Haurren eta gazteen irakurletasuna sustatzeko zigilu berria · Zubia-Santillana argitaletxeak jarri...

1
7 Bilbao azteek irakur dezaten, plazer hutsagatik eta ez soilik irakasleek agintzen dietelako. Zubia-Santillana argi- taletxeak bere gain hartu du euskara hutseko irakurletasuna sustatzeko erronka; batez ere, belaunaldi berriei begira. Ho- rretarako, Begiko izeneko haur eta gazte literaturako zigilu be- rria jarri du martxan. Koloreka sailkaturik, lau eta hamalau urte bitarteko irakurleentzat propo- samen erakargarriak egitea du xede. Halaber, edozein helduk irakurtzeko gazte literatura ere eskainiko du. Bere katalogoan euskal idazleak kontuan hartu ditu, esaterako, Unai Elorriaga, Leire Bilbao, Antton Kazabon, Jasone Osoro eta Toti Marti- nez de Lezea. Euskal literatura- sorkuntza biltzeaz gainera, jato- rrizko hizkuntzatik itzuli diren lanak ere izango ditu, besteak beste, Roald Dahl idazlearen Matilda edo A zer azeria! eta S.E. Hintonen Errebeldeak. “Aurrei- kuspenak oso onak dira, irteera oso indartsua izan delako, eta bidean aurrera egiteko bitarte- ko onak ditugulako: idazle onak, itzultzaile onak, talde tek- niko ona, haur eta gazteen mun- duan eragiteko gogoa eta mo- dua, besteak beste”, adierazi du Joseba Santxok, Begiko zigilua- ren arduradunak. Zubia-Santillanak 30 urteko ibilbidea du eskola-materialak euskaraz egiten, eta bide luze horretan, haur eta gazte litera- turako zigilu bat izan zuten: Zu- bia-Alfaguara. Orain dela urte batzuk, Alfaguara argitaletxe- taldetik irten zen, Penguin Ran- dom House konpainiak erosi ondoren, eta haur eta gazteei zuzendutako euskarako zigilu- rik gabe geratu ziren. “Hutsune handia somatzen genuen hor, eskola eta literatura eskutik joan izan baitira beti. Eta horrexega- tik sortu da Begiko, euskara hu- tseko haur eta gazte literatura hezkuntza arloan lantzeko”, azaldu du Santxok. Zigilu berriarekin, euskal es- kolan diharduten ikasleei eta irakasleei Literatura lantzeko material on ugari eskaini nahi diete. Bide batez, kalitateko li- buru sorta eskainiz, haurrak eta gazteak irakurzaletu nahi dituz- te. Hau erronka gaitza dela uste du Santxok, baina ziur dago neurri batean edo bestean, lor- tu egingo dutela. “Dagoeneko badakigu haur eta gazte asko irakurzaletu egin direla gure le- hengo zigiluko liburuen bitar- tez. Orain, langa koska bat gora- ko jarri nahi dugu, eta proiektu honetara gazte gehiago batzea nahi genuke”, azpimarratu du. Kaleratu berri duten kata- logoa osatzeko, lehengo Zubia- Alfaguara zigilupean argitaratu- tako hainbat liburu esanguratsu berreskuratu dituzte. Horretaz gain, nobedadeak dituzte sor- kuntzan zein itzulpenetan. Sor- kuntzan hiru titulu berrirekin abiatu dira: Unai Elorriagaren Erraldoiek ez dute lagunik jaten, Leire Bilbaoren Leiho bat eta leiho bi, eta Antton Kazabonen Mar- tintxo Bigarrena. Guztira, 37 titu- luko bildumarekin hasi dira, baina gehiago gehitzen joateko asmoa dute. Santxoren esane- tan, daukaten zerrenda “zabala” da, gai eta estilo askotako idazle- ak eta liburuak batzen dituena. Gainera, “kalitate handikoa” ere bada: testuak zaindu dituzte, euskara erraza eta aberatsa era- bili dute eta irudi eta irudigile bikainak ere bai. Arduradunak zehaztu duenez, “balio handiko