Haurtzaro Ikastolako Batzar Nagusia - 2007-08

69
1 Haurtzaro Ikastola 200708 ikasturteko Batzar Nagusia

description

2007-08 ikasturteari dagokion Haurtzaro Ikastolako Batzar Nagusia. Batzarra 2007ko abenduaren 12an egin zen.

Transcript of Haurtzaro Ikastolako Batzar Nagusia - 2007-08

 

  1 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

AURKIBIDEA 

 

Agurra................................................................................... 1 

2006/07 ikasturteko Batzar Nagusiko akta  .........................2 

1.‐ 2006/07 ikasturteko Gestio Txostena ..................................3 

2.‐ 2007/08 ikasturteko Gestio Plana .......................................4 

Partzuergoa ............................................6 

Haurtzaro .............................................. 11 

Oiartzo................................................. 30 

Ikastolen Mugimendua ........................34 

3.‐ Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapena.........35 

4.‐ Kontuak eta aurrekontuak .................................................36 

5.‐ Garraio kuotaren igoera .................................................... 44 

6.‐ Udal harremanak................................................................47 

7.‐ Espazio fisikoaren plangintza ............................................. 51 

8.‐ Haurtzaro Ikastolako Bizikidetza Proiektua........................56 

9.‐ “Ikastolak. Orain eta gero”.................................................59 

 

 

 

 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

1. orr 

AGURRA 

HAURTZARO IKASTOLA 40 URTEZ BIZIRIK _______________________________________________________________________ 

1967ko  urriaren  16an,  astelehena,  hasi  ziren  Haurtzaro  Ikastolan    lehenengo  klaseak.  Hasieran  16  guraso  bakarrik  ziren,  baina,  handik  gutxira  lehengoekin  batera  beste  6 guraso eta bi irakasle izan ziren ikastola berri honen sortzaileak. 40 urte joan dira ordutik hona. Ibilbidea luzea izan da. Egungo Haurtzaro Ikastola ez da orduko baliabide eskasekin sortutako ikastola hura. 40 urteotan Haurtzaro Ikastola Oiartzunen, Gipuzkoan eta Euskal Herrian eredugarri den hezkuntza erakunde bihurtu da.    1993an,  izenez, eskola pribatu  izatera pasa ginen, baina guk garbi dugu  izanez zer garen: kalitatezko  hezkuntza  proiektu  propioa,  nazionala,  euskalduna,  eta  gainera,  gertukoa duen hezkuntza erakundea gara. Denborak erakutsi digu  1993an hartu genuen erabakia zuzena  dela.  Gure  helburuak  betetzeko  beharrezkoa  genuen  orduan  defendatutako autonomia,  bai  ikastolaren  kudeaketan,  bai  erabakiak  hartzerakoan  ere,  eta  hori ezinezkoa zen administrazioaren antolaketa estuaren pean.  Zailtasun  guztiak  gainditu  eta  aurrera  egin  dugu  sorrerako  helburuei  uko  egin  gabe. Etorkizunari  begira,  gure  proiektua  sendotzeko  lana  izan,  badugu.  Herri  mailan,  gure beharrei erantzungo dieten irtenbideak lantzen eta bideratzen jarraituko dugu, ikastolako partaide guztien parte hartzea areagotzen,  Ikastolak Oiartzun herriarekin  izan duen eta duen  lotura  indartzen…  Esparru  zabalagoan,  Haurtzaro  Ikastola,  ikastolen mugimendu nazionalaren  partaide  da,  eta  guztiok  apustu  historiko  bat  dugu  aurrean:  erakunde nazional sendoa eratzea eta etorkizunerako ditugun helburuak adostea.  Haurtzaro  Ikastolak  etorkizun  itxaropentsua  du,  gainerako  ikastolekin  batera.  1993an jasandako  kolpe  gogorraren ondoren  aurrera egitea  lortu dugu. Oiartzunen, Gipuzkoan eta  Euskal  Herrian,  ikastegi  askoren  eredu  izatera  iritsi  gara,  hezkuntzari  dagokionez. Baina,  ezin  gara  lo  geratu;  lanean  jarraitu  behar  dugu.  Ikastolaren  mugimendua mugimendu bizia da, berritzailea.  Zorretan  gaude  orain  40  urte  ikastola  sortzeari  ekin  zioten  guraso,  irakasle  eta herritarrekin. Haiei esker gaude gaur hemen eta eurengandik jaso genuena mantendu eta hobetzeko  betekizuna  dugu.  Orain  guraso  garenok  zorte  handia  dugu,  seme‐alabak ikastola eredu honetan eskolatu ahal  izan ditugulako, baina,  lanean  jarraitu behar dugu datozen belaunaldiek ere eskubide eta aukera horiek, edo hobeak, izan ditzaten.    

Arantza Manterola Haurtzaro Ikastolako lehendakaria, Kontseilu Errektorean izenean 

 

 

  2. orr 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

HAURTZARO IKASTOLAKO OHIKO BATZAR NAGUSIA 2006/07 ‐ akta DATA: 2007‐02‐23 

 Bildutakoak: 78 pertsona: 30 langile eta 48 guraso.  

Mahai  nagusian  Arantza  Manterola,  ikastolako  lehendakaria,  Sorkunde  Lekuona,  ikastolako zuzendaria, eta Agustin Vital, ikastolako administraria eta bilera honetako idazkaria, eseri dira.  

  Ikasturte honetan, lehendakari ohiak gonbidatuak izan dira.  

Martin Beramendi, Oiartzungo alkatea, eta Jagoba Larburu, alkateordea, ere bertaratu dira.   

Batzar Nagusian landutako gaiak eta hizlariak hauexek izan dira:    

GAI ZERRENDA:  

  GAIAK  GAIAREN GIDARIA 

0.   Lehendakariaren agurra.        Arantza Manterola 

1.   Aurreko batzarreko aktaren onarpena.  Sorkunde Lekuona 

2.   2005‐2006  ikasturteko  gestio  txostenaren  eta  2006‐07 ikasturteko gestio planaren onespena.      

Sorkunde Lekuona 

3.   Kontseilu Errektoreko ordezkari berrien izendapena.  Arantza Manterola 

4.   2005‐06  ikasturteko  kontuen  eta  2006‐07  ikasturteko aurrekontuen onarpena. 

Agustin Vital 

5.  Estatutuen aldaketa.  Arantza Manterola 

6.  Agenda  21,  hondakinen  kudeaketa:  kanpo  eta  barne komunikaziorako paperaren erabilera murrizteko proposamena. 

Joxin Azkue 

7.   Oiartzungo  ordezko  arau  berriak  eta  Haurtzaro  ikastolako beharrak.  

Arantza Manterola  

8.   Kmk 2006‐ko balorazio ekonomikoa eta balorazio orokorra.  Agustin Vital / Arantza Manterola 

9.   Galderak eta eskaerak   Sorkunde Lekuona 

   

Puntu  guztiak  landu  dira  eta  kontuak  aho  batez  onartu  dira.  Kontseilu  Errektoreko  partaideek lagundu dute gaiak gidatzen eta Oiartzungo Alkateak ere egin ditu adierazpenak. Galde‐erantzunak izan dira bilera osoan zehar.  

Batzarrari bukaera emateko lunch txiki bat izan da.  

                           IDAZKARIA            LEHENDAKARIA 

               Agustin Vital Mendiorotz.           Arantza Manterola Odriozola. 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

1.‐ 2006‐2007 IKASTURTEKO GESTIO TXOSTENA  

 KONTSEILU ERREKTOREA 

Urteko ohiko funtzionamenduko gaiak aztertu eta erabaki dira  Urteko gai hauek landu dira: 

o KMK 06‐ren antolaketa: irail‐urria hilabeteetan gai honi lehentasuna eman zaio. o Batzar Nagusian erabaki bezala, Bazkide ez aktiboak izateko aukera martxan jarri da: DBH4 

bukatu  duten  familiei  eskaini  zaie  aukera  hau  lehen  aldiz  eta  gainontzeko  bazkide izandakoengana eskaintza hau nola egin 07‐08 ikasturtean aztertuko da  

o Matrikulazioa. Datuak, familia berrien joerak eta ikastolaren interesak aztertu dira. Gai hau Ikastolarentzat  gai  estrategikoa  izanik  nola  bideratu  hausnarketa  egin  da.  Urtez  urte jarraipena egin beharreko gaia da. 

o Espazio fisikoa:Herriko ordezko arauen jarraipena egin da; Udal ordezkarien aldaketa eman denez, lehen harremanak bideratu dira. 

o Urteko  egitasmoen  berri  familiei:  Batzar  Nagusirako  prestatzen  den  txostena  2  zatitan egitea  erabaki  da  eta  horrela  aurkeztu  da  06‐07ko  Batzar Nagusian.  Egindako  balorazio positiboaren  ondorioz,  aurrerantzean  horrela  egingo  da  eta  lehen  txostena, funtzionamendu eta antolaketari buruzkoa, irailean banatuko da. 

o Lanen  planifikazioari,  lan  sistema  bezala  eta  hobekuntza  bide  bezala,  garrantzi  berezia eman zaio. 

 

HEZKUNTZA BATZORDEA 

Hezkuntza batzordea honen funtzionamenduko 3. urtea da, eta bere nortasun propioa hartzen ari da. 

KMK 06 antolaketaren eraginez abenduan eman zaio  hasiera batzorde honi. 

06‐07 ikasturtean landutako gaiak hauek dira: 

Urteko funtzionamenduko ohiko gai pedagogikoak landu eta erabaki dira.  Osasun arreta berezia Ikastolan nola izan erabaki da.  Gurasoen partaidetza ikastolan hausnartu eta landu da; proposamen ezberdinak egin dira.  Etapetako guraso eskolak antolatu dira.  Hizkuntza batzordeak horrela eskatuta, Hizkuntzaren  trataera bileretan  landu da, eta  iritzia 

eman da.  Elkarbizitza batzordea sortu eta behar izan denean gaian bideratu dira.  Gurasoen  partaidetza  bultzatzeko  ahalegina  egin  da:  etapako  guraso  ordezkariekin 

koordinazio bilerak burutu dira.  Lehen hezkuntza  etapan  zegoen hutsunean bete da  eta  3 etapetan lan  dinamika  garrantzitsua lortu da. 

 

 

 

3. orr 

 

  4. orr 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

HEZKUNTZA ARLOA 

 

PARTZUERGOA 

Ikastolako  zuzendaria  eta  Partzuergoko  ikasketa  buruaren  artean  elkarlana  bideratu  da:  urteko  gaiak koordinatu dira eta bereziki espazio berriaren beharren inguruan lan egin da. 

 

HAURTZARO 

o Oinarrizko  proiektu pedagogikoak, eta urteko plana: Urteko planean adierazitako moduen bideratu da. 

o Eleanitz Proiektua: Ingelesa: proiektuan hasitako lehen promozioa jada DBH 4 mailan arlo bat ingeleraz landu da. Maila honi arlo honetan   jarraipen berazia egin zaio, eta ikasturte bukaerako balorazioa egokia izan da. 

o Hizpro:  Urteko planean agertutako egitasmoa bete da. 

o Beste proiektu pedagogikoak: Urteko planean agertutako moduan bete dira. 

o Guraso eskolak: LH eta DBHn aurreikusitako moduan bideratu dira. 

HHn berriz,  lehen aldiz  ikastolen  federazioko  formakuntza planaren bidez burutzekoa zen asmoa. Bertako antolaketa arazo batengatik ezin izan da egin, eta 07‐08 ikasturtean egingo dela hitz eman zaigu. 

o Zerbitzuak: Jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak eta garraio: aurreikusitako moduan bideratu da. 

 

OIARTZO 

Oiartzoko  Artezkaritza  Kontseiluan  parte  hartu  dugu  ikastolako  bi  ordezkarik:  lehendakaria  eta zuzendaria. 

Zuzendaritza  taldean koordinazio  lana egin da:  ikasketa buruen artekoa alde batetik, zuzendarien artekoa bestetik. 

Matrikulazio gaia aztertu da, eta elkarlana egin da. 

 

 

 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

2.‐ 2007/2008 IKASTURTEAREN GESTIO PLANA  

 

 

FUNTZIONAMENDU ORGANIKOA

 

BATZAR NAGUSIA 

Ikastolako guraso, langile eta bazkide laguntzaileek osatzen dute Batzar Nagusia.  

Batzar Nagusi arrunta urtean behin egingo da, Estatutuak zehazten duten epearen barruan.   

 

KONTSEILU ERREKTOREA 

Talde  honen  helburu  nagusia  ikastolako  gestio  orokorra  aurrera  ateratzea  da  eta,  horretarako, hamabostetik behin biltzen da; ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Hamabi lagunez osatutako taldea da: 5 guraso, 5 langile, ikastolako zuzendaria eta administraria.  

 

HEZKUNTZA BATZORDEA 

Talde  honen  helburu  nagusia  ikastolako  hezkuntza  gestio  orokorra  aurrera  ateratzea  da,  eta horretarako,hilabetean  behin  biltzen  da,  asteartetan,  17:00etatik  19:00tara.  Hamar  lagunez  osatutako taldea da: 3 guraso, 3 irakasle, 2 ikasle eta ikastolako lehendakaria eta zuzendaria. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5. orr 

 

  6. orr 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

  

ANTOLAKETA: 2006/07 ikasturtean, 164 haur ditugu Partzuergoan, honela banaturik: 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KARRIKA: 32 haur 0‐1 urteko ...............  2 talde 1‐2 urteko ................  2 talde 

HAURTZARO TTIKI: 22 haur  

     0‐1 urteko .................. 1 talde       1‐2 urteko .................. 2 talde 

HARRI GAIN: 16 haur       1‐2 urteko  ................ 2 talde 

0-2 URTEKO HAURRAK 104 haur

0-1 ....... 39 1-2........80

ARRIETA ALDEA: 36 haur      0‐1 urteko .............. 4  talde       1‐2 urteko .............. 4 talde 

2-3 URTEKO HAURRAK 57 haur

     

 IKASTOLAN: 5 talde  

                               

 

                                                                                                                                                                                                             PARTZUERGOA  

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

LANGILERIA 

  0‐1  1‐2  2‐3 

KARRIKA  1.‐ Rexu Ugaldebere 2.‐  

1.‐ Ixiar Ibarguen 2.‐ Aintzane Otaegi 

 

HAURTZARO TTIKI 

1.‐ Koro Izagirre  1.‐ Naiara Arbelaitz 2.‐ Ibintza Iragorri 

 

HARRI GAIN   1.‐ Aitor Iraola 

2.‐ Leire Mendizabal 

 

ARRIETA ALDEA 

1.‐ Mari Jose Zumeta 2.‐ Maitane Crespo 3.‐ Maru Rivas 4.‐ Mari Jose Arozena 

1.‐ Koikile Arruabarrena2.‐ Pilare Etxebeste 3.‐ Aiora Madariaga 4.‐ Lorena Ciria 

 

2  URTEKOAK 

IKASTOLAN 

    1.‐ Ainhoa Garaño 2.‐ Garbiñe Ugalde 3.‐ Johana Barriola 4.‐ Begoña Rezola 5.‐ Idoia Lopez 

 

o Igor Puy o Marta Kazabon Sukaldea 

o Fermin Perez  

 

Orain  artean Partzuergoko  ikasketaburua  izan den  Izaskun Madariaga  iazko  ikasturtean  jubilatu zen. Ordezkoa aukeratzerako garaian, Partzuergoa hartzen ari den dimensioa   kontuan hartu zen eta  Zuzendaritza  beste modu  batera  antolatu  dugu.  Horrela,  ahokulari  pedagogikoaren  figura  sortu genuen.   

ZUZENDARITZA  

o Ikasketaburua:   Iraia Etxebeste o Aholkulari pedagogikoa:  Aiora Madariaga 

 

 

7. orr 

 

  8. orr 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

IZAERA PEDAGOGIKOA  Haurren  heziketa  osoa  bultzatzen  da  Udal  Ikastolako  haur‐eskoletan,  eta  era  berean,  ume bakoitzaren  garapen  egokia  bideratzen  laguntzen  da.  Honekin  batera,  gurasoen  partehartzeari garrantzi handia ematen diogu eta eguneroko harreman estua sustatzeaz gain,    funtzionamendu eta gestioan modu zuzenean parte hartzeko aukera ematen zaie, propio eratu diren batzordeen bitartez.  Irakasle‐hezitzaileek haur‐talde bakoitzeko ardura hartzen dutenez, 0‐3 urteko ziklo osoaren erantzukizuna bereganatzen dute.  Hainbat zentrotan banatuta egon arren, proiektu curricular bera lantzen da guztietan, koordinaketa sistema egoki bat erabiliz.   Kalitatezko errekonozimendua   0‐3ko eskoletan kalitatearen parametroak ezartzeko Vic‐eko unibertsitateak burutu duen  lanaren erreferentzia  izan  da  Udal  Ikastola  Partzuergoa.  Kalitate  parametroen  inguruko  azterketa  hau egiteko kalitate onarekin funtzionatzen duten 3 haur eskola hartu dira kontuan eta horietako bat gurea  izan da. Kalitatearen  irizpideak  finkatzeko  garaian, bertakoen  (ikasketa burua,  guraso eta hezitzaileen) iritziak jaso dira.  FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA  Irakasle‐hezitzaileen lana zenbait bileretan bideratzen da: 

 • Klaustroa: irakasle guztiak hilean behin biltzen dira, eta zikloari buruzko gai orokorrak 

bideratzen dituzte. Bilera hauetan, urteko plangintza elkarrekin egiteaz gain,  lanaren jarraipena  egin  eta,  oro  har,  Partzuergoari  buruzko  informazio  zehatza  eskuratzen dute.  

• Zentroko bilerak: zentro bakoitzeko beharrei erantzuteko egiten dira, besteak beste, prestaketa  bereziak  (jaien  apainketak,  adibidez),  txukunketa  premiak,  antolaketa arazoak eta material premiak.  

• Mailako  bilerak:  Bilera  hauen  helburua maila  bereko  plangintzen  programazio  eta jarraipena egitea denez, ekintza motak, materialak, proiektu zehatzak etab. aztertzen dira. 

• Ebaluaketa bilerak: batez beste, hiru hiletik behin egiten dira.  • Gai pedagogikoen sakontze lana egiteko bilera bereziak antolatzen dira hilero.  • Irakasleen etengabeko formazioa ohiko moduan bideratzen da, urteroko 

ikastaroetan parte hartuz.  1.5.‐ FUNTZIONAMENDU ORGANOAK  Gure funtzionamendu organigrama eguneratu eta egokitzeko lanetan ari gara gaur egun.  • ZENTROKO BATZORDEAK. Guraso bileren ondorioz eratzen dira eta irakasle‐hezitzaileek 

parte hartzeaz gain, haur‐talde bakoitzak bere guraso ordezkaria du.  Hiru hilero biltzen da. • BATZORDE OROKORRA. Batzorde honetan zentro bakoitzeko guraso eta hezitzaile 

ordezkariek hartzen dute parte eta baita ikastolako zuzendariak ere.   

