HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA...

6
1 HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA Dokumentu honen bidez, azaldu nahi da nola erabili behar den heziketa-eskaintzaren funtzionalitatea Haur Hezkuntzako 1. zikloko kurtsoetarako. Zein i kurtsoren eskaintza defini daiteke funtzionalitate honetatik? 0 urte. 1 urte. 2 urte (Haur Hezkuntzako 2 urtekoen onarpen-prozesuan parte hartu ez duten ikasleentzat). Kurtso honetan matrikulatutako ikasleei ez zaie ziurtatzen ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan parte hartu beharko dute. Horretarako, hiru urtekoetan plaza bat eskatu beharko dute, hurrengo kurtsoan ikastetxean eskolatuta jarraitu nahi badute. Elkarketak: o 0 eta 1 urtekoen elkarketa. o 0, 1 eta 2 urtekoen elkarketa. o 1 eta 2 urtekoen elkarketa. Haur Hezkuntzako 1. zikloko heziketa-eskaintzaren mantentzera sartzeko, menuko Heziketa eskaintza / Heziketa eskaintza aukera hautatuko dugu. Aukera hori sakatuta, maila desberdinak dituen pantaila bat azaltzen da, eta maila bakoitza ulertu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen kurtsoen multzo gisa. Pantaila horretan, maila hautatuko dugu, eta Eskaini aukera sakatuko dugu.

Transcript of HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA...

Page 1: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

1

HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA

Dokumentu honen bidez, azaldu nahi da nola erabili behar den heziketa-eskaintzaren

funtzionalitatea Haur Hezkuntzako 1. zikloko kurtsoetarako.

Zein i kurtsoren eskaintza defini daiteke funtzionalitate honetatik?

0 urte.

1 urte.

2 urte (Haur Hezkuntzako 2 urtekoen onarpen-prozesuan parte hartu ez duten

ikasleentzat). Kurtso honetan matrikulatutako ikasleei ez zaie ziurtatzen

ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

parte hartu beharko dute. Horretarako, hiru urtekoetan plaza bat eskatu

beharko dute, hurrengo kurtsoan ikastetxean eskolatuta jarraitu nahi badute.

Elkarketak:

o 0 eta 1 urtekoen elkarketa.

o 0, 1 eta 2 urtekoen elkarketa.

o 1 eta 2 urtekoen elkarketa.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko heziketa-eskaintzaren mantentzera sartzeko, menuko Heziketa

eskaintza / Heziketa eskaintza aukera hautatuko dugu.

Aukera hori sakatuta, maila desberdinak dituen pantaila bat azaltzen da, eta maila bakoitza

ulertu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen kurtsoen multzo gisa.

Pantaila horretan, maila hautatuko dugu, eta Eskaini aukera sakatuko dugu.

Page 2: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

2

Heziketa-eskaintza

Eskaini esteka sakatuz gero, pantaila hau agertuko da:

Pantaila horretan, bi taula ageri dira.

a) Talde planifikatuak: Goiko taulan, zerbitzu zentralek kurtso edo adin bakoitzerako

planifikatutako taldeak ageri dira. Zerbitzu zentralek kurtso-talde “garbiak” planifikatzen

dituzte, hau da, 0, 1 edo 2 urteko taldeak.

Kurtso bakoitzeko, “Taldeak” zutabean planifikatutako talde-kopurua ageri da, eta “Ikasleak”

zutabean, berriz, ikastetxeak adin horri dagokionez gehienez matrikula dezakeen ikasle-

kopurua.

Ikastetxeko erabiltzaileek ezin dute ezer aldatu baimendutako taldeei buruzko taula horretan.

Zerbitzu zentraletako erabiltzaileek taula horretako datuak alda ditzakete, kurtsoko

baimendutako taldeen datuak eguneratzeko. Kurtsoaren lerroan bi klik eginda (bi aldiz sakatuko

dugu saguaren ezkerreko botoia), edizio-modura igaroko gara, eta Gorde botoia bistaratuko da

taularen beheko aldean.

Page 3: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

3

b) Heziketa-eskaintza: taula hau da ikastetxeak alda dezakeena.

