Gure_ipuinak_5

19

description

Ipuinak idatzi ditugu

Transcript of Gure_ipuinak_5

Page 1: Gure_ipuinak_5
Page 2: Gure_ipuinak_5

Bazen behin zaldi batek janari asko jaten zuela baina egun

batean zaldiari sartu zitzaion tripako mina eta ziztu bizian

abiatu zen bere lagunarengana tripako mina zeukala esatera.

-Tripako mina daukat! lagundu! lagundu! lagunak! lagunak! Tripako

mina haundia daukat!

Eta bere lagunak eta zaldia joan ziren medikurarengana eta

medikuak galdetu zion

zaldiari.

-Zaldia tripako mina

haundia daukazu? eta

zaldiak esan zion

medikuari

-bai, bai tripako mina

haundia daukat eta

ziztu bizian joan zen

komunera eta hain

mina haundia zuen non

ia ia kaka egin zuen lurrean.

Zaldia berriro itzuli zen medikuarengana eta han aspirina batzuk

eman zizkioten.

Azkenik zaldiak aspirina hartu zuen eta oso ondo jarri zen.

Eta ala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila

Beraungo plazan.

Dani.

Page 3: Gure_ipuinak_5

-

Bazen behin, Zumaian bi sorgin itsusi

eta gaiztoak bizi zirenak, bata Ipina

deitzen zen eta bestea Rapina.

Zuhaitz baten puntan bizi ziren.

Gehien gustoko zituzten gauzak

tartak ziren.

Jendeak ez ikusteko, bakarrik

gauetan ateratzen ziren zeren eta

argia ikustean igel bihurtzen

baitziren.

Egunero egunero, beren bola magikoan zeintzu haurrek betetzen

zituzten urteak begiratzen zuten eta txanda tokatzen zaienei

haien etxetara sartzen ziren eta hozkailutik tarta lapurtzen

zuten.

Gau batean, Lilo izeneko neskatxo baten txanda izan zen baina

neska oso azkarra zenez eta zerbait txarra sorginen aldetik

espero zuenez, ohera joan baino lehenago, hozkailutik tarta

atera eta bere ordez plastikozko pusketak txiki-txikiak jarri

zituen. Sorginak bere etxera iristean hozkailua ireki eta tarta

zati hain txikia eginda ikusi zutenez pentsatu zuten ezin zutela

haien artean banatu.

Ipina eta Rapina borrokatzen hasi ziren, gau osoa eman

zuten borrokan eta eguzkia atera zenean igel bihurtu

ziren . Lilok, esnatzean, bi igelak hartu eta maskotatzat hartu zituen.

Eta ala bazan edo ez bazan zar dadila kalabazan eta atera dadila

Beraungo plazan.

Estrela Cano

Page 4: Gure_ipuinak_5

Aita eta Ander gaur goizean

joango dira igerilekura eta

gero aitak esan zuen:

- goazen eta semeak

erantzun zion

-bai eta gero joango gara

etxera

-bai!

Joan ziren etxera eta

Anderrek etxeko lanak egin

zituen. ondoren joan zen jolastera gero ipuin bat entzuten lo

egin zuen.

Den-denak zoriontsu izan ziren zu izan ezik, eta ipuin hau bukatu

dut nik.

Frania

Page 5: Gure_ipuinak_5

Bazen behin mutil bat oso jakintsua zela, ilea berdea eta

begiak urdinak zituen eta oso mutil polita zen.

Gau batean etxerako bidean bahitu egin zuten.

Hurrengo goiz batean esnatu zen eta bere ondoan

beste mutil bat zegoen eta esan zuen mutilak

- Kaixo¡

Mutil jakintsua beldurtu zen. Orduan mutilak esan zuen

- ez da ezer gertatzen.

Hortik aurrera mutil jakintsua bere laguna egin zen.

Egun batzuk igaro ondoren, lagun minak egin ziren baina

egun batean bahitzailea etorri zen eta biak batera

garaitu zuten.

