Gure artean 61

60
2014ko ekaina 61 Zkia. DBH: Ikas bidaiak LH: Akanpadak HH: Txiki Park Maria Laguntzailea

description

Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko aldizkaria

Transcript of Gure artean 61

Page 1: Gure artean 61

2014ko ekaina

Nº 61 Zkia.

• DBH: Ikas bidaiak• LH: Akanpadak

• HH: Txiki Park • Maria Laguntzailea

Page 2: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 2 -

ERREDAKZIOA eta LAGUNTZAILEAKDavid VillahozZezilio Salas

Koldo GurrutxagaJuan Inazio Sudupe

Cristina SalinasSegundo MangasJoxepe SantizoLuis Larrañaga

Ana AmianoMonica González

Maribel GarcíaJuan Carlos Orodoea

Jexux LarrañagaEli Osoro

Iñaki EtxeberriaMailu Irizar

Maje OdriozolaAlberto Ayerbe

Amparo MogrovejoAna Ruiz de Azua

Isabel TolosaOlatz Zabaleta

Mª Axun EpeldeAinhoa Garate

DBH4ko ikasleakAskora PlusJon Eceiza

Ainhoa GalarragaIban Garcia

Maria VaqueroIñigo Uria

Joakin SudupeIñaki Garcia

Gregorio SánchezAlai Batzako monitoreak

Floreagako irakasle, guraso eta ikasleak

ZORIONAK:Juan Carlos Orodeari, ikastetxean 25 urte bete ditu-

zulako, lan bikaina eginez.

Jose Manuel Arenasi, erretiroa jasotzean. Onena opa dizugu bihotzez!!

Prestaketan ahaleginez eta ordu sartuz, hainbat arlo eta mailetan ikasketa berriak burutu edo titulazioak

lortu dituzuen lankideoi.

ÍNDICE / AURKIBIDEAAgurra ............................................................................................................ 3Salestar Inspektoria berriak ........................................................................... 4Joxe Gainzarain............................................................................................. 5Cristina Salinas.............................................................................................. 6Segundo Mangas .......................................................................................... 8Entrenatzaileak ............................................................................................ 10

Joxepe Santizo ....................................................................................... 10Luis Larrañaga .........................................................................................11

DBH: ikas bidaia eta irteerak ....................................................................... 12DBH 4 Madrilen ....................................................................................... 12DBH 3 Murillo de Gállegon ..................................................................... 13DBH 2 Bartzelonan ................................................................................. 14DBH 1 Gorlizen ....................................................................................... 15DBH 3 Guggenheimen ............................................................................ 16Donibane Lohizunen ............................................................................... 17

LH: akanpadak ............................................................................................ 18LH 1-2 Orion ........................................................................................... 18LH 3-4 Barrian ......................................................................................... 19LH 5-6 Hondarribian ................................................................................ 20

Haur Hezkuntza ........................................................................................... 21Txiki Parken ............................................................................................ 21Txotxongiloak .......................................................................................... 22

Ikasketa kooperatiboa ................................................................................. 22Maria Laguntzailea ...................................................................................... 23XXVII. Xabier Sagarzazu txapelketa ........................................................... 24Bertsolaria ................................................................................................... 25

Gipuzkoako Eskolarteko 34. txapelketa .................................................. 25Gu ere bertsolari ..................................................................................... 25

Ogia ezagutzen ........................................................................................... 26Dantzari txiki ................................................................................................ 27Eskolako Agenda 21 .................................................................................... 28

Eskolen arteko foroa ............................................................................... 28Ibaialde ................................................................................................... 29“Eskolara oinez” agiriak .......................................................................... 29Gazta tarta .............................................................................................. 30Kontsumo tailerrak .................................................................................. 31EA21 Udal foroa ...................................................................................... 31IRAES 21. Lehendakariarekin Torre Madariaga ..................................... 32IRAES 21. XXIII. topaketa ....................................................................... 33Eskerrik asko Olatz ................................................................................. 34Jasangarritasunerako hezkuntza: XXIII. topaketak ................................. 34Consumopolis 9: Sare sozialak aztertzen ............................................... 35

Kirolak.......................................................................................................... 36Ainhoa Galarraga Errealean ................................................................... 36Tiro eta arrantzua .................................................................................... 37Gimnasia erritmikoa ................................................................................ 37Pilota: XLIV. Txikito memoriala ............................................................... 38Maialen Arzalluz ...................................................................................... 38Mendizaleak ............................................................................................ 39Txerloiako finalak .................................................................................... 40Ikaskirol ................................................................................................... 40Jon Eceiza .............................................................................................. 41

Pastorala ..................................................................................................... 42Jaunartzeak ............................................................................................ 42Otoitzaldia ............................................................................................... 42Santos Gómez ........................................................................................ 43Txanpon bilketa solidarioa ...................................................................... 44Pastoral kanpainak ................................................................................. 45

Alai Batza .................................................................................................... 46ADS eta kluben topaketa ........................................................................ 46Bukaerako festa ...................................................................................... 47Artegune ................................................................................................. 48Musikalaren entseguak ........................................................................... 48AB monitoreak ........................................................................................ 49Solidaritate Taldearen eta AB Koruaren merienda .................................. 49

Jóvenes y Desarrollo - Gazteak eta Garapena ........................................... 50Solidaritate eguna ................................................................................... 50Beningo umeentzat zozketa .................................................................... 51JyD motzean ........................................................................................... 51

DBH4koen agurra ........................................................................................ 52Eskulanen erakusketa ................................................................................. 53Salestarren familien festa ............................................................................ 54Rise and shine ............................................................................................. 55DBH4 Arantzazun ........................................................................................ 56Elkarrekin Eraikitzen 2013-14...................................................................... 57Elkar Hazi .................................................................................................... 58Eskerrik asko!!! ............................................................................................ 59

Page 3: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 3 -

AgurrAAdiskideok:Gure Artean aldizkaria zuen etxee-

tara iristeko irrikatzen zegoen. Hiruhi-leko luzea igaro da, baina hemen gara berriro, gure hitzorduarekin zintzo. Eta oraingoan berritasun batekin gaine-ra: Gure aldizkaria euskarri digitalean soilik aterako da. Garai berriak dira, modu berriak, baina beti helburu bera: San Jose de Floreagako Komunitate Hezitzaile eta Pastorala osatzen du-gun guztiontzat komunikazio tresna bat izatea.

Salestarren Errektore Nagusia ere berria da, Don Boscoren X. ondoren-goa. Gure ingurutik oso gertu jaio zen, Asturiasen. On Angel Fernandez Arti-me da. Errektore Nagusia aukeratua izan aurretik Leongo salestar probin-tziako inspektorea izan zen, eta oraint-su Argentinako salestarren inspektorea, non Aita Santua den Frantzisko ezagutu baitzuen.

Horrela da. On Pascual Chavez hamabi urtez Erre-ktore Nagusia izan ondoren – bi agintaldiren ondoren ezin da berriro aukeratua izan - Salestarren XXVII. Ka-pitulu Orokorrak On Angeli eskatu dio eginkizun handi hori. Kapituluan 132 herri desberdinetako 212 salestar bildu dira.

Errektore Nagusia eta bere Kontseilua aukeratzeaz gain, Kapitulu Orokorrak hausnarketa dokumentu bat ida-tzi du. Dokumentuaren gaia: “Ebanjelioaren erradikalta-sunaren lekukoak”. On Angelen hitzetan, “Aukera bikaina izan da gure salestar nortasun karismatikoaz hausnarke-ta egiteko, kontuan izanez gaurko erara moldatu behar dugula Don Boscok bizi izan zuena eta transmititu zigu-na. Biziberritze bide bat identifikatu dugu; honen arabera, gure bizitzaren alor mistikoa sustatzera konprometitzen gara, gure bizitza kontsakratuan lehentasun osoa ema-nez, Jaungoikoari, gure biziaren Jaunari. (…) Gure mi-sioan, berretsi nahi dugu gazteen zerbitzari izateko as-moa, Ebanjelioaren baloreetan oinarrituriko proposamen hezitzailea eskainiz, eta mundua hobetzeko ahaleginduz. Don Boscok egin zuen aukera berresten dugu: prest gaude laguntzeko batez ere gazte pobreenei, herrialde pobretu eta alboratuenei, ohizko inguru misiolarietan eta gizarte sekularizatuenaren testuinguruan” …

Gure aldizkariaren ale honetan gauza asko aurkituko dituzu: besteak beste Eguberrietako kronika, PINera bi-sita, behartsuen aldeko janari bidalketa, Don Boscoren kultur astea eta jaia, inauteriak, Alai Batzaren kronika, XXV Euskal Kultur Jardunaldiak, San Jose festa, Alai Batzaren Somaloko asteburua, Kantaldi – Jaialdia, ki-rolak, Gazteak eta Garapenaren bitartez solidaritatea… Ekintza ugari eta interesgarriak!

Kristauontzat egun oso garrantzitsuak datoz: Jesu-sen heriotzaren gainetiko garaipena, hots, piztuera … Poz egunak izan daitezela, gure Jaunaren ohoretan. Gure Jauna bizien Jauna baita.

Queridos amigos:Un curso escolar más ha terminado

y con él hemos recibido las notas, re-flejo de los resultados académicos de estos 10 últimos meses.

A la hora de hacer nuestra propia evaluación, soy de los que creo que no hemos de mirar la simple nota aislada-mente. Hay muchos otros factores que la rodean y que tienen su importancia. Uno de ellos es el esfuerzo; ya lo decía Gandhi: “Nuestra recompensa se en-cuentra en el esfuerzo y no en el resul-tado. Un esfuerzo total es una victoria completa”. Otros factores son aquellos que se refieren a la, ahora llamada, In-teligencia Emocional, en sus vertientes

intrapersonal e interpersonal. El desarrollo de esta inteli-gencia es la que nos ayuda a encontrar un nivel emocio-nal equilibrado y una sana alegría.

Tiempo de verano, tiempo de descanso y también tiempo para cambiar de ocupación. No podemos dejar de crecer y de ser mejores personas. Entre nuestras ofer-tas está la posibilidad de pasar más tiempo con nuestros seres queridos, compartiendo y celebrando la vida. No olvidemos tampoco alimentar nuestro interior con lectu-ras, reflexión, oración…; es algo que podemos realizar también al aire libre; bien en la piscina, bien en la playa o bien en el monte.

Desde la obra de Floreaga os ofrecemos como complemento varias actividades en estos meses vera-niegos. En julio: uztaila jolasean para los más peques, campamentos en Logroño y Somalo para los que están en grupos, desde 10 hasta 18 años. En agosto, algunos animadores de Alai Batza, junto con otros más de 400 jóvenes de toda la península, aprovecharán también para conocer los lugares donde nació y desarrolló su obra D. Bosco. La ocasión es propicia: en poco más de un año celebraremos el bicentenario de su nacimiento (16 de agosto de 1815).

Un cariñoso recuerdo para los alumnos y alumnas de 4º ESO, quienes abandonarán nuestras aulas, pero no nuestro corazón. En mis oídos resuenan aún los cantos de su misa de despedida.

Un cariñoso agradecimiento para todos los miembros de la Comunidad Educativa Pastoral de Floreaga que han hecho posible, una vez más, que nuestro colegio sea una plataforma de crecimiento personal humano y cris-tiano para las gentes del valle del Urola. ¡Buen verano!

David Villahoz. Zuzendari titularra.

Page 4: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 4 -

SAleStAr inSpektoriA berriAk

2014ko ekainaren 7an hasiera ofiziala eman zitzaien Espainiako bi salestar Probintzia berriei, Madrilen kokatzen den Santiago Nagusia eta Sevillan kokatzen den Maria Au-xiliadora probintziein hain zuzen.

Salestarren Errektore Nagusia den On Angel Fernánde-zek irakurri zuen bi probintzien sorpen dekretua.

Page 5: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 5 -

Joxe gAinzArAin

Joxe Gainzarain salestar azkoitiarra, apaiz ordenatua izan zen 1954ko ekai-naren 27an. Bere apaiz ordenazioko Diamantezko Ezteiak ospatuko zituen igan-dean, ekainaren 1ean, ordu batean, Floreagako elizan eman zuen mezetan. Egun hartan, salestar komunitateak bere zuzendaria den David Villahozen Profesioko Zilarrezko Ezteiak ere ospatuko zituen. Zorionak bioi!!

David eta Joxe

Apaizgintzan Diamantezko ezteiak (60 urte)

60º aniversario de sacerdocio

Page 6: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 6 -

CriStinA SAlinAS

1. Zein dira zure eskolako oroitzapenak?Asko dira aipatuko nituzkeen oroitzapenak, baina, guztien artean hauek nabarmenduko ditut: Pittinkaren erabilera irakurtzen ikasteko, haur hezkuntzan ematen ziguten es-nea, akanpadetako gaubeletarako dantzen eta antzerkien prestaketak…Egia esan, gelakideekin momento dibertigarri asko pasa izan ditut.

2. Zein dira zure oroitzapenak AB eta ADs inguruan?Garai haietan ez zeuden hainbeste baliabide tekniko baina, beti izaten zituzten jolas eta ekintza desberdinak elkarrekin disfrutatzeko.

3. Floreagan ikasketak amaitu ondoren, zein ibilbide egin duzu?Floreagatik irtendakoan Eibarren administraritzako ziklo bat egin nuen, ikasketa hauei osotasun bat emateko merkatarit-za eta marketing-a ikasten aritu nitzen. Zikloak amaitu ondo-ren haur hezkuntzako eta turismoko kurtso bana egin nuen. Eta gaur egun Floreagan nabil lanean, mekanografia eta goizeko zerbitzuan.

