GURE IPUINAK!

74
ARKATZI SUPER ESPIOIA Bazen behin, Izkiko herri batean arkatz bat bizi zen, Arkatzi ize- nekoa. Egun batean bere laguna Borra- gomiri hau galdetu zion: - Nora zoaz? - Ezin dizut esan - eta korrika joan zen. Arkatzik hazkure batzuk zituen. Dena argi hori batez estali zen eta Arkatzi Arkatzi super espioi bihurtu zen!!!

description

HEMEN DITUZUE ZUEK EGINDAKO IPUINAK. LAN BIKAINA EGIN DUZUE. ZORIONA!

Transcript of GURE IPUINAK!

Page 1: GURE IPUINAK!

ARKATZI SUPER

ESPIOIA

Bazen behin, Izkiko herri batean

arkatz bat bizi zen, Arkatzi ize-

nekoa.

Egun batean bere laguna Borra-

gomiri hau galdetu zion:

- Nora zoaz?

- Ezin dizut esan - eta korrika

joan zen.

Arkatzik hazkure batzuk zituen.

Dena argi hori batez estali zen

eta Arkatzi Arkatzi super espioi

bihurtu zen!!!

Page 2: GURE IPUINAK!

Lagun batzuk abisatzera joan

zen baina bakarrik aurkitu

zituen Bolalumi eta Zorrozki.

- Zein da plana Arkatzi?- galdetu

zuen Zorrozkik.

- Borragomi espiatu behar dugu.

- OK!!!- esan zuen Arkatzik.

- Yes!!!- esan zuten Bolalumik

eta Zorrozkik.

Page 3: GURE IPUINAK!

- Armak hemen ditut. Kontuz

bomba bat bota digute!!!- esan

zuen Arkatzik.

Baina berandu zen. Bolalumi eta

Zorrozki hilda zeuden.

Baina berriz agertu ziren. Nola-

koa zen posible?

- Bideojoko batean gaude eta bi

bizitza ditugu!- esan zuten biek.

- Salto Arkatzi, salto!- esan zuen

ume batek.

Page 4: GURE IPUINAK!

BESTI ETA JOKIN

ALTXORRAREN BILA

Bazen behin tximino bat oihanean bizi zela.

Besti deitzen zen eta hitz egiten bazekien.

Bestik lagun bat zuen. Bere laguna Jokin

deitzen zen. Jokin ume bat zen eta Besti-

rekin bizi zen. Zuhaitz batean lo egiten

zuten. Egun batean Besti altxatu zen eta

Jokin altxatu zuen. Jokinek Bestiri galdetu

zion:

- Paseo bat ematen dugu?

- Bale - esan zion Bestik.

Oihanetik paseatzen zeuden baina Jokinek

zerbait zapaldu zuen:

- Mapa bat da! - oihukatu zuen.

- Zertarako da?- galdetu zion Bestik.

- Altxor bat aurkitzeko - erantzun zion

Jokinek.

Page 5: GURE IPUINAK!

- Nahi baduzu joango gara bilatzera - esan

zuen Bestik.

- Ez dakit...

- Mesedez, oso dibertigarria izango da.

- Ez naiz fidatzen, agian piratak daude.

- Piratak badaude joango gara.

- Bale - esan zuen Jokinek.

Mapa hartu zuten eta altxorraren bila joan

ziren. Lehenengo mendi bat igo beharko

zuten.

Page 6: GURE IPUINAK!

Arratsaldea ailegatu zen, baina ez ziren

ailegatu gailurrera. Jokinek esan zion

Bestiri:

- Hemen geldituko gara, ezin dut jarraitu.

- Bale.

Kobazulo batera joan ziren eta hor lo egiten

geratu ziren. Hurrengo goizean altxatu ziren

eta ibiltzen jarraitu ziren. Bat-batean Bestiri

bahitu zuten. Jokinek bilatu zuen, baina ez

zuen aurkitu. Jokin bilatzen ari zen, baina

kobazulo batean Besti ikusi zuen. Besti

kaiola batean zegoen. Jokin sartu zen eta

inor ikusi barik Bestiren ondora joan zen.

- Plan bat daukat- esan zuen - ni mozorra-

tuko naiz beraien bezala eta zu hartuko

zaitut.

Esango diet paseo bat emango duzula

nirekin eta altxorraren bila joango gara.

- Ondo - esan zuen Bestik.

Jokin mozorratu zen, Asko kostatu zitzaion

Page 7: GURE IPUINAK!

giltzak hartzea baina lortu zuen. Gero Bes-

tiri kaloia ireki zion eta Besti salbatu zuen.

Gailurrean gurutze bat zegoen eta Jokinek

ireki zuen. Bat-batean altxorra ikusi zuten.

Oso pozik jarri ziren.

Page 8: GURE IPUINAK!

Blopiren abenturak

Orain dela oso gutxi, Yobubin, beste galaxiako planetan, ez zeukaten beste konponbiderik esploratzaileak bidaltzea . Itxoin! Hor, hor hasten da gure istorioa. Gure Yobubi, gure protagonista Blopi da.

Blopi oso berezia da. Esploratzaile oso handia da Yobubi osoan. Oraindik ez dugu jarraituko, lehenengo esan behar dizuet nolakoa den Blopi :Blopi ez da hain handia, baina ez da elur-maluta bat bezalakoa. Blopi, atsegin-atsegina da. Dibertigarria, umore onekoa....

Orain jarraitu ahal dugu. Baina, Yobubi oso txikia zen denentzat .Orduan, Blopi bidali zuten beste planetak arakatzera baina ,noski, plater hegalari batekin , eta probizioekin.

