ere bai. Albumak abestiak biltzen dituen CD bat dauka, irakurriz gozatzen duzun bitartean entzun ahal izateko. Haurrendako abestiak-Brasil Haurrendako abestiak-Portugal

Signatura: I 78 CAN

Canciones infantiles y nanas de babushka : 29 canciones infantiles eslavas / recopilación, Nathalie Soussana ; producción musical, Jean-Christophe Hoarau ; ilustraciones, Sacha Poliakova. -- [Madrid] : Kókinos, [2007]. -- 57 p. : il. ; 27 cm + 1 CD. -- (Un libro, un cd) 29 haurrendako abesti eta sehaska-kanta biltzen ditu liburuak, hainbat herrialdetakoak: bielorrusiarrak, poloniarrak, errusiarrak, eslovakiarrak, txekiarrak, ukrainarrak eta yiddish hizkuntzakoak. Abestien letrak jatorrizko alfabetoan, karaktere latinoetan eta gaztelaniara itzuliak ageri dira. Albumak abestiak biltzen dituen CD bat dauka, irakurriz gozatzen duzun bitartean entzun ahal izateko. Haurrendako abestiak-Ekialdeko Europa

Signatura: I 784 CAN

KARPOUCHKO, Valérie Juegos de África : juegos tradicionales para hacer y compartir / Valérie Karpouchko. -- Barcelona : Takatuka, D.L. 2008. -- 26 p. : il. col. ; 19 x 25 cm Valérie Karpouchko aditua da jokoetan. Berak asmatzen ditu, egiten, eta kasu honetan, baita berreskuratzen ere. Liburu honetan estrategia eta zorizko hamar joko erakusten ditu, oraindik bizirik dauden joko dibertigarri eta zaharren artean aukeratutakoak. Lortu aise eta azkar jokatzeko taulak, gatzezko pasta edo plastilina erabiliz edo hondarra edo klarionaz margotuz, eta jolastu lau maskor edo hainbat botoi erabilita! Jokoak-Afrika

Signatura: I 794 KAR

Page 9: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

9

Bolivian bizi gara / [irudiak, Claudia Pérez Ayala ; testuak, Claudia Pérez Ayala ... et al.]. -- [Madrid] : Medicus Mundi, [2003]. -- [108] p. : il. col. ; 31 cm Hainbat neska-mutilen benetako istorioak azaltzen ditu liburu honek. Bere helburua beste bizimoduak ezagutzea da, era afektiboan eta intelektualean bestelako kultur errealitateetara hurbiltzea, eta baita elkartasuna eta kontsumo arduratsua sustatzea ere. Bolivia-Descripción-Libros infantiles

Signatura: I 908.84 BOL

Vivimos en Bolivia / [ilustraciones Claudia Pérez Ayala ; textos, Claudia Pérez Ayala ... et al.]. -- [Madrid] : Medicus Mundi, [2003]. -- [108] p. : il. col. ; 31 cm Hainbat haurrek beren eguneroko bizitzari buruz kontatzen dizkiguten benetako istorioak biltzen ditu liburu honek. Liburu honi esker gizonak eta emakumeak aldi berean berdinak eta ezberdinak garela pentsatuko dugu, mundu bakar batean bizi garela eta gure Lurra guztion artean hobetu behar dugula. Bolivia-Deskripzioa-Haurrendako liburuak

Signatura: I 908.84 VIV

AMEN, Sophie Mi primera vuelta al mundo : el atlas ideal para niños de entre 5 y 8 años / Sophie Amen ; Bruno Douin]. -- Boadilla del Monte (Madrid) : SM, 2004. -- [38] p. : principalmente il. col. ; 29 cm Mi primera vuelta al mundo txikiendako pentsatutako atlas geografiko baten proposamena da. Geografia fisiko eta politikora zein mota honetako lanetara egindako hasierako hurbiltze bat da, Lehen Hezkuntzako lehen ziklotik aurrerako haurrendako. Mapa fisikoak daude, eta horien gainean kontinenteetako geografia politikoa agertzen duten azetatoak ere bai. Modu berean herrialde bakoitzeko ezaugarri nagusiak biltzen dituzten irudiak daude lanaren osagarri. Eskalak aldatu egin dira ikuspegi osoagoa eta globalagoa egiteko, baita kontsulta errazteko ere. Gainera, etnografia eta arte izaerako datu eta bitxikeria interesgarriak ematen ditu. Atlasa-Haurrendako liburuak

Signatura: I 908.84 VIV

Page 10: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

10

CHIARELLI, Brunetto Atlas de pueblos y culturas / Brunetto Chiarelli y Anna Lisa Bebi ; ilustraciones Paola Ravaglia... [et al.]. -- Madrid : Anaya, 1997. -- 60 p. : il. ; 34 cm Liburu honek ahalbidetzen du gure munduko dibertsitate kulturala antzematea eta ondorioztatzea ezberdinak direnekiko begirunea dela gure gizarteek bizirik irautea bermatzen duen bide bakarra. Hainbat arlo aztertzen dira: hizkuntza eta idazkera, erlijioak, elikadura eta jantziak, artea eta dantza. Betiere, adierazpenen aniztasunaren eta aberastasunaren prismatik. Zibilizazioa-Historia-Haurrendako liburuak

Signatura: I 930.85 CHI

NARRATIBA

7 URTE BITARTE

DALY, Niki El vestido de Jamela / texto y dibujos, Niki Daly ; [traducción, Fina Marfa]. -- Barcelona : Intermón, [1999]. -- [32] p. : principalmente il. col. ; 29 cm Intermón-ek argitaratutako ipuina da, Afrika kontinenteko herrixka batean bizi diren jendeen bizimodu eta ohituretara hurbiltzen gaituena. Jamela Afrikako herrixka batean bizi da. Amak oihal bat erosi du soineko bat egiteko. Laster Thelmaren ezkontza izanen da eta oso polita egon nahi du. Oihala eskegi du lehor dadin, baina desagertu da. Non ote dago? Nork hartu du?

Signatura: I1 DAL

DALY, Niki La pequeña caperucita africana / texto e ilustraciones de, Niki Daly. -- Barcelona : Intermón Oxfam, 2006. -- 1 v. : il. col. ; 26 x 27 cm Goizean Salma merkaturako bidean abiatu zenean, ez zuen uste izan hain zaila izanen zitzaiola etxera eramatea amonak eskatutako erosketa guztiak. Istorio honek —betiko Txanogorritxoaren moldaketa bat da— amona etxeko lanetan laguntzen duen neskatxo afrikar baten eta amonaren beraren harremana erakusten du.

Signatura: I1 DAL

Page 11: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

11

ERLBRUCH, Wolf (1948-) Leonardo / Wolf Erlbruch. – 1ª ed. -- Barcelona : Takatuka, 2008. -- [32] p. : il. col. ; 19 x 25 cm Leonardo txakurzale amorratua da, baina aldi berean, beldur izugarria eragiten diote. Eguna txakurrak imitatzen eta marrazten ematen du. Txakur bihurtzeko bere desira gauzatuko da egun batean, baina bere beldurrak ez dira orduan bukatuko.

Signatura: I1 ERL

FOWLES, Séller El solterón y la alubia : [cuento tradicional judeo-marroquí] / Shelley Fowles. -- Barcelona : Serres, 2004. -- [28] p. : il. col. ; 31 cm Marokoko juduen ahozko tradiziokoa den ipuin honek putzu batean babarrun bat galtzen duen mutilzahar petral baten istorioa kontatzen du. Gertaera miresgarri eta harrigarri bat bestearen atzetik ekarriko du horrek, ustekabeko bukaera zoriontsua izanen dutenak.

Signatura: I1 FOW

GHERG, Erio (1970-) Max se va / Erio Gherg y Jörg. -- Barcelona : Takatuka, 2008. -- [25] p. : il. col. ; 18 x 18 cm Max oso suminduta dago granjako animaliekin. Nola pentsatu ahal izan zuten Alex zapaburua jana zuela? Ez Maxek, ez beste inork, ez zekien Alex denbora joan ahala itxuraz aldatuko zela. Zergatik ez zioten sinetsi besteek? Zergatik zigortu zuten? Maxek, haserre, granjatik alde egiteko erabakia hartu du.

Signatura: I1 GHE

GUILLOPPÉ, Antoine Akiko la curiosa : pequeño cuento zen / texto e ilustraciones, Antoine Guilloppé. – 1ª ed. -- Bogotá : Panamericana, 2007. – 27 p. : il. ; 21 cm Album honek udaberriaren etorreraz hitz egiten du. Neskatiko bat aukeratu dute ibarra babesteko eta udaberriari ongietorria egiteko, udaberria pertsonifikatua ageri baita. Ipuin honetan hainbat gai jorratzen dira: jakin-mina, hobetzeko nahia, laguntza eta konfiantza. Ukitu magikoak eta alegorikoak dituen ipuina, bertan neguaren bukaera landu daiteke, baita luze itxarondako udaberriaren etorrera ere.

Signatura: I1 GUI

Page 12: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

12

GUILLOPPÉ, Antoine ¿Cuál es mi color? / Antoine Guilloppé ; ilustraciones de Géraldine Alibeu ; traducción de Ana Rey Kochinke. -- Madrid : Anaya, 2006. -- [29] p. : il. col. ; 20 x 20 cm. -- (Sopa de Libros ; 112) Liburu honen protagonista den haurrari iruditzen zaio bere txakurra beti berdina dela, baina mutiko bera, besteendako, ezberdina da beti. Afrikarrekin badago, espainiarra esaten diote; espainiarrekin badago, arabiarra; arabiarrekin badago, afrikarra. Sekula ez da besteen bezalakoa, besteek beti esaten baitiote bere azala ezberdina dela. Baina berak ez du ongi ulertzen zergatik den hain garrantzitsua zer koloretan ikusten duten, zer koloretan deitzen dioten. Txakurrak ere ez du ulertzen; hari ere iruditzen zaio azalaren koloreak ez gaituela hain ezberdin egiten.

