Gure gorputza gureak dira Dosierra

26

description

Nafarroako abortatzeko eskubidearen aldeko batzarrak egindako dosierra

Transcript of Gure gorputza gureak dira Dosierra

Page 1: Gure gorputza gureak dira Dosierra
Page 2: Gure gorputza gureak dira Dosierra

ERREDAKZIOA Nafarroan abortatzeko eskubidearen

aldeko batzarra

ARGAZKIAK Ekinklik, Nafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra,

Emakumeak taldearen kartelen artxiboa

DISEINU ETA MAKETAZIOA Igor Zabalza Gaztelu

Page 3: Gure gorputza gureak dira Dosierra

3

Gure gorputzak kontrolatzekogure aurretik borrokan izan diren emakumeei

gure gorputzen subiranotasunaren aldeborrokan jarraitzen duten guztiei.

Jarraituko gaituzten horiei.

In memoriam: haien amatasuna libreki aukeratzeagatikInoiz hil behar ez zuten emakumeei.

Eta, bereziki, Adelari, diktaduraren garai gogorretan, abortu klan- destino bat egitean Gasteizen hil zen emakumeari, Oskorriren kantarekin gure gogora ekartzen duguna.

Adela, gure arabar lorea, giputx arroka, hi, Bizkaiko burdina. Azken agurra erran deraunagunean gogorrenari ere pausatu zaion elur-maluta bat begiaren hertzean, eta gure amorruagatik, gure gorrotoa-gatik egin dinagu zin kinko bat: azken artea eman arte iraungo dugula gure burruka honetan, hire memorian, hire memorian, hire memorian.

Nori eskeinia

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Page 4: Gure gorputza gureak dira Dosierra

4

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Berriro ere, Legearen aplikazioaren balorazioa egin dugu, ia hiru urteko indarraldiaren ostean, eta bere era-ginkortasuna aztertu dugu emaku-mezkoen eskubideen babesa ber-matzeari dagokionez. Funtsean, Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak (ACAI) eman-dako datuetan oinarritu gara, bai eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdin-tasun Ministerioaren urteroko argital-penetan ere1.

Nafarroari dagokionez, Kontuen Ganberak berriki aurkeztutako txos-tena dugu2, non Antsoaingo klinika

Hitzaurrea

Hona hemen txosten berria, Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Batzarrak egiten duen bigarrena, hain zuzen. Hiru urte baino gehiago igaro dira beste txostena prestatu zenetik eta zenbait aldaketa izan dira sexu eta ugalketa eskubideen arloan. Hala, txosten honen bidez, gure eskura dauden datuak eguneratu eta plazaratu nahi ditugu. Halaber, erakunde eta gobernuen politiken azterketa eguneratu dugu, hots, asebetetzen ez gaituzten eta emakumezkoen bizi-baldintzetan atzerapausoak ekarri dituzten politikena. Hori guztia beste behin borrokarako eta aldarrikapen feministarako deialdia egiteko. Gure gorputza, gure erabakia. Gu erditzen gara, guk erabakitzen. Horixe da, beraz, beste behin gure borrokaren ardatz nagusia.

pribatuan egindako interbentzioen kostuak aztertu, eta zentro pu-blikoekin alderatu ondoren, haurdu-naldiaren borondatezko etendura osasun zerbitzu publikoetan egitea gomendatzen duen.

Garai hartan, eta irailaren 28an Sexu eta Ugalketa Eskubideen Na-zioarteko Eguna ospatzen zela pro-bestuz, Nafarroako Parlamentuko batzordearen aurrean agertu ginen asmo honekin: agerian uztea, bate-tik, Foru Gobernuaren desobedien-tzia haurdunaldiaren borondatezko eteteari eta hori zentro publikoetan

Kontsultatutako orrialdeak: www.acaive.com eta www.msssi.gob.esHemen aurki daiteke: http://camaradecomptos.navarra.es/informes/coste-de-la-interrupcion-voluntaria-del-embarazo-en-el-servicio-navarro-de-salud-osasunbidea.html

12

Page 5: Gure gorputza gureak dira Dosierra

5

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

egiteari buruzko legezko aginduak betetzeari dagokionez, eta, bestetik, sexu-hezkuntzari eta nahi gabeko haurduntzak saihesteari buruzko programetan izandako atzerakada.

Argi eta garbi dago Gallardón mi-nistroaren itzal gaiztoa nabaria dela guk aztertutako testuetan. Eta itzal horrek Santa Misoginiaren eta Inki-sizio Odoltsuaren irudiak proiekta-tzen ditu. Emakumezkoentzako zigor gehiago eta eskubide gutxiago, hori-xe besterik ez. Hori, jakina, eskubi-deen murrizketa, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta gizarte politika publikoen deuseztatzea gertatzen ari den egoera orokorrean. Hortaz, iristear den aldaketari buruz ere ai-pamenen bat eginen dugu, bereziki inola ere onartuko ez ditugun pun-tuak zein diren argi eta garbi uzte-ko. Aurrez aurre izanen gaituzte, eta beren sexualitatea eta ugalketa nahi bezala erabili eta horietaz gozatzea erabakitzen duten emakumezkoen ondoan.

Gure esku dugun informazioa erantsi dugu, zuek erabiltzea inte-resgarria dela uste baitugu. Gainera, ikerketatxo hau apaintzeko, argaz-kiak, marrazkiak, abestiak eta kon-tsignak gehitu ditugu, kalera salake-tak eta aldarrikapenak egitera atera garenean esperientzia atseginagoa egin baitute.

Jende askoren laguntza jaso dugu zeregin horietan, batzuetan une jakinetan, beste batzuetan, be-rriz, modu jarraituagoan. Asko dira gure bizitzak, gorputzak eta mobi-lizazioak alaitzen dituzten marraz-kiak, abestiak, kontsignak, manifak, triki-poteoak, horma-irudiak, pinta-dak, pegatak, kantutegiak, paperak, panfletoak, graffitiak Horiek ere txos-ten honen eta gure historiaren zati dira. Guk zuen eta gure lana jaso-tzen dugu. Eskerrik asko.

Abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra, Iruñean,

2013ko maiatzaren 1ea

Page 6: Gure gorputza gureak dira Dosierra

6

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Egungo legeak 2010eko uztailean hartu zuen indarra, eta bere garaian guretzat testuaren alderdi garran-tzitsuenak eta positiboenak zire-nak azpimarratu genituen, bereziki 1985etik indarrean izan zen legea-rekin alderatuta. Horrekin batera, legearen puntu ilunenak ere salatu genituen. Hona, laburki, nabarmen-tzekoak diren zenbait puntu.

---Lehenik eta behin, nahiko za-bala den legea planteatzen da; ber-tan abortua despenalizatzeaz gain (partez bada ere), sexu- eta ugalke-ta-osasuna deritzona ere aipatzen da. Uste dugu hori aurrerapauso ga-rrantzitsua dela eta abiapuntu ego-kia. Askotan adierazi dugunez, gure kanpainetako gai nagusia abortua bada ere, gai larria baita, guretzat, hasieratik bertatik, erabakitzeko

askatasuna izan da gure aldarrika-penaren ardatza: emakumezkoek beren sexualitateari eta amatasunari buruz erabakitzeko duten askata-suna. Hori horrela izanik, uste dugu aurrerapauso handia izan dela legea ikuspegi zabalago batetik diseina-tzea, sexu eta ugalketa eskubideak aintzat hartuta, eta besteak beste, sexu-hezkuntzari eta antisorkuntzari buruzko politikak.

