Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste...

8
2007ko ekainaren 26a, asteartea::: 2.236 zka. ::: www.kronika.net Bertso Jaialdia arratsaldean Plazan /2 Bertso jaialdia gaur / 2 Herri kirolak bihar /2 San Joan jaiak iruditan /4-5 Atzeko lehiotikan /4-5 Arrauna: Hernaniko Ikurriña /7 Eskelak /7 Mutrikuko zezenak / 8 GAUR KRONIKAN Harrapatzen bazaitu! HERNANIKO San Joanetako berezitasunetako bat da Axe- ri Dantza eta atzo izan zen lehenengoa. Iaz igandearekin egokitu zen eta kalean pasa ezinda ibili ziren Axeria eta konpainia; atzo ere jende asko izan zen, baina ibiltzeko modua bazen. Urte asko eta asko dituen ohitura honek goizean goiz jeikitakoak eta gaupaseroak elkartu ohi ditu kale bueltan, guztiak bizka- rrak berotzeko prest. Gaur eta bihar Gaur eta bihar ere Axeri Dan- tza izango da herriko kalee- tan, diana eta sokamuturra- ren ondorenean. Beraz, bi aukera badituzte aurten oraindik axeriari ihesi ibili ez direnek, Hernaniko kaxkoko laberintoetako gora beherez gozatzeko. Atzo Koadrilen eguna Atzo, San Joan bigarrena, Koadrilen eguna izan zen eta goizean goizetik herritar asko ibili zen koadrilako blusa edo kamisetak jantzi eta kalean gora eta behera. Asteburuan jendetza izugarria ibili da Hernanin eta atzo nabaritu zen beherakada pixka bat, kanpotik etorritako jendeari dagokionean behintzat. Kontuz karteristekin Udaltzaingoak jakitera eman du aurten ere kartera lapurreta dezente izan dela festetako nahasmena aprobetxatuta, eta urteroko moduan salaketa as- ko jaso dituzte. Jenderik gehie- neko egunak pasa badira ere, gaur eta bihar ere kontuz ibil- tzeko deia egin du Udaltzain- goak, jende bildu haundienak dauden lekuetan batipat. \\ Atzo goizean izan zen lehenengo Axeri Dantza, San Joan bigarrenarekin, eta astelehena izaki, kalean ibiltzeko modua izan zuten inguratu ziren goiztiar eta gaupaseroek. Gaur eta bihar ere izango da Axeri Dantza. Z Egitaraua 07:00 Diana. 07:30 Sokamuturra 09:00 Axeri Dantza. 10:30 Herri jolasak, Goiz Eguzkin. 11:00 Santa Barbara txarangaren irteera. 11:30 ‘Kukubel’ emanaldia, Atsegindegin. 12:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. 17:30 Haurrentzako zezen txikiak, Latsunben. 17:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia, Plazan. 18:30 Gazteentzat arku tiroa, Latsunben. 19:00 Bertso jaialdia Plazan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Unai Muñoa. 19:00 Amnistiaren aldeko txaranga herrian barrena. 23:00 DJak Molotoffeko txosnan. 23:00 Patxi Perez eta bere taldea, Plaza Berrin. 23:00 Bideo emanaldia, Plaza Berriko txosnan. ‘Hernani 06/07 erresistentzia eta elkartasuna’. 24:00 Nekaezinak txarangaren irteera.

Transcript of Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste...

Page 1: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007ko ekainaren 26a, asteartea::: 2.236 zka. ::: www.kronika.net

Bertso Jaialdiaarratsaldean Plazan /2

Bertso jaialdia gaur / 2

Herri kirolak bihar /2

San Joan jaiak iruditan /4-5

Atzeko lehiotikan /4-5

Arrauna: Hernaniko Ikurriña /7

Eskelak /7

Mutrikuko zezenak / 8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

Harrapatzen bazaitu!