Taula horretan, lerro bat ageri da zerbitzu zentralek planifikatutako adin edo kurtso

bakoitzeko, eta, baita ere, elkarketa-kurtso bakoitzeko.

Taula horretan, hauek jasotzen dira, eredu bakoitzeko:

Taldeak: talde-kopurua. Eremu hau editagarria da.

Ikasleak: ikastetxeak kurtso/eredu horretan gehienez matrikulatu ahal izango duen

ikasle-kopurua.

Matrikula: ikastetxeak gaur egun matrikulatuta duen ikasle-kopurua, kurtso eta

eredu horretan. Kopuru hori automatikoki kalkulatzen da, matrikularen

informazioan oinarrituta.

Taula horretan, ikastetxeak adieraz dezake elkarketa-kurtsorik ba al daukan.

Ikastetxeak jarraitu beharreko pausoak, elkarketa-kurtso bat definitzeko.

Jo dezagun egoera bat, non zerbitzu zentralek hau planifikatu duten ikastetxearentzat:

0 urtekoen 2 talde

Urte batekoen 2 talde

Eta errealitatea dela, esate baterako, ikastetxeak hauek dauzkala:

0 urtekoen 2 talde

Urte batekoen talde 1

0 eta 1 urtekoen talde 1

Eskaintzan sartuta, honela ikusiko dugu pantaila:

Page 4: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

4

Aldaketa hori egiteko, jarri beharko dugu urte batekoen talde 1 eta 0 eta 1 urtekoen

elkarketaren ondoriozko talde 1.

Eta horretarako:

Urte 1ekoen lerroa hautatu eta bi klik egingo ditugu (bi aldiz sakatuko dugu saguaren

ezkerreko botoia); lerroa edizio-moduan ipiniko da, eta Gorde botoia bistaratuko da

pantailaren behealdean.

Talde-kopurua aldatu, eta Gorde botoia sakatuko dugu.

Pauso berberak egingo ditugu 0 eta 1 urtekoen elkarketari dagokion kurtsoaren lerroan.

Lerro bat editatzen ari bagara:

Aldaketak gordetzeko, Gorde botoia sakatu edo “enter” tekla sakatu.

Aldaketak desegiteko, “Escape” tekla sakatu.

Page 5: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

5

Pantaila hori aldatzean, sistemak hau baliozkotzen du:

Ikastetxeak elkarketarik gabeko kurtsoetan (talde garbiak) zehaztutako taldeen

kopurua zerbitzu zentralek kurtso horretarako planifikatutako talde-kopurua baino

txikiagoa edo berdina izango da.

Guztira eskainitako taldeak ez dira inoiz izango guztira planifikatutako taldeak baino

gehiago.

Eskainitako plaza-kopurua ez da inoiz izango planifikatutako plaza-kopurua baino

gehiago.

Kurtsoak baimentzea

Kurtsoak baimentzeko funtzionalitate hau zerbitzu zentraletako erabiltzaileek soilik erabil

dezakete.

Funtzionalitate honen bidez, zerbitzu zentralek kurtso baterako baimena eman edo kendu

diezaioke ikastetxe bati.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko kurtsoetarako baimenaren mantentzera sartzeko, menuko Heziketa

eskaintza/ Heziketa eskaintza aukera hautatuko dugu.

Aukera hori sakatuta, maila desberdinak dituen pantaila bat azaltzen da, eta maila bakoitza

ulertu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen kurtsoen multzo gisa.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko maila hautatuta, pantailaren beheko aldean, Baimendu esteka

bistaratzen da.

Baimendu estekan sakatuta, honako pantaila hau azaltzen da, non kurtso bat markatzen badugu,

kurtsoa baimentzen dugun, eta marka kentzen badugu, kurtso horretarako baimena kentzen

dugun.

Page 6: HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA · HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA ... ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan

6

Markatutako kurtso bat kentzerakoan, kurtso horretarako matrikularik baldin badago, ohar bat

ateratzen da esanaz ezin dela kendu kurtso horretarako baimena.

Kurtso baterako baimena kentzeko, ez da egon behar horri lotutako matrikularik edo eskaerarik.