---Bigarren auziari dagokionez, funtsezkoa suertatzen ari da haur-dunaldiaren borondatezko etetearen jardunbide egokietarako: haurdunal-dia eteteko beste kasu bat gehitzeaz ari gara, hots, haurdunaldia 12. aste-ra bitarte eta emakumearen boron-datez etetea ahalbidetzen duena, inolako arrazoirik edo justifikaziorik gabe. Kasu horri “emakumeak eska-

tuta” deritzo. Zehaztasun handiagoz ikusiko dugun bezala, kasuen %90 baino gehiagok atal hori erabiltzen dute; hala, emakumezkoaren bo-rondatea bermatu egiten da, inolako oztoporik edo hirugarrenen esku hartzerik gabe, edota kasu tangen-tzialik gabe.

---Aurrekoa gorabehera, alderdi negatiboak ere nabarmendu behar dira, izan ere oraindik ere indarrean da haurdunaldia borondatez eteteko baldintzen auzia –emakumezkoaren osasuna, haurdunaldiaren bideraga-rritasuna eta fetuaren malformazioa– aipatutako 12 aste horietatik gorako haurdunaldietan. Are okerragoa dena: emakumezkoaren osasunaren baldintzak, orain arte denboraz mu-gatuta ez zegoena, orain 22 astera mugatu da. Horrek esan nahi du arlo horretan kriminalizazioa areagotu egin dela abortuaren eskubideari dagokionez.

---Laugarrenik, oso modu kri-tikoan adierazi eta salatzen dugu abortuaren figura Zigor Kodearen barnean sartua dagoela oraindik emakumezkoaren borondatez eta adierazitako epeetatik eta kasueta-tik kanpo egiten denean. Beraz, ez da bakarrik berez eskubide bat dena erabiltzea ez dagoela bermatua, baizik eta zigortua dagoela, eta oso modu larrian gainera osasun arloko langileei dagokienez.

---Bosgarrenik, oso larria da le-geak inolako kezkarik ez agertzea HBEak zentro publikoetan egite-ko. Horrela, gorantza doan praktika pribatua mantentzea besterik ez da lortzen. Ikusiko ditugun datuek erakusten dutenez, interbentzioe-tako %97, gutxi gorabehera, zentro pribatuetan egiten dira. Nabarmen-tzekoa da Nafarroa bezalako erki-degoetan kopurua %100ekoa dela, klinika pribatu bakarra baitago, duela urtebete inguru sortua.

Legea onetsi, eta praktikan ja-rrita, iragarri genituen korapiloak eta itoguneak erakutsi ditu. Ia ez da HBErik egiten zentro publikoe-

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legea

Page 7: Gure gorputza gureak dira Dosierra

7

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

tan. (Ikus Estatuko mapa). Hain da txikia kopuru hori, ezen baliabide farmakologiakoen bidez egin dai-tezkeen HBEak –pilula hartzea– haurdunaldiaren 7. astera arte (eta horiek kasuen erdia dira ia), 2011ko datuen arabera, klinika pribatuetan egiten baitira. Oso modu tematian, autonomia erkidegoek –haiek baitira praktika zehatzak kudeatzen dituz-tenak–, gehienak eskuinaren esku dauden aldetik, ez dituzte osasun zerbitzu horiek eskaintzen eta beren politika pribatizatzaileak erakutsiz, nahiago izaten dute praktika horiek klinika pribatuekin itundu. Adierazi beharra dago, bestalde, praktika hori urte luzez egin dela, gaur egun inda-rrean den legea onetsi baino askoz ere lehenagotik. Termino politikoetan argi uzteko: Madrilen PSOEk agin-tzen zuenetik.

---Dagoeneko adierazi dugu aurrerapausoa izan dela Legeak abortuaz eta legezko kasuez ha-ratagoko erregulazioa aurreikus-tea, sexu eta ugalketa eskubideak ere arautuz. Alabaina, hori guztia praktikara eramatean ikusi da iruzur ikaragarria izan dela. Hala gertatu ohi da hezkuntza politikekin –hala irakaskuntza arautuan nola osasun-hezkuntza berezian–, edo nahi ga-beko haurduntzei buruz sentsibiliza-tu eta kontzientziatzeko neurriekin, edo gazteei eta etorkinei bereziki zuzendutako orientazio sexualeko programekin, edo irakasleei eta osa-sun langileei zuzendutako progra-mekin… Ez dago halako programa-rik batere, izan ere, horietariko asko, aurreko hamarkadetan aitzindariak zirenak, desagertu dira. Halaxe ger-tatu da Nafarroan familia orienta-

zioaren eta sexu-hezkuntzaren zen-troekin.

Oro har, lege berri honen aplika-zioaz egiten dugun balantzea hauxe da: oso positiboa izan da HBEak egi-teari dagokionez, baina alderdi nega-tibo gisa aipatu behar da horiek osa-sun pribatuaren bidez egiten direla. Gainera, legea nahiko negatiboa eta eraginkortasunik gabea suertatu da nahi gabeko haurduntzak saihestea-ri dagokionez, bereziki antisorkuntza eta sexu-hezkuntza arloko laguntza-sareetara (gutxi direnak eta gaizki finkatuak daudenak) iristea zailagoa duten sektoreetan, adibidez, emaku-me gazteak eta etorkinak.

Page 8: Gure gorputza gureak dira Dosierra

8

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Legetik haratago: politika neolibera-lak eta ultrakontser-badoreak

Lege hau PSOE Gobernuan zela indarrean sartu zela azpimarra-tzea garrantzitsua da. Are gehiago, PSOEren lege bat da, aspaldi haien bezeroei agindutakoa, 1985ekoa zen aurrekoak zituen gabezien au-rrean. Ez dago esan beharrik ez dela PPren lege bat, berehala Konstituzio Auzitegian errekurritu zuena. Urte eta erdi le-gea indarrean zela sartu zen Gobernura PP, Autonomi Erkide-go gehienetan gober-natzen duena, beraz ezinbestekoa da alderdi ho-nen politikak eta haien desbidera-tzeak aztertzea. Azkena, Gallardo-nen proposamena, bere espektro politikoaren sek-tore ultrenak eta fundamentalistak eta Eliza katolikoa ondoan dituela.

PP estatuaren gobernura hel-tzearekin ikusi ahal izan dugu, nola denbora tarte laburrean zerbitzu pu-blikoen sistema – ongizate-estatu lotsatia- desegin daitekeen, hau sendotzeko urteak eman direnean eta ezartzeko ahalegin handia egin denean.

Eta PP ez da bakarrik eremu publikoa suntsitzen eta murriz-ten eta, populazio guztiari imajina ezin ditzakegun mugetara zerbi-tzuak murrizten, baizik eta, maila as-kotan, aurreko urteetan garatzen ari ziren eskubideen murrizketa ekarri du.

Emakumeen sexu eta ugalke-ta osasunari dagokionez, hau izan da legealdi hasieratik, irmotasunez aldatua izanen dela adierazten du-ten gaia. PSOEk onartutako legea aldatzearen aitzakiarekin, Alderdi Popularra, txalokatzen dituen eliza katolikoaren eta ultrakontserbado-reenak diren sektoreen laguntzare-kin, emakumeen kontrako eraso bati hasiera eman dio, jokoan dagoena zerbait garrantzitsuagoa delarik, gure gorputzak, gure sexualitatea eta ugalketa kontrolatzeko eskubi-dean , eta hortik eratortzen den guztian, modu erabakiorrean eragin zuzena baitu.