Signatura: I1 GUI

JUNGMAN, Ann La mezquita maravillosa / Ann Jungman ; ilustrado por Shelley Fowles ; [adaptación, Miguel Ángel Mendo]. -- Barcelona : Serres, 2004. -- [28] p. : principalmente il. col. ; 28 cm Kalifak hiru haur bihurri harrapatzen ditu laranjak botatzen Kordobako mezkitan, bat musulmana da, beste bat judua eta hirugarrena kristaua. Lorategietan lan egiteko zigorra jartzen diete, eta han konturatzen dira zer ederra den mezkita. Baina Fernando erregeak, gerran kalifa garaitu eta gero, suntsitu nahi du. Ordurako helduak direla, hiru lagunek ez suntsitzeko eskatzen diote, baita lortu ere. Munduko erlijio handienetakoen jarraitzaile diren hiru gizon bat eginda mezkita eder bat salbatze aldera... ez da irakaspen txikia egun munduan dugun egoera kaskar honetan.

Signatura: I1 JUN

FRANCOTTE, Pascale Lejos de mi país / Pascale Francotte ; [traducción, Marcelo Mazzanti]. -- 1ª ed. -- Barcelona : La Galera, 2008. -- [28] p. : il. col. ; 18 x 25 cm Pascale Francotte-k lehen pertsonan kontatzen du aita erbestera doala ikusten duen neskatikoaren nahigabea. Testu erraz eta zuzen batean, izugarri ongi islatzen dira txikiaren sentimenduak. Egileak, pintzelkada labur batzuen bitartez, mundu oso bat sortzen du eta han primeran nabarmentzen da gerrak inposatutako banaketa baten krudeltasuna. Azkenean, helduek erabiltzen duten hitz baten esanahia ulertuko du protagonistak: erbestea.

Signatura: I1 FRA

Page 13: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

13

LIONNI, Leo Pequeño azul y pequeño amarillo / Leo Lionni ; traducción de Pedro Almeida. -- Sevilla : Kalandraka, 2005. -- [40] p. : principalmente il. col. ; 23 cm. -- (Libros para soñar) Este es Pequeño Azul. Está en casa con Mamá Azul y Papá Azul. Pequeño Azul tiene muchos amigos. Su mejor amigo es Pequeño Amarillo, que vive en la casa de enfrente. Horrela hasten da “Pequeño azul…”. Islatzen duen soiltasun horren atzean, liburu-album honek proposamen estetiko minimalista eta abstrakzio ariketa bat bateratzen ditu, haurrekin sintonizatzeko gai dena. Irakurle adina istorio biltzen ditu eta bakoitzak hainbat kontu aurkituko ditu: adiskidetasun pixka bat, kulturartekotasun pitin bat, irudimen asko eta asko, jokoak eta abenturak... 0 eta 5 urte bitarte

Signatura: I1 LIO

LUCAS, Belén (1958-) Aisha eta tximeleta zuria / textua eta marrazkiak Belén Lucas. -- Bilbao : Gero, [2006]. -- 33 p. : il. col. ; 21 cm. -- (Alboka) Tximeleta zuriaren bisita jasotzen duen hiria oso handia da eta jende asko bizi da bertan. Haraino iritsi ziren Aisharen gurasoak eta amona ere, oso urrun dagoen herrialde batetik. Hiriko beste jende gehienaz bestelako ohiturak ditu Aisharen familiak, oraindik ez baita asko egokitu bizileku berrira. Uda da, eta hiriko haurrek kalean jostatu ohi dute goizetik gauera, beren amek etxera deitzen dieten arte. Aishak, ordea, leihotik ikusten ditu besteen jolasak, haiekin ibiltzeko irrikaz.

Signatura: I1 LUC

MALAVAL, François La princesa Laca en la lejana Birmania / ilustraciones de Françoise Malaval ; texto de Patrice Favaro. -- Cànoves : Proteus, 2008. -- [42] p. : principalmente il. col. ; 31 cm Urruneko Birmaniako Erresuman, artisau xume baten alabak ederki apaintzen ditu objektu lakatuak. Hain ongi egiten duenez, laster “Laka printzesa” izengoitiaz ezagutzen dute denek. Konparaezina den talentu horren berri izanda, erregeak esklusiboki harendako lan egiteko agintzen dio gazteari. Laka printzesak bete egiten du agindutakoa, baina bere lan guztietan gai berbera agertzen da beti: tirano baten legeak zapaldutako herri baten sufrikarioa. Erregea sutan jartzen da, baina egiaren ahotsa ez da aise isilarazten. Adierazpen askatasunaren aldeko liburu irudiztatu bat, 1991n Bakearen Nobel saria lortutako Daw Aung San Suu Kyi emakumearen omenez egina.

Signatura: I1 MAL

Page 14: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

14

MONREAL, Violeta Zergatik zaude triste? / Violeta Monreal. -- Bilbo : Aizkorri, [1997]. -- 36 p. : il. ; 21 cm. -- (Mendi sorgindua) Edurne balea urdin handia da. Kezkatuta dago haur batzuk triste daudelako. Tristuraren zergatia jakiteko honako galdera hau egiten die: “Zergatiz zaude triste?” eta, horrela, tristura reagiten duten egoera ezberdinak ezagutuko ditugu: emigrazioa, bakardadea, dibortzioa, kutsadura, gerrak….

Signatura: I1 MON

O’CALLAGHAM I DUCH, Elena El color de la arena / Elena O'Callaghan i Duch, [texto] ; María Jesús Santos Heredero, [ilustraciones]. -- Zaragoza : Edelvives, [2005]. -- [40] p. : il. ; 32 cm Abdula txikiak harean egiten dituen marrazkiei eta aitonak kontatzen dizkion istorioen inguruko bere hausnarketei esker, badakigu bai bere familia, bai herrixkako gainerako biztanleak, beren lurretatik kanporatu dituztela eta, hartara, basamortuan dauden errefuxiatuen eremuetan bizitzera behartuta daudela. Han dena harearen kolorekoa da, album horretako irudien antzera. Irudi horiek, okre tonalitateak nagusi, beroa baina arriskutsua den basamortu batean biltzen gaituzte.

Signatura: I1 OCA

OUAJJOU, Sonia El tajín de Ftuma / dibujos y texto, Sonia Ouajjou ; [traducción y edición de Ourdia Sylvia Oussedik Mas]. -- [Barcelona] : Bellaterra, [2003]. -- 31 p. : il. col. ; 32 cm + 1 h. de glosario Sonia Ouajjou, irudigile marokoarra, irakurle txikiak gizarte marokoarra ezagut dezan ahalegintzen da. Horretarako, bertako eguneroko bizitzan sartzen gaitu istorioko pertsonaiekin batera: Malika, Karim eta ahuntza bere laguna. Modu horretan kultura horretako aberastasuna ezagutuko dugu eta harremana izan ahalko dugu, hurbil egonda ere, helduen eraginez aldi berean hain urrun dugun herrialde horrekin. Liburu horrek glosategi txiki bat du bukaeran irakurlea hizkuntzaren ezagutzan gidatzeko. Liburutegian dauden Ouajjou irudigilearen beste lan batzuk:

- La noche del destino. - Los espíritus de la medina de Fez. - Lala Mizet en el país de Argán. - La boda de la tía Keltum. - En busca del tesoro de los almohades.

Signatura: I1 OUA

Page 15: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

15

PIÉROLA, Mabel (1953-) Notandiferentes / Mabel Piérola. -- Barcelona : Bellaterra, D.L. 2006. -- 46 p. : il. col. ; 18 x 25 cm Ezberdina denak nire ezberdintasuna ikusarazten du, eta orduan ituna egiten dut. Gero, nire ezberdintasunari osagarri deitzen diot, eta orduan elkarrizketan aritzen naiz. Itunak egitea eta elkarrizketan aritzea bi prozesu dira mundua ikusteko moduan. Eta munduak, etengabe aldatzen, berdina ez izateko gonbita egiten dit. Zerbait arketipikoa da hau, eta, hartara, harrapatzen zaila, labainkorra, kulunkaria eta malgua, katuaren izaera bezalaxe.

Signatura: I1 PIE

RUILLIER, Jerôme ¡Hombre de color! / inspirado en un cuento africano e ilustrado por Jérôme Ruillier ; [traducción castellana, Christiane Reyes]. -- 1ª ed. -- Barcelona : Juventud, 2004 Azal beltzak pigmentazio ezberdinak dituen arren, liburu honek agerian uzten du zuria eta beltza, azken batean, koloreak direla, eta, hartara, denok garela koloreko pertsonak. Tonu kritikoa duen albuma da, umorez eta samurtasunez betea. Ahozko tradizio afrikarrak belaunaldiz belaunaldi transmititu duen ipuin-poema da, arrazakeriazko adierazpenen eta nagusitasun ekonomiko zein kulturalaren zeinuen aurkakoa, aurreiritziak eta ezagutu aurretik finkatutako ideiak zalantzan jartzen dituena.

Signatura: I1 RIU

WINTER, Jeanette La bibliotecaria de Basora: una historia real de Iraq / ilustraciones y texto de Jeanette Winter. -- Barcelona : Juventud, 2007. -- [28] p. : il. ; 28 cm Alia Muhammad Baker Basora hiriko liburuzaina da. Hamalau urtez, bere liburutegia liburuak maite dituztenen topalekua izan zen. Irakeko inbasioa hasi zen arte. Gerrak suntsitutako herrialde batean, herritar zibilek eta, bereziki, emakumeek botere gutxi duten batean, Alia borrokan aritzen da liburutegiko fondo baliotsua salbatze aldera. Eta bidenabar guztioi gogorarazten digu, mundu osoan, literaturaren aldeko maitasunak eta ezagutzarekiko begiruneak ez dutela mugarik.

