HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna...

45
HAUTESKUNDE PROGRAMA HERRIAREN ESKUBIDEA

Transcript of HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna...

Page 1: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

HAUTESKUNDE PROGRAMA

HERRIARENESKUBIDEA

Page 2: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den
Page 3: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

Duela bost urte Durangorentzako beharrezkoa zela uste genuen proiektu bat hastea erabaki genuen talde batek. Kideetako batzuk ez genuen ia elkar ezagutzen, baina bazen denok partekatzen genuen zerbait: gure inguru seguruko erosotasuna albo batera uzteko prest geunden, aurrera-pausu bat emateko, hau da, udal-hautagaitza bat sortu eta herritarren proposamenak Durangoko Udalera eramateko erronka geure egin nahi genuen.

Eta horixe egin genuen. 2015eko hauteskundeetan sartu ginen Udalean; hirugarren indar politikoa izan ginen hiru zinegotzirekin. Harrezkero, eta oin bat erakundearen barruan genuela, Durangoko kaleetan ibili gara jendearen eta auzotarren beharren eta kezken berri izanaz.

Eskuetan duzun hauteskunde-programa da, hain zuzen ere, lan horren fruitua. Durangarrei entzuten urteak igaro ondoren jaso ditugun proposamenak dira, auzotarren elkarteei entzun diegu, plataformei, ikastetxeei, kirol-elkarteei eta hainbat eta hainbat gizarte eragileri eta gure udalerriko talderi.

Durangon eta Durangorentzat egindako 317 proposamen dira, bost bloketan banatuta gaiaren arabera: Durango Berdea, Durango Bizia, Durango Irekia, Durangoko Auzoak eta Mankomunitatea. Durangarren oraingo eta etorkizuneko Durango hau irudikatzen dute beraien proposamenen bidez.

Aurrera Durango! En Movimiento.

Page 4: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

DURANGO BERDEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA . . . . . . . . 7

MOTORDUN GABEKO MUGIKORTASUNA UDALERRIAN SUSTATU . . . 7

OINEZKOEN MUGIKORTASUNA ETA IRISGARRITASUNA SUSTATU. . . 8

ESKOLA-IBILBIDEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8

BIZIKLETAZKO MUGIKORTASUNA SUSTATU . . . . . . . . . . . . . 9

APARKALEKUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

TAO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

GARRAIO PUBLIKOA HOBETU . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

BIDE-SEGURTASUNA ETA HIRI-ALTZARIAK. . . . . . . . . . . . . . 11

TRENAREN SAILAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

ENERGIA ETA HONDAKINEN KUDEAKETA . . . . . . . . . . . . . . . . 12

DURANGO BIZIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

OSASUNA ETA OSASUNGINTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

AIREAREN KALITATEA ETA KUTSADURA . . . . . . . . . . . . . . . 17

BESTE KUTSADURA MOTA BATZUK . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

OSASUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

HEZKUNTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

KIROLA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

EUSKARA ETA KULTURA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22

ETXEBIZITZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23

MERKATARITZA, TURISMOA ETA ONDAREA . . . . . . . . . . . . . . . 24

EKONOMIA ZIRKULARRA, SOZIALA ETA SOLIDARIOA . . . . . . . . . . 24

NAGUSIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26

AURKIBIDEA

Page 5: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

HAURRAK ETA GAZTEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28

BERDINTASUNA (FEMINISMOA, LGTBIQ+, BIZIKIDETZA ETA DIBERTSITATEA) . . . . . . 29

FEMINISMOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29

LGTBIQ+ . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30

BIZIKIDETZA ETA DIBERTSITATEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31

ANIMALISMOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32

DURANGO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

GARDENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

GOBERNANTZA ONA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 35

INTEGRITATEA ETA ETIKA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .35

GARDENTASUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36

PARTE-HARTZEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36

DURANGOKO AUZOAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38

ALDE ZAHARRA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39

MADALENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39

MIKELDI / MIKELARRA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40

MURUETA TORRE / LANDAKO / IBAIZABAL . . . . . . . . . . . . . . . 41

SAN FAUSTO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41

SAN INAZIO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

SAN ROKE / HERRIA / ASKATASUN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

SASIKOA / ALLUITZ / ASTEPE . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43

TABIRA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43

MANKOMUNITATEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44

Page 6: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

DURANGO BERDEA

Page 7: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

/////////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////// 7

MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA ESPAZIO PUBLIKOA

Smartcity kontzeptuaren alderdirik interesgarrienak ezarri nahi ditugu Durangon. Smarticity bat ekonomia, biztanleria, ingurumena, gobernua eta mugikortasuna modu burutsuan integratzen dituen hiria da. Gure ustez Udalaren erantzukizuna da Durangoren garapen eta hazkunde jasangarria bermatzea, bizitzeko toki egokia izan dadin. Hori dela eta, guk Hiri-mugi-kortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plan berri bat idatzi eta ezartzea nahi dugu Durangon, joan-etorrietarako modu jasangarriagoak eza-rriko dituena eta hiri-eraldaketa eredu bat garatuko duena pertsonentzako espazio publikoa berreskuratzea ardatz izanda. Espazio publikoa berresku-ratuz gero, Durangoko kaleak eta plazak espazio dinamikoak izango dira, to-paguneak, hiriko bizitza ospatzeko guneak eta jarduera ekonomikoaren eta merkataritzaren garapenerako guneak. Hiri-mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Planari esker, merkataritzako jarduerak aldirietara joatea saihestuko da, gertuko merkataritza sustatuko da, motordun trafi-ko gutxiago sortzen duena. Gainera, hiri eredu berri honen protagonistak Durangoko haurrak izan behar direla uste dugu, jolaserako gune seguruak eman behar dizkiegu, autoen mehatxurik gabeak

MOTORDUN GABEKO MUGIKORTASUNA UDALERRIAN SUSTATU

Durangon mugikortasun eraginkorragoa lortzeko, funtsezkoa da ibilgailu pribatuaren mendekotasuna murriztea. Udalerri barrua hasiera eta helmuga duten joan-etorriak kendu nahi dira, eta udalerrira sartzen eta udalerritik irteten direnak hobetu.

1. Trafikoa berrantolatu, ahalik eta trafikorik gehien Durango ingurutik joan dadin.

2. Urki-Hegoalde kanpoko uztaia eraikitzeko obrak amaitu.

3. Barruko bideetan nahi ez den trafikoa desbideratu.

4. Oinezkoen segurtasuna bermatu zenbait neurriren bidez: oinezkoen pasabideetako ikusgaitasuna eta argiztapena hobetu, udalerri osoan 30 km/o abiadura-muga egiaz ezarri, zirkulaziorako erreiak estutu, salbamendu-irtenguneak arautu, etab.

Page 8: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

8 ///////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////////

5. Partekatutako autoa sustatu: Durango abiapuntu eta xede duten erabiltzaileen esku jarri informazioaren teknologiak (IT), ibilgailu pribatua partekatu dezaten.

6. Ibilgailu ekologikoa sustatu. Birkargatzeko puntuen erabilgarritasuna eta bateragarritasuna bermatu udalerrian.

7. Oinezkoentzako uharteak edo etxe-uharte handiak sortu, herritarrentzako izateko orain trafikoarentzako den espazio publikoaren zati bat, eta hiriko bizi-kalitatea hobetu, ingurumen-eragina murriztu, gizarte-kohesioa hazi eta jarduera ekonomikoa sustatu.

OINEZKOEN MUGIKORTASUNA ETA IRISGARRITASUNA SUSTATU

8. Mugikortasuna Jasangarrirako Herritarren Foroa sortu, prozesu parte hartzailea litzateke eta herritarren ikuspegia kontuan izango litzateke Hiri-mugikortasun jasangarriaren eta espazio publikoaren Planean.

9. Berdeguneak eta oinezkoenak hazi. Kontuan izan behar dugu bere dimentsioaren eta konfigurazioaren ondorioz Durangon oinez ibili daitekeela alde batetik bestera.

10. Espaloiak zabaldu behar dira beharrezkoa den tokietan.

11. Oinezkoentzako ibilbideak edo bidexkak sortu behar dira udalerri osoa konektatzeko, adibidez, garai bateko trenbidean.

12. Distantzien mapak jarri Durangoko toki desberdinetan, ibilbideen distantzia, denbora eta kaloriekin, herritarren osasun fisikoa sustatzeko eta jarrera aktiboa eta osasuntsua izateko adin guztietan.

13. Herriko irisgarritasun unibertsala sustatu.

ESKOLA-IBILBIDEAK

14. Eskola-ibilbide seguruak ezarri, ikasleak oinez edo bizikletaz joan daitezen eskolara, Udaltzaingoak gainbegiratuta eta bidegurutzeetan pertsona helduekin. Horri esker, haurrek kalea berreskuratuko lukete, independentzia eta autoestimua berreskuratzeaz gain, eta ikastetxeen inguruko trafikoa murriztuko litzateke.