Beraz, estrategia argia da, ama-

tasunaren bidez emakumea kontro-latzea, familia tradizionala delarik betikotu nahi duten instituzioa, eta guztiok dakigun moduan, murgildu-ta gauden patriarkala eta kapitalista den sistemaren zutabea da. Emaku-mearendako ama izatea oinarrizko eskubidea eta ia bakar bezala, alda-rri bezala hartzea, ama izatea behar bihurtzen duena emakumeak ama ez badira osatugabetzat hartzen bai-tira, emakume guztiendako atentatu matxista bat da.

Legearen aldaketa zorrotza eka-rriko duen Alberto Ruiz Gallardo-nek zuzentzen duen eraso honetan, gaiaren larritasuna eta gure askata-sunen eta eskubideen aurkako aten-tatua agerian utzi dituzten gakoa di-ren bi interbentzio egon dira.

Duela urte bat inguru, Justizia Ministroak honakoa baieztatu zuen: Gobernua egiten ari den abortuaren legearen aldaketa “emakumeak be-rez duen eskubidearen babes maila handitzea: amatasunarena”, egungo

Page 9: Gure gorputza gureak dira Dosierra

9

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

legediarekin “haurdunaldia dela eta, emakumearen aurka genero indar-keri estrukturala” ematen dela uste baitu.

Adierazpen hauen aurrean, mu-gimendu feministatik gogorki eran-tzun zuen. Gure ustez, besteak bes-te familia tradizionala da, dominazio patriarkalaren oinarria, ama, emazte eta zaintzaile onak izateko mandatu soziala onartzen duten emakumeak esklabo egiten, itotzen eta mende-ratzen dituena; Eliza katolikoa, es-tatuaren laikotasuna onartzen ez duena eta emakumeen aurka haien boterea erabiltzen jarraitzen duena; genero aginduak modu ezberdinean mutiko eta neskatoei erakusten die-

ten eskolak; egitura hauen manten-tzea ahalbideratzen duten baloreei publizitatea egiten dieten komu-nikabidea, eta abar.

Bigarren adierazpen garrantzi-tsua, 2012ko abuztuaren bukaeran izan zen, ministroak proposatuko dituzten aldaketetako batzuk filtratu zituenean eta udazkenerako propo-samena publikoa izanen zela iragarri zuenean. Funtsezkoa honakoa iza-nen zen, emakumeak haurdunaldia-ren etetea erabakitzeko arrazoi gisa umekiaren malformazioaren baldin-tza kentzea. Berez, pertsona minus-baliatuen eskubideetan babesten dela esaten du, beste behin ere, bere mistika irrazionaletan, umekia pertsonekin parekatuz eta nascituru-saren eskubideak behin eta berriz

Page 10: Gure gorputza gureak dira Dosierra

10

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

errepikatuz.

Eliza Katolikoarengatik eta sekto-re ultrengatik limurtua eta erasotua, berriro agerraldia egin behar izan du eta legearen gogortze handiagoa agindu du, emakumeen eta osasun langileen kriminalizazioa handitzea-ren zentzuan. Modu honetan baldin-tzen eta epeen sistemara itzultzen saiatuko zen eta “emakumeak es-katuta” abortatzeko baldintza des-agerraraziz. Honekin, HBE egiteko arrazoien sistemara itzultzen da eta baldintza hauei epeak ezartzen zai-zkie. Azkar eta argi adierazita, 1985. urteko baldintzetara itzuliko ginate-ke, baina emakumearen osasune-rako baldintza denboran mugatuko litzateke. Baina batez ere, Eliza ka-tolikoaren pentsamendu bakarrean oinarritutako filosofia eta etika in-posatzen da: sortzetik giza bizitza dago eta hau babesteko eskubidea emakumearen parean dago, emaku-mearen “alde” bakarrik bortxaketa edo emakumearen osasuna arris-kuan dagoenean bezalako baldintza “etikoak” tartean direnean egiten da, beti ere espezialistek egoki ziurta-tzen badute.

Beste behin ere eskuinaren pro-posamenak zigor baldintzetara eta emakumeen bizitzaren judizializa-ziora eramaten gaitu. Beste behin planteatzen da, erabakitzearen es-kubidearen aurkakoak diren ultra etsaiak diren elkarteen eta senar hisiadunen esku ustea emakumeek eta osasun langileek erakutsi behar izatea legezko baldintzak ematen direla. Beste behin ere, emakumeek klandestinitatearen eta atzerriaren artean ibili beharko dute nahi ez duten haurdunaldi bat ekiditeko. Bi-tartean, argudioa, alajaina, pertsona minusbaliatuen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena erres-petatzea da. Aldi berean, pertsona hauendako eta haien zainketendako gutxieneko eskubideak murrizten dira eta kentzen dira. Hau da politika neoliberalen eta ultrakontserbado-reen kiribil krudela.

Page 11: Gure gorputza gureak dira Dosierra

11

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Nafarroa: Abortua publikoan orain

“Nafarroa beti aurrera” da gure esal-di sendoenetarikoa. Hortaz, ia lortu dugu, gurea, publikoan zein priba-tuan HBEk egiten ez zituen Erkide-goa izatetik, klinika pribatu bat iza-tera eta besteak gauza garrantzitsu batzuen artean, 14 asteak bitartean haurdunaldi eteteak zentro publikoe-tan egin behar direla esaten duen Kontu Ganberako txosten zuhur bat dugu. komunikabideetara bidali genuen artikulu bat transkribatzen dugu, bertan biltzen baita informa-zioa.

“Nafarroak, aniztasunaren lurral-deak, zur eta lur utzi gaitu berriro ere. Hala ere, oraingoan, onerako izan da. Nafarroako Kontuen Ganberak, kontu publikoak ikuskatzeaz ardura-tzen den Parlamentuaren mendeko erakundeak, txosten bat aurkeztu du. Bertan, iradoki eta baieztatzen digu Haurdunaldien Borondatezko Eteteak -HBE- zentro publikoetan egin behar direla; merkeago atera-tzen baitira. Zatika azter dezagun, bada, parlamentuko alderdi ezker-tiarren aginduz (inork ez dezala pen-tsa Nafarroako Gobernuari emaku-mezkoen sexu eta ugalketa-osasuna axola zaionik) egindako informearen eduki mamitsua.

Lehenik eta behin, Antsoaingo klinika pribatuko ebakuntza kos-tuen ikerketa sakon eta zehatza egin eta gero, ondoriotzat atera-tzen du osasun publikoaren priba-tizazioaren kontrako adierazpen klasikoa, alegia, garestiagoa dela zentro publikoetan egin behar diren zerbitzuengatik zentro pribatuetan ordaintzea, zentro publiko propioe-tan egitea baino. Kasu zehatzak eta euren prezioak zehaztu eta konpa-ratu ostean, prezioen eta kostuen desberdintasuna argi ikus daiteke. Hori dela eta, aurreztu aldera, go-mendatzen digute zerbitzu eta zen-tro publikoak erabiltzea. Beraz, guk egiten dugun galdera egunotan na-far askok euren buruari egiten dioten galderei batzen zaio: zergatik Nafa-rroako komunitatea zuzentzen duten politikariak, behin eta berriz, ari dira zerbitzu publikoak pribatizatzeaz garestiagoak baldin badira? Galde-rari erantzun ahal izateko, poltsiko publiko zein pribatuetan arakatu be-harko dugu.