4. Alai batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz, Alai Batzaren arlo sendoak edota gau-za onenak?Alai Batzaren ezaugarririk bereziena, edozeini irekitako leku bat izatea da. Dauzkagun baliabideak kontutan hartu gabe, hurbiltzen zaizkigun aurrek gure babasarekin mo-mentu dibertigarriak pasatzea dugularik helburu.Norberak beretik eskeinitako denbora baino gehiago ez da behar hay aurrera eramateko.

5. Zertan hobetu beharko genuke?Ez nuke esango zertan hobetu behar dugun, gauzak orain dauzkagun bezela izateko lan haundia egin dugu eta mai-la honetan lana egitea jarraitzea da egokiena aurrera egin dezagun.

6. Logroño eta somalo kanpaldietan parte hartu duzu maiz, bai monitore gisa, eta lehenago, zure LH eta DBH ikasle garaian zer balore dituzte kanpaldiek?Kontuan izanik elkarte erlijioso bat garela, gure kanpal-dietako balorerik nabarmenenak gure identitatea defini­tzen dutenak dira: laguntasuna, errespetua, elkar bizitza, fedea…Balore hauek dira garranzitsuenak beste elkartee-tako jendearekin adiskidetasunezko elkar bizitza bat lor-tzeko.

7. Mekanografia ekintzaren arduraduna zara. Zer la-guntza eskaintzen die mekanografiak gure ikasleei? Nola moldatzen zarete?Urte batzuk pasa dira ekintza honen ardurapean nagoela. Taldeka antolatuta daude eta astean bi aldiz etortzen dira. Ikasleek ordenagailuz abiadura lortzea behatzak ondo era-biliz da honen helburua.

8. Zein da Floreagako goizeko zerbitzuaren martxa?Goizeko zerbitzuak, lehen ordurako lanera joan behar du-ten gurasoi, beraien seme-alabak zaintza bat jasotzeko eremu bat eskeintzen zaie. Bertan, jolas pilo bat, liburuak,

IRIARTE MANUTENCIÓN S.L.Bº Landeta, C/ Antzibarrena nº320730 AZPEITIA(GIPUZKOA) SPAIN

Tel.: (34) 943 81 17 38Fax: (34) 943 81 02 69http://www.tpiriarte.com

e-mail: [email protected]

Cristina salinas Floreagako ikasle ohia da. Administrazio alorrean prestatuta dago. Alai Batzako animatzailea izan da urte mordoan eta hor dabil orain ere. Goizeko Zerbitzuan eta Mekanografia arloan lagu-na handia ematen ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu.

Page 7: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 7 -

pelikulak ikusteko aukerak dituzte. Goizeko 7,30 etan irekit-zen ditugu bertako ateak eta eskolan sartzeko ordura arte egiten dut bertako zaintza.

9. On Bosco federazioaren bileratan parte hartu duzu? Konta iezaiguzu zer den eta nola funtzionatzen duen.Ez dut zuzenki parte hartu Boskotaldeko bileratan, bai-na, Alai Batzak badauka bere ordezkaria eta beraren bidez egiten diogu jarraipena federaioaren mugimen-duei. Boskotaldea, Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Kan-tabriako salestar aisialdi elkarteek osatzen duten orga-nizazioa da.

10. Zer erreko duzu san Joan suan eta ze asmo duzu udarako?Ez ditut horrelako tradizioak jarraitzen, bizitzari etortzen den eran egin behar zaio aurre, beraz ez nuke ezer erreko.Udara hontan, guk antolatzen ditugun kanpaldietan parte hartuko dut urtero bezela. Ondore, oporretara joan eta des-kantsatzea dira nire planak.

TEsTAEdaria: Koka kolaJanaria: Patata tortilaIdazle bat: Ken FolletLiburu bat: Los pilares de la tierraMutil izen bat: DenisNeska izen bat: LaiaKirola: BizikletaPelikula: El show de TrumanHondartza bat: ZarautzHerri edo hiri bat: DonostiaKolore bat: BerdeaUrtaro bat: UdaPertsonaia historiko bat: Don Bosco

Administratzaileak, adi!Europako arautegiaren arabera 2014 urtearen amaiera-rako TVE, ETB, TELE5 eta ANTENA3eko kanalak aldatu beharko dira. Argibideak lasai eskatu.

¡Atención administradores!Según una normativa europea, antes de final del año 2014 se tienen que cambiar los canales de TVE - ETB - TELE5 - ANTENA3. No duden en pedir información.

PANADERÍA / OKINDEGIAIbaiondo 1 - 20720 AZKOITIA

[email protected] 08 02 08

Page 8: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 8 -

SegunDo MAngAS

Masailaria

1. ¿Qué recuerdos tienes de tu tiempo de estudiante en Floreaga?La verdad es que tengo recuerdos muy buenos de esa época, los primeros cursos de EGB en el antiguo colegio (Actual capilla), el mapa del patio viejo, la llegada de los sa-lesianos, el paso y misa de inauguración del nuevo centro, el conocer a la mayoría de mis amigos, la apertura de Alai batza y sobre todo conocer el mundo salesiano que fue, ha sido y es una influencia en mi persona.

2. Kilimusi, “Los Floreagone”, (Don Luis), Koldo, Patxi, … Cuéntanos un poco … La verdad es que aquellos fueron buenos tiempos y la re-lación con los salesianos fue muy importante en mi creci-miento como persona, a día de hoy con algunos todavía mantengo el contacto. Koldo, fue una persona muy importante, un referente y nos ayudo a crecer como personas.Patxi, desarrollo en nosotros facetas artísticas con sus cla-ses de canto/flauta y obras de teatro. Con el estrenamos en

el año 92 el musical Don Bosco el primer musical de ALAI BATZA junto con Martzelino.También buenos recuerdos de otros salesianos que pasa-ron por Azkoitia, Don Luis, Josean Prol, Carlos diez, Iñaki Napal, Esquiroz, Eusebio, Félix, José Amaya… y otros mas.Lo de Kilimusi y “los Floreagones” fue una pasada, en una época sin nuevas tecnologías como es la actual, mis amigos se inventaron una gran historia en capítulos que se publicaba en Kilimusi (revista de AB) con la comunidad Salesiana de la época como protagonistas. Todos nosotros, incluso ellos mismos, esperábamos con impaciencia la pu-blicación de un nuevo capitulo!!!

3. Y los comienzos de Alai Batza?ALAI BATZA fue un fenómeno de la época en Azkoitia. Entonces no había nada parecido, pasábamos las tardes de los sábados allí jugando al ping pong, futbolín, al mus, juegos de mesa…Aprendíamos en los talleres…En mi caso, yo aprendí a to-car la guitarra.

segundo Mangas es antiguo alumno del Colegio salesiano san José de Floreaga. Además de monitor de Alai Batza en sus tiempos mozos, ha estado unido al Anaitasuna Futbol Club, como jugador y como entrenador. Trabaja en Ibarmia y reside en China desde Abril 2012. Aprovechando una de sus breves estancias en Azkoitia, le he-mos hecho algunas preguntas para Gure Artean.

Page 9: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 9 -

Fuimos de las primeras generaciones que disfrutamos de Alai Batza y de las primeras que comenzamos a ejercer de monitores.

4. ¿Cómo ha sido tu relación con Anaitasuna Futbol Club en las diversas etapas?La verdad es que a la Anaitasuna le debo muchas cosas y siempre estaré agradecido por haber tenido la oportunidad de jugar en el equipo del pueblo, que es mi primer equipo. Me permitió conocer a mucha gente y hacer grandes ami-gos, además de poder jugar al futbol en una época en la que el futbol era importante para mi como deporte.Posteriormente he tenido la oportunidad de ser ayudante de entrenador durante los 3 años previos a mi marcha a China y la experiencia ha sido tanto o mas satisfactoria que cuando era jugador.

5. Trabajas en Ibarmia. ¿Cómo alternas las estancias en China y en Azkoitia?Desde Abril de 2012 estoy residiendo en Shangai y habi-tualmente paso 2.5/3 meses allí y 15 días en Azkoitia.

6. ¿Qué dificultades presenta el idioma, el chino man-darín?Es un idioma muy interesante. Los chinos te agradecen mucho cuando eres capaz de expresarte con ellos en chi-no. El mayor problema es la fonética, ya que existen cuatro acentos para una misma palabra con diferentes significa-dos y por tanto o bien no te entienden o bien dices algo totalmente diferente a lo que realmente quieres decir.

7. ¿En qué consiste tu trabajo en China?Tenemos 2 oficinas de representación comercial, una en Pekín (principal) y otra en Shangai. Mi labor consiste en coordinar los trabajos comerciales entre ambas oficinas y gestionar la red de ventas local para poder captar nuevos clientes y presentar soluciones técnicas a sus necesidades.

8- ¿Cómo es la gente en China, por lo que conoces? ¿Qué destacarías en su forma de vivir?La gente es general es muy amable y simpática, aunque con unas costumbres muy diferentes a las nuestras en to-dos los sentidos (para lo bueno y lo malo). Los ricos son muy ricos y tienen vidas casi de cine y el resto vive de una manera sencilla. Yo vivo en una comunidad don-de soy el único extranjero y estoy encantado con los vecinos.

9. ¿Cómo ves Azkoitia, cuando pasas tanto tiempo fuera?Pues la verdad que los primeros días cuando vuelvo no veo que el pueblo haya cambiado en casi nada (físicamente),

pero cuando empiezo a ver gente y hablar con ellos, me doy cuanta que irremediablemente la vida también transcu-rre aquí y pasa el tiempo para todo y tod@s, los sobrinos crecen y ese es el precio que se paga por estar fuera de Azkoitia y vivir una experiencia de este tipo. Ese tiempo no es reembolsable.

10. En el tema de la educación, ¿qué valores te parecen los básicos? ¿Qué recomendarías a los chicos y chicas de Floreaga, en su educación?Respeto hacia los demás y formarse lo mejor posible tanto como persona como estudiante. Tener una buena formación/educación es fundamental en esta época que nos esta tocando vivir, complicada para to-dos nosotros.

TEsTAEdaria: AguaJanaria: Las de la AmaIdazle bat: Matilde AsensiLiburu bat: Todo bajo el cieloMutil izen bat: JoanesNeska izen bat: Lierni Kirola: FutbolaPelikula: GladiatorAktore bat: Jose Cruz GurrutxagaAktoresa bat: Carmen MachiBidaia bat: Cualquiera sin MovilMendi bat: KakuteHondartza bat: Praha Carvalho – Armacao de Pera (Algarve) PortugalNazio bat: Una única sin fronterasHerri edo hiri bat: Azkoitia eta SalvaleonMusikari bat: Rolling StonesMuseo bat: Musee du Louvre (Paris) Kolore bat: AzulUrtaro bat: Primavera Zaletasunak: Deportes, estar con lo amigos, jugar con los sobrinos, tocar la gitarra….Pertsonaia historiko bat: Juan Bosco

Page 10: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 10 -

entrenAtzAileAk

Zein talde entrena tzen duzu eta zenbat denbora daramazu entrenadore bezala? Anaitasunako Infantil nes-kak, 31 urte daroat entre-natzen.

Nola sartu zinen? Lesio asko eduki ondoren, 17 urterekin entrenatzen hasi nin tzan.

Zure ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek?Futbola ezagutu, edukiak adinetara eta jokalarien mailara egokitu eta taldeak eroaten jakin.

Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek?Eskolarretan gogoarekin etorri. Federatuetan gogoa baino zerbait gehiago eskatzen da.

Nolakoa izaten da entrenamendu bat?Guk teknika asko lantzen dogu, bakarkako eta taldeko teknika. Bakarkako Taktika ere lantzen dogu. Taldeko taktika azkenean.

Irabaztea al da garrantzitsuena kirola egiterakoan?Irabaztea garrantzitsua da, gutxienez partidu erdiak. Oso partidu gutxi irabazten duten taldeetan motibazioa jaitsi egi-ten da, entrenamendutako asistentzia eta gurasoen intere-sa ere berantz doaz, puntualitate eza egoten da eta abar.

Zer beste balore landu behar dira?Balorerik garrantzitsuena, zailtasunei aurre egiten ikastea da. Jokalaria ahalegindu bada eta maiatzean, zailtasun guztiak gainditu eta gero irailean baino jokalari hobeagoa bada, bizitzarako prestatuta dago.

Egiten duzuen esfortzuaren ondoren baloratuak senti-tzen zarete?Jokalari guztiak hurrengo denboraldian Anaitasunan jarrait-zeko asmoa dute; hori da gehien betetzen gaituena.

Gurasoak zer moduz portatzen dira?Gurasoak ondo portatzen dira.

Zer moduz joan da azken denboraldia, nolako emaitzak izan dituzu?Ligan, Txapeldunak izan gara. Txapeldunen fasean, hiru-garren. Kontutan eduki behar da gure jokalari guztiak DBH 1koak zirela eta beste ekipoetakoak 1. eta 2. DBHkoak.

Kirol bat ala polikirola? Honena LHn bi kirol batera egitea: futbola eta gimnasia, saskibaloia eta Karate adibidez.

Taldekideak zer moduz portatzen dira?Oso, oso ondo.

Entrenatzeaz aparte zer egiten duzu?Laneko asuntoak ondo prestatu eta familiarekin egon.