Page 9: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

/////////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////// 9

15. Oinezkoen mugikortasunari lehentasuna eman motordunaren aurretik, ikastetxeen inguruan.

16. Ikastetxeen inguruko oinezkoen pasabideen segurtasuna hobetu.

BIZIKLETAZKO MUGIKORTASUNA SUSTATU Bizikleta garraiobide irisgarria, azkarra eta eraginkorra da. Gainera, hain-

bat abantaila du hiri-inguruan, motordun mugikortasunaren eraginak mu-rrizten baititu eta udalerriko eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Durango oso udalerri egokia da bizikletaz ibiltzeko, ez baitu gorabehera handirik eta distantziak laburrak dira.

17. Ongi konektatutako bidegorri funtzionala finkatu, udalerri osoan. Bizikleten segurtasuna ez ezik, oinezkoena ere oinarrizko premisa izan behar litzateke bizikletaz ibiltzeko sarean, eta udalerri osoan bizikletaz ibiltzeko aukera egon behar litzateke. Hori dela eta, Fray Juan de Zumarraga kalean jada badagoen trazatuaren antzeko bat nahi dugu; trazatu hau besteak ez bezalakoa da, espaloitik kanpo dago, galtzadan bertan, baina bizikletan doazenak motordun ibilgailuetatik babesteko segurtasun elementuak daude.

18. Gainerako erakundeekin Bizikleten Mugikortasuna Plana egin behar da, udalerriko bizikleta-sarearen alderdi guztiak garatzeko eta beste udalerriekin lotzeko:

⚫ Bizikleten udal-erregistroa sortu, galdutako edo lapurtutako bizikletak identifikatzeko eta berreskuratzeko, dagokionean.

⚫ Bizikletak alokatzeko udal-programa bat jarri abian, udalerrian zehar banatutako puntuekin.

⚫ Bizikleten (eta patinete elektrikoen) zirkulazio-araudia egin.

⚫ Bizikletentzako aparkaleku-sare segurua sortu bide publikoan: Bizikletak aparkatzeko berriak jarri eta bizikletak seguruago eta eguratsetik babestuta egongo diren instalazioak eskaini arrazoizko prezioetan.

⚫ Bizikletak garbitzekoak jarri bide publikoan.

Page 10: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

10 //////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////////

⚫ Auzotarren erkidegoetan bizikletentzako gelak sortzea sustatu.

⚫ Bide-segurtasun arloko aholkuen eta praktika onen gida egin txirrindularientzat.

APARKALEKUADurangoko pertsonen kezkarik nagusienetako bat aparkatzeko zailtasuna

da. Lurpeko bi aparkaleku daude udalerrian: Landako-LESA udal-apar-kalekuak, erabilera anitzeko pabiloiren azpikoak, 219 toki ditu; horietatik 178 txandakatzekoak dira eta 41 administrazioarentzat gordeta daude; Mu-rias-BM aparkalekua, Alluitz kaletik sartzen dena, tren-geltokiaren azpian dago eta 357 aparkaleku ditu. Hiru solairutan banatuta daude leku horiek eta 96 ETS (EuskoTrenbideSarea) enpresarenak dira; gainerakoak BM super-merkatuarenak eta Construcciones Muriasenak dira, eta 30 urterako emaki-da du. Guztira 576 plaza daude bi aparkalekuen artean, gutxiegi erabiltzen dira eta herritarrek aparkaleku gabeziaren ondorioz arazo larria dute.

19. Sustatu Landako-LESAn aparkaleku publikoa erabiltzea: ordutegiak haztea eta irekita egongo den egunak ere bai.

20. ETS (EuskoTrenbideSarea) enpresarekin akordioren bat lortu, Murias-BM aparkalekuaren erabilera sustatzeko, geltokiaren azpian baitago: Prezioen tarifak diruz lagundu, erabilera sustatu publizitate- eta komunikazio-kanpainen bidez, etab.

21. Egoiliarrentzako aparkalekuak ezartzeko aukera aztertu nahiz Landako-LESAn nahiz Murias-BM aparkalekuan.

22. Herritarren artean parte hartzeko prozesuak abian jarri, doako aparkalekuak eta disuasorioak non jarri baloratzeko, udalerriaren kanpoaldean, “aparkatu eta ibili” filosofia sustatzeko.

23. Durango sarreran informazio-panelak jarri aparkaleku publikoetako plaza libreen berri emateko; horri esker, aparkalekua bilatzeko denbora optimizatuko da eta trafikoaren ondoriozko kutsadura txikituko da.

24. Mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkalekuen kokapena ageri den mapa bat egin.

25. Herritarrekin parte-hartze prozesuak ireki, autokarabanen aparkalekua sortzeko.

Page 11: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

/////////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////// 11

TAO

26. TAO sistema birdiseinatu, aparkaldi mugatuaren inguruetako auzoak ez kaltetzeko, gainez eginda egoten baitira.

27. Tarifak, sartzeko baldintzak eta TAO txartelaren kostua berriro aztertu. Txartelean tarifikazio-zatiak ezarri, egoera ekonomikoaren, egoitzaren eta lantokiaren arabera.

GARRAIO PUBLIKOA HOBETU

28. Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu garraio publikoko txartelen zenbatekoa merkatzeko, ibilgailu pribaturen ordez erabili dadin. Halaber, Bizkaiko bidesarien tratamendu berdina eta ez diskriminatzailea eskatu.

29. Hiru aldundiei (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eskatu garraio publikoaren maiztasuna, ordutegiak eta helmugak hobetzeko.

30. Madalenako geralekuko autobusei galarazi zain dauden bitartean motorra martxan izatea, zarata txikitzeaz gain, kutsadura-indizeak ere txikitzeko.

31. Madalenako autobus-geralekua hobetu: diseinu gardeneko markesina jarri, puntu beltza izan ez dadin, bizikletak aparkatzekoak jarri, etab.

32. Udako hilabeteetan Tabirako udal-igerilekuetara joateko mikrobus bat jartzearen bideragarritasuna aztertu. Zerbitzu hori Iurretako Udalarekin partekatu daiteke.

33. Taxiaren kolektiboarekin batera eta prozesu parte-hartzailearen bidez ordenantza bat sortu, autoz egiten den pertsonen garraio publikoa arautzeko eta auzotaxi zerbitzua kontuan izateko.

BIDE-SEGURTASUNA ETA HIRI-ALTZARIAK

34. Segurtasunaren puntu beltzak kendu, hiriko argiteria-sarea hobetzearen bidez.

35. Bizigarritasuna hobetu hiri-altzariak hobetzearen bidez, esaterako, edukiontziak, zaborrontziak, aulkiak eta zuhaiztiak.

Page 12: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

12 ///////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////////

TRENAREN SAILAK

36. Herri-kontsulta bat sustatu, herritarrek erabaki dezaten egungo proiektua geratu eta prozesu parte-hartzailea jarrai behar den abian, libre geratutako espazioaren erabilerak definitzeko. Gure hautagaitzatik gune berdea eta herritarrentzako zerbitzuak sustatuko ditugu sail horietan.

ENERGIA ETA HONDAKINEN KUDEAKETAEnergia-ereduaren eta hondakinen kudeaketaren eredua aldatzea gero

eta garrantzitsuagoa da udal jardueran, ingurumen-kutsaduraren ondorioz gure udalerrietan bizitzea gero eta zailagoa denez. Helburu hori lortzeko planifikazioko eta kontroleko tresnak sortu behar dira, eta inbertsio-mult-zo bat jarri behar da abian; horiek guztiak eraldaketa ekologikorako planak aztertuko ditu.

37. Eraginkortasun energetikorako plana egin.

38. Argiteria publikoaren azpiegitura ebaluatu, zona bakoitzeko argiztatze-beharren berri izateko, herritarren segurtasuna bermatzeko eta itzalaldiak amaitzeko.

39. Zaharkitutako argi-iturriak ordezkatu, hala nola halogenuro metalikoak, eta argi-iturri jasangarriak jarri, kontsumo baxukoak, eraginkortasun energetiko handiagokoak eta argi-etekin dutenak, esaterako, LED argiak.

40. Eguzki bidez edo mini-eolikoekin argia egiten duten farolak jartzea baloratu.

41. Eraikin publikoetako barne-argiteria ebaluatu, kontsumo txikiagoko beste argi-iturri batzuk jartzea baloratzeko, presentzia-sentsoreak ezarri, etab.

42. Kirol-guneetako argiteria aztertu, erabiltzen diren ordutegietara egokitzeko piztuta egotea, eta urrunetik piztu eta itzaltzeko ekipoak instalatzea baloratu.

43. Eraikin publikoetako, kirol-instalazioak barne, girotze-, berotze- eta aireztatze-sistemak aztertu, energiaren erabilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

44. Udal-ibilgailuen erregai-kontsumoa aztertu, baita kanpoko kontratek

Page 13: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

/////////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////// 13

zerbitzuetan erabiltzen dituztenak ere, pixkanaka ibilgailu elektrikoak jartzeko orain daudenen ordez.

