hartz zuriaren ipuina

13

description

hartz zuriaren ipuina

Transcript of hartz zuriaren ipuina

Page 1: hartz zuriaren ipuina
Page 2: hartz zuriaren ipuina

Hau hartz familia da. Aita, ama eta hiru seme-alabak. Denak zuriak dira, baina Hartzi ez, Hartzi beltza da.

Page 3: hartz zuriaren ipuina

Hartzi triste dago. Beltza da eta zuria izan nahi du, bere familia bezala.- Ez egon triste. Zu oso polita zara.- Ez beltza naiz eta nik zuria izan nahi dut.

Page 4: hartz zuriaren ipuina

Hartzik pentsatu du: - Zikina nago. Errekan garbituko naiz. Uretan sartu da eta besoak, hankak eta burua ongi garbituko ditu. Baina beltza izaten jarraitzen du.

Page 5: hartz zuriaren ipuina

Hartzi etxera joan da eta margolaria ikusi du.

- Nor zara zu?- Margolaria naiz eta etxea

zuriz margotzen ari naiz. Beno,deskantsatzera joango naiz. Agur.

Page 6: hartz zuriaren ipuina

- Ah! margo zuria hartuko dut eta zuriz margotuko naiz.

Page 7: hartz zuriaren ipuina

Hartzik margo zuria hartu eta gainetik bota du.- Aupa, aupa! Orain zuria naiz.

Page 8: hartz zuriaren ipuina

-Hartzi orain zuria da. Bere etxera joan da, baina atea itxita dago.

Page 9: hartz zuriaren ipuina

- Aita, ama ireki atea mesedez!! Ni naiz, Hartzi, ireki mesedez!!

Page 10: hartz zuriaren ipuina

• - Ez, ez, ez. Zu ez zara Hartzi. Hartzi beltza da eta oso polita gainera. Eta zu zuria zara. Alde hemetik gezurti!!

Page 11: hartz zuriaren ipuina

Orain, Hartzi negarrez dago.- Buaaa, buaaaa!- Aita, ama begira, hartz zuria negarrez dago.

Page 12: hartz zuriaren ipuina

- Ziur zaude Hartzi zarela?-Bai ama, zuek bezalakoa izan nahi nuen eta neure burua kolore zuriz margotu dut.- Lasai Hartzi. Errekara joango gara eta margo zuria urez kenduko dizut

Page 13: hartz zuriaren ipuina

Ama eta Hartzi errekan sartu dira eta amak margo zuria kendu dio. -Zaren modukoa oso polita zara, eta guk asko maite zaitugu Hartzi.-Muaaa!!!