Txostenetik atera daitekeen bi-garren ondorioa gure planteamen-duendako oso interesgarria da, HBEk osasun publikoan egitearekin emakumeen eskubideak sexu eta

ugalketa eremuan hobe bermatzen baitira. Eta zerbitzuaren kalitateaz ari da. Hurbiltasunaz, erosotasunaz eta nahi ez duten haurdunaldia eten nahi duten emakumeei emanen zaien arreta egokiaz ari da. Baina ganberari jakin mina pizten diona edo arreta deitzen diona zera da, osasun praktika hauek etengabe kanpora ateratzeko jokabidea eta eriak –horrela ongi esanda- Antsoa-ingo zentro pribatura nola bideratzen diren. Gogoratu zentro hau urtebete inguru hasi zela lanean, ordura arte beste erkidego batzuetako zentro pri-batuetara bidaltzen zituzten emaku-meak. Modu egokian adierazten du, 14 asteak baino lehen haurdunaldia-ren etetea egitea horren oinarrizkoa den praktika –ebakuntza terminoe-tan mintzatuz-, erlatiboki egite eta tramitazio erraza duena, ebakuntza errez baten bidez Emakumeei Arre-ta Zentroetan (EAZ) eta ospitaletan egiteko aproposa dela edo pilula bat hartuta zazpigarren astea baino le-hen.

Eta hemen sartzen da Ganbera-ren txostenaren bigarren aurkikuntza handia, Nafarroako Ospitale-gunea-ren langile objektoreen zerrenda berria publiko egiten duenean, per-tsona bakarra dago bertan izena emanda. Hau da, ebakuntza hauek egiteko langile sobera dago, presta-tuak dauden instalazioak daude eta gainera, haurdun dauden emaku-meendako zirkuitu arrunta EAZetatik pasatzen da, bertan egiten baitute lehenengo bisita eta arreta arrunta klinika pribatuetara bidaltzen dituz-ten arte. Hau da, erabiltzailearen-dako errazagoa dena.

Txostenak islatzen duen hiru-garren ondorioak, auziaren puntu garrantzitsuenetariko batean jotzen du. Erabili diren datuen artean ba-tek arreta deitzen du, ebakuntza egin duten erien %38,7ak ez duela antisorgailurik erabiltzen. Aipatu be-harra dago estatuko batez bestekoa %31,8a dela. Honengatik guztiaren-gatik, txostenaren aholkuetako bat honako dio hitzez hitz: “HBE egiten zaion emakumearen perfila sako-

Page 12: Gure gorputza gureak dira Dosierra

12

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

nago aztertu beharra dago, nahi ez diren haurdunaldien prebentziorako estrategia diseinatzeko helburuare-kin, antisorgailu metodorik erabiltzen ez duen portzentajea kontuan hartuz eta sexu-hezkuntza eta orientazioa hobetzeko”. Bingo!!! UPNk Familian eta Sexu Orientazio Zentroetan –COFES- sexu hezkuntzarekin amai-tzeko politika ezarri zuenetik, bere lorpen handienetako bat dokumen-tatzen da: modu kezkagarrian nahi ez diren haurdunaldiek gora egiten

dute, sexu-hezkuntza politiketan eta gazteenen artean nahi ez ziren haur-dunaldien gutxitzean aitzindari izan zen Erkidego batean.

Gure erakundean, geure buruz zoriontzen dugu, berriro puri-purian jarri ditugulako berriro emakumeen sexu eta ugalketa-eskubideen ere-muko gure aldarrikapenetik hiru: li-brea eta doakoa den abortua, osa-sun zentro publikoetan eta sexu eta ugalketa-hezkuntza politikak, batez

ere gehien eragiten dietenei zuzen-duak, emakume gazteei.

Nafar osasun politiken deriba interesarekin jarraitzen dugu: Bete-ko al du Vera kontseilariak Kontuen ganberak gomendatzen diona? Eta egiten ez badu, hau izanen al da emakumeei erakundeen “scrache”a merezi duten bezala arreta ematen ez zaielako eta indarrean dagoen le-gediak agintzen duen bezala?”

Page 13: Gure gorputza gureak dira Dosierra

13

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Hego Euskal Herriari dagozkion da-tuak aztertu baino lehenago, ACAIk3 (Haurdunaldia Eteteko Baimen-dutako Kliniken Elkartea) argitara-tutako estatuko datu batzuk nabar-menduko ditugu, lortutako emaitza kualitatiboak Hego Euskal Herriari ere aplikatu dakizkiolako. Ikerketa honen helburua honakoa da: emaku-meen haurdunaldia eteteko asmoa aldaraz dezaketen elementuak eta faktoreak ezagutaraztea. Emaku-meek abortatzeko arrazoi nagusiak ere ikertzen ditu eta probokatutako abortura heldu diren emakumeen ezaugarri batzuk zehazten saiatzen da.

Ikerketa honen arabera, hauen haurduntzaren etetea eskatu zuten emakumeen %95,7a ez zuen haur-dunaldia nahi, hasiera batean nahi zuten %4,3aren aurrean. Zentroe-tako langileen esperientziak erakus-ten du emakume batek haurdunal-dia etetea erabakitzen duenean eta zentro hauetara etortzen denean, hausnarketa sakon eta landu batek ematen duen sineste batetik egiten duela, zalantzarik gabe zein premi-sen pean ez lukeen abortatuko eba-luatu duelarik.

Haurdunaldiaren borondatezko etenduraren arrazoiak

Adinari dagokionez, kliniketara joaten diren emakume gazteen ko-purua nabarmentzen da. Haurdunal-dia eteten duten emakumeen %60a, 18 eta 30 urte artean dago. Tarte honen barruan talde ugariena 18 eta 25 urte arteko emakumeena da, era-biltzaileen %37a da. 26 eta 30 urte arteko emakumeen kopuru osoaren % 22,5a suposatzen dute.

Aztertutako laginaren %4 baka-rrik dagokio 16 eta 17 urteko emaku-meei (204). Era berean, bakarrik adin txikikoen (51) %1ak zituen 15 urte.

ACAIren aurreko ikerketetan (2011ko azaroa), egiaztatu zen 16 eta 17 urteko adin txikikoen %87a aitari edo amari egoeraren berri ematen ziotela, kasurik gehienetan, ebakuntzaren egunean hauek la-gunduta etortzen ziren. Bakarrik ka-suen %13an emakume horiek ezin zituzten haien guraso edo tutoreak informatu. Komunikazio ezintasun horren arrazoian funtsean honakoe-tan oinarritzen ziren: familia babes-gabetasuna, apurtutako familiak, gu-rasoak kartzelan izatea, tratu txarrak pairatzeko arriskua, Espainiatik at

jaio diren eta herrialdean emantzipa-tuak bizi diren emakumeak, aita-ama baliogabetzen dituen gaixotasuna, abortuaren aurkakoak diren gura-soak eta prozesutik at gelditu nahi dutela adierazten duten tutoreak.

Haurdunaldiaren etetearen arra-zoi pertsonalen portzentajeen ge-hitzeak erakusten digu abortatzen duten emakumeen %62,35ak ez duela egiten abiapuntu ekono-mikoa, laborala ezta afektiboa du-ten arrazoiengatik. Honen aurrean, %30,2ak haien haurdunaldia lan eta ekonomikoak diren arrazoiengatik eteten dute eta bakarrik %6,79ak egiten du afektiboak diren arrazoien-gatik edo familia inguruan laguntza ezarengatik.