HERNANIKO San Joanetakoberezitasunetako bat da Axe-ri Dantza eta atzo izan zenlehenengoa. Iaz igandearekinegokitu zen eta kalean pasaezinda ibili ziren Axeria etakonpainia; atzo ere jende

asko izan zen, baina ibiltzekomodua bazen. Urte asko etaasko dituen ohitura honekgoizean goiz jeikitakoak etagaupaseroak elkartu ohi ditukale bueltan, guztiak bizka-rrak berotzeko prest.

Gaur eta biharGaur eta bihar ere Axeri Dan-tza izango da herriko kalee-tan, diana eta sokamuturra-ren ondorenean. Beraz, biaukera badituzte aurtenoraindik axeriari ihesi ibili ezdirenek, Hernaniko kaxkokolaberintoetako gora beherezgozatzeko.

Atzo Koadrilen egunaAtzo, San Joan bigarrena,Koadrilen eguna izan zen etagoizean goizetik herritar askoibili zen koadrilako blusa edokamisetak jantzi eta kaleangora eta behera. Asteburuan

jendetza izugarria ibili daHernanin eta atzo nabarituzen beherakada pixka bat,kanpotik etorritako jendearidagokionean behintzat.

Kontuz karteristekinUdaltzaingoak jakitera emandu aurten ere kartera lapurretadezente izan dela festetakonahasmena aprobetxatuta, etaurteroko moduan salaketa as-ko jaso dituzte. Jenderik gehie-neko egunak pasa badira ere,gaur eta bihar ere kontuz ibil-tzeko deia egin du Udaltzain-goak, jende bildu haundienakdauden lekuetan batipat.

Atzo goizean izan zen lehenengo AxeriDantza, San Joan bigarrenarekin, eta

astelehena izaki, kalean ibiltzeko moduaizan zuten inguratu ziren goiztiar eta

gaupaseroek. Gaur eta bihar ere izango daAxeri Dantza.

E g i t a r a u a07:00 Diana.07:30 Sokamuturra09:00 Axeri Dantza.10:30 Herri jolasak, Goiz Eguzkin. 11:00 Santa Barbara txarangaren irteera. 11:30 ‘Kukubel’ emanaldia,Atsegindegin.12:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa.17:30 Haurrentzako zezentxikiak, Latsunben.17:30 Ttarla dantza taldearen emanaldia, Plazan.18:30 Gazteentzat arkutiroa, Latsunben.19:00 Bertso jaialdia Plazan:Andoni Egaña, MaialenLujanbio, Aitor Mendiluze,Xabier Silveira, Unai Agirreeta Unai Muñoa.19:00 Amnistiaren aldekotxaranga herrian barrena.23:00 DJak Molotoffeko txosnan.23:00 Patxi Perez eta beretaldea, Plaza Berrin. 23:00 Bideo emanaldia,Plaza Berriko txosnan.‘Hernani 06/07 erresistentziaeta elkartasuna’. 24:00 Nekaezinak txarangaren irteera.

Page 2: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007-VI-26 asteartea

2

Bertso jaialdia gaur Gudarien plazan

SAN Joan jaietako bertso jaial-dia izango da gaur GudarienPlazan, Elur Txori elkarteareneskutik. Maialen Lujanbio,Andoni Egaña, Aitor Mendi-luze, Xabier Silveira, UnaiMuñoa eta Unai Agirre arikodira bertsotan, Gorka Tolo-saren gidaritzapean.

Aurten bosgarren urtea dabaserritar eguneko bertso saio-tik festetako bertso jaialdirakosaltoa eman dela eta orain arte-koan arrakasta haundia izandu, gainbehera zijoan saioaksusperraldi bat izan baitu egu-nez eta orduz aldatuta. Plazan,Tilosetan eta Atsegindeginegin izan da bertso jaialdia etaaurten Gudarien plazan izangoda, eguraldiak uzten baldinbadu behintzat.

Hernaniko Bertso eskolakoeta bertso eskolaz kanpokobertsolariek osatuko dutegaurko jaialdia, plazaz plaza

dabiltzanekin eta gutxixeagoibiltzen diren bertsolariekin,Hernaniko saioetako filosofiahorixe baita.

