Hausnarketa educación prohibida

2
GOGOETA Zein da ikasketaren, ikastaldiaren eta heziketaren funtsa? Hezkuntzarako legeetan giza garapenaren helburu edo gaitasunez hitz egiten digute: giza baloreak,kooperazioa, berdintasuna, zoriontasuna, bakea, solidaritatea, komunitatea, libertatea. Baina errealitatea ezberdina da, eskolak kontrako baloreak sustatzen baititu: konpetentzia, indibidualismoa, diskriminazioa, kondizionamendua, biolentzia emozionala, materialismoa… Beraz, esan dezakegu eskola eta hezkuntza ez datozela bat, ez direla sinonimoak. Baina zer da hezkuntza on bat eskaintzea? Ume gehienak Kalitatezko estandarrak gainditzea? Ez al zen hezkuntzaren funtsa bizi kalitate ona lortzea? Eskola gehienen asmoa ahal den ikasle kopuru gehiena eduki eta eustea da, beste zati handiarena berriz, hierarkia ezberdinetako langileak formatzea eta gutxieneko eskolena emaitza bikainak sortzea. Hala ere, esan dezakegu, eskola guztiek badutela helburu komun bat, eskola ideal komun bat eraiki eta horretarako lan egitea hain zuzen ere. Helburu ideal honek bi printzipio hauek izango lituzke, alde batetik, bizi kalitate ona izatea eta beste aldetik, gizartea hobetzeko lan egin egitea. Aipatzen diren bi printzipio horiek errealitatean, betetzen al dira? Nire ustetan, inondik inora ere ez dira betetzen. Honi gehituz, esango nuke talde homogeneo bat lortu nahi dela, materia homogeneoarekin eta emaitza paretsuekin. Denok berdintsu jakitea lortu nahi da eskolan, eta ez gara jabetzen pertsona guztiak ezberdinak garela, eta hori dela bizitzaren xarma. Honi gehituz, esango nuke eskolak pertsona bezala emaitza bat txertatzen dizula, eta zenbaki horren arabera pertsona hobea edo okerragoa zarela. Emaitza honekin dagoeneko finkatuta dagoen estandar batekin konparatzen da, eta zer lortzen da honekin? Konpetibitatea.Honek, ikasleak beraien artean bultzatzea dakar, besteak baino emaitza hobeak lortu nahi izatea, beraz, hasieran planteatutako printzipioen kontrakoa lortzen dela esango nuke. Ondorioz, ikus dezakegu, eskolaren sorrerara abiatzen bagara, estruktura berdina edukitzen jarraitzen dugula. Prusian

Transcript of Hausnarketa educación prohibida

Page 1: Hausnarketa educación prohibida

GOGOETA

Zein da ikasketaren, ikastaldiaren eta heziketaren funtsa?

Hezkuntzarako legeetan giza garapenaren helburu edo gaitasunez hitz egiten digute: giza baloreak,kooperazioa, berdintasuna, zoriontasuna, bakea, solidaritatea, komunitatea, libertatea.

Baina errealitatea ezberdina da, eskolak kontrako baloreak sustatzen baititu: konpetentzia, indibidualismoa, diskriminazioa, kondizionamendua, biolentzia emozionala, materialismoa…

Beraz, esan dezakegu eskola eta hezkuntza ez datozela bat, ez direla sinonimoak. Baina zer da hezkuntza on bat eskaintzea? Ume gehienak Kalitatezko estandarrak gainditzea? Ez al zen hezkuntzaren funtsa bizi kalitate ona lortzea?

Eskola gehienen asmoa ahal den ikasle kopuru gehiena eduki eta eustea da, beste zati handiarena berriz, hierarkia ezberdinetako langileak formatzea eta gutxieneko eskolena emaitza bikainak sortzea.

Hala ere, esan dezakegu, eskola guztiek badutela helburu komun bat, eskola ideal komun bat eraiki eta horretarako lan egitea hain zuzen ere. Helburu ideal honek bi printzipio hauek izango lituzke, alde batetik, bizi kalitate ona izatea eta beste aldetik, gizartea hobetzeko lan egin egitea.

Aipatzen diren bi printzipio horiek errealitatean, betetzen al dira? Nire ustetan, inondik inora ere ez dira betetzen. Honi gehituz, esango nuke talde homogeneo bat lortu nahi dela, materia homogeneoarekin eta emaitza paretsuekin. Denok berdintsu jakitea lortu nahi da eskolan, eta ez gara jabetzen pertsona guztiak ezberdinak garela, eta hori dela bizitzaren xarma.

Honi gehituz, esango nuke eskolak pertsona bezala emaitza bat txertatzen dizula, eta zenbaki horren arabera pertsona hobea edo okerragoa zarela. Emaitza honekin dagoeneko finkatuta dagoen estandar batekin konparatzen da, eta zer lortzen da honekin? Konpetibitatea.Honek, ikasleak beraien artean bultzatzea dakar, besteak baino emaitza hobeak lortu nahi izatea, beraz, hasieran planteatutako printzipioen kontrakoa lortzen dela esango nuke.

Ondorioz, ikus dezakegu, eskolaren sorrerara abiatzen bagara, estruktura berdina edukitzen jarraitzen dugula. Prusian sortutako eskola herritar obeditzaile, kontsumista eta eraginkor fabrikatzeko sortu zen.Orain berriz, XXI.mendean, estruktura berdina izaten jarraitzen dugu, hala nola, test estandarizatuak, urteen banaketak, derrigorrezko klaseak, ordutegi zorrotzak, kalifikatzeko sistema, irakasleak haurrekiko egiten duen presioa, sari eta zigorrak…

Zer ideiak balio digute ikasten jarraitzeko, bilatzen eta ikertzen jarraitzeko, jakingurari eusteko?

Hona hemen niretzat erantzuna izango litzaketeena: No me sigan a mi, sigan al niño, Maria Montessori.

Hau da, nire ustetan, hezitzaileak behar ditugu ez irakasleak, pertsonaren garapen normalean laguntzen dutenak.

Page 2: Hausnarketa educación prohibida

Honekin batera, kontuan hartu behar dugu haurrari inguratzen zaion guztiak ikasketan eragiten dio, hala nola, espazioak, denborak, emozioak, sinesmenak, familiaren eta irakaslearen jarrerak… Faktore hauek guztiak gure burua eraikitzeko determinatzaileak dira eta beraz, eskolan dugun giroaz ohartu behar gara.

Ahaztu gaitezen beraz emaitza eta kalifikazioetan, eta zentra gaitezen pertsonetan. Pertsonak ezagutzea izan beharko litzateke oinarria, hau da, teoria baino, ezagutza haurra edo pertsona izan dadila eta ondorioz, pertsonak ezagutuz garatu behar dugu heziketa guztia, baloreak, printzipioak...

Edo beste era batera esanda, haurrarentzat eskola izan dadila bere hazkuntza pertsonalerako espazioa.