Inkesta egin zitzaien emakumeen %42,5a lanean zegoen etetearen momentuan, %35a langabezian zegoen bitartean. Zentzu honetan, ACAIk honakoa ondorioztatzen du: emakumeek haien lan eta ekonomia egoera benetan hobetzeko, haien lan baldintzak, familia kontziliazio planak, eskola sarean laguntza tres-nak, seme-alabengatik laguntza eko-nomikoak… hobetzea beharrezkoa izanen litzatekeela uste dute.

Eteteen %97,7a gestazio 14. as-tea baino lehen egin dira, honek esan nahi du gehientsuenak arra-zoirik behar ez duen emakumearen borondatez abortatzeko baldintzan sartzen direla. Hauetatik, emaku-meen % 53,98ak zazpigarren astea baino lehen abortatzen dute, honek esan nahi du farmakologi abortura jotzen ahal dela, ebakuntzarik egin gabe.

Haurdunaldia eten duten emaku-meen %65a espainiar estatuan jaio-takoa da, beste herrialde batean jaio diren %34aren aldean. Por-tzentaje honek emakume etorkinen beheranzko joera suposatzen du, honek batez ere krisialdi ekono-mikoaren leherketaren ondoren izan

HBE zenbakietan

http://www.acaive.com/pdf/Condiciones-que-motivan-el-aborto-provocado-Estudio-ACAI-12-06-12.pdf. El estudio se ha realizado entre los meses de febrero a mayo de 2012, con una muestra de 5.100 mujeres que han pasado por la consulta de las quince clínicas.

3

Page 14: Gure gorputza gureak dira Dosierra

14

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

diren migrazio fluxuen aldaketetara erantzuten diolarik, espainiar esta-tura ugalkortasun adinean datozen emakumeen kopuruak behera egin baitu. Modu berean eta joera honen beherakadarengatik, ACAIk ondo-rioztatu ahal izan du, espainiar esta-

tuan dauden etorkinek, hiru urteren buruan antisorgailu metodoa bere gain hartzen dute, honek aborta-tzen duten emakume atzerritarren kopuruak behera egitea ekartzen duelarik.

Abortua ez dago prestakuntza-rik edo enplegurik gabeko emaku-meei lotua, hau da ikerketak nabar-mentzen duen beste datuetako bat, oso zabalduta dagoen abortatzeko erabakia hartzen duten emakumeak marjinazioan daudela edo eraba-

teko pobrezia bizi dutenaren sines-mena desmitifikatzeko. Abortatzen duten emakumeen %65ak Bigarren hezkuntza eta Batxilergo arteko (edo baliokideak diren) ikasketak dituzte, eta %40 baino gehiago lanean da eta %14 ikasten da etetea egiten du-tenean.

Daphne Taldearen datuen ara-bera, egun badira oraindik espainiar estatuan antisorgailu praktika be-reganatua ez duten 2 miloi emaku-me eta ondorioz nahi ez dituzten haurdunaldietara arriskatzen diren emakumeak. Ikerketa honetan fro-gatu ahal izan da emakumeen %64a babesten bada ere, emakumeen

%36ak ez duela inongo metodorik erabiltzen. ACAIrendako, errealitate hau urritu nahi bada, ezinbestekoa da lehen hezkuntzatik sexu hezike-ta gai kurrikular bezala sartzea, an-tisorgailuetara sarbide unibertsala izatea eta kolektibo ahulenei zuzen-dutako politikak izatea.

Page 15: Gure gorputza gureak dira Dosierra

15

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

HBEen datuak hego Euskal herrian

Osasuna, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Minis-terioaren argitalpen batetik ateratako datuak aurkezten dizkizuegu hemen4, 2011n egindako Borondatezko haur-dunaldiaren eteteari dagozkionak. Etete hauek, sexu eta ugalketa osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etetearen martxoaren 3ko, 2/2010 Lege Organikoak arautzen dituen baldintzen barruan eginak dira. Nabar-

mendu nahi dugu datu hauek HBEk egiteko baimenduak dauden zentroek Ministerioari pasatzen dizkioten datue-tatik lortzen direla. Informazio hau guztira 172 zentrok egin dute eta 118.359 kasu hartzen ditu, 1000 emakume-tik 12,44 suposatzen dutelarik, 15 eta 44 urte dituztenen artean zenbatuta.

• 2011n guztira 4.982 haurdunaldiaren etete buru-tu ziren.

• Estatuko media mila emakumeetatik / 12,44koa da.

• Eteteak egiten diren zentro mota: 186 ospitale publikoetan, hau da %3,73a; %96,27 zentro pribatuetan.

• Emakumeen %76,93ak haurdunaldiaren etetea-ri buruzko informazio osasun zentro publikoetan jaso du.

• Haurdunaldi asteak: -8 edo aste gutxiago: %67,60-9-12 ASTE: %23,56-12 astetik aurrera: %8,83

• Bizi diren autonomi erkidegoaren arabera 15 eta 44 urte arteko 1.000 emakumeetatik kopuruak.

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011

Nafarroa 4,56 4,81 5,22 5,21 5,31 5,65 6,13 5,54 6,92 6,90

EAE 3,94 3,99 4,47 5,42 5,99 6,84 7,02 7,25 8,26 10,34

TAULA EV.2. HBE. Bizi diren autonomi erkidegoaren arabera 15 eta 44 urte arteko 1.000 emakumeetatik kopuruak.

http://www.msssi.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/embarazo/docs/IVE_2011.pdf4

• Etetearen arrazoiak:-Emakumeak eskatuta: 4.668 kasu: %93,69

-Emakume haurdunaren osasunerako edo bizitzarako arrisku larria: %1,64

-Umekian anomalia larrien arriskua: %3,55

• Ebakuntzaren metodoa: -Kirurgia metodoa: %44,65-Farmakologi metodoa: %55,10

• Bizilekua:-Europa: 3.130 emakume %62,82.-Afrika: 316 emakume %6,34-Amerika: 1.448 emakume %29,06-Asia: 81 emakume, %1,62

---Estatuko datuekin alderatuta, Hego Euskal Herrian batez bestekoaren (12,44/1.000 emakumezko) azpitik gaude, 15 eta 44 urte bitartekoen artean. Nafarroa na-barmentzen da, Estatuko baxuena baita (6,90).

---Zenbaki absolutuetan, abortuen kopurua igo da 2010etik 2011ra (739 kasu gehiago): 4.242 HBEtik 4.982ra.

Haurdunaldiaren borondatezko etendura kopuruaren igoera horri buruzko irakurketa bikoitza egiten dugu. Alde batetik, metodo antikontzeptiboetara iristea zaila da, era-

bilera ez baita ongi ezagutzen, edo haiek eskuratzea ez da erraza garestiak direlako, edo sexu heziketarik ezak distira egiten duelako, edo emakumezko etorkinek osa-sun sareetan sartzea zaila izaten dutelako, guk erabil-tzen ditugun mekanismoetako asko haien kulturarentzat arrotz direlako… finean, zerbaitek huts egin du. Erran nahi baita, lehen ikuspegian, begi bistakoa da abortua antisorkuntzaren hutsa dela.

