Haika neskak!

16
haika neskak! HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua “Lotsa sentitu nuen Saturrarango espe- txeko emakumeen is- torioaz ezer ez ne- kiela ohartzean” IZARREN ARGIA kalera- tu berri den honetan, bertako aktore izanik bizitako espe- rientziaz hitz egin digu Bar- bara Goenagak. 8-9 orrialdeak Preso direnenganako bisitetako hutsunea argazkitan Sara Gomezen eskutik 2. orrialdea Minbiziaren afera Laura Mintegiren iri- tzi-artikuluan 10. orrialdea URRIKO EGUN ILUN BAT-i jarri- tako Miren Arte- txeren bertso-sorta 12. orrialdea

description

Euskal emakumeen ispilu publikoa

Transcript of Haika neskak!

Page 1: Haika neskak!

haika neskak!HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

“Lotsa sentitu nuen Saturrarango espe-txeko emakumeen is-torioaz ezer ez ne-kiela ohartzean”

IZARREN ARGIA kalera-tu berri den honetan, bertako aktore izanik bizitako espe-rientziaz hitz egin digu Bar-bara Goenagak.

8-9 orrialdeak

Preso direnenganako bisitetako hutsunea argazkitan Sara Gomezen eskutik

2. orrialdea

Minbiziaren afera Laura Mintegiren iri-tzi-artikuluan

10. orrialdea

URRIKO EGUN ILUN BAT-i jarri-tako Miren Arte-txeren bertso-sorta

12. orrialdea

Page 2: Haika neskak!

Zuk ere emakumeen erakusleiho pu-

blikoaren parte izan nahi al duzu?

Animatu eta bidali zure albisteak, iri-

tziak, iruzkinak, sormen-lanak...

[email protected]!!!

Page 3: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

3

- Albisteak............................................................. 4-5

- Aiora Renteriari elkarrizketa........ 6-7

- Barbara Goenagari elkarrizketa................ 8-9

- Iritzia Laura Mintegi..................................................... 10 Sonia Gonzalez.................................................... 11

- Sormena Miren Artetxeren bertso-sorta.................................. 12

- Irakurleen txoko beroa............................................... 13

- Agenda................................................................. 14

Page 4: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

Kartzelara bisitan joaterakoan sentitzen den hutsunea Sara Gomezen argazkitanAmezketako Kultur Astearen baitan Sara Gomez herritarraren argazki erakusketa ikusi ahal da Herri Zentroaren harreran. ‘Ilunpeko bidaiak’ izena jarri dio eta ber-tan Irati Mujika preso amezketarrari eta Andoni Otegi preso leaburuarrari bi-sitak egitera joaterakoan bizitutakoa islatzen du.

Diseinu grafikoko ikasketak hasi ondoren, Gomezek argazkigintza profesionalera bideratu du bere for-mazioa eta erakusketaren proiektua ikasketetan burutu beharreko lan batetik etorri zen. “Irakasleak esan zigun erreportaje bat egiteko barrutik kanpora”, azaltzen du amezketarrak. “Hau da, istorioaren parte izan behar zinen, sentitzen zenuena kanpora ateratzeko eta argazkiak ikusten zi-tuztenek ere hori sentitzeko”.

Erreportajeari ekiterakoan bere koadrilako Irati Mujika atxilotu berri zuten eta Gomezek gai horren ingu-

ruan egitea pentsatu zuen. “Herrian ger-tatutakoa adieraztea ondo egongo zela pentsatu nuen, familiak, lagunek eta ingu-rukoek kartzelaratze hori nola bizitzen ari ziren erakustea”, azaltzen du Gomezek.

“Iratiren kasua hartu nuen, baina errepor-tajean nahi nuen pixka bat orokortu, hau da, presoen familiek eta lagunek kartzela-ra iristen diren arte, bide hori nola pasat-zen duten, sentimenduen aldetik”.

Miren Amuriza berriztarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu duZornotzako Zelaieta zentroan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-au-rreko finalaurrekoan onenetan onena izan zen Miren Amuriza Berrizko bertsolaria.

Ariketa denetan izan zen ia denetik Zornot-zako Zelaieta zentroan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko fina-laurrekoan.

Zortziko txikiak izan ezik, beheragotik joan zelako, gainontzeko ofizioetan utzi zuen goitik eta behetik bertsolarien jardunak, eta zortziko handiko eta hamarreko txikiko ofiziorik onenetan kantatu zuen Miren Amu-rizak: batzuetan, bere onenetik gertuago; beste batzuetan, urrunago.

Egin behar izan zituen laneta era guztietako aldartea izan zuela esan daiteke.

Izan ere, batzuetan bere onenetik gertuago eta beste batzuetan urrunago ibili zen.

Kartzelan, bere onena eman ez arren, mai-

lari eutsi zion, eta abenduaren 18ko finalean izango da.

Aipatu behar da oholtzaren gainean kan-tatzeko duen erraztasuna txapelketan egin zuen lehen saiotik erakutsi duela

Izan ere, bere lehenengo kanporaketan, au-rrez Oihana Bartrak Mungian finkatu zuen puntuazio gorena baino 34 puntu gehiago eskuratu zituen.

Oholtza gainean erakusten duen lasaita-sunak eta freskurak lagunduko zioten BEC-eko final handiaren aterainoko bidea egiten ziurrenik.

Berarekin batera kantari arituko diren bi-zkaitar bertsolariak hona koak izango dira: Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Peio Ormazabal.

Zorte on denei!

4

Page 5: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

Neskatoak protagonista diren liburu-sorta aurkeztu du Erein argitaletxeakGaztetxoentzako zortzi libururekin hasi dute EreiNeskatilak saila, neskatxek rol nagusia betetzen duten ipuinen sorta

Neskatilak protagonistaren rolean ageri diren zortzi istorio berri dituzte irakurgai 8 eta 10 urte bitarteko gaztetxoek. Zortzi aleko ipuin sortarekin eman dio hasiera Erein argitaletxeak EreiNeskatilak sailari. Askotariko egoera eta portaeretan jarri dituzte protagonistak liburuok ondu dituz-ten idazleek eta ilustratzaileek, emaku-mezkoak guztiak ere. Aurrera begira ale gehiago biltzeko zabalik dago saila.