Denak ,planeta guztiak nahi zuen Blopi joatea ; denek bere konfidantza Blopinengan zeukaten planeta salbatzeko . Baita erregeak eta alkateak ere.

Blopik ezin izan zuen beste aukerarik joateko,

Page 9: GURE IPUINAK!

beldurrez eta emozio pixka batekin. Orduan esan zuen:

- Hitz eman dut bueltatzea planeta batekin !

Orduan Blopi joan zen . Ez zen asko pasatu Esnurkels batsuk ikusizituen, baina norekin ? Blopi hurbildu zen eta Yobubi txiki bat zen bere maskotarekin ! Orduan platilutik jaitsi eta …

PAM , PIN , PUN !

Esnurkel guztiak jokoz kanpo geratu ziren . Eta Blopik esan zion mutiltxoari :

- Ondo zaude ?

Page 10: GURE IPUINAK!

- Bai . ondo nago .

Ez zuten asko hitz egin , baina lagunak egin ziren Blopik komentatu zion planetarena . Blinik esan zion (mutkoaren izena Blini zen):

- Hori oso erraza da ! Badakigu non dagoen pla-neta hadi bat ! Baietz , Pitxi ?

- Guau ,guau ! - esan zuen maskotak .

Orduan hiru adiskideak joan ziren bere bila ; baina hori beste istorio bat da.

AMAIERA

Page 11: GURE IPUINAK!

ENEKOREN ERRATZA

2002 urtean hiri batean bazen behin kale-garbitzaile bat,Eneko deitzen zena. Bakarrik kalea garbitzen zuen. Bere jabeak esaten zuen:

- Garbitu kalea edo lanetik botako zaitut.

Eneko beti triste zegoen. Batzuetan oporrak hartzen zituen baina baka-rrik bi egun: larunbata eta igandea.

Egun batean Enekok erratza galdu zuen. Bere jabeak hilko zuela pen-tsatu zuen! Nola garbituko zuen kalea?

Baina nola galdu zuen? Edo lapurtu zioten? Enekok laguntza beharko du!

Page 12: GURE IPUINAK!

Oihuka esaten zuen:

-Norbaitek badaki non dagoen nire erratza?

Emakume bat gelditu zen. Esan zion: -Zer gertatu zaizu?

-Nire erratza lapurtu didate, eta nire jabeak hilko nau.

Page 13: GURE IPUINAK!

-Ez egon triste, aurkituko dugu! - esan zion kontsolatzen.

- Eskerrik asko! - esan nuen nik poz-pozik.

-Seguru aurkituko dugula, ba orduan nola duzu izena?

-Eneko,eta zuk?

-Sara.

-Beno Eneko, detektibea naiz.

-A,bai? Ba zein ondo, berehala aurki-tuko dugu eta!

-Bai!- irribarre bat eginez.

-Ba galderak hastera doaz.

-Zein ordutan lapurtu zizuten erratza?

Page 14: GURE IPUINAK!

-Ba gutxi gora behera lau eta erdie-tan.

- Ondo.

-Zure ondoan kaletxo bat zegoen?

-Bai.

-Eta paperontziak zeuden?

-Bai, baita ere ikusi nuen mugitzea.

-Ba orduan goazen leku horretara!

-Bai , Sara!

-Begira Eneko oraindik paperontzia mugitzen da!

-Bai!

Orduan paperontzia mugitu eta...

Aaaaaaah! Ba zeuden bi lapur! Eta erratza zuten!

Page 15: GURE IPUINAK!

- Geldi! - oihu egin zuen Sarak.

-Nire erratza da!

-Bai, Eneko, bai.

- Orain nire jabeak ez nau hilko!

Eskerrik asko Sara!

-Ez horregatik

- Eskerrrak emateko, larunbat batean geratuko zara afaltzera.

-Eskerrik asko! Eta ez bazan kalaba-zan sar dadila kalabazan.

Page 16: GURE IPUINAK!

UME BAT ESPAZIOAN

Duela urte asko ume bat bizi zen . David deitzen zen. David oso jatorra eta oso indartsua zen: hiru pertsonen kontra irabazi zuen. Davidek metro bat eta laurogeita hamazazpi zentimetro neurtzen zituen eta bere etxean ez zegoen teilaturik. Oso argala zen . Egun batean proba bat egin behar zuen espaziora joateko. Estralurtar asko hil behar zituen mundua ez hiltzeko.

- Gurasoak, transporter bat egin behar dut. Terrazan egitea uzten al didazue?

- Bai, baina kontuz etxea ez lehertzeko.

Page 17: GURE IPUINAK!

- Eskerrik asko guraso maiteak.

Davided lan eta lan egin zuen transporter bat espaziora joateko baina gurasoek pentsatzen zuten zer egiten ari zen beren semea David. Oso kezkaturik zeuden berarekin. Egun batean hau gertatu zen. Davidek trasporterrra bukatu egin zuen. Baina hau ez zen berak nahi zuena proba bat egin behar zuelako.

Munduan salbatu egin behar zuen robotak daude espazioan eta armak botatzen duela espasiotik.

-Agur gurasoak ez dakit etorriko naizen baina agur eta asko maite zaituztet .

-David zaindu asko eta laster etorri mesedez. Agur David! (negar egiten)

David borrokatzen hasten da .Zortzi robot daude eta ia ia lau geratzen zaizkio mundua ez hiltzeko Beste bat geratzen zaio bakarrik bat, Pun! hiltzen du robota eta mundua ezin da hil.

David orain heroi bat da mundua salbatu duelako eta bere gurasoek oso pozik daude.

Sar dadin kalabazan … Eta horrela ez bazan.

Page 18: GURE IPUINAK!
Page 19: GURE IPUINAK!