Gainera, errealitate horren beste ñabardura bat az-pimarratu nahi dugu, HBEa egiteko erabilerraztasun handiagoarekin zerikusia duena. Izan ere, lehenago,

Datuak azterturik, ondorio hauetara iritsi gara:

Page 16: Gure gorputza gureak dira Dosierra

16

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

emakume gazteak batez ere, nahia-ren kontra ama izaten ziren aunitze-tan, ama izatera beharturik sentitzen zirelako. Gaur egun, aukera gehiago dago emakumeek seme-alabarik izatea edo ez erabakitzeko. Erran nahi baita, emakumeen erabakitze ahalmena handiagoa da, erabakiak hartzeko orduan libreago sentitzen dira eta ama izateko presio txikiagoa izaten dute.

---Berriro ere, datuek erakusten dute osasun zentro publikoetan ez dela ia HBErik egiten.

Emakume aski pasatzen dira osasun zentro publiko batetik HBEa egin baino lehenago. Oso datu es-anguratsua iruditzen zaigu, oso garrantzizkoa baita emakumeak

informazioa jasotzera joateko erre-ferentzia zentroak publikoak izatea. Horregatik, haurdunaldiaren boron-datezko etendura egin nahi duten emakumeek bi ibilbide egin behar izaten dituzte. Lehenik, osasun sare publikora, informazioa eta aholkua jasotzeko, eta, bigarrenik, klinika itundu batera.

Gai honetan, aipatu behar dugu Nafarroako Kontuen Ganberak egindako ikerketa. Bertan Foru Ko-munitateko Osasun Departamen-tuari gomendioa egiten dio HBEak, 14 asteak bitarte, osasun zentro publikoetan egin ditzan, merkeago delako, osasun langile prestatuak –eragozle erregistroan pertsona bakarra baitago – eta baliabide egokiak dituelako. Azterlan honen

hasieran ikus daiteke.

---Emakume gehienek ernaldia-ren lehen 12 astetan eteten dute haurdunaldia (%91,16) eta “emaku-meek libreki eskatutakoa” arrazoia-ren barruan sartzen dira (14 asteak bitarte).

Emakumeen %93,69k aborta-tzen du “emakumeek libreki eskatu-takoa” arrazoiaren babesean; hortaz, emakumeek abortatzen dute ez du-telako burutu nahi deseatu ez duten haurdunaldia. Datu hori funtsezkoa da aintzat hartu behar dugulako arrazoirik alegatu gabeko abortua legezkoa dela 14. astea arte. Hots, emakumeek ez dute inolako azalpe-nik eman behar eta presio gutxiago-rekin, zama gutxiagorekin jarduten

Page 17: Gure gorputza gureak dira Dosierra

17

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

ahal dute eta haurdunaldia modu libreagoan eten.

---Azpimarratzen dugu %55,1ek metodo farmakologikoa erabiltzen duela. Metodo ez oso erasotzailea da, emakumeei laguntza emateko zentroetan edo plangintza zentroe-tan banatzen ahal dena, ospitale ba-tera joan beharrik gabe. Eta, orobat, aipatzen dugu kopuru hori egindako abortuen erdiei dagokiela eta horrek erran nahi du emakumeek aborta-tzen dutela 7 aste iragan baino le-hen.

Hau da, emakumeek ahalik eta agudoen abortatzen dutela haurdu-naldi bat burutu nahi ez dutenean.

---Emakumeen ehuneko altua

(%37), guztien herena baino gehia-go, hegoalde pobretuaren herrial-deetatik etorritako emakumeak dira. Hori erroldaturik dauden edo pape-rak dituztenen kasuan. Beste daturik ez dugu, baina kontuan hartu be-harko litzateke abortu aunitz modu klandestinoan egiten direla. Gainera gehitu behar dugu askotan osasun sistema ez dela batere abegitsua haientzat, gure baliabideei buruzko ezagutza txikia izan dezaketela, edo haietan sartzeko zailtasunak dituz-tela, edo egin beharreko ibilbideak konplexuak izan daitezkeela.

Alderdi honetan aintzat hartu be-harko genuke metodo antikontzep-tiboak eskuratu eta erabiltzea, eta sexu heziketa desberdinak direla kultura bakoitzean. Horregatik, ad-

ministrazio publikoek kontuan hartu beharko lukete datu hori haientzat politika berariazkoak ezartzeko.

Ohartarazi behar da abortuaren arloko lege murritzaileek amata-suna errazten dutela dioen postula-tua okerra dela. Ezen, abortatu nahi duen emakume batek abortatuko du edozein ingurumaritan, legezkoa izan edo ez. Hortaz, haurdunaldia etetea zaildu eta murrizteak bakarrik balio du abortu klandestinoa, abor-tu exodoa sustatzeko eta segurta-sunik gabeko abortua egiten duten emakumeen arteko heriotza tasa areagotzeko.

Page 18: Gure gorputza gureak dira Dosierra

18

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Berriro diogu, hemen mintzatu eta eztabaidatzen ari gara emakumeen gorputzari buruz, bere amatasuna modu autonomoan hautatzeko erabaki libreaz, ama ez izateko eskubideaz, edo bakarkako ama izatekoaz, nahi duenarekin, nahi duenean eta nahi duen moduan, bai eta sexualitateaz libreki gozatzeko ere.

Bistan da, askatasuna eta gure gorputzen indepen-dentzia sustatzen dituen proiektu honek talka egiten du PPren eta Eliza Katolikoaren gobernu proiektuarekin. Es-kuinaren feminitate kontzeptuari eta ama eta emaztea-ren diseinu patriarkalaren ereduari aurre egiten die, hori baita, erran edo ez, berriro eskuratu nahi duten eredua.

Erreforma horiek aurrera egiten badute, Gobernuak, ohikoak dituen krisia, defizita edo terrorismoaren aitza-kiarik gabe hartzen duen lehendabiziko neurria izanen da. Ezartze hori etorriko da emakumeak etxekotzeko eredua paratu nahi digutelako, eta hori Zigor Kodearen bidez bakarrik egin dezakete, emakumeen jokaera krimi-nalizatuz eta eskubidea dena, hots, emakumeok libreki erabakitzeko dugun eskubidea, delitu bihurtuz. Eskuin atzerakoienaren beste eraso ideologiko baten aurrean gaude, gure bizitzetan eta gure gorputzetan eragina iza-nen duena. Aitzaki ekonomikorik gabe, Europaren ezar-penik gabe. Soilik nagusitasun patriarkalaren nahieraga-tik. Guk gure indar guztiekin eginen diogu aurka. Gure gorputzekin dagoeneko izan nahi duguna erabakitzen ari gara. Horretan jarraituko dugu.

Gure gorputza, gure erabakia

Page 19: Gure gorputza gureak dira Dosierra

19

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Koplak

Abortatzeko eskubidearen aldeko borroka betida-nik izan da mugimendu feministaren ardatzetako bat. Aldarrikapenek jarraitzen dute eta gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea ez da oraindik errespetatzen.

Gaur egun, atzerakada eta kontrol gehiago izanen denaren haizeak dabiltza, eta honek, gai hau berriro borroka feministen zentroan jartzera eramaten gaitu.

Teresa Meanak, erakunde feministetako es-tatuko koordinakundeko kideak itsu kopla hauek egokitu zituen gure kale aldarrikapenetarako. Laida Muruzabal marrazkilari iruindarrak ilus-tratu zituen. Bi ekimenekin 2009ko ekainaren 6an Bilbon ospatu zen manifestazio nazionalean hartu genuen parte.