Nerabezaroaren aurreko urteak bizi di-tuzte istorioetako protagonistek, emozio, beldur eta ziurtasun falta handiko garaiak. «Halako igarobide bat dago garai horietan; nolabait oraindik babesa behar dute haur horiek, baina aldi berean irrikan daude mundu zabalari aurre egiteko eta gauzak ezagutzeko», Iñaki Aldekoa editorearen hitzetan. Adin tarte bereko gaztetxoentzat dira liburuak, neska zein mutikoentzat.

Neskatilak protagonista diren bilduma egitearen atzean «zerbait berria» egite-ko nahia aipatu du Aldekoak. «Askotan, proiektuen atzean ez da egoten arrazoi izugarririk. Besterik gabe, egileak emaku-meak izanik, pentsatu genuen polita izan zitekeela bakoitzak bere bizitzako pasa-dizo edo emozioren bat kontatzea». Egi-le bakoitzari «beren munduko zerbait» kontatzeko lana eman zien Aldekoak, eta «desafioari oso ondo» erantzun diotela uste du.

Hala, askotariko gaiak landu dituzte egi-leek, eta «bizitzan adina bizipen eta por-taera» agertzen dituzte ipuinek. Adin horretako gaztetxoen arazo eta buruhaus-teak islatu ditu Ana Urkizak, asteburua baserri batean igarotzen duen ikaskide taldearen istorioan. Genero identitatea-ren gaia landu du, berriz, Alaitz Olaizolak, «handitan» Mikaela izan nahi duen Mike-len bizipenetatik.

Beldurra hartu du ardatz Arrate Egañak,

armairuko munstroaren irudia baliatuta. «Garapena nire testuetan askotan agert-zen den kontzeptua da. Ipuineko neskak topatzen du parada aurrerapauso batzuk emateko, baina zaila egiten zaio, hain zai-la, helduok krisialdi deitzen diogunari be-rak munstroa deitzen dio». Munstroak ez, liburuak ditu armairu barruan Leire Bilbaok irudikatutako neskak. Armairuan irakurriz egiten dituen barne bidaien bidez, haren barne mundua islatuko du, mudantzako langileak haren txoko kuttuna eramateko iritsiko diren arte.

Oso bestelako arazo bati aurre egin beharko dio Yolanda Arrietaren ipuineko neskak, eta Egañak bezala, garapenaren ideiari lotuta ondu du lana. Etxera iritsi eta inor ez dela ikusita, berarekin ahaztu direla pentsatuko du, eta hirian zehar bakarrik ibiltzea eraba-kiko du. Etxera itzulita konturatuko da espe-rientzia ongi etorri zaiola, pixkanaka bere kabuz ibiltzen ikasi beharko duelako. Da-goeneko neska txikia ez dela frogatu nahiko du Aitziber Etxeberriaren neskatilak ere.

ORNITORRINKUS disko liburuxka argitaratu dute Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier ErkiziakMaialen Lujanbiok, Xabier Erkiziak eta Judith Monterok osaturiko Ornitorrinkus egitasmoak CD-liburuxka bat kaleratu du, hitzekin eta hotsekin esperimentatzeko nahiaren ondorio da 12 piezaz osaturiko lana

Musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen proiektua. Horrela definitzen dute hiru kideek Ornitorrinkus egitasmoa. Baina sailkaezina dela ere badiote. Eta sailkaezintasun horren atzean elkar batze batena baino gehiago, elkar bilatze baten asmoa ageri da. Eta kontzeptu ugariren inguruko gogoeten talkatik sortutako sor-kuntza guztiz berri bat. Maialen Lujanbiok (hitzak eta ahotsa), Judith Monterok (saxo-foiak) eta Xabier Erkiziak (elektronika eta zaratak) 2006an ekin zioten esperimenta-zioa bide eta helburu duen proiektuari.

Lujanbiok eta Monterok elkar ezagutzen zuten aurrez. Biek zuten euren ohiko es-parrutik ateratzeko nahia, edo bederen euren ohiko esparru hori birpentsatze-koa. Biak elkar hartuta hasi zuten bidea. Batak saxoaren egitura formal ohikoak eremu berrietara eramanez, eta besteak bertsoaren eta ahotsaren elementuekin

lanketa bera eginez. Euren asmoari egi-tura sendoago bat eransteko beste ele-mentu bat beharrezkotzat jo, eta Xabier Erkizia musikari eta soinu artistarengana jo zuten. Proiektuaren nortasunarekin eta ezaugarriekin bat egingo zuen izen bat bilatu behar, eta ornitorrinkoa azaldu zit-zaien bide erdira. Itxura batean bateraezi-nak diren ezaugarriak biltzen ditu ornito-rrinkoak gorputz bakarrean. Irudi sinboliko gisa hartuta, sailka ezin denaz, izateaz eta izan ezinaz esperimentatzeko sortu zen Ornitorrinkus.

Esperimentazioa ez askietsita

Nork bere sorkuntza nortasuna ezbaian jartzea. Horra planteamenduaren oina-rria. Puztu aurretik hustea. «Horretarako lurralde ezerosoetara jo behar izan dugu. Dekonstrukzio prozesu bat egin behar izan dugu, eta bakoitzak dar-darra sentitu arterainoko bidea egin», azaldu du Erki-ziak. Bide hori egiteko esperimentazioa makulu, «baina ez esperimentazioa bera

askietsita; ez esperimentazioa pose mo-dura, baizik eta nork bere rolak, egiturak eta posizioak zalantzan jarriz», zehaztu du Lujanbiok.

Lau urteko prozesuak -laborategi gisa hartutako estudioko lanak eta zuzeneko emanaldiak- beste eremu batera eraman ditu. Landutakoa CD-liburuxka batean bil-du baitute, orain arte egindako bidearen erregistro modura.