Signatura: I1 RIU.

Page 16: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

16

ZUBIZARRETA, Patxi Sola y Sincola / Patxi Zubizarreta ; ilustraciones, Noemí Villamuza. -- 1ª ed. -- Zaragoza : Edelvives, 2005. -- 38 p. : il. col. ; 20 cm.. -- (Ala Delta. Serie roja ; 36) Gasolindegi batean ahaztuta utzi duten neskatiko baten eta jabeak kalean utzitako katu baten arteko adiskidetasunari buruzko istorioa. Urtero bezala, Afrikan duten sorterrira oporraldia ematera doazen familia asko, gasolindegi batean gelditzen dira. Berriz bidaiari ekiteko iskanbila eta presa tartean dela, neskatikoaren gurasoek alde egin dute neskatikoa bertan bakarrik utzita.

Signatura: I1 ZUB

BESTE HIZKUNTZA BATZUETAN

DAOUD-BRIKCI, Nadia El sacrificio de Morad / Nadia Daoud-Brikci ; ilustrador, Soledad Vázquez. -- Paterna (Valencia) : ECIR, [2007]. -- [32] p. : il. ; 17 cm. -- (Multicolor ; 1) Testua gaztelaniaz eta arabieraz Multicolor bilduman biltzen diren istorioak bakoitza herrialde batean dago girotuta eta bertako idazleek eginak dira. Ipuinak gaztelaniaz eta herrialde horretako hizkuntzan idatzita daude, haurrek alfabeto ezberdinak eta idazteko moduak ezagut ditzaten, baita bestelako kulturen berri izan dezaten ere. El Sacrificio de Morad: batzuetan familiek une zailak dituzte, baina istorio honen bidez jakinen dugu txikiek ere beren adorea eta gurasoekiko maitasuna erakuts dezaketela.

Signatura: I ARA 1 DAO

MOLINS, Anna El filósofo y el pescador ; La anciana y los mosquitos / Anna Molins ; ilustraciones de Lluïsa Jover ; [traductora, Tànit Assaf Muntané]. -- Barcelona : La Galera, 2005. -- [24] p. : il. col. ; 21 cm Testua gaztelaniaz eta arabieraz Anna Molins-ek idatzi ditu ipuin hauek, Marokoko ahozko tradiziotik abiatuta eta arabierara itzulita. Ipuinetako bat ohiko moduan irakurtzen da, eta bestea modu arabiarraren arabera, eskuinetik ezkerrera.

Signatura: I ARA 1 MOL

Page 17: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

17

SALEEM, Muhammad Hamza y el gigante Herkel / autores, Saleem Muhammad, Saïda Abdelhadi ; ilustrador, Lacasta Clueca. -- Paterna (Valencia) : Ecir, [2007]. -- [32] p. : il. col. ; 17 cm. -- (Colección multicolor ; 9) Testua gaztelaniaz eta arabieraz Hamza y el Gigante Herkel – Herkel-ek, erraldoi onak, lagun handia aurkituko du Hamza-rengan. Elkarrekin abentura anitz biziko dituzte eta kondaira bat sortuko dute, gaur egun, oraindik Tangerko hondartzetan entzun izaten dena.

Signatura: I ARA 1 SAL

GOSPODINOVA ANASTASOVA, Zhivka El águila valiente / [autor, Zhivka Gospodinova Anastasova ; ilustraciones, Mar Oliver Malondra]. -- Paterna (Valencia) : Ecir, D.L. 2007. -- [32] : il. col. ; 21 cm. -- (Multicolor ; 17) Testua gaztelaniaz eta bulgarieraz (Bulgaria). Gergana ezin zen kalera atera dena elurtuta zegoelako. Amonak, triste ikusita, arrano bati buruzko kondaira bat kontatu zion. Arranoak bake-mezu bat Dunario ibaiaren bazter batetik bestera eraman zuenekoa kontatzen zuen istorio horrek.

Signatura: I BUL 1 GOS

YANGLE, Tung Chen El ábaco de Xiao Ming / Yangle Tung Chen ; ilustrador, Herminia Torres. -- Paterna (Valencia) : ECIR, [2007]. -- [32] p. : il. col. ; 17 cm. -- (Multicolor ; 6) Testua txineraz eta gaztelaniaz Haur guztiek ez dute eskolara joateko aukerarik. Baina Xiao Ming-en gurasoek ahalegin handia eginen dute seme txikiak ikasi ahal izan dezan. Xiaok sorpresa galanta emanen digu guztioi, kontuak egitea izugarri gustatzen baitzaio...

Signatura: I CHI 1 YAN

Page 18: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

18

IGWENDU, Chukwudi Liberty Los dioses de Nimo = chi ndi enwerew na Nimo / Autor, Chukwudi Liberty Igwendu ; ilustraciones Stygryt. -- Paterna (Valencia) : Ecir, D.L. 2007. -- [32] : il. col. ; 21 cm. -- (Multicolor ; 16) Testua gaztelaniaz eta igboeraz (Nigeria) Nimoko jainkoek komunitateko biztanleak babestu eta laguntzen dituzte. Baina egun batean, herritar bat jainko bati ziria sartzen saiatuko da. Lortuko du?

Signatura: I IGB 1 IGW

RISTEA, María Cosmin y la perrita Mina = Cosmin si catelusa Mina / [autor, María Ristea ; ilustrador, Paula Pérez]. -- Paterna : Ecir, D.L. 2007. -- [32] p. : il. col. ; 17 cm. -- (Multicolor ; 12) Testuak gaztelaniaz eta errumanieraz (Errumania) Cosmin-i izugarri gustatzen zaio jolastea. Egun batean, amonak oilo eder bat oparituko dio. Berarekin jolasean hasiko da eta leku guztietara eramanen du. Baina, baita ere, baloi hura gustatzen zait, eta txakurreme txiki hura... Zergatik ez eduki gustuko ditudan gauza guztiak? Liburu honetan lantzen diren balioak; adiskidetasuna, justizia, naturarekiko begirunea.

Signatura: I RUM 1 RIS

ILINA, Natalia Los dos hermanos / [autor, Natalia Ilina; ilustrador, Javier Navarro]. -- Paterna : ECIR, D.L. 2007. -- 1 v. : il. col. ; 20 cm. -- (Multicolor ; 13) Testua errusieraz eta gaztelaniaz (Errusia) Mendian galdua dagoen etxola batean, bi anaia-arreba ohartuko dira haien artean ongi moldatzearen garrantziaz. Txakur ausart batek lagunduko die irakaspen eder hori ikasten. Liburu honetan lantzen diren balioak: adiskidetasuna, bakea, dibertsitate eta ezberdinarekiko begirunea, naturarekiko begirunea.

Signatura: I RUS 1 ILI

Page 19: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

19

7 ETA 10 URTE BITARTE

BERNOS, Clotilde Yo, Ming / texto de Clotilde Bernos ; ilustraciones de Nathalie Novi. -- [Madrid] : Kókinos, [2006]. -- [30] p. : il. col. ; 26 cm Zer da hobea Ingalaterrako erregina izatea, jeneral handi bat, munduko enperadorea edo, besterik gabe, Kokonor aintziraren ondoan bizi den Ming zahar xumea? Ipuin horrek Ming aitonaren bizitza kontatzen du, eta bertan aitonak irudikatzen du bere bizitza nolakoa izanen zen Txina ez den beste leku batean bizi izan balitz. Ming aitonak azkenean ondorioztatzen du ezerk ez diola bere bizitzari zentzu handiagoa ematen Kokonor aintziraren ondoan bizi izateak eta bere iloba eskutik helduta eskolara eramaten jarraitzeak baino. Narrazio liluragarri honekin, irakurle txikiek ikasiko dute baloratzen badutenaren garrantzia.

Signatura: I2 BER

El bosque de cuentos : historias de árboles mágicos de todo el mundo / redacción de Rina Singh; ilustraciones de Helen Cann. -- Barcelona : Intermón Oxfam, 2003. -- 64 p. : il. col. ; 27 cm Antologia honetan mundu osoko ipuin tradizionalak biltzen dira eta horietan zazpi zuhaitz ezberdinek paper garrantzitsua dute. Zazpi istorio eder adiskidetasun, maitasun, umore eta, azken batean, izaki horiek gizakiarekin duten ongintzako harremanari buruz. Ipuin bakoitzaren aurretik, gainera, protagonista den zuhaitzari buruzko informazio laburra dago. Lan horretan naturako izaki preziatu horiekiko begirunea eta maitasuna antzematen da, eta irudiek paper nabarmena dute liburuan.

Signatura: I2 BOS

CALLEJA, Seve Ez gara berdinak, baina berdin da / Seve Calleja ; Lurdes Auzmendiren moldapena ; Aranzazu Callejaren marrazkiak. -- Bilbao : Desclée De Brouwer, [2002]. -- 64 p. : il. col. ; 20 cm Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du: Anarekin batera Ghanako, Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako. Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zerbait borroka egin behar baditu ere, neska oso gustara dago laguntxo berriekin.

Signatura: I2 CAL

Page 20: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

20

CILLERO, Javi Kofi itsasora bidean / Javi Cillero Goiriastuena ; marrazkiak, Elena Odriozola. -- Bilbo : Aizkorri, [2001]. -- 43 p. : il. col. ; 20 cm. -- (Mendi sorgindua) Kofi Afrikako mutil koxkor bat da. Ia egunero amarekin joaten da azokara fruituak eta barazkiak erostera. Berak, ordea, arrainak ditu gustukoen eta egunen batean bere Europako lehengusuekin arrain hauek itsasoan ikusteko gogoa du. Hau dela eta, azokara etortzen den kamioi batean sartuko da itsasoa ikusteko esperantzarekin. Kamioi-gidaria ez da Kofi bertan doanik ohartuko Kofik ezkutatuta egingo baitu bidaia osoa.