Kirolik praktikatzen al duzu?Cicling.

Merezi du entrenadore izatea, zer esango zenioke en-trenadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste norbaiti?Animatu dadila, besterik ez.

TEsTAKirola: futbola.Kirolaria: Genar Andrinua.Futbol edo kirol taldea: futbolaEntrenadorea: Marcelo Bielsa eta Luis Aragones.Liburua: “Las claves del Talento” Autorea: Dan Coyle.Abeslaria: Xabier Lete.Oporretako lekua: Ondarru.Urtaroa: udaberriaMendia: Akila mendiJanaria: entsalada errusiarra.Edaria: ura.Hondartza: Arrigorri (Ondarru)Zaletasun bat: seme-alabekin futbol partidu bat ikustea.Pelikula: Esencia de mujer (Al Pacino)Gertakizun historikoa: Berlingo Harresiaren gainbeheraPertsonaia historikoa: Jesukristo.

Joxepe Santizo

Joxepe santizo eta Luis Larrañaga urte askoan aritu dira gure eskola kirolean entrenatzaile gisa. Joxepe gainera Futbol Entrenatzaileen Irakaslea da eta Luis futbolari bikaina izana.

Galdera batzuk egin dizkiegu gure aldizkarirako.

Page 11: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 11 -

Zein talde entrenat-zen duzu eta zenbat denbora daramazu entrenadore bezala? Anaitasunako infantil neskak. Aurrenengo urtie.

Nola sartu zinen? Futbola asko gustat-zen zait eta gainera

neure alabak jolasten duelako.

Zure ustez zer ezaugarri behar ditu entrenadore batek?Egiten duzuna gustatzie ta gogue egukitzie.

Eta zer ezaugarri behar ditu kirolari batek?Batiz bat gogue.

Nolakoa izaten da entrenamendu bat? Asko lantzen dugu teknika.

Irabaztea al da garrantzitsuena kirola egiterakoan?Irabaztea beharrezkoa da bestela morala da entrenatzeko gogoak jeisten juten dira.

Zer beste balore landu behar dira?Batiz bat errespetu eta ekipoa geranez baita ere adizkede-tasune.

Egiten duzuen esfortzuaren ondoren baloratuak sentit-zen zarete?Bai noski.

Gurasoak zer moduz portatzen dira?Oso ondo.

Zer moduz joan da azken denboraldia, nolako emaitzak izan dituzu?Denboraldia oso ondo kountutan eukitze jokalari denak le-lengo urtekuk zirela.Txapeldun ligako klasifikau gea ta Gui-pzkun 6 ren barrun sartu gea.

Kirol bat ala polikirola? Polikirola.

Taldekideak zer moduz portatzen dira?Oso oso ondo.

Entrenatzeaz aparte zer egiten duzu?Lana eta kirola aldetan dena.

Kirolik praktikatzen al duzu?Bai.Txrrindularitza gehien bat.

Merezi du entrenadore izatea, zer esango zenioke entre-nadore izateko zalantzan dagoen guraso edo beste nor-baiti?Merezi duela baiño gogue desente behar dela.

TEsTAKirola: futbola.Kirolaria: PirriFutbol edo kirol taldea: Futbol.Entrenadorea Guardiola.Liburua La ciudad de la alegria.Abeslaria Mikel laboa.Oporretako lekua Pirineuek.Urtaroa Udaberrixe.Mendia Aitzkorri.Janaria Arrautze parie patatakin.Edaria Ardue.Hondartza Zumaiko Itzurun.Zaletasun bat Kirola orokorrin.Pelikula Lorenzos oil.Gertakizun historikoa Nire alaban jaiotza.Pertsonaia historikoa Ghandi.

Luis Larrañaga

Page 12: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 12 -

Dbh: ikAS biDAiA etA irteerAk

DBH 4 Madrilen

Apirilaren 9an, asteazkena, goizeko 7etan hartu genuen autobusa. Geldialdi bat egin genuen Burgosen eta ondoren, Segoviara joan ginen. Bertan bazkaldu ostean, La Granjara abiatu ginen. Hau bisitatu eta gero, han dagoen laberinto batera joan ginen. Gehiago kostatu zitzaigun laberintora joateko bidea aurkitzea, bertan barruan bukaeraraino iris-tea baino. Hori guztia egin ondoren, aterpetxera iritsi ginen. Maletak utzi, logeletan banatu, oheak egin eta kalean buel-ta bat eman genuen. Afaltzeko orduan bueltatu ginen eta nahiko gustura jan genuen. Gero, logeletara joan ginen eta bertan egon ginen pixka bat hitz egiten, baina 12etarako bakoitzak bere ohean egon behar zuen.

Hurrengo egunean oso ongi gosaldu genuen eta erre-geen jauregia bisitatu genuen. Handik, Retiroko parkera joan ginen. Txalupetan ibili ginen 45 minutuz. Bazkaldu ere bertan egin genuen. Ondorengo geldialdia, Atochako tren geltokian egin genuen. Geltokiaren aurrean zegoen Reina Sofia museora ere joan ginen eta Gernika kuadroa ikusi ge-nuen. Bertatik, aterpetxera joan ginen.

Iritsi zen 3. eguna ere. Toledora joan ginen goizean. Ber-tan denbora librea utzi ziguten eta han bazkaldu genuen. Ondoren, Bernabeura joan ginen. Hau bisitatu ostean, Ma-drileko kaleetan zehar ibili ginen. Guztiok egarriak geunden eta kostatu zitzaigun iturri bat aurkitzea. Arratsaldeko 6ak

iritsi ziren, Xanadura joateko ordua. Ilusioz beteta joan gi-nen. Batzuk kart- etan ibili ziren eta beste batzuk dendaz denda. Bertan afaldu genuen eta 10ak aldera autobusa har-tu genuen aterpetxera joateko.

Azkeneko eguna ere iritsi zen, Warnerrera joateko egu-na. Bertako errusiar mendietatik hasi eta blai-blai bukatuta amaitu genuen eguna. Autobusa hartu eta Azkoitira goizeko ordu txikietan iritsi ginen. Esan beharra dago eguraldi pare-gabea izan genuela eta autobus gidaria ere oso jatorra zela.

Page 13: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 13 -

DBH3 Murillo de Gállegon

DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira apirila-ren 10etik 11ra.

Bidaia hasi aurretik gure bi egun hauek ondo planifikatu-ta genituen, bi egun bete-beteak izateko. Barkatu, batzuen ustez egun eta erdi, eta beste batzuen ustez ezta hori ere, egun eta erdi izateko ordu bete falta baitzen. Kontua da bi-daia gogoz eta ilusioz hasi eta bukatu genuela.

Goizeko 08:15ean abiatu ginen Murillora. Autobusean euskal errepertorio osoa abestu ondoren, lehen geldialdia Loarren egin genuen. XI. mendekoa den gaztelua ezagut-zera joan ginen. Gidaren laguntzaz ederki ulertu genuen garai hartako egoera eta bizimodua.

Bertan bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera rafting-a eta hidrospeed-a egiteko bi taldetan banatu ginen. Neoprenoak ondo jantzi eta uretara! Ederki ibili ginen, ba!

Bapo afaldu ondoren lehenengo eguna bukatzeko atse-den hartzea besterik ez zitzaigun falta.

Hurrengo egunean berriro ere neoprenoak eta kaskoak hartuta rafting-a eta hidrospeed-a egin genuen. Gállego ibaia arraunean eta ur lasterren indarraz baliatuz zazpi kilo-metroz jaitsi genuen. Kirola egiteaz gain naturaz gozatzeko aukera izan genuen.

Bertan bazkaldu ondoren Iruñeara joan ginen. Gure as-moa San Ferminetako entzierroetako ibilbidea ezagutzea zen. Ordu eta erdiz Iruñea ezagutzeari ekin genion. Egu-raldi bero zegoela aprobetxatuz izozki erraldoi-hotzak eta napolitana txiki-beroak dastatzeko aukera ere izan genuen.

Seiak laurden gutxi inguru ziren handik abiatu ginenean, Azkoitian zazpietarako egon nahi genuen gure oporrak has-teko.

Eta datorren ikasturtean …!

Page 14: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 14 -

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIATel./Fax. 843 85 27 68

E-mail: [email protected]

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

DBH 2 Bartzelonan

DBH2ko ikasleak apirilaren 9tik 12ra Bartzelona eza-gutzen ibili dira. Elkarrekin 4 egun oso leku asko bisitatuz, leku asko ezagutuz. Argazkietan ikus dezakezuen bezala

Zaragozan El Pilar, Barztelonako Zooa, Nou Camp, Port Aventura, Sagrada Familia, Bartzelona zaharra,…

Berriz errepikatzeko moduan?

Page 15: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 15 -

DBH 1 Gorlizen

Apirilaren 9an, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Aterpetxeko arduradunak ha-rrera ona egin zigun eta bideo baten bidez arauak jaki-narazi zizkigun. Azpimarratu behar da gure ikasleak adi eta isilean egon zirela. Behin maletak lagaz gero (batzue-nak oso, oso… handiak, “badaezpada ere” etxeko armai-ru osoa eraman zutelako), Plentziara joan ginen. Herria ezagutu eta plazan bazkaldu genuen. Une horretan hasi zen animaliekin izan dugun harreman estua: karramarroak harrapatzen aritu ziren batzuk, bestek ikusitako txakur guztiak zenbatzen… eta hurrengo egunetan zaldiak, be-hiak, igelak, oreinak, arrainak, txoriak… Ez dakigu hurren-go urtean Bartzelonako zooa ikusteak mereziko duen… Arratsaldean, eguraldi eguzkitsua egin zuenez, hondart-zan egoteko aprobetxatu genuen. Ausartenak bainatu egin ziren eta “Champions”-eko partidu bat jokatzeko aukera ere izan genuen. Egunari bukaera emateko jolasean ibili ginen aterpetxe aurreko zelaian.

Hurrengo egunean, bide malkartsu batetik farora joan ginen. Bista ederrez gozatu genuen, egindako argazkietan ikus daitekeen bezala. Eta arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: kanoak eta arku tiro. Berriro eguraldia lagun izan genuen eta guztiok pozik ibili ginen. Nahiz eta hasieran kostatu, gehienek arraunlari eta jaurtitzaile tre-beak izatea lortu zuten. Eta afaldu ondoren, gau-jai ederra antolatu zen logela guztiek prestatutako antzerki eta dant-zekin. Agertokitik abeslariak, dantzariak, aktore, aktoresak, imitatzaileak… pasatu ziren eta oso ondo egin zutela esan beharra dago.

Eta ostiralean gehienek ez zuten aterpetxetik atera nahi, baina ez zegoen aukeratzerik. Hala ere, artean ekintza bat-zuk falta zitzaizkigun. Bihurgune asko zituen errepide batek Gaztelugatxeraino eraman gintuen eta ermitara heltzeko le-henengo eskailerak igotzeko prest geundenean, kartel ba-tek adierazi zigun ezin zela igoera egin bidea konpontzen ari zirelako. Azkenik, Mundakara joan eta herriko kaleak, itsasoa eta Izaro uhartea ikusten ibili ginen.

Hiru egun bikainak izan dira gure artean elkar bizi izate-ko. Eta egia da guztiok oso ondo pasatu dugula!

Page 16: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 16 -

DBH 3 Guggenheimen

2014ko maiatzaren 16an DBH 3ko ikasleak Bilboko Gu-ggenheim ikustera joan ginen.

Bertara iritsitakoan kanpoko artelanak ikusten aritu gi-nen. Kanpokoak ikusitakoan barruko ikustera sartu ginen. Bi taldetan banatu behar izan genuenez, gidaren laguntzaz tal-de bat Yoko Onoren erakusketa ikusi zuen eta beste taldeak Ernesto Netoren erakusketaz eta artelanaz disfrutatu zuen.

Ernesto Neto: naraman gorputza. Ernesto Neto Brasilgo artistarik gailenetako bat da. Eskultura iradokitzaileak egi-ten ditu, habitat baten modukoak direnak. Horien barrena ibiltzean zentzumenen munduan murgiltzen gara. 1995ean hasi zen nazioartean haren lanak erakusten eta ordutik mundu osoko museo eta galeria garrantzitsuetan ikusgai ipini ditu.

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera Begirakoa erakus-ketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jasotzen ditu, eta, besteak beste, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa. Bere

obrak artistaren umorea eta jarrera kritiko eta sozial argia islatzen du sarritan.

Erakusketa Onoren laurogeigarren urtemugaren harira antolatu zen 2013an, eta, hasteko, 1960ko hamarkadako obra esanguratsuenetako batzuk aurkezten ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira artistaren lehen performan-ceak, paperaren gainean egindako obrak eta objektuak.

Page 17: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 17 -

Donibane Lohizunen

Maiatzaren 28an, asteazkenean, frantseseko ikasleok, Donibane Lohizune herri euskaldunean bisitan izan ginen. Eguna hasteko, “Altxorraren bila” jokoaren bidez herria ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Donibane-Lohi-zuneren sorrera eta historiako zati batzuk entzun ondoren, bertako plazan bazkaldu genuen, kioskoaren toldopean. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez izan, arratsaldean,

hondartzan eta kaletxo estuetan ibili ginen. Gutako batzuk dendetan, txokolate eta gozoak erosten eta dastatzen ibili ginen eta beste batzuk hondartzan. Horien artean ausar-tenak, uretara sartu ere egin ziren. Denboraldi bat pasa ondoren, autobusean sartu, eta Azkoitira abiatu ginen. Horrela amaitu genuen, beste urte batez, gure iparraldeko egun pasa bikaina.