Lan hori burutzeko kide gehiago ere batu zaizkie: Xabier Gantzarain eta Eneko Aris-tik diseinatu dute objektua. Jose Belmon-te marrazkilariak soinu piezak irudi bihur-tu ditu. Maialen Lujanbioren hitzez gain, Jakoba Errekondo, Joseba Sarrionandia, Ixiar Rozas eta Xabier Erkiziaren testuak ere biltzen ditu liburuak, soinu piezak abia-puntu hartuta espresuki sortutakoak.

Aurrerantzean ere Ornitorrinkusek urrats berriak egingo ditu sailkaezin izaten ja-rraitzeko prozesuan.

5

Page 6: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

“Disko berrian, funtzionatzen duten kantak sartu ditugu, gure estiloarekin bat datozen horrenbeste begiratu gabe”

kigu, abestiak dira, baina diskoa nola eginda dagoen ere garrantzitsua da. Nahi genuen azaldu, zein eratan egiten ditugun abestiak, horrek guztia baldint-zatzen duela, ez da berdin musika altu edo baju entzutea eta une bakoitzean musika ezberdin entzuten da.

Gure taldekide batek esan zuen behin, kriantza ardaoa ez dela berdin edaten kristalezko kopa eder baten edo plas-tikozko edalontzian. Horregatik, gauzak

zer diren bai, baina nola egiten diren ere garrantzitsua dela azpimarratu nahi izan dugu.

Diskoaren diseinuan bertan ere islatu duzue ideia hori, ezta? David Gonzalezek egin du diseinua eta inprimategian zelan inprimitu den, ho-rren arabera, diskoaren aurrealdea ez-berdina da. Izatez, berdinak dira libreto guztiak, baina inprimategian papera to-lesteko aukera asko utzi ditugu eta ho-

Bilboko Zea Mays musika taldeak disko berria aurkeztu du: Era. Euren seigarren diskoa da eta, oraingoan, gauzak egite-ko moduari erreparatu nahi izan diote, egiteko erari, eta hortik lanaren izena. Aurrekoak baino disko landuagoa da, baliabide tekniko gehiagoduna, baina berritasun nagusia banaketa egiterako orduan dator: diskoa ez dago dendatan salgai, abendura bitartean ematen da-bilzan kontzertuetako sarrerekin batera banatuko dute, sarrera eta diskoa hamar euroan.

Euren lana ‘nora doan eta nori heltzen zaion kontrolatu’ nahi dute horrela, Aiora Renteria Zea Mayseko abeslariak azal-du digunez. Disko berriaren ezaugarriez eta musikagintzaren joera berriez jardun gara berarekin.

Seigarren diskoa kaleratu duzue, zer-tan da ezberdina edo berritzailea, au-rreko lanekin alderatuta? Egiteko eran ezberdina izan da, etxetik estrofa eta estribilloak eginda eraman ditugu lokalera, orain arte beste modu baten egin izan dogu lan. Gainera, den-bora faltagatik, zehaztasun handiz lan egin behar izan dugu lokalean. Bestetik, ezberdina da diskoa, programak, tekla-duak eta antzeko baliabideak sartu di-tugulako. Aurreko diskoa, Morfina, oso lehorra zen, hori bilatzen genuen eta disko berri hau kontrakoa da. Disko berri honetan, sormen eta esti-lo aldetik askatasun handiagoa eman diozue zeuen buruari, ezta? Bai, guk inoiz ez diogu geure buruari muga handirik ipini, baina egia da bat-zuetan kanta batzuk baztertzen genitue-la, gure estilotik urruntzen baziren-edo. Oraingoan, gure estilotik urruntzen diren kanta batzuk sartu ditugu, agian ‘pope-roagoak’, eta horiek ere aurrera atara ditugu, askatasun handiagoa hartu dugu bai. Abestiak lokalean funtzionatu badu, aurrera egin dugu, estiloari horrenbeste begiratu gabe.

Era izena dauka diskoak, horrek ere badauka motiboa. Bai, azken batean guk nahi dugu azaldu ez dela berdin gauzak nola egiten diren, horrek dena aldatzen du. Zer den bada-

6

Page 7: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

rregatik, azalaren bertsio asko irten dira, lau bertsio daude zehazki. Hau da, disko beraren lau azal ezberdin daude kalean. Hor ere islatu dugu ‘erak’ garrantzia daukala.

Teknikoki ere, baliabide asko erabili duzue, tekladuak eta programazinak batik bat. Horrek zer eman dio dis-koari? Elementu berriak dira, guk ez ditugu ondo ezagutzen baliabide horiek eta in-teresa eduki dugu. Horregatik, primerako laguntzaileak eduki ditugu arlo horre-tan, Split 77 taldeko jendea, esaterako, geurekin egon da luzaro programaketak prestatzen. Abesti normal bati puntu ez-berdina ematen dio halako baliabideak sartzeak, kanta bat dantzagarriagoa egin liteke, esaterako. Kolaborazio asko ere eduki dituzue. Bai, normalean kolaborazinak edukitzen ditugu. Euskal Herriko musikagintzan denok gara elkarren ezagunak eta hori aprobetxatzen dugu guk. Split 77-koak gurekin ibili dira, Doctor Deseoko baju-jolea ere bai eta Kukutza abestian kola-boratzaile piloa eduki dugu.

Masterizazioa Londresen egin duzue, Tony Cousins-ekin, hori ere izen han-diko profesionala. Bai, baina guretzako kasualidadea izan zen, guk Metropolis estudioetara bidali genuen geure lana hango profesional batek lantzeko, baina izen konkreturik buruan eduki gabe. Kasualidadez, Tony Cousinsek hartu zuen gure diskoaren ardura.

Egia esan, nik ez ditut ezagutu ere egi-ten masterizatzaileak, baina handik gutxira jakin genuen Cousinsek Ingala-terrako masterizatzaile onenaren saria jaso barri zuela. Baina estudio hartako guztiek egin dute lan munduko talderik onenekin. Hori bai, Cousinsek egindako masterizazioarekin oso pozik geratu gara, lan bikaina egin du. Letrak berriz, zeuk egin dituzu denak,

besteen letrak abestea kostatu egiten zaizu? Bai, guk abestiak inprobisazioaren bidez egiten ditugu eta horrekin batera hitzak sartzen joaten naiz ni eta behin hori eginda, melodia horri beste baten letra sartzea zaila egiten zait.