Signatura: I2 CIL

JUARISTI, Felipe Aduna eta aduanak / Felipe Juaristi ; Manu Ortega. -- Donostia: Erein, 2000. -- 39 p. : il. ; 21 cm Aita-alabak, bata bestearekin beti edo gehienean. Tren-geltokiaren ondoan bizi dira behin; aireportutik gertu beste behin; Cadizen hurrena, Afrikako kostaldea ikusten dutela; itsasertzeko herri batean, berriz, gero. Galderak egiteko makina da neska txikia eta erantzunik zentzuzkoenak eman nahi dizkio bere aitak. Baina ez da giro! Aitak zer erantzun, beste galdera bat egiten dio alabak, erantzunean sakonduz eta munduan bizi ditugun kontraesanak azalera ekarriz: izan ere, zergatik ezarri ditugu hainbeste harresi -aduana, alegia-, gure inguruan?

Signatura: I2 JUA

MANUEL BARRABÍN, Jordi de Los ojos de Abdeslam / Jordi de Manuel Barrabín ; ilustraciones, Ricard Aranda ; traducción, Marco Tulo Ramírez. -- 1ª ed. -- Barcelona : La Galera, 2001. -- 28 p. : il. col. ; 19 cm. -- (Grumetes ; 58) Abdeslam-ek sekula ez zuen ikusi bere burua horrela argazki batean. Izugarri harritu zen bi su gorri ematen zituzten begi haiek ikusita. Eskolako lehen egunean David ezagutu zuenean mundu berri bat ireki zitzaion aurrean, adiskidetasunarena.

Signatura: I2 MAN

Page 21: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

21

MOURTE, Gonzalo Maíto Panduro / Gonzalo Moure Trenor ; ilustrado por, Fernando Martín Godoy. -- Zaragoza : Edelvives, [2001]. -- 93 p. : il. ; 18 cm. -- (Ala delta ; 244) Maíto jendegune ijito batean bizi den haurra da. Aita, Panduro, espetxean dago. Ez daki idazten; horregatik, marrazkien bidez komunikatzen da. Marrazki horiek gauza askoren adierazpideak dira: beldurrak, bere klanaren kide batzuek oraindik mantentzen duten bizimodu ibiltarira eta landakora itzultzeko desira, pentsamenduak, askatasun gogoa, banatzeak eragindako tristura eta espetxeko bakardadea. Susana, ikastetxeko irakaslea, harremanaren lekuko mutua da, baita haurrak bere familiaren egoera ikusita duen tristurarena ere. Egun batean, komunikatzeko modu hori aldatzen da: Pandurok idazten ikasi du. Horrek desilusioa sortzen du Maítorengan: haien arteko elkarrizketak dagoeneko ez dira hain bereziak, edozeinek uler edo interpreta dezake bere posta. Aita azkenean espetxetik ateratzen denean, bizitza berri bati ekinen diote landa inguruan.

Signatura: I2 MOU

SCHAMI, Rafik Cómo curé a papá de su miedo a los extraños / Rafik Schami, Ole Könnecke ; traducción de Rocío González Lovelle. -- Barcelona : RqueR, 2005. -- [30] p. : il. col. ; 29 cm Aita altua da eta indartsua eta azkarra eta ausarta. Magia egiten ere badaki. Baina, zer arraroa! Arrotzen beldur da, gehienbat beltzak badira. Alabak nabaritu du eta bera batere beldur ez denez, eta, gainera, bere lagunik onena Afrikako neska bat denez, aita sendatzea erabakitzen du. Eta oso trikimailu ona bururatu zaio hori lortzeko

Signatura: I2 SCH

TAN, Shaun (1974-) Cuentos de la periferia / Shaun Tan ; [traducción, Carles Andreu y Albert Vitó]. -- [Cádiz] : Barbara Fiore, cop. 2008. -- 92 p. : il. col. ; 25 cm Bizitegi-auzo bateko itxurazko monotonia eszenatoki perfektua da gertakari harrigarrienak gerta daitezen: bufalo erraldoi batek bidea erakutsiko digu, ikasle atzerritarrak oroitzapen ahaztezina utziko digu eta bat-batean kostaldetik hainbat kilometrotara agertu den itsaspekari bati jarraika ibili ahal izanen gara... 15 istorio bikain horiek Shaun Tan idazlearen irudimen mugagabearen erakusgarri dira.

Signatura: I2 TAN

Page 22: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

22

URKIZA, Ana Nire herriak ostadarraren koloreak ditu / egileak, Ana Urkiza ; marrazkilaria, Jokin Mitxelena. -- Donostia : Elkar, [2006]. -- 43 p. : il. ; 18 cm. -- (Kuku saila ; 27) Marem Bilbokoa da baina uda pasatzera Mutrikura doa. Bertan ez dauka lagun askorik eta ez dute ondoegi hartzen gainera. Udako egunetako batean, Saturrarango hondartzara ijito familia bat iristen da. Hauen artean Jorge, Maremen adin ingurukoa. Zer gertatuko ote da uda horretan?

Signatura: I2 URK

VANTAL, Anne Zergatik ez dauzkat begi urdinak? / egilea Anne Vantal ; itzulzailea Iñaki Zubeldia ; marrazkilaria Asun Balzola. -- Bilbao : Ibaizabal, 2006. -- 76 p. : il. ; 20 cm. -- (Paper txoriak ; 6) Maia txiki samarra da bere adinerako, oso beltzarana, eta ilea eta begiak oso beltzak ditu. Eta asperturik dago amaren antzik ez duela entzuteaz. Eta egia esan ez da erraza horren ama guapa edukitzea, mundu guztia liluratzeko moduko begi urdin horiekin. Horregatik dabil triste eta haserre. Baina Maiak istorio oso berezia dauka kontatzeko.

Signatura: I2 VAN

WEULERSSE, Odile Nasrudin / Odile Weulersse ; Rébecca Dautremer ; [itzulpena, Naroa Ogando]. -- [Euba] : Ibaizabal, [2007]. -- [32] p. : il. ; 31 cm Nasrudinek arazo bat dauka: egiten duena egiten duela, jendeak burla egiten dio. Nori egin behar dio jaramon? Bisir handiari? Erreka bazterreko andreei? Merkatu plazako gizonei? Umeei?

Signatura: I2 WEU

Page 23: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

23

ZUBIZARRETA, Patxi Gutun harrigarri bat / Patxi Zubizarretak idatzia ; Jokin Mitxelenaren marrazkiak. -- Donostia : Elkar, [1992]. -- 51 p. : il. ; 20 cm. -- (Perkax ; 52) Bai gutun bitxia jaso duduna! Batetik, arabieraz idatzita dagoelako eta, bestetik, Futuna baino gehiago ipuin bat delako. Baina orain nik beste gutun bat, beste ipuin bat, idatzi beharko diot Marokoko Redari. Eta gutuna esukaratik arabierara itzultzeko oso itzultzaile bitxi batengana jo beharko dut…

Signatura: I2 ZUB

ZUBIZARRETA, Patxi Usoa, hegan etorritako neskatoa / Patxi Zubizarreta ; [marrazkiak] Asun Balzola. -- Donostia : Erein, [1999]. -- 32 p. : il. ; 21 cm. -- (Siberia treneko ipuinak ; 9) Kukua, Afrikatik etortzen den hegazti migratzaile baten izena da. Kasai, Afrikatik etorri zen neskatila maitagarri baten izena da. Kukuaren antzera, Kasai hegan etorri zen. Afrikatik hegazkin batean bidali zuten. Horrexegatik hemen denek Usoa esaten diote, hegan etorritako neskatoa. Eta aurtengo udaberrian ere kukua Afrikatik etorri da: ku-ku, ku-ku! Txanponak sakeletan, haur guztiak pozaren pozez dabiltza. Baina Usoa serio jarri da, eta urduri, eta kopetilun...

Signatura: I2 ZUB

10 ETA 13 URTE BITARTE

ATXAGA, Bernardo Bambuloren istorio bambulotarrak : Ternuako penak / Bernardo Atxaga ; marrazkiak, Mikel Valverde. -- Donostia : Erein, L.G. 1999. -- 119 p. : il. col. ; 22 cm. -- (Bambulo ; 3) Istorio honetan Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago, Ternuan izandako ibilerak kontatzen dira. Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, harremanak errazago gauzatuko lituzkete.

Signatura: I3 BIL

Page 24: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

24

BILBAO, Begoña Ibaia maitasunaren oztopo / Begoña Bilbao ; marrazkiak, Manu Ortega. -- Donostia : Erein, [2001]. -- 69 p. : il. n. ; 19 cm. -- (Auskalo-Bumeran ; 28) Nora eta Gartzen, hamahiru eta hamalau urteko neska-mutilak dira ipuineko pertsonaia nagusiak. Loreztan ezagutzen dute elkar; Nora uda pasatzera hara joana da eta Gartzen bertan bizi da. Nora-ren gurasoek Pariseko bizimoduan irudikatu nahi dute alabaren etorkizuna. Baina Norak mutil beltzarana ezagutu du. Corine da Noraren ama, eta aztoratuta oihuka esan du bere alabak ezin duela beltz batekin ibili.

Signatura: I3 BIL

Cuentos de todos los colores : recopilación de relatos tradicionales de todos los rincones del mundo / J.M. Hernández Ripoll y Aro Sáinz de la Maza ; ilustraciones de Emma Schmid. -- Barcelona : RBA, 2004. -- 487 p. : il. col. ; 24 cm. -- (Samarkanda) Kondairak, alegiak, abentura izugarriak, eta, horietan, protagonista anitz: printze eta printzesak, ogroak, ongiaren eta gaizkiaren espirituak, animalia handiak eta txikiak, gazte ausartak eta trantze zoro eta zentzugabeenetan sartu diren neska-mutikoak. "Cuentos de todos los colores" ilusioaren munduari bira egiteko liburua da, fantasiazko kontakizunen bilduma, mundu osoko bazter guztietatik harturik. Beste kultura batzuetan dute jatorria, eta sorlekutik heldu dira gure ahozko tradizioan sartzeko.