Zuen gustokoa izatea espero dugu, kalean izanen gara.

Kontatzera goazenahistoria ederra da,

80ko hamarkadakokalekutzat duena.

Indarra eta kemena,zeukaten neska gazteak

burujabe ta askeakda bihurtu nahi zutena.

Sistema zalantzan jartzen,muga guztiak gaindituzkontzientziak mugituzukatutakoa hartzen.

Lehen feministak zirenborrokan tinko jo ta ke;haiek gabe ez ginakegauden tokian egonen.

Page 20: Gure gorputza gureak dira Dosierra

20

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Abortu eskubideaeskubide ez zenean,dena aurka zuteneanzabaldu zuten bidea.

Ordutik ona nolanahigauza asko pasatu da,baina debeku ta muga

antzematen dira nonahi.

Andre haien adorea!agintariak elizaorduko gizarte grisabihurtu nahian morea.

Abortuak zenbat etsaidituen oraindik ereberaz atsedenik gabe borrokak aurrera darrait!

Page 21: Gure gorputza gureak dira Dosierra

21

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

I. Gehigarria

Nafarroako baliabide gida

Haurdunaldiaren etenduraren inguruan arreta eta aho-lkularitza behar baduzu, egiten duten klinikekin harrema-netan jarri baino lehen, garrantzitsua da zure udalerriko edo auzoko Emakumearen Arreta Zentroko sexu hezi-tzailearengana joa-tea. Modu horretan, guztiz doan egin daitekeelako eta arreta eta eraginkortasun maila oso al-tuarekin eta berme osoarekin. Kontuan izan, ebakuntza Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere gain hartzeko modu bakarra dela.

Edozein arrazoi pertsonal edo sozialarengatik zer-bitzura joan nahi ez baduzu, klinikekin jar zaitezke zu-zenean harremanetan, kontu pribatua izanen da eta ebakuntzaren kostu osoa zure gain hartu beharko duzu.

Emakumeari Arreta Zentroek erabakiak hartzen la-gunduko dizute, haurdunaldi proba doakoa eginen dizute eta klinikarekin hitzordua kudeatuko dute, beti anonimo-tasuna gordez.

ZENTRUA Telefonoa

Andraize 848 422 766

Azpilagaña 948 290 228

Barañain 948 198 656

Burlata 948 136 658

Buztintxuri 948 139 094

Elizondo 948 581 835

Zabalgunea-Alde zaharra 848 429 087

Ermitagaña 848 422 715

ZENTRUA Telefonoa

Lizarra 848 435 270

Etxarri 948 567 063

Iturrama 948 198 334

Lodosa 948 662 400

San Adrián 948 672 106

Sangotza 948 871 440

Tafalla 948 703 919

Tutera 948 848 120

Hauek dira Nafarroako EAZen telefonoak:

Page 22: Gure gorputza gureak dira Dosierra

22

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Gogoratu arriskuko praktika baten aurrean botikara joan zaitezkeela eta medikuaren errezetarik gabe biha-ramuneko pilula har dezakezula.

Sexualitatearen inguruko edozein zalantza baldin ba-duzu, aipatutako zentroetara edo honako helbideetara jo dezakezu:

• Gozamenez-sexualitate eta gazte programa; sexu-kontsulta; www.conmuchogusto.com eta www.gozamenez.com

• Arrisku praktikarik izan baduzu, jarri harrema-netan ondorengo erakundeekin eta egin ezazu HIESAren proba azkarra. Gogoratu, anonimoa, erraza eta ez du minik ematen.

• SARE: 948 348189

• HIESAren aurkako hiri batzordea: 948 212 257.

Eta gurekin harremana duen edozertarako, beti izanen gaituzue prest kontaktuak, datuak, informazioak, doku-mentazioa, eta abar emateko. Eta noski, emakumeek erabakitzeko duten eskubidearen aldeko mobilizazioak anto-latuz eta daudenetan parte hartuz. Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzarrean gaude eta [email protected] posta elektronikoan edo Nabarrerian dauden Txoko Feministan eta Zabaldin aurkituko gaituzue.

Hurbilen dauden klinikak:

ZENTRUA Telefonoa

ANTSOAINBerriobide, 40, bloque 2 planta baja

948 129 170

MANUEL PRADADonosti 943 326 900

ASKABIDEDonosti 943 444 792

EUSKALDUNABilbo 944 101 990

ACTURZaragoza 976 735 767

LA ALMOZARAZaragoza 976 280 568

Page 23: Gure gorputza gureak dira Dosierra

23

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

II. Gehigarria

Abortatzeko eskubidearen aldeko borroka-ren historia bere data garrantzi-tsuenetan

1976: Emakumeendako amnistia. Talde feministek amnistia eska-

tzen zuten emakumeek egindako delitu zehatzetarako, horien artean abortua, baldintza guztietan zigortua zegoena. Emakumeak zeuden kar-tzeletan abortatzeagatik eta abor-tuak egiteagatik.

1977: Antisorgailuen legeztapena.Mugimendu feministak antisor-

gailuen legeztapenerako kanpainak burutu zituen, sexualitate aske baten alde eta abortatzeko eskubidearen alde: “Ez abortatzeko antisorgailuak, ez hiltzeko abortu librea”.

1977: Lehenengo topaketa feministak Euskal Herrian.

Urte honetan lehenengo topaketa feministak ospatu ziren Euskal He-rrian, bertan 3000 emakume inguru

bildu ziren. Bertako gairik garran-tzitsuenak abortua, sexualitatea eta planifikazio familiarra izan ziren.

1977-1985: Abortua hemen, ez Londre-sen, ez Parisen.

Hau izan zen gehien erabili zen mezuetako bat, estatu espainolak abortua erabat zigortua izan zuen bitartean. Urte haietan mugimendu feministak emakumeak abortatzen lagundu zituen, estatu espainoleko mugetatik kanpo, helbideak erraztuz eta bidaiak antolatuz.

1978: Konstituzioaren eztabaida.Erakunde feminista gehienek

Konstituzioaren aurkako kanpaina egin zuten. Beste arrazoi batzuen ar-tean, 15. artikuluak “guztiek dute bi-zitzarako eskubidea” ezartzen due-lako, honek abortua guztiz legezkoa

inoiz ez izatea eragotziko duen tranpa izanen da, eskuin kontser-batzaileak eta katolikoak umekiaren bizitzarako eskubidea ezarri nahi duelako.

1979: Antisorgailuen despenalizazioa.Azkenean, antisorgailuen erreze-

tak eta hauek lortzea Kode Penaletik desagertu ziren.

1979: Udal-hauteskundeak.Mugimendu feministak hautes-

kunde horietarako bere plataforma aldarrikatzailean aurkeztu zen. Al-darrikapenen artean zeuden: Abor-tu librea eta doakoa Gizarte Segu-rantzaren esku; antisorgailu libre eta doakoak Gizarte Segurantzaren esku eta antisorgailuen ikerkuntza-rako bide berriak sartzea; sexu-infor-mazio zentroak eta amnistia emaku-

Abortatzeko eskubidea eta sexu eta ugalketa-eskubideen aldeko borrokak, Euskal herrian eta espainiar estatuan, bere egutegi berezia du, eskubide hauen alde eta emakumeen gorputzaren subiranotasunaren aldeko ahaleginak eta mobilizazioak erakusten dituena. Lorpen garrantzitsu batzuk ere azaltzen dira:

Page 24: Gure gorputza gureak dira Dosierra

24

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

meek egindako delitu zehatzetarako.

1979-1982: Basauriko 11 emakumeen defentsan egindako kanpaina.

“Nik ere abortatu dut” abortuak egiteaz salatuak izan ziren Basau-riko hamaika emakumeri elkarta-suna adierazteko lau urtez luzatu zen kanpaina. Oso arrakastatsua izan zen mobilizazio baten eta guztien absoluzioarekin amaitu zen.

1981: Abortatzeko eskubidearen aldeko topaketak estatuan.

Erakunde Feministen Estatuko Koordinadorak antolaturik diskurtso feministan sakondu zen: sexu-eredu menperatzaileari kritikan, norbera-ren gorputzaren errebindikazioan eta emakumeek erabakitzeko duten eskubidean.

1982: Lege berri bat.Erakunde Feministen Estatuko

Koordinadorak abortuaren ingu-ruko lege-proiektu bat prestatu zuen. Ardatz nagusia aborta-tzeagatik zigorraren desagerpen osoa eta osasun publikoaren sa-rean abortuak egitea zen.

1983: Gobernuaren lege-proiektua.Gobernu Sozialistak abortuaren

bere lege proiektua onartu zuen. Berehala, Aliantza Popularrak le-gea konstituzioren aurkakoa ze-lakoan, helegite bat aurkeztu zuen, dagoeneko salatua zegoen Konsti-tuzioan oinarrituz: “guztiek bizitza eskubidea dute”.

1984: Euskal Herriko bigarren topaketa feministak.

Abortuaren gaia oso indarrean egon zen jardunaldi hauetan, baina mugimenduan nekea sumatzen zen. “Planning”ak gure herrian finkatu-tako errealitatea ziren.

1985: Abortuaren zatikako despenaliza-zioa.

1985eko uztailean hiru baldin-tzetan –emakumearen osasuna, bortxaketa eta umekian malfor-mazioak- eta ezarritako epeetan

(emakumearen osasunarena salbu, honek ez zuen eperik), abortuaren zatikako despenalizazioa elkarri zuen araudi berria sartu zen inda-rrean.

1986: Abortuak egiten ari gara.

Estatu mailan “Abortuak egiten ari gara” kanpaina egin zen, Osasun-gintza Publikoak bere konpetentzia guztiak bere gain hartzeko zituen arazoak ikusita eta prestazio hau es-katzen zuten emakume guztiei doan

egin ziezaien eskatzeko.

1985-1990: Atxiloketak eta epaiketak.Urte hauetan atxiloketa, epaiketa

eta zigor –absoluzioak ere bai- uga-ri gertatu ziren; emakumeek eta le-geak babesten ez zituen abortuak egiteagatik osasun langileek paira-tu zituzten. Hemen, gure mobiliza-zioa Andraizeko osasun langileen aurkako epaiketan zentratu zen, kanpaina indartsu baten eta mugi-mendu feministaren eta talde sozial askoren mobilizazioaren ondoren, absoluzioarekin amaitu zen.

2005-2010: Borrokak aurrera egiten du. “Abortu librea eta doakoa, eta

osasungintza publikoan” aldarrika-penarekin, abortuaren legearen 20 urte ondoren, mugimendu feminis-ta berriro piztu zen lege berri bat eskatzeko. Mobilizazio ugari egin genituen, guztien artean, Euskal herriko mugimendu feministak deituta, 2008ko otsailaren 16an Iruñean egindako manifestazioa nabarmentzen dugu, aldarrikape-

naren buruan jarraitzen duen mugi-mendu baten borrokarako grina eta batasuna erakusten duen argazkia ahalbidetu zuena: “Gure gorputzak, gure erabakia. Abortu librea eta doakoa”.

2010: Sexu eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko eteteari buruzko legea.

PSOEk bultzatu zuen lege honen onartzearekin, abortatzeko eskubi-dearen aitortzan eta sexu eta uga-lketa-eskubideen espazioan zerbait irabazi zen. Gure aldarrikapenen alde eta batez ere legea guztiz bete dadin borrokan jarraitzen dugu.

2012-2013: PP emakumeen eskubideen aurka.

PP Madrilgo gobernuan sartzea-rekin, gure eskubideak arriskuan daude eta hauskortzen dira. Berriro ere zutik eta borrokan gaude. Zutik emakumeak, hautsi gure kateak. Zutik, zutik, zutik.

Page 25: Gure gorputza gureak dira Dosierra

25

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

III. Gehigarria

Nafarroako 2011ko datuak

Osasuna, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioaren argitalpen batetik ateratako datuak aurkezten dizkizuegu hemen5, 2011n egindako Borondatezko haurdunaldiaren eteteari dagozkio-nak. Etete hauek, sexu eta ugalketa osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etetearen martxoaren 3ko, 2/2010 Lege Organikoak arautzen dituen baldintzen barruan eginak dira.

• 2011n guztira 844 egin ziren.

• Zentro mota: %99,64 zentro pribatuetan. 3 kasu publikoan eta 841 pribatuan.

• Informatzeko lekua: %86, 37 osasun zentro pu-blikoetan.

• Gestazio asteak: -8 aste edo gutxiago: %68,95-9-12 aste: %18,83-12 astetik aurrera: %12,20

• Etetearen arrazoiak:-Emakumeak eskatuta 767 kasu: %90,87-Emakume haurdunaren bizitzarendako edo osasunarendako arrisku larria: %3,43

-Umekian malformazio larriak izateko arriskua: %5,094.

• Ebakuntza metodoa:-Kirurgia metodoa: %46,90-Farmakologi metodoa: %52,56

• Jatorria:-Europa: 539 emakume. %63,86-África: 45 emakume. %5,33-América: 249 emakume. %29,50-Asia: 10 emakume. %1,18

http://www.msssi.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromocion/embarazo/docs/IVE_2011.pdf5

Page 26: Gure gorputza gureak dira Dosierra

26

Gure gorputzak gureak diraNafarroan abortatzeko eskubidearen aldeko batzarra

Nafarroako Abortatzeko eskubidearen aldeko Batzarra (2009) “Gure gorputzetarako eskubidea. Abortu libre eta doakoa” www.zabaldi.org web orrian duzue

Estatuko Erakunde Feministen Koordinadora (2007) “In-terrupción voluntaria del embarazo. El derecho de las mu-jeres a decidir”. Edizio propioa. Madril. www.feministas.org.

---Estatuko Erakunde Feministen Koordinadora (2011) “Situación actual de la nueva ley de salud sexual y reproductiva y de interrupción voluntaria de embarazo en el Estado Español, tras año y medio de aplicación”.

Emakumeak Kongresuaren aurrean (2012) “Guía infor-mativa sobre interrupción voluntaria del embarazo”. Se en-cuentra en www.mujeresantecongreso

Zabala, Begoña (2008) “Abortazeko eskubidea. Aborto libre y gratuito”, “Movimiento de mujeres, mujeres en movi-miento” liburuan. Txalaparta editoriala. Tafalla.

Datuak honako web orrietan:www.acaive.comwww.msssi.gob.es/profesionales/saludPublica/prevPromo-

cion/embarazo/docs/IVE_2011.pdf

Gozatuko duzuen komiki baten bideoa:

Madrilgo Batzar Feminista (2012) “Yo decido” ikusi al daiteke: http://vimeo.com/50324551.

Gehiago jakiteko bibliografia eta beste baliabide batzuk