HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN...

74
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA

Transcript of HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN...

Page 1: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA

Page 2: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 1

1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA

ZURETZAT, HEZITZAILE, ORAIN . "Hau esaten badut ez da zuek izutzeko, baizik eta soil-soilik gure bizitza gaur bat dela esateko: gaur edo inoiz ez. Nik horretan pentsatzen dut. Bihar betiereko bihar izango da, ilunabarrik gabekoa, Jaunarekin betirako. Ni gaur honekiko zintzoa banaiz. Eta nik egiten dizuedan galdera Espiritu Santuak egiten duen berbera da: Nola bizi dut nik gaur hau? Gure bihotzean gaurra dago jokoan” Frantzisko Aita Santua, Santa Mariako homilia, 2017-01-12 Ausarki erantzun premia sortu berriei Gaur oraindik erroka jotzen jarraitzen digute: Paradigma zaharrak bertan behera utz ditzagun eta sormenez aurki ditzagun gaurko munduan Aitaren maitasuna ikuskatzeko eredu alternatiboak. Geure bihotzak onbideratu eta egitura zaharrak malgutu ditzagun, arriskuak hartzeko beldurrik gabe, aldirietara hurbiltzeko behartsuen eta zaurgarrienak babestera. Konpromiso sendoa har dezagun haurren eskubideak sustatzeko eta defendatzeko. Geure baitan eta geure inguruan piztu dezagun gu guztion etxearen zaintzan konprometituko gaituen kontzientzia ekologikoa. Anaia Maristen XXII. Kapitulu Nagusiaren 5. deialdia. 2017-10-20 Aurrean daukazu Probintzia Maristek eskaintzen dugun hezkuntza proposamena ikasturte guztian lantzeko goiburu gisa. Ikasturte hau hasiera-hasieratik aurkezten zaizu bere indar guztiarekin, bere aukerekin, bere aberastasunarekin… Zeren ORAIN eskuartean, eta zeure zentzumenen irispidean daukazuna, horixe da bete-betean bizi dezakezuna. ORAINAK itzultzen baitigu nor garen, non gauden, norekin erlazionatzen garen, zer premia eta aukera dauzkagun geure eskumenean eta bete-betean hedatzeko daukagun posibilitatea. ORAIN bizitzea carpe diem soil bat baino askoz gehiago, hor helburua aurrean daukagunari ahalik eta zuku gehien ateratzea eta esperientziak kontsumitzea baita sentsazioak eta kontzeptuak metatuz. Ez da presentea azken tantaraino zukutzea etorkizuneko ezegonkortasunaren edo iraganeko okerren aurrean. Gutxi edo batere zerikusirik ez dauka presentismo hutsaleko ariketa bat egitearekin, zeinetan gure tradizioaren –pertsonal, sozial zein erlijiosoaren– edozein erreferentzia ezabatua geratzen baita eta horrela saihesten dugu geure begiradaren aurrean gertatzen dena eta atseden hartzen dugu buruasetasun pertsonalean edo guztiaz eta guztiez ahazten den gure “ego”aren gezurrezko askatasunean. Aktibismoa baino, baita hiperaktibismo hutsal bat baino ere harago doa, horretan, planteatzen den arazo baten konponbidea aurkitzea, erlojuaren kontra ebatzi beharreko “scape room”, gurutzegrama edo sudoku bat bezala baita. Proposatzen dizuguna ariketa guztiz kontziente bat egitea da, zeure eskuetan hartzea bizitza ORAIN dena: Zure identitate pertsonala, nor zaren. Zeure historiarekin eta zeure ametsekin, eta erabaki kontziente bakoitzean presente egiten diren ametsak, libreago, beteago, zeure momentuaren protagonistago bizitzeko ekintzetan konkretatzen dituzunak. Zure nortasun sozial eta familiarra da. Zu zeure ingurunean, zu zeure harremanetan. Horietan gertatzen denari adi egonez; poztasun partekatuei, elkarrekin geure gain harturiko arriskuei, eta erantzukizun partekatuaz aurre emaniko erronkei. Errealitate honek zeure burua ezagutzea inplikatzen du eta bestearekiko

Page 3: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 2

harremanean nola funtzionatzen duzun jakitea. Baina baita bestea nor den sakontasunez behatzea ere, zer nolakoa den haren nortasuna, eta nola zu zarenak eta bera denak eraikitzen duten ORAIN biok zaretena. Zure hurbileko errealitatea da. ORAIN bertan zer behar duen zure lagunak, zure auzokideak, zure familiak, zure auzoak edo zure hiriak. Momentu presenteak hobeto bizi ahal izateko eskatzen dizun jestu hori zure esku dagoela jakitea da, eta egiteko gaitasuna daukazula. Kontziente zarelako nor zaren, zer ekarpen egin dezakezun eta nola eta norekin bihur dezakezun errealitate. Denok etxe berean bizi garelako kontzientzia edukitzea da. Eta zutik iraungo badu zaindu eta baliabideen erabilpen arduratsua egin beharra dagoela. Kontziente izatea zure ekintzen eragina ez dela mugatzen ingurune hurbilera, baizik inpaktu globala daukatela. Zuzentasunez ezartzea harreman estiloak, merkatu ereduak, politika sozialak… Eta erabakitzea planeta biziago eta ez hilago baten existentzia, garbiago eta ez kutsatuago batena, jasangarriago eta ustiatuago batena, iraunkorrago eta ez mugatuago batena. Errealitate bat, letra larriz idatzia, dagolako kontzientzia da. Zentzuzko, sakontasunezko, betetasunezko ikuspegi bat, hor dagoena, ORAIN. Ez buruarekin, ez zentzumenekin atxikitzea lortzen ez duzun errealitate bat baina zure irrika sakonenarekin konektatua dagoena, zure IZATEKO EGARRIAREKIN. ORAIN gauzatzen da zure bizitzan historia, zure historia pertsonala, Jainkoaren Salbamen Historia, konkretuan, hurbilekoan, zure baitan. Zu partaide zareneko unea da: “Heldu da momentua, eta Jainkoaren Erreinua hurbil dago.” (Mk 1, 14); eta bertan zu deitua zaude errealitatea sortzera kontzienteki, sormenaz… zeren… “inork ez baitio ebakitzen soineko berriari zatirik soineko zahar bat konpontzeko. Eta ez da ardo berririk isurtzen ere zahagi zaharretan” (Lk 5, 33-39). Horregatik, ez da itxaron behar norbait izateko, zerbait egiteko. Ez da goizegi oso gaztea zarelako edo formaziorik ez duzulako. Ez da itxaron behar urteak eta esperientzia eduki arte. Badago jadanik, ORAIN zuk diharduzun eta garatzen ari zareneko errealitate bat. Txikiena zarela ere, esperientziarik gutxiena daukazula ere… Zure emozioak, eta daukazun gaitasun hori barnea zabaltzeko, abegi egiteko, eskertzeko, berritasunaren edo egunerokotasunaren aurrean irekitzeko, eta poztasunez, presentziaz, entzunez, errukituz, eta zuzena izanez bizitzeko gaitasun hori. Zure barne mundu guztiak eta hori kanpora adierazteko daukazun erak taxutzen dute zure ORAINA. Eta txikiagoa zarela edo handiagoa zarela, ez dago egia handiagorik ORAIN zarena baino. ORAIN jabetu zaitezke nor zaren eta zer den denbora zure bizitzan. Izan ere bizitzan badago: “Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean: jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia, hilarazteko garaia eta sendatzeko garaia, hondatzeko garaia eta eraikitzeko garaia, negar egiteko garaia eta barre egiteko garaia, aiene egiteko garaia eta alai egoteko garaia, harriak jaurtitzeko garaia eta harriak biltzeko garaia, besarkatzeko garaia eta banantzeko garaia, bilatzeko garaia eta galtzeko garaia, gordetzeko garaia eta botatzeko garaia, urratzeko garaia eta josteko garaia, isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia, maitatzeko garaia eta gorrotatzeko garaia, gerrarako garaia eta bakerako garaia” (Koh 3, 1-15) Existitzen dena ORAINA denez, ez dago ezer gehitu beharrik eta ez ezer kendu beharrik; Jainkoak horrela egin baitu begirunea izan diezaiogun du Iragan zena orain ere halaxe gertatzen da; etorkizun dena lehen ere gertatua da” (Koh 3, 1-15). Zeren zure bizitzari ORAIN gauzatzen den Jainkoak eusten baitio, “ni-naiz” gisa definitzen denak (Ir 3), hau da: “ni hemen nago”, edo areago: “ni hemen nago zuretzat”. Jainkoaren presentzia berretsi egiten da eta ez da esplikatzen bere baitan gordetako izaki gisa, baizik hemen eta ORAIN gertatzen denerako izaki gisa. ORAIN Jainko gizon egin batez mintzo zaigu, zeinak pertsona bakoitzak idazten duen moduaren era paraleloan idazten baitu. Bere buruaz esaten baitu nor den, pertsona bakoitza denaren transzendentziaren bitartez. Zeina gizaki egin baita eta gutako bakoitzak pasatzen dugun guztitik pasa baita, horrela, Jesusek jasan zuen gurutzearen, umiliazioaren, oinazearen, sufrimenduaren eta erabateko ezintasunaren bitartez, geuk ere uler dezagun ezintasun, ahulezia edo umiliazio ororen atzean pertsona bat dagoela duina izatera, garatzera eta bete-betean bizitzera deitua.

Page 4: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 3

Horrelakoa da ahultasunera, bazterretara, aldirietara hurbiltzen den Jainkoa. Pertsona salbatzera berau den eta gara dezakeen esentziatik, ez kanpotik, ez gehiagotasunetik. Pertsona bakoitzarekiko harremanean jartzen den eta ORAIN haztera ete bere bertsiorik onena ateratzera animatzen duen Jainkoa da. Zentzu Jainko horren egoitza hainbat giza jardueratan datza: egintza sozialetan, boluntarioen lanean, topaketa pertsonaletan, desberdin pentsatzen edo sentitzen deunaren onarpenean, baita beste Jainko desberdinen bat sinresten duenaren baitan ere. “Inter” esperientzia bizitzera animatzen gaituen Jainkoa da: interdiziplinarra, inter kulturala, intererlijiosa, internazionala… Horregatik, bestearen kontzientziak Jainkoagan dauka jatorria, eta gu guztion etxearen globaltasuna ez zaigu ezartzen kanpoko obligazio gisa edo ezinbesteko betebehar gisa. ORAIN hauskortasunaren esperientziak dei egiten digu, eskuak zikin ditzagun, pertsonekin inplika gaitezen, bestearekiko daukagun ongizatea jokoan jar dezagun… arriskatzeko beldur izan ez gaitezen. ORAINA baita guk maneia dezakegun gauza bakarra mintza gaitezkeen gune bakarra. ORAIN eta ez beste inoiz ezar ditzaket lokarriak, sor ditzaket espazioak, molda ditzaket topaketak, eta onar dezaket oinarri horretatik abiaturik sufritzea eta haztea eragiten didana. Hauxe da Mariaren esperientzia ere aingeruak aurkezten dion errealitatea onartzen duenean: “–Maria, ez izan beldur, Jainkoak gogoko zaitu. ORAIN haurdun geratuko zara: semea izango duzu eta Jesus jarriko diozu izena.” Hark gogo onez onartzen du proposatzen zaiona: “–Hona hemen Jaunaren mirabea. Jainkoak egin dezala nitaz zuk esan duzuna!” (Lk 1, 26-28). Kontzientzia osoko jarrera hori, presentearen eta errealitateak ekarriko dion guztiaren erabateko onarpen hori izango dira Mariaren nortasuna definitzen dutenak: “gauza horiek guztiak gordetzen eta bere bihotzean hausnartzen zituen (Lk 2, 19). Bizitza onartzeko, bertan presente egiteko eta bihotzaren sakoneraino eramateko gaitasun hori da ORAINA bizi izatearen esentzia. Eta guretzat, Marista garenontzat erraza gertatzen da esperientzia hori Marcelinorengan aurkitzea. Txikia zenetik, bere gurasoen etxean une hartako errealitatea onartuz, apaiz pertsegituei etxean babesa ematen zitzaielarik eta herriaren premiekiko sentikor izanez. Kontziente izanez zer nolako zailtasuna suposatzen zuen berarentzat erlijioso ikasketak aurrera ateratzea. Montagne gaztearen ondoan egonez haren heriotzako orduan. Mariaren anaia txikiak fundatzea erabakiz harremanetan zegoen gazteen premia `pertsonal eta sozialei erantzun ahal izateko. Bere nortasunaren arabera, ORAINAK dakarrenari aurre egiten dio, sormen eta erabakitasun handiz, eta momentuak eskatzen duenaren protagonista bihurtuz. Eta baita uneoro Jainkoaren presentzian biziz ere, bai Parisko kaleetan zehar dabilenean eta bai La Valla inguruko basoak zeharkatzen dituenean. Laburbilduz, ORAIN aldi egokia bizi dugu (Kairos) Jainkoaren, gizakiaren eta bizi garen munduaren Esan ohi da gaur aldakuntza garai batean bizi garela eta, horrez gain, garai aldaketa sakon bat gertatzen ari dela. Transformazio bat sumatzen da ikusteko, sentitzeko, ezagutzeko, erlazionatzeko eta maitatzeko eran, eta hori nabarmenkiago igartzen da gazteengan. Guretzat, erakunde marista gisa, ORAIN garai egokia da geure hezkuntza praxisa nola birformulatu aurkitzeko aldi berean izan dadin bateragarria geure misioari zor diogun zintzotasunarekin eta mundu anitz kultura eta anitz erlijiotako, konektatu eta global honek eskatzen digun erantzunarekin. ORAIN duzu unea, orain duzu abagunea hazteko eta bizitza zeure eskuetan hartzeko. Horixe da goiburu honek jotzen duen erronka, horixe da zeure aurrean eta zeure eskuetan duzun bizitzaren erronka. Zure abagunea da. ORAIN.

Page 5: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 4

ZURETZAT, LEHEN MAILAKO IKASLE HORI, ORAIN Aukera berri bat eskaintzen zaizu ORAINA bizitzeko. Beharbada ez dakizu baina askotan aritzen zara horixe egiten. Gustatzen zaizunaz bete-betean gozatzen duzunean, jokoan buru-belarri sartzen zarenean, norbaiti arreta guztiaz entzuten diozunean… Aurten hauxe proposatuko dizugu: zeure bizitzako momentu guztiak bizi ditzazula jarrera horrekin. Zeren ORAIN gertatzen denari erabat adi egotea lortzen baduzu, zure baitako gauza asko daude beste era batean bizitzen hasi zarenak: Kontzienteago zara hainbat gauzaz: nor zaren, zer gustatzen zaizun, zerk egiten zaituen zoriontsu, zerk egiten duen zu pertsona hobea izatea eta zer egitea erabakitzen duzun. Besteei arreta gehiago eskainiz bizi zara. Jabetzen zara nor diren eta zer suposatzen duten zure bizitzan zure lagunek, zure gurasoek, zure irakasleek, zure familiak… Eta horrela gehiago gozatzen da une zoriontsuez, elkarrekin egiten ditugun gauzez eta elkarri ematen diogun laguntzaz behar dugunean. Zeure auzuneari eta hiriari ere arreta handiagoa eskainiz bizi zara. Eta gai zara ohartzeko zertan daukaten hobetu beharra eta zer egin dezakezun zuk ORAIN dena hobeto egon dadin: lagundu, birziklatu, gutxiago kutsatu, jendea agurtu… bizimodua hobetzen duten jestu txikiak. Eta egon zaitezke seguru, bizi duzun guztian laguntzen zaituen eta pertsona bakoitzari hazten laguntzen dion Aita On baten babespean. Horregatik, ez dago handia izan arte itxaron beharrik zerbait izateko, edo zerbait egiteko. Ez da azkarregi txikia zarelako edo ikasteko gauza asko falta zaizkizulako. Badira ORAIN egin ditzakezun gauzak, besteentzako ekarpena eta eraikuntza suposatzen duten gauzak: zeure emozioak adierazten dituzun era, nola laguntzen duzun besteei abegi egiten, daukazun gaitasun hori alaitasunez, entzunez, lagunduz… bizitzeko. Zeren orain zarena baita bizi dezakezun egiarik handiena. Eta Jainkoak bakoitzak daukagun onena ateratzen laguntzen digu hemen eta ORAIN. Zeren, nahiz eta badauden zailtasunak, oinazea, tristura, gaixotasuna… denok baitaukagu aukera bizitzea egokitu zaigun egoeretan garen onena izateko. Horrexegatik gara solidarioak, zeren sinetsirik baikaude denok gaudela deituak ahalik eta onenak izatera… batzuetan hori aurkitzen lagunduko digun norbaiten beharra izaten badugu ere. Solidario izanez, geu gara norbait hori ORAIN. Maria eta Marcelino ere ORAIN horretan bizi ziren zailtasunak beren gain hartuz. Maria, Jesusen ama, bere semea maitasunez heziz eta hazten lagunduz, denbora guztian haren gainean egon gabe. Edo Marcelino, umeek eta gazteek zeukaten premia ikusiz, eta Anaia Maristen kongregazioa fundatzen bazuen haiengan, batez ere behartsuenengan, ikusten zuen hutsunea beteko zuela ulertuz. ORAIN zure momentua da, zure abagunea, hazteko, gozatzeko eta zeure barruan onetik daukazun hori guztia izateko, ORAIN.

Page 6: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 5

ZURETZAT, BIGARREN MAILAKO, BATXILERGOKO EDO FORMAZIO ZIKLOKO IKASLE HORI, ORAIN Aurrean daukazun ikasturte hau, hasiera-hasieratik aurkezten zaizu, bere indar guztiarekin, bere aukerekin, bere aberastasunarekin… Zeren ORAIN eskuartean eta zeure zentzumenen irismenean daukazuna baita bete-betean bizi dezakezuna. Zeren ORAINAK itzultzen baitigu nor garen, non gauden, norekin erlazionatzen garen, zer premia eta zer aukera ditugun eskumenean eta zer nolako posibilitatea daukagun erabateko garapena erdiesteko. ORAIN bizitzea carpe diem soil bat baino askoz gehiago, hor helburua aurrean daukagunari ahalik eta zuku gehien ateratzea eta esperientziak kontsumitzea baita sentsazioak eta kontzeptuak metatuz. Ez da presentea azken tantaraino zukutzea etorkizuneko ezegonkortasunaren edo iraganeko okerren aurrean. Gutxi edo batere zerikusirik ez dauka presentismo hutsaleko ariketa bat egitearekin, zeinetan gure tradizioaren –pertsonal, sozial zein erlijiosoaren– edozein erreferentzia ezabatua geratzen baita eta horrela saihesten dugu geure begiradaren aurrean gertatzen dena eta atseden hartzen dugu buruasetasun pertsonalean edo guztiaz eta guztiez ahazten den gure “ego”aren gezurrezko askatasunean. Aktibismoa baino, baita hiperaktibismo hutsal bat baino ere harago doa, horretan, planteatzen den arazo baten konponbidea aurkitzea, erlojuaren kontra ebatzi beharreko “scape room”, gurutzegrama edo sudoku bat bezala baita. Proposatzen dizuguna ariketa guztiz kontziente bat egitea da, zeure eskuetan hartzea bizitza ORAIN dena: Zure identitate pertsonala, nor zaren. Zeure historiarekin eta zeure ametsekin, eta erabaki kontziente bakoitzean presente egiten diren ametsak, libreago, beteago, zeure momentuaren protagonistago bizitzeko ekintzetan konkretatzen dituzunak. Zure nortasun sozial eta familiarra da. Zu zeure ingurunean, zu zeure harremanetan. Horietan gertatzen denari adi egonez; poztasun partekatuei, elkarrekin geure gain harturiko arriskuei, eta erantzukizun partekatuaz aurre emaniko erronkei. Errealitate honek zeure burua ezagutzea inplikatzen du eta bestearekiko harremanean nola funtzionatzen duzun jakitea. Baina baita bestea nor den sakontasunez behatzea ere, zer nolakoa den haren nortasuna, eta nola zu zarenak eta bera denak eraikitzen duten ORAIN biok zaretena. Zure hurbileko errealitatea da. ORAIN bertan zer behar duen zure lagunak, zure auzokideak, zure familiak, zure auzoak edo zure hiriak. Momentu presenteak hobeto bizi ahal izateko eskatzen dizun jestu hori zure esku dagoela jakitea da, eta egiteko gaitasuna daukazula. Kontziente zarelako nor zaren, zer ekarpen egin dezakezun eta nola eta norekin bihur dezakezun errealitate. Denok etxe berean bizi garelako kontzientzia edukitzea da. Eta zutik iraungo badu zaindu eta baliabideen erabilpen arduratsua egin beharra dagoela. Kontziente izatea zure ekintzen eragina ez dela mugatzen ingurune hurbilera, baizik inpaktu globala daukatela. Zuzentasunez ezartzea harreman estiloak, merkatu ereduak, politika sozialak… Eta erabakitzea planeta biziago eta ez hilago baten existentzia, garbiago eta ez kutsatuago batena, jasangarriago eta ustiatuago batena, iraunkorrago eta ez mugatuago batena. Errealitate bat, letra larriz idatzia, dagolako kontzientzia da. Zentzuzko, sakontasunezko, betetasunezko ikuspegi bat, hor dagoena, ORAIN. Ez buruarekin, ez zentzumenekin atxikitzea lortzen ez duzun errealitate bat baina zure irrika sakonenarekin konektatua dagoena, zure IZATEKO EGARRIAREKIN. Horregatik, ez da itxaron behar norbait izateko, zerbait egiteko. Ez da goizegi oso gaztea zarelako edo formaziorik ez duzulako. Ez da itxaron behar urteak eta esperientzia eduki arte. Badago jadanik, ORAIN zuk diharduzun eta garatzen ari zareneko errealitate bat. Txikiena zarela ere, esperientziarik gutxiena daukazula ere… Zure emozioak, eta daukazun gaitasun hori barnea zabaltzeko, abegi egiteko, eskertzeko, berritasunaren

Page 7: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 6

edo egunerokotasunaren aurrean irekitzeko, eta poztasunez, presentziaz, entzunez, errukituz, eta zuzena izanez bizitzeko gaitasun hori. Zure barne mundu guztiak eta hori kanpora adierazteko daukazun erak taxutzen dute zure ORAINA. Eta txikiagoa zarela edo handiagoa zarela, ez dago egia handiagorik ORAIN zarena baino. Horregatik, bestearen kontzientziak Jainkoagan dauka jatorria, eta gu guztion etxearen globaltasuna ez zaigu ezartzen kanpoko obligazio gisa edo ezinbesteko betebehar gisa. ORAIN hauskortasunaren esperientziak dei egiten digu, eskuak zikin ditzagun, pertsonekin inplika gaitezen, bestearekiko daukagun ongizatea jokoan jar dezagun… arriskatzeko beldur izan ez gaitezen. ORAINA baita guk maneia dezakegun gauza bakarra mintza gaitezkeen gune bakarra. ORAIN eta ez beste inoiz ezar ditzaket lokarriak, sor ditzaket espazioak, molda ditzaket topaketak, eta onar dezaket oinarri horretatik abiaturik sufritzea eta haztea eragiten didana. ORAIN Jainko gizon egin batez mintzo zaigu, zeinak pertsona bakoitzak idazten duen moduaren era paraleloan idazten baitu. Bere buruaz esaten baitu nor den, pertsona bakoitza denaren transzendentziaren bitartez. Zeina gizaki egin baita eta gutako bakoitzak pasatzen dugun guztitik pasa baita, horrela, Jesusek jasan zuen gurutzearen, umiliazioaren, oinazearen, sufrimenduaren eta erabateko ezintasunaren bitartez, geuk ere uler dezagun ezintasun, ahulezia edo umiliazio ororen atzean pertsona bat dagoela duina izatera, garatzera eta bete-betean bizitzera deitua. Hauxe da Mariaren esperientzia ere aingeruak aurkezten dion errealitatea onartzen duenean: “–Maria, ez izan beldur, Jainkoak gogoko zaitu. ORAIN haurdun geratuko zara”. Kontzientzia osoko jarrera hori, presentearen eta errealitateak ekarriko dion guztiaren erabateko onarpen hori izango dira Mariaren nortasuna definitzen dutenak: “gauza horiek guztiak gordetzen eta bere bihotzean hausnartzen zituen (Lk 2, 19). Bizitza onartzeko, bertan presente egiteko eta bihotzaren sakoneraino eramateko gaitasun hori da ORAINA bizi izatearen esentzia. Eta guretzat, Marista garenontzat erraza gertatzen da esperientzia hori Marcelinorengan aurkitzea. Txikia zenetik, bere gurasoen etxean une hartako errealitatea onartuz, apaiz pertsegituei etxean babesa ematen zitzaielarik eta herriaren premiekiko sentikor izanez. Kontziente izanez zer nolako zailtasuna suposatzen zuen berarentzat erlijioso ikasketak aurrera ateratzea. Montagne gaztearen ondoan egonez haren heriotzako orduan. Mariaren anaia txikiak fundatzea erabakiz harremanetan zegoen gazteen premia `pertsonal eta sozialei erantzun ahal izateko. Bere nortasunaren arabera, ORAINAK dakarrenari aurre egiten dio, sormen eta erabakitasun handiz, eta momentuak eskatzen duenaren protagonista bihurtuz. Eta baita uneoro Jainkoaren presentzian biziz ere, bai Parisko kaleetan zehar dabilenean eta bai La Valla inguruko basoak zeharkatzen dituenean. ORAIN duzu unea, orain duzu abagunea hazteko eta bizitza zeure eskuetan hartzeko. Horixe da goiburu honek jotzen duen erronka, horixe da zeure aurrean eta zeure eskuetan duzun bizitzaren erronka. Zure abagunea da. ORAIN.