Eta hau horrela ez bazan sar dadila kalabazan .

Jonathan

Page 6: Gure_ipuinak_5

Bazen behin mutil bat Jokin izenekoa, bera oso jatorra zen.

Gau batean Jokin lo egitera joan zen, eta minutu batzuk

beranduago bere ohea bakar

bakarrik mugitu zen. Jokin altxatu

zen eta ohe azpian begiratu zuen

baina ez zegoen ezer, berriro

oheratu zen eta berriz ohea mugitu

zen, bat batean oheak Jokin zerura

eraman zuen, zeruan planeta guztiak

erakutsi zizkion: Merkurio,

Artizarra, Marte, Jupiter...Ortzian

denbora luze gelditu ziren eta

ondoren etxera bueltatu ziren.

Hurrengo egunean Jokinek bere

amari gertatutakoa kontatu zion

baina bere amak ez zuen sinetsi eta

Jokin ohera joan zen haserre-haserre.

Esnatu zenean, hurrengo egunean, bere amak musu bat eman zion

eta Jokinek barkatu zion gertatutakoa.

Eta hori hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila

Beraungo plazan.

Christian

Page 7: Gure_ipuinak_5

Aspaldi, herri txiki eta pobre batean mutiko oso jatorra, bere

ama gaixoarekin eta aita maltzurrarekin etxetxo txiki batean

bizi zen .

Mutikoa Jon deitzen zen eta bederatzi urte zituen . Jon

altu samarra zen, ilea horia eta begi urdinak zituen .

Egun batean Jonek perretxikotara joan zen eta etxera

itzultzean ez zegoen inor, kezkatua zegoen eta orduan lagun bat

etorri zen ziztu bizian eta esan zion bere ama ospitalean

hilzorian zegoela.

Jon, goibel korrika abiatu zen ospitalera bere ama ikustera. Ama

ikustean oso triste jarri zen eta negarrez hasi zen.

Mutiko gizajoa etxera joan zen oso triste. Bere aita maltzurra

aprobetxatu zen mutikoaz, etxeko lan guztiak mutikoak egin

behar baitzituen.

Denbora pasa zen eta Jon nazkatua zegoen bere aita maltzurrak

beraz aprobetxatzeaz. Poliziari deitu zion eta bere aita

maltzurra gartzelara eraman zuten.

Jonen ama ondo jarri zen, eta biok lasai betirako bizi ziren

eta ipuin hau bukatu dut nik.

Bryan

Page 8: Gure_ipuinak_5

Neska bat, Edurne izenekoa, astelehenero eta ostegunero,

liburutegira joaten zen. Neska altua zen eta ile luzea eta

kizkurra zuen. Oso neska xumea

zen.

Liburu bat irakurtzera joan

zen

Baina, gauza bat nabaritu zuen.

INTERESGARRIA ZEN ¡

berarentzako eta denontzako.

Edurneri asko gustatu

zitzaion. Gero, liburutegiko

arduradunari,galdetu zion:

-Ibai, mesedez, eraman

dezaket etxera liburu

interesgarri hau? -ez hobeto

oparituko dizut

-eskerrik asko. Agur!

Beranduago, Edurne etxera itzuli zen bere amak

merienda prestatu zuen eta Edurnek merienda jan zuen.

Gero Edurne bere amari liburu interesgarria erakutsi

zion eta bere amak pegatinak

oparitu zizkion.

Edunernek liburuan pegatinak itsatsi zituen.

YARA

Page 9: Gure_ipuinak_5

Etxalde batean, duela denbora asko jenio txarragoa Pigi txerria

eta bere laguna buru argi Leo igela bizi ziren. Egun batean oso

harrituta geratu

ziren otso batek

jan nahi

zituelako. Biak

korrika hasi ziren

baina Pigi eta Leo

harrapatuta

geratu ziren.

Etxe zahar

batean

Leo saltoka

lehiotik joan zen

eta ideia bat

bururatu zitzaion.