HIRI BATEAN

SUPERHEROI BAT

Behin batean superheoi bat Iñaki deitzen

zena. Bere altuera bi metrokoa zen eta Me-

tropolisen bizi zen. Bazegoen gaizto bat eta

Unai deitzen zen. Bere burua oso handia

zen eta bere lagunak Sergio eta Jorge dei-

tzen ziren . Egun batean alkateak deitu zion

eta esan zion:

- Etorri Iñaki! Unaik sua bota du. Etorri

mesedez!

Esan zuen Iñakik;

- Bai, joango naiz!

Page 20: GURE IPUINAK!

Eta Iñaki joan zen Metropolisen zegoen sua

itzaltzera. Iñakik bazeukan potere magiko

bat. Iñakik itzali zuen sua eta bere laguna

Sergiok potere laxer bat zeukan. Iñaki eta

Sergio joan ziren etxera jolastera. Bere

laguna Javierrek oparitu zien trofeo bat.

Lagunak eta Unai joan ziren Iñaki esatera:

- Zu zara tuntu bat.

Sergiok esan zion Unairi:

- Utzi pakean Iñaki!

Page 21: GURE IPUINAK!

Iñakik poterea bota zion Unairi eta Unai hil

zen.

AMAIERA

Page 22: GURE IPUINAK!

KALE-GARBITZAILE

SUPERHEROIA.

Bazen behin kale-garbitzaile bat Super deitzen zena.Berak

sorte ona eta potereak zeuzkan.Bere abizena Txip zen, eta

jendeak deitzen zion Super Txip superheroia magikoa.

Super Txipek lagun asko zeuzkan baina benetako laguna

Mikro Bum deitzen zen.

Baina egun batean Super Txipek bere lagunari esan zion:

-Pist, Mikro Bum nik potereak dauzkat.

Baina Mikro Bumek esan zion:

-Baina, hori ezinezkoa da ezta?

- Ez, ez, Mikro Bum, begira nola egiten dudan hegan.

Page 23: GURE IPUINAK!

- Egia da Super Txip potereak dauzkazu, sinesgarria da.

Orduan Super Txipek telebistan bi altxor ikusi zituen.Egun

horretan joan zen Mikro Bumeren etxera eta esan zion:

- Mikro Bum, telebistan bi altxor ikusi ditut.

Mikro Bumek esan zion:

- Baina non?

Super Txipek erantzun zion:

- Espazioan dago, altxorra !!!

Orduan Mikro Bumek gauza garrantzitsu bat esan zion:

- Baina guk ez dauzkagu jantzi ezpazialak. Super Txip –

erantzun zion:

- Zu lasai, nik bi jantzi ezpazialak ditut.

Mikro Bum harrituta geratu zen, baina esan zion:

- Zein egunean joango gara?

Super Txipek esan zuen:

- Ikusiko dut, adibidez bihar astelenean.

Mikro Bumek erantzun zion:

- Ondo da, bihar joango gara.

Orduan astelehena ailegatu zen.Eta kohetea atzerapena

kontatu genuen bost, lau, hiru, bi, bat eta zero

puuumm!!!!!!Jantzi espaziala, eta planeta batean Neptuno

deitzen zena.Mikro Bumek galdetu zion Super Txipiri:

Page 24: GURE IPUINAK!

- Non dago urrezko altxorra?

Super Txipek erantzun zion:

- Hemen dago, Neptuno planetan.

Mikro Bum konforme zegoen eta hasi ziren lurpe-

ratzen.Baina , lau ordu egon behar ziren lurperatzen

altxorra aurkitzeko.Mikro Bumek esan zuen:

- Zenbat diru dago?

Super Txipek erantzun zuen:

- Ez dakit, baina jakin nahi baduzu zenbatu eh eh.

Mikro Bumek erantzun zuen:

- Ondo da, zenbatuko dut dirua.

Super Txipek gauza bat esan zuen:

- Zu zenbatzen baduzu nik ere. Zenbat diru! Hamar milioi

daude.

Super Txipek`esan zuen:

- Zuk bost milioi euro eramango dituzu, eta nik beste bost

milioi euro eramango ditut etxera.

Mikro Bumek erantzun zion:

- Ondo da, aberatsak izango gara je je je, ji ji ji, jo jo jo, ju

ju ju.Oh! Ez! Dirua erori da eta ez dakigu non dagoen !!!

Mikro Bumek esan zuen:

- Bilakatuko dugu hiru planeta, Merkurio, Mundua eta

Page 25: GURE IPUINAK!

Neptuno.

Super Txipek erantzun zuen:

- Ondo da, baina zuk Mundua eta nik Merkurio eta

Neptuno.

Mikro Bumek esan zion:

- Ondo da, baina galtzen ba gara Neptunon ikusiko dugu

elkar.

Super Txipek erantzun zion:

- Ondo da, goazen ba.

Bi egun barru Super Txip aurkitu zuen. Mikro Bumek

gauza bat esan zion:

- Oso ondo Super Txip.

Super Txipek erantzun zion:

- Eskerrik asko, Mikro Bum.

Baina Super Txipek bakarrik zeukan bost milioi euro eta

SuperTxipek esan zuen:

- Zein faena ezta Mikro Bum?

Mikro Bumek erantzun zion:

- Bai, egia da.

Baina... orduan Super Txipek esan zuen:

- Begira, Mikro Bum berriro bilakatuko dugu mundua.

Page 26: GURE IPUINAK!

Orduan bi edo hiru ordu barru dirua aurkitu zuten eta

Super Txipek esan zuen:

- Orain etxera joango gara?, Mikro Bum.

Mikro Bumek erantzun zuen:

- Bai, ondo da! Goazen ba!