Page 8: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 7

1. ERANSKINA: BIBLIAKO OIHARTZUNAK Itun Zaharra (Has 1) Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan». Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra». Eta hala izan zen. Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti». Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, hirugarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko». Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, laugarren eguna burutu zen. 20 Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean». Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean». Honela, bosgarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak». Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari. Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari». Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen. (Ir 3, 1-8. 11-14) Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino , iritsi zen. Han, Jaunaren aingerua agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen. Moisesek bere buruari ziotson: «Hurbil nadin gauza harrigarri hori ikustera: nola liteke sasia ez erretzea?» Begiratzera zetorrela ikustean, Jaunak dei egin zion sasi artetik: –Moises! Moises! Hark erantzun:

Page 9: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 8

–Hemen nauzu! –Ez hurbildu –esan zion Jaunak–. Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita. Ni zure aitaren Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Moisesek aurpegia estali zuen, Jainkoari begiratzeko beldur baitzen. 7 Jaunak esan zion, gainera: –Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. 8 Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera, hots, orain kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarrena den lurraldera. Moisesek esan zion, orduan: –Nor naiz ni faraoiagana joateko, nor israeldarrak Egiptotik ateratzeko? Jainkoak erantzun zion: –Zeurekin izango nauzu. Eta hona zertan ezagutuko den nik bidaltzen zaitudala: herria Egiptotik aterako duzunean, mendi honetan gurtuko nauzue. Jainkoak bere izena ezagutarazi Moisesi Baina Moisesek ihardetsi zion: –Hara, ni israeldarrengana joan eta «Zuen arbasoen Jainkoak bidali nau zuengana» esango diedanean, «Nola du izena?» galdetuko didate haiek. Zer erantzun behar diet orduan? Jainkoak erantzun zion: –IZANGO NAIZENA NAIZ. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «IZANGO NAIZENA NAIZ » deritzanak bidali nau zuengana. Lb 25,23 «Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak. Dt 22, 4.6 «Zeuen herritarraren astoa nahiz idia bidean eroria ikustean, ez egin ez ikusiarena, lagundu altxatzen”. «Bidez zoaztela, zuhaitzean nahiz lurrean habia txorikumeekin edo arrautzekin, ama bertan delarik, aurkitzen baduzue, ez hartu ama kumeekin.” Koh 3, 1-15 Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean:

jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia, hilarazteko garaia eta sendatzeko garaia, hondatzeko garaia eta eraikitzeko garaia, negar egiteko garaia eta barre egiteko garaia, aiene egiteko garaia eta alai egoteko garaia, harriak jaurtitzeko garaia eta harriak biltzeko garaia, besarkatzeko garaia eta banantzeko garaia,

bilatzeko garaia eta galtzeko garaia, gordetzeko garaia eta botatzeko garaia, urratzeko garaia eta josteko garaia, isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia, maitatzeko garaia eta gorrotatzeko garaia, gudurako garaia eta bakerako garaia.

Page 10: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 9

Zer on eskuratzen du lan egiten duenak? Begiratu diot Jainkoak gizon-emakumeei ezarri dien egitekoari, horretan jardun dezaten. Gauza guztiak egoki egin ditu, bakoitza bere sasoian. Haien esku utzi zuen mundua, azter dezaten; gizakiak, ordea, ezin ulertu Jainkoak hasieratik bukaerara egin dituenak. Ikusi dut ez dela ezer hoberik alai eta ongi bizitzea baino. Jainkoaren emaitza baitu gizakiak jan, edan eta bere lanaren etekinaz gozatu ahal izatea. Badakit, Jainkoak egin duen guztiak beti iraungo duela. Ezin diogu deus ere erantsi, ez kendu; Jainkoak horrelakoa egin baitu, begirune izan diezaiogun. Iragan zena orain ere halaxe gertatzen da; etorkizun dena lehen ere gertatua da. Joana behin eta berriro egin ohi du Jainkoak.

Itun Berria Mk 1; 14-15. Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona». Mt 10, 7-8 Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela. 8 Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan. Lk 5, 33-39

Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: –Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira. Jesusek erantzun zien: –Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau. Parabola hau ere esan zien: –Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten; bestela, jantzi berria hondatuko litzateke eta ez litzaioke zaharrari berriaren adabakia egoki etorriko. Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu egingo lirateke. Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartu behar da. Eta ardo zaharrarekin ohituak ez du berririk nahi, “Zaharra hobea duk” esaten baitu».

Mk 4, 26-29 Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta». Jn 4, 4-15 Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen. Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil. Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen. Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: –Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: –Nola zuk, judua izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik). 10 Jesusek erantzun zion: –Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke. Emakumeak esan zion:

Page 11: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 10

–Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu? Jesusek ihardetsi zion: –Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan. Orduan, emakumeak: –Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan. Mk 8, 14-21 Ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. Jesusek oharpen hau egin zien: –Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta Herodesen legamiarekin! Haiek, berriz, elkarren artean honela ari ziren: –Ogirik ez dugulako ari zaiguk. Konturatu zen Jesus eta esan zien: –Zer ari zarete ogirik ez daukazuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak eduki, eta ez duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenituzten hondarrekin? –Hamabi –erantzun zioten. – Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenituzten hondarrekin? Haiek erantzun: –Zazpi. Orduan, esan zien: –Eta oraindik ez duzue ulertzen? Mk 9, 30-32 Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi, bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: –Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen. Mk 10, 26-31 Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean: –Nor salba daiteke, orduan? Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: –Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak. Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: –Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Jesusek erantzun: –Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo. Mk 13, 28-29, 33-37 «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela. «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den. Gizon bat urrutira doanean bezala da: morroien gain uzten du bere etxea, bakoitzari bere lana emanez, eta zain egoteko agintzen dio atezainari. «Egon zain, beraz, ez baitakizue etxeko jauna noiz etorriko den: arratsean, gauerdian, oilarrak jotzean ala goizean. Ez zaitzatela ustekabean etorri eta lotan aurki. Zuei esaten dizuedan hau, denentzat esaten dut: Egon zain!»

Page 12: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 11

Lk 12, 4-7 “Entzun zuek, nire adiskideok. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei. Esango dizuet nori izan beldur: Izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura jaurtitzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio duzue”. Mt 6, 25-34 «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena. Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

Page 13: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 12

2 ERANSKINA: OIHARTZUN MARISTAK Anaien aita – Lorentzo anaia Anai Lorenzo Bessat-era zihoan katekesia ematera. Mendian goian zegoen herrixka bat zen, apaizik ere ez zeukana. Lorentzo anaia ostegunetan jaisten zen La Vallara. Han hartzen zituen jakiak. Ogia, zopak, patatak eta gazta jaten zituen. Jatekoa prestatzea berak egiten zuen. Zintzarria joz korritzen zuen herria, umeei deika. Errezatzen eta irakurtzen irakasten zien eta katekesia ematen zien. Pertsona nagusiei ere hitz egiten zien. (Herritarrek, ikusten zutenean txapela kentzen zuten hura agurtzeko.) Behin batean Marcelinok eta berak elkarrekin egin zuten bidearen zati bat eta hizketan jardun zuten. Elurra zegoen eta giro hotza. Anai Lorenzo, bere zakua aste guztirako ogi eta patataz betea zuela, izerditan zihoan aldapan gora. Marcelinok esan zion: –Anaia, bai lanbide gogorra daukazuna! –Ez, aita –erantzun zion anaiak–. Atsegina da. –Ez dut ikusten zer eduki dezakeen atseginetik, zaku astun hori bizkarrean duzula ibiltzeak, malkar hauetan amiltzeko arriskuarekin. –Nik uste dut Jainkoak gure pausoak zenbatzen dituela eta zerua emango digula ordainez. –Eta pozik al zaude meni hauetan dotrina irakasten eta klaseak ematen ibiltzeaz, eskale bat bezala –galdetu zion Marcelinok. Anai Lorenzok erantzun zion: –Hain pozik ze ez nuke emango munduko beste ezeren truke. –Gaur, halere, benetan eguraldi txarra tokatu zaigu. –Ez, aita; nire bizitzako egun zoragarrienetako bat da. Hori esatean Lorenzo negarrez zegoen. Marcelinok ahaleginak egin behar izan zituen malkoei eusteko. Geroago, anai Lorenzo Tarentaise-ko eskolan klaseak ematen hasi zenean ere, ez zuen utzi Bessateko katekesia. Hara joaten zen ostegunero eta igandero. (Hain apala eta hain ona zenez, Bessateko jende guztiak maite zuen) Anaien Aita – Badut arma bat Marcelino, teologiako hirugarren ikasturtea egiten ari zela, gaixotu egin zen. Etxera bidali zuten hilabete batzuetan atseden hartzera. Debekaturik zeukan estudiatzea. Baserriko lanetan jardun zuen eta hala sendatu zen. Napoleon Parisera bueltan zetorren, Elbatik ihes eginda. Marcelino Lyongo kaleetan zebilen paseatzen, lasai-lasai. Norbaitek ohartarazi zion: –Nolaz zabiltza horrela kalean? Ez al dakizu oraintxe bertan beste apaiz bati eraso diotela eta gutxigatik ez dutela ibaira bota? Nora zoaz? Marcelinok erantzun: –Zeren beldur izan behar dut? Ez diot inori kalterik egin. Seminariora noa. –Seminariora!? –izuturik gizonak– Arakatu egin dute, diotenez, armak omen dauzkate eta. –Jakina! Hementxe daukat nik neurea –esan zion Marcelinok bere otoitz liburua erakutsiz. Eskerrak eman zizkion gizon hari eta bere bideari jarraitu zion. Marcelinoren abentura – Behartsuen zerbitzari Marcelino, beste ezerk baino gehiago kezkatzen zuten behartsuek jasaten zuten miseriak eta marjinazioak; horregatik berarentzat ere bizimodu apala eta pobrea aukeratu zituen. Maristak kongregazioa fundatu zuenean, apenas zeukan dirurik eta maileguak eskatu behar izan zituen anaiak ostatu ziren lehenbiziko etxea ordaintzeko, La Valla. Berarekin bizitzera joan ziren anaiak are behartsuagoak ziren eta haiek mantentzeko zeukan diru sarrera bakarra bere parrokiako soldata zen. Etxe hartako menua herriko jende apalarena bezalakoa zen: ogi beltza,

Page 14: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 13

gazta, patatak, lekaleak eta, noizean behin, haragi pixkaren bat, nola hala prestatua dena ere, iristen ziren anaiak oso gazteak baitziren eta ez zeukaten ideiarik sukaldaritzan. La Vallara apaiz lagunkide gisa iritsi zenean guraso behartsu eta axolagabe asko aurkitu zituen han, beren umeak inolako kultura eta erlijio ikasketarik gabe bertan behera uzten zituztenak. Marcelinok bere etxean hartu zituen ume hauek eta jaten ematean eta janzteaz arduratu zen. Aurreneko urtean hamabi ziren eta hurrengo urteetan kopurua gehituz joan zen. Halere, Marcelinoren ardura ez zen mugatzen umeetara. Jatekoa eta arropa banatzen zuen pertsona behartsu guztien artean. Gaixoentzat janaria prestatzeaz arduratu zen eta bi anaia edo borondate oneko beste pertsonaren bat bidaltzen zuen haien ondoan gaua ematera. Marcelinok bere bizitzako azken urteetan behartsuen alde egindako beste jestu bat bizitzeko baliabiderik ez zeukaten pertsona zahar babesgabe batzuk etxean hartzea eta zaintzea izan zen. Anaia bat jarri zuen haien zerbitzura eta behar zuten guztiaz hornitu zituen; ordainez, kristau on gisa bizitzeko eskatzen zien. Batzuek gaixotasuna larriak zeuzkaten eta beste batzuk moralki lur jota zeuden. Oso zaila eta nekagarria gertatzen zen horregatik haietaz arduratzea. Baina karitateak, jasankorra eta eraman handikoa baita, lagundu zion Marcelinori egoera haiek gainditzen. Anaiei eskatzen zien aurreneko konpromisoen artean azpimarratzekoa da honako hau: “Parrokoarengana aurkezten diren ume behartsu guztiak dohainik hezteko konpromisoa hartzen dugu”. Eta ez zen konformatu kristau dotrina irakastearekin; garai hartan ohikoak ziren kultura eta ezagutza guztiak irakats ziezazkien arduratu zen, inolako alderik egon ez zedin ume hauei ematen zitzaien tratuaren eta gizarte maila altuagokoei ematen zitzaienaren artean. Heldu zitzaizkion eskabide guztiei erantzuterik izan ez bazuen ere, Marcelinok oso argi utzi zuen anaiek eskain dezaketen zerbitzu hori bete-betean sartzen dela euren eginkizunen artean. Marcelinoren abentura – Beti borrokan Maristen obra neke eta sakrifizio askori esker hazi zen. Une batzuetan, Marcelinok elizaren beraren barruan ere izan zituen etsaiak. 1821 eta 1824 bitartean, eliz barrutiko bikarioa, Brochard jauna, anaien obraren etsai nabarmena izan zen. Ahalegin guztiak egin zituen ezabatzeko edo, bestela, berak Lyonen fundatua zuen beste Kongregazio batekin elkartzeko. Baina 1824an bikario horrek eliz barrutia utzi zuen eta gotzainak anaien aldeko jarrera hartu zuen, hainbesteraino ze berauen egoitza berrirako L´Hermitage erosteko baimena eta laguntza eman baitzizkien. Marcelinori asko borrokatu beharra egokitu zitzaion, anaien arteko zenbait gatazkari aurre emateko, bere ikastetxeentzako baimenak lortzeko, diru arazo larrietatik aurrera ateratzeko… Marcelinoren beste buruhausteetako bat kongregazioaren onarpen ofiziala lortzea izan zen. Hainbat gutun eta bidaiaren ondoren, azken ahalegin bat egin zuen 1838ko urtarrilean. Hiru hilabetez ibili zen Parisen bulego batetik bestera gestioak egiten. Dena ziren zailtasunak, eta argi zegoen ez zeukatela inolako borondaterik baimena emateko. Marcelinok etsi gabe jarraitu zuen bere ahaleginean, halere, bere obra ofizialki aintzat hartua ikusi gabe hil zen. Marcelinok Vatikanoaren aldetik onartua ikusi zuena Mariaren Lagundia izan zen, bera ere kide zeneko elkartea. 1836ko apirilaren 29an izan zen hori. Onarpenarekin batera, Mariaren Lagundiak Ozeaniara misiolariak bidaltzeko enkargua jaso zuen. Lehenbiziko hiru anaia marista misiolariak Zeelanda Berrira joan zirenak izan ziren. 1840an, Marcelinok atseden gabe lanean jarraitzen zuen. Haur guztien zerbitzura egoteko premia horrek eraginda, bi anaia bidali zituen Parisera, gormutuentzako eskola batean lan egiteko prestatzera. Baina bere urdaileko ultzerak, urte batzuk lehenago ere hainbat krisialdi eragin zizkionak eta, zalantza gabe, kezka, nahigabe eta gehiegizko nekearen ondorio zenak, berriro okerragora egin zuen. Eta 1840ko ekainaren 6an, larunbata, Mendekoste bezpera, anaiak goizeko lehen orduan Salbea kantatzen ari zirenean, Marcelinok Jainkoaren esku errukitsuetan utzi zuen bere arima. 51 urte zituela, Marcelinok ikusi ahal izan zituen bere lanaren fruitu batzuk. Bere kongregazioan 421 anaia edo nobizio sartu ziren; horietako 92k utzi egin zuten eta beste 49 jadanik hilak ziren; beraz, 280 anaia zeuden, 48 eskolatan zihardutenak eta 7.000 ume eta gaztez arduratzen zirenak. Marcelinoren ametsa errealitate bihurtzen ari zen: “Munduko elizbarruti guztiak barne hartzen dira gure proiektuetan.”

Page 15: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 14

A. Ernesto Sánchez, Nagusi Jenerala: “Hasiera berria jadanik abiatu da” (20-10-2017) Nire hautaketaren biharamunean, bideo labur bat eskatu zidaten Estatu Batuetako gure eskoletako gazte batzuek, “La Valla Berria” klabean hainbat egunetako esperientzia bizitzeko elkartuak zeudenak. Bideo hura hasieran aipatu brasildar talde batentzat ere baliatu nuen. Sinbolo gisa mahaia harturik, niretzat “La Valla Berria”k eduki zezakeen esanahia modu erraz eta pedagogikoan azaltzen saiatu nintzen, Kapitulu honetan zehar denon artean sakondu eta aztertu dugunarekin bat etorriz. Champagnatek egin zuen mahaia modu orekatuan mantentzen da lau hankaren gainean, zeinak oso ondo izan litezkeen Hasiera Berri horren lau zutabe nagusiak: Lehenbizikoa, geure zentzuaren bilaketa, geure Jainkoaren bilaketa etengabea. Bigarrena, bizitza zaintzen duten eta bizitza berria sortzen duten familiak formatzea. Hirugarrena, gizakiaren duintasunaren profeta izatea, haur eta gazte zaurgarrienen eta ahotsik ez dutenen alboan egonez. Laugarrena, gu guztion etxearen presentzia sendatzailea eta sortzailekidea izatea.

Page 16: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 15

3. ERANSKINA: ELIZAREN ETA BERE AUTOREEN OIHARTZUNAK Laudato Si Entziklika, Frantzisko Aita Santua: 13 Guztion etxea babesteko erronka urgenteak bere baitan darama giza familia osoa batzeko kezka, garapen jasangarri eta integralaren bila, elkartzeko ardura, bai baitakigu gauzak alda daitezkeena. Kreatzaileak ez gaitu abandonatzen, bere maitasun proiektuan inoiz ez du atzera jo, ez da damutzen gu egin izanaz. Gizateriak oraindik badu ahala guztion etxea eraikitzen kolaboratzeko. Nahi nituzke: errekonozitu, animatu eta eskertu, giza jardueraren sektorerik bariatuenetan, konpartitzen dugun etxea babesteko, lanean diharduten guztiak. Eskerron berezia merezi dute, munduko pobreenen bizitzan ingurunearen degradazioak dituen ondorio dramatikoei irtenbidea emateko borrokan gogor ari direnek. Aldaketa eskatzen ari zaizkigu gazteak. Arrazoiz galdetzen dute nola demontre ote den posible etorkizun hobea eraikitzea, ingurumenaren krisian eta baztertuen edo abandonatuen sufrimenduan pentsatu gabe. 14 Elkarrizketa berri baterako dei urgentea luzatzen dut, planetaren etorkizuna nola eraikitzen ari garen azter dezagun. Denok batuko gaituen elkarrizketa behar dugu, zeren ingurunearen mehatxua, eta giza erroak, denoi interesatzen zaizkigu eta denoi erasaten digute. Munduko mugimendu ekologikoak egina du aski bide luzea eta aberatsa, eta giza elkarte hiritar ugari sortu du, kontzientziazio lanean erruz lagundu dutenak. Tamalez, ingurugiroaren krisiari irtenbide konkretuak aurkitzeko ahalegin asko, sarritan, zapuztu egiten dira, ez bakarrik boteretsuek errefusatzen dituztelako, baita beste guztien interes faltagatik ere. Konponbideak oztopatzen dituzten jarrerak, fededunen artean ere, problemaren ukaziotik hasi eta axolagabekeriaraino iristen dira, edo, bestela, etsipen erosoan edo konponbide teknikoen konfiantza itsuan murgildu. Solidaritate unibertsal berria behar dugu. Hego Afrikako gotzainek esan zuten eran, “talentudunak eta guztien inplikazioa behar dira, Jainkoaren kreazioari gizakiaren abusuak egindako kalteak konpondu edo gainditzeko”. Denok parte har dezakegu, Jainkoaren instrumentuak garen aldetik, kreazioaren zainketan, bakoitzak bere kulturatik, bere esperientziatik, bere ekimenen bidez eta bere gaitasunen arabera. H. Küng, Betiko bizitza?:1 Gizakiaren galdera nagusia bizitzaren zentzuari buruzkoa da. Horrela, kristau izatearen zentzua ez da bakarrik “Jainkoa ezagutzea”, “Jainkoa maitatzea”, “Jainkoa zerbitzatzea”, baizik baita norbere burua egitea, garatzea eta gizatiartzea ere.2 Betiko bizitza ez dagokio zeruari bakarrik. Aita Gurean bertan esaten da hemen eta orain ere ondorioak dituela: “Egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere”. Hau zentzu bikoitzean esplikatzen da:3 Lurrak Jainkoaren zerura igortzen du gizakia: lurrarekiko zintzotasunak, gizatiarra izango bada, zerura irekia egon behar du. Jainkoaren zeruak lurrera igortzen du gizakia: zeruaren itxaropenak, gizatiarra izango bada, lurrarekin lotua egon behar du. Kristauak lurrari loturiko zeruan daukan itxaropenaren funtsa honetan datza: argituak, babestuak eta askatuak aurkitzen garela geure buruarekiko: 2 Geuk zerua lurrean eraiki behar izateko presa eta neurosi zapaltzailetik askaturik. Ez da guztiaren aurretik “zoriontasuna orain” eraiki beharra, Porrotaren eta heriotzaren aurrean agertzen diren etsimendu eta zinismotik babesturik. Ez da guztiaren aurretik “zoriontasuna gero”. Argituak, ezer baino lehen, geure buruari buruz, geure eraginkortasun ilusioez eta geure prestasunaz; bai eta mundua aldatzeko dauzkagun benetako aukerez ere. Teologiak gaur daukan eginkizun zehatza, kontuan hartuta hura mezu biblikoaren gainean eraikia dagoela, pertsonen zentzu eta balio horizonteak oinarritzea da. Eta hori, pertsonentzat garrantzitsuan diren jarduera eta bizi jarrera batzuetan gauzatzen da:2 Existitzen den guztiak – tradizioak, erakundeak eta agintariak barne – behin-behineko izaera dauka. Neure existentziak berak, eta izaki bakoitzaren eta gizateria guztiaren historiak beren azken zentzuaz jabetuak

Page 17: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 16

daudela baieztatzen dute; horrela nik ezin dut epaitu azken batean ez neure bizitza eta ez historia; ezta ezein giza erakundek dena konpon dezan nahi izan ere. Gizadiaren benetako burutzapena eta zoriona bertan gizaki guztiek parte hartzen dutenean gertatuko da. Nire bizitzaren eta gizadiaren zentzuaren betetasuna ez da erdietsiko Jainkoaren errealitate nabariarekiko topaketara arte. Baina ahaztu gabe Jesusen esperientziak, bere dizipulu izatera deitzen digularik, kontziente izateko eta bakoitzak geure bizitzan, geure eskuetan daukagun eginkizuna betetzeko eskatzen digula: “Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana, ez da nire dina.”2 Eliza, Jainkoaren herria: baieztapen horren ondorioak.3 Sinestun guztiak Jainkoaren herri dira; baztertua geratzen da, beraz, Elizaren klerikalizazioa. Hauxe izango zen, beharbada, Vatikanoko II. Kontzilioaren ekarpen praktikoena. Hori ez da, noski, XX. Mendearen amaierako aurkikuntza, Elizaren ordura arteko historiak eliza kleroaz bakarrik osaturiko erakundetzat hartu izan balu bezala. Hemen azpimarratzekoa hauxe da; “ecclesia” errealitatera hurbiltzen asmatu zela, denok berdinak izatea egiten duenetik abiatuz, zeren denok baikara Kristoren sinestunen komunitateko eskubide osoko kideak. Halere, ideiak errealitatearen sortzaile dira. Horregatik, benetan sinesten badugu Eliza “Jainkoaren herria” dela, eta denok garela herri horretako kideak, orduan frenua jartzen zaio eta kritika bat egiten zaio “Elizaren klerikalizazioa” dei liezaiokeenari. Zehazki, baztertu egiten dira: - Elizaren eta beronen zati baten arteko identifikazioa: hizkeran pentsatu besterik ez dago, mota honetako adierazpenak egiten ditugunean: “Eliza eta laikoak”, bi errealitateak bereizi ahal balira bezala (oker esana legoke, era berean) “Eliza eta hierarkia” arrazoi beragatik, azken hau bestea baino gutxiago entzun izan bada ere. - halako egituratze zehatz bat ze, nolabait, eragotzi egiten den argi eta garbi uztea herri bereko kide guztien funtsezko berdintasuna… Jainkoaren herri gizakiaren erabaki libreaghatik: ez dago Elizaren “hipotasiaziorik”. Lehen esan badugu Eliza ez dela gizabanako guztien batura eta funtsezkoa dela deia, Jainkoaren hots egitea, garrantzitsua da era berean jakitea Jainkoaren herria ez dela existitzen gizon eta emakumerik gabe. Ez dago hitz egiterik Eliza hipotasiatu batez, hau da, berau osatzen duten pertsonen gainetik dagoen eta berauekin inolako loturarik ez duen Eliza batez. Horregatik, ez dago ulertzerik Eliza Jainkoaren eta gizakien artean dagoen erakunde artekari bezala, izan ere, Eliza, komunitate gisa, gizabanakoen batura baino zerbait gehiago den arren, egia baita era berean Elizak “Jainkoak bere herria eratzeko bildu duen sinestunen komunitatea“ izaten jarraitzen duela. Eliza ez da Jainkoa, ez Kristo eta ez Espuritua, aitzitik, Eliza gu guztiok gara. Jainkoaren herria herri historikoa da: ez Elizaren idealizazioari. Ideia honekin zehazten dugu lehenago esan duguna. Eliza Jainkoaren herri gisa ulertzen bada, orduan ez da egitate suprahistorikoa baizik eta beti izango da “herri bizia, mundu honetako herrien artean osatua eta denboren artean eta denboran zehar aurrera doana”4. Izaera historiko horrek ezinezko egiten du Eliza hutsegite ororen, oker ororen, bekatu ororen gainetik ikusi ahal izatea (Elizaren idealizazioan erortzea litzateke hori). Bestela perfektua litzateke eta perfekzioa Jainkoari bakarrik dagokion gauza da. Eliza beti izango da Ecclesia semper reformanda, Jainkoaren judizioaren menpeko ere bai, eta egunero onbideratu eta Jainkoaren errukiaz fidatu beharra daukana. Fedearen alderdi soziala5 Elizaren ORAINA ez da irakurri behar klabe sozialean, batzuetan karitatetik beste batzuetan solidaritatetik gauzatzen duen ekintza soziala baino harago doana, baizik fedearen dimentsio sozialak inplikatzen duen

2 Mt 10, 38 3 H. KÜNG, La Iglesia Católica, Debate, Barcelona 2005, 152–160. D. MOLINA, Apuntes y citas presentadas en la asignatura “Eclesiología”, Facultad de Teología de Granada, curso 2014-15. 4 H. KÜNG, La Iglesia Católica, Debate, Barcelona 2005, 158. 5 G. VILLAGRÁN, Apuntes y citas presentadas en la asignatura “Doctrina Social de la Iglesia”, Facultad de Teología de Granada, curso 2015-16.