Alderantziz, eginda dagoan letrari mu-sika jartzea, errezagoa izango litzateke, baina hori behin baino ez dugu egin, Maialen Lujanbioren bertsoak musikatu genituenean, 18/98 epaiketako abes-tian. Gure diskoetan, berriz, inoiz ez dugu besteen letrarik sartu.

Kukutza gaztetxearen gaineko abes-tia egin duzue, historia luzeko kanta da, ezta? Bai, orain dala urtebete baino gehiago, Kukutzak hamar urte bete zituen eta guri eskatu ziguten kanta egiteko. Kanta hori ezagun egin zen gero, internet bi-dez asko mugitu zen eta kontzertuetan ere harrera ona eduki zuen. Horregatik, hasieran ez genuen diskoan sartzeko asmorik, baina jendeak gustuko zue-la ikusita eta estudioa eskura genue-la jakinda, berriro ganoraz grabatu eta hortxe dago diskoan, horrela euskarri fisikoa eman diogu.

Era diskoaren banaketa modua ere berritzailea da, kontzertuen sarrera eta diskoa hamar euroan saltzen ditu-zue, zergatik aukeratu duzue sistema hori? Konturatu ginen, gure diskoetan diru asko sartzen hasi garela eta zigilua eduki arren, gastua handia da guretzat. Azkenean pentsatu genuen: prozesu osoan geu gabiltza lanean eta dirua ere geuk jartzen dugu, ba agian komeni zai-gu diskoaren banaketa ere kontrolatzea, diskoak nora doazen geuk erabakitzea.

Batzar batean otu zaitzaigun ideia hori, azken finean, kontzertuetara datozen guztiek diskoa lortuko dute eta birritan etortzen badira, bi edukiko dituzte, lagu-nen artean banatzeko. Gure diskoa leku guztietan egoteko era ona da hori.

Urriaren 16an, Ondarroako Kafe Ant-zokian, diskoaren aurkezpen birako lehenengo kontzertua eman zenuten. Zer moduz? Oso ondo, jendez gainezka egon zen eta bateren bat kalean geratu zala ere jakin dugu. Guretzat hunkigarria izan

zen. 500 pertsona sartu ziren eta hara, horiek guztiek badaukate gure diskoa. Ondarroan ere zale finak dauzkagula esan behar da.

Diskoaren kantek zuzenean ere fun-tzionatzen dute orduan. Bai, suertea eduki dugu. Abesti batzuk interneten eskegita eduki genituen le-hendik eta kontzertuan konturatu ginen entzule batzuek buruz ikasita eraman zituztela. Musikan sasoi berriak datozela esaten da eta egokitu egin behar da. Zuek, banaketaren arloan batez ere, pausoa egin duzue. Etorkizuna hortik etorri liteke? Euskal Herrian dagoena ikusita, behint-zat, disko gehienak autoekoizpenak dira eta orduan, pausoak emango dira, bai, norberak bere diskoa banatzeko. Diru askorik ez du ematen diskoaren sal-mentak, baina, behinik behin, norberak kontrolatuko du nora doan. Hori bai, disketxeek ez badute talde berrien alde egiten, galdu egingo dugu asko, ideia berriak finantzatu behar dira, ez zaha-rrak bakarrik.

Nazioarteko disketxe handiak zertan da-biltzan begiratzea komeni zaie bertakoei. Esaterako, nik neuk, nahikoa daukat goizez lan egin eta arratsaldez musika sortzearekin, ezin dut disketxeen atze-tik ibili egunero. Disketxeek eurek ere, talde berrien kontura kexa gutxiago eta etorkizuneko plangintza hobea behar di-tuzte.

Hain zuzen ere, noiz edo noiz entzu-ten da euskal musikagintzaren mailak behera egin duela urteotan, egia da? Ez, kontrakoa, orain musika hobea eta anitzagoa egiten da. Kalitate handiagoa dago, baina egoera aldatu da. Lehen kontzertu eta talde asko zeuden, baina diskoak militantziaz erosten ziren sarri.

Orain egoera normaldu da eta publikoak musika erosten du gustuko duelako. Kalitatea, baina, gaur egun askoz ere hobea da. Aurrekoa ere ona zen, bai-na beste kontestu bat zen. Gaur egun, agian denok ezin dugu musikatik bizi, baina horrek ez du esan nahi egiten du-guna ez dagoenik ondo edo jarraitzaile-rik ez daukagunik. Estiloaren aldetik ere, gaur egungo euskal musika zabalagoa da, nire ustez.

7

Page 8: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

“Istorioa ezagutzean lotsa sentitu nuen, aurrez ezer ez nekielako”

Ahizparekin eta semearekin batera sar-tuko dute Saturrarango kartzelan Victo-ria, Barbara Goenagak hezur-mamitzen duen errepublikar baten alarguna. Zine-malditik pasatu ostean, gaur estreinatuko da Mikel Ruedak zuzendutako «Izarren argia» filma. Errodajeaz eta esku artean dituen proiektuez hitz egin dugu ama iza-teko hiru hilabete baino falta ez zaizkion protagonistarekin.

Nola iritsi zitzaizun pelikula hau egite-ko aukera?Mikelen bitartez. Gidoia irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan eta istorio horre-tatik eta emakume horietatik separatzea edo ez inplikatzea oso zaila egin zitzai-dan, ezin nuen ezetz esan. Gainera, Mikelekin elkarrizketatu nintzenean, mutil gazte bat ikusi nuen, zer eta nola kontatu nahi zuen oso ondo zekiena. Sentimen-du asko zeuden atzean ere. Gerraz gain, emakumeez hitz egiten zen, amez, kontu askotaz.