Signatura: I3 CUE

GOMEZ CERDÁ, Alfredo Un amigo en la selva / Alfredo Gómez Cerdá ; ilustraciones Jordi Vila Delclós. -- Zaragoza : Luis Vives, 2002. -- 190 p. : il. bl. y n. ; 20 cm. -- (Ala Delta. Serie verde ; 7) Nicok ez du inolaz ere besoak uztarturik gelditu nahi gurasoak oihanaren erdian desagertu direla jakin duenean. Beraz, haien bila joatea erabakiko du. Ginean, Nicok bizimodu desberdina ezagutuko du, eta bertakoek magian dituzten sinismenak nekez onartuko ditu.

Signatura: I3 GOM

Page 25: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

25

Hegoamerikako ipuinak / bildumaren prestaketa, Seve Calleja ; itzultzailea, Tomás Sarasola; marrazkilaria, Ángel Domínguez. -- Donostia : Elkar, L.G. 1993. -- 167 p. : il. ; 19 cm. -- (Xaguxar ; 16) Hogeita zazpi ipuin eta elezaharrez osaturik dago liburu hau. Amodio tragikoak, ironia eta umorea, alegiak, mitoak... denetarik ageri da bertan. Zer egin behar du neskatxa batek bere aitak preso daukan mutil gazte batekin maitemintzen bada? Zein da gauzarik onena eta txarrena? Zein da mutilo jainkotiarraren eginkizuna lurrean? Nola liteke aita batek bere bi seme-alabak basoan abandonaturik uztea?

Signatura: I3 HEG

LÓPEZ NARVÁEZ, Concha El tiempo y la promesa / Concha López Narváez ; comentario del texto Antonio-Manuel Fabregat. -- Madrid : Bruño, D.L. 1990. -- 203 p. : il. ; 19 cm. -- (Altamar ; 39. Novela Histórica) 1492an juduek izan zuten dilema agertzen du liburuak: kanporatuak izatea ala fedez aldatzea. Hiru lagun gazteren ikuspegitik kontaturik dago istorioa. Juan, Isaac eta Fernando Gasteizko auzo juduan bizi dira, dekretu eta legeetatik kanpo. Hala ere, intolerantziaz betetako errealitate xenofoboak menderatuko dituenez, proba gogorra izanen dute: kristautasunaren eta judaismoaren artean hautatu beharko dute. Gorrotoen eta ezinikusien istorioa den arren, elkar ulertzea eta onartzea ere islatzen ditu liburuak, eta, batez ere, laguntasuna eta fideltasuna.

Signatura: I3 LOP

MATTINGLEY, Christobel Asmir no quiere pistolas / Christobel Mattingley ; ilustraciones de, Elizabeth Honey. -- Madrid : Alfaguara, [1995]. -- 129 p. [2] h. : il. bl. y n. ; 20 cm Asmir Sarajevon bizi da. Gerra hasi denez, Belgradera ihes eginen du, anaia gazteenarekin eta amatxirekin batera. Hala ere, han ez dira seguru sentituko, eta, horregatik, Vienara joanen dira osaba-izebekin. Lagun batzuek pisu bat utziko diete. Hala ere, asko dira, eta ez dira alemanez mintzatzen. Asmirrek nahi du aita haiekin elkartzea, haren falta sumatzen baitu biziki, baina gero eta urrunago daude. Zaila da benetan atzerrian bizitzea! Herrialdetik ospa egin behar izan duen Bosniako familia baten odisea kontatuko du egileak, haur baten ikuspegitik.

Signatura: I3 MAT

Page 26: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

26

MOURE, Gonzalo Palabras de caramelo / Gonzalo Moure ; ilustraciones de, Fernando Martín Godoy. -- 1ª ed. -- Madrid : Anaya, 2002. -- 76 p. : il. bl. y n. ; 20 cm Kori haur gorra da, eta sahararren errefuxiatu-esparru batean bizi da. Gameluak eta eskolara irakurtzen eta idazten ikastera joatea ditu gogoko. Maisua ohartzen denean Koriri idazten irakasten ahal diola oso gauza berezia gertatuko da haurraren bizitzan: emozioak idatzi ahalko ditu paperaren gainean, bere lagun Caramelorekin duen harremanetik sortzen direnak batez ere. Caramelo kanela koloreko gamelu txikia da.

Signatura: I3 MOU

MWANGI, Meja Kariuki / Meja Mwangi ; itzultzailea, Aintzine Mendizabal ; [irudiak, Lucienne Serain]. -- Tafalla : Txalaparta, [1995]. -- 161 p. : il. ; 19 cm. -- (Axuri beltza ; 11) Kariukik hamahiru urte dauzka eta Keniako herrixka batean bizi da Mau-Mauak zapalkuntza kolonial britainiarraren aurka altxatu diren garaian. Lagun berria egin du, Nigel, hamaika urteko mutila. Kolonoa den bere aitonaren etxera etorri da Ingalaterratik oporrak igarotzera. Ehiza eta arrantza egiazko abenturak bilakatuko dira Nigel eta Kariukirentzat.

Signatura: I3 MWA

GAZTEAK - 13 URTETIK AURRERA

ATXAGA, Bernardo Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian / Bernardo Atxaga ; marrazkiak, Antton Olariaga. -- 4. argit. -- Donostia : Erein , D.L. 1987. -- 92 p. : il. ; 19 cm. -- (Auskalo saila) Old Martinek, aspaldian Ameriketara. joandako euskaldun batek, Europatik heldu diren eskutitz bi hartu ditu. Aitzakia horrekin, gizon honek Euskal Herrian bizi izandako gazte denborako kontuak eta oroimenak kontatzen dizkio bere bilobari, Jimmyri.

Signatura: JN ATX

Page 27: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

27

ATXAGA, Bernardo Dos letters ; seguido de Cuando una serpiente / Bernardo Atxaga ; traducido por Arantxa Sabán. -- 1ª ed. -- Barcelona : Ediciones B, 1990. -- 115 p. ; 18 cm. -- (Vía libre ; 30) Old Martin, el viejo Martín, pastor vasco en tierras norteamericanas, aprovecha la llegada de dos cartas para contar a su nieto Jimmy un suceso de su juventud. Este personaje, lleno de humanidad ironía recuerda además cómo era la vida en el País Vasco a principios del siglo XX.

Signatura: JN ATX

BEGAG, Azouz El niño del Chaâba / Azouz Begag ; traducción de María Dolores Mira. -- 1ª ed. -- Barcelona : Ediciones del bronce , 2001. -- 182 p. ; 22 cm. -- (Étnicos del bronce. Serie Francófonos del bronce ; 22) Kontakizun autobiografiko horren bidez, Begagek sartuko gaitu Aljeriako haur baten haurtzaroan, Frantziako hiri handi bateko aldirian. Haurraren begiradak eta inozotasunak txabola eta bidoien azpimundu horretara hurbilduko gaituzte. Han, kanpotik ekarritako ohiturek eta beren legeek oasis arabiar bat eratu dute teknologia aurrerapenez betetako zibilizazio moderno batean. Bere eskutik Chaâban sartuta, iragazirik eta aurreiritzirik gabe ezagutuko ditugu pertsonaia maitagarri eta hurbil horiek, eta haien ahalegin, atsekabe eta oinazeen berri izanen dugu. Begagen kontakizunak pobretasuna, zikinkeria, gizarteratzeko arazoak eta aurrera jarraitzeko borroka erakusten dizkigun arren, umore, ironia eta alaitasunez beteko gaitu neurri berean.

Signatura: JN BEG

CANSINO, Eliécer Una habitación en Babel / Eliacer Cansino. -- 1ª ed. -- Madrid : Anaya, 2009. -- 252 p. ; 22 cm Eleberriak kontatzen duen istorioa Andaluziako balizko herri batean gertatzen da: Alfarachen. Bere emaztea hil ondoren, Ángel Martínez, Filosofiako irakaslea, Dorrera bizitzera joanen da. Etxebizitza multzo hartan babesa hartzen dute herrira heltzen diren behartsu guztiek. Bizitza bor-borrean dago eraikinaren barnean, bizimodu desberdineko gazteak baitaude, eskolak eta irakaslea soilik partekatzen dituztenak. Rashid, paperik ez duen marokoarra; Stefano, nola edo hala herritik alde egin nahi duen mutiko italiarra; eta Nor, bihozberatasun humanoa eta azkartasuna barreiatzen dituen ginearra. Pertsonaia guztiak bizi, nekez bizi, elkarrekin bizi dira... baina, batez ere, bizirik irauten dute, oztopoz betetako bizitzari aurre eginez.

Signatura: JN CAN

Page 28: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

28

CLAUDÍN, Fernando A cielo abierto / Fernando Claudín. -- 1ª ed. -- Madrid : Anaya, 2000. -- 153 p. ; 23 cm. -- (Espacio abierto ; 80) Kaskamotz talde batek erail du etorkin dominikar bat. Taldekide bat Seleneren senargaia da, eleberriaren protagonistarena. Gazte horren bizitzaren hainbat alderdi ezagutzeko aukera izanen ditu irakurleak. Egunkarietako berriak tartekatzen dira liburuan, baita Selenek berak skinhead-ei buruz egindako eskolarako lan bat ere. Guztiek agertzen dute argumentuaren esparruak hartzen duen errealitatea. Hurbilpen kritikoa eta begirada konplexua eskaintzen dizkigu obrak, etorkinen eta pertsona desberdin eta arbuiatuen inguruan bildutako talde bortitz horiei buruz eginak.