Page 18: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 17

guztiaren bitartez. Eta gainera, Jainkoaren batasunaren zentzuak gizartean gauzatzen den esperientzia pertsonalari ematen dion zentzutik integratuz. Fedea ez da sineste pribatu eta barnekoia; aitzitik, inplikazioak ditu gure gizarte bizitzan. Kontrakoa baieztatzeak giza bizitzaren dimentsio funtsezko bat, hau da, bizitza soziala Jainkoaren planetik kanpo geratzen dela esan nahiko luke. Eskritura Santuak bere herriaren bizitza sozialaz kezkaturiko Jainko bat erakusten digu: –Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera (Ir 3, 7-8) Ebanjelioan aipamen asko daude egoera sozial garaikideari dagozkionak, eta horrek argi erakusten du Jesus Jaunak kontuan hartzen zuela errealitate hori bere irakaskizunetan: “Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. Gizonaren Semea bezala”: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera». (Mt 20, 25-28) Gainera, salbamenaren dinamikak, Ebanjelioaren arabera, jadanik gure bizitzan eta mundu honetan hasi behar du. Horregatik, Ebanjelioak dakarren salbamenak gai izan behar du, neurri batean, gaur egun existitzen diren injustizia eta zapalkuntzak erauzteko. Beraz, Eliza, dimentsio sozial honetaz jabeturik egoteaz gain, berau ulertzeko eta lantzeko sistema oso bat garatzen dihardu: Elizaren Dotrina Soziala: Elizaren dotrina sozialak bere kategoria propioa dauka. Ez da ideologia bat, baizik gizakiak gizartean eta nazioarteko testuinguruan bizi dituen errealitate konplexuei buruzko gogoeta arretatsu baten emaitzaren formulazioa arretatsua, fedearen eta eliz tradizioaren argitan gauzatua. Helburu nagusia errealitate horiek interpretatzea da, eta bat datozen ala ez aztertzea, kontuan hartuz Ebanjelioak zer irakasten digun gizakiaren lurtar bokazioaren eta, aldi berean traszendentearen gainean, horren arabera kristau jokabidea orientatzeko.6 Horrela, Elizaren beraren barruan, teologo eta agente sozialok eliz tradizioaren eta gogoetaren erreferentzia daukagu ondoko hauek bezalako gai garrantzitsuetan: Giza Eskubideen tratamendua eta gizakiaren duintasuna kristau bizitzaren funtsezko oinarri gisa. Familiaren egoera komunitate sozial gisa, bizitza familiarraren errealitatean eta emakumeari gizartean dagokion paperean zehaztuz. Lana, bizitza ekonomiko sozialaren aurretik kokatua, beronen osagai nagusiak hauek direlarik: jabetza, sistema ekonomikoak, garapena eta enpresa. Sinestunaren bizitza politikoa, bertan gailentzen diren alderdiak honako hauek direlarik: guztion ongia, demokrazia, sozietate zibila, Estatuak ekonomian daukan betekizuna, boterearen aurkako erresistentzia eta Eliza-Estatua harremanak. Sinestunen eta ingurumenaren arteko erlazioa. Bakea bizitza sozial eta mundialaren oinarri gisa, eta horrekin batera nazioarteko komunitatearen arteko harremanak.

Page 19: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 18

2. PROPOSAMEN PEDAGOGIKOA ETA PASTORALA

IKASTURTEAREN HASIERA ORAIN KLABEAN Hasi dugu ikasturte berria eta aurtengo goiburuak ORAINA bizitzera deitzen gaitu. Jadanik ez da aurreko ikasturtea, baliteke aurtengoak ez izatea iazko ikaskideak, tutoreak, irakasleak… Eta gu ere ez gara iazko berberak; uda igaro da, hainbat gauza gertatu zaizkigu… Ezin dugu ikasturtea hasi amaieran pentsatuz ere, emaitzan, oporraldirako falta den denboran… asko baitira elkarrekin biziko ditugun esperientziak; betiere etorkizunean pentsatzen egotea aspergarria da eta eragotzi egiten digu eskuartean daukagunaz gozatzea. Horregatik, ikasturteari hasiera emateko ariketa hau egingo dugu: orain, irailaren hasieran, gaur daukagunaren kontzientzia hartzea. Lehenbiziko ariketa honetarako goxoki bat, gominola bat baliatuko dugu: 5-10 minutu beharko ditugu. Helburua goxokia edo gominola era kontzientean jatean datza. 20-30 segundo eman behar dituzu ondoko zortzi fase hauetako bakoitzean: Eustea: har ezazu gominola bat (edo aukeratu duzun goxokia) eta eutsi iezaiozu esku ahurrean edo atzamarren artean. Kontzentratu gominolan, begira iezaiozu horrelako ezer ikusten duzun lehen aldia balitz bezala. Sentitzen al duzu bere pisua eskuan? Egiten al du itzalik zure esku ahurrean? Ikustea: har ezazu behar duzun denbora gominola ondo ikusteko. Imajina ezazu sekula ez duzula ikusi horrelako gominolarik. Begira ezazu arreta guztiaz. Utzi zure begiek azter dezaten. Aztertu argiak gehien distirarazten dituen puntuak, eta ilunen geratzen diren sakon uneak, tolesdurak… Ukitzea: mugi ezazu gominola zeure atzamarretan, aztertu bere ukia. Zer sentsazio igortzen dizu beste eskuarekin? Usaintzea: hurbil ezazu gominola sudurrera, ea zer sentsazio igortzen dizun arnasgora bakoitzean. Zer usain dauka? Utzi zure kontzientzia bete dezan. Ezeren edo ia ezeren usainik ez badauka, sumatu sentsazio hori ere. Ipintzea: hurbil ezazu gominola ahora, astiro, eta igarri nola zure eskua eta zure besoa igotzen diren zehazki kokatu behar duzun lekura. Utz ezazu ahoan poliki, eta suma ezazu zer egiten duen mihiak gominola “hartzeko”. Murtxikatu gabe, aztertu gominola mihian edukitzeak igortzen dizkizun sentsazioak; hartu honetarako 30 bat segundo, edo gehiago nahi baduzu. Murtxikatzea: jarraian, murtxikatu gominola kontzienteki, sumatu ahoan uzten dizkizun sentsazioak. Zentra zaitez bere gustuetan. Senti ezazu daukan ukia zure hortzek kosk egiten diotenean. Jarraitu murtxikatzen astiro baina oraindik irentsi gabe. Senti ezazu zer gertatzen den ahoan. Irenstea: egiazta ezazu ea sumatzen duzun irensteko lehenbiziko asmoa, zure buruan agertu den bezain laster. Esperimenta ezazu erabat kontzienteki irentsi aurretik. Igarri mihiak egiten dituen prestaketa mugimenduak. Egiazta ezazu ea gai zaren gominola irensteak sortzen dizkizun sentsazioak igartzeko. Ahal baduzu, senti ezazu kontzienteki nola jaisten den urdaileraino. Eta berehalaxe irentsi ez baduzu, suma ezazu kontzienteki, bigarren eta are hirugarren saioa, harik eta zure ahoan ezer geratzen ez den arte. Igarri zer egiten duen mihiak gominola irentsi ondoren. Ondorengo efektuak: azkenik, presta zaitez ariketa honen azken efektuak igartzeko. Dastatu al duzu zaporea ahoan? Zer sentitzen duzu orain, gominola jadanik ahoan ez daukazunean? Idatz itzazu ariketa gauzatzen ari zinen bitartean izan dituzun sentsazioak. Gominolarekin ORAINEAN zentratzea lortu duzunez, jarraian zeure buruan erreparatzeko eskatzen dizut, ea zer sentsazio eta emozio notatzen dituzun. Baina orain hori zeure buruaz haraindi doa. Pare bat minutu hartuko ditugu ikasturte hasiera hau partekatzen gaudenon aurpegiak behatzeko. Aurpegi bakoitza ikusteak zer sentsazio eragiten digun aztertuko dugu.

Page 20: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 19

Oraina klase hau baino, ikaskide talde hau baino harago doa… ikastetxeko, gure herriko, gure herrialdeko, munduko… pertsona guztien multzoa hartuko dugu. Ariketa erraz bat egingo dugu. Munduan orain bertan zer gertatzen den begiratuko dugu. Googlek urtero ateratzen du gizartea gehien kezkatzen duten gaien zerrenda bat, jendeak bere bilatzailean gehien arakatzen dituzten gaiak oinarritzat hartuz. Bideo hori ikuskatzeak ahalbidetuko digu munduko ORAINEAN kokatzea: Google - Year In Search 2018 https://www.youtube.com/watch?v=6aFdEhEZQjE&t=9s Eta Jainkoaren hitzak ere badu guri orain esateko zerbait: Mk 4, 26-29 Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da: hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta». Ebanjelio honek orain gertatzen denari, gaudeneko momentuari, adi egoteko eskatzen digu, Jainkoa arduratzen delako gauza bakoitzak bere momentua eduki dezan, eta otrain nagoen une konkretuan presente ez banago, gozatu nahi dudanerako… jadanik iragana izango baita. Amaitzeko, maristen nagusi jenerala den A. Ernesto Sánchezen hitzak entzungo ditugu, beronek ere dei egiten baitigu oraina bizi dezagun: A. Ernesto Sánchez, Nagusi Jenerala: “Hasiera berria jadanik abiatu da” (20-10-2017) Nire hautaketaren biharamunean, bideo labur bat eskatu zidaten Estatu Batuetako gure eskoletako gazte batzuek, “La Valla Berria” klabean hainbat egunetako esperientzia bizitzeko elkartuak zeudenak. Bideo hura hasieran aipatu brasildar talde batentzat ere baliatu nuen. Sinbolo gisa mahaia harturik, niretzat “La Valla Berria”k eduki zezakeen esanahia modu erraz eta pedagogikoan azaltzen saiatu nintzen, Kapitulu honetan zehar denon artean sakondu eta aztertu dugunarekin bat etorriz. Champagnatek egin zuen mahaia modu orekatuan mantentzen da lau hankaren gainean, zeinak oso ondo izan litezkeen Hasiera Berri horren lau zutabe nagusiak: Lehenbizikoa, geure zentzuaren bilaketa, geure Jainkoaren bilaketa etengabea. Bigarrena, bizitza zaintzen duten eta bizitza berria sortzen duten familiak formatzea. Hirugarrena, gizakiaren duintasunaren profeta izatea, haur eta gazte zaurgarrienen eta ahotsik ez dutenen alboan egonez. Laugarrena, gu guztion etxearen presentzia sendatzailea eta sortzailekidea izatea. Testu honek oraina aktiboki bizitzeko eskatzen digu eta galdera batzuk uzten dizkigu denon artean erantzungo ditugunak, paper jarraitu batean idatziz. Galderak honako hauek dira: Zerk ematen dit zentzua orain? Hau da, zerk laguntzen dit gaur bizitzaz gozatzen, beteago, kontzientekiago, zoriontsuago bizitzen… Nola zaindu dezaket orain bizi dudana? Hau da, klase honetan, gaur, zer egin dezaket harreman hobeak edukitzeko, denok goza ahal izan dezagun partekatzen dugunaz, harreman hobeak izan ditzagun… Nola zaindu dezaket denona dugun etxe hau, mundu hau, orain? Zer jestu egin ditzaket gaur, neure bizi estiloan, mundua hobeki egotea eragin dezaketenak… Paper jarraituan ORAIN hitza dago idatzita zentroan, eta beste hitz hauek han-hemenka banatuak: zentzua, zaintza, guztion etxea. Galderaren gainean gogoeta egiteko pare bat minutu itxaron ondoren, hitza partekatuko dugu, eta horri buruz adosten duguna idatziko dugu hitzaren inguruan.

Page 21: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 20

Amaitzeko, denok batera errezatuko dugu M. J. Fernández Márquezen otoitza: “Bizi ezazu momento presentea” Bizi ezazu momentu presentea, ez datorrena eta ez iragana. Bizi ezazu momentu presentea, ez itzuli iraganera, ez proiektatu etorkizunera, atzoa iragan zen, biharra etorriko da. Presentea bakarrik existitzen da, presentea bakarrik izan daiteke zurea. Bizi ezazu momentu presentea, bizi kontzienteki, Bizi isilik eta maitasunez. Momentu presentea bakarrik da zurea, eta erreala, Momentu presentea bakarrik da bizitza, betikoa, betetasuna. Zabal zaitez presentera, hor daukazu zeure bizitza, zeure betetasuna, zeure harmonia. Zabal zaitez erabat presentera, ze hortxe bakarrik Biziko duzu Jainkoa.

Page 22: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 21

ABENDUA ORAIN KLABEAN Gabonaren ospaketa Karl Rahnerren Teologiaren arabera Bakarrik egotea. Isiltasunean barneratzea, Isiltasunetik norbere baitara itzultzea, norbera den bakartasunera. Presente egotea. Ez da helburu batekin egiten den isiltasuna edo atseden hartzeko egiten dena. Mugagabetasuna, Hori erakusten diguna. Hori da mundutarki Jainkoagana igortzen gaituena, Haren presentzia sumatzea ahalbidetzen diguna, baldin isilik bagaude eta izuturik ihes egiten ez badugu. Hala Eguberri mezua isiltasuna egiten duen bihotzari iragarria dator eta ez zarata guztiei adi dagoen belarriari. Hitz entzunak begiak zabaltzen ditu Jaikoa hurbil dagoelako barne esperientziara, baldin mezuaren inmanentziatik bizitzaren mugagabetasunaren esperientzia egitearen transzendentziara igarotzen bada. “Bakardadearen esperientzian Eguberriak honela diotsu: izan konfiantza hurbiltasunean, ez dago hutsik; gal zaitez eta aurkituko duzu, oparitu ezazu eta aberats bihurtuko zara.” Hurrengo pausoa Eguberriaren, gizakundearen, mezua kontzeptualki ulertzea da. Hori da ulertu behar ikuspuntu monofisista edo nestoriar batetik, Jainkoa gizon “mozorrotu” balitz bezala. “Jainkoa gizona da” esaldiak adierazten digu zein giza errealitate den Jainkoarena den errealitatea, berarekin topo egin dezakegun hori. Giza errealitate erabatekoarekin topo egiten dugun neurrian bakarrik aurki dezakegu jainkotar errealitatea. Eguberriaren misterioa ez zaigu agertzen gu geure giza errealitatetik harago joatean, hura erabat onartzean baizik. “Jainkoa gizona dela esateak benetan Jainkoari berari buruzko zerbait esaten du, eta hain zuzen baieztatzen den gizatiartasunak, Jainkoari dagokionez, Jainkoari buruzko zerbait esaten du” Pauso honetan gizakia infinitura irekia aurkitu eta ohartu daiteke ez daukala bere baitan existentzia bete baterako behar duena. Nahiz eta Jainkoa izan daitekeen sortzailea sorturiko errealitatearekin identifikatu gabe, kreazioaren beraren posibilitatea mintzo zaigu Jainkoa bera kreatura bihurtzeko posibilitateaz. Jainkoak gizakia sortzen du bere burua denboren betetasunean gizon bihurtua enuntziatzeko gramatika gisa. “Gizakiari mintzatzea bakarrik da posible bera ez den zerbaitez hitz egiten bada: Jainkoaz. Gure existentzia infiniturako pauso bat bezala ulertzea. Honela; uler dezakegu Gizakundea Jainkoak gizakiaren izatasuna bere egitea bezala bere askatasun eta betetasun osoaz. Horrela aurkeztu zen Jesus “gugandik hurbil eta maitasunezko komunikazioan dagoen amaigabetasuna” bezala. Era absolutuan gauzaturiko giza mugaren jauzia da, Jainkoaren izaeran berean burutua. Errealitate horren intuizioa edukitzea Eguberriaren esperientzia egitea da eta bosgarren eta azken pausoaren aurreko urratsa. “Hitzaren errealitatea da, Jainkoarengan zegoena eta Jainkoa zena, eta gizon egin zen eta gure artean eduki zuen bere denda, eta haren aintza ikusi genuen” Aurreko pausoekin eginiko esperientzia, azkenean, fedean, itxaropenaz eta maitasunez ulertzen da. Jainkoa gizon bezala jaio ez balitz, beste era batera esperimentatuko genuke geure burua. Kristautasunaren iragarpena ez dator kanpotik, aitzitik, Misterio pertsonalaren beraren ulerkuntzaren horizonte bat eskaintzen du. “Barne esperientzia interpretatzea eta Jainkoa eternitatetik denborara jaistearen festa nagusi gisa sentitzea”

Page 23: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 22

GARIZUMA-PAZKOA ORAIN KLABEAN Eta honekin guztiarekin… zertarako gurutzea? Argi dago gurutzeak baduela esanahia Jesusen koherentzia pertsonalerako… Eta gure bizitzarako? Nola aurkitu esanahirik dizipuluen beldurretik eta ez Jesusen koherentziatik interpretatzea normalagoa den gauza bati? Lehenengo eta behin, bitxia da bere buruari Jainkoaren seme, Jainko, edo Errege (Pilatoren aurrean egin zuen bezala) deitzen dion bat, garai hartako heriotzarik lotsagarrienarekin hiltzea. Agian gurutzeak erakusten digu agintaritza ikusteko beste era bat, ez indartsuenaren ez garailearen ikuspegitik; aitzitik, isiltasunean, aldirietan bizi direnen, biktimen esperientziatik; hortxe egiten baita Bera presente beste inon baino gehiago. Hor erakusten digu gure bizitzan izango direla zauriak, sufrimendua, oinazea… eta hautsia eta desegina dela zerbait berria eraikitzen hasi daitekeen gunea. Nire bizitzan bereziki… dei bat da, eskuak zikin ditzadan, pertsonekin inplika nadin, bestearekiko daukadan ongizatea jokoan jar dezadan… arriskuak hartzeko beldurrik izan ez dezadan. Jainkoa hala ikusteak, lotsarazia, gurutzean bere duintasun guztiaz gabetua… horrek erakusten dit pertsonarik jipoitu eta zehatuenean ere aurki dezakedala izaki duin bat, erabateko pertsona izatera deitua dagoen norbait. Gurutzea ez da oinazearen eta sufrimenduaren espazioa… maitasunaren, eskaintzaren eta bizitza arriskuak hartuz bizitzearen espazioa da… eta horrek ni iratzarri egiten nau, benetan bizirik egonarazten nau. Harmonia aurkitzea neure bizitzan oreka ikusten jakitea da, ilunaren eta argitasunaren artean, eskaintza eta zuhurtasunaren artean, arriskua eta beldurraren artean… Nire bizitza balantza horretan kulunkatzen dela onartzea da. Eta bizirik banago zabua bi muturren artean makurtzen delako dela… Eta bai, zabura igotzeak bertigoa ematen du… baina geldi egoteak eta bidaiaz ez gozatzeak ez dauka zentzurik. Berpizkundearen dimentsio soziopolitikoa Kristoren berpizkundeak gogorarazten digu Aitak ez duela errebindikatu hildako baten kausa, biktima baten kausa baizik. Horrela da, Jesus ez da izan hilen artetik berpiztua hil izanagatik, baizik gurutzean hil zen moduagatik. Jesus ez da besterik gabe hil zen norbait, baizik bere garaiko ahaltsuek heriotzara kondenatu zuten norbait. Nazareteko Jesusen berpizkundea, zalantza gabe, osagai sozio-politiko batez kargatua dago: Kristo hila eta berpiztuaren baitan salatzen da gure munduko biktimen heriotza bidegabeak suposatzen duen haustura.1 Berpizkundeak biktimaren ondoan jar gaitezen eskatzen digu, sufritzen duenaren, zapalduaren, behartsuaren ondoan. Zoriontasunen mezuaren hezurmamitzea da. Kristau bizitzaren inspirazioa da; ez moralki biktimaren aldean jarri beharra daukagulako, baizik heriotzaren eta berpizkundearen esperientziarekin konektatu badugu, pauso naturala delako, Jesusek proposatzen duen erabateko bizitza geure eguneroko bizitzara eramatea delako. Eta gizaki gisa, gizartekoiak gara, hortaz, gure bizitza ebanjelioan inspiratua badago, horrek ondoriotzat dakar gure harremanak ere hala egotea. Eta horrexek garamatza harreman horiek bere osotasunean bizitzera, bizitza eramanez aurkitzea zail egiten zaionari. “Berpiztuaren agerpenek oihuka esaten digute izakia erabateko eskaintza dela, baldintzagabea eta doakoa”.1 Eta eskaintza horretan gure bizitza zentzuz betetzen da. Horregatik kristaua izatea ez da pasiboa gizartearen edo munduaren aurrean. Eginkizun bat dauka bere izatearen sakonenetik ernetzen dena eta berpizkundeak dakarren bizitzarekin konektatzen duena. Pazko esperientziaren klabe misiolaria era nabarian ikusten dugu Jesusek modu ezagungarrian egin ziruen agerpenen kontakizunetan. Horietan “Igorpen” bat gertatzen da, testigantza unibertsala emateko eta horrekin batera promes bat: Jesusen konpainia bere Espirituaren bitartez, beti geure artean izango dugula.1 Baina ez gara ari testigantza ideologiko batez, balio kristauak ezartzearen aldeko borroka batez. Bizi testigantza batez ari gara, izan ere, bizitza aurkitzen denean, logikoena nork bere bizitzarekin egin diguten opari horren testigantza ematea baita. Bestela pazko esperientzia erdizka geratzen da. Beharbada paradigma hau ulergaitza gertatuko zaigu gaur daukagun bizitzaren ikuskerarekin, bere balio garrantzitsuenak honako hauek dituela: lan egonkorra, familia egonkorra, etxebizitza egonkorra. Bizitzan

Page 24: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 23

lasaitasuna ematen duten eskuraturiko ondasun batzuekin. Eta gizarte sistema bat, daukazun gizarte mailaren eta zeure lan jarduerarekin sortzen dituzun baliabideen araberakoa. Halere, bizitza konkista gisa ulertzen denean, gure existentzia guztia eusteko eta metatzeko antsiara mugatzen da. Heriotza da garaitu beharreko arerio gogorrena, huraxe baita geure lorpen guztiak erauzi diezazkigukeen bakarra. Jesusen heriotzak eta berpizkundeak bizitzaren beste intuizio bat erakusten digu, ez gure konkista gisa, baizik dohainik egiten zaigun opari gisa, funtsezko jarrerak eutsi eta metatu izateari uzten dio eta emate fidakor eta eskuzabal bat izatera pasatzen da.6 Horrek ez du esan nahi duintasunez bizi ahal izateko ahalegindu behar ez dugunik, geure premia pertsonalak estaliak egon daitezen arduratuz; baizik eta gure helburu bakarra ez dadila izan ondasunak metatzea premia horiei erantzuteko. Gugandik, gure logosetatik gure “ego”tik harago bizitzeak ahalbidetzen digu bizitzan konfiantza edukitzea, eta inguratzen gaituenarekin kontrajarria dagoen bizitza hori bizitzea.