45. Herritarrek kontsumo elektrikoa murrizteko kontzientziazio-kanpainak egin.

46. Herritarrak sentsibilizatu eta hezi ura aurreztu eta berrerabiltzeko beharraz eta tokiko administrazio legez eredu izan.

47. Auzotarren erkidegoetan aurrealde aireztatuak jartzeko obrak diruz lagundu.

48. Energia berriztagarrien iturriak darabiltzaten enpresak kontratatzeari lehentasuna eman.

49. Energia kontratatzeko sortak egin, eraikin publiko bakoitzaren erabileren arabera.

50. Energia berriztagarrien kooperatibekin kontratatu energia-zerbitzua.

51. Hiri-hondakinen ekoizpena murrizteko plana garatu, kudeaketa integrala sustatzeko.

52. Hondakinen kudeaketan sentsibilizazio programak egin, herritarrentzat ez ezik, enpresentzat, merkatarientzat, eta abarrentzat ere bai.

53. Hondakinak minimizatzea eta jatorrian banatzea sustatu, eta gaikako bilketa bultzatu alor guztietan.

54. Hondakinen kudeaketan udalerri arteko lankidetza sustatu, dela murrizteko, dela gaikako bilketarako, birziklatzeko, berrerabiltzeko eta berreskuratzeko.

55. Udalerriko saltokietan poltsa biodegradagarrien erabilera sustatu, plastikozko poltsen erabilera 0 mailara irits dadin trantsizio-programa baten bidez.

56. Udal-bulegoetan bulegoko materialen, tintaren eta hornigaien kontsumoa murriztu, oro har. Dokumentuak ez inprimatu behar ez badira, udal-agirien informatizazioa areagotu eta sinadura digitala edo ukipen-pantaila bidezkoa erabiltzeko sistemaren erabilera ere areagotu. Tintari dagokionez, berriro erabili edota bete daitezkeen kartutxoak besterik ez erabili, behar ez diren plastikozko ontziak ez kontsumitzeko.

Page 14: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

14 //////////////////////////////// DURANGO BERDEA //////////////////////////////////

57. Udal instalazioetan erabilera bakarreko plastikoak ez erabiltzeko trantsizioa egin.

58. Ekarritako plastikozko ontziengatik dirua itzultzen duten makinak jarri eta hondakinaren xedearen kontrola.

59. Egungo edukiontzi-sistema aztertu: kokapena, egoera, erabilera, etab.

60. Konposterako edukiontziak jarri. Organikoaren bilketan (edukiontzi marroia) partaideentzako hobari-programak.

61. Haustura hidraulikoaren bidez (fracking) hidrokarburoak lortzea galarazi.

Page 15: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den
Page 16: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

DURANGO BIZIA

Page 17: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////// 17

OSASUNA ETA OSASUNGINTZAHerritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure

ustez ezinbestekoa da hazten ari den biztanleriaren beharrak estaltzea, haien eskubideez gero kontzienteagoa den biztanleriarenak; aldi berean, premiazkoa da gure osasuna babesteko irizpideak ezartzea, mota askotako kutsaduren mehatxu isiletik babesteko.

AIREAREN KALITATEA ETA KUTSADURA

62. Airearen kalitatea buruzko azterketa zehatza egiteko eskatu eta emaitzak publiko egin. Azterketa horretan udalerri osoa neurtu behar da, eta arreta berezia eskaini behar zaie ikastetxeei, haurrek jolaserako guneei, osasun-zentroei, etab.

63. Udal-neurgailuak ezarri, aireko partikula mota oro analizatzeko, eta horri esker egiazko irakurketa jarraitua izateko.

64. Herritarrei airearen kalitateari buruzko informazioa denbora errealean eskaini, informazio-panelen bidez.

65. Eusko Jaurlaritzari eskatu, airearen kutsadura kasuetan jarduera-protokolo bat egiteko.

66. Kobre oxidoarekin udal-basoak bereizi gabe fumigatzea arbuiatu, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangoko Udalak onartu arren.

67. Airearen Kalitatearen Foroa sortu, udal ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko kideekin, materian adituekin, Durangairea Plataformako kideekin eta herritarrekin. Haren helburua izango da kutsadura gutxitzeko estrategiak ezartzea, azterketen jarraipena egitea eta adostutako neurriak abian jarriko direla ziurtatzea.

BESTE KUTSADURA MOTA BATZUK

68. Osoko Bilkuran produktu kimikoen kontsumoaren arloan adostutako neurriak ezarri, sentsibilizazio zentraleko gaixotasunak dituzten pertsonei erasaten dietenak (hipersentsibilitate kimikoa eta elektromagnetikoa).

Page 18: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

18 ////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

OSASUNA

69. Eusko Jaurlaritzak plan estrategikoko bat abian jartzeko lana egin, Durangon eguneko 24 orduetan pediatriako arreta-zerbitzua egon dadin, eskualde osoari zerbitzua eskaintzeko. Pediatra egotea eskatu etengabeko arretako gunean (EAG) eta lehen arretako pediatriako medikuak berrantolatu, nahiz goizeko nahiz arratsaldeko txandan haurren osasun-arreta bermatzeko.

70. Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arreta-zerbitzuan giza baliabide eta baliabide material egokiak jar ditzan lana egin. Batez ere Landakoko osasun zentroko sendagileen bajak, lanaldi murrizketak eta oporrak betetzeko eta horren ondorioz kalitatezko osasun-arreta bermatzeko.

71. Eusko Jaurlaritzak Durangoko EAGn (larrialdi zerbitzuan) erizaintzako bigarren postu esklusibo bat jartzeko lana egin.

72. Eusko Jaurlaritzari eskatu Durangon anbulantzia-zerbitzu berriak jar ditzala: beharrezkoa da bertako ZIU-Mugikor medikalizatua.

73. Osakidetzari bihotz-bizkortze zerbitzua eskatu.

74. Osakidetzari eskatu Durangoko anbulatorioaren zerbitzua hedatzeko, espezialitate eta proba diagnostiko gehiago izan ditzan, eta herritarrek ospitaleetara joan beharrik izan ez dezaten.

75. Osasun Zentroarekin lankidetzan aritu bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko.

HEZKUNTZA76. Urteko oinarrizko aurrekontua hazi eskola publikoetan. Baremo bat

erabili, ikastetxe bakoitzeko instalazioen erabileraren eta eskolatutako ikasle kopuruaren arabera.

77. Hitzarmeneko zenbatekoa urteko lehenengo egun baliodunean ordaindu. Partida bat larrialdietarako izan, ikastetxeak aurrekonturik gabe gera ez daitezen ordainketetan atzerapenak egonez gero.

78. Zabalarran sukalde bat jarri, ikastetxeko honetako guraso-elkartearen eskaririk garrantzitsuena artatzeko, burutzapen-proiektu bat ere aurkeztu baitute.

Page 19: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////// 19

79. Landako Eskolako txintxaunen inguruan komunak jartzea baloratu.

80. Julene Azpeitia haur-eskola doakoa izatea bermatu, eta jangela zerbitzua bermatu, eskatutako gutxieneko haur-kopurua izan ez arren.

81. Lanerako Prestakuntza Zentrorako aurrekontua hazi eta hango beharrak artatu.

82. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin eta guraso-elkarteekin harremanak hobetu. Horretarako, komunikazio-bide eraginkorrak jarri eta ikastetxe bakoitzaren behar eta proposamenei egokitutako erantzunak eman.

83. Ikastetxeek udalerriko eskola-kontseiluan parte hartzea sustatu eta hezkuntza- eta kontzientziazio-programak proposatu eta sustatu alor desberdinetan.

84. Ikastetxeetako eskola-kontseiluetan zinegotzien ordezkaritza txandakatu, indar politiko guztiek ezagutu ditzaten ikastetxeen errealitatea eta beharrak.

85. Ikastetxeei lagundu hezkuntza arloko ehundura lotua eta indartsua lotzeko dituzten zailtasunetan.

86. Ikasleak sartu “parte hartzen ikasi” filosofian. Goiko mailetako ordezkariek zuzenean izapidetu ditzatela ikasleen beharrak Udalarekin, gazteria arloko teknikariaren bidez.

87. Udalerrian ikastetxeetako hiri-baratzeak egin, ikastetxeetako ikasleek kudeatu, mantendu eta ustiatu ditzaten.

88. Lehentasuna eman ikastetxeak egokitu daitezen gizarteratze arloan, egokitzapen teknikoetan eta teknologikoetan, oztopo arkitektonikoetan, eta hitzarmeneko baldintzez gainetik egiteko beharra aztertu.

89. Igeriketa-ikastaroetako ikasleen artean sartu heziketa berezikoak ere, trebakuntza horretarako ordaindu beharrik izan ez dezaten.

90. Eusko Jaurlaritzari eskatu Behatoki Astronomikoa -Izarra gela astronomikoa- irekita egon dadila, Euskadin dagoen horrelako bakarra baita. Ezinezkoa balitz, Durangoko Udala haren kargu egitea baloratu.

Page 20: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

20 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

91. Familientzako eskola bat sortu (Familia Eskola) Muruetatorre baserrian, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagun egiteko familiei. Baserri horretan tailerrak eman daitezke eta hazkuntzarekin zerikusia duten mota guztietako gaiak landu.