Ezpalik onenak bihar Tilosetan,Urrezko Aizkorako finalaurrekoan

ELUR TXORI elkarteak urteroantolatzen ditu herri kirolakSan Joanetako Baserritar Egu-nean. Aurten ere hala izango daeta Urrezko aizkolari txapeldu-nen ligako semifinalak izangodira, Egur Sportekin elkarlane-an antolatuta. Donato Larre-txea, Angel Arrozpide eta Xabi-er Orbegozo aizkolariak izangodira lehian, nor baino nor.

27 enbor moztu beharko di-tuzte 5 ekinalditan: aurrene-koan, enbor bat zeinek kolpegutxiagoan moztu jokatukodute; 2garrenean, erlojuz kon-tra ariko dira; 3garrenean, 2enbor moztu beharko dituzte,bat zutikakoa eta bestea etza-na; 4garren saioan, 60 pulga-dako enborra nork lehenagomoztu jokatuko dute; eta azke-

neko saioan, kana erdiko bienbor eta 60 pulgadako bestebi moztuko dituzte, lan luzean.

Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen aizko-lariak 3 puntu eramango ditu;bigarrenak 2 puntu, eta azke-nak puntu bakarra. Froga ga-rrantzitsua izango da asteazke-neko hau eta ETBk emango du.

Iaz ere izan zen Urrezkoaizkorako txapeldunen ligakofroga San Joanetan. Orduan,Larretxea, Arrozpide eta Ola-sagasti izan ziren eta La-rretxea izan zen aurreneko.

Aizkolariekin batean harrijasotzaileak ere izango dira,Aimar Irigoien, Maria JoseSardon eta Telleria II. Jaialdia12:00etan hasiko da, Tilo-setan.

Donato Larretxea, Angel Arrozpide eta Xabier Orbegozo ‘Arria V’aizkolariak neurtuko dituzte indarrak. Aimar Irigoien, Maria Jose

Sardon eta Telleria II ere izango dira harri jasotzen.

Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze Hernaniko bertso jaialdianizango dira gaur.

Lujanbio, Egaña, Mendiluze, Silveira, Muñoa eta Agirre ariko dirakantuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Patxi Perezekindantzan aritzeko

aukera gaur gaueanDAGOENEKO Hernaninezaguna den Patxi Perezekindantzarako aukera izango dagaur gauean, San Joan Kon-partsak antolatutako emanal-dian. Patxi Perezekin bateanbere taldea ere etorriko daeta haiek musika jotzen du-ten bitartean Patxi Perezekgidatuko du dantzaldia.Dantzaldia Txantxangorriaurrean jarri duten tablatuanizango da, 23:00etan.

San Joan Konpartsa kejaSan Joan Konpartsa keja da

Patxi Perezen emanaldirakoeta atzo izan zen Aikorekinerromerirako argi indarrajartzeko baliabide guztiakhaiek ordaindu behar izandituztelako.

Arazoak arazo, herrita-rrak animatu dituzte gaurkoerromerian parte hartzera.

Bihar aterako da konpartsaBestalde, San Joan Konpartsabihar aterako da herriko kale-etan barrena. Plataforma bateta dantzariak aterako dira.Arratsaldeko 18:30etan.

Herri ezberdinetako dantzakTtarlako dantzari txikiekin

TTARLA dantza taldekodantzari txikiak emanaldiaegingo dute gaur. Guztira160 haur inguru izango diraoholtza gainean eta Arabaeta Gipuzkoako dantzakikusi ahal izango dira.Dantza horiez gain, jolasakere egingo dituzte, dantza-ren bidez. Trajeak bereziakizaten dira Ttarla dantza tal-

dearen emanaldietan etaaurreratu dutenez, gaurkoArabako dantzarako presta-tu dituztenak oso bereziakdira. Dantzari txikienekberen baserritar jantziarekinaterako dira.

Emanaldia arratsaldeko17:30etan izango da, Plazan,programan jartzen duenabaino ordu erdi lehenago.