Hau izan zen

herriko gustiei

deizea eta

horrela herrikoek Pigiri salbatu zioten .

Herrixkakoek pozik festa bat antolatu zuten, gertatutakoari

buruzko gaiarekin, otsoari kolpeak ematea ...eta denak panpin

berberari kolpeka ari ziren . Oso ongi pasa zuten

Izan zenik ez da sinetsi behar , izan ez zenik ez da esan behar . Moncho

Page 10: Gure_ipuinak_5

Bazen behin herritxo txikitxo batean zegoen katutxo bat eta

bere jabea oso gaiztoa zen eta ez zion janaria ematen.

Egun batean katua joan zen etxetik eta txakur batzuk aurkitu

zituen,txakurrek

katuari mina egin

zioten eta katua

korrika hasi zen.

Gero katua

txakurtegi batera

eraman zuten eta han

oso gaizki pasa zuen,

txakurrek mina

egiten baitzioten eta

katuek ere bai.

Azkenik txakurtegira

mutil bat joan zen eta

katua hartu eta

eraman zuen bere

etxera eta han katua lo egin zuen eta berarekin batera bizitzen

geratu zen.

Hori ala ez bazan,sartu dadila kalabazan.

Ibai

Page 11: Gure_ipuinak_5

Bazen behin Jorge izeneko

mutiko bat bere ama, aita,

amona eta bere arreba

zaharrarekin bizi zena.

Egun batean,mutila eta bere

arreba baso batera joan

ziren eta kutxa bat diruz

beteta aurkitu zuten . Jorge

eta bere arreba lasterkaz itzuli

ziren etxera , hor bere

amari,aitari eta amonari

kutxaren berri eman zieten .

Mutilak urtarrilaren 8ean 10

urte betetzen zituen , bere

aita, ama, arreba eta amonak

jertse bat eta kontsola bat

oparitu zizkioten .

Jorge basora itzuli zen eta han aurkitutako kutxa berreskuratu

zuen eta han ikusi zuen harri arraro bat eta bere aitari eman

zion.

Harria oso magikoa zen eta diru asko atera zuen. Bere aita, ama,

amona eta bere arreba harrituta geratu ziren eta Jorge

eskolara joan zen oso pozik, eta bere lagunek galdetu zioten

_zergatik , etorri zara hain pozik eskolara?

Eta haurrak erantzun zien

_Oso aberatsa naizelako

Eskolatik bueltatzean bere ama eta bere aitak , txakur txiki bat

erosi zioten eta mutilak esan zien eskerrik asko

Azkenik ondo bizi ziren eta etxaleku bat erosi zuten .

Eta sar dadila kalabaza .

.

Joana

Page 12: Gure_ipuinak_5

Bazen behin, herrialde txiki batean txori bat bizi zena. Bere

izena Marko zen. Marko beti burukominarekin zegoen: jolastean

baskaltzean, lo egitean, beti negarrez zihoan!

Oso azkarra zen, borobila eta

gauza asko kontatzen zuen.

Baina gau batean ehiztari bat

etorri zen Marko harrapatzera. -

-non zaude txori ona ? Etorri

zure lagunekin jolastera

mesedez- Esan zuen ehiztaria-

Marko harrapatu nahian.

Marko txori azkarra zen eta

esan zion:

-utzi tontakerietan eta lagunak

izango gara.

-Beno bale zizpoleta utziko dut

eta lagunak izango gara¡ Goazen bazkaltzera ¡

Horrela Markori desagertu zitzaion buruko mina, bere lagunekin

zegoelako. HORIEK ONDO BIZI BAIZIREN

GU HOBETO BIZI GAITEZEN!

Miguel

Page 13: Gure_ipuinak_5

Bazen behin herri txiki batean, hiru

kale besterik ez baitzuen, gizon bat

bizi zena .