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 BATZORDETAKO PARTAIDEAK   

 HARRI GAIN 

    

9. orr 

Alaitz Guridi edo Larraitz Eizagirre Martxel Mitxelena  edo Ane Kortajarena        +  ikasketa burua 

HEZITZAILE-IRAKASLEAK +

 KARRIKA 

Miren Alvarez Itxaso Mendibil Sorkunde Garaño                                                      + Ikasketa burua 

HAURTZARO 

HEZITZAILE-IRAKASLEAK +

Asier Irastorza   Elurtza Etxebeste edo  Asmara Ortega 

TTIKI  Aitziber Sarasola                                                      +  Ikasketa burua                       

ARRIETA ALDEA 

Agurtzane Etxebeste Olaia Martinez                                    + Edurne Gelbentzu Imanol galfarsoro Estibalitz Errazkin Bego Lekuona Maider Lizaso 

          + Ikasketa burua   

2 URTEKOAK 

 Amaia  Sanzberro edo Mertxe  Martinez  Susana Arévalo  Eli Brit                                                   Amaia Larrañaga  Zigor Lekuona            +  Ikasketa burua 

    

HEZITZAILE-IRAKASLEAK +

HEZITZAILE-

HEZITZAILE-IRAKASLEAK +

HARRI GAINETIK Irakasle bat eta guraso bat   KARRIKATIK Irakasle bat eta guraso bat     HAURTZARO TTIKITIK 

BATZORDE  Irakasle bat eta guraso bat   OROKORRA ARRIETA ALDEATIK Irakasle bat eta guraso bat   URTEKO GELETATIK Irakasle bat eta guraso bat           * Iraia Etxebeste/Aiora Madariaga       * Sorkunde Lekuona  (Zuzendaritza Batzordekoa) 

      

 

  10. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Batzordeetan lantzen diren gai nagusiak hauek dira:  

Ikasturteko helburuen jarraipena  Zentroetan sortzen diren beharren jarraipena  Baliabide pedagogikoen hobekuntza  Urteko egitasmoak  Matrikulazio kanpaina  Matrikularen onarpena  Partzuergo eta Administrazioaren arteko harremana 

 

 ZUZENDARITZA BATZORDEA 

 Partaideak: 

1. Udalaren ordezkaria: Arantza Arrese 2. Haurtzaro ikastolako zuzendaria eta lehendakariordea: Sorkunde Lekuona 

eta Imanol Barrenetxea 3. Haurtzaro ikastolako administraria: Agustin Vital 4. Partzuergoko zuzendaria: Iraia Etxebeste  

Zuzendaritza  Batzordea  hilero  biltzen  da  eta  Partzuergoko  funtzionamenduari  lotzen  diren  gai guztiak  aztertzen  dira:  Ikasturteko  plana,  ekonomia,  langileria,  horniketak,  etab.  Aurtengo helburuen  artean  langileriaren  egoera  laborala  erregularizatzeari  eta  funtizonamendu organigrama berritzeari  lehentasuna emango zaio.  

  

AURTENGO IKASTURTERAKO DITUGUN EGITASMOAK  EGITASMO PEDAGOGIKOAK  

Dokumentazio lana hasieratik sistematizatu  Abestien bilduma osatu: letrak eta mailaka sailkatu  Txinpart aldizkarian gutxienez 3 artikulu idazteko konpromisoa   Euskal Curriculumeko materialak osatzen jarraitu  Taldeko formazioa: 

‐ Dokumentazio lana burutzeko prestakuntza informatikoa: Photoshop, Publisher, Power Paint.... 

‐ Zentroetako bisitak eta lanen aurkezpenak ‐ Irakurketa pedagogikoak eta hausnarketak taldea 

• Beste formazioa ‐ Psikomotrizitate ikastaroa egiten ari diren irakasleen  liberazioa  ‐ Hik Hasiren udako topaketak  ‐ “Inteligentzia emozionalaren” inguruko ikastaroa  

 EGITASMO LABORALAK  

• Haur‐talde kopuruaren  egonkortasunaren arabera, irakasle finko gehiago egin • Eguneroko ordu lektibo presentzialak murriztu ez lektibo presentzialei erantsiz.  

 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

                                                         HAURTZARO                                IKASTOLA 

 

 

 

 

 

 

ANIZTASUNAREN TRATAERA 

 

Gure gizartea anitza da, gu ere hala gara, eta aniztasun honek gero eta hertz gehiago ditu: familia eredu  desberdinak,  urritasun  fisiko  edo  psikikoa  duten  pertsonak,  baliabide  ekonomiko desberdinekoak,  jatorri  desberdinekoa  etorkinak  eta  atzerritarrak,  ideologia  eta  sinesmen desberdinak... Beraz, aniztasun hori gizartean dago eta horren isla eskolan. 

Aniztasun horrek eskolako bizitza eta  jarduerak kolorez betetzen ditu, denak desberdinak baina aldi berean berdinak garela agerian  jarriaz; hau da, elkartzen gaituena urruntzen gaituena baina gehiago dela ikustaraziz.  

Azken hau da Haurtzaro Ikastolan eskola komunitate bezala landu nahi duguna: garenak garelako, garen bezalakoak, besteekin elkartzen gaituen gauzak gehiago dira urruntzen gaituztenak baino; Nor berak bere ezaugarriak ezagutu eta errespetatu, bestearenak egin ahal izateko. 

Erronka handia bada ere, gure bideak hortik joan behar duela sinesten dugu, bidean gatazkak eta ezinak  ditugula  eta  izango  ditugula  ukatu  gabe.  Horretarako  eguneroko  jardueran  (jarduera kurrikularetan) zehar‐lerro bezala gai hauek tratatzen ditugu. Era berean, ezkutuko curriculumean, hau da, gure eguneroko portaeran, desberdintasunarekiko norberak bezala pentsatu eta egiten ez duten horien inguruko errespetuzko jarrera aurrera eramaten ahalegintzen gara. 

Guzti hau ulertu,  landu eta  garatzeko maila desberdinetako esku‐hartze eta baliabideak ditugu, arruntenetik berariazkoenetarainokoak. 

Gela arrunta

Alde  batetik,  gure  material  kurrikularean  (ikas  liburuetan,...)  horietako  hainbat  gai  agertzen zaizkigu  zehar‐lerro modura. Horiek kontutan hartuz, prozedurak eta kontzeptuak  lantzeaz gain, jarrerak eta portaerak lantzen ditugu, hauek ikasle guztiekin. 

Bestetik, gelako eta inguruko aniztasun honek aukera ematen digu tutoretzako saioetan lantzeko, balioen lanketarekin uztartuz. 

Gurasoekin  egiten  den  bileretan  bakoitzari  dagokion  aniztasun  eta  berezitasun  horiek  lantzen ditugu. 

11. orr 

 

  12. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Aniztasuna eskola errendimenduan ere  agertzen denez,  lehenengo  interbentzio maila,  irakaslea berak eramaten du aurrera, gela barruan eta astean behingo errefortzu saioekin. 

 

Funtzio anitzeko gela (FAG)

 Zailtasun orokorrak dituzten ikasleekin gela arruntetik at lanketa berezia egiten da. LHn batez ere, zailtasun  instrumentalak  (irakurketa‐idazketa, matematika) dituzten  ikasleei  laguntza  eskaintzen zaie. 

DBHn,  FAG‐en  egiten  den  lanketa  zabalagoa  da.  Hautazko  gaietan  errefortzu  kurrikularra  ere kontenplatua dago.  

Etorkin berantiarrekin euskara errefortzu saioak eta errefortzu kurrikularra ere eskaintzen dugu, bakoitzaren beharrei ahalik eta gehien egokituaz. 

 

Kanpoko zerbitzuak

 Eskualdeko Berritzeguneak, eskualdeko Pedagogi Aholkularitza Taldea  , besteren artean, hainbat alorreko  aholkularitza  eskaintzen  digu,  adibidez,    Berritzeguneko  talde  multiprofesionalarena. Talde  honek,  ikasleen  jarraipen  eta  aholkularitza  du  helburu  eta  honen  barnean  logopedia  eta fisioterapia eskaintza sartzen dira besteak beste. 

 

Udal zerbitzuak 

Aniztasuna kontutan hartuta, Oiartzungo udal ongizate zerbitzuarekin elkarlana bideratzen dugu, baita  udaletxeko euskara sailarekin ere. 

Errekurtso hauen guztien kudeaketarako hainbat baliabide pertsonal ditugu: Hezkuntza‐laguntzaile espezialistak, laguntza irakasleak, euskara irakasleak, psikologoa... 

Psikologoak  kasuan‐kasuko  partaideekin  errekurtso  hauen  kudeaketan  parte  hartzeaz  gain, gurasoen  eskaeren  arabera,  hauei  erantzun  eta  kasuan  kasuko  aholkularitza,  diagnostiko  eta tratamenduak  bideratzen  ditu.  Era  berean,  irakasle  taldeetan  gelako  beharretaz  elkarlana bideratzen du. 

 

  13. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

ETAPETAKO OINARRIZKO PROIEKTU PEDAGOGIKOAK  

 HAUR HEZKUNTZA  

 

URTXINTXA PROIEKTUA 

Haur  Hezkuntzak  berebiziko  garrantzia  du  bai  haurraren  garapen  osoan,  baita  euskalduntze prozesuan  ere.  Etapa  honetan  garatzen  hasten  dira,  hain  zuzen,  adimenaren  gaitasunak,  nortasunaren  ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak. Beraz, Haur Hezkuntzak hezkuntza arloan betekizun nagusia du.  

Betekizun horri erantzun nahian hezkuntza komunitatearen etengabeko  ikerketa eta hobekuntza prozesuaren pausoa da URTXINTXA proiektua. Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da. Euskal Herri osorako egina dago   eta diseinuaren aldetik bateratua eta eraginkorra  izan nahi du. 

Ikastolen  Elkarteak  sortutako  proiektua  da  eta  Haur  Hezkuntzako  bigarren  zikloan  (3‐6  urte)  aplikatzen dugu. 

Ikasturtean zehar, maila bakoitzak bere  lan programarekin  lotuta, ekintza osagarriak egingo ditu.  Ekintza hauek maila bakoitzean gelako bilera aurretik  banatutako ikasturte hasierako txostenean zehaztuak daude.  

  PSIKOMOTRIZITATEA Psikomotrizitate  hitzarekin  errealitate  bat  islatu  nahi  da.  Hau  da,  alderdi  motorikoak, mugimenduek  eta  jarrerak,  alderdi  psikikoekin  duten  lotura  (zenbat  eta  txikiagoa  izan  haurra, orduan eta nabarmenagoa da lotura hau).  

Ikastolak, aspaldidanik, garrantzia eman die psikomotrizitate saio hauei, haurraren osotasunaren lekuko.  

 Psikomotrizitate saio hauek aurrera eramateko,  

psikomotrizitate gela dugu, eta  ikaslearen   garapenean egiten den  ibilbidea errazteko moduan antolatzen da:  o Sentsoremotore gunea, sinbolizazio gunea eta errepresentazio gunea.  o Irakasleak  gune  honetan  proposamenak  egiten  dizkio  haurrari  garapen  honetan 

laguntzeko asmoz.   Tutoreak psikomotrizistak dira, formazio eguneratuarekin.  3  ‐7  urte  bitarteko  ikasle  talde  bakoitzak,  bere  tutorearekin,  astean  behin  ordu  eta 

laurdeneko saioa izaten du.     

  

 

  14. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

LEHEN HEZKUNTZA  

TXANELA PROIEKTUA  

Ikastolen  Elkarteak  sortutako  proiektu  hau  eta  eguneratze  prozesuan  dagoena.    LH  etapari egokitzen zaio. Aurreko ikasturtean,  LH 3. zikloko 5. mailan aplikatu genuen eta ikasturte honetan 6. mailan aplikatzen ari gara osotasunean. Beraz, etapa osoa   ari gara  jada    txanela proiektuan lanean. 

 Proiektuaren helburuak hauek dira:  

• Ikaslea Inguruan garatzea eta autonomoki jardun dezan lortzea.  • Norbanakoaren  sozializazio  egokia  lortzea  bizikidetza  demokratikorako  jarrera  egokia 

agertuz. • Oinarrizko tresnak eskuratzeari buruzkoak:  

o Mintzaira mota ezberdinen interpretazioa eta adierazpen baliabideak finkatzea, erabilera bidez eskolan sartu aurreko gaitasun komunikatiboa areagotu dadin.  

o Ingurunea  interpretatzeko eta bertan era  aktiboan eta  kritikoki esku hartzeko beharrezko diren kontzeptu, prozedura eta jarrerez jabetzea.  

 

Ikasturtean zehar, maila bakoitzak bere  lan programarekin  lotuta, ekintza osagarriak egingo ditu.  Ekintza hauek maila bakoitzean gelako bilera aurretik  banatutako ikasturte hasierako txostenean zehaztuak daude.  

 

 

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA  

OSTADAR PROIEKTUA  

Ikastolen Elkarteak sortutako proiektu hau DBHko etaparako egina dago. Material honek urte asko kalean baldin baditu ere, azken urteotan  inbertsio handia egiten ari da material hori ebaluatzen eta beharrezkoak ikusi diren hobekuntza eta egokitzapenak egiten. Lan hori gradualki burutzen ari da Ikastolen Elkartea.  

Ostadar proiektu berrituaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:  

• Etapako  arlo  guztien  trataerari  koherentzia  ematen  dioten  esparru  teorikoak  eta diseinu bateratua.   

• Euskal Herrian egina, Euskal Herri osorako.  • Etapako  irakasleen artean ebaluazioa prozesu konpartitu gisa eratzeko aukera ematen 

duten bitartekoak ditu.  • Material didaktikoa eta irakasleen prestakuntza elkarri lotuta doaz.  • Ikaslearen materiala.  

o Unitate didaktikoak (bakoitza liburuxka batean). o Euskararen  inguruko  askotariko  kontsultak  egiteko  nahiz  materialean 

proposatutako  zereginak  gauzatzeko  baliabideak  (Inprimatua,  CDa,  CD‐ROMa, Kasete, Bideokasetea...) 

  15. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

• Irakaslearen materiala.  o Arlokako gidaliburua. o Irakasleen Gida,  formatu  informatikoa, nabigazio  sistema erraza erabiltzen du 

eta edukia eskuratzeko aukera ematen.  

Ikasturtean zehar, maila bakoitzak bere  lan programarekin  lotuta, ekintza osagarriak egingo ditu.  Ekintza hauek maila bakoitzean gelako bilera aurretik  banatutako ikasturte hasierako txostenean zehaztuak daude.  

 

TURORETZA ETA ORIENTAZIOA  

Aurreko  etapetakoa  jarraituz,  DBHko  ikasleen  adin  berezitasunak  kontuan  hartuz,  argi  dago tutorearen papera etapa honetan orientatzailearena ere badela  zenbaitetan.  Ikaslearen bidaian tutoreak  lagundu  behar  du  ikaslea.  Bidaia  horretan,  irakasleak  laguntza  maila  desberdinetan eskaintzen  du:  alderdi  akademikoan  (motibazioa,  errendimendua,  efikazia...),  emozionalean (egoera afektiboak, talde‐dinamikak...), pertsonalean, bokaziozkoan eta profesionalean.  

Honek duen garrantzia kontuan hartuz, gure asteroko planean ordu bateko eskaintza egiten diogu tutoretzari.  

Marko  honen  barruan,  gainera,  ikasleek  jasotzen  dute  dituzten  gelako  ordezkarien  ahoetatik, beraiek  parte  hartzen  duten  foroen  inguruko  informazioa.  DBHko  Komisioari  dagokiona, Hezkuntza  Batzordeari  dagokiona,  Ingurumen  Batzordeari  dagokiona,  Hizkuntz  Batzordeari dagokiona eta Eskuttun Euskara Elkarteari dagokiona.   

 

IKASTETXEKO PROIEKTU PEDAGOGIKO OROKORRAK  

ELEANITZ PROIEKTUA 

Ingelesa 

Guztiok ondo dakigun modura,  Ikastolen Elkarteak bultzatu eta babesten duen proiektua da hau eta INGELESA 4 URTETIK  AURRERA hezkuntzako programan txertatzea du helburu.  

Dagoeneko hamabi urte pasatu dira Haurtzaro Ikastolak apustu honi heltzea erabaki zuenetik.  

Hasieratik,  Ikastolen  Elkarteak  gidatutako  proiektua  izan  da  baliabideetan,  materialetan  eta metodologian.  Horretarako,  prestakuntza  bilerak  hilabetean  behin  izaten  dira,  ikastola desberdinetan, proiektu honen arduradunekin.  

Metodologiaz:  

o 4. maila arte, ipuinak dira metodologiaren oinarri nagusi. Taldean antzezten dira, ahoz. Ez da  inongo  itzulpenik edo  irudirik erabiltzen,   baina keinu eta  ipuinetako pertsonaiak  leku zehatz batekin identifikatuz elkar ulertzen dugu.  

o Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, gai desberdinen  inguruan  (animaliak, elikadura...) proiektuak egiten dira.  

 

  16. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

o DBH 1go, 2. Hezkuntzako curriculumean barne dauden arloetako atal desberdinak (musika, zientzia...) lantzen dira.     

o Ahoz  antzeztutakoa  sendotzeko,    hainbat  jarduera  egiten  dira:  muralak,  liburuxkak, hiztegia,  antzeko  jokoak,  abestiak,  txotxongiloak,    marrazkiak...  Haurrek  parte  hartzea izaten da helburu nagusia.  

o DBH 3. eta 4. mailan gizarte arloa erabat ingelesez lantzen dute, honela  ingelesa ikasteaz gain, beste arlo bat ikasteko hizkuntza hau erabiliaz.  

 

Gogoratu  behar  dugu  lan  honi  etengabeko  jarraipena  egiten  zaiola,  irakasleen  formazioan  eta ikasleen ebaluazioan. Jarraipen honetako ondorioetatik abiatuz, etengabeko doiketan egiten dira ikas‐irakas prozesuan. 

 

Grafiko honetan ikus daiteke Eleanitz proiektua nola txertatzen den 4 urtetik 18 urte bitartean. 

 

 

 

Azpimarratu  behar  dugu  1998/99  ikasturtean  Sokrates  Europako  Batasuneko  programaren barruan dagoen saria jaso zuela  Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, ingelesa irakasteko erabiltzen duen kalitatezko sistema dela eta.  

06‐07  ikasturtean  berriz,  “ESU  PRESIDENT´S  AWARD  2006”  saria    irabazi  eta  jaso  dugu BUCKINGHAM jauregian, “SPACE SEARCH” CD‐ROMa rekin. Gogoratu behar dugu lehen aldia dela Britainia Handikoa  ez  den  erakunde  bati  sari  hau  ematen  diotela. Guzti  honen  berri  zabalagoa jasoa dugu 2006ko azaroko Ikastola Aldizkarian. 

  17. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Sari  eta  errekonozimendu  hauen  bidez,  gure  proiektuaren  berrikuntzaren  eta  ikasmaterialen kalitatea bermatzen da, eta eredugarri dela azpimarratzen. 