Orduan joan ziren etxera oso pozik, bost milioi euroekin.

Amaiera.

Page 27: GURE IPUINAK!

MINUREN

ABENTURAK

Bazen behin oihanean tximino bat Minu

deitzen zena. Minu kume bat zen eta bere

anaiarekin bizi zen. Bere anaia Mili deitzen

zen. Minu eta Mili bilatzen ari ziren bere

gurasoak.

Minuk esan zuen:

- Zergatik ez dugu bilatzen gure gurasoak?

Mili ez zegoen ados eta haserretu zen Mi-

nurekin.

- Beti pentsatzen gurasoengan, ezta Minu?

Egun bat pasatu ondoren Minuk bere mo-

txila hartu zuen eta bere gurasoen bila joan

zen. Milik ikusi zuen eta bere atzetik joan

zen.

- Minu nora joango zara?

- Gure gurasoen bila.

Page 28: GURE IPUINAK!

Milik ez zion utzi bakarrik joaten eta joan

ziren biak bere gurasoen bila. Hurrengo

egunean kobazulo batera heldu ziren. Milik

gogoratu zuen hor bere gurasoak bahitu

zituztela.

Gaua zen. Milik eta Minuk atsedena hartu

zuten. Goizean kobazulora sartu ziren.

- Aita, ama !

- Isildu Minu! Kobazuloko erregea

esnatuko duzu.

Page 29: GURE IPUINAK!

Minu ixildu zen baina oso triste zegoen.

Milik ez zituen ikusi gurasoak eta joan

ziren alboko kobazulora.

- Bilatuko dugu hemen Minu.

Minuk oihu bat entzun zuen, bere ama zen.

- Ama ondo zaude?

- Minu zara zu ezta?

- Bai, ni Minu naiz eta ere nire anaia Mili.

Hirurok oso pozik jarri ziren.

- Eta aita non dago?

- Beste kobazuloan Mili.

- Eta zergatik ez dugu bilatzen?

- Ez dakit ba? Erregea oso poteretsua da

eta.

Bi hilabete barru Minu eta Mili pozik

zeuden, egun batean bere aita joan baitzen

beren etxera.Aitak aurkitu zuen kobazulo

handi bat eta hor geratu ziren bizitzera.

Page 30: GURE IPUINAK!

Denak oso pozik bizi ziren. Eta horrela ez

bazan, sar dadila kalabazan...

Page 31: GURE IPUINAK!

SILIN ESPAZIOAN

Behin batean tximino batek espaziora

joan nahi zuen. Tximinoa Silin deitzen zen.

Silin marroia, txikia eta oso barregarria zen.

Asko gustatzen zitzaizkion bananak. Silinek

pertsonak bezala hitz egiten zekien, horre-

gatik oso dibertigarria zen. Egun batean

Silin aireportura joan zen. Ume baten male-

taren barruan sartu zen. Ume hori New

Yorkera joango zen eta Silin berarekin.

Umea hegazkinean sartu eta eserleku batean

eseri zen. Umearen amak maleta hartu zuen

eta leku batean sartu zuen.

Page 32: GURE IPUINAK!

Silin maletatik irten zen eta umea zegoen

tokira joan zen. Silinek umeari galdetu

zion:

- Kaixo, ni Silin naiz, eta zu?

- Nik Jokin dut izena. Zer egiten duzu

hemen?

- Bada... Espaziora joan nahi dudala, eta

pentsatzen nuen New Yorken kohete bat

zegoela.

- Bada, ondo pentsatu duzu, bihar kohete

bat joango da espaziora.

Page 33: GURE IPUINAK!

New Yorkera ailegatu zirenean, Silin

galdetu zion Jokini:

- Non dago kohete hori?

- Ez duzu ikusten? Hemen aurrean dago.

- Ah... Orain ikusten dut.

Silinek Jokin agurtu zuen eta kohetean

sartuzen inork ikusi gabe. Espazioko jantzia

jarri eta leku batean izkutatu zen. Izkutatu

zen lekuan gauza arraro bat ikusi zuen.

Argia piztu zuen eta aginte bat zegoen.

Aginte hori kohetea espaziotik joateko

erabiltzen zen. Egunak eta egunak pasa

ondoren, ilargian zegoen. Kohetetik atera

zenean gauza arraro bat ikusi zuen eta

berdea zen. Silinek pentsatzen zuen

estralurtar bat zela. Leku horretara hurbildu

zen eta... estralurtar bat ikusi zuen!

Estralurtar horrengandik urrundu zen, eta

agintea galduzitzaion. Estralurtar

horrengana hurbildu zen eta galdetu zion:

-Ikusi al duzu aginte bat?

-Ez, baina aparatu honekin aurkituko duzu.

Page 34: GURE IPUINAK!

Ilargi osoa zeharkatu zuten, eta gauza asko

aurkitu zituzten, eta agintea ere. Silin

kohetera joan eta etxera ailegatu zenean,

bere amak banana pilo bat eman zizkion.

AMAIERA!!

Page 35: GURE IPUINAK!

SUPER TXIMINOA

Behin batean tximino batek Jula izena

zuen. Tximino horrek proba bat gainditu

behar zuen, ehun banana hartu behar zituen.

Tximino hori oihanean bizi zen. Hor bere

familia eta bera ere bizi ziren.

Bere etxea oso handia zen. Hor festa asko

egiten zuten eta oso dibertigarriak ziren.

Bere anaia Julo deitzen zen eta bere ama

Juli deitzen zen.

Page 36: GURE IPUINAK!

Orduan amak esan zion:

- Jula, jan nahi dut.

- Itxoin pixka bat mesedez.

- Baina, jan nahi dut.