Emanaldia 17:30etan izango da, Plazan.

Page 3: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007-VI-26 asteartea

3

Page 4: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007-VI-26 asteartea

SAN JOAN JA IAK IRUDITAN 4

Atzo koadrilen txanda. Koadrilen eguna izan zen atzo etabazkari eta afariak izan zituzten han eta hemen herriko koadrilek. Elkartegastronomiko eta jatetxeak bete egin ziren gehienean eta baitaUdaletxeko arkupeak ere, euriaren beldur bertan egin baitzuen bazkariaGazte Asanbladak. Asteburuko jendetzarik ez zen izan atzo, baina herri-ko koadrilek leku gehixeago eta primerako giroa izan zuten, txarangeisegika gora eta behera ibiltzeko.

Alex Ugalde eta Julen Mateo arrantzale finenak. Arrantza txapelketa jokatu zen igandean Telkarteak antolatuta eta 16 urte arteko 31 arrantzalek hartu zuten parte. 13 urte artekoetan Alex Ugalde izan zen irabaizan zen guztien artean punturik gehien lortu zuena ere, eta beraz Miguel Ollo Memorialeko lehen txapela lortu zuena. BTorres geratu zen eta hirugarren, Ivan Mena. 14 urtetik 16 urtera bitartean, Julen Mateo gelditu zen irabazle, Amaia Mueta Iñaki Gaztañaga hirugarren. Sariak banatu eta guztien artean karabina baten zozketa egin zuten.

Sokamuturrakgoiztiarrenak elkartuzituen atzo, bai jeikiberriak eta baita erreti-ratzeko perezak zeu-denak ere. Euri langa-rra ari zuen ordea, etazorua ez zegoen korri-ka egiteko modurikonenean. Horrek era-ginda-edo sustoren batizan zen atzoko soka-muturran eta zezenakharrapatutako lagun batDYAk eraman zuen.

Elorrabinmeza izan zenatzo, 1978an hilda-ko lagunen ome-nez. Aurten dira 29urte zoritxarrekoistripua gertatuzela eta urtero iza-ten dituzte gogoanbertan hildakoak.Estropada ikustenari zirelaElorrabiko zubiaerori eta sei lagunhil ziren bertan, 5hidrokuzioz etabestea itota.

Page 5: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007-VI-26 asteartea

5 S A N J O A N J A I A K I R U D I T A N

Txantxangorriazlea eta beraBigarren, Alexujika bigarren

Luis Mari Zerainena, punteriarik onena. San Joan plater tiro txapelketa izanzen joan den larunbatean Santa Barbarako tiro eremuan, Txantxangorri elkarteak antolatuta eta LuisMari Zerainek irabazi zuen, jarritako 25 platerak jota. Bigarren, Iñaki Urdanpilleta gelditu zen 24 pla-ter jota; eta hirugarren, Lazaro Oiarbide 22 plater jota. Felipe Tejada, Asier Tejada, Errazkin eta OskarRedondo gelditu ziren jarraian, 22na platerekin hauek ere. Guztira 26 parte hartzaile izan ziren.

Zahagi dantza ikusteko aukera ere izan zen atzo, goizuetarreneskutik. Berez, egitarauean ez zegoen sartua Nafarroako herri txikian egi-ten duten dantza, baina festetan beti izaten da inprobisaziorako tartea.Goizuetar koadrila haundia elkartu zen Hernaniko kaleetan, zahagi dan-tzako jantziekin eta jendearen ikusmina sortu zuten, eta baita zenbaitenaurpegiak belztu ere, zahagien muxuekin.

Zezen txikieta poniakgaztetxoentzakoarratsalde pasaederra jarri zutenatzo ere. Gaur etabihar ere izangodira Latsunbekokirol pistan zezeneta poniak, ipurdi-ko batzuek hartuzondo pasa nahidutenentzat.

Jalisco taldeak Atsegindegin jendea erruz bildu zuen, iaz bezalaxe. Izan eremariatxiek jarraitzaile ugari dute, eta Hernaniko festetan ez dute hutsik egiten.