Saturraranen gertatutakoaz bazenuen lehendik berririk?Ez, eta lotsa sentitu nuen hasieran. Bai-na konturatu naiz gehiengoak ez due-la ezagutzen. Agian, Bizkaian gehiago. Gipuzkoan, eskolan ez dugu inoiz jakin

honetaz, ezta kalean ere. Enteratu nint-zenean hasi nintzen etxean galdezka eta orduan amonak esan zidan berak ogia eramaten zuela, bazekielako gosea pa-satzen zutela. Kontua da beraien artean ezaguna zela istorioa eta ahal zuenak la-guntzen zuela.

Isiltzen saiatu direla erakusten duen adibide garbia zara beraz, etxean ber-tan ezagutu den zerbait, bigarren be-launaldirako «galdu» egin da.Ez dakit beste etxeetan baina, gerrako kontuez, adineko jendeak orokorrean ez du hitz egiten. Horma baten moduko zerbait eraiki behar izan dute, nola edo hala ondo bizitzeko. Bizi izan zutena ezin dugu imajinatu ere egin. Lehengoan Ani-ta Moralesek [Saturrarango preso ohia] kontatzen zizkigun istorioak eta kontu-ratzen ginen hori kontatzera ausartzen zena baino ez zela. Atzean zer dagoen... Oso zaila da gure belaunaldikoak enten-dimendu horretara iristea.

Pelikulak emakume horiek ezagutzeko aukera eman dizu? Nolakoa izan da esperientzia?Egia esan, pelikula amaitu arte ez dut inor ezagutu. Anita Morales bakarrik eza-gutu dut ondoren. Uste dut lan ikaragarria izan dela beraientzat Mikelekin egindako elkarrizketetan hori berriro biziaraztea, eta nik ez nuen gehiago behar izan. Ho-rrekin dena esan zuten eta gidoiarekin batera, dena ikusten duzu.

Oraindik bizi diren pertsonaiak hezur-mamitzeak, ardura handia suposatu du?Bai, noski. Eta zenbat eta inplikatua-go egon, orduan eta ardura handiagoa sentitzen duzu. Pelikula egiten ari ginen bitartean jendea enteratuz joan zen eta bere istorioak kontatzera etortzen zitzai-dan: gerrakoak, kartzelakoak, Saturra-rangoak... Gero eta gehiago inplikatzen zara eta egia da, pelikula bukatu eta ar-dura ikaragarria daukazula. Fideltasuna nahi duzu baina oso zaila da. Eta oso go-gorra egin zitzaidan, ez nuen fribolizatu nahi.

Zenbait eszenatan egoera gogorrak pairatzen ditu Victoriak, putzu batean egunak igaro beharreko zigorrak kasu.

Errodajea ere gogorra izan al da?Oso momentu gogorrak izan ziren. Antzik ere ez beraiek bizi izan zutenaren on-doan. Hori benetan pasatzen zen. Marea jaitsi eta igo egiten zen beraien ziegetan eta bustita zeuden uneoro. Guztia jan eta edan gabe. Errodajean, ekipoa saiatzen zen ur beroa jartzen, baina azkenean hoztu eta garrasi egin behar zenuen.

Zinemako oinarrizko arauetako bat haur eta animaliekin ez errodatzea izan ohi da. Zuek, biekin.Umeekin oso-oso ondo konpondu gara, denekin. Ez zuten arazo bat bera ere eman. Sinesteko zaila badirudi ere! Nire semea oso kontziente zen interpretat-zeak suposatzen duenaz. Jolasten egon zitekeen, eta, zuzendariaren agindua en-tzundakoan, aurpegia aldatu, eta prest. Astoarekin ere ez dugu arazorik izan, txintxo-txintxo egoten zen. Uste dut ume eta animaliek guk baino lan gutxiago eman zutela.

Amatasun sena pelikula honek piztu dizu?Ez du zerikusirik. Lehengoan galdetu zidaten ea orain, ama izango naizenez, beste modu batean ikusten dudan istorio hau. Beti ikusi dut berdin. Ez zait burutik pasatzen nola pertsona batek ezin duen ulertu ama bati bere umea kentzea ikara-garri gogorra dela. Ama ez naiz horregatik izango, alderantziz, izatekotan, nik uste gogoa kenduko zidala istorio honek.

Gaur «Izarren argia» aurkezten zabil-tza, Sitgesen ere izan zara «Agnosia» aurkezten...«Agnosia» aurkeztu dugu, bai, Eugenio Mirarena, Eduardo Noriega eta Felix Go-mezekin. Azaroaren 5ean estreinatuko da. «Sin retorno» pelikula argentinarrean ere parte hartu dut, Federico Luppi eta Leonardo Sbaragliarekin. Horrekin Valla-dolidera goaz hurrengo astean, Seminci jaialdiko sekzio ofizialera. Pelikula fran-tziar batean ere parte hartu dut, «Le vi-llage des ombres» (Itzalen hiria), Fouad Benhammou da zuzendaria eta dato-rren hilean estreinatuko da. Promozioz promozio nabil. Errodajerik oraingoz ez daukat.

Batetik bestera, orduan.Deitzen didaten tokira. Gustatu zaizki-danpertsonaiak egin ditut. Ez nabil bila, iritsi egin dira. Niretzako erronkak dira. Argentinarrez, frantsesez... Erronka ho-riek dira gustatzen zaizkidanak.

8

Page 9: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

“Ez dut emakumea soilik omentzen, baita ama ere”

«Izarren argia» Mikel Ruedak zuzenda-ri bezala egiten duen lehen filma luzea da eta berak ziurtatu duenez, “helburua ez da emakumeak soilik omentzea, baita ama-irudiak frankismoan izan zuen papera ere. Egia da gizartea oso maskulinizatuta zegoela: gizonak era-bakitzen, agintzen... baitzuen; gizo-na baitzen gerrara joaten zena;... Eta bitartean, emakumeak etxean geratu behar zuen, haurren hezkuntza bere gain hartuz”. Filmean zehar ikus dai-tekeenez, Vallejo Najera jaunak ideia komunisten transmisioa ezabatu nahi izan zuen, amei euren haurrak beren besoetatik kenduz. “Filmeak auzi ho-rrengatik sufritu behar izan zuten guz-tiak omendu nahi ditu”.