Eskola garai bukatzean, proiektu honen barruan baditugu hainbat eskaintza, besteak beste:  

Enjoy English 

Udari begira azkeneko bederatzi  ikasturteen bukaeran Haurtzaro  Ikastolak  Ikastolen Elkartearen eskutik  eratu  duen  ekintza  nagusiak  ingelesezko  izena  du:  Enjoy  English.  “Ingelesarekin  goza ezazu”. Helburua:  ikasleak  ikasturtean  ikasitakoa udan sendotzea Britainia Handiko begiraleekin. Bitartekoak:  Britainia  Handiko  begiraleak  eta  era  dibertigarrian  (eskulan,  jolas,  kanta,  antzerki, kirol, ipuinak) ingelesez gozatzeko gogoa. 

Nolabait,  Ikastolan bertan martxan dagoen Eleanitz Proiektuaren jarraipen gisara planteatua dago udako  hilabete  hau.  Enjoy  English‐en  abantaila  nagusia  horixe  da,  jolas  eginez  ere,  ingelesa erabiltzen dutela ikasleek.  

Ikastaro honi amaiera emateko jaialdi bat antolatzen dugu, eta hainbat antzerki eta kanta  eskaini. The  final  show  izaten  da  gurasoei  eskaintzen  zaien  jaialdiaren  izena.  Bertan,  ikasle  bakoitzari ikastaroan parte hartu duen agiria ematen  zaio,  eta begiraleari ere diploma ematen zaio.  

Programa honetan, azken  ikasturteetan bailarako  ikastoletako hainbat    ikaslek ere parte hartzen dute gure ikastolan. 

Ingeles udalekuak 

Honen  jarraipen modura  ingeles udalekuak antolatzen dira Euskal Herriko hainbat herrietan,  15 eguneko egonaldiak burutzen dituzte bertan aukera hau egiten duten gaztetxoek, eta bertan  15 egun ingelesez bizitzeko aukera dute. 

 

Frantsesa 

Eleanitz proiektua dela eta, frantsesaren trataera aipatzekoa da. Hautazko gisara planteatzen eta txertatzen   da DBH  1go mailatik 4. mailara  arte. Astean bi  saio dira. Hautazkoa  izanik,  ikasleen motibazioak  zer  esan  handia  du  ikas‐irakaskuntzako  prozesuan.  Horren  ondorioz,  frantsesaren helburu nagusia ikasleak gaitasun komunikatiboetan trebatzea da. Horretarako, lehenengo saiotik frantsesa da erabiltzen den hizkuntza ikas‐irakaskuntzako prozesuan.  

Ikasleei,  berriz,  ez  zaie  arrotza  egiten.  Pentsa  dezagun  12  urte  bitarte  euskara,  ingelesa  eta gaztelania  landu dituztela, beraz  laugarren hizkuntzarekin hasterakoan beraien aurre‐ezagupenak asko  laguntzen  die,  alegia  gaztelaniarekin  eta  ingelesarekin  lexikoan  zein  sintaxian  badutelako zenbait  pareko  ezaugarririk,  eta  bestetik  Iparraldea  bertan  dugu,  beraz  aukera  paregabea frantsesa praktikatzeko. 

06‐07  ikasturtean  elkartruke  programa  berriz  martxan  jarri  genuen  eta  aurrerantzean  ere mantentzeko  apustua  egina  du  Haurtzaro  Ikastolak,  Bretainiako  ikasleekin.  Aurrerantzean elkartruke hau 2 urtez behin egingo da eta bertan DBH 3 eta 4ko  ikasleek parte hartuko dute. Ikasturte honetan Hezkuntza Sailan Elkartrukerako Proiektua aurkeztu dugu eta dirulaguntza bat lortu dugu; beraz hau ere lagungarria izango da egitasmo hau aurrera ateratzeko.  

 

  18. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 HIZKUNTZA PROIEKTUA 

 

SORRERA 

Ikastolen  sorreraren  zergati  nagusienetakoak  euskararen  berreskuratze  eta  garapen  prozesuari erantzutea  izan  dira,  hartara,  ikastolen  ibilbidea  eta  euskararen  zabalkundea  estu‐estu  loturik azaldu ohi dira. 

Era berean, euskararen, ingelesaren edo frantsesaren edo gaztelaniaren irakaskuntzak eguneroko jardunbidean zer nolako trataera izan aztertu ohi da... 

Azkeneko  urtetan  Europari  begira  jarrita,  eleaniztasunean  hezitako  europar  belaunaldi  berria nabari  da.  Horren  inguruan  sortu  zen  Eleanitz  proiektua,  eta  honekin  batera  Euskaraz  Bizi: euskararentzat erabilpen esparru zabalak ziurtatzeko asmoz. 

Dinamika  honek  beste  kezkak  sortarazi  zituen:  pedagogia  berrikuntza,  euskararen  erabilera esparru desberdinetan... Gai hauek aztertzeko talde bat sortu zen EHIEn enkarguz. Eta talde honen lehen lana HIZKUNTZ PROIEKTUA izan da.   

07‐08 KURTSORAKO HIZPRO EGITASMOA HAURTZARO IKASTOLAN 

06‐07ko lanari jarraituz, eremu kurrikularrean hasitako lanarekin jarraituko dugu: 

o HHn: Urtxintxa materialaren lanketaren koordinazioarekin jarraitu, eta ahozko hizkuntzaren lanketan hausnarketa. 

o LHn: Txanela ikas materialaren koordinazioa eta finkatzea. Hizkuntzen eta beste arloen ebaluazioa aztertu, eta bereziki Gaztelania arloaren koordinazioa. 

o DBHn curriculum mailako lanketa: hizkuntzen eta beste arloen ebaluazioa aztertu, sistematizaziorako helburuarekin. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  19. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

2007‐08 KURTSORAKO EUSKARAZ BIZI PROGRAMA 

HELBURUA: euskararentzat  erabilpen esparru zabalak ziurtatzea 

Hona hemen eremu kurrikularrari dagozkion ildo nagusiak: 

 

HELBURUAK  EKINTZAK 

1.‐ Ikasleen euskararen erabilera eta motibazioa sendotzea 

• ARGITXOren ingurukoak: aurkezpena, ipuinen irakurketa, lehiaketak… 

• Egokitutako KANPAINAK • Festak ospatu • Kidetze plana • Motibazio saioak 

2.‐ Jolas garaian euskararen erabilera librea ziurtatzea 

• Jolasak antolatu (jolas kooperatiboak, kirolak…) 

• Hiztun neurketak  

3.‐ Jantokian eta eguerdiko zaintza garaian euskararen erabilera librea ziurtatzea 

• Begiraleentzat euskal jolasen eta jolas kooperatiboen ikastaroa 

• Jolasak antolatu (jolas kooperatiboak, kirolak…) 

• Hiztun neurketak  

3.‐ Euskara eta euskal kulturaren inguruan antolatutako festak euskararekin lotzea. 

• Euskararen eguna • KORRIKA • Eguberriak, Inauteriak… 

4.‐ Euskararen erabilera areagotzeko ekintza osagarriak 

• Euskara hobean hobe (euskarazko paisaia) • … 

 

 

 

 

 

 

  20. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ESKOLA AGENDA 21

  21. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BATZORDEAK GIDATUTA

 

  22. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

BESTE PROIEKTUAK   LIBURUTEGIA 

Eguerdiko zerbitzua ikasleentzat 

Ikusirik  ikasturtetik  ikasturtera  liburutegi  nagusiaren  erabilera  zerbitzu  honen  arrakasta  eta eskaeraren seinale on dela, berau eskaintzen jarraitzen dugu.   Zerbitzu hau gure ikasleei egunero eskaintzen zaie.  Zerbitzu hau 2. mailatik gorako  ikasleentzat dago  zabalik, eta,  ikasleekin batera, beti egongo da profesional arduradun bat.   Lan  pertsonalerako  gunea  izanik,  baliabide  bibliografikoez  gain,    sarean  dauden  ordenagailuak daude bertan, eta behar dutenean irakasleen laguntza ere bai.  Ordutegia: egunero, asteartean izan ezik, 13:45etik 14:25era  

Eguneroko jarduerentzako baliabidea 

Liburutegi  nagusia  da  ikastolak  eskaintzen  duen  beste  baliabideetako  bat,  eguneroko  jarduerak aurrera eraman ahal izateko. Bertan, ikasleek, irakaslearekin batera, zenbait kontsulta edo lan egin ahal izango dute, modu eroso eta egokian.  Liburutegia, baliabide bibliografiko eguneratuez gain,  sarean dauden 2 ordenagailuekin hornitua dugu. 

 MUSIKA GELA  Musika gela osatzen joan gara urtez urte. Ikasleek gure programaketetan ditugun helburuak lortu ahal izateko beharrezkoak ditugun baliabidez hornitua dago, hauen artean  behar adinako material teknologikoa. 

Musikaren  lanketa Haur Hezkuntzan  hasten  dugu, maila  bakoitzak  bere  gelan  egiten  badu  ere, adinaren ezaugarriengatik inguru egokiagoa baita bere eguneroko leku ezaguna.  

Honengatik, gaur egun,  Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  ikasleak aritzen dira Musika  Gelan  lanean.  Horretarako, maila  bakoitzak  bere  programaketa  antolatua  dauka,  mailaz  maila hutsunerik gerta ez dadin. Erritmoa, erlaxazioa, mugimendua eta musika‐hizkuntza lantzen dituzte, heziketa integrala lortu nahian, ikasle bakoitzaren sormena indartuz.  

Bestalde,  musikaren  historia  ezagutzeko  eta  dastatzeko,  entzunaldiak  egiten  dira.  Halaber,  orff instrumentuak  musika  era  aktiboan  lantzeko  eta  sormena  bideratzeko  modu  egokia  direnez,  ipuin musikatuak eta abesti berriak sortzen dira. Abesti ezagunak txirula eta orff instrumentuekin laguntzen dira.  

DBH3 mailako  ikasleek, musika  lantzen  den  azken maila,    euskarri  informatikoa  erabiliko  dute   musika idazteko, entzuteko eta sortzeko. 

 

  23. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

TEKNOLOGIA GELA  

Gaur  egun,  ikasleek  une  orotan  gozatuz  doan  ingurune  teknologiko  honetara moldatu  beharra dute.  Ingurune  teknikoa  ikertzeko eta mekanismoak eta denetariko  tresnak asmatu eta horiekin lan  egiteko,  Ikastolak  Teknologia  Lantegia  du  DBHn.  Gela  honetan,  ikasleak  objektu  teknikoen analisi, diseinu eta eraikuntzarako beharrezko material, tresna eta erremintak erabil ditzake. Hala nola:      

Material berrerabilgarriak: kartoia, egurra, plastikoa...   Material elektrikoa (etengailuak, bonbillak, eroaleak...).   Merkatuan dauden beste material berezi batzuk (poleak, engranajeak, motorrak...).   Erreminta eta makinak (eskuzko erremintak, zerra elektrikoak, taladroak...).  

 

Horrela, operadore teknologikoen ezagutzan  irudiak eta multimediek duten garrantziaz  jabetuta, telebista bati lotuta dauden bi ordenadorez hornitua dago gela. Bertara VHS, DVD, argazki digital.. formatuetako irudi eta Internet bera ikus daitezke, bai eta filmatu. 

Azken urte hauetan teknologiak eta  informatikak  izaniko ezkontza dela medio, orain, ordenagailu bidezko  kontrol  edo  automatismoen  apustuan  murgilduta  gabiltza,  gero  eta  esanguratsuagoa izango den errobotika mundua ulertu nahian.  

 

INFORMATIKA arloa, IKT 

Ordenagailuekin  lehen  topaketa  gure  ikasleek  haur  Hezkuntzan  egiten  dute.  Gela  bakoitzean ordenagailu  bat  dago  eta,  tresna  hauen  erabilerako  lehen  urratsak  emanez, Urtxintxa  proiektu kurrikularraren edukiak lantzen, osatzen eta sakontzen dituzte. 

Jarraitzeko,  Ikastolan  bi  informatika  gela  ditugu.  Horietako  bat  Lehen  Hezkuntzako  ikasleei zuzendua dago, eta, bertan, proiektu kurrikularrari lotutako programak erabiltzen dituzte ikasleek. Zehatz  esateko,  geletan  lantzen  dituzten  Txanela  proiektua  sakontzeko  Ikastolek  sortu  dituzten programekin aritzen dira gure neska‐mutilak, ordenagailuek ematen dieten motibazioaz baliatuz.  

Bigarren gelan DBHko  ikasleak aritzen dira. Hemen,  ikasleei  informatikako edukien gutxienekoak ziurtatzeaz  gain,  informatika  ikasarlo  guztietan  bitarte  instrumental  egokia  bihurtzea  dugu helburu.  Hau  da,  ordenagailua  ikasleari  bere  lana  erraztu  eta  egokituko  dion  benetako  tresna aproposa izatea.  

Aipatu behar da, azkenik, irakasleen lanerako ere tresna egokiak eta ezinbestekoak bihurtu direla ordenagailuak  eta  kanpo/barruko  sareak.  Gure  ikastolak  aintzakotzat  hartu  du  hori,  eta etengabeko berritze bide horretan murgildurik  gaude. Aurrera begiratze horrek  guztiak, urtero‐urtero  bere  ahalmenaren  baitako  ekipamendu‐inbertsio  handiak  eta  jarraipen  estuak  eskatzen baditu ere, Haurtzaro  Ikastolak ez du  gainean dugun erronka berri horren  trena  galdu nahi eta orain  arte bezala,  gure  ikastola  Informazio  eta Komunikazio  Teknologietan  aitzindari  izan dadin ahaleginduko gara.  

 

 

 

  24. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

IKASPILOTA  

Soin jardueren inguruan euskal kulturaren esparrutik harturik dagoen hutsunea ikusita,   Ikastolen Elkarteak IKASPILOTA izeneko proiektua  garatu du eta garatzen ari da etengabe.   

Euskararen erabilera eta soin  jarduerak uztartzea da proiektuen helburu nagusia.   Ez   dago esan beharrik soin jardueraren bitartez, euskararen erabilera bultzatzea erronka iraunkorra dela.  

Hiru multzo nagusi ditu Soin Jarduerak: Euskal Pilota, Herri kirolak eta Natur jarduerak ( itsasoa eta mendia). 

“Euskal pilota” unitate didaktikoari arloen arteko  tratamendua ematea da helburua,  ikastetxeko hezkuntza proiektuan txertatutako gaia baitugu. 

LHko  ikasle guztiek Euskal Pilota gaia  jorratuko dute, eta, horrela, “interesgune” bihurtu. Unitate didaktiko honen saioak Ingurunearen Ezagutza, Plastika eta Gorputz Hezkuntzan landuko dira, eta saio horietan guztietan erabiliko den tresna ezinbestekoa EUSKARA izango da, Euskara zehar lerro bezala landuz. 

Ikasleek euskal pilota   Euskal Herriko kultur ondarea dela ulertuko dute, bere sorrera, garapena, gaur egungo egoera, modalitateak eta gainontzekoak ezagutuz. 

Abiapuntua Euskal pilota izanik BOTE LUZEA zer den eta nola jolasten den ari dira azken bi urtetan lantzen    LHko  3.  zikloan;  pilotara  jolasteko  modua,  ia  galdua  egon  da  Euskal  Herrian,  eta IKASPILOTAri esker berreskuratzeko bidean dugu Ikastolan.  

Bestalde,  DBHri  dagokionez,  lehen    eta  laugarren mailako  ikasleei  zuzendua  dago  eta Gorputz Hezkuntza arloan landuko den gaia dugu hau. Maila zehatzagoan kokatuko gara, eta, modalitateak tresna gisa erabiliz, aurreko helburua garatzea izango da gure lana. 

Proiektu honen barruan koka ditzakegu azken urteetan Herri Kirolen  inguruan  lantzen ari garen unitate didaktikoak eta honekin lotutako topaketak ere. 

 

BERTSOGINTZA IRAKASKUNTZAN   

Lehen  Hezkuntzan  bertsoaren  jolasa  euskara  gaiaren  barruan  lantzen  dugu,  ahozkotasunaren sailean txertatuta. Iaz jarritako berrikuntzarekin  aurrera jarraitzen dugu aurtengoan ere. 6. mailan bertsoz proiektua ezarri dugu eta ari da bere bidea egiten.  

Astean  ordubetez  ,  irakasle  espezialista  batekin  lantzen  dugu  bertsogintza  ahozko komunikazioaren  bidez.  Edota,    ahozko  komunikazioa  lantzen  dugu,  bertsogintzaren  bidez. Batzuetan  baliabide  dena,  helburu  eta  besteetan,  helburu  dena  baliabide.  Bata  bestearen jarraipen, bata bestearen osagarri. 

DBHn,  lehenengo mailan  soilik  lantzen dugu bertsoz proiektua. Astean ordubeteko eskolak dira, urtean hamabost unitate. 

Bertso  idatziaren alorrean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako prestatu ohi ditugu, bide batez, bertsoz proiektuaren  lanketarekin, nahiz eta hori ez den  gure helburua. Hala ere,  aurten  finala Oiartzunen izanik, badugu ilusio berezirik. 

  25. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Horiek horrela,  ikasleen heziketa prozesuan, bi urte bada  zerbait, baina  ideala, bertsogintzaren lanketa  gutxienez  lau  urtera  zabaltzea  litzakete.  Ikasketaren  prozesua  zertxobait  gauzatzeko, helburu minimoak finkatzeko eta gaitasunak sendotzeko. Eta bide horretarantz goaz. 

Eskolorduetatik at, Haurtzaro Bertso Eskolak hartzen du zeregin hori, eta bertsolari gazteak bat‐batean  kantari  jartzea  du  helburu.  Hortik,  Udal  Bertso  Eskolara  pasatu  ohi  dira  nahi  duten bertsolari gaztetxoak. Beraz, katea osatua dago, eta bere katebegiak sendo. 

 

PLASTIKA ETA IKUS‐HEZKUNTZA: BIDEOGINTZA  

DBHko  bigarren  zikloan,  Plastika  eta  Ikus  Hezkuntza  arloan,  besteak  beste,  irudiaren  trataera lantzen dugu.  Jakin badakigu osatzen dugun gizarte honetan irudiak zer garrantzia duen.Hori dela eta,  iragarkietako  irudiak,  bideo‐kontsola,    ordenagailua,  bideo‐magnetoskopioa, DVDa,  zinema eta  telebista  tresna  ikus‐entzunezkoak  gure  bizitzan  txertatzen  ikasi  beharko  dugu,  beraiek  gu  mendera ez gaitzaten.  

 2005eko  abenduaren  hasieran  Hik  Hasi  aldizkariak  antolatutako  Telebista  eta  familia  izeneko jardunaldiko  ondorio  gisa,  ikus‐entzunezkoen  kodea  ezagutu  eta  aztertzen  jakin  beharra  dugu, berau deskodeatzen trebatu ahal izateko.  

Horixe  lortzeko  asmoz, DBHko  2.  zikloko  lehen  ikasturtean,  3. mailan,  irudi  finkoaren  azterketa lantzen  da; hala nola, irudi‐motaren pertzepzioa eta espresioa zein berau sortzeko teknika batzuk (pintura eta argazkigintza).      

