HANSEL ETA GRETEL

3

Click here to load reader

description

IPUIN BERTSOAK

Transcript of HANSEL ETA GRETEL

Page 1: HANSEL ETA GRETEL

Hansel eta Gretel pobre baten

bi seme-alaba ziren

Oso-oso txiroak zirenez

ez zuten janaria jaten

Amak anai-arrebak basoan

abandonatu nahi zituen

Hanselek hori entzun zuen ta

harriak biltzera joan zen

Gauez basoan utzi zituzten

etxean ez azaltzeko

baina Hanselek harriak bota

zituen han ez galtzeko

berez hurrengo gauean berriz

berdina ez gertatzeko

urrutira eraman zituzten

etxera ez itzultzeko

Hanselek entzun zuen guztia

eta handik aterata

pentsatu zuen berriz biltzea

harri txikiak pilaka.

Baina ezin izan zen atera

eta harritxoak falta

erabat zuen markatzea

ogi apurrak botata.

HANSEL ETA GRETEL Doinua: “Axuri beltza”

LH 5.A

2010-2011 IKASTURTEA

Page 2: HANSEL ETA GRETEL

Bota zituzten ogi apurrak

eta itzuli nahi zuten

txoriek apur guztiak janak

joaterakoan zituzten

basoan txori bati segika

zerbait agertu zitzaien

txokolatezko etxe goxo bat

begi aurrean zeukaten

Hansel eta Gretel tontoak ziren

Jan eta jan zenbiltzaten

Sorginak kaiolan sartu eta

kriston tranpa jarri zien

Hanselek hezur bat hartu eta

behatza ordez jarri zuen

Sorgina berriz ez zen jabetu

eta horrela egin zuten

Egun batean sorginak Hansel

jatea erabaki zuen

Eta Gretel joan zen ikustera

Labea prest al zegoen

Gretel konturatu zen sorginak

Ze intentzio zituen

Sorginari bultza egin zion

Eta labera erori zen

Page 3: HANSEL ETA GRETEL

Sorgina sartu zuen barruan

eta labean erre zen

ondoren Gretel ahalegindu zen

bere anaia askatzen

Gero basotik atera behar

zutelako zuzen- zuzen

baliozko gauzak hartu eta

etxera abiatu ziren

Etxera bueltan etorri ziren

aita kontentu zegoen

ama hilda zegoela eta

eta gustura hartu zituen

Aitak aitortu zien benetan

gaizki egin zuela lehen

eta hirurak handik aurrera

pozik bizi izan ziren.

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan!!!!!

LH 5.A

2010-2011 IKASTURTEA