lanak” aukeratu dituzte, irakas- pen mamitsuak, egungo gai arantzatsuak, fantasia eta gazte- en intereseko zehar-gaiak jo- rratzen dituztenak. Hitzekin hazi Euskal luma ezagunek osa- tzen dute Begiko zigilu berria- ren erakuslehioa. Horietako bat, Unai Elorriaga da, SPrako tranbia bere lehen eleberriare- kin Espainiako Narratiba Sari Nazionala 2001ean irabazi zue- na. Oraingo honetan, Erraldoiek ez dute lagunik jaten zortzi urtetik gorako umeentzako liburua sortu du, Zubia-Santillanako proiektu editorialean parte hartzeko. Alex Orbe marrazki- laria izan du lagun lana garatze- ko. Biak algortarrak izanda, haien jaioterriko bizilagunetan eta inguruetan oinarritu dira. Izan ere, idazleak aitortu due- nez, “protagonistak bertako adineko emakume esanguratsu bi dira”. Gainera, hondartza, Portu Zaharra eta Algortako beste hainbat leku antzeman daitezke umorea eta kritika uztartzen dituen lan honetan. “Nire asmoa bikoitza izan da. Umeek ondo pasatzea, umore ganberroa baitago liburuan, eta, aldi berean, hausnarketa piztea”, mahaigaineratu du idazleak. Izan ere, barrura begiratze horri, hausnarketari, hain zu- zen ere, garrantzia eman dio. Bere ustez, liburuek ematen du- ten sakontzeko aukera izan dai- teke gazteengan irakurzaletasu- na pizteko giltzarrietako bat. “Irakurleak beti izan gara gutxi, % 15-20. Irakasle naizen aldetik badakit 25 ikasletako klase bate- an irakurzaleak beti direla bi, hi- ru edo lau. Hor egoten da mu- ga. Gero lortu behar dena da besteak ere behintzat irakurtze- ra animatzea. Ulertu behar du- te, pelikula bat ikusteak ez beza- la, irakurketak eskatzen dituela ordu batzuk eta tarte horretan gauza askotan sakontzeko auke- ra gehiago dagoela, pentsatzeko alegia, eta bidenabar, ondo pa- satzeko, jakina”, azaldu du Elo- rriagak. Leire Bilbao idazleak ere bar- neko begirada islatu du Leiho bat eta leiho bi liburuan. Maialen izeneko neskato ba- ten istorioan ardazten da. Bere etxeko leihotik auzokoei begi- ratzen die, eta ikusten duena interpretatu eta ulertu egiten du, bere irudimenaz baliatuz, bere barruko leihotik begiratuz, hain zuzen ere. Sei urtetik gora- ko umeetara zuzendatuta dago. “Literaturak izan behar du on- do pasatzeko gauza bat; irakur- tzea hitzekin jolas egitea da. Az- ken batean, hitzekin gu hazi egi- ten gara, eta aberastu egiten ga- ra. Gure hiztegia handitzen doa eta berez, gure mundu ikuskera ere bai. Liburu bat hartzen du- gunean, haren barruan sartzen gara. Orduan balio dezala pen- tsatzeko. Horregatik, nire libu- ruan bi begirada islatu ditut: kanpoan ikusten duguna baina baita gure barruan ere”, azaldu du Bilbaok, Haur eta Gazte Lite- raturaren Euskadi Saria iaz ira- bazi zuenak. Marta Goikoetxea G Haurren eta gazteen irakurletasuna sustatzeko zigilu berria Zubia-Santillana argitaletxeak jarri du abian, eta lehengo Alfaguarako tituluak berreskuratzeaz gain, itzulpen-lanak eta euskal idazleen liburu berriak argitaratuko ditu Kalitateko liburu sorta eskainiz, haurrak eta gazteak irakurzaletu nahi dituzte Begiko zigilu berriarekin Leire Bilbao idazlea Unai Elorriagaren titulu berria argitaratu du Begikok Begiko

Transcript of Haurren eta gazteen irakurletasuna sustatzeko zigilu berria · Zubia-Santillana argitaletxeak jarri...