Bigarren  ikasturtean,  4.  mailan,  “irudi  mugikorra“  lantzen  da.  Horretarako,  Ikastolan,  ikus‐entzunezko gela osatua dugu: bideogintza, bideo‐dokumentuen diseinua,  irudien grabaketak eta irudien  editatzea  landu  ahal  izateko  egokitutakoa.  Ikasleek  diseinatutako  eta  garatutako proiektuak osatzeko Informazio eta   Komunikazio Teknologia (IKT) berrien edukiak baliatzen dira; hala nola, diseinu  grafikoa  lantzeko  sortuak diren Adobe Photoshop, Power Point eta   Pinnacle Studio   programak eta Internet sarea.  

Honela,  teknologia  berriez  baliatuz,  edozein  arlotarako  bideo‐dokumentuak  sortuz,  beraien inguruko kideekin lan egiteko eta komunikatzeko gaitasunak jorratuko dituzte.  

Lanketa honen ondorio aipagarriak baditugu: 06‐07  ikasturtean  lehen aldiz DBH4ko  ikasle  talde batek eginiko bideo bat lehiaketa batera aurkeztera animatu eta saritua izan zen. 

 

JARDUERA OSAGARRI OROKORRAK 

Ikasturtean  badauzkagu  zenbait  ekintza,  herriko  kulturarekin  lotuak  daudenak,  eta  urtez  urte lantzen ditugunak, eta ikasturte honetan ere bai:    

• San Nikolas eguna  • Santo Tomas eguna  • Gabonak  • Santa Ageda  

• Inauteriak  • Ikastola eguna  • San Joan eguna 

 

Hauez gain, herri mailako zenbait ekintzatan ere parte hartuko dugu, orain arte bezala:   Zuhaitz eguna, Prosa‐poesia lehiaketa...   

 

  26. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

EBALUAZIOA 

 

HAUR HEZKUNTZA  

Bigarren  hiruhilekoan  ahozkoa  izango  da  ebaluazioaren  transmisioa.  Gurasoekin  bilduko  gara  bakarka, ikasle bakoitzaren prozesuaren berri emateko. Ikasturte bukaeran, urteko informe idatzia egingo da, eta berau gurasoekin bakarka eginiko bilera batean azalduko du tutoreak.  

 

LEHEN HEZKUNTZA  

Lehenengo  hiruhilekoan  eta  hirugarrengoan,  informe  idatzia  jasoko  du  familia  bakoitzak (abenduan  eta  ekainean);  3.  zikloan  2.  hiruhileko  informea  ere  idatzia  jasoko  dute  familiek.  1. informe  idatzia  jaso ondoren bakarkako  guraso bilerak burutuko dira:    gurasoekin bilduko  gara  bakarka,  aurreko  ebaluazioari  buruzko  hausnarketa  egiteko  eta  hurrengorako  jarraibideak  eta konpromisoak hitzartzeko.  

 

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA  

Urtearen  buruan  hiru  informe  idatzi  jasoko  ditu  ikasle  bakoitzak  (abenduan,  martxoan  eta ekainean). Honez gain, urtean behin gutxienez ahozko  informea ere  jasoko du guraso bakoitzak. Ebaluazio  bakoitzaren  bukaeran  tutoreak  ikasle  guztiekin  banakako  bilerak  egingo  ditu  aurreko ebaluazioari  buruzko  hausnarketa  egiteko  eta  hurrengorako  jarraibideak  eta  konpromisoak hitzartzeko.    

 

FUNTZIONAMENDU PEDAGOGIKOA ETA URTEKO PLANA 

Orokorrean, irakasleriaren  lana  esparru hauetan banatzen da: 

• Ikasleekin zuzeneko lana • Lan pertsonala  • Koordinazio maila ezberdineko lanak: 

• Maila • Zikloa edo Etapa • Klaustroa • Departamentuak • Lan‐taldeak zenbait proiektu edo zerbitzu bideratzeko 

 

 

  27. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Urteko plana 07‐08, laburbilduz 

  HAUR HEZKUNTZA  LEHEN HEZKUNTZA D.BIGARREN HEZKUNTZA 

Ikasleekin zuzeneko lana: Ikastolako Baliabide 

pedagogikoak 

URTXINTXA  materiala jarraituz 

TXANELA materiala jarraituz 

OSTADAR  materiala jarraituz 

Lan pertsonala Garai honetan egingo dira: Gelaren eta materialaren prestaketa / Saioen 

prestaketa / Ikasleen segimendua / Gurasoekin komunikazioa, orientazioa, elkarlana... 

Maila, ziklo, etapako 

koordinazioa 

Urteko programazioa koordinatu. Ikasleen ebaluazio saioak. Etapako ezaugarriak eta lantzen diren ohiturekin txosten bat egin.  Aurreko urteko lanari jarraituz, ondoren‐go arloak landuko dira: Musika arloa: Urtxintxa materiala jarraituz egingo da aurrerantzean. Zer eta nola landu unitatez unita‐te aztertu eta erabakiko da. Beste arloak: Irakur‐keta‐idazketa prozesua, bukatu. 

Urteko programazioa koordinatu.  Gaztelania koordinazioa: arloko programazioa eta metodologia koordinatzea Txanela  proiektuaren koordinazioa;  nagusiki 2. eta 3. zikloa. 

Urteko programazioa koordinatu. Arloetako ebaluazio irizpideen koordinazioa.   

Etapako formakuntza 

Urtxintxa mintegiak: Beharraren baitan parte hartuko da    

TXANELA formakun‐tza saioak. Ebaluazioa LHn: ebaluazio marko orokorra LHN errepa  asatu; zalantzak argitu eta irizpideak bateratu.  

Ostadar formakuntza saioak. 

Ebaluazioa DBHn 

Formakuntza orokorra 

IKT formakuntza plana, (audio‐bideo‐argazki dig., moodle, blogak‐wikiak, google tresnak) : Klaustro osoak Adimen emozionala: klaustro osoak, Bidasoaldeko Jardunaldietan, eta beste talde batek Ikasminaren bidez. Bizikidetza plana ikastetxeetan: zuzendariak Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: zuzendaritza taldeak 

Proiketu orokorrak 

Web orriko berria                                          ‐ Festa komisioa Txinpart                                                         ‐ Prentsa‐komunikabideak Argazkiak, argazkitegia                                 ‐ Audio‐bideo antolaketa IKT lan taldea                                                ‐ Ingurumen lan taldea 

 

GURASO ESKOLAK 

Guraso  eskolak  aurten  ere  etapaka  antolatuko  dira;  Hezkuntza  Batzordeko  ordezkarien  bidez gurasoen  nahiak  eta  eskaerak  jasoko  dira,  eta  hauek  bideratzen  saiatuko  gara,  barruko  naiz kanpoko aholkularitzaz baliatuz. 

 

  28. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

EMAITZA AKADEMIKOAK‐ 2006/07 

Lehen Hezkuntza 

MAILA  / IKASLE KOPURUA 

DENA GAINDITU DUTE 

EZ DUTE DENA GAINDITU 

IGARO DIRA  EZ DIRA IGARO 

LH 2 (64)  58 (%90,60)  6 (%9,40)  64 (%100)  ‐‐‐‐‐ 

LH 4 (54)  52 (%96,30)  1 (%3,70)  53 (%98,15)  1(%1,85) 

LH 6 (47)  43 (%91,50)  4 (%8,50)  47 (%100)  ‐‐‐‐‐ 

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza  

MAILA  / IKASLE KOPURUA 

DENA GAINDITU DUTE 

EZ DUTE DENA GAINDITU 

IGARO DIRA  EZ DIRA IGARO 

DBH 1 (45)  36 (%80)  7 (%20)  43 (%95,55)  2 (%4,45) 

DBH 2 (42)  33 (%78,60)  8 (%21,40)  41 (%97,60)  1(%2,40) 

DBH 3 (34)  26 (%76,50)  7 (%3,50)  33 (%97)  1(%3) 

DBH 4 (44)  32 (%72,70)  10 (%27,30)  42 (%95,45)  2(%4,55)          

Ikasturtea igaro duten ikasleen portzentajek     

HAURTZARO IKASTOLA  EAEko IKASTOLAK EAEko PRIBATUAK + 

PUBLIKOAK MAILA 

Dena gainditu dute 

Igaro dute Dena 

gainditu dute 

Igaro dute Dena 

gainditu dute 

Igaro dute 

LH 2  %  90,60  % 100  % 92,83  % 98,04  % 87  % 96 

LH 4  %  96,30  % 98,15  % 88,80  % 98,20  % 82  % 97 

 6  

% 91,50  

% 100 % 83,86  % 97,98  % 78  % 97 

DBH 1  %  80  % 95,55  % 91,39  % 96,50  % 66  % 90 

H 2  % 78,60  % 97,60  % 74,79  % 94,51  % 62  % 89 

DBH 3  % 76,50  % 97  % 73,57  % 93,51  % 59  % 86 

DBH 4  % 72,70  % 95,45  % 73,43  % 93,22  % 65  % 87 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

   

   

29. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Batxilergoa egiteko ikastetxea (2006-07)

 

DBH 4. maila bukatu ondorengoa (2006-07)

Lanbide Hezk.: 2 (%6,81)

Batxilergoa: 39 %(88,63)

LHI (CIP) 1 (%2,27) 

OIARTZO: 27 (%61,36)

Don Bosco: 4 (%9,08) Koldo Mitxelena:2 (%4,54)

La Salle: 2 (%4,54) Usandizaga:1(%2,27)

Pio Baroja:1 (%2,27)

 

  30. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

                                                                OIARTZO                                       BATXILERGO IKASTOLA 

 

 

 

 

ORGANIGRAMA 

 

Zuzendaritza Zuzendaria

Ikasketa BuruaIdazkaria

Patronatua Ordezkariak Kopurua Bozkak

Orereta Ikastola Haurtzaro Ikastola

Hezkuntza Batzordea Ordezkariak Kopurua Bozkak

Irakasleak 2 2 Gurasoak 2 2 Ikasleak 2 2

Zuzendaritza 2 0

Irakasle

Ekipoa

Ikasleak Guraso Batzordea

Ordezkariak Kopurua BozkakPatronatua Irakasleak Gurasoak Ikasleak

Zuzendaritza

24222

Batzorde Erretorea

2

111*0

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  31. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

GIZA BALIABIDEAK ETA ANTOLAKETA 

IKASLE KOPURUAK ETA IKASLE/GELA RATIOAK 

  A  B  Guztira  Gelak  Ikasle/Gela 

DBHO 1:  27  32  59  2  29,5 

DBHO 2:  27  31  58  2  29 

GUZTIRA 117  4  29,25  

Azken urte hauetako Ikasle/Gela ratioaren bilakaera honako hau izan da: 

99/00  00/01  01/02  02/03  03/04  04/05  05/06  06/07  07/08 

24,57  28,17  25,50  25,50  26,16  27,4  24,75  26  29,25 

GAI BAKOITZEKO ASTEKO ESKOLA ORDUAK 

BATXILERGOA  GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK  NATUR ETA OSASUN ZIENTZIAK 

GAIA    1.MAILA  2.MAILA    1.MAILA  2.MAILA 

EUSKARA  6  3  3  6  3  3 

GAZTELANIA  6  3  3  6  3  3 

INGELESA  6  3  3  6  3  3 

ERLI / ETIKA  2  2  ‐  2  2  ‐ 

GOR. HEZ. I  2  2  ‐  2  2  ‐ 

FILOSOFIA  6  3  3  6  3  3 GAI KOMUNAK 

HISTORIA  8  4  4  4  ‐  4 

GZ  MATE  8  4  4  ‐  ‐  ‐ 

LATINA  8  4  4  ‐  ‐  ‐ 

EKONOMIA  8  4  4  ‐  ‐  ‐ 

ARTEAREN H.  4  ‐  4  ‐  ‐  ‐ 

GEOGRAFIA  4  ‐  4  ‐  ‐  ‐ 

MATEMATIKA  ‐  ‐  ‐  12  4+4  4 

FIS/KIM  ‐  ‐  ‐  8  4+4  ‐ 

FISIKA  ‐  ‐  ‐  4  ‐  4 

KIMIKA  ‐  ‐  ‐  4  ‐  4 

BIOLOGIA  ‐  ‐  ‐  8  4  4 

MODALITA

TEKO

 GAIAK 

MARRAZK.   ‐  ‐  ‐  8  4  4 

PSIKOLOGIA  3  3    3  3  ‐ 

INFORMATIKA  3  ‐  3  3  3  ‐ 

FRANTSESA  3  3    3  3  ‐ 

LITERATURA G.  3  ‐  3       

LAB TEK  ‐  ‐  ‐  3  ‐  3 

AUKERA

KO GAIAK 

CAD  ‐  ‐  ‐  3  ‐  3 

 

  32. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

IKASLEEN ORDUTEGIA  

  Ordutegia  Saioak 

Astelehena  7:45‐14:30  7 

Asteartea  7:45‐14:30  6 

Asteazkena  7:45‐14:30  6 

Osteguna  7:45‐14:30  6 

Ostirala  7:45‐14:30  6 

Guztira:  31 

IRAKASLEEN ORDUTEGI OROKORRA  

  Ordutegia  Bilerak  Orduak 

Astelehena  7:45‐14:30    6h45’ 

Asteartea  7:45‐14:30  14:45‐16:15  7h30’ 

Asteazkena  7:45‐14:30    6h45’ 

Osteguna  7:45‐14:30    6h45’ 

Ostirala  7:45‐14:30    6h45’ 

Guztira:  34h30’ 

  

EMAITZA AKADEMIKOAK  

Selektibitatea egin duen ikasle‐porzentaia  

  OIARTZO  IKASTOLAK 

2. Batxilergoa egin duen ikasle kopurua  40  1463 

2. Batxilergoa gainditu duen ikasle kopurua  39  1325 

Batxilergoa gainditu duen ikasle portzentajea  %97.50  % 90.57 

 Selektibitatera aurkeztu den ikasle kopurua  39  1198 

Selektibitatera aurkeztu den ikasle portzentajea  % 100  % 90.42 

 

  33. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Selektibitateko notak eta ikastolak  

Ohikoa  Ez ohikoa  Orokorra  OIARTZO  IKAS.  OIARTZO  IKAS.  OIARTZO  IKAS. 

Aurkeztutako ikasle kopurua  31  1019  10  187  40  1198 

Gainditutako ikasle kopurua  31  1008  8  159  39  1167 

Gainditutako ikasle %   %100  % 98.92  %80.00  % 85.03  %97.50  % 97.41 

Azterketako batez besteko nota   6.65  6.48  5.12  4.79  6.28  6.22 

Espedienteko batez besteko nota   7.60  7.41  6.36  5.89  7.48  7.22 

Espedienteko BB ‐Selektibitateko BB (Jeitsiera) 

0.95  0.93  1.24  1.10  1.20  1.00 

 

 

Selektibitatea, notak eta Euskal Autonomi Erkidegoa  

SELEKTIBITATEA GAINDITU DUEN IKASLE % 

  OHIKOA  EZ ‐OHIKOA 

IKASTOLAK  

%  98.92  % 85.03 

EAE  

% 95.54  % 

 

SELEKTIBITATEKO BATEZ BESTEKO NOTA 

  OHIKOA  EZ ‐OHIKOA 

IKASTOLAK  

6.48  4.79 

EAE  6.17 4.66  

 

 

 

 

  34. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

                               

      

 

 

 

Antolamenduari buruzko berriak. 

Aurrerago azalduko dugun modura, Ikastolen mugimenduaren inguruko hausnarketa sakon batean murgilduta gaude. Hausnarketa hau oso garrantzitsua da  ikastolentzat, eztabaidarako proposatu diren dokumentuek ikastolen etorkizuna finkatzea baitute helburu. 

Hausnarketa  prozesu  hau  bideratu  ahala,  oraingo  funtzionamenduarekin  jarraituko  dugu, antolamendu  arloan  erakunde  guztien  bat‐egitea  lortzen  ez  den  bitartean.  Gaur  egun, funtzionamendu hori lurraldeko federazioen eta PARTAIDE‐ren ardura da. 

GIPUZKOAKO IKASTOLEN ELKARTEA  

1. Iazko Batzar Nagusian aipatu genuen, Gipuzkoako  Ikastolen Elkarteak Batzar Nagusia egin berria  zuela  eta  bertan  estatutuen  zenbait  aldaketa  onartu  zirela.  Hauen  artean garrantzitsuena,  GIEko  Kontseilu  Errektorean  Gipuzkoako  Ikastola  guztiak  bertan ordezkatuak izatea erabakia da.  

 2. Arantza Manterola izendatu zen Haurtzaro Ikastolaren ordezkari titular, eta Arantza GIEko 

lehendakari hautatu ondoren, bere ordezkoak  hartu zuen ordezkari titularraren lekua, hau da, Kontseilu Errektoreko kide den Iñaki Irastortzak. 

 3. Martxoan lehendakari berria hautatzeko prozesua zabaldu zen,  eta lehen aipatu den gisa, 

Arantza Manterola izendatu zen kargu honetarako.  

4. Aurten hautatzekoa zen GIEko zuzendari orokorra ere. Orain arte zuzendari  izan den Iñaki Lekuonak jarraituko du karguan. 

 5. GIEko  ikastolen  altak  eta  bajak.  Gipuzkoan  orain  arte  29  ikastola  ziren  eskubide  osoko 

bazkide eta beste 2 bazkide laguntzaile. Hemendik aurrera 30 ikastola izango dira eskubide osoko  bazkide,  aurten  Tolosako  Inmakulada  Lanbide  Heziketa  ikastetxearen  bazkidetza onartu delako. Bestalde, bazkide  laguntzaile bakarra  izango da, Mutrikuko Goizeko  Izarra Ikastolako Saturran Guraso Elkarteak baja eman baitu.   

PARTAIDE 

Irailean  Partaideko  Kontseilu  Errektorean  ordezkaria  aldatu  egin  zen.  Gipuzkoako  6  bailarek ordezkari bana dute. Orain arte Oiartzok zuen Oarsoaldeko ordezkaritza, eta  Imanol Barrenetxea bertako delegatua zenez, zeharka  bazen ere, Haurtzaro Ikastolak bazuen loturarik. Orain, Pasaia‐Lezo Lizeoko ordezkari den Txema Maritxalarrek hartu du postua, datozen bi urteetarako.   

 

 

                                                                                                                                                                                                            IKASTOLEN MUGIMENDUAREN                                   INGURUKO BERRIAK 

 

  35. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

3.‐ KONTSEILU ERREKTOREKO ORDEZKARI BERRIEN IZENDAPENA 

_______________________________________________________________________ 

 

 

 

Aurten Kontseilu Errektoreko kideen berritzea tokatzen da, eta horregatik, kontseilu‐kide  izateko proposatzen diren pertsonen  izendapena, Batzar Nagusira ekartzen da bere onarpena eman dezan: 

 

 

Langileen ordezkariak 

Hiru dira proposatzen diren ordezkari berriak: 

• Izaskun Sistiaga, HH etapako irakasleen ordezkaria 

• Andoni Etxebarria, LH etapako irakasleen ordezkaria. 