Page 18: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 18 -

lh: kAnpAlDiAk

LH 1-2 OrionUdaberria euritsua izan zela ordura arte kontuan izanik,

joan aurreko egunak zerura begira eta eguraldiaren au-rreikuspenak ikusten egon ondoren, heldu zen ekainak 5a, Oriora joateko eguna, kurtso amaierako txangoa egitera.

Ekainak 5ean, goizeko 09:00etan, ikasleak eta irakas-leak Patio Berdean elkartu ginen, eta gure bizkar-zorroak hartuta, autobusa hartzera pozik abiatu ginen, aurreikusita bezala, eguraldi zoragarria atera zelako.

Autobusera igotzean hasi zen bi eguneko gure aben-tura. Denok oso alai joan ginen, eta berehala heldu ginen Orioko “Txurruka aterpetxera”. Aterpetxean, bakoitzak bere gauzak logelan kokatu ondoren, kanpora atera ginen tokia ikusteko asmoarekin.

Orion pasa genituen bi egunetan, eguraldia zoragarria egin zigunez, gure neska-mutilek gehienbat igerilekuan go-zatu zuten, futbola eta beste hainbat jolas egiteaz gain.

Gure neska-mutilek ere bazituzten beraiek antolatutako ekintzak, ostegun gauerako hain zuzen ere. Zeruen zeuden ilargia eta izarren laguntzarekin, izugarri gozatu genuen ekitaldian gauerdira arte.

Familiaren babesetik kanpo egon diren bi egun hauetan, gure neska-mutilek, beraien arteko harremanak hobetzeaz gain, bizikidetza ere landu zuten. Jangelako eta logelako ardurak oso pozik bete zituzten, elkarri lagunduz.

Ostiralean, aterpetxea txukun-txukun utzi, jolastu eta bazkaldu ondoren, etxerako bidaia hasi genuen arratsal-dean. Bostak aldera, Floreaga Salestar ikastetxera heldu ginenean gure aurpegiek nekamena nabaritzen zuten, bi egun zoragarri pasa genituen seinale.

Hitzak: Maje OdriozolaArgazkiak: Maje Odriozola, Alberto Ayerbe, Isabel Tolosa, Marivi Pinedo, Amparo Mogrovejo eta Ana Ruiz de Azua.

Page 19: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 19 -

LH 3-4 Barrian

Ekainaren 4, 5 eta 6an LH 3. eta 4. mailetako 79 ikaslek bi egun pasa dituzte Barriako aterpetxean (Araba), Florea-gako 6 irakasle lagundurik.

Barraira joaneko bidaia aprobetxatu zuten Gasteizen adierazgarri diren bi eraikuntza ezagutzeko: zaharrenek, Eusko Lege Biltzarren bisita gidatua egin bitartean, 3. mai-lakoek Artium museoarena egin zuten. Hauek egin eta bere-hala, Araiara abiatu ziren Nestle izozkien ekoizpen industriala ikusteko. Bisita honek, beraiek espero bezala, bukaeran, sari txiki bat ere bazuen: izozkien dastaketa. Azkenik, arratsalde-ko 5ak aldera, mihia gozatu eta gero, egoitzara iritsi ziren.

Bi egun eman dituzte Barrian. Eguraldia, oraingo ho-netan, lehenengo eguneko goiza kenduta, gure alde izan dugu eta programatu ekintza guztiak egin ahal izan ditugu arazorik gabe: ibilaldiak, esku-lanak, eskumuturretako taile-rra, maila bakoitza prestaturiko jaialdiak, diskoteka, “Errat-zaren dantza”… eta aisialdia.

Baina kanpaldia ez da bakarrik lekuak ikustea eta gau-zak egitea. Ikasleek bere ikastetxeko eta adin bereko beste ikaskide batzuekin 56 ordu pasa dituzte: elkarrekin jan dute, elkarrekin jolasean ibili dira, elkarrekin lo egin dute (etxean baino gutxiago seguru), elkarri lagundu diote, elkarri pres-tatutako dantzak, antzerki eta abar egin dizkiote eta, inoiz ere, elkarrekin sestra izan dute. Laburbilduz, elkarbizitza. Baina, dudarik gabe, segurtasun osoz esan daiteke, egun hauek pasa ondoren, ikasle hauek gehiago ezagutzen du-tela elkar joan zirenean baino.

El 4, 5 y 6 de junio 79 alumnos de 3º y 4º de Primaria han pasado 2 días en el albergue de Barria (Alava), con la ayuda de 6 profesores de Floreaga.

El primer día aprovecharon el viaje para conocer 2 ins-talaciones emblemáticas de la ciudad: el museo Artium y el Parlamento Vasco. Posteriormente, se desplazaron hasta la fábrica de Nestle, sita en la localidad de Araia (Alava), donde después de la visita, pudieron degustar al-gunos helados. Al final, con el buen gusto de boca llega-ron al albergue.

Han estado 2 días en los que el tiempo, quitando la ma-ñana del primer día, ha sido un aliado y nos ha dejado de-sarrollar el programa previsto: excursiones a pie, trabajos manuales, taller de pulseras, festivales que había prepara-do cada curso, discoteca, “Baile de la Escoba”… y tiempo libre.

Pero, la acampada no es solamente visitas a instalacio-nes y realización de diferentes actividades. Los alumnos han pasado 56 horas de convivencia: han comido juntos, han jugado juntos, han dormido juntos (menos de lo que suelen habitualmente), se han conocido, han realizado ac-tividades en equipo como bailes, teatros, etc.; y, algunas veces, también hay que decirlo, se han enfadado entre ellos. Resumiendo, han convivido. Pero lo que sí se puede afirmar sin ningún género de duda, es que los alumnos son más familia que antes de acudir a la acampada.

Page 20: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 20 -

LH 5-6 Hondarribian

Nekatuta baina gusturaEsapide honek laburbiltzen du Hondarribian egin dugun

hiru egunetako egonaldia.Urtero bezala LHko 3. zikloko ikasleak Hondarribiko

Elkano aterpetxean pasa ditugu hiru egun. Denbora-pasa-rako ekintza badirudi ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu irteera hau liburuaz eta gelako saio formalez haratago, ikasteko eta talde kohesioa lantzeko modu asko daudela erakusten baitu.

Lehenengo egunean Eureka! Zientzi Museoan pasa genuen goiza eta bertan zientziaren esparruetan murgildu ginen Kimikaren eta Urtaroen tailerrei esker. Esperimentat-

zeko aukera ere izan zuten, norberak nahi zuen txoko eta eremuetan arreta jarriz.

Bigarren eguna hondartzara joateko aprobetxatu ge-nuen: ura hotza baina gozamena ikaragarria.

Hirugarren egunean eguraldiak ez zigun askorik lagun-du baina hala ere herrira jaitsi eta dendaz denda ibiltzeko tartetxo bat izan genuen.

Guzti hori talde giroan egiteak talde kohesiorako aukera bikaina eskaintzen du eta horren froga garbia da ikasleek zer ilusiorekin prestatu ohi dituzten gaueko festak. Guzti hau konprobatzeko argazkiak ikusi besterik ez duzue.

Mailu

Page 21: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 21 -

hAur hezkuntzA

Txiki Parken

Ekainaren 6an, ostiralean, Haur Hezkuntzako umeek egun zoragarria izan zuten: Donostiako Txiki Park edo Small Parken eta Orioko Hondartzan jolas ugari egin zu-ten.

Eguraldia ere oso ondo portatu zen. Egun bikaina izan zen guztiontzat. Zorionak andereñoei eta ume guztiei!!

Page 22: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 22 -

Txotxongiloak

ikASketA kooperAtiboA

Ikasturte honetan Azkoitiko Floreaga Salestar Ikaste-txean, programan hasita, Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan ezartzea erabaki zuten hurrengo ikasturtean goiko zikloe-tara zabaltzeko asmoz.

Lehenengo momentutik ohartu ziren programa beraien beharretara bete betean egokitzen zela, eta nahiz eta au-rreneko saioak hizkuntzetan aplikatu bakarrik, gaur egun,

arlo guztietara zabaldu dute eta programazioaren % 80 era kooperatiboan egiten dute.

Ekainaren 4an gure esperientzia aurkeztu zuten UPV Irakasle Eskolan Marivi Pinedo eta Isabel Tolosa irakas-leek, Lehen Hezkuntzako tailerrean, aurkezpen informati-zatuen bitartez, gehienbat hemen egiten duguna adieraziz.

Enkarni Genuaren “Itsasminez” txotxongilo saio bikai-na gozatu zuten gure Haur Hezkuntzako umeek, Guraso Elkartearen laguntzaz.

Txotxongilo saio honetan naturarenganako maitasuna, eskuzabaltasuna eta elkar laguntza lantzen dira. Ilargiaren laguntza beharko da itsasoa osasuntsu biziko bada.

Page 23: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 23 -

MAriA lAguntzAileA

Maiatzaren 24a: egun honetan edozein salestar etxe, ikas-tetxe, patiotan ospatzen da Maria Laguntzailearen eguna; izan ere debozio handia zion On Boscok Maria Laguntzaileari.

Floreagan aurreko astean hasi ginen egun honi begi-rako ekintzak egiten: LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta aritu dira jolasorduetan, bakoitza bere taldearen alde, sariak ere ez baitira nolanahikoak. HHkoek asteazke-nean, LH 6ko neska-mutilen laguntzarekin, izan zituzten jo-lasak. Arratsaldea goxo bukatzeko andereñoek banatutako bolloa eta txokolatea jan zuten.

Txapelketen bukaera Maria Laguntzailearen egunean izan da. Eguna meza ospatuz hasi dugu LH eta DBHkoekin. LHkoek elizan bertan erakutsi dituzte gelan prestatutako kartela. Bertan Maria Laguntzailearen ondoan gure ikas-leen amak agertzen ziren. DBH4ko ikasleei, denbora asko baino lehen ikasle ohi izango direnei, gaur eman die ikaste-txeko Zuzendari Titularra den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra. 11:30ean HHkoek elizkizun txiki bat izan dute.

Meza ondoren LHkoek pelikula eta DBHkoek astean ze-har hasitako txapelketari bukaera eman diote. DBHkoentzat ohiko jolasez gain, aurtengoan “Pintxo txapelketa” antolatu

da. Gela bakoitzak hiru pintxo desberdin prestatu behar zi-tuen. Ez da erraza izan erabakitzea zeinentzat izango zen lehenengo saria. Etorkizunean gure ikasle batzuk “Master Txef”-en izango ote ditugu!

Arratsaldez LHkoek jolasak izan dituzte, horretarako maila guztietako ordezkariak zituzten taldeak antolatu dira. Proben artean fruta ederki jan dute!

Egun pozgarria izan da!

Page 24: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 24 -

xxVii. xAbier SAgArzAzu txApelketA

XXVII. Xabier Sagarzazu Txapelketa izeneko futbito lehiaketa jokatu da, apirilaren 13 eta 14an, Floreaga Ikas-tetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.

Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbi-toan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko K. Etxegarai eta Ikasberri. Partiduak larunbatean eta igan-dean goizean jokatu ziren. Bi egunetan eguraldi ona izan genuen. Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren be-netako garaileak.

Azken sailkapena honela gelditu zen:Mutiletan: X. Munibe, Floreaga A, Floreaga B eta K.

Etxegarai.Nesketan: Ikasberri, K. Etxegarai, X. Munibe eta Floreaga. Igandean eskerronezko plaka bat eman zitzaion Jose

Maria Floresi. Ia lehiaketako urte guztietan gure artean izan dugu sustatzaile eta arbitro. Mila esker!!

Igandean, 12,00etan Xabier eta Julen Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Xabierren familiakoak, Eneko eta Jagoba, Anaitasunako lehendaka-ria Javier Zubizarreta, IGEko Maria Carmen Blazquez eta Floreagako zuzendaria David Villahoz. Jarraian, eskolako jangelan Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikai-na dastatu genuen.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxebe-rria Karrozeriak, Urola igeltserotza, Alkora Bitxitegia, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari ... Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei... Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.

Page 25: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 25 -

bertSolAriAk

Gipuzkoako Eskolarteko 34. txapelketa

“Gu ere bertsolari”

Apirilaren 10ean Floregan Gipuzkoako Eskolarteko 34. Bertsolari Txapelketako saio polita izan genuen. Ikasge-letan, LH 5. eta 6. mailako Azkoitia eta Azpeitiko neska eta mutilek (10-12 urte), , Bertsopaper ariketa egin zuten arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara: gai baten inguruan 4 kopla edo 2 bertso sortzea. Ondoren Floreagako On Bosco aretoan: Itziar Debako gaztetxoak Japoinatik etorritako tu-rista gisa aritu zitzaizkigun oholtzan.

Gero Amaia Agirrek gaiak jarrita, Jokin Uranga eta Ene-ritz Artetxe aritu ziren bertsotan. Horretarako hainbat ikas-leren laguntza hartu zuten, adibidez oinak jartzeko… Saio polita izan zen.

Aurten ere LHko 3. zikloko ikasleek, Bertsozale Elkar-tearen eskutik, “Gu ere bertsolari” proiektuan parte hartze-ko aukera izan dute. Eta aurten ere gehienak oso gustura aritu direla esango nuke.