6 Nola hitz egin gaur berpizkundeaz? J. Serafín Béjar Bacas. Ed. Khaf. Or. 135

Page 25: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 24

MARIA ORAIN KLABEAN Maria orain klabean aurkeztean nahitaezkoa da Ikustaldia aipatzea. Pasarte horretan argi eta garbi ikusten da Mariak ORAIN klabean bizi duela bere bizitza: Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

Ariketa interesgarria da Hitza entzutea L´Hermitageko otoiztegietako batean dagoen Ikustaldiaren hormairudia miresten den bitartean. Irudi honetan, egileak, herri hartako bertako emakume pintore bat, hutsik utzi ditu Isabelen eta Mariaren aurpegiak, gutako bakoitza haiekin identifikatu ahal izan gaitezen: Mariak bisita egiten dio Isabeli eta barruan daraman Bizitzak ematen dion poztasuna partekatzen du harekin. Zalantzak izan zituen, baina azkenean fidatu egin zen Jainkoak haren bizitzarako zeukan planaz. Mariak aurre ematen die bizitzako erronka handiek pertsona ororen baitan sortzen dituzten emozioei: beldurra, arriskua, hustasuna, bertigoa, kezka… Jabetzen da horretaz guztiaz baina erabat fidatzea erabaki du, bere burua erabat eskaintzea ORAINAK dakarkionari. Eta emozio horiekin guztiekin Jainkoak haren bizitzarako daukan plana onartzen du. Ez hori bakarrik, Mariagandik ikasi dezakegu beste zerbait

ere: orainak dakarkigunak suposa dezakeen iraultza emozional eta pertsonal guztia alde batera utzita, zabal daitezke begiak norberaren pertsonalismoaz haraindi dagoen errealitateari begiratzeko. Gai izan da bere egoera pertsonaletik irteteko eta Isabelek aurre eman beharko dien zailtasunez jabetzeko: zaharra den arren bera ere haurdun baitago. Ohartzen da Isabelen egoera berarena baino arriskutsuagoa dela; horregatik doa harengana. Sakonetik, bihotzetik, errealitatearen ikuskera oso batetik. Isabelek onartzen ditu Mariaren laguntza eta presentzia bere bizitzan. Badaki Maria ere zalantza, beldur eta ziurgabetasunezko aldi bat jasaten ari dela. Bere arazoak dituen pertsona gisa egiten dio harrera. Ez da lagutzailea-lagundua harreman soil bat. Bi pertsonen arteko elkarren ezagutza eta komunikazioko sakon bat da. Topaketa pertsonalerako dei bat, desberdintasunak, pentsaerak eta egozentrismoa baino harago doana. Elkar ezagutzearen eta elkarri entzutearen eredu bat. Esperientzia honen inguruan hainbat galdera plantea daitezke: Zeure bizitzako zein momentutan mesfidatu zara norbaitez edo zerbaitez;baina azkenean pertsona edo egoera horretaz fidatzea erabaki duzu, zuretzat ona zela ikusten zenuelako? Nortaz fidatzen zara zeure bizitzan? Norengan daukazu erabateko konfiantza, %100? Norengan jartzen duzu zeure konfiantza Mariak Jainkoarengan jarri zuen bezala? Gai al zara zeure zailtasunetan eta porrotetan zeure baitatik irteten eta alaitzeko edo poz hartzeko? Gai al zara zeure inguruan gertatzen dena zeure bizitzako arazoekin integratzeko? Gertatzen al da zure bizitzan zeure eta lagun hurkoaren arteko topaketarik eta elkarri entzute sakonik? Ala baldintzatu egiten duzu errealitateak dakarrena zeure pentsatzeko eta sentitzeko eraren arabera? Gai al zara ORAIN jarduteko, hau da eragozpenen bat edo premiaren bat detektatzen duzun bezain laster? Ala itxaron egin behar duzu eta ikusi ea errealitateak eskatzen duena kapaz den zure prisma pertsonaletik pasatzeko? Mariak, bere jarrerarekin eta egoteko eta erlazionatzeko erarekin, besterik gabe, eredu ezin argiagoa eskaintzen digu ORAINA bete-betean bizitzeak inplikatzen duenari dagokionez.

Page 26: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 25

MARCELINO ORAIN KLABEAN Guretzat, Marista garenontzat, ez da zaila gertatzen Marcelinok ORAINAREKIN izandako esperientzia ezagutzea. Beharbada ariketa honen muina izan liteke gure bizitza eta Marcelinorena paraleloan jartzea. Joan gaitezke Marcelinoren historia ikusten haren esperientziak planteatzen dizkigun galderak aztertzeko. Txikia zenetik, gurasoen etxean oso hurbiletik bizi du eta onartzen du une hartako errealitatea: apaiz pertsegituei etxean ematen zaie babesa, herritar behartsuei laguntzen zaie, izeba Luisa moja da eta komentutik irten beharra izan du Iraultza hasi denean… Aitak, Joan Bautista Champagnatek, kargu publiko bat zeukalarik, bere hezur-haragitan sufritu zuen bere zerbitzuaren tentsioa. Eta zu, ohartzen al zara zeure inguruan dauzkazun premiazko errealitateez? Inplikatzen zara ala behatzaile soil batek bezala ikusten dituzu? Aktiboki parte hartzen al duzu zeure ikastetxeak, auzoak, hiriak edo guztion etxea dugun mundu honek dituen premiei zeure egintza pertsonalekin erantzuteko? Marcelino kontzientziaturik dago zer nolako ahalegina egin behar duen bere ikasketa erlijiosoak aurrera ateratzeko. Aldapa gora egiten zaio. Marcelino ez da ikastun edo intelektual horietako bat. Errealitateari loturiko gizona da, lan praktiko eta fisikora ohitua ia emea zenetik. Ordu asko sartu beharko ditu ikasten, deitua dagoela sentitzen duenera iristeko: apaiz izatera iristeko. Askotan egin beharko dio uko “banda alaia”ren abenturak bizitzeko tentazioari, apaiz eta pertsona gisa hazteko egin behar duen horretan zentratzeko. Eta zu, gai ala zara zeure borondatea orientatzeko, eta errealitateak, hau da, zeure etxeak, ikaskideek, zeure hazkuntza pertsonala jaurtitzen dizkizuten erronkei aurre egiteko? Champagnatek bere momentu historikoko erronkak bere errealitate pertsonalarekin integratzen ditu. Bere intuizioak ekintza konkretuetan gauzatzen lagunduko dion esperientzia aitzindaria izango da, adibidez, Montagne gaztearen ondoan egotea beronen heriotzako orduan. Zein edo zeintzuk dira esperientzia aitzindari horiek zuretzat, hezitzaile gisa? Nola lortu duzu izatera deitua zaudena integratzea errealitateak berak exijitzen dizunarekin? Hala, Mariaren anaia txikiak fundatzea erabaki zuen ezagutzen zituen gazteen premia sozial eta pertsonalei erantzuteko. Bere izaerak ORAINAK dakarrenari aurre egitea exijitzen dio, sortzailea eta erabakia izanez, eta momentu bakoitzak eskatzen duenaren protagonista bihurtuz. Non dautza zure sormena eta erabakia jarduteko orduan? Ideien munduan babesten zara; ala zeure izatea eta egitea jartzen dituzu zeure bokazioaren zerbitzura? Beraz, pedagogia oso bat garatuko da Marcelinorengan eta lehenbiziko anaiengan, laneko erreminta gisa aurreko galderei erantzuna emateko. Lehenengo eta behin, presentzia, une oro gertatzen denari erabat erne eta adi egotea. Kontua ez da egotea hala egokitu zaigulako, hala komeni delako edo hala exijitzen zaigulako. Presentzia maitekorra da, samurra, adeitsua. Garrantzia daukana bestea da (umea, gaztea), momentua partekatzen duguna. Ez dago presente protagonista edo gogobeterik sentitzeko. Askotan presentzia hori entzutera mugatzen da, jolastera, irribarre egitera… Nola zaude presente? Gogobeterik sentitzeko ala laguntzeko? Zeure burua proiektatzeko ala errealitateak gida zaitzan uzteko? Eta bigarren, izate apal eta xume batetik,. Kontua ez da zer, baizik nola. Egunerokoa, ondokoa emozioa, samurtasuna, hurbiltasuna… lehenengo anaien eta Marcelinoren izate eta egiteko modu hura kutsatzea. Gai al zara egunerokotasuna bizitzeko eta beti zaude errealitatearen zeure ikuspegian ezarrita? Onartzen al dituzu zeure emozioa, zeure samurtasuna… ala beti kexu bizi zara ezin iritsi zarelako ideal batera, askotan zerebrala eta lortezina den ideal batera? Esperientzia hau era beran gauzatzen da Jainkoaren presentzia une oro bizitzeko moduan, bai Marcelino Parisko kaleetan zebilenean eta bai La Valla inguruko basabideetan zehar zebilenean. Bai errealitate asaldagarri eta zaratatsuenaren erdian eta bai bake eta lasaitasun handienean ere. Espiritualitate pragmatikoa da, une bakoitzak dakarrena onartzen duena eta barne askatasuneko espazio batera daramana, bertatik bizitzan gertatzen denarekin integraturik sentitzeko. Eta errealitate hori Jainkoaren Errealitatearekin erabat konektatua dagoela sentitzea. Gai azan al zara zeure baitan barne askatasuneko espazio sakon hori

Page 27: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 26

aurkitzeko? Ba al dauzkazu horra iristeko erremintak? Horra iristeak sinpleki zeure baitara zaramatza ala errealitatearekiko eta Errealitatearekiko konexio sakoneko jarrera hori lortzen duzu? Marcelinok eta lehenbiziko anaiek entzun zituzten galdera horiek eta erantzun zieten beren garai eta egoera konkretuetan. Hala, Marcelinoren esperientzia ORAIN berrirakurtzeak, aurreko galderak planteatzera garamatza baina baita garrantzizkoenera ere, hau da, gutako bakoitza joan gaitezela galdera horiek ekintza eta esperientzia konkretu bihurtzera, haiek egin zuten bezala.

Page 28: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 27

3. Kartelaren funtsa Kartelaren irakurketa: Karteleko irudiak une bat kontatzen du. Une horrek, era magikoan hartua balitz bezala, “orain” hori helarazi nahi digu, bizitako momentu bakoitzean modu bakar eta errepikaezinean gertatzen dena. Une bakoitza “izoztea” ahalbidetuko ligukeen gainjartze mota bat balitz bezala, oharkabean igaro ez dadin. Kasu honetan, motibazioa argia da… Zabuak oso ondo sinbolizatzen du dinamismoz bizitzea, gozatzea… irudia dinamikoa delako eta mugimendua inplikatzen duelako. (oraina bizitzeko ez da beharrezkoa denbora gelditzea, dastatzeko ere ez dago denbora gelditu beharrik… era kontzientean gozatu besterik ez.) Zeruak zabaltasuna eta sakontasuna suposatzen ditu. Interesgarria da maila guztietan, autonomiaz eta ekimenaz hainbeste hitz egiten den honetan, kontziente izan behar da proiektu edo amets orok, handiena dela ere, ezin gaitzakeela utzi begirada horizontean dugula, “orainean”, une honetako “oraintxe” horretan eman behar den pausoan baizik. Gure kartela protagonizatzen duen pertsonaia mutiko bat edo neskato bat da (sexua ez dago definitua eta hori oso ñabardura polita da) adina ere zehaztugabea (lehen hezkuntzako lehen urteak edo agian haur hezkuntza)… Ez dago adina zehaztu beharrik haurtzaroko xalotasun balioak igortzeko… xalotasun horrek momentuaz askoz ere kontzienteago egiten baititu pertsonak (umeek ez dute jakiten iragana eta etorkizuna kalkulatzen, orainaldia bakarrik, oraina) eta umeek berezkoak dituzten harritzeko gaitasuna, ausardia, axolagabetasuna, oso egokiak dira helduak motibatzeko. Protagonista oinutsik dago, abentura sinbolizatuz, abenturari egiten zaion begi keinu gisa… batzuentzat ez arriskurik gabea beste batzuentzat xalotasuna, naturaltasuna, askatasuna, etab. adierazten dituen jestu gisa. Kartelak irudi bakar horrekin askatasun eta alaitasun kontzeptuak igortzen dizkigu. Balio ezin egokiagoak aurkitzen zaigun “orain” bakoitza lantzeko. Une bakoitzaren kontzientzia hartzea hautatzearen eta gozatzearen erantzukizunarekin: Horixe da heldutasunaren eta erabateko arretaren benetako zentzua. Swing-a mugitzen da. Ikusten ez duen norbaitek pertsona mugitzen du. Hurbilenera infinitu mugitzen da. Misterioa aipatzen du, ukiezina den errealitateari. Eta mutilak bultzatzen du nor bira bultzatzen duen, nork bere bidaia bultzatzen du bizitza, nori bere esperientzia mantentzen zuen, Jainkoaren. Azkenean, XX. Mendeko XXII. Kapitulu orokorraren 5. deialdian aipatzen da. Maristak umea erdian jartzen, bere mugimenduaren protagonista izanik; naturarekin harremanetan egotea; mugimenduen arriskua beldurrik gabe eta Aitarengan konfiantza sormenean bizi. Marista izatea "orain"

Page 29: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 28

Ikasturteko logoa: Ikasturterako hautatu den logotipoak eta izenburuak, “orain”, goiburuaren xedeak deskribatzen ditu bi sinboloren bitartez batez ere: – “zu hemen zaude” ikonoa, lekua ere aukera bat dela jabe gaitezen. “Orain” ez da momentu bat bakarrik, edukirik gabe gera daitekeen carpe diem bat bezala… “orainak” era berean exijitzen dizu “zeure lekuan” “egotea” eta “izatea”. Beharbada kontua ez da beti “noiz” zauden, baizik “non” zauden orain… - estalduraren ikurra, bilaketa eta arreta jarrerari dagokiona adieraztekoel. Zentzumenak erne edukitzea da, “orain” bakar bat ere ez alferrik galtzeko.

Page 30: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 29

4. Gai zerrenda orokorra

Iraila

19

Urr

ia 1

9

Azar

oa 1

9

Aben

dua

19

Urt

arril

a 20

Ots

aila

20

Mar

txoa

20

Apiri

la 2

0

Mai

atza

20

Ekai

na 2

0

Hile

ko

Goi

buru

a

Ora

in.

Ora

ina

bizi

.

Ora

inak

ko

npro

met

itu

egite

n na

u

Giz

atia

rtu

Ora

ina

Ora

in b

at b

akea

n

Ora

inar

en

berr

itasu

na

Ora

in g

eldi

tu e

ta

entz

utea

Bizi

tza

ospa

tzen

.

Mar

ia o

rain

.

Une

hon

etan

or

aina

eta

et

orki

zuna

zara

1. A

stea

2/12

Ba

nato

r

3/2

Berr

itasu

nare

n bi

la

2/3

Gel

ditz

ea

6/4

ASTE

SAN

TUA

4/5

Ora

in b

ai

1/6

(San

Mar

celin

o Ch

ampa

gnat

) M

arce

lino

gau

r et

a be

ti

2. A

stea

9/9

Held

u na

iz

7/10

Be

gira

tzen

dut

4/

11

Mug

ak za

baltz

en

ditu

t

9/12

Hu

nkitz

en n

aiz

8/1

Berr

itzea

10/2

Be

rrita

suna

go

zatz

ea

9/3

Neu

re b

ihot

zari

entz

uten

14

/4

Ona

rtze

a

11/5

Be

ti pr

est

8/6

Fam

ilian

3. A

stea

16/9

O

nart

zen

dut

14/1

0 An

aliz

atze

n du

t

11/1

1 Zu

reki

n na

go

16/1

2 Be

sark

atze

a

13/1

Er

alda

tzea

17/2

Be

rrita

suna

kut

satz

ea

16/3

N

eure

bur

ua

ezag

utze

a 20

/4

Bizi

berr

itzea

18/5

Ba

ldin

tza

gabe

15/6

Et

a or

ain…

zure

tx

anda

4. A

stea

23/9

Pa

rtek

atze

n du

t 21

/10

(Dom

und)

Eg

iten

dut.

18

/11

(Hau

rren

Es

kubi

deak

) Ha

urre

n

23/1

2 EG

UBE

RRI

20/1

Ba

ke k

labe

an

24/2

He

men

eta

ora

in

Haus

terr

e eg

una

23/3

N

eure

bur

ua

onar

tzea

27

/4

Berr

espe

na

25/5

El

karr

ekin

irte

eran

5. A

stea

30/9

N

eu n

aiz

prot

agon

ista

28/1

0 (B

ugob

e)

Egun

erat

zen

dut

25/1

1 Zu

biak

era

ikitz

en

27/1

(B

akea

ren

eta

ez-

biol

entz

iare

n

30

/3

Nor

bera

ren

eska

intz

a

Page 31: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 30

5. Musika

ORAIN-INF-PRIM Álvaro Fraile

Una montaña muy alta, tan alta tengo que subir ahora yo sé que cada paso me llevará hasta arriba si me pongo a caminar ahora Un cielo azul tan inmenso tan alto tengo que volar ahora yo sé que cada sueño puedo construirlo si me pongo manos al… ahora No pienso en el ayer que lo que más me importa ¡es lo que voy a hacer ahora! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA Y PUEDES EMPEZAR ¡AHORA! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA QUE TODO LO QUE IMPORTA VA A PASAR ¡AHORA! Este momento en este sitio y no otro Tengo que vivir ahora Yo sé que cada instante se vive respirando Y no me cuesta respirar ahora

Mañana dios dirá Que lo que más importa ¡Es lo que voy a dar ahora! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA Y PUEDES EMPEZAR ¡AHORA! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA QUE TODO LO QUE IMPORTA VA A PASAR ¡AHORA! Mira, no es lo mismo pasar que dar pasos Se trata de llegar tan lejos como te propongas Que el tiempo no son solo segundos minutos y horas El tiempo es la aventura que comienza ahora cada juego, cada sueño, cada futuro y cada camino Vamos juntos va delante Marcelino Este es buen momento, sopla el viento en popa ¡Todos mis sentidos toda mi atención… ahora!

Page 32: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 31

ORAIN- SEC- BACH-CICLOS Álvaro Fraile

Puedes congelar el tiempo ahora que cada instante sea siempre solamente tuyo el tiempo está en el aire y puedes agarrarlo tú mismo … ahora Puedes dar más tiempo al tiempo ahora ponte la alarma para despertar cada segundo la vida sólo cabe en cada ‘hoy’ que apuestas por vivir… ahora Todo horizonte, cada sueño inalcanzable y cada reto imposible y todo lo que imaginaste… está entre tus dedos sopla el viento siempre a favor… ¡ahora! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA Y PUEDES EMPEZAR ¡AHORA! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA QUE TODO LO QUE IMPORTA VA A PASAR ¡AHORA! Y tú no pierdas más el tiempo ahora pensando en lo que fue, lo que será y lo que nos falta mirando hacia delante empieza por el paso que hay que dar… ahora Donde colocaste cada sueño que soñaste y cada meta inaccesible y cada idea inabarcable habrá que preguntarse qué es lo que vas a hacer… ¡ahora!

ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA Y PUEDES EMPEZAR ¡AHORA! ES EL MOMENTO ¡AHORA! ES EL LUGAR ¡AHORA! ES JUSTO LA HORA QUE TODO LO QUE IMPORTA VA A PASAR ¡AHORA! NO DEJES QUE LOS DÍAS SE DESHOJEN COMO HACE EL CALENDARIO IMPARABLE INAGOTABLE CORRIENDO POR DETRÁS DE LAS AGUJAS DE UN RELOJ QUE NO PARA, QUE NO ESPERA, QUE NO SIENTE Y CUANDO TE DAS CUENTA QUE SE FUE CADA MOMENTO Y NO SUPISTE QUÉ PASÓ CON CADA HUECO DE TU TIEMPO MIRAS HACIA EL CIELO ESPERANDO SIN DEMORA ALGUNA PISTA, ALGUNA CLAVE, ALGÚN CONSUELO Y NO HAY NADA EN EL MUNDO QUE NO ENCUENTRES EN TUS MANOS TAN SOLO HAY QUE SALIR Y RECORRER CADA CAMINO PROBAR DE CADA SITIO LO QUE SABE, SABOREARLO Y DEJAR DE HACERLE SELFIES AL INSTANTE Y VIVIRLO SALIR Y RESPIRAR DE CADA ESPACIO SU SILENCIO Y POCO A POCO IR PLANTANDO EN TIERRA BUENA SEMILLAS DE LO QUE ERES, LO QUE SUEÑAS ¿A QUÉ ESPERAS? ESTE EL MOMENTO, AQUÍ EL MEJOR LUGAR…

Page 33: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 32

6. IRAILA: ORAIN Hileko motibazioa Ikasturte berri bat hasten dugu gaur. Kolera itzuli gara, udako oporrak atzean geratu dira. Berriro aurkitu ditugu geure lagunak, irakasleak… [kolegioko euren pertsona hurbilekoenak aipatu]. Baliteke aldaketak eta berrikuntzak egotea: ikaskide berriak, ezagutzen ez genituen irakasleak, ikasgela berria… Gauza berri asko zeure aurrean, ilusioz beterik hartuko ditugunak. Orain da zure momentua. Bizi ezazu!

IRAILA 2. astea. Heldu naiz Egun hau oso egun berezia izatea nahi dugu, momentu bakoitza bizi eta dastatu nahi dugu eta eskerrak eman inguratzen gaituen guztiagatik eta egun on esan ikaskideei, zeruari, ilargiari, jadanik ezkutatu diren izarrei, oraintxe irten berria den eguzkiari…

Baliabideak: Abestia: Buenos días canto yo. Saludamos al día (Egun on abesten dut nik. Eguna agurtzen dugu):

https://www.youtube.com/watch?v=aZBy9pniOZ8

Dinamika: Umeak biribilean eserita, klaseko maskota edo pilota bat pasako diote batak besteari, leloa errepikatzen duten eta dagozkion keinuak egiten dituzten bitartean: Nola (txalo bat bi eskuekin hanketan) Bere izena du (txaloa) Zu (maskota daukan umea seinalatuko dugu) Mutikoak/neskatoak bere izena esango du eta denok errepikatuko dugu silaba bakoitzean txalo bat joz. Dinamika Lehenbiziko kolegio egun hauetan urduri iristen gara denok, ilusioz beterik, pozik… geure motxilarekin ikasturte berriari hasiera emateko. Momentu paregabea da eta topera disfrutatu behar dugu. Biribilean eseriko gara eta erdian emozioen aurpegitxoak dauzkaten txartelak (emotikonoak) ipiniko ditugu. Ume guztiek, txandaka, beren motxila erakutsiko diete ikaskideei: zer daukan barruan, nolakoa den, eta zentrotik bere emozio aldarteari dagokion emotikonoa hartu ondoren, azalduko du nola iritsi den aurten kolegiora. Baliabideak: Ume bakoitzaren motxila, emotikono txartelak (Kartoi mehean fotokopiatuak): Emotikono txartela.

Page 34: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 33

https://www.guiainfantil.com/articulos/ocio/dibujos/dibujos-de-caras-de-emociones-para-colorear-con-los-ninos/

Olerkia: Kolegioa Goizero esnatzean kolegiora joan nahi dut ondo pasatzen dudalako. Han lagunak dauzkat jolaserako. Abestiak ikasten ditut eta beste gauza asko. Goizero esnatzean amari esaten diot: –Kolegiora joan nahi dut lan egiteko.

Buruz ikasteko otoitza. Egun on, Jesus, egun on, Maria, lagundu lan egiten eta txintxoa izaten egun guztian. Gaurko pentsamendu, hitz eta egintza guztiak eskaintzen dizkizut, Jauna, Eta nire arima ere bai.

IRAILA 3. astea. Onartzen dut Ikasturte berria ilusioz beterik hasi da denontzat. Lehenbiziko hil honetan berrikuntza asko aurkitu ditugu. Batzuk gehiago gustatzen zaizkigu, beste batzuk ez hainbeste, baina prest egon behar dugu datorren guztia onartzeko, hazteko eta hobetzeko pentsatuak daudelako. Egiezu harrera zeure ikaskideei, irakasleei, arrazoi bategatik edo besteagatik zugana hurbiltzen diren guztiei. Onar ezazu zeure burua, zeure gaitasunak, mugak eta ilusioak. Ohar zaitez onartzeak eta abegi egiteak ikastea ahalbidetzen digula!

Baliabideak: Dinamika: Errepara ezazu eszena honetan bi minutuz, isilik.

Zeure bikotekide kooperatiboarekin edo alboan daukazun ikaskidearekin parteka itzazu honako galdera hauek: -Zer sentimendu eragiten dizkizu hor ikusten duzun egoerak eta zergatik? -Zure ustez zer gertatzen zaio lehen planoan dagoen neskatoari? -Zure uste, egin al genezake denon artean zerbait horrelako egoerak eragozteko? Dinamika: Cantajuegosen abestia entzungo dugue “Somos amigos” (Lagunak gara) eta leloan denok sorbaldatik elkarri helduta alde batera eta bestera kulunkatuko gara. https://www.youtube.com/watch?v=ruNkpEdPy3A Ipuina: Zapatila lasterketa. Adiskidetasunari buruzko haurrentzako ipuina.

Azkenean heldu zen egun handia. Basoko animalia guztiak goiz jaiki ziren “Zapatilen lasterketa nagusiaren eguna” zelako. Bederatzietarako hantxe zeuden denak bildurik lakuaren ertzean. Han zegoen jirafa ere, basoko animaliarik altuena eta ederrena. Baina hain harroa zenez, ez zuen izan nahi beste animalien laguna. Beste animalien lepotik barrez eta isekaz hasi zen: - Ja, ja, ja, ja, egiten zion barre dortokari, hain baxua eta hain motela zelako. - Jo, jo, jo, jo, egiten zion barre errinozeroari, hain potoloa zelako. - Je, je, je, je, egiten zion barre elefanteari halako tronpa luzea zeukalako. Eta horretan, lasterketa hasteko ordua etorri zen. Azeriak marra gorri eta horiko zapatilak zeuzkan. Zebrak arrosa koloreko zapatilak zeuzkan bere motots eta guzti. Tximinoak, zapatila berdeak laranja koloreko tantoekin. Dortokak bere zapatilak jantzi zituen, hodeiak bezain zuriak. Eta lasterketa hastera zihoazenean, jirafa negarrez hasi zen, etsita. Hain altua zenez, ezin zen makurtu oinetaraino zapatila kordelak lotzeko!