7B i lbao

azteek irakur dezaten,plazer hutsagatik eta ezsoilik irakasleek agintzen

dietelako. Zubia-Santillana argi-taletxeak bere gain hartu dueuskara hutseko irakurletasunasustatzeko erronka; batez ere,belaunaldi berriei begira. Ho-rretarako, Begiko izeneko haureta gazte literaturako zigilu be-rria jarri du martxan. Kolorekasailkaturik, lau eta hamalau urtebitarteko irakurleentzat propo-samen erakargarriak egitea duxede. Halaber, edozein heldukirakurtzeko gazte literatura ereeskainiko du. Bere katalogoaneuskal idazleak kontuan hartuditu, esaterako, Unai Elorriaga,Leire Bilbao, Antton Kazabon,Jasone Osoro eta Toti Marti-nez de Lezea. Euskal literatura-sorkuntza biltzeaz gainera, jato-rrizko hizkuntzatik itzuli direnlanak ere izango ditu, besteakbeste, Roald Dahl idazlearenMatilda edo A zer azeria! eta S.E.Hintonen Errebeldeak. “Aurrei-kuspenak oso onak dira, irteeraoso indartsua izan delako, etabidean aurrera egiteko bitarte-ko onak ditugulako: idazleonak, itzultzaile onak, talde tek-niko ona, haur eta gazteen mun-duan eragiteko gogoa eta mo-dua, besteak beste”, adierazi duJoseba Santxok, Begiko zigilua-ren arduradunak.

Zubia-Santillanak 30 urtekoibilbidea du eskola-materialakeuskaraz egiten, eta bide luzehorretan, haur eta gazte litera-turako zigilu bat izan zuten: Zu-bia-Alfaguara. Orain dela urtebatzuk, Alfaguara argitaletxe-taldetik irten zen, Penguin Ran-dom House konpainiak erosiondoren, eta haur eta gazteeizuzendutako euskarako zigilu-rik gabe geratu ziren. “Hutsunehandia somatzen genuen hor,eskola eta literatura eskutik joanizan baitira beti. Eta horrexega-tik sortu da Begiko, euskara hu-tseko haur eta gazte literaturahezkuntza arloan lantzeko”,azaldu du Santxok.

Zigilu berriarekin, euskal es-kolan diharduten ikasleei etairakasleei Literatura lantzekomaterial on ugari eskaini nahidiete. Bide batez, kalitateko li-buru sorta eskainiz, haurrak etagazteak irakurzaletu nahi dituz-te. Hau erronka gaitza dela ustedu Santxok, baina ziur dagoneurri batean edo bestean, lor-tu egingo dutela. “Dagoenekobadakigu haur eta gazte askoirakurzaletu egin direla gure le-hengo zigiluko liburuen bitar-tez. Orain, langa koska bat gora-ko jarri nahi dugu, eta proiektuhonetara gazte gehiago batzeanahi genuke”, azpimarratu du.

Kaleratu berri duten kata-logoa osatzeko, lehengo Zubia-

Alfaguara zigilupean argitaratu-tako hainbat liburu esanguratsuberreskuratu dituzte. Horretazgain, nobedadeak dituzte sor-kuntzan zein itzulpenetan. Sor-kuntzan hiru titulu berrirekinabiatu dira: Unai ElorriagarenErraldoiek ez dute lagunik jaten,Leire Bilbaoren Leiho bat eta leihobi, eta Antton Kazabonen Mar-tintxo Bigarrena. Guztira, 37 titu-luko bildumarekin hasi dira,baina gehiago gehitzen joatekoasmoa dute. Santxoren esane-tan, daukaten zerrenda “zabala”da, gai eta estilo askotako idazle-ak eta liburuak batzen dituena.Gainera, “kalitate handikoa”ere bada: testuak zaindu dituzte,euskara erraza eta aberatsa era-bili dute eta irudi eta irudigile

bikainak ere bai. Arduradunakzehaztu duenez, “balio handikolanak” aukeratu dituzte, irakas-pen mamitsuak, egungo gaiarantzatsuak, fantasia eta gazte-en intereseko zehar-gaiak jo-rratzen dituztenak.