Gidoia idazteko, Saturrarandik zein gainerako espetxe frankistetatik bizi-rik irten zirenetako hainbatekin bildu da Rueda. “Dokumentazio prozesua izan da zailena, ezkutatutako eta isil-dutako istorio bat baita, ia existitu ez dena. Preso egon ziren emakumeak elkarrizketatzeak, egiaren berri izaten lagundu zigun. Hau fikzio bat da, baina garrantzitsuena, emakume horiek bizi izan zutena islatzea da. Eurekin aurrez aurre egotea izan da gehien lagundu didana”.

Manikeismoan ez erortzen saiatu dela ziurtatu du Ruedak: “oso erraza izango zen zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak esatea. Gidoitik, ordea, pertso-naiak nolakoak diren erakutsi nahi izan du. Era denetakoak azaleratuz monjen aldean zein presoenean: preso erabat sinistunetatik ateoetara; politikoki akti-boetatik paso egiten zutenetara; egiten zutenaz ziur zeuden monjetatik zalant-zan ia euren abituak alde batera uzten zituztenetara;... Nik pertsonaia horiek ezarri nahi izan ditut filmean eta euren ekintzengatik juzgatuak izan daitezen lortu.

Itziar Lazkanok, Pantera Zuria, es-petxeko Ama Nagusia interpretatzen duenak, neskatoa zenean diktadura nola bizi behar izan zuen oroitzen du eta nola “emakume gogor eta inongo ahaldurarik gabeko hauek” ezagutzea egokitu zitzaion. “Errodaian, presoe-kiko enpatia sentitzen nuen eta kos-ta egiten zitzaidan gaiztoaren papera jokatzea” adierazi du.

Nahiz eta bizitza oso gogorra izan zen emakumeokin eta filmea “drama-

tzar bat” -Ruedaren arabera- izan arren, esperantza trasmititzeko eta ahanzturan ez erortzeko saiake-ra egiten du. Anita Morales Satu-rrarango preso oihak zuzendariari helarazitako mezu bera hain justu: “ez zazue negarrik egin, ez ahaz-tea da egin behar duzuena”.

9

Page 10: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

10- ZER DUZU ESATEKO? -Euskal Herrian esanguratsuak diren emakumeen iritziak eta haus-narketak biltzen ditugu txoko ho-netan. Gaurkoan, gozatu Laura Mintegik eta So-nia Gonzalezek diotenaz.

Ohitu egiten garela dirudi. Lehen noiz edo behin entzuten zen kasuren bat. Orain semaforoak baino ugariagoa da gure paisaia urbanoan. Laurogei urtetik beherako norbaiten heriotzaren berri du-gunean, ez dugu galdetzen nolatan hil den, halakoak baizik: ea non zuen min-bizia, luze joan zaion, nola eraman duen azken trantzea.

Minbizia du auzokoak eta oraindik ez daki partida irabaziko ote dion gaitzari. Minbiziari bazter egin zion lankide batek aspalditxoan, eta beste batek geroago, eta hirugarren batek ere bai, eta gaur bertan bazkalorduan azaldu dit lankide batek alabari obulutegia erauzi behar izan diotela eta horrela iskin egin diola minbiziari. Alabak 33 urte ditu eta inoiz ez da ume batez erdituko.

Minbiziarekin bizi - Laura Mintegi-

Laura Mintegi Lizarran jaio zen 1955eko urria-ren 26an. Jaiotzez nafa-rra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da. Bere bizitzako lehen urteetan Bilbon eta azken urteotan, berriz, Algortan.

Historian lizentziaduna da eta psikolo-gian doktoratua da euskal idazlea iza-teaz gain. 1981az geroztik, Euskal He-rriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakas-lea da.

Horrez gain, 2004an euskarazko PEN klubeko presidente izendatua izan zen.

“Ezbeharrek eta bizitzan ze-har irentsitako ardurek ere areagotzen dute minbizia”

Izekoak lortu zuen minbiziari irabaztea, baina urte asko geroago gizona minbi-ziak jota hil zitzaionean, hiru hilabete iraun zuen soilik, minbiziaren atzaparrak oratu eta gizonarekin batera eraman baitzuen, gaixotasunari aurre egiteko indarrik gabe.

Bizimoduak, tabakoak eta gehiegikeriek areagotu egiten omen dute gaixotasuna, ezbeharrek eta bizitzan zehar irentsitako ardurek ere bai. Ala ez. Nork jakin. Auto-matismorik ez dago zozketa krudelean, gero eta boleto gehiago daude banat-zeko nonahi eta noiznahi egiten ari den zozketan. Adibide xumea: inoiz erre ez zuen amama, Lizarrako aire garbian bizi zen eta bizimodu eredugarria zeraman amama, biriketako minbiziak eraman zuen bi hilabeteko epean.

Zenbaketa egiten hasita, nire lagunik ho-berenaren bizia minbiziak ezabatu zuen. Mina bizi-bizi, biziaren mina. Ikasiko dugu nola egin aurre biziaren minari?

Page 11: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

11Legalki zelan lapurtu - Sonia Gonzalez-Batzuen krisialditik batzuk irten dai-tezen bide bakarra, antza, merkatuak trankiltzea baino ez da. Eta trankiltzeko bidea negozio pribatuei ateak zabalt-zea da.

Europar Batasuneko Ecofin-ek pentsio-en inguruko bere azken txostena bota digu mahai gainera. Berrikuntza handi-rik ez. Berriro ere, gure pentsioak ko-lokan egongo direla, erreformarik egin ezean; berriro ere, populazioa gero eta zaharragoa dela; berriro ere, gero eta gehiago gastatzen dugula pentsioak or-daintzen.

Ez da Europatik datorren lehen txoste-na, eta ez da azkena izango. Europako Batzordeak uztailean publiko egin zuen pentsioen liburu berdea gomendatzen dizuet, gezur handi honen azken xedea zein den ondo ikusteko: pentsio sistema publikoak apurka desagerraraztea eta sistema pribatuetara jauzi osoa egitea.