Page 35: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 34

- Ahhh, ahhhh, lagun diezadala norbaitek! –egin zuen oihu jirafak. Eta animalia guztiak begira geratu zitzaizkion. Azkenean azeria hurbildu zitzaion berarekin hitz egitera eta esan zion: –Zuk gainerako animalia guztioi barre egiten zenigun desberdinak garelako. Egia da, desberdinak gara denok, baina denok daukagu zerbait ona eta denok izan gaitezke adiskide eta batak besteari lagundu, behar dugunean. Orduan jirafak barkazioa eskatu zien denei, barre egin zielako. Eta inurriak etorri ziren eta azkar-azkar eta jirafaren zapatiletan gora igoz, kordelak lotu zizkioten. Azkenean, animalia guztiak irteera lerroan kokatu ziren, bakoitza bere lekuan. Erne, prest, ia! Lasterketa amaitu zenean, denek ospatu zuten adiskide berri bat irabazi zutelako, eta jirafak azkenean ulertu zuelako adiskidetasunaren esanahia. Eta hau hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan, eta lagun asko eduki nahi badituzu onar itzazu diren bezala. Alejandra Bernardis Alcain

Igarkizuna: Nor izan daiteke eguzkiaren azpian gauzak gaizki egiten badituzu ere, sekula ere zu maitatzeari utzik ez diona? (Adiskidea)

IRAILA 4. astea. Partekatzen dut Gutako bakoitza berezia da, beste guztiengandik desberdina, bakarra. Batzuei pilotan jokatzea gustatzen zaizue, beste batzuek nahiago duzue harrapaketan jolastu, beste batzuek lagunekin berriketan aritzea duzue gogokoena… Honela, geuron artean elkar hobeto ezagutu eta gure adiskidetasuna egunetik egunera hazten joatea nahi badugu, besteekin partekatu behar dugu geure bizitzaren zatitxo bat.

Baliabideak: Bideoa: “Adiskideen balioa” https://www.youtube.com/watch?v=xBMFyuDKRa4 Umeei eskatuko diegu bikoteka partekatzeko ondoko galderak: - Zer izan da istorioan gehien gustatu zaizuna? - Inoiz haserretu al zara lagunen batekin? - Erantzuna baiezkoa bada, nola sentitu zinen momentu horietan? - Nola konpondu zenuen? - Nola sentitu zinen bakeak egin ondoren? Abestia: “Partekatzea”. Abeslaria: José Gaviria: https://www.youtube.com/watch?v=cV7YntCcoDY Bideoa: Galletak partekatzea. Sesame Street: Ume txikiak, erronka handiak. https://www.youtube.com/watch?v=Iqr9JQr1buU

Poesía: “Jolas orduan” Jolas orduan sagarra jaten dut beti, Mariak banana jaten du, eta Luziak laranja. Bizentek triste begiratzen digu, merienda ahaztu zaio, eta mesedez eskatu digu zatitxo bat bakoitzari. Etorri da Roman eta melokotoia eman, anana zuku pixka bat eta saltxitxoi sandwicha. A zer suertea Bizentena! merienda ahaztu zaio

Otoitza: Partekatzen. Gauza asko dauzkat nireak direnak. Eskatzen badizkidate kosta egiten zait uztea. Jesus, irakats iezadazu klaseko ikaskideekin daukadana partekatzen, irakatsi denak maitatzen eta neure gauzak uzten.

Page 36: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 35

denok eman diogu pixka bana eta ondo amaitu da dena!

IRAILA 4. astea. Neu naiz protagonista Zeu zara zure bizitzako protagonista. Ohar zaitez baliotsua zarela eta gauza asko ondo egiten dakizula. Gogoratu zenbat eta gehiago maite duzun eta zaintzen duzun zeure burua, orduan eta gehiago maite ahal izango dituzula inguruan dituzunak. Horregatik, zaindu zeure bihotza, zeure burua eta zeure gorputza. Baliabideak: Dinamika: Orain geure gorputzaz eta geure buruaz arduratuko gara. Umeei zutitzeko eskatuko diegu eta mugimendu gidatu batzuk egingo ditugu musika lasaigarri bat entzuten den bitartean (Ludovico Eunaudi- Una Matina): https://www.youtube.com/watch?v=ymMYzb2HBsg Hiru arnasketa sakon egingo ditugu besoak buruaren gaineraino jasoz eta gero erortzen utziz. Ukabilak estutuko ditugu segundo batzuez harria bezain gogor jartzeraino (tentsioa) eta ondoren erlaxatu egingo ditugu gurina bezain bigun utziz, hiru bider jarraian ariketa hori (tentsioa-distentsioa) Ondoren, gauza bera egingo dugu sabelarekin, zangoekin, oinetako behatzekin, aurpegiko muskuluekin (ahal dugun guztia zimurtuz). Eskuak astinduko ditugu. Sorbaldak biratuko ditugu zirkuluak eginez aurrerantz eta atzerantz. Beso bat biratuko dugu zirkuluak eginez, eta gero bestea. Eskuak gerrian ditugula, aldakak biratuko ditugu zirkuluak eginez. Zirkuluak egingo ditugu oin batekin eta gero bestearekin. Hiru arnasketa sakon egingo ditugu besoak buruaren gaineraino jasoz eta gero erortzen utziz.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=V5yIlO8bcHo

Ipuina: “Katagorriaren lagunak”

Isiltasun minutu bat egingo dugu gogoeta egin dezazuen ea zer gauzak egiten duten zuetako bakoitza berezia izatea (zer gauzatan zara trebea, zer egiten duzu era desberdinean, zer gustatzen zaizu bereziki…)

(Kapela bat erakutsi) Kapela berezi hau eskutik eskura pasatzea eta denok banan-banan probatzea proposatzen dut, eta janztean ume bakoitzak azal dezala zerk egiten duen berezi.

Bibliako testu egokitua: Samuel 16-17 (Testua astiro irakurriko dugu eta ulertarazteko dialogo batez baliatuko gara) DAVID ETA GOLIAT (Erregea Jainkoaren laguna)

Aspaldi, Jainkoak Samueli esan zion “Zoaz Jeseren etxera, Belenera, eta aukeratu errege bat hango gizasemeen artean” Jesek zortzi seme zeuzkan. Aurrena Eliab aurkeztu zen, zaharrena eta oso sendoa. Samuelek pentsatu zuen: “Seguru hauxe dela Jainkoak aukeratu duena”. Baina Jainkoak esan zion: “Ez begiratu itxurari eta altuerari; gizonok itxuretan erreparatzen duzue, Jainkoak ordea bihotzari begiratzen dio”. Hala aurkeztu ziren zazpi seme zaharrenak. Baina haietako inor ere ez zukeen Jainkoak errege hautatuko. –Jese, ez al daukazu beste semerik? –galdetu zuen Samuelek harriturik. –Bai, txikiena falta da. Artaldea zaintzen dabil Eta txikiena izan zen Jainkoak hautatu zuena. David zuen izena. Handik egun batzuetara, bere anaia nagusiei jatekoa eramatera joan zen, haiek filistearren, beren etsaien aurka borrokan baitzebiltzan. Etsaiek Jainkoa iraintzen zutela entzutean, Davidek bere anaiekin geratu nahi izan zuen berak ere borrokan parte hartzeko. Armadura eta kaskoa jarri zizkioten, baina artean txikia zenez, gauza haiekin ezin zen ibili ere egin. Horregatik denak kendu zituen eta bere habaila eta harri kozkor batzuk hartuta joan zen Goliaten aurka borrokatzera. Etsaien gudarosteko

Page 37: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 36

erraldoi bat zen Goliat hori. David berarengana korrika zetorrela ikusi zuenean barre algaraka hasi zen. Abagune huraxe aprobetxatuz, Dabidek bere zorrotik harri bat harturik, habailarekin jaurti zuen eta erraldoiaren kopetaren erdi-erdian jo zuen. Goliat, une batez balantzaka ibili ondoren, zerraldo erori zen. Israeldarren gudaroste guztiak pozarren txalotu zuen David.

GOGOETA Ba la zenekien… Umeak Israelen. Umeak oso pertsona garrantzitsuak dira, baina ez da beti horrela pentsatu izan. Antzina ez zituzten baloratzen, ziotenez, ez omen zirelako gai zuzen pentsatzeko eta gauzak ondo egiteko. Horregatik da hain garrantzitsua Jainkoak David aukeratu izana, artean ume bat baizik ez zena. Zein esaldi dira zuzenak? (Zuzenak direnean, ikasleek erpuruak jasoko dituzte eta okerrak direnean hatz erakuslea mugituko dute ezetz adieraziz).

• David koldarra da eta ez da ausartzen Goliati aurre ematera. • Goliat erraldoia eta indartsua da. • David txika da baina oso ausarta. • David zen anaietan zaharrena. • David hiru anaia zeuzkan. • David artzaina zen eta bere aitaren artaldea zaintzen zuen.

Page 38: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 37

1. URRIA: ORAINA BIZI Hileko motibazioa Bizi ezazu oraina era bete eta antolatuan. Atzoa igaro zen biharra oraindik ez da iritsi. Oraina da geratzen zaigun bakarra. Momentu hori bakarra eta errepikaezina da, utz dezakezu igarotzen beste gabe edo har dezakezu une horren kontzientzia, zeure barnean gertatzen denaz (zure emozioez zure pentsamenduez…) ohartuz, eta baita zure inguruan gertatzen denaz ere (zure klasea, zure lagunak, zure herria, planeta…) URRIA 2. astea. Begiratzen dut. Goizero esnatzean egiten dugun lehenbiziko gauza begiak zabaltzea izaten da, segur aski ez gara gogoratuko zer ikusten dugun goizero, askotan ez gara ohartzen kolegiorako bidean topo egiten dugun pertsona askori ez diegula begiratu ere egiten. Geure barnera iristen ez diren eszena eta paisaiak ikusten ditugu; begiratzen dugu baina ikusi gabe. Aste honetan geure ingurunean sumatu dezakegun guztiaren kontzienteago izaten saiatu behar dugu, baina lehen une batean geure barnerantz begiratu behar dugu, barrutik nola gauden aztertzen ahaleginduz. Baliabideak: Dinamika: isiltasun minutu bat: Arnasa hartuko dugu sakon eskuak jasoz, hiru segundoz eutsiko diogu aireari eta bat-batean botako dugu besoak jaitsiz (hiru bider errepikatuko dugu). Arnasa hartuko dugu sakon eskuak jasoz, hiru segundoz eutsiko diogu aireari eta poliki-poliki botako dugu airea eskuak astiro-astiro jaitsiz (hiru bider errepikatuko dugu). Begiak ixteko eskatuko diegu ikasleei. Gero arnasa normal hartzeko eta kontzentra daitezela nola sartzen eta irteten den airea biriketatik (30 segundo). Jarraian, nola sentitzen diren pentsatzeko eskatuko diegu, gogoraraziz ez dagoela sentimendu onik edo txarrik, sentimendu guztiak beharrezkoak eta baliagarriak baitira. Otoitza: Zeure ingurura begiratzen baduzu aurrena ikusiko duzuna zeure ikaskideak dira, beren ilusioak, lanak, jolasak… zurekin partekatzen dituztenak. Eskerrak emango ditugu horietako bakoitzarengatik, adiskideak edukitzeko aukera ematen digutelako, elkar maite dugulako eta batak besteari laguntzen diogulako. Isiltasun minutu bat utziko dugu ikasleek gogora ekar ditzaten hainbat arrazoirengatik beren ikaskideenganako eskerronez sentitu diren uneak, eta azkenik bateratze lana egingo dugu klaseko ikasle guztien artean.

Jesus, Klaseko ikasle guztien adiskide izan nahi dut eta ez dut nahi inor bakarrik edo triste sentitzerik. Batzuetan lagunak haserretu egiten gara, elkarri oihu eta inoiz jo ere egiten diogu. Lagun iezadazu, Jesus, bakeak egiten, elkarrekin josta gaitezen eta adiskide izan gaitezen berriro.

Begira ezazu zeure ingurura eta ohartuko zara planeta eder batean bizi zarela bere basoekin, ibaiekin, itsasoekin, hiriekin… Pentsa ezazu zer egin dezakezun hori guztia zaintzeko (jolas orduan, kolegioan, zeure klasean, kalean, etxean…) Bideoa: Zaborretako munstroa (ingurumena zaintzea): https://www.youtube.com/watch?v=kj6B1tFZtQM

Page 39: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 38

Abestia: Planeta salbatu egin behar da https://www.youtube.com/watch?v=RWjfFHC7SiI Abestia: Murriztu, berrerabili eta birziklatu HiperDinorekin https://www.youtube.com/watch?v=06QjyuFcuUY Bibliako testu egokitua: Zeinen ederra den inguratzen gaituen mundua! Jainkoa zeinen ona den eta nola maite gaituen ikusiko dugu: mundua guretzat sortu zuen. Hasiera 1, 1-25

Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Arratsalde bat eta goiz bat igaro ziren: hura izan zen kreazioko lehen eguna . Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti». Eta hala izan zen. 12 Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoak esan zuen: «Izan bitez arrainak uretan eta hegaztiak zeruan”. Eta hala izan zen. Eta horrela sortu zituen munduan bizi diren animalia guztiak. Eta Jainkoak ikusi zuen ona zela eta bedeinkatu egin zituen animaliak esanez: “Hazi eta ugal zaitezte. Lurra izan dadila zuen etxea”, Eta horrela igaro ziren arratsalde bat eta goiz bat: hori izan zen bosgarren eguna. Seigarren egunean, Jainkoak lurreko izaki guztiak bildu zituen. Lehoiak, tigreak eta hartzak sortu zituen. Untxiak, ardiak eta behiak egin zituen. Mota guztietako animaliak gehitu zituen munduan, hasi inurrietatik eta zebretaraino. Baina artean zerbait falta zela sentitzen zuen. Horregatik Jainkoak gizakia sortu zuen berak sortutako guztia baliatu eta zaindu zezan. Jainkoak ingurura begiratu zuen eta konforme geratu zen Berak sorturiko guztiarekin. Sei egunen ondoren, unibertso guztia amaiturik zegoen. Zazpigarren egunean Jainkoak jai egin zuen eta atseginez egon zen Berak sortua zuen guztiari begira.

URRIA 3. astea. Analizatzen dut Gure zentzumenen aurrean agertzen den guztiak uzten dizkigu buruan hainbat sentsazio eta inpresio. Garrantzitsua dugu geure barnera begiratzea sentsazioa horiek zerk eragiten dizkigun ikusteko. Geure barnera begiratzen badugu egun batzuetan ikusiko dugu pozik gaudela, hunkiturik, kemenez gainezka… dena optimismoa dela sentitzen dugu. Beste egun batzuetan, berriz, sentituko dugu triste gaudela, haserre, nekaturik, ezertarako gogorik gabe… Kontziente izan behar dugu horretaz, geure sentimenduak analizatu eta inoiz ere ez ahaztu ekaitzaren ostean eguzkia irteten dela. Baliabideak: Abestia Bideoa: Cómo me siento hoy. (Nola sentitzen naiz gaur) https://www.youtube.com/watch?v=2090NXEXvPQ Isiltasun une batean nola sentitzen diren analizatu ondoren, komentatu egingo dute bikoteka. Dinamika: PDIan proiektatu jarraian ageri diren irudiak ikasleek bikoteka komenta dezaten zer sentimendu eta emozio iradokitzen dizkien irudietako bakoitzak.

Page 40: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 39

https://cosasdepeques.com/wp-content/uploads/animar-fiesta-cumpleanos-canciones-infantiles.jpg

https://thumbs.dreamstime.com/z/padre-madre-e-hijo-jugando-lego-50126084.jpg

https://image.freepik.com/vector-gratis/escena-aula-ninos-peleando_1308-14927.jpg

Page 41: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 40

Otoitza: “Eskerrik asko”

Eskerrik asko, Jesus, Hainbeste maite nauzulako. Eskerrik asko, Jesus, Eman didazun guztiagatik. Eskerrik asko, Jesus, Nire lagun onena zarelako Eta beti nirekin zaudelako.

URRIA 4. astea. Egiten dut Begiratu dugu geure ingurunera eta geure barnera. Segur aski ohartuko ginen gauza eder asko daudela, zoriontsu egiten gaituztenak, adibidez inguruan edukitzea maite gaituen, zaintzen gaituen eta zeinen garrantzitsuak eta baliotsuak garen sentiarazten diguten pertsonak. Era berean, ikusiko genituen gustatzen ez zaizkigun egoerak ere, injustizia, desberdintasun eta pobreziako errealitateak islatzen dituztelako. Ez da nahikoa horretaz guztiaz ohartzea; mundu hau denontzat leku hobea izan dadin ahalegintzeko erantzukizuna daukagu, horregatik geure ahalbideen arabera lan egin beharra daukagu, inguratzen gaituztenen egoera hobetzeko. Konpromisoa hartzen dugu geure hurbileneko mutiko eta neskatoek behintzat (kolegioan, parkean…) gu beti prest izango gaituztela maitatzeko eta behar duten guztian laguntzeko. Baliabideak: Dinamika: biribilean eseriko gara bata besteagandik hurbil eta bakoitzak “masajetxo” bat emango aurrean daukan ikaskideari; horrela denek eman eta hartu ahal izango dute aldi berean masajetxo hiri.

MASAJETXOA

ARRAUTZA BAT HAUTSI DA (ukabil bat bestearen gainean, biak buru gainean direla; goiko ukabilak kolpetxo bat emango dio behekoari) GORRINGOA ERORI DA (eskuak zabalik, buru gainetik beheraino jaitsiko ditugu) ARRAUTZA BAT HAUTSI DA (lehen bezala) GORRINGOA ERORI DA (lehen bezala) ELEFANTEAK GORA DOAZ, ELEFANTEAK GORA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren barrenetik hasita gorantz) ELEFANTEAK BEHERA DOAZ, ELEFANTEAK BEHERA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren goi aldetik hasita beherantz) INURRITXOAK GORA DOAZ, INURRITXOAK GORA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren barrenetik hasita gorantz) INURRITXOAK BEHERA DOAZ, INURRITXOAK BEHERA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren goi aldetik hasita beherantz) SAGUZARRAK GORA DOAZ, SAGUZARRAK GORA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren barrenetik hasita gorantz) SAGUZARRAK BEHERA DOAZ, SAGUZARRAK BEHERA DOAZ (ukabilekin kolpetxoak emango ditugu bizkarraren goi aldetik hasita beherantz) SUGEA GORA DOA, SUGEA GORA DOA (atzamar bat sugea balitz bezala lerratuko dugu bizkarrean behetik gora) SUGEA BEHERA DOA, SUGEA BEHERA DOA (atzamar bat sugea balitz bezala lerratuko dugu bizkarrean goitik behera) EURIA ARI DU, EURIA ARI DU (eskuak zabalik bizkarraren goi aldetik beherantz erortzen dira, bi aldiz) LEIHOAK ZABALTZEN DIRA, LEIHOAK ZABALTZEN DIRA (bi eskuak zabalik bizkarraren erdian jartzen ditugu eta bakoitza bere alderantz zabaltzen ditugu, bi aldiz) HAIZE BAFADA BAT (ufako bat garondoan)

Page 42: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 41

ETA HOTZIKARA BAT (hatzarekin sugearena egingo dugu bizkarrean behera jaisten) Otoitza: Jesus, nire gurasoen alde eskatzen dizut, Jesus, nire ikaskideen alde eskatzen dizut. Zaindu eta lagun itzazu beti, Egunez, gauez eta leku guztietan. Jesus, nire irakasleen alde eskatzen dizut. Jesus, kolegioan lan egiten duten pertsonen alde eskatzen dizut, Nik egunetik egunera gehixeago maita ditzan.

Abestia : “Dar te hará feliz” Emateak zoriontsu egingo zaitu. https://www.youtube.com/watch?v=4pFGoK62HXA Gogoeta: Nori lagundu zion une oro istorio honetako protagonistak? Nola uste duzu sentitu zirela lagundu zien pertsonak? Nola uste duzu sentitu zela protagonista norbaiti laguntzen zion bakoitzean? Gogoratzen al duzu zure beharra zuen norbaiti lagundu zenioneko momenturen bat? Baiezko kasuan, nola sentitu zinen momentu horretan? Erabil ditzakegu DOMUND webgunean eskaintzen diren baliabideak ere. https://www.omp.es/presentacion-jornada-domund/

URRIA 5. astea. Eguneratzen dut Konpromisoa hartu dugu ahal dugun neurrian saiatuko garela inguratzen gaituzten pertsonen egoera hobetzen. Ikusiko dugu eginkizun horretan ez gaudela bakarrik. Jende asko dago mundu guztian hori bera egiten ari dena. Haiek izan daitezke gure eredu, haiek erakutsiko digute arazo eta zailtasunei hemen eta orain aurre eman dakiekeela. Baliabideak: Ipuina: “Correprisas y tumbona”

https://www.slideshare.net/Zelorius/correprisas-y-tumbona

Ikasleei eskatuko diegu komenta dezatela bikoteka euren ustez zein den ipuin honek helarazten digun mezu nagusia. Jarraian beren borondatez ikasgela guztiarentzat partekatu nahi dutenek egin ahal izango dute.

Abestia: Dena eman zuten (Kairoi-Bugobe) https://www.youtube.com/watch?v=kYx82XJoPgc Hil honetan, urtero bezala, lau anaia marista martiriak gogoratzen ditugu: Fernando, Julio, Miguel Ángel eta Servando. Gehien behar zutenei laguntzen geratu nahi izan zuten gerran zegoen Afrikako bazter batean. Bazekiten euren bizitzak arriskuan zeudela, baina halere beren kemen eta ilusio guztia jarri zuten benetan oso gaiki pasatzen ari zen jende hari laguntzeko. Dena eman zuten, ausartak eta eskuzabalak izan ziren.

Page 43: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 42

7. AZAROA: ORAINAK KONPROMETITU EGITEN NAU

Hileko motibazioa Orainak dakarrena ezagutzeak konprometitzea exijitzen du eta hurbilen dauzkadanei eskua luzatzea. Oraintxe duzu unea beste errealitate batzuetara zabaltzeko, denok errealitate bat bera osatzen dugula sentitzeko eta etxean gauzak ongi egiten saiatzeko eta inplikatzeko denok ere hobekixeago bizi ahal izan gaitezen. Azaroa tolerantziaren hila da, haurren eskubideena, ez-biolentziarena… eta zuk zeure jarrerarekin eta gauzak egiteko moduarekin konprometitu zaitezke errealitate horiek pixka bat bobetzeko. AZAROA 2. astea. Mugak zabaltzen ditut. Bihotza zabaltzen eta neure ingurumenera begiratzen badut, nire errealitatearen desberdinak diren beste errealitate asko ikusi ahal izango ditut. Denok gara desberdinak: gure itxura fisikoa, gure gaitasunak, gure kultura… baina axola duena hauxe da: geure barnean denok ere oso antzekoak garela. Horregatik dugu hain garrantzitsua besteengana zabaltzea, elkarrengandik urruntzen gaituzten harresiak eta mugak botatzea. Baliabideak: Ipuina: Respeto a la diversidad (Aniztasuna errespetatzea): https://www.youtube.com/watch?v=NZlekoHEkV8 Abestia: Todos somos distintos. (Denok desberdinak gara) Abeslaria: Juan Bernardo Velasco. https://www.youtube.com/watch?v=dQkWLCXdgl8 Ipuina: Lolo, un conejo diferente. Ser diferente no es malo (Lolo, untxi desberdina. Desberdina izatea ez da txarra): https://www.youtube.com/watch?v=MeYQNp1qqjc Ipuina: Todos somos especiales. (Denok bereziak gara) https://es.slideshare.net/MartaCano2/todos-somos-especiales-Ipuina AZAROA 3. astea. Zurekin nago. Orain, une honetan suma dezakegu ez gaudela bakarrik. Inguruan pertsona asko dauzkagu maite gaituztenak eta gutaz arduratzen direnak. Era berean, geuk ere maite ditugu eta zoriona oopa diegu inguruan ditugun guztiei. Baliabideak: Abestia: Besteekin maitekorra izatea (LittleBabyBoom): https://www.youtube.com/watch?v=O-RyznT4EC8

Page 44: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 43

Abestia Bideoa: Beti hor egongo naiz. Bruno Mars: https://www.youtube.com/watch?v=e2Kyybrvkxg Ipuina: Nork jolastu nahi du nirekin? Beatriz Montero. https://www.youtube.com/watch?v=pm0-86-Ee0o AZAROA 4. astea. Haurren eskubideak. Aste honetan ospatu eta gogorarazi behar dugu munduko mutiko eta neskato guztiok eskubide berberak dauzkagula. Horretarako, eskubide horiek zein diren gogoratuko dugu denon artean eta eskerrak emango dizkiegu guk horietaz gozatzea posible egiten duten pertsona guztiei. Baliabideak: Ideia zaparrada: Umeei ideia zaparrada bat egitea proposatuko diegu gogoratzen dituzten haurren eskubideak aipa ditzaten. Jarraian, bideoa ikusiko dugu: Ikasi zein diren Haurren Eskubideak: https://www.youtube.com/watch?v=bRgj-Hz8dWQ Poesia: ”Haurra naiz”

Haurra naiz eta hauxe nahi dut: nire eguna betea egotea maitasunez eta pozez. Haurra naiz eta jakin ezazue nik jolastuz behar dudala ikasi. Haurra naiz eta handia egiteko saiatu behar dute ni ondo elikatzen. .

Abestia: Haurraren Eskubideak. Miriam Salazar Olivera: https://www.youtube.com/watch?v=xNYTO_rwfqI

AZAROA 5. astea. Zubiak eraikitzen. Zubiak dira munduko eraikin zoragarrienetako batzuk. Gauzak elkartzeko diseinatuak daude. Zeu ere izan zaitezke zubien eraikitzaile besteei laguntzeko konpromisoa hartuz: adikorra izanez, adeitsua izanez, dibertsitatea onartuz, etab. Baliabideak: Ipuina: Herri Horia, Herri Urdina.