Hitzekin haziEuskal luma ezagunek osa-

tzen dute Begiko zigilu berria-

ren erakuslehioa. Horietakobat, Unai Elorriaga da, SPrakotranbia bere lehen eleberriare-kin Espainiako Narratiba SariNazionala 2001ean irabazi zue-na. Oraingo honetan, Erraldoiekez dute lagunik jaten zortzi urtetikgorako umeentzako liburuasortu du, Zubia-Santillanakoproiektu editorialean partehartzeko. Alex Orbe marrazki-laria izan du lagun lana garatze-ko. Biak algortarrak izanda,haien jaioterriko bizilagunetaneta inguruetan oinarritu dira.Izan ere, idazleak aitortu due-nez, “protagonistak bertakoadineko emakume esanguratsubi dira”. Gainera, hondartza,Portu Zaharra eta Algortako

beste hainbat leku antzemandaitezke umorea eta kritikauztartzen dituen lan honetan.“Nire asmoa bikoitza izan da.Umeek ondo pasatzea, umoreganberroa baitago liburuan,eta, aldi berean, hausnarketapiztea”, mahaigaineratu duidazleak.

Izan ere, barrura begiratzehorri, hausnarketari, hain zu-zen ere, garrantzia eman dio.Bere ustez, liburuek ematen du-ten sakontzeko aukera izan dai-teke gazteengan irakurzaletasu-na pizteko giltzarrietako bat.“Irakurleak beti izan gara gutxi,% 15-20. Irakasle naizen aldetikbadakit 25 ikasletako klase bate-an irakurzaleak beti direla bi, hi-ru edo lau. Hor egoten da mu-ga. Gero lortu behar dena dabesteak ere behintzat irakurtze-ra animatzea. Ulertu behar du-te, pelikula bat ikusteak ez beza-la, irakurketak eskatzen dituelaordu batzuk eta tarte horretangauza askotan sakontzeko auke-ra gehiago dagoela, pentsatzekoalegia, eta bidenabar, ondo pa-satzeko, jakina”, azaldu du Elo-rriagak.

Leire Bilbao idazleak ere bar-neko begirada islatu du Leiho bateta leiho bi liburuan.

Maialen izeneko neskato ba-ten istorioan ardazten da. Bereetxeko leihotik auzokoei begi-ratzen die, eta ikusten duenainterpretatu eta ulertu egitendu, bere irudimenaz baliatuz,bere barruko leihotik begiratuz,hain zuzen ere. Sei urtetik gora-ko umeetara zuzendatuta dago.“Literaturak izan behar du on-do pasatzeko gauza bat; irakur-tzea hitzekin jolas egitea da. Az-ken batean, hitzekin gu hazi egi-ten gara, eta aberastu egiten ga-ra. Gure hiztegia handitzen doaeta berez, gure mundu ikuskeraere bai. Liburu bat hartzen du-gunean, haren barruan sartzengara. Orduan balio dezala pen-tsatzeko. Horregatik, nire libu-ruan bi begirada islatu ditut:kanpoan ikusten duguna bainabaita gure barruan ere”, azaldudu Bilbaok, Haur eta Gazte Lite-raturaren Euskadi Saria iaz ira-bazi zuenak.

Marta Goikoetxea

G

Haurren eta gazteen irakurletasunasustatzeko zigilu berria

Zubia-Santillana argitaletxeak jarri du abian, eta lehengo Alfaguarako tituluak berreskuratzeaz gain,itzulpen-lanak eta euskal idazleen liburu berriak argitaratuko ditu

Kalitateko liburu sorta eskainiz,haurrak eta gazteak irakurzaletunahi dituzte Begiko zigiluberriarekin“

Leire Bilbao idazlea

Unai

Elorriagaren

titulu berria

argitaratu du

Begikok

Begiko