92. Testuliburuak trukatzea sustatu, ikastetxeetan eta udal-liburutegian.

KIROLAJarduera fisikoa eta kirol-jarduera onuragarriak dira pertsona guztientzat,

adin guztietan (haurtzarotik hirugarren adinera) eta ezgaitasunen bat (fisi-koa, psikikoa, sentsoriala, intelektuala edo garapenezkoa) dutenentzat ere bai. Kirolaren bidez pertsona guztiek gure komunitatean parte hartzea eta sartzea lortzen da. Bizi-ohitura ez sedentarioan sustatzea funtsezkoa da gizarte osasuntsua lortzeko. Durangon jarduera-fisikoa egitea erraztea eta sustatzea da gure xedeetako bat eta uste dugu Udalaren lana funtsezkoa dela hori lortzeko.

93. Jarduera fisikoan orientatzeko zerbitzua sortu Durango Kirolaken, adin guztietan kirola sustatzeko, kirol elkarteekin koordinazioan eta pertsona bakoitzaren beharretara eta aukeretara egokitu.

94. Ezgaitasuna duten pertsonek kirol-jardueretan parte hartzeko duten eskubidea bultzatu.

95. Durangoko kirol-instalazio guztien irisgarritasun unibertsala sustatu.

96. Kiroldegiko kirol-jardueren eskaintza zabaldu, 0-16 urte haurrek ere aukera izan dezaten.

97. Haurren eta nerabeen artean kirola egitea eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatu, ikastetxeetan emango diren programen eta tailerren bidez.

98. Kirola egitearen bidez zahartze aktiboa sustatu.

99. Beste udalerriekin batera gida bat argitaratu gure natura eta kultura arloko ondareez gozatzeko ibilbideekin, eta aire librean forman mantendu ahal izateko.

100. Kirolene kirol-institutuarekin lankidetza areagotu, kirol-irteerak, -hitzaldiak eta -jarduerak antolatzeko elkarrekin.

Page 21: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////// 21

101. Elkarteetan lankidetzan aritu, kiroldegiaz haratago eramateko kirola egitea.

102. Kirol-ekitaldiak sustatu eta diru laguntzak hazi.

103. Jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko programak garatu.

104. Kirol-jarduerak familian sustatu.

105. Kirol minoritarioak sustatu eta udal-instalazioetan tokia egin.

106. Tatamia duen gune balio-anitz bat sortu, ezaugarri hauetako azalera batean egiten diren kirolak egin ahal izateko: arte martzialak, yoga, mantentze-kirolak, etab.

107. Durango Kirolakeko prezioen tarifak familia-unitateko sarreren arabera ezarri.

108. Kirol-programa guztiak genero-ikuspegia kontuan izanaz egin.

109. Behar bereziekiko haurrak kiroletan sartzea bultzatu.

110. Herritarren beharrak aztertu, Durango Kirolakeko kirol-guneen irekiera eta itxiera ordutegiak zehazteko.

111. Gutxiegi erabiltzen diren instalazioak, hala nola merkatuko plaza eta Landakoko erabilera anitzeko pabiloia, kirol eta kultura arloko jarduera eta ekitaldietarako erabili.

112. Ezkurdi eta San Fausto frontoiak zaharberritu, beste kirol batzuk eta kultura-jarduera batzuk egin ahal izateko.

113. Prozesu parte-hartzailea egin skatepark berri bat diseinatzeko, eta parkour egiteko gune bat ere jarri bertan.

114. Erdigunean eta auzoetan aire librean kirola egiteko zona berriak egokitu.

115. Aire libreko kirol-guneak behar bezala mantendu eta behar izanez gero, hesiak jarri seguruagoak izateko.

116. Udal kirol-agenda bateratua bultzatu.

117. Tabirako antzinako igerileku estalietarako kirol-erabilerak aztertu.

Page 22: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

22 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

EUSKARA ETA KULTURA118. Udal-alor guztietan euskararen erabilera sustatu.

119. Euskararen Plan Estrategikoa sustatu.

120. Inguruko merkatariei eta enpresei aholkularitza-zerbitzua eskaini, euskararen erabilera sustatzeko.

121. Udal-euskaltegiko tarifak berraztertu, herritarrei sarrera errazteko eta A1ean sartzeko doakoa izan.

122. Udal-guneetan egingo diren ekitaldi guztien jakinarazpenetan euskararen presentzia bermatu.

123. Durango kulturarteko udalerria dela erreibindikatu, hainbat nortasun eta kulturaren bidez eratua, denak lagungarriak izan baitira Durango eraikitzeko. Beste lurralde batzuetatik, nahiz estatukoetatik nahiz beste nazioetatik, etorritako pertsona guztiak aitortu.

124. Kultura eta aisia arloko agenda bat sortu eta hedatu, udalerriko ekitaldi guztiak batzeko.

125. Kultura kalera gerturatzea sustatu; antzerkia, musika eta beste kultura-adierazpenak gune itxietatik ateratzen saiatu.

126. Landako Guneko jardueren programazioa zabaldu.

127. Kultura eta aisia arloko eskaintza hazi.

128. Kultura-instalazio berriak sortzea bultzatu.

129. Elkarteen eta plataformen esku jarri udalaren lokalak.

130. Kultura-ondarea berreskuratzea sustatu, bultzatu eta zaindu. Informazio-panelak jarri bide publikoan interes kulturaleko elementuen aurretan, errazago identifikatzeko.

131. Tokiko kultura sustatu, Durangoko talde eta erakundeentzat urtero talentu artistikoaren inguruko lehiaketak sortuta.

132. Udalerriko kultura-elkarteen lanaren berri eman, jardueran antolatzearen bidez.

Page 23: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ///////////////////////////////// 23

133. Durangoko Gizarte Kontseilua sortu, auzo-elkarte, gizarteko elkarte, elkarte profesional eta ekonomiko guztiak integra ditzan, udal proiektuen eta planen koordinazioa bermatzeko eta hauek udalerriko beharren araberakoak izan daitezen.

134. Ospitale zaharrean belaunaldi arteko zentro sozio-kultural berri bat sortu, ludoteka, gaztelekua eta erabilera anitzeko gelekin.

135. Aramotz eta San Fausto auzoetan zentro zibikoak sortu.

136. Frankismo eta diktadura garaian giza eskubideak urratu zitzaizkien pertsonei buruzko udal-memorial bat sortu, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

137. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezartzea defendatu gizarte, politika eta erakunde arloetan.

138. Kultura-kudeaketa eta -ekoizpen arloan eragileek, gizarte-erakundeek, administrazioek eta erakunde publikoek sustatuko programa, jarduera eta proiektuetan genero-ikuspegia sartzea bermatu.

139. Kultura-jarduerak, jaiak, etab. auzoetara deszentralizatu.

140. Hontza Museoa Durangora lekualdatu.

ETXEBIZITZA141. Herritar guztiei bermatu oinarrizko gela bat, hornigaiak eta ongizatea

izateko eskubidea.

142. Udalerriko gela-beharrak aztertu Etxebizitza Plana egiteko; alokairu sozialak eta eraikinak zaharberritzeak lehentasuna izan beharko dute, mugarik gabe eraiki ordez.

143. Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria egin herritarren partaidetzaren bidez, egungo egiazko etxebizitza-beharretara egokituz.

144. Durango Eraikitzen sozietate publikoaren funtzioak hazi, alokairu publikoa eta soziala ere sustatzeko.

145. Babes Ofizialeko Etxebizitzak soilik alokairu sozialera bideratu eta kolektibo desberdinen behar berezietara egokitutako etxeak eskaini.

Page 24: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

24 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

MERKATARITZA, TURISMOA ETA ONDAREA146. Udalerriko kultura-intereseko ondare guztiaren ikustaldi turistikoak

sustatu.

147. Turismoko estimuluen programa bat sortzea bultzatu.

148. Kurutziagako Gurutzea egon zen kokapen guztiak identifikatu.

149. Mikeldiko Idoloa Durangora ekartzea eskatu bide judiziala erabiliz.

150. Apustu-etxeak arautu, irekierak mugatzeko, bereziki ikastetxeen inguruetan.

151. Tokiko merkataritza sustatzeko plana egin, deslokalizazioa saihesteko.

152. Durangoko Udalaren eta DendakBai Merkataritza Elkartearen arteko hitzarmenak azkarrago ordaindu, aurreikusitako ekintzei eta jarduerei aurre egiteko.

153. Bono Durangoren erabilera bultzatu banketxe guztietako erabiltzaileen artean; merkatari-taldeak erabaki behar du horren zenbatekoa.

154. Merkatuko Plazaren jarduera berreskuratu, ekitaldiekin, aisiarako lokalekin, ostalaritzakoekin eta saltokiekin.

155. Posta eraikina eta Garai Jauregia zaharberritu eta berreskuratu.

EKONOMIA ZIRKULARRA, SOZIALA ETA SOLIDARIOA

156. Prezio publikoen udal-tasen zenbatekoa modu zuzenean eta bidezkoan birbanatzea, baliabide gutxiago dutenek gutxiago ordain dezaten.