Behin batean bi herri zeuden. Herri Horia, Herri Urdina Bi herri horiek bakoitza mendi tontor batean zeuden, eta tartean izugarrizko amildegi bat zegoen. Umeak jolasean ibiltzen ziren eta eskolara joaten ziren eta helduek lan egiten zuten eta beren seme-alabez disfrutatzen zuten. Baina aukeran bizimodu lasaia eta atsegina zeukaten arren, bazegoen haien zoriona eragozten zuen oztopo bat. Bi herrien arteko amildegiak tristura eragiten zien. Ez zeukaten elkar bisitatzera joaterik, elkar ezagutzerik, umeek ez zeukaten elkarrekin jolasterik edo planak egiterik. Batzuetan Herri Urdineko umeak amildegiaren ertzera hurbildu eta oihu egiten zuten: “KAIXOOOO! ZER MODUZ HOOOORRRR?” Eta Herri Horiko umeek erantzuten zieten: “KAIXOOOO! ONDO GAUDEEEE!...”

Page 45: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 44

Haiek gehien nahi zutena elkarrekin jolasean ibili ahal izatea zen. Behin batean, ez dago argi Herri Urdineko haurrak izan ziren ala Herri horikoak izan ziren, edo biak batera, kontua da sekulako ideia bat izan zutela: ZUBI BAT EGITEA! Bi mendiak lotuko zituen zubi bat, batetik bestera joan ahal izateko amildegirik ez balego bezala. Baina nola? Gauzatu ezinezko ametsa zirudien… Eta erabakia hartu zuten, bai, bi herrietan aldi berean –eta ipuin honetako gauza harrigarrienetako bat da hau– pertsona nagusiekin hitz egitera joango zirela eta zubiaren ideia azalduko zietela. Pertsona nagusietako batzuek barre egin zuten, beste batzuek ez ziten jaramonik egin, baina bakar batzuk pentsakor geratu ziren eta begietan distira bat agertu zitzaien, ordura arte inoiz ez bezala. “Bai… zubi bat…” zioten beren kolkorako. Eta ideiak ernetzen hasi ziren mendietako lore hariak eta tximeleta urdinak bezala. “KAIXOOOOO! ZUBI BAT EGIN NAHI DUGUUUUUU! ZUEK ERE BAIIIIIIIII?” “BAIIIIIII” Eta gero bi herrietako ume guztiek oihuka errepikatu zuten: “ZUBI BAT EGIN BEHAR DUGUUUUUUUU!” Herri Horia, Herri Urdina taldeka antolatu ziren: harginak, zurginak, arkitektoak, injeniariak… eta ume asko denak animatzen. Ez dago hitzez azaltzerik nolako isiltasuna egin zen Herri Urdineko hargin batek eta Herri horiko beste hargin batek askeneko bi harriak jarri eta elkarri eskua eman ziotenean. Denak ahozabalik eta hitzik gabe geratu ziren. Baina gero gero berehalaxe etorri ziren aklamazioen burrunba eta txalo zaparradak eta bi herrietako jendea korrika joan zen lehenbiziko aldiz elkar basarkatzera. Umeei beste ideia bat bururatu zitzaien: zubia horiz eta urdinez pintatzea. Nagusiek honelakoak besterik ez zuten esaten: “mmmm, baina… ez dakit…” Bi pintore, bata arropa urdinez jantzia eta bestea arropa horiz jantzia, pintatzen hasi ziren bakoitza bere herritik. Erdiraino iritsi zirenean iskanbila sortu zen. Nola pintatu zubiaren erdigunea? “Urdinez!” zioen pintore urdinak. “Horiz!” zioen pintore horiak. Eta batak besteari pintura jaurtitzen eta brotxakadak ematen hasi ziren, borroka bizian. Baina zorionez bi herrietako umeak korrika joan ziren zubiaren erdira eta bi pinturak nahastu zituzten. Pintura urdina pintura horiarekin nahastean pintura berdea sortu zen. Berdea da bakearen eta adiskidetasunaren kolorea. Zubi guztia berdez pintatu zuten. Bi herriak adiskidetu ziren eta bateko eta besteko umeek elkarrekin jolastu ahal izan ziren.

Bideoa-Ipuina: Maitekorra naizenean. Beatriz Montero: https://www.youtube.com/watch?v=X5baUKgcNNA Bideoa: “Zubia”: https://www.youtube.com/watch?v=LAOICItn3MM Abestia: “Denok desberdinak gara”: https://www.youtube.com/watch?v=HgeTnFkpSIM

Page 46: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 45

8. Abendua: Gizatiartu oraina

Hileko motibazioa Erne, abenduan gara, festaz eta ospakizunez kargaturiko hila. Gabonak bazter guztietan sumatzen dira: telebistako iragarkiak, erakusleiho apainduak, kaleetako argiteria, supermerkatuak turroiz eta beste hainbat gozokiz beteak… Aurten esanguraz beteriko denbora bat bizi behar dugu: Eguberria familia festa da, Jesus familia batean etorri zelako mundura, gu guztiok ere familia batean jaio ginen bezala. Jesus jaio eta hazi zen familia, gureak bezalako familia zen: Haren gurasoek poztasun handiak bizi izan zituzten, eta arazo larriak sufritu ere bai, gaur egungo familia askori gertatzen zaien bezala. Gabonak familia guztia elkartzen saiatzeko jaiak dira, inguruan ditugunak eta urruti dauden eta maite ditugunak zoriontzeko; bakea, maitasuna eta zoriona opatzeko jaiak. Gurasoek elkarren artean, gurasoek eta seme-alabek elkarren artean eta familiako gainerako kideen artean banatzen den maitasuna eta samurtasuna… horixe da Jesusek gugana sentitzen duen maitasunaren adibide argiena.

ABENDUA 1. astea. Banator. Eguberria hemen dugu, hasi ditugu prestaketak, dekorazioa, apaindurak, argiak eta, zergatik ez? mentalki ere hasi gara prestatzen Eguberriaren magiara hurbiltzeko. Eguberrirako prestakuntza denbora honi Abendua deritzo eta Eguberria baino lau aste lehenago hasten da. Aste honetan garrantzitsuena erne egotea da, begiak zabaltzea, inguruan gertatzen denaz ohartzea eta gure beharrean direnei laguntzen saiatzea. Abenduak dei egiten digu presta gaitezen pertsona hobeak izateko, adeitsuagoak, eskuzabalagoak, bihozberagoak, eta mundu honetaz denok ere maitasunez eta bakean bizi ahal izateko moduko leku bat egiteko. ABENDUA ilusioz, saiatuz, alaitasunez eta itxaropenez bizitzen badugu, EGUBERRIA ere zentzu eta alaitasun handiagoz biziko dugu eta Haurtxo Jesusek sehaska berezi bat aurkituko du gure bihotzean. Baliabideak: Ipuina: “Manta erdia”.

“Aita batek bere semea ezkondu zuen eta bere fortuna guztia laga zion. Ezkonberriekin bizitzen jarri zen, eta horrela igaro ziren bi urte, lehenbiziko semea jaio zitzaien arte.

Hurrengo urteetan gehiago etorri ziren bata bestearen atzetik, hamalauraino. Aitona, ordurako zahartua, ez zen ibiltzeko gauza makulu baten laguntzaz ez bazen eta bizimodu tristea zeraman gorrotoa baitzion errainak. Emakume harro eta bihozgabe hura etengabe ari zitzaion senarrari esan eta esan:

–Ni laster hilko naiz zure aitak gurekin hemen bizitzen jarraitzen badu. Ezin dut egoera hau gehiago jasan.

Senarra bere aitarengana joan zen eta honela esan zion:

–Aita, nire etxetik joan beharra daukazu. Hamalau urtez edo gehiago mantendu zaitut hemen. Zoaz nahi duzun lekura.

–Seme, ez nazazu etxetik bota. Zaharra naiz, gaixorik nago eta ez nau inork bere etxean hartu nahiko. Bizitzeko geratzen zaidan apurragatik ez iezadazu egin irain hau. Utz iezadazu lasto pixka bat eta txoko bat ukuiluan; horrekin konformatzen naiz.

Page 47: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 46

–Ezinezkoa da hori, alde egin behar duzu. Nire andreak hala nahi du.

–Jainkoak bedeinka zaitzala, seme! Banoa, zure asmoa hori bada; baina emadazu, besterik ez bada ere, manta bat, bestela hotzak akabatuko naiz.

Senarrak bere semeari deitu zion, artean mutikoa zena.

–Zoaz ukuilura –esan zion– eta ekarri aitonarentzat zaldien manta bat, hotzetik babestu ahal izan dadin.

Mutikoa ukuilura joan zen bere aitonarekin; zaldien manta onena aukeratu zuen, handiena eta berriena; erditik tolestu zuen eta, aitonak mutur batetik eusten zion bitartean, erditik ebakitzen hasi zen aitonaren kexuei kasurik egin gabe:

–Baina zer ari zara, ume? –esan zion aitonak– Aitak manta osoa emateko esan dizu. Harengana noa kexatzea.

–Egizu gogoak ematen dizuna! –erantzun zion mutikoak.

Agurea, ukuilutik irten, semearengan joan eta honela esan zion:

–Nire ilobak ez du bete zure agindua: manta baten erdia besterik ez dit eman.

–Emaiozu manta osoa –agindu zion aitak semeari.

–Ez horixe –erantzun zion mutikoak–. Beste erdia gordeta edukiko dut zu zahartzen zarenean etxetik botatzen zaitudanerako.

Aitak, hori entzutean, aitonari deitu zion, hura jadanik abiatua baitzen.

–Itzuli, itzuli etxera, aita! –esan zion–. Zu zara etxeko jaun eta jabe, neure hitza ematen dizut. Ez dut haragi zati bat jango, zuretzat beste horrenbeste ez badago. Logela on bat, su on bat eta neureak bezalako arropak jantziko dituzu…

Eta agureak, hunkiturik, negar egin zuen seme damutuaren sorbaldan

(Carolina Toval, “Literatura Unibertsaleko gazteentzako ipuin onenak”)

Gogoeta: Ikasleekin hitz egingo dugu Jesusek, askoren bihozgabekeriagatik, “hotza pasatzen duen” munduko lekuez: Siria, Brasilgo eta beste hainbat herrialdetako kaleko umeak, ume esplotazioa Pakistanen, Indian, hainbat herrialde afrikarretan.

Galdera hauek planteatuko dizkiegu: zure auzoan, zugandik hurbil, ez al dago umerik, zaharrik, gosea eta hotza pasatzen?

Page 48: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 47

Dinamika: Denok “Jesus babestuko dugu”: Ikasleei eskatuko diegu ahozapi baten tamainako oihal zati bat ekar dezatela “pacht-work” edo “tapiz komun” bat egiteko taldelan gisa.

Ume bakoitzak aterako du bere “oihal zatia” eta denak lurrean ipiniz joango dira, bata bestearen ondoan. Horrela kolore askotako tapiz bat aterako zaigu, klasearen “manta” ordezkatuko duena, Jaiotza ipintzen denean jesusi eskaintzeko.

Gero, oihal zati horiek josi, erantsi edo grapatu daitezke beste oihal baten gainean. Ez dio axola oso ondo geratzen ez bada ere. Garrantzitsuena lan honetan denek parte hartzea da. Jesus tapatu beharra dago Belengo Portalean hotzik pasa ez dezan.

“Pacht-work” mantak bistan egon behar du klasean eta sarritan aipatuko da Abernduan zehar. debe quedar visible en la clase y hacer referencia a ella a lo largo del Adviento Abestia: Partekatzearen abestia - Haurrentzako Abestiak – Toobys : https://youtu.be/moykGcYLfZs Testua: San Inazioren testu egokitua

“San Inaziok kontatzen du behin batean Jainkoa munduari begira zegoela. Eta pertsonen arteko desberdintasunez ohartu zela, hasieran dena polita zela eta lasaia ematen zuela. Baina berriro begiratzen bazen, arreta handiagoz, bat ohartzen zela badaudela gauza onak baina txarrak ere badaudela. Badagoela barre egiten duen jendea, jende alai eta zoriontsua; baina badagoela negar egiten duen jendea ere suertetik izan ez duelako. Badagoela oso eskuzabala den jendea baina badaudela oso egoistak direnak eta besteei kalte egiten dietenak ere. Hori dena ikusi zuenean, Jainkoak bere artean esan omen zuen “Zerbait egin beharra daukat”. Eta egin zuena gurekin egotera etortzea izan zen. Jesus zuen izena eta argi bat piztu zuen guk mundua hobeto ikusi genezan…”.

Otoitza: “Trabak kentzea”

Jesus, atea zabalduko dizut eta trabak kenduko ditut. Leku bat egingo dizut neure etxean eta neure bizitzan. Zure hitzak entzungo ditut eta zuk bezala jokatuko dut. Eta horrela bidea prestatuko dut, Zu etor zaitezen.

ABENDUA 2. astea. Hunkitzen naiz. Gero eta gutxiago falta da gero eta hurbilago da Eguberria, familiartekoekin eta adiskideekin elkartzeko urte sasoia, ezin egokiagoa ilusioak eta emozioak partekatzeko. Urte sasoi honek dei egiten digu zoriontasunera, poztasunera, maitasunera, senide eta izaki maiteen ondoan atsegin hartzera. Umeok gauza magiko, polit eta kitzikagarri gisa bizi izaten ditugu jai hauek, hunkiturik amets egiten dugu, eta gutunak idazten ditugu nahi ditugun gauzak eskatuz, mundu guztia ona delako sentsazioarekin, inguruan ditugun pertsonek ere horrela sentitzen baitute, pixka bat behientzat. Apaindurak, bazkari-afariak, opariak, hainbeste gauza…, horiek ez dira funtsezkoena, funtsezkoena geuri gertatzen zaiguna da, Jesusek orain, Eguberrietan, dakarkigun guztitik hurbilago sentiarazten gaituena.

Page 49: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 48

Baliabideak: Abestia: Presta zaitez ilusioz https://youtu.be/CzLE7uQ0FuA Bideoa: Abenduaren azalpena Umeentzat egokitua https://youtu.be/6Ffz3GfUyR4 Dinamika: Umeekin zerrenda bat prestatuko dugu Gabonetan sentitzen dituzten emozioak aipatuz. Erabilitako aldizkarietatik ebakiko ditugu aipatu dituzten emozio horiek adierazten dituzten pertsonak, eta hormairudi bar egingo dugu beroriekin. Ipuina: Non dago Eguberria?

Behin batean ba omen zen arraintxo bat beti galdetu eta galdetu ibiltzen zena. Itsasoa non zegoen jakin nahi zuen eta ematen zizkioten azalpen guztiekin ere ez zuen lortzen itsasoa ikustea. Ura besterik ez omen zuen ikusten. Bere amari galdetu zionean, hark barrez erantzun zion: “Itsasoa ez da ikusten gu bere sabelean gaudelako eta txikiegiak garelako ematen digun guztiagatik zor diogun eskerrona agertzeko”. Eta gu? Ez ote gara arraintxo hura bezalakoak? Gabon hauetan Jesus ez dago oparien artean, iragarki, bazkari-afari berezi eta horrelakoen artean… Jesus gure artean dago, inguruan ditugun pertsonen artean. Benetako Eguberriaren zentzua Jainkoa horien artean bilatzea da. Hor dago Jesus, itsasoko ura bezala. Jainkoa gizon egin zenetik geure artean daukagu. Gabonetan inoiz baino gehiago partekatu eta barkatu behar dugu, inoiz baino gehiago hurbildu behar dugu inguruan ditugun pertsonengana, haiexek baitira Gabon opari onena: Jainkoa gure artean.

Otoitza:

Jesus, hainbeste maite nauzun hori, gu bezalako ume egin zinen hori, Eguberri honetan eskatzen dizut nire bihotzean jaio zaitezela eta maitasunez bere dezazula: neure guraso eta senideenganako maitasuna, neure adiskideenganako maitasuna. Lagun iezaguzu ulertzen Gabonetako oparirik onena Zeu zarela, izan ere, Zu neurekin bazauzkat soilik maitatu ahal izango ditut besteak.

ABENDUA 3. astea. Besarkatzea. Beti gogoratzen ditugu maite gaituzten pertsonen besarkadak: besarkada laburrak, luzeak, estuak, lotsatiak. Besarkada sentimenduak partekatzea da: poztasuna, laguntasuna atsekabean… Denok izaten dugu uneren batean maitasunez beteriko besarkadetan ezkutatzeko beharra. Esaera baten arabera, egunean lau besarkada behar omen ditugu bizirauteko; zortzi, mantentzeko eta hamabi, hazteko. Gabonak urte sasoi egokia da besarkadetarako, eta gainera kontuan eduki behar dugu Jesus erabat eskuzabala izan zela besarkadei dagokienez: besarkatu zituen umeak, emakumeak, alargunak, eta baita hildakoak ere.

Page 50: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 49

Besarkatzeko jestuarekin irakatsi nahi izan zigun zeruko festa nagusia uler zitekeela ospakizun gisa, musuak, besarkadak eta ferekak hain ugariak direneko eztei bat bezala. Eta Jainkoak behartsuei ematen dien besarkadaz mintzatzean, haur bat besarkatu zuen hori adierazteko. Baliabideak: Bideoa: Jesusen jaiotza, Jesusen historia https://youtu.be/Nc_OGSRzmqk Dinamika: Besarkadak banatzen, orain! Dinamika hau luzeegia gerta liteke goizeko momentu honetarako; horregatik egokiago deritzogu lotzea asanblada momentuarekin edo psikomotrizitate saio batekin H.Han; tutoretza saio batekin, Hezkuntza Emozionalarekin edo Hezkuntza Fisikoarekin L.Han. . Helburua besarkadak oparitzea da. Berdin dio nori oparitzen dizkiogun, berdin dio zeren geure besarkada maitekorrenak ematera mugatu behar baitugu, izan ere maitasuna ematea eta banatzea doakoa da eta pozgarria denontzat.

Musika jarriko dugu, musika entzuten den bitartean batetik bestea ibiliko zarete ikasgelan edo zaudeten aretoan, nora zoazten axola gabe. Musika isiltzen denean, hurbilen daukazuen ikaskideari begiratuko diozue eta sekulako poza adieraziko duzue batak bestearekin topo egin duzuelako. “Hemen zaude eta pozten naiz hurbil zaudelako”. Irribarrez, hunkiturik, besarkada handi bat emango diozue pertsona horri, eta horrela besarkaturik egongo zarete berriro musika jotzen hasten den arte. Begiak itxita egongo zarete besarkaturik, hartzen duzuen eta ematen duzuen maitasuna sentituz. Musika berriro hasten denean, besarkaturik daukazuen pertsonari agur egingo diozue isilik eta ibiltzen jarraituko duzue, hasieran bezala, musika isiltzen denean, hurbilen daukazuena besarkatzeko. Hainbat minutuz jarraituko dugu ariketa honekin. Besarkadak oparitu ondoren, partaide guztiak biribilean eseriko dira, eta beren esperientzia komentatuko dute: nola sentitu diren, zer esperimentatu duten, zer izan den gehien gustatu zaiena…

Abestia: Gabon kanta: Enciende las luces – Korua: Maristak Segovia

https://youtu.be/wOT3BLoCnto

Bideoa: Haur txikientzako Eguberriko istorioa https://youtu.be/iZ6Hmti-a5Y Otoitza:

Presta ezazu nire bihotza, Jauna, Eguberrian har zaitzadan. Lagun iezadazu hobetzen, barkazioa eskatzen neure okerrengatik. Lagun iezadazu neure ingurukoak besarkatzen eta maite izaten. Poztasunez prestatu nahi dut Zuri harrera egiteko. Bihotz apal bat eskaini nahi dizut, denekin ona, eskuzabala eta maitekorra izango den bihotz bat.

Page 51: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 50

9. URTARRILA:“ORAIN”BAT BAKEAN Hileko motibazioa Urte berriari ekin diogu, hiruhileko berriari… Seguru asmo onez kargatua datorrela, hobeak izateko borondatez… Ikasi beharra daukagu geure burua entzuten eta maite izaten eta besteak ere maite izaten, hazi ahal izateko eta nahi dugun guztia lortzeko. Hori guztia aita eta amaren eta irakasleen laguntzarekin. Hil honetan oraina bizitzeko, presente egoteko, egunero gu geu izateko ariketa egingo dugu.

Urtarrila 2. astea. Berritzea Egun hunkigarri eta kitzikagarriak bizi izan ditugu. Eguberriaren alaitasuna bizi izan dugu geure izaki maiteekin, Jesusen jaiotza bizi eta partekatu dugu eta seguru oso zoriontsu egin gaituen opari pila bat jaso dugula. Indarberriturik eta gogotsu gatoz oraina biziz ikastera, elkarrekin hitz egitera, eta batak bestea ulertzera. Baliabideak: Jarduera kolektiboa: “Lehen jostatzen nintzen, orain jostatzen naiz”.

Gogoeta egingo dugu une batez nolakoak ziren gure gurasoen jostailuak eta nolakoak diren gaur egungoak, eta pentsatuko dugu ezein jostailuk, onena dela ere, ez duela askorik balio bakarrik jostatzen bagara. Politena gainerakoekin partekatzea da eta elkarrekin jostatuz dibertitzea. Ipuina: Partekatzen ikastea: Printzea eta jostailugilea https://Cuentosparadormir.com/infantiles/Cuento/el-principe-y-el-juguetero

Page 52: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 51

Urtarrila 3. astea. Eraldatzea Hazten ari gara eta edozein aldaketa garrantzitsua da. Barnea berritu beharra dago gero eraldatzeko; aldaketa gauza positibotzat hartu behar dugu, baina horretarako askotan geure gurasoen edo irakasleen laguntza beharko dugu aldaketarantz gida gaitzaten. Baliabideak: Bideoas: Caillou hazten ari da: https://www.youtube.com/watch?v=ech3VO6JATc o Caillou kolegiora doa: https://www.youtube.com/watch?v=V800mkdX5Ao Barnetasuna lantzen: Erlaxatze gidatua. Hankak gurutzaturik eserita, begiak itxiko ditugu, eta eskuak Yoga jarreran ipiniko ditugu (Eskuak zabalik eta hatz lodiaz erakuslea ukituz.). Hiru arnasgora sakon egingo ditugu, astiro eta birikak betez; oso astiro botako dugu airea, begiak zabaldu gabe. (Egin daiteke hondoko musika lasaigarriarekin). Amaitzean begiak zabalduko ditugu eta oso astiro bikoteka, elkarri eskuetatik heldurik, bata besteari begira egongo dira isilik. Azkenik, lurrean eseri eta beren sentsazioak komentatuko dituzte. Nola sentitu naiz? Zer ikusi dut neure ikaskidearengan? Zer aldaketa igarri dut berarengan? Urtarrila 4. astea. Bake klabean Bakea denon ametsa da, mundu guztiak nahi du bakea, baina batzuetan pertsona eta herrialde batzuek ez daukate. Ezagutzen al duzu kideren batekin etsaiturik dagoen umerik edo gerran dagoen herrialderik? Askotan gatazkak gainditu daitezke elkarri laguntzen badiogu eta arazoak denon artean bideratzen saiatzen bagara. Baliabideak: Otoitza:

Badakizu, Jesus, Batzuetan ez dut jakiten zer egin, ondo ez daudela badakidan gauzak baina niri gustatzen zaizkidanak… Inoiz gezurren bat esatea, Edo egia ez esatea… Inoiz kosta egiten zait partekatzea, edo besteei laguntzea, etxeko lanetan parte hartzea…

Lagundu zuk, Jesus, erakutsi bide zuzena. Gogorarazi irakasten didazun guztia: esan dezadala egia, egin dezadala ongia, Izan nadila eskuzabala, Lagun dezadala beti… Saia nadila zoriontsu izaten Zure ereduari jarraituz, Jauna.

Ipuina: La rabieta de Julieta: https://www.youtube.com/results?search_query=La+rabieta+de+Julieta Audiovisual: Pocoyó - Algo Entre Amigos (S01E46) https://www.youtube.com/watch?v=n8wLuKjBt-w Bakearen poesia:

Bakea maitasuna da, maitatuz hobeto sentituko gara! Bakea barkamena da, barkatuz bihotza alaitzen da! Bakea ontasuna da, ontasuna zorion iturri da! Bakea poza da, pozez bizitzea egunero! Maitasuna, Bakea, Ontasuna eta Poza. Bai hitz politak!

Politak gogoratzeko eta praktikatzeko egunero. GORA BAKEA!

Page 53: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 52

Urtarrila 5. astea. Bakea, Orain Bakea ez da ematen diguten opari bat; bakearen alde bizi eta lan egin behar dugu egunero, orain eta beti. Bakean bizitzera iristeko ezinbesteko dugu iraganeko gauza batzuk ahaztea eta aurrerantz begiratzea errespetuz eta elkar gehiago maitatzeko gogoz. Baliabideak: Abestia: H.H.: Emotikantuak – Bakearen bokalak – Ez-Biolentziaren eta Bakearen Eskola Eguna https://www.youtube.com/watch?v=l-E09DbLdHE&t=85s L.H.: Umeok bakea nahi dugu: https://www.youtube.com/watch?v=M-hTsloJ-fc Poema: “Solo tres letras”

Sólo tres letras, tres letras nada más, sólo tres letras que para siempre aprenderás. Sólo tres letras para escribir PAZ. La P, la A y la Z, sólo tres letras. Sólo tres letras, tres letras nada más, para cantar PAZ, para hacer PAZ. La P de pueblo, la A de amar y la Z de zafiro o de zagal. De zafiro por un mundo azul, de zagal por un niño como tú. No hace falta ser sabio, ni tener bayonetas, si tu te aprendes bien, sólo estas tres letras, úsalas de mayor y habrá paz en la tierra.

Talde jarduera: Elkarrekin bakea nahi dugu. Bakearen uso bat moldatuko dugu, ikasgelan eseki eta ikasturte guztian hor edukitzeko erreferentzia gida. Usoan ume guztiek DNI tamainako argazki baba erantsiko dute.