• Ramon Gorrotxategi, DBH etapako irakasleen ordezkaria 

 

 

Gurasoen ordezkariak.‐   

Ez dago guraso ordezkari berririk. 

 

  36. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

4.‐  2006/2007 IKASTURTEKO KONTUAK 

2007/2008 IKASTURTEKO AURREKONTUAK 1.‐ 06/07 IKASTURTEKO EGOERA EKONOMIKOA     

1.1.‐ ATAL GARRANTZITSUENAK    

Ekonomia  alorrean  ikasturte  honetan  izan  diren  alderdi  garrantzitsuenak  ondoko  txostenean adierazten dira:  

♦ INBERTSIOAK. 06/07 ikasturtean bideratu ziren inbertsioak hauek dira:  

INBERTSIOAK  06/07  € 

Ez ohiko inbertsioak   

Jantoki berria  35.491,01 

Igogailu berria   9.179,42 

Ohiko inbertsioak   

Ikastola zaharreko instalazioak  18.472,92 

Bideoak, material audiobisuala  2.459,17 

Liburuak, material didaktikoa  8.208,88 

Altzarien berriztapena  18.384,80 

Ordenagailuak   6.042,44  

GUZTIRA  98.238,64 

 

Inbertsio hauen inguruan zenbait aipamen egin behar dira: 

1. Jantokia handitzeko eta  igogailua  jartzeko  lanen azkeneko  fakturak  ikasturte honetan jaso dira.  

2. Jantokiko  lanetan  aritu  diren  gremioei  ordainketa  gehienak  ikasturte  honetan    egin zaizkie, eta azken ordainketak 2008ko urtarrilean egingo dira.  

3. Gainerako  inbertsioak  ohikoak  izaten  dira.  Material  didaktikoak,  altzariak  eta ordenagailuak berriztatzeko plangintza maiz egiten da.  

♦ MAILEGUAK.  Haurtzaro  ikastolak  dituen  maileguek  epemuga  ezberdinak  dituzte.  2008‐09 ikasturtean bukatuko dugu kreditu zaharrak ordaintzen. Mailegu zaharren eta mailegu berrien ordainketak lotu egin dira, bideragarriak izan daitezen.  

♦ ARLO  LABORALA.  Erretirorako  diru‐hornidurak  2007ko  lan  hitzarmenean  bukatu  dira  eta jarraipen sariaren formula jarri da martxan.  

♦ ALTXORTEGIA.    Ikasturte honetan KMK06an  lortutako dirua eta  ikastolak altxortegiaren  zati bat  jantokiko  eta  igogailuko  inbertsioak  ordaintzeko  erabili  dira.  Epe  motzera,  ikastolako altxortegia maila egokian jartzeko plangintza egingo da.  

♦ EROSKETAK  ETA  SALMENTAK  (materiala  +  liburuak)  DBHn  testuliburuen  mailegu‐ sistemarekin jarraitzen da. Alderdi hau orekatua dago.  

  37. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

♦ LANGILEEN ORDAINKETAK. Ikasturte honetan gastuak orekatu direla esan daiteke. 2007ko lan hitzarmena sinatua dago eta aplikazioa azaroan egingo da.  

♦ JANTOKIKO  GASTUAK.  Ikasturte  honetan  jantokiko  zerbitzuaren  ordainketak  eta  sarrerak orekatuak izan dira.   

♦ GARRAIO ZERBITZUA. Garraio zerbitzuaren defizita urteko gaiak atalean landuko da. Ikasturte honetako adierazle nagusiak hauexek dira: a) Garraio erabiltzaileen kopurua pixka bat jaitsi da. b) Autobusaren eta taxiaren gastu ekonomikoa igo egin da KPI‐ren arabera. c) Kuotekin gastuen heren bat ozta‐ozta ordaintzen da.   

♦ FUNTZIONAMENDUA,  BESTELAKO  JARDUERAK.  Atal  honetan  funtzionamendu  orokorreko gastuak eta bestelako  jardueren gastuak  (ekintza kulturalak,  ibilaldiak, eta abar) sartzen dira. Kilometroak 2006 ikasturtea igaro ondoren, orekatuago dagoela aipatu behar da.  

♦ AUTOFINANTZAKETA.  Autofinantzaketarako  bide  ugari  ditu  ikastolak:  Txinpart  aldizkariko publizitatea,  Ikastola  eguna  eta  Loriartzun  eta  Xanistebanetako  txosnak;  eta  aurten  ere  jorratuko dira.  

 Hona hemen autofinantzaketaren balantzea:   

 

AUTOFINANTZAKETAREN BALANTZEA   GASTUAK  SARRERAK 

Txinpart aldizkaria  5.153,33  2.850,00 

Loriartzun eta Xanistebanetako txosnak 2007  4.245,34  14.722,39 

Ikastola eguna  9.215.95  10.570,60 

18.614,62  28.142,99 

Emaitza  9.528,37 €  

  

1.2.‐ UDALAREN AKORDIOAK DUEN ERAGIN EKONOMIKOA  

Udal  Akordioa  2007.  urtean  berritu  behar  da. Une  honetan  Haurtzaro  Ikastola  eta Oiartzungo udala datozen 4 urteetarako akordioa lantzen ari dira.    

2006/07ko ikasturteari dagokionez, akordioari esker jasotako diru‐laguntzak hauek izan dira:   

a) Ikastolako mantentze‐lanetarako  gastuak.  Bertan mantenu  horniketak,  konponketa  txikiak, argi‐indarra,  erregaia,  kanpoko  garbiketa‐zerbitzua,  garbiketarako  materiala,  atezainari ordaintzeko diru‐laguntza eta berogailuen mantentze‐lanetarako kontratua sartzen dira.  

  

 

2007. urteko diru‐laguntza: 652 ikasle x 360,45 € ikasleko = 235.011,18 € 

 

 

  38. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Udalak hilero diru‐laguntza ematen du eta urtea bukatzen denean, ikastolak diru kopuru hori justifikatu behar du, gastuen fakturak aurkeztuz.  

Hileroko  ordainketak  ongi  bideratu  dira,  eta  Udalari  urtarrilean  bidaliko  zaizkio  gastuen fakturak. 

b) Ikastolako Udal pilotalekuaren eta jolaslekuaren finantza‐gastuak.  Kredituak ordaindu ahala, hiruhilabetero  udaletxean  ordainketa  justifikatu  behar  da  eta  dagoeneko  2007.  urteko  2 ordainketak jaso dira. Ordainketak eguneratuta daude. 

  

2007. urteko diru‐laguntza:   54.591,98 € 

 c) Ikastolako  obra  handien  diru‐laguntza.  Akordioaren  atal  honetan,  ikastolak  egiten  dituen 

inbertsio eta mantentze‐lan handien laguntza zehazten da. 2006. urtean elektrizitate‐hariteria aldatu zen eta ordainketa 2007ko otsailean bideratu zen. 2007. urteari dagokion diru‐laguntza laster aurkeztuko da. 

  

Akordioaren arabera, 2006an 30.000 euroko diru‐laguntza jaso zen. 

 

1.3.‐ HEZKUNTZA SAILA  

Hezkuntza Sailaren diru‐laguntzak horrela bideratzen dira:   

a) Gela kopuruaren arabera. Gela kopuruari maila bakoitzari dagokion ratioa aplikatzen zaio.  b) Kontratu programak eta bestelako diru‐laguntzak: 

♦ Informazio eta Komunikazio Teknologien kontratu programa. Premia diru‐laguntza. ♦ Eleanitz kontratu programa. ♦ Euskaraz bizi programa. ♦ Hizkuntz Normalkuntzarako proiektua. ♦ Hezkuntza Bereziko laguntzaileak. 

       c)   Inbertsio laguntzak    

Honakoa da egoera 2006/07 ikasturtean:     

• Gela kopuruaren arabera. Ratioak oso txikiak dira, bereziki DBHkoak. Ordezkapenen diru‐laguntza % 2koa da, nahiz eta erreala % 4,5koa izan.   

• Kontratu  programak  beti  berandu  ordaintzen  dituzte;  adibidez,  une  honetan  Hezkuntza Sailak 55.031,26 euroko zorretan dago ikastolarekin.  

• Inbertsio laguntzak. Egindako inbertsioen finantza‐gastuen % 34a ordaintzen zaio ikastolari.   

Diru‐laguntzak kopuruak eskasak dira. Hezkuntza Sailaren  funtzionamenduak  ikastolak etengabe diru aurrerapenak egitera behartzen du, eta egoera horrek ohiko funtzionamenduan eragin zuzena  du.    

 

  39. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

2.‐ 07/08 KUOTEN TAULA 

 2004ko  Batzar  Nagusian,  irakaskuntza  kuota  eta  garraio  kuota  urtero  KPI  indizearen  arabera eguneratzea onartu zen. Ondorengo taulan 2007/08 ikasturteko kuotak agertzen dira:    

1.‐ IRAKASKUNTZA KUOTAK (12 hilabetetan) 

  € / hilean 

  1. SENIDEA  2. SENIDEA  3. SENIDEA 

HAUR HEZKUNTZA  25,83  19,38  16,79 

LEHEN HEZKUNTZA  29,52  22,14  19,19 

D.B.H.  33,21  24,91  21,59 

 

2.‐ JANTOKIKO KUOTA (eguneko kuota) 

EGUNEKO KUOTA  4,49     

 

3.‐ ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK (hileko kuota) 

EKINTZA BAT  8,87     

BI EKINTZA  15,52     

HIRU EKINTZA  22,17      

 

4.‐ GARRAIO KUOTA (urteko kuota) ( * ) 

1 eta 2 BIDAIA  19,65     

3 eta 4 BIDAIA  25,79      

 

 

(  *  )  Indarrean  dauden  kuotak  hauexek  dira.  Baina  Batzar  Nagusi  honetako  5.  puntuan  beste proposamen bat  landuko da.   Proposamen hori onartuko balitz, garraio kuota hau baliogabetua geldituko da. 

 

 

  40. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

HAURTZARO IKASTOLAKO BALANTZEA 2006 / 07 IKASTURTEA 

  

                     

A K T I B O A  2006/07  2005/06  P A S I B O A  2006/07  2005/06      ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐           ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐  

                  

IBILGETU MATERIALA  4.775.708,54  4.671.452,44   KAPITAL SOZIALA  27.240,00    26.700, 00

IBILG. AMORTIZAZIOAK  ‐2.287.376,75  ‐2.042.589,70   ERRESERBAK  961.478,53  670.163,79

   IBILGETUA.......................  2.488.331,79  2.628.862,74    GALERAK ETA IRABAZIAK  422,18  ‐20.071,03

          KAPITALA ETA ERRESERB....  975.738,05  676.792,76

                 

ITZULITAKO ERREZIBOAK  162,15  50,17   INBERTSIO FONDOA  128.416,17  172.120,44

ZORDUNAK UDALA  20.000,00  20.000,00     HURRENGO EKITAL.SARR.  128.416,26  172,120,44

ZORDUNAK, EUSKO JAUR.  183.447,43  199.036,83          

KAUDIMENG.HORNIDURAK  ‐15.290,29  ‐19.084,03   MAILEGUAK  1.289.746,26  1.451.184,61

   ZORDUNAK..................  188.319,29  200.002,97     EPE LUZEKO HARTZEK.  1.289.746,26  1.451.184,61

                

              JANTOKIKO LANAK.HARTZEK.  59.079,54  326.092,56

KMK 06 ( 2006‐08‐31ean)  0,00  141.378,81   HORNITZAILEAK  1.717,79 3.141.78

DIRUZAINTZA  48.671,64  ‐86.523.54   PERTSONALA.ORD.BEHARRA  10.927,52 32.705,00

  ALTXORTEGIA..................  48.671,64  54.855,27   P.F.E.Z.HARTZEKODUNA  326.092,56 38.819,16

      GIZ.SEG. ORD GABEA  57.164,14 48.012,07

AJUSTEAK  16.633,98  36.078,55   MAILEGUAK E / MOTZERA  173.595,76 170.931,15

  PERIODIF. AJUSTEAK...  16.633,98  36.078,55     EPE MOTZEKO HARTZ.........  340.587,52 619.701,72

           

AKTIBOA GUZTIRA.......  2.741.956.70  2.919.799,53   PASIBOA GUZTIRA  2.741.956,70 2.919.799,53

           

BIANDITZ Soz.Mu. 2006 / 07 IKASTURTEA 

  

                     

A K T I B O A  2006/07  2005/06  P A S I B O A  2006/07  2005/06      ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐           ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐  

                  

LURRAK  27.045,54  27.045,54   KAPITAL SOZIALA  9.015,18  9.015,18

ERAIKUNTZAK, INSTALAZI.  264.444,95  264.444,95   ERRESERBAK  267.199,39  258.052,89

   IBILGETUA.......................  291.490,49  291.490,49      KAPITALA ETA ERRESERB.  276.214,57  267.068,08

             

      MAILEGUAK   15.275.92 24.422,41

          EPE LUZEKO HARTZ............  15.275,92 24.422,41

           

AKTIBOA GUZTIRA.......  291.490,49  291.490,49   PASIBOA GUZTIRA  291.490,49 291.490,49

           

  41. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

HAURTZARO IKASTOLAKO GALERA‐IRABAZIEN KONTUA  2006 / 07 IKASTURTEA 

G A S T U A K  2006/07  2005/06    S A R R E R A K   2006/07  2005/06       ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐           ‐‐‐‐‐‐‐‐   ‐‐‐‐‐‐‐‐  

EROSKETAK PAPELERI.LIBRERI  24.410,62 25.745,82  MATERIAL ESKOLA  592,22 629,85

EROSKETAK TEXTU LIBURUAK  45.291,43 50.315,49  TEXTU LIBURUAK  52.508,38 47.305,41BESTE EROSK.(KIROL,INFORM.MAT)  3.738,79 5.789,95            

   EROSKETAK............................  73.440,84 81.851,26     SALMENTAK....................... 53.100,60 47.935,26

                   

GARRAIO GASTUAK  107.827,24 102.221,68  SARRERAK IKASLE GARRAIOA  30.370,65 29.902,45

JANTOKI GASTUAK  230.068,25 191.628,14  SARRERAK JANTOKIA  230.430,06 194.460,97ORIENTABIDE EBALUAZIO ZERBITZUAK  9.834,58 6.369,46  SARRERAK IRAKASKUNTZA  198.518,96 189.479,09AHOLKULARITZA JURIDIKOA.NOTARIA  7.589,22 6.641,36            

KONPONK.IRAUNKETA.LANAK  105.210,97 105.434,00          

IK.MANT., GARBIKETA, ARGIKET.  150.530,79 142.762,56    KUOTEN SARRERAK........... 459.319,67 413.842,51

   KANPOKO ZERBITZUAK...........  611.061,05 555.057,20          

           HEZKUNTZA SAILA  2.424.773,16 2.295.493,68

IRAKASLERIAREN ALOKAIRUAK  1.773.736,70 1.599.187,18  UDALA FINANTZ.  84.202,66 83.097,14

EZ IRAKASLERI. ALOKAIRUAK  104.001,96 94.105,21  UDALA MANTENUA  232.822,32 223.198,56

ORDEZKOAK  69.192,25 127.288,32  BESTE ERAKUNDEAK  204.278,78 76.499,99

BESTE GASTU SOZIALAK  22.048,95 19.601,59          

GIZARTE SEGURANTZA  518.173,28 510.017,16    SUBENTZIOAK................... 2.946.076,92 2.678.289,37

   PERTSONAL GASTUAK..........…  2.487.153,14 2.350.199,46           

                    

GASTU FINANTZ. ( HAURTZARO )  68.980,17 49.685,51  SUB..E.J.FINANTZIAKETA  65.136,69 63.239,50

GASTU FINANTZ. (BIANDITZ S.L.)  9.766,02 8.638,88          

BESTE GASTU FINANTZ,ZERGAK  2.593,16 1.421,92    FINANTZ SUBENTZIOAK...... 65.136,69 63.239,50

  GASTU FINANTZARIOAK.......…  81.339,35 59.746,31           

           IKASLEEN IBILALDIAK.  44.377,05 46.401,40

BESTE GASTUAK:Idazk,tfnoa,Seg  21.890,65 18.015,71  HAINBAT IHARDUERAK  85.270,75 96.379,92

   BESTE GASTUAK.......  21.890,65 18.015,71   SARR. FINANTZARIOAK  633,34 530,88

           APARTEKO SARRERAK  1.898,23 45.325,87

IKASTOLEN ELKARTEA‐KUOTAK  11.893,83 11.801,35            

IKASTOLEN ELKAR. KUTXA  11.873,70 10.966,89          

OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA  17.009,38 35.624,91    BESTE HAINBAT SARRERA  132.179,37 188.638,07

PUBLIZIT., MATRIK. HARREMAN  20.906,86 19.164,60          

EKINTZA ESTRAESKOLARRAK  3.713,16 436,67  EKITALDIKO GALERAK   5.511,78 20.071,03

HAINBAT GASTU  2.252,68 686,15          

IKAST.BEKAK. KOBRAEZINEZK.  0,00 0,00    EKITALDIKO GALERAK......... 5.511,78 20.071,03

  HAINBAT GASTU....................  67.649,61 78.680,57          

                   

IKASLEEN IBILALDIEN GASTUAK  46.958,66 48.939,58           

IKASTOLA EGUNA, BESTE JAIAK  18.871,76 13.291,55        

IHARDUERA KULTURALAK  8.172,92 18.194,11        

   BESTE JARDUERAK..................  74.003,34 80.425,24           

                       

ERAIKUNTZ. AMORTIZAZIOAK  244.787,05 188.039,99        

   AMORTIZAZIOAK....................  244.787,05 188.039,99           

GASTUAK GUZTIRA.........  3.661.325,03 3.412.015,74   SARRERAK GUZTIRA... 3.661.325,03 3.412.015,74

 

 

  42. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

2007/08 IKASTURTEKO AURREKONTUA 

G A S T U A K  2007/08    S A R R E R A K  2007/08 EROSKETAK PAPELERI.LIBRERI.ESKULAN.  26.829,05   SALMENTAK MATER. ESKOLARRA.......  648,75

EROSKETAK TEXTU LIBURUAK....................  46.248,71   SALMENTAK TEXTU LIBURUAK.............  47.636,17

BESTE EROSK.(KIROL,INFORM.MAT)....  6.037,92        

   EROSKETAK..............................  79.115,68     SALMENTAK........................  48.284,92

             