157. Eguskitzan industria-eremu berria egitea, udalerrian industria berriak ireki eta herriguneko fabrikak lekualdatu daitezen.

158. Industria lehengoratzeko erakundeen arteko plana egitea, eskualdeko gainerako udalerriekin lankidetzan.

159. Durangoko enpresei laguntzea gaur egungo ekoizpen-eredurako trantsizioan.

Page 25: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ///////////////////////////////// 25

160. Balio gehigarria emango duten enpresen sorrera sustatzea: energia berriztagarriak, teknologia berriak, garapen soziala, birziklapena… aintzat hartzen dituzten ekimenak.

161. Kutsadura murrizteko plana sustatzea (energia berri edo norberak sortutako energiaren kontsumora egokitzea, udalerrian aire-kalitate hobea izan dezagun) eta enpresa-kontzientzia sortzea.

162. Tokiko nekazaritza eta ekoizpen ekologikoa sustatzea, baita gure inguruan ekoizle txikiak, banatzaileak eta merkatariak bilduko dituen kultura kooperatibista ere.

163. Elikadura-burujabetza bultzatzea. Tokiko eta hurbileko produktu ekologikoak sustatzea, herritarrak sentsibilizatuz.

164. Herritarrentzat hiri-ortu ludikoak sortzea.

165. Kanporatutako zerbitzu publikoak (zaborrak, etab.) berriz udalekotzea, gastu publikoa optimizatzeko eta herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko. Kalitateko lan-baldintzak bermatzea.

166. Lanbideak eta artisautza berreskuratu, sustatu eta bultzatzea, eskualdeak bere burua sortzaile gisa ikus dezan eta ez soilik kontsumitzaile gisa.

167. Tokiko Kontsumoaren zigilua edo KM0 sortzea, eta harekin bat egitea elikagaien banaketa- eta jatetxe-establezimenduek, eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiek eta laborantza ekologikoak.

168. Tokiko onuraren zigilua ezartzea, udalerrian onura gehien (soziala, ekonomikoa eta ongizate-arlokoa) uzten dituzten enpresak bereizteko. Halaber, aintzat hartuko da udalerriko zenbat pertsona ari diren bertan lanean, enpresa-jarduerak sortzen duen hondakin-kopurua, kutsadura-maila, etab.

169. Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) sustatzea: ESSren plan estrategikoak sustatzea, enpresek euren izaera eta xedea onura sozialera, bizi-kalitatera eta pertsonen garapenera bidera dezaten, ez soilik onura ekonomikoetara.

170. Merkatu Soziala proiektu estrategikoa bultzatzea, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioetan oinarritutako ondasunen ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-sarea indartzeko.

Page 26: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

26 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

171. Erosketa Publiko Sozialki Arduratsua ezartzea, kontratazio publikoko fase eta prozeduretan alderdi sozialak, etikoak eta ingurumen-arlokoak biltzen dituen erosketa-prozesua.

172. Ekonomia zirkularra sustatzea, elementuak murriztu, berrerabili eta birziklatzeari lehentasuna ematen dion baliabideen aprobetxamendu-sistema gisa.

173. Ekintzaileei laguntzeko zerbitzua eskaintzea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan.

174. Udalerrian kalitateko enpleguari buruzko politikak sustatzea Udaleko Toki Garapenerako eta Enplegu Sailaren bitartez.

175. Prekarietatearen aurka borrokatzeko bulegoa sortzea, euren lan-eskubideen urraketei buruz herritarrak aholkatzeko.

176. Benetako lanbide-irteera eskainiko duen enplegu-plana egitea.

NAGUSIAKAzken hamarkadetan gora egin du nabarmen nagusien kopuruak, baita

Durangon ere: herritarren % 25ek 60 urte baino gehiago dituzte. Are deiga-rriagoa da laurogeitaka urteko pertsonen kopuruaren gorakada. Gure uda-lerrian, ia 2.000 pertsonak dituzte 80 urte edo gehiago, eta horietatik % 64 emakumeak dira. Horrek kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzea ardatz duten politikak aplikatzera eramaten gaitu.

177. Nagusien Tokiko Kontseilua sortzea, udalerriko nagusiek parte hartzeko foroa, nagusien kolektiboarekin lotutako agente guztiek osatuko dutena: elkarteak, lan- eta boluntario-taldeak, Durango Hiri Adiskidetsua-ko pertsonak, teknikariak eta ordezkari politikoak. Helburuak:

⚫ Kolektibo horren zahartze aktiboa lortzeko jarduera politikoen plangintzan, exekuzioan eta jarraipenean laguntzea.

⚫ Solidaritate soziala eta herritarren partaidetza sustatzea, nagusien zaintzan erantzunkidetasuna areagotzeko.

Page 27: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ///////////////////////////////// 27

⚫ Nagusien esperientzia eta kultura-aberastasuna jasotzea, euren autobalorazioa bultzatuz eta sorkuntza-ahalmen guztia gizartearen eskura jarriz.

⚫ Nagusien partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea. Halaber mugimendu pentsionistaren aldarrikapenak babestuko ditugu.

178. Nagusien Zentrorako lokalak egokitzea, zerbitzu egokia eman dezaten eta irisgarritasun- zailtasunak kentzeko, garai bateko ospitaleko belaunaldi arteko zentro soziokulturalerako trantsizioa egiten den bitartean.

179. Jarduera eta zerbitzu berriak antolatzea.

180. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin batera, belaunaldien arteko alokairu-programa sortzea, nagusiek irisgarritasun-baldintza egokiko etxebizitzak eskura ditzaten eta gazteek prezio arautuko etxebizitzak. Irisgarritasun-baldintza egokiak ez dituzten etxebizitzetan bizi diren nagusiek irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten udal-etxebizitza babestuak eskuratu ahalko dituzte, euren etxebizitzak gazteentzako alokairuko udal-programarako ematearen truke.

181. Durango Pertsona Nagusiekiko Hiri Adiskidetsua programan ezarritako neurriak abiaraztea.

182. Arriskuan dauden nagusien autonomiari heltzeko programak sortzea. Etxebizitzan bertan eta Nagusien Zentroan.

183. Nagusientzako eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako auzotaxi zerbitzua martxan jartzea, euren etxetik udalerriko zenbait lekutarako (osasun-zentroa, udaletxea…) joan-etorriak ahalbidetzeko.

184. Tailer psikosozial gehiago antolatzea, erorketak ekiditeko eta osasuna hobetzeko berariazko edukiak jorratze aldera.

185. Pentsiodunei eta erretiratuei lege-laguntza eskaintzea.

Page 28: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

28 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

HAURRAK ETA GAZTEAKGure seme-alabak agendaren erdian jarri nahi ditugu. Haurrak, nerabeak

eta gazteak ezinbestekoak dira bizitza komunitarioan. Lehentasunezkotzat jotzen dugu espazioak eta arreta-plan integrala eskaintzea haiei, arreta ja-rriz aisialdian eta aisian. Horretarako, behar-beharrezkoa izango da eragi-le sozialekin, kirol-elkarteekin, ikastetxeekin eta beste sektore batzuekin koordinatzea.

186. Durangoko haur-parkeen eredua berriz diseinatzea: berdintasunezko parkeak sortzea, parke estaliak egitea eta mantentze-lan egokiak gauzatzea, txikienen segurtasuna bermatzeko. Aintzat hartzea jolas-elementu naturalak jartzea, eta erabiltzaileen adin-tarteak zabaltzea eta mugatzea.

187. Haur-parke berriak jartzea sortu berri diren eta haur-kopuru handiko guneetan.

188. Aisia-gune egonkorrak sortzea: txikiparkak, ludotekak, gaztelekuak, udalerriko musika-taldeentzako entsegu-lokalak, gazteentzako informazio-bulegoak, dantzalekuak…

189. Landako Gunea eta Kafe Antzokia baliatzea jarduerak antolatzeko.

190. San Agustineko garai bateko ospitalea berreskuratzea, zentro soziokulturala egiteko, erabilera anitzeko aretoekin eta belaunaldien arteko erabilerarako.

191. Haurrentzako eta gazteentzako aisia- eta kultura-programa erakargarria osatzea, aktiboki parte har dezaten, haurrak eta gazteak aisia arduratsu eta osasungarrira bideratuko dituzten hezitzaileen begiradapean.

192. 16 urtetik beherakoak, asteburuetan, Durango Kirolak-eko instalazioetara doan sartzeko ordutegia jartzeko aukera aztertzea.

193. Haur eta Gazteen Kontseilua sortzea, kolektibo horrekin lotutako eragile guztiek osatuko dutena.

194. Haur eta gazteen arloko teknikari bat jartzea, dinamizazioan esperientzia duena, sektore horren behar komunitarioak hauteman ditzan.