Gogotsu aritu ziren “bertsomovieda” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatutako lehiaketan. Gustura jardun zuten Bertsometarako bertsoak egiten eta serio eta arretaz aritu dira Baztartxoko bertso emanaldia prestatzen.

Urtero bezala gela bakoitzak gai bat aukeratu zuen eta gai horri buruzko hainbat ideia atera zituzten. Ondo-ren binaka bertsoak osatu zituzten eta hilabete inguru aritu gara,Euskarako klasetan, tarteka entseguak egiten eta es-kenatoki gainean edota ikusle gisa nola portatu behar du-gun gogoratzen. Entseguez gain mozorroak prestatzea ere lan mardula izan da baina emaitza ikusita ondo inbertitu-tako denbora izan delakoan nago. Aipagarria iruditzen zait, emanaldiaren egunean, gure ikasleek izan zuten jarrera, eskenatoki gainean nahiz jende artean.

Aurten gainera, Euskararen Normalkuntza proiektua-rekin batera eta ikastetxean martxan dugun Partaidetza proiektuaren baitan saio berezi bat eskaini genuen ikaste-txean bertan; 3. eta 4. mailako ikasleek beste inork baino lehen izan zuten jaialdia ikusteko aukera.

Baztartxon maiatzaren 8an izan genuen saio ederrean, gai ezberdinen inguruan aritu ziren ikasleak: 5Akoek His-toriaren errepasoa egin ziguten; 5Bkoek espazioan zehar eraman gintuzten; 6Akoak Jai Giroan murgildurik ibili ziren, batzuk gozatuz eta beste batzuk sufrituz; eta 6Bko 3 men-dizalek mendian zehar aurkitutako pertsonaia eta gauzekin izandako elkarrizketen berri eman ziguten.

Esaldi batek laburbiltzen du esperientzia hau: “Geu ere bertsolari” Euskara gozamenetik lantzeko proiektua.

Hitzak: Mailu Irizar

Page 26: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 26 -

ogiA ezAgutzen

Aurten “Bai dibertigarria ogia jatea” / “¡Diviértete! Es pan comido” kanpaina eskaini digu Askora Plus tal-deak, The Loaf okinak eta

CEBANC (Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola) la-guntzaile zirela. Iaz “Egin koxk frutari” kanpaina egin ge-nuen, aurten ogia hobeto ezagutzeko eta dastatzeko auke-ra eman digute.

Ekimen honen barruan, Lierni Goicoechea etorri zen Floreagara maiatzaren 14an. LH 3 eta 4ko umeei ogi opil-

txo bana eman zien hamaiketakoaren orduan, ogi ezber-din bat, dibertigarria (erremolatxarekin eta eztiarekin) eta zereal ezberdinekin egina. Zeliagoak diren umeentzat edo alergia edo/eta intolerantziaren bat dutenentzat beste auke-ra dibertigarri bat prestatu zen. Umeek “txoko” txiki bat izan zuten zereal ezberdinak ezagutu, ogi masa gordina nolakoa den ikusi eta ukitzeko.

Opari gisa, ume bakoitzak ogia gordetzeko poltsa bat eraman zuen etxera. Gainera, triptiko bat eman zitzaien: ogiaren nutriziozko ezaugarriak eta ogia familian egiteko lau errezeta!

Avda. Julio Urquijo, 18Tel. 943 85 26 50 688 80 22 58

20720 AZKOITIA(Gipuzkoa)

Peluquería de Caballeros

MAITE AZPIAZU

Page 27: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 27 -

DAntzAri txiki

Urtero bezala maiatzean Dantzari Txiki eguna ospatu zen Azkoitian. Herriko taldeen partaidetzaz gainera, Flore-agako Guraso Elkarteko batzordeak bokadiloen banaketan

eskaini zuen bere laguntza. Egun bikaina izan zen, nahiz eta eguraldiaren erruz, plazako saioa Gurea frontoian egin behar izan. Zorionak guztioi!

Page 28: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 28 -

eSkolA AgenDA 21

Eskolen arteko foroa

Apirilaren 3an Elkargunean elkartu ginen Xabier Mu-nibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko-ordezkariak (Oihana Arambarri, Unai Beristain, Mikel Saenz, Maialen Iturbe, Aitor Azkoitia, Iñigo Uria, Ane Aranbarri eta Joseba Alonso).

Ikastetxean urtean zehar egin ditugunn ekintzak azal-du ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.

Aurten nobedade modura herrian zabaltzeko bideo bat egin behar dute bi ikastetxeko ikasleek elkarlanean. Foroa aprobetxatu genuen “gidoia egiteko”. Eko-ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. Hu-rrengo zita Udaletxean dugu, maiatzaren 20an. Han bilduko gara udaletxeko ordezkariekin.

Page 29: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 29 -

Ibaialde

2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdi-netan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko­kimikoak (pHa, tenperatura, uhertasuna, nitratoak, fosfatoak, etab.), landaredia, fauna eta gizakiaren eragina aztertu genituen eta ondoren emaitzak apuntatu.

Galdeketako emaitzak aztertu ondoren balorazio bat emango diogu atal bakoitzari eta txosten bat osatuko dugu. Horrela, gure iritziz, errekaren egoera zein den ondoriozta-tuko dugu. Dena den, ingurua garbi zegoela eta emaitza egokiak izan ditugula aurresan dezakegu.

“Eskolara oinez” agiriak

Ikasturtean zehar “Eskola oinez” ekimenean konpro-metitu diren gurasoei (amak gehienak) omenaldi xume bat egin zitzaien, “diploma” txiki bana emanez ikasturteko azken egunean, patio berdean LHko ikasle eta irakasle guztien eta guraso askoren aurrean. Bejondeizula!!

Page 30: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 30 -

Gazta tarta

DBH3ko ikasleok natur zientzietako gaia landuz, gazta tarta bat egin dugu klasean guk geuk erositako osagaiekin.

Gazta tarta gozo hau egiteko oso osagai xinpleak era-bili ditugu: gazta freskoa, nata likidoa, gurina, marmelada, limoizko gelatina eta gailetak.

Egiteko orduan oso erraza da, ez dugu eta laberik be-har izan egiteko. Egindakoan, hozkailuan gorde dugu eta bi egun pasa ondoren…. Gozatzera!

Oso esperientzia polita izan da, gainera osagaien nu-trienteak, antioxidatzaileak, … ezagutu ditugu.

Oso ona zegoen tarta!Iban Garcia

Argazkiak: Iban Garcia, Mª Axun Epelde, Ainhoa Garate.

Iban Simon

Page 31: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 31 -

Kontsumo tailerrak

EA21 Udal foroa

Aurten ere Eusko Jaurlaritzak bideratzen dituen kont-sumo tailerretan parte hartu dugu. Arlo asko landu ditugu: energia, ura, janariak, eguneroko egoera arriskutsuak eta

seguruak landu ditugu, eta jolas eta garraioak. Elkarlanean, jolasean eta era dibertigarri batean … asko ikasten dugu!!

Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, uda-letxera joan gara udal audientzia egitera. Xa-bier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikas-leek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara hel-du garen eta guztiok, beraiek ere, hartu beha-rreko konpromisoak adierazi dizkiegu.

Aurtengo gaia “Aztarna ekologikoa: ener-gia eta ura” izan da. 11 urte hauetan jorra-tutako bide honetan mordoxka bat izan dira landu ditugun gaiak: elikadura osasuntsua, mugikortasuna eta garraioa, zaborrak, kutsa-dura….. Guzti hau gure mundua hobeto eza-gutzeko eta arazo eta erronken aurrean gure erantzuna zein izan behar duen aztertzeko… mundu hobeago bat posible delako.

Page 32: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 32 -

IRAES 21. Lehendakariarekin Torre Madariagan

Ekainaren 3an, asteartean, Lehendakariak eta bere Go-bernuko Sailburuek harrera egin digute Busturiako Biodi-bertsitate Zentroan (Madariaga Dorretxean), Bartzelonako II Estatuko Confintera joango garen Euskadiko 21 ordezka-rioi. Ordezkariok V Euskal Confint­ean izan ginek hautatuak eta ondorengo ikastetxeetakoak gara: Axular BHI (Santur-tzi), Beurko BHI (Barakaldo), Elgoibar Ikastola, Elorrio BHI (Elorrio), Lauro Ikastola (Loiu), Orobiogoita BHI (Iurreta) eta geu, San Jose Floreaga (Azkoitia).

Ez badakizue, Confint ikastetxe jasangarrietako (Iraes 21) gazteok egiten ditugun konferentziak dira. Bertan ikas-tetxeetan egindako lanaren eta jorratutako gaiaren ingu-ruko esperientziak trukatzen ditugu. Horrela egin genuen lehen aipaturiko V Euskal Confintean, apirilaren 2an. Ber-tan Estatuko II Confint saiorako ideiak planteatu genituen

eta joango garen 21 ordezkariak aukeratuak izan ginen ere.Iñigo Urkulu lehendakariak Jaurlaritza prestatzen ari

den Ingurumen Esparru Programa berrian parte hartzera animatu gaitu, gazteok ere asko dugulako esateko gizar-tearen partaidetzan, eta gu gazteria hori ordezkatzen dugu-lako. Guk, aldiz, Lehendakariari eta Sailburuei galdera pare bat egiteko aprobetxatu dugu.

Dena ondo joan da, eta egindako lana konpentsatzeko pare bat ogitarteko txiki ere jan ditugu! Esan beharra dago oso goiz ona pasa dugula.

Hitzak: Maria Vaquero, Iñigo Uria eta Jexux LarrañagaArgazkiak: Jexux Larrañaga

Page 33: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 33 -

IRAES 21. XXIII. topaketa

Ekainaren 3an, Busturiako Biodibertsitate Zentroan, Bart-zelonan ospatuko den II Estatuko Confintera joango diren ordezkariei Lehendakariak harrera eta agurra emango die.

IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adie-razleak identifikatu daitezke:

• Ondorioak ikasleengan • interesa erakutsi du• koherentziaz jarduten du• informazioa bilatzeko gai da• informazio-iturri desberdinak erabiltzen ditu, informa-

zioa tratatzeko prozedurak aplikatuz• ingurumen –gaietan inplikatzen da• egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu• jarrera kritikoa erakusten du baliabideak erabiltze-

rakoan eta proposamenak formulatzerakoan • ardurazko jarrera erakusten du • konprometitzen da • norbere eta besteen jardunbideak baloratzeko gai da• azalpenetan hizkuntza egokia erabiltzen du • koordinazio ahalmena.

gym fitness

calidad deportivaclases colectivas

Tel.: 609 200 620Abarketagileen kalea 1, behea

club dir andrea

Page 34: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 34 -

Jasangarritasunerako hezkuntza: XXIII. topaketak

Eskerrik asko, Olatz

2014ko apirilaren 9an, Jesus Guridi kontserbatorioan ospatu zen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. to-paketak “BIZIMODU JAsANGARRIAGOAREN ALDE HEZI” lelopean.

Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren menpean dagoen Irakas-leriarentzat laguntza zerbitzua), ur-tero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdine-tako irakasleen arteko Topaketak antolatzen ditu.

Topaketa hauen barruan, Eskolako Agenda 21ean landu-tako gaien artean bat aukeratzen da, eta ikuspegi berritzaile bat emanez, irakasleen eguneroko praktikan eragina izan dezala saiakera egiten da.

Topaketa hauetan parte hartzera gonbidatu ziguten eta guk egindako lanaren oihartzuna Gasteizera iritsi da.

Ikus ezazue gure aurkezpenerako erabilitako BIDEOA.https://www.youtube.com/watch?v=S-_OFsHguKA.

Page 35: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 35 -

Consumopolis 9Sare sozialak aztertzen

Consumopolis lehiaketak 9. edizioa zuen aurtengoa. Gaia gaurkotasun handikoa eta aldiro-aldiro pil-pilean jar-tzen den horietako. Aurten sare sozialen erabilera egokia aztertzeko aukera eman digu lehiaketak. Taldeka gaiari buruzko galdera, froga eta joku ezberdinak gaindituz zirkui-tu bat osatu behar zuten ikasleek. Bigarrengo zatian berriz sare sozialen arriskuaz ohartarazten zuen kartela egin be-har zuten, hau ere taldeka.

Ia lehiaketaren lehen ediziotik hartzen dugu parte 3. ziklokook txapelketa honetan.

Lan interesgarria iruditzen zaigu. Alde batetik, on line egiten denez hasieratik ziurtatua izaten dugu ikasleen in-teresa. Bestetik, ia ohartu ere egin gabe, adibide zeha-

tzak aztertuz, taldean eztabaidatuz eta erantzunak eraba-kiz kontsumoarekin zerikusia duen gairen bat lantzen da. Horretaz gain, talde-lana indartzen da nabarmen, puntuak pilatzeko estrategiak bilatzen saiatzen direlako. Eta azkenik sormena indartzen da, azkeneko lanerano beti publizitate edo kartelak sortu behar izaten baitira eta bertan marrazki, argazki eta slogan ahalik eta orijinalenak jarri.

Egia da badugula parte hartzen jarraitzeko beste arrazoi bat ere; parte hartu dugun edizio guztietan irabazi dugu le-hen saria eta edizio gehienetan baita bigarrena eta hiruga-rrena ere. Aurten ere 3 lehenengo sariak Floreagara etorri dira.

Argazkietan dituzue bidalitako lanak.