1996an Madrilgo Enpresarien Zirkuluak txosten famatu bat agindu zion ekono-mia arloko aditu bati: Jose Piñera Pi-nocheten ministroari, hain zuzen. Duela 15 urte azalarazi zituen arrazoiak, on-dorioak eta «konponbideak» oraingo txostenetan errepikatzen diren berbe-rak dira:

Orduan sistemaren porrota 2010. ur-tean kokatzen zuten (eta Espainiako Gizarte Segurantzak 2009. urtea 8.500 milioiko superabitaz amaitu zuen) eta

orain 2030ean kokatzen dute. Orduan sistema porrotera eramango zuen arrazoia jendartea gero eta zaharra-goa izatea zen; orain ere bai. Orduan «konponbidea» sistema pribatua zela esaten zuten; orain ere bai.

Lehenik eta behin, argi geldi da-dila pentsio sistema publikoek ez daukatela porrot arriskurik (sistema pribatuekin gertatzen ez den beza-la); daukaten arrisku bakarra da pu-blikoki kudeatzen den diru hori guztia lar goxoa dela esku pribatuek euren atzaparretatik aparte utz dezaten. Gauza gutxi geratzen dira Europan jadanik pribatizatu barik. Horietako bat pentsioak dira, eta gure erreti-roek mugitzen duten kapital kopurua imajinaezina da.

Pentsioen erreforma krisialditik irteteko errezeta moduan erabiltzen dute gober-nuek, eta horrela presionatzen dituzte merkatuak. Sinetsarazi nahi diguten gezurra, alegia, sistema horiek kolokan daudela, egia balitz, zerikusi handirik ez luke izango krisialditik irtetearekin; aparteko azaroa litzateke. Hala ere, batzuen krisialditik batzuk irten daitezen bide bakarra, antza, merkatuak trankilt-zea baino ez da. Eta trankiltzeko bidea negozio pribatuei ateak zabaltzea da.

Sonia Gonzalez 1977an Barakaldon jaiotako euskal idazlea da. 1995etik

1999ra bitartean Euskal Filologia ikasi zuen Deus-tuko Unibertsita-tean.

2003an idatzi zuen “Ugerra eta kedarra” elebe-rria eta 2002ko “Sagarroiak” eta 2005eko “Poema amniotikoak” izan dira bere poesia lanak.

Digresio txiki bat: funts pribatuek, gai-nera, desgrabazio fiskal itzelak izaten dituzte. Hau da, diru publikoa erabiltzen da pentsio pribatuen mesedetan.

Erreformarako neurri bi dabiltza erre-pikatzen batez ere, erretiratzeko adina atzeratzea eta kotizazio epealdiak lu-zatzea. Hau Diaz Ferranek ondo laburtu zuen: lan gehiago egin eta gutxiago ko-bratu. Urte luzeagoz lan egingo genuke eta gerora gutxiago kobratu, kotizazio epeak luzatzen badituzte, pentsioetan jasotzen den diru kopurua automatikoki jaisten da. Diaz Ferranek Gizarte Segu-rantzari zor dizkion milioi guztiak bes-teon pentsioetan bai, baina bere erreti-rorako ez ei dira oztopo izango.

Gure pentsioak gero eta miserablea-goak badira, soldata zuzenean bankuei ematea beste aukerarik ez zaigu gel-dituko; azken batean, hortik hipoteka ordaintzeko ez den guztia pentsioa pa-gatzeko izan beharko da...

Page 12: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

12

VBi nazionalek pauso azkarrezta bultzaka naramate,beraz, banoa maite ditudanpertsonengandik aparte.Zerbait esaten saiatu naiz taburua jaitsi didate.Orain lagunen oihuak ditutnire izuen estalpe.Zenbat denbora pasako ote da,berriro ikusi arte?...Besoa jasotzea lortu dutta autora sartu naute.

VIIrain ta kolpeak hasi dirasartu orduko autora.Behera egin dit animoakta adrenalinak gora.Gerta daitezkeen mila irudidatozkit orain gogora…“Duintasunez gainditu ezanbost eguneko aproba,hire buruaz errukitzekoedukiko dun denbora!”.Gau hau sekula biziko dudanluzeena izango da.

VIIAi! Datorkidan kalbarioaezabatzerik balego!Lehenik bost egun isolaturik,poliziaren petzero,ondoren Marlaskaren ehizaki,gero kartzelan numero,lau urte prebentibotan ez dutepaiketarik espero,ziegan zuekin gogoratuzlokartuko naiz gauero;eta gaitz erdi hau bizi duenazkena izanez gero.

IIAmaren begien amorrua,uzkurtutako bularra,aitaren arnasaren estua,bere belaunen dardarra…“Ez ezan hau gogorrago egin,utz gerorako negarra;ez itzan gehiago arduratu,atera ezan indarra!”.Aita ta ama, orain hauxe da damutzen zaidan bakarra,maite nautenek amesgaizto haubarrutik bizi beharra.

IVAnimo oihuak entzun ditutkalera irten ahala,ta ikusi dut nire lagunakgarrasika ditudala.“Animo neska, jendeak ondohagola ikus dezala”.Urrundik flashak boteaz hasida kamera digitala,eta taupadak eztarrirainoigo zaizkit berehala,gertatzen ari denaz oraintxeohartu banintz bezala.

IGoizeko seitan iratzarri nauatearen kolpe hotsak,ohartzerako barruan zirenuniformedun arrotzak.Galdezka hasi zaizkidaneandar-dar egin dit ahotsak,baina, beldurrak ezkutatzeko aholkatu dit bihotzak.Hotzikara bat sorrarazi diteskuburdinen krak hotzak…“Bide luzea izango dun hau,eutsi ta estutu hortzak”.

IIAmaren begien amorrua,uzkurtutako bularra,aitaren arnasaren estua,bere belaunen dardarra…“Ez ezan hau gogorrago egin,utz gerorako negarra;ez itzan gehiago arduratu,atera ezan indarra!”.Aita ta ama, orain hauxe da damutzen zaidan bakarra,maite nautenek amesgaizto haubarrutik bizi beharra.