Page 54: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 53

10. OTSAILA: ORAINAREN BERRITASUNA Hileko motibazioa Heldu gara otsailera! Eta asko dira bizi izan ditugun gauzak, eta asko oraindik esperimentatzeko geratzen zaizkigunak. Horregatik momentu ona da erdibidean geldiune bat egin eta geure buruari entzuteko. Gutako bakoitzak bere baitan daraman onena eskainiz geure bihotzean gertatzen dena adi begiratzen badugu gauza handiak egin ahal izango ditugu orainak dakarkigunarekin. Adi begiratu behar dugu zer gertatzen den etxean, gure lagun taldean, munduan… Adi egoteko unea da orainak dakartzan soinuak entzuteko.

Otsaila 1. astea: Berritasunaren bila. Garrantzitsua da geure baitan eta besteengan positibotik dagoen guztia ikusteko gai izatea. Autoestimu sano bat garatzea egoera bakoitzaren alderdi positiboa bilatzen eta egoera berrietan agertu ohi diren zailtasun txikiak gainditzen saiatuko dena besteen laguntzarekin irtenbideak aurkitzen ahaleginduz. Baliabideak: Otoitza: Poztasunez hasteko eta kontziente izateko denok bereziak garela.

Egun on Jainko maitea: eskerrik asko jaio nintzen egunagatik, eskerrik asko nire urtebetetze egunagatik. Eskerrik asko nire bizitzagatik eta nire inguruan bizi den jende jator guztiagatik.

I’m special, I’m special look at me, you will see a very special person, That is me, that is me Thanks God

Ipuina: “Erraldoi tripazaina”: https://www.youtube.com/watch?v=Mz59NssXVmE Bazen behin amonatxo bat bere hiru ilobekin bizi zena. Iloba horiek hiru neskato ziren eta etxeko lanetan asko laguntzen zuten, amonari zioten maitasunagatik. Halako batean amonatxok esan zien bakoitzak bere lana amaitu bezain laster joan zitezkeela upategira ogia eta eztia meriendatzera. Handik laster, hiru ahizpetan txikienak bere lana amaitu zuen eta upategira joan zen. Iritsi zenean, sarrerako atean, barrura zihoala, ahots bat entzun zuen kantari: – Txikia, txikitxoa, ez etorri hona, tralari tralara… – Nondik ote dator ahots hori? –galdetu zuen bere artean ahizpa txikiak, eta sartzea erabaki zuen. Zas! Bat-batean, Erraldoi Tripazainak bere zakuan sartu eta itxi egin zuen. Ordu erdi bat geroago, ahizpa ertainak bere lana amaitu zuen eta amonatxori esan zion upategiraa eztia meriendatzera. –Ondo dago –esan zion amonatxok–, baina bide batez esaiozu zeure ahizpari denbora gehiegi ari dela han pasatzen eta itzultzeko sukaldera. –Oso ondo, amonatxo, esango diot. Upategiko atera iritsi zen bezain laster, barrura sartzera zihoan unean, ahots bat entzun zuen kantari: –Ertaina, ertaintxoa, ez etorri hona, tralari tralara… –Nor dabil hor? –galdetu zuen neskatoak, baina erantzunik entzun ez bazuen ere, barrura sartzea erabaki zuen. Zas! Berriro Erraldoi Tripazainak ahizpa ertaina bere zakuan sartu zuen ahizpa txikiarekin batera, eta itxi egin zuen Ordu erdi bat geroago, amona ahizpa zaharrenarengana hurbildu zen eta galdetu zion: –Oraindik ez al duzu amaitu? –Gutxi falta zait, amonatxo, momentu bat. –Utzi lana eta egidazu mesede bat. Zoaz upategira ea zertan dabiltzan zure ahizpak, berandutzen ari du eta…–. Esandakoa egin zuen, baina upategiko atera iritsi zenean, norbait entzun zuen kantari: –Zaharrena, zaharrentxoa, ez etorri hona, tralari tralara…

Page 55: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 54

Nor ote zen jakin nahian hurbildu zen eta Zas! Hiru ahizpek Erraldoi Tripazainaren zakuan amaitu zuten. Erabat kezkaturik, amona bere iloben bila joan zen eta upategiko atera iristean, norbait kantari entzun zuen: –Amona, amonatxo, ez etorri hona, tralari tralara… –Ai ene Jainkoa, nire ilobatxoak, seguru Erraldoi Tripazain horrek bahitu dituela…–. Amonak ezagutzen baitzuen erraldoi maltzurra. Korrika abiatu zen norbaiten laguntzaren bila baina ez zuen inor aurkitu, eta harri baten gainean eserita bere iloben galeragatik negarrez zegoela, liztor bat hurbildu zitzaion eta galdetu zion: –Zer duzu, amonatxo? Arazoren bat? –Nire ilobatxoak Erraldoi Tripazainak bahitu ditu. Nire ilobatxo gaixoak…! –Ez kezkatu. Amonatxo, maltzur horri emango diogu merezi duena. Eta liztor habiara joan zen azkar-azkar bere lagunen bila, eta denak erasorako prest oihuka itzuli ziren: –Erasora erraldoi gaizto horren aurka, merezi duena eman behar diogu. Aurrera lagunak!!! Erraldoi Tripazaina upategitik irteten ari zen unean, hiru ilobatxoak zakuan zituela basora itzultzeko, liztor guztiek ziztadaka eraso zioten atseden gabe. Minaren minez, lasterka ihes egin behar izan zuen hiru neskatoak zeramatzan zakua bertan utzita. Hala lortu zuten hiru ilobatxoek Erraldoi Tripazainaren atzaparretatik salbatzea liztor bizkor batzuei esker. Azkenean, amonatxo eta bere hiru ilobatxoak etxera itzuli ziren ogi eta eztizko merienda goxoa jatera.

Gogoeta: Nola gainditzen diren arazoak besteen laguntzarekin, elkartasunez, lankidetzan… eta nola “itxuraz txiki eta ahulenak” gerta daitezkeen egiaren orduan denetan baliotsuenak.

Ipuina: Corto Pixar “Arkume triskilatua”:

https://www.youtube.com/watch?v=zs5whN2QcGY Benetako edertasuna zure barnean dago. Garrantzitsuena ez da kanpoko itxura, pertsonaren benetako balioa bere barnean datza.

Abestia: “Bila ezazu funtsezkoa dena”: https://www.youtube.com/watch?v=Tnh_kPHp9LM

Page 56: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 55

Otsaila 2. astea. Berritasunaz gozatzea. Egunero ikasten dut zertxobait eta atsegina gertatzen zait gauza berriak aurkituz joatea. Berritasun horiek gainerako ikaskideekin partekatzeak lagunduko digu hazten eta gauza horietaz gozatzen. Baliabideak: Dinamika: Sentsazioen kutxa; ukitu eta pasa. Kutxa batean hainbat material sartuko ditugu, ukitzean sentsazio desberdinak eragiten dituztenak (latza, leuna, hotza, beroa…). Kutxa ikasletik ikaslera pasako da, eskua sartu eta zerbait uki dezaten. Amaitzean ukitu dutenari buruzko bateratze lana egingo dugu. Gogoeta: Igarri al dut ulitu dudana zer zen? Norekin etorri naiz bat? Nola sentitu naiz berritasunaren aurrean? Gustatu al zait? Otoitza: ESKERRIK ASKO, JAUNA Eman didazun egun berriagatik, eguzkia irteten ikus dezakedalako. Eskerrik asko nire familiagatik, lagunengatik, inguruan dudan jendeagatik. Arren eskatzen dizut ez ditzazula ahaztu munduko umeak, zer janik ez dutenak, etxerik ez dutenak, babesgabeak. Eskerrik asko, Jauna, entzuten didazulako eta nire pausoak gidatzen dituzulako. Amen!!!

Ipuina: “Partekatu nahi ez zuen neskatoa”: https://www.youtube.com/watch?v=fbWWalfJ7Sg Gogoeta: Zer gertatzen da partekatzen ez dudanean? Nola sentitzen naiz? Gustatzen al zait norbaitek nirekin ez partekatzea?

Otsaila 3. astea. Berritasuna kutsatzea Askotan aurkitzen ditugu geure inguruan egoera desatseginak, kontrolatu ezin ditugunak eta gaizki sentiarazten gaituztenak, baina ikasi beharra daukagu egoera horiek positibo bihurtzen eta alaitasuna kutsatzen. Baliabideak: Talde jarduera: Besarkada positiboak Dinamika hasi aurretik galdetuko diegu ea nola iritsi diren gaur kolegiora (triste, beldurrez, haserre…); beste gabe erantzun dezatela, azalpenik eman gabe. Asanbladan eserita, umeetako bat zutituko da eta besarkada bat emango dio bere eskuinean daukan ikaskideari. Gauza bera, denek arte hartzen duten arte, irakasleak barne. . Gogoeta: Nola sentitzen naiz orain? Lagundu al dit zerbaitetan besarkada adeitsu horrek? Abestia: ”Alaitasunaren trena”: https://www.youtube.com/watch?v=EItqquK0bE8

Page 57: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 56

Otoitza: ”Egun on”: https://www.youtube.com/watch?v=7_GzNUlzfBE

Eguzkiak distiratzea ala ez zuk begiratzen diozun arabera da. Horregatik gaur begira iezaiozu alaitasunez Eta bizitzak irribarre egingo dizu. Egun on.

Otsaila 4. astea. Hemen eta orain Hemen gaude, orain presentea bizi dugu, denbora gelditu eta geure gorputzari eta besteenari entzungo diegu. Oraintxe dugu denbora hazteko, pertsona hobe bihurtzeko, Jesusengandik hurbilago egoteko, eta mundua hobetuko duten gauza politak egiteko. Orain ekingo diogu Garizumaranzko geure bideari. I Baliabideak: Bideoa: Zakeoren historia H.H.rako https://www.youtube.com/watch?v=sKrf_QhyIjM L.H.rako https://www.youtube.com/watch?v=Q2OmM9xJWYo&l

Bideoa: “Zer da garizuma eta noiz hasten da?”: https://www.youtube.com/watch?v=YkRGFctXTCw Otoitza:

Page 58: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 57

11. MARTXOA: ORAIN GELDITU ETA ENTZUTEA Hileko motibazioa Heldu da martxoa! Igaro dira sei hilabete eta eginak ditugu hainbat eta hainbat ariketa… Uf, hau nekea! Pixka bat zorabiatuta sentitzen naiz; atsedenalditxo bat egiteko unea dela uste dut. Gelditu naiz, eseri naiz, alde batera eta bestera begiratu du; neure buruari entzuten neure buruari adi jarri naiz… Zer sentitzen dut? Nola dago nire gorputza? Eta nire bihotza, ba al dabil taupadaka? Daukadan onena aurkitu beharra daukat; horretarako neure barnera begiratu behar dut, oso barnera. Martxoa 1. astea: Gelditzea. Arretaz begiratu behar dugu zer gertatzen den, geure ingurunean ez ezik, geure barruan ere. Gelditzeko eta geure barnean daukagun onena aurkitzeko unea dugu. Aste honetan, hausterre egunarekin, hasiko dugu garizuma, berrogei egun bilaketarako, geure burua aurkitzeko, batez ere zoriontsu egiten gaituen guztia aurkitzeko. Talde jarduera: Kontziente izaten hasteko gutako bakoitza bakarra garela, berezia, desberdina, edozein bezain garrantzitsua garela... Jarraian aurkezten diren argazkietan erreparatuko dugu.

Gogoeta: Gogoeta egingo dugu egunean zehar egiten ditugun ariketa guztien gainean, hainbeste ze ez digute astirik uzten beste ezertarako. Zaratak, beti presaka… Ezaguna egiten zaizue egoera? Azkar, teniserako ordua duzu! Mugi, berandu iritsiko zara! Korri, korri, korri… Sanoa al da hori?

Page 59: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 58

Zerbait egin beharra daukagu… Arnasa hartu, arnasa hartu; gelditu eta arnasa hartu… Geure zerebroa lasaitu. Ahal dugu, behar dugu eta ezinbestekoa dugu gelditzea eta arnasa hartzea. Geure zerebroa lasaitzea zoriontsuago izateko. Ipuina: “Sekula lorik egin nahi ez zuen umea”: http://www.cuentoscortos.com/cuentos-originales/el-nino-que-nunca-queria-dormir Egilea: Irene Hernández Adinak: 3 urtetik gora Balioak: obedientzia, duintasuna

Behin batean bazen ume bat, Paulo izenekoa, beti gauza jostagarriak egin nahi izaten zituena. Egun guztian denetik egiten zuen, baina gaua iristen zenean ez zuen behin ere lotara joan nahi izaten. Aitak eta amak errieta egiten zioten eta ahaleginak egiten zituzten Paulo ordu normal batean lotara joan zedin, ume guztiak bezala. –Paulo, kontatu dizkizugu bi ipuin eta egin dizkizugu kili-kiliak. Orain lo egin behar duzu, biharko indarberrituta egoteko –esaten zioten. Baina Paulok ez zuen lorik egin nahi eta, isilka, aita eta ama konturatu ez zitezen, ohetik jaiki eta bere jostailuekin jolasean hasten zen edo liburuak irakurtzen. Gurasoak konturatzen zirenean, errieta egiten zioten berriro: –Paulo, Lotara! Lorik egiten ez baduzu, bihar nekatuta egongo zara! Baina Paulok gogoak ematen ziona egiten zuen. Egia esateko, beti sekulako bizitasuna zeukan denerako. Pila bat jostatzen zen, kolegioan ere aparteko ikaslea zen, etxerako lanak beti eginda eramaten zituen, igeriketa klaseetara joaten zen, ingelesekoetara eta, gauean, halere, jolaserako prest egoten zen, edozertarako, ol egiteko izan ezik. Eguna joan eguna etorri, beti gauza bera eta heldu zen momentu bat gau guztian begiak itxi ere egiten ez zituena. Ezta momentutxo bat ere! Baina, denborarekin, ezohiko gauzak gertatzen hasi ziren. Behin batean, igeriketa klaseetako batean lehiaketa bat antolatu zuten eta Paulo, beti onenetakoa izaten zena, azken lekuan geratu zen. –Harrigarria! Ni beti onenetakoa izaten naiz eta gaur azkena geratu naiz! –pentsatu zuen. Beste batean, kolegioko azterketa batean, Paulok oso nota txarra atera zuen. –Harrigarria! Nik beti nota ona ateratzen dut! Zer gertatu ote zait? –galdetzen zuen bere artean. Eta horrela, antzeko gauza asko pasatzen hasi ziren, harik eta behin gauza larri bat gertatu zen arte. Paulo futbol partidu bat jokatzen ari zen eta, bat-batean, lurrera erori zen. Ez zeukan indarrik zutitzeko eta are gutxiago baloiaren atzetik korrika ibiltzeko. Hainbat egun eman zituen erabat nekaturik ohetik jaikitzeko ere gauza ez zela eta, azkenean, gaixotu egin zen. Medikutara eraman behar izan zuten, batere gustatzen ez zitzaion gauza, eta han, medikuak esplikatu zion lorik egiten ez bazuen eta behar bezala atseden hartzen ez bazuen, ez zuela behar besteko indarrik edukiko ezertarako. –Paulo, lo egitea jatea bezain garrantzitsua da. Lo egiten ez baduzu ez duzu indarrik edukiko gustatzen zaizkizun gauza horiek guztiak egiteko. Paukok denboraldi luzea eman zuen gaixorik eta irrikaz egon zen jolasean eta beste mila gauza egiten hasteko. Hala, azkenean sendatu zenean, argi zeukan egunez jolasa eta beste hainbat gauza egitea garrantzitsua dela, bai, baina gauean… lotara! Gogoeta: Zeinen garrantzitsua den gelditzea eta kontziente izatea geure gorputzaz arduratzen ez bagara eta ondo tratatzen ez badugu gaixotzeko arriskua daukagula. Oso ondo dago bizitasun handia edukitzea eta pila bat jarduera gauzatzea, baina hori bezain garrantzitsuak dira elikadura osasungarria eta atsedena gorputza indarberritzeko. Ipuina: Bideoa Ipuina “Koloretako munstroa” (Emozioa Lasaitasuna) https://www.youtube.com/watch?v=S-PTa20NNrI

Page 60: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 59

Dinamika: Kutxa batean gordeko ditugu lasai egonarazten gaituzten gauzak. Etxetik ekar ditzakete lasaitasuna eragiten dieten irudiak. Dinamika: Nola egin umeentzako lasaitasunaren botila purpurinarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=31eQ69ur9C4 Ikusi dugu nola egin eta erabil dezakegun oso erraz lasaitasunaren botila edo flaskoa, umeek gogoeta egiten eta lasaitzen ikas dezaten. Oso ona da ume urdurientzat edo kontzentrazio arazoak dituztenentzat.

Martxoa 2. astea: Neure bihotzari entzuten. Kezkatuegi gabiltza eguneroko gauzak direla eta: ikasketak, jolasak, kirolak, lagunak… Gelditu zaitez, egin gogoeta, ez izan beldur zeure bihotzari entzuteko. Zerbaitek mugiarazten gaitu barrutik. Senti itzazu zeure bihotzaren taupadak. Zer behar dut? Zer nahi dut? Aprobetxa ezazu inguratzen zaituen mundua eta zeure bizitzan zehar bidelagun dituzun kideak baloratzeko. Neure buruari eta besteei era aktibo eta kontzientean entzuten ikasi behar dut, Jesusek esaten didana entzuten ikasi behar dut. Baliabideak: Jolasa: “Telefono hondatua”. Oso ezaguna den ume jolasetako bat telefono hondatua edo telefono matxuratuarena da. Umeak ilaran jartzen dira eta lehenbizikoak edo irakasleak berak hasiko du jolasa, hurrengoari esaldi bat edo mezu bat adieraziz. Mezu horrek ilara guztia korritu behar du aldatu gabe batak besteari ahapeka eta belarrira pasaz. Amaieran egiaztatuko dugu ea mezua aldaketarik jasan gabe iritsi den. Hasi daiteke hitz bakar batekin eta gero zailtasuna gehituz joan ere. Gogoeta: Neure buruari eta besteei era aktibo eta kontzientean entzuten ikasi behar dut. Adi egon al naiz mezuei? Ulertu al dut esan didatena? Nola sentitu naiz jolas honetan? Dibertigarria gertatu al zait? Dinamika: Gure gorputzaren hotsak. – Entzumen bereizketa – Hezkuntza jokoa – Mutikoak eta Neskatoak - #: https://www.youtube.com/watch?v=o6TokVbToyw Gure gorputzak igor ditzakeen hainbat soinu edo hots hartzen dira. Entzun ahala, umeak soinuetako bakoitza zeri dagokion igartzen saiatuko dira. Amaieran bateratze lana egingo dugu entzun dituzten soinuen gainean. Gogoeta: Adi egon al naiz soinuei? Identifikatu al ditut entzun ditudan soinuak? Norekin etorri naiz bat? Nola sentitu naiz Dinamika honekin? Atsegina gertatu al zait egitea? Bistaratze gidatua: Haurrentzako meditazioa: Izarretarantz bidaiatzea (hauts magikoak) Erlaxatze gidatua: https://www.youtube.com/watch?v=GomoeckdmgY Gogoeta: Adi egon al naiz? Zer moduz sentitu naiz meditazioan? Atsegina gertatu al zait? Nola sentitzen naiz orain, meditatu ondoren? Entzun al diot neure gorputzari? Irudia: Jesusekin benetan zoriontsu gara! Gogoeta: Irudian oinarrituko gara Jesus maitasun eredu gisa aurkezteko. Jesus pozik dago nire ondoan neure ikaskideekin ona naizenean, saiatua naizenean, laguntzen dudanean…

(Jesusekin benetan zoriontsu gara!)

Page 61: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 60

Martxoa 3. astea: Neure burua ezagutzea Neure gaurko pentsamenduak eta sentimenduak identifikatzeko gai banaiz, hobeki ulertuko diot neure buruari, eta besteei ere bai. Geure burua ezagutzeak ausarta izatea esan nahi du, beldurrik ez edukitzea. Geure ingurunean aurkezten zaizkigun eta aldekoak ez ditugun egoerei aurre emateko eta gainditzeko gai izatea, egoera horiek gauza positibo eta poz iturri bihurtzen jakitea. Baliabideak: Irudia: Ezagutzen dugu fisikoki geure gorputza Gogoeta: Irudian oinarrituko gara fisikoki nolakoak garen jabetzeko (begiak, ilea, estatura, Janzkera…) Baina, zer sentitzen dut haserretzen naizenean? Eta barre egitean?... Emozio mota desberdinen hurbiltze txiki bat egin. Talde dinamika: Emozioen identifikazioa: Asanblada denboran, honako emozio hauek erakutsiko dizkiegu: alaitasuna, tristura eta haserrea, ikasleek barneratu eta identifika ditzaten. Horretarako, balia ditzakegu ondoko irudiak: Jarduera: ariketa honen funtsa hauxe da: mutiko eta neskato guztiak, banaka, asanbladaren zentroan kokatzen dira; jarraian emozioetako bat aipatzen da eta zentroan dagoen umeak interpretatu egin behar du keinuen bidez. Jarduera: Txartel bana emango diegu ikasleei eta haiek marraztu egin behar dute nola etorri diren gaur kolegiora (triste, alai, nekaturik…). Nire aurpegitxoa

Nire aurpegitxoa Nire aurpegitxo biribilak begiak eta sudurra dauzka eta baitere aho txiki bat kantatzeko eta bare egiteko Begiekin dena ikusten dut sudurrarekin atxis egiten dut ahoarekin jan egiten dut artale goxoak jaten ditut. Nire aurpegitxo biribilak begiak eta sudurra dauzka eta baitere aho txiki bat kantatzeko eta bare egiteko Begiekin dena ikusten dut sudurrarekin atxis egiten dut ahoarekin jan egiten dut arto izozkitxoak jaten ditut

Nire eskutxoak Eskutxo bat atera dut eta dantzan jarri dut, itxi dut, zabaldu dut eta berriro gorde dut. Beste eskutxoa atera dut eta dantzan jarri dut, itxi dut, zabaldu dut eta berriro gorde dut. Bi eskutxoak atera ditut eta dantzan jarri ditut, Itxi ditut, zabaldu ditut eta berriro gorde ditut.

Page 62: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 61

Gogoeta: Jarduera hauen helburua hauxe da: ikas dezatela emozioetako bakoitza identifikatzen eta aurpegi imintzioen eta gorputz mugimenduen bidez adierazten. Laburbilduz, ikas dezatela beren burua ezagutzen. Adierazpen Artistikoa: Emozioen mandala. Musika suabe bat entzuten duten bitartean, isilik, beren emozio mandalak koloreztatuko dituzte.

Martxoa 4. astea: Neure burua onartzea Jadanik hobekixeago ezagutzen dut neure burua. Ezagutzen ditut neure lorpenak eta neure porrotak. Sendoa izan nahi dut eta gaitu neure beldurrak, kezkak… Hazi egin nahi dut eta gero eta pertsona hobea izan. Jesus, zure ondoan egon nahi dut, zurekin lan egin nahi dut mundua aldatzeko. Garaia da egin ditugun okerrengatik barkazioa eskatzeko, alde batera uzteko eta bide berri bati ekiteko.

Baliabideak: Otoitza:

Eskerrik asko, Jesus, beste egun bat oparitzeagatik, nire lagunengatik, gurasoengatik eta familiagatik. Eskerrik asko nire bizitzan dauden gauza on guztiengatik. Orain falta zaidan gauza bakarra zure konpainia da.

Mindfulness umeentzat: buruhausteen arbola: https://www.youtube.com/watch?v=d9urJ0HAYSM Gogoeta: Atzean utziko ditugu buruhausteak bide berri bati ekiteko Jesus lagun dugula. Garizuman gaude. Nola sentitu zara? Gustatu al zaizu meditazioa? Nola hobetuko zenuke hurrengoan? Bideoa eta Gogoeta: Seme galdua: https://www.youtube.com/watch?v=vgAtzFw1wgw Seme galdua, dena gaizki egin ondoren, damutu eta aitarengana itzuliko da etxera, barkazioa eskatzera. Aitak barkatu eta besoak zabalik hartuko du. Jesusek ezagutzen nau eta bere ondoan eduki nahi nau. Nire oker guztiak barkatzen ditu eta esaten dit: Jarrai iezadazu.

Page 63: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 62

Martxoa 5. astea: Norberaren eskaintza “Utzi dena eta jarrai iezadazu”. Jesusek kementsu nahi nau bere ondoan Gurutzerako bidean jarrai diezaiodan. Bere kausarekin bat egin dezadan. Maitasun eta itxaropenezko mezua denengana eraman dezadan. Denok elkarturik eta harmonian lan egiten badugu, Haren mezua hazi egingo da eta planetako bihotz guztietara hedatuko da Baliabideak: Otoitza:

“Ene Jainko maitea, eskerrak ematen dizkizut gaurko egunagatik, irakatsi didazunagatik eta gaiztakeriatik babesteagatik. Eskerrik asko besteengandik hartu dudan guztiagatik, eta neuk ongi egin dudanagatik. Barka iezadazu gaizki egina. Bihar zure laguntzaz hobea izan nahi dut Amen.