Page 6: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

6

atzeko

leihotikan

atzeko

leihotikan

Page 7: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

2007-VI-26 asteartea

7

A R R A U N A

Larunbateanjokatuko da OrionHernaniko Ikurriña

HERNANIKO XI. Ikurriña jokatukoda datorren larunbatean Orioko ure-tan, arratsaldeko 17:00etan. ARC2mailako lehen estropada izango dalarunbatekoa eta Hernanirekin bateanariko dira: Arkote, Busturialdea,Castro B, Colindres, Deusto-Tecuni,Getxo Suminan, Hibaika, Portugaleteeta Raspas.

Igoera fasea helburuUrte batzuetan trainerurik gabe egoneta gero, aurten berriz ekin dio Herna-nik olatu arteko borrokari eta helburuagogorra izango da, igoera fasera sailka-tzeko txanpa borrokatzea. Hala ere,lehen estropada hauek erakutsiko dutehein haundi batean taldea non ibilikoden. Hernaniko taldeko kideen hitze-tan, oraindik ez dute talde desberdinekelkar ezagutzen eta ez dakite bakoitza

zein mailatan ibiliko den. ARC1erabakarra igoko da zuzenean, liga lehenpostuan bukatzen duena, eta hurrengobiek promozioa jokatuko dute ARC1-

eko azkeneko taldeen aurka.Ligan parte hartuko duten hamar

taldeek estropada bana antolatu beha-rra daukate, eta lehenengoa izango da

Hernaniko Ikurriña, arraun taldeakUdalaren laguntzarekin antolatua.Biharamunean, berriz, Donibane Lohi-tzunen ariko dira, eguerdian.

Hernaniko trainerua, klubeko arduradunekin batean, aurkezpenean, Trintxerpen.

PACO ORUEZABALA LOINAZ “LEJIAS”

Nola eskertu emandako guztiaguri ta Euskal Herriari.

Beti gurekin izango zera,bihotzeko osaba Paco.

ILOBAK: Mari Karmen eta Jexux ( ), Rosa eta Txutxi, Jose Ramon eta MariKarmen, Mari Karmen eta Manu, Iñaki eta Pili, Xabier eta Belen, Koro etaMikel, Lurdes eta Migel Mari, Andoni eta Ixiar eta Peter; iloba-txikiak:Ibon eta Make, Erika eta Nem, Alazne, Iñaut, Mikel, Antton, Nahikari,Irati, Aitor, Nora, Amaia, Eider, Ane, Unax eta Iker.

Hernanin, 2007ko ekainaren 26an

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

BAKOITZA nola dijoan ikuste-ko alkoholimetroa jarri zutenatzo Gudarien plazan, EuskoJaurlaritzako Droga-menpeko-tasun gaietako zuzendaritza-ren Alkoholik adingabekoei?Tantarik ez kanpainaren ba-rruan. Udal Ongintza Patrona-tuko Prebentziorako Zerbi-tzuak uste du “oso tolerante-ak” garela alkoholarekin, etahelduek ardura haundia dutelagai honetan. Alkohola edatekoeskubidearen gainetik “ar-dura” hartu behar dela uste duPrebentziorako zerbitzukoudal teknikaria den Txus Con-gilek “gure adingabeko neska-mutilak babesteko”. Horrega-tik jarri zuten atzo alkoholime-troa kalean, jendeak ikus dezanzenbat edan duen. Probannegatibo ematen zuenari agiribat eman zioten honela zioena“agiri honen bitartez ziurtatzendut badakidala primeran pasa-tzen pasatu gabe”.

Jende askoAtzoko proba gurasoak etaadinez nagusiak kontzientzia-tzeko zen gehienbat eta proba18 urtetik gorako jendeari eginzioten. Arratsaldeko 19:15eta-rako 60 bat lagunek egin zuten

proba. Bertan alkoholemia tasaneurtzeaz gain, tasa hori jaiste-ko beharrezko denbora, gor-puzkera bakoitzak positiboemateko behar duen alkoholkopurua eta abarri buruzkoinformazioa zabaldu zuten.