195. Haur eta gazteek erabiltzen dituzten lokalak arautzeko ordenantza egitea herritarren partaidetzarekin.

Page 29: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ///////////////////////////////// 29

BERDINTASUNA (FEMINISMOA, LGTBIQ+, BIZIKIDETZA ETA DIBERTSITATEA)

Berdintasuna sustatzea eta defendatzea ezinbestekoa da gure gizartearen garapenerako. Arrazismo-, xenofobia-, matxismo- eta genero-identitatea-gatiko edo sexuorientazioagatiko bereizkeria-modu guztien aurka borroka-tu behar dugu, eta, horretarako, familiaren, lanaren eta bizitza publikoaren kontziliazioa bermatuko duten mekanismoak bilatu.

FEMINISMOAEtengabe hazten ari den mugimendu feminista indartsua daukagu, eta

konpromisoa da mugimendu horren salaketa eta proposamenekin bat egi-tea, horietan parte hartzea eta horien bozgorailu izatea. Jakin badakigu emakumeek desberdinkeriak jasaten dituztela, indarkeria matxista, preka-rietatea, gure enpleguetatik eratorritako bazterkeria-prozesuak, arrazismoa, zaintza-lanetan gizonen eta administrazioaren erantzukizun eza eta kont-ziliazio eza.

196. Berdintasun-espazioak sustatzea, genero-ikuspegia aintzat hartzen duten udal-politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko.

197. Udaleko sailak aholkatzea genero-ikuspegia txerta dezaten eta hizkuntza ezsexistaren erabilera bultza dezaten.

198. Berdintasun-klausulak sartzea kontratu publikoen, dirulaguntzen, sarien, hitzarmenen lizitazioetan eta Udalak egiten dituen dokumentazio publiko guztietan.

199. Aurrekontuak egiteaz arduratzen diren pertsonei genero-ikuspegiaren arloko prestakuntza ematea, eta kanpoko aholkularitza jasotzea, beharrezkoa bada, aurrekontuen diseinua eta eredua definitzeko.

200. Gaueko aisia-lokaletan eta ekitaldietan erasoen aurkako protokoloa ezartzea. Prestakuntza egokia eta derrigorrezkoa eskaintzea espazio horietan lan egiten dutenei.

201. Udaltzaingoaren presentzia areagotzea gauez eta ekitaldi eta jaietan.

202. Tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko sarea sortzea.

Page 30: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

30 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

203. Hirigintza arloko udal-ordenantza betetzen dela zaintzea (Etxebizitza eta bulegoak eraikitzean ingurumen hobekuntzak eta genero ikuspegia txertatzeko ordenantza), Durango diseinatzean aintzat har dadin genero-ikuspegia eta puntu beltzak ezaba daitezen.

204. Haurrei eta gazteei maskulinitatea bortitzen, posesiboen eta menderatzaileen kontrako prestakuntza ematea.

205. Haurrentzako barraketan eta beste ekitaldi batzuetan musika sexista debekatzea.

206. Udalaren edo bere organismoen komunikazio- edo publizitate-kanpainetan debekatzea emakumeen gorputza edo estereotipo sexistak erabiltzea. Emakumeak ez irudikatzea biktima edo objektu gisa, inola ere ez.

LGTBIQ+Asko hitz egin da Lgtbiqfobiari aurre egiteko herritarrak sentsibilizatzeko,

ataldea ikusarazteko, diskriminaziotik babestu ezin diren talde kaltebere-nek ikusarazteko beharraz edo Lgtbiq+ kolektiboei arreta eskaintzeko be-harraz, bazterkeriari aurre egin eta dibertsitate afektibo-sozialaren aitort-za lortzeko. Hala ere, eskubideen eta baliabide eta zerbitzu komunitarioen erabateko aitortzak lan eraginkorra eskatzen du Lgtbiq+ kolektiboekin eta kolektiboentzat.

207. Udal-poliziei eta -teknikariei derrigorrezko eta etengabeko prestakuntza eskaintzea kultura-aniztasunaren eta migrazioaren, sexudibertsitatearen eta genero-identitatearen edo -adierazpenaren arloan.

208. Genero-, dibertsitate-, arrazismo- eta xenofobia-prestakuntza sartzea Udalaren funtzio publikorako sarbideko probetako edukietan.

209. Programa bat egitea dibertsitate afektibo-sexuala arbuiatzen duten eta aurkako jarrera adierazten duten inguruneak identifikatzeko, jarrera lgtbiqfobikoak iraunarazten baitituzte.

210. Sexu-, familia- eta genero-dibertsitatea sartzea eskolaz kanpoko jardueretan, Lgtbiq+ jazarpena eta bazterkeria-arriskua ekiditeko. IGEekin koordinatzea Lgtbiq+ kolektiboa ikusarazteko ikastetxe eta institutuetan egin beharreko jarduerak.

Page 31: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

//////////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////// 31

211. Udal-erakundeek gayen, lesbianen, transexual eta homosexualen, intersexualen eta queer-en aitortza sozialaren alde lan egiten duten entitateak babestea (diruz, nahiz ikusarazten eta laguntzen).

212. Lgtbiq+ egutegia txertatzea Udalaren egitekoen funtzionamenduan eta garapenean, eta egutegi hori sustatzea ikusaraziz (banderak: lesbianak, gayak, transak, bisexualak, intersexualak eta queer-ak), baita kirol-, kultura- eta politika-espazioetan kolektibo horietako kideen partaidetza sustatzea ere.

213. Udal-liburutegiko didaktika-, bibliografia-, hedapen- eta hezkuntza-material guztia txertatzea, egokitzea eta berritzea berdintasun eta hezkuntza afektibo-sexual arloan.

BIZIKIDETZA ETA DIBERTSITATEADurangon bizi diren pertsonen dibertsitateak aberastu egiten gaitu herri

gisa. Jakin badakigu gizartea bilakatu eta aldatu egin dela, eta gaur egun-go erralitateak ez duela zerikusirik duela urte batzuetako errealitatearekin. Errealitate berri hau, gure ustez, askatasun- eta bizikidetza-aukera bat da. Pertsona guztiek izan ditzakegu gure bizitzan gatazka-egoerak, norberare-nak edo gure familiako kideenak. Horretarako, uste dugu garrantzitsua dela korapiloak askatzen eta irtenbideak bilatzen lagunduko duten espazioak es-kaintzea.

214. Bizikidetza-espazioa inauguratzea, bizikidetza arloko gatazka-egoerak jasan dituzten, jasaten ari diren edo jasateko arriskuan dauden kolektiboek babesa, erreferentzia eta egoera hobetzeko edo aladtzeko laguntza izan dezaten. Gainera, errealitate desberdinak ahalduntzeko espazioa ere izan behar du.

215. Bazterkerian espezializatutako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaintzea.

216. Partaidetza komunitarioak zailtasunak izaten dituzten sektoreen partaidetza sustatzea, dagoeneko abian dauden elkarteen lankidetzarekin.

217. Dibertsitate funtzionala (fisikoa, psikikoa, sentsoriala, intelektuala edo garapenekoa) duten pertsonen gizarteratzea sustatzea bizitzaren eremu guztietan.

Page 32: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

32 ///////////////////////////////// DURANGO BIZIA ////////////////////////////////////

218. Nagusien edo ezgaitasunen bat duten pertsonen mendekotasun-arreta hobetzea eta sendotzea, udal-arloari dagozkion eskuduntzetan.

219. Irisgarritasun kognitiboa, komunikatiboa eta fisikoa hobetzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideak babesteko, eskubide guztiak dituzten herritarrak baitira.

220. Udal-dokumentazioa irakurketa errazaren formatuan eskaintzea herritar guztiei, informazioa eta partaidetza ahalbidetzeko.

221. Udal-instalazioak erabiltzeko araudiekin piktogramak egitea, ikuste hutsarekin ulergarria izan dadin.

222. Gure herritarren gizalegea, garbiketa eta hezkuntza hobetzeko jarduerak sustatzea, gazteen arloko teknikariekin eta Familien Eskolarekin elkarlanean.

223. Erantzunkizun komunitarioaren garapena bultzatzea.

224. Eskola Kontseiluaren lana bultatzea, ikastetxeekin eta IGEekin lankidetzan, balioetan hezteko programak garatzeko, begirunearekin, bizikidet zarekin eta gizalegearekin zerikusia duen guztia indartuz.

225. Boluntariotza sustatzea, gizartea egituratzeko eta identitate propioa eraikitzeko baliabide gisa.

226. Garapenerako lankidetzari buruzko berariazko politika egitea eta tokiko GKEen lana ahalbidetzea.

ANIMALISMOA227. Txakur-parke berriak sortzea.

228. Dauden txakur-parkeak benetako beharretara egokitzea, elkarte eta erabiltzaileekin lankidetzan.

229. Katu-koloniak kudeatzeko HEA programa martxan jartzea.

230. Heriotzarik gabeko usoen kontrola martxan jartzea.

Page 33: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den
Page 34: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

DURANGOGARDENA

Page 35: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

////////////////////////////////// DURANGO GARDENA ////////////////////////////// 35

GOBERNANTZA ONAToki administrazioa hurbilen dagoen eta elkarreragin handiena duen

erakundea da. Horrenbestez, hori da espazio egokia gobernantza ona ezart-zeko. Gobernantza ona hiru ardatz hauekin lotzen da zuzenean: integritatea eta etika, gardentasuna eta parte-hartzea.