Signatura: JN CLA

Cuentos apátridas / Bernardo Atxaga ... [et al.]. -- 1ª ed. -- Barcelona : Ediciones B, 1999.. -- 220 p. ; 24 cm. -- (Ficcionario) Aberririk gabeko ipuin sorta bat eskaintzen digute liburuan hainbat idazle ospetsuk. Ìpuinek halako izaera dutenez, muga guztiak gainditzeko aukera ematen duten esparru anbiguoetan kokatzen dira: egunaren eta gauaren munduaren arteko dikotomian Atxagaren kontakizunean; zentzugabekeriaren eta errealitatearen arteko nahasketan Fajardorenean; eta aeroportuen esparruan Gamboaren ipuinean. Mugarik gabeko esparru horretan bizitza eta heriotza nahasita agertzen da Sarabiaren testuan; Sepúlvedarenean, berriz, inmigrazioaren eta nazioarteko konploten munduan. Lehen pertsonan idatzita daudenez, irakurlea bete-betean sartuko da kontakizunean. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: N CUE

FERRER BERMEJO, José Silvestre y los ladrones de sueños / José Ferrer Bermejo. -- 1ª ed. -- Madrid : Anaya, 1995. -- 131 p. ; 23 cm. -- (Espacio abierto ; 36) Silvestre eta bere aita oporretan daude. Gau batez gertaera desatsegin bat biziko dute: beltz talde bati debekatuko diote diskoteka batean sartzea. Ondorioz sortuko den iskanbila bukaturik, beltz horien lagun eginen dira. Handik gutxira, lagun berri horietariko baten anaia gazteenari lapurreta larri bat egin izana leporatuko diote, eta, berriz ere, aita eta semea tentsio handiko hainbat egoeratan sartuko dira. Ustekabeak, bizitzan gutxien espero den unean gertatua izanen da arazoaren irtenbidea. Irtenbide erabatekoa ez bada ere, ez dago besterik.

Signatura: JN FER

Page 29: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

29

HAGEMANN, Marie Lobo negro, un skin / Marie Hagemann ; traducción de Rosa Pilar Blanco. -- 1ª ed. -- Madrid : Alfaguara, 1994. -- 141 p. ; 22 cm. -- (Alfaguara. Serie roja) Eztabaida sortu du liburuak, jorratzen duen gaia zaila delako. Egileak bere burua babestu du salatzen duen intolerantziaren goitizena erabilita, nahiz eta, tamalez, oso intolerantzia erreala izan. Hizkera gordina, zuzena eta sinesgarria erabiliz, gizarteak duen arazo kezkagarri bat azalduko du: hainbat hiri tributan portaera bortitzeko ideologia neonaziak eta fanatikoak berriz sortu izana. Otso Beltza skinheaden gogoeten bidez, azalduko ditu zergatik gazte batzuk hurbiltzen diren talde basati horiengana.

Signatura: JN HAG

HASSAN, Yaël El profesor de música / Yaël Hassan ; traducido por Ana Mª Navarrete. -- Zaragoza : Edelvives, 2004. -- 117 p. ; 22 cm Amali gazteak Aljeria du jatorri, eta bere familiak debekatu dio bere aitatxiren biolina jotzea. Nahi du Simonek, musikako irakasle zaharrak, irakastea, baina Simoni musika-tresna horrek oroitzapen txarrak ekartzen dizkio, nazien suntsitze esparruetan preso egon baitzen. Hala ere, musikari esker bere iragana bakean barneratzea lortuko du.

Signatura: JN HAS

IGERABIDE, Juan Cruz Bosniara nahi / Juan Kruz Igerabide. -- Bilbo : Aizkorri, L.G. 2003. -- 100 p. ; 21 cm Gudatik ihesi nahian, bosniar familia batek Bartzelonara heltzea lortuko du; baina, zoritxarrez, ez dira guztiak iritsiko. Ama, alaba eta semea saiatu egingo dira beren bizitza berrira moldatzen, baina aita gogoan dute, eta gainera ez dakite bizirik diraun ala ez. Horrexegatik, Nezir gaztea Yugoslavia ohira itzuliko da aita aurkitzeko asmoz.

Signatura: JN IGE

Page 30: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

30

VERNETTA, Xavier Tanger-ko ametsa / Xavier Vernetta ; itzultzailea, Iñaki Ugareburu. -- Donostia : Elkarlanean, [2000]. -- 138 p. ; 20 cm . -- (Branka ; 75) Hamabi gizon-emakume, gauaren ilunean, txalupa batean, Afrika iparretik Europa alderantz, etorkizun hobe baten esperantzan... Horrela hasten da nobela; hamabi horietatik, hamaika Espainiara iritsi eta berehala atxilotu ditu poliziak: Akram salbatu da, Tangereko mutiko bat, batere laguntzarik eta ia dirurik gabe Parisera iritsi nahi duena. Bidaia horretan era guztietako jendea topatu eta esperientzia ugari izango du.

Signatura: JN VER

VIAS MAHON, Berta Ammor en Ammán / Berta Vias Mahou. -- 1ª ed. -- Madrid : Anaya, 2001. -- 141 p. ; 23 cm. -- (Espacio abierto ; 87) Laerke eta Nana mendebaldeko neskak dira. Jordanian, Petrako aztarnategietako lan esparru batean hasiko dira lanean, indusketa batean. Indusketako zuzendaria horietako baten aita da. Nana Jordaniako gazte batekin elkartuko denez, horren herrialdearren egoera hobeki ezagutzeko gogoa piztuko zaio. Horien artean amodioa hasita, nabarmenago agertuko dira mendebaldekoek arabiarrekin dituzten aurreiritziak. Eleberri horretako pertsonaia nagusiekin gertatzen den bezala, elkarrekin topatzeko pertsonek dituzten eragozpenak gainditzeko aukera bakarra da arauen eta legeen gainetik jauzi egitea.

Signatura: JN VIA

ZUBIZARRETA, Patxi De hiel y de miel / Patxi Zubizarreta ; traducción de Itziar Ortuondo. -- 1ª ed. -- Irun : Alberdania, 2008. -- 112 p. ; 20 cm. -- (Astiro ; 6) Adin bereko gazte askori gertatzen zaien bezala, Marokoko Selim gaztearen ametsa da Parisera joatea. Bizitzaren gazi-gozoa ezagutuko du bidaian. Gozoena Gazteizko Esther izeneko gazte batez maitemintzea. Dena den, kontu garratzak ere biziko ditu, Afrikatik eta Europarako bidea ez baita inolaz ere zidor goxoa.

Signatura: JN ZUB

Page 31: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

31

ZUBIZARRETA, Patxi Eztia eta ozpina / Patxi Zubizarreta. -- Irun : Alberdania, [1995]. -- 160 p. ; 19 cm. -- (Ostiral saila ; 4) Selim gazte marokiar bat da. Eta bere adin moduko gazte marokiar askorentzat bezala, Parisera joatea da bere ametsa. Han dauka bere Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina ezagutzen ditu. Eztia, Esther izeneko neska gasteiztar batez maiteminduta. Ozpina, marokiarrentzat, hain zuzen ere, ez delako larrosa-bidea Afrikatik Europara datorren bidea.

Signatura: JN ZUB

ZWEIG, Stefanie Corazón kikuyu / Stefanie Zweig ; traducido por, María Dolores Ábalos. -- Zaragoza : Edelvives, 2004. -- 212 p. ; 22 cm Idazlearen biografian oinarrituta dago liburua. "Corazón kikuyu" izeneko obrak kontatzen du nazien jazarpenetik ihesean aitarekin Keniara joan zen neskatxa baten istorio ahaztezina. Han daudenean, Vivianek ikasiko du kikuyuen portaera barneratzen, eta Afrikako kontinentearen magiak eta edertasunak liluratuko du.

Signatura: JN ZWE

KOMIKIAK

IBAÑEZ, F. El racista / guión e ilustraciones de F. Ibáñez. -- Barcelona : Ediciones B, 1992. -- 46 p. : principalmente il. col. ; 30 cm. -- (Magos del humor ; 44) T.I.A.-ko lehendakariordea (Adolf Hitlerren antza du) beste arraza batzuetako kideak makurrarazten saiatzen da —eta horien artean superintendentea, arbaso mairuak omen dituelako—. Lehendakariordeak eginkizun zailak aginduko dizkie beste arraza batzuetako agenteei, lan horietan huts eginda, lanetik kanporatuko dituelakoan. Orduan, superrek Mortadelo eta Filemóni esanen die kide horiei ezkutuan laguntzeko. Dena ongi ateraz gero, arrazistak ospea galduko du, eta lanetik kanporatuko dute.