- Pixka bat itxaroteko kontxo!

- Bale, bale ez oihukatu.

- Baina gauza bat nahi dut.

- Zer da?

- Bananak.

- Ahaztu zait proba gainditu behar dudala.

Bananak aurkitu behar ditut.

- Nire jantzia jarri behar dut!

- Bakarrik 78 banana ditut, 22 falta zaizkit.

Oihanetik joan zen. Egun batean ehun

banana lortu zituen. Bere amak ezkertu

zion. Eta, noski, bananak jan zituzten.

Page 37: GURE IPUINAK!
Page 38: GURE IPUINAK!

SUPERUMEAK

MUNDUA SALBATZEN

Bazen behin ume bat hamar urte zituena.

Orduan, egun batean konturatu zen

superpotereak zituela eta deitu zioten

Superumea. Superumea espazioko hiri

batean bizi zen. Hiri horretan bazegoen

pertsona maltzur bat. Horrela deitzen zen:

Dofensmir.

Dofensmir oso maltzurra zen eta bere errua-

gatik hiria kaos bat zen. Jende guztiak bel-

durra zuen. Baina egun batean...Super-

umeak pentsatu zuen:

- Zergatik ez dut mundua salbatzen?

- Bai, bai- esan zuen bere familiak.

- Bada...orain hasiko naiz.

Ordu batzuk pasatu ondoren...

- Dofensmir! Utzi pakean mundua - esan

zuen Superumeak.

Page 39: GURE IPUINAK!

- Ez, ez dut mundua pakean utziko - esan

zuen.

- Bada, orduan zer egin behar dut zu

mundutik joateko edo maltzurra ez izateko?

- galdetu zuen Superumeak.

- Proba bat gainditu behar duzu.

- Ongi da, zer egin behar dut?

- Bada...nire roboten kontra borrokatu behar

duzu. Esango dizut zenbat robot dauden:

1.000.000 baino gehiago daude. Gainditzen

Page 40: GURE IPUINAK!

baduzu Superrobotaren kontra ere. Ah! ni

ere irabazi behar nauzu.

- Konforme - esan zuen.

- Ahaztu zait esatea nire kobazulora

etortzen zarenean munstroekin borrokatu

behar duzu.

Orduan super-umea plan bat asmatu

zuen.Bere plana horrela zen: lehenengo,

gauetik atera eta ia robot guztiak desmon-

tatu; horrela robot gutxiagoren kontra

borrokatzeko. Gero, mountroaren kontra ez

borrokatzeko beste aldetik joan. Hori egin

eta gero, Super-potereekin soka ikustezin

batekin oinak lotu eta bota lurrera.Azkenik,

Dofensmiri garraiatzeko super potereak

erabili baina super potere onenekin.

Ordu batzuk pasa ondoren plan bat egin

ondoren lo egitera joan zen.

KI,KIRI,KIIIIIIII!Eguna zen eta plana mar-

txan jarri zuen. Ordu asko pasatu ziren eta

inork zekien zer gertatu zitzaion, jende guz-

Page 41: GURE IPUINAK!

tia urduri zegoen. Super-umea ailegatu zen

Dofensmiren kontra borrokatzera.

- Irabaziko dizut-esan zuen Super-umeak.

- Ez.

Oduak pasatu ziren. Teleberrian jarri zuten

Superumeak irabazi zuela eta jende guztia

oso pozik jarri zen. Dofensmir kartzelara

eraman zuten 100 urte pasatzeko.Jendea

mundu osoan festa batekin ospatzen zuen

Superumearen oroimenez. Orain Superu-

mea David zen.

Urte batzuk pasatu ziren eta Davidek 19

urte zituen.Urte batzuk pasatu ziren ,23 urte

ditu orain eskondu zen bere emaztegaia-

rekin, Sara.

Etxe bat erosi zuten eta pozik bizi ziren. Eta

alabazan eta ez bazan zar dadila kalabazan.

Page 42: GURE IPUINAK!

Super umea

Mikel ume bat zen eta oso altua zen. Zortzi urte zeuzkan. 1,45 metro zeukan altuera. Mikeli ez zitzaion pasta gustatzen.

Jantokian ez zuen pasta jaten. Hirurak arte geratzen zen bazkaltzen eta hiruretan ikas-gelara igotzen zen.

Istorio hau 2.000ko martxoak 21ean Bartze-lona hirian gertatzen zen. Mikel joan zen ikastetxera eta eseri zen.Mikelek soinketa zeukan eta ez zitzaion gustatzen.

Gaur probaren eguna zen. Proba hau zen: korrika egin 20 minutuz gelditu gabe eta azkena heltzen zenak 5 minutu gehiago korrika egin beharko zuen.

Korrikan Mikel, Juan, Leire, Asier, Laura, Iban eta Anek parte hartzen zuten. Laster- keta hasi zen eta horrela geratu ziren: 1.postuan Leire 2.postuan Asier 3.postuan Laura 4. postuan Juan eta Ibai 5.postuan Ane eta 6.postuan Mikel.

Page 43: GURE IPUINAK!

Mikelen andereñok ezan zion:

-Mikel!!!!!!!!(oihukatzen)etorri hona!!.

- Zer gertatzen da?- Mikelek esan zuen.

- Zer gertatzen den esaten duzu?

- Bai ,hori esan dut.

- Zer gertatzen da? Azkena geratu zarela eta hurrengo proba taldekoa da.