Durangoko herritarrek gero eta gehiago eskatzen dute Udalak gardenta-sunez jokatzea, egiazko informazioa, argia, irisgarria eta guztiok ulertzeko modukoa emanez, gai publikoen kudeaketan parte hartu eta kontuen ema-kidan erantzukizunak eskatu ahal izateko. Herritarrek bizitza politikoa eza-gutzeko, kontrolatzeko eta bertan eragiteko eskubidea dute; ez dira ikusle hutsak.

INTEGRITATEA ETA ETIKA

231. Interes publikoaren ordezkari eta hautetsi guztien etika eta jokabide ona bermatzen duten tresnak garatzea.

232. Erakunde publikoetako ordezkari eta hautetsi guztiek sinatuko duten etika eta jokabidearen kode bat garatzea.

233. Durangoko Udalean kargu politikoak betetzen dituztenen ordainsaria murriztea.

234. Funts publikoekin beharrezkoak ez diren gastuak ez egitea, eta garraio eta ostatu kostuak neurtze, funtzionario edo lan-kontratudunentzat ezarritako dieta eta indemnizazioetara doituta.

235. Hautetsien agintaldiak mugatzea, politikaren profesionalizazioa ekiditeko.

236. Bateraezintasunen eta interes-gatazken araudi bat garatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren bateraezintasunen eta interes-gatazken Foru Arauan (azaroaren 21eko 5/2018 Foru Araua) oinarrituta.

237. Prentsaurrekoak deitzea eta prentsa-oharrak bidaltzea komunikabideetan lan egiten dutenek kontziliatu ahal izateko ordutegietan.

238. Lan-eremuetan herritarrekiko gardentasunean, kontu ematean eta ate irekietan oinarritutako giro eta kultura administratiboa sortu eta sustatzea, jokabide autoritarioak eta ez-demokratikoak arbuiatuz.

Page 36: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

36 /////////////////////////////// DURANGO GARDENA /////////////////////////////////

GARDENTASUNAInformazio publikoa zabaltzea interes orokorreko informazioaren zer-

bitzu publiko gisa hartu behar da, parte hartzea sustatuz eta ustelkeria, xahubidea eta gobernantza txarra saihestuz. Informazioak unibertsalki iris-garria izan behar du.

239. Udaleko ordezkarien agenda publikoari buruz modu publiko eta irisgarrian informatzea.

240. Udalaren webgunea aldatzea eta, ondoren, baita gainerako erakunde publikoenak ere, emandako informazioa unibertsala, etengabea, kalitatezkoa eta erantzukizunez jakinarazitakoa izan dadin.

241. Udalarentzako dokumentu lotesle bat idaztea, Gardentasunaren otsailaren 17ko 01/2016 Foru Arauan zehaztutako betebeharrak udal-esparrura lekualdatzeko.

242. Kudeaketaren, zorraren, gastu publikoaren, ondare higiezinaren eta beren erabilera eta kostuen auditoretza bat gauzatzea. Eta, ondoren, herritarrei horren guztiaren berri ematea.

243. Hauteskunde-programaren jarraipena eta auditoretza gauzatzea, aurkeztutako mozioei dagokienez. Betetze-maila, exekuzioa, eta gauzatu ezean, kausak ezagutzea.

PARTE-HARTZEADemokrazia ezin da mugatu lau urteroko hauteskunde-hitzordu batera.

Herritarrek gai publikoen kudeaketan egunero-egunero parte hartzeko es-kubidea dute. Parte-hartzea Durangon gero eta egiazkoagoa eta eraginko-rragoa izan, orduan eta txikiagoa izango da ustelkeria. Udalak sektore pu-blikotik kanpoko pertsonen eta taldeen parte hartzea bultzatu behar du; hala nola, sozietate zibila, GKEak eta komunitatean oinarria duten talde eta elkarteak.

244. Alkatetzak eta bere taldeak auzoetako herritarrekin topaketak egitea hamabostaldian behin, beren proposamenak eta iradokizunak entzun eta udal-bizitzaren harremana ez galtzeko.

245. Consul programa martxan jartzea. Herritarren parte hartzeko tresna horren helburua udal ireki, garden eta demokratikoa lortzea da.

Page 37: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

////////////////////////////////// DURANGO GARDENA ////////////////////////////// 37

246. Gorabeherak, herritarrek hautemandako arazoak, komunikatu eta monitorizatzeko aplikazio (APP) bat ezartzea.

247. Garapen jasangarriagoa lortzeko NBEk proposatutako Agenda 21 programa (herritarrek parte hartzekoa eta ekintza plana) berreskuratzea.

248. Auzoko zinegotzigoak sortzea, udalaren eta herritarren artean norabide biko komunikazioa sustatzeko.

249. Auzo zinegotzia sortzea. Auzoetan tresnak eta parte hartzeko sareak artikulatzeko lan egingo dugu, Durangoko herritarren beharrak bideratzeari begira. Auzo Kontseiluaren bidez egingo dugu hori. Auzo bakoitzeko elkarte eta eragileen arteko topagunea izango da; bertan, beharrak aztertzeaz gain, Durangoko auzoetako estrategiak eta helburuak ere landuko dira.

250. Auzoetako lokalak leheneratzeko plan bat burutzea, bizitza soziala eta ekonomikoa berraktibatu eta birsortzeko. Laguntza bereziak espazio horietan.

251. Auzoetan topaguneak ezartzea, eserleku, mahai, jolas edo ariketa-esparruekin, topaketa eta bizikidetza sustatzeko.

252. Aurrekontu parte-hartzaileak sustatzea. Urteko aurrekontuei buruzko kontsulta eta partaidetza prozesuak irekitzea, herritarren nahiak zerbitzu, hobekuntza eta inbertsioetan isla daitezen.

253. Udal Araudi Organiko (UAO) bat sortzea, herritarrek parte hartzeko araudia osatzeko. Hala, herritarren parte-hartze eraginkorra eta egiazkoa lortu ahal izango da osoko bilkuran eta batzordeetan.

254. Gardentasuna areagotzea eta erabaki-prozesuetan herritarren ekarpenak sustatzea.

255. Informaziorako sarbide eraginkorra bermatzea.

Page 38: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

DURANGOKO AUZOAK

Page 39: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

///////////////////////////////// DURANGOKO AUZOAK ////////////////////////////// 39

ALDE ZAHARRA256. Garbiketa eta zabor-bilketa hobetzea.

257. Zaratak kontrolatu eta murriztea.

258. Herritarren segurtasuna indartzea, bereziki asteburuetan.

259. Alde Zaharreko bide-segurtasuna zaintzea, ibilgailu, moto, bizikleta, patinete eta abarren abiadura kontrolatuz.

260. Espazio publikoen mantentzea hobetzea, bereziki lurzoruarena (oso labaingarria).

261. Karkabak mantendu, eraberritu eta erabiltzea. Larrialdietako ibilgailuen sarbidea erraztea.

262. Administrazioak auzo elkartearekin duen harremana hobetzea.

263. Udal-ordenantzak betetzen direla zaintzea.

264. Antso Estegiz auzoa berrurbanizatzea.

265. Hezetasunak tratatu eta horien gaineko jarraipena egitea.

266. Matute plazaren zaharberritzea eta birgaitzea sustatzea.

267. Abandonatuta dauden etxabe publikoak berreskuratzea, auzoari zerbitzuak eskaintzeko.

268. Herritarrekin batera TAO birdiseinatzea.

269. Oinezkoentzako pasabideak hobetu, jaso eta seinaleztatzea. Oinezkoentzako pasabide berria jartzea kalearen erdialdean.

MADALENA270. Madalena plaza hobetzea: asfaltatzea eta oinezkoentzako eta

bizikletentzako zirkulazioa ezartzea. Gaur egun, oztopo bat da eta eremu horretatik oinezkoen igarotzea zailtzen du.

271. Bizikletak uzteko eremu seguruak jartzea, autobusa erabiltzen duten erabiltzaileak geltokiraino bizikletaz joan ahal izateko.  

Page 40: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

40 ////////////////////////////// DURANGOKO AUZOAK /////////////////////////////////

272. Eremu horretan bidegorria zabaltzea.

273. Markesinen egoera ebaluatzea, informazio-panelek egiazko datuak eskaintzen dituztela bermatzea eta autobusek geltokian motorra geldi dezatela eskatzea.

274. Madalena baseliza auzoko zentro soziokultural gisa erabiltzea.

MIKELDI / MIKELARRA275. Mikelarra Berdegunean nagusi eta haurrentzat elementu eramangarriak

dituen parke bat gaitzea, zehazki udalak aparkalekua eraiki nahi duen berdegunean.

276. Bidegorria zabaltze ibaiaren ondoko berdegunean, Mikeldiko idoloaren eta La Ferretera zubiaren arteko bizikleta-eremua lotzeko, etxebizitzen atzetik eta ibaiarekiko paraleloan.