1. saria

2. saria

3. saria

Page 36: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 36 -

kirolAk

Ainhoa Galarraga Errealean

Ainhoa Galarraga (DHB2) nesken Real sociedad taldearekin jokoan ari da azken bolada honetan. berak egin digu txapelketa batzuen kronika.

Torneo Internacional Memorial Frances Vila2014ko Maiatzaren 23, 24, eta 25.- Maiatzak 23: 12:15erako Zubietan egon behar ge-

nuen, autobusa hartu eta Andorrara joateko. Bidean bazkaldu eta 21:00etan heldu ginen. Gure gauzak lo-geletan utzi ondoren afaltzera joan ginen. 23:30etan ohera joan ginen.

- Maiatzak 24: 7:30etan jaiki eta 8:00etan gosaldu ge-nuen. Ondoren, autobusez futbol zelaira joan eta 9:00etan Toulouse FC-ren aurka jokatu eta 2-0 iraba-zi genuen. 11:30etan, Selecció Andorranaren aurka jokatu eta 2-0 irabazi genuen. Bazkaldu ondoren, 15:00etan Villarreal CF izan genuen aurkari eta 1-0 irabazi genion. 18:30etan Valencia FC tokatu zitzaigun eta 4-2 irabazi genuen. Ondoren, hotelera joan, dutxa-tu eta denbora librea utzi ziguten afaltzeko ordua iritsi arte. 21:00etan afaldu, eta gero, Championseko finala ikusi genuen eta 00:00 aldera lotaratu ginen.

- Maiatzak 25: 8:30eta jaiki, gosaldu eta kalean buelta bat egin genuen. 11:30etan, hotelera bueltatu, motxi-lak eta gauza guztiak prestatu eta autobusera eraman genituen. Ondoren, finala jokatu behar genuen zelaira oinez joan ginen. Bertan, Athletic Club Bilbao genuen aurkari 13:00ean. Partidu nahiko parekatua izan zen, bi ekipoek aukerak izan genituelarik. Baina azkenean, Bilbok, 1-0 irabazi zigun. Finala bukatu eta gero, sari banaketa izan zen. Azpitxapeldun izan ginen eta gai-nera deportibitate saria jaso genuen. 14:30 aldera irten ginen Andorratik eta bidean bazkaldu genuen. 00:15etan Zubietara iritsi ginen.

Oso esperientzi ederra izan da Realarekin torneo horre-tan parte hartzea eta oso gustura geratu naiz hiru partidu (Selecció Andorrana, Valencia eta Athletic) oso jokatu nitue-lako, eta horien artean, semifinala eta finala.

Page 37: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 37 -

Piuquen Suarez (DBH2, Floreaga) oso ondo ari-tu da eskualdeko eta Gipuzkoako mailan, bakarkako eta taldeko lanean. Zorionak!!

Gimnasia erritmikoa

Tiro eta arrantzua

Orion elkarteak antolatu-tako tiraketa eta arrainketa le-hiaketetan gogor ibili dira gure ikasleak. Hona hemen sarituen talde argazkiak

Joakin S.

Gregorio Sz.

Page 38: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 38 -

Ibai-Ondo, 24 • Tel. 943 85 25 59 • AZKOITIA

Pilota:XLIV. Txikito memoriala

Txikito Memorialeko 44. edi-zioko finalak jokatu ziren Gure frontoian. Ikusten da pilota maila polita dagoela ume –neska eta mutil- eta gaztetxoengan.

Maialen Arzalluz

Maialen Arzalluz (DBH4) saski-baloian aritzen da Iraurgi taldean. Aurten txapelketa bikaina jokatu dute, hasieratik amaieraraino. Ka-nariar Uharteetan Espainiako biga-rren sailkatu ziren euren adinean. Azkoitiko eta Azpeitiko herriek ha-rrera bikaina egin die kirolari gazte hauei. Ikusten da harrobi bikaina da-goela. Zorionak!!

Joakin S.

Joakin S.

Page 39: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 39 -

Mendizaleak

Los montañeros de Azkoitia hemos celebrado el día del monte Kakueta, que organiza el club de montaña local, Anaitasuna, con un día de clima muy agradable.

Mucha gente ha acudido a visitar la gran cruz que pre-side esta montaña del macizo del Izarraitz. En la chabola del Anaitasuna, nos esperaban un caldo y unos pinchos ri-quísimos. A las 11,15 hemos celebrado la Eucaristía, con un recuerdo especial por los montañeros difuntos. Tras la misa, se ha procedido a dar las medallas a aquellos chicos y chicas que han realizado 10 ascensiones o más en el último año.

Page 40: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 40 -

PINTURA EN GENERALINTERIORES / EXTERIORES

Javier Odriozola EtxanizXabier Larrañaga Goenaga

Ugarte, 3 - 1ºMóvil: 609 13 46 24

659 97 62 7220720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

Txerloiako finalak

Maiatzaren 17an Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren.

Floreaga ikastetxeko ordezkapena zabala izan zen hiru talderekin. LH 3. mailako neska eta mutilen talde bana eta LH5eko mutilen taldea. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko.

Zorionak bertara iritsi ziren talde guztiei, baita ikastur-tean zehar lanean gogor aritu diren entrenatzaile eta jokalari guztiei ere.

Ikaskirol

Ekainaren 1ean gaztetxo ugarik hartu zuen parte Ikaskirol lasterketan. Hona hemen podiuma.

Page 41: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 41 -

Jon Eceiza

Jon Eceizak “Za-zpi Kurutze” mendi ibilera gogorra burutu zuen ekainaren 8an, igandean, bere aita eta osabarekin batera. Galdera batzuk egin dizkiogu aldizkarirako.

Zer moduz joan zen ibilaldia?

Oso gustura buka-tu nuen… Hamaik ordu eta erdi behar izan genituen herriko plazara iristeko.

Nolakoa da “Zazpi Kurutze” mendi ibilaldia?Goizeko lauretan irteten gara Azkoitiko herriko plazatik,

artea ilun, barre batzuk botatzen, gure izena eman eta txar-tela eskuan.

Aritzatik zehar, lehenbizi Erlora igo ginen. Han lehen-biziko kontrola zegoen. Jarraian Aittolako gurutzera jaitsi, elkartean salda eta janariak banatzen dituzte.

Ondoren?Azkaratera joan behar dugu, ia denbora guztian erre-

pidez, … gogorra hanka azpientzat. Hirugarren gurutzea Sargoatekoa da. Hango kontrola igaro ondoren, Hiruku-rutzeta tontorrera jarraitzen da. Igoera nahiko gogorra da. Han, laugarren gurutze eta kontrol postuan, fruta ugari eta txokolatea ematen dizkizute…

Gero?Ia gelditu gabe, Elosuko Kalbarioa eta Gorla igarotzen

dira. Gorlako elkartean ez da falta haragi egosirik, txorizo muturrik eta trago onik… Giro bikaina egoten da.

Handik Irimo aldera. Azken malda nahiko pikea da. Han zigilua puskatuta zegoen eta zuzenean aurrera egin genuen, Urretxuko Santa Barbara aldera. Han jateko gau-za asko zegoen, eta masajeak hartzeko aukera egoten da, baina guk ez genuen hartu.

Zumarraga aldea zer moduz?Luzea egiten da: errepide asko dago eta herritik ba-

rrena jada nahiko nekatuta zoaz… Pare parean tokatu zi-tzaigun “Gu esku dago” giza katea eta musika alaia entzun genuen…

Zumarragatik, Antigua baselizaren ondotik, Izaspira igoerari ekin genion. Benetan oso gogorra da zati hau: eguerdiko eguzki gogorra eta Mandubitik datorren bideko aldapa oso latza!!

Nolakoa izan zen jendearekin izan zenuten giroa?Oso oso ona. Jendeak elkar lagundu, animatu, lagundu

egiten du… Jende guztia euskaraz aritzen da… Primeran…

Izaspin geunden…Handik behera, Pagotxetan abaitualamendu bikaina

dago, kafe “bedeinkatua”, jatekoak … Eta handik Oletara (zazpigarren gurutzera). Hemen baleza ederra dago ibiltze-ko eta bista ezin hobeak …

Ibilbideak aurten aldaketa bat omen zuenBai, Oletatik jaistean, ez ginen Otzolarre eta Martit-

tetik jaitsi. Oletatik behera, ur deposito ondotik behera, azkenean Ipintza auzo aldera irteten da mendi bidez, errepidea ekidinez. Aldaketa ona, nahiz eta bidea pixka bat luzeagoa izan. Eta handik, bidegorritik zehar, herriko plazaraino.

Oroigarririk jaso al zenuten?Bai, egun honetarako elastiko berezia.

Jon. Momenturik gogorrena?Hasieran Hirukurutzetako igoera iruditu zitzaidan, baina

Izaspiko igoeran hura ezerezean utzi zuen.

Hurrengo batean egiteko asmorik bai?Bai, hurrengoa bi urte barru izango da. Ea koadrilako

lagunak animatzen diren.

Aholku bat?Ibilita egon, aurrez prestatu. Asko edan eta garaiz jan:

maiz jan, gutxi bada ere.

Lehen ere mendian ibilia zara. Zein dira igo dituzun mendi altu edo ospetsuenak?

Handiena eta famatuena Monte Perdido eta Garmo Negro (Pirinioan), biak hiru mila metrotik gorakoak. Midi d´Osseau … Txikiagotan Floreagako mendi irteera asko egin nituen.

Planik udarako?Aurten Aneto igotzeko planak egiten ari gara.

Zorte ona izan!!!

Page 42: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 42 -

pAStorAlA

Jaunartzeak

Otoitzaldia

Maiatzaren 13an, Deustuko Salestar ikastetxean irakas-leak diren Abel Dominguez eta Ainhoa Bañosek, beraiek aurrera daramaten proiektu baten berri eman ziguten klaus-troan: Otoitzaldia.

Umeengan hausnarketarako eta otoitzera jarrera landu nahi da, horretarako behar diren baliabideak jarriz. Gu ere honelako zerbait martxan jartzeko asmoan gara!!

Zorionak aurten lehenbiziko aldiz Jaunartzea egin duzuen neska eta mutil guztiei!!!

Iñaki Argazkiak

Page 43: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 43 -

Santos Gómez

DE AZPEITIA AL VATICANO... CON EL EIBAR El joven Santos Rubén Gómez Fernández no olvidará

nunca la experiencia que tuvo la oportunidad de vivir el pa-sado día 28 de mayo. Perteneciente a una familia numero-sa originaria de Argentina pero afincada desde hace siete años en Azpeitia, el joven veinteañero, que padece una distrofia muscular que le ha llevado a depender de una silla de ruedas para poder desplazarse y realizar su vida, fue recibido por el papa Francisco en la ciudad del Vaticano.

Poco le importó tener que realizar un viaje de 1.600 kiló-metros (y otros tantos de vuelta) para desplazarse a bordo de la furgoneta familiar desde la localidad de Urola Erdia hasta la capital italiana.

Gracias a las gestiones realizadas por el embajador de Argentina en Roma, Juan Carlos Cafiero, habían conse-guido una cita con el Santo Padre y no podían fallar a la misma.

Partieron desde Azpeitia el día 25 de mayo y llegaron con puntualidad británica a su destino, donde fueron recibi-dos por el embajador argentino. A partir de ahí, la experien-cia fue, sencillamente, “impresionante”.

Acompañado por su padre, Sergio, por su hermana Joana y Ángel, el novio de esta, el joven Santos pudo ol-vidarse por unas horas de la enfermedad que le ha tocado padecer y vivir “como en una película”.

Quien así se expresa es el propio Sergio, que no tiene palabras para agradecer toda la ayuda que ha recibido la familia para que su hijo Santos haya podido recibir la bendi-ción del papa Francisco. Además, los viajeros guipuzcanos tuvieron la posibilidad de recorrer el interior del Vaticano a bordo de unos vehículos de la embajada argentina.

El joven azpeitiarra, cuya distrofia muscular avanza len-ta pero progresivamente desde que le fuera diagnosticada cuando apenas tenía diez años, acudió a la cita con el pri-mer Papa jesuita de la historia ataviado con una bande-ra de la Sociedad Deportiva Eibar; el equipo de fútbol que acaba de conseguir un impresionante ascenso a la Primera División del fútbol estatal y que también recibió la bendición papal.

hincha del Eibar Santos Rubén Gómez se hizo aficiona-do del Eibar hace apenas unos meses, cuando fue invitado por el club Lagun Onak de Azpeitia a presenciar un entre-namiento que el conjunto de la ciudad armera iba a realizar en el estadio de Garmendipe.

Según cuenta el padre del joven, “los jugadores del Ei-bar se volcaron con Santos, le dieron muchísimos ánimos, se sacaron fotos con él y le regalaron una camiseta del equipo”. También recibió la invitación del club eibartarra para que presenciara un partido de fútbol en el estadio de Ipurua.

“Lamentablemente, perdieron ese encuentro, pero el trato recibido fue más que suficiente para que Santos se convirtiera en un hincha más del Eibar”, explica su padre.

La decisión del joven de acudir a la cita con el papa Francisco llevando consigo una bufanza de la escuadra ar-mera da buena fe de ello.

Por lo demás, Sergio recuerda que están “a tope” con la campaña impulsada con el fin de recaudar los 34.000 euros que necesitan para que Santos pueda ser sometido a un tratamiento con células madre “para frenar el avance de la enfermedad” en un hospital de China. En los cuatro meses que llevan de campaña han reunido 8.600 euros: “Vamos poco a poco pero avanzando”, sentencia.