Alkoholimetro proba kalean

Alkoholemia proba egiten atzo.

Page 8: Harrapatzen bazaitu! · 2019. 10. 17. · neko saioan, kana erdiko bi enbor eta 60 pulgadako beste bi moztuko dituzte, lan luzean. Froga guztiak denbora gu-txienean egiten dituen

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

2007ko ekainaren 26a, asteartea ::: 2.236 zka. ::: www.kronika.net

TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

FARMAZIAK l Egunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 - 943 552941 l Gauez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087

FERNANDO eta Aitor Zu-biaurre aita-semeak eta IñakiGoikoetxea mutrikuarrak diraHernanira sokamuturrera ze-zenak ekartzen dituztenak.Hauekin batean, Aitor Jaso etaMikel Ugartetxea rekortadoreakizan ziren atzo, jendea anima-tzeko. Sokamuturra amaituondoren egon ginen beraiekin.

310 kilo gehienezLau zezen eta behi mantso batekarri zituzten atzo, “behimantsoa zezenak kamioietiksartu eta ateratzerakoan defen-tsa bezala ibiltzen dugu” diotemutrikuarrek. Atzoko zezenek290-300 kilo arteko pisuazuten, “hortik gora ezin diraekarri, legeak 310 kilora arteonartzen baitu”. Guztira 79zezen dituzte etxean eta erdiakerabiltzen dituzte plazan etabeste erdiak txahaletarako.

Nafarroan eta ErrioxanOrain dela hilabete edo hasidira festaz festa eta hiru hilabe-tetan “trote haundia” ibilibeharko dutela badakite.Nafarroan ibiltzen omen diragehiena eta baita Errioxan ereasko. Hernanira noiztik dato-zen galdetuta, “auskalo” erant-

zuten dute, Iñaki Goikoetxeak20 urtetik gora badaramazkielaaitortu zuen eta Fernando etaAitorrek ere 15 urte ingurubehintzat bai.

Kaskoarekin zezenaren kontraHainbeste urtean bitxikeria-ren batzuk ere ikusi dituzte:“behin gazte bat motoko kas-

koarekin etorri zen eta zeze-naren kontra zuzenean joatenzen burua makurtuta. Porta-leko atea zabalik aurkitutabigarren pisuraino ere igoizan zaigu zezena”. Gaur etabihar ere izango da sokamu-turra goizeko 07:30etan, etaziur izango dela beste bitxike-riren bat.

«Portaleko atea zabalik aurkituta bigarrenpisuraino ere igo izan zaigu zezena»

Fernando Zubiaurre, Aitor Zubiaurre, Aitor Jaso eta MikelGoikoetxea atzoko lanak amaituta.

O K E R R A K Z U Z E N

Hernaniko Alkate berriari bertsoakJoan den ostiralean Jasota Bezala atalean “Hernaniko Alkaldesaberriari” izenburuarekin argitaratu genituen lau bertsoak JulianEzeiza Aterpe bertsolariarenak ziren; bertsoen egilearen izenagaizki atera zen. Barkatu eragozpenak.

Asteburuetarako sukaldari laguntzailea eta zerbitzariak behar dira, Astigarraga inguruan.Kotxea beharko luke. Deitu: 607 59 85 68

Pertsona bat behar da elektrogailu denda batean lan egiteko. Deitu: 676 19 49 39Lokala alokatu nahi dugu, jubilazioa dela eta. Eguzki perfumeria. Beste aktibitate bat jarri

daiteke. Deitu: 943 55 13 33Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa eta

Kuperros. Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15.

IRAGARKI MERKEAK

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR

(eus

kalm

et)Gaur goiza eta eguerdi partea

laino askorekin pasako ditugueta arratsalde aldera argitzenjoango da. Ipar haize ahula etatenperaturak berdinean.

Eguraldi goibela eta giro fres-koa izango dugu, zerua laino-tsu eta zaparrada arinak bota-ko ditu.