- URRIKO EGUN ILUN BATI JARRIAK -

Hona hemen Miren Artetxe hendaiarrak edozein euskal gazteri suerta dakiokeen gau ilun lazgarri batn inguruan eginiko bertso-sorta.

Doinua: “Albizturtikan Bidaniraino”

SORMENAREN ATALA

Page 13: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

13

ZUEN TXOKO BEROA...Ale honetako gaia: sexua eta gune as-keak_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

KATRAMILA:

“Txosnetan sexualki askeak al gara?”

“ Beti ikusten da, hemen ez da eraso sexista eta homofoborik onartzen eta horretaz gain gure inguruan normalean sexualitatearekiko diskurtso askatzaile samarra aditzen da.

Baina zuek benetan zuen sexualitatea normaltasunez bizi dezakezue txosne-tan? (nik behintzat ez, eta azken aldin raiatzen ari naiz gaiarekin).

Bai, badakit inon ez dugula guztiz gure sexualitatea, gorputza...era libre batean bizitzeko aukera.

Azkenean bizi garen jendartean bizit-zeak edonun mugatuko gaitula...

Baina, ez al genuke zeozer egin behar guk geuk eraikitzen ditugun festa eremu horiek egitan izan daitezen esparru ez-berdinak? Benetan egin ahal izateko bertan nahi duguna askatasun osoz? Eta bide beretik, zer egin dezake norbe-rak bere burua askatzeko?”

Erantzunak:

HETERODOXIA:

“Modu bat jolastea da, gainera nahiko eraginkorra, ezagutu ditut egoerak zeint-zutan kohibituak zeudenak txungoak zi-ren, hori da bidea. ezin degu utzi maitat-zea, gure aukera, gorrotatzearen azpitik egoten, beraz landu afektibitatea feste-tako egitarauetan, bultzatu lagunarteko kontaktua, sortu konplizidade sareak, hortik doa nere ustez alternatiba.

Euskal Herrian asko mugitzen gara hoz-tasun eta mesfidantzetan, mugak jart-zen hoberenak gara, kursilloak ematen hasteko modukoak. Egoak har gaitzala bilatu behar degu.

Herri batzutan konprobatua dut oso erreza dela, ta beste batzutan oso zaila, agian zerbait generazionala da, agian ez.

Baina horrela sentitzen dugunok hasi gaitezke zirikatzen, proposatzen, txipa aldatzen. Herri guztietan ez da berdin irtengo, noski, batzutan beste leku bat-zutan baina emanagoak daudelako kon-dizioak, baina saiatzean dago gakoa, saiakera fallidoa izana gatik etorkizu-nean saiatu nahi duenak hortik ikastea izango dulako.

Berotasuna, elkartasuna ta maitasuna.

FELIX:

Katramilai erantzunez... zer da ba sexua-litatea modu aske baten bizitzea? Ba al dakigu benetan hitz hauekin zer esan nahi deun. Bakit ez geala sexualki as-kek. Baæo, sexualki aske izatea zer da? Nik behintzat oain hola botepronton ezin det esan zehazki zer dan sexualki aske izatea. Zer da, nere gogo sexuala nahi bezela askatzea ta asetzea? Ez ezta? Zer da? Erantzungo bazenit, eskertuko nuke, jejeje.

Bestalde, esan dezu gure guneetan be-hintzat lortu beharko deula. Baño, eus-kal herritarrak 3 milioi gea ta zer bat gea txosnetan lan itten deunak ta “gu ta gutarrak” modun har genitzazkenak? Ez hanbeste. Baæo txosneta jende asko juten da. Txosnetan tra gok hartzen da-biltzen denek eztute pentsamendu as-katzaile bera. Beraz,aixxx, zalle da.

Bestetik, heterodoxiai erantzunez, aixxx... gaur egunen ordea, sexu jola-sa erasotzat har dezakete. Ailegatu gea momentu batea non, gizonezko batek emakume batekin tonteatzea erabakit-zen dun garaien, ya emakumea erasotue sentitzen dan ta settun “a la defensiva” bestea umi llatzen hasten dan (duela gu-txi ikusi nun Hernaniko taberna baten). Beraz, aixxx... berez zure proposamena ona iruitze zait baño... egungo gizarte hontan eztakit txertagarrie dan.

Zer in behar dan? Eztakit! Baño denok sexuaz naturalago hitzeingo bagenu... ta sexuaz naturalago hitzettean eztet

esan nahi txorradak ta txiste berdek it-tea koadrillan garenen (hoi lehen ere sobra itten deu). Esan nahi det, sozieda-de baten afaltzen gaudenen, o launekin tertulin o atxalde pasa, zeatik ezteu gure ingurun sexuaz arrazoinalki hitzetten. Bakoitzak sexuaz zer pentxatzen dun esanaz. Zeren, lehenengo sexue tabu bat eztala asimilatu behar deu, gero sexua aske bizitzeko. Teorizazio gabe, praktika gutxi. Eztakit ulertu didazun._ _ _ _ _ _ _ _

Hementxe hurrengo eztabaida gaia: “Sexua eta txortan egitea ez dira gauza bera”.

Bidali zuen [email protected] helbi-de elektronikora hurrengo alean publika ditzagun.

?sexuamaitasunaerakarpena

...

Page 14: Haika neskak!

HAIKA NESKAK! Euskal emakumeen ispilu publikoa // 2010eko abendua

14

“Indarkeria sexistari buruzko gazteen pertze-pzioaren eta iritzien diagnostikoa Ondarroan eta Markina-Xemeinen” azterlanaren AURKEZPENA

Abenduaren 16an, arratsaldeko 18:30ean Ondarroako udal hitzaldi-aretoan.

Aurtengo Feministaldia abenduaren 17 eta 18an os-patuko da Artelekun.

Feministaldiaren barruan pelikula bat ere eskainiko da

Anariren kontzertua

Abenduaren 18an, arratsaldeko 19:00etan hasita Usurbilgo Kulturetxean.

DATOZENAK!

Page 15: Haika neskak!
Page 16: Haika neskak!