Gizona potoloa eta zaharra zen , baina

oso jakintsua eta dibertigarria zen

haurrekin ,ia 98 urte zituen eta

jadanik ez zuen lehen bezala

haurrekin jolastu nahi .

Egun batean Ohetik altxatu zen , eta

komunera joan zen , gero erosketara

joan zen . Bueltatu zenean etxera,

aurkitu zuen komuna urez beteta eta

dena garbitu zuen . Hurrengo egunean

aurkitu zuen komuna urez beteta

erebai . Garbitu zuenean joan zen

beste komuna bat erostera . Jarri zuen komuna eta hurrengo egunean

aurkitu zuen komuna urez beteta erebai . Orduan

Ideia bat bururatu zitzaion

-Etxe berri bat erosiko lukeela . Etxez aldatu zen .

Hurrengo egunean komunera joan zen eta ez zuen aurkitu

komuna urez beteta , eta oso pozik jarri zen . Eta orain

jadanik ez du arazorik komunarekin.

Hori ala bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila

Bitorioko plazan .

Maria Mendaña

Page 14: Gure_ipuinak_5

Egun batean Mikelek katu bat aurkitu zuen eta eraman zuen

bere etxera eta Mikelek jateko eman dio katuari eta ez zen

konturatu katuak hanka bat puskatuta zeukala eta

albaiteroarengana eraman

behar zuela. Honek esan zuen

igeltsu jarriko ziola eta

bueltatu beharko zuela

katuarekin eta igeltsua

kenduko ziola.

Hilabete batzuk pasa ziren

eta pertsona bat joan zen

Mikelen etxera, txirrina

sakatu zuen eta Mikel atera zen eta ea ikusi bazuen katuren bat

galdetu zion Mikelek, ezetz erantzun zion eta pertsona hori joan

zen bere etxera eta Mikelek geratu zuen katua.

Den-denak zoriontsu izan ziren katua galdu zuena izan ezik eta

ipuin hau bukatu dut nik.

Hamza

Page 15: Gure_ipuinak_5

Bazen behin, herri txiki batean,bi

ahizpak Estrela eta Katherin

izenekoak bizi zirenak .Egun batean,

basora joan ziren tximeletak

hartzera.

Basoan ,errekaren ondoan, etxe

zahar bat aurkitu zuten, harantz

abiatu ziren,sartu ziren eta

saguzarra ugari ikusi zuten.

Hor mamu zahar bat bizi zen eta katherinen oihuekin esnatu zen.Mamua

ikustean Katherin eta Estrela korrika hasi ziren baina ikusi zuten mamua

beraien atzean ez zen joaten.Eta EstrelaK ezan zuen.

-zergatik ez zara gure atzean etortzen?

-ba ni ona naizelako eta ez dudalako jendea izutu nahi. Nik lagunak izatea

nahi ditut eta jendeak pentsatzen du gaiztoa naizela.

-Nahi duzu gure laguna izatea?- esan zuen katherinek.

-bai-esan zuen mamuak oso pozik.

-Nahi duzue zure etxea konpontzea ?

-bale dibertigarria izango da -esan zuen mamuak.

Estrela eta katerin joan ziren basora egurra ekartzera mamuaren etxea

egiteko.

Katherin, Estrela eta mamua hasi ziren mamuaren etxea egiten.

Egiten ari zirenean haize gogorrak jo zuen eta etxea apurtu zen, mamu oso

triste basora korrika sartu zen. Gero katherin eta Estrela joan ziren

mamuaren bila baina basoa oso handia zenez galdu ziren. Mamua bueltatu

zenean ikusi zuen katherin eta Estrela ez zeudela eta haien zain egon zen

etxearen ondoan baina ez ziren agertzen , eta mamua gau osoa egon zen

itxoiten . Hurrengo egunean , Katherin eta Estrela bueltatu ziren eta

mamuarengana hurbildu ziren.

Katherinek esan zuen .

-nahi al duzu gurekin bizi?

-bai esan zuen mamuak.