277. Oinezkoentzako zubi bat, bidegorriarekin, egitea, atletismo pistatik La Ferretera zubiraino. Horiek horrela, jarraitutasuna emango litzaioke bidegorriari kirol-eremutik Iurretarekiko mugaraino.

278. Juan de Olazaran kalean hiri hondartza bat sortzeko aukera aztertzea (4 eta 6 zenbakien artean), ibaiaren alboan, aisialdi eta atseden gune gisa erabiltzeko. Bainurako aukera ere baloratzea. Dutxak instalatzea beroari aurre egiteko, eta udan ekitaldiak antolatzea.

279. Itxitako eremu bat gaitzea txakurrak aske ibiltzeko.

280. Mikeldiko idoloa balioan jartzea, baita trenbidearen burdinazko zubi zaharra ere: turismo-puntu gisa azpimarratzea, azalpen-panelak jartzea, etab.

281. Kale-argietako halogenuro metalikoak LED argiekin ordezkatzea.

282. Zebrabide berriak sortzea berdegunearen alboan.

283. Francisco Ibarra kaleak aparkalekua berrantolatzea, aparkaleku kopurua mantenduz. Helburua da kale horretako zenbaki bakoitietan espaloia zabaltzea, oinezkoentzako espazioa berreskuratuz.

Page 41: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

///////////////////////////////// DURANGOKO AUZOAK /////////////////////////////// 41

284. Herritarrekin TAO birdiseinatzea.

285. Mikeldi kalean eta inguruetan arratoien kontrola gauzatzea.

MURUETA TORRE / LANDAKO / IBAIZABAL286. Herritarrekin batera TAO birdiseinatzea.

287. Oinezkoentzako pasabide bat instalatzea Landako 1 kiroldegiarekin lotu eta Correosen eremutik Alde Zaharrerako sarbidea emateko eremuan.

288. 3. blokeko (Landako etorbidea) inguruetan dagoen oinezkoentzako pasabidean segurtasuna hobetzea.

289. Garbiketa-zerbitzua hobetzea, komun gehiago instalatzea eta zaborrontzi gehiago jartzea erabilera anitzekoan ekitaldiak egingo direnean.

290. Landako-LESAko aparkalekuan egoiliarrentzako aparkalekuak jartzeko aukera aztertzea.

SAN FAUSTO291. San Faustoko zentro zibikoa sortzea Kapitanea baserrian, nagusiei

zerbitzuak emateko, eta erabilera anitzetarako ikasgela publikoak eta auzoko elkarteentzako lokalak jartzea.

292. Ia erabiltzen ez den San Faustoko pilotalekuaren erabilera berreskuratzea.

293. Pilotalekuko taberna berriro irekitzea. Bizitza sortzeko eta belaunaldi arteko topaketarako eremua da. Itxita dagoenetik kantxa eta parkearen erabilera zeharo murriztu da.

294. Parte hartzeko prozesu bat burutzea lorategien eredua definitzeko.

295. Garbiketa eta zabor-bilketako zerbitzuak hobetzea.

296. Katu-koloniak kudeatzeko HEA programa martxan jartzea. Jarduketa horien bidez auzoko arratoien kontrola ere gauzatuko da.

297. Elizaren atzealdeko lursailen etorkizuneko garapena zaindu eta kontrolatzea, eragozpenik ez sortzeko trafikoa, kutsadura, zarata eta abar direla eta.

Page 42: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

42 ////////////////////////////// DURANGOKO AUZOAK /////////////////////////////////

SAN INAZIO298. Mikelarratik datorren bidegorriari jarraipena ematea. Ibaiarekiko paraleloak

gaitzea eta haurren partearen alboan dagoen ibilbidearekin lotzea.

299. Egungo jolas-elementuak mantendu eta hobetzea. Apurtuta zeudelako kendu diren elementuak ordezkatzea.

300. Kirol-eremuan hesiak jartzea, istripuak saiheste aldera.

301. Zuhaitzen egoera kontrolatzea, haurren parkean adarrak eror ez daitezen.

302. Pasagune garai bat jartzea parkeko iturriaren alboan, ibilgailuen abiadura murrizteko. Zebrabide bat jartzea edukiontzien parean.

303. Zamalanetarako eremuak ezartzea.

304. Itxitako eremu bat gaitzea txakurrak aske ibiltzeko.

SAN ROKE / HERRIA / ASKATASUN305. Auzoan autokudeatutako zentro zibikoa ezartzea, Pagasarri kaleko 3.

zenbakiko etxabeetan dauden lokaletan.

306. Eremu horretako berdeguneak eta lursailak mantentzea.

307. Autobiarekiko bereizmen-holtzak mantendu eta konpontzea, egoera txarrean baitadue.

308. Hustubideak seinaleztatzea eta horien mantentze-lanak egitea.

309. Auzoan zaborretarako edukiontzi gehiago jartzea.

310. Hiltegi zaharreko parkean haurrentzako jolas-eremu bat, gazteentzako eremu bat eta belaunaldi artean aire zabalean ariketa egiteko eremuak jartzea.

311. Beharrezkoak diren izapide guztiak gauzatzea San Rokeko iturria berreskuratzeko.

Page 43: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

///////////////////////////////// DURANGOKO AUZOAK ////////////////////////////// 43

SASIKOA / ALLUITZ / ASTEPE312. Herritarrekin batera TAO berdiseinatzea.

313. Murias-BM aparkalekuan egoiliarrentzako aparkalekuak jartzeko aukera ezartzea.

TABIRA314. Parkea, soropila, zuhaitzak, hiri-altzariak eta abar mantendu eta

berriztatzea.

315. Arratoien kontrola gauzatzea.

316. Igerileku estali zaharrei bestelako kirol-erabilera emateko aukerak aztertzea.

317. Eusko Jaurlaritzari eskatzea Behatoki-Astonomikoa -Izarra gela astronomikoa- irekita egon dadila, Euskadin dagoen horrelako bakarra baita.

Page 44: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

44 //////////////////////////////// MANKOMUNITATEA //////////////////////////////////

MANKOMUNITATEADurangoko Merindadeko Mankomunitatea herritarrentzako erakunde

ezezaguna da. Hala ere, erakundearen eginkizuna ezinbestekoa da gure es-kualderako. Izan ere, hiri-hondakinen bilketa, euskararen sustapena edo gizarte-zerbitzuak bezalako oinarrizko zerbitzuen kudeaketaren arduradu-na da. Mankomunitateak, halaber, Behargintza garapenerako eskualdeko agentzia beregain hartzen du, eta, aldi berean, Durangoko atletismo-pista, Abadiñoko trinketa eta Berrizeko belodromoa bezalako kirol-instalazioak kudeatzen ditu.

Gobernu jeltzaleko hiru hamarkada baino gehiagoren buruan, 2015ean gobernu-akordio bat egin genuen beste indar politiko batekin Mankomuni-tatea kudeatzeko. Emaitzak ezin du hobea izan: udalaz gaindiko erakunde honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetu dugu, irizpide objekti-boak ezarri ditugu orain arte nahierara ematen diru dirulaguntzak esleitzeko, eta Eusko Jaurlaritzarekin lan egin dugu Durangaldean familien elkargunea jartzeko, besteak beste. Badakigu oraindik asko dagoela egiteko. Hori dela eta, lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, Mankomunitateak es-kualdeko udalerriei eskaintzen dizkien kudeaketa eta zerbitzuak hobetzeko.

1. Durangoko industria-garapeneko eskualdeko plan baten buru izan behar du. Horren bidez, eta udalerrien eta eskualdean ezarritako enpresen lankidetza eta kooperazioarekin, Durangaldeko industria-sarea gure ekonomiaren eragilea izan dadin lortuko dugu.

2. Hondakinen kudeaketa hobetzea.

3. Ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea genero-indarkeriaren biktimei (juridikoa eta psikosoziala). Bazterkeria-arriskuan dauden familia eta pertsonen arreta, mendekotasunaren arreta, adikzioen prebentzioa, nagusien arreta eta abar hobetzea.

4. Etxeko laguntza zerbitzua hobetzea, tartean dauden eragile guztiekin lankidetzan.

5. Gizarte-bazterkeriaren arrisku-egoeran dauden pertsonentzako aterpetxean baliabideak gaitzea eta mantentzea.

6. Zerbitzu-zorroa ezartzea.

Page 45: HAUTESKUNDE PROGRAMA - herriareneskubidea.eus · OSASUNA ETA OSASUNGINTZA Herritarren osasuna babestea da gure hautagaitzaren lehentasuna. Gure ustez ezinbestekoa da hazten ari den

/////////////////////////////////// MANKOMUNITATEA /////////////////////////////// 45

7. Durango eta Iurretako Lanbide Heziketako zentroekin akordioak mantentzea, administrazioan laneko praktikak egiteari begira.

8. Mankomunitatean gobernu irekiko tresnak indartzea: integritatea eta etika, gardentasuna eta parte-hartzea.