Campaña solidaria” entre todos ayudemos a santos a recuperarse”

Gran concierto el dia 21/6/2014 en bar Sanagustin.de Azpeitia a beneficio de la campaña solidaria

Horario de inicio 22 horas canciones pop y rockEse día Santos tocará con una guitarra eléctrica junto a

la banda una canción espectacular.Los esperamos, apoyemos a la campaña solidaria y a

la cultura.

Page 44: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 44 -

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)Tel. / fax: 943 85 14 07

%2ko deskontua gure txartelarekin

ESTACIÓN DE SERVICIOAZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

APEterapia zentroa

Koldo Aranbarri

• Reflexoterapia • Diafreo • Osteopatia

Jandonianiz 6bAZKOITIA

943 850 008688 610 676

www.erromakozubia.com

Txanpon bilketa solidarioaEkainaren erdian DBH 2. mailako ikasleek martxotik

hona jasotako txanpon guztiak patioan jarri zituzten, ilara luze batzuk eginez.

Martxoan hasiera eman genion ekimen solidario honi eta hilabete hauetan zehar ikastetxeko ume eta gazteek txanpon asko ekarri dituzte. Momentuz ez ditugu zenbatu, baina 350 € inguru jaso ditugulakoan gaude.

Dakizuenez, dirua Beningo kaleko umeen aldeko proie-ktura bideratuko da.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Hurrengo ikasturtean jarraituko dugunez, has zaitezkete txanponak gordetzen. Bakoitzaren ekarpen txikiarekin beharrean dau-denen alde asko egin dezakegu.

Page 45: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 45 -

Pastoral kanpainak

2013-2014 ikasturtean landu dugun pastoral kanpaina 3 atalez osatua dago. Lehen hiruhilekoan FIDATU balorea

landu genuen. Bigarren hiruhilekoan AUSARTU jarrera. Aste Santutik udaraino BIZI eslogana landu dugu.

2014ko Salestar Misioen Egunean, “BES-TEAK GEU GARA” lelopean, Salestarrek munduan etorkinen alde egiten duten lana ezagutzeko aukera izan dugu. Bideo batzuk ikusi eta landu ditugu Erlijio ikasgaian.

Page 46: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 46 -

AlAi bAtzA

1915eanERAIKIA

ADS eta kluben topaketa

Maiatzaren 17an Alai Batzak parte hartu zuen Logro-ñon antolatutako salestar klub guztien topaketan. Goizeko 08:30ean bideari ekin genion autobusez. Taldea 61 umek eta 7 monitorek osatzen zuten.

Bidaia oso lasaia izan zen eta egunean zehar izan genuen eguraldia ezin hobea. Salestar ikastetxera ailega-tzean ongietorria egin ziguten eta motxilak laga ondoren, ogitarteko eta edari bat eman zizkiguten.

Hamabiak aldera, taldeak antolatu eta jolas handi ba-tean jolasten ibili ginen. Geroago, ospakizunari hasiera eman zitzaion eta guztiok parte hartu genuen.

Indarrak berritzeko ordua heldu zen eta bazkaldu egin ge-nuen. Hori egin ondoren, autobusean beste ikastetxe batera abiatu ginen eta han izugarrizko tailerrak egiteko aukera izan zen. Bitartean puzgarriak eta jolasak ere jarri zituzten patioan. Bukaeran animatuenak eskainitako abestiak dantzatzen aritu ziren. Arratsaldeko zortzietan Azkoitira heldu ginen.

Page 47: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 47 -

Bukaerako festa

Maiatzaren 24an, larunbatean, Alai Batzak bukaerako fes-ta ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina ema-teko asmoz.

Arratsaldeko zortziak eta erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa, … Bederatzietan, puntual-tasunez, jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Hirurehun lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar. Afaltzen zen bi-tartean, Champions­eko finala ikusteko aukera ere egon zen.

Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Lehenik, Iban Garciak prestatutako bideoa ikusi genuen, kurtso ho-netako ekimen guztiak gogora ekartzeko. Segidan, gure aur-kezleak emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuen. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dant-zak, musika zuzenean, Beninen aldeko bingoa (152€ bildu ziren), kurtsoko argazkiak, diskoteka, …, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.

Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, egin beharreko lana berehala bukatutzat eman genuen.

Page 48: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 48 -

Artegune

Musikalaren entseguak

Maiatzaren 9an Atalaya elkarteak antolatu zuen Artegu-ne – Gazte Kluben topaketa Santanderren. Hirurehun hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gi-puzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik joandakoak.

Eta zer da Artegune? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte haue-tako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…

Arratsaldeko seietan Santanderreko Abentura-Parkera heldu ginen eta behin merienda hartuz gero, parkeko tiroline-tan ibiltzeko aukera izan genuen. Geroago salestar ikastetxe-ra abiatu ginen eta han beste ordubetez gozatu egin genuen

programatutako ekintzekin. Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.

Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure partaide guztientzat ogitarteko ederrak eman zizkiguten. Eta afaldutakoan, aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Es-zenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Alai Batzaren izenean askok hartu zuten parte, argazkietan ikus daitekeen moduan.

Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera bueltatu ginen, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izateagatik.

Hasi dira “Don Bosco” antzerki musikalaren entseguak, Josean Prolen zuzendaritzapean. Izan ere, aurtengo udazken eta neguan antzerki musikal bikaina taularatuko du Alai Bat-zak, guztiz euskaraz. Musikal honetan Don Boscoren bizitza

eta gazteen aldeko lan bikaina azaltzen dira, oso era erakar-garrian. Ezin dugu ahaztu 2015ean Don Boscoren jaiotzaren 200. Urtemuga ospatuko dugula. Antzerki musikal hau Don Boscori egin zaion omenaldiaren parte izatea nahiko genuke.

Kale Nagusia, 12020720 AZKOITIA

ITTURRI JATETXEA

943 85 00 17

Email: [email protected]

Santa Klara 13, 1. • AZKOITIATel.: [email protected]

Gestioa hobetuzkostua jaistea

posible da,ezagutu openERP

Page 49: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 49 -

AB Monitoreak

Solidaritate Taldearen eta AB Koruaren Merienda

Alai Batzako monitoreek afa-ria gozoa egin zuten Joseba ja-tetxean, salestar komunitatearen gonbitez. Hori eta askoz gehia-go merezi dute. Mila esker zuei guztioi!!

Ekainaren 22an bi merienda egin genituen batera Flore-aga ikastetxeko jangelan. Alde batetik, Solidaritate Taldekoak elkartu ziren, eta haien ondoan Alai Batza Korukoak. Une ede-

rra izan zen ikasturteko ekintzei amaiera mahaiaren inguruan emateko.

Page 50: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 50 -

JóVeneS y DeSArrollo - gAzteAk etA gArApenA

Solidaritate egunaMaiatzaren 10ean Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo –

Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Be-ningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko ekintza antolatu zuten: ELKARTASUN PINTXOA, BIGARREN ESKUKO DENDA eta UMEENTZAT JOLASAK ETA TAILERRAK. Azkoitiko herriko plazan eta Kontzejupean jende ugari bildu zen, Familia askok ekarritako kalitate handiko pintxo, postre eta tragoak dastatzera, Bigarren Eskuko Solidaritate den-dan zerbait erostera edota Alai Batzak prestatutako umeen tailer eta jolasetan parte hartzera.

JyD taldeak eskerrak eman nahi dizkizue ekimen hone-tan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi. Bereziki: Iraurgi,

Plaza Berri, Hiru Iturri, Txuri Urdin, Xoxote, Beti Poz, Erreba-leko Txokoa eta Izki Iturri elkarteei, Antonio Sudupe Pio eta Arkupeko Jose Cuevasi, Isidro Egizabal eta familiari, Juan Luis Eizagirre, Landakanda eta Beheko Okindegia okinei, Itziar Arrandegiari, eta Bittor, Traki, Otzarreta, Zumardi eta Iñaki Etxeza harakinei. Horretaz gain, Azkoitiko Udalari, Alai Batzako monitoreei, FK Javier Artetxeri eta modu batera edo bestera zuen laguntza eskaini diguzuen guztioi.

Denera 1350 € bildu dira, Beningo Porto Novon sales-tarrek zuzentzen duten kaleko umeen proiekturako.

Mila esker zuen laguntzagatik!!

Page 51: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 51 -

Beningo umeentzat zozketa

JyD motzean

Beningo kaleko umeen aldeko zozke-ta egingo dugu aurtengo udazkenean ere. Honako sariak izango dira irabazle baka-rrarentzat:

Migel Zubizarreta “Bolante”ren koa-droa (Plaza Berri), Maite Agirre “Krispin”en koadro argi-itzaltsua. Biak bikainak bene-tan.

Joseba Jatetxean bi pertsonentzat ba-zkaria edota afaria.

Laboral – Baskonia Saskibaloi taldeko jokalariek sinatutako elastikoa eta baloia.

Eibar Futbol Klubak, emandako kami-seta (Fran Garagarza kirol zuzendariak ekarria). Lehen mailara igotzeagatik bihot-zez Zorionak!! eta eutsi goian!!

Mila esker eta zorionak guztioi!!

Ekainaren 19an Gazteak eta Garapena taldearen afaria egin genuen San Martineko Ardatz elkartean. Dena primeran!!!

DANOBAT kooperatibak 3.000 €ko diru laguntza eman du JyD taldeak babesten duen Beningo kaleko umeen proiekturako. Mila esker!!!

Page 52: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 52 -

Dbh4koen AgurrA

Egun on danoi!Gaur, 14 urte ta geo, gure Floriako ibilbidie bukatze-

deu. Gauze asko bizi izen dittou gure bigarren etxie hart-zen deun hontan, baño dana bukau ettea eunen baten ta gurire aiau zaku despeditzeko ordue, nahizte oso urruti ikuste genun.

Ondik oroitzen gea HHn amazketan ibiltze ginenin, leno zauden txirrista haundi hoxetan jolasin ibiltze ginenin, eskola juteko goukin eote ginenin… Oso ondo pasatze genun pegatinak pegatzen alkarri, gure arazo haundiñe pintatzeakun marratik ertetzie zan garai haxetan.

Gero, LH aiauzan. Oroitzapen polittenetakue Urra-teiko bueltie dala esango genuke. Kiston iluixukin ixotze ginen urtero. Kurtsuei hasiera politte emateko era on bat zan. Haundi haundixek sentitze ginen gu patixo berde-ko atetik sartu ta ertetzeakun. Garai haxetan e dexente gustatze zikun eskola etortzie, batte etxekolanak ettiere, batizbat LH 1etik LH4rea. Gero ya LH 5 ta 6ko azterketa-kin hasi zinin gauzek aldatzen juntzin.

Azkenin, DBH hasteko garaxe etorri zan. Hemen ya

gauzek serixo jartzen hasizin: azterketak, etxekolanak… beti zeoze etteko. Lelengo urtin dexenteko aldaketie ant-zeman genula esan einberda, baño halare pasau dittou 4 urte haueke ta oin pixket deskantzatzie tokatze zaku urrengo etapie inderrakin hasteko.

Eixe esan ezgea izen suerte gexena eukidun kurt-sue… gauze batzuk pendiente geratzeie! Baño ueno, gauze hauek alde batea lagata, karta honen harixei hel-dukoxou: 14 urte hauek azteziñek izeten lagundu digu-ben irakasle danai eskerrak ematie.

Nahiz te oin antzokixen DBHko irakaslik bakarrik zaudeten, HH ta LHko irakaslintzat e badie esaten ai gean hitzek, ze danak die gure zati txiki bat. Azken finin zuentzako beste DBH4 bat gea, baino guk bizi osue zue-kin emandeu ta markatxo bat danok lagadeuzte.

Besteipe, eskerrik asko danoi gureatik eindeuz-ten danaatik 14 urte iraun dittun etapa luze hontan, ta dakiuzten dana erakusteatik. Etorriko gea bixitan, ez ahaztu gurekin!

DBH4 osun izenin.

Hamalau urte ikastetxean pasa eta gero…! Iritsi da agurraren ordua. DBH4 bukatu duten ikasleek azken egu-nean bere esker ona adierazi nahi izan diote FLOREAGAri. Urte asko dira bertan pasatutakoak, oroitzapen asko, lagun handiak , … Ezin da hainbeste esan hain denbora gutxian.

Ekainaren 17an eguerdiko 12etan On Bosco antzokian elkartu ginen ikasle beraiek prestatutako ekitaldiaz gozat-zeko. Ikasleek Floreagan bere hezitzaile izan diren guztiak

hartu dituzte kontuan. Ohitura den bezala beraien talde-ko argazkia eman diete tutoreei, irakasleoi dagokigu DBH bukatu duten beste talde guztien argazkien ondoan jartzea.

Bukatzeko FLOREAGA IKASTETXEAk omenaldi bideo bat prestatu du, igarotako urte guztiak gogoratuz. Beraiek ere eskerrak emanez KOMERIXEK bideo prestatu dute, floreagako webgunean eskura dituzue. ONDO IZAN eta TXINTXO IBILI!

Page 53: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 53 -

Hona hemen DBH4ko ikasle batzuek bidali dizkiguten hausnarketak:

Hemen 16 urte eman eta gero, oso tristea izango da hemendik irtetea. Oso momentu onak pasatu ditut hemen, nire txikitako lagunekin. Asko ikasi dut 16 urte hauetan, irakasleei esker. Hemendik oso oroitzapen onekin irtengo dut. (J.A.)