GARRAIO GASTUAK.............................  106.916,84   SARRERAK IKASLE GARRAIOA.............  29.994,37

JANTOKI GASTUAK............................…...  272.558,90   SARRERAK JANTOKIA............................  275.284,49

ORIENTABIDE EBALUAZIO ZERBITZUAK.....  6.238,60   SARRERAK IRAKASKUNTZA...................  208.632,83

AHOLKULARITZA JURIDIKOA.NOTARIA.......  4.500,00        

KONPONKETA.IRAUNKETA.LANAK.........  104.553,63     KUOTEN SARRERAK......  513.911,68

IK.MANTENUA, GARBIKETA, ARGIKETA,E.A  155.020,22       

   KANPOKO ZERBITZUAK.............  649.788,18   SUBENTZIOA EUSKO JAURLARITZA........  2.498.735,32

         SUBENTZIOAK UDALA FINANTZIAKETA.  91.159,08

IRAKASLEGOAREN ALOKAIRUAK............  1.679.476,56   SUBENTZIOAK UDALA MANTENUA......  254.485,68

EZ IRAKASLEGOAREN ALOKAIRUAK.......  99.454,56   SUBENTZIOAK BESTE ERAKUNDEAK.....  114.372,17

ORDEZKOAK....................................................  61.800,00       

BESTE GASTU SOZIALAK.......................  20.385,97     SUBENTZIOAK...................  2.958.752,25

GIZARTE SEGURANTZA.............................…  554.549,15       

   PERTSONAL GASTUAK...........…  2.415.666,24   SUBENTZIOA.E.J.FINANTZIAKETA.....  65.136,69

         SUB E.J. INB FONDOA...........................  19.240,00

KREDITUEN AMORTIZAZIOAK................  173.668,39       

GASTU FINANTZIEROAK ( HAURTZARO ).....  72.944,86     SUBENTZIO FINANTZIAR.  84.376,69

GASTU FINANTZIEROAK ( BIANDITZ S.L. )..  9.768,69       

BESTE GASTU FINANTZARIOAK,ZERGAK..  2.000,00   SARRERAK IKASLEEN IBILALDIAK.........  49.324,00

   GASTU FINANTZIARIOAK...…  258.381,94   SARRERAK HAINBAT JARDUERA...........  47.091,11

         SARRERA FINANTZIARIOAK...................  652,34

BESTE GASTUAK:Idazk,tfnoa,Seguroak.....  26.374,00   APARTEKO SARRERAK…………….............  2.000,00

   BESTE GASTUAK..............…  26.374,00                      

IKASTOLEN ELKARTEA‐KUOTAK...................  12.520,05     BESTE HAINBAT SARRERAK..  99.067,46

IKASTOLEN ARTEKO ELKAR. KUTXA .....  13.452,90       

OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA............  35.000,00   EKITALDIKO GALERAK............................  916,56

PUBLIZITATE, MATRIK. HARREMANAK.........  16.531,82       

EKINTZA ESTRAESKOLARRAK.................  5.000,00     EKITALDIKO GALERAK.........  916,56

HAINBAT GASTU.......................................  643,52       

IKAST.BEKAK. KOBRAEZINEZKOAK..............  0,00        

   HAINBAT GASTU....................  83.148,29       

              

IKASLEEN IBILALDIEN GASTUAK..................  51.920,00       

IKASTOLAREN EGUNA, BESTE JAIAK.....  14.101,00       

IHARDUERA KULTURALAK.............  18.597,33       

   BESTE IHARDUERAK.............  84.618,33       

             

JANT + IGOGAILUA. GREMIOEI ORDAINDU.  59.079,54       

ERAIKUNTZAREN INBERTSIOAK...............…  49.137,35       

   INBERTSIOAK.............................  108.216,89                    

GASTUAK GUZTIRA.................  3.705.309,56   SARRERAK GUZTIRA...........  3.705.309,56

 

 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Funtzionamendua (%2,5) 

Pertsonala (%69,0) 

Beste jarduerak (%2,1) 

Erosketak  (%2,1) 

Gastu finantzarioak  (%6,8) 

Jantokia/Garraioa/Mant. (%17,1) 

Gastuak – 2006/07 ikasturtea 

 

Hezkuntza Saila (%70,4) 

Beste erakundeak  (%3,3) 

Sarrerak – 2006/07 ikasturtea 

Udala  (%8,6) 

Autofinantzaketa (%0,3) 

Kuotak  (%14,0) 

Beste jarduerak  (%3,4) 

43. 

 

  44. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

5.‐ GARRAIO KUOTAREN IGOERA 

 

 

Antolaketa erabakiak eta irizpideak 

2006‐07  ikasturtean, Haurtzaro  Ikastolan, estamentu ezberdinetan  landu  zen garraio defizitaren gaia:  Kontseilu  Errektorean,  Hezkuntza  Batzordean,  eta  gelako  guraso  ordezkarien  bilera orokorrean.  Bertan,  ikastolak  bere  historia  laburrean,  garraio  kuotaren  inguruan  hartu  dituen erabakiak eta iritziak landu ziren.  

 Labur esateko, hona gaiaren inguruan indarrean dauden erabakiak eta irizpideak:  

  

♦ Garraio  antolaketa  bideratzeko  irizpideak.‐  Oiartzun  bailararen  geografia  kontuan  hartuz, ahalik eta garraio antolaketa eraginkorrena bideratzeko honako irizpideak hartu ditugu:    

• Ikastolako ikasleen sarrera eta irteera orduak garraio antolaketara moldatzea.  

• Ibilbideen iraupena ahalik eta laburrena izatea.   

• Karrika,  Gurutze  eta  Ergoien  auzotako  ikasleei,  trataera  berezia  ematea,  Taxia erabiliz. 

  

♦ Garraio kuota ezartzeko  irizpideak.‐ Garraio kuotak ezartzerakoan, Haurtzaron   oinarrizkoak diren irizpideak gogoratu nahi ditugu.  

 • Elkartasun  irizpidea.‐  Ikastolaren  eraikina,  erdigunean  egin  zen.  Eta    Oiartzungo 

auzo guztietako ikasleei aukera berdintsuak ematea izan da beti gure helburua. Hori dela eta, elkartasun irizpidea beti aplikatu izan da. Hots, garraio zerbitzua erabiltzen dutenek ez dute kostu guztia euren gain hartzen.  

 • Defizita  konstantea.‐  Elkartasun  irizpidea  beti  aplikatu  denez,  erabaki  horren 

ondorioz  suertatzen den defizita  ere historikoa da,  eta  kostuarekin  erkatuz  gero, konstantea izan behar du.  

 • Bi  edo  lau  bidaia  egiten  dituztenen  arteko  kuota  ezberdintasuna.‐  Defizita 

konstante mantentzeko 2003/04ean hartutako erabakiari eusten diogu.   

  45. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

Azken ikasturteotako egoera  Ondorengo taulak garraio defizitaren garapena adierazten du.  

GARRAIO DEFIZITA. AZTERKETA 07/08 

  GASTUAK  SARRERAK  DEFIZITAREN  AZTERKETA 

  GARRAIO  GARRAIO  IRAKASKUNTZA ( % ) 

GARRAIOA/ 

 

LANGILEAK  IPARBUS  TAXIA GASTUAK GUZTIRA 

KUOTAK  DEFIZITA  SARRERAK IRAKASKUNTZA. 

KUOTAK 

1999/00  9.130,67  56.341,96  0,00  65.472,64  22.686,27  42.786,37  157.260,83  27,21% 

2000/01  9.138,96  72.810,30  0,00  81.949,26  26.192,11  55.757,15  156.536,61  35,62% 

2001/02  10.344,20  72.525,78  4.612,42  87.482,40  30.533,67  56.948,73  159.626,20  35,68% 

2002/03  10.793,66  75.425,82  5.940,88  92.160,36  31.736,62  60.423,74  163.541,32  36,95% 

2003/04  11.547,84  77.225,82  8.600,10  97.373,76  31.902,75  65.471,01  170.236,06  38,46% 

2004/05  12.133,86  80.526,77  8.784,55  101.445,18  31.244,88  70.200,30  181.814,97  38,61% 

2005/06  12.857,70  81.755,20  10.108,78  104.721,68  29.902,45  74.819,23  189.479,09  39,49% 

2006/07  13.121,14  87.584.35  7.121,75  107.827.24  30.370,65  77.456,59  198.518.96  39,01% 

                 

2007/08  13.514,77  90.211.88  7.325.52  111.052,18  31.281,77  79.770,41  204.474,53  39,01% 

2008/09  13.920,22  92.918,24  7.545,29  114.383,74  32.220,22  82.163,52  210.608,76  39,01% 

2009/10  14.337,82  95.705,78  7.771,65  117.815,26  33.186,83  84.628,43  216.927,03  39,01% 

 Eskuartean ditugun azken urteotako datuen azterketa egin da eta, hona ateratako ondorioak:   

• Azken ikasturteotan autobus tarifak KPIa baino gehiago hazi dira. • Erabiltzaileen  kopurua  jaisten  ari  da.  Jaitsiera  ez  da  esanguratsua  baina  joera 

nolakoa den adierazten du. • Garraio gastuen eta sarreren arteko defizita igo egin da.  • Gipuzkoako ikastoletan batez beste kobratzen den kuotaren azpitik dago Haurtzaro 

ikastolakoa. Hona datuak urtez urte:   

 HAURTZARO IKASTOLAKO 

GARRAIO KUOTA 

GIPUZKOAKO IKASTOLA ERTAINEKO BATAZ BETEKO  

GARRAIO KUOTA 

  URTEKO  HILEKO  URTEKO  HILEKO 

2006/07  301,92  25,16  379,15  31,60 

2007/08  309,47  25,79  388,68  32,39 

 

  46. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Proposamena  Garraio  kuoten  inguruko  eztabaida  itxi  gabe  dago.  Orain  arte  egin  diren  bileretan  ez  da  iritzi bateraturik lortu. Halaber, Kontseilu Erretoreak tarteko irtenbidea proposatzen du:  

1. Haurtzaro  ikastolako  hezkuntza  komunitateak  iritzi  bateraturik  ematen  ez  duen bitartean, elkartasun irizpidea mantenduko da. 

2. Elkartasun  irizpide  horren  ondorioz  suertatzen  den  defizita  konstante  mantendu beharrean hazten ari denez, kuotak %10 igotzea.  

3. Igoera 2008ko urtarriletik aurrera izango da  indarrean.  Hona hemen proposatutako kuotak:  

  

KUOTAK INDARREAN DAUDEN 

KUOTAK PROPOSAMENA 

1‐2 bidaia  19,65  21,61 

3‐4 bidaia  25,79  28,36 

  

 

 

 

  47. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

6.‐ UDAL HARREMANAK _______________________________________________________________________ 

 

 

 

 

2007ko maiatzeko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Oiartzungo Udal Korporazioa  aldatu egin da, eta aurreko legealdian Udala EAk zuzentzen bazuen, datozen 4 urteetan ANV/EAEk egingo du. Haurtzaro  Ikastolak asmo bera dauka Udal korporazio batarekin edo bestearekin. Lankidetza eta elkarlana  bultzatu  nahi  ditugu,  batetik  Oiartzun  herriak  ikastolak  eskaintzen  duen  kalitatezko hezkuntza  eredu  propioa  eta  euskalduna  izateko  eta  bestetik,  Oiartzunen  euskara  eta  euskal kultura erro‐errotik garatzeko. 

 

Aurreko legealdian egin zen modura, agintaldia hartu eta berehala, uztailaren hasieran hain zuzen, izan genuen  lehenengo bilera Udal korporazio berriarekin. Bilera horretan udal ordezkari berriei Ikastolan ditugun beharrak eta kezkak azaldu genizkien, besteak beste.  

 

Urriaren erdialdean/bukaeran beste bilera bat egin genuen. Lehenengoa aurkezpen bilera  izanik, bigarren hau,  lan bilera  izan zen, eta bertan Haurtzaro  Ikastolak dituen beharrez  jardun genuen. Haurtzaro Ikastolak proposamen zehatzak egin zituen bilera horretan. Oiartzungo Udalak denbora eskatu  zigun  proposamen  horiek  aztertzeko.  Batzar  Nagusi  hau  prestatzeko  dokumentuak amaitzen ari garen honetan, oraindik ez dugu berririk  izan. Nahiz eta  jakin badakigun  tartean ez dela  denbora  luzeegirik  egon,  erantzuna  batzarra  egiten  dugun  egunerako  jaso  nahi  genuke, horrela egun horretan, batzarrean bertan jakinarazteko.  

 

Erantzuna bata edo bestea izanik eren, argi dugu Haurtzaro Ikastolaren eskaera batzuek azterketa sakonagoa  behar  dutela,  baina  aurrera  dezakegu,  orain  arte  izan  ditugun  bileren  balorazioa baikorra dela: Oiartzungo Udalak oso  jarrera positiboa agertu du, Haurtzaro Ikastolaren eskaeren aurrean. 

 

Haurtzaro Ikastolak  Oiartzungo Udalari honako proposamena egin dio: 

 

 

 

  48. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

HITZARMEN EKONOMIKOA 

 

Aurreko  Udal  Korporazioarekin  sinatutako  Akordio  edo  Hitzarmen  Ekonomikoaren  iraupena 2007ko abenduaren 31ra artekoa da, bi  sinatzaileetako batek  luzatu  izan ez balu ere, dagoenak indarrean jarraituko zukeen.  

Orokorrean Hitzarmena ona da  Ikastolarentzat. Baina,  ildo nagusia bere horretan utzita, aurreko negoziaketetan lortu ez ziren zenbait eskaera, Haurtzaro Ikastolarentzako garrantzizkoak dira, eta orain hitzarmena berritzeko aukera dugun honetan, galdutakoak berrio mahai gainean  jarri nahi ditugu. 

Atal  honetan,  Haurtzaro  Ikastolak Oiartzungo  Udalari  egin  dizkion  eskaerak  eta  proposamenak ondo  ulertzeko,  egoki  ikusten  da  lehenik  eta  behin,  indarrean  dagoen  hitzarmena  gogoratzea. Labur  agertze  aldera,  sinatu  dugun  hitzarmenak,  hiru  diru‐laguntza  jasotzen  ditu.  Hona  diru‐laguntza bakoitzaren ezaugarriak: 

 

1.1.‐ Ohiko mantentze‐lanak eta obra txikiak.‐ Oiartzungo Udalak Haurtzaro  Ikastolari diru‐laguntza  ematen  dio  mantentze‐gastuak  eta  obra  txikiak  egiteko.  Haurtzaro  Ikastolak ikasleko diru kopuru jakin bat jasotzen du horretarako. 

 

1.2.‐  Zorren  finantza‐zama.‐  1990an  Oiartzungo  Udalak  Ikastolako  frontoia  eraikitzeko hartutako  konpromisoaren  ondorioz,  ikastolak  diru‐laguntza  jasotzen  du.  Frontoi  hori udalarena  da,  eta  horregatik  obra  hori  egiteko maileguari  dagokion  finantza‐zama  bere gain hartzen du. 

 

1.3.‐ Obra handiak.‐ Hitzarmenak dioenez, obra handiak egiteko (inbertsioak egiteko) diru‐laguntza  jasotzeko  aukera  dago.  Lehenengo  urtean  32.500,00  euroko  laguntza  adostu genuen, eta ondorengo urteetan, Haurtzaro Ikastolaren beharren eta Oiartzungo Udalaren ahalmenaren  araberakoa  izango  zela  aurreikusi.  Hitzarmen  honek  iraun  duen  aldian, urtero, kopuru beretsuko diru‐laguntza jaso dugu. 

 

 

 

 

 

 

  49. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

Azalpen  labur  honen  ondoren,  hauek  dira Haurtzaro  Ikastolak  hitzarmen  berrirako   Oiartzungo Udalari egin dion proposamena:  

 2003‐2007 

HITZARMENA 

2008‐2011 HITZARMENARI HAURTZARO IKASTOLAK 

EGINIKO PROPOSAMENAK 

Ohiko mantentze lanaketa obra txi‐kiak bideratzeko 

laguntza 

Haurtzaro Ikastolan esko‐latuak  dauden ikasleen‐gatik, 3‐16 urteko ikas‐leengatik bakarrik jaso‐tzen du diru laguntza. 

Dagoena mantendu eta,  Diru‐kopuru hori Oiartzundik Oiartzora joaten diren ikasleengatik ere jasotzea. 

Zorren finantza‐ zama 

581.152,00 euroko zorraren finantza‐zama ordaintzeko diru‐laguntza jasotzen da. 

Berdin jarraitzea. Hau da zorrak bere horretan datzan bitartean, hari dagokion finantza‐zama ordaintzeko diru‐laguntza jasotzea. 

Obra handiak bideratzeko diru‐

laguntza 

Hitzarmenak iraun duen bitartean, urtero 32.500,00 euro inguruko diru‐laguntza  jaso da. Hitzarmenean jasotako konpromisoa oso orokorra zen, nahiz eta urtero kopuru beretsuko diru‐laguntza jasotzeko hitzezko konpromisoa eduki. 

 

• Hitzezko konpromisoa hitzarmenean jasotzea, hau da, urtero obra handietarako diru‐laguntza jasotzeko konpromisoa idatziz agertzea. 

• 2004ko diru‐laguntza eguneratzea. • Kontzeptu honengatik jasotzen den diru‐laguntza urtero eguneratzea. 

• Kontzeptu hau justifikatzeko fakturaz gain finantza‐zama ere baliagarria izatea. 

Garraioa  Ez zen ezer jaso. Diru‐laguntza jasotzea eta/edo gaiaren/arazoaren irtenbidea adostea. 

 

 

 

  50. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

ORDEZKO ARAUAK 

 Haurtzaro Ikastola buru‐belarri sartu da ordezko arauak onartzeko prozesuan. Gure eskaera argia da:  Ikastolak  gabezia nabarmena du  espazio  fisikoari dagokionez, behar‐beharrezkoa du  eraikin berri bat inguruko lurretan, eta hori ahalbideratzeko neurriak hartzea eskatu du behin eta berriz. 

Aurreko  legealdian gai honen  inguruan hartu ziren erabakiek,  Ikastolaren nahiak erabat ezeztatu ez zituen arren, epe motzera ez zieten Ikastolaren beharrei erantzunik eman. 

Oraingo Udalari,  berriro  azaldu  zaio  eraikin  hori  egiteko  beharra,  eta  horretarako  neurriak  epe motzera har ditzan eskatu diogu.  

Honekin batera eraikin horren erabilera eta Ikastolaren interesak zehaztu behar dira: 

• Erabilerari dagokionez, hasiera batean, argi eta garbi ikusten dugu, eraikin horrek gutxienez 0‐3 etapa  jaso beharko  lukeela, eta 0‐6 etapa  jasotzea arazoaren  irtenbiderik onena  izan daitekeen arren, polikiago aztertu behar den aukera da hau. Hitz batean agertzeko,eraikin berri  honetan, momentuz,  Partzuergoak  eskaintzen  duen  zerbitzua  ematea  aurreikusten da. 

• Ikastolaren  interesak  direla  eta,  eraikin  horrek  modu  batera  edo  bestera  Haurtzaro Ikastolarena  izan behar duela uste dugu.  Ikastolak  jada arrazoitu du  lekuaren beharra eta noizbait Partzuergoa desagertuko balitz, Haurtzaro  Ikastolak antzeko  zerbitzuak emateko lekua beharko luke. 