Signatura: IC IBA

Page 32: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

32

PETILLON El caso del velo / Pétillon. -- Barcelona : Norma, 2006. -- 48 p. : il. col. ; 24 cm Azpijokoz betetako istorioa da, umore kutsua duena. Aski berezia den ikertzaile pribatu bat da pertsonaia nagusia. Balizko desagerketa baten kasua konpondu beharko du. Bere bineten bitartez, René Pétillonek Parisen bizi den komunitate arabiarraren ohiturak agertuko ditu. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: C PET

TAN, Shaun Emigrantes / Shaun Tan. -- [Cádiz] : Barbara Fiore, [2007]. -- 128 p. : todo il. ; 32 cm Eleberri grafiko aparta da. Hitzik ez duen arren, zirraraz eta mezuz beteta dago liburua. Errealitatearen eta fantasiaren arteko muga lausotzen da obran, emigrazioaren esperientzia islatzeko asmoz. Izenik ez duen pertsonaia nagusia mugarik gabeko errealitate batetik abiatuko da mundu berri eta arrotz batera joateko. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: C TAN

ZAPICO, Alfonso Café Budapest / Alfonso Zapico. -- 1ª ed. -- Bilbao : Astiberri, 2008. -- 164 p. : principalmente il. b. y n. ; 24 cm. -- (Sillón orejero) 1947. urtearen inguruan, biolin-jotzaile batek eta bere amak —nazien suntsitze esparruetatik bizirik atera da— emigratu beharko dute etorkizun hobea aurkitzeko asmoz. Horrek mesfidantzak dituen arren, Yosef osabaren bila joatea erabakiko dute. Jerusalemeko Budapest kafetegiaren jabea da osaba. Kafetegiko hormen artean ulertuko dute leku hori berezia eta bakarra dela, ideologiak atean utzita oraindik ere solas egin eta dantzatzen ahal baita han. Bitartean, kanpoan bizitza trakestuko da, egundaino iraun duen gatazka bat sortuko baita... Beharbada, hizkuntza unibertsala denez, musika izanen da alderdi guztiak ados jartzeko gelditzen den bide bakarra. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: C ZAP

Page 33: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

33

MUSIKA ETA FILMAK

Cuentos del mundo "Cuentos del Mundo" audio-liburuen bilduma da. 5 ipuin antzeztu ditu liburu bakoitzak, 10 bat minutukoak, eta Ameriketatik Ekialde Urruneko esparrua hartzen dute. Ipuinak idaztean, jatorrizko kontakizuna bere horretan uzteko ahalegina egin da, guztiz literarioak diren alderdietan bederen (korapiloa, elkarrizketak, giroa, bukaera, etab.). Ondoko liburuak daude liburutegian:

- Extremo Oriente: China - Cuentos populares rusos - Extremo Oriente: Japón - Cuentos de los indios americanos - Cuentos de India - Cuentos de las 1001 noches - Cuentos africanos

Signatura: I CD CUE

African dreamland [Grabación sonora]. -- New York : Putumayo World Music, p 2008. 1 disco (CD-DA) (30 min.) + 1 folleto (31 p.). -- (Putumayo kids presents) Putumayo Kids CD originalen bilduma da, kultur aniztasuna haurrei irakasteko sortua. Horretarako, mundu osoko musikako soinu sutsu eta dibertigarriak erabili ditu. African Dreamland Afrika jatorri duen musika da, eta Kamerunetik Cabo Verdera dauden ahotsen eta musika-tresnen nahasketak nabarmentzen dira horretan.

Signatura: I CD AFR

Pirritx eta Porrotx: maite zaitut. -- Hernani (Gipuzkoa) : Katxiporreta, L.G. 2006 1 disco (DVD-Vídeo) : son., col. “Maite zaitut, ijito!”, herri ijitoari buruzko erreportajetxoa.

Signatura: I DVD PIR .

Page 34: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

34

PELÍCULAS

Azur y Asmar / Michel Ocelot. -- Valladolid : Divisa, [2007] 1 disco (DVD-Vídeo) (95 min.) : son., col. Dibujos animados Idiomas: castellano, catalán, euskera, francés con subtítulos en castellano Frantzian bi haur hazi dira anaiak izanen balira bezala. Azur, ilehoria da eta begi urdinak ditu, eta aberatsa da; Asmar, berriz, beltzarana da eta begi beltzak ditu, eta familiako inudearen semea da. Bat-batean bizitzak bereiziko ditu, baina helduak direnean elkartuko dira berriz. Hala ere, lehiakideak izanen dira Azurrek Djinsen maitagarriaren bila joatea erabakiko baitu. Michel Oceloten —"Kirikú y la bruja" filmaren zuzendaria— azken animazio filma tolerantziari buruzko alegia da. Jende guztiarendako

Signatura: I DVD AZU

Nota: filmaren webgunean hezitzaileendako gune bat dago http://www.azuryasmar.com/

La clase / Una película de Laurent Cantet; guión de Laurent Cantet, François Bégaudeau y Robin Campillo. -- Barcelona : Cameo, D.L. 2009 1 disco(DVD-Vídeo)(ca. 124 min.) Idiomas: francés, castellano; con subtítulos en castellano François frantseseko irakaslea da auzo gatazkatsu bateko institutu zail batean. 14 eta 15 urte bitarteko ikasleak ditu. Ez da uzkurtuko hitzezko bataila bizietan Esmeralda, Souleymane, Khoumba eta gainerakoei aurre egin behar dienean. François eta gainerako irakasleak prest daude ikasturte berriari aurre egiteko. Asmo onez beteta, eta beren ikasleei hezkuntzarik onena eman nahirik, etsipenari aurre egiteko asmoa dute. Baina kulturek eta jarrerek talka eginen dute ikasgelan, ikastaldea gaur egungo Frantziaren mikrokosmosa delako. Gaztetxoak oso dibertigarriak eta biziak diren arren, agertzen dituzten portaerek erabat apaltzen ahal dute diru sobera irabazten ez duen irakasle baten adorea. Françoisen hitz argiek harrituko dituzte ikasleak, baina bere etikaren zentzu zurruna kolokan jarriko da gaztetxoak irakaslearen metodoak ez onartzen hasten direnean. Jende guztiarendako

Signatura: DVD CLA

Page 35: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

35

Crash= Colisión / un film de, Paul Haggis -- Barcelona : Manga Films, D.L. 2006 1 disco (DVD-Vídeo)(112 min.) : son., col. Idiomas: inglés, castellano, català, con subtítulos en castellano, inglés y català Erail duten gizon baten gorpua aurkitu ondoren, pertsona batzuen bizitzak elkarren artean gurutzatuko dira Los Angelesen. Eskarmentu handiko poliziakide arrazista bat; bere lankide hasiberria eta idealista; etxekoandre zuri bat, barrutiko fiskalaren emaztea; Irango dendari bat; bikote afroamerikar bat, diruduna... filmeko pertsonaia batzuk dira, eta horien artean tentsioak sortuko dira, arrazaren, erlijioaren eta gizarte mailaren eraginez. Horiek guztiek islatuko dute Los Angeleseko biztanleen bizitzen kaosa. 13 urtetik aurrera

Signatura: DVD CRA

El domingo si Dios quiere / escrita y dirigida por Yamina Benguigui. -- Valladolid : Divisa, D.L. 2004 1 disco (DVD) (98 min.) : son., col. Idiomas: castellano, francés, con subtítulos en castellano Zouina bere sorterritik —Aljeriatik— heldu da hiru seme-alabekin. Ahmed senarrarekin bildu nahi du. Ahmed duela hamar urte lanean ari da Frantzian. Nahiz eta bere auzokideak oldarrak diren eta senarrak mesfidantzaz betetako isiltasunak erakusten dituen, Zouina bizimodu berrira egokitzen saiatuko da. Irratia da herrialde berrian bizitzarekin eta emakumeekin duen lotura bakarra. Harrezkeroztik ez du Aljeriarekin inolako harremanik izanen. Egun batez, ustekabean jakinen du Aljeriako beste familia bat herri berean bizi dela. Orduan, familia hori nola edo hala aurkitzea erabakiko du. 13 urtetik aurrera

Signatura: DVD DOM

En el mundo a cada rato / una película de Patricia Ferreira...[et al.]. -- Madrid : Suevia Films, 2005 1 disco (DVD) (ca. 116) : son., col. Versión original en español, tamil y francés; subtítulos en español, inglés y francés UNICEFekin lankidetzan ekoiztua, filmaren helburua da munduko haurrek dituzten eskubideak babestea. Bost istorio ditu, UNICEFen bost lehentasunak jorratzen dituztenak: neskatxen hezkuntza, garapen integratua lehen haurtzaroan, inmunizazioa, ihesaren aurkako borroka eta bortizkeriari, esplotazioari eta bazterkeriari aurre egiteko babesa. Munduko herrialde desberdinetan egina da filma, eta haurrak dira bertako protagonista nagusiak. Jende guztiarendako

Signatura: DVD ENE

Page 36: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

36

La gran final / dirección, Gerardo Olivares ; guión, Chema Rodríguez. -- Barcelona : Cameo Media, D.L. 2006 1 disco (DVD-Vídeo) (ca. 88 min.) : son., col. Idiomas: v.o. distintos idiomas, castellano ; con subtítulos en castellano, inglés Hiru istorio paraleloren bidez, komedia horrek kontatzen ditu bi kontu komun dituzten bi gizonen gertaerak, hau da: planetako bazter urrunetan bizitzea eta Alemaniaren eta Brasilen arteko 2002ko Munduko Futbol Koparen finala ikusteko grina izatea. Jende guztiarendako

Signatura: DVD GRA

Moolaade = Protección / una película de Ousmane Sembene. -- [Barcelona] : Cameo, cop. 2005 1 disco (DVD)(ca. 120 min.) : son., col. Versión original con subtítulos en español Burkina Fasoko herri batean gertatzen da istorioa. 81 urteko zuzendari beterano batek egin du filma (oso ezaguna da Afrikan eta zinemaldi batzuetan). Neskatoak genitalen ablaziotik babesten dituen Afrikako emakume gogor baten istorioa kontatuko du filmak. 13 urtetik aurrera

Signatura: DVD MOO

Las mujeres de verdad tienen curvas / una película de Patricia Cardoso. -- Barcelona : Cameo Media, D.L. 2004 1 disco (DVD)(ca. 83 min.) : son., col. Versión original inglés y español ; Subtítulos: castellano, euskera Ana Ameriketako Estatu Batuetako neska da, Mexiko jatorri duena, eta emakumetzeko zorian dago. Los Angelesko ekialdeko komunitate hispanoan bizi da. Institutuko ikasketak bukatu berriak dituenez, irakasleak bultzatuko du beka bat eskatzera Columbiako Unibertsitako ikasteko. Baina oso tradizionalak direnez, bere gurasoek uste izanen dute egokiena ez dela ikasketetan jarraitzea, familiari laguntzea baizik. Bere asmo pertsonalen eta kultur tradizioaren artean erdibituta, amore emanen du azkenik, eta bere arrebaren joskintza tailerrean hasiko da lanean, Los Angeleseko hirigunean. Jende guztiarendako