DBHko azken urte hau ez zait zaila egin, egia da ha-siera batean, oraindik kurtsoa hasi aurretik, beldur apur bat nuela, baina behin hasi nintzenean ohartu nintzen gogoz hartu ezkero ez zela horrelako beldurgarria. Hori bai antze-man dut desberdintasun pixka bat DBH 4 eta beste DBH-en artean. Lan gehiago eskatzen du, eta gogoz lan egin ezkero ez da esaten duten bezalako zaila. Gainera esan beharra daukat, ikasteko aukera izan dudala eta hainbat gauza ikasi ditudala, nahiz eta guztia ona ez izan... gauza txarrak ere izan ditut noski, beti moduan. Baina orokorrean kurtso polita izan dela esan dezaket. Sinestezina dirudi txi-kitan “tilin talan” kantatzetik 14 urte pasa eta orain oihuka eta builaka agurtzen dugula Floreaga. Txirrina jo eta korrika eta presaka guztiok batera eskaileretan behera jaistean... eta amaitzeko, Floreagari buruzko iritzi orokorrean, esan dezaket pozik egon naizela eta tratu ona jaso dudala. Egia esan hurrengo urtean batxilerrera joatean ziur nago faltan botako dudala. (E.B.)

Urte asko izan dira hemen igaro ditugunak, momentu onekin eta baita txarrekin ere, baina hala eta guztiz ere, beti

eduki izan dugu irakasleen babesa, gehiago edo gutxia-go. Urte guzti hauetan, irakasgaiz aparte, bizitzari buruzko hainbat gauza ere ikasi ditugu, esate baterako, besteei edu-ki behar zaien errespetua, norberak bere gauzetan eduki behar duen errespontsabilitate.. Momentu on asko eraman-go ditugu Floreagatik, ikastetxean bertan igarotakoaz gain, ikas bidaietakoak. Txikitako anekdoten bat kontatzeko, Urrategira eginiko bidaiaz hitz egingo nuke. Ilusioz igotzen genuen beti aldapa gogor hura. (N.A.)

Txikitatik hasi genuen gure bidea Floreagan, eta orain dela 4 urte gure urterik erabakigarrienak etorri ziren ikaste-txean. Gaur, egun gutxi batzuk falta direla, poza eta tristu-ra sumatzen dira. Alde batetik, uda eta oporrak datozelako eta bestetik, gure betiko gelakideak eta betiko ikastetxea atzean utziko ditugulako. Hainbat bizipen eta oroitzapen guztiongan geratuko dira, airean, baina gure gelako be-netako arima beti guregan geratuko da. Hainbat ekaitz ere izan ditugu eguzkiaren artean. Esan dezakegu momentu txarrak urak eman dituela dagoeneko, baina oraindik go-gorarazten ditugu, eta zenbaitetan barre egin. Milaka anek-dota gure gogoetarako gordeko dira. Gainera, 1998ko ikas-leek esan dezakegu, ikastetxe honek eduki dituen ikasle zorigaiztokoenak izan garela, erreformak eta kontu guztiek gu bakarrik kaltetzen gintuen, baina zoriontsuenak ere izan gara momentu horietan. Floreagak, gure bizitzan partaidet-za handia izan du, eta orain “Agur” esateak tristura ekartzen du. Beraz, “Agur eta eskerrik asko guztioi!!” (I.C.)

eSkulAnen erAkuSketAIkasturtearen azken egunetan kolorez bete dugu ikaste-

txearen pasillo nagusia. Haur Hezkuntzatik hasita DBHrainoko ikasleek beraien

eskuekin egindako lan politak erakusten dizkigute.Ekainaren 16tik 25 arteko egunetan ikasle, irakasle, gu-

rasoek eta ikastetxetik pasatu diren guztiek ikusi eta prezia-tu ahal izan dute zenbat lan egin den ikasturtean zehar,

hainbat teknika eta material ezberdin erabiliz.Ikasleen garapenerako garrantzitsua da arlo hau lant-

zea. Eskulanen bidez haurrek bere irudimena sustatzen dute, aldi berean ondo pasatzeko aukera aurkituz.

Zorionak denoi!Hitzak: Maribel García

Page 54: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 54 -

Ekainaren 14an Azkoitiko Salestar Komunitateko Fa-milien festa ospatu genuen. Eguerdiko mezaren ondoren, Joseba jatetxean izan genuen bazkaria. Joxek omenaldi berezi bat jaso zuen, bere apaizgoaren 60. urtemugan. Ume eta heldu guztientzat opari “gozoak” izan ziren. Zorio-nak guztioi, eta beranduenez datorren urtera arte.Emaitza bikaina lortu zuten gazteek, bai dantza eta koreografietan, bai ekintzaren traman, bai kantuetan. Elkarrizketak euska-raz ziren eta kantuak ingelesezkoak. Kantuak antzezleek interpretatu zituzten, Josean Prolek lagunduriko grabazioen bitartez. Emaitza bikaina benetan!! Zorionak eta segi ho-rrelaxe!!

SAleStArren FAMilien FeStA

Page 55: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 55 -

riSe AnD Shine

Anaitasuna Plaza 1, beheaTel.: 943 02 64 93AZKOITIA

K A F E T E G I A - O K I N D E G I A

Baztartxo Udal Antzokian ikuskizun zoragarri batez go-zatzeko aukera izan genuen ekainaren 13an eta 15ean. Aretoa bi egunetan bete zen, antzerki musikal hau ikus-teko. Xabier Barkero eta Karitina Alberdiren ekimenez eta gidaritzapean, bailarako 40 gaztek, 14-24 urtekoek, musika eta dantza eskola bateko bi gazte taldeen lehia eta gorabe-herak taularatu zituzten. Musikaz Iosu Odriozola arduratu zen eta argiak Daniel Camachoren ardura izan ziren. Gazte gehienak azkoitiarrak dira, eta Azpeitiko adiskide batzuen laguntza ere izan dute.

Emaitza bikaina lortu zuten gazteek, bai dantza eta ko-reografietan, bai ekintzaren traman, bai kantuetan. Elkarri-zketak euskaraz ziren eta kantuak ingelesezkoak. Kantuak antzezleek interpretatu zituzten, Josean Prolek lagunduriko grabazioen bitartez. Emaitza bikaina benetan!! Zorionak eta segi horrelaxe!!

Page 56: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 56 -

Dbh4 ArAntzAzun

Floreagako neska eta mutil talde bat, DBH4ko 22 ikas-le, Azkoititik Arantzazura Joan ziren oinez ekainaren 21ean, larunbatean, 9 irakasle eta gurasorekin.

Goizeko seietan atera ziren Azkoititik, eta bidegorrian ze-har Urretxu, Zumarraga, Legazpia, Brinkola igaroz Barren-diolako urtegira iritsi ziren. Goizeko ur tantoek eguzkiari utzi zioten tokian, eta amaiera ekaitza ere izan genuen. Handik malda gogorretan gora Aizkorriko mendilerroaren gainera Joan behar da, Katabera edo meatzeetako bidetik, Biozkor-nia lepora, han Ama Birjinaren jarlekua omen da nonbait. Mutil batzuk Harriurdin (1284 m.) tontorreraino igo ziren. Biozkorniatik Arantzazura jaitsiera laburra gelditzen da, Eliza bisitatuz gure Amatxoren oinetan erromesaldia amaitzeko. Frantziskotar elkarteak Ama Birjinaren kamara hurbiltzen utzi zigun eta hantxe partekatu genuen Agur Maria otoitza. Bede-ratzi ordu artean behar izan zituzten, baina guztiak onik iritsi ziren. Bazkariak eta elizan egindako otoitz laburrak eman zioten amaiera egun eder eta ahaztezin honi.

El sábado 21 de junio, un grupo de 22 chicos y chicas de DBH4 (16 años) y algunos padres y educadores (9) pe-regrinaron andando desde Azkoitia hasta el Santuario de Arantzazu, patrona de Gipuzkoa, en una larga marcha de unos 40 kilómetros. Unas gotas de agua nos acompañaron al comienzo; luego el sol y el calor, para al final dejar paso a unas tormentas. Partieron de Azkoitia hacia las seis de la mañana, caminando por el bidegorri hacia Urretxu, Zuma-rraga, Legazpi, Brinkola y el pantano de Barrendiola.

A partir de aquí es necesario franquear la línea de cres-tas de la sierra de Aizkorri, por Katabera, el camino de las

minas,hacia Biozkornia. Desde aquí una rápida bajada nos deja a los pies de nuestra Amatxo. La comunidad fran-ciscana nos permitió visitar a María en su camarín y nos acompanó a rezar el Ave María. Fue una peregrinación dura que acabó con una oración ante María. Nos llenó de satisfacción a todos.

Page 57: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 57 -

elkArrekin erAikitzen 2013-14

karanhaur moda

Julio Urkijo 12, beheaTel.: 943 85 00 68

20720 AZKOITIA(Gipuzkoa)

Ekainaren 20an, Azkoitiko Udaletxean, Elkarrekin Erai-kitzen (Urola Erdiko Ikastetxeen lan-taldea) proiektuaren aurkezpen ekitaldia burutu zen.

Ekitaldia goizeko 9.00etan hasi zen.Proiektuaren aurkezpena eta markoa azaldu ondoren,

ikastetxeek proiektuaren aplikazio prozesuan izandako es-perientzia azaldu zuten.

Mª Axun Epelde irakaslearen gidaritzapean, Maite Arruabarrena, Maialen Catalina, Janire Astigarraga, Ivan Castro eta Jon Eceiza ikasleek, Floreagako esperientzia azaldu zuten.

Ekitaldiari amaiera emateko, bailarako eragile desberdi-netako ordezkariekin (Azkoitiko Udala, ikastetxeak, enpre-sak, dendak…) mahai inguru bat antolatu zen.

Proiektuak ikasleak bailarako egoera sozioekonomikora hurbiltzeko balio izan du. Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana izan da eta guztira 30 eragile baino gehia-gok hartu dute parte, tartean enpresak, osasun zerbitzuko kideak, e.a.

Ikasleek 9 kasu aztertu dituzte. Talde bakoitzak, ka-sua landu, informazioa biltzeko plangintza bat egin eta dagokion eragilearekin elkarrizketak antolatu ditu. Azke-nik, emaitzak formatu desberdinetan aurkeztu behar izan dituzte.

Elkarrizketa hauen bidez eragile desberdinen errealita-tea eta beharrak gertutik ezagutu dituzte.

Page 58: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 58 -

elkAr hAzi

Txotxongilo eta mozorroen festaElkar-Haziko lehen ikasturte honetako saioei bukaera

emateko, Txotxongilo eta Mozorroen festa egin genuen ekainaren 14an, larunbata goizean. Ikasturteko bosgarren saioa izan zen.

Saio gehienetan elkartu garen talde bera bildu ginen oraingo honetan ere Haur Eskolako patioan, eta Kroko eta bere lagunen emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Ondo-

ren, gurasoek eta haurrek elkar lanean antzerkian kusitako mozorro batzuk sortu zituzten, adibidez, aterkiak, lepokoak, kapelak … eta, mozorroturik, taldeko argazki koloretsua atera genuen.

Azkenik, musika, dantza eta zerbait jan eta edanez iritsi zen festa bere bukaerara.

Eskerrik asko Elkar-Haziko saioetan parte hartu duzuen guztioi eta ondo pasa oporrak!!

Page 59: Gure artean 61

GURE ARTEAN 61. 2014ko ekaina

- 59 -

eSkerrik ASko!!!

JOsE MANUEL ARENAs1. Erretiroak berekin dakarmerezi den atsedena,baina gurekin barruan doasufrimenaren eztena.Izan ezazu gora begiraborrokarako kemena.Ez zaizu falta zure lagunonberoa eta miresmenaGai honetan ere, guretzat zara,Irakaslerik onena.

2. Orain bi urte, jaso zenuenhemen beste txalo andana;zein gertu dauden etorkizuna,oraina eta iragana. Ez zaigu ahazten zuk hain luzaroGure onerako emana. Gure etxean bizi dituzu, ilusio, lana, … dana !!Guztion eskerrona har ezazu: besarkada handi bana.

(Hamarreko handia: Aita izena …)Floreaga 2014-06-27

JUAN CARLOs ORODEA1. Isil isilik igaro dirahogeita bost urte jada,maldan behera, aldapan goraaldakorra abiada, …Umeak hezten ahalgintzeagauza zoragarria da.Beldurrik gabe esan dezagunJuan Carlos zure errua da,neurri handian, gaur Floreagakalitatezkoa bada.

2. “Ekatzu hona koaderno hori,zuzendu dezagun gaia, …etxeko lanak egin al dituzu?zer moduz da zure anaia?”Joseba, Ana… eta ume hauekFamilia giroan saia.Biak batera, ahalmena eta denei laguntzeko nahia … Eskerrik asko, zaitugulako,horren langile eta alaia!!

(Hamarreko handia: Itsasoari begira …)Floreaga 2014-06-27

Etxeko sukaldaritza

Bar Alejandro

Jose Manuel eta Juan Carlos:Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu 2013-14 ikasturtearen amaieran. Hogeita bost urte, edo ia bizitza

osoa, umeen heziketan emateak gizarte osoaren esker ona merezi du.Floreagako Komunitate Hezitzaile osoari mila esker. Eta batez ere gaur zuei bioi zuen urtemuga ospakizun egu-

nean guztion parez.

Page 60: Gure artean 61

DBH4. 2013-2014DBH4. 2013-2014