Bideoa: garizuma umeentzat: https://www.youtube.com/watch?v=qhmi41oYGv4 Bideoa-abestia: Tarzan – Nire bihotzean biziko zara: https://www.youtube.com/watch?v=xxJeIxsOl-Q

Como me apena el verte llorar Toma mi mano siéntela Yo te protejo de cualquier cosa No llores más aquí estoy Frágil te ves dulce sensual Quiero abrazarte te protegeré Esta fusión es irrompible No llores más aquí estoy En mi corazón, tu vivirás Desde hoy será y para siempre amor En mi corazón no importa que dirán Dentro de mi estarás siempre No pueden entender nuestro sentir Ni confiarán en nuestro proceder Se que hay diferencias, más por dentro Somos iguales tú y yo En mi corazón tu vivirás Desde hoy será y para siempre amor No escuches ya más que pueden saber ¿Qué pueden saber? Si nos queremos mañana y hoy Entenderán lo se Tal vez el destino te hará pensar Más la soledad tendrás que aguantar Entenderán, lo se

¡Lo haremos muy juntos pues! En mi corazón créeme que tu vivirás Estarás dentro de mi Hoy y por siempre amor Tu- en mi corazón Si en mi corazón No importa que dirán- no sufras más- Dentro de mi estarás Estarás siempre Siempre Aquí siempre Para ti estaré siempre Siempre y por siempre Solo mira a tu lado Solo mira a tu lado Solo mira a tu lado ¡Yo estaré siempre!

Gogoeta: Nola sentitzen naiz orain? … Nire bihotzean biziko zara. Gaurtik aurrera beti zu nire bihotzean egongo zara, Jesus.

Page 64: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 63

ASTE SANTUAREN ZENTZUA: ASTE SANTURAKO prestatzen ari gara. Jesusen lagunekin batera begiratu bat emango diogu Nekaldi edo Pasioari, eta eskerrak emango dizkiogu gugatik bizia eman zuelako. Jesusen lagunek Nekaldia kontatuko digute.

Kaixo laguntxoak: Nazareteko Jesusen lau adiskide gara. Gure izenak dira Markos, Mateo, Lukas eta Joan. Orain dela bi mila urte gertatu ziren gauza batzuk kontatu nahi dizkizuegu. Denbora asko igaro den arren, oso ondo gogoratzen dugu hura guztia. Eta ziur gaude zuei ere ez zaizuela ahaztuko. San Mateok ERRAMU EGUNEKOA kontatzen digu. Ni Mateo naiz, Jesusen lagunetako bat. Asko maite zuten denek, beno, ia denek; garai hartako pertsona inportantetako batzuek bekaizgoa zioten, inbidia; ez zituzten onartzen Jesusen hitzak eta haren aurka jarri ziren. Denboraldi bat hartu zuen gogoeta egiteko. Itzuli zenean, oso pozik zegoen.

Bideoa: Jesusek Jerusalena egin zuen garaipenezko sarrera. Umeentzako Biblia. https://www.youtube.com/watch?v=p4JpmTXvClQ Mateok OSTEGUN SANTUKOA kontatzen digu.

Mateo naiz. Joanek eta biok sekula egin dugun afaririk berezieneko xehetasun batzuk kontatuko dizkizuegu. Jesusek bere adiskide guztiok afaltzera gonbidatu gintuen, haren ogitik eta ardotkik hartu genuen. Sinbolo horiekin gauzarik baliotsuena oparitu zigun: BERE MAITASUNA ETA BERE BIZITZA.

Bideoa: Ostegun Santua – Azken afaria: https://www.youtube.com/watch?v=xVvEh03lq3U https://www.youtube.com/watch?v=nlvvRxXttWM

Joanek MAITASUN ERAKUSTALDI BAT kontatzen digu.

Gutxien espero genuenean, Jesus mahaitik zutitu eta gutako bakoitzari oinak garbitzen hasi zen; guk orduan ezin genuen ulertu Jesusen jestu hura baina ezin argiago azaldu zigun apaltasunezko eta xumetasunezko jokabide harekin. “Zure zerbitzura nago” adierazten duen jestu bat.

Bibliako bideoa: Jesus ikasleen oinak garbitzen (Handiena zerbitzatzen duena da): https://www.youtube.com/watch?v=Bv4Pzm76hX8

Markosek JESUSEN ATXILOKETA kontatzen digu.

Ni Markos naiz eta Jesusen bizitzako atalik tristeena kontatu behar dizuet. Hura niretzat oso pertsona berezia zen. Afaria amaitu genuenean Oliamendira joan ginen eta han hasi zen dena, Jesusek aurretiaz bazekien ere han atxilotuko zutela.

Bibliako testua: Ostiral Santua – Heriotzara kondenatua: https://www.youtube.com/watch?v=_VtzoGb3tFU

Lukasek AMAIERA kontatzen digu.

Page 65: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 64

Niri egokitu zait historia honen atalik ederrena kontatzea: Jesus berpiztu egin zen! Ez zen dena amaitu Ostiral Santuko arratsaldean. Hirugarren egunean berpiztu egin zen berak iragarria zigun bezala.

Bideoa: Jesusen Berpizkundea umeentzat – Pazkoa https://www.youtube.com/watch?v=VOp7I9Ca6Cg (H.H.)

https://www.youtube.com/watch?v=kDsH7PShB_Q (L.H.)

Gogoeta: Ulertu al dugu? Zer irakatsi nahi digu Jesusek bere hitzekin eta egintzekin? Nola bizi dugu guk Jesusen esperientzia?

Page 66: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 65

12. APIRILA: BIZITZA OSPATZEN Hileko motibazioa Estamos en un momento que para los cristianos nos lleva al ahora más pleno. La experiencia de Cuaresma y Pascua es el paso de esos sentimientos que uno vive a tomar las riendas de su vida, a ser la mejor versión de uno mismo. La cruz nos ha invitado a acoger la sombra, lo oscuro y a veces desagradable de la vida; y caminar hacia la luz, hacia una forma de hacer las cosas donde me sienta pleno, feliz, protagonista… nos invita a desplegarnos ahora, a tener fuerza para sacar lo mejor de lo que lo llevamos dentro y ponerlo al servicio de lo que haces en relación con los otros.

Oraina inoiz baino beteagoa den bolada bat bizi dugu kristauok sasoi honetan. Garizuma eta Pazkoaren esperientziak geure bertsiorik onenera bihurtzen gaituzten sentimenduen pausoa suposatzen du. Gurutzeak

kontzientzia harrarazten digu bizitzan badirela ilunguneak ere, eta horregatik argitasuna bilatu behar dugula, alegia, gogobeterik, zoriontsu eta geure bideko protagonista sentiarazten gaituzten gauzak. Geure baitako onena ateratzeko eskatzen zaigu eta besteekiko harremanaren zerbitzura jartzeko, ORAIN, ospakizun berri honetan.

Aurten, apirilarekin Aste Santua dator, Erramu Egunean hasi (Garizuma amaitzen den egunean) eta Pazko Igandera arte. Egun horietan ospatzen dugu Jesusen heriotza eta berpizkundea.

Aldi honetan barne hartzen diren egunak oso lotuak daude Jesusen historiako azken egunetako gertakari nagusiekin: Jerusalema asto gainean sartu eta Salbatzaile aldarrikatu zutenetik gurutzean hil eta berpiztu zenera arte. Berpizkundearekin, Jesusek bere bizia gurutzean emanez, irabazi zigun betiereko bizitza ospatzen dugu kristauok.

Apirila 2. astea. Onartzea Pazkoa ez da beste hainbat festaren arteko bat: festen Festa da, ospakizunen Ospakizuna, Eukaristia sakramentuen Sakramentua den bezala. Orain prest gaude Jesusek heriotzaren aurka lortu zuen garaipena ospatzeko, Haren Berpizkundea ospatzeko. Berpizkundearen ondoren, orain ulertzen dut zer egin zuen Jesusek gure alde bizia emanez eta balio kristauak irakatsiz: laguntzea, entzutea, barkatzea… Baliabideak: Bideoa: “Jaunaren Pazkoa” https://youtu.be/PQjTRDS_S1E Gogoeta: Nola sentitu zara Berpizkundeko unea ospatzean? Gure bizitzako zein unerekin identifika dezakegu? Otoitza:

“Aitortzen dut bekataria naizena eta barkazioa eskatzen dizut neure bekatu guztiengatik. Eskerrik asko gure bekatuengatik gurutzean hil zinelako eta betiko bizitza izan genezan berpiztu zinelako”

Bideoa: Umeei emozioak identifikatzen irakasteko bideoa https://youtu.be/xtcQFO-FlpE

Page 67: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 66

Gogoeta: Zenbat emozio ezagutu dituzu? Zenbatekin identifikatzen zara gaur? Irudia: Bideoa ikusi ondoren, Nor ezagutzen dugu irudi horretan? Alboko irudiari erreparatzeko eskatuko diegu galdera honi erantzuteko.

Apirila 3. astea. Biziberritzea Gaipenerako bidea apaltasuna da, beti apalenetik altuenera. Horrela Jainkoarekin ere: Jainkoak biziberritu egin gintuen, zutitu egin gintuen, eta Jainkoak berpiztu egin gintuen. Beraz, aste honetan lekukoa hartzeko txanda dagokigu, jadanik igaroak diren momentuak biziberritzeko, zoriontsu izan ginen edo besteak zoriontsu egin genituen momentuak biziberritzeko. Animatzen zara? Baliabideak: Dinamika: “Ura” Irakasleak, urez beteriko botila bat erakutsiz, galdera hau egingo du: zertarako balio du urak? Gogoeta eginaraziko diegu geure ikasleei ea zein unetan izan zen ura euren bizitzako protagonista Irudia: Zein elementu identifikatzen ditugu irudi honetan?

Irudian erreparatzeko eskatuko diegu, galderari erantzun aurretik. Jadanik jakin behar dute Pazko Zuzia dela eta gure bihotzetan biziberritzen den sua sinbolizatzen duela, gure fedea eta Jesusenganako eta lagun hurkoarenganako maitasuna sustatuz. Bideoa: “Erailearen parabola” http://youtu.be/tOjPLPpvDDg Gogoeta: Ereileari bere haziarekin gertatu zitzaion bezala, geuri ere gertatzen zaigu batzuetan espero genituen emaitzak ez lortzea, baina horregatik etsi gabe jarraitu egin behar da ahalegintzen.

Page 68: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 67

Apirila 4. astea. Berrespena Oraintxe da naizena eta sentitzen dudana berresteko ordua: orain edo inoiz ez. Harro sentitzen naiz naizena naizelako eta lau haizetara oihukatu nahi nuke. Baliabideak: Barnetasuna: Erlaxatze saio bat gauzatuko dugu arnasketa kontzientean zentratuz. Ondoren, talde txikitan BIZI hitza eratuko duten beren gorputzekin. Dinamika: Nor da? Klase guztia bikoteka antolaturik, ikasle bakoitzari txartel bat emango zaio; bertan bere bikotekidearen kualitate bat idatzi eta irakasleari entregatu behar dio. Hark ozenki irakurriko du txartel bakoitza eta ikasleek asmatu egin behar dute nortaz ari den txartel bakoitzean. Ipuina: Irakurtzeko eta gogoeta egiteko: Badakit nor naizen!

Oihan zabal batean, bazen hiena bat lehoikume bat hazten ari zena, baina katua zela sinestarazi zion. Hala, lehoikumea hazten ari zen baina nortasun nahasmendu larri horrekin: lehoia izan eta katua zela uste! Katuak bezala ibiltzen zen, miau egiten zuen, saguen atzetik ibiltzen zen… Urte batzuk igaro ziren eta lehoikume hura lehoi heldu bihurtu zen, baina lehoi argal eta ahula zen. Behin batean, hiena etxetik urruti ehizan zebilela eta, oihanean zehar ibilaldi bat egiteko aprobetxatu zuen, lehenbiziko aldiz. Bere ibileran bufalo sendoen talde batekin egin zuen topo, beren adar beldurgarriak astinduz larre samurreko gune batera zihoazela. Lehoiak haiek ikustean miau egin zuen erabat izuturik, eta bide bazterrean ezkutatu zen enbor handi baten atzean. Bufaloetako bat ohartu zen lehoiaren presentziaz eta harrigarria iruditu zitzaion haren jokabidea baina badaezpada ere lasterka jarraitu zuen lehoiak erasoko zion beldurrez. Lehoiak ere bere bideari jarraitu zion eta bi tigrerekin egin zuen topo. Haiek modu mehatxagarrian jo zioten erronka. Eta lehoia, beldurraren beldurrez, miauka aritu zen aldi batean. Tigreek sekulako barreak egin zituzten miau lotsagarri haiek entzutean. Lehoiak, izuturik, korrika alde egin zuen handik. Handik ordu batzuetara, oihan guztian zabaldua zegoen lehoi miaulariaren kontua, eta animalia guztiek barre eta burla egiten zioten. Une horretan, lehoia oso bakarrik eta triste sentitu zen eta leku hartatik ahalik urrutien joatea erabaki zuen. Zuhaitz baten itzalean etzan zen atseden hartzera, eta gertatu zen guztia ikusi zuen uso otzan batek, hurbildu eta honela esan zion: –Argi dago ez dakizula nor zaren; horregatik zabiltza galduta oihanean. Oso garrantzitsua duzu nor zaren jakitea! –Zergatik da garrantzitsua nor naizen jakitea? –galdetu zion lehoiak zalantzakor. –Oso garrantzitsua duzu nor zaren jakitea, ze bestela ez baituzu jakingo zein den zure eginkizuna mundu honetan! –azaldu zion uso otzanak. –Eta nor naiz –galdetu zuen larriduraz lehoiak. –Zu garailea zara! Lehoia zara! Oihaneko erregea zara! Orduan hasi zen lehoia ulertzen, hienak, zerbaitegatik katutxo kaltegabeko bat zela sinestarazi ziola, eta haren bila joan zen. Bere ohiko bizilekura iritsi zenean, ohartu zen hienak eta haren lagunek zelata bat jarri ziotela eta gerra deklaratu ziotela. Haien erasoari aurre hartuz, lehoia harkaitz baten gainera igo zen eta bere amorru guztiarekin orro lodi eta luze batzuk bota zituen, horrela bere lurraldea markatuz. Haserre eta ezohiko oldar batekin esan zion hienari: –Badakit nor naizen! Eta badakit zein den nire egitekoa munduan! Ni garailea naiz! Lehoia naiz, oihaneko erregea naiz! Eta harrezkero hiena maltzur hura ez zen sekula hurbildu ere egin lehoiarengana.

Page 69: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 68

Abestia: “I like you” https://youtu.be/VvJJeqVo3vk

13. MAIATZA: MARIA ORAIN Hileko motibazioa Hil hau guretzat, marista garenontzat ospatzeko hainbat gauzaz kargatua dago. Mariaren hila da. Haren izaera hurbileko, apal, fidakor eta konprometituak dei egiten digu mundu honetan era jakin batean bizi gaitezen. Marcelinori behartsuenen eta gazteen aldeko jarrera hartzeko eskatu zion, eta horrela sortu ginen maristak. Maria eta Marcelino ospatzea geure izatasuna ospatzea da, guk munduan egoteko daukagun era ospatzea da… gure historia ospatzea ez ezik maristak orain nor garen, geure bizitza bera ospatzea da.

MAIATZA 1. astea. ORAIN BAI Oraintxe da une egokia gogoeta egiteko eta aztertzeko Ama Onaren balioei buruz: adiskidea, adeitsua, adikorra eta langilea. Mariarengan lau balio hauek sumatzea eta oraindik beren gaurkotasuna daukatela eta geure eguneroko bizitzan aurki ditzakegula kontziente izatea gaur zeuri dagokizun eginkizuna da. Baliabideak: Otoitza: https://i.pinimg.com/345x/94/4d/62/944d6200427242485765946a8727b1f6.jpg

Abestia: “Nire bi amak” https://youtu.be/h6mcoxqJkzl Irudia: Kolorezta ezazu Ama Onaren ondoko irudia. : https://lh3.googleusercontent.com/Z_abZ2azxWiY7Ahfzt1tRbydAXVqp38pXOiX5iqLavGl1Qz4nWogHLgYM75htXQdfutn1VZFMV6jDk67Dw=w264-h220-rw Dinamika: “paperezko loreak Mariarentzat”.

Page 70: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 69

Har itzazue bat edo bi paperezko muki zapi (kleenex), zabal itzazue eta ipini bata bestearen gainean; tolestu itzazue haizemaile gisa eta lotu erdian pintza edo orratz batekin; gero ebaki ertzak eskuekin irregular gera daitezen. Nahi duzuen koloreko errotuladore batekin pinta itzazue pixka bat ertzak; gero kendu pintza edo orratza, tolestu haizemailea erditik eta bildu muturra zelo paperarekin. Joan tolesak zabalduz loreari bolumena emateko eta, azkenik erantsi alanbre bat zurtoina egiteko; ahal bada, eta amaitzeko, zurtoina eta lotunea estal itzazue lore dendako zintaz.

MAIATZA 2. astea. Beti prest Maria prestasunaren eta eskaintzaren eredu da. Egunetik egunera hobetuz joateko geure begiak finkatu behar ditugun amatxo eredugarria. Berak irakasten digu zailtasun uneetan fedea edukitzen. Baliabideak: Bibliako testua: Deikundea (Lk 1, 26-38)

Aingeru batek Jesusen jaiotza iragarri Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: –Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. Aingeruak esan zion: –Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. 33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango. Mariak esan zion aingeruari: –Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi? Aingeruak erantzun zion: –Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. Orduan, esan zuen Mariak: –Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.

Bideoa: “Esperimentu soziala Amaren Eguna” https://youtu.be/TPJB8uA4y1c Gogoeta: Zer pentsatzen duzue zuek zeuon amei buruz? Dinamika: Egia ala gezurra: https://3.bp.blogspot.com/_z17CPb0FkkE/S6jz3P3cK-I/AAAAAAAAA00/ycP-5l-QqvI/s1600/anunciacionactverdadofalso.jpg

Page 71: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 70

–Maria Belenen bizi zen –Aingeruak Maria esnatu zuen –Mariak adi entzun zuen –Hasieran Mariak ez zuen ulertzen Jainkoaren mezua –Aingeruak Mariari pozteko esan zion –Mariak ez zuen ezer jakin nahi izan –Mariak Jainkoaren nahia bete nahi izan zuen –Aingerua kantari joan zen.

MAIATZA 3. astea. Baldintza gabe Denok dakigu badirela pertsona batzuk behar kasuan beti laguntzeko prest dauzkagunak. Baldintza gabeak direla esaten dugu: ama, aita, aiton amonak eta adiskideren batzuk. Horixe bera gertatzen da Mariarekin: bera hautatu zuen Jainkoak, jakin izan zuen maitatzen eta sinesten, baita zalantza eta arriskuko momenturik zailenetan ere. Bere bizitzan sentitu zuen Jainkoaren indarra eta baldintza gabeko baiezkoa eskaini zion: “Gerta bekit zuk esan bezala” Baliabideak: Otoitza: “Agur Maria” Eskulana: Amabirjinaren medailoi bat egingo dugu betiere geure bihotzean eramango duguna. Kolorezta ezazu alboko irudia. Baldin DNI tamainako argazkirik baduzu erantsi ezazu bihotzaren gainean edo bestela egizu zeure buruaren erretratua. Jokoa: Aurki itzazu desberdintasunak. (MARIA HAURREKIN JOLASEAN Bi marrazki hauek ez dira berdinak: bost desberdintasun daude. Ea aurkitzen dituzun.)

MAIATZA 4. astea. Elkarrekin irteeran Jesus eta Maria ziren Marcelinok bere bihotza jarria zeukan altxorra, eta geu ere orain haren urratsei jarraitzera deituak gaude. Baliabideak: Dinamika: Nolakoa nahi dut izatea nire bidea? Oinatz bat emango zaio bikote/talde bakoitzari bertan idatzi ditzaten beren ibilbidean, beren bizitzan kontuan eduki beharrekoak direla uste duten balioak Jarraian egin daiteke bateratze lana, bikote/talde guztiek beren oinatzetan idatzi dutena komentatzeko. Abestia: “Junto a ti, María” https://youtu.be/v8fIBwmOPLs Dinamika: Mariaren hila amaitzeko, argazki bat egingo dugu berarekin, oroigarri polit bat edukitzeko, geure adiskideenak edo geure familienak dauzkagun bezalaxe.

Page 72: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 71

14. EKAINA: UNE HONETAN ORAINA ETA ETORKIZUNA ZARA

Hileko motibazioa Bertan dugu ikasturtearen amaiera, eta ekarri digun guztiaren balantzea egiteko ordua da. Harritu zaitez zeure gaitasunez, nola gai azan zaren saiatzeko, inplikatzeko, zailtasunei aurre emateko eta gainditzeko… Jabetu zaitez zeure baitan nabaritu dituzun aldaketez, zugan eragina izan duten pertsonez, erdietsi dituzun helburuez eta horretara iristeko baliatu dituzun erremintez. Ona da nork bere burua balioestea eta egiteko gai izan garenaz harro sentitzea. Eta ikasturtearen azken emaitza hasieran espero genuen bezain ona izan ez bada ere, gauza positibo asko daude harro sentitzeko. Egin behar dena hori guztia ezagutzea da eta etorkizunerako gehiago haztea ahalbidetuko digun planteamendu bat egitea. EKAINA 1. astea. Marcelino gaur eta beti “Dena Jesusen ohoretan baina Mariaren bitartez. Dena Mariaren bitartez, Jesusengana eramateko”, esan ohi zuen San Marcelino Champagnatek, Anaia Maristen fundatzailea eta gure kolegioen fundatzailea bera, eta zeinaren jaia urtero ospatzen baitugu ekainaren 6an. Baliabideak: Abestia: “Ven Marcelino” : https://youtu.be/Afjn-0nbz8s

VEN MARCELINO Hoy quiero contarte, una bonita historia que he aprendido, pues conocí a Marcelino, la "seño" me lo presentó. Ella me ha explicado, que es un hombre amante de los niños, de los pobres y oprimidos, bueno, solidario y santo. Ven Marcelino, voy a seguir tus pasos. Muéstrame el camino, quiero abrazarme a ti.

Óyeme Marcelino, te seguiré esperando. Déjame conocerte, quiero ser, quiero ser como tú. Yo sé que creciste, amando al Padre y la naturaleza. Que siempre deseaste, servir a Dios y a los demás. Tu entrega fue grande, confiando en la Virgen María. Y diste su humilde nombre a tu familia de hermandad.

Bideoa: “Marcelino Champagnat” https://youtu.be/V8UULiNTEko Gogoeta: Zer gustatu zaizu gehien edo zer gertatu zaizu deigarriena Marcelinoren bizitzan? Rentsa ezazu zein izan ziren berarentzat pertsona garrantzitsuenak: haurrak, batez ere behartsuenak. Inportantea sentitzen al zara Marcelinorentzat?

EKAINA 2. astea. Familian Laster da Familia Maristaren hurrengo topaketaren eguna, San Marcelinoren festa elkarrekin ospatzeko aukera; senitartekoekin, adiskideekin hezitzaileekin, senideekin… elkartzeak suposatzen duen poza, geure zentroetan dagoen bizitza guztia partekatuz, dibertsitatearen jaia eta aberastasuna dastatuz… Champagnaten seme-alaba sentituz… Marcelino Campagnaten eta Maria gure Ama Onaren eguna ospatzen dugun honetan sentitzen dugu eurak ari zaizkigula deika familia marista handiko senide izan gaitezen eta familia global gisa joka dezagun mundu guztiko maristekin elkarturik.

Page 73: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN

19-20 Ikasturtea 72

Baliabideak: Dinamika: Batak besteari eskutik helduta, ozenki aipatuko dugu alboko ikaskideak daukan eta guri gustatzen zaigun kualitateren bat. Gogoeta: Gogoetaren gaitzat hartuko dugu zeinen desberdinak diren gure familiak: batzuk oso luzeak dira beste batzuk laburragoak. Batzuetan familiarteko guztiak elkarrengandik hurbil bizi dira, beste batzuetan urrun. Baina kontuan eduki behar duguna da badela elementu bat familia guztiak bat datozena: MAITASUNA. Bideoa: Pelaio eta bere kuadrillarekin ikusiko ditugu familia mota desberdinak: https://youtu.be/osRxj6sdvcY Bideoa: “Familia Marista munduan” https://youtu.be/p3ukxYnFef8 Gogoeta: Nola sentitzen zara hain familia handi bateko kide izanik?

EKAINA 3. astea. Eta orain… zure txanda Amaitu da ikasturtea, eta ikasi duzun guztia praktikan jartzeko ordua da. Animo ze orain… zure txanda da. . Baliabideak: Barnetasuna: “Hodeia” https://youtu.be/XXy7C6PftVA Geure baitan biltzeko ordua dugu; beraz, musika lasaigarri baten eta arnasketa gidatuaren laguntzaz, geure gorputzaren kontzientzia hartuko dugu. Eskulana: Bihotz bat egingo dugu A3 tamainako orri batean, geure hatz markak eta atzamarretako pintura baliatuz. Abestia: Zu gaur Champagnat izango zara: https://youtu.be/rt1mmjQb6Ek

TÚ SERÁS HOY CHAMPAGNAT Esta historia que todos amamos no es recuerdo, es hoy realidad; en ti y en mí está su amor que nos hace caminar. Has de ser un hermano de todos, sembrador de evangelio y de paz, testigo fiel y servidor, solidario y defensor de la verdad. VIVE EN TU CORAZON LO QUE EL SOÑO. HAZ QUE BROTE DE TI NUEVA ILUSION. MARCELINO HOY ESTA EN TU RESPUESTA DE AMOR.

MARCHA AL RITMO DE DIOS COMO HIZO EL Y EN MARIA TENDRAS SEGURIDAD. MARCELINO VIVE EN TI. TU SERAS HOY CHAMPAGNAT. No preguntes ni dónde ni cuándo. Tu respuesta no puede esperar. Jesús también te llama a ti al amor universal. Sólo Dios romperá tus cadenas; sólo en El hallarás libertad. Serás feliz si tú te das. Te hará fuerte siempre en la dificultad.

Page 74: HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA · HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA ORAIN 19-20 Ikasturtea 1 1. 2019-2020 GOIBURUAREN SARRERA ZURETZAT, HEZITZAILE,