  PARTZUERGOA 

 

10 urtetako esperientziak bultzatuta, eta batik bat, azken  lau urteotako egoera kontuan hartuta, Oiartzungo Udalari bi proposamen egin dizkiogu. Bi proposamenok estatutuekin dute zerikusia: 

1. Lehenik,  idatzizko  hitzarmenean  Oiartzungo  Udalaren  eta  Haurtzaro  Ikastolaren  arteko benetako akordioa jasotzeko eskatzen dugu; hau da, Haurtzaro Ikastolak Partzuergoari egin dizkiot  ekarpenak  esplizituki  jasotzea  eta,  Partzuergoa  likidatuz  gero  bi  partaideen eskubide eta betebeharrak behar bezala definitzea. 

2. Bigarrenik  Partzuergoaren  kudeaketa  arinduko  duen  antolaketa  onartzea  nahi  dugu. Horretarako estatutuetan ageri den Gerentearen irudia indartzea da gure proposamena.  

 

Lehenengo  proposamena  gauzatzeari  lehentasuna  ematen  diogun.  Bigarrena,  berriz,  ikasturte honetan Partzuergo Zuzendari Batzordean lantzeko gaitzat  har dezakegu. 

 

HAURTZARO IKASTOLAKO  KONTSEILU ERREKTOREAK 

 

  51. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

7.‐ ESPAZIO FISIKOAREN PLANGINTZA 6 GELA BERRI TERRAZAN 

___________________________________________________________________ 

AURREKARIAK 

Azken urte hauetan Haurtzaro ikastolaren espazio beharraz asko hitz egin da. KMK 06 antolatzeko eskaera arrazoitzeko erabili zen, eta Oiartzungo Ordezko Arauak berritzeko prozesuan ere behin eta berriro aldarrikatu den gaia izan da. 

 Labur‐labur esanda Haurtzaro ikastolaren egoera hau da espazio fisikoari dagokionean:  

• Legeak markatzen dituen ratioen azpitik dago, beraz, oinarrizko eskasia du. • Orain  dela  12/13  urte,  zoritxarrez,  bi  lerroko  ikastola  bihurtu  zen. Gaur  egun,  ordea, 

HHn  eta  LHn  3  lerro  daude  eta  DBHn  2  lerro  dauden  arren,  epe motzera  3.  lerroa berreskuratuko da. 

• Oiartzunen  etxebizitzak  eraikiko  dira  eta  biztanle  kopurua  hazi  egingo  da,  ondorioz, ikastolak hazkunde demografiko horri erantzun beharko dio. 

• Dagoen espazioa antolatzea eta egokitzea beharrezkoa da.  

Errealitate  hau  ikusita,  duela  ikasturte  batzuk  Haurtzaro  ikastolako  oinarrizko  espazio‐antolaketaren plangintza egin zen: 

 

LANEN PLANGINTZA 

2003/04  Terrazan 4 gela berri. 

2005/06  Jantokiaren handitze proiektua. 

2005/06  Igogailua, muga arkitektonikoen eraispena. 

  Eraikin berria.  

Plangintza  horretan  aurreikusi  ziren  lehenengo  hiru  helburuak  bete  dira,  baina  Haurtzaro ikastolaren  beharren  behin  betiko  irtenbidea  eraikin  berria  da. Nahiz  eta  horretan  gogor  aritu, obra hori gauzatzea oraindik ez da lortu.   

Batzar honetako aurreko puntuan adierazi den bezala, gaia ondo bideratu da eta oraingo honetan Oiartzungo Udala pauso sendoak ematen ari dela esan dezakegu eraikin hori egiteko. 

Espazio beharra behin betiko asetzeko bide onetik  joan arren, eraikina egiteak  luze  joko du eta Haurtzaro  ikastolak baditu urtero erantzun beharreko beharrak: batetik, 3  lerro finkatzeak urtero gela bat gehiago behar  izatea suposatzen du; eta bestetik, oinarrizko gelez gain, bestelako gelak ere behar dira (laborategia,  ingeleseko gela, taldeak bikoizteko gela,  liburutegi egokia, errefortzu gela…) eta horiek ere ikasle gehiago izatearekin handitu, egokitu eta kasuren batean bikoiztu egin beharko dira. 

 

  52. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 GELA KOPURUAREN GARAPENA  GUTXIENEKO BEHARRAK 

IKASTURTEA  HH  LH  DBH  GUZTIRA TUTORetzak  ESPEZIFIKOAK 2006/07  9  16  8  33     2007/08  9  17  8  34     2008/09  9  18  8  35  1 gehiago  1 ingelesa 2009/10  9  18  9  36  1 gehiago  1 bikoizketa gela 2010/11  9  18  10  37  1 gehiago  …. 2011/12  9  18  11  38  1 gehiago   2012/13  9  18  12  39  1 gehiago   2013/14  9  18  12  39     

 

TERRAZAKO GELEN PROIEKTUA ETA BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOA   

Proiektua eta obrak. 

Egoera hori izanik, Kontseilu Errektoreko lan/obren azpibatzordean aukera ezberdinak landu dira, eta  bestalde,  obrak  bideratzeko  genuen  arkitekto‐taldea  aldatu  egin  da.  Azpibatzordeak  eta arkitekto‐taldeak orain arte bideratzeko oso zaila zirudien proposamena egin dute:  

OINARRIZKO ERAIKINEKO TERRAZAN, 

ITURRIOTZ ALDEAN, 6 GELA BERRI EGOKITZEA. 

Egin beharreko azterketa tekniko guztiak egin eta proiektua bideragarria dela baieztatu ondoren, Udaleko  arkitektoari  aurkeztu  eta  honek  ontzat  eman  zuen.  Guztien  oniritzia  jaso  ondoren, proiektua egin eta Arkitekto Elkargoari aurkeztu zaio.  

6 gela berri egiteko proiektu honen aurrekontua 750.000/800.000 euro ingurukoa da. 

Obrei 2008aren hasieran ekingo zaie; eta 2008ko abenduan bukatzea espero da.  

Bideragarritasun ekonomikoa. 

Bideragarritasun  ekonomikoari  dagokionez,  KUTXArekin  eta  EUSKADIKO  KUTXArekin  kreditu eskaerarako  lehenengo  harremanak  izan  ditu  ikastolak.  Kreditu  berriei  aurre  egiteko,  kontuan hartu  behar  da  2008/09  ikasturtean  kreditu  zaharrak  kitatuko  direla.  Kreditu  zaharrak  erabat amortizatu gabe dauden bitartean, berriak ez amortizatzeko proposamena egin zaio KUTXAri eta EUSKADIKO KUTXAri. 

Bestalde, 2007. urtean Hezkuntza Sailak Irakaskuntza‐kooperatiben eraikuntzetan egin beharreko lanen  diru‐laguntza  dekretua  aterako  du  –oraindik  ez  du  atera  dekretua‐.  Ikastolak  deialdi honetara aurkezteko baldintzak betetzen ditu: oinarrizko proiektua egina  izatea eta  lanak 2008. urtean  zehar  bideratzea,  hain  zuzen.  Deialdia  publiko  egiten  denean  egingo  du  diru‐laguntza eskaria, eta bide hau ere diru‐iturri izatea espero da. 

  53. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

2007/08 ‐ Inbertsioen Bideragarritasun plana 

 

  GASTU FINANTZARIOAK  FINANTZAKETA ERA   

 2003 

TERRAZA2008 

TERRAZA HEZKUNTZA 

SAILA  

 

KREDITU ZAHARRAK  JANTOKIA 

IGOGAILUA 800.000 € 

GUZTIRA UDALAREN LAGUNTZA

R.I.R. 

INBERTSIO FONDOAK  GUZTIRA 

 

GURASOEN KUOTEN EKARPENA

                       

07/08  135.281  108.651  10.000  253.932  92.400  40.148 30.244  162.792  91.141 

08/09  136.634  110.824  48.000  295.458  93.525  42.501 43.544  179.570  115.888 

09/10    140.113  72.783  212.896  39.784  44.960 52.218  136.961  75.935 

10/11    140.486  72.783  213.269  40.977  47.527 52.218  140.722  72.548 

11/12    140.863  72.783  213.646  42.207  50.208 52.218  144.633  69.014 

12/13    141.244  72.783  214.027  43.473  53.007 52.218  148.698  65.330 

13/14    141.628  72.783  214.411  44.777  54.597 52.218  151.592  62.820 

14/15    142.016  72.783  214.799  46.120  56.235 25.474  127.830  86.971 

15/16    142.409  72.783  215.192  47.504  57.922 25.474  130.900  84.292 

 

ETORKIZUNEKO ERRONKAK  

Haurtzaro ikastolako etorkizuneko proiektuak eta beharrak hauek dira: 

• Eraikin berria. Eraikin berria eraikitzeak du lehentasuna. • Kalitatezko  irakaskuntza  eskaintzeko  espazioen  egokitzapena.  Lehen  adierazi  dugun 

moduan, nahiz eta  terrazan 6 gela berri egin, Haurtzaro  ikastolan ez daude 3  lerroko ikastola  batek  behar  dituen  espazio  guztiak.  Izan  ere,  oinarrizko  gelez  gain,  gela espezifikoak, mintegiak,  liburutegia,  bikoizketa  gelak,  eta  abar  falta  dira.  Ondorioz, eraikin berria egin bitartean, behar hauek asetzeko hainbat obra egin beharko dira. 

• Muga arkitektonikoen eraispena. 3 urteko eta 4 urteko  sarreren maldak egokitu egin behar dira. 

• Ikastolako Udal Pilotalekuaren itxitura. Ikastolako pilotalekua eta jolaslekua Udalarenak dira. Horiei  itxitura ezartzeko oinarrizko proiektua egina dago  jada. Baina Oiartzungo Udalak proiektu hori abiarazi ala ez erabaki behar du. 

• Anfiteatroaren  aldeko  fatxadaren  konponketa.  Anfiteatroaren  aldeko  fatxada birmoldatu egin behar da. 

• Ikastolako  autobus  geltokiko  estalpea.    Geltokia  estali  egin  behar  da,  euria  egiten duenean ikasleak babesteko. 

 

  54. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

  55. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  56. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

8.‐ HAURTZARO IKASTOLAKO 

BIZIKIDETZA PROIEKTUA _______________________________________________________________________ 

 GAUR  EGUNGO HEZKUNTZAN  “BIZITZARAKO  IKASTEA”  IKASKETARIK  ADIERAZGARRIENA,  EDO GARRANTZITSUENA BEZALA ALDARRIKATZEN DA     Gizartean  sortutako  aldaketek, eskoletako  xedeak  aldarazi dituzte;  lehen  gaitasun eta  trebeziak baziren  landu  beharrekoak,  orain  bizitzarako  oinarrizko  konpetentziak  garatzean  jartzen  da indarra.  Euskal curriculum berrian  jasoa dagoen modura konpententzietan trebatu behar ditugu  ikasleak, haurrak, konpetentzia hauetako bat “Elkarrekin bizitzen  ikastea ” delarik.    Ikasleak bizitzan zehar suertatuko  zaizkien  egoeren  aurrean  erantzun  egokia  emateko  gai  bihurtuko  dituen  hezkuntza sustatzen  da,  harremanetan  murgilduriko  bizitza.  Hau  dela  eta,  bizitzarako  eta  norberarekin, gainerakoekin  zein  inguruarekin  bizikidetza  positiboaren  eraikuntzarako  beharrezkoak  diren konpetentzia guztiak garatzeko, bizikidetza plana propioa eratu eta praktikan  jartzea ezinbesteko pauso bihurtu da.   BERAZ,  IKASTETXEKO  URTEKO  PLANEAN  SARTUKO  DEN  URTEKO  BIZIKIDETZA  PLANAREN ERAKETA  EPE  ERTAINERA  ERRUTINA  BIHURTZEA  BEHARREZKOA  IZANGO  DA  IKASTETXE GUZTIENTZAT.  Gure  Ikastolan,  Haurtzaron,  hainbat  gogoeta  eginak  ditugu  gai  honen  inguruan,  eta  hainbat erabaki hartuak ere baditugu.  

• Badira  lau  ikasturte  Hezkuntza  Batzorde  bat  eratua  dugula,  ikasle,  guraso,  irakasle  eta zuzendaritzaren parte hartzearekin. 

• Hezkuntza Batzorde honen azpibatzorde bat dugu, Elkarbizitzarako Batzordea deritzoguna: elkarbizitzari dagozkion gaiak lantzen ditugu bertan. 

• 05‐06  ikasturtean,  “Ikasleen  eskubide  eta  bete  beharren  araudia”  berriz  ere  landua, eguneratua, onartua eta indarrean dago. 

• Hezkuntza Proiektuan langile eta gurasoen eskubide eta betebeharrak definituak ditugu. • Irakasleei begira “Gurasoen harrerarako protokoloa” definitua eta indarrean dugu. • Guztiak  idatziak  ez  badaude  ere,  baditugu  hainbat  irizpide  erabakiak  harremanak 

bideratzeko. • Errespetua gaiarekin trataera etapa ezberdinetan landutako dokumentua indarrean dugu. • Curriculumean zehar‐lerroak integratuak ditugu   • Herriko erakundeekin elkarlanean ari gara azken urteetan prebentzio mailan • Berritzaguneako  adituen    eta Hezkuntza  Ikaskariaren  aholkularitza  eskatzen  dugu  behar 

dugun guztietan • ... 

 

  57. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 Errealitatea  da  Ikastetxeko  eguneroko  bizitzan  gero  eta  egoera  gehiago  sortzen  zaizkigula bizikidetzaren  inguruan,  normalean  modu  egokian  bideratzen  saiatzen  garenak,  baina  tresna hauek ez dira beti nahikoak eta proiektu  global baten beharra  gero eta nabarmenagoa  ikusten dugu Haurtzaro Ikastolan.  Honen haritik klaustro mailan baditugu hainbat formakuntza saio eginak: 

• 06‐07  ikasturtean:  Lehen  Hezkuntzako  irakasleek  “  BIZITZA  ETA  BIZIKIDETZA OSASUNTSURAKO HEZI” A motako formakuntza modulua egin genuen. 

• 07‐08  ikasturteko  iraila  hasieran,  ikastetxeko  klaustro  osoak  “  BIZITZARAKO TREBETASUNAK:  ADIMEN  EMOZIONALA”  FORMAKUNTZA  EGIN  DUGU,  Bidasoako Jardunaldi Pedagogikoen barruan. 

 

Eta ikasturte honen hasieran, Etapa guztietako gurasoekin tailerrak egin dira: • BIZITZARAKO  TREBETASUNAK:  ADIMEN  EMOZIONALA”  FORMAKUNTZA,  Hilario  Garrudo 

psikologoarekin.  HONENBESTEZ, IKUSIRIK BAI IRAKASLERIA ETA GURASOAK ERE GAI HONEKIN SENTSIBILIZATUAK BAGAUDELA,  HEZKUNTZA  BATZORDEAK  HORRELA  ERABAKITA,  HAURTZARO  IKASTOLAN IKASTURTE HONETAN HASIKO GARA LAN HONETAN.  Hezkuntza‐komunitateko estamentu guztien partaidetza eta  inplikazioarekin beharrezkoa  izango dugu  bizikidetza  positibo  eta  atsegina modu  sendoan  eraikitzeko;  langile,  guraso  eta  ikasleena. Guztion  partaidetzarekin  prozesuaren  arrakastaren  garantia  izango  dugu. Harreman‐kultura  eta lan‐kultura transformatzen arituko gara, halaxe bizikidetzarako hezkuntza eta zentroko eguneroko zereginetan pertsona guztien ongizatea integratuko ditugularik.  Hauxe  da  partaidetzako  demokrazia,  eta,  honekin  batera,  hiritartasunerako  hezkuntza ahalbidetuko duen sare soziala eraikitzeko ezinbesteko oinarri. Eta hiritartasun demokratikorako, aktiborako  eta  arduratsurako  hezteak,  justizia,  tolerantzia,  errespetua,  solidaritatea...  bezalako balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea eskatzen du, baita  ikasleengan gatazkak eta arazoak ebazteko konpetentziak garatzea ere.   Lan horren eraketari era sistematikoan ekiteak fase ezberdinak dituen prozesu batean murgiltzea eskatuko  du.  Prozesu  horren  garapen  sakona  oinarrizkoa  da  emaitza  esanguratsu  eta  egokia lortzeko.  Prozesuan oinarrizko lau fase landuko ditugu:  

1.‐Sentsibilizazioa: bizikidetza positiboa sustatzearen beharrari buruz. Hizkuntza bateratuaren bilaketa. 2.‐Diagnostikoa: bizikidetzarako garrantzizkoak diren eremu guztietako diagnosia. Errealitatea aztertu, ondo dabiltzan alderdiak, zailtasunak eta sakoneko arrazoiak identifikatu.  3.‐Planifikazioa: Bizikidetza Planaren planifikazioa. Bizikidetza positiboaren eraikuntza, gatazken aurreikuspena eta berauen tratamendua landuko duen interbentzio programa. Erantzuna lehentasunezko beharrizanei eta prestakuntza‐plana beharrezkoa denean. 4.‐ Jarraipena eta ebaluazioa. Hobetzeko eta jarraitzeko proposamenak. 

 

 

  58. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

HAURTZARO  IKASTOLAN  BIZIKIDETZA  PROIEKTU  HAU  GARATZEKO  ASMOA  ETA  NAHIA HEZKUNTZA  SAILAN AURKEZTU DUGU  ETA   HEZKUNTZA  BERRIZTATZEKO  PROIEKTU GLOBALA  BEZALA ONARTUA IZAN DA.  Beraz, 3 ikasturte izango ditugu hau burutzeko , eta lana honela banatuko dugu: 

 07‐08 ikasturtea: ( Urtarrila‐martxoa)  • SENSIBILIZAZIOA : 

Zentroko hezkuntza‐komunitatekide bakoitzak bere era propiora bizi ohi du egunero bertan gertatzen dena.   Hau hamaika  faktoreren  isla da: bizi‐esperientziak,    inguruan edukitako balioak eta haien barneratze‐maila, barne‐sinesmenak, garaturiko bizitzarako gaitasun eta konpetentziak...  Aniztasun  zabal  honek  eragin  zuzena  du  bizikidetza  intrapertsonal  zein pertsonen  artekoan. Hori dela eta, ezinbestekoa da  leku eta denbora bat ematea gure arteko BIZIKIDETZAREN inguruko  hausnarketari:  Zer  da  bizikidetza?,  Zer  iritzi  dugu  gure  ikastetxeko  bizikidetzari buruz? Ondo al gaude?, Ondo egoteak denentzat antzeko zerbait esan nahi ote du? hobeto egoteko zer behar dugu?. ..,   

• DIAGNOSTIKOA: Honek eramango gaitu: 

• kontzeptuak eta itxaropenak konpartitzera • beharrak plazaratzera • gure ikastetxean bizikidetzaren egoeraren kausak identifikatzera • proiektua garatzeko indarrak eta iniziatibak batzera  

Helburua  ikastetxean  bizikidetza  nolakoa  den  aztertzea  da.  Horretarako,  bizikidetza  hobetzeko adierazgarriak diren  ekintza hezitzaile eremuak analizatuko dira. Diagnostiko honek errealitatean kokatuko gaitu, ikastetxearen profila zehaztu eta hortik abiaturik hausnarketa‐maila eta ekintza‐hezitzaile sakonagoak eratzeko prozesu‐bideak zabaldu. Dinamika honen helburua ez da kasuen zerrenda egitea, gatazken tipologia eta non ematen diren zehaztea, hau ere  interesgarria  izan arren. Nahi duguna gatazkak sortarazten dituzten aldagaiak, askotan  hain  ikusgarri  ez  direnak,  analizatzea  da.    KAUSAK  detektatzea,  ez  sintomak  soilik, lagungarria  da  bizikidetza  hobetzeko  planaren  helburuak  finkatzeko  orduan  beharrezko informazioa izateko.   08‐09 / 09‐10 ikasturteak  07‐08  Ikasturtean    egindako  lanari  jarraituz,  proiektuaren  planifikazioa  eta  ebaluazioa  egingo ditugu.  Garrantzitsua da gogoratzea errealitatea konplexua, alde anitzekoa eta sakona dela eta: • ongizate pertsonalean eta harreman onen garapenean aldagai askok dutela eragina. • ikastetxe bakoitzean eremu ezberdinetan indar egin beharko dela, hamaika gauza oso ondo 

egiten baitira eta hori bistaratuz gero, abiapuntu interesgarria dela.  • handik edo hemendik hastea garrantzi gutxiko kontua dela, garrantzitsuena hastea dela.  