Signatura: DVD MUJ

Page 37: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

37

Oriente es Oriente = East is east / dirección, Damien O'Donnell. -- L'Hospitalet de Llobregat (Barcelona) : Filmax Home Video, D.L. 2001 1 disco (DVD) (ca. 95 min.) : son., col. Idiomas. español, inglés ; subtítulos, español Britainia Handian, hirurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran, Pakistan jatorri duen aita batek —oso tradizionalista— ikusiko du bere seme-alabek jarraitu nahi dutela bere bidetik aldentzen den beste norabide batera. Sei semeek eta alabak ez dute nahi izanen gurasoek beren ezkontzak hitzartzea, eta sorterri duten herrialdeko ohituren arabera bizi nahi izanen dute. 13 urtetik aurrera

Signatura: DVD ORI

This is England / escrita y dirigida por Shane Meadows . -- Valladolid : Divisa Home Vídeo, cop. 2008 1 disco (DVD) (ca. 98 min.) : son., col. Idiomas: español, inglés ; subtít.: español Shaun 12 urteko haur bakartia da, eta kostaldean bizi da, oso herri goibelean. Aita hil zaio Falkland uharteetako gerrako borroka batean. Opor horietan, gizon eredu berriak ezagutuko ditu, hango kaskamotzek “adoptatuko” baitute. Bere adiskide berriekin, Shaunek festen mundua aurkituko du, eta lehen amodioa ezagutuko du. Orduan ere, bera baino zaharragoa den skin arrazista bat ezagutuko du Combok, kartzelatik atera berria. Comboren taldeak herriko gutxiengo etnikoak jazartzen dituen bitartean, ematen du dena prest dagoela heltze prozesu bat has dadin, Shaun inozotasunetik heldutasunera eramanen duena. 13 urtetik gora

Signatura: DVD THI

Tsotsi / escrita y dirigida por Gavin Hood ; producida por Peter Fudakowski. -- Barcelona : DeAplaneta, 2005 2 discos (DVD)(94,50 min) : son., col. Johannesburgo inguruan (Hegoafrika), miseriaz betetako aldiri batean bizi da Tsotsi. 19 urte ditu gazteak, eta kontzientziaren oroitzapen guztiak ezabatu ditu, bere benetako izena barne. Kaleko hizkeran, Tsotsik “harroputza” edo “gansterra” esan nahi du. Txiki-txikitatik umezurtza, laguntzarik gabe heztera beharturik egon denez, Tsotsik gabeziaz betetako bizitza bizi izan du. Ondoko pertsonen sentimenduen kontzientzia urria du, eta gogortu da, gupidaren edozein zentzu bazterrean utzita. Bihozkadek eta senak zuzenduta, ondokoei eragiten dien beldurrari esker mugitzen da gaztea. Izenik eta iraganik gabe, etorkizunerako asmorik gabe eta amorruz betetako orainaldi batean, gizartetik baztertutako gazte batzuen taldeko buruzagia da... 13 urtetik gora

Signatura: DVD TSO

Page 38: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

38

Vete y vive / [dirigida por] Radu Mihaileanu -- [Barcelona] : Cameo Media, D.L. 2006 1 disco (DVD-Vídeo) (ca. 192 min.) : son., col. Idiomas: hebreo, francés, amárico, español, con subtítulos en español Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek aitzinatutako ekimen bati esker, 1985ean operazio handi bat egin zen Etiopiako milaka judu (falashak) Israelera eramateko. Nahiz eta judua ez izan, Etiopiako ama batek semeari esanen dio judua dela aitortzeko. Helburua da gosez ez hiltzea, bata zein bestea Israelgo herritarren ondorengoak ez diren arren. Lur Santura helduko da haurra. Paperetan umezurtza dela agertzen denez, Tel-Aviven bizi den Frantziako familia sefardi batek adoptatuko du. Beldurrez emanen du haurtzaroa, inork jakinen ote duen bere sekretu bikoitza, bere gezur bikoitza: ez da judua ez umezurtza, beltza da, besterik ez. Denborak aurrera jo ahala maitasuna, juduen idiosinkrasia eta mendebaldeko kultura ezagutuko ditu, eta, horiekin batera, arrazakeria eta okupatutako lurraldeetako gerra. Judua, israeldarra, frantsesa eta tunisiarra eginen da, bere benetako ama eta izaera sekula ahaztu gabe: heriotzaren hatzaparretatik salbatu den etiopiar batena. 13 urtetik gora

Signatura: DVD VET

Zona libre / una película de Amos Gitai. -- Barcelona : Cameo, 2006 1 disco (DVD)(90 min) : son., col. Idiomas: Hebreo, Árabe, Inglés y Castellano Ameriketako Estatu Batuetako Rebecca gaztea Jerusalemen bizi da duela hilabete batzuk. Senargaiarekin zuen harremana hautsi du. Hannaren taxira igoko da. Hanna Israelgoa da, eta Jordaniara, Eremu Librera, joan behar du diru kopuru handi baten bila. Hara heldutakoan, Leilak, emakume palestinar batek, azalduko die "amerikarra" ez dagoela eta dirua desagertu dela. Road movie motako filma da, Ekialde Hurbilean gertatzen dena. Ustekabeko topaketa baten istorio horretan kultur desberdineko hiru emakume elkartuko dira gau batez, eta bat eginik saiatuko dira gertaeren halabeharra aldatzen. Era berean, erlijio eta kulturen arteko topaketa da istorioa, gatazkaren errealitate konplexua ulertzeko aukera emanen diguna. Jende guztiarendako

Signatura: DVD ZON

Page 39: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

39

DOCUMENTALES

A ras del suelo / un documental de Alberto García Ortíz, Agatha Maciaszek ; [música original, Alfonso Arias]. -- [Madrid] : Telepiés, 2006 1 disco (DVD)(90 min.) : son., col. Vídeo documental Idiomas: castellano, con subtítulos en inglés y polaco Hiru urteetan egin da filma. Dokumentalak Madrilgo Lavapiés auzoko biztanleen eguneroko bizitza erakusten du. Edonori interesgarria suertatzen ahal zaion birgaitze prozesu batean bete-betean sarturik dago auzoa. Hango kaleetan garatzen da istorioa. Hainbat kontu aldarrikatzeko, hiriko aginteen aurrean auzokideek egin dituzten ekintzak agertuko dira filmean, eta, horiekin batera, eguneroko topaketak eta elkarrizketak, bertatik bertara kalean filmatuak. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: DVD 308 RAS

Paralelo 36 : documento y ficción en la frontera sur de Europa . -- [S.l.] : Zap Videoproducciones, 2004 1 disco (DVD-Vídeo) (ca. 65 min.): son., col. Vídeo documental Idiomas: español, con subtítulos en inglés, francés y alemán 36. paraleloa mapan egindako irudizko lerroa da, eta, aldi berean, benetako esparrua, Gibraltar itsasarteko emigrazio klandestinoa han gertatzen baita. "Paralelo 36" filmean etorkinak dira protagonista nagusiak: dokumentua eta fikzioa, keinuak eta hitzak, ametsak eta nahiak. "Paralelo 36" filmean kontakizun txiki batzuk gurutzatuko dira, eta Europako hegoaldeko mugaren kartografia eginen dute. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: DVD 314.7 PAR

La valla de la vergüenza / producido por Colectivo La Plataforma. -- [Madrid?] : Microplatform Pictures, [2005] 1 disco (DVD)(12 min.) : son. col. Vídeo documental Ceuta eta Melillako hesiari buruzko dokumentala da, La Plataforma kolektiboak egina. Milaka pertsona saiatzen dira hesi hori gainditzen, eta, horretarako, arriskuan jartzen dute bizitza, bizimodu hobea aurkituko dutelakoan. 15 eta 18 urte bitarte

Signatura: DVD 314.7 VAL

Page 40: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

40

Si nos dejan : una tragicomedia contada por sus propios protagonistas / dirigida por Ana Torres ; guión, Paulina Zóboli y Ana Torres. -- [S.l.] : Sin Pasta Producciones, [2005?] 1 disco (DVD-Vídeo)(ca. 72 min.) : son., col. Vídeo documental Idiomas: español, inglés y catalán, con subtítulos en español e inglés “Si nos dejan” etorkinei buruzko dokumentala da, etorkinek berek Bartzelonan egina. Hasieratik, pertsonaiek murgilduko gaituzte bilatzen dituzten asmoetan, eta, haien helburuak bezala, itxura hartu eta galduko dute asmo horiek. Ondorioz, gizakiaren zerizana geldituko da agerian, nork bere egia aurkitzeko erroturik duena.

Signatura: DVD SIN

Page 41: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

41

Gidaliburu honetako dokumentuak hautatzeko, ondokoak kontsultatu ditugu: - Gentes, cultura, convivencia: un mundo, Fundación Germán Sánchez Ruipérez-ek egina. - Kulturak: haur eta gazte liburuak euskaraz = Culturas: libros infantiles y juveniles en euskera, Donostiako udal liburutegien sarekoa. - Materiales para construir una sociedad plural e igualitaria, Barañaingo liburutegikoa. - Irakurketan Orientatzeko Zerbitzua: http://www.sol-e.com Gidaliburu honetan bildu diren berri laburren testuak atera dira aipatutako gidaliburuetatik, argitaletxeen webguneetatik eta zinemari buruzko FilmAffinity webgunetik. http://www.filmaffinity.com

Gidaliburuaren egilea: Berriozarko liburutegi publikoa

Marga Velasco. Rafael Isok lagundu du. Berriozar, 2009ko iraila

Page 42: Guias de lectura de la biblioteca publica de berriozar

42