-gure amari ez zaio inporta gurekin bizitzea. Estrela, katherin eta mamua

joan ziren ospatzera eta mamuari arropa jarri zioten eta ileorde batekin

jantzi zuten mamua.

Eta hori hala bazan zar dadila kalabazan eta irten dadila Gasteizeko plazan. Katherin

Page 16: Gure_ipuinak_5

Duela denbora asko tximu bat bidali zuten espaziora, baina

galdu egin zen.

Pasa ziren egunak eta egunak eta janari guztia bukatu zen.,

Egun batean ikusi

zuen planeta bat

Marte deitzen zela

eta hor abiatu

zen.

Ez zegoen ezer, ez

janaririk, ez

jenderik baina

gauza arraro bat

zegoen, satelite

bat alegia

Satelite hori

Lurratik etortzen zen eta Lurrakoek nabaritu zuten espazioan

norbait edo zerbait zegoela .

Mutil bat joan zen tximua bilatzera , Neil Amstron izenekoa,

aurkitu zuen eta eskatu zion berarekin Lurrara etortzea

eta tximuak esan zion baietz eta biak itzuli ziren .

Haiek ondo bizi baziren gu hobeto bizi gaitezen !!

Hodei

Page 17: Gure_ipuinak_5

Bazen behin herritxo

txikitxo batean, txakur

axolagabe bat

zegoena. Bankuetan lo egiten

zuen eta gauean

zakarrontzietan janaria

bilatzen zuen.

Egun batean gizon batek

aurkitu zuen bakarrik eta

etxera eraman zuen .

TxakurraK dutxa bat hartu

eta bazkaldu zuen. Azkenik

gizonak, Potxolo izena jarri

zion eta biok poz pozik bizi

ziren eta hau horrela bazan ez bazan sar dadila kalabazan.

Unai

Page 18: Gure_ipuinak_5

Egun batean Amaia joan zen bere

amarekin basora tximeletak

harrapatzera.

Amaia hile horixka eta luzea zuen bi

txirikordekin. Begi urdinak , betile

luzeak eta behar zuenez, betaurreko

arrosak eramaten zituen.

Amaiak perretxiko bat ikusi zuen , eta

hartzerakoan nogmo bat hantzeman

zuen. Nogmo hori hasi zen garrasika eta

neskatxoa izututa korrika joan zen bere

amarengana .

-ama! non zaude?

Neskatxoa galdu zen.

Amaia, hasi zen negarrez eta orduan nogmoa agertu zen bere

atzean eta esan zion:

- kaixo¡ zer moduz ?

- Gaizki, -erantzun zuen- nire ama ez dudalako aurkitzen .

orduan nogmoak esan zion :

- nik aurkitzen lagunduko dizut baina baldintza batekin , zuk nire

jabea izatea .

-baina zure familiakoak kezkatuko dira.-

-Ez, nik ez dut familiarik .

-bale orduan bai , GOAZEN!!!!!!

Hiru egun basoan galduta egon ondoren Amaiak aurkitu zuen

bere ama .

Nogmoa ,ama eta Amaia joan ziren etxera.

Eta hor bizi ziren urte luzeak.

HORI ALABAZAN ZAR DADILA KALABAZAN !!!!!

LYDIA

Page 19: Gure_ipuinak_5

Behin batean txori bat oso pobre zena bere familiarekin kalean

bizi zen.Bere familiak ez zuen txoria maitatu.Txoria oso triste

jarri zen eta

alde egin

zuen kalera

bizitzera.

Kalean

txoriak ez

zuen lagunik.

Gero joan

zen beste

familia baten

bila.

Azkenean

txoriak beste familia bat aurkitu zuen

Txoriaren izena Lola zen.

Gero Lola joan zen baso batera.Eta gero txori ehiztari batek

harrrapatu zuen eta ondoren saldu zuen animalia-denda batean.

Azkenik neska batek erosi zuen eta txoriak oso pozik bizi zen .

MANU