 

  59. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

 

9.‐ “IKASTOLAK. ORAIN ETA GERO” _______________________________________________________________________ 

  “Ikastolak”  herri‐ekimena,  ohiko  eskolaren  alternatiba  izateko  XX.  mendean  sortutako  eskola eredua,  eta,  aldi  berean,  baita  hezkuntza‐eredua  poliki‐poliki  eraikitzen  ahalegindu  den mugimendu  soziala  ere.  Bertan  murgilduta  gaudenok,  badakigu  hezkuntzaren  eta  eskolen eginkizuna egunero  landu beharreko gaia dela, etengabea da erreformen beharra: aldaketa asko ikusten  ditugu  egungo  gizartean  eta,  ondorioz,  gure  ikastetxeetan  ere  aldaketak,  gabeziak  eta kontraesanak azaleratzen dira.   Horregatik,  ikastolen  kolektiboa  osatzen  dugunok,  bereziki  ikasleek,  familiek  eta  profesionalek, gogoeta  egin  behar  dugu  XXI.  mende  honen  lehenengo  hamarkadetako  euskal  gizartearen beharrizanen inguruan. Behar horiei erantzuna ematen saiatu behar dugu, gure IKASTOLA‐eredua geure  ikuspuntuen  arabera  egituratuz.  Zer  eskaintzen  dugu?  Nolakoa  da  familiei,  ikasleei  eta inguruari egiten diegun proposamena?   Aspaldi hartu genituen galdera horiek gogoeta‐gai, eta Ikastolen Konfederazioak hainbat azterketa abiatu  ditu,  2006‐07  eta  2007‐08  ikasturteetan  burutzeko,  gestio  plangintzan  jasotzen  denez. “IKASTOLAK. ORAIN ETA GERO” dokumentuan egiten diren proposamenak kontrastatzeko daude oraindik, baina, ez dira hutsetik  abiatuta egin,  ikastolen  kolektiboaren esperientzia  instituzional eta historikoan ongi oinarrituta daude.   IKASTOLA ereduaren esanahia eta osagaiak   “Eredu” hitza testuinguru ugaritara zabal daiteke: artea, etika, matematika, zientzia… Baina, kasu guztietan, bitartekari lana betetzen du ereduak, teoriaren eta praktikaren arteko zubia egiten du, ideiaren  eta  honen  gauzatzearen  artekoa.  “Ikastola‐eredua”  dugu  guk  mintzagai  eta  termino honen  atzean,  batasun  koherentea  osatu  nahi  dugu  eskola‐eredua  eta  hezkuntza‐eredua,  biak uztartuz.   Ikastolen  hezkuntza‐eredu  komuna  da  hezkuntza  helburu  baten  inguruan  erabakitzen  eta gauzatzen  dugun  ekintza  programatuen  eta  sistematizatuen  jarduera  multzoa,  baliabide  jakin batzuk  erabiliz  lortu  beharreko  helburuak  dituena,  eta  ondorengo  ezaugarriei  begiratuz identifikatzen  duguna:  jarduera  kritikoa  eta  eraginkorra  sustatzea,  eredu  izan  nahia,  inguru desberdinetan gauzagarria izatea, diseinu kontrastatua edukitzea, ikuspegi kritikoa izatea bai gure tradizioa bai egungo egoera aztertzeko, eta, nola ez, dinamismo nabarmena edukitzea, gizartean nahiz kulturan.  Ikastolen  eskola‐eredu  komuna  deitzen  diogu,  gure  ikastetxeek  partekatzen  duten  ezaugarri komunen multzoari, beti ere, ondorengo  irizpideak  kontuan  izanik: helburuak, baliabideak  (giza baliabideak,  bitarteko  materialak  eta  funtzionalak),  antolakuntza  eta  kudeaketa  egitura, teknologia, jokatzeko modua, kultura eta gertutasuna.   

 

  60. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

Ikastola bakoitza eta ikastolen kolektiboa dira, beraz, IKASTOLA eredua osatzen duten atalak. Agiri honetan, ondorengo puntuak landuko dira:  

1.‐ Ikastolen izaera propioa. 2.‐ Ikastolen kolektiboaren izaera komuna. 3.‐ Ikastolen kolektiboaren oinarrizko curriculum komuna. 4.‐ Ikastolen kolektiboaren antolaketa‐egitura. 5.‐ Ikastolen antolaketa kolektiboaren plan estrategikoa. 6.‐ Ikastolen antolaketa kolektiboa. 

 IKASTOLA 2020  Orain  arte  azaldutako  irizpideak  kontuan  izanik,  eta  gaurtik  hasi  eta  2020  urterainoko perspektibatik  abiatuta,  harremanean  dauden  ondorengo  elementuen  arabera  islatzen  dira ikastolen  Izaera propioa,  ikastolen kolektiboaren  Izaera komuna,  ikastolen oinarrizko Curriculum komuna eta ikastolen kolektiboen Antolaketa‐egitura.  Ikastolen IZAERA PROPIOA 

• Lege eta nortasun propioak dituen eskola‐entitatea.  • Hezkuntza proiektu euskalduna ardatz duen hezkuntza‐komunitatea. • Kooperazio bidez kudeatutako erakundea. • Ikastolen kolektiboarekin solidarioa den unitatea. • Hezkuntza proiektu propioa duen erakundea. 

 Ikastolen kolektiboaren IZAERA KOMUNA 

• Hezkuntza sarea, ikastola‐titularren erakundea. • Euskal Herriaki, euskara erakundea bat, bere joko‐arau propioekin. • Subjektu aktiboa eta laguntzailea Euskal Herriaren garapenean. • Zerbitzu kolektibo propioak. 

 Ikastolen kolektiboaren OINARRIZKO CURRICULUM KOMUNA  

•  Hezkuntza‐helburua: ahalik eta  giza garapen handiena bultzatzea.  •  Hezkuntza‐konpetentziak lantzea.  •  Hezkuntza‐eragileak: irakasleak, familia eta gizarte ingurunea.  •  Hezkuntza humanista euskalduna.  •  Ildo kurrikular nagusiak eta bereziak. 

 Ikastolen kolektiboaren ANTOLAKETA‐EGITURA  

• Elkarlanaren eta interdependentziaren irizpidea. • Lotura eta artikulazio irizpidea.  • Aniztasun eta malgutasun irizpidea.     • Hobekuntza etengabearen irizpidea  • Enpresari‐senaren irizpidea. • Tokiko eta unibertsalaren arteko irizpidea. • Ikastolako bazkideenganako arreta irizpidea. 

  61. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

   

II PLAN INTEGRALA (PLAN ESTRATEGIKOA 2008‐2014) 

  Ikastolen Erakunde kolektiboaren helburua Ikastolek Erakunde Kolektiboa osatuko dute: 

• bere hezkuntza‐proiektu komuna garatzeko, • ikastola bakoitzari bere hezkuntza‐proiektua garatzen laguntzeko, • kolektibo gisa ordezkatzeko, • euskarazko irakaskuntza ikastolen eremutik at sustatzeko.  

  Ikastolen Erakunde Kolektiboaren Zeregina Hezkuntza‐proiektu komuna gauzatzearen, ebaluatzearen eta eguneratzearen arduraduna izatea, eta ikastola bakoitzak bere hezkuntza proiektua aurrera eramateko orduan laguntza eskaintzea.                 Lehentasun estrategikoak 

o Hezkuntza‐proiektu komunaren zehaztea eta onartzea. o Ikastola bakoitzean hezkuntza‐eredu komunaren ezarpena bultzatzea.  o Ikastola  bakoitzean honen egokitzapena bultzatzea. 

 Ikastolen zerbitzu kolektiboen, antolaketaren eta kudeaketaren bilakaeraz eta hobekuntzaz arduratzea 

Lehentasun estrategikoak o Ikastola berriak sortzea eta sendotzea.  o  “Euskal  eskola”  bideragarriaren  ideia  indartzea,  sor  litekeen  lege‐eztabaida  bati 

begira. o  Ikastolen mugimenduaren antolaketa‐egitura sendotzea.  o  Ikastolen  iraupenerako  plan  partikularrak  eta  orokorrak  diseinatzea,  onartzea  eta 

kudeatzea. o  Ikastola bere ingurunera zabalduko duten ereduak eskaintzea. o Hezkuntza‐zerbitzu kolektibo guztiak eguneratzea, ikastolek onartutako Curriculumari 

jarraituz.  o Euskal  Sena  bultzatzen  duten  zerbitzu  kolektiboak  sendotzea.  Sena  (Xiba, 

Bertsolaritza eta Aisialdia)   

  

     

 

  62. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

ANTOLAKETA KOLEKTIBOA  SARRERA   

• Elkarte ugarik batu dituzte ikastolak, sortu zirenetik: federazioak, IEP, EHIK.  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako  ikastolek erakunde sendoa osatzeko nahia adierazi dute. Bi oztopo  izan  dira;  Euskal  Herriko  zatiketa  juridiko  administratiboa  eta  ikastolen  autonomia batetik,  eta  lurralde  federazioko  ibilbidea  eta  Euskal  Herri  osoko    erakunde  bihurtu  nahia bestetik.    

• Premia  handiko  betebeharra.  Sarritan  eskatu  zaigu  egungo  egituratzearen  urrats  berria  eta sendoa litzatekeena diseinatu eta martxan jartzea.  

• Ikastola eta federazio guztien oniritzia izanik, egungo EHIK egokitu egin behar da, egitura berri batekin elkarlana eta eraginkortasuna  sustatzeko eta  ikastolek eskatzen dizkiguten  funtsezko ezaugarriei eusteko. Hona hemen ezaugarriok: 

• Gardentasuna. • Ikastola guztien esku hartzea. • Lurraldeen errealitateekiko begirunea. • Zuzendaritza eta eredu bakarra Euskal Herri osoko Ikastolen mugimenduarentzat.  

• Ikastolok  XXI. mendeko  IKASTOLA  ereduari  eta  egungo  beharrei  erantzungo  dien  erakundea osatu behar dugu, honako irizpideak betez:  

• Erakunde  parte  hartzailea  izatea,  ikastoletatik  gertu  dagoena,  bizkorra  eta demokratikoa.  

• Euskal Herrian indar handiagoa izango duena.     PROPOSAMENA  

• Lurralde  bakoitzak  iritzi  eta  lehentasun  ezberdinak  ditu  erakunde  bakarra  osatzeko proposamenari  dagokionez.  Zaila  edo  ezinezkoa  da  erakundea  epe motzera  osatzea,  baina, egungoa baino egitura aurreratuagoa duen proposamena egin behar dugu. 

• Helburua.  Ikastolen mugimendua  barneratu  dadin,  erakunde  bakar  horrek  ikastolei  esparru guztietan emango dien balioaz, jabetzea eta bereganatzea. Zerbitzu enpresa bat edo talde bat (Elkargo aurrerantzean) eratzea da lehendabiziko eta funtsezko pausoa. 

  Elkargoren ezaugarriak   

• Elkargo Ikastolen ordezkaritzarako eta kudeaketarako organo gorena izango da, Euskal Herriko gizartearen eta erakundeen aurrean. Berezitasun soziopolitikoengatik komenigarria suertatuz gero, zenbait administrazio eremutan, ordezkaritza  lurralde‐federazioaren esku geratuko da, baina beti ere, erabakiak Elkargorekin koordinatuz eta eztabaidatuz hartuko ditu. 

• Ikastolek  eskatutako  zerbitzuak  emango  ditu.  Ikastolen  mugimenduaren  zerbitzu  eta programa  guztiak  eskainiko  ditu. Ondoren  zerbitzuetan  jardungo  duten  profesional  guztiak bertako langile izango dira. 

• Ikastolak zuzeneko bazkideak izango dira. • Bere izaera juridikoa, Europako Kooperatiba‐Sozietateen bera izango da. 

 

  63. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

• Eraginkortasun irizpideetan oinarritutako zerbitzu‐programak: – Elkargok eskaini eta kudeatuko ditu zuzenean.  – Kudeaketa autonomoagoaren beharra badute, dagokion lurralde‐eremu bakoitzeko 

ordezkarien esku geratuko dira.  – Finantza‐egonkortasuna era autonomoan kudeatuko da administrazio bakoitzaren 

aurrean. • Arlo  hau  kudeatzeko  behar  den  ekintza  instituzionala  era  autonomoan  gauzatuko  da, administrazio eremuaren berezitasunak hala eskatuta, Elkargorekin koordinatuko da.  

• Elkargok zuzenean kudeatuko dituen zerbitzu edo programei dagozkien diru  laguntza guztiak eskuratuko ditu. Diru laguntzak jaso ahal izateko ezinbestekoak diren entitateek bere horretan eutsiko diote euren egoera juridikoari. 

• Iparraldean,  lege eta pedagogia alorrean dituzten berezitasunak direla eta, SEASKAren esku jarraituko dute gestio propioa behar duten programak edo zerbitzuak. 

• Ikastola guztiei bermatuko zaie zerbitzuen prestazioa. Euren kokapena ez da zerbitzu haietatik baztertzeko arrazoi izango. 

 Erakundeen lankidetza  Federazio edo Lurralde‐eremu erakundeen zereginak: 

• Ikastolen mugimendua lurraldean dinamizatzea. • Lurraldeko ikastola guztien parte hartzea bermatzea. • Elkargori buruzko informazioa lurraldean zabaltzea. • Elkargori proposamenak eta aholkuak zuzentzea. • Erakunde bakoitzak berak erabakitako eginkizunak izango ditu. Finantza‐egonkortasun arloan, erabakimena eduki dezakete hala nahi badute, beti ere Elkargorekin koordinatua. 

• Aurrekontuak izango dituzte, besterik erabakitzen ez bada. • Elkargon lurraldeko ordezkariak proposatuko dituzte.      

Ordezkaritza eta Kudeaketa Organoak   

• Ikastola guztiek osatuko dute Elkargoren Batzar Nagusia. • Batzar Nagusiak Gobernu‐Batzordea hautatuko du, lurralde erakundeen proposamenari lotuta. • Ikastola bakoitzak ikasle kopuruaren araberako ordezkari eta boto kopurua edukiko du: 

• 0 eta 500 ikasle bitartean, 1 boto. • 501 eta 1000 ikasle bitartean, 2 boto. • 1.000 ikasletik gora, 3 boto.  

 • Ikastolak lurralde bereko beste ikastola baten esku utz ditzake bere botoak. • Gobernu Batzordean lurralde elkarte bakoitzean dauden beste kide egongo dira (3 gutxienez).  

 Erabakiak hartzeko baldintzak  

• Batzarrak  bertan  diren  edo  eskuordetuta  dauden  botoen  ¾  beharko  du  gai  hauei buruzko erabakiak hartzeko: 

• Sozietatearen kudeaketa, urteko memoria eta kontuak. • Urteko kudeaketa plana eta aurrekontua.  • Barne araudia. 

 

 

  64. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia

• Batzarrak  bertan  diren  edo  eskuordetuta  dauden  botoen  4/5  beharko  du  gai  hauei buruzko erabakiak hartzeko: 

•  Elkartasun kutxaren ekarpena eta banaketa. •  Ekonomia, antolamendu edo funtzionamendu egituraren funtsezko aldaketa. 

 • IKASTOLEN  BATZARRAren  esku  geratuko  da  Plan  Integrala  2008‐2014  eta  Ikastola  proiektua 2020 onartzea.  

• Kideen  artean  bat  hautatuko  dute  Elkargoren  lehendakari.  Hauek  izango  dira  Gobernu Batzordearen ordezkari nagusi moduan beteko dituen eginkizun nagusiak:  

• Elkargoren helburua gauzatzea. • Ildo estrategikoak eta ordezkaritza instituzionala betetzea. • Kudeaketa behar bezala betetzen dela ziurtatzea.  • Gobernu Batzordeak erabakiko du, dedikazio edo  liberazio ordaindua esleitu behar 

dion.   

• Gobernu  Batzordeak  hautatuko  ditu  zuzendaria  eta  zuzendaritza,  lehendakariak  Gobernu Batzordeko kideei iritzia galdetu eta  proposatu ondoren.   

• Zuzendariak Elkargoren zerbitzu guztiak zuzenduko ditu.  • Lurralde  erakunde  bakoitzak  erabakiko  du  bere  ordezkariek  botoa  era  kolegiatuan  ala  era indibidualean erabili. 

• Ordezkarien botoa erakunde bereko beste ordezkari bati delega daiteke. • Oinarrizko  gaiei  buruzko  erabakiek  (Helburua,  Ikastola  2020,  Plan  Integrala,  ildo estrategikoak...) aho batez onartu beharko dira GBan, eta gainontzekoak gehiengo handienaz. 

• Eztabaidagaiak lurralde jakin bati eragiten badio, ezingo da erabakirik hartu lurralde horretako ordezkari guztiak bertan izan gabe.    

 

EZTABAIDARAKO EGUTEGIA   I  U  A U O  M  A  M  E

Zirriborro hau eskuratu eta aurkeztu  X X  X            

Eztabaida eta iradokizunak idatzi  X X  X            

Iradokizunak bildu eta zirriborro hau zuzendu  X X  X            

Zirriborro zuzendua eskuratu eta aurkeztu        X X  x       

Ikastolen Curriculuma eskuratu eta aurkeztu        X X  x       

Eztabaida eta zuzenketa‐proposamenak idatzi        X X  x       

Zuzenketak bildu, sailkatu eta ikastolei igorri              X  X  X

Ikastolen VI Batzarra: erabakiak hartu              X  X  x

   

IKASTOLEN EUSKAL CURRICULUMA Urte hasieran eztabaidarako beste proposamen bat plazaratuko da: Ikastolen Euskal Curriculuma. Ikastolen  VI  Batzarrean  IKASTOLAK.  ORAIN  ETA  GERO  proposamenarekin  batera  Euskal Curriculumaren inguruko erabakiak hartu beharko dira.  

  65. 

Haurtzaro Ikastola – 2007‐08 ikasturteko Batzar Nagusia