Futbol partidua zen. Adereñok jarri zituen hasierako hamaika hauek: atezaina Javi , atzekaldean, Aitor, Xabier, Irene eta Zikera, erdikaldean, Iban eta Mikel, aurrekaldean Juan , Txomin, Iñigo eta Susaeta. Susaetak gola sartu zuen. Gero Mikelek gola sartu zuen eta gero sartu zuten berriro. Mikelek proba gainditu zuen.

amairea

Page 44: GURE IPUINAK!
Page 45: GURE IPUINAK!

“Tximi” tximinu-umea

Bazen behin ume bat. Gauez tximinu

bihurtzen zen. Bere izena “Tximi” zen.

Bera oihan batean bizi zen. Bere oihanean

animali asko bizi ziren, adibidez: lehoia,

zaldia eta abar.

Egun batean Tximi ohetik altxatu zen, bere

ohea bananaz eginda zegoen.

- Ze ondo bananaz egindako ohe batean.

Altxatzean Tximi oso arraro zegoen.

Zergatik zegoen hain arraro? Arraro zegoen

tximinuaren aurpegia ez zitzaiolako kendu.

Horrexegatik goizean joan zen beste lagun

bat bilatzera ohianetik.

Ez zuen aurkitzen lagunik. Lehoi batek esan

zion berak bere laguna izan nahi zuela. Or-

duan Tximi oso pozik jarri zen eta besarka-

da handi bat eman zion. Lehoiak hau esan

zion:

- Tximi! Gauza bat esango dizut. Zure

laguna izateko proba bat gainditu behar

Page 46: GURE IPUINAK!

duzu. Ez baduzu gainditzen ezin dut izan

zure laguna.

- Bale, baina noiz egingo didazu proba

hori?

- Ez dakit, horretarako hasi behar duzu

entrenatzen.

- Baina nork entrenatuko nau?

- Uste dut ni izango naizela.

Orduan Tximi hasi zen entzenatzen ordu

asko.

Page 47: GURE IPUINAK!

Azkenean asko entrenatzeagatik orkatila

bihurtu zitzaion. Horrexegatik egon zen bi

hilabete ezer egin gabe baina azkenean

pasatu zitzaion eta berriro hasi zen entre-

natzen .

Ailegatu zenean eguna, Tximi oso

prestzegoen ondo egiteko. Lehoia ailegatu

zenean proba egitea iruditu zitzaion. Proba

egin zuen eta gainditu zuen baina arazo bat

zeukan, beste oinako orkatila bihurtu

zitzaiola. Berriro konpondu zenean beste

laguna aurkitu zuen eta oso pozik geratu

zen. Gainera tximinoaren burua kendu

zitzaion gau horretan. Azkenean bere

lagunak agurtu zituen eta bere ohera joan

zen ondo lo egiteko.

¡AMAIERA!

Page 48: GURE IPUINAK!
Page 49: GURE IPUINAK!

Tximino gizajoa

Bazen behin , tximino bat. Duela ehun urte oiha-nean bizi zen. Tximino bau Simia deitzen zen . Egun batean bere amak esan zion proba bat egin behar zuela . Simia joan zen proba egitera baka-rrik . Baina proba hasi baino lehen , zoologiko baten laguntzaile batek bahitu zuen .

- Ama , ama!- oihukatu zuen Simiak .

Gero zoora eraman zuen . Simia oso triste geratu zen kaiola batean zegoela konturatu zenean . Orduan umeak sartu ziren zoora , denak joan ziren Simia ikustera .

Pena ematen zitzaien Simia eta oso triste geratu ziren beraiek ere . Umeak joan zirenean , Simia bakarrik geratu zen .

Hurrengo egunean berriro etorri zen jendea zoora .Denak ere joan ziren pasadako egunean bezala .Hilabete bat pasa ondoren, neska batek esan zion zooko laguntzaileari:

- Jendeari,tximino txiki hori pena asko ematen dio. Eraman ohianera ona bazara!

Page 50: GURE IPUINAK!

- Neska,tximino hori oso polita da. Horregatik ekarri dugu zoora! - erantzun zion laguntzaileak neskari.

Simia harrituta geratu zen ikustean hori. Neska joan zenean, laguntzaileak pentsatu zuen neska esan zuena.

Ohianean ,bere amak pentsatu zuen:

- Baina non dago Simia? - oso kezkatuta.

- Agian bahitu dute!- berriro esan zuen.

Zooko laguntzaileak hartu zuen Simia eta kotxe batera sartu zuen. Martxan jarri zuen eta ohia-nera bueltatu zen. Simiaren ama Simia bilatzen

Page 51: GURE IPUINAK!

ari zenean, kotxea aparkatu zuenean Simia joan zen korrika amarengana besarkada bat ematera . Gero amak eman zion beste bat laguntzaileari ekartzeagatik berriro.

AMAIERA!!!!!

Page 52: GURE IPUINAK!

TXIMINOA ESPAZIOAN

Bazen behin tximino bat. Bere izena

Muniain zen. Berak gauza misteriotsu bat

zeukan, potere bat zeukan. Bere poterea hau

zen: bera goizean tximino arrunta zen baina

gauean tximino indartsua zen.

Orduan, egun batean gauean pertsona ba-

tzuek bahitu zuten. Munian esnatu zen eta

joan zen beraiengana laguntzera.

Esan zuen Muniainek:

-Askatu bi pertsona horiek eta borrokatu!

-Bale!- erantzun zion Elurrezko Panpinak.

Page 53: GURE IPUINAK!

Ondoren borrokatu zuten eta Munianek

irabazi zuen eta galdetu zion:

- Non dago nire eraztun urdina?

- Ez dizut emango bakarrik.... Horren truke

hiru txakur dalmata, bi itsasontzi eta orde-

nagailu bat eman behar dizkidazu. Baina

ordenagailua eramangarria izan behar da.

- Bale, baina bi gauza: Non usten dizut? Eta

noiz?

- Ilargian eta etzi.

- Bale, aio!

Page 54: GURE IPUINAK!

Bi egun pasa ondoren.

- Kaixo!

- Kaixo!

- Ekarri dizkizut gauza guztiak. Tori! Orain

eman nire eraztun urdina.

- Tori!

- Ezkerrik asko!

- Beno agur!

- Agur!

Eta Muniain joan zen. Baina gelditzen da

eta esan zuen:

- Eh! Itxoin! Hau ez da nire eraztun urdina,

gorria da.

Itzultzen da eta galdetzen zion:

- Eta nire eraztuna?

- Hemen

- Itzuli nire eraztuna eta nik ere.

- Bale

Page 55: GURE IPUINAK!

- Bat, bi eta hiru.

Gero joan zen benetan. Eta horrela ez bazan

sar dadila kalabazan.

Page 56: GURE IPUINAK!

TXIMINOA ETA TXAKURRAK ESPAZIOAN

Bazen behin, tximino bat Montxito deitzen zena. Egun batean Montxitok espaziora joan nahi zuen. Esan zien Montxitok txakur batzuei:

- Txakurrak, nahi duzue nirekin joanezpaziora?

Esan zuen txakur batek:

- Konforme, nik bai, eta zuek txaku-rrak?

Esan zuten beste txakurrek:

- Ados, gu ere joango gara.

Horrela txakurrak eta Montxito joan ziren espaziora. Martera joan ziren eta estralurtar bat ikusi zuten Montxitok eta txakurrek.

Page 57: GURE IPUINAK!

Esan zuen Montxitok:

- Txakurrak, joan gaitezke estralurtar horrekin?

- Ni bai, eta zuek anima zaitezte ere!

- Zer egingo dugu berarekin?

- Beno. ba joango gara berarekin !

- Eta gero ostikada bat eman ahal diogu

ezta? - esan zuen txakur batek.

Orain dela asko Montxitok eta bere txakurrek asko hitz egiten zuten gazteleraz. Estralurtarra munstruo bat zen eta monstruak bahitu zituen Montxito eta bere txakurrak. Hurrengo goizean aurkitu zuten altxorra. Monstruak zeukan altxorra.

Hor urrea eta diru asko zegoen. Egunak pasa ondoren, monstruo gehiago etorri ziren . Monstruo bat ona zen eta askatu zituen Montxito eta txakurrak. Urrea

Page 58: GURE IPUINAK!

eta dirua eman zien. Espazioko jantzia jarri zuten eta New Yorkera joan ziren. Gauza asko erosi zituzten eta maite-minduta zeuden. Bakoitzak etxe handi bat zeukan. Montxitok eta bere txaku-rrak bost logela eta hiru komuneko etxeak zeukaten. Baita bost kotxe ere: Ferrari,Lamborghini, Jaguar, Audi r8 eta Fondo Apagani

Eta horrela ez bazan…

AMAIERA!!!!!!!!

Page 59: GURE IPUINAK!

Tximinoaren Abentura

Bazen behin 2002.an tximino bat oihan batean bizi zela . Tximino hori Ilargi deitzen zen eta beste bi lagu-nak zituen: Poli eta Elmen .

Hurrengo egunean Poli eta Ilargi Elmenen etxera joan ziren baina ikusi zuten ez zegoela . Orduan Polik esan zion Ilargiri :

-Agian bahitu dute !

- Bai, noski baietz! .

Orduan bi lagunak oihan barrenetik hasi ziren Elmen bilatzen. Baina konturatu ziren ez zegoela oihanean.

Page 60: GURE IPUINAK!

Ondoren Elmenen aztarnak ikusi zituzten eta pentsatu zuten sumen-dira joan zela.

Gero etxera bueltatu ziren eta gauza guztiak prestatu zituzten Elmenen bila joateko. Hamar minutu pasa eta gero, Poli eta Ilargi gauza hauek hartu zituzten: lozakuak , kantin-plora, soka luze bat eta janaria .

Page 61: GURE IPUINAK!

Orduan hasi ziren ibiltzen leku arriskutsu batera. Bost minnutu pasa eta gero, Poli eta Ilargi ur-jauzi

batzuetara ailegatu ziren eta lortu behar zuten beste puntara ailegatzea. Orduan soka handi bat hartu zuten eta hasi ziren eskalatzen. Baina orduan Ilargik esan zion Poliri :

- Poli, uste dut hau oso arriskutsua

dela. Zuk zer uste duzu ?

- Bada … ,nik ere uste dut hori , baina arrisku handiz ibili behar gara.

- Ados nago zurekin!

Denbora pasa eta gero, bi lagunak beste aldera ailegatu ziren eta ia ia sumendian zeuden. Gero, sumendira ailegatu ziren baina hor ez zegoen

Page 62: GURE IPUINAK!

Elmen. Baina orduan oihu batzuk entzun zituzten. Konturatu ziren Elmenen ahotsa zela eta hasi ziren

bilatzen.

Ailegatu zirenean Elmen zegoen. Baina bakarrik zegoen. Banana batzuk hartzen ari zen eta Polik esan zion:

- Elmen, zertan ari zara hemen ?

- Ez dizuet esan bada bihar nire

urtebetetzea denez, etorri naiz hona banana batzuk hartzera.

Orduan hiru tximinoak etxera

bueltatu ziren. Elmenen urtebetetzea ospatu zuten eta denak poz-pozik egon ziren.

Page 63: GURE IPUINAK!

Azkenik Ilargik eta Polik soka handi eta koloredun bat oparitu zioten. Hirurak belarrean hasi ziren salto-saltoka.

Page 64: GURE IPUINAK!

Tximino bat espazioan

Behin batean tximino batek proba bat

gainditu behar zuen. Gainditu zuen eta

espaziora joan zen baina objetu magiko bat

aurkitu zuen.

Estralurtar bat ikusi zuen. Objetu magikoa

hartu zuen eta bota egin zuen.

- Kaixo! Donkinkon dut izena. Eta zuk nola

duzu izena?

- Nik Pepe dut izena.

- Nire laguna izan nahi duzu?

- Bai.

Eta lagunak egin ziren. Baina tximinoak lo

egin behar zuen . Hurrengo egunean gosal-

tzeko orduan tximinoak ez zuen gosaldu eta

bere lagunarekin jolastera joan zen, baina

jolas orduan tximinoa joan zen bere fami-

liarekin.

Page 65: GURE IPUINAK!

- Agur lagunak.

Page 66: GURE IPUINAK!

UME

ESTRALURTARRA

TXIMINO BATEN

LAGUNTZAZ

Bazen behin, Iker izeneko mutiko bat.

Ikerrek estralurtarra izan nahi zuen baina

bere amak esaten zion oso txikia zela

estralurtarra izateko.

Egun batean, kaletik zihoala, ogia erostera,

topatu zen lagun batekin eta esan zion:

- Kaixo Nerea, zer moduz zaude?

- Oso ondo nago Iker, eta zu?- galdetu zion.

- Ni, oso ondo nago, baina, pixka bat triste,

estralurtarra izan nahi dudalako eta ezin

dudalako.

- Beno, joan behar naiz eta sorte ona izan

estralurtarra izateko! Aio!!!

Page 67: GURE IPUINAK!

Iker oso triste zegoen eta bere amak ez

zekien nola konpondu. Jaten ari zen bi-

tartean, bere amak esan zion Ikerri:

- Iker, arratsaldean ez daukagu ezer egiteko

eta pentsatu dut zoo berrira joan gaitezkela.

- Bale, oso plan ona - erantzun zuen Ikerrek

aurpegi txar bat jarriz.

Arratsaldean zoo berrira joan ziren. Zoo

berrian tximinoak zeuden eta Ikerri asko

gustatzen zitzaizkion tximinoak.

Joan zen tximinoak ikustera eta bat batean

Page 68: GURE IPUINAK!

tximino handi batek kaiolatik ihes egin

zuen.

Iker korrika egiten hasi zen bere atzetik eta

tximinoak leku beltz batean sartu zen.Iker

leku horretara ailegatu zen eta tximinoak

esan zion:

- Kaixo! Monolo naiz eta proba bat gainditu

duzu.

- Zer??? Nor zara zu eta zergatik hitz egiten

duzu?- galdetu zion harrituta Ikerrek tximi-

noari.

- Bada, estralurtarra izateko proba gainditu

duzula- erantzun zion tximinoak.

-Itxoin, orduan zuk badakizu nik estralur-

tarra izan nahi dudala.-esan zuen Ikerrek.

- Bai, banekien.-erantzun zion tximinoak.

-Iuju,iuju, estralurtarra naiz! Ezkerrik asko!

Monolo zure laguntzagatik. Orain estralur-

tarra naiz!!!

Eta horrela ez bazan sar dadila kalabazan!!!

Page 69: GURE IPUINAK!
Page 70: GURE IPUINAK!

Ume superheroia eta

Supertximinoa

Bazen behin hamar urteko ume bat. Juan

deitzen zen. Hiri batean jaio zen eta tximino

bat zeukan. Bere maskota zen eta gauez

superheroia bihurtzen zen. Juani ere berdin

gertatzen zitzaion.

Hiru maltzur ziren. Juanek etxe bat zuen,

oso handia eta oso zabala ere bai zen.

Juanek esan zuen:

- Gelditu!

- Gelditzen bagara, probak gainditu behar

dituzu zuk bakarrik -esan zuen maltzur

batek.

- Bale- esan zuen Juanek.

Proba batek laser zeukan baina gainditu

zuen, bigarrenean eskuak zeuden eta berak

apurtu behar zituen 60 segunduz, hiruga-

rrenean bi minutu zituen robot bati irabaz-

teko. Hau oso handia zen, laugarrenean

Page 71: GURE IPUINAK!

pasatu behar zuen lantza bat ukitu gabe.

Bosgarrenean biek lasterketa bat hegan egin

behar zuten. Irabazi zuen eta esan zuen

maltzurrak:

- Oso ona zara.

- Eskerrik asko -esan zuen Juanek.

- Gelditzen gara, baina lehenengo irabazi

behar didazu niri.

Irabazi zion eta gelditu ziren oso pozik. Sar

dadila kalabazan, eta horrela ez bazan.

Page 72: GURE IPUINAK!
Page 73: GURE IPUINAK!

Umea

Bazen behin ume bat. Bere izena Alex zen.

Bere istorioa Balear uhartean gertatu zen .

1901. urtean gertatu zen .

Egun batean Alex kruzero batean zegoe-

nean itsasontzia hondoratzen ari zen. Bera

Balear uhartean geratu zen . Non zeuden

bere gurasak?

Bera horrela zegoen denbora guztia :

- Laguntza! Bakarrik nago!

Superheroi batek esan zion:

Page 74: GURE IPUINAK!

- Proba bat gainditu behar duzu

- Superheroi bat izateko eta zure gura-

soak berreskuratu al izango dituzu baina

baldintza bat dago: zuk eta zure gura-

soek betirako Super Heroiak izan behar

zaretela.

Bi aste pasa ondoren, berak proba gainditu

zuen eta bere gurasoen bila joan zen.

Denek proba gainditu zuten eta